50535 emaitza bilaketarentzat - [5851 - 5900] bistaratzen.

aurrerazale
adj. Aurrerakoia. Bazirudien ez zela posible aurrerazale eta, denbora berean, Jesusen jarraitzaile izatea.

Aztergaia: aurrerazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zale.

aurreren
ord. bizk. Aurrena, lehena. Aurrerena da gauzak ongi egitea.
Azpisarrerak

Aztergaia: aurreren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aurrerengo.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

ord.

Forma baten adiera(k)

aurrena, lehena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'aurreren. Hitz horren inguruan, sinonimia erabiltzeaz gain, beharbada komenigarri izan daiteke adibide bat gehitzea. Azkueren hiztegiak hala egiten du, Juan Antonio Moguel laguntzarekin: "Esan daroaket nik: mutillak, aurrerena da Jangoikoaren bildurra" (Juan Antonio Moguel, Peru Abarka, 107)'.

 - [E116]: 'bai, agian eman daiteke adibidea. Hola geldituko litzateke: aurreren Bizk. ord. 'aurrena, lehena'. Aurrerena da gauzak ongi egitea, aurrerengo'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'ok'.

aurrerengo
adj. bizk. Lehenengo. Gauzarik ezain eta lotsagarrienak esaten, menturaz, agure buruzuriak aurrerengo direla. Edozein galbidetan zein gertaeratan, Josetxo zen beti aurrerengo joaten zen ongilea.
Loturak

Aztergaia: aurrerengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aurreren sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

aurresan1, aurresan, aurresaten
du ad. Iragarri, etorkizun dena aditzera eman. Ik. aurreikusi. Alferrik da geroa aurresaten saiatzea. Erlijio batzuek oiloaren odola irakurriz aurresaten dute geroa.
aurresan2
iz. Iragarpena, etorkizun dena iragartzea. Ik. aurreikuspen. Bere garaian egindako aurresanetan gaur egungo garaietara egokitzen den bat badago. Teoria horren aurresanak bat datoz erlatibitate orokorrarenekin.
aurresku
1 iz. Lau edo zortzi zati dituen euskal dantza, txistu eta danbolinaz laguntzen dena; dantza horren zatietako bat. Aurreskua dantzatzen ari dela esan liteke, oinak bihurtuta. Agure eta mutilek aurresku bi edo hiru gogoz egingo dituzte. Debako txistularirik onenak aurreskuaren txinta alaiak jo zituen.
2 iz. Aurreskuko eta beste zenbait dantzatako aurrelaria. Alkatea izan da aurresku.
3 iz. Lehen tokia. Latinak eta grekoak hizkuntza guztien artean aurreskua beti hartu eta eraman dutela.

Aztergaia: aurresku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aurreskulari
iz. Aurresku dantzaria. Etzi izango dute txapelketako finala Gipuzkoako aurreskulari gazteek.

Aztergaia: aurreskulari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aurrestreinaldi
iz. Heg. zin. Ikuskizun baten jendaurreko estreinaldia egin aurretik, jende talde aukeratu batentzat egiten den emanaldia. Filmean parte hartu duten artistak aurrestreinaldian egongo dira asteburu honetan.

Aztergaia: aurrestreinaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): aurrestreinaldi 53: Deia (“Aurrestreinaldian filmean parte hartu duten artistak izango dira”), Berria 3 (adib.: “Bilboko Kafe Antzokian egingo dute Lingua nabajorum -en estreinaldia, baina joan den ostiralean aurrestreinaldi bat egin zuten Soraluzen, Oregiren jaioterrian”), EiTB 49 (adib.: “Aurrestreinaldi honekin batera, filmaren aktore bat azaldu da bertan, Jaime Campbell, alegia”); aurre estreinaldi 8: Berria (“gaur egingo dute aurre estreinaldia Bilboko alondegian“), EiTB 7 (adib.: “Go!azen' telesailaren aurre estreinaldiaren prentsaurrekoa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu aurrestreinaldi formarik. aurre-estreinaldi 2, Berria (adib.: “Horien guztien aurretik, ordea, atzo, aurre-estreinaldia egin zen, Bilboko Guggenheim museoan, FAS zine-klubaren 50. urteurrena ospatzeko”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: aurrestreinaldi 1. Zineman. aurrestreinaldi 2* e. jendaurreko entsegu. Antzerkian.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es preestreno / fr avant-première: Elhuyar: aurrestreinaldi / Nolaerran: aitzin agerraldi, estreinaldi / Zehazki: aurreemanaldi, lehen emanaldiaren aurreko / Labayru: aurrestreinaldi / Adorez5000: aurrestreinaldi, aurre emanaldi.

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, Heg. edo Ipar. markarekin

onartzekoa da Heg. eta Zin. markekin.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Jakite-arloak

Zin.

Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

filmean parte hartu duten artistak aurrestreinaldian egongo dira.

aurresuposizio
1 iz. log. Era esplizituan esan ez arren, enuntziatutik ezinbestean eratortzen den informazioa. Tradizionalki, aurresuposizioa definitzeko erabilitako irizpidea hauxe izan da (...).
2 iz. log., hizkl. Solaskideen artean jakintzat ematen delako, zerbait era esplizituan ez esatea; era esplizituan ematen ez den informazioa. Perpaus nagusia ezezkoa izan arren, mendekoan -ela erabiltzean, nolabaiteko baieztapena egiten ari gara, aurresuposizio bat. -ela duten perpausek horrelako aurresuposizioa dutela esaten da.

Aztergaia: aurresuposizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh64 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

suposizio iz. Arrazoibide bati jarraitzeko edo modu jakin batean jokatzeko, egiazkotzat hartzen den ideia edo ustea. Horrek esan nahi du gure teoria guztiak suposizioak, aieruak, hipotesiak baino ez direla. Erabil ezazu 3. suposizioaren ordez beste suposizio hau: (...). // ustekizun iz. Ustea, bereziki jakintzagaiei buruzkoa. Horra non oraingo psikologiak oinarri bat eskaintzen dien parapsikologiaren ustekizunei. Orain artean behintzat ustekizun horiek ez dira egiaztatuak izan.

aurresuposizio 32: Berria 2, Deia 2, Jakin 1, UEU 27; ez dugu presuposizio formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aurresuposizio 82: Ibon Uribarri (Arrazoimen hutsaren kritika) 73, Xabier Olarra 4, Iñaki Mendiguren 3, Piarres Xarriton 1, Xabier Arregi 1; ez dugu presuposizio formarik aurkitu.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es presuposición / fr présupposition, présupposé: Adorez: (Ling., Lóg.) aurreiritzi, aurresuposizio / Elhuyar: (Ling.) (Lóg.) aurresuposizio / Labayru: - / Zehazki: ustekizun; NolaErran: aitzinetiko uste, ustekizun.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm (Hizkl.): testuinguru-aurresuposizio, banaketazko aurresuposizio, elkarrekiko aurresuposizio, aurresuposizio sintagmatiko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta beharrezkoa Log. eta Hizkl. arloetan.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Log. eta Hizkl.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "EGLU-Vn erabili da; Elhuyarren hiztegietan badago; sartzea proposatzen dugu (Hizkl. eta Log.)" (2002-09-02)

aurretiaz
adb. Aurrez, aurretik. Aurretiaz egiten gerorako lanak. Aurretiaz jakin.
Azpisarrerak

Aztergaia: aurretiaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aurretiazko
adj. Aurretikoa. Aurretiazko eginbideak amaitutzat ematen direnean.
Loturak

Aztergaia: aurretiazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ko libre-automatikoa (leku-denborazkoetan).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aurretiazko (s.u. aurretiaz)

aurretik jarri
1 du ad.-lok. Zerbaiti beste zerbaitekiko lehentasuna eman. (-en atzizkiaren eskuinean). Beste behin erakutsi zuen herria alderdiaren aurretik jartzen zuela. Zure osasuna beste ezeren aurretik jartzean.
2 da/du ad.-lok. Aurrean kokatu. Jokoa parekatu egin zen eta etxekoak aurretik jarri ziren markagailuan. Lehen hamar minutuetan, aurretik jartzeko bizpahiru aukera on izan zituen Alavesek. Espainiak munduko beste bi potentzien aurretik jartzea lortu zuen azken urteetako uztarik oparoenari esker. Godoyren golak aurretik jarri zituen etxekoak.

Aztergaia: aurretik jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, adierak bereiziz: 1 aurrean jarri 2 aurreratu.

aurretiko
1 adj. Aurretik dena edo dagoena; aurretiaz egiten dena. Aurretiko prestaera. Aurretiko izen ematea. Gure aurretiko euskaldun zaharrak. Trento aurretiko elizgizona. Gerra aurretiko bertsoak.
2 adj. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Hostoen erori aurretiko gorritasuna. Jaio aurretiko diagnostikoa.
3 iz. pl. Aurrekoak, arbasoak. Gorrotoak galdu zituen gure aurretikoak.
4 iz. Aitzindaria. Joan Bataiatzailea, Salbatzailearen aurretikoa.
Azpisarrerak

Aztergaia: aurretiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aurretratamendu
iz. Zerbaiti tratamendu bat egin aurretik egiten den prestaketa-lana. Kasu honetan ere ez da laginaren prestaketarik behar; beharrezkoa den aurretratamendu bakarra laginaren homogeneizazioa da.

Aztergaia: aurretratamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh63 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 63; ETC: 96.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0; Labayru: 0; NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

aurretxo
iz. adkor. Aurrea. Arratsalde barea zen, iluntze aurretxoa. Hil aurretxoan esan omen zion hori.

Aztergaia: aurretxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

aurrez
1 adb. Aldez aurretik. Etorkizuna aurrez esaten duen profeta. Aurrez adierazi. Aurrez ordaindu.
2 adb. Aurrean; aurrez aurre.

Aztergaia: aurrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aurreztik adlag. Bizk.: etorkizun diren zerak aurreztik ikusteko ahala [azpisarrera gehitu]

aurrez aurre
1 adb. Batak aurrean bestearen aurrea duela. Ik. buruz buru; bekoz beko;  + aurkez aurke; aurpegiz aurpegi; bisean bis. Aurrez aurre zituen bi gaizkileak. Mañasiri aurrez aurre begira. Aita santua bakarrean eta aurrez aurre ikusteko zoria izan nuen. Badute egiari aurrez aurre begiratzeko ausardia. Urriaren zazpian jarri ziren aurrez aurre ontzidi biak.
2 postpos. (-en atzizkiaren eskuinean). Elkarren aurrez aurre eseri ziren. Elizaren aurrez aurre etxe txiki bat ikusten da.
Loturak

Aztergaia: aurrez aurre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:05 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

bikoiztapenak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aurre sarrerari dagokion azpisarrera.

aurrez aurreko
1 adj. Aurrez aurre jarririk egiten edo gertatzen dena. Ik. buruz buruko. Aurrez aurreko talka orduko 64 kilometroko abiaduran. Berez lotsatia naiz eta jendearekin aurrez aurreko tratuan nahiko motza izaten naiz. 48 euskal presok galdu dituzte aurrez aurreko bisitak joan den asteburuan. Artisten eta kultura kudeatzaileen arteko aurrez aurreko eztabaidak. Aurrez aurreko bilerak izan ziren, baina isilpean. Nola hasi zinen Internet bidezko eskolekin?, emana zenuen aurrez aurreko eskolarik inoiz? Gutxienez Abu Sajaf talde armatu islamiarreko 22 gerrillari eta Filipinetako armadako 23 soldadu hil dira aurrez aurreko borroketan.
2 iz. Eztabaida; liskarra. AEBko bi presidentegaien bigarren aurrez aurrekoa. Aurrez aurreko gordina izan zuen presidenteak UPNrekin. Ez du aurrez aurrekorik izan lehiakideekin.
3 iz. Borroka, borrokaldia. Aurrez aurreko gogorrenak Mata eskualdean izan dira. Manifestazioaren helburuarekin zerikusirik ez zuten futbol jarraitzaile erradikalak batu eta aurrez aurrekoak hasi dira poliziaren eta manifestarien artean. AEBko hiru soldadu eta bost taliban hil ziren atzo Kabul inguruan izandako aurrez aurrekoetan.
4 iz. Presondegietan, presoak bisitan datorkionarekin duen bakarkako ikustaldia. Aita atxilotu zutenean, aurrez aurreko bat izan zuen, baina gero, hura ukitu ezinik egon zen bost urtez. Presoaren emazteak, arrebak eta bi seme-alabek miaketari uko egin ziotelako, aurrez aurrekorik gabe utzi zituzten.
5 iz. zuz. Epailearen aurrean bi pertsonak aldi berean deklaratzea, gertaeren egia jakiteko eta kontraesanak argitzeko egiten dena. Hori dela eta, epaileari aurrez aurreko bat egiteko eskatu dio abokatuak. Neska hil zuela aitortu duen gizonaren eta Benitezen arteko aurrez aurrekoa egiteko eskatu du. NDFko zuzendari ohiaren eta kazetariaren arteko aurrez aurrekoa agindu du Parisko Auzitegiak.
6 iz. kirol. Bi kirolarik edo taldek aurrez aurre duten norgehiagoka. Atezainaren parera iritsi da, eta bien arteko aurrez aurreko horretan aurrelaria lurrera joan da. Realaren eta Valentziaren arteko aurrez aurrekoa.

Aztergaia: aurrez aurreko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ko automatikoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): kendua.

aurrez ikusi
du ad.-lok. Ik. aurreikusi. Aurrez ikusi ezin ditugun aldaketak gerta daitezke. Aurrez ikusia zegoena aspaldi-aspaldidanik, heldu da azkenerako patuaren izenean. Erantzunak aurrez ikusi.

Aztergaia: aurrez ikusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): aurrez ikusi 97, Berria 55 (adib.: “Klima aldaketaren ondorioz, itsas maila aurrez ikusitakoa halako bi igoko dela diote”, “Donostiako Kursaaleko aurtengo emaitza ekonomikoek aurrez ikusitakoei eutsi egin diete”, “NASAko ingeniariek aurrez ikusi zuten egoera hori”), EiTB 39 (adib.: “Erabiltzaile Independenteen Federazioak aurrez ikusi duenez”, “astebetez gehiago egongo direla aurrez ikusi dute adituek”), Argia (“Emaitzak aski kezkagarriak dira, hainbesteraino non banku zenbaitek, txokea aurrez ikusita, Greziako zorraren kontrolpeko berregituraketa bat onartu duten hurrengo ordaintze-eperaino”), DiarioVasco 2 (“bereizi gabeko 200.000 tona zabor erretzea aurrez ikusten duela proiektuak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aurrez ikusi 83: Berria 18, Imanol Unzurrunzaga 8, Asisko Frantzizko 6, Jon Muñoz 6, Pello Salaburu 9, Koro Navarro 5, Ibon Uribarri 3, Xabier Olarra 2, Monika Etxebarria 2, Xabier Amuriza 2, Karlos Zabala, Rafa Egiguren, Juan Martin Elexpuru, Elizen arteko Biblia, Joan Mari Lekuona, Josu Zabaleta, Juan Garzia, Iñaki Mendiguren, Pello Lizarralde 2, Joxerra Garzia, Xabier Etxabe, Joxe Azurmendi, Xabier Arregi, Joseba Zulaika, Bernardo Atxaga 2, Itziar Otegi, Harkaitz Cano, Pello Zabala, Filosofiako Gida, Karlos Linazasoro.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: aurreikusi h. aurrez ikusi, espero izan. Gehiegi erabiltzen da. Jende asko biltzea aurreikusi dute*[e.] Jende asko biltzea espero dute. // Bilera etziko dago aurreikusita*[e.] Bilera etzi egitekotan dira.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es prever / fr prévoir: Elhuyar: aurrez ikusi/jakin, aurretik ikusi/jakin; aurreikusi // sumatu, susmatu // ezarri, esan / Nolaerran: aitzinetik ikusi, aitzinetik pentsatu, aurreikusi, aurrez ikusi // -tzea pentsatu, -tzeko asmoa finkatu // pentsatu, apailatu // kasu/egoera bat aipatu, aurreikusi / Zehazki: aurrez ikusi, aurreikusi, pentsatua izan / Labayru: aurreikusi, aurrez ikusi, aurrezagutu; igarri, -(r)i antza eman, -(r)i antzeman, -(r)i iritziak eman, ondorioak atera, uste izan, susmatu, susmoa eduki, -(r)i susmoa | usaina hartu, susmo izan, barrundatu, -(r)i zainak eman // prebenitu, -(r)i neurriak | aurrea(k) hartu, saihestu / Adorez5000: aurreikusi, aurrez ikusi // aldez aurretik pentsatu, asmo izan // susmatu, barrundatu // iragarri, agindu // neurriak hartu.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ikus aurreikusi arautua. [Arauen bertsio zaharrak aurreikusi h. aurrez ikusi zekarren, baina aldatu egin zuen Euskaltzaindiak].

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

Eraikuntza librea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EHk sartua (2016)

aurrezenbaki
iz. Telefono zenbakiei aurretik jartzen zaien zenbakia, eskualde, hiri edo herrialde batekoak beste batzuetakoetatik bereizten dituena. Atzerritik telefonoz deitzen denean, aurrezenbakia markatu behar da.

Aztergaia: aurrezenbaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: prefijo (teléf.)

aurrezka
adb. g. er. Kontra. Lege guztien aurrezka.

Aztergaia: aurrezka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

kontra.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lege guztien aurrezka.

aurrezki
1 iz. Aurreztu den dirua. Aurrezki guztiak xahutu ditu.
2 iz. Aurreztea. Aurrezkia bultzatu. Aurrezki arrunta. Epe jakineko aurrezkia. Ageriko aurrezkia.

Aztergaia: aurrezki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aurrezki(-)kutxa.

aurrezki kutxa, aurrezki-kutxa
iz. Korritu baten truke aurrezkiak ezartzen diren etxea. Gaur egun, honelako kredituak aurrezki kutxa gehientsuek komertzializatzen dituzte.

Aztergaia: aurrezki kutxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Grafia hobestekoa

aurrezki-kutxa , marratxoz lotua, da erabilera arrunteko forma (besterik da errotuluetan eta har dezakeen forma)

aurrezpen
iz. Aurrezkia. Aurrezpena bultzatuz eta energia iturriak ugarituz.

Aztergaia: aurrezpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: ahorro (acción).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

aurrezkia, eskugaina.

aurreztaile
adj./iz. Aurrezten duena. Emakume aurreztailea izan zen betidanik, gutiziarik batere gabekoa. BBK-ko buruak eskerrak eman zizkien aurreztaileei.

Aztergaia: aurreztaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-z(tu)+tz-.

aurreztik
adb. bizk. Aurretiaz, aurretik. Etorkizun diren zerak aurreztik ikusteko ahala.
Loturak

Aztergaia: aurreztik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aurreztik 2: Kk Ab II ("Euren erremintak eta aldatzeko soñekuak olezko kutxetan, sarrail-itxu bategaz itxita, aurreztik bialtzen zituezan Gaztelara mandazañen bitartez"), Otx ("Emakumia dozu [...] etxera etorri lettezan gora-bera ta nastiai, aurreztik ikusijaz, arpegi emoten dautsena") // Ik. OEH argitaratuan, aurrezti : Egikera onerazkoak, ap. DRA ("Amesak bere [pekatu dira], izan badira aurrezti gura izanikoak, edo ostean gustuz gomutauak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aurrezdik 1, Larrak ("Al bakan orregaz batera etorkizun diran zerak aurrezdik ikusiteko ala be ei yok Yaungoikoagandik"); aurreztik 7: D.M. Bernaola ("Bota eban andik eta ezarri eban lurrez kontrara guztia zatituteragiño; alantxe esan eban aurreztik Isaias Igarleak"), Euzkadi 1916 eta 1936 ("Baña aurreztik oldoztia ona ixaten da, gero zer jazo leikien", "laster ezkonduko da Tximelarre auzuneko Uriarte'tar Miren neskatilla abertzalia baserrittar batekin. Gure zorijonak aurreztik"), Anab Usauri ("Ni katolikoa naiz, ta egizko katolikoa, ori aurreztik aitortu nai dutan gauza da"), J.G. Etxebarria ("Eleizaren asikera ta arrigarrizko zabalkera edestu ta beraren amaitze aintzagarria aurreztik adierazoten da"), Larrak 2 ("aurreztik iragarrita dagon egunik beroenean luterrezko ormeari deutsala iminiko da", "gerorako aurreztik iragarri dautsazue tahnetza ta erregetze-itxaroa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aurrezdik : DRA (v. aurreztik); aurrezti : DRA (de antemano); aurreztik : DRA (previamente, de antemano), PMuj DVC (B previamente, de antemano, anticipadamente, anteriormente) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

azpisarrera gisa aurrez sarreraren barruan; kategoria eta adibidea sartzea proposatu da: adlag.: etorkizun diren zerak aurreztik ikusteko ahala.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tik.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

etorkizun diren zerak aurreztik ikusteko ahala.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aurreztik adlag. Bizk.: etorkizun diren zerak aurreztik ikusteko ahala [azpisarrera gehitu]

aurreztu, aurrez/aurreztu, aurrezten
1 du ad. Diruaren zati bat etorkizunerako gorde. Hainbeste urtean apurka-apurka eta nekearen nekez aurrezturiko dirua. Irabazten duenaren laurdena aurreztuz.
2 du ad. Baliabideez, energia iturriez eta kidekoez mintzatuz, gutxiago gastatu. Gipuzkoako Foru Aldundiaren planaren barnean, energia aurrezteko neurriak hartuko dituzte 28 enpresa horiek.

Aztergaia: aurreztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aurreztu, aurrez(tu), aurrezten. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aurreztu, aurrez(tu), aurrezten

aurri
1 iz. pl. arkeol., hist. Eroritako eraikin baten edo gehiagoren hondakinak. Monjardin mendiaren tontorrean Erdi Aroko gaztelu baten aurriak daude. Beste aldean, Presaetxe baserriaren aurriak ikusi ditugu.
2 iz. arkit., zuz. Eraikin baten hondamen egoera larria, berezko erabilera eragozten duena edo eraikina erortzea ekar dezakeena. Eraikinaren jabeak erantzukizuna du, eraikin osoaren edo horren zati baten aurriak eragiten dituen kalteen gain, baldin eta aurria gertatzen bada beharrezko konponketak ez egiteagatik. Alkateak adierazi zuenez, eraikin horri aurri-egoera izendapena eman diote.

Aztergaia: aurri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-10-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh 104 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko 1 aurri ("Maison qui n'a que le toit et les murailles" [...] "Ruina" DRA, que cita a Darric. Cf. aurritu) eta 2 aurri ("[AN-zuhaire], planta de raíz larga y hoja ancha").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aurri (eta aurrizko egoera, aurri-egoera, industria-aurri) 7: J. Agirre 2 ("Gaur egun ermita aurrizko egoeran aurkitzen da, utzikeria eta emandako tratu txarra direla medio", "Lanondoko paisajean ugariak dira txabolak, aurri-egoeran horietako asko"), Aita Santuen Erroman ("Sixtoren aitzindari batzuk [...] hasiera eman zioten hiria berreraikitzeko proiektuari, aintzinako aurriak zaharberritzeari zein Berpizkundeko estiloko eraikin berriak jasotzeari ekinez"), Lur eta Ingurugiro 2 ("Agente kutsatzaileei buruzko atal honetan, zabortegiak eta industria-aurriak aipatu beharko genituzke lurzoruen kutsadura kasu berezi gisa", "Iker itzazu zeu bizi zaren inguruan dauden zabortegiak, depositu-guneak, ibar beteak eta industria-aurriak"), Ibilien Dima ("Ganekortara helduko gara, beste eskorta batzuen aurriak eta artzain-txabola baten beheak dauden lekura alegia"), LandaTurismo 1999 ("erromatarren aurriak, tenplarioen misterioak, elizak eta soroak, lasai lasai haien historia noiz kontatuko diguten zain daude"); aurri egin 1, Tutankamon-en hilobia ("Tenpluok aurri eginda idoro nituen"); aurrigile 2, UZEI ("nire ahalorde-emailearena den etxean agertu diren bizio aurrigileak", "Bizio aurrigileak ageri dira etxean"); cf. aurritu 3.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aurri : HiztEn (1 teilatua eta kanpoko lau hormak baino ez dituen barne-zatiketarik gabeko etxea; 2 eraik. pl. eraikin bat edo multzo bat osorik edo zatika lurrera erori ondorengo gerakinak; aurri izan AS, aurri-zorian egon AS), Euskalterm 19 (hauetan besteak beste, aurri zorian 3 eta aurrizko egoera 1 aurri-egoera sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aurri : Izen geografikoen glosarioa, 2001 (eta aurri interesgarri); ik. Ajeak 36-38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aurri : ElhHizt (1 casa sin división interior que no tiene más que las paredes y el techo; 2 pl. [hondakinak] ruinas; ASak: aurri izan ser débil, estar desprovisto de medios, aurri-zorian egon amenazar ruina #mdash# un edificio), HiruMila (1 ruina; 2 débil, sin medios), Lh DBF (faible, débile), DRA (1 ruina; 2 en Fustiña y Cabanillas [N] dicen "echar aurri" por arrojar a volea, dulces, dinero, etc.; 3 casa sin división interior, no teniendo más que las paredes y el techo; 4 planta de raíz larga y hoja ancha; 5 débil, desprovisto de medios), PMuj DVC (choza, cabaña; flaco, débil, endeble) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

aurri 80: Argia 12, Berria 17, Deia 2, Deustuko Unibertsitatea 10, EHHA 10, EiTB 5, Elkar 4, Consumer 5, EAO 1, Gomylex 8, Karmel 4, Laneki 6, UEU 6.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: Zuz. aurri ‘ruina’, aurri ekonomiko, fisiko, tekniko, aurri-adierazpen (TN); Geogr., Arteak, Hirig. aurri.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es ruinas / fr ruines, vestiges: Adorez: 3 resto de edificios, ruinas; hondakin(ak), hondar(rak), aurri(ak), herexa, aztarna, hondakizun / Elhuyar: 2 (pl.) hondakinak, hondarrak, aurriak las ruinas de Babilonia: Babiloniaren hondakinak / Labayru: 4 pl. Restos de un edificio o varios hondakin, hondar / Zehazki: 3 pl hondakin(ak); (de algo que cae) erorkin(ak); (de algo que se rompe) hautsikin(ak): las ruinas del edificio siniestrado, eraikinaren erorkinak; las ruinas eran testigos de los bombardeos, hautsikinak bonbardaketaren lekuko ziren / NolaErran: décombres hondakin (pl.) – aurrikin (ZU).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Erabilera oso urriko forma

Iluna da jatorriaren aldetik, eta ez dirudi horren premia argia dagoenik (ordain posibleetan, cf. hondakin eta erruina).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Forma bitxi samarra da, baina erabilia eta beharrezkoa. Bi adiera jaso: batetik, Arkeologia eta Historia, eta hauek pluralean erabiltzen direla adierazi; eta, bestetik, Hirigintza, Arkitektura eta Zuzenbidearen ingurukoa.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

1) Arkeol., Hist.; 2) Hirig. [jakite-arlo hau ez dago jasoa], Arkit., Zuz.

aurrindu, aurrin, aurrintzen
da/du ad. Ipar. Egokitu, bat etorri. Gisa horretan eliza-legeak hobeki aurrinduko dira jendeen beharretara, eskualdeka.

Aztergaia: aurrindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aurrin, aurrintzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

egokitu, bat etorri.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'honi ez dio inork ere oharrik egin, eta hola onartu dugu oharrik gabeko zerrendan. Jartzen den proposamen hori da tradizioarekin lotzen dena. Baina hemen arazo bat sortzen da, zeren afinatu sarrera hola onartu genuen: afinatu, afina, afinatzen. du ad. Mus. Heg. h. tonuan jarri, aurrindu; Kontua da afinatu horren ordez aurrindu hobesten dugula, nahitaez holako esaldiak onartu behar ditugu: gitarra aurrindu du (eta ez, afinatu du). Arazoa da orain inoiz ere izan ez duen moduan erabiltzen dugula aurrindu, du aditzarekin hain zuzen ere. Bi bide ditugu: kendu aurrindu, edo onartu hemen erabilera berri bat bedeinkatzen ari garela. Ez dakit nolako arrazoibideak erabili ziren garai hartan (hasi berria nintzen, eta ez dakit nik bideratu nuen eztabaida) "afinatu" horren ordez "aurrindu" hobesteko. Hau da orduan erabili zen dokumentazioa: (ik. afinatu txostena); Nik hau proposatuko nuke, orduko Erabakia ez aldatzeagatik, jakinaren gainean tranpa egiten ari garela: aurrindu, aurrin, aurrintzen. Ipar. da/du ad. 'egokitu, bat etorri''.

 - [I102]: 'Nik ez nuke musikari egindako erreferentzia kenduko. 'Aurrindu'ren antonimoa, adibidez (orain sartzekoa ez balitz ere) 'desaurrindu' izan litekeelako'.

 - [E123]: 'nik ere ez dut beste irtenbiderik ikusten'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-05-25): 'sartu behar da bere lekuan'. Ik. afinatu sarrera. cf. oh. s.u. ajustatu. Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'OK nirea'.

aurritu, aurri, aurritzen
da/du ad. Ipar. Hondatu, higatu. Herriko eliza, aspaldian aurritzen hasia zena, bi hilabetez kartzelako langileek erreberritu dute.

Esaera zaharrak

Sukalde gizenegiak jabea du ahultzen eta etxea aurritzen.

Aztergaia: aurritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aurri, aurritzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

hondatu, higatu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'aurri' ez da sarrera; pentsatzekoa da, beraz, 'aurritu' aditza sartzeak ez dakarrela berekin 'aurri' hitza sartzea; dena den, gogoan izan zerbait behar dela 'ruina(s) / ruine(s)' euskaraz adierazteko; askotan 'hondakin(ak)' egokia izan daitekeen arren, arkeologian hobe litzateke beste bide batetik jotzea; Ibon Sarasolak arazo honi buruz Euskara Batuaren Ajeak liburuan esandakoa aintzat hartuz, 'erruina(k)' onartzea proposatzen dugu" (2002-09-02)

aurrizki
iz. hizkl. Hitzari aurrean ezartzen zaion morfema. Hitzari aurrizkia erantsi. Ez dugu aurrizkirik latinezko ad-, ab- eta gainerakoen indarra bihur dezakeenik.

Aztergaia: aurrizki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aurtemein
adb. Arestian, aspaldi ez duela. Aurtemein Inesek bere alabari esana. Aita, barka iezadazu, aurtemein hain idorki zure baimena hartu gabe utzi baitzintudan.

Aztergaia: aurtemein

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

arestian, aspaldi ez duela.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'aurtemein' edo 'artemein' behar du ('aurtemein'-i legokiokeen tokian ordenatuta dago, baina 'autemein' forma du); bestetik, Ibon Sarasolak Euskal Hiztegian 'artemein' hobetsi zuenez, Elhuyarren hiztegietan ere forma hori hobetsi dugu; zein dira 'aurtemein' hobesteko arrazoiak?" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. artemein.

aurten
adb. Urte honetan. Iaz ez nintzen joan, baina aurten oporretara joango naiz. Euskal egutegi berri bat agertu zaigu aurten. Aurten bertan.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Iazko asto hilak aurten lurruna. Iazko habietan aurten txoririk ez.

Aztergaia: aurten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: aurtengo .

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak
aurtengo
1 adj. Aurtengo gabonak. || Ez al duzu lanik aurtengo urtean?
2 adb. Aurtengo adina lan badugu hor.
Loturak

Esaera zaharrak

Iazko lapurrak, aurtengoen urkatzaile.

Aztergaia: aurtengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aurten sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

1 izlag.: aurtengo gabonak. 2 adlag. aurtengo adina lan badugu hor.

aurtiki, aurtiki, aurtikitzen
du ad. Ipar. Jaurti. Kanpora aurtiki zituzten. Zuetarik bekatugabea denak aurtiki beza lehenbiziko harria. Odola aurtikiz.

Aztergaia: aurtiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-11 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

aurtiki, jaurtiki

Euskaltzaindiaren Arauak

aurtiki, aurtikitzen. Ipar. du ad. 'jaurtiki'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

ik. jaurtiki

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aurtiki, aurtiki, aurtikitzen

Informazio lexikografikoa
Forma lehiakideen artean bat hobetsi

aurtiki eta jaurtiki, biak onartzekoak dira, jaurtiki primatuz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "oraingo zerrenda honetatik kentzea [proposatzen du]". (1993-02-10)

 - [E301]: [nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-05-23)

 - [I102]:  jaurtiki da hobestekoa. % 99tan forma luzeena jatorrizko forma da" (1995-01-10)

aurtikiarazi, aurtikiaraz, aurtikiarazten
du ad. Ipar. Aurtikitzera behartu. Urera aurtikiarazi zuen esklabo bat.

Aztergaia: aurtikiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aurtikiarazi, aurtikiaraz, aurtikiarazten. Ipar. du ad.

aurtikika
adb. Ipar. Aurtikiz. Birao aurtikika ibili. Ostiko aurtikika hasi.

Aztergaia: aurtikika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aurtikika: birao aurtikika ibili; ostiko aurtikika hasi.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

birao-aurtikika ibili, ostiko-aurtikika hasi

aurtikitzaile
iz. Ipar. Jaurtitzailea.

Aztergaia: aurtikitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aurtikitze
iz. Jaurtitzea. Bonba aurtikitze batean parte hartu zuten.

Aztergaia: aurtikitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

aurton
adb. bizk. Aurten. Aurton irakurri ditudan liburuen artean egin dut aukeraketa. Edith Warthonen jaiotzaren 150. urteurrena izan da aurton.

Aztergaia: aurton

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh35 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

AURTON (Forma con artículo de proximidad). Este año. Gaur nabaitu dot, lenengoz, / aurton, neguaren otza. Gand Elorri 172. Ez al deutsu ardura? / Guztiok dakigu: / Aurtongo kabia be / klaustroan daukazu. Gand Elorri 76. Aurton, bear bada, egingo dogu Lurdesera ostera be. EgutAr 9-2-1959 (ap. DRA).

LB 35 (Aizu 1, Berria 13, Deia 3, DiarioVasco 1, EiTB 1, ElCorreo 1, Elkar 1, Euskaltzaindia 2, Goiena 1, Jakin 5, Karmel 5, UEU 1); ETC 227

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: aurton adb. (B) este año / Adorez: aurton adb. este mismo año / Labayru: aurton 1 adb. este mismo año. Aurton ezkondu da gure lehengusinea / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

ausardia
1 iz. Arriskuen aurrean atzera egiten ez duenaren jokaera. Deusen beldur gabe, ausardia handiz. Euskaldunen artean horretarako kemenik eta ausardiarik ez dagoelako. Beren semeentzat ogia eskatzeko ausardia zutenak. Batzuek Zesarren handitasuna miretsiko dute, besteek etsaien ausardia.
2 iz. Ausarkeria. Zer ausardia eta lotsagabekeria den Jainkoari bere begien aurrean txarkeria egitea.
Azpisarrerak

Aztergaia: ausardia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-11-11
ausardiaz
adb. Ezeren beldurrik gabe; ausarkeriaz. Lotsagabekeria handian gelan sartu zitzaion, eta ausardiaz esan zion ez zuela agindutakoa betetzeko asmorik.
Loturak

Aztergaia: ausardiaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AUSARDIAZ, AUSARDIZ Osadamente, atrevidamente, audazmente. Gelara sartu zitzaion eta ausardiz esan zion. Lard 201. Ain lotsa gutxirekin ausardiaz zabilzala beragandik igesi bide galgarritan? Jauregui EE 1883a, 240. Gure izkuntza maite oni, bere jauregi barruan [...] ausardiz ta nabarben, norbaitek esi ta lokarriak jarri nai izan dizka. Ag EEs 1916, 118. Egan leio-aurretik, / txintaka txoria; / aren urren, ausardiz, / maiera iguzkia. Ldi UO 14. --Lepomendi edo Letamendi bardin deust --jardetsi eban ausardiz, mutikoak. Erkiag BatB 15

adib.: ausardia 1 iz. Arriskuen aurrean atzera egiten ez duenaren jokaera. Deusen beldur gabe, ausardia handiz. Euskaldunen artean horretarako kemenik eta ausardiarik ez dagoelako. Beren semeentzat ogia eskatzeko ausardia zutenak. Batzuek Zesarren handitasuna miretsiko dute, besteek etsaien ausardia. 2 iz. Ausarkeria. Lotsagabekeria handian gelan sartu zitzaion, eta ausardiaz esan zion ez zuela agindutakoa betetzeko asmorik.

ausardiaz 169: Ortzadar 2, Deia 6, Elhuyar, Consumer 2, Berria 98, EiTB 31, Jakin 4, Karmel, Argia 18, Erlea 2, DiarioVasco 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ausardiaz 126: Berria, Herria, Asisko Frantzizko, Elizen arteko Biblia, Jon Muñoz, Karlos Zabala, Patxi Zubizarreta, Juan Martin Elexpuru, Josu Landa, Fernando Morillo, Josu Zabaleta…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta sartzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa ausardia sarreran.

ausarditsu
adj. Ausardiaz betea; adorez betea. Ik. ausart. Elkano ausarditsua. Zaldun ausarditsu eta leialen gisa. Borrokarik gogor, zoli, zital, ausarditsuena egiteko ustean.

Aztergaia: ausarditsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. eratorpenean

ausarditu, ausardi, ausarditzen
1 da ad. g. er. Ausartu.
2 du ad. g. er. Adoretu.

Aztergaia: ausarditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ausardi, ausarditzen.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

da ad. 'ausartu'; du ad. 'adoretu'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Ausarditu: ene ustez, gutxi erabilia denez gero, -nik neuk behintzat ez dut inoiz entzun ez eta idatzirik ikusi ere- ez ote litzateke hobe, besterik gabe, ausartu forma erabilienera bidaltzea? ausarditu* e. ausartu'.

 - [E116]: 'Oso erabilia ez da, baina Agirrek, Aranak, Lardizabalek eta Oskillasok bederen erabili izan dute. Bestetik, ausarditsu ere onartu dugu (adibide asko ditu OEHn). Beraz, uste dut egokiena dagoen moduan uztea'.

 - [E123]: 'nik ere lantaldearen proposamena bere horretan onartuko nuke; lekukotasun gutxiagoko hitzak onartu ditugu'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'OK'.

ausarkeria
1 iz. Behar den begirune edo lotsaz ari ez denaren jokaera, egite edo esana. Horretaz hitz egitea ausarkeria gerta daiteke zenbaitentzat. Hango dantzaldi lizunak eta mutilen ahotik entzun behar izan zituen ausarkeriak. Barka nire ausarkeria; baina, nondik erdietsi dituzu hiru erloju horiek?
2 iz. Bere burua gehiegi arriskatzen duenaren jokaera edo egitea, gaitzesgarritzat hartua. Ausarkeria litzateke gerran jarraitzea.

Aztergaia: ausarkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
ausarki
1 adb. Ausardiaz. Asmoz eta jakitez, ausarki eta halere neurriz jokatzen baldin badakigu. Garbizaleen kontra ausarki mintzatzen zaigun hori. Ausarki erasotzea erdi garaitzea da. Hitzak ausarki tokialdatuz.
2 adb. Ausarkeriaz. Are ausarkiago mintzatzen. Zenbat eta ausarkiago aurreratzen garen, hainbat gogorragoa izango da hurrengoen oldarra atzeraka.
3 adb. Ugari. Ausarki jan eta edateko. Denetik emango dizu gogotik eta ausarki.
4 adj. Ipar. Ugaria. Hazkurri ausarkia.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Ausarki akometatzea da erdi garaitzea.

Aztergaia: ausarki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ausarki 1 'ausardiaz'. 2 'ugari'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ausarkian .

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. 'ausardiaz'; 2. 'ugari'

ausarkian
adb. Ipar. Ugari, ausarki. Burdin gider batek goiti eta beheiti darabil ponpa bat, ur garbia lurpetik ausarkian dakarrena. Opariak ausarkian gure haurñoentzat.
Loturak

Aztergaia: ausarkian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ausarki sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

ugari, ausarki.

ausart
1 adj./iz. Arriskuen aurrean atzera egiten ez duena; ausardia adierazten duena. Gizon ausarta. Zalakain ausarta ez da noski Baroja beldurtia. Ahalke dela, ez dela jendartean ausart. Ekinaldi ausartak. Egia ez dute ausartek baizik maite.
2 adj. Ausarkeria adierazten duena. Ele ausartak.
Azpisarrerak

Aztergaia: ausart

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ausart izan .

ausart izan
da ad.-lok. Ausartu. Ez naiz ausart zure aitzinean agertzera.

Aztergaia: ausart izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ausart sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

ausartu.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ez naiz ausart zure aitzinean agertzera.

ausartasun
iz. Ausardia; ausarta denaren nolakotasuna. Martirien eroapen handia eta ausartasuna.

Aztergaia: ausartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper