50535 emaitza bilaketarentzat - [5451 - 5500] bistaratzen.

atxilo
1 adb. Preso. Han Toledoko gela zurian atxilo zegoelarik. Hendaiara atxilo ekarri zuten. Ni ere atxilo eraman ninduten. Aske bizi denak ez du bilatu behar atxilo izaterik. Bigarren Mundu Gerran atxilo egin zuten komunista izatea leporatuta.
2 iz. Presoa. Ohitura zen atxilo bat askatzea Pazko egunean.

Aztergaia: atxilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: atxilo egin , atxilo egon , atxilo ekarri , atxilo hartu .

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Utzi dagoena atxilo1 sarreran, baina kendu oharra eta gehitu adibide gehiago beste aditz batzuekin (egin…). Baina atxilo hartu azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke. (2021-10-19)

atxilo eraman
du ad.-lok. Preso eraman. Garai haietan edonor atxilo eramaten zuten laster asko.

Aztergaia: atxilo eraman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

atxilo hartu
du ad.-lok. Atxilotu. Gerra hasi zenean bi apaiz faxista atxilo hartu zituzten. Salatzen banauzu, atxilo hartuko naute. Atxilo hartutakoan giltzapetu zituzten.

Aztergaia: atxilo hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atxilo sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa atxilo eta hartu sarreretan.

atxiloaldi
iz. Norbait atxilo dagoen denbora. Ik. espetxealdi; kartzelaldi. Atxiloaldia 24 orduz luzatzea baimendu zuen epaileak. Inongo frogarik gabe, bi urteko atxiloaldia ezarri zioten gazteari.

Aztergaia: atxiloaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): atxiloaldi 198: Berria 174 (adib.: “batez besteko denboraren bikoitza egingo du atxiloaldi prebentiboan”), EiTB 20 (adib.: “Garzonek atxiloaldia luzatu zion osteguneko goizaldean“), Argia 4 (adib.: “Ondarroako operazioko atxiloaldiaren bideorik ez dagoela aitortu du Aresek”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: atxiloaldi 34: Berria 33 (adib.: “Tony Blair lehen ministroaren gobernuak akusaziorik gabeko atxiloaldia 14 egunetik 28 egunera luzatzea ere onartu du”), Xabier Mendiguren Elizegi (“ez zioten arnasa hartzen ere utzi atxiloaldiak iraun zuen bitartean”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: atxilo, atxilo eraman, atxilo hartu, atxiloaldi, atxilotu. Etxeko atxiloketan dago*[e.] Etxean atxiloturik daukate. Etxean atxilo daukate; arrestu* e. atxilotze, atxiloaldi. Etxeko atxiloaldia luzatu nahi diote; prebentibo. Batzuetan, 'behin-behineko' ere erabil daiteke: 'atxiloaldi prebentibo' edo 'behin-behineko atxiloaldi'. Gerra prebentiboa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berri onartzekoa da, lehiakidearekin batera

Eratorri-konposatu berri onartzekoa da.

atxiloketa
iz. Atxilotzea. Bailara osoan atxiloketa ugari gertatu ziren. Legez kanpoko atxiloketa. Bizpahiru atxiloketa egin ziren.

Aztergaia: atxiloketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma lehiakideak ditu, eta erabilerak ikusiko dira

ik. atxilotze

atxilotu1, atxilo/atxilotu, atxilotzen
du ad. Preso hartu. Hiru pertsona atxilotu dituzte bart. Urruñako borda batean atxilotu zuten Piarres. Atxilotutako zazpi pertsonetatik hiru espetxeratu zituzten.

Aztergaia: atxilotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atxilotu, atxilot(u), atxilotzen. du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

atxilotu, atxilot(u), atxilotzen

atxilotu2
adj./iz. Preso dagoena. Txori atxilotuak. Atxilotuen eskubideak. Beste hamar lapurreta egotzi dizkiete atxilotuei.

Aztergaia: atxilotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atxilotu, atxilot(u), atxilotzen. du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

atxilotu, atxilot(u), atxilotzen

atxilotze
iz. Preso hartzea. Atzo arratsaldeko atxilotzeen ondorioz.

Aztergaia: atxilotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma lehiakideak ditu, eta erabilerak ikusiko dira

ik. atxiloketa

atximur
1 iz. Imurtxia, zimikoa.
2 iz. Atximurrak eragiten duen zirrara. Halako atximur bat nabarituko duzu barnean.
Azpisarrerak

Aztergaia: atximur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: atximur egin.

atximur egin
dio ad.-lok. Gorputzeko azal zati bat hatz muturren artean estutu. Ik. atximurkatu; imurtxi egin. "Ez esan itsuskeriarik!" esan zion Martinek, besoan atximur eginez. Atximur egin zion mahukan gizonari, adarra joaz. || Atximur txiki bat egitekotan.

Aztergaia: atximur egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

atximurka
adb. Atximur eginez. Elkarri atximurka ari ziren. Atximurka hasi zait.
Azpisarrerak

Aztergaia: atximurka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: atximurka egin.

atximurka egin
ad.-lok. Atximur egin. Ik. atximurkatu. Atximurka egiten hasi zait. Atximurka eginez, haragia odoletan uzten zuen.

Aztergaia: atximurka egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

atximurkada
iz. Atximurra, zimikoa. Halako atximurkada bat sentitu nuen urdailaren ahoan.

Aztergaia: atximurkada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kada.

atximurkatu, atximurka/atximurkatu, atximurkatzen
du ad. Atximur egin. Masailak atximurkatu zituen, eta orduan jakin zuen bera zela han zegoena.

Aztergaia: atximurkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aldaerak daude lehian

atximurtu

Euskaltzaindiaren Arauak

atximurkatu, atximurka(tu), atximurkatzen. du ad.

Informazio osagarria
Forma osatu lehiakideekin batera ikustekoa da

ik. EEBSko erabilerak

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-katu

atximurtu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, atximurtu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. atximurkatu].

Aztergaia: atximurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. atximurkatu.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-katu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: '(2003-07-14) nik ez nuke horrela gaitzetsiko, atximurkada-rekin batera onartua dugun atximur-tik sorturiko aditz ongi eratua eta, antza, nonbait erabilia. Hobe genuke, kondenatu barik, hobe atximurkatu edo 'atximurkatu' gisa definitzea'.

 - [E116]: Kontua da, egia baldin bada nonbait erabili dela, argitu behar dela non erabili den. Ez dut lekukotasunik aurkitu (Harluxeten hiztegian sartua da, bere definizioarekin, baina ez dakit zertan oinarritu diren, batez ere adibidea argia ez baita, tradizioaren arabera). Ez da ageri ez OEHn, ez EEBSn. Dagoen moduan utziko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): 'Proposamena: OK'.

atxo
iz. lgart., adkor. Atsoa.

Aztergaia: atxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. atso / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-tx- adierazkorra.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Lgart.

Forma baten adiera(k)

atso-ren era adierazkorra.

atxon
iz. Batez ere naf. Urrina. Gantzukariaren atxonaz bete zen etxea.

Aztergaia: atxon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Batez ere Naf.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

urrina.

atxondar
1 adj. Atxondokoa, Atxondori dagokiona.
2 iz. Atxondoko herritarra.
atzamar
1 iz. bizk. Hatza. Atzamarraz lurrean idazten. Atzamar puntak.
2 iz. Atzaparra.

Aztergaia: atzamar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-11-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atzamar 1 h. atzapar. 2 Bizk. 'hatza'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: atzamar-oskol .

Informazio osagarria
Zerrendako onartua baino forma gomendagarriagoa(k)

ik. atzapar.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

batez ere Bizk.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: zerrendan Bizk. h. atzapar. Ez da zuzena: Bizkaian atzapar hitzaren sinonimoa erpe da; atzamar euskara batuko hatz da, Bizkaian ere erabilia

 - [I102]: "(2003-07-16) nire ustez hemen frogaturik ez dagoen baieztapen bat egiten da, alegia, atzamar eta atzapar berba bera direla. Berdinketa hori, antza, Gipuzkoako zenbait tokitan hatza esateko atzapar erabiltzen delako egin da. Baina hori ez dago bat ere argi hala denik. Are gehiago, Bizkaian hamarratz erabiltzen da olagarroa izendatzeko, beraz seguru asko hamarratz eta (h)atzamar berba beraren aldagarriak dira. Hori alde batetik, erran nahi baita, hitzak H-a behar dukeela: hatzamar. Baina horretaz gain nahikoa desegoki deritzot atzapar hitzari zentzu horretan ere nagusitasuna ematea, batez ere Bizkaieraren eremu osoan berba bakarra delako, eta bestea ostera Gipuzkoako zati baten bakarrik erabiltzen delako. Baina ez hori bakarrik, gure artean (h)atzamarrak eta atzaparrak gauza desberdinak dira. Lehenengoak gizakien eskuetako hatzak dira, eta bigarrenak animalien hanketakoak. Hori guzti hiori esanda, (h)atzamar hitzari sarrera eman behar zaio alde batetik eta hatza eta erhi hitzekin definitu. Era berean beraz (h)atzamarka, (h)atzamarkatu ere ontzat jo behar dira. Aurreko irakurralditik datorren atzapar eta ondokoak dauden bezala utzi beharko lirateke, jakina".

 - [E116]: "Eztabaida hau lehenbiziko itzulian izan genuen, eta ez da kontua berriz ere errepikatzen hastea. Hola ezin gara ibili. Lekukotasunak, ongi dokumentatuak, OEHn daude (hamarratz-enak ere). Beraz, AS-ri buruz (hau da proposamenean dagoen kontu berria) inork ere oharrik egin ez duenez, uste dut besterik gabe onartu behar dela lantaldearen proposamena".

 - [I102]: Ez nator bat. Ez dut berdinketa horretarako arrazoirik. Ez da nire ustez ontzat jo behar. Bestetik berbari h-a dagokio. Ezin ibili gaitezke euskaldun jendeari esaten hatza eta hatzamar berbak familia desberdinekoak direnik, ez baitira. Ezin dugu ertzaintza-rekin egin zen astakeria errepikatu".

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): 'hatza' azalpena emango da, besterik gabe. // Batzordea (JAA, M.A, I.S): atzamar 1 h. atzapar. 2 Bizk. 'hatza' emango da // Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): "Proposamena: OK". // PS (2004ko otsaila, kontsulta bati erantzunez): atzamarka egin, atzamarka, atzamarkada, atzamarkatu "apropos kenduak dira, eta "atzamar egin*..." hori ere kendu behar da. Nik proposatu nuen hori nire oharretan, kentzea, hala adostu baikenuen Ibonek, Jose Antoniok eta hirurok. Nire oharrei ez zien inork ere erantzun eta holakoetan besterik gabe onartzen dira. Sentitzen dut".

atzamar egin
ad.-lok. [Oharra: Euskaltzaindiak, atzamar egin-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. atzamarka egin].

Aztergaia: atzamar egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Erabili gabea

Er. gabea. Ik. atzamarka egin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atzamar egin* e. atzamarka egin.

atzamar oskol, atzamar-oskol
iz. bizk. Azazkala.
atzamarka
iz. Atzaparkada. Elkar ikusi orduko beti errietan zebiltzan, atzamarkarako beti prest.
Azpisarrerak

Aztergaia: atzamarka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

atzamarka egin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

atzaparkada.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atzamarka iz. 'atzaparkada' // AS: atzamarka egin 'atzaparka egin'.

atzamarka egin
dio ad.-lok. Atzaparka egin. Atzamarka egin dit aurpegian.

Aztergaia: atzamarka egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atzamarka sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

atzaparka egin.

atzamarkada
iz. Atzaparkada. Ertzaintzaren esanetan, emakumeak besoak belztuta zituen, eta atzamarkada bat zuen bularraldean.

Aztergaia: atzamarkada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kada.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

atzaparkada.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atzamarkada iz. 'atzaparkada'.

atzamarkatu, atzamarka/atzamarkatu, atzamarkatzen
du ad. Atzaparkatu. Hiru bider atzamarkatu ninduen.

Aztergaia: atzamarkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

atzamarka(tu), atzamarkatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-katu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atzamarkatu, atzamarka/atzamarkatu, atzamarkatzen. du ad.

atzamartu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, atzamartu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. atzaparkatu].

Aztergaia: atzamartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. atzaparkatu.

atzandel
1 iz. bizk. eta gip. Titarea.
2 iz. bizk. eta gip. Hatzetan babesgarri gisa jartzen den zorroa.

Aztergaia: atzandel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 titarea. 2 hatzetan babesgarri gisa jartzen den zorroa.

atzapar
1 iz. Zenbait animaliatan, azazkal kakotu zorrotz eta gogorrak dituen esku edo oina. Lehoi gosearen atzaparretan. Arranoaren atzapar sendoak. Miruak txioari atzaparra ezartzeko. Atzaparretatik kendu. Atzaparrez urratu. Utzi zerbait ondo gorde gabe, eta segituan erantsiko dio atzaparra!
2 iz. Norbaiten edo zerbaiten aginpide edo botere zapaltzailea. (Zenbait esapidetan). Menderatzailearen atzaparra. Atzapar zapaltzailea pixkaren bat jaso orduko, hor agertu ziren, gero eta ugariago, euskal liburuak. Satanen atzaparretan. || Hiru herriak daude ingelesen atzaparpean azpiraturik.
3 iz. Esku handia. (Gehienetan gutxiespen balioarekin edo eskuaren tamaina handia azpimarratzeko erabiltzen da). Eta eskua estutu zidan bere atzapar tinko, handiarekin. Esku batek heldu zidan bizkarretik, izugarrizko indarrez heldu ere: burdinazko kurrika zirudien atzapar hark.

Aztergaia: atzapar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-11
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

atzapar, aztapar [atzapar hobestekoa da]

Jatorrizko forma

atzapar, (aztapar), erpe

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. gisa gehituz: atzaparra bota, atzaparra erantsi.

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita
atzapardun
adj. Atzaparrak dituena. Hegazti atzaparduna.

Aztergaia: atzapardun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

atzaparka
1 adb. Atzapar eginez, atzapar kolpeka. Atzaparka daramate. Atzaparka lurrean zuloa egin. Atzaparka batu, bildu.
2 iz. Atzaparkada.
Azpisarrerak

Aztergaia: atzaparka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: atzaparka egin .

atzaparka egin
ad.-lok. Atzaparkatu. Atzaparka egiten du katuak. Elkarri ileetatik tiraka eta atzaparka egiten hasi ziren.

Aztergaia: atzaparka egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atzaparka sarrerari dagokion azpisarrera.

atzaparkada
iz. Atzapar kolpea. Katuaren atzaparkadaren beldur.

Aztergaia: atzaparkada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
atzaparkari
adj. Atzaparka egiten duena.

Aztergaia: atzaparkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

atzaparkatu, atzaparka/atzaparkatu, atzaparkatzen
1 du ad. Atzaparra ezarri, atzaparrez jo. Beren buruak atzaparkatzen hasiko dira. Goseak atzaparkatzen digu barnea.
2 du ad. Lurrean edo, atzaparrez arakatu.

Aztergaia: atzaparkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atzaparkatu, atzaparka(tu), atzaparkatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

atzaparkatu, atzaparka, atzaparkatzen

atzaparra bota
dio ad.-lok. Norbait edo zerbait hartu edo norbereganatu, bereziki indarkeriaz hartu edo norbereganatu. Ik. atzaparra erantsi. Eta, ez dun modurik aurkitzen hire nagusi horri atzaparra botatzeko?

Aztergaia: atzaparra bota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bota: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa atzapar sarreran.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "eta atzaparra egotzi ( Orotarikoan)" (2001-11-02)

atzaparra erantsi
dio ad.-lok. Norbait edo zerbait hartu edo norbereganatu, bereziki indarkeriaz hartu edo norbereganatu. Ik. atzaparra bota. Kezka bainuen daniarraren ordez ez ote ziren beste haiek etorriko niri atzaparra eranstera.

Aztergaia: atzaparra erantsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

erantsi: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa atzapar sarreran.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "ez da Orotarikoan ageri. Egokiago iruditzen zait atzaparra ezarri (Orotarikoan eta Euskal Hiztegian dator)" (2001-11-02)

atzaparretan erori
da ad.-lok. Norbaiten edo zerbaiten mendeko gertatu, norbaiten edo zerbaiten aginpide edo eragin gaiztoaren azpian gertatu. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. atzaparretan jausi. Ibaietatik gertu bizi zirenak izan ziren kolonizatzaileen atzaparretan erortzen lehenak. Ama ikusi nuen poliki-poliki eromenaren atzaparretan erortzen. || Erori ziren infernuko etsaiaren eta herioaren atzapar gaiztoetan.
atzaparretan jausi
da ad.-lok. Norbaiten edo zerbaiten mendeko gertatu, norbaiten edo zerbaiten aginpide edo eragin gaiztoaren azpian gertatu. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. atzaparretan erori. Ozta-ozta libratu nintzen haien atzaparretan jaustetik. Botere politiko eta ekonomikoaren atzaparretan jausi da.
atzaparretatik ihes egin
du ad.-lok. Mendeko edo indarkeria egoera batetik, norbaiten edo zerbaiten eraginpetik ihes egin; kalte bat saihestu. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen duela). Kostako zaizu nire atzaparretatik ihes egitea. Gizon batzuk heriotzaren atzaparretatik ihes egin nahian zebiltzan bitartean. El Corte Inglesek ere ezin izan du krisiaren atzaparretatik ihes egin. Ez zuen justiziaren atzaparretatik ihes egiterik lortu.

Aztergaia: atzaparretatik ihes egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

atzapartsu
adj. Atzapar handiak dituena. Ik. atzapardun. Esku atzapartsuak.

Aztergaia: atzapartsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

atzapartzar
iz. adkor. Atzapar handia. Ohearen bazterretik, noizean behin agertzen zela atzapartzar beltz itsusi bat.

Aztergaia: atzapartzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

atzar2
iz. bnaf. g. er. Ardi zahar antzu eta haragitarako gizendua.
atzarki
iz. Atzarraren okela. Ez duela idiki edo atzarki zati batek kalte gehiago egiten xardina edo gazta zati batek baino.

Aztergaia: atzarki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

atzarrarazi, atzarraraz, atzarrarazten
du ad. Ipar. Atzartzera behartu. Belar berriak berdatu ditu zelaiak eta mendi gaina, kukuak bere kantu ozenez atzarrarazi oihana.

Aztergaia: atzarrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

atzarraraz, atzarrarazten.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

du ad.

atzarrarazle
adj. Atzarrarazten duena.

Aztergaia: atzarrarazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

atzarri1, atzar, atzartzen
da/du ad. Esnatu, iratzarri. Goizeko hamaikak aldera atzarri nintzen. Saihetsetako oinazeak atzarri ninduen. Kontzientzia atzartzen denean. Zaudete atzarririk. Oilarrak jo baino lehen atzarria nengoen. Ez bagara atzarriak egoten.
atzarrik
adb. g. er. Atzarririk, erne.

Aztergaia: atzarrik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) atzar- guztiak L dira: atzarririk 10: Ch; EZ Man I; ES; Dh; Dv LEd; Arb Igand; Barb Leg 2; Larz Senper; Ardoy SFran; atzarrik 2: JE Bur; Mde Po; OEH argitaratuan gainera: atzarririk: HeH Mt 26,40s (Dv atzarririk [...] erne, SalabBN iratzarririk [...] iratzarriak, Leon atzarririk [...] ernerik); eta atzarrik: J.P. Azkunaga Ezale 1897; b) itzar-, itxar- guztiak B dira (eta Txill Let, Zait Plat, Arti): itzarrik 17: Azc PB; Echta Jos; Laux BBa 4; Eguzk GizAuz; Erkiag Arran 2; Zait Plat; Txill Let 4; Arti MaldanB; Arti Ipuin; Alzola Atalak; itxarrik 10: Kk Ab I; Enb 6; Laux BBa; Otx; BEnb NereA (erdi itxarrik).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

atzarrik 1 (JE Med); atzarririk 2 (Eskualduna 1924; Jon Casenave); itxarrik 1 (S. Onaindia); itzarrik 1 (X. Mendiguren B); itzarririk 1 (H. Etxeberria).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

atzarrik : DFrec 1; itzarrik : HiztEn; LurE (AS). Ez dugu aurkitu bestetan: AB38; AB50; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

atzarrik : EuskHizt; PMuj DVC (+ atzarrik egon); itzarrik : EuskHizt; ElhHizt; HiruMila; EskolaHE (AS); DRA. // Ez ditugu aurkitu besteotan: Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

atzarririk.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atzarrik adlag. g.er. 'atzarririk'

atzartasun
iz. Erne egotea, atzarri dagoenaren egoera. Ardurarik eta atzartasunik gabe behin ere ez duzu bertuterik erdietsiko.

Aztergaia: atzartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper