50535 emaitza bilaketarentzat - [5901 - 5950] bistaratzen.

ausartu, ausart/ausartu, ausartzen
da ad. Norbait, ezerk atzera eragiten ez diola, zerbait egiteko gauza izan. Bera izan zen hitz egitera ausartu zen bakarra. Plazara ateratzen ausartzen ez ginelako. Ausartuko nintzateke esatera Orixe gramatikaria dela gutxien asetzen nauena. Esaiozu, ausartzen bazara.

Aztergaia: ausartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ausartu, ausart(u), ausartzen. da ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

ausartu, ausart(u), ausartzen

ausartze
iz. Norbait, ezerk atzera eragiten ez diola, zerbait egiteko gauza izatea. Ik. ausardia.

Aztergaia: ausartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

ausartzia
iz. Ausardia, ausartasuna. Zerbait egiteko ausartzia hartu.

Aztergaia: ausartzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ausartzia 'ausardia, ausartasuna'.

Informazio osagarria
Zerrendako onartua baino forma gomendagarriagoa(k)

ausardia, ausartasun

ausaz
1 adb. Zoriz. Aldaketa linguistikoak eta soziolinguistikoak ez dira, ordea, ausaz gertatzen; gizarte mailako aldaketen ondorio dira.
2 adb. Beharbada, apika. Ipuin hau beste zenbait herritan ere bada; ausaz, Europa guztian. Bakezaleen bilerak ere ez dira, ausaz, aski. Adalbaldo dukea, gizon argia, ederra, ona eta donea ere bai, ausaz. Ausaz, galiziarren bat da gure simaurzale hau.

Aztergaia: ausaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoria-adierak emanez: adlag. 'beharbada, apika'.

ausazko
adj. Zorizkoa, zoriari dagokiona. Ik. menturazko. Hala ere, zerbaitek huts egingo du, ausazko aldagaiak saihetsezinak direlako.

Aztergaia: ausazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. supra aleatorio.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. aleatorio, zorizko.

Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2002-07): 'aleatorio* e. ausazko, menturazko (eta gero hitz hauek zerrenda orokorrean sartu)'.

ausente
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, ausente-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. absente].

Aztergaia: ausente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ausente* e. absente.

ausentzia
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ausentzia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. absentzia].

Aztergaia: ausentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh96 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

ausentzia iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ausentzia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. absentzia].

ausentzia 99; absentzia 284.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ausentzia 86; absentzia 64.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ausentzia* e. absentzia.

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Ez dirudi arrakasta handirik izan duenik oraingoz, baina ausentzia gaztelaniaz bakarrik erabiltzen da, nazioartekoa abs- hasia da. Ordezkatzea kostako bada ere, proposamena mantentzekoa da (hierarkia, krokodilo edo orkestra moduko forma nazioartekoetan egin den bezala).

ausiabar
1 iz. Buruhaustea, kezka. Ausiabar asko hartu gura duzu!
2 iz. Ausiabartza, hondamendia.

Aztergaia: ausiabar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ausiabar 'ausiabartza'.

Informazio osagarria
Zerrendako onartua baino forma gomendagarriagoa(k)

ausiabartza

ausiabartza
iz. Suntsipena, hondamendia. Guda kaltetsuek dakartzaten ausiabartza gaiztoak.

Aztergaia: ausiabartza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11
ausiki egin
1 dio ad.-lok. Hozka egin, hozkatu. Lotan nengoela, arratoi batek belarrian ausiki egin zidan.
2 dio ad.-lok. Ziztatu. Eguzkiarekin belztua eta euliak ausiki egina.
3 dio ad.-lok. Ezinegona sortu. (kontzientziak ausiki egin eta kideko esapideetan). Bihotzari ausiki egiten dion harra sekula ez da aldenduko bere barnetik. Ausiki egiten zion kontzientziak gauetan.

Aztergaia: ausiki egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ausiki1, ausikitzen
1 du ad. Hozka egin, hozkatu. Basurdeek ausikiko gaituzte gutxien ustean. Gau eta egun, behin ere ase gabe ausikitzen ari zaien eta ariko zaien harra, denbora joanez gerozko damua eta negarra.
2 du ad. Eztenaz ziztatu. Erleak inor ausikitzen duenean, ausikitzenago du bere burua.
3 du ad. Ezinegona sortu. (barrena ausiki eta kideko esapideetan). Zer ziren bihotza ausikitzen zioten duda ergelok? Barrura sartu den bakoitzean zalantza etikoek ausiki diote barrena.

Esaera zaharrak

Adausi degidala, baina ausiki ez nazala. Gure orak buztanaz daki balaku egiten, eta ahoaz ausikitzen.
ausiki2
1 iz. Hozkada. Txakur amorratuaren ausikitik begiratzeko. Sugearen pozoizko ausikia. Txakur horrek erausi gutxi, baina ausikia prest.
2 iz. Ziztatzea, zizta. Ik. ziztada. Mandeulien ausikiak.
3 iz. Ekintza txar bat egin delako usteak uzten duen nahigabea edo ezinegona. (kontzientziaren ausikia eta kideko esapideetan). Ik. har 3. Zenbat eta gorago igo bertutean, hainbat eta bortitzago izan ohi da kontzientziaren ausikia.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Adausia eta ausikia behingoaz ukan ditut. Astoaren balakuak, ostikoak eta ausikiak.
ausikiarazi, ausikiaraz, ausikiarazten
du ad. Hozka eginarazi.

Aztergaia: ausikiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ausikiaraz, ausikiarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

dio ad.

ausikika
adb. Ausiki eginez. Hozkaka eta ausikika ari dela.

Aztergaia: ausikika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
ausikilari
adj. Ausikitzen duena. Txakur zaunkaria ez da ausikilaria. Liztorrak ausikilari dira, minki ausikitzen dute; ordea, eztirik ez argizaririk ez dute egiten.

Aztergaia: ausikilari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  'ausikilari. Horren inguruan bada esamolde ezagun-ezagun bat, zerrendaratzeko modukoa izan daitekeena: txakur zaunkaria ez da ausikilaria'.

 - [E116]: 'Nik ezagutzen dudan esaldia antzekoa da, baina ez berdina: txakur zaunkaria ez da ausikilaria. Hau sartzea proposatzen dut (Zerbitzarik ere biltzen du hau bera)'.

 - [E123]: 'zein da AUren eta zure adibideen arteko aldea?'

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'nire hanka sartzea AUk arrazoia'.

ausikitzaile
adj. Ausikilaria. Kukuso jauzkari eta ausikitzaileak.

Aztergaia: ausikitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

auska
1 adb. bizk. Borrokan. Elkarren artean auska eta ukabilka.
2 iz. bizk. Borroka. Prestatu ziren beste auska gogorrago baterako.
Azpisarrerak

Aztergaia: auska

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

auska Bizk. / AS: auskan egin 'borrokan egin'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

B

Esapide ohiko(en)ak

auskan egin: ik. borrokan egin

auskalo
interj. Hitz egiten duenak zerbait inondik ere ez dakiela adierazteko erabiltzen duen hitza. (Bera bakarrik, erantzunetan erabil daiteke; ondoan galdetzaile bat edo galdetzaile batez hasten den mendeko perpausa har dezake). Ik. nik dakita; nik al dakit;  + nork jakin; nork daki; batek badaki; batek jakin; Jainkoak daki. —Non da Anton? —Auskalo. Auskalo noiz (etorriko den). Auskalo non (dagoen).

Aztergaia: auskalo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
auskan egin
du ad.-lok. bizk. Borrokan egin. Auskan ere sarri egin genuen horren semeak eta nik.

Aztergaia: auskan egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: auskan egin 'borrokan egin'.

ausnarri
iz. naf. Oinaztura, tximista.

Aztergaia: ausnarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Naf.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

oinaztura, tximista.

austenita
iz. Burdinaren aldaera alotropikoa, karbonoa disoluzioan duena eta 910 °C-tik 1394 °C-ra egonkorra dena. Bide batez, aipatzekoa da austenita ez dela magnetikoa.

Aztergaia: austenita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2002-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

austenita 11: MetalurFisi 10 (adib.: "Burdinurtu grisa astiro solidotzean, azaltzen diren lehenbiziko osagai solidoak austenitazko dendritoak dira, tenperatura eutektikoraino iritsi arte berauen tamaina gero eta handiagoa izanik", "Lehenengo bi kasuetan, austenita osoa transformatu arte, hozketa oso mantsoa izaten da", "Austenita gero eta homogenoagoa baldin bada, hoztuta lortzen den egitura gero eta orritsuagoa izango da"), Fraktografia ("Hauetako adibide bat altzairuen austenitaren ale-mugetan gertatzen den fosforoaren segregazioa da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

austenita : HiztEn (Metal. karbonoaren soluzio solidoa gamma burdinatan); LurE (Kim. gamma burdina eta karbono disoluzio solidoa; altzairuek izaten duten osagai mikrografikoa da); Euskalterm 3 (hauetan hondar-austenita 1) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

austenita : EskolaHE (Kim. gamma burdinaren eta karbonoaren soluzio gotorra) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Metal.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): austenita iz.

austenitizazio
iz. Burdin aleazio bat eraldaketa-tenperaturaren gainetik berotzea eta austenita-egoerara eramatea.

Aztergaia: austenitizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

austenitizazio 4, MetalurFisi ("austenitizazio osoa erabiltzen denean, ferrita eta perlita orritsuz osatutako egitura lortzea izaten da helburu nagusia", "Tratamendu-tenperaturaren ikuspuntutik, suberaketa ondoko taldeetan banatzen da: austenitizazio osoa, austenitizazio ez-osoa eta tratamendu azpikritikoak", eta izenburu bezala, "austenitizazio osoko eta ez-osoko suberaketa-egiturak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

austenitizazio : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Metal.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): austenitizazio iz.

austeritate
1 iz. Soiltasuna, lagungarri eta apaingarririk eza, behar-beharrezkoa bakarrik onartzen duenaren nolakotasuna. Austeritate neurrien aurka berriro ere greba egingo dute gaur Greziako langile publikoek.
2 iz. Moralaren arauekiko zorroztasuna.

Aztergaia: austeritate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-05-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

austeritate 6: Ainhoa Larrañaga (“ez bakarrik– elkartasuna, berdintasuna, austeritatea, justizia soziala...”), Edorta Agirre (“euskal bazkalkide ugari, karta euskaraz, zerbitzari denak euskaldun, kromatismoa, austeritatea...”), Harkaitz Cano (“Administrazioaren austeritateari egin dion aipamena gustatu zait”), Maite Asensio (“Krisiaz ere mintzatu da, «zuhurtasun politikotik, austeritatetik, eta korrupzioaren aurka eginez» erantzun behar zaiola esan du”), Berria (“Neurri horren bidez «zuhurtasuna eta austeritatea» erakutsi nahi du Bilbon sortutako bankua”), EiTB (“2010 urteko Estatuaren Aurrekontu Orokorretan gizarte gastuaren austeritateak eta mantentzeak izango dute lehentasuna, adierazi du Salgadok”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: austeritate : Imanol Murua (“Ezker Batua indar politiko zuhurra da, justiziaren aldekoa, sendotasuna badugu alde guztietatik egiten dizkiguten erasoei eusteko, eta neurriz jokatzen dugula erakusten ari gara kanpainan ere, austeritatearen zentzuan”), Xabier Amuriza (“Honek ezein estatuk permititzerik ez daukan indisziplina zekarren: austeritatea estatuen autoarautzeen zati bat da”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

hedatu gabea.

Nazioarteko forma da

nazioartekoa da eta azken boladan oso erabilia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Austeritate: austero eta austeritate kontzeptuak ezin utzizkoak ditugu, euskaldunok, eskuarki, oso gureak sentitzen ez diren "bertuteak" diren arren. Gainera, inguruko hizkuntzetan badira: esp. austero, austeridad, fr. austère, austerité, ingl. austere, austerity. Alemanez ez dago, Auster 'ostra' delako, seguraski'.

 - [E116]: 'hainbeste mila urtez utzi ditugu hitz hauek bazterrean (kontzeptuak, segur aski, ez) eta beste modu batzuetara moldatu gara. Ez dago inolako adibiderik ez OEHn (alta gure idazle anitz aski austeroak ziren!), ez EEBSn, ez hiztegietan, ez egungo ereduzko prosan, ez inon ere. Uste dut hau ezin den sartu inola ere. Baten batek erabili nahi badu, eskura du hitza'.

 - [E123]: 'bat nator PSren proposamenarekin. Ez dabilen hitzik ezin dugu sartu, ez bada, behintzat hitz desegokiren baten ordain gisa proposatzeko. Eta, kasu honetan, latz, gogor¸estu, zorrotz… aurkituko ditugu hiztegietan austero izenondoaren ordain'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'OK'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): austeritate

austral1
1 adj. Hemisferioez mintzatuz, hegoaldekoa. Hemisferio australa.
2 adj. Hego poloaren ingurukoa. Ozeano Australa. Lurralde australak.

Aztergaia: austral

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Erdara/euskara hiztegietako datuak

ap. Zehazki: austral.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

austral izond.:Ozeano Australa 'Ozeano Antartikoa'.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(Argentinako dirua, 1985-1991 artean erabilia).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: austral 2 iz. (Argentinako diru zaharra).

austral2
iz. Argentinako diru unitatea (1985-1991), pesoa ezarri zen arte.

Aztergaia: austral

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Erdara/euskara hiztegietako datuak

ap. Zehazki: austral.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

austral izond.:Ozeano Australa 'Ozeano Antartikoa'.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(Argentinako dirua, 1985-1991 artean erabilia).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: austral 2 iz. (Argentinako diru zaharra).

australiar
1 adj. Australiakoa, Australiari dagokiona. Australiar eleberrigileak.
2 iz. Australiako herritarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: australiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

E. Garmendia (“mende honetako idazle australiar ospetsuena da”, “Opera australiarra”, “filma australiarrak”, “Egun australiarrak”), N. Balluerka (“australiar primitiboen bizitzetan”, “Australiar totemismoari buruzko beronen liburuan”), OinEntz (“ekialdeko australiar korrontea”), D. Urbistondo (“gaur australiar egina nago”), X. Kintana (“Australiar jatorria du”), Egunk (“azken urteotan australiar literaturan”, “egile australiar horien artean”, “australiar idazleen ordezkaritza”, “australiar literaturan", “australiar kontzientzia literarioaren sorreran ageriko garrantzia izan dute”), J.A. Sagastizabal (“Aktore eta sukaldari australiarra”), J. Ossa (“Mendian aurkitzen dituzten elikagaiei «mendiko zanpa» deitzen diete australiarrek”), Txirringa (“Jakina, Andrew, ingeles eta australiarrekin zindoazena, oker ez banago”), B. Atxutegi (“Australiarren bizikerea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ZTC: australiar 11.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Kategoriak aipa litezke: «iz. eta izond. edo izlag.»

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): australiar iz. eta izond. edo izlag. (herritarra). [kategoriak gehitu dira]

australopiteko
iz. Afrikako hegoaldeko antropoide fosila, duela 4-5 milioi urte eta 2 milioi urte artean bizi izan zena eta harria lantzeko gai zena. Lucyren anatomia bezain ongi ezagutzen dugun australopiteko espezierik ez dago, baina badirudi australopiteko guztiek zutela, gehiago edo gutxiago, bi hankatan ibiltzeko gaitasuna.

Aztergaia: australopiteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-10-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): australopiteko

austriar
1 adb. Austriakoa, Austriari dagokiona. Wolfgang Dressler austriar hizkuntzalaria.
2 iz. Austriako herritarra. Austriar gehienak katolikoak dira.
Azpisarrerak

Aztergaia: austriar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Mde Pr (“Britaindar eta Austriar miliondunak atzipetzeko”, “Schneider Austriar mediumaren bidez”, “Austriar irakasleak”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

JZale (“Oneik urten da bereala 1.000 bidezti aleman eta 200 Austria'tarrek ikertu eben”), Euskararen liburu zuria (“Schuchardt austriarra”), Xake (“Ernesto Carlos Falkbeer maixu austriarra”), IMuj (“Stefan Zweig idazle austriarra”, “kontagai austriarra”), A. Irigoien (“Wolfgang Paalen pintore austriar-mexikar surrealista”), Mde (“Austriar irakasleak”), J. Zubikarai (“austriar guda-sail-burutxo oia”), Argia (“austriar lehendakariaria”), Jugoslavia (“XVII. mendearen amaieran austriar habsburgtarrek konkistatu zuten arte”), Filosofia/DBHO (“austriar filosofo ezaguna”), J.A. Agirre ("austriar gortean”), X. Gereño (“15ean Alpe mendiak igotzen hasten da austriarrak gonbatitzeko”), HAEA (“1920ko Austriar Konstituzioa”, “Austriar Konstituzioak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ZTC: austriar 10.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Kategoriak aipa litezke: «iz. eta izond. edo izlag.»

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): austriar iz. eta izond. edo izlag. (herritarra). [kategoriak gehitu dira]

autarkia
1 iz. Bere beharrak bere ekoizpen ahalmen soilaz, atzerrira jo behar gabe betetzen dituen herri edo estatuaren egoera. Autarkia politika. Autarkian bizi dira.
2 iz. Norberak ekoizten dituen ondasunetatik bizitzeko gaitasuna.

Aztergaia: autarkia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa
autarkiko
adj. Autarkiari dagokiona. Dirua erabiltzeko ohituraren zabalkundearen ondorioz, apurka-apurka, ekoizpen-sistema autarkikoa pitzatu egiten da. Propaganda lagun, lurralde independentea, totalitarioa eta autarkikoa sortu zuen.

Aztergaia: autarkiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: sartzekoa.

autentiko
adj. Egiazkoa, benetakoa.

Aztergaia: autentiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): autentiko izond. 'egiazkoa, benetakoa'

autismo
iz. med. Nahasmendu psikologikoa, norberaren barnera biltzea eta kanpoko munduarekiko interes falta ezaugarri dituena.

Aztergaia: autismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

autista
1 adj./iz. med. Autismoa duena. Hamabost urteko ume autista bati buruz idatzi du. Ezagutzen zuen musikagile autista bat aipatu zidan. Ikustaldi bat egin behar niola berak ezagutzen zuen autistarik interesgarrienari.
2 adj. med. Autismoarena, autismoari dagokiona. Zein dira jokabide autistak? Denborarekin lortuko dela azpitaldeak bereiztea sindrome autista dutenen artean.
3 adj. Bere barnean biltzen dena, ingurukoekiko interesik ez duena. Erakunde horren jarrera autista eta liskartia elkarlan ireki eta berritzailea trabatzen ari da etengabe.

Aztergaia: autista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

auto
iz. Automobila. Ik. beribil. Auto bat bere bidetik atera zen, eta beste bat aurrez aurre jo zuen. Hobe dugu autoa hartu eta hemendik alde egin. Neurriak hartzeko eta, ezinbestekoa ez bada, autorik ez hartzeko eskatu die herritarrei.

Aztergaia: auto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

auto(mobil), beribil

Jatorrizko forma

eriauto

Euskaltzaindiaren Arauak

auto Sin. automobil, beribil. / AS: auto(-)argi.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

ik. halab. automobil, beribil

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "auto. Hitz horrek hiru adiera ditu behintzat, eta bat baino ez da ageri Hiztegi Batuan. Hori osatu beharra dago: auto 1 Sin. automobil berebil; auto 2 Zuz.: auzi nagusi baten funtsari edo formari dagozkion eta epairik behar ez duten arazoak erabakitzeko ebazpen judiziala; auto 3 Lit.: "Composición dramática de breves dimensiones y en la que, por lo común, intervienen personajes bíblicos o alegóricos"; adibidez, "autos sacramentales" (Real Academia Española de la Lengua, Diccionario de la lengua española, 2001)".

 - [E208]: "Auto-antolaketa, autobalio, autobalorapen, autoebaluazio, autoedizio, autoelikadura, autoenergia, autoernalkortasun etab. Grezierazko auto hita aurrizkitzat daukaten hitz hauei buruz zerbait esan beharra dago. Alde batetik horietako asko ez dira nazioartekoak, ingelesak kasu askotan self-, alemanak selbst- eta errusierak camo- (samo-) darabiltzatelako. Latinetiko hizkuntzek darabilten sistima aski bitxia da, kasu askotan hibridoa baita: aurrizkia grezieraz eta bigarren partea latin-errokoa. Guk bitxikeria bera eginen genuke bigarren elementu hori esukaraz jarriz gero: autoantolaketa, autobalio, autoelikadura modukoekin. Zergatik ez geure buru- bultzatu, georgierak bere tavi 'buru'rekin egiten duen bezala? Bere burua elikatzea badugu, zer arazo dago buru-elikadura onartzeko edo, bere burua ernaldu-tik buru-ernalkortasun hitza egiteko? Hortxe dira, adibidez, buruiritzi, buru-kalteko, buruentar, buru-eskaintza, burugain, burujauzi, burujope edo burujabe bezalako hitz zahar eta aspaldian sortuak, euskal sen jatorraz sortuak. Ene ustez ez genuke bide hau erabat baztertu behar. Gogoan izan, gainera, erdarazko auto-dun hitz asko euskaraz 'automobil'tzat ere har daitezkeela: zeinek dio, adibidez, erregaia ez dela auto-elikadura? Bide horretatik datozkigu auto-berina, autobide edo autobus, adibidez".

 - [E116]: "Ez dut batere argi hitz honek erdaraz dituen esanahi berberak eman behar dizkiogunik euskaraz ere: zalantzan jartzen dut literaturako esanahi hori (orduan "cantiga" ere sartu behar dugu? Edo "jarcha"? "Fede-autoa" esan behar dugu?). Oraingoz ez nuke sartuko. Badirudi zuzenbidekoa gehiagotan erabiltzen dela, baina hori ere espainolaren kontua da: ingelesak, adibidez, "epaile idazkia" esanez konpontzen ditu holakoak, biderik praktikoena aukeratuz. Horrenbestez, bere horretan utziko nuke oraingoz "auto" hori, arautua zegoen gisan. Beste kontu bat da XK-k dioena, uste baitut hor badela eztabaidatzeko puntu interesgarri bat, baina hemen ere, asmakizunetan hasi beharrean, uste dut egokiagoa dela idazleei bere lana egiten uztea. Gehienez ere, lantalde batek hartu beharko luke gai hau eta proposamena egin. Gainera, onartutako zerrendan badira "auto"-rekin sortutako hitzak. Beraz, uste dut zuhurrena dela gauzak dauden bezala uztea".

 - [I102]: "Baina arazoa aztertzeko batzordeñoa izendatu beharko litzateke".

 - [E123]: "bat nator PSren proposamenarekin auto sarrerari dagokionez. Bestalde, interesgarri izan daiteke hemen ere auto-dun hitzei batera ematea begiratu bat, banan-banan eztabidatzen ibili gabe. Nire iritziz: a) Tradizioa eta erabilera hartu behar ditugu kontuan eta ikusi zein hitzek egin duten bidea buru-rekin eta zeinek ez. Hor ere, garai bateko buru- guztiek ez baitute bide bera egin; b) Tradizioaren eta gaurko erabileraren bermerik ez dugunean, ez nuke sartuko geuk bultzatutako buru-+izena moduko berririk. Hobe, nire ustez, hitzei beren bidea egiten uztea".

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): "PROPOSAMENA: "auto | EArau: Sin. automobil, beribil; AS: auto(-)argi oraingoz hori sartu bakarrik. Eta bi eskaera: auto zuzenbideko esanahiarekin zuzenbideko lantaldeak aztertu behar du, eta autoebaluazio, autoantolaketa, autoedizio, etab. hiztegiko lantaldeak aztertu behar ditu eta proposamenak egin".

auto argi, auto-argi
iz. Autoetan, aurreko eta atzeko argietako bakoitza. Bi auto argik gauaren iluna urratu zuten.

Aztergaia: auto argi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "autoargi [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): sarrera ematea erabaki da.

auto elektriko
iz. Egungo prezioekin, lau aldiz merkeagoa da auto elektriko baten bateria kargatzea, autoaren depositua gasolinaz betetzea baino. Auto elektrikoak aldaketa eragingo du denon bizi-ohituretan.
Ohiko lexiak

Aztergaia: auto elektriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da

auto gidari, auto-gidari
iz. Auto gidari bat hil da, Araban izandako istripu batean. Bide horietan txirrindulariei lehentasuna eman behar diete auto-gidariek.
auto ilara, auto-ilara
iz. Ibilgailuek errepidean eratzen duten ilara luzea, oztopo edo pilaketaren baten ondorioz gertatu dena eta oso motel edo geldialdi askorekin aurrera egiten duena. Bi kilometro inguruko auto ilarak sortu ziren. Auto ilara handiak egin ziren istripuaren ondorioz errepidean. Gainerakoan, ohiko auto-ilarak ditugu Bilboko sarrera-irteeretan.
auto istripu, auto-istripu
iz. Bi pertsona hil dira auto istripu batean Iruñean. Auto-istripua izan zuen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: auto-istripu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): auto-istripu 140: Deia (“lagun min-mina zenuen horrek auto-istripu baten semea galdu duela jakitea”), Elhuyar 7 (adib.: “1960. urtean hil zen, auto-istripuz”), Berria (“Juanjo joan zaigu, auto-istripu latz eta lehor batean“), EiTB 122 (adib.: “60 urteko gizonezko bat hil zen atzo auto-istripuz NA-4041 errepideko 1,7. kilometroan“), Argia 9 (“Eta zer, azkenean bahiketarik, desagerpenik, auto-istripurik... bonba nuklearrik edota martzianorik ez badago?”); auto istripu 243: Consumer 3 (adib.: SAHS duten gaixoek auto istripua izateko arrisku handiagoa dute”), Berria 184 (adib.: “Auto ilarak sortu dira bi auto istripuren ondorioz”), EiTB 46 (adib.: “24 urteko gizaseme bat hil da Zeberion izandako auto istripuaren ondorioz“), Jakin (“auto istripu batean hil ondoren”), Argia 3 (“Ardi Beltzako kazetari eta zuzendari izandakoak auto istripu larria izan zuen 2002an”), DiarioVasco 6 (adib.: “auto istripu larria”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: auto(-)istripu 348: Berria 301 (adib.: “Bi kideek auto istripua ukan dute elurraren ondorioz”), Herria (“legez kontrako urruntasun horrek sortzen dituen ondorio txar guziekin, bideko auto istripuak barne”), Edorta Jimenez 6, Iñaki Mendiguren 10, Harkaitz Cano 4, Jokin Urain 3, Karlos Zabala 2, Iban Zaldua 4, Iñigo Aranbarri 3, Oskar Arana 2, Xabier Olarra, Imanol Zurutuza, Patxi Iturritegi, Ramuntxo Etxeberri, Monika Etxebarria, Txema Ramirez de la Piscina, Anjel Lertxundi, Joxan Elosegi, Joan Mari Irigoien, Pako Aristi, Lander Garro, Daniel Landart.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa ematekoa da auto sarreraren barruan.

auto-stop
iz. Oinezko batek errepide ertzean gidariei keinu berezia eginez eraman dezaten eskatzea; bidaiatzeko modu hori bera. Auto-stop egin beharrean gertatu zen. Auto-stopean joan zen Baionara.

Aztergaia: auto-stop

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: autostop / LurE: - / ElhHizt: autostop / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

auto-stop egin beharrean gertatu zen; auto-stopean joan zen Baionara.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "autostop: [nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  'auto-stop Gauza jakina da auto-stop sasikoa dela, footing bezala EZ DELA ingelesa'.

 - [E116]: 'HK-k arrazoia du, baina uste dut hemen borroka galdua den. Gutxienekoak betetzen ditu (espainiera eta frantsesa), eta hori da gehien erabiltzen dena. Nik sartuko nuke'.

 - [E123]: 'nik ere sartuko nuke, ez baita besterik erabiltzen'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'auto-stop: auto-stop egin beharrean gertatu zen; auto-stopean joan zen Baionara'.

autoan ibili
da ad.-lok. Garai horietan, autoan nenbilenean, zikloturista batekin gurutzatzean, ezin nion inbidiari eutsi. Ibiliz ikasten da oinez; autoan ibiliz ikasten da gidatzen. Zure autoan dabilela ikusten badute, pentsatuko dute ihes egiten lagundu diozula.
Ohiko lexiak

Aztergaia: autoan ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

autoan joan
da ad.-lok. Jean-Pierreren autoan joan ziren porturaino. Bi kilometro eskasera dago Oroko santutegia eta autoan joan daiteke bertaraino.
Ohiko lexiak

Aztergaia: autoan joan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

autobabes
iz. Babes-plana, erakunde batek edo pertsona batek arriskuen aurrean edo larrialdietan hartu beharreko neurriak aurreikusten dituena. Ik. autodefentsa. Autobabeserako plan bat egitea, erregelamendu bidez ezarritako eduki eta prozedurak bilduko dituena, eta plan hori eta hartutako autobabeserako gainerako neurriak administrazio eskudunari jakinaraztea. Autobabesa eta segurtasuna mendi jardueretan.

Aztergaia: autobabes

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh187 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): autobabes 25: Laneki (“Zerbitzu horien asmoa da autobabeseko eta autozaintzako mekanismoen bitartez gizabanakoak bete ezin dituen hutsuneak betetzea”), Berria 12 (adib.: “Osasun etxeei, ikastetxeei, gai arriskutsuekin lan egiten duten enpresei eta astialdirako guneei dago bideratuta legea, besteren artean, eta autobabeserako plan bat izatea eskatuko zaie”), EiTB 4 (adib.: “Euskal gizartearen segurtasuna handitzea du helburu, autobabeserako plan bat izan beharra ezarrita”), DiarioVasco 8 (adib.: “Autobabesa eta segurtasuna mendi jardueretan" ikastaroa antolatu du”) // (2020): autobabes 184 (horietatik EHHA 89, Laneki 56); autodefentsa 373; ez dugu autoprotekzio formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: Ez dugu aurkitu autobabes formarik // (2020): autodefentsa 39; ez dugu aurkitu autobabes, autoprotekzio formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu autobabes formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es autoprotección / fr - : Elhuyar: nork bere burua babeste; autobabes / NolaErran: - / Zehazki: burubabes, autobabes / Labayru: - / Adorez5000: -.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: autobabes (4), autodefentsa (4).

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Erabilia da, baina ez dago hain zabaldua. Oraingoz bebil.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Asko erabili da, eta jasotzekoa izan liteke.

autobia
iz. Espainiako estatuko errepide zabala, autobideek bezala bi noranzkoak bereizirik dituena, baina haiekiko hainbat desberdintasun dituena, bereziki diseinuaren aldetik. Opor sasoian, autobide eta autobietako zerbitzuguneetan etengabekoa izaten da ibilgailuen sartu-irtena.

Aztergaia: autobia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

autobia (Espainiako autoviak oraingoz izendatzeko).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: erdarakada da eta kentzea hobe

 - [I102]:  "Autobia/autobide: nire ustez ez dauka zentzurik gaztelaniaz "autovía" esaten delako, guk berba hori euskaraz sartu behar izatea, azken batean "bidesaririk gabeko autobideak" baino ez direlako. Nahi bada, autobide sarrerako azpisarrera gisa ondokoak eman daizteke: "bidesaridun autobide" eta "bidesarigabeko autobide"".

 - [E116]: "hau arautua dago, eta ez dut uste orain eztabaidatu behar denik berriz ere. Beraz, bere horretan uzti behar da, argumentu horiek berberak izan genituelako mahai gainean bere garaian. Nolanahi ere, ez da egia autobiak "bidesaririk gabeko autobideak" direla".

 - [I102]: "PS, arauturiko berba bat eztabaidatzeko zeintzuk diren bete beharreko baldintzak ezagutu gura nituzke. Eta bidesaririk gabeko 'autobideak' ez badira, zer dira 'autobiak'? Neure gaztelanian behintzat hori da dagoen diferentzia bakarra, eta diferentzia hori ez da beste hizkuntzetan egiten. Alemanez, esate baterako, 'Autobahn' erabiltzen da bakarrik, eta alemanez egiten den herrialdeetan dauden 'autobide bidesaridun' apur bakarrak ordaintzeko autobideak direla esaten da eta kitto. Ingelesez gauza bera egiten da 'Freeway' berbarekin, 'Highway' direlakoak 'errepide' arruntak baitira".

 - [E123]: "kasu honetan ikusten ez ditudan bezalako argudioak beharko genituzke lehen itzulian arautuak aldatzen hasteko".

 - Erabakia: BAgiria (1995-11-24): autobia onartu da Espainiako erabilera hori adieraziz.Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): "utzi lehen bezala: autobia".

autobide
iz. Ibilgailu motordunentzako errepide zabala, babestua, bidegurutzerik gabekoa eta bi noranzkoak bereizirik dituena. Frantziako autobideak. Autobide sarea. Ordainpeko autobidea. Autobidean bidesaria ordaindu.

Aztergaia: autobide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410T]: "autobidesartzen da, eta beste hainbestetan bezala ez da horren adierarik mugatzen. Gaur egun eman al daiteke hitz hori zerrenda batean, bera bakarrik eta beste batzuk kontuan hartu gabe? (autobide, autoestrata, autobia, autopista...)" (Xanti Iruretagoiena, 1994-05-25)

 - [I102]: hemen autobide/autoestrata arazoa konpondu beharko litzateke, alegia, autovía/autopista bikotearena" (1995-01-10)

autobiografia
iz. Norbaitek bere buruaz egiten duen biografia. Poesia liburu bat eta hiru ataletan banatutako autobiografia eman zituen argitara.

Aztergaia: autobiografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
autobiografiko
adj. Autobiografia-izaera duena. Obra guztiak dira autobiografikoak hein batean.

Aztergaia: autobiografiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

autobus
iz. Bidaiari asko garraia ditzakeen beribila. Ibilaldia Urkulun amaituko da eta han autobusa hartuko dute Azpeitira itzultzeko. Norabait autobusez joan. Autobusean zihoala. Agurainen eskola-autobus bat irauli da.

Aztergaia: autobus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: autobus(-)geltoki.

autobus geltoki, autobus-geltoki
iz. Autobusentzat berariaz prestaturiko geltoki handia. Iruñeko autobus geltokitik aterako da manifestazioa.

Aztergaia: autobus geltoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-01-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "ondo dago, autobus-geraleku-arekin egin behar da diferentzia. Era berean, autobusbide eta ez autobuslinea" (1995-01-10)

autodefentsa
iz. Norberaren buruaren defentsa. Ironia autodefentsarako mekanismo bat da.

Aztergaia: autodefentsa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. autobalio.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-defentsa.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper