50535 emaitza bilaketarentzat - [6051 - 6100] bistaratzen.

auzia garbitu
du ad.-lok. Caravacako moja karmeldar oinutsek oraindik auzia garbitu gabe dute elizbarrutiko hornitzailearekin. Bere erabakimen eskasarekin auziak garbitu ezinik ibiltzeak gogaitu egiten zuen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: auzia garbitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AUZIA GARBITU, ARGITU. Dirimir, decidir, resolver un pleito, litigio, disputa, asunto. Izketatu zedila Serranorekin, len bai len auzia garbitzen ote zuten. Or SCruz 33. Santa Kruzen auzia garbitzeko asmoan. Ib. 11. Diona diola, errez garbitzeko auzia du ori. NEtx Antz 39. Bere auzia argitu artean oni bere lanetan lagunduko zion. Etxde JJ 191. Alakoetan goaten dire uste gabean lau edo bortz illabete auzia garbitu arte. Izeta DirG 83. Era ortara nai lukete auzi au garbitu. Vill Jaink 100. Nolanahi ere den, ez da hemengoa auzi hori garbitzeko lana. MEIG VII 115

auzia garbitu 2, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

auzia garbitu 3, Patxi Zubizarreta.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Ez dago hedatua.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. Eta auzia argitu ere ohiko lexien atalean jasotzea proposatu da.

auzia irabazi
du ad.-lok. Hori salatuz jo izan dute lan auzitegira, eta baita auzia irabazi ere. Auzi hau irabaziko dugu, ziur naiz. Harrigarria da ikustea auzi guztiak irabazten ditugula baina deus ez dela aldatzen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: auzia irabazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

auzia ireki
du ad.-lok. Auzitegi Gorenak erabaki beharko du auzia ireki edo behin betiko artxibatu. Epaileak auzia irekitzea erabakiko balu familia akusazio partikular gisa aurkeztuko litzateke. Argudio nahikoa da hori enpresa horientzat, tokian tokiko gobernuen aurka auziak irekitzeko.
Ohiko lexiak

Aztergaia: auzia ireki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

auzia konpondu
du ad.-lok. Lehenik eta behin, haur eskolen auzia konpondu behar dugu. Prozedura judizial baten barruan auzia konpontzen ahalegintzeko egiten diren saioak edo jarduketak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: auzia konpondu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-07-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

auzia zuritu
du ad.-lok. Nago ez ote dugun herri-eskubideen eta giza eskubideen arteko auzia zuritu gabe utzi. Ber denboran, Irakeko, Belfasteko, Kongoko, Boli Kostako, Angolako, Somaliako, Euskal Herriko edo ez dakit nongo auziak ezin zurituz gaude.
Ohiko lexiak

Aztergaia: auzia zuritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AUZIA ZURITU, XURITU. Dirimir, decidir, resolver un pleito, litigio, disputa, asunto. v. AUZIA ERABAKI. Ez dezazula erran heldu den urthean, edo hauzi hau xuritu ondoan [...] konbertituko naiz. Brtc 176. Malizioski begien aintzinean ematen diote, hunelako hauzi, bertze gauza guziak baiño lehen xuritu behar dutela. He Gudu 165. Eztabaida sortu dun erabakia betetzea eten lezake auzia zuritu bitartean. "Hasta que resuelva definitivamente". EAEg 12-10-1936, 28. Erran gabe doa azkaindarretan erdiak segurik Malakaten alde zirela, auzia Baionan xuritu arte bederen. Zerb Azk 95. Auzi au gure naiera zuritu dezagunean. Etxde JJ 118. Lasalle jaun kalonjeak nahi ukan du laburzki auzi premiatsu hori xuritu. Lf in MEIG III 70

adib.: auzi 1 iz. Epaile batek erabaki behar duen arazo eztabaidatua. Norbaiti auzia ipini. Auzia irabazi. Auzia ez zaio atera nahi zuen bezala. Zuzen agertuko zara auzian, zintzo zure epaian. Auzi-etena. Hiri galduan auzia eskuan (esr. zah.). 2 iz. Edozein arazo edo jardun eztabaidagarri. Gure auzian ez da izanen zuhaur beste jujerik. Auzi handiak dituzte gai honetan jakintsuek. Munduko auziak utzita. Politika auzietan sartzea. Nahiago nuen, egokiago zirudielako, aditzarekiko auziak gerorako utzi. Hor dago auziaren iltzea edo muina. Ikusten dut adin auzia dugula oinarriz gurea. Kaskartzat jo gaituzte, beste auzirik gabe, eta kito. Bere erabakimen eskasarekin auziak garbitu ezinik ibiltzeak gogaitu egiten zuen. Nago ez ote dugun herri-eskubideen eta giza eskubideen arteko auzia zuritu gabe utzi.

Ez dugu aurkitu auzia zuritu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: auzia zuritu 1, Piarres Xarriton (“Ezen hainbeste hausnarketa eta solas erabili ondoan estatuaz, nazioaz, estatu-nazioaz, estatuen eta nazioen arteko gatazkez edo hitzarmenez, hau da, herrigintzaz edo politikaz, nago ez ote dugun bitartean gizaki soilaz arduratzea ahantzi, eta herri-eskubideen/giza eskubideen arteko auzia zuritu gabe utzi”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasotzea aski da

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

auzialdi
iz. zuz. Epaiak eta auziak aztertu eta ebazteko, legez ezarritako mailetako bakoitza. Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak Lehen Auzialdiko Epaitegiak hartutako erabakia berretsi du.

Aztergaia: auzialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ekintzaren ingurukoak bildu dira.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan a) 'causa, proceso, juicio' adierako auzialdi : Aran SIgn; auzitaldi : KIkG; auzigintza : fB Ic II; auzi-beargai : Aran SIgn; auzi-paper : Izt C; auzi(-)kontu : Aran SIgn; auzi-lege : Lard; b) 'pleito, querella' adierako auziera : Mb OtGai II; auziketa : Gazt MusIx; auzikizun : IPrad EEs 1915; c) 'procesamiento, encausamiento' adierako auzipetze : Etxde 16 Seme; d) 'procedimiento, trámites del proceso' adierako auzibide : Vill Jaink; e) 'motivo de pleito, proceso, juicio, disputa' adierako auzigai : Or MB, Etxde JJ; auzi-gai : Or Aitork, Ker Io 3,19; etam corpusean auzi-mota : MEIG 1.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

auzi(-)gai 6: G 2 (Etxde, Or); EB 4 (M. Zalbide, UZEI, Hemen); auzibide EB 1 (J.L. Arriaga); auziketa G 1 (J. Bergaretxe).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

auzibide : DFrec 1, AB50 1, Euskalterm 11; auzipide : AB50 24 (barnean "auzipidearau" 1) // Eta AB38: hauzi-agiri 1. AB50: auzigintza1, auzialdi 2; HiztEn: auzi-uzte (AS); LurE: auzipetze; Euskalterm: auzi-entzuletza 1, auzibitarte 1, auzigai 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Bestetakoak: auzipetze : EuskHizt, DRA; auzi-eske : ElhHizt (AS); auzibide : ElhHizt, HiruMila, Lur EF/FB eta EG/CE (eta AS: auzi bidezko), DRA (eta "hauzibide"), PMuj DVC ("auzi-bide"); auzigai : HiruMila, DRA, PMuj DVC ("auzi-gai"); auziketa : HiruMila, PMuj DVC; auzikeria : DRA (h-), PMuj DVC; auzialdi : HiruMila, Lur EF/FB eta EG/CE ("auzi aldi"), PMuj DVC ("auzi-aldi", "auzi-taldi") // Ez ditugu aurkitu ap. EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF // Eta HiruMila: auzibide aurreko, auzibidezko, auzibitarte // PMuj DVC: auzi-abar, auzi-agindu, auzi-agiri, auzi-aitzin, auzi-antolak, auzi-aurre, auzi-balio, auzi-egun, auzi-erabaki, auzi-eralgi, auzi-etendura, auzi-galtze, auzi-ikertze, auzilabur, auzi-lan, auzi-lege, auzi-liburu, auzi-liskar, auzi-luzakari, auzi-opor, auzi-orri, auzi-paper, auzi-txosten(lari), auzi-urrats.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

JustiSaila: 1. auzialdiko x. epaitegia (zibila): juzgado de 1. instancia (civil) n. x; 1. auzialdiko eta argibideetarako x. epaitegia: juzgado de 1. instancia e instruccion n. x. // IparKazet (Justizia): audience: auzialdi; audience solennelle: auzialdi nagusi.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Tekn.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'auzialdi/auzibide. Hitz horien aldamenean, Tekn. laburdura baino, hobeto egongo litzateke Zuz. laburdura'.

 - [E116]: 'Bi proposamenekin bat nator'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'OK'.

auzibide
iz. zuz. Lege hauste bat epaitzeko epaitegian egin beharreko jardueren multzoa. Auzibide luze bati ekin aurretik, hobe zenuke ondo pentsatu. Araban, Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroan denera erizainen aurkako 70 auzibide abiatuta daudela jakinarazi zuten. Lehenbizi epaia, gero auzibidea.
Ohiko lexiak

Aztergaia: auzibide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: Auzibide Zuzendaritza: Dirección de lo Contencioso // IparKazet (Justizia): procédure: auzibide; contentieux administratif: administrazio auzibide.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Tekn.

auzibidean jarri
du ad.-lok. Manifestazio batengatik, 24 lagun auzibidean jarri dituzte. Epaileak ez zuen inor auzibidean jartzeko oinarririk ikusi.
Ohiko lexiak

Aztergaia: auzibidean jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

auzigabetze
iz. Epaile batek edo epaitegi batek auzibide bat etetea, bereziki auziarekin jarraitzeko frogarik ez dagoelako.

Aztergaia: auzigabetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

IparKazet (Justizia): non-lieu: auzigabetze / auzigabe uztea.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-tze.

auzigai
iz. Auzi baterako gaia. Medikuntzaren laguntzaile joa, biologia ez zen auzigai.

Aztergaia: auzigai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

auzilari
iz. Auzitan sartzen den pertsona. Auzilaria badabil etxez etxe bere auzia irabazteko paper eta argi bila.

Esaera zaharrak

Auzilaria, nekeziaren ezkutaria.

Aztergaia: auzilari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
auzipean
adb. Zu zeu, arreba, egon al zara inoiz honela, auzipean, epaile eta polizia ankerren eskuetan?
Loturak

Aztergaia: auzipean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pean.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

auzi sarrerari dagokion azpisarrera.

auziperatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, auziperatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. auzipetu].

Aztergaia: auziperatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-10-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh300 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

auziperatu 4: Hemen 1987 ("epaileak tramiterako onartu zuen azkenik [...] kereila kriminala, hasiera batean auziperatuak bere barrutikoak ez zirelako aitzakiaz bere burua inkonpetentetzat eman ondoren"), I.V. de Sarasti ("Memoria idazten duenean traidore susmoa hartutakoak auziperatu eta epaitzen ari zirelarik..."), Egunk 1994 ("La Red Galindo liburuan jasotzen diren informazioak direla eta auziperatu eta kondenatu dituzte liburuaren idazlea eta argitaletxea"), GAO 1996 ("iruzur deliktuan auziperatuak nahiz inkulpatuak"), Enbata 1998 ("Frantzian oraino gibelago gaude [...] poliza buruzagi bat ere ez baita oraino auziperatua izan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

auziperatu : EuskHizt (kondenazio hiztegi-sarreraren definizioan: "... auziperatu errudunari ezartzen zaion zigorra zehazten duena" #mdash# eta EIH), Lur EG/CE (procesar), Lur EF/FE (instruire un procès), PMuj DVC (encartar, procesar, encausar, enjuiciar) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

auziperatu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, auziperatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. auzipetu].

auziperatu 355; auzipetu 4601.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

auziperatu 188; auzipetu 1324.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

Aski da auzipetu.

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Oraindik ere biak erabiltzen badira ere, auzipetu finkatzen ari dela dirudi (araua 2014koa da eta, Lexikoaren Behatokian, 2015etik honako adibideak 41 dira bakarrik).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): auziperatu* e. auzipetu.

auzipetu1, auzipe/auzipetu, auzipetzen
du ad. Auzitara eraman. Ez zen, ordea, bere aurkakorik agertu eta auzipetu gabe libre utzi zuten. Urtegiaren aurkako borrokagatik auzipetu zuten, eta kartzelara joan behar izan zuen.

Aztergaia: auzipetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

auzipe(tu), auzipetzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

auzipetu2
iz. Auzitara eraman den pertsona. Kezkaz entzun dituzte auzipetuen azalpenak Espainiako Kongresuan. Auzipetuek epailearen aurrean agertu behar dute.

Aztergaia: auzipetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

auzipe(tu), auzipetzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

auzipetze
iz. Auzitara eramatea. Epaileak auzipetze aginduaren berri eman zien. Legebiltzarrak kargutik kendu du, auzipetze eskari bat onartzeagatik.

Aztergaia: auzipetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

auzipetze 1: Procesamiento, encausamiento. Batzuen ustez, auzipetze au moralari dagozkion bere utsegiteak ekarri zioten, baiñan Urkixo jaunaren iritzean [sic]politikako auzi-mauziak omen tartean. Etxde 16 Seme.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

auzipetze 2: Haur eta Gazte 2 (“Azaroaren 11ko 21/87 Legeak, Kode Zibileko eta Auzipetze Zibileko Legearen hainbat artikulu aldarazten dituenak, adingabearen babeserako esparrua errotik eraldatzen du”, “Urtarrilaren 15eko 1/96 Lege Organikoak, Adingabearen Lege Babesari buruzkoak, Kode Zibilaren eta Auzipetze Zibileko Legearen Aldaketa Partziala eragiten duelarik, eta 21/87 Legeak ezarritako irizpideei jarraiki, adingabeen eskubide eta betekizunen katalogo osoa egin du, eta hainbat aurrerapen eskaini du arlo honetan”).

auzipetze 33: Consumer 2 (adib.: “Auzipetze zibilaren Legea”), Berria 21 (adib.: “Segiko kide izatea egotzita, auzipetze autoa jasotzera joan dira 20 gazte Espainiako Auzitegi Nazionalera”), EiTB 9 (adib.: “Auzipetze autoak dio Batasunak "fagozitatu" egin duela EHAK, eta ETAren interesen arabera erabili duela”), Argia (“Auzipetze autoa urte eta erdi geroago egingo du publiko instruktoreak, 2004ko azaroan –Joxemi Zumalabe ere auzipetzen du, hilda egon arren, instrukzioak daraman nahasmenaren erakusgarri“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

auzipetze 65: Berria 65 (adib.: “Egunkaria'-ren itxierari buruzko sumarioko zazpi auzipetuen abokatuek kasua artxibatzeko eskatu diote Juan del Olmo epaileari, auzipetze autoari jarritako erreforma helegiteetan”, “Inkomunikazioa kentzea: Auzipetze Kriminaleko Legea aldatzeko eskatu du, atxilotuen inkomunikazio egoera bertan behera uzteko”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Onartua.

auzitan
1 adb. Eztabaidan, liskarrean. Anaia anaiarekin auzitan ari da. Gaitz da koleratu gabe, mendekatzera entseatu gabe, kolperik egin gabe, edo auzitan sartu gabe gelditzea.
2 adb. Epailearen aurrean eztabaidan. Senar-emazteak auzitan dabiltzala. Oraindik auzitan ari naiz Esako udalarekin, amatxiren lursail haien kontura!
3 adb. Zalantzan. (jarri, ipini eta kideko aditzekin). Eredua bera auzitan dago. Sari horien legezkotasuna auzitan jarri dute.
Loturak

Aztergaia: auzitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

auzi sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

adibide gisa emanez: auzitan ari izan, auzitan jarri, auzitan sartu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): auzitan adlag.: auzitan ari izan; auzitan jarri; auzitan sartu; auzitan egon; auzitan ibili; auzitan ipini [adibideak gehitu], auzitara adlag.: auzitara eraman; auzitara jo; auzitara joan [adibidea gehitu]

auzitara
adb. Auzitegira, epailearen aurrera. Ik. auzitara eraman. Zuri soinekoa kentzeko auzitara joan nahi duenari, emaiozu soingainekoa ere. Auzitara jo.

Aztergaia: auzitara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: auzi(ta)ra joan

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS: auzitara joan / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra: -tara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

auzi sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

adibide gisa emanez: auzitara eraman, auzitara joan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): auzitan adlag.: auzitan ari izan; auzitan jarri; auzitan sartu; auzitan egon; auzitan ibili; auzitan ipini [adibideak gehitu], auzitara adlag.: auzitara eraman; auzitara jo; auzitara joan [adibidea gehitu]

auzitara eraman
du ad.-lok. Norbait edo zerbait, auziren bat dela bide, epailearen aurrera eraman. Ik. auzipetu1. Anaiak anaia auzitara darama. Adingabearen senideek auzitara eraman zuten kasua. Nafarroako Gobernua auzitara eraman du herritar talde batek, AHTari buruzko informazioa ez emateagatik.

Aztergaia: auzitara eraman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eraman: -tara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, auzitara azpisarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa auzi eta eraman sarreretan.

auzitegi
iz. Lurralde jakin bateko auziak erabakitzen dituen epaimahaia; epaimahai hori dagoen eraikina. Juduek hiru auzitegi mota bazituzten. Burdinetan daukazuen gizona eramazue hamar orenetan auzitegira. Udal auzitegia.

Aztergaia: auzitegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Ik. IparKazet (Justizia): tribunal (generikoan): auzitegi; cour d'assises: asisak / krimen auzitegi; tribunal des prud'hommes: lan auzitegi; instance (première): lehen mailako auzitegi; tribunal administratif: auzitegi administratiboa / administrazio auzitegi; correctionnelle: auzitegi korretzionala.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: lan-auzitegi , auzitegi goren , eta adib. gisa: lehen mailako auzitegi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "[a] 'auzitegiko mediku' azpisarrera lexikala sartzea proposatzen dugu ('médico forense' /'médecin légiste'-ren ordaintzat) / [b] ez da logikoa 'auzitegi goren' eta 'lan-auzitegi' azpisarrera izatea eta 'lehen mailako auzitegi' adibidea izatea; denak berdin tratatu behar lirateke, denak direlako terminoak eta ez forma libreak; beraz, azpisarrera gisa sartzea proposatzen dugu, eta, gure ustez, garrantzitsuenak hauek dira: 'auzitegi-barruti', 'auzitegi goren', 'auzitegi konstituzional', 'auzitegi nagusi', 'kontu-auzitegi', 'lan-auzitegi'" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  'auzitegi. Horren inguruko azpisarrerak zerrendaratzeko orduan, kontuz ibili behar da. Auzitegi Goren azpisarrera oso egokia da. Horrekin batera ere, auzitegi nagusi gehi daiteke, autonomia erkidegoetako gorengo epai-organoei hala baiteritze. Ez da hain egokia, ordea, lehen mailako auzitegi, Zuzenbidearen arloan esamolde horrek ez baitu zentzurik; euskaraz juzgado de primera instancia adierazi nahi izanez gero, lehen auzialdiko epaitegi erabili beharra dago, epaitegiak pertsona bakarrekoak direlako eta auzitegiak, aldiz, kide anitzekoak'.

 - [E116]: 'Uste dut AUren proposamena oso bidezkoa dela'.

 - [E123]: 'ni ere bat nator AUren proposamenarekin'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'ok (ez eman adibiderik: ez 'lehen mailako auzitegia' ez 'lehen auzialdiko epaitegia')'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): auzitegi nagusi [azpisarrera gehitu]

auzitegi goren
iz. Justizia-organo gorena. Nafarroako Probintzia Auzitegiaren sententzia Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi zuen. Auzitegi Gorenaren erabakia.

Aztergaia: auzitegi goren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-goren.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

auzitegi sarrerari dagokion azpisarrera.

auzitegi mediku, auzitegi-mediku
iz. Epaitegi bati atxikia dagoen medikua, auzi kriminal eta zibiletan aditua dena eta pertsona baten heriotzaren arrazoiak argitzen dituena. Hilketaren argibideak amaitzean, auzitegi medikuaren zain zeudela esan zuen Mikelek.
auzitegi nagusi
iz. Espainiako estatuan, autonomia-erkidego bakoitzeko erakunde judizialaren maila gorenean dagoen auzitegia. EAEko Auzitegi Nagusiak manifestazioa baimendu zuen.

Aztergaia: auzitegi nagusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:012 2002-10-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

auzitegi sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): auzitegi nagusi [azpisarrera gehitu]

auzo alkate, auzo-alkate
iz. Auzo bateko alkatea. Lehenago, auzo honetan ez zen izaten auzo alkaterik; Ulibarrikoak agintzen zuen hemen. Lorentzo urte askoan izan zen Uberako auzo alkate.
auzo bide, auzo-bide
iz. Udalerri barruko errepidea, inguruko auzoak lotzen dituena. Auzo bideak konpontzeko premian daude.
auzo elkarte, auzo-elkarte
iz. Auzo bateko auzotarren elkartea. Gauza jakina da auzo elkarteek ez dituztela auzotar guztiak ordezkatzen. Oraingoan, udalak entzungor egin die auzo elkartearen proposamenei.

Aztergaia: auzo-elkarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): auzo-elkarte 9: Deia, Elhuyar, Consumer 2, EiTB 3, Argia 2; auzo elkarte 142: Berria 79, EiTB 8, Argia 12, DiarioVasco 43.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: auzo-elkarte 118: Berria 111, Unai Iturriaga 5, Jokin Muñoz 2; auzo-elkarte 1, Iban Zaldua.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: FAVA. Arabako Auzo Elkarteen Federazioa.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es asociación de vecinos / fr association: Elhuyar: auzo-elkarte / Nolaerran: - / Zehazki: auzo elkarte / Labayru: auzo-elkarte / Adorez5000: auzo-elkarte.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago. Oso hedatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa auzo sarreran

auzo herri, auzo-herri
iz. Inguruko herria. Israelen sortu zen gosete latz bat, jendea auzo herrietara zabaldu zuena. Auzo herrietako apezak han ziren, herrikoekin batean. Egun hartan auzo herrira, andrearen etxera, joan ginen bazkaltzera.
auzo lehen
iz. Ipar. Hurbileneko auzokidea. Ik. lehen auzo. 22 urtez bere auzo lehenetarik bat ukan duen J.-B. Bidartek lerro hunkigarri batzuk irakurri zizkion.

Aztergaia: auzo lehen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS: lehen auzo, auzo lehen / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

lehen auzo.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-lehen.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

auzo 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

auzo lotsa, auzo-lotsa
iz. Beste norbaitek esan edo egin duenarengatik sentitzen den lotsa. Ik. inoren lotsa. Entzuten ditudan gauza askok ematen didate auzo-lotsa. Izua baino mingarriagoa egin zitzaidan egoerak eragindako auzo lotsa.

Aztergaia: auzo-lotsa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh60 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 76; auzolotsa 5; ETC: 334; auzolotsa 40.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: auzo-lotsa; inoren lotsa vergüenza ajena; Adorez: 0; Labayru: auzo-lotsa; inoren lotsa vergüenza ajena; NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta sarrera gisa jasotzekoa. Horrekin batera, ahozkoan behintzat hedatua den inoren lotsa erabili den begiratuko da eta hurrengo bilerara eramango dira datuak.

auzo1
1 iz. Herri batean, kaletik bereizirik dagoen etxe multzoa. Ik. auzotegi. Oiartzungo auzo batean.
2 iz. Hiri bat edo hiri barruti bat banatzen den zati bakoitza. Bilboko auzoak.
3 iz. Ingurukoa, ondokoa. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Bai Frantzian, bai auzo erresumetan. Auzo hirietarik etorriak.
auzo2
1 iz. Norbaitentzat, inguruko etxeren batean bizi den pertsona. Ik. auzoko. Auzoak eta adiskideak. Auzoaren ondasunak.
2 iz. Herri edo hiri bateko biztanlea. Astigarragako seme eta Lekeitioko auzo zenak. Hiri bateko auzo guztiak.

Esaera zaharrak

Auzo on duenak begi lo on. Basoa eta ibaia auzo, hau ez duen etxea gaizo.
auzoan
1 adb. Inguruan. Auzoan ditugun erdarak.
2 adb. Kanpoan, aparte. Ahuntza etxean, eta esnea auzoan. Auzoan du horrek zentzu ona!
Loturak

Aztergaia: auzoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

auzo 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 inguruan. 2 kanpoan, aparte.

auzoera
iz. Auzoa, ingurua.

Aztergaia: auzoera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan 'barrio, vecindad' adierakoak: auzoera : JJMg BasEsc; fB Ic; Mg CO; Urruz Zer; auzo era : fB Olg; fB Ic I; auzera : Apaol ("...tontor batera, nondikan agiri zan San Blas auzera").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EEBS corpusean ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

auzoera : HiztEn ("B. Auzoa, kaletik bereizitako etxe-multzoa"), LurE ("Auzoa"). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

auzoera : EuskHizt ("Auzoa"), ElhHizt ("Barrio, barriada; vecindad"), HiruMila ("1 barrio; 2 vecindad"), DRA ("I Barrio. (...) II B-m vecindad"), PMuj DVC ("barrio, barriada, arrabal"). Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ikustekoa da zein erabilera duen "(zerbait) auzoeran egin" esapideak, 'konfiantzaz egin' adiera duela.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

auzoa.

auzokide
iz. Auzoa, auzo bereko pertsona. Auzokideen aurrean itxura txarra eman ez zezaten. Auzokideen bilera. Balkoietatik auzokideen zelatan dauden atsoak. Lehenengo solairuko auzokidea. Auzokide onak al dituk Shropshire alde horretan?

Aztergaia: auzokide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

auzoa, auzo berekoa.

auzoko
1 iz. Norbaitentzat, inguruko etxeren batean bizi den pertsona. Ik. auzo2. Auzoko batek ikusi omen zuen. Auzokoren bat ezkontzean denek hartuko zuten jai. Eibarren auzoko egin zen, etorri eta berehala.
2 adj. Ingurukoa, ondokoa; kanpokoa, inorena. Joan ziren kantariak irrintzi eginez auzoko etxera. Auzoko erdarak. Beti izan da gozoagoa auzoko janaria.

Aztergaia: auzoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

auzoko iz.

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
auzolan
iz. Auzokoen arteko elkarlana. Etxekoek egin zuten dena, batere auzolanik gabe. Auzolanean egindako bidea. Etxe honetako guztiak auzolanean dira gaur.

Aztergaia: auzolan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Forma osatu lexikalizatua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1995-11-24): eta ez auzalan.

auzolandegi
iz. Auzolanean egiteko antolaturiko ekintza edo jarduera, eskuarki gizarte alorrekoa, helburu nagusien artean elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna eta kideko gizarte balioak sustatzea dituena. Gazte-auzolandegien gizarte balioa azpimarratu dute aurkezpenean parte hartu dutenek. Eusko Jaurlaritzak antolatutako auzolandegietan izena emateko epea zabaldu zuten atzo.

Aztergaia: auzolandegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): auzolandegi 63: Consumer 21 (adib.: “Hala ere, eskaintzak kudeatu eta argitaratzea autonomia erkidego bakoitzari dagokio, zenbaitetan irabazi asmorik gabeko entitate pribatuek ere (GKEek batez ere) beren lanen artean auzolandegiak jartzen dituzten arren”), Berria 31 (adib.: “Auzolandegien balio soziala azpimarratu zuten aurkezpenean parte hartu zutenek”), EiTB 7 (adib.: “Gazteentzako bidaia eta aukera batzuk [brigadak, udako auzolandegiak, bidaia solidarioak...] eta lankidetzarako programak eta bekak aztertuko dituzte hitzaldi horretan”), Jakin (“Gure bulegoak hainbat diru-laguntza deialdi egiten zituen, auzolantegiak, GKEak...”), Argia (“Preso asko irteten dira egunero Langraizetik, baimenarekin, edo auzolandegietara edo beste, eta barruko berri jakiten da kanpoan”), DiarioVasco 2 (adib.: “Astelehenean hasiko da Lili burdinolaren ingurua berreskuratzeko auzolandegia”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: auzolandegi : Berria 27 (adib.: “Kutxako Gizarte Ekintzak aurkeztu du jada aurtengo udarako gazteentzako auzolandegietako eskaintza”), Xabier Mendiguren Elizegi 7 (adib.: “Gustura emango nuen beste hilabete bat han, baina auzolandegia amaitu egin zen, nahiz eta berez lana amaitu ez”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es campo de trabajo / fr camp de travail: Elhuyar: - / Nolaerran: lan zerrategi / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gazte-auzolandegien balio soziala azpimarratu dute.

auzotar
iz. Auzo berean bizi den pertsona; auzo bateko biztanlea. Auzotarrei dei eginik. Orubea behin-behineko aparkaleku gisa erabili ahal izango dute Martuteneko auzotarrek.

Aztergaia: auzotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Kategoriak aipa litezke: «iz. eta izond. edo izlag.»

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): auzotar iz. eta izond. edo izlag. [kategoriak gehitu dira]

auzotartasun
iz. Auzotasuna (erroldari dagokiona). Gauza bat da auzotartasun zibila eta bestea auzotartasun administratiboa, askotan batera joan badaitezke eta batera joaten badira ere.

Aztergaia: auzotartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PFGZ: Auzotartasun administratibo: Vecindad administrativa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Egokiago iruditzen zait auzotasun. "auzotasun ederrean elkartuta bizi" (Julian Alustiza "Aztiri")" (2001-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): auzotartasun

auzotasun
1 iz. Elkarren auzo direnen nolakotasuna edo egoera. Ezagutzen ditugu auzotasun hurbilegia ezin jasana dutenak.
2 iz. Udalerri jakin bateko erroldan egoteak sortzen duen nolakotasuna eta egoera. Euskal herritartasuna dagokie Euskadiko Erkidegoko udalerrietakoren batean auzotasuna duten pertsona guztiei.

Aztergaia: auzotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2002-10-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

auzotasun 1, Etxde JJ ("Gizalegean auzotasunak artu-emana darakar berarekin").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

auzotasun (eta auzotasun lotura) 9: Zubk ("Beste orriko irukien elkartzeak bidea emanda, beste elkartasun batean ipiñi dira, lautuaren barruan, ertzen auzotasuna zainduta, eta beren arteko egal batzuen jarraipena lazatuz"), L. Etxezaharreta ("Badakik, beste ainitzek bezala, ene haurtasunak xerrien auzotasuna ukan duela"), J.B. Orpustan ("Izenen ezberdintasunarekin, badira bertzeak: ilen edo larruko kolorean [...], eta oraino gizarteko mailetan, edo auzotasunak onhartzen duen elhe ausartean"), Eusko Ikaskuntza ("hileta-errituei eta auzotasun loturei buruz B. Etxegarai ikerlariak egindako lanekin..."), Arrazakeria 4 (adib.: "Guraso edo guraso-ordeetarikoren baten azken auzotasuna", "Herritartasuna adierazpen bidez edo lege-ordezkariaren eskariz eskuratzen denean, baimen-erabakian dagokion auzotasun zibila zehaztuko da"), H. Etxeberria ("Lehenengo aldia zen ia bost urtetan emakume haren auzotasunik gabe geratzen nintzela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

auzotasun : HiztEn (herri edo hiri bateko biztanle izatearen nolakotasun eta egoera); auzotasuna hartu/eskuratu : Euskalterm (adquirir la vecindad) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

auzotasun : ElhHizt (vecindad); HiruMila (1 vecindad #mdash# cualidad de vecino; 2 vecindad #mdash# harremanak); DRA (1 vecindad _ cualidad de vecino; 2 relaciones de vecindad; 3 contribución vecinal); PMuj DVC (B 1 compañerismo entre vecinos; 2 vecindad, cal. de vecino; 3 B contribución vecinal) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

auzotegi
iz. Herri batean, kaletik bereizirik dagoen etxe multzoa. Ik. auzo1. Egin duzu ahalegina auzotegi guztia bakean bizi dadin. Auzotegiari betiko egiten dio agur.

Aztergaia: auzotegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

auzo, auzotegi

Euskaltzaindiaren Arauak

auzotegi Sin. auzo 1.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

ik. auzo

auzune
iz. Auzoa, auzotegia. Herri, herrixka, auzune eta bazterren izenak.

Aztergaia: auzune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08
avarrera
iz. Dagestango, Azerbaijango, Kazakhstango eta Turkiako zenbait eskualdetan mintzatzen den hizkuntza.
avestera
iz. Antzinatean Persian mintzatzen zen hizkuntza.

Aztergaia: avestera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(hizkuntza).

aveyrondar
1 adj. Aveyrongoa, Aveyroni dagokiona.
2 iz. Aveyrongo herritarra.
avignondar
1 adj. Avignongoa, Avignoni dagokiona.
2 iz. Avignongo herritarra. Frantsesez ere bagabiltza; geure erara, jakina!, hilaren bukaeran avignondar peto-petoak izendatuko gaituzte.
avilar
1 adj. Ávila hirikoa; Ávila probintziakoa; hiri horri edo probintzia horri dagokiona. Avilar txirrindularia izan zen garaile.
2 iz. Ávilako herritarra. Hogeita bi urteko avilarrak irabazi du aurtengo saria.
axal
iz. adkor. Azala. Axalez bakarrik baitzen Orixe lehorra, hotza eta zekena, ez barrenez.
Azpisarrerak

Aztergaia: axal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

axal adkor.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: axaleko .

Informazio lexikografikoa
Forma bat sarrera desberdinetan bereizi da

adierazkorra; ik. azal

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "eta izond. "ura askoz ere axalago da han"; "ur axalak" (shallow: sakonera txikiko urak, ur txikiak)" (2001-11-02)

axaleko
adj. adkor. Axaleko urrikia. Axaleko hotsak aldatu dira hor, ez adizkien egitura.
Loturak

Aztergaia: axaleko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-x- adierazkorra.

Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

axal sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Mailak

adkor.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper