50535 emaitza bilaketarentzat - [5751 - 5800] bistaratzen.

aurpegira bota
dio ad.-lok. Erantzuki egin. Ik. aurpegiratu. Askotan botatzen baitigute aurpegira esker txarrekoak garela. Inori gisa horretako purrustadak aurpegira botatzea, nolanahi ere, erraza da.

Aztergaia: aurpegira bota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bota 8. (V-gip, G-azp-goi-to, AN-gip-5vill, BN-arb), botatu, buta. Ref.: A EY III 334; Iz ArOñ; Gte Erd 66. Echar, proferir, lanzar, decir. "Onek bota zizkiguk epelak! (G-to)" A EY III 334. "Botaboleo aundik botatzen ditu orrek, gezur aundiak (AN-larr)" Inza NaEsZarr 38. "Arrónkaak botaten, echando fanfarronadas" Iz ArOñ. "Madarikazioak botatzen (G-azp-goi, AN-gip, BN-arb), madarikazio egozten (Ax), maldizioak botatzen ditu (AN-5vill), horrek maldizione egiten du (S)" Gte Erd 66. v. egotzi. * Bekian amarena zala errua, baña ezeutsan arpegira bota gura. Ag Kr 110 (cf. AL 82 arpegira esan). Baina laster bere baitaratuz, botatu zion aurpegira: "Nahi izan bearko duk". Mde HaurB 40. Iltzeko gertu zegoen gizon batek bakarrik bota zezaiokean Falconeri alako itzik arpegira. NEtx Antz 147. Mutil bati neskatxa bat gustatzen ba-zaio, joan da, zapla! arpegira botatzen zion bere barruko gogoa. Netx LBB 132. Inori [gisa horretako purrustadak] aurpegira botatzea, nolanahi ere, erraza da. MEIG I 257. AURPEGIRA. a) (Echar, decir) a la cara. "Arpegira bota, echar en cara. Beiñ izan nintzan aren laguntasunan biarrian, eta milla bidar arpegira bota desta gero" Etxba Eib. v. AURPEGIAN (b); cf. AURPEGIRA EMAN, AURPEGIRA EZARRI. * Bekian amarena zala errua, baña ezeutsan arpegira bota gura. Ag Kr 110. Espirittu Santuaz bete ziran ezkeroz ez dute bildurrik ezagutzen, Jesusekin egin dutena juduei aurpegira botatzeko. Inza Azalp 86. Zapuzkume ustela! bota zion arpegira gorrotoz baño geiago destañez. NEtx Antz 144. Baina laster bere baitaratuz, botatu zion aurpegira: Nahi izan beharko duk. Mde HaurB 40. Alkarri trapuzar eta zer esan guztiak arpegira botaten. Bilbao IpuiB 145. Eztakit nik zenbat makurkeri geiago arpegira botatzen dizkit epaikariak. NEtx LBB 117. Mutil bati neskatxa bat gustatzen ba-zaio, joan da, zapla! arpegira botatzen zion bere barruko gogoa. Ib. 132. Gernika be geuk erre genduela arpegira bota. Gerrika 275. Ez diot gure herri huni aurpegira botako bekoz beko egia. Larre ArtzainE 188. [gisa horretako purrustadak] aurpegira botatzea, nolanahi ere, erraza da. MEIG I 257.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bota1 2 (Esapideetan). Norbaiti zerbaiten errua bota. Erronka bota. Umea bota (haurdunak): umea galdu. Landare batek kimu berriak bota. Erro zabalak botako ditu bazter guztietara. Norbaiti zerbait aurpegira bota. Larriak bota, gora bota: oka egin. [aurpegi] aurpegira bota Erantzuki egin. Ik. aurpegiratu. Askotan botatzen baitigute aurpegira esker txarrekoak garela. Inori gisa horretako purrustadak aurpegira botatzea, nolanahi ere, erraza da.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatzekoa da adibidea lehendik jasoa baitago azpisarrera gisa aurpegi sarreran. bota1 sarrerako 2. adieratik kendu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da bota sarreran ere.

aurpegira eman
dio ad.-lok. Erantzuki egin. Aurpegira ematen zeniola bere hutsegiteren bat.

Aztergaia: aurpegira eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

aurpegira esan
du ad.-lok. Heg. Aurrez aurre esan. Jakin behar dut nire morroiari esan diotena neure aurpegira esateko ausardiarik baduen. Lehen jendeak aurpegira esaten zituen gauzak.

Aztergaia: aurpegira esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

esan: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aurpegi sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Heg.

aurpegiratu, aurpegira/aurpegiratu, aurpegiratzen
1 du ad. Aurpegira eraman. Eskuak aurpegiraturik.
2 dio ad. Aurpegira eman, bota. Bere inozotasuna aurpegiratu zion.

Aztergaia: aurpegiratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aurpegiratu, aurpegira(tu), aurpegiratzen. 1 du ad. 'aurpegira eraman'. 2 dio ad. 'aurpegira bota'.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

aurpegiratu, aurpegira, aurpegiratzen

aurpegitxo
1 iz. adkor. Aurpegia. Aingeru aurpegitxo horrekin... ja! Adonis galanta zen, bere aurpegitxo eta irribarre perfektu haiekin.
2 iz. adkor. Aurpegiera tristea. Urduri zaude ebakuntzagatik, ezta?, horregatik jarri duzu lehen aurpegitxo hori, probak egin behar dizkizutela esan dizudanean? Aurpegitxoa jartzen dio, "mesedez" esanez bezala.

Aztergaia: aurpegitxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh38 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 38 (Argia 1, Berria 1, EiTB 13, Elkar 20, Consumer 1, Euskaltzaindia 1, UEU 1); ETC: 132

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: 0

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

estalgabetu du ad. g.er. Estalkia kendu. Ikusi zuen Teresa, aurpegitxoa eskuekin estalirik, negar-zotinka, eta nahi izan zion begitartea estalgabetu eta besoa lepo inguruan ezarri.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Sarrera gisa jasotzekoa da, ez baita ‘aurpegi txikia’ bakarrik; ‘aurpegi tristea’ adierazteko ere erabiltzen da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): kendua.

aurpegiz aurpegi
adb. Aurrez aurre. Ikusi dut Jaungoikoa aurpegiz aurpegi, eta bizirik gelditu naiz. Ez zen ausartzen emakumeei aurpegiz aurpegi begiratzen. Kontu hauek jendaurrean astindu nahi dituenak prest gauzka, uda-aldean edo, jendaurrean ahoz aho eta aurpegiz aurpegi aztertzeko.
Loturak

Aztergaia: aurpegiz aurpegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

bikoiztapenak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aurpegi sarrerari dagokion azpisarrera.

aurpegiz ezagutu
du ad.-lok. Norbait hainbatetan ikusi delako ezagutu, nahiz eta harekin hitz egiterik inoiz egokitu ez. Aurpegiz ezagutzen nituen mutil batzuk ikusi nituen trenaren lehendabiziko bagoian sartzen.

Aztergaia: aurpegiz ezagutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ezagutu: -z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aurpegi sarrerari dagokion azpisarrera.

aurre
1 iz. Zerbaiten alde nagusia, edo ohiko ikuspuntutik hurbilen dagoena. Ik. aurrealde. Etxearen aurrea eta alboak zuritu. Gain batera heldu zirenean ikusi zuten aurre guztia gorputz hilez estalia. Itsasontzia Pasaiako aurrera etorri zen.
2 postpos. Aipatzen den gauzaren edo pertsonaren ohiko ikuspuntutik hurbilen dagoen aldea. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Ik. aurrera. Beti begien aurrean ditugula. Herriko elizaren aurrean. Hara hurbildu diren guztien aurrean. Alde egin zuen Jesusek eta haien aurretik gorde egin zen. Etsaiaren etxe aurretik igaro zenean. Etxearen aurreko atetik atera da. || Zubiaren aurre-aurrean. || (Dagokion izen sintagmarik gabe). Bi liburuak aurrean zituelarik. Aurrerantz makurtua. Ken zaitez aurretik, Arrosa. Aurretik bidali zuena. || Beste aldera begiratuta, aurre-aurrean, Oikina. Barrura sartu eta aurre-aurreraino joan ziren biak.
3 postpos. Aipatzen dena gertatu edo izan baino lehen. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean; denborazko testuinguruetan. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Udal hauteskundeen aurretik. 1920 aurretik, ez zuten haurrek galesez irakurtzen eta idazten ikasten. Partida baten aurretik esan ohi da hori. Abenduko 24aren aurreko igandean. Gerra aurreko garaietan (Ik. aurreko). || Lehenago. (Dagokion izen sintagmarik gabe). Aurretik gertatutako gauzak gogoan eduki.
4 postpos. Aditzak adierazten duena gertatu baino lehen. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean, aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Jan aurrean. Etorri aurretik. Hil aurreko sakramentua.

Aztergaia: aurre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aurrea eraman , aurrea hartu , aurrean bidali , aurrean egon , aurrean hartu , aurre egin (eta, beharbada, aurre eman), aurretik , aurrez aurre .

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak

leku-denborazkoen azpisarrerak batera berrikusiko dira.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'aurrekoan', 'aurreko batean' sartzea proposatzen dugu" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'uste dut aurrean eraman ez dela hain gutxi erabilia, eta batez ere oso erabilgarria da (oker ez banaiz Atxagak ere proposatzen zuen artikulu batean) gaztelaniazko 'llevar por delante' hori adierazteko, hori, euskaraz, aurrean eraman baita, eta ez '*aurretik eraman'. Beraz, nik 'g. er.' Hori kenduko nuke, dagoen adibidea bere horretan utzi eta beste adibide berri hau gaineratu: trenak aurrean eraman zuen umea'.

 - [I202]: 'Aurre hitzaren sarreran PSk sartutako oharrean ematen du aurrea eraman azpisarrerari egin nahi diola oharra, hitz horretan ageri baita g. er. marka, baina proposatzen duena aurrean eraman azpisarrera berria da. Bistakoa den bezala, oso gauza ezberdinak dira'.

 - [E116]: 'Bai, AIk arrazoia du. Beraz, hola geldituko litzateke hau: aurre, aurrea eraman: zortzi metroko aurrea daramakio, aurrea hartu, aurrean bidali: haserretu zen irakaslea eta aurrean bidali zituen ikasleak, aurrean egon, aurrean eraman: trenak aurrean eraman zuen umea, aurrean hartu: aurrean hartuta kalera bidali zuten gizarajoa, aurre egin, aurretik, aurrez aurre'.

 - [E123]: 'Ados aurrea eraman eta aurrean eraman azpisarrera gisa ematearekin'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'PROPOSAMENA: ok'.

aurre egin
dio ad.-lok. Norbaiten edo zerbaiten eraginari uko edo aurka egin, amore eman gabe iraun. Ik. buru egin. Hantxe dago Antiguako Ama Birjinaren irudia, haize zakarrari, euri-txingorrari eta elurrari, tente bai tente aurre egiten. Horrela, bada, atera zen gudarostea zelaira, israeldarrei aurre egitera. Zer irabaziko genuen inoiz munduan izan den aztirik gaiztoenari aurre eginda? Ordaindu beharreko zorrari aurre egiteko dirua barra-barra inprimatzeari ekin zion.

Aztergaia: aurre egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:08 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aurre sarrerari dagokion azpisarrera.

aurre eman
dio ad.-lok. Aurre egin. Egunean eguneko premiei aurre emateko gai izan zitezen.

Aztergaia: aurre eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1997-12-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aurre eman (eta aurre emon) 3: Kk Ab ("Orregaitik, mikeletien uste andirik euki ez da, burdidunak alegintzen ziran alkarregaz batera ibilteko, alan indar geiago egiñik lapurrai aurre emon al ixateko", "barrua ondo berotuta Naparroa'ko edari baltzaz, aupadaka ebiltzan, inguruetan ez egoala eurai aurre emoteko gizonik, eta iñok urten gura baeban urteteko..."), MEIG ("Euskara eta euskal irakaskuntza egunean eguneango premiei aurre emateko gai izan zitezen egin direnez ari naiz, testugintza eta irakasle prestaeran, adibidez"); aurrea eman 2: MEIG ("Hitzak, bai, nondinahikoak dira, baina halaz ere mingain eta ikutu aukeratu ditu: hau da, gipuzkerari, ia bakarrik dagoenean ere, aurrea eman dio [Olabidek] beste euskalki guztien gainetik"), Anab Poli ("Bonbollo zan len ere Juanbeltzekin asarretuta aurrea eman zion kaietar bakarra").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aurre eman (eta aurre emon 4, aurre-eman 1) 21: M.A. Urreta ("Eriotzari aurre-eman bear dion gudariak nai duena egin dezake"), M.A. Mintegi ("Era haretan aurre emon neutsan ordura arteko nire eskaladarik garrantzitsuenari"), Bizkaiko herri iturriak ("Holan azaltzen dabe Balmasedako zinegotziak behintzat gerrako zorra kitatu arte iturrien arloari aurrerik ezin izan deutsiela emon dinoenean"), P. Ibarmia 2 ("Amagandik, ostera, buru argia eta bizitzari aurre emoteko adorea ta kemena hartuko ditu", "Esperientzia sakon honeri esker, aurre emongo dautso Teresak jansenismoz kutsaturiko espiritualitate latzari"), X. Mendiguren B. 2 ("Politiko arazo gogor baten aurrez aurre aurkitzen dira eskualdeak: autonomiaz desjabetzen dituen zentralismo itotzaileari aurre eman beharrean", "Berehalaxe eman behar diogu aurre"), Jaunaren Deia 1973 ("Gure garai historikoari aurre ematera deitzen gaitu"), Bizia lurrean ("hotzari aurre eman zioten"), UZEI 2 ("... arazo konplexuei eta gardentasun formalez tratatu ezin diren edota inplikazio ideologiko edo politiko desatseginak dituztenei aurre ez emateko", "errealitateari aurre ematean"), Zutabe 1985 ("lehenbizi aurre eman behar zaie hizkuntza minoritarioari buruzko jarrera ezkorrei"), Beasain ("kultur modu bat bakarra besterik ez kontutan hartzeak duen arriskua salatu eta aurre eman behar diogu"), A. Lertxundi ("Ezustekoei aurre eman nahi dien edozeinen jarrera atezuan Tomax, lemaren aurrean zut"), J. Olazabal ("istripuei aurre emateko xentimorik ere ez gastatu"), M. Altuna ("goiko olatuei aurre eman!"), Zelina ("Erabaki dut neu naizela, beste inor gabe, auziaren iltzeari aurre eman beharrekoa"), AAO 1989 ("gastuei aurre emateko diru laguntzak eskatzen dituzte"), J.M. Artzalluz ("ekintza askori aurre eman bear izan diegu"), O. Peña ("Arrosak ere tente zeuden, ekaitzari aurre emateko"), BAO 1999 ("enpresa berria martxan jartzeari arrakastada lortzeko berme handiagoekin aurre eman ahal izan diezaioten"); aurrea eman (eta aurrea emon) 4: J. Arenaza ("inguruko inperialkeriari aurrea emonaz eta Arana Goiri'ri jarraituz, geroago ta bizkaitarrago, izango gara"), X. Gereño 2 ("kuraiaz eman zioten aurrea Konbentzioaren soldaduei", "Beldarrain komandantearen gudariek aurrea eman zien kontra-atakatuz"), BAO 1997 ("Erabilera pribatuzko hirigintzaz kanpoko aldeek, aurrea ematen dieneko gune publikoen errasante eta mailak mantenduko dituzte beraien perimetroan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aurre eman : DFrec 4 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aurre eman : HiruMila (arrostrar, afrontar, encararse, dar la cara), DRA (aurre emon: dar frente); aurrea eman : Casve EF (faire face); aurreman : PMuj DVC (enfrentarse) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

aurre eman 13: Deia 2, Berria, EiTB 7, Laneki, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aurre eman 17: Berria 2, Migel Angel Mintegi 5, Elizen arteko Biblia 2, Joseba Zulaika, Xabier Olarra, Lopez de Arana, Karlos Zabala, Joan Mari Lekuona, Bernardo Atxaga, Juan Garzia, Pello Zabala

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

lantaldeak ez daki esapide honi zein leku dagokion, tradizio hobekoak diren aurre egin, buru egin, buru eman bezalako esapideen ondoan. Onartzekotan:

Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

badu lehiakide hedatuagorik eta arautuak (aurre egin, buru eman...) eta aski dira.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aurre sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): kendua.

aurrea eraman
dio ad.-lok. Aldea atera. Zortzi metroko aurrea daramakio.

Aztergaia: aurrea eraman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eraman: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aurre sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

zortzi metroko aurrea daramakio.

aurrea hartu
dio ad.-lok. Zerbait beste norbaitek baino lehenago egin; lehentasuna norbaiti kendu. Ik. aitzindu. Emazteari aurrea hartuta, San Josefen aldare ostean ezkutatu zen. Bere lagunari aurrea hartu nahirik ito-itoka. Hiztegi, gramatika eta horrelakoetan beste aldekoek aurrea hartu zuten. Lehena izan nahi zuen baina aurrea hartu diote. Tetanos eritasunari aurrea hartu behar zaio, behin kutsatuz gero oso zaila baita sendatzea. || Horiek gainera esaten dute gauzak garesti daudela; hori bai dela aurrea hartzea pasaitarrek bezala.

Aztergaia: aurrea hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:10 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aurre sarrerari dagokion azpisarrera.

aurreabisu
1 iz. zuz. Hitzarmen bateko alderdietako batek hitzarmena desegin nahi izanez gero, aldez aurretik, eta legez ezarritako epearen barruan, horren berri emanez beste alderdiari eman behar dion abisua. Kaleratze horien aurreabisuan, gainera, ez zuten zehaztu noiz eta nola egingo ziren.
2 iz. zuz. Abisu hori emateko ezarrita dagoen epea. Aurreabisu hori, gutxienez, 3 hilabetekoa izango da.
Azpisarrerak

Aztergaia: aurreabisu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh103 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

aurreabisu 103 (Deustuko Unibertsitatea 22, Espainiako Gobernua 17, Gomylex 62, Laneki 1, Berria 1. Eta oraindik badabil, azken erabilera datuak 2017 eta 2018koak dira eta); aurretiko abisu 8: Berria 2, DiarioVasco 4, EHHA 1, EiTB 1, Erlea 1; aurretiko jakinarazpen : Berria 1, Espainiako Gobernua 3, Laneki 1; aurretiko ohartarazpen 1: Consumer.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aurreabisu 1 (Berria); aurretiko abisu 4: Edorta Jimenez, Alberto Ladron 2, Mikel Hernandez Abaitua 1; ez dugu aurretiko jakinarazpen, ohartarazpen formarik aurkitu.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Iusplaza: aurreabisu (Lan Zuzenbidean); Euskalterm: aurreabisu (TN).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es preaviso / fr préavis: Adorez: aurretiko abisu, aurre-abisu, aurre-gaztigu / Zehazki: aurretiko abisu / NolaErran: aitzin-abisu / Elhuyar, Labayru: ez dute jaso.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta sartzekoa, baina Zuz. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Zuz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'aurreabisu. Zuzenbidearen arloan, kontratua bertan ezarritako epea baino lehen bukatu ahal izateko, alderdi batek besteari jakinarazpena egin behar izaten dio aldez aurretik; horrexeri deitzen zaio aurreabisu. Tradiziorik ez badu ere, egungo hiztegietan bere bidea egin du, eta zerrendaratzeko modukoa izan daiteke'.

 - [E116]: 'Ez dut batere argi zer egin daitekeen holakoetan. Batetik, egia da erabilia dela zenbait arlotan, baina ez du inolako lekukotasunik literature "arruntean" (EEBSn, ereduzko testuetan, etab., ez da ageri). Bestetik, ez duela tradiziorik ere egia da. Eta bistan da euskarak erderetako "pre-" horren pareko zerbaiten beharra baduela. Bi aukera daude: utzi, bere bidea egin dezan, eta ez aipatu hemen; edo, besterik gabe, onartu zerrendan. Zuen iritzia nahi nuke. Onartzekotan ere Zuz. Marka beharko luke, Harluxetek jartzen dion gisan'.

 - [I102]: 'Nire ustez berba 'berri' hauek halako behar benetako bat estaltzera datozenean ontzat jo behar dira besterik gabe, ez dugulako ahaztu behar gure hiztegiaren oinarria benetan erabilitako euskara izanik ere, gaur egun hainbeste adierazpen-beharrizanen aurrean tankera honetako proposamenduak behar-beharrezkoak direla, azken batean, sarritan esan den bezala, gurea bezalako hiztegi bat 'politika linguistikoa'aren oinarrizko katenbegia baita'.

 - [E123]: 'uste dut badela sartu beharrekoa, baina beste aukera bat izan daiteke hitz teknikoak eztabaidatzen ditugunean, Zuzenbide-Administrazioko sailekoen artean sartzea. Izan ere, aurrerago datozen beste proposamen batzuk ikusita, agian komeniko litzateke ikuspegi orokor bat izatea zer sartzen dugun eta zer ez, banan-banako Erabakiak hartzen ibili gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'PROPOSAMENA: Ez sartu oraingoz eta lantaldeei eskatu (bai hiztegiko lantaldeari, bai hitz teknikoen lantaldeari) proposamena egiteko "aurre" guztiekin'.

aurreabisua eman
du ad.-lok. zuz. Alderdi batek hitzarmen bati dagokion aurreabisua beste alderdiari helarazi. Aurreabisua ematen denetik, eta grebak iraun bitartean. Enpresaburuak aurreabisurik ematen ez badu, kalte-ordaina izango da aurreabisua emateko epean langileak jaso behar zituen alokairuen araberakoa. || Enpresaburuak artistari eman behar dio kontratuak duen iraupenaren araberako aurreabisua: 10 eguneko aurreabisua, 3 hilabete baino iraupen luzeagoko kontratuetan; 15 eguneko aurreabisua, 6 hilabete baino iraupen luzeagoko kontratuetan.

Aztergaia: aurreabisua eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, dagokion jakintza-arloarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Zuz.

aurreakordio
iz. Heg. Behin-behineko akordioa, indarrean jartzeko osatzea edo berrestea behar duena. Horixe dio behintzat Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak sinatu duten aurreakordioak.

Aztergaia: aurreakordio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): aurreakordio 99: Berria 12 (adib.: “langileek aurreakordioa lortu zuten iragan ostiralean”, “Administrazio Orokorreko aurreakordioa sinatu dute”) EiTB 84 (adib.: “... sindikatuek negoziazioetan aurreakordio bat lortu ostean”, “Patxi Lopez lehendakari izateko aurreakordioa hitzartu dute PSEk eta PPk”), Argia 3 (adib.: EA eta Aralarren arteko aurreakordioaz zer diozu?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aurreakordio 65, Berria (adib.: “ELAk, LABek eta UGTk fax eta telefono bidez lortu zuten eguerdian Adegi patronalarekin aurreakordioa”, “Arrantzaleek diru laguntzak jasotzeko aurreakordioa hitzartu dute”, “LABek ikastola pribatuekin aurreakordioa sinatu du; ELAk, berriz, ez”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: aurreakordio* e. akordiorako oinarri.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es preacuerdo / fr accord de principe: Elhuyar: aurreakordio, aurrehitzarmen / Nolaerran: printzipiozko adostasun; printzipiozko baimen / Zehazki: behin-behineko hitzarmen / Labayru: - / Adorez5000: aurreakordio, aurrehitzarmen.

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, Heg. edo Ipar. markarekin

onartzekoa da, Heg. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

Behin-behineko akordioa.

aurrealde
iz. Zernahiren aurreko aldea. Ik. aitzinalde. Eraikuntzaren aurrealdeko leihoetan.

Aztergaia: aurrealde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07
aurrean bidali
du ad.-lok. Norbait leku batetik bidali, kanporatu. Haserretu zen irakaslea eta aurrean bidali zituen ikasleak. Gure aurrekoak lur paradisutik aurrean bidali zituztenez gero.

Aztergaia: aurrean bidali

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bidali: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aurre sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

haserretu zen irakaslea eta aurrean bidali zituen ikasleak.

aurrean egon
da ad.-lok. Beste norbait dagoen toki berean, hura ikusten dela, egon. Birjinak ez zuen agertu nahi izan haiek aurrean zeuden artean.

Aztergaia: aurrean egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aurre sarrerari dagokion azpisarrera.

aurrean eraman
du ad.-lok. Zerbaitek ibilbidean aurkitzen duena bultzaka eraman eta bota. Trenak aurrean eraman zuen umea. Auzune osoak hustu behar izan zituzten, urak aurrean eramango ez bazituen. Iparraldetik datoz, harrapatzen duten guztia aurrean eramanez.
aurrean hartuta
adb. Indarka eta bultzaka. (bidali, bota, eraman eta kideko aditzekin). Aurrean hartuta kalera bidali zuten gizagaixoa. Aurrean hartuta eraman nitian kapitainarengana.

Aztergaia: aurrean hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

aurrean hartu azpisarrera aurrean hartuta (bidali, bota eraman…) bihurtu, oharra kenduta eta definituta (‘indarka eta bultza eginez (bidali, bota, eraman…)’) Eta adibideak gehitu.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aurre sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

aurrean hartuta kalera bidali zuten gizarajoa.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aurre eta hartu sarreretan.

aurrebista
iz. inform. Dokumentu bat bukaeran nola ikusiko den erakusten duen aldez aurreko ikuspegia. Aurrebista nahi den mementoan itxi daiteke, goiko eskuineko ixaren gainean klik eginez.

Aztergaia: aurrebista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-10-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aurrebista (eta a.-pantaila) 7: Microsoft 2000 (adib., "Horretarako Excel-ek Inprimatzeko aurrebista izeneko aukera du", "Lan-orri baten aurrebista ikusteko bi aukera daude", "Tresna-barrako Inprimatzeko aurrebista botoia sakatzea", "Aurrebista-pantailako tresna-barran dagoen Zooma botoiaren bidez ere orria gerturatzea lortzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aurrebista : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

LBeh (2013-11-06): aurrebista 2: Berria (“Mac OS X sistemetan, aurrebistan gorde honela aukerari sakatzea eta hor PDF hautatzea besterik ez dago”), EiTB (“Irudien aurrebistarekin lotutako teknologian patenteak urratu dituztelako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: Ez dugu aurkitu aurrebista formarik.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil (bere bidea egin gabea da).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Inform.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aurrebista iz. Inform.

aurredenboraldi
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aurredenboraldi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. denboraldiaurre].

Aztergaia: aurredenboraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh138 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

aurredenboraldi iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aurredenboraldi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. denboraldi-aurre].

aurredenboraldi 138: Deia 4, DiarioVasco 78, EiTB 42, Goiena 5, HABE 2, Uztarria 7; aurre denboraldi 21: DiarioVasco 9, EiTB 2, Goiena 2; denboraldi(-)aurre 835: Berria 779, DiarioVasco 6, EiTB 26, Goiena 21, Uztarria 3; denboraldiaurre 143: Argia 1, Deia 1, EiTB 136, Goiena 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aurredenboraldi 5, Berria; denboraldi-aurre 263, Berria.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "†  aurredenboraldi e. denboraldi-aurre".

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da, baina forma arautua moldatuz: denboraldiaurre . Forma proposatua bere bidea egiten ari da eta horri eustea komeni da.

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. denboraldi-aurre.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "ados" (2002-09-02)

aurregun
iz. g. er. Aurreko eguna, bezpera.

Aztergaia: aurregun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-12-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aurreko eguna, bezpera.

aurrehistoria
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aurrehistoria-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. historiaurre].

Aztergaia: aurrehistoria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-12-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh23 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

aurrehistoria iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aurrehistoria-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. historiaurre].

aurrehistoria 28: Berria 10, DiarioVasco 2, EiTB 4, Elhuyar 2, Elkar 2, Erlea 2, Jakin 5, UEU; aurre-historia 4: Argia 2, Berria, Karmel; historiaurre 565: Aizu 16, Argia 49, Berria 219, Deia 15, DiarioVasco 74, EiTB 64, ElCorreo, Elhuyar 29, Elkar 34, Erlea 2, Consumer 3, Espainiako Gobernua 2, Euskaltzaindia 5, Goiena, Jakin 14, Laneki 7, UEU 18, Uztarria 12.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aurrehistoria 11: Herria 7, Iban Zaldua, Ramuntxo Etxeberri, Eneko Bidegain, Joxe Azurmendi; aurre-historia 7: Herria 4, Anjel Lertxundi, Ramuntxo Etxeberri, Joxerra Garzia; historiaurre 107: Herria 16, Berria 49, Isabel Arrigain 8, Anjel Lertxundi 5, Ramuntxo Etxeberri 3, Filosofiako gida 3, Anton Garikano 2, Joxerra Garzia 2, Josu Zabaleta 2, Xabier Arregi 2, Joseba Zulaika, Karlos Zabala, Xabier Olarra, Iban Zaldua, Jose Antonio Mujika, Juan Garzia, Xabier Mendiguren Elizegi 2, Luis Elberdin, Ibon Uribarri, Koro Navarro…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Ik. historiaurre / LurE: - / ElhHizt: Ik. historiaurre / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Forma hobetsiak (historiaurre) bere bidea egin du.

Informazio osagarria
Oraingoz bakarra aski da

Ik. historiaurre (hau da oraingo maila honetan jasotzekoa; protohistoria bezalakoak #mdash#edo horien euskal ordainak#mdash#, berriz, teknizismo oraingoz baztertzekoak dira).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "Aurrehistoria* e. historiaurre. Ez dira gauza bera eta Europako kultur hizkuntza guztietan kontzeptu biak ongi bereizten dira. Nik neuk behintzat, itzulpen batzuetan biak erabili behar izan ditut. Gauza bat da historiaurrea, 'historiaren aurreko garaia, hots, dokumentu idatzirik agertu baino lehenagokoa'(esp. Prehistoria, fr. Préhistoire, ing. Prehistory, al. Vorgeschichte, adj. prähistorisch) eta beste bat aurrehistoria (esp. Protohoistoria, fr. Protohistoire, ing. Protohistory, al. Urgeschichte) zerbaiten historiaren lehenbiziko hasi-masiak, maiz ahozko tradizioz jasoak, hots, aurreko edo aitzineko historia'. Egia da, noski, eskuarki lehen kontzeptua eta dagokion hitza (historiaurrea) askoz ere gehiago erabiltzen dela, baina horrek ez digu eskubiderik ematen bestea kendu edo, are okerrago, gauza bera balira bezala, kontzeptu biak nahasteko".

 - [E116]: "Kontua da, ordea, idazleek ez dutela horrela erabili. Idazleek "prehistoria" adierazteko "aurrehistoria" eta "historiaurre" erabili dituzte, maizazo bigarrena lehenbizikoa baino. Hiztegietan ere "historiaurre"-ri ematen zaio lehentasuna, eta gomendatzen dute hau erabiltzea, ez bestea. Baina ez dut aurkitu "aurrehistoria" inork ere erabiltzen duenik "protohistoria" adierazteko. Normalean "protohistoria" erabiltzen dute zuzenean. Guk ez dugu arrazoirik biak parean emateko, eta biak ematekotan, kontuan izanik erabilera, "prehistoria"-ren esanahiarekin eman beharko genituzke, esanahi horrekin erabili baitituzte hitz hauek idazleek. Beraz, egokiena da lantaldearen proposamena onartzea edo, bestela, ez aipatzea".

 - [I102]: "Hobe ezer ez aipatzea, 'aurrehistoria'ri bidea ez ixteko, XK-k esandakoa guztiz zentzuzkoa dela kontuan hartuta gainera".

 - [E123]: "bat nator PSren proposamenarekin. Izatekotan ere, adiera gehi diezaiokegu argi gera dadin zein esanahi ez diogun onartzen "aurrehistoria" hitzari. Beraz: aurrehistoria* e. historiaurre 'historiaren aurreko garaia'. Baina ez nuke gordeko aurrehistoria 'protohistoria' adieran; ez behintzat oraingo itzulian".

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): "PROPOSAMENA: aurrehistoria* e. historiaurre 'historiaren aurreko garaia'".

aurrehititera
iz. Antzinako Anatoliako hizkuntza. Ik. hattiera.

Aztergaia: aurrehititera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aurrehititera Sin. hatiera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "oso teknikoa; kentzea proposatzen dugu" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'aurrehititera. Hiztegi Batuaren lehenengo itzulian, hitz horren aldamenean, "(hizkuntza)" ageri zen eta orain, berriz, aipamen hori desagertu egin da. Bere horretan utzi beharko litzateke, hala egiten baita bestelakoetan ere (ikus, adibidez, avestera)'.

 - [E116]: 'bai, hori zuzendu behar da'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'PROPOSAMENA: ok'.

aurreidazketa
iz. Eskolaurreko haurrak idazten ikastera bideratzeko jarduera.

Aztergaia: aurreidazketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: aurre-idazketa: preescritura.

aurreikusi, aurreikus, aurreikusten
du ad. Aurrez ikusi. Ez zituzten ondorio guztiak aurreikusi, baina behin hartara ezkero, atzera egiterik ez.

Aztergaia: aurreikusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aurreikusi, aurreikus, aurreikusten. du ad. h. aurrez ikusi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  aurrikusi proposatu.

 - Erabakia: BAgiria (1995-11-24): aurreikusi onartu da.

 - Erabakia: AS (2012-06-07): bidalketako formak sarrerarik ez duenez, kentzea erabaki da.

aurreikuspen
iz. Aurrez ikustea; etorkizunean gertatuko denaz izaten den iritzia, esperientzian oinarritua. Aurreikuspen guztiek huts egin zuten.

Aztergaia: aurreikuspen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'aurreikusi h. aurrez ikusi' proposatzen bada, ez litzateke 'aurreikuspen h. aurrez ikuste' egin behar?" (2002-09-02)

aurreikuste
iz. Aurreikuspena.

Aztergaia: aurreikuste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aurrikuste 5: Elhuyar (“Azkenik, ondarea aurrikuste-zentzuan kontutan hartu behar dugu”), A. Artiñano (“Aurrikusteari eta medikuntza prebentiboari garrantzi haundia ematen zaie”), X. Kintana (“Hau da, egiteen loturá erreala, oraino ezkutua zena oraindik deskontziente edo kontzientziara pittinka pittinka datorkeen, aurreikuste misterioso eta berri batez aldatzen zen”), AdminLan (“OSAGARRIZKO AURRIKUSTE-BALTZA”), J. Kalzada (“Lehenengo eta behin argi ikus dezakezue Natura, giza leinuaren ama eta egilea, nolako aurrikuste zehatzaz arduratu den eromen-pixka bat inon ere falta ez zedin”).

aurreikuste 1: Consumer (“Oporren egitaraua antolatzean ere, espainolek bereizgarri duten aurreikuste eskasak -ohitura turistikoei buruz Europa osoan eginiko azterketa baten arabera, berak dira uda parteko bidaiak gutxien eta beranduen antolatzen dituzten europarrak- ez du tarte handirik uzten atzerriko erosketak nola ordainduko diren erabakitzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aurreikuste 9: Berria (“Inkesten aurreikusteak gauzatu eta Frantziak zein Herbehereek arbuiatuko balute Europako Konstituzioa, ondorioak zein izango liratekeen ez da hain argia”), Andres Urrutia 5 (adib.: “Oro aurreikuste hori, aldiz, eskuraezineko xedea da”), Juan Garzia (“Aurreikusteko makina moduko bat da gure organismoa, aurreikuste-aparatu automatiko mordoxka batek osatua”), Xabier Kintana (“Era berean, 'ardura ('arreta, kontu, aurreikuste') ere esangura dauka, Jeremiaz mintzatzean esan zen bezala”), Pello Zabala (“Zerorrek erreparatutakoen arabera, entseia ezazu zure aurreikuste partikularra”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'aurreikusi' onartu bada (bigarren mailan bada ere), zergatik ez 'aurreikuste'? 'aurreikuspen' badagoelako, ala 'aurrez ikuste' hobesten delako? (hori hobesten bada, esan egin behar litzateke)" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Onartua.

aurreirakurketa
iz. Eskolaurreko haurrak irakurtzen ikastera bideratzeko jarduera.

Aztergaia: aurreirakurketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: aurre-irakurketa: prelectura.

aurreiritzi
iz. Zerbaiti buruzko iritzi edo ustea, hura ezagutu edo aztertu aurretik sortua. Ik. aurrejuzgu. Gaiaren inguruan dauden aurreiritziak eta mito faltsuak salatu ditu. Era berean, haurrek aurreiritzirik ez izateak asko laguntzen du. Aholku bat emango nieke gurasoei: saiatu gazteei entzuten, aurreiritzirik gabe.

Aztergaia: aurreiritzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  aurriritzi proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1995-11-24): ez da onartu.

aurrejuzgu
iz. Zerbaiti buruzko juzgua, hura ezagutu edo aztertu aurretik egina. Ik. aurreiritzi. Dena dela, ahalegina egiten du aurrejuzgurik ez egiten.

Aztergaia: aurrejuzgu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): aurrejuzgu 47: Aizu (“Hainbat momentu ezberdinetarako hiru liburu aipatuko ditut hemen. Hondartzan irakurtzeko, olatuen soinuaren ferekaz besarkatuta gaudenerako, oso erromantikoa den klasiko baten dotoretasuna gomen- datuko nuke: Harrotasuna eta Aurrejuzguak” [liburuaren izenburua]), Elcorreo 2 (“Harrotasuna eta aurrejuzguak” [liburuaren izenburua]), Deia (“Harrotasuna eta aurrejuzguak” [liburuaren izenburua]), Berria 11 (adib.: “Dena dela, ahalegina egiten du aurrejuzgurik ez egiten”), Jakin (“Eta bi: akats nagusia, hala ere, metodologiaren aurretikoa da: euskara indarkeriarekin lotzeko aurrejuzgua”), Argia (“Zuk zenituen aurreiritziak pareka daitezke katedradun ez den madrildarraren aurrejuzguekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunak, katalanak eta galiziarrak?“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aurrejuzgu 5: Berria 2 (adib.: “Zuzenbidetik kanpoko aurrejuzguetan oinarritutako epaiketa irekitzeko”), Josu Zabaleta (“Ninirentzat eta Eligiorentzat huraxe zen behar zen guztia; babeslearen eta aurrejuzgu gabearen itxura hartu zuten segituan mutilek: nekazari baino hoberik eman nahi zuten beraiek ere; Ninik, hain zuzen, cow-boy gisako elastikoa zuen jantzita, eta Eligiok bere begien kolore urdin argi bereko jaka bat.”), Bernardo Atxaga (“Hasiera batean beste euskaldun askori bezala gertatzen zitzaidan niri, onartu egiten nuela galderak berarekin zekarren aurrejuzgua, euskal literaturaren singulartasunari buruzko”), Monika Etxebarria (“Emakumea ere alaitu da, aurrejuzgurik gabe”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: (definizio batean) kapazitismo, kapazitista. Desgaitasunen bat dutenen kontrako aurrejuzguak eta bereizkeriazko jokabidea; hala jokatzen duena.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es prejuicio / fr préjugé: Elhuyar: aurreiritzi, aurrejuzgu / NolaErran: aurreiritzi / Zehazki: aurreiritzi / Labayru: aurreiritzi / Adorez5000: aurreiritzi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ondo eratua, eta hedatua.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

aurrekalde
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aurrekalde-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aurrealde].

Aztergaia: aurrekalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aurrekalde* e. aurrealde.

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

aurrealde #mdash# cf. Euskaltzaindiaren Gomendioa

aurrekanpaina
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aurrekanpaina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kanpainaurre].

Aztergaia: aurrekanpaina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh26 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

aurrekanpaina iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aurrekanpaina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kanpainaurre].

aurrekanpaina 26: Argia 5, Berria 5, DiarioVasco 4, EiTB 12; aurre-kanpaina 8: Berria 3, DiarioVasco 2, EiTB 3; kanpainaurre 67: Argia 3, Berria 55, EiTB 9.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aurrekanpaina 5, Berria; aurre kanpaina 1, Berria; kanpainaurre 6, Berria.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "†  aurrekanpaina e. kanpainaurre".

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Forma hobetsia (kanpainaurre) pixkanaka zabalduz doala dirudi.

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. kanpainaurre.

aurrekari
1 iz. Aipatzen den egite edo gertakariaren aurretik jazoriko antzeko egite edo gertakaria; aitzindaria, norbaiti edo zerbaiti bide egiten dion pertsona edo gauza. Itsasuko ekitaldi hura mugarritzat dute askok, baina izan zuen aurrekari bat 1962an, duela mende erdi hain justu. Lehenbiziko aurrekariak XX. mendearen lehen herenekoak diren arren, ikastolen mugimendua 1960ko hamarkadan loratu zen. Emakume Nekazarien Estatutu honek ez du aurrekaririk araudian. Aurrekaririk gabeko akordioa izan da. 1935ean eta 1936an egin ziren Bertsolari Guduak nabarmentzekoak dira, Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusiaren aurrekaritzat hartzen baitira. Perkins Gilmanen narrazioa 1892an argitaratu zen aurreneko aldiz eta aditu batzuek Franz Kafkaren Metamorfosia ipuin ezagunaren aurrekari izan zitekeela uste dute. Babbage-k makina analitiko bat diseinatu zuen, ordenagailuen aurrekaritzat jo daitekeena.
2 iz. Batez ere pl. Zerbaiten aurretik gertatu den gauza, hura nolabait azaltzen duena edo haren kausa edo eragiletzat har daitekeena. Batetik, Mundu Gerraren ikuspegi orokorra ematen du: XIX. mendeko aurrekariak, gerraren garapena, egoera soziopolitikoa (...). Sarraskiaren aurrekariak kontatzen dizkigu Iñakik, eta iraultza frantseseraino egiten du atzera. Testuinguruaren eta aurrekarien atalean, gogora ekarriko dugu zein zen Ipar Euskal Herriko mapa politikoa garai hartan. Egungo egoera momentu historiko baten aurrekaria dela esan du. Aldizkaria ez zen aurrekaririk gabe sortu.
3 iz. Antzeko egoera batean modu berean jarduteko balia daitekeen aurretiko jardunbide edo erabakia. Hitzarmenaren aurkako ahotsak azaleratu dira; kritikoen hitzetan, aurrekari arriskutsua jarriko du lankidetza horrek. Gazako erretiratzeak aurrekari bat sortu du.
4 iz. pl. Zigor aurrekariak. Atxilotuak aurrekariak zituen. Aipatu iturrien arabera, gazteak aurrekariak ditu indarkeriaz bi lapurreta egiteagatik.
5 iz. med. Norbaiten osasun egoeran eragina duen aurretiko gertakaria, norberarena edo familiakoa. Osasun azterketa aldatu egingo da pertsona bakoitzaren aurrekari pertsonalen eta familiako aurrekarien arabera. Minbizia duten andre gehienek ez dute aparteko intereseko aurrekaririk izaten familian. Etxean kardiopatiako aurrekaririk baldin badu (...). Hauetako asko gazteak, bestelako osasun aurrekaririk gabeak ziren.
6 iz. zuz. Lege-auzi jakin batean harturiko erabakiak ezartzen duen arau edo jarraibidea, antzeko auzien epaietan aintzat hartu beharrekoa edo bete beharrekoa izango dena. 18/98 auziko aurrekaria ikusita, abokatuak ez du itxaropen handirik. Epaiketa horrek aurrekari arriskutsu bat ezar dezake.
7 iz. pl. ekon., Admin. Enpresa, erakunde edo kideko batek izan dituen jarduera eta lanen inguruko informazioa. Foru lege honen mendeko pertsona eta entitateek Nafarroako Kontuen Ganberara igorriko dituzte kontratu publikoen inguruan eskatzen zaizkien datu, agiri eta aurrekari guztiak, kontratuen izaera eta zenbatekoa edozein direla ere.
8 iz. hizkl. Esaldi erlatiboaren ezkerrean doan izen edo izenordaina. Euskarazko erlatibozko perpausetan ez dago aurrekaririk.
9 iz. hizkl. Anafora batean aipatzen den elementua. Elkar izenordain anaforikoa da, eta horrenbestez, aurrekari bat eduki behar du perpausean.
10 iz. fil. Baldintza bat adierazten duen esakunea. Ongi ezaguna da esakuneak logika formalean binaka doazela, aurrekaria eta atzekaria, subjektua eta predikatua.
11 iz. mat. Arrazoi baten lehen gaia. Ik. zenbakitzaile. Lehen berdintzako aurrekariak eta atzekariak batuz bigarren berdintza lortuko dugu.

Aztergaia: aurrekari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

EEBS: 2 ager.; OEH: ø

Bestelakoak
Ongi eratua da
Euskaltzaindiaren Arauak

aurrekari Mat., Fil., Hizkl.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410T]: [ik. oharra, s.u. atzekari] (Jabier Agirre, 1994-05-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'aurrekari Komeni da adibide baten bitartez adiera azaltzea, gaztelaniazko antecedente(s) horren ordain'.

 - [E210]: 'aurrekari. Hitz hori Matematika, Filosofia eta Hizkuntzalaritzaren esparrukoa izateaz gain, Zuzenbidearen esparrukoa ere bada (gogoratu, bestela, "zigor-aurrekariak"). Horregatik, Zuz. laburdura gehitu beharko litzateke'.

 - [E116]: 'Nire proposamena da Tekn. marka jartzea. Ez nuke adibiderik jarriko, bestela denetako adibideak jarri beharko baikenituzke'.

 - [E123]: 'bat nator PSren proposamenarekin'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'PROPOSAMENA: marka kendu, hitz arrunta da'.

aurrekari penal
iz. pl. zuz. Zigor aurrekariak. Aurrekari penalik ez zutenez, aske utzi zituzten. Begira zenbat postu ukatu dizkizuten aurrekari penalak izateagatik.
aurrekin
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aurrekin-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aurrekari].

Aztergaia: aurrekin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-10-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh23 2020-03-10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aurrekin 5: EHAA 1989 ("Iragarpena, Irungo Egitasmo Orokorraren Elementu Aldaketaren Aurrekinean, Bidaurre-Ureder Industri Sektorea, dauden erizpide eta xedeak onartzeari buruzkoa"), NPAO 1994 ("Ekonomi eta Ogasun Departamentuak bere esku dituen tributu aitorpen, datu, txosten eta aurrekin guztiak aurkeztu beharko ditu, bai eta ikuskapengai edo ikerketagai izan den dokumentazioa ere"), UZEI 3 (1994 eta 1996: "Konstituzioaren aurrekinak", "egitatezko aurrekinak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aurrekin : AB50 2 (antecedente), HiztEn (aurrekaria) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aurrekin : ElhHizt-HiruMila (antecedente) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

aurrekin iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aurrekin-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aurrekari; aurrerapen].

aurrekin 22: Bizkaiko Batzar Nagusiak 2, EiTB 2, Consumer 17, Jakin; aurrekari 2102; aurrerapen 3206.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aurrekin 3: Berria 2, Edorta Agirre; aurrekari 489; aurrerapen 680.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

Aski dira aurrekari, aurrerapen, etab.

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Badirudi aurrekin formaren ordezkoek arrakasta handia izan dutela. Nolanahi ere, aipatu da aurrekari formara bidaltzea aski izan litekeela (aurrerapen isiltzea, alegia).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aurrekin* e. aurrekari; aurrerapen.

aurreko
1 adj. Lekuaz edo denboraz mintzatuz, aurrean edo aurretik dena edo dagoena. Aurreko aulkian eseri da. Aurreko kapituluetan ikusi denez. Aurreko bizimodura itzultzeko.
2 iz. Batez ere pl. Norbaiten gurasoa, gurasoen gurasoa edo arbasoa. Beren aurrekoen hizkuntza ikasten. Aurpegira ematen zeniola bere edo aurrekoen hutsegiteren bat.

Aztergaia: aurreko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aurreko iz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aurrekoz .

aurreko alde
iz. Ik. aurrealde. Aurreko aldean eserarazi ninduten eta Dorothy atzeko aldean. Buruaren aurreko aldean zegoen tumorea.

Aztergaia: aurreko alde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: aurrekalde: Ik. aurrealde / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

aurreko batean
adb. Aurreko aldi batean. Ik. lehengo batean. Aurreko batean esan nizun bezala.
aurreko mantal
iz. Mantala (gorputzaren aurreko aldea babesten duena). Harraskarako, aurreko mantala jantzi du.

Aztergaia: aurreko mantal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-01-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mantal sarrerari dagokion azpisarrera (mantal formaren bigarren adierari dagokion sinonimo gisa edo).

aurrekoan
adb. Aurreko aldian. Ik. lehengoan. Aurrekoan bezala, erantzun zien, gizonak esana baino Jainkoarena lehenago zela.
Loturak
aurrekontratu
iz. zuz. Kontratu baten aurretiazko hitzarmena, alderdi biak aurrerago adostuko duten kontratua sinatzera lotzen dituena. Horregatik, aurrekontratua betetzen ez denean, kalte-galeren ondoriozko akzioa egikaritu behar da.

Aztergaia: aurrekontratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh98 2022-11-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 94 (Deustuko Unibertsitatea 61); ETC: 49.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: aurrekontratu iz. precontrato / Adorez: aurrekontratu: iz. precontrato / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: laneko aurrekontratu (Zuz. Termino onartua).

Erdaretako formak

es precontrato / fr contrat préliminaire: Elhuyar: aurrekontratu / Adorez: aurrekontratu / Labayru: aurrekontratu / NolaErran: 0 / Euskalterm: aurrekontratu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Zuzenbide arlokoa bada ere, ezaguna eta erabilia da.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Zuz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'aurrekontratu. Tradiziorik ez badu ere, egungo hiztegietan bere bidea egin du (3000 Hiztegia, Elhuyar Hiztegia…), Zuzenbidearen arloan guztiz zabalduta dago eta, ondorenez, egokia izan daiteke hori zerrendara biltzea'.

 - [E116]: 'hemen ere aurreabisu dela eta, egin dudan ohar bera. Sartzekotan ere, Tekn markarekin sartuko nuke'.

 - [I102]: ''aurreabisu' kasuan bezala, sartu behar delakoan nago'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'PROPOSAMENA: 'aurreabisu' bezala hemen ere'.

aurrekontu
1 iz. Egiteko bat kostako denaren aldez aurretiko kalkulua. Berrehun mila pezetako aurrekontua egin didate sukaldea konpontzeko.
2 iz. Jarduera edo erakunde baten aldi jakin bateko sarrera eta irteeren aurreikuspena; aurreikuspen hori azaltzen duen dokumentua. Jaurlaritzaren 2005eko aurrekontua.

Aztergaia: aurrekontu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aurrekontuak onartu
du ad.-lok. Aurrekontuak onartzeko EAJren botoak behar dira. 2010erako aurrekontuak onartu ditu Nafarroako Parlamentuak.

Aztergaia: aurrekontuak onartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

aurrekoz
adb. Donostian jaioa da, baina aurrekoz goizuetarra.
Loturak

Aztergaia: aurrekoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-12-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aurreko sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Donostian jaioa da, baina aurrekoz goizuetarra.

aurrelan
iz. Lan jakin bat egiteko, aurrez egin behar den lana. Ik. prestalan.

Aztergaia: aurrelan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-12-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu isiltzekoa da

ez dugu horren premiarik ikusten.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Aurrelan: hitz hau euskaraz erabili izan da, espainolezko 'trabajo previo' kontzeptua adierazteko, hots, ikerlan batean sakonki sartu aurretik egin behar izan diren datu-bilketa eta informazioak adierazteko. Ongi moldaturiko hitza da eta sartzea merezi du, ene ustez'.

 - [E116]: 'Honek baditu lekukotasunak EBBSn, gehiegi ez badira ere. Badirudi beste "aurre-" horiek baino erabiliagoa izan dela testu arruntetan, eta ez bakarrik teknikoetan'.

 - [I102]: 'sartu behar dela uste dut. XK-k ikerlanak aipatu ditu, baina edozein herri-lanek ere 'aurrelan' piloa eskatzen du benetan gauzatzen hasi baino lehen. Sar bedi beraz!'.

 - [E123]: 'ni ere sartzearen aldekoa naiz'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'PROPOSAMENA: sartu'.

aurrelari
1 iz. Pilota-jokoan nahiz taldekako beste kiroletan, aurrean jartzen den jokalaria. Atzelariak eutsi eta aurrelariak tantoak egin. Golak ziurtatuko dituen aurrelari bat ekarri nahi du taldeak.
2 iz. Zenbait dantzatan, aurren doan pertsona.
3 iz./adj. Aitzindaria, gidaria. Ahari aurrelaria. Noe, Abraham, Jakob, Jesu Kristoren aurrelariak izan zirenak.
4 iz. Alor edo egiteko batean bidea urratzen duen pertsona, bide horretatik abiatzen dena. Abiazioaren aurrelariak.

Aztergaia: aurrelari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aurrematrikula
iz. Heg. Behin-behineko matrikulatzea; behin-behineko matrikulatze agiria. Orain arte erlijioa ikasi, bai edo ez, beste aukerarik ez zegoen aurrematrikula egitean; azken urteetako eskaria ikusita, ordea, erlijio katolikoa, musulmana, ebanjelikoa edo judua ikasteko eskaera egin ahal izango dute gurasoek.

Aztergaia: aurrematrikula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): aurrematrikula 40: Berria 11 (adib.: “Otsailean aurrematrikula egiteko epea zabaldu zuten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan”), EiTB 4 (adib.: “Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak "arrazoizkoak eta aurreikusteko modukoak" direla baloratu ditu 2010-2011 ikasturterako aurrematrikulen datuak Parlamentuan”), Argia (“Eta orain Celaak eta Saileko kideek ustekabeko izugarria hartu dute aurrematrikulen datuak ikustean”), DiarioVasco 24 (adib.: “Batxilergoko aurrematrikula zabalik Zumaiako Institutuan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aurrematrikula 4, Berria (“Datorren ikasturteko aurrematrikula, irailean“).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es prematrícula / fr: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, Heg. edo Ipar. markarekin

onartzekoa da Heg. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

aurrematrikulatu, aurrematrikula/aurrematrikulatu, aurrematrikulatzen
da/du ad. Aurrematrikula egin. Izan ere, iazko datuekin alderatuta, % 3 egin du gora D ereduan aurrematrikulatu diren haurren kopuruak.

Aztergaia: aurrematrikulatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): aurrematrikulatu 26: Berria 23 (adib.: “Otsailaren 2tik 13ra izango da haur eta gazteak ikastetxeetan aurrematrikulatzeko epea”), DiarioVasco 3 (adib.: “Aurrematrikulatzeko ordutegia ondorengoa izango da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aurrematrikulatu 4, Berria (adib.: “Nafarroako hiru haurretatik bat euskaraz aurrematrikulatu dute”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu aurrematrikulatu formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ondo eratua, eta hedatua; jasotzekoa, aurrematrikula eta aurrematrikulazio lantaldeak lehendik proposatuak dituenez.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

aurrematrikulatu, aurrematrikula(tu), aurrematrikulatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper