50535 emaitza bilaketarentzat - [6001 - 6050] bistaratzen.

autonomiko
adj. Autonomia-erkidegoarena, autonomia-erkidegoari dagokiona. Hauteskunde autonomikoen atarian. Administrazio autonomikoko goi mailako ordezkaria. Zapatero bezala behartuta dago legebiltzar autonomikoen erabakiak errespetatzera. Presidente autonomikoak.

Aztergaia: autonomiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

autonomismo
iz. Politika-sistema, estatu bat osatzen duten eskualde edo erkidegoen autonomian oinarritzen dena; sistema horren aldeko doktrina. Autonomismoak ez ditu bete, inondik ere, abertzaleen ametsak.

Aztergaia: autonomismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): autonomismo 56: Berria 49 (adib.: “Uste du horrela saihestu ahalko duela EAJ autonomismoan iltzatuta geratzea“), EiTB (“gehiago garatuko ez den autonomismoa gaindituz”), Jakin 2 (adib.: “federalismoaren ereduari jarraituz edota autonomismoaren ereduaz baliatu”), Argia 4 (adib.: “antiseparatismoa, autonomismoa edo independentismoa zela medio“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: autonomismo 18: Berria 17 (adib.: “Hortik aurrera beste hainbat irakurketa egin nahi izan dira; zenbaitzuek esan dute autonomismora itzultzea dela”), Iñigo Aranbarri (“Autonomismo ahoxuriaren zer-nola horiek, zehaztasunik gabeko definizioak, egitateak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

eratorri egokia da, erabilia eta onartzekoa.

autonomista
adj./iz. Autonomiaren aldekoa. Estaturik gabeko nazioetako alderdi autonomisten bilera egin dute Cortin.

Aztergaia: autonomista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): autonomista

autonomo
1 adj. Autonomia duena. Gobernu autonomoa.
2 adj. Heg. Langileez mintzatuz, bere kontura lan egiten duena. Langile autonomoa.

Aztergaia: autonomo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
autopista
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, autopista-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. autobide].

Aztergaia: autopista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1998-01-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh563 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

autopista iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, autopista-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. autobide].

autopista 565; autobide 1725.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

autopista 128; autobide 914.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Nazioarteko testuinguruan ez dago autopista/autobide bereizketa egin beharrik, autovía Espainiakoa da soilik. Beraz, oraingoz mantendu egingo da debekua.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. autobide.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: falta da.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, M.A, I.S) eta BAgiria (2000-03-31): berria izanik ez da orain sartzekoa.

autopsia
iz. Gorpu baten organoen azterketa eta disekzioa, heriotzaren arrazoiak jakiteko egiten dena. Gaur jaso ditut Senpe zaharraren autopsiaren emaitzak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: autopsia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

autopsia egin
du ad.-lok. Gorpu baten organoen azterketa eta disekzioa egin heriotzaren arrazoiak jakiteko. Gaztea ez zela jipoiaren ondorioz hil jakinarazi dute autopsia egin duten auzitegi-medikuek. Baina zergatik egin behar diote autopsia? Heriotzaren arrazoiak argitzeko, autopsia egiteko eskatu du Italiako Justiziak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: autopsia egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

autore
iz. Idazlan edo artelan baten egilea. Gure autore zaharren liburuetan. Autore eskubideak.

Aztergaia: autore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ore

autoretza
iz. Adierazten denaren autorea izatea. Urteetan egileak babesik gabe izan dira, eta ez zaie aitortu beren sormen lanaren autoretza.

Aztergaia: autoretza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
autoritario
adj. Bere aginpidea indarrez edo larderiaz ezartzen duena. Ik. larderiatsu.

Aztergaia: autoritario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Sin. gisa, larderiatsu erantsiz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: hitz hau sartzen bada zergatik ez frantseskeria den otoriterra? Hobe euskara arrunteko hitzen bat bilatzea.AE: "Autoritario: sinonimo gisa, agintekoi eman beharko litzateke nire ustez autoritarismo".

 - [I102]: "Autoritate: aurreko hitz biak autoritario eta autoritarismo dira, beraz berba honen zentzuak argitu beharko lirateke, bi direlako, ez bat. Alde batetik aurrekoekin lotuta dagoen agintea, baina bestetik auctoritas zentzua ere kontutan hartu beharko litzateke, h.d., 'eragin', 'izen ona', 'garrantzi'".

 - [E116]: "agintekoi ezin da sartu, nire ustez, sarrera hori ez baitu onartu oraingoz Euskaltzaindiak. Bestetik, autoritate dela eta, agian hola defini daiteke: "aginpidea, larderia (hau hitz markatua da, baina ongi biltzen du AE-k adierazi nahi duena), itzala"".

 - [E123]: "nik ere ez dut uste agintekoi sartu behar dugunik. Bestalde, bat nator definizio proposamenarekin".

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): bigarren itzulirako uztea erabaki da. (Xarrittonek larderia hitzari Ipar. marka kentzea eskatu du).Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): "ok, zegoen moduan".

autoritarismo
iz. Sistema politikoa, erabateko agintea izatean eta aginte hori nolanahi erabiltzean datzana. Feudalismo eta autoritarismo monarkikoaren aurka. Guk argi dugu Itoizko urtegia autoritarismo latzaren sinbolo dela.

Aztergaia: autoritarismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'autoritario'-ri 'larderiatsu' sinonimoa eransten zaionez, 'autoritarismo'-ri 'larderia' sinonimoa eranstea proposatzen dugu" (2002-09-02)

autoritate
1 iz. Aginpidea. Kargu hura erregearen autoritatetik at geratzen hasi zen. Soldaduek autoritate eta aginpide gehiago izango baitute berek baino. Epaiketaren hasieran deklaratzeari uko egin zion, auzitegiak bera epaitzeko autoritaterik ez zuela argudiatuta.
2 iz. Pertsonez mintzatuz, aginteduna. Ik. agintari. Inkisidoreak eta autoritate zibilak. Obabako autoritate bezala, gainera, Angelek zerikusi handia zeukan herrian egiten ziren obra publiko guztiekin. Lekuko jauntxoek eta autoritate gorenek dirua bereganatu zuten.
3 iz. Gai batean sinesgarritasuna edo itzala ematen zaion pertsona. Antropologia zientifikoan autoritatea zen T. Arantzadi. Orrialdeotan bertan gogoratu dut, Julio Caro Barojaren autoritatea lagun, lapurrek-eta vizcaíno deitzen ziotela astoari Lope de Vegaren garaian.

Aztergaia: autoritate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
autorizatu, autoriza, autorizatzen
du ad. Baimena eman.

Aztergaia: autorizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

autorizatu, autoriza, autorizatzen. du ad. h. baimena eman.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

baimendu

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

autorizatu, autoriza, autorizatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "onartzea merezi du?; nork erabiltzen du gaur egun?" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  'autorizatu. Dagoen moduan agertu bazen ere lehen itzulian, autorizatu kontzeptu horren barruan ez dago bakarrik baimena ematea, baizik eta agiri, dokumentu edo bestelakoak agintari publiko edo notario baten eskutik pasatzea eta hori kauto edo legezko bihurtzea. Beraz, horrek eskatuko luke, dagoenaz aparte, "2 eskuetsi". Jakin badakit, bestalde ere, eskuetsi hori ez dela aspaldiko kontua, baina eman beharrekoa'

 - [E116]: 'gauza hauek beldurra ematen didate. Eskuetsi ez da ageri testuetan (bai Harluxeten eta Euskaltermen, baina ez testu luzeagoek osatzen dituzten datutegietan) eta Euskaltzaindiak ere ez du oraingoz onartu. Beraz, nik dagoen moduan utziko nuke, edo definizio elipsi baten bidez eman ("dokumentu bat agintari publiko edo notario baten eskutik pasatu eta legezko bihurtu" izan daiteke?)'.

 - [E123]: 'ni ere bat nator PSren ikuspegiarekin. Gehienaz ere, Hiztegi Batuko lantaldeari galdetuko nioke zein trataera eman dion eskuetsi sarrerari, eta aztertu komeni zaigun hitz horren gaineko Erabakia orain hartzea'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'utzi dagoen moduan (lantaldeak aztertu behar du "autorizatu" hori nola erabil daitekeen zuzenbideko testuetan)'.

autorregulazio
iz. Norberaren burua erregulatzea. Autonomiaz ari garela, ebaluazio esparruan ere gero eta gehiago hitz egiten da autorregulazioaz.

Aztergaia: autorregulazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh111 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu autorregulazio, autoerregulazio formarik.

autorregulazio 106: Argia 5, Berria 4, EiTB, Elhuyar, Elkar 63, Consumer, Espainiako Gobernua, Laneki 12, UEU 18; autoerregulazio 33: Argia 8, Berria 11, DiarioVasco 4, EiTB, Elkar 2, Consumer 2, Espainiako Gobernua 2, Jakin 2, Laneki.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

autorregulazio 1, Berria; autoerregulazio 13: Berria 11, Bat-bateko bertsolaritza, Iñaki Heras.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, jasotzekoa.

autorretratu
iz. Norbaitek bere buruari eginiko erretratua. Ia autorretratu guztiek dotore azaltzen dute pintorea, nahiz eta pintatzeko arropa zaharrak edo mantalak jantzi behar izaten zituzten.

Aztergaia: autorretratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-01-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-05-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

cf. Maileg 25: "Baina ez dute zertan a/e/i-rik hartu aurretik, elkarketa dela eta, jadanik beste bokalen bat daramatenean: Erreforma/Kontrarreforma".

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira autorretrato 3 (Erdiko zikloko euskararen programakuntza; J.I. Lasa; J. Otaegi) eta autorretratu 1 (UZEI).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

autoerretratu : LurE; autorretratatu : Euskalterm 1; autorretratu : AB38; HiztEn; Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec; AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: autoerretratu : EuskHizt; HiruMila; EskolaHE; autorretratu : ElhHizt. Ez dugu aurkitu ondokoetan: Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Hiztegi berezituetako datuak

erdal autorretrato, autoportrait formen ordainak beste hiztegietan: autoerretratu : HiruMila; autorretratu : ElhHizt. Ez dugu aurkitu ondokoetan: Lur EG/CE eta EF/FE; Casve FE; HaizeG FB; T-L LFB; PMuj DCV.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): autoportrait; it (S. Carbonell): autoritratto; ca (DCC): autoretrat; en (Collins): self-portrait; de (Slaby-Grossmann) (Langenscheidts): Selbstbildnis.

autoerretratu 11: Haizea Barcenilla 2 (“lagunekin autoerretratuak”, “Lagunekin autoerretratuak aldiz serie oso desberdina da”), Irune Berro (“Eta bide horri segituz iritsi zen horren ezagun egin duten autoerretratuetara”), Gorka Erostarbe 4 (adib.: “Erretratuak eta autoerretratuak egiteagatik nabarmendu zen Olabe”, “Bizitzako azken hamar urteetan egin zituen autoerretratu gehienak”), Nora Arbelbide (“Egunero bizi esperientzia pertsonalaren lekukotasuna da sormena, autoerretratu bat”), Maitane Mitxelena (“Manuel zaintzaileak Goyaren autoerretratu galdu bat aurkituko du”), Mikel Onandia (“Bukatzeko, Me, Myself and I (2001-2004) autoerretratuak dira zaharrenak”), EiTB (“azken urteetan egindako 170 argazki baino gehiagok osatzen duten euskal artistaren autoerretratu intimoa”) // autorretratu 7: Anakoz Amenabar 2 (“Dokumentuen artean Hergeren lehendabiziko autorretratua ikusteko aukera dago”, “Gustavo Almarcharen bi erretratuk eta Jose Ramon Amondarainen autorretratuek, esaterako, nabarmendu egiten dute autorearen rolaren krisia”), Gorka Erostarbe 2 (“Autorretratu poliedrikoa“, “bere nortasun poliedriko eta metamorfikoaren autorretratua eskaintzen du”), Mikel Onandia 2 (“izan artisten lagunak, autorretratuak zein emakume biluzien irudiak”, “kutsu fauvistako Pinchus Kremegneren autorretratua, Nicolas Tarkhoffen lan inpresionistak zein Anne Pierre De Katek Jules Pascini eginiko erretratua”), EiTB (“170 argazki baino gehiagok osatzen duten autorretratu intimoa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: autoerretratu 18: Berria 15 (adib.: “Lehenengo sailak artistak kultura modernoarekin izandako lotura aztertzen du, besteak beste, 'L'Humanite-rekin autoerretratua eta Autoerretratu kubista margoen bidez”, “Hain zuzen ere, autoerretratu bat izan ezik, olio guztiak ingurune hartan egindako paisaia inpresionistak dira”, “Lagunak pintatu zituen, autoerretratuak egin zituen”, “geruza asko dituen autoerretratu baten antzera”), Hasier Etxeberria (“Koadroa atsegin zitzaizula esan zenionean, beste bi lan txikiago ere bazituela erantzun zizun, tartean autoerretratu bat, gazte zenekoa”), Joseba Sarrionandia (“Etxera itzultzean atea jo dut, badaezpadan, eta Josu agertu da autoerretratu aurpegiarekin”), Javi Cillero (“Santa Catalinaren ezkontza, Diana eta Endimion, Carlos I.ren potreta, Jipoidun gizona, Odescalchiren erretratua, Autoerretratua”) // autorretratu 11: Berria 6 (“Udako eguna eta Autorretratua bi koloretako atzealdearekin dira enkantean aterako dituzten obretako bi”, “Hala ere, azken hilabeteetan autorretratuekin harrituta nabil Bartzelonako grabatuari buruzko erakusketa ikusi ondoren”), Xanti Iruretagoiena 2 (“Vitruviok bere testuan ematen dituen bere lanari buruzko esplikazio eta justifikazio desberdinen artetik bere buruaren autorretratua nabarmentzen da”, “Alde horretatik, lehen esan badugu Vitruvioren azterketari ekiteko bi modu daudela, orain esan behar da ezen autorretratu profesional moduko honek, eta bere irudiak historikoki inguruan bildu dituen salbuespen-izaera horrek, beste hirugarren aukera bat ere emango liguketela agian: arkitektoaren irudi idealen galeria historikoan txertatzeko aukera”), Bernardo Atxaga (“hantxe ikusten nuen, bere Autorretratuan”), Joan Mari Irigoien (“bere autorretratu bat zen, lapitzak laster bai laster osatu zuena!”), Joxean Agirre (“bere biografia ukatuz, osatu zuen bere autorretratua”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: autoerretratu / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: autoerretratu.

Lantaldearen irizpideak
Forma garden-ulergarria da

forma okerra dela esan gabe, ezagugaitza iruditzen zaio lantaldeari, edo -e-duna ulerterrazagoa dela.

Nazioarteko forma da, egokituz onartzekoa

hedatua da. Euskaltzaindiaren arauari lehentasuna aitortuz (cf. kontrarreforma, korrelazio), eta erabilerak kontrakorik agintzen ez duenez, forma hau da onartzekoa.

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. autoerretratu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "[forma okerra dela esan gabe (cf. Maileg 25: Baina ez dute zertan a/e/i-rik hartu aurretik, elkarketa dela eta, jadanik beste bokalen bat daramatenean: Erreforma/Kontrarreforma"), ezagugaitza iruditzen zaio lantaldeari, edo -e-duna ulerterrazagoa dela ] nik sartuko nuke, argia ematen duelako'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'ez aipatu'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): autorretratu

autosoma
iz. biol. Sexua zehazten ez duen kromosoma. Gure genoman hogeita hiru kromosoma pare ditugu: autosoma izeneko 22 pare eta sexu kromosoma pare bat.

Aztergaia: autosoma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

kategoria eta eremua sartzea proposatu da: iz. Biol.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "teknikoegia; baztertzea proposatzen dugu" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): autosoma iz. Biol.

autosufizientzia
iz. Bere beharrak asetzeko beste inoren beharrik ez duenaren egoera. Ik. autarkia. Autosufizientzia fisiko eta intelektuala. Baserrikoa kultura autarkikoa da, ahal den neurrian autosufizientziara jotzen saiatzen dena. Ez dago erabateko autosufizientzia lortzeko gai den komunitaterik.

Aztergaia: autosufizientzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa da, aipatu gabe uztekoa

Ez dago hiztegian jaso beharrik, horren premia hobeto ikusi arte.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

buruaskitasun forma aztertzean sartzeko proposatua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): kendua.

autotrofo
adj. biol. Izaki bizidunez mintzatuz, molekula inorganiko sinpleak erabiliz molekula organiko propioak sintetizatzeko gai dena. Animaliak, onddoak, bakterio gehienak eta protozooak heterotrofoak dira, eta izaki autotrofoen beharra dute, haien energia eta materia erabiltzen dituztelako molekula organiko konplexuak sortzeko.

Aztergaia: autotrofo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-10-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): autotrofo izond. Biol.

autozain
iz. Ipar. Auto-gidaria. Autozainei galdetu zaie, noranahi joan daitezen, egun-argiz ere argi apalak pizturik ibiltzea. Errepide ederra, autozain frankoren bizia erraztuko duena.

Aztergaia: autozain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain.

autozale
1 adj. Autoak maite dituena. Txikitatik zen autozale porrokatua.
2 iz. gip. Gidaria, auto-gidaria. Ik. autozain. Guardiarik ez balego kale eta errepideetan, autozale guztiok gaizki ibiliko ginateke.

Aztergaia: autozale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Erdaretako formak

IkHizt.

Txostenaren laburpena

begiratu dira: auto(mobil)zale, automobilista, auto(mobi)lari, kotxezale, berebilzale formak.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

automobilista IE 1 (Mde Pr: "Automobilista bat sartzen da herri txipi bateko jendarmerian...").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

autozale EB 1 (Egin 1979-10-02: "Hiri barnea autozaleentzat itxia geratu zen...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

automobilari : AB38 1, HiztEn; automobilista : DFrec 5, AB38 1; automobilzale : Euskalterm 1; autozale : AB50 1, Euskalterm 1; autotako 'automovilista': AB50 1.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale guztiok batera ikustekoak dira: G bakarrik da balio honetan; zer dagokio Bn, eta Ipar. (cf. -zain)? Dirudienez, ez du lehiakiderik

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 izond. 'autoak maite dituena'. 2 Gip. iz. 'auto-gidaria'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Gipuzkoako erabilera hori gaizki ulertzen da gainerako euskal herrietan.XK: "Autogidari: izan gaitezen kontsekuente. Ikus beherago automobilari hitzari zer jarri diogun: e. auto-gidari!".

 - [E116]: "uste dut hemen proposamena oso kontsekuente dela, bereiz idaztea proposatzen baita".

 - Erabakia: EBB (1995-10): hurrengorako utzi da. // EArau (1995-11-24): kendu egin da. Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): "autozale 1 izond. 'autoak maite situena'. 2 Gip. iz. 'gidari, auto-gidaria'".

autozentsura
iz. Norbaitek, politikaren edo moralaren aldetik aitzakiarik izan dezaketelakoan, bere lanei edo ekintzei mugak ezartzea. Zentsurarik txarrena autozentsura da; zentsurarik bortitzena, pentsamendu kritikoa ere galarazten diguna. Garai hartan autozentsura ere bazegoen: autore bakoitzak bazekien zer ez zioten onartuko.

Aztergaia: autozentsura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): autozentsura 34: Berria 18 (adib.: “Izan liteke isiltasun konplize bat, edo autozentsurako isiltasun bat...”), EiTB 3 (adib.: “Autozentsura aplikatu behar dugu lanean jarraitu ahal izateko”), Jakin 5 (adib.: “Atzerritik idazten dute, edo ez behintzat zentrotik, ez behintzat autozentsura gogorra ezartzen ohi duen gertutasun kutsakorretik”), Argia 7 (adib.: “Bai eta zinema eta antzerkia erreprimitu zituzten, autozentsurarik ez zegoenean”), DiarioVasco (“Esango nuke nolabaiteko autozentsura bat dagoela bakoitzak adierazi nahi duen horretaz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: autozentsura 19: Berria 9 (adib.: “Eta zenbateko autozentsura aplikatu diozu zure buruari?”), Ana Urkiza 4 (adib.: “Horrek zer esan nahi du, autozentsura edo isiluneak sortzen dituela idazleak hizkuntzaz aldatzen duenean?”), Karlos Linazasoro 2 (adib.: Hantxe bertan zapatak erantzi, eta oinekin zer arraio gertatzen zen ikusteko zorian egon zen, baina espaloiaren kuxidadeak eta autozentsurak halako lotsagabekeria bat egitetik libratu zuten”), Iñigo Aranbarri (“autozentsura”), Joxe Azurmendi (“Zure zalantza uneak (oso barneratua duzu autozentsura) salatu egin zaitu: nazionalista erradikal itsu bat zara!”), Xabier Mendiguren Elizegi (“ondo asko konturatzen nintzen autozentsura garbia zela hura”), Hasier Etxeberria (“Baina etsaiek ez dute gure autozentsuraren batere beharrik, Patri”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es autocensura / fr autocensure: Elhuyar: autozentsura / Nolaerran: autozentsura / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago.

autozerbitzu
iz. Erosi beharrekoak erosleak berak hartzen dituen zerbitzua edo denda. Ik. zerbitzu libre.

Aztergaia: autozerbitzu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

autozerbitzu, self-service

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adiera argitzeko eskatuz, Ipar.ko parekoa emanez, adib.: zerbitzu librea.

autozuzenketa
iz. Norberak bere lanari eginiko zuzenketa. Lehen aipatu dugun bezala, ariketa asko autozuzenketarako eginda daude; beraz, ikasleak berak ikusi behar du zer zailtasun eta oztopo izan dituen.

Aztergaia: autozuzenketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu isiltzekoa da

Bere bidea egin gabea da, eta ez dago hiztegian jaso beharrik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): autozuzenketa

autrigoi
1 iz. hist. Antzinatean Euskal Herriko lurraldean bizi izan zen herri bateko kidea. Autrigoiak Bizkaiko eta Arabako sartaldean bizi ziren.
2 adj. Herri horrena, herri horri dagokiona.

Aztergaia: autrigoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: autrigoiak

autu
1 iz. bizk. Solasa. Herriaren egungo egoeraz zen gure autua. Horrelako autuetan joan zitzaizkien orduak. Autu laguna.
2 iz. bizk. Solasgaia. Baserritarrek aho-mihitan darabilten autua.

Aztergaia: autu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

autu /solas/

Euskaltzaindiaren Arauak

autu, Bizk. 'solasa' / AS: autuan.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: autu-mautu.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

B bakarrik ote den (eta K. Mitxelena)

Forma baten adiera(k)

adiera argituko da

autu-mautu
iz. bizk. Solasa. Barre algaraka amaitu zuten Peruk eta Juanitok iluntze hartako autu-mautua. Maila berean jarri ditugu, literatura gorenaren aldamenean, ardandegietako autu-mautuak eta egunkarietako hitz gurutzatuak.
Loturak

Aztergaia: autu-mautu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

errima-bikoteak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

autu sarrerari dagokion azpisarrera.

autuan
adb. bizk. Berriketan, solasean. Bost gizon zeuden elkarrekin autuan.
Loturak

Aztergaia: autuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
autubatzaile
adj. bizk. Esamesak biltzen eta kontatzen zalea dena. Autubatzaileek diotenez, Eibarrera ei datoz Otxandiotik behar bila.

Aztergaia: autubatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: autu-batzaile / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: AS: autu batzaile / ElhHizt: + / EskolaHE: AS: autu batzaile

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-batzaile.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

esamesak biltzen eta kontatzen zale dena.

auverniar
1 adj. Auverniakoa, Auverniari dagokiona.
2 iz. Auverniako herritarra. Zerbitzariak, auverniar txiki mainontzi batek, erreboiloa ukitzen zuen, zakatzak begiratzen zizkion, nazka imintzioa beti aurpegian.
auxerretar
1 adj. Auxerrekoa, Auxerreri dagokiona.
2 iz. Auxerreko herritarra.
auzapez
iz. lap. eta bnaf. Alkatea. Ipar Euskal Herriko auzapezen bilera batean. Hogei urtez auzapez egon denari.

Aztergaia: auzapez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

alkate, auzapez

Euskaltzaindiaren Arauak

auzapez Lap. eta BNaf.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

ik. OEH: "Documentado (...) en la tradición labortana y bajo-navarra"

auzapezgo
iz. lap. eta bnaf. Alkatetza, auzapezaren kargua. Herriko etxean sartu zen eta Aldudeko auzapezgoa atxiki zuen sei urtez.

Aztergaia: auzapezgo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "auzapez (auzapezgo) = alkate (alkatetza)" / BarnErrot: Auzapezgoa: Alcaldí­a.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go/-tza.

auzi
1 iz. Epaile batek erabaki behar duen arazo eztabaidatua. Norbaiti auzia ipini. Auzia ez zaio atera nahi zuen bezala. Zuzen agertuko zara auzian, zintzo zure epaian. Auzi-etena. Multinazionalaren kontrako auzia abiarazi dute Uraren Aldeko Ekintzaileek.
2 iz. Edozein arazo edo jardun eztabaidagarri. Ik. kontu1 4. Gure auzian ez da izanen zuhaur beste jujerik. Auzi handiak dituzte gai honetan jakintsuek. Guztioi dagokigun auzi larri honetan. Munduko auziak utzita. Politika auzietan sartzea. Nahiago nuen, egokiago zirudielako, aditzarekiko auziak gerorako utzi. Hor dago auziaren iltzea edo muina. Ikusten dut adin auzia dugula oinarriz gurea. Kaskartzat jo gaituzte, beste auzirik gabe, eta kito.

Esaera zaharrak

Hiri galduan auzia eskuan.

Aztergaia: auzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Ik. IparKazet (Justizia): procès (contentieux): auzi; référé: berehalako auzi; prétoire: auzi areto; suspension d'audience: auzi eten / gelditze; greffier: (auzi) idazkari; contumace: auzi ihesa; contumax: auzi iheslari / itzurle; citation: auzirako dei; juge d'instruction: auzirako juje / epaile; instruction: auzirako ikerketa.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz, AS gisa: auzi-etxe , auzi-maisu , auzi-mauzi , auzipean , auzitan, auzitara ; eta adib. gisa: auzia ipini, auzi-areto, auzi eman, auzi-eten, auzi-gela, auzi-ikerketa.

Informazio osagarria
Ikusteko dago beste zein forma onartuko den

eratorri-konposatu gehitzekoak erabakitzeko, Justizi Sailaren zerrenda ezagutzea komeni da; ik. OEHko AS hauek: auzi(a) eman, auzia ipini, auzi egin, auzi-epaile, auzi-etxe, auzi-gela, auzi-mahai, auzi-mauzi, auzipe-, auzi(t)an ari, ibili, auzi(t)an sartu, auzi(ta)ra joan, jo; eta sarrera hauek: auzialdi, auzibide, auzigai, auzilari, auzipetu, auzipetze, auzizale

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: [gehitzeko eskatuz, AS gisa: auzi-etxe g.er. 'auzitegia', auzi-maisu, auzi-mauzi, auzipean, auzitan (eta honen adib. gisa: auzitan ari izan, auzitan jarri, auzitan sartu), auzitara (eta honen adib. gisa: auzitara eraman, auzitara joan); eta adib. gisa: auzia ipini, auzi-areto, auzi eman g.g.er., auzi-eten, auzi-gela, auzi-ikerketa'.] 'auzi Auziak garbitu esamoldea aipa liteke'.

 - [E210]: 'auzi. Horren azpisarreren artean, beste hauek gehi daitezke: auzi-paper #mdash#OEH-tik hartuta: Beragaitik izkribauen lantegietan ez da topatzen Gipuzkoako arzainak alkarren artean erabilitako auzi-paper anitz (Juan Ignacio Iztueta, Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia, 229). #mdash#OEH-ko Testu Corpusetik hartuta: Quitoko lirio sonatu *Jesus *Paredes, beatifikatu edo doatsu egiteko egiñ ziran auzi-paperetan, kontentagaitzena ase eta iñolako dudarik gabe ipiñi litzakeen paper aietan kontatzen dira suerte oneko anima ark Aingeruen Erregiñ andi *Maria txit santagandik artu zituen on eta mesede arrigarriak (Arrue, Maietzeko illa, 151) auzi-ihes, auzi-iheslari Zuz. Epailearen aurrean azaltzen ez den auziperatuari berari eta haren egoera prozesalari hala deritze. Mujikaren hiztegi zaharrak bi-biok jasotzen ditu Der. Markarekin, eta Elhuyar Hiztegiak ere beste horrenbeste'.

 - [E116]: 'Auziak garbituesamoldearen adibide bat aurkitu dut, Mitxelenarena. Eta AUk proposatzen dituen auzi-paper eta auzi-iheslari ere sar litezke (azkenekoa Zuz. markarekin. Zalantza dut, ordea, auzi-ihes sarrerarekin. Nola erabiltzen da hori? "auzi-ihesean dago"? "auzi-ihesa egin du"?... ez dut argi ikusten eta hau ez nuke sartuko'.

 - [E123]: 'bat nator PSren proposamenarekin, baina ez dut gaizki ikusten auzi-ihes sartzea ere, adibide baten bidez argi uzten bada nola erabili behar den (edo nola erabiltzen den Zuzenbidearen munduan)'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'onartu guztiak, adibideekin, eta gehitu: "auzi-ihesean da(go)" (Zuz. markarekin). Sartu "auziak garbitu, auziak zuritu"; auzi, auzi-etxe g.er. 'auzitegia', auzi-ihesean egon/izan Zuz., auzi-ihesean da(go), auzi-iheslari, auzi-maisu, auzi-mauzi, auzi-paper, auzipean, auzitan: auzitan ari izan, auzitan jarri, auzitan sartu; auzitara: auzitara eraman, auzitara joan; auzia ipini, auzi-areto, auzi eman g.g.er., auzi-eten, auzi-gela, auzi-ikerketa, auziak garbitu, auziak zuritu'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): auzitan adlag.: auzitan ari izan; auzitan jarri; auzitan sartu; auzitan egon; auzitan ibili; auzitan ipini [adibideak gehitu], auzitara adlag.: auzitara eraman; auzitara jo; auzitara joan [adibidea gehitu]

auzi eman
dio ad.-lok. g. g. er. Auzitara eraman. Semearenganako utzikeria argudiatuz, Kristinari auzi eman eta Unairen zaintza eskatzea ibili zitzaidan, istant batez, gogoan.

Aztergaia: auzi eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS: auzi(a) e. / LurE: - / ElhHizt: AS: auzi(a) e. / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, auzi sarreran.

Maiztasuna

g.g.er.

auzi etxe, auzi-etxe
iz. Auzitegia.

Aztergaia: auzi-etxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

lekuaren inguruko adierazleak bildu dira.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan '(sala de) audiencia, tribunal, jurado' adierako auzitegi (+ h-): Mg PAb, Aran SIgn, Ezale 1898, Itz Azald, IPrad EEs 1915, KIkG, KIkV, GMant LEItz, Inza Azalp, Eguzk RIEV 1927, Ol Mt 5,22, Otx, Ir YKBiz, Lf Murtuts, Leon Mt 4,22, Munita, Mde Pr, Zait Plat, Erkiag BatB, Ibiñ Virgil, NEtx LBB (eta "leiaketa-auzitegi"), Ker Mt 5,40, IBk Mt 5,21; Or Mi: "maite-auzitegi"; eta corpusean MEIG 4; auzi-aulgi : J.A. Uriarte; auzi-etxe : A BeinB, TAg GaGo, Or Aitork, Berron Kijote; auzi-gela : Lard; auzi-mai : Ldi IL; auzitoki : Aran SIgn. AUZI-ETXE Audiencia, tribunal. "La audiencia, que hasta hace no mucho solía ser la Casa Consistorial" A BeinB Voc. * Auzi-etxea edo uriko-etxea. A BeinB 66. Guztien artean auzi-etxean eraikitzen dituen ingi-tontorrak. TAg GaGo 88. Orduko ikasketa aiek, edergarrizko deritzatenak, auzi-etxera zuten bide. "Intuentem fora litigiosa" . Or Aitork 57. Auzi-etxe aintzinean [...] bakarrik zebillala. "Ante tribunal deambulabat" . Ib. 140. Ia-ia España guziko auzi-etxe ta tribunaletan bere izena ezagu-erazia. "Audencias y tribunales" . Berron Kijote 50.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

auzitegi (eta h-) 61: B 3 (F. Zenarruzabeitia, J. Kerexeta), G 5 (G. Garriaga, R. Bozas-Urrutia, B. Latiegi, Ataño), IE-Zu 7 (J.L. Davant, E. Salaberry, Herria, Herriz Herri: "-s-"), EB-EgAs 46 (Euzkadi, El Día, Euzkadi'ko Agintaritzaren egunerokoa, Egin, GAO 1990, BEO 1990, J. Ibabe, Hemen; Oihenart Taldea, J.B. Ayerbe, L.M. Mujika, Txill, Elhuyar; eta "auzitegi goren" 3: Elhuyar, Egin, M. Ezkurdia; "auzitegi militar" 1: Hemen; "auzitegi nagusi" 1: Egin; "auzitegi territorial" 1: Egin; "eliz auzitegi" 1: UZEI; "errege hauzitegi" 1: J.B. Ayerbe; El Pueblo Vasco: "erri-auzitegi" 1; "euskal auzitegi" 1: M. Ruiz de Aostri; "foru auzitegi" 2: BEO 1990; "giza auzitegi" 2: IBe; "helegite auzitegi" 1: DV Zabalik; "justizi(a) auzitegi" 3: UZEI, EHAA 1984, Historia eta gizarte-zientzien...; "konstituzio(-)auzitegi" 3: Arauzko erabakiak eta EHAA 1984; "lege auzitegi goren" 1: Amaiur; "zuzentza auzitegi (goren)" 4: EHAA 1990); auzi-mahai 4, B-G-EB (B. de Arrizabalaga; J. Kerexeta, A. Begiristain; X. Iruretagoiena).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

auzitegi : DFrec 43; AB38 13 (barnean: "auzitegi nagusi" 1; "hauzitegi" 10); AB50 65 (barnean: "auzitegi goren" 1; "auzitegi iraultzaile" 2; "auzitegi konstituzional" 1; "auzitegi militar" 2; "auzitegi nazional" 2; "auzitegi probintzial" 1; "auzitegi territorial" 2; "goren auzitegi" 1; "herritar auzitegi" 1; "hiriko auzitegi" 1; "konstituzio-auzitegi" 4; "lurralde-auzitegi" 3; "lehen instantziako auzitegi" 1; "lan auzitegi" 2); HiztEn (eta AS: "Auzitego Goren", "auzitegi konstituzional", "auzitegi nagusi", "kontu-auzitegi"); LurE; Euskalterm 87 (barnean: "auzitegi goren" 6; "auzitegi militar" 1; "arbitraje-auzitegi" 3; "justizi auzitegi" 7; "auzitegi-mediku" 4; "auzitegi ekonomiko-administratibo" 4; "auzitegi konstituzional" 2; "konstituzio-auzitegi" 1; "auzitegi-ikuskatzaile" 1; "auzitegi-inspektore" 1; "txikien auzitegi" 1; "kontu-auzitegi (zentral)" 2; "auzitegi nagusi" 3; "apelazioko auzitegi" 1; "lan-auzitegi zentral" 1; "Rotako auzitegi" 1; "industri auzitegi" 1; "auzitegi misto" 1; "gorte-auzitegi" 1; "gerra-auzitegi" 1; "eliz auzitegi" 1; "auzitegi-psikologia" 1; "foru-auzitegi" 1) // Eta gainera: AB38: hauzimahai 1 // HiztEn: auzi-gela (AS) // LurE: auzi-etxe (AS) // Euskalterm: herri-hauzitegi 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Bestetakoak: auzitegi : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC //Eta gainera: ElhHizt AS: auzi-gela, Adingabeen Babes-Auzitegi, Auzitegi Goren, Auzitegi Konstituzional, Auzitegi Nagusi, Kontu-Auzitegi // HiruMila: auzi-aulki, auzi-gela, auzi-mahai; AS: probintzi auzitegia, herrialde auzitegia, auzitegi nagusia, herriko auzitegia, udal auzitegia // EskolaHE AS: auzi etxe // Casve EF: auzimahain // DRA: auzi-etxe // PMuj DVC: auzi-alki(txo), auzi-areto, auzi-etxe, auzi-leku, auzi-mai, auzi-paperak, auzitegi-nagusi, auzi-toki.

LB: 0; EPG: 0; ETC: 1, “Auziak ere, herrian erresolbitzen ziren: auzo-etxea, auzi-etxea zitekeen” (Pablo Sastre).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: auzi-etxe audiencia, tribunal; Adorez: auzi-etxe/auzi etxe: iz. tribunal; Bilboko auzi-etxea: el juzgado de Bilbao; Labayru: auzi-etxe 1 iz. Zuz. audiencia, tribunal

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

etxe 3 iz. Erabilera jakin bat duen etxea, askotan jendartekoa. Herriko etxea: udaletxea. Fraide, moja etxea. Auzi etxea: auzitegia. Salgai dago Euskaltzaindiaren etxean, Bilbon. Euskal etxea: atzerrian, euskaldunak biltzen diren etxea. Kultur etxea. Gaua igarotzera emakume galduen etxe batera. Bilboko Ellakuria etxean. [auzi] auzi etxe, auzi-etxe iz. Auzitegia.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatu adibidea eta azalpena, azpisarrera gisa jasoa baitago lehendik auzi sarreran.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

auzi sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

auzitegia.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa etxe sarreran ere.

auzi gela, auzi-gela
iz. Auziak erabakitzen diren gela. Soldaduek auzi-gelan sartu zuten Jesus. Ez da ustekaberik gertatu, auzi-gela ez da hutsarazi.
auzi ihes, auzi-ihes
iz. zuz. Auzi-iheslariaren egoera juridikoa. Akusatuaren auzi-ihesak zigor-prozesua geldiarazten du.

Aztergaia: auzi-ihes

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh66 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

auzi ihesean, auzi-ihesean adb. Zuz. Auzi-iheslariaren egoeran. Auzi-ihesean dago. Auzi-ihesean da. || auzi iheslari, auzi-iheslari Zuz. Epailearen deiari erantzun ez dion pertsona.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

AUZI-IHES. Rebeldía (estado procesal). "Refus de comparaître, auzi-ihes; --adjectif, [...] auzi-ihesi, auzi-iheskari" T-L s.v. contumace. Cf. AUZI-IHESI. AUZI-IHESI, AUZI-IHESKARI. Rebelde (en un juicio). "Refus de comparaître, auzi-ihes; --adjectif, [...] auzi-ihesi, auzi-iheskari" T-L s.v. contumace. Cf. AUZI-IHES.

auzi(-)ihes 55: Berria 4, Deustuko Unibertsitatea 36, Europar Batasuna 2, EiTB 5, Elkar 2, Espainiako Gobernua 4, Gomylex, Laneki.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

auzi(-)iheslari 6, Juan Martin Elexpuru.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: auzi-ihes (es rebeldía); Iusplaza: auzi-ihes.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa auzi sarrean.

auzi ihesean, auzi-ihesean
adb. zuz. Auzi-iheslariaren egoeran. Auzi-ihesean dago. Auzi-ihesean da.
auzi iheslari, auzi-iheslari
iz. zuz. Epailearen deiari erantzun ez dion pertsona.
auzi ikerketa, auzi-ikerketa
iz. Ezin daiteke bidera Italiako presidentearen, gobernuburuaren, Legebiltzarreko, Senatuko eta Auzitegi Goreneko presidenteen aurkako auzi-ikerketarik.
auzi jartzaile, auzi-jartzaile
iz. zuz. Errekurtso bat edo demanda bat jartzen duen pertsona edo alderdia. Epai guztiak edo gehientsuenak auzi jartzaileen aldekoak izan dira. Demanda horretan, 71 auzi-jartzaile daude.

Aztergaia: auzi-jartzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh148 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu auzi(-)jartzaile formarik.

auzi(-)jartzaile 183: Aizu, Berria 11, Deustuko Unibertsitatea 127, EiTB 10, Elkar, Consumer 11, Espainiako Gobernua 12, Gomylex 3, Uztarria 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

auzi(-)jartzaile 13: Berria 10, Xabier Olarra, Iñaki Iñurrieta, Jose Morales.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: auzi-jartzaile (TN); Iusplaza: auzi-jartzaile.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa auzi sarrean.

auzi paper, auzi-paper
iz. Auzi bati dagokion agiria. Jesus Paredes dohatsu egiteko egin ziren auzi-paperak.
auzi penal
iz. Zigor-kodean jasotako delitu edo hutsegiteren batekin loturiko auzia. Haren erantzukizun politikoak ikertuko dituzte; bitartean, auzi penalak bere bidea egingo du. Espediente horretan ez da ebazpenik emango harik eta auzi penaleko epaia irmoa izan arte.

Aztergaia: auzi penal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

epaiketa zibil forma aztertzean azpisarrera gisa proposatua.

auzi zibil
iz. Alor zibileko gaiekin (ondasunen jabetza, dibortzioak, herentziak...) loturiko auzia. Auzi zibil guztiak lehen auzialdiko epaitegien artean banatuko dira.
Loturak

Aztergaia: auzi zibil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

epaiketa zibil forma aztertzean azpisarrera gisa proposatua.

auzi-mauzi
iz. adkor. Auzia. Errieta egin zion, bere anaiaren auzi-mauzietan zertan sarturik ez zuelako.
Loturak

Aztergaia: auzi-mauzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS: auzi-mauziak / LurE: - / ElhHizt: AS: auzi-mauziak / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

errima-bikoteak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

auzi sarrerari dagokion azpisarrera.

auzia argitu
du ad.-lok. Dirudienez, estropada batek argitu zuen auzia. Auzia argitu arte ez da itzuliko. Hatz-marken analisiak eta froga batzuk argituko dute auzia datozen egunetan.
Ohiko lexiak

Aztergaia: auzia argitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzea proposatu da auzia garbitu forma aztertzean.

auzia ebatzi
du ad.-lok. Konstituzionalak auzia ebazten duen momentutik beretik presidenteak ituna sinatu beharko du. Negoziazioak dira auzia ebazteko bide aproposena. Ordutik espetxean dago, haren auzia ebatzi bitartean.
Ohiko lexiak

Aztergaia: auzia ebatzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

auzia erabaki
ad.-lok. Auziak batzar nagusi horietan erabakitzen ziren. Ez naiz nor auzi hori erabakitzeko. Auzi hura nik neronek ere zaharraren alde erabakiko nukeen.

Aztergaia: auzia erabaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AUZIA ERABAKI (G-azp ap. Gte Erd 264). Dirimir, decidir, resolver un pleito, litigio, disputa, asunto. v. AUZIA ZURITU, A. GARBITU, A. EBATZI, A. EBAKI, A. BUKATU. Zeren iuramentua [...] bere finez eta intenzionez, egiaren balia arazitzeko eta hauzien eta diferentzien iraungitzeko eta erabakitzeko ordenatua da. Ax 252s (V 169). Eman izan zien Juduai Erregek eskua, aututzeko beren artean bi Juez, erabaki zitzeen oek Juduen auziak ta beste gauza Juezen eskuetara oi diranak. AA III 332. Juezetara bage / beingoan guzia, / laster erabaki zan / jaun oen auzia. Izt Po 61. Batalla onek etzuen auzia erabaki. Bereala bi Martiztiak betero izan zuten beste andiago bat. Lard 185. Tribuetan bukatu ezin zitezkean despita eta auziak, batzar nagusi onetan erabakitzen ziran. Ib. 120. Ignazioren auziyak erabaki izan zituzten Juezak berak. 'Los mismos jueces que habían sentenciado las causas de Ignacio'. Aran SIgn 101. Erri aundiak dituztenean / emengo lurrak berezi, / odoleztuzko auzi naasiak / naian emen erabaki. Otag in FrantzesB II 127. Jakintsu guztien gañetikotzat daukate beren iritzia, ta berak astindu, orraztu ta erabaki oidituzte agintarien arauak eta jakintsuen auziak. Ag G 163. Gizon bezela auzi au erabakitzeko kemenik ez dek izan, gure asmoetan uts egin diagu... altxa adi ta goazemak. Alz Ram 127. Ez det uste euskal-literaturaren auzia ain errez erabaki ditekenik. Ldi IL 82. Parapsikologiak erabaki behar dituen hauzi behinenak jaukitzen dituzte espiritisten sinespenek. Mde Pr 343. Munduarekiko auzia erabakitzea, filosofuen zeregiña-edo dela esan diteke. Vill Jaink 57. Ainbat urteko auzi garratza / beren alde erabaki. Basarri 19. Eskuetan zeukaten Pitagorak-eta, auzi guziak erabakiteko giltza. Zait Plat 71. Poliki-poliki gure auzi gogorra orra erabaki. Uzt Noiz 34. Auzi ura nik neronek ere zaarraren alde erabakiko nukean. AZink 24. Ez naiz nor [...] hauzi hori erabakitzeko. MIH 293.

auzia erabaki : Consumer, Berria 2, EiTB, Jakin, Erlea 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

auzia erabaki 24: Berria 4, Jose Morales 5, Elizen arteko Biblia 4, Asisko Frantzizko 2, Mirentxu Larrañaga, Isabel Arrigain, Piarres Aintziart, Irene Aldasoro, Pedro Alberdi, Patxi Ezkiaga, Patziku Perurena, Juan Martin Elexpuru, Piarres Xarriton.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa auzi sarreran.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper