50535 emaitza bilaketarentzat - [5601 - 5650] bistaratzen.

atzetik ibili
da ad.-lok. Norbaiti edo zerbaiti jarraika, segika ibili. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen duela). Ideal baten atzetik dabil beti. Dirua ez da zoriona, baina haren atzetik gabiltza gehienok.

Aztergaia: atzetik ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da ‘segika ibili’ adierarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da atze eta ibili sarreretan.

atzetik joan
1 da ad.-lok. Norbaiti edo zerbaiti segika joan. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen duela). Joan hadi azkar haren atzetik. Gurdiaren atzetik joango dira lehiaketan parte hartzen duten artzainak. || Haurrak korrika zebiltzan igerilekuan barrena; amak atzetik zihoazkien.
2 da ad.-lok. Norbaiti segika joan, haren maitasuna lortzeko asmoz. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen duela). Badakit Malenen atzetik zoazela, baina ez daukazu zereginik.
3 da ad.-lok. Zerbaiten bila ibili. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen duela). Diruaren atzetik doazen pertsonaiek barre eragiten dute.

Aztergaia: atzetik joan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, atzetik ibili formarekin egin den bezala.

atzetiko
1 iz. Jarraitzailea.
2 iz. Ondorengoa.

Aztergaia: atzetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -tiko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 jarraitzailea. 2 ondorengoa.

atzetu, atze/atzetu, atzetzen
1 da ad. Ipar. g. er. Atzerriratu.
2 da ad. Ipar. g. er. Arroztu.

Aztergaia: atzetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 atzerriratu. 2 arroztu.

atzez
adb. Atzeraka. Atzez jausi zen. Eskaileretan behera atzez jaisten zela, belaunak ondo ez zituelako.

Aztergaia: atzez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-04-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ATZEZ. a) Por detrás. Esaiok, begira ditzala hirekin batean, naiz aurkez, naiz atzez, goitik, betik, zearka edo zuzenka, eztik berdin idoroko bere erriko hitzen antza deuanik. Lar DT CCIV. Patroiak atzez estatxa atxi-ta / --txakur-isats iges-naia-- / mingainka ari da, sar-ateraka. "El patrón ase la cuerda por detrás". Or Eus 393. b) De espaldas; dando los cuartos traseros. Ni naiz au esan orduko, nagusi-morroiak, agintari eta soldaduak, eta Judas berak elkarren gañean atzez lurra jo zuten. Lard 443s. Arrimatzen da zaldi arroante arengana, eta nai diyo bridetatik eldu, bañan Baiardo bueltatzen zaio atziaz eta tiratzen dizka pullankazo bi. Bil 164. [Txakur] biak atzez jarrita / tiraka alkarri. Insausti 187.

atzez 4: EiTB 2, Karmel, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

atzez 12: Berria, Edorta Jimenez 5, Xabier Amuriza 2, Joseba Zulaika, Xabier Etxabe, Irene Aldasoro, Asisko Frantzizko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasotzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Sarrera gisa jasotzea proposatu da atzez jausi forma aztertzean.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzeko atze sarreran.

atzigarri
1 adj. inform. Ordenagailuetan eta kidekoetan, atzi daitekeena. Honako bi talde hauetan bereizten dira zerbitzariak: kanpotik atzigarriak izango direnak eta barrutik atzigarriak direnak.
2 adb. inform. Atzitzeko moduan. Sarean atzigarri dagoen informazioa sailkatzen du agiri honek.

Aztergaia: atzigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh58 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 58; ETC: 83 0.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: atzigarri (Inform.) accesible; Adorez: 0; Labayru: 0; NolaErran:

Bestelakoak

atzitu 1 du ad. Atzeman. Bi erbi atzitu dituzte oihanean. Etsaiak zeuden tokira gauaz sartu zen eta bi erregeak atzitu zituen. Gizonak eta emakumeak uraren ihesi eta ura haien ondotik atzitzen! Gaizkile ustekoa batek atzi, besteak gorde giltzapean, besteak kondena, besteak urka. 2 du ad. Inform. Ordenagailuetan eta kidekoetan, memorian edo fitxategi batean dagoen informazioa bilatu eta lortu. Erabiltzaileak edo aplikazioak fitxategiak atzitzeko duen bide bakarra fitxategiak kudeatzeko sistema erabiltzea da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, Inform. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Inform.

atzimurtzi
iz. g. er. Atximurra, zimikoa. Neskak atzimurtzi egin zion.

Aztergaia: atzimurtzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zimikoa.

atzipe
iz. g. er. Engainua. Atzipe gabeko adiskidetasuna.

Aztergaia: atzipe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

engainua.

atzipen
iz. inform. Ordenagailuetan eta kidekoetan, memorian edo fitxategi batean dagoen informazioa bilatzeko eta lortzeko ekintza. Pasahitzen aurkako erasoak geldiarazteko modu bat aurkariari pasahitzen fitxategiaren atzipena ukatzea da.

Aztergaia: atzipen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-10-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

atzipen (eta atzipen denbora 1, atzipen-denbora 4, atzipen-eragiketa 1, lexiko-atzipen 1, memori atzipen 1) 13: Elhuyar 5 (adib., "Diskoa memoria helbideragarria [atzipen zuzena] da", "diskoen atzipen denbora", "Informazio baten helbidea jakinez gero, atzipen-denbora oso laburra da", "Atzipen-denbora funtsean hiru zatitan bana dezakegu: kokadur denbora, buruen selekziorako denbora eta bira-denbora"), OrdenadoreP ("tonu-sorgailua, teklatuaren prozesadorea, atzipen zuzeneko memoriaren kontrolatzailea eta sistemaren memoria ere plaka honetan daude"), Informatika Atlasa 2 (adib., "Atzipen-eragiketak gertatzen diren bitartean, diskoek abiadura uniformean biratzen dute eta ez dira geratzen"), BiMailMorfol 2 ("arbola moduan antolatutako azpilexikoetan banaturiko fitxategi bat dago sortuta, arbolaren adar bakoitza karaktere bat delarik, atzipen inkrementala lortuz", "Lex modulu lexikoak lexiko-atzipenaren funtzioa betetzen du"), UZEI (hiztegi-sarrera bezala, "canal de acceso directo a memoria: zuzeneko memori atzipeneko kanal"), Hautaprobak 1994-96 ("Ikasleak ez du arazo guztien bizipen pertsonalik izan behar. Nahikoa da berauetako batzuetan zuzeneko atzipena izatea"), Windows 95 ("Batzuetan beste programa bat edo lehendik dagoena errazago egikaritzeko asmoz, hau da, atzipenean denbora gutxiago pasatzeko, Hasi menuko Programak menuan aukera horiek agertzea interesgarria suerta daiteke").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

atzipen : HiztEn (1 atzitzearen ekintza eta ondorioa; 2 inform. programa batek memoriako posizio jakin batetik datu bat hartzea: hartarako bilaketa-prozesua; ASak: atzipen sekuentzial, atzipen zuzen edo ausazko atzipen, atzipen-denbora), Euskalterm 23 (hauetan serieko a., a.-denbora, a.-beso, a. azkarreko memoria, aldi bereko a., etab.); atzipenaldi : Euskalterm 6 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

atzipen : ElhHizt (1 captura, apresamiento; 2 prensión, asimiento; 3 inform. acceso; ASak: inform. atzipen sekuentzial acceso secuencial, ausazko atzipen edo zuzeneko atzipen acceso aleatorio o acceso directo), HiruMila (captadura, prendimiento, arresto), DRA (prendimiento), PMuj DVC (1 prendimiento, prisión, apresamiento, aprehensión, arresto, detención; 2 toma, conquista, captura, ocupación) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atzipen

atzipetu, atzipe/atzipetu, atzipetzen
du ad. Engainatu. Herria atzipetzen. Gezur eta maltzurkeriaz atzipetuta eduki gura gaituztelako.

Aztergaia: atzipetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atzipetu, atzipe(tu), atzipetzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

atzipetu, atzipe, atzipetzen

atzipetzaile
adj./iz. Atzipetzen duena.

Aztergaia: atzipetzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

atzitu, atzi, atzitzen
1 du ad. Atzeman. Bi erbi atzitu dituzte oihanean. Etsaiak zeuden tokira gauaz sartu zen eta bi erregeak atzitu zituen. Gizonak eta emakumeak uraren ihesi eta ura haien ondotik atzitzen! Gaizkile ustekoa batek atzi, besteak gorde giltzapean, besteak kondena, besteak urka.
2 du ad. inform. Ordenagailuetan eta kidekoetan, memorian edo fitxategi batean dagoen informazioa bilatu eta lortu. Erabiltzaileak edo aplikazioak fitxategiak atzitzeko duen bide bakarra fitxategiak kudeatzeko sistema erabiltzea da.

Aztergaia: atzitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atzitu, atzi, atzitzen. du ad. 'atzeman': bi erbi atzitu dituzte oihanean.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

OEHak atxitu-ri eman dio lehentasuna. Lehendiko proposamena aldatzeko indar handia behar da, ordea, eta hemen ez dago halakorik.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

atzitu, atzi, atzitzen

Informazio lexikografikoa
Hedapenezko adierak

berrezarpen-saiorik bada gaur egun, informatikan adibidez; eta erregimen-okerren bat ere bai

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"diskoan (informazioa) atzitu" dela jatorra argitzea komeni da, eta ez "*diskora, memoriara atzitu" (cf. 41.101)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "Argi bedi ea -ri ala -ra den". (1993-02)

 - [E306]: "informatikan erabiltzen da, 'du ad.' kategorian, 'acceder' (datos...) adierazteko (ez 'acceder a una red'; horretarako, 'sartu'); izena adierazteko, 'atzipen, atzitze' (besterako, 'sarbide'); uste dugu komeni dela Hiztegi Batuan sartzea eta adiera eta kategoriari buruzko oharra egitea (dagoeneko ez da informatikako aditu edo teknikariek soilik erabiltzen duten kontzeptua)" (2002-09-02)

atzitzaile
1 iz. Norbait edo zerbait atzitzen duen pertsona. Makila lagun, atzitzaileei ihes eginez.
2 adj. Gauzez, eta bereziki bizidunen organoez, mintzatuz, harrapatzeko edo atzitzeko moldatua dagoena. Ik. oratzaile1. Oin atzitzaileak dituztela, tximinoek bezala.

Aztergaia: atzitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

atzitze
iz. Atzematea. Atzemandako otsokumeak otarretxo batean darabiltzatela bizirik herriz herri, atzitze sari eske.

Aztergaia: atzitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

atzizki
iz. Hitzaren bukaeran ezartzen den morfema. Kasu atzizkiak. Ez dugu guk horrela jokatzen -ik atzizkiarekin. Eratorpenean erabiltzen diren atzizkiak. Euskal atzizkiak. Ez duela inork mugatu atzizki jator hori noiz erabil daitekeen.

Aztergaia: atzizki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
atzo
1 adb. Gauden egunaren aurreko egunean. Atzo etorri zen. Atzo goizean, arratsaldean. Atzo asteartea izan zen. Atzoz gero, atzo ezkero. Sagar biltzen aritu nintzen atzo zortzi.
2 adb. Oraintsu, berriki. Matematika eta linguistikaren harremanak ez direla atzo hasiak. Errege zena atzo, egun herrestan gertatzen. Horren beldurra bazukeen ere Frantsesek, ez baitzen atzo sortua.

Aztergaia: atzo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atzo: atzoz gero = atzo ezkero / AS: atzoko 1 izlag. 2 adlag.: atzoko bukatua behar genuena gaur bukatu dugu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

"=" zeinuaren lekuan edo ipintzea egokiagoa izan liteke, bestetan egin izan denaren bidetik.

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak

atzodanik; cf. aspaldi, etab.

atzo goizeko
adj. (Batez ere ezezko esaldietan, indargarri gisa, edo esaldi hanpatuetan, ironiaz). Nire gizona atzo goizeko umea ez da: bere lepo gainean laurogei urte daramatza. Santa Klaraganako jaiera gure artean, ez da atzo goizekoa. Atzo goizeko kontuak!

Aztergaia: atzo goizeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ATZO GOIZEKO (Gralmente. en contextos negativos). "Atzo goizekoa...! Si es más antiguo. ¡Vaya una cosa nueva!" Alt Eusk 1925, 75. "Ezta atzo goizekoa, no es de ayer mañana; quiere decir, es viejo (V-ple)" A EY III 349. "Atzo goizekua ez izan, aspaldikoa izan. Orrek izangoittu onezkero berrogetamar urte. Ori berori be ezta atzo goizekua" Elexp Berg. Nire gizona atzo goizeko umea ezta: bere lepo-gaiñean larogei urte daroaz. Ag AL 12. [Euskera] guztiz antziñetatik dabill gizonen auan; baña liburuen orrietan oraindaño atzo goizekoa da. Ag Kr 8. Aristoteles ezta atzo goizeko gizona eta gauzen balio biok antxiña ta beñola aitatu, zenbakeu ta berezi ebazan Aristoteles-ek. Eguzk GizAuz 51. Egia, ez dira [zuaitz oiek] atzo-goizekoak: eun da amairu urte dituzte. Munita 81. Santa Claraganako jaiera gure artean, ez da atzo goizekoa. Lek SClar 116. Atzo goizeko lore etzerala. Basarri Auspoa 55, 82. Alkala de Henares ez da atzo goizeko herria. Manzis GPatroi 89 (ap. DRA). Ezagutu ez, ostera? Ez da atzo goizeko adiskidetasuna. Erkiag BatB 82. Ez naiz ni ere atzo goizeko bildotxa. Nik ere baditut urte batzuek. (B). Inza NaEsZarr 2029. Oraingo bertso auek ere ez dira atzo goizekoak. Nik, beintzat, baneukan gaur aiñako sasoia: ogei urtetik ogei ta bira. Insausti 51

adib.: atzo adb. Gauden egunaren aurreko egunean. Atzo etorri zen. Atzo goizean, arratsaldean. Atzo goizeko kontuak! Atzo asteartea izan zen. Atzoz gero, atzo ezkero. Sagar biltzen aritu nintzen atzo zortzi. atzoko 1 adj. Atzoko eguna. Ez zen atzokoa nire malkoa. Atzoko hazia ez da biharko uzta (esr. zah.). 2 adb. Atzoko bukatua behar genuena gaur bukatuko dugu.

atzo goizeko 126: Ortzadar 2, Deia 3, Elhuyar 4, Consumer 8, Berria 62, EiTB 13, Jakin 2, Argia 10, Erlea 2, DiarioVasco 20.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: atzo goizeko 137: Berria, Pello Zabala, Joxan Elosegi, Koldo Zuazo,Patziku Perurena, Xabier Montoia, Harkaitz Cano, Karlos Linazasoro, Jon Muñoz…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta sartzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa atzo sarreran.

atzodanik
adb. Atzotik aurrera. Atzodanik museoko ateak zabalik dira berriro.
Loturak
atzoko
1 adj. Gauden egunaren aurreko egunekoa. Atzoko eguna. Andoni Iturzaeta da atzoko gaztearen izena.
2 adj. Iraganekoa. Atzoko gudariak.
3 adj. Duela gutxikoa, oraintsukoa. Ez da atzokoa nire malkoa. Noizkoa den "agur" euskal hitza?, gaurkoa ez behintzat; ezta atzokoa ere.
4 adb. Gauden egunaren aurreko egunerako. Atzoko bukatua behar genuena gaur bukatuko dugu.
Loturak

Esaera zaharrak

Atzoko hazia ez da biharko uzta.

Aztergaia: atzoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: atzoko 1 izlag. 2 adlag.: atzoko bukatua behar genuena gaur bukatu dugu.

atzoskol
iz. bizk. Azazkala.

Aztergaia: atzoskol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: - / HiztEn: Ik. azkazal / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-oskol.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

azazkala.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "ados" (2002-09-02)

atzotik
adb. Ik. atzodanik. Atzotik ez dut ikusi. Eta hor daukagu atzo arte euskal hitz garbia zena, atzotik aurrera, erdal hitz bihurtua.
Loturak
au
onomat. Txakurraren zaunkaren onomatopeia. Ik. ttau-ttau.

Aztergaia: au

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

txakurraren zaunkaren onomatopeia.

aube
iz. bizk. Amaginarreba.

Aztergaia: aube

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan aube : Añ MisE ("Mundua etorri zala aldegitera semea aitaganik; errana aubeaganik"); A Morf 495, 14º en un ejemplo de mal uso del dativo ("Alkateari aubearenean ekosi dotsat"), eta testu-lekukotasunik gabeko auberranak (A Apend 'suegra y nuera').

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aube : HiztEn ("ik. amaginarreba"). Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm, ezta beste bildumotan ere: Bilboko Larraskituko euskaraz; Bermeoko herri hizkera.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

auba : PMuj DVC ("1 señora, suegra; 2 guardador, tutor, curador; 3 antepasado, ascendiente, antecesor; aubakide: consuegro"); aube : HiruMila, Casve EF, DRA, PMuj DVC ("señora, suegra; aube izatekoa B: la futura suegra"); aube-errainak : HiruMila; aube-erranak : DRA ("(B-a-o-tx) Suegra y nuera"), PMuj DVC (eta auberranak: "suegra y nuera"); aubekide : PMuj DVC ("consuegro"); aubekidetu : PMuj DVC ("consograr, consuegrar"). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BizBerba: "Aube (amaginarreba)".

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, bere azalpenekin; eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

amaginarreba.

aubetar
1 adj. Aubekoa, Auberi dagokiona.
2 iz. Aubeko herritarra.
auchtar
1 adj. Auchekoa, Auchi dagokiona.
2 iz. Aucheko herritarra. Auchtarra?, ni neroni Auchen izana naiz.
audetar
1 adj. Audekoa, Auderi dagokiona.
2 iz. Audeko herritarra.
audientzia
1 iz. zah. Auzitegia. Ik. entzutegi.
2 iz. zah. Entzuleak. Ik. entzuleria.
3 iz. zah. Entzunaldia.

Aztergaia: audientzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maileguaren adiera-erabileremuak, eta ordainak

Zah. 1 auzitegia, entzutegia. 2 entzuleria (errege-erreginek edo Aita Santuak eskaintzen dutena, harrera, hartzea da).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "'entzuleria'-ren sinonimotzat onartzekoa? (dena den, 'entzuleria'-ren ondoan, 'entzuleak' aipatzea proposatzen dugu)" (2002-09-02)

 - [K201]: "komeniko da adiera zehaztea" (2001-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: '(2003-07-16) eta Auditorio nik neuk "e. auzitegi, entzutegi, entzuleria eta entzuleak, entzuleria" jarriko nituzke, ez dira behar eta'.

 - [E210]: '(2003-07-16) Hitz horren lehenengo esangurari dagokionez (auzitegia, entzutegia), Zah. laburdura ageri da (zaharkitua). Nolanahi ere, Espainiako estatuan bada gaur egun ere halako auzitegirik (Audiencia Nacional, Audiencia Provincial, Audiencia Territorial). Horregatik, hobe da Heg. marka jartzea'

 - [E116]: 'nire ustez, zuzenbidekoek esan beharko lukete 'auzitegi, entzutegi' horiek biltzen duten Hegoaldeko 'audientzia' hori edo ez'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): 'Proposamena: audientzia iz. Zah. 1 h. auzitegi, entzutegi. 2 h. entzuleria, entzuleak. 3 h. entzunaldi'.

audifono
iz. Entzumena zuzentzeko gailu elektronikoa, belarrian jartzen dena. Entzumena bi belarrietan galdu badugu, bi audifonoak aldi berean erostea komeni da.

Aztergaia: audifono

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): audifono 67: Consumer 57 (adib.: “Egungo audifonoak ordenagailu txikiak dira”), Berria 6 (adib.: “Edonola ere, nahiz eta, adibidez, audifonoarekin ondo entzun, gauzak moldatuak egon behar dira, esaterako, telefonoz hitz egin ahal izateko”), Argia 4 (adib.: “Audifonoen bidez pertsona ugariren bizi-kalitatea hobetu da, baina gailu horiek muga askotxo dituzte”); audiofono 4: Elhuyar 3 (adib.: “Beste edozein audiofono baino hobea da”), DiarioVasco (“Danborrak ‘aparato’ deitzen zion audiofonoari”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: audifono 2, Berria (adib.: “Audifonoak ez die ezertarako balio eta inplante koklearra behar dute ezinbestez”); ez dugu audiofono formarik aurkitu.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es audífono / fr audiophone: Elhuyar: audiofono / Nolaerran: beharriorde, adigailu / Zehazki: gorren entzungailu, audifono / Labayru: audifono / Adorez5000: audifono.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

audimetro
iz. Irrati- eta telebista-hargailuetan jartzen den tresna, saio bakoitzaren ikus-entzuleen kopurua neurtzeko erabiltzen dena. Gehiago sinesten dut audimetroetan, iritzi ikerketetan baino. Gaur egun, Espainiako 3.845 etxetan daude audimetroak.

Aztergaia: audimetro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: audiometria jasoa dago.

LBeh (2016-12-01): audimetro 31 [guztiak dira ‘audientzia neurtzeko gailua’ adierakoak]: Berria 9 (adib.: “Gaur egun, Espainiako 3.845 etxetan daude audimetroak, eta datorren urteko apirilaren 1etik aurrera beste 655 etxetan ere jarriko dituzte”), Argia 22 (adib.: “Horrek esan nahi du EAEn, guztira 350 audimetro egonik, gauero 150 edo 175 inguru egoten direla piztuta”); audiometro 2 ‘[entzumena neurtzeko gailua’]: Consumer (“Kamara intsonorizatu batean egiten da eta audiometro bidez frekuentzia eta intentsitate jakin bateko soinuak emititzen dira, pazienteak identifika ditzan”), Berria (“Irribarrez eta frantses dotorez alabari agindu dio borobil bat marrazteko, oin puntetan ibiltzeko, orpo gainean, audiometroaren kaskoak jantzi eta zaratak entzuten dituenean eskuineko eskua edo ezkerrekoa, dagokiona, altxatzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: audimetro 3 [audientzia neurtzeko gailua], Joxan Elosegi (adib.: “Gorriz agertzen ziren pantailan entzuleriari zegozkion portzentajeak, eta sekula ere ez zen audimetroa horren gora egon”); Ez dugu aurkitu audiometro formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: audiometro Psikol. (es audiómetro; fr audiomètre; en audiometer). RAE: audiómetro: audiómetro m. Acús., Med. y Telec. audímetro. audímetro: De la raíz del lat.audīre oír' y ‒́metro. 1. m. Acús. y Med. Aparato para medir la sensibilidad auditiva. 2. m. Telec. Aparato que, acoplado al receptor de radio o de televisión, sirve para medir las horas concretas en que estánconectados con una emisora, con el fin de determinar el índice de audiencia. Wikipedia: audímetro (en people meter). Le Petit Robert: audimètre: Appareil placé sur un récepteur de radio ou de télevision, servant à mesurer la répartition des temps d’audience des diverses stations d’émissions. Ik. audimat. audiomètre: Appareil permettant de mesurer l’acuité auditive ou d’évaluer le degré d’intensité d’un signal radioélectrique. Ik. sonomètre. L’Académie française: audimètre n. m. XXe siècle. Composé d'audio(o)- et de mètre, du grec metron, «mesure». TECHN. Appareil fixé au récepteur de télévision qui permet d'en mesurer le temps d'utilisation et de déterminer l'indice d'écoute de chaque émission. audiomètre n. m. XIXe siècle. Composé d'audio-, et de -mètre, du grec metron, «mesure». Appareil servant à mesurer l'acuité auditive. Merriam-Webster: audiometer: an instrument used in measuring the acuity of hearing.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu audimetro, audiometro formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es audiómetro; audímetro / fr audiomètre, audimètre: Elhuyar: (audiómetro; audímetro) audiometro / NolaErran: (audimètre) ikus-entzule neurgailu / Zehazki: (audiómetro) audiometro Med. / Labayru: (audiómetro; audímetro) audimetro / Adorez5000: (audiómetro) audiometro.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: audiometria jasoa dago.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko formak dira eta beste gabe onartzekoak, zein bere adierarekin. (audiometro iz. ‘entzumena neurtzeko gailua’ eta audimetro iz. ‘entzuleria neurtzeko gailua’, tekniko samarrak badira ere).

audio
1 iz. Soinua grabatzeko, igortzeko edo erreproduzitzeko teknika. Audio bidez helarazitako mezuan bahitutakoen izenak aipatu dituzte. Audio grabazio bat.
2 iz. Teknika horren bidez eginiko grabazioa. Entzun elkarrizketa osoa ondoko audioan.

Aztergaia: audio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-12-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh1261 2020-12-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean audio- + -errei, -metria, -grama, -logia, -bisual,... formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

audiobisual EB 3 (Habe: "... metodo audiobisualen abiapuntu metodologikoen oinarrian dagoelarik"; Hizkuntza 6: "Mintzamena bultzatzeko, aurrez elementu motibagarriak erabiltzea komenigarri da; adb. audiobisualak"; V. Cortes: "Dokumentu grafikoak, audiobisualak, erraz ezberdintzen dira"); audiolingual EB 2 (X. Gardner: "Elementu gramatikalen aukera, ordea, nahiko landua dago, joera audiolingualari jarraiki zaizkion hainbat metodotan batez ere"; UZEI: "Hauxe da, egoera bidezko hizkuntz irakaskuntza edo metodo audiolinguala bezala"); audifono EB 1 (Natur Zientziak: "Giltzurrin artifiziala, audifonoa eta taupaerazkailua dira aurrekoen adibideak"); audio(zko) EB 1 (J.M. Mendizabal: "ikasgelako denbora hobeto emango genuke bideo edo audiozko testu idatzien zati laburragoak sakonago aztertzen pasatuko bagenu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: audiobisual 3 / HiztEn: audio, audiobisual ("Ik. ikusentzunezko"), audiofono, audiograma, audiolingual, audiomaiztasun, audiometria, audiometro, audiomututasun / LurE: audi(o)fono / AB38: audiomaiztasun 1 / AB50: audio-video 2, audiobisual 6 (eta audiovisual 1), audiolingual 2, audiometria 2 / Euskalterm: audio-lantegi 1, audio-artxibo 1, audio-aktibo 6, audio 1, audio-hartune 1, audiobisual 1, audiofrekuentzia 1, audiomaiztasun 1, audiolingual 4, audiolinguismo 1, audiologiko 1, audiometri(a) 6 // Erdal audio- itzulitako besteak: AB38: entzun-ikuskizun 1, ikus-entzuteko 2 / AB50: entzun-ikus 4, entzun-ikusteko 3, entzun-ikustalde 1, entzute ikuskainu 1, ikus-entzun 1, ikus-entzuteka 1 / Euskalterm: ikus-entzunezko 14, entzun-jardunezko 3, entzun-eraginezko 1, entzun-konparatzeko 1, entzun-mututasun 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ElhHizt: audio, audiofono, audiograma, audiolingual, audiomaiztasun, audiometria, audiometro / HiruMila: audio, audiobisual, audiologia, audio-proiektista / EskolaHE: audio, audiofono, audiograma, audiologia, audiomaiztasun, audiometria, audiometro / PMuj DVC: audifonu // Ez ditugu aurkitu: EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Hiztegi berezituetako datuak

Glotodidaktika Hiztegia: audio-activo: audio-aktibo, entzun-ihardunezko; audiolingual: audiolingual; audiolingüísmo: audiolinguismo; audiovisual: ikus-entzunezko / Hezkuntza Administrazioko Hiztegia: audiología: audiologia; audioprotesista: audio-protesista; audiovisual: ikus-entzunezko, audiobisual; aparato audiovisual: ikus-entzungailu; audiovisuales y procesos: ikus-entzunezkoa eta prozesuak // Ez ditugu aurkitu: Termino Estatistikoen Hiztegia, Musika Hiztegia, Ikastola Hiztegia.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko audiovisual/audio- beste hiztegietan: Euskarazko sarreratik abiatuta, erdaraz ere ageri direnak ez dira aipatu. ikus-entzunezko : ElhHizt, HiruMila; audiobisual : HiruMila // Ez ditugu aurkitu: Lur EG/CE eta EF/FB, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

es audio- beste erdaretan: fr (DLLF): audio: matériel audio, son; audiofrecuencia: audiofréquence; audiometría: audiométrie; audiómetro: audiomètre; audiovisual: audiovisuel, elle; it (S. Carbonell): audífono: audifono; audiómetro: audiometro; ca (DCC): audiovisual: àudio-visual; en (Collins): audífono: hearing-aid, deaf-aid; (LAm Telec) earpiece, receiver; -s headphones; audímetro: audience meter; audio: audio; audiofrecuencia: audio-frequency; audiómetro: audiometer; audiovisual: audio-visual; de (Langenscheidts): audífono: Hör-gerät, -apparat; Am. Kopfhörer; audiofrecuencia: Tonfrequenz; Hörfrequenz; audiograma: Audiogramm; audiometría: Gehör-prüfung, -messung; audiómetro: Audiometer; audiovisual: audiovisuell.

audio 1280: Aizu 32, Argia 43, Berria 209, Deia 21, DiarioVasco 20, EiTB 593,ElCorreo 3, Elhuyar 55, Elkar 5, Consumer 151, Euskaltzaindia 4, Eusko Legebiltzarra, Goiena 5, HABE 30, Jakin 20, Laneki 68.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

audio 34: Berria 29, Herria, Pello Salaburu, Filosofiako gida, Menane Oxandabaratz, Patziku Perurena.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

oraindik behintzat forma autonomo bihurtu gabea da, aurrizkia-edo.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa da, eta hiztegi orokorretara ere pasatu da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "lantaldeak dio "oraindik behintzat forma autonomo bihurtu gabea da, aurrizkia-edo." gure ustez: 1) egia da molde berekoa den 'bideo' forma baino gutxiago erabiltzen dela forma autonomotzat, baina horrek ez du esan nahi horrela erabiltzen ez denik; aski da irrati, telebista, musika, Internet, multimedia eta abarretako erabilerak ezagutzea 'audioa' zerbait dela jakiteko; 2) ez da beti aurrizkia, ez baikara 'audiometria', 'audiologia' eta kidekoez ari, 'audio-dokumentua', 'audio-formatua', 'audio-seinale' eta antzekoez baizik ('bideo'-rekin ere horrelakoak gertatzen dira); Elhuyarren hiztegietan, 'iz.' kategoria eman diogu, eta erabilera-ohar hau erantsi diogu: "eskuarki hitz-elkartearen lehen osagai gisa"; gaur egun, horrelakoak aski arruntak dira informatikan, multimedian, ikus-entzunezkoetan, Interneten, musikan eta abarretan, eta Hiztegi Batuan sarrera izatea proposatzen dugu" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): kendua.

audio seinale, audio-seinale
iz. Soinua igortzen duen seinalea. Irrati uhinak, hain zuzen ere, informazioa audio seinale gisa edo beste mota bateko seinale gisa garraia dezaketen uhin elektromagnetikoak dira. Gaur egun FM irrati-estazio gehienek eta telebista-kanal batzuek igortzen dituzte audio-seinaleak estereoan.

Aztergaia: audio-seinale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh32 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 19 (Elhuyar 4, Eusko Legebiltzarra 1, Laneki 5, UEU 9); ETC 107

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: audio-seinalea: señal de audio / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da argi(-)seinale formarekin egin bezala.

audiobisual
adj. Ikus-entzunezkoa.

Aztergaia: audiobisual

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-12-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Ik. ikusentzunezko / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. ikus-entzunezko.

Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "zertarako onartu?; inork erabiltzen du?; gaur egun, estandarra 'ikus-entzunezko' da (ez da forma-eragozpenik, gure zalantza da jadanik aski finkatua den forma baten lehiakidea onartzea merezi duen)" (2002-09-02)

audiograma
iz. fis. Irudi grafikoa, norbaiten entzumenaren zolitasuna jasotzen duena.

Aztergaia: audiograma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

audiologia
iz. med. Medikuntzaren adarra, entzumena eta entzumenaren arazoak aztertzen dituena.

Aztergaia: audiologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: audiología

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "teknikoegia; baztertzea proposatzen dugu" (2002-09-02)

audiometria
iz. fis. Entzumen gaitasuna neurtzeko teknika. Entzumena neurtu egin daiteke eta horretarako hainbat proba mota dago; hala ere, audiometria da oinarrizkoena.

Aztergaia: audiometria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

audiometro
iz. Entzumen gaitasuna neurtzeko gailua.

Aztergaia: audiometro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-12-01): audimetro 31 [guztiak dira ‘audientzia neurtzeko gailua’ adierakoak]: Berria 9 (adib.: “Gaur egun, Espainiako 3.845 etxetan daude audimetroak, eta datorren urteko apirilaren 1etik aurrera beste 655 etxetan ere jarriko dituzte”), Argia 22 (adib.: “Horrek esan nahi du EAEn, guztira 350 audimetro egonik, gauero 150 edo 175 inguru egoten direla piztuta”); audiometro 2 ‘[entzumena neurtzeko gailua’]: Consumer (“Kamara intsonorizatu batean egiten da eta audiometro bidez frekuentzia eta intentsitate jakin bateko soinuak emititzen dira, pazienteak identifika ditzan”), Berria (“Irribarrez eta frantses dotorez alabari agindu dio borobil bat marrazteko, oin puntetan ibiltzeko, orpo gainean, audiometroaren kaskoak jantzi eta zaratak entzuten dituenean eskuineko eskua edo ezkerrekoa, dagokiona, altxatzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: audimetro 3 [audientzia neurtzeko gailua], Joxan Elosegi (adib.: “Gorriz agertzen ziren pantailan entzuleriari zegozkion portzentajeak, eta sekula ere ez zen audimetroa horren gora egon”); Ez dugu aurkitu audiometro formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: audiometro Psikol. (es audiómetro; fr audiomètre; en audiometer). RAE: audiómetro: audiómetro m. Acús., Med. y Telec. audímetro. audímetro: De la raíz del lat.audīre oír' y ‒́metro. 1. m. Acús. y Med. Aparato para medir la sensibilidad auditiva. 2. m. Telec. Aparato que, acoplado al receptor de radio o de televisión, sirve para medir las horas concretas en que estánconectados con una emisora, con el fin de determinar el índice de audiencia. Wikipedia: audímetro (en people meter). Le Petit Robert: audimètre: Appareil placé sur un récepteur de radio ou de télevision, servant à mesurer la répartition des temps d’audience des diverses stations d’émissions. Ik. audimat. audiomètre: Appareil permettant de mesurer l’acuité auditive ou d’évaluer le degré d’intensité d’un signal radioélectrique. Ik. sonomètre. L’Académie française: audimètre n. m. XXe siècle. Composé d'audio(o)- et de mètre, du grec metron, «mesure». TECHN. Appareil fixé au récepteur de télévision qui permet d'en mesurer le temps d'utilisation et de déterminer l'indice d'écoute de chaque émission. audiomètre n. m. XIXe siècle. Composé d'audio-, et de -mètre, du grec metron, «mesure». Appareil servant à mesurer l'acuité auditive. Merriam-Webster: audiometer: an instrument used in measuring the acuity of hearing.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu audimetro, audiometro formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es audiómetro; audímetro / fr audiomètre, audimètre: Elhuyar: (audiómetro; audímetro) audiometro / NolaErran: (audimètre) ikus-entzule neurgailu / Zehazki: (audiómetro) audiometro Med. / Labayru: (audiómetro; audímetro) audimetro / Adorez5000: (audiómetro) audiometro.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko formak dira eta beste gabe onartzekoak, zein bere adierarekin. (audiometro iz. ‘entzumena neurtzeko gailua’ eta audimetro iz. ‘entzuleria neurtzeko gailua’, tekniko samarrak badira ere).

auditore
iz. Enpresa edo erakunde bateko kontuak ikuskatzen dituen pertsona. Ik. ikuskari; ikuskatzaile;  + kontu auditore; kontu ikuskari; kontu hartzaile. Enpresaren auditoreak izendatu zituzten.

Aztergaia: auditore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

auditoria behin azaldu da (EHAA 1990: "Gizarte Segurantzako Kontuhartzailetza Nagusiak prestatutako auditoriaren informea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

auditatu : Euskalterm 1; auditore : HiztEn; Euskalterm 8; auditoretza : Euskalterm 12; auditoria : HiztEn; LurE; Euskalterm 2. Ez ditugu aurkitu ohiko iturriotan: DFrec; AB38; AB50. // 'auditar' itzulitako besteak: ikuskatu: Euskalterm 1; 'auditor': auzi-entzule: Euskalterm 2; begirale: Euskalterm 1; entzule: Euskalterm 1; ikuskari (+ kontu-ikuskari): Euskalterm 5; 'auditoría': auzi: AB50 5; auzi-entzuletza: Euskalterm 1; ikuskaketa: AB50 2; ikuskapen: Euskalterm 3; ikuskaritza: Euskalterm 9.

Sektore jakin bateko informazioa

'auditoría' Admin. eremuan: auditoria : HezkAdmin; kontu-ikuskaritza : AdminEL; eta AgAld hitz-bilduma: ikerlaritza (eta ikerlaritza-antolapenak 'servicio de auditoría'); aholkularitza ; irizlaritza ; kontseilaritza 'auditoría'; ikuskaketa-moduak 'procedimientos de auditoría'. Ez dugu aurkitu ondokoetan: AdmMila, LurraldeAntol, EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: auditore : ElhHizt; HiruMila; auditoretza : ElhHizt; HiruMila; auditoria : HiruMila; EskolaHE. Ez ditugu aurkitu besteotan: EuskHizt; Lur EF/FE eta EG/CE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal formen ordainak beste hiztegietan: a) auditar: auditoretza egin (HiruMila); ikuskatu (ElhHizt); b) auditor/auditeur: aditza(i)le (Lur EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LFB); auditore (HiruMila); behazale (Casve FE); entzülari (Casve FE); entzule,-ü- (Lur EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB). Hauez gain ElhHizt: 1 Contab. kontu-ikuskari , auditore ; 2 Der. (Auzi)-entzule , auditore ; PMuj DCV: 1 oyente: entzule , entzulari , aditzaile ; 2 asesor: aolkari , onulari ; c) auditoría/auditoriat: aditegi (XarHizt); auditoretza , auditoria (HiruMila). Eta gainera ElhHizt: Contab. 1 kontu-ikuskaritza , auditoretza ; 2 kontu-ikuskapen ; PMuj DCV: 1 cargo de auditor: aolkaritza ; 2 despacho del auditor: aolkari-mai . Ez dugu aurkitu ondokoan: Lur EG/CE.

Erdaretako formak

auditor / auditoría-ren erdal ordainak: fr (DLLF): auditeur; commissaire aux comptes, audit (interventor de cuentas) / auditorat; tribunal, bureau de l'auditeur; audit, vérification, contrôle des comptes; it (L. Ambruzzi) (S. Carbonell): uditore, auditore; de guerra, giudice relatore; de la nunciatura, assessore, consulente legale del nunzio in Ispagna; de la Rota, uditore della Sacra Rota; de marina, alto magistrato della Marina / auditorato (ufficio dell'auditore); uditorato (grado e ufficio di uditore, nel senso di magistrato); ca (DCC): auditor / auditoria; en (Collins): a (de guerra) judge-advocate; b (Com, Fin) auditor; c (Méx Ferro) ticket inspector / (Com, Fin) audit(ing); administrativa, de gestión, operativa management audit; externa external audit; general general audit; interna internal audit / eta auditar: to audit; auditora: firm of auditors, accountancy firm; de (Langenscheidts): 1 de guerra Militärrichter; de marina Marinerichter, Richter, der in seerechtlichen Angelegenheiten entscheidet; 2 de la nunciatura päpstlicher Auditor; de la Rota Auditor (Richter der Rota); 3 Rechnungsprüfer / (de cuentas) Buch-, Rechnungsprüfung; Prüfungsbericht.

LBeh (2011-03-03): auditore 3 ager.: Pello Zubiria (“Eta ezin omen da jakin korporazioek gobernuarekin sinatuta dauzkatelako konfidentzialitate klausulak, ezinezko egiten dutenak enpresen kontuetan beste inork sudurrik sartzea, ez auditoreek eta ez ogasun publikoak“), EiTB.com 2 (“Auditoreek ontzat eman dute diru mugimendu hau”, “Gestio Korporatiboko zuzendari bat izango da, Jose Angel Quintanilla alegia, orain arte Herri Kontuen Epaitegiko auditore buru izana eta EHUko gerente ere izan dena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

auditore 13: Iñaki Heras (“ziurtagiria lortu eta auditoreek enpresatik alde egiten dutenerako”), Aingeru Epaltza (“Haren gainean karpetaz osaturiko bi zutaberen artean ageri zen Potzoloren burua, purgatorioko kontuhartzaile, enpresa ezinezko bateko auditore“), Xabier Olarra 3 (“Eta berak hantxe izango du... auditoreak eskatzen duenerako”, “Baina zulagailuak nolabait bere zulotxoak sarrerak dauden lekuan egingo ditu, eta ez berak eta ez auditoreak, edo beste edozeinek, ezingo ditu irakurri zenbaki horiek”, “Beraz, nondik atera itzultzeko diru hori, eguneroko eskudiruak koadra zezan, eta aldi berean nola itzuli geroko, auditoreak azaltzen zirenerako, arrastorik utzi gabe?“), Berria 8 (adib.: “Orain arteko auditoreak, Ernst-Youngek, ez du komentariorik egin nahi izan aferari buruz”, “2000ko iraila: Auditoreek aholku zerrenda plazaratu zuten egitasmoaren kudeaketa hobetzeko”).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: Osasun etxeetako auditorea: Auditor establecimientos sanitarios.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Euskaltzainek geroratua

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da maileguzko izenondo edo eratorria

bat behar eta, auditoria proposatuko da oraingoz (Nart. ez bada ere, minimoa betetzen du); besteei, berriz, bidea egiten utziko zaie (ordain egokiak aurkitzea ez dirudi erraza: kontu-hartze markatuegia ote den, aipatu da; kontu-argitze, berriz, deskribatzaileegia).

nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "(2003-07-16) Hitz horren esanahiak zehaztekotan, Gaztelaniaren Errege Akademiak jasotakoari erreparatu behar zaio: auditor, ra. (Del lat. auditor, -oris). 1. adj. Que realiza auditorías. U. t. c. s.; 2. m. Persona nombrada por el juez entre las elegidas por el obispo o entre los jueces del tribunal colegial, cuya misión consiste en recoger las pruebas y entregárselas al juez, si surge alguna duda en el ejercicio de su ministerio.; 3. m. ant. oyente. / auditor de guerra. 1. m. Funcionario del cuerpo jurídico militar que informa sobre la interpretación o aplicación de las leyes y propone la resolución correspondiente en los procedimientos judiciales y otros instruidos en el ejército o región militar donde tiene su destino / auditor de la nunciatura. 1. m. Consejero del nuncio en España. / auditor de la Rota. 1. m. Persona nombrada por el Papa para conocer en apelación de las causas eclesiásticas de todo el orbe católico / auditor de Marina. 1. m. Juez letrado de alta categoría que entiende en las causas del fuero de mar. / Informazioaren arabera, beraz, "auditore 1 kontu-hartzaile 2 Heg. g. er. epaile (Zuz.)".

 - [E116]: "Ez dut uste gauzak argi dauden oraingoz. Lantaldearen proposamena da oraingoz ez sartzea hemen ezer ere. Nik ez nuke sartuko. Bereizketa asko dago hor, eta nahiz euskarak ez dituen ezinbestean segitu behar gaztelaniaz egiten diren bereizketa guztiak, eta kontu hartze horrekin lotu beharko litzatekeen, oraingoz nik ez nuke sartuko hau".

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): "Proposamena: OK".

 - Bidalketa: Osoko bilkura (2014-12-19): auditore

auditoretza
1 iz. Auditorearen lanbidea edo jarduera.
2 iz. Auditoria. Entitate kudeatzaile guztiek beren urteko kontuen auditoretza egingo dute.

Aztergaia: auditoretza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh99 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-11-06): auditoria 65: Berria 21 (adib.: “Non egon da Eusko Jaurlaritza, hainbeste diru publiko erabiltzen ari zen Fundazioari auditoriarik egin gabe, Ezker Abertzaleak behin eta berriz eskatu arren?”), EiTB 19 (adib.: “Companies House auditoria enpresak jakinarazi zuenez, Liverpoolek 42 milioi euroko zorrarekin bukatu zuen 2008ko urte fiskala”), Jakin (“azpikontratatutako enpresa eta zerbitzuei auditoria egitea proposatzen da”), Argia 20 (adib.: “Aurreko puntuotan euskaldunari deigarriena gerta dakioke zor publikoaren auditoria eskaria”), DiarioVasco 4 (adib.: “Auditoria bat egitea izango da gure lehen egitekoetakoa udalean”); ez dugu aurkitu auditoretza formarik // (2020) auditoretza 109 (horietatik DU 36, EAO 51); kontu(-)ikuskaritza 37, kontu(-)ikuskatze 24, kontu(-)ikuskapen 16; ez dugu aditegi formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: auditoria 22: Berria 18 (adib.: “Auditoria baztertzeaz gain, honetan ez parte hartzeko agintzen diegu oposizioko alderdiei”), Iñaki Heras 2 (“Auditoria, normalizazio eta sinestamendu ereduak ere proposatu izan dira”), Karlos Linazasoro (“Borreroari joan den urtean egin zitzaion auditorian, dena behar bezala zegoela frogatu ahal izan zuten”), Ramon Etxezarreta (“Terminoak onartuta Azaroaren 12ko ausitoriak adierazten ehuneko hamairuko hazkundea”); auditoretza 1, Berria (“Auditoriumaren «kontrolik eza» dela-eta, udal taldeak auditoretza eskatuko dio Nafarroako Gobernuari, eta ondoren «ardurak» exijituko dituztela iragarri zuen Mendibek, UPNko zazpi zinegotzien izenean”) // (2020) auditoretza 1; kontu(-)ikuskaritza 7; kontu(-)ikuskatze 1; kontu(-)ikuskapen 3; ez dugu aditegi formarik aurkitu.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es auditoría / fr audit: Elhuyar: kontu-ikuskaritza, kontu-ikuskapen, kontuak ikuskatze / Nolaerran: kontu-ikuskatze / Zehazki: kontu ikuskatze; kontu ikuskaritza / Labayru: kontu-ikuskapen, kontuak ikuskatze; kontu-ikuskaritza, auditoretza / Adorez5000: auditoria, kontu-ikuskaritza.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm; auditoretza (herri-ogasuna, TN; industria, 4), auditoria (industria, 4), ikuskaritza (ingurumena, TN); Iusplaza: aditegi (Lan Zuzenbidea).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: Barne auditoretza: Auditoría interna; Barne Auditoretzako Atala: Sección de Auditoría Interna; Kanpo auditoretza: Auditoría externa; Auditoretza Zerbitzua: Servicio de Auditoría.

Lantaldearen irizpideak
Gaur erabiltzen den ikusiko da aurrenik

Erabaki gabe utzi da.

Geroago erabakitzekoa da

Geroago erabakitzekoa da, Zuzenbideko beste forma batzuekin batera.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Asko erabili da, eta ofizioa, zerbitzua, jarduera izendatzeko behar da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Hirugarren itzulirako utzia.

auditoria
iz. Auditore batek enpresa edo erakunde baten kontuak eta kudeaketa egiaztatzea eta ikuskatzea. Bi urtean behin gutxienez, enpresak auditoria bat egin beharko du, segurtasun neurri guztiak betetzen ari diren egiaztatzeko.

Aztergaia: auditoria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-05-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh193 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-11-06): auditoria 65: Berria 21 (adib.: “Non egon da Eusko Jaurlaritza, hainbeste diru publiko erabiltzen ari zen Fundazioari auditoriarik egin gabe, Ezker Abertzaleak behin eta berriz eskatu arren?”), EiTB 19 (adib.: “Companies House auditoria enpresak jakinarazi zuenez, Liverpoolek 42 milioi euroko zorrarekin bukatu zuen 2008ko urte fiskala”), Jakin (“azpikontratatutako enpresa eta zerbitzuei auditoria egitea proposatzen da”), Argia 20 (adib.: “Aurreko puntuotan euskaldunari deigarriena gerta dakioke zor publikoaren auditoria eskaria”), DiarioVasco 4 (adib.: “Auditoria bat egitea izango da gure lehen egitekoetakoa udalean”); ez dugu aurkitu auditoretza formarik. // (2020) auditoria 182 (Argia 46, Berria 51, Deia 4, DU 2, DiarioVasco 16, EiTB 22, Elhuyar 1, Consumer 1, EAO 26, Jakin 1, Laneki 8, NG 1 , UEU 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: auditoria 22: Berria 18 (adib.: “Auditoria baztertzeaz gain, honetan ez parte hartzeko agintzen diegu oposizioko alderdiei”), Iñaki Heras 2 (“Auditoria, normalizazio eta sinestamendu ereduak ere proposatu izan dira”), Karlos Linazasoro (“Borreroari joan den urtean egin zitzaion auditorian, dena behar bezala zegoela frogatu ahal izan zuten”), Ramon Etxezarreta (“Terminoak onartuta Azaroaren 12ko ausitoriak adierazten ehuneko hamairuko hazkundea”); auditoretza 1, Berria (“Auditoriumaren «kontrolik eza» dela-eta, udal taldeak auditoretza eskatuko dio Nafarroako Gobernuari, eta ondoren «ardurak» exijituko dituztela iragarri zuen Mendibek, UPNko zazpi zinegotzien izenean”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es auditoría / fr audit: Elhuyar: kontu-ikuskaritza, kontu-ikuskapen, kontuak ikuskatze / Nolaerran: kontu-ikuskatze / Zehazki: kontu ikuskatze; kontu ikuskaritza / Labayru: kontu-ikuskapen, kontuak ikuskatze; kontu-ikuskaritza, auditoretza / Adorez5000: auditoria, kontu-ikuskaritza.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: auditoría / PUrib: "auditoria / auditoritza".

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Geroago erabakitzekoa da, Zuzenbideko beste forma batzuekin batera.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Asko erabili da, eta ekintza adierazteko jasotzea komeni da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "auditoria / auditoritza (auditoretza). Komeniko da argitzea" (2001-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'auditoriek 'kontuak argitzen' dituzte, batez ere, eta gomendioak eman. Merezi du horren inguruko defiznizioren bat, edo argibideren bat, ematea. Anitzetan oso egokia izan daiteke 'kontu-argitze' erabiltzea 'auditoria'ren ordez: enpresa horri kontu-argitze bat egin diote. Baina egia da txosten berean iritzia(k) eta gomendioak ere ematen direla. Oso gauza teknikoa da, dena dela'.

 - [I102]: '"(2003-07-16) e. aditegi". Euskaltzaindiari egin zitzaiona horrela deitu zitzaion oker ez banago'.

 - [E116]: 'baina hola deitzeak, une hartan norbaiti hola otu zitzaiolako, ez du sarrera bat bedeinkatzen. Auditoreek "aditzen" dute, egia da, baina aditu baino gehiago kontuak eskatu, argitzen lagundu, gomendioak egin… Agian leuntzea izan liteke egokiena: auditoria h. kontu argitze, kontu hartze'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): 'Proposamena: ez sartu'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Hurrengo itzulirako utzia.

auditorio2
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, auditorio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. auditorium; entzunareto].
auditorium
iz. Kontzertu, kultura-ekitaldi eta kidekoetarako prestaturiko aretoa. Ik. entzunareto. Antzokiak 458 lagunentzako auditoriuma eta jende askorentzako agertokia biltzen ditu, besteak beste.

Aztergaia: auditorium

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: Auditoriuma: Auditorio.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-um.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'akuario' onartu bada, zergatik ez 'auditorio' ere eraikina adierazteko, jakinda, gainera, 'auditorio' forma onartzea proposatzen dela 'entzuleak' adierarekin?; argudia liteke latinetiko hitza erabiltzen den hizkuntzetan 'auditorium' forma hartzen dela, egokitu gabe alegia; egia da, baina horrek berdin balio zezakeen 'aquarium'-erako, eta 'akuario' erabaki da Hiztegi Batuan" (2002-09-02)

aufa
interj. Poza adierazteko hitza. Ik. ufa1. Aufa!, ez zagok mundu guztian gu bezalako mutilik!

Aztergaia: aufa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

interj.

augita
iz. miner. Kare eta magnesiozko silikato bikoitzez osaturiko minerala, berde iluna edo beltza, basalto artean aurkitzen dena. Augitazko kristal handiak.

Aztergaia: augita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

augita: Harluxet-LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

augita: ZTC 6 (Geologia HE: "augita [...] Piroxenoen taldeko inosilikato monokliniko beltza", etab.) // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Erdaretako formak

es (RAE): augita; it (S. Carbonell): augite // Ez dugu aurkitu ap. fr (DLLF; ap. WebMineral: augite), en (Collins), de (Langenscheidts). Cf. Wikipedia: fr-en augite, de Augit.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

auhen
iz. Atsekabearen edo ondikoaren adierazpena. Entzun, Jauna, ene hitzen auhena. Auhen eta deitore darigula. Jeremiasen auhenak. Ene bihotzeko hasperenak lehen dira orroak ezen ez auhenak. Auhenez dagoela bere semearen gainean. Bere hutsak negar-auhenetan deitoratzen zituela.
Azpisarrerak

Aztergaia: auhen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K203]: "... besteak baino harrigarrixeago..." (1993-02-26)

auhen egin
ad.-lok. Utz nazazu apur bat ene atsekabean, auhen eta negar egitera.

Aztergaia: auhen egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AUHEN EGIN "Adplorare, auhen egin" Urt I 229. "Clamar, auhenegin" Lar. Maledikzione zuei orain irriz zaudetenoi, ezen auhen eta nigar eginen duzue. Lç Lc 6, 25. Utz nazazu aphur bat ene atsekabean, auhen eta nigar egiterat. Ch III 52, 3. Hala ethorri izan zen Abraham auhen eta nigar egitera. Urt Gen 23, 2 (Dv haren deithoratzera eta hari nigar ematera, Ur negarrez bere progua egitera, Bibl hilots eta deitore egitera). Nigar eta auhen egiñen duzue. He Io 16, 20. Zuek auhen eta nigar eginen duzue, eta mundua boztuko da. Dv Io 16, 20 (Lç lamentazione eginen duzue). Nigar eta auhen eginen duzuela zuek. Leon Io 16, 20

adib.: auhen iz. Atsekabearen edo ondikoaren adierazpena. Entzun, Jauna, ene hitzen auhena. Auhen eta deitore darigula. Jeremiasen auhenak. Auhen egin. Ene bihotzeko hasperenak lehen dira orroak ezen ez auhenak. Auhenez dagoela bere semearen gainean.

auhen egin 2: Euskaltzaindia, Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: auhen egin 15: Lopez de Arana, Jon Muñoz, Xabier Amuriza, Xabier Paya, Jon Alonso, Koldo Biguri, Irene Aldasoro, Monika Etxebarria, Anton Olano.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta sartzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa auhen sarreran.

auhendagarri
adj. Negargarria, deitoragarria. Oi, egun beltz auhendagarria! Itsukeria auhendagarria.

Aztergaia: auhendagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
auhendatu, auhenda, auhendatzen
du ad. Zerbaitek eragindako atsekabea adierazi. Auhendatzen ditut egun dohakabe haiek. Hasiko dira bere ondikoa deitoratzen eta auhendatzen.

Aztergaia: auhendatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

auhendatu, auhenda, auhendatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

auhendatu, auhenda, auhendatzen

auhenka
adb. Auhen eginez. Batzuetan, pazientziaz eta isilean jasotzen zituen; bestetzuetan, garrasika eta auhenka. Auhenka eta kexuka ari dira kolpatuak.

Aztergaia: auhenka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

aujame
iz. Batez ere zub. g. er. Mamua.

Aztergaia: aujame

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

batez ere Zub.

Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

mamua.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper