50535 emaitza bilaketarentzat - [5651 - 5700] bistaratzen.

aukera
1 iz. Hautatzea; horren ondorioa; hauta daitezkeen gauzetako bakoitza. Gizonaren bizitza aukera hutsa da. Bidelagunaren aukera egiteko orduan (Ik. aukeratu). Jainkoak bere herri berezitzat Abraham eta honen ondorea hautu zituen, eta aukera honen seinaletzat zirkunzisioa eman zion. Bi aukeraren artean hautatu. Baturako formen aukerak eskainiak daude. Aukera guztiak berdintsuak dira. Lau aukera aztertzen ari dira Etxe Zurian. Berak egin zuen jakien eta edarien aukera.
2 iz. Hauta daitezkeen gauzen multzoa. Arkume onak hazi ditugu, gaztatik berriz aukera, okerragorik ez dezagula izan hemendik aurrera. Hiria erakargarria izango da baldin eta jatetxe, taberna eta kafetegien aukera zabala erakusten badu.
3 iz. Zerbait egiteko gertatzen den ahala edo egokiera. Ik. mentura 3. Atzerrira ateratzeko aukerarik ezagatik. Euskarari giro berri honetan zabaltzen zaizkion aukerak eta ate berriak. Irabazteko aukera alferrik galdu. Aukera ederra eskaintzen dio arlo horretan ari nahiko duenari. Onenekin aritzeko aukera baliatu nahi dute. Ekainean Donostiara etorri zen, eta aukera aprobetxatu genuen harekin honetaz guztiaz hitz egiteko.

Aztergaia: aukera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aukeran; aukerako izlag. 1 'aukeran dagoena'. 2 'egokia, bikaina'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz, adib. gisa, aukeraren maukera, azkenean okerra; eta AS gisa: aukera-maukera .

aukera berdintasun, aukera-berdintasun
iz. Pertsona guztiek eskubide politiko eta zibil berberak eta gizarte-ongizaterako aukera bera izatea. Hezkuntza sistemak ahalbidetzen badu ikasle batzuk gure lurraldean ofizialak diren bi hizkuntzetan gai izatea eta, aldiz, beste batzuk ez, aukera-berdintasuna urratzen ari da. Neskak eta mutilak aukera berdintasunean heztea.

Aztergaia: aukera-berdintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh258 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu aukera(-)berdintasun formarik.

aukera(-)berdintasun 404: Aizu 3, Argia 26, Berria 140, Deia 15, Deustuko Unibertsitatea 7, DiarioVasco 16, Euskal Herriko Agintaritza 23, EiTB 24, Elhuyar 4, Elkar 14, Consumer 1, Espainiako Gobernua 69, Euskaltzaindia 2, Goiena 3, Gomylex 4, HABE 3, Jakin 22, Karmel 1, Laneki 14, Nafarroako Gobernua 1, UEU 6, Uztarria 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aukera(-)berdintasun 98: Berria, Iñaki Heras, Arantxa Iturbe, Lopez de Arana, Jon Arretxe, Pello Salaburu, Filosofiako gida, Iñigo Aranbarri, Jon Muñoz.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, azpisarrera gisa jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aukera sarreran.

aukera eduki
du ad.-lok. Zortzi orduko bi ikastaro egiteko aukera daukate. Une honetan, ez daukagu beste aukerarik.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aukera eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

aukera egon
da ad.-lok. Zaila da aukera dagoenean aukeratzea. Bertsoak entzuteko aukera egon zen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aukera egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

aukera eman
du ad.-lok. Zerbaitetarako ahala edo egokiera eman. (-tzeko edo -rako atzizkia hartzen duen osagarri batekin). Ondo pasatzeko aukera ematen dute barnetegiek. Trebezia gutxien dutenei ez zaie aukerarik ematen hobetzeko. Udaleku eta kanpaldiek aukera ematen dute 24 orduko elkarbizitzarako. || Uztaberri Egunak berebiziko aukera eman zigun Lapuebla de Labarca ezagutzeko. Banbuak sorkuntzarako aparteko aukerak ematen ditu.

Aztergaia: aukera eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aukera eta eman sarreretan.

aukera galdu
du ad.-lok. Lastima!, azken aukera galdu duk! Bidean makina bat aukera galdu dira orain arte.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aukera galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

aukera ireki
du ad.-lok. Ik. aukera eman. Alegazioak jartzeko aukera irekiko da, eta baita akatsak konpontzekoa ere.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aukera ireki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

aukera izan
da/du ad.-lok. (da aditza denean, 3. pertsonako adizkiekin bakarrik erabiltzen da). Liburu kontuan ez da aukera handirik. Hemendik aurrera urtean aldizkariaren bi zenbaki ateratzeko aukera izango dela. Aukera handia duzu denda hartan. Emakumeak ez zuen garai hartan ikasteko aukera handirik. Ekainekoaz gainera beste aukera bat dute irailean.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aukera izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

aukera sortu
da ad.-lok. Aukera sortu zitzaidanean, eskaintza onartu nuen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aukera sortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da. Kirolarekin zerikusia duen adibideren bat sartzea komeni da.

aukera-aukeran
adb. aukeran-en indargarria. Aukera-aukeran daukat. Aukera-aukeran etorri zaizu dirua, nonbait.
Loturak

Aztergaia: aukera-aukeran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aukera-aukeran (s.u. aukera)

aukera-maukera, aukeraren maukera
iz. Aukera ona. Ez da aukera-maukerarik faltako. Beherapenak, aukera-maukera, pagotxa, eskaintza berezia, mauka, erdi prezioak.
Loturak

Esaera zaharrak

Aukeraren maukera, azkenean okerra.

Aztergaia: aukera-maukera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

errima-bikoteak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aukera sarrerari dagokion azpisarrera.

aukerabide
iz. Aukera; aukera bat gauzatzeko era edo bidea. Liburu ugari horietatik, aukerabidea sortuko zaigu. Kristaua bi aukerabideren artean hautatu beharrean aurkitzen da.

Aztergaia: aukerabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

aukeraketa
iz. Aukeratzea. Ik. aukera. Lau finalistek pilota aukeraketa egin zuten atzo. Gai-jartzailearen esku dago gaiaren aukeraketa.

Aztergaia: aukeraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aukerakizun
iz. Aukera daitezkeen gauzetako bakoitza. Ik. aukera.

Aztergaia: aukerakizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

aukerako
1 adj. Aukeran dagoena. Azterketa hori ez da nahitaezkoa, aukerakoa baizik.
2 adj. Egokia; bikaina. Aukerako egunak ereiteko. Ez zen gerrarako aukerako gizona. Aukerakoak zarete bata bestearentzat. Zenbat gogoeta sakon, zenbat hitz zorrotz, zenbat aukerako etsenplu! Saul hiru mila soldadu aukerakorekin Daviden bila joan zen.
Loturak

Aztergaia: aukerako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aukerako izlag. 1 'aukeran dagoena'. 2 'egokia, bikaina'

aukerakotasun
iz. Aukeran dagoenaren nolakotasuna edo egoera.

Aztergaia: aukerakotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: opcionalidad.

Informazio osagarria
Osaera azterkizun dago

aukerako oinarriak '(oso) egokia' adieraz gain, 'aukeran dagoena' adiera ere onartua duenez, egokia da aukerakotasun eratorria.

aukeramen
iz. Aukeratzeko ahalmena. Ik. hautamen. Aukeramena hau edo bestea aukeratzeko ahalmena da, eta ahalmen hori daukalako da libre gizona, hain zuzen ere.

Aztergaia: aukeramen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-men.

aukeran
1 adb. Une edo era egokian; gogara, ezin hobeto. Zuhaiztiek itzala emateko aukeran eginak ziruditen. Aukeran bizi da.
2 adb. Hautatzeko eran, ugari. Nahi bezalako mutil gazteak aukeran dauzkat atzean. Aukeran zeuzkaten, nahi zutenean jateko, Paradisu hartako fruitu guztiak.
3 adb. Aukeratzen utziz gero; (ohi edo espero denarekin) alderatuz. Aukeran, nahiago dut hori. Aukeran, sikutxoa da gazta hau. Horretarako egin zituen bere mezak: errazak, guretzat aukeran errazegiak. Azalez aberatsa —aberatsegia, aukeran— izanik, are aberatsagoa da mamiz.
Loturak

Aztergaia: aukeran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)
aukeran etorri
da ad.-lok. Aukeran etorri zitzaion Nikolasi igande goiz hura. Niri, behintzat, aukeran datorkit metafora edo konparazioa edo dena delakoa.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aukeran etorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

Aukeran etorri zara: une egokian etorri zara. (s.u. aukeran)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide soil gisa utzi, azalpena kenduta, definizioak argitzen du eta.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

aukeran utzi
1 du ad.-lok. Hautatzeko eran utzi. Izen berezietan aukeran utzi zituen Euskaltzaindiak Irungo / Iruneko, Irundik / Irunetik, Iruna / Irunera tankerako bikoteak.
2 du ad.-lok. Norbaiti zerbait egin nahi duena egiteko modurik onenean utzi. Pilota dejada egiteko aukeran utzi zion. || De las Cuevasek kornerra atera, Kodrok aukera-aukeran utzi, eta Merinok ez zuen barkatu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aukeran utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

aukerarazi, aukeraraz, aukerarazten
du ad. Aukeratzera behartu.

Aztergaia: aukerarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aukerarazi, aukeraraz, aukerarazten. dio ad.

aukeratu, aukera/aukeratu, aukeratzen
1 du ad. Zenbait gauzaren artean bat edo batzuk hartu edo seinalatu. Ik. hautatu. Handiena edo garestiena aukeratu. Aukeratu dituztenen artean. Etxea egiteko aukeratu duten lursaila. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Testu aukeratuen bilduma sortzeko asmotan dabiltza. Bilboko Rekalde Aretoak hartuko du irabazle eta aukeratuen lanekin osatutako erakusketa.
2 Bere mota edo saileko gehienak baino hobea. (Partizipio burutua izenondo gisa). Sagar aukeratuak dituzu. Herritar neskatxarik aukeratuenak.

Aztergaia: aukeratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aukeratu, aukera(tu), aukeratzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aukeratu, aukera(tu), aukeratzen

aukeratzaile
adj./iz. Aukeratzen duena. Ik. hautatzaile.

Aztergaia: aukeratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aukeratze
iz. Zenbait gauzaren artean bat edo batzuk hartzea edo seinalatzea. Ik. hautatze. Otxoluak bizkaiera gihartsu-egokia ohi darabil, eta hitz aukeratze eta asmagintzan ere zolia da.

Aztergaia: aukeratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

auki
iz. bizk. eta gip. g. er. Mihura.

Aztergaia: auki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

mihura.

aulestiar
1 adj. Aulestikoa, Aulestiri dagokiona.
2 iz. Aulestiko herritarra.
aulki
1 iz. Pertsona batentzako lau hankako jarlekua, bizkarduna nahiz bizkargabea, batez ere besorik gabea. Aulkian eseri, jarri. Sinagogetan lehenengo aulkiak atsegin dituzte. Otoitz aulkian da, belaunikatua. Akusatuen aulkian.
2 iz. Norbaitek betetzen duen kargua edo ohorezko postua. Berriz ere Zuberoaren aulkia hutsik gelditu zen Euskaltzaindian. Jaun Done Petriren aulkia.

Aztergaia: aulki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

a(u)lki

Lantaldearen irizpideak
Atzera egiterik ez dago

tradizioko erabilerak gorabehera, aski bide egina duke aulki formak, euskaldun alfabetatuak hori darabil, eta ez dagoke atzerabiderik.

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

alki. Ipar. ik. aulki

aulki mugikor
iz. kirol. Eserleku mugikorrak dituen arraunontzi batean egiten den arraunketa mota. Trainerilletan makina bat estropada irabazi dute, eta aulki mugikorrean ere ondo moldatu dira.
aulkidun
adj. g. er. Aulkia duena. Euskaltzain aulkiduna.

Aztergaia: aulkidun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aulkidun lexikalizatua-edo behin agertu da (S. Onaindia: "Euskaltzain aulkiduna, 1965'tik"); besteak sintagma libreetakoak dira: S. Onaindia 2 ("Ta ez yak oar bage igaroko urrezko aulkidun egunsentia, goizaren alaba"; "eta bertatik agertu zan Eguantza, urrezko aulkiduna") eta kurpil-alkidun E.J. 2 ("iriste-bide horiek, kurpil-alkidun ezinduak horietzaz baliatzeko modukoak izan beharko dute", "jarritako ditxo edo mugarriek gutxienezko 0,95 metroko bitarteak utziko dituzte, kurpil-alkidunak eroso igaro daitezen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturriotan: DFrec, AB38, HiztEn, AB50 eta Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

alkidun : PMuj DVC ("1 sillero; 2 silletero"). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Euskaltzain aulkiduna.

aulkigile
iz. Lanbidez aulkiak egiten dituen pertsona.

Aztergaia: aulkigile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

aulkigintza
iz. Aulkiak egitea; aulkigilearen lanbidea.

Aztergaia: aulkigintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

aulkitxo
iz. Aulki txikia. Katu bat aulkitxo guri baten gainean.

Aztergaia: aulkitxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "aulkitxoa = sillín"

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo.

auma
iz. bizk. Antxumea.

Aztergaia: auma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

auma Bizk. h. antxume.

Informazio osagarria
Zerrendako onartua baino forma gomendagarriagoa(k)

antxume

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

B

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Bizk. 'antxumea'. Hitza aume da.

 - [E116]: "(2004ko otsaila, kontsulta bati erantzunez) ez h. antxume, baizik 'antxumea' [...] holakoetan beti hori egiten saiatzen garelako".

 - Erabakia: EArau (1995-11-24): auma Bizk. h. antxume erabaki da.BAgiria (2000-02-25): aume hobetsi da. // Batzordea (JAA, M.A, I.S): auma jasoko da.

aunitz
zenbtz. Anitz.

Aztergaia: aunitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1993-01-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aunitz h. anitz.

Informazio osagarria
Zerrendako onartua baino forma gomendagarriagoa(k)

anitz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: "Zerrendatik kendu eta anitz utziko nuke" (1994-05-04)

aupa
1 interj. Norbaiti adore emateko erabiltzen den hitza. Aupa, mutilak!
2 interj. haur. Eserita dagoenari zutik jartzeko esateko erabiltzen den hitza.

Aztergaia: aupa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aupada
iz. Adore edo erronka-oihua edo keinua; adore ematea, erronka jotzea. Aupada ero horiek. Burua jaso zuen aupada entzun zuenean. Bere herrikoen aupadei eskerrak. Gurago dut beste aupada hau egin: gure euskara eder hori, jaitsi hadi hirira!

Aztergaia: aupada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma lehiakideak ditu, eta erabilerak ikusiko dira

ik. aupada ala eupada den erabiliagoa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  aupada eta eupada desberdinak.

 - Erabakia: EArau (1995-11-24): aupada bakarrik onartu da.

aupadaka
adb. Aupadak eginez. Bera zegoen ostatuko atarira joan zitzaizkion gauaz, desgaraian, deiadarrez eta aupadaka.

Aztergaia: aupadaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

aupats
iz. bizk. eta gip. Urdailean eratzen diren haizeak ahotik, zarataz nahiz zaratarik gabe, ateratzea. Ogi bero honek aupatsak eragiten dizkit.

Aztergaia: aupats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

korrokada.

aupatu, aupa/aupatu, aupatzen
1 du ad. Jaso, goratu. Magalera aupatuta hiru bat urteko neskatxo bat zeukan.
2 du ad. Goraipatu. Zaharrek aho batez aipatzen eta aupatzen dute. Mutilaren dohainak aupatuz.

Aztergaia: aupatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aupatu, aupa(tu), aupatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aupatu, aupa, aupatzen

aura
1 iz. Pertsona eta gauza batzuei darien argitasuna, ustez halako sentsibilitate berezi bat dutenek bakarrik ikus dezaketena. Barkatu esango dizudana, maitea, baina zure inguruan oso aura gutxi sumatzen dut nik.
2 iz. Norbaiti edo zerbaiti darion zer berezia, halako zirrara eragiten duena. Bi hitzok misteriozko aura bat zuten niretzat. Baina inor gutxik lortu du James Deanek lortu duen aura mitikoa. Liburu irudidunek, telebistak, egunero milaka irudi artistiko errepikatuz, sekulako kaltea egin digutela, eta artelanen aura sentitzeko, artelanak egiaz ikusteko ezgauza egin gaituztela.
3 iz. med. Epilepsia, histeria eta kideko nerbio-sistemaren eritasunetan, krisi bat izan aurre-aurretik sumatzen diren sentipen fisiko edo psikikoak. Sistema hau aura batekin edo ikusmen nahasmendu batekin hasten diren migrainentzat erabili izan dute.

Aztergaia: aura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): aura 50: Consumer 8 (adib.: “Kontsumitzaile elkarteek defenditu egin behar lituzkete igarleen, aura garbitzen dutenen eta antzekoen iruzurra jasan dutela sentitzen duten kontsumitzaileak eta ezertarako balio ez duten mirarizko produktuak erosi dituzten bezeroak“), Berria 31 (adib.: “Neska gaztea begitandu zitzaion, ez agian espero bezalako auraren jabea, baina izan zitekeen soineko latz eta arruntaren errua ere”), EiTB 2 (adib.: “Migrainak dituzten lagunek ez dute abisurik izaten burukomina datorrenean, baina batzuk ikus-asaldura edo aura izaten dute, buruko mina hasi baino lehen”), Jakin 2 (adib.: “Berpiztu behar da Bilboren auraren bultzada”), Argia 5 (adib.: “Idazleen “auraz” jardun du Ixiarrek”), DiarioVasco 2 (adib.: “Batzuek arima esaten diote, bestetzuek aura edo fedea edo bizi-hatsa?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aura 60: Berria 4 (adib.: “Irakurlearen begietara, haren aura darama, nahitaez”), Josu Zabaleta 24 (adib.: “sinbolismo zaharrago batetik etorritako eskema ikonografikoa da, izatez, argi-koroatik, auratik, datorrena”), Xabier Amuriza 12 (adib.: “Horregatik lurrak ez du pisurik egiten ez aurarik zapaltzen; gizakiari lohadarrek pisatzen ez dioten eta burua ere lepoari astun ez zaion eta, hitz batez, gorputzaren pisu guztia oinetan datzanik sentitzen ez dugun bezalaxe”), Oskar Arana 3 (adib.: “Laster izango da, eta horrek esan nahi du dagoeneko urtebetetzearen auraren barruan zaudela”), Iñaki Mendiguren 2 (adib.: “Trelawney andereñoak esan du zuk ez daukazula beharrezko aurarik!”), Xanti Iruretagoiena 2 (adib.: “Horiek eguzkia sortu ondoren irauten badute, Euro haizearen parte batzuk izango dituzte, eta horregatik, aura edo brisetatik sortzen direlako, grekoek euros esaten diete; eta hurrengo egunari ere, goizeko brisa horiengatik, aurion esaten zaie.”), Bernardo Atxaga 2 (adib.: “Gutako bakoitzaren aura puxketa bat zen, zalantzarik gabe”), Jon Alonso 2 (adib.: “ aura eta misteriorik gabe,”), Itxaro Borda 2 (adib.: "bere aura bereziari esker garatzen da Euskal Herria aipatzean”), Rataplan (“Inork baino hobeto bereganatu du egun alaietan eta hainbat gertaeratan jendetza inguratzen zuen espiritu, aura berezi eta pertsonal hori”), Xabier Mendiguren E. 2 (adib.: “hori galdetzen genion ikasleon aurrean irabaziak zeuzkan prestijioa eta aura iraultzailea ez galtzearren”), Harkaiz Cano (“Baina batez ere, bere iraganeko gertakizun bat zen aura berezia ematen ziona”), Joan Mari Lekuona (“ez zatekeen arrazoi aski argigarria izango hezkuntza eta gogoeta bereziki mistiko baten jaiotza eta garapenerako, mistiko-espekulatiboarena areago, baldin eta Mistika ordurako aura eta arnas giro bat izan ez balitz eta izen bereko Ordenako predikariek jadanik izan ez balituzte sentsibilitate eta sen mistiko horiek gizaki mistikoaren ezaugarri aparteko gisara”), Fernando Morillo 2 adib.: (“Hauskor aura batek inguratzen zuen beti”), Xabier Paya (“estatuko erakunde bateko langile direnen aura zinikoa”), Jokin Muñoz (“Hik pentsatzen huen kanpoan egon izanak nola-halako aura bat emango ziala Mariasunen begien aurrean, nola-halako karisma bat”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es aura / fr aura: Elhuyar: 1 aura, 2 (Med.) aura, 3 txalo, onespen / Nolaerran: aura, kutsu / Zehazki: 1 (halo) aura; 2 (Med.) aura; 3 ospe, onarpen; 4 haizekirri mehe / Labayru: 1 (halo) aura; 2 (Med.). aura; 3 txalo, onespen, onarpen / Adorez5000: aura, haizetxo, 2 (Med.) aura, 3 txalo, onespen.

aurbera
iz. bizk. Aldapa.

Aztergaia: aurbera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: aurbera 'umezalea' adierakoa (Etxde JJ: "Mayia etzen aurbera (aurzale) eta askotan, bere zakarkeri eta erritakin uxatu egiten zituen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aurbera : DFrec 1 (B. Larrakoetxea: "zori oneko onura orrek, zer zakarrerako aurbera orrek, igikune guztien yaun eta yabe dan orrek"). Ez dugu aurkitu besteotan: AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aurbehera : HiruMila ("descenso"); aurbera : DRA ("1 Amante de los niños... 2 Cuesta abajo"). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BizBerba: "Aurbera (aldapabera)".

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

aldapa.

aureola
iz. geol. Magmak, lurrazpian, harri hotza ukitzen duen gunean, tenperatura-aldaketaren eraginez, sortzen den gai metamorfikoa, magma bera eraztun modura inguratzen duena. Aureola metamorfikoa.

Aztergaia: aureola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "sartzea proposatzen dugu (santuen 'argi-koroa'-ren sinonimotzat; astronomian eta meteorologian ere erabiltzen da)" (2002-09-02)

auria
iz. Ulua. Altabizkarko inguruetan aditzen dira izugarrizko auriak.

Aztergaia: auria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma berria(k) gehitu d(it)u lantaldeak, zerrendakoak eraginik

iz.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ulua.

auriga
iz. hist. Antzinako Grezian eta Erroman, zirkuko orga-lasterketetan zaldiak gidatzen zituen gizonezkoa. Gurdiak iraultzeko arriskuari aurre egin behar zioten aurigek. Delfosko Auriga.

Aztergaia: auriga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-10-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu auriga formarik.

auriga 2: Berria (“Galeote izateari utzi eta Circus Maximus-en auriga txapeldun bilakatu zen Ben Hur, Mesala aurkariari gailenduta. Beharbada, fikzioa ez dago errealitatetik hain urrun “), Argia (“Bilbotik irten gabe, besteak beste, Venus Milokoa, Delfoseko Auriga eta Victoria Samotraziakoa, alegia, eskultura klasiko garrantzitsuenak batera ikustea ezinezkoa dela uste dutenek, Mariaren Bihotza elizara joatea besterik ez dute, bertan baitago Bilboko Erreprodukzioen Museoa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: auriga 4: Xanti Iruretagoiena 3 (“Iparraldeko konstelazioaren buru inguruarekin zeharka eta Geminisen oinaldean, Auriga aurkitzen da, Tauroren adar baten muturrean; ezkerreko adarraren muturra eta Aurigaren oinak hartzen ditu aldi berean izar berberaren parte batek; Aurigaren eskuetan Antxumeak aurkitzen dira, eta ezkerreko sorbaldaren gainean, Ahuntza”), Mirentxu Larrañaga (“Mutikoaren gain-gainean, altzairuzko grabatu bat zegoen, eta guda-gurdien lasterketa irudikatzen zuen; hauts harrotuan, gurdiak basaki zealdoka, aurigek ankerki zigorkatzen zituzten zaldi eroak, bihotzak lehertzear zituzten unean harrapatu izan balitu bezala artistak, euren arrastoan lur jota erori aurretik”) // ZTC: auriga 2, Elhuyar aldizkaria (“Saia zaitez, adibidez, GEMINIS konstelazioko Castor eta Polux, AURIGAko Capella edo CANIS MINORko Procion topatzen”, “Konstelazioak ateratzeko 50 mm-ko objektiboa eta 400 ISOko pelikula erabiltzea gomendatzen da. Horra hor argazkietan horrela ateratako hiru konstelazio: auriga”).

Erdaretako formak

es auriga; fr aurigue: Elhuyar: (Astrol.) Auriga; Gurdizaina, -a / Adorez: auriga / Labayru: gurtzain/gurdizain, auriga / NolaErran: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta nazioartekoa. Konstelazioaren izena ere hala arautu da. Beraz, jasotzekoa sarrera gisa Artea markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Art.

Aurignac aldi
iz. hist. Goi-Paleolitoko bigarren aldia, lehen hezurrezko tresnak eta haitzulo-pinturak agertu zirena, aztarna nagusiak Frantziako Aurignac eskualdean aurkitu direna. Aurignac aldiko aztarnategietan.
Loturak
aurikula
iz. anat. Bihotzaren goialdeko bi barrunbeetako bakoitza, zainetan barrena itzultzen den odola jasotzen duena. Ezkerreko aurikulak biriketatik itzultzen den odol oxigenatua jasotzen du eta ezkerreko bentrikulura kanporatzen.

Aztergaia: aurikula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

mailegu onartzekoen minimoa betetzen du.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bihotzaren partea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'Anat.' marka eranstea proposatzen dugu" (2002-09-02)

aurikular
iz. Heg. Entzungailua. Etxeko telefonoaren aurikularra hartu zuen. Hemen ere gero eta gazte gehiago ikusten da irakurtzen, aurikularrak jarrita.

Aztergaia: aurikular

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-12-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

konfesione aurikular (Lç Ins).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aurikular EB 3, 'entzuteko tresna' adierakoak: J.M. Suraso ("Amak zurekin hitzegin nahi du, ea atean nor den ikustera noan bitartean erantzuten duen. Arabelek aurikulara hartu zuen, Jones andrea ateraino joan zen eta bi poliziarekin topo egin zuen atean"), A. Ezeiza ("Mintzalaria, kasko aurikularrak jantzita, mikrofono baten aurrean ari da hizketan), R. Etxezarreta ("Nekez zintzilikatu zen aurikularra bere lekuan utzi zuen atzera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aurikular : AB38 1 ('entzuteko tresna'); HiztEn ("1 izond. Belarriari edo entzumenari dagokiona; 2 izond. Bihotzeko aurikularena edo hari dagokiona; 3 iz. Belarriari edo belarriei atxikirik jartzen den soinuak birsortzeko aparatu elektroakustikoa"); Euskalterm ('entzuteko tresna' 2; Zool. 2; Med. 1); aurikulare : AB38 1 ('entzuteko tresna'). // Ez dugu aurkitu ohiko iturri-hiztegiotan: DFrec; AB50; LurE. // 'auricular' itzulitako besteak: aurikula - (Med.): Euskalterm 4; aurikulako (Med.): Euskalterm 3; belarriko 'entzuteko tresna': Euskalterm 1; entzungailu : AB38 3; AB50 1 (eta hatz txiki 'dedo auricular': Euskalterm 2).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aurikular jaso duten beste hiztegiak: ElhHizt (1 Anat. auricular; 2 auricular #mdash# especialmente los que protegen del ruido exterior); HiruMila (1 auricular [receptor] 2 Anat. del oído; 3 Anat. auricular #mdash# del corazón). // Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal auricular, auriculaire formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: 1 (Anat.) aurikular; 2 entzungailu (entzutekoak soilik); aurikular // HiruMila: 1 aurikular; 2 entzungailu, aurikular, belarriko // XarHizt: belarriko, subst. eri ttinttil, behatz txingar // Casve FE: beharriko; (conduit) beharritütü; (témoin-) entzüle, entzünjakile; (petit doigt) eritxinker // HaizeG FB: (ouïe) belarriko; (conduit) belarri-tutu; (témoin) aditzale-lekuko; (petit doigt) erhi-txingar, erhi-ttipi, erhi-ttinttil, erhi-pittina, erhi-kikila // T-L LFB: conduit auriculaire, beharri-tutu; maladie auriculaire, beharriko min; témoin auriculaire, aditzale lekuko; petit doigt, erhi-ttipi, erhi-txinker, erhi-xingar // PMuj DCV: 1 del oído: belarriko tutu, belarritutu: conducto auricular; 2 dedo meñique: atxikar, beatz-txikar, beatxikar; 3 (teléf.) entzutailu, entzuteko. Ez dugu aurkitu ondokoetan: Lur EG/CE eta EF/FE.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): adj auriculaire; auriculaire (dedo); écouteur (teléfono) auricular con micrófono combiné; it (S. Carbonell): auricolare; dedo, dito auricolare (mignolo); ricevitore telefonico; coger el, prendere il ricevitore del telefono; ca (DCC): auricular; (teléfono) auricular; en (Collins): 1 auricular, aural, of the ear; 2 (a) (dedo) little finger; (b) (Telec) earpiece, receiver; auriculares headphones, earphones; de (Langenscheidts): I Ohren...; Anat. Vorkammer...; II Tel. a) Hörmuschel; b) Hörer; Phono. Kopfhörer.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ez baitu baldintza minimoa betetzen

'entzuteko tresna' adierakoa izendatzeko ez da egokia, ez baitu mailegu onartzekoen minimoa betetzen; ordain egokirik ere ez dugu, ordea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "lantaldeak dio: "'entzuteko tresna' adierakoa izendatzeko ez da egokia, ez baitu mailegu onartzekoen minimoa betetzen; ordain egokirik ere ez dugu, ordea."; lehen baieztapena egia da (en: 'ear-phones', 'headphones'; fr: 'écouter'; de: Telefonhörer, Hörkapsel; it: auricolare; pt: auscultador; nl: telefoonhoorn, kopftelefoon); baina bigarrenarekin ez gaude ados: 'entzuteko tresna' adierazteko, 'entzungailu' proposatu genuen Elhuyar Hiztegian; gehienetan egokia izan daitekeela uste dugu; arazo nagusia da 'auricular' batzuk ez direla entzuteko, alderantziz baizik (adibidez, langileek, zarata handia dagoen lantokian, belarriak babesteko eta ez entzuteko janzten dituztenak); dena den, adiera ezagunenetarako (belarri banatan ezartzen direnak eta telefonoan pieza bakarrean mikrofonoarekin batera dagoena), 'entzungailu' egokia izan daitekeela uste dugu, eta Hiztegi Batuan sartzea proposatzen dugu" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aurikular iz. Heg.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper