50535 emaitza bilaketarentzat - [5401 - 5450] bistaratzen.

atsekabe(a) eman
dio ad.-lok. Norbaiti edo zerbaiti atsekabea sorrarazi. Ongile edo laguntzaileei atsekabe emateko beldurrez. Ez diete beren buruei atsekaberik eman nahi. || Bere etxekoek atsekabea ematen zioten.
atsekabe(a) hartu
du ad.-lok. Atsekabea sentitu. Nahiz eta bihotzaren erdian atsekabe hartu, nahiz eta malko saminak isuri. || Baina gero, atsegin haren atsekabea hartzen duzu. Atsekabe handia hartu nuen.
atsekabea adierazi
du ad.-lok. Hainbat ordezkarik jendaurrean atsekabea adierazi dute. Enpresak atsekabea adierazi du bere markaren erabilera sexistagatik.

Aztergaia: atsekabea adierazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

atsekabean lagundu
dio ad.-lok. Norbaiti doluminak adierazi. (nor osagarririk gabe). (Batez ere atsekabean laguntzen dizut esapidean erabiltzen da). Atsekabean laguntzen dizut, Nekane.
atsekabedun
adj./iz. g. er. Atsekabetua.

Aztergaia: atsekabedun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

atsekabetua.

atsekabegarri
adj./iz. zah. Atsekabetzen duena. Itzulera bat-bateko hau guztiz atsekabegarria iruditzen zait. Biei zerien halako goibeltasun atsekabegarri bat.

Aztergaia: atsekabegarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Diakronia

Zah.

atsekabetsu
adj. Atsekabe ematen duena. Atsegin hark uzten duen ondore hotza eta atsekabetsua. Egoera atsekabetsu horretatik irtenbide bila. Berri atsekabetsua.

Aztergaia: atsekabetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

atsekabetu, atsekabe/atsekabetu, atsekabetzen
1 da/du ad. Atsekabe bihurtu. Gutxien uste zuela, poz-atsegin guztiak bat-batera atsekabetu zitzaizkion.
2 da/du ad. Atsekabe hartu edo eman. Zer ari zarete negarrez ene bihotza atsekabetuz? Emakumea ere, haur egitean, atsekabetzen da, bere ordua etorri delako. Besteen pozarekin poz hartu, inoren minarekin atsekabetu. O, zenbat nekek atsekabetzen duten gizona mundu honetan! || (Partizipio burutua izenondo gisa). Alferrik bilatuko du gizon atsekabetuak atsegin egiazkoa.

Esaera zaharrak

Nekez denean egina, atsekabetzen da atsegina.

Aztergaia: atsekabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atsekabetu, atsekabe(tu), atsekabetzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

atsekabetu, atsekabe, atsekabetzen

atsekabez
adb. Atsekabeturik. Atsekabez bizi da. Atsekabez jaso zuten irain hori. Umeak goserik, gurasoak atsekabez.
Loturak

Aztergaia: atsekabez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ATSEKABEZ. Con pesar. "Atsekabez bizi da (G-azp)" Gte Erd 255. Ta dua bide ta leku alanguak kontuz ikustera begi azarrijakaz damuz ta atsakabez galdu ebalako. Mg CO 33. Berriz ni atsekabez, burni artean / naukatela beldurrez. Mg in VMg 105. Ezta errukia ikustea atsekabaz ta neke-peturik aek eurak, zeintzuetatik jatort nire zoriontasuna? Añ LoraS 160. Emaztea ta umeak naigabez, kezkaz ta atsakabez igartzea. AA III 377. Ni barriz atsakabez / burdin artean emen naibagez. Zav Fab RIEV 1907, 543. Eztakit zelan sartu dan Arranondon itz barregarri au, baña askoren aotik entzun dot, atsekabez. Ag Kr 219n. Ain atsekabez ta ain errukigarri bizi zan aguretxuaren belarrijetara eldu zan bein albista edo izpar au. Kk Ab I 24. Gomuta onek nauko sarri atsekabez. Enb 194. Azkatasun oldiak ilten dira atsekabez. "Los ímpetus de libertad mueren dolorosamente". Laux BBa 136. Ua zorigaitza! Nere biotz au doakabez lertzeko jaioa al-da? --itaundu zun atsekabez. TAg Uzt 269. Atsekabez yaso zuten irain ori egotzi zidanaren berri. Zait Sof 79. Galdetu zion Beltranek atsekabez. Etxde AlosT 27. Umeak goserik, gurasoak atsekabez. Erkiag Arran 114. Asi nintzan, bada, atsekabez, erria ikusten. Anab Aprika 13. Poz ta atsekabez bertso batzuek / jartzeko ari naizena. Auspoa 39, 51. Baña [pistoa] gomazkua zala ikustian, atsakabez bertan itxi ei eban. Gerrika 229.

adib: samindu, samin/samindu, samintzen da/du ad. Haserretasunezko, nahigabezko, samintasunezko egoeran jarri. Ik. mindu. Baina denboraz poz hau samindu zitzaion. Barka iezadazu on beharrez samindu bazaitut. Ai neure ama bihotzekoa, atsekabez samindua!

atsekabez 51: Deia 3, Elhuyar, Elkar 6, Consumer, Berria 19, EiTB 15, Jakin, Karmel, Argia 3, DiarioVasco.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta lehendik dagoen adibidea jasotzekoa atsekabe sarreran.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa, baina atsekabe sarreran.

atsekaitz
1 iz. g. er. Atsekabea.
2 adj. g. er. Gozakaitza.

Aztergaia: atsekaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 iz. atsekabea. 2 izond. gozakaitza.

Maiztasuna

g.er.

atsitu
adj. Batez ere bizk. Usain guztiz txarrekoa. Ik. kirastu 4. Gorputz atsitua. Ur atsituzko putzu batean.

Aztergaia: atsitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atsitu batez ere Bizk. izond. Sin. kirastu

Informazio osagarria
Zerrendako onartua baino forma gomendagarriagoa(k)

ik. kirastu

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  hatsitu proposatu du.

 - Erabakia: EArau (1995-11-24): ez da onartu.

atso
iz. Emakume zaharra. (Hitz markatua da, gutxiespen balioa du eskuarki, eta ezin erabil daiteke "adineko"-ren sinonimo oso balitz bezala). Hasi da atso zimurra bere hasbeherapenekin. Atsoa kontu hartzen ari da eta auzoan dena zabalduko du.
Ohiko lexiak

Aztergaia: atso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atso (hitz markatua da, gutxiespen balioa du eskuarki, eta ezin erabil daiteke adineko-ren sinonimo oso balitz bezala).

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: atso-agure , atso-besta ; eta adib. gisa: atso-ipuin.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: ""agure" hitz markatua dela adierazi da; beste horrenbeste egin beharko "atso"rekin ere" (1994-05-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "(2003-07-16) Kasu horretan ere, atso-ipuin ez da adibide gisa gehitu behar, azpisarrera moduan baizik. Gainera, beste azpisarrera bat gaineratzeko modukoa izan daiteke, Bizk. markarekin: atso-lor; besteak beste, Mujika zaharrak, Elhuyar Hiztegiak, 3000 Hiztegiak eta Harluxet entziklopedikoak hitz hori jasotzen dute, emakume erditu berriari egiten zaion ikustaldia edota ikustaldi horretan egiten den oparia adierazteko".

 - [E208]: "(2003-07-14) hitz markatua dela esaten denez gero, agian maiz erabiltzen den atso sorgin moduko adibidea jar liteke. atso zahar eta atso sorgin azpisarrerak proposatu ditu".

 - [E116]: "Uste dut atso sorgin (adibide gisa baino egokiago AS gisa) eta atso-ipuin sartu behar direla, nahiko lekukotasun bai baitituzte. Beraz, nire proposamena da hau egitea: atso, atso-agure (pl da gehienetan), atso-besta Naf, atso sorgin, atso-ipuin".

 - [I102]: "eta 'atso-lor'? sartu beharko litzateke (PSren oharra: ahaztu zitzaidan kontu hau aipatzea, arrazoia du AE-k. Ez du lekukotasunik testuetan, eta OEHn "AN-gip", "AN, G-to", eta "LE" markekin ageri da, ez da Bizk horren arrastorik)".

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): "Proposamena: OK AU, gehitu atso-lor erditu berriari atso-lorra egin". // PS (2004ko otsaila, kontsulta [atso-lor eta atsolor, biak ageri dira] bati erantzunez): "utzi orduan hitz batean eta erantsi adibidea".

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. agure.

atso ipuin, atso-ipuin
iz. Atsokeria. Alegia tentelak eta atso ipuin hutsak bazter itzazu, mesedez.
atso sorgin
iz. Emakume zahar maltzurra. (Irain hitz gisa erabiltzen da). Atso sorgin gezurtia.

Aztergaia: atso sorgin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

elkarketa librea.

atso zahar
iz. (Esapide markatua da eta gutxiespen balioa du eskuarki). Isilaraziko ditut herriko atso zahar guztiak. Izan ere, atso zaharren ipuina besterik ez da.
Ohiko lexiak

Aztergaia: atso zahar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EH 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

atso-agure
iz. pl. Beste eginkizunik ez izaki eta, hor aritzen dira atso-agureentzako erruki-etxeak eta umeentzako eskolak egiten.

Aztergaia: atso-agure

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atso sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'pl.'" (2002-09-02)

atsokeria
iz. Sinetsi behar ez den esana edo kontua. Bidali ume hauek lotara, entzun behar ez luketen atsokeria asko entzun dute-eta.

Aztergaia: atsokeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

sinetsi behar ez den ipuina edo kontua.

atsolor
iz. gip. Emakume erdi berriari auzoko emakumeek egiten dioten ikustaldia; ikustaldi horretan egiten den oparia. Kopatxo batzuk pattar, txokolate hari bultzatzeko, eta noizbait bukatu zen gure atsolorra. Erditu berriari atsolorra egin.

Aztergaia: atsolor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Gip.

Kategoria

iz.

atsotasun
iz. Atsoaren nolakotasuna; emakumearen zahartasuna.

Aztergaia: atsotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

atsotitz
iz. Esaera zaharra. Oihenarten atsotitzak.

Aztergaia: atsotitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

atsotitz, errefrau, esaera zahar

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)
atsotizlari
iz. g. er. Atsotitzak aztertzen dituen pertsona.

Aztergaia: atsotizlari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

atsotitzak aztertzen dituen pertsona.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "merezi? ('g.er.')" (2002-09-02)

atsotu, atso/atsotu, atsotzen
da ad. Emakumeez mintzatuz, zahartu edo zahar itxura hartu. Atsotu da serora. Gazterik atsotu zen, atsoekin burua bat eginda bizi zelako. || (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Neska atsotuen moduan. Sara barrez zegoen, esanaz "zer, nik, atsotu honek, haur egin behar dut?".

Aztergaia: atsotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atsotu, atso(tu), atsotzen. da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

atsotu, atso(tu), atsotzen

atun txori, atun-txori
iz. Kaio mota (Sternina paradisea).
atun1
iz. Thunnus generoko arraina, bereziki hegalaburra.
atun2
iz. zah. Ohitura. Aztura eta atun ederrak eta onestak.

Esaera zaharrak

Erakuts iezazkidak heure lagunak, nik gero hiri heure atunak.
atunburu
adj. bizk. Adimen gutxikoa. (Irain hitz gisa erabiltzen da). Ik. artaburu 2; kaiku 2; kirten 3. Ez nauzue eramango, atunburuok!

Aztergaia: atunburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu atunburu, astoburu formarik aurkitu OEH-EEBS corpusetan, ez ohiko hiztegi-iturrietan (DFrec; AB38; AB50; HiztEn; LurE; Euskalterm).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hiztegiek jasoak: asta-buru : PMuj DVC ('pedazo de alcornoque'); astoburu : DRA ("fig. necio. Archu"); atunburu : HiruMila ('lelo, bobalicón'); atun buruhandi : Lh DBF: ("[Hirb.] grosse tête de thon [injur.]"); DRA ("atun-buruhandi: Cabezota de atún [insulto]. [Hirib]. Lhande"). // Ez ditugu aurkitu besteetan (EuskHizt; ElhHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BizBerba: "Atunburu (Astoburu)".

kategoria sartzea proposatu da: izond.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

(irain-hitza).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atunburu izond. Bizk. (irain-hitza).

atungorri
iz. Hegalaburra.

Aztergaia: atungorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atungorri Thunnus (Thunnus) thynnus. Sin. hegalabur.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  atuntxiki lotuta idazten bada, atungorri eta atunzuri ere lotuta.

 - Erabakia: BAgiria (1995-11-24): onartu egin da.

atunketa
iz. Atunaren arrantza. Atunketa maiatzean hasten da, uztaila arte atungorria eta handik aitzina azaroa arte atunzuria.

Aztergaia: atunketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atunketa iz. 'atunaren arrantza'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "forma hori eta ez atuneta, atunketari hortxe ondoan daukagularik" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "(2003-07-14) forma biak onartuak ditugu baina OEHa aztertuz gero, hor nolabaiteko okerra dagoela ohartu naiz. Bietatik egiazko izena dena atunketa da, eta horregatik atunketa ederra izan da aurtengoa esan daiteke. Baina *atuneta ederra moduko adibiderik ez dago. Atuneta hori beti deklinaturik ageri da (atunetan dabiltza, atunetara irten dira, atunetatik etorri...), hots, perretxikotan ibili edo perretxikotara joan bezalaxe, horregatik inolako *perretxikota izenik egon gabe. Hau argitu beharko genuke".

 - [E116]: "Uste dut XK-k arrazoi osoa duela: bietako bat aukeratu behar da. Badira adibideak "atuneta"-rekin bakarrik ere, hitza deklinatu gabe, baina denak autore batenak dira (Erkiagarenak) eta, horregatik, hau ez da nahiko lekukotasun. Beraz, nik ere bat aukeratzea proposatzen dut, atunketa, alegia".

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): "Proposamena: OK".

atunketari
1 iz. Atunak harrapatzen dituen arrantzalea. Munduko atunketari handienak japoniarrak dira.
2 iz. Atunak harrapatzeko itsasontzia. Atunketari guztiak tutu joka hasi ziren.

Aztergaia: atunketari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
atunontzi
iz. Atunak harrapatzeko ontzia. Ik. atunketari 2. Donostian, lehen, hamabi ontzi ziren, eta orain, bakarra dago; Pasaian ez da atunontzirik geratzen egun.

Aztergaia: atunontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): atunontzi 564 Berria 98, EiTB 466; atun-ontzi 29: EiTB 25, Argia 4; atun ontzi 3: EiTB 1, Argia 2; atunketari Berria 1, EiTB 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: atunontzi 1, Berria; atun-ontzi 0; atun ontzi 1, Piarres Aintziart; atunketari 1, Koldo Izagirre.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es atunero / fr thonier: Elhuyar: atunketari / Elhuyar (fr): atunketari, atunketako / Zehazki: atun itsasontzi, atunketari / Labayru: atunzale, atunontzi / Adorez5000: atunketari, atun-itsasontzi.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

atunketari araua da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berri onartzekoa da, lehiakidearekin batera

atunketari forma arautuarekin batera jasotzekoa, oso erabilia baita.

Informazio osagarria
Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

atuntxiki
iz. Atunaren familiako arraina, hegaluzea baino txikiagoa (Sarda sarda).

Aztergaia: atuntxiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atuntxiki Sarda sarda.

atunzuri
iz. Hegaluzea.

Aztergaia: atunzuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atunzuri Thunnus (germo) alalunga. Sin. hegaluze.

aturatu, atura, aturatzen
du ad. bizk. Norbaitekin edo zerbaitekin ezin ezer lortu, ezin ezer burutu. (Batez ere ezezko esaldietan erabiltzen da). Ik. burutu1 2. Ume honekin ezin dut aturatu.

Aztergaia: aturatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

atura, aturatzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

(norbaitekin, zerbaitekin) burutu.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ezin atura liteke harekin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: '(2003-07-16) ez da batere argia definizioa eta adibidea. Argiago jarri behar da, adibidez, "norbaitekin edo zerbaitekin ezin ezer lortu, ezin ezer burutu". Ezin atura liteke harekin'..

 - [E116]: 'AE-k ematen duen definizioa ez da argiago, nik uste, esanahia ez baita ezezkoa. OEHko adibideak ere halakoak dira, ez baitute gehiegi argitzen kontua. Bere horretan utziko nuke, eta dakienak erabil dezala'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): 'Proposamena: gehitu: (batez ere ezezkoetan erabilia: "norbaitekin edo zerbaitekin ezin ezer lortu, ezin ezer burutu") ume honekin ezin dut aturatu'. // PS: (2004ko otsaila, kontsulta bati erantzunez: "2) "ezin ezer burutu" azalpeneko ezer hori ongi al dago? Dakigula, nor osagairik gabea da "x-rekin (ezin) burutu" esapidea): 'Uste dut, hala ere, azalpena ongi dagoela, hor ez baita esaten 'ezer' hori 'aturatu'ren osagaia dela, baizik 'lortu' edo 'burutu'rena, eta horixe esan nahi du, hain zuzen ere, 'aturatu'k, nahiz honek ez daraman osagairik, adibidean ikusten den gisan'.

atx
interj. Mina, ezustea edo nahigabea adierazteko hitza. Atx!, azken puntu hori ez bide da iduri lukeen bezain zuzen.
Azpisarrerak

Aztergaia: atx

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atx interj. (harridura, ezustea, mina adieraztekoa).

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: atx egin .

atx egin
du ad.-lok. Intziri egin; kexatu. Min duenak atx egiten du.

Aztergaia: atx egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

ez dakigu erabilia den, eta galdetzeko jaso da

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atx sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-05-23)

 - [K104]: gure aldean behintzat min hartzean atx esaten da" (1994-05-19)

 - [K204]: atxe egin du: esaten da" (1995-01-13)

atxapar
iz. Sasiama.

Aztergaia: atxapar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ahuntz-hosto sarreran definitzaile gisa eskainia.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Lonicera sp.

atxeki
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, atxeki-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. atxiki2].

Aztergaia: atxeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-11-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atxeki* e. atxiki.

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

atxiki

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: nahiago den eran, baina aditz trinko horren jokoa kontuan hartu (datxekio).

 - Erabakia: EArau (1995-11-24): atxiki erabaki da.

atxeter
iz. Ipar. g. er. Sendagilea. Ahal den aldi oroz behar da deitu abereen atxeterra.

Aztergaia: atxeter

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

sendagilea.

atxiki handi
iz. Xisterarekin egiten den pilota-jokoa, atxiki eginez jokatzen dena. Ik. xistera1; zesta-punta; erremonte.

Aztergaia: atxiki handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-handi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atxiki 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

pilota-joko bat.

atxiki txiki
iz. Xistera txikiarekin egiten den pilota-jokoa, atxikirik egin gabe jokatzen dena. Ik. joko garbi.

Aztergaia: atxiki txiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

joko garbi.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-txiki.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atxiki 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

pilota-joko bat.

atxiki1, atxiki, atxikitzen
1 zaio ad. Itsatsi, erantsi, heldu. Hormari atxikitzen zaion huntza bezala. Zuraren gainaldea, azalari datxekiona. Denok dakigu zein atxikiak ziren euskarari. Beren ohiturei irmo atxikirik jarraitzen dute.
2 du ad. Eduki, eutsi, mantendu. Hitza atxiki zuen. Ostalariari eman zizkion bere puskak, gau hartan gakoturik atxiki zitzan. Atxiki ezazu gorderik nik esaten dizudana. Nik atxikiko dizut zaldia, nahi baldin baduzu oinez joan. Atxiki dezagun beti gora, zut eta oso gure euskalduntasuna. Arruntean Azkaineko hilarriak aski ongi atxikiak dira: belarra inon ez da nagusitu. Garbi atxiki bihotza. Xoratuak atxiki gaitu oro. Gure gizonak hasten direnean errientak larderiatzen, nork atxiki? Begiak erne eta zorrotz atxikitzea eske dabiltzan ezaxolatu horiei.
3 zaio ad. Ipar. zah. Suaz mintzatuz, izeki. Egur hezeak egiten du gar eta egiten du negar, sua datxekio eta ura dario. Sua datxekie infernuan daudenei.
atxiki2
1 iz. Pilota-jokoan, pilota zuzenean jo beharrean, une batez atxikitzea, esku pilotan-eta huts gisa hartzen dena.
2 iz. Erretzean, zigarreta, zigarroa edo kidekoaren kea arnasarekin batera xurgatzea. Ik. zupada. Atxiki luze bat eman zion zigarretari.
atxikiarazi, atxikiaraz, atxikiarazten
du ad. Atxikitzera behartu. Xede bera maiz erreberritu behar da eta zut atxikiarazi bere garbitasunean.

Aztergaia: atxikiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atxikiarazi, atxikiaraz, atxikiarazten. dio ad.

atxikidura
iz. Bi gauzen arteko lotura.

Aztergaia: atxikidura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

atxikimendu
iz. Maite edo gogoko den zerbaiten alderako edo norbaitenganako lotura. Euskarari beti agertu dion atxikimendu beroa. Herriarekiko atxikimendua galduz. Langileek sozialismoari dioten atxikimendua. Bere sorterriaren alderako atxikimendua. Ez dut ulertzen nola euskaldun seme batzuek ez duten gehiagoko atxikimendua mintzairarentzat. Ahaidetasunezko atxikimenduak baldin bazeuzkan, ez, ordea, euskalduntasunezkoak. Atxikimenduzko erakutsia eta seinalea. Auzipetuei atxikimendua adierazteko argazkia eginen da herriko plazan.

Aztergaia: atxikimendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
atxikipen
iz. Admin. Ordainketa batetik, eta, bereziki, soldata batetik, zerga gisa kentzen den zenbatekoa. Lansariari eginiko atxikipenei esker. Geroztik atxikipenak egin ditu Ogasunak.

Aztergaia: atxikipen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: Atxikipenak: Retenciones / HezkAdmin: retención / BEZ: Atxikipenak eta kontura egindako sarrerak: Retenciones e ingresos a cuenta; Atxikipenak eta kontura egindako sarrerak guztira: Total retenciones e ingresos a cuenta; Atxikipenak guztira: Total retenciones; Atxikipenaren edo kontura egindako ordainketen zenbatekoa: Importe de la retención o pagos a cuenta; Atxikipenaren zenbatekoa, behar denean negozio zifra erlatiboa aplikatuta: Importe de la retención con aplicación en su caso de la cifra relativa de negocios / PFGZ: Atxekipen: Retención; Atxekipen iratxikigarriak: Retenciones atribuibles.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

atxikitasun
iz. Atxikimendua. Euskal Herriari zion atxikitasunaren oinarriak ez ziren osoro euskaldun askorenak.

Aztergaia: atxikitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

atxikitzaile
iz. Atxikitzen duen pertsona. Atxikitzaileak ez du emateko gutiziarik.

Aztergaia: atxikitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

BEZ: Atxikitzailea: Retenedor; Data eta atxikitzailearen zigilu eta sinadura: Fecha, sello y firma del retenedor.

atxikitze
1 iz. Edukitzea, eustea, mantentzea; bereziki, zerbait edo norbait leku batean edukitzea edo egonaraztea, bertatik ateratzen edo mugitzen utzi gabe. Ik. atxikipen. Ehun bat lagun bildu ziren atzo Hendaiako atxikitze zentroaren aitzinean, Frantziak agiririk gabeko etorkinen kontra daraman politika salatzeko. Espainian, Portugalen eta Italian bi hilabete ingurukoa izaten da atxikitze denbora, baina Alemanian, batez beste, hemezortzi hilabete irauten du atxikitze aldiak.
2 iz. Itsastea, eranstea.
3 iz. Atxikimendua.

Aztergaia: atxikitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): kendua.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper