50535 emaitza bilaketarentzat - [5501 - 5550] bistaratzen.

atzartu, atzar, atzartzen
da/du ad. Esnatu, iratzarri. Hiru errege jakintsu guztiz ditu atzartu. Noiz atzartuko dira Bertoldyren boz-emaile guraso euskaldunak?

Aztergaia: atzartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atzartu, atzar, atzartzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

atzartu, atzar, atzartzen

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-i/-tu

Informazio lexikografikoa
Kategoria

gaur bakarrik ad.

atzartze
iz. Iratzartzea. Bere haragiaren atzartze geldi horrengatik ere zintzo eta garbi zirauen Teresak.

Aztergaia: atzartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

atzazal
iz. Batez ere bizk. Azazkala.

Aztergaia: atzazal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1993-11-11 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

atzazal, azazkal, azkazal

Euskaltzaindiaren Arauak

atzazal batez ere Bizk. h. azazkal.

Informazio osagarria
Zerrendako onartua baino forma gomendagarriagoa(k)

ik. azkazal

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

batez ere B

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E113]: atzazkal sar dadila "Bigarren mailako sarrera gisa, eta forma hobetsiei erreferentzia egiteko (...) (iparraldean beste formen ondoan erabiltzen baitira)" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: '(2003-07-16) nik "h. azazkal" formularen ordez, honela jarriko nuke "batez ere Bizk., azazkal". Edozein kasutan ez dugu ahaztu behar hatzazal behar duela, alegia, h-rekin'.

 - [E210]: '(2003-07-16) Hori gehitzea argigarri izan daiteke, atzazkal hitzak lekukotasunak dituelako (Domingo Agirre, De la Fuente, Apaolaza, Ibiñagabeitia…)'.

 - [E116]: 'lehenbiziko itzulian eztabaida berbera izan genuen, baina erabaki zena erabaki zen. Beraz, ez da orain unea hori aldatzeko. AUk dioenarekin bat nator'.

 - [I102]: 'Neureari eusten diot'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): 'Proposamena: OK'. // PS: (2004ko otsaila, kontsulta bati erantzunez): 'honi dagokio OK hori: atzazkal* e. atzoskol, azazkal'.

atzazkal
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, atzazkal-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. atzoskol; azazkal].
atze-atzeka
adb. Atzeraka. Badaezpada ere atze-atzeka sartu naiz. Atze-atzeka zebiltzan txangurruak.
Loturak
atze-aurre
iz. pl. Atzeko eta aurreko aldeak. Etxeko atze-aurreak. Gizon motz bat, kokotetik ilea zintzilik eta kokotsetik bizarra, atze-aurretan berdintsu dituela.

Aztergaia: atze-aurre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandvak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atze 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

pluralean erabiltzen da.

atze-oihal
1 iz. Agertokiaren atzealdea estaltzen duen oihala. Atze-oihalaren bi aldeetatik agertokira itzuliz joango dira antzezleak.
2 iz. Gertaera edo prozesu baten azpian dagoen egoera, hura nolabait azaltzen edo baldintzatzen duena. Euskararen eta euskal literaturaren gerraurreko egoera, gure noraezeko atze-oihala. Ipar Irlandako gatazka politikoa zuen atze-oihal modura.

Aztergaia: atze-oihal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS: atze oihal / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS: atze oihal

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

oihal (nahiz atze) sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "atzeoihal: beharbada sartzekoa da esapide hau" (2001-11-02)

atze1
1 iz. Edozein gauzatan, aurreko alderdiaren edo alde nagusiaren kontrako aldea. Armairuaren atze, gain, azpi eta barrenak aztertu nituen. Gauzak aurretik eta atzetik begiratu behar dira; atzeak ere baditu zer ikusiak. Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu. Zu zara nire aurre eta atze, nire goi eta behe.
2 postpos. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean; denborazko testuinguruetan, geroago datorren denbora adierazten du. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Ik. atzera1. Harrizko etxe handiaren atzean. Ate atzean. Gizonaren atzetik dator emakumea. Pozik etorriko naiz zure atzean. Zubi atzetik. Hizkuntza dagoela hizketaren atzean, forma gaiaren atzean. Elizaren atzeko baratzean. Txaluparen atzeko karelari oratuta. Bata bestearen atzean ezbeharrik handienak gertatu zitzaizkion. H-rik ez da idatziko itxitura osoa duten kontsonanteen ondoan, ezta ere bestelako kontsonanteen atzean. Atzeko egongelara sartu nintzen. || Beste harri batek, izugarria hura ere, hegan zeharkatu zuen airea, eta haren atze-atzetik beste batek gero. Neure atze-atzean duzu arrauna.
3 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Atzerantz higituz. Atzerantz erori da. Atzetik ikusi zuen. || Hondoan, atze-atzean, Aiako harria.
4 iz. jas. Iragana. Euskal poesiaren atzeaz eta geroaz kezketan denak.
atze2
adj./iz. Ahaidea ez dena; arrotza. Kain arreba batekin ezkondu zen, emakume atzeagorik ez zegoelako munduan. Ea emaztearekin, ahaidearekin ala atzearekin bekatu egin duen. Zazpi urte iragan zituen Egipton, atze eta paganoen artean. Ez da lekurik hain urruti edo ezkutaturik, hain atze edo ahazturik. Arrotz izan naiz atze lurrean.

Esaera zaharrak

Atzeak eskua latz. Beretzat ez dena atzeentzat.
atzea eman
dio ad.-lok. Bizkarra eman; ez jaramonik egin. Jesusi atzea ematen diozula lurreko ondasun galkorrak begien aurrean edukiz gero. Ez noa nire asmoari atzea ematera. Inoren erantzunik entzun nahi gabe, atzea eman eta etxean sartu zen.

Aztergaia: atzea eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atze 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

atzealde
1 iz. Atzeko aldea. Hostoaren atzealdea. Gudarostearen atzealdea.
2 iz. Ipurtaldea. (Pluralean nahiz singularrean). Amak behin eta berriz berotzen dio atzealdea. Zelako atzealdeak dauzkan!

Aztergaia: atzealde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
atzean
adb. Norbaiti edo zerbaiti jarraika, segika. Nahi bezalako mutil gazteak aukeran dauzkat atzean.
Loturak

Esaera zaharrak

Inusturien atzean euria.

Aztergaia: atzean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

adib.: atze1 1 iz. Edozein gauzatan, aurreko alderdiaren edo alde nagusiaren kontrako aldea. Armairuaren atze, gain, azpi eta barrenak aztertu nituen. Gauzak aurretik eta atzetik begiratu behar dira; atzeak ere baditu zer ikusiak. Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu. Zu zara nire aurre eta atze, nire goi eta behe. 2 (Singularreko leku-denborazko atzizkiekin; denborazko testuinguruetan, geroago datorren denbora adierazten du. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta eskuinean adjektiborik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Ik. atzera1. Harrizko etxe handiaren atzean. Ate atzean. Gizonaren atzetik dator emakumea. Pozik etorriko naiz zure atzean. Zubi atzetik. Hizkuntza dagoela hizketaren atzean, forma gaiaren atzean. Eliz atzeko baratzean. Txaluparen atzeko karelari oratuta. Bata bestearen atzean ezbeharrik handienak gertatu zitzaizkion. H-rik ez da idatziko itxitura osoa duten kontsonanteen ondoan, ezta ere bestelako kontsonanteen atzean.

atzean 8882: Ortzadar 90, ElCorreo 29, Deia 214, Elhuyar 168, Elkar 26, Consumer 112, HABE 35, Berria 4517, EiTB 2138, Euskaltzaindia 22, Eusko Legebiltzarra, Jakin 189, Karmel 32, Argia 837, Erlea 74, DiarioVasco 334.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: atzean 4776: Berria, Herria, Lopez de Arana, Agustin Otsoa, Anjel Lertxundi, Karlos Zabala, Iñaki Mendiguren, Jose Morales, Josu Zabaleta, Anton Garikano, Urtzi Urrutikoetxea, Koldo Biguri…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-n leku-denborazkoetan.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasotzea aski da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. atze1 4 adierako adibideak gehitu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da atze sarreran.

atzean gelditu
1 da ad.-lok. Zerbaiten edo norbaiten atzean gelditu edo ilara, zerrenda edo kideko baten azken tokietan gelditu. Ik. atzean geratu 1. Hirugarren artzaina atzean gelditu diren ardiak hartu eta zaintzeaz arduratzen da. Atzean gelditu da Reala; lau puntura du igoerako azken postua.
2 da ad.-lok. Denboraren poderioz ahazturik edo zaharkiturik gelditu. Ik. atzean geratu 2. Garai zaharrak gogora ekarri eta atzean gelditu diren gauzak berreskuratu ahal izango dituzu. Arbasoen jakintzaren zati handi bat atzean gelditzen ari da. Teknologia batzuk atzean gelditu eta berriak garatzen diren heinean.
3 da ad.-lok. Zerbait esan edo egin gabe edo zerbaitetan nabarmendu gabe gelditu. (Ezezko esaldietan). Ik. atzean geratu 3. Ez zen atzean geldituko, beti baitzuen erantzuna mihian prest. Bilbao BBK Live eta Azkena Rock jaialdiek talde ezagunen kontzertuak ekarriko dituzte Bizkaira eta Arabara, baina Gipuzkoa ere ez da atzean geldituko.

Aztergaia: atzean gelditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da. Erabilera fisikoa eta irudizkoa bereizi.

atzean geratu
1 da ad.-lok. Zerbaiten edo norbaiten atzean gelditu edo ilara, zerrenda edo kideko baten azken tokietan gelditu. Ik. atzean gelditu 1. Abel ikustean, atzean geratzen da. Astiroago doazenak jarriko dira aurrean, erritmoa markatzen, inor ez dadin atzean geratu.
2 da ad.-lok. Denboraren poderioz ahazturik edo zaharkiturik gelditu. Ik. atzean gelditu 2. Garai berriak datoz eta gu ezin gara atzean geratu arlo horretan. Emakumea etxean eta gizona lanera ateratzen zen garaiak atzean geratu dira.
3 da ad.-lok. Zerbait esan edo egin gabe edo zerbaitetan nabarmendu gabe gelditu. (Ezezko esaldietan). Ik. atzean gelditu 3. Gu ere ez gara, ba, atzean geratuko!, tira, altxa kopa horiek!

Aztergaia: atzean geratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da. Erabilera fisikoa eta irudizkoa bereizi.

atzean ibili
1 da ad.-lok. Norbaiti edo zerbaiti jarraika, segika ibili. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen duela). Munduko atsegin kaltegarrien atzean dabil. Zure arrastoaren atzean nabil.
2 da ad.-lok. Norbaiti segika ibili, haren maitasuna lortzeko asmoz. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen duela). Mutil aberatsa balitz, ez litzateke zure atzean ibiliko.

Aztergaia: atzean ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa atzetik ibili formarekin egin den bezala. atzean azpisarrerako Mutil aberatsa balitz, ez litzateke zure atzean ibiliko. adibidea hona ekarri eta handik kendu.

atzean utzi
1 du ad.-lok. Norbaitek edo zerbaitek beste norbait edo zerbait bere atzean utzi. Lagunak atzean utzita, aurrerantz jo zuen. Taiwan atzean utzi ondoren, Txinako Fujiang probintziara abiatu da Morakot tifoia. Side River-ko autobidea hartu zuten eta laster atzean utzi zuten New York.
2 du ad.-lok. Jokabideez, ohiturez, oroitzapenez eta kidekoez mintzatuz, alde batera utzi, baztertu. Drogen eta gezurren mundua atzean utzi nahi dugu. Hura dena atzean uzten eta aurrera egiten saiatu naiz! Ez, garai hura atzean utzita daukat.

Aztergaia: atzean utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da. Erabilera fisikoa eta irudizkoa bereizi.

atzegoardia
1 iz. mil. Armadaren atzealdea, etsaiarengandik urrutien dagoena. Orreagako Guduan euskaldunek Karlomagno enperadorearen atzegoardia osoa suntsitu zuten.
2 iz. mil. Armada batek okupatutako lurralde batean frontetik edo etsaiarengandik urrutien dagoen aldea; gerra-denboran, armadek okupatu ez dituzten lurraldeak. Atzegoardiaren eta frontearen arteko garraiobideak. Haien argazkiek bikain adierazi zuten atzegoardiako giroa eta gerraren izugarrikeria.

Aztergaia: atzegoardia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

erretagoardia aztertzean proposatua.

atzeka1
adj. Lagunartea saihesteko joera duena. Atzeka, lotua, hitz gutxikoa dirudi ezezagun eta handikien aurrean, baina hiztuna, irekia, ausarta da bere kideko adiskideen ondoan.
atzekari
1 iz. fil., hizkl. Nolabait erlazionaturik dauden bi atal edo osagaien artean, atzekoa. Ongi ezaguna da esakuneak logika formalean binaka doazela, aurrekaria eta atzekaria, subjektua eta predikatua.
2 iz. mat. Arrazoi baten bigarren gaia. Ik. izendatzaile 2. Lehen berdintzako aurrekariak eta atzekariak batuz bigarren berdintza lortuko dugu.

Aztergaia: atzekari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Iparralde / Hegoalde banaketa

EEBS: ø; OEH: "Invertido (sexualmente)" Gketx Loiola.

Euskaltzaindiaren Arauak

atzekari Mat., Fil., Hizkl.

Informazio osagarria
Forma berria da, eta ongi eratua

formaz ongi eratua da,baina

Informazio lexikografikoa
Erabileremua(k) zehazteko

erabiltzen al da? Eta zein arlotan? Matematikan, Linguistikan, etab.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410T]: "UZEIn atzekari erabili izan da 'consecuente, consiguiente' adieran, Mat. eta Fil. esparruetan; 'antecedente' adieran, aurrekari (Mat., Fil., Hizk., Admin., Zuz., Banka) eta aurrekin (Med., Zuz., Banka)" (Jabier Agirre, 1994-05-25)

 - [I102]: 'invertido sexualmente' aipatzen duzue. Barka, baina hori astakeria hutsa da. Hiztegi hau ez da argot-hiztegi bat, beraz kendu behar duzue adiera hori hortik" (1995-01-10)

atzeki
iz. g. er. Isatsa. Belarriak zintzilik, atzekia loka.

Aztergaia: atzeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

isatsa.

atzeko
1 iz. Lemazaina, ontziko nagusia.
2 iz. g. er. Arrotza. Atzekoak dituzue nagusi.
Azpisarrerak

Aztergaia: atzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 lemazaina, ontziko nagusia. 2 g.er. arrotza.

atzeko alde
iz. Atzealdea. Zubi zaharraren atzeko aldean. Lapurrek atzeko aldetik sartu eta ostu zuten dirua.

Aztergaia: atzeko alde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: atzekalde: Ik. atzealde / LurE: atzealde / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

atzeko ate
1 iz. Eraikinetan atzeko aldean kanpora irteteko dagoen atea. Atzeko atetik ihes egin zuen. Atzeko atetik sartuko gara, igerilekua dagoen patiotik. Zaharren egoitzako atzeko atearen aurreko plazan.
2 iz. Autoetan eta kidekoetan, atzeko aldean albo banatara dauden ate bietako bakoitza; maletategiko atea. Atzeko atea zabalik dauka eta maletatxo bat uzten du aulkian. Leihotik ikusi zuen bere semearen C15 gorria, ohol luze batzuk atzeko atetik irteten zirela, etxetik urruntzen. Bezeroak autoko atzeko atea danbatekoz itxi duenean autoarekin nonbaitetik amiltzeko gogo kontrolaezina sentitu du.
3 iz. Zerbait egiteko ezkutuko edo erabat legezko ez den bidea. Ezagutza informatiko aurreratuak dituenak nahi duena garatu, eta besteen mesederako utz dezake sarean, software libreari atzeko ate bat irekiz Appleren mundura.

Aztergaia: atzeko ate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [3] 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, adierak bereiziz (irudizko zentzua ere badu).

atzeko atetik
1 adb. Isilean eta inor ohartu gabe. Gauza bat da berak ez nahi izatea guk sufritzea, baina beste bat atzeko atetik alde egitea.
2 adb. Espero edo merezi den aitortza edo goresmena jaso gabe. Bigarrenez utzi duzu Athletic eta bigarrenez atzeko atetik. Futbol jokalariak, talde bat atzeko atetik uzten duenean, askotan nahi izaten du taldekide ohien aurka jokatu eta bere balioa erakutsi.
3 adb. Erabat legezko ez den eran, iruzur edo azpikeriaren bat erabiliz; erdi ezkutuan bezala. Duela sei bat urte atzera botatako proiektu hura ezkutuan eta atzeko atetik berriro abian jartzeko saioa da udalarena. Berandu iritsi ginen literaturaren historiara, atzeko atetik sartu ginen, gonbidapenik gabeko jendea bezala. 2000.ean Jerseyn egindako batzar batean, Espainiako Federazioak atzeko atetik Europako Federazioan sartzea eta bazkide izatea lortu zuen. Historia liburuek nahiago baitituzte sinboloz beteriko egunak, atzeko atetik sartzen direnak baino.
atzekoz aurre
adb. g. er. Atzekoz aurrera. Orratzaren bila, gela guztia atzekoz aurre nahasi.

Aztergaia: atzekoz aurre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

atzekoz aurre 1 (TAg Uzt: "Atzekoz aurre zearo nasitu zitun itzegiteko zeramazkianak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

atzekoz aurre 3 (J.B. Eguzkitza: "Zetan esan bez, ikurra baño abotsa lenago da; baña ikurren bidez abotsen alkar jote ori argiroago ager dadin, arau ori atzekoz-aurre ipiñi dot"; B. Urkizu: "Azpikoz gain eta atzekoz aurre, ezker eskuin azter ezazue era guztietara orri hau"; M. Azurmendi: "Den-dena atzekoz aurre, guztia alderantziz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu ohiko iturriotan aurkitu: DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

atzekoz aurre : PMuj DVC ("1 inversión, trastorno; 2 trastrueque; 3 (adv) preposteramente, sin orden; atzekoz aurre jarri: preposterar, trastocar"). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atze 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

atzekoz aurrera.

atzekoz aurrera
1 adb. Atzekoa aurrean eta aurrekoa atzean. Ik. alderantziz. Atzekoz aurrera jarri zuen soinekoa. Atzekoz aurrera irakur beza irakurleak. Gauzak atzekoz aurrera kontatzen ari naizela iruditzen zait. Atzekoz aurrera jaioa izaki ni nonbait.
2 adb. Alderantziz, nahi edo behar denaren kontrako eran. Atzekoz aurrera atera zaizkio asmakizun burutsu guztiak. Atzekoz aurrera irtendako apustua.

Aztergaia: atzekoz aurrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: atzekoaz aurrera, atzekoz aurrera / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atze 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

atzelari
1 iz. Pilota-jokoan zein taldekako beste zenbait kiroletan atzean jartzen den jokalaria. Atzelariak eutsi eta aurrelariak tantoak egin. Futbol talde bateko atzelariak.
2 iz. peior. Gizonezkoekin sexu harremanak dituen gizonezkoa.

Aztergaia: atzelari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atzelari 'kiroletan atzean jokatzen duen jokalaria'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'kiroletan atzean jokatzen duen jokalaria'

atzemaile
adj./iz. Ipar. Pertsonez mintzatuz, zerbait edo norbait atzematen duena. Ik. atzitzaile. Judas, Jesusen atzemaileen gidari izan zena. Joko gaizto horretan atzemailea atzemana da.

Aztergaia: atzemaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

atzeman, atzeman, atzematen
1 du ad. Ihes egin dezakeena gatibu edo preso hartu; piztiez, arrainez eta kidekoez mintzatuz, harrapatu. Atzeman dute lapurra. Arrainak amuz atzeman. Hemen nabil ehizan, animalien ondoan, ez dut antsia zer atzeman, otsoa edo orkatza. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Hilak, zaurituak eta atzemanak.
2 du ad. (Subjektua heriotza, gaua edo kideko izen bat dela). Hala zaudela heriotzak atzematen bazaitu. Gauak bidean atzeman zuen.
3 du ad. Norbaitek beste norbait, honek nahi ez duen egoera batean, ikusi. Ik. harrapatu 4. Gezurretan atzeman zaitu.
4 du ad. Adimenaren bidez sumatu, hauteman. Hitz eta esaldien mami ezkutua atzematea. Josefek nagusi berri horren gogoa laster atzeman zuen. Zentzumenek atzematen dutena.
5 du ad. Aurkitu. Galdu zitzaigun papera berriz atzematen dugunean. Laster egiten du hilerrira, irekitzen du hobia eta bere alaba bizi eta azkar atzematen.

Aztergaia: atzeman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atzeman, atzematen. du ad.

Informazio osagarria
Forma onartuaren aldaera baztergarriak

erabakitako forma berrestekoa da, "nahiz eta Ipar. h-dun franko agertu"

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

atzeman, atzeman, atzematen

atzemanarazi, atzemanaraz, atzemanarazten
du ad. Atzematera behartu. Haren aitak atzemanarazi zituen gizon galdu guztiak.

Aztergaia: atzemanarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atzemanarazi, atzemanaraz, atzemanarazten. dio ad.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

atzemanaraz, atzemanarazten.

atzemanezin
adj. Ezin atzemanezkoa. Atzemanezina den gako bat ba omen dago erabaki horretan. Momentu durduzagarri bezain atzemanezina.

Aztergaia: atzemanezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh36 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 36 (Argia 1, Berria 2, Deia 4, DiarioVasco 1, EiTB 1, Elkar 15, Euskaltzaindia 1, Jakin 7, UEU 4); ETC 124

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: atzemanezin izond. inalcanzable, inaprensible / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa da egonezin, eramanezin, eroanezin, esanezin… formekin egin den bezala.

atzemangarri
adj. Atzeman daitekeena, hauteman daitekeena. Keinu txiki ozta-ozta atzemangarriak. Nire belaunaldikoentzat aski atzemangarria da gertakari horren atzean dagoena.

Aztergaia: atzemangarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 30 (Argia 2, Berria 3, Elkar 5, Erlea 1, Consumer 2, Jakin 1, UEU 16); ETC 78.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

atzemanka
adb. Atzematen. Ondasun atzemanka zebiltzanak.

Aztergaia: atzemanka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka ad.ekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

atzemate
iz. atzeman aditzari dagokion ekintza. Iritzi bila zatozkit aurkitze edo atzemate berri honezaz, nireak zerbait balio duelako ustean.

Aztergaia: atzemate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

atzen
1 iz. bizk. eta gip. Azkena. Hasieratik atzeneraino. Atzenik izango ez duen infernuaz zigortzeko. Horrek ekarriko du hemengo baserriaren atzena. Hiltzaileek eta lapurrek halakoxe atzena dute gehienetan.
2 ord. bizk. eta gip. Azkena. Egun ilunak izango dituzu atzen urteak pasatzen. Atzen orduari bake onean itxaron zion.

Aztergaia: atzen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atzen Bizk. eta Gip. 'azkena'.

Informazio osagarria
Zerrendako onartua baino forma gomendagarriagoa(k)

ik. azken

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

B, G

atzena
1 adb. bizk. eta gip. Azkenik. Oroit zaitez, atzena, nolako jauregi eder-zoragarria apaindu dizun Jainkoak zeruan.
2 adb. bizk. eta gip. Azken tokian. Atzena nor geratuko zen zotz eginda. Desafioka hasi zitzaidan, atzena iritsi nintzelako.
3 adb. bizk. eta gip. Azkeneko aldiz. Atzena elkar ikusi zutenez geroko berriak eman zizkioten elkarri.
Loturak

Aztergaia: atzena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ATZENA a) Por último. Oroi zaitez atzena, nolako Jauregi eder-zoragarria apaindu dizun Zeruan. AA III 346. Ondoren arkume errea. Gaiñekoa, arroza ta esnea. Atzena, kafea, patarra eta puruak. JAzpiroz 195. b) Por última vez. Jetrok eta Moisesek atzena ikusi ziran ezkeroko berriak elkarri eman ziozkaten. Lard 77. c) En último lugar. Atzena joandakoak erreal-biko bana artu zutenean, lenengoak uste izan zuten, alogera andiagoa emango zietela. Lard 423. Atzena doanari auxe diote: --Ez dik bear tenk egoteko zeruak aberik. Or Eus 275. Desafioka asi zitzaidan, atzena iritxi nintzalako. AZink 103.

adib.: atzen 1 iz. Bizk. eta Gip. Azkena. Hasieratik atzeneraino. Atzenik izango ez duen infernuaz zigortzeko. Horrek ekarriko du hemengo baserriaren atzena. Hiltzaileek eta lapurrek halakoxe atzena dute gehienetan. 2 ord. Bizk. eta Gip. Azkena. Egun ilunak izango dituzu atzen urteak pasatzen. Atzen orduari bake onean itxaron zion. Atzena nor geratuko zen zotz eginda.

atzena 10: Consumer 5, EiTB, Euskaltzaindia, Jakin 2, Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: atzena : 7: Xabier Olarra, Imanol Unzurrunzaga, Jenaro Garate, Pablo Sastre, Koro Navarro, Pello Zabala, Pako Aristi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta sartzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa atzen sarreran.

atzenarazi, atzenaraz, atzenarazten
du ad. Atzentzera behartu.

Aztergaia: atzenarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

atzenaraz, atzenarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

atzendu, atzen/atzendu, atzentzen
da/du ad. Ahaztu, eta bereziki ahaztuxe izan. Euskara atzendurik zuen, nahiz ez erabat ahazturik. Ez gaitezen atzen behartsuak garela.

Aztergaia: atzendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atzendu, atzen(du), atzentzen. da/du ad.: euskara atzendurik zuen, nahiz ez erabat ahazturik.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

atzendu, atzen(du), atzentzen.

atzenean
adb. bizk. eta gip. Azkenean. Atzenean ausartu naiz bertsoak paperean jartzera. Horra atzenean zertan geratu diren haren ibilerak.
Loturak

Aztergaia: atzenean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1997-12-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Bigarren mailako oinarriaren eratorrien ordez ematekoa

Ik. azkenean.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "atzenean, atzeneko, atzenez: 'atzen' onartu da ('Bizk.' eta 'Gip.' markekin, eta ez bigarren mailan); zergatik ez orduan 'atzenean' eta kidekoak?; 'atzen eguna' erabil dezakeenak ezin du 'atzenean' erabili?; ez du zentzurik, 'atzen' onartu bada, 'atzenean Ik. azkenean' egiteak" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "(2003-07-14) Batez ere Bizkaian erabiltzen diren aldaera hauek ez dira, ene ustez, horrela gaitzestekoak, Bizk. eta 'azkenean', 'azkeneko/azkeneko' eta 'azkenez' forma hedatuagoekin definitzekoak baizik. Horrelaxe jokatu dugu behintzat geroxeago datorren aurren, aurreneko/aurrenengo, aurrenean hitzekin ere, guztiak lehenengo forma ezagunagoaren sinonimoak izanik".

 - [E210]: "(2003-07-16) Atzen hitza onartu eta gero, ez da oso logikoa atzenean baztertzea. Gauza bera esan daiteke atzeneko, atzenengo eta atzenez hitzei buruz".

 - [E116]: "nik uste dut arrazoi osoa dutela. Adibide asko dago, eta ezin dira inola ere baztertu behin atzen sartu ondoren. Ez dut hain argi ikusten jarri behar zaien ezaugarria: atzen-i Bizk eta Gip jarri diegu, eta, gainera, 'azkena'rekin definitu dugu. Besteekin ere gauza bera egingo nuke, nahiz Duvoisinek ere erabiltzen dituen, eta Harrieten ere aurki daitezkeen. Denak emango nituzke".

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): "Proposamena: OK".

atzeneko
adj. bizk. eta gip. Azkenekoa. Atzeneko borondatearen agiria. Lehenengo nahi duena atzeneko izango da.
Loturak

Aztergaia: atzeneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-12-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Bigarren mailako oinarriaren eratorrien ordez ematekoa

Ik. azkeneko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. atzenean.

atzenengo
adj. bizk. eta gip. Azkenekoa. Bukaeran eta atzenengo arnasetan zegoela. Hamahiru senidetatik atzenengoa izan zen.
Loturak

Aztergaia: atzenengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Bigarren mailako oinarriaren eratorrien ordez ematekoa

Ik. azkenengo.

atzenerako
adb. bizk. eta gip. Azkenerako. Jan-edanak ugari ipini bazituzten ere, atzenerako ardoa ahitu zitzaien.
Loturak

Aztergaia: atzenerako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ATZENERAKO. a) Al final. v. ATZENEAN. Jan edanak ugari ipiñi bazituzten ere, atzenerako ardoa aitu zitzaien. Lard 374. Atzenerako ainbeste ondamen, eta onek zekarren gosetea ezin eramanik. Ib. 126. Atzenerako sendagarria, / Artu dozue zerutik. Echta Jos 354. Atzenerako estranjerua / egin zan islaren jabe. Tx B II 85. Atzenerako gerra ematera / bearko dira beartu. And AUzta 117. Egun guzia or pasatzen det / mutil oiekin ujuka, / atzenerako ezin ezer ein / ta asi bear burruka. Uzt Noiz 109. Atzenerako, tornikarako deitu alkarri. JAzpiroz 126. Atzenerako ugaritu zan zorria. AZink 93. Bautismo barria ipiñi ezinga ibili ziran, baña atzenerako erabagi eben. Gerrika 30. b) Para el final. Oien kontuak oraindik ere / ez ditut esan guziyak, / politaguak badadukazkit / atzenerako utziyak. Tx B I 228

atzenerako 1, Berria (“Aberats askok pagatzen zuen, / soldadu juan zenbait pobre, / legi ori jarri ez bazan ere / arlotiarentzat obe; / atzenerako estranjerua / egin zan islaren jabe, / len ere Kuba saldu ziteken / oinbeste gizon ill gabe“)

Beste (edozein) iturritako erabilerak

atzenerako 13: Patziku Perurena 12, Pablo Sastre.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da guztiz librea adierazlea eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa atzen sarreran.

atzenez
adb. bizk. eta gip. Azkenez. Ez zen jakin atzenez nora joan zen.
Loturak

Aztergaia: atzenez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-12-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Bigarren mailako oinarriaren eratorrien ordez ematekoa

Ik. azkenez.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. atzenean.

atzenkor
adj. Ahanzkorra. Gizona atzenkorra da, erraz atzentzen edo ahazten zaio behin aditu eta ikasi duena.

Aztergaia: atzenkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kor.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

ahanzkorra.

atzera begirako
1 adj. Erakusketez edo zikloez mintzatuz, artista baten lanak edo garai jakin batekoak, zaharrenetatik hasita kronologikoki antolaturik biltzen dituena. Ik. atzerabegirako. Robert Capa atzera begirako erakusketa izango da Gasteizko Vital aretoan. Richard Brooks zuzendariari atzera begirako zikloa eskaini diote aurtengo Donostiako Zinemaldian.
2 adj. Aldi joanari dagokiona, atzera begiratzen duena. Egin dezatela atzera begirako errepasoa. Ekitaldi xumea izan zen, atzera begirako une askorekin.

Aztergaia: atzera begirako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia. Bi kategoria eta idazkera jasoko dira.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adj.

atzera berriz
adb. Berriz, ostera. Orain, nonbait, gauzak lehengora ekarri dira atzera berriz. Harro zegoela egindako izugarrikeriez, eta atzera berriz egingo zituela.
atzera bota
1 du ad.-lok. Bereziki gorputz atalez mintzatuz, atzerantz higitu edo etzanarazi. Georgesek algara ikaragarriak egin zituen burua atzera botata. Aulkian atzera bota zuen gorputza.
2 du ad.-lok. Eskaerez, proposamenez eta kidekoez mintzatuz, aintzat ez hartu. Auzitegi Gorenak atzera bota du eskaera. Kongresuak onartutako neurri bat atzera bota du Fernandezen gobernuak. Ertzaintzak zortzi salaketa atzera bota ditu eta bat oraindik aztertzeko dago.

Aztergaia: atzera bota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bota: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atze 1 (edo atzera) sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa atzera eta bota sarreretan.

atzera egin
1 du ad.-lok. Atzerantz joan. Ik. gibelera egin. Atzera egin zuen erori gabe. Olatu handiek atzera egin zuten, eta neskatoa berriz ere agertu zen itsasoaren azalean. || Hirugarrenez hasi zen Txominen kontra amorraturik; oraingoan Txominek egiten zuen atzerantz (Ik. atzeraka egin).
2 du ad.-lok. (Denborazko testuinguruetan). Atzera egiten du gero nobelak, Annualeko sarraskiraino. Bere beldurren arrazoia ezagutzeko hogei urte atzera egin beharko dute ikus-entzuleek. Edozer emango zenuke denboran atzera egiteagatik, ezta?
3 du ad.-lok. Egoera okerrago batera igaro. Ik. okerrera egin. Zenbait herritan euskarak atzera egin du. Espainiako ekonomiak atzera egingo duela iragarri du Aurrezki Kutxen Fundazioak. Helduek adi egon behar dute zer antzemango: haurrak eskolara joateko gogo gutxi duela, umore gorabeherak dituela, eskolako emaitzetan atzera egin duela...
4 du ad.-lok. Asmo bati edo erabaki bati ez eutsi. Aurretik harrokeria asko, baina azkeneko orduan atzera egin zuten. Pirinioetara joango nauk; ez diat atzera egingo arlote honen erruz! Gobernuak ez du atzera egingo bere asmoetan. Ez zegoen, ordea, atzera egiterik; egindakoa eginda zegoen.

Aztergaia: atzera egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:08 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atze 1 (edo atzera 1) sarrerari dagokion azpisarrera.

atzera eragin
dio ad.-lok. Atzeratzera behartu. Ik. atzerarazi. Munduan ez dago ezer nire erabakian atzera eragingo didanik!, aditzen?

Aztergaia: atzera eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ATZERA ERAGIN (V-gip ap. Etxba Eib). Hacer retroceder. "Imponerse, obligar a la retirada. Katuak, naiz korputz gitxiago euki txakurrak baño, atzera eraintzen detsa oni" Etxba Eib. Asko da anima bat sartzea bizitza on bat egiten, bereala irteteko [tentazioa] bidera atzera eragiteko. Mg CC 187. Ezeutsuben atzera eragingo zeure gogo gaistuetati Palatino mendiko gaujaolak, erriko zainlarijak, [...]. Mg PAb 212. Espiritubari beti aurrera eragin, ta aragiari beti atzera eragin. fB Ic II 275. Ontziari atzera eragin zioten. Aran SIgn 41. Izkribatzalle asko, onenak kantari, / Atzera eragiñak mundu guztiari. AB AmaE 412. Trumoi arri atzera eragiteko ez gendukan bertuterik. Sor Bar 47. Zein edarik zure urdaillari atzera eragin? Ezta itxasoko baga edo uin edo olatuen gizako txakolina banekartsu bere. A BeinB 40. Ori indarra! Makilla batekin zezenari atzera eragin... Urruz Zer 136. Atzera eragin gabe, / ango ariskuak, / arpoiakin ill zuten, / an ziran anguak. Arrantz 106. Eta iñok urten gura baeban urteteko, ta eurai atzera eragingo eutsenik ondiñokoan etzala jaio ta... Kk Ab II 11. Eta zaldijai atzera eragiñez, aldatza bera asi ziran. Otx 105. Neska besotik eldu ta atzera eragin zion zakarki. Etxde AlosT 94. Etzioten atzera eragin eraso guztiak. Munita 116. Erantzun gogorrak atzera eragiten dit. MEIG IX 134 (en colab. con NEtx). Eztiote atzerarik eragiten bere gaiñetik ostoska ari zaizkion zeruko ate larriek. Ibiñ Virgil 99EH2016: def.: atzerarazi, atzeraraz, atzerarazten du ad. Atzera eragin, atzeratzera behartu. Sabaringo ibarreraino atzerarazi zituzten. Bere eginbideetatik santua atzerarazteko. Arriskuak ez du ausarta atzerarazten; esti interj. Idiei eta behiei atzera eragiteko agindu hitza; AS: esti eragin Atzerarazi, atzera eragin. Persiarrek, igarri ziotenean zertara zihoan Antioko, gogor egin eta lotsa gorrian esti eragin zioten.

atzera eragin 42: Aizu (“fama horrek jendeari atzera eragin diezaioke“), Elkar 2 (adib.: “haren aurrean Naturak beti atzera eragiten baitzion”), Berria 28 (adib.: “ez da harritzekoa emakumezkoei atzera eragitea), EiTB 4 (adib.: “GERMANek irudiei atzera eragin eta bolumena guztiz igoko du”), Jakin (“ordezkapena atzera eragitekoak”), Argia 3 (adib.: “herri gisa atzera eragin ziena”), Laneki (“freskotasunak eta motak atzera eragin dezakete”); atzera eginarazi 44.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: atzera eragin 57: Berria 2, Elizen arteko Biblia 12, Irene Aldasoro 5, Anjel Lertxundi 4, Andres Urrutia 3 (atzera-eragingarri), Jose Morales 3, Iñaki Mendiguren 2, Karlos Zabala, Xabier Olarra, Juan Martin Elexpuru, etab.; atzera eginarazi 27.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa, erabilia.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eragin: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

atze 1 (edo atzera) sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "eta atzeraeragin iz. "atzeraeragin eta guzti"" (2001-11-02)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper