50535 emaitza bilaketarentzat - [5701 - 5750] bistaratzen.

aurillactar
1 adj. Aurillacekoa, Aurillaci dagokiona.
2 iz. Aurillaceko herritarra.
aurio
iz. Urretxoria.

Aztergaia: aurio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 iz. urre-txoria (Oriolus oriolus). 2 izond. (haur) geldoa.

aurizki, aurizki, aurizkitzen
du ad. zah. Oinkatu, zapaldu. Bide bazterrean erori zen hazia aurizkia izan zen. Gauza guztiak oinen azpian aurizkitzen eta ostikatzen dituena. Jerusalem jentilek aurizkia izango da.

Aztergaia: aurizki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aurizki, aurizkitzen. du ad. Zah. 'oinkatu, zapaldu'.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

aurizki, aurizki, aurizkitzen

Informazio lexikografikoa
Diakronia

Zah.

Aurizko zaldi
iz. Jatorriz Nafarroa Garaiko mendietakoa den zaldi arraza; arraza horretako zaldia, garai batean, baserri lanetarako erabiltzen zena eta, gaur egun, haragitarako hazten dena.
Loturak
auriztar
1 adj. Aurizkoa, Auritzi dagokiona.
2 iz. Aurizko herritarra.
aurka
postpos./adb. Kontra. Zuen aurka ez dagoena zuen alde dago. Zuzengabekerien aurka borrokatuz. Zein dagoen alde eta zein aurka jakiteko. Bi adibide horiek ez daude bata bestearen aurka. Ez nintzen hasi kontzientziak eskatzen zidanaren aurka.

Aztergaia: aurka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aurka egin, aurkako.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aurka egin, aurkako

aurka egin
ad.-lok. Buru egin, aurre egin. Etsaiari aurka egin.

Aztergaia: aurka egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

aurkako
1 adj. Kontrakoa. Elkarren aurkako diruditen gauzen elkartze miragarria. Aurkakoa izan du euskarak bakartasuna, idazketa zailtzen zion aldetik. Haien eta gure iritziak aurkakoak dira.
2 iz. Aurkaria. Etsaiak eta aurkakoak zentzatzeko.
Loturak

Aztergaia: aurkako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

aurkakotasun
iz. Kontrakotasuna. Zientzien eta letren arteko aurkakotasun klasikoa.

Aztergaia: aurkakotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

aurkaratu, aurkara, aurkaratzen
du ad. zuz. (Ebazpen baten edo erabaki baten aurka) helegitea jarri. Auzitegi Nazionalak emandako epaiak kasazio-helegite bidez aurkaratu ahal izango dira. Sozietatearen erabakiak aurkaratzeko, Prozedura Zibilaren Legean jasotako xedapenak beteko dira.

Aztergaia: aurkaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea (hots, bakarrak erabilia: Otag).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "(2003-07-16) Dirudienez, aurkaratu zerrendatik kanpo geratuko da, Zuzenbidearen arloan aurkatu onartzekotan. Alabaina, alderantziz jokatu beharko litzateke, aurkaratu zerrendaratuz. Alde batetik, gaur egungo euskarazko testu juridikoek hitz hori barneratu dute; esate baterako, Foru-lege zibilak izeneko testuak horixe jasotzen du, eta bertan hartu dute parte IVAP-HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak, Nafarroako Parlamentuko itzultzaileek, Nafarroako Gobernuko Itzulpen Ataleko zenbait itzultzailek eta Deustuko Unibertsitateak. Beste alde batetik, tentuz irakurri behar da Orotariko Euskal Hiztegiak jasotzen duena: aurkaratu. "Oponer, aurkaratu", "oponerse, aurkatu [sic], con las terminaciones de el neutro [= aux. intrans.]. En todo se le opone, guzitan aurkaratzen zaio" Lar, donde da aurkatu seguramente por error. "Opposer, sŽopposer" Dv, quien toma tbn. de Lar la forma aurkatu. Denbora asko da ziñegin dutela aldiriako mutill gazte guziak ez dituztela egiztatzen asmo aiñ gaitzesgarriak, portxaz bedeik ere aurkaratzen zaizkielarik. Otag EE 1881b, 86".

 - [E116]: "AUk arrazoia du aurkaratu aukeratu behar dela dionean, eta ez aurkatužhala ageri baita OEHn. Baina oso adibide gutxi dago (lekukotasun horien arabera bakarrik, honek ez luke tokirik hemen). Antza, zuzenbidean erabili dute. Bada inolako desberdintasunik praktikan denok ulertzen dugun "aurka egin" (hori baita "oponerse") eta zer den ongi ez dakigun "aurkaratu"-ren artean? Ez dut ulertzen zergatik egin behar ditugun gauzak diren baino zailago. Nik ez nuke ez bata ez bestea sartuko, eta zuzenbidekoek erabil dezatela gustatzen bazaie".

 - [I102]: "Aurkatu edo aurkaratu aditzek duten abantaila, abantaila baldin bada, aditz irangankorrak izatea da, eta beraz osagarri zuzen bat hartzen dutenak inongo posposiziorik behar izanik gabe".

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): "Proposamena: kendu aurkatu eta aurkaratu". // Osoko Bilkura-OHJP (2016-07-22): aurkaratu, aurkara, aurkaratzen. du ad. Zuz.

aurkaratze
iz. zuz. (Ebazpen baten edo erabaki baten aurka) helegitea jartzea. Izendapena aurkaratu ahal izango da, eta aurkaratze hori hitzezko epaiketari dagozkion izapideen bidez gauzatuko da. Hartzekodunen zerrenda aurkaratzeko epea igaro ondoren inolako aurkaratzerik aurkeztu ez bada (...).
aurkari
1 iz. Zerbaiten aurkako den pertsona; norbaiten iritzi edo jokaerei buruz aurkako iritzi edo jokaerak dituen pertsona. Batasunaren aurkariak. Gure iritziak ez dituena aurkaritzat, eta ez etsaitzat, hartzea. Edozeinek jakin dezake ez naizela Chomskytarra; esan dezagun zale naizela aurkari baino areago.
2 iz. Norbaitentzat, berak lortu nahi duena (norgehiagoka batean, adibidez) lortu nahi duen beste edonor. Pilotariak nor bere aurkaria nekatzen saiatzen ziren.
3 adj. hizkl. Juntagailuez mintzatuz, lotzen dituen bi esaldien arteko nolabaiteko kontrakotasuna adierazten duena.

Aztergaia: aurkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
aurkaritza
1 iz. Aurkakotasuna. Ik. kontrakotasun.
2 iz. hizkl. Juntagailu aurkarien bidezko elkartzea. Aurkaritza-juntagailua.

Aztergaia: aurkaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:013 2002-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aurkaritza 12: a) EHAA 1993 3 ("Gurakoen hautaketa lehiaketa-aurkaritzaren sistemaren bidez burutuko da", "aurkaritza-fasea: ondoren zehazten diren ariketak egin beharko dira", "Aurkaritza-faseko puntuazio osoa, berau osatzen duten ariketa ezberdinetan lorturikoen gehiketa izango da"); b) Eutsi/1 2 ("Perpausen arteko zein perpausen osagaien arteko nola halako aurkaritza edo kontrastea aditzera eman nahi denean aproposa gertatzen da lokailu hau", "Ordea lokailuak bi perpaus horien arteko aurkaritza aditzera ematen du"), E. Lopetegi 2 ("ordea edo ordean [lapurteraz] lokailuak bi perpausen arteko aurkaritza aditzera ematen du", "Berriz eta ordea, biak aurkaritza adierazteko lokailuak ditugu"), EGLU IV 2 ("Perpausek bestelako galdegaiak dituztenean, ordea, eta, hortaz, perpausaren baietza eta ezetza galdegai horien gainean eraikiak daudenean eta haiei dagozkienean, bestelako egitura batzuk sortzen dira eta aurkaritza-mota desberdin bat gauzatzen", "Eta egitura horixe da, hain zuzen, ondoko atalean aztertuko dugun baizik motako aurkaritza sortzen duena"), I. Sarasola ("Juntagailu adbersatiboak: aurkaritza juntagailuak"), Esaizu/DBH ("Aurkaritzakoak: aurretik esandakoari aurkaritza edo kontrastea adierazteko erabiltzen dira"), Murgil/4 ("Aurkaritzak: baina, ordea, aldiz, berriz"); aurkaritzako (lokailu) 5: E. Lopetegi ("Aurkaritzakoak: ordea..."), Eutsi/1 2 (adib.: "Ordea eta Berriz aurkaritzako lokailuak ditugu"), A. Alberdi ("Aurkaritzakoak: berriz, ordea, ostera, dena den..."), Esaizu/DBH ("Aurkaritzakoak: Aurretik esandakoari aurkaritza edo kontrastea adierazteko erabiltzen dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aurkaritza : HiztEn (aurkakotasuna); aurkaritzako : HiztEn (Hizkl. ik. adbertsatibo); Euskalterm 6 (adversativo; hauetan a. juntadura, proposizio) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aurkaritza : ElhHizt (1 oposición; confrontación; 2 Hizkl. coordinación adversativa); HiruMila (oposición, contraste); aurkaritzako : ElhHizt (Hizkl. adversativo) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt (cf. supra, lexikografoaren azalpenean erabilia, s.u. adbertsatibo), EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Hizkl.

Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: '(2003-07-16) sartu beharko litzateke hizkuntzalaritzan barra-barra erabiltzen delako, aurkaritza fonologikoak eman liteke adibide gisa'.

 - [E208]: '(2003-07-14) aurkari-ren eratorria, erdarazko 'oposición' esanguran. Nik neuk behintzat maiz erabili dut, eta ez dut uste bakarra naizenik, eta ene ustez sartzekoa litzateke'.

 - [E116]: 'Bai, badira lekuko nahiko. Nik adibiderik gabe sartuko nuke, zuzenean'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): 'aurkaritza'.

aurkatasun
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aurkatasun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aurkakotasun].

Aztergaia: aurkatasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-12-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendako eratorri desegokiaren ordez ematekoa

Ik. aurkakotasun.

aurkez
adb. Aurrean, aurrez aurre. Jauretxearen aurkez eseria zegoen.
Azpisarrerak

Aztergaia: aurkez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aurkez aurke.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

aurrean, aurrez aurre.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

jauretxearen aurkez eseria zegoen.

aurkez aurke
adb. Aurrez aurre. Jainkoa aurkez aurke edo aurpegiz aurpegi ikustea. Egin zuen argi hutsa, ezin inork ere begira dezakeena aurkez aurke eta zuzen, itsutu gabe.
Loturak

Aztergaia: aurkez aurke

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aurkez sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

aurrez aurre.

aurkezle
iz. Zerbait aurkezten duen pertsona. Jaialdiaren aurkezlea trakets mintzatzen zen.

Aztergaia: aurkezle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aurkezpen
iz. Norbait edo zerbait aurkeztea; horretarako antolatzen den ekitaldia. Ez da ekitaldira azalduko; ez liburuaren aurkezpenera, ezta atzera begirako ziklora ere. Amaitu dira herriz herriko aurkezpenak. Jendaurreko aurkezpena.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aurkezpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aurkezpena egin
du ad.-lok. Ik. aurkeztu 2. Zarauztar kazetariak idatzi berri duen liburuaren aurkezpena egingo du. Arraun taldeko harrobiaren aurkezpena egingo dute herriko plazan. 2011ko irailaren 28an, aurkezpen ofiziala egin zuten.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aurkezpena egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

aurkeztatu, aurkezta, aurkeztatzen
du ad. g. er. Irudikatu. Iruditegiak aurkeztatzen du arrantzale kale bat.

Aztergaia: aurkeztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. aurkeztu / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aurkezta, aurkeztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

irudikatu.

aurkezte
iz. Norbaiten aurrean agertzea; aurkezpena. Katixak egin zituen, emeki bezain egoki, aurkezte lanak.

Aztergaia: aurkezte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

aurkeztu, aurkez/aurkeztu, aurkezten
1 da ad. Norbaiten aurrean agertu. Erasoan hil zen erregearen semea aurkeztu zitzaion, esker onak eman eta esku-erakutsiak egitera. Aurkezten zaio apal aitari.
2 du ad. Norbaiten aurrean, hark ikus, ezagut edo azter dezan, zerbait edo norbait jarri. Faraoiari emakume eder bat aurkeztu zioten. Lagun bat aurkeztu norbaiti. Hizlariak aurkeztu zuen gaia. Bere burua aurkeztuz. Erakusketa bat antolatu du aurtengo bere lanak aurkezteko. Euskaltzaindiari hemen aurkezten zaizkion eskabideak. Hamasei ipuin aurkeztu dira sariketara.

Aztergaia: aurkeztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aurkeztu, aurkez, aurkezten. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aurkeztu, aurkez, aurkezten

aurki1
iz. Oihaletan, ehunetan edo beste hainbat gauzatan, alde nagusia, begien aurreko aldea. Anton. ifrentzu. Oihalaren, bonetaren, galtzerdien aurkia. Eta aurki-ifrentzu horietan ez ote da nolabait ere ageri gure aurki-ifrentzuen egitura?

Esaera zaharrak

Aurki guztiak du bere ifrentzua.
aurki2
adb. Hemendik denbora gutxiren buruan. Ik. laster 6. Aurki etorriko da. Aurki bukatuko dute. Aurki dira jaiak. Peru aurki nazkatzen da, ordea, lanaz eta diruaz.
aurki3
adb. bizk. Antza, dirudienez. Lau horma zahar zikin izango zituen, aurki, mutikoa txikitan bizi izan zen etxeak.
aurkiarazi, aurkiaraz, aurkiarazten
du ad. Aurkitzera behartu. Nik aurkiaraziko dizuet zuek bilatzen duzuen gizona.

Aztergaia: aurkiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aurkiarazi, aurkiaraz, aurkiarazten. du ad.

aurkiberri
iz. Batez ere Ipar. Aurkikuntza.

Aztergaia: aurkiberri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-berri.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

batez ere Ipar.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

aurkikundea.

aurkibide
iz. Liburu bateko zati edo gaien kokalekua adierazten duen zerrenda, haren aurrean edo atzean ezartzen dena. Aurkibidean begiratu. Gai, izen aurkibidea. San Frantziskoren idazkietako gaien aurkibidea. Aurkibideak gida antzeko bat izan behar du, batez ere idazlanak izenen aurkibiderik eta aurkibide analitikorik ez duenean. Mapek azalpena eta leku-izenen aurkibidea daramate aurretik.

Aztergaia: aurkibide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aurkigaitz
adj. g. er. Aurkitzen zaila dena, ia aurkiezina. Liburu aurkigaitzak.

Aztergaia: aurkigaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gaitz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

liburu aurkigaitzak.

aurkigarri
iz. zah. g. er. Aurkibidea.

Aztergaia: aurkigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aurkibidea.

aurkikunde
iz. Aurkikuntza. Alai-alai joan zen bere aurkikundearen berri herriari ematera. Atapuercako aurkikunde miresgarriak. Joan Perez Lazarragakoaren eskuizkribuaren aurkikundea.

Aztergaia: aurkikunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aurkikuntza
iz. Ezagutzen ez zena aurkitzea, bereziki lurraldeez mintzatuz edo jakintza arloan; aurkitu den gauza bera. Ik. aurkiberri. Amerikaren aurkikuntza. Arkeologia aurkikuntzak. Elektroiaren aurkikuntza. XX. gizaldiko aurkikuntza nagusietako bat penizilina izan da. XIX. mendeko aurkikuntza eta asmakariak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aurkikuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aurkikuntza egin
du ad.-lok. Aurkikuntza egin duten zientzialariek jakinarazi dutenez, bost bat kilometroko diametroa dute satelite aurkitu berriek. Bejondeizula!, egundoko aurkikuntza egin duzu!

Aztergaia: aurkikuntza egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

aurkile
iz. g. er. Egilea, autorea.

Aztergaia: aurkile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

egilea, autorea.

aurkimen
iz. g. er. Aurkikundea.

Aztergaia: aurkimen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. aurkipen / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aurkikundea.

aurkintza
iz. Lekua, espazioaren zati jakina. Ik. paraje1; alderdi 5; bazter 5. Haitzez jositako aurkintza batean. Lurreko aurkintzarik hoberenean. Aurkintza menditsu eta euritsuak.

Aztergaia: aurkintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma berriagoa, bere euskalkian berritu-nagusitua
aurkitegi
iz. Izenak, helbideak eta kidekoak hurrenkera alfabetikoan jasotzen dituen zerrenda edo aurkibidea. New Yorkera itzuli nintzenean, deitzen saiatu nintzen, baina telefono aurkitegian ez ziren ageri ez Boris Merkin ez Esther Merkin.

Aztergaia: aurkitegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

Katal: aurkitegiak: directorios; aurkibideak: índices.

aurkitu, aurki/aurkitu, aurkitzen
1 du ad. Bilatzen ez den zerbait ikusi edo aurrean gertatu. Ik. topatu. Jausi da zerutik harria, aurkitu du Lasturren dorre berria. Huts asko aurkitu ditut liburu horretan. Galburuan edo lasto artean aurki daiteke ale ona edo ale galdua.
2 du ad. Bilatzen dena ikusi, non den jakin, lortu. Aurkitu dut galdu zaidan ardia. Ez du bakerik aurkitzen. Bilatu du, baina ez du aurkitu. Monopolio kaltegarri horrek, ordea, laster aurkitu zuen sendabidea. Ez diot korapiloari askabiderik aurkitzen. Betleem guztian ez zuten aurkitu ostaturik.
3 du ad. (Ezkutaturik zegoen edo ezagutzen ez zen zerbaiti dagokiolarik). Bide berri bat aurkitu du. Kolonek Amerikak aurkitu zituen. Rontgen-ek X izpiak aurkitu zituenean. Erabilera horren legea aspaldidanik aurkitua zegoen.
4 du/da ad. (Zerbaiten edo norbaiten egoera jakin bati dagokiolarik). Aberatsak aurkitu zituen behartsuak baino gaiztoago, eta haragiaren bekatuan eroriago. Atea beti zabalik aurkitzen dute. Atzoko aldean, gaixoa askoz hobeto aurkitu dut. Aurkitu zuen soro guztia ederki landua. Arrisku latzean aurkitzen zen. Bata bestearengandik gero eta saihestuago aurkitzea. Etsaien artean aurkitzen nintzela. Mezarako beti nagi aurkitzen direnak.
5 da ad. Toki batean izan, egon. Gutun hau aurkitzen da liburuaren hasieran. Zazpi urte dira aurkitzen naizela basamortu honetan. Kurutzemendi Gasteiz inguruko muino baten gainean aurkitzen da.
Azpisarrerak

Aztergaia: aurkitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

aurkitu, arkitu [aurkitu hobestekoa da]

Euskaltzaindiaren Arauak

aurkitu, aurki, aurkitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aurkitu, aurki, aurkitzen

aurkitzaile
1 iz. Zerbait aurkitzen duen pertsona. Hilotzaren aurkitzaileari.
2 iz. Aurkikuntza bat egiten duen pertsona. Penizilinaren aurkitzailea.

Aztergaia: aurkitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aurkitze
iz. aurkitu aditzari dagokion ekintza. Aurkitze horiek egin dituzte polizia ikerketa xehe batzuei esker.

Aztergaia: aurkitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

aurora
iz. astron. Eguzki erradiazioen eraginez, zeruan hainbat koloretako argi zerrendak agertzea, lurburuetan gertatzen dena. Aurora boreala. Naturarekin gozatzeko bidaiak eskaintzen dituzte: glaziarrak bisitatzeko eta aurora polarrak ikusteko, esaterako. Aurora australa.

Aztergaia: aurora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-12-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aurora [Meteorol.]: Euskalterm 2 (eta aurora- 4); aurora polar : HiztEn; Euskalterm 1; aurora austral : HiztEn; Euskalterm 1; aurora boreal : HiztEn; Euskalterm 1.Ez dugu aurkitu ohiko iturri-hiztegiotan: AB38; AB50; LurE. // 'aurora [Meteorol.]' itzulitako besteak: boreal goizaldi 'aurora boreal': AB38 1; egunsenti boreal 'aurora boreal': AB38 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: aurora [Meteorol.]: ElhHizt; HiruMila; aurora austral : ElhHizt; aurora boreal : ElhHizt; HiruMila; aurora polar : ElhHizt. // Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal aurora, aurore (Meteorol.) formen ordainak beste hiztegietan: aurora (Meteorol.): ElhHizt; HiruMila; aurora austral : ElhHizt; aurora boreal : ElhHizt; HiruMila; aurora polar : ElhHizt; ostargi-gorri 'aurora boreal': PMuj DCV. // Ez dugu aurkitu ondokoetan: Lur EG/CE eta EF/FE; Casve FE; HaizeG FB; T-L LFB.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): aurore polaire, boréale, australe; it (S. Carbonell): aurora australe, boreale; ca (DCC): aurora astral; aurora boreal; en (Collins): aurora borealis, northern lights; de (Langenscheidts): aurora austral: Polar-, Süd-licht; aurora boreal: Polar-, Nord-licht.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Tekn.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "sartzea proposatzen dugu; ez dugu ulertzen zergatik baztertu den, aski termino gizarteratua baita, eta eskolan zer den erakusten baita; kontuan izan, gainera, bi direla: 'aurora austral' eta 'aurora bolear; 'egunsenti' adierakoa ez dela adierazteko, oharra erants liteke" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): kendua.

 - Erabakia: ZTHB-HB bateratzea - Osoko Bilkura (2015-11-27): aurora iz. Astron. [forma berria gehitu]

aurpegi
1 iz. Giza buruaren aurreko aldea. Malkoak nituen aurpegian. Garai hartako aztarna aurpegian daramate. Egia da Patxi dela, aurpegira begiratzea merezi ez duena.
2 iz. Aurpegiera. Aurpegi alaiz hartu ninduen. Aurpegi ilunez begiratu. Sekula ez diot aurpegi argirik ikusten. Aurpegi ona, gozoa, beltza, garratza, hitsa, haserrea. Irribarre egin, eta zintzo aurpegia jartzen du.
3 iz. Zenbait animaliaren buruaren aurreko aldea. Katua aurpegia eta biboteak garbitzen hasi zen.
4 iz. Hainbat gauzak agertzen dituen alde edo alderdietako bakoitza. Baina hau guztia txanponaren bi aurpegietako bata besterik ez da. Aurpegi biko kristaua. Auziaren alderdi edo aurpegi hori.
5 iz. Itxura. Aurpegi berri bat erakustea komeni zaio erakundeari. Izan ere, arras aurpegi berezia dute gurean irakaskuntzaren istiluek.
6 iz. mat. Poliedro bat osatzen duten planoetako bakoitza. Poliedroaren aurpegi bakoitzean era desberdinean islatzen da ingurukoa.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aurpegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aurpegi(a) eman, aurpegira bota, aurpegira eman.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: aurpegia izan , aurpegian eman , aurpegira esan , aurpegiz aurpegi , aurpegiz ezagutu eta, onartuz gero, aurpegia atera .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aurpegi(a) eman; aurpegira bota, aurpegira eman

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: '"arpegi* e. aurpegi". Hori gehitzea argigarri izan daiteke'.

 - [E116]: 'konforme'.

 - [E210]: '(2003-07-16) Horren azpisarrera moduan aurpegira bota zerrendaratzea egoki izan daiteke. Hona hemen adibideak: -Bekian amarena zala errua, baña ezeutsan arpegira bota gura (Aguirre, Domingo de, Kresala, 121). -Espiritu Santuaz bete ziran ezkeroz ez dute bildurrik ezagutzen, Jesusekin egin dutena juduei aurpegira botatzeko (Inza, Dámaso, Kristau ikasbidearen azalpena, 86). -Zapuzkume ustela! bota zion arpegira gorrotoz baño gehiago destañez (Etxaniz, Nemesio, Euskal antzerkiak. Kontu-kontari, 144). -Egunean ordu pare bat igaroko eben, gitxienez, alkarri trapuzar eta zer esan guztiak arpegira botaten (Bilbao, Félix, Ipuin-Barreka, 145). -Beiñ izan nintzan aren laguntasunan biarrian, eta milla bidar arpegira bota desta gero (Etxebarria, Toribio, Lexicón del euskera dialectal de Eibar). -Inori aurpegira botatzea, nolanahi ere, erraza da: esanak frogatzea zailago litzateke (Mitxelena, Luis, Idazlan guztia: Zinea etab., 257)'

 - [E116]: 'nik ere bidezkoa ikusten dut proposamena. Hori erantsiko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'arpegi* e. aurpegi'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): 'OK'.

aurpegi(a) eman
dio ad.-lok. Buru egin, aurka egin. Hainbat etsai bortitzi aurpegi emanik. Premia sortu berriei aurpegi emateko. Hotzari aurpegia emateko eran.
aurpegia aldatu
1 du ad.-lok. Aurpegia desberdin bilakarazi. Lau aldiz operatu zuten aurpegia aldatzeko.
2 du ad.-lok. Ezusteko batek eraginik, bat-batean aurpegiera aldatu. Ramonekin zeundela ikusi duenean, aurpegia aldatu zaio, eta susto ikaragarria hartu balu bezala geratu da. Etorri berria nor den ikustean, aurpegia aldatu zaio. Gauza polit bat esan, eta aurpegirik aldatu gabe begiratuko dizu.

Aztergaia: aurpegia aldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aurpegi eta aldatu sarreretan.

aurpegia atera
ad.-lok. Aurpegia eman, norbaiten alde egin. Guk ere aurpegia atera behar dugu maisuaren alde. Egiaren alde aurpegia ateratzera behartua nago.

Aztergaia: aurpegia atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

zalantzak aipatu dira onartzeko, a) ez baita oso erabilia, eta b) nahasbiderik sor bailezake gaztelaniazko (erdal gaiztoko?) sacarle la cara a alguien esapidearekin lotzen bada. Onartzekotan:

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

atera: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aurpegi sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

aurpegia eman, (norbaiten) alde egin.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Guk ere aurpegia atera behar dugu maisuaren alde.

aurpegia estali
du ad.-lok. Aurpegia estaltzen du eskuekin, ezintasunak jota. Balkoira atera aurretik zapi batekin aurpegia estaltzen dute. Aurpegia estalita zuten bi lagun ikusi zituen banketxe batera bidean.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aurpegia estali

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

aurpegia ilundu
da/du ad.-lok. Aurpegi tristea jarri, aurpegiera tristatu. Aurpegia ilundu, eta ez ikusia egin zion. Anaiak aurpegia ilundu zuen erantzun baino lehen. || De la Sotaren aurpegia ilundu egin zen atzera.

Aztergaia: aurpegia ilundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da begiak ilundu, bihotza ilundu eta kopeta ilundu formekin egin bezala.

aurpegia izan
du ad.-lok. Heg. Adorea izan, ausardia izan. Gizon honen aurrean agertzeko aurpegirik ez zuen, bere esker gaiztoa gogoratuta. Eskatzeko aurpegirik ez dutelako, laguntzarik gabe gelditu dira.

Aztergaia: aurpegia izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aurpegi sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Heg.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eskatzeko aurpegirik ez dutelako, laguntzarik gabe gelditu dira.

aurpegian eman
dio ad.-lok. zah. Aurpegira eman. Erregeari aurpegian eman zioten zergatik gizon hura han zeukan.

Aztergaia: aurpegian eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aurpegi sarrerari dagokion azpisarrera.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

aurpegira eman.

aurpegiera
iz. Begitartea. Alaia zuen aurpegiera. Faltsukeriak, engainuak, nahasteak eta bi aurpegiera lagunen artean darabiltzan kristaua. Erbestekoei aurpegiera ona egiten dakitenak dira gipuzkoarrak.

Aztergaia: aurpegiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper