50535 emaitza bilaketarentzat - [6301 - 6350] bistaratzen.

azken finean
1 adb. Azken batean, azken buruan. Azken finean, txikia beti izaten da txiki handien artean. Azken finean, hori baitzen arazoa.
2 adb. Azkenean, azken unean. Bihotz-gogorra gaizki izanen da bere azken finean. Bestela azken finean penetan hilko zara.

Aztergaia: azken finean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oh. s.u. finean.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azken sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

fin 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

azken hats
iz. Azken arnasa. Azken hatsa eman. Azken hatsetan zen gizon gazte bat.

Aztergaia: azken hats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-10-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

azken (h)ats 29: EZ Man I ("Azken hatsak diraueño, ziadutzak Iainkoak, / Arimen rezibitzeko, zabaldurik besoak", "Azken hatsarekien du arthikitzen arima"), Ax ("Duda gabe sinhesten dugu, azken hatsaren aurthikitzean ere, penitenziak barkhatzen dituela bekhatuak"), He Gudu ("Hunek azken hatsa etxatu zuenean"), Mst ("Zunbatetan entzün düzü erraiten, halakua arma kolpü batez hil izan dela, [...] bestiari jaten zelarik hatsa jalki zeiola, eta bestiak jokhatzen zelarik bere azken hatsa thiratü ziala"), Lg II 3 ("Gaixtaginek athera zuten san Mark presondegitik, eta herrestatu zuten, egundaino bezala, azken hatsa artik zezan arteraino", "Hillen ere zen burreuen eskutan, ez balu, mirakuilluz, luzatu bere bizia artikitzekotzat azken hatsa gurutzearen gainean", "Hitz horiek erratearekin, artiki zuen azken hatsa"), Xarlem ("Zotükazen ezpaziradie / hor zütieigü erhaiten / uste düt azken hatsak / zaiziela huillanzen"), Dh 5 ("zer izan da Jesu-Kristok lurraren gainean eraman duen bizitzea, bethi zirauen eta azken hatsarekin xoilki baratu zen mortifikazione bat baizen?", "Mirakulu izanen da, ezpada arras etsimendutan erortzen, eta ezpadu azken hatsa aurthiki gabe ere bere ifernua hasten", "adimenduaz zerbitzatzen hasten garen lehenbiziko mementetik eta azken hatsa aurthiki artean", "Adimendurat heltzen garenetik eta azken hatseraino zenbat gogoeta gure Izpirituetan?", "Jesusek gurutzearen gainean aurdikia zuen azken hatsa, haren gorphutz adoragarria handik jautsi zutenean"), Jaur ("Ikhusi zuenean gurutzearen gainean azken hatsa aurdikitzen"), Gy ("Eta miserable hura / Badathor bere xilora / Azken hatsa botatzera"), Dv LEd ("Nere inguruko jendeak laztuak egonen direnean nere azken hatsari begira"), Laph 2 ("Gau erditan, azken hatsa noiz aurthikiko zuen beha zaudelarik, gozoki lokhartu zen", "heriotze saindu baten egiten laguntzen zituen, azken hatseraino heien ondoan egonez"), Jnn SBi ("Maria Saindua gurutzearen oinetan egotu zen Jesus Jaunaren azken hatseraino"), Barb 2 ("Joan-Eder, azken hatsa edeki behar diozu orai xahakoari", "Ez du bere azken hatsa botako ahal, zuk ikusi eta, othoitz ttiki bat harentzat erran dukezun arte"), Iratz 5 ("Bainan ez ote zaizkitzu, / Gerlan hil Euskalduneri / Joan azken hatsak, zuri etorri?", "Azken hatsa / Herra-tuz eta harrapoz hantu hedoipe beltzetan / Hil-ikararen lazturak zabaltzen dio agoa, / Haragi, hezur hoikier baitoakote bet betan / Azken hatsaren marruman Jaun Goikoaren Gogoa", "Ilunbe, hedoi, burrunba... horra azken hil-ikara; / Horra kurutze gainetik azken hatsaren orroa", "Anaiaren azken hatsa otoitzez apaintzeko"), Etxde JJ ("Xalbatek eta ingurukoak igarri zioten azken atsa bazetorkiola"), Izeta DirG ("Eta azken atsakin batean, "Beltza" erran zuen"); azken (h)atsa eman 26: Laph ("Izarra bezala argitzen du haren begitharteak, eta azken hatsa eztiki emaiten du"), Elzb Po ("Kuiattoa hanxe dago etzinik / Azken-atsa, azken-atsa emanik"), Jnn SBi 4 (adib.: "Azkenekotz hala flakatua zen, non erran baitziteken, bere azken hatsaren ematera zohala", "Hainbertzenarekin aphaldu zuen burua eta eman azken hatsa"), Arb Igand ("Eta Mirakuluzko komunione hortan emaiten du Santa Julianak bere azken hatsa"), HU Aurp 3 ("Leon Hamahirugarrenak iragan astelehen arratsaldeko lauak irian eman du azken hatsa", "Deus egin, ez erran gabe naski, ez eta bere baitaratu ere gabe azken hatsa eman duela", "Galdatua zuen, azken orenetan eman zezotela otoi eskuetarat haren ama zenak azken hatsa emaitearekin ahurrean atxiki kurutzefika maitea"), CatJauf ("Eman zuen azken hatsa khurutzearen gainean"), Ir YKBiz ("Eta itz oiek esandakoan, burua kurtu ta azken-atsa eman zuen"), Or 3 ("Il zaigula azken-atsa burua zut emanez", "Azken-atsa eman zunean, Adeodat aurrak negarrari ekin zion, eta guk erasorik ixildu zan", eta Elzb-rena jasoz), Mde Pr ("Azken hatsa eman dü, esan ohi dugu Zuberoan, norbait hiltzen denean"), Etxde JJ 2 ("Aspaldian eri uan eta bart eman dik azken atsa", "Oraintxen eldu zaizkit gaztigatzera bat-batean gaizkituta gero azken-atsa emana dela"), Ardoy SFran 6 (adib.: "Eta azken hatsa duelarik emanen, orduan ere gure Sainduak Herria utziko ote du?", "Nigar egiteko aski zuen hor berean Ondarrabiako gazteluari behatzea, hor baitzuen hamabost bat urte lehenago, bere azken hatsa emana Nafarra Herri maiteak!"), Casve SGrazi 2 ("Hire amatto gaixua / azken hatsan emaitera dua", "Haiñbeste egar beharrian, / Azken hatsa eman ezinian!"); azkeneko hatsa eman 2, Dv LEd ("Azkeneko hatsa ematen hasten naiz", "Azkeneko hatsa emanez geroz, iraungi da ja azken ephea"); azken hatse(t)an 12: Bp I ("Oliatzeko, ügürüki behar deia, eria azken hatsian den?"), Xarlem ("Azken hatsian nizala ikusten düzie"), Dh ("Jesus Jaunak azken hatsean bezala zelarik, ikhusten du bere gurutzearen oinetan bere ama maitea"), Bordel ("Azken orenian / Jaunak jujatzian, / jar zazkit aldian / hil nadin bakian; / zeuretzat ar nezazu azken hatsian"), Hb Esk ("Azken hatsean ere, ama da maitatzen"), Zby ("Ikusgarri dohatsua, / Josep azken hatsetan: / Jesus besarka lothua, / Maria nigarretan"), Jnn SBi ("Urruntxago, mintzatu zitzaizkon azken hatsetan zen gizon gazte batez"), JE Bur ("Berauk eriari erraitetik xahu dela, azken hatsetan ikusi dukalarik baizen"), Barb 2 ("Ezagutzarik gabe, leher egiten ari, azken hatsetan zen orai Etxek'andre dohakabea", "Karrikan sartu deneko, gora gora erraiten aditzen du: azken hatsetan dela Erregeren alaba"), Ox ("Bainan odolez, azken hatsetan, arrunt hustu baino lehen / Gizon sortuak bere Aitari galde bat igorri zuen"), Ardoy SFran ("Zorigaitzez, azken hatsetan zen Nafarra gaixoa"); azken hatseraino (eta atseraño, hatsialadrano) 15: Hm ("Bekhatorerik obstinatuenek badute [aingeru begirale] bana: Iudas etzuen bereak azken hatseraino utzi, ez Antikristo bereak utziko haren bihotzak dirakieno"), He Gudu ("Gudukatu behar dugu beraz azken hatseraiño"), Mst ("Gure mente orotan azken hatsialadrano hari gerla egiten"), Lg II ("Gure sainduak etzuen behinere utzi Salbatzaillea begietarik azken hatseraino"), Dh ("Gurutze baten gainean sakrifikatzen du bere bizia azken hatseraino"), MarIl ("Egizu izan natzaitzun bethi lejal, eta, biziaren azken hatseraino, ez nadin bara zure ohoratzetik"), Hb Egia ("Erran dute egia hori goraki, azken hatseraino, presondegietan, ezpaten aitzinean, suaren erdian"), Jnn SBi 2 ("Zure izenaren omenak joko ditu bazter guziak, eta zurekin izanen nauzu zure azken hatseraino", "Galdetzen darozkitzut behar ditudan graziak, jarraik ahal nadin zure lege sainduari, nere azken hatseraino"), Inza Azalp ("Otoitzaren bitartez urrutitzen dittugu etsaiak, gureganazten aingeruak, irixten dugu indar berria ta azken atseraño onean irautea"), Ardoy SFran 5 (adib.: "Fedea, bederen, begiratu omen zuen azken hatseraino"); azken hatserainokoan 8: Mih 4 (adib.: "Zure graziaren laguntzarekin batean azken hatserañokoan zerbitzatuko zaitut", "Lege saindu hura begiratuko dut azken hatserañokoan"), Brtc 3 (adib.: "Khartsuki zerbitzatuko zaitut azken hatserainokoan", "Zuk, Jauna, argitu nauzun bezala, borthitz nazazu, azken hatserainokoan deliberazione hunen segitzeko"), JesBih ("Birjina guziz sainduaren Aingeru eta Sainduen arartekotasunaren azpian azken hatserainokoan egoiteko"); azken hatsetara 2, Xarlem ("Azken hatsetara nizala / orai ikusten diat / Bahoumetek photererik eztiala / orai ikusten diat", "Azken hatsetara züzün / Adrian akabirik, / adio erran ditadazüt sekülakoz / eztüdala ikusiko bizirik"); ik. OEH argitaratuan gainera: D. Béhéty GH 1929 ("Gero hasperenez, plañus, hortz karraskaz eta hatsarrantüz ari zen, üdüri azken hatsetara zela"); azken hatsetaratu 1, HU Aurp ("Eskuara frantsesak ausikika deramala, oraikotik azken hatsetaratzen ari dela gure mintzaia"); ik. OEH argitaratuan gainera: Prop 1894 ("Bertze toki batean aurkhitzen dugu emakume xahar bat osoki ahitua, eta jadanik azken hatsetaratua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

azken hatsa eman 13">Ip ("Hainbestereki, Jesusek oihu handibat berriz egiten zialarik, azken hatsa eman zian"), Eskual 1919 ("Gizon dohakabeak han berean eman du azken hatsa"), Herr 1944-1984 5 ("Bi urteko muttiko bat berehala hil da erreduren ondorioz, haren bertze bi haurridek beren azken hatsa eman dute ospitalerat heldu eta zonbeit orenen buruko", "Hunek azken hatsa eman du hartu kasken ondorioz", "Ziklomotorrean zoalarik [...] handizki kolpatua ereman dute artategi batetarat bainan zonbait orenen buruko eman du bere azken hatsa", "Benoit d' Arcangues [...] Normandiako gudu borthitz hartan kolpatu zen eta azken hatsa Le Mans-eko ospitalean eman du", "Iragan astean aldiz Jean Lespade Laramendiko nausi xaharrak asken hatsa eman du"), Iratz ("Lazkanon zuen azken hatsa emaiten"), JE Axular ("Orok balin badakite Sarakotzat izendatua izan zela erretor Axular, Saran zuela eman Axularrek bere azken hatsa, nehondik ezin jakin dugu bizkitartean nola iragan zuen herri hartan bere bizia"), Otoizlari 1981 ("Baionako klinika batean azken hatsa emanik, mundu huntarik zoan T. Monzon Olaso aspaldiko adiskidea"), J.L. Davant 2 ("Bobby Sands-en azken hatsa denen gatik emana / Karrikaren beltzean da lore gorriz ereina", "Ilun-zeinuetan sartu zen agonian eta laster eman zuen azken hatsa"), Herria 2000 Eliza 1988 ("Oker dabil baita ere, hura ixildurik, iraultzaren azken hatsa emanda dagoela uste duena"); azken hatsetan 2: Otoizlari 1981 (""Ezkila" ere kexu ginuen: inprimatzeko tresna azken hatsetan..."), P. Diez de Ulzurrun ("Pentsa ezazu lo zaudela, erail egiten zaituztela eta hantxe esnatzen zarela biriketan aizto bat sartuta daukazula, odolez blai arnasarik hartu ezinda, azken hatsetan, hiltzera zoazela eta deusik ere konprenitu gabe"); azken hatseraino 1, Leon ("Guk gure amatzat hartzen zaitugu, / Bethi zu maitatuz bizi nahi dugu; / Azken hatseraino kantatuko dugu / bethi, bethi").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

azken hats : HiztEn (AS s.u. hats: hilzoria; heriotza); azken hatsa bota : AB50 1 (expirar); azken hatsa eman : LurE (adib. s.u. hats: hil, zendu); azken hatseraino : DFrec 1 ("maitasun indarrak elizetan azken hatseraino...") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

azken hats : ElhHizt (AS s.u. hats: último aliento, agonía); Casve EF (azkenats: agonie); HaizeG BF (dernier soupir); Lh DBF (dernier soupir; azken hatsetan düzü, S. il est à l'agonie; azken hatsarainokoan, (Hirb.) jusqu'au dernier soupir); DRA (azken-ats: agonía; azken-atxean jarri [AN], azken-atsetan [BN-s], caer en la agonía); PMuj DVC (azken-ats: último aliento, suspiro final; agonía, hora de la muerte; azken-atsetan egon: agonizar, estar en la agonía); azken hatsa eman : EIH (adib. s.u. hats: hil, zendu); EuskHizt (adib.); EskolaHE (adib. s.u. hats: hil, zendu) PMuj DVC (adib. azken-atsa eman: exhalar el alma, morir) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hats 1 sarrerari dagokion azpisarrera (arnasa sarreran eskaini da azken arnasa esapidea, eta modu berean joka liteke azken hats honen kasuan).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): azken hats: azken hatsa eman. [azpisarrera gehitu]

azken hitz
1 iz. Idazlan, antzezlan, hitzaldi edo kidekoei bukaeran eransten zaien zatia, lanari buruzko laburpen edo azalpenak ematen dituena. Ik. epilogo; hitzatze. Sarreraz eta azken hitzaz gain, bost zatitan banatutako hiru atal nagusi dauzka testuak.
2 iz. Arazo bat edo auzi bat argituko duen azken erabakia hartzeko ahalmena edo eskubidea. Epaileek dute azken hitza gaur-gaurkoz. Legez azken hitza berea izan arren, ez zuen bere borondatea inposatzeko gogorik edo adorerik izan. Hori duzu nire azken hitza.

Esaera zaharrak

Apezak, azken hitza bere.

Aztergaia: azken hitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AZKEN HITZ. (Sólo incluimos los ejs. más lexicalizados). a) Epílogo. "Péroraison" T-L. Azken-itza. Sor Bar 107 (título de un capítulo; v. tbn. TAg Uzt 311). Epiloga edo azken hitza. Elsb Fram 186. Azken hitza apezez. Zerb Azk 83. Sail honi denari azken hitz bat eman behar-eta, erran behar dugu irri gutiko gizona azaltzen zaigula hemen gure idazlea. Larre in Xa Odol 17. Epitafio. Zuhurrenak bota beza / Azken-hitz hau burura: / "Irriz leher egin eta / Guan da bertze mundura". Elzb Po 213. b) Testamento. v. AZKEN NAHI. Nere aldetik, egin ditudan lanetatik onaurkiak artu ta geroko gizaldiei eskeiñi bear nizkien nere Azken-Itz bezela. Euskal Testamentu bat bezela dijoakizue, beraz, nere liburu au. NEtx LBB 8.

adib.: azken 1 ord. Denboran, tokian edo mailan, beste guztien atzetik dagoena edo gertatzen dena. Ik. atzen. Lehenago hi baihintzen hizkuntzetan azkena, orain aldiz izanen haiz orotako lehena. Jainkoa zen aurrena, gero Euskal Herria, azkena Don Karlos. 2 (Adizlagun gisa). Azken heldu zena. Azken baina ez hutsen. 3 ord. (Izen baten ezkerrean). Ik. azkeneko. Zure azken egunak alaitzeko. Hemen nago ni azken orduaren zain. Azken orduko poetak. Bere azken urteetan egindako eskutitz batean. Munduari azken agurra egin nahirik. Azken hatsa eman. Azken hitza esan. Bere azken liburuko alegia batean. Azken aldiz ikusi zuenean. Azken aldiko uholdeak. Joan den mendearen azken aldera.

azken hitz : Ortzadar, ElCorreo, Deia, Elhuyar, Elkar, Consumer, HABE, Berria, EiTB, Euskaltzaindia, Jakin, Karmel…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: azken hitz : Herria, Berria, Asisko Frantzizko, Jose Morales, Daniel Landart, Patxi Zubizarreta, Menane Oxandabaratz, Piarres Xarriton…

Elhuyar: azken hitz última palabra hori duzu nire azken hitza: esa es mi última palabra; Adorez: 0; Labayru: 0;

Bestelakoak

hitz 4 iz. Hitz egitea; esaten dena. Jainkoaren hitza: Jainkoak esana. Herriaren hitza. Joanek, guztien izenean hitza hartuta, Jesusi esan zion:... Azken hitza: idazki baten bukaeran, ondorio edo laburpen gisa ezartzen diren hitzak. Legearen hitzari ez iezaiozu eman zure gogarako itzulirik. azken 3 ord. (Izen baten ezkerrean). Ik. azkeneko. Zure azken egunak alaitzeko. Bere azken urteetan egindako eskutitz batean. Munduari azken agurra egin nahirik. Ene azken adioa. Azken hatsa eman. Azken hitza esan. Bere azken liburuko alegia batean. Azken aldiz ikusi zuenean. Azken aldiko uholdeak. Joan den mendearen azken aldera.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasotzea aski da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azken eta hitz sarreretan.

azken igurtzi
iz. Oliadura. Ahal baldin badu, ezaguera duen bitartean hartu behar du eri dagoenak azken igurtzia. Ohitura denez, azken igurtzia eman diogu.

Aztergaia: azken igurtzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azken sarrerari dagokion azpisarrera.

azken muga
iz. Jomuga. Hori du bere helburu eta azken muga. Otoitz bikainean, Aita dugu azken muga.

Aztergaia: azken muga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-03-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS: azken(engo) muga.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib.: azken muga / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

muga sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hori du bere helburu eta azken muga.

azken nahi, azken-nahi
iz. Hilburukoa, testamentua. Azken nahian zerbait agindu.

Aztergaia: azken nahi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: azken(-)nahi 'hilburukoa, testamentua'.

azken ordu
1 iz. Heriotzako ordua. Hemen nago ni azken orduaren zain. Bere azken ordua hurbil zegoela ikusi zuen.
2 iz. Azken unea; eperen bat betetzen den azken unea. (Singularreko leku atzizkiekin). Berasaluze pilotariari azken orduan esan diote jokatuko duela. Azken orduan, korrika eta presaka. Azken orduko presak direla eta.
azken oren
iz. Ipar. Azken ordua, heriotzako ordua. Gaixo Fernandez!, uste duke azken orena jina duela!

Aztergaia: azken oren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AZKEN OREN. Hora de la muerte. Apostoluen artean azken orena ikhusia. EZ Man II 177. Ea azken oren hartan egiazko penitenziarik [...] izanen duenz bekhatoreak. Ax 199 (V 134). Dela goiz, dela arratsa, / Fiñean azken orena. Gç 134. Ene azken orenian onsa hilzeko grazia emadazü. Bp I 150. Azken oren hura jin datekianian. Mst I 23, 3 (SP azken oren hura). Yaun-doni Jauni Ebanyelistak sobera zuen maite bere nausi dibinoa haren ganik urruntzeko haren azken orenean. Lg II 281. Azken orena ethortzen da, guti higurikitzen zelarik. Dh 122. Lagunduko gaituzte azken orenean. Jaur 394. Nere azken orena heltzen denean, lohakar nadiela zure besoetan. Dv LEd 280. Errotu zen, eta burua galdurik egon ya azken oreneraino. Hb Egia 15. Azken orena hurrandua ahal zuela, agian, poxelu harek. JE Bur 123. Ni hiltzen naizenian / Ene azken orenian / Ziek, gizonak, jinen zizte / Zien hasuak eskian. LuzKant 22s. Ez daki azken oreneko lanbroek ilhuntzen dautaten gogoa. Lf Murtuts 51. Gaixo Fernandez! Uste duke azken orena jina duela. Ardoy SFran 230. v. tbn. Tt Onsa 19. Monho 82. JesBih 448. Bordel 61. Jnn SBi 112. HU Aurp 139. Iratz 156. (Pl.). Giristiñoa, ago erne azken orenetara, / Hala begira adintzat erortzetik faltara. EZ Man I 137. Otoitzak egitzu gure fagoretan / Orai eta gure azken orenetan. Monho 74. Azken orenetarat / hurbildua denak / Aphezaren laguntzak / ditu beharrenak. Zby RIEV 1908, 609. Galdatua zuen, azken orenetan eman zezotela otoi eskuetarat haren ama zenak azken hatsa emaitearekin ahurrean atxiki kurutzefika maitea. HU Aurp 177. Jeneral adixkidearen azken orenen lagun. Etchebarne 143

azken oren 11: Berria 9 (adib.: “Bi taldeetan azken orenean egindako aldaketa horiek, hala ere, ez dirudi partidaren faboritoa aldatzeko balioko duten”), Karmel (“Zombat krudela zuen oh! azken orena!”), Erlea (“Nire buruari galde bat egin nion, ofizio lanaren azken orena etorri zelarik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

azken oren 35: Herria 18, Berria 8, Aingeru Epaltza 3, Joan Mari Irigoien 2, Itxaro Borda 2, Xipri Arbelbide, Piarres Aintziart.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia Iparraldean eta adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa azken eta oren sarreretan.

azken perediku
iz. Zuberoako pastoraletan, amaierako zatia, ikusleak agurtzen eta eskertzen direna. Hemeretzi lagunek abestuko dituzte lehen eta azken peredikuetako bertsetak.
azken sakramentuak eman
du ad.-lok. (Hilzorian dagoen gaixoari) elizakoak eman. Ik. sakramentuak eman 2. Azken sakramentuak gaixoari ematerakoan, auzoak laguntzen dio apaizari.
azken sakramentuak hartu
du ad.-lok. (Hilzorian dagoen gaixoak) elizakoak hartu. Ik. sakramentuak hartu 2. Bakardaderik handienean hil zen, heriotza aurreko azken sakramentuak hartu gabe.
azken ukituak eman
dio ad.-lok. Lan bati azken konponketak, aldaketak edo orrazketak egin. Orain, pazientzia handiz, azken ukituak emango dizkiot eta epaimahaikoak noiz etorriko zain geratuko naiz. Taldea estudioko lan berriari azken ukituak ematen ari da. Azken aste honetan lana izan dute lokalari azken ukituak ematen. Arrain zopari azken ukituak ematen.

Aztergaia: azken ukituak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ukituak eman aztertzean azpisarrera gisa proposatua.

azken-aitzineko
adj. Azken-aurrekoa.

Aztergaia: azken-aitzineko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS: azken aitzineko / EuskHizt: AS: azken aitzineko: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS: azken aitzineko / ElhHizt: - / EskolaHE: AS: azken aitzineko

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aitzineko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azken sarrerari dagokion azpisarrera.

azken-aurreko
adj. Azkenaren aurre-aurretik dagoena. Azken-aurreko partida jokatu dute.

Aztergaia: azken-aurreko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: azkenaurreko / LurE: - / ElhHizt: azkenaurreko / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aurreko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azken sarrerari dagokion azpisarrera.

azken-aurren
ord. Azkenaren aurre-aurretik dagoena. Azken-aurrena zen sailkapenean, bi punturekin.

Aztergaia: azken-aurren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aurren.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azken sarrerari dagokion azpisarrera.

azken-bigarren
ord. Azken-aurrena.

Aztergaia: azken-bigarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bigarren.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azken sarrerari dagokion azpisarrera.

Esapide ohiko(en)ak

gisa berean era daitezke azken-hirugarren, azken-laugarren, etab.

azken-hirugarren
ord. Azken-aurrenaren aurre-aurretik dagoena.

Aztergaia: azken-hirugarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS: azken hirugarren / EskolaHE: AS

azken sarreran azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

azken-bigarren azpisarreran ager liteke, segida luzeago baten adib. gisa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): azken-hirugarren [azpisarrera gehitu].

azkena
1 adb. Azkenik. Azkena, hurbildu zitzaion talentu bat hartu zuena.
2 adb. Azkenengo aldiz. Azkena gaixo egon nintzenean, medikuek ez zidaten asmatu.
3 adb. Azken lekuan. Azkena iritsita ere, haientzat izaten zen beti leku egokiena. Botoen % 5 lortuta, azkena geratu da. Modu nahasi samarrean, eta azkena esan beharrekoa aurrena esanez.
Loturak
azkena eman
dio ad.-lok. Amaitu, bukatu. Iritsi dituen on eta mesede guztiak bat banaka kontatu behar bagenitu, sekula ere sail honi azkena emango ez genioke.

Aztergaia: azkena eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS: azken(a) eman

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: AS: azken(a) eman / LurE: - / ElhHizt: AS: azken(a) eman / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azken sarrerari dagokion azpisarrera.

azkena jo
du ad.-lok. Gauzak bururaino eraman. Horiek azkena jo arte eutsiko diote bereari.

Aztergaia: azkena jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean aurkitu. Ik. OEH argitaratuan azkena jo AS s.u. azken (""Azkena jo, llevar las cosas al extremo. Oiek azkena jo arte eutsiko diote berenari" Gketx Loiola").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

azkena jo 1, Ataño Eltz ("Azkena jo arte, ni aldamenean edukiko nauzu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

azkena jo : HiztEn (AS; gauzak bururaino eraman), LurE (adib. gisa; gauzak bururaino eraman) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

azkena jo : EIH (adib. gisa; gauzak bururaino eraman), EuskHizt (adib. gisa; gauzak bururaino eraman), ElhHizt (AS: llevar las cosas hasta el extremo), EskolaHE (adib. gisa; gauzak bururaino eraman), DRA (llevar las cosas hasta el extremo), PMuj DVC (adib. gisa; llevar las cosas hasta el extremo) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jo: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azken sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

gauzak bururaino eraman.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): azkena jo 'gauzak bururaino eraman'. [azpisarrera gehitu].

azkenaldi
iz. Azken bolada. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da). Azkenaldi honetan istripu asko izan dira errepideetan. Zirkulazio araudia; horratx, azkenaldian Donostiako bizikletazaleen ahotan bolo-bolo ibili den gaia. Azkenaldiko murrizketa sozialek langabeziaren igoeran zerikusi handia dutela onartu behar izan dute arduradun politikoek.

Aztergaia: azkenaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
azkenaz goiti
adb. Ipar. zah. Azkenik, azkenean.

Aztergaia: azkenaz goiti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

goiti: -z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azken sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

azkenik, azkenean.

azkendu, azken/azkendu, azkentzen
da/du ad. Azkena eman, bukatu. Santuak lehenbailehen azkendu nahi zituen lanak. Ederlan bat, bikainki azkendua. Maiz azkendu genituen geure ikustaldiak haserre bizian. Meza azkendu zen arte.

Aztergaia: azkendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

azkendu, azken(du), azkentzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

azkendu, azken(du?), azkentzen

azkendun
adj. Azkena duena. Bekatua gaitz azkengabea da eta gizonaren kitagarriak beti dira azkendunak.

Aztergaia: azkendun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

azkenean
1 adb. Gainerakoen ondoren. Eta azkenean, azkena. Azkenean denok espero genuena gertatu zen. || Azkenean ez zen etorri.
2 adb. Azken buruan, azken batean. Ohartzen naiz azkenean alferrik idatzi dudala.
3 interj. Zerbait luzaro itxaron ondoren edo oztopo ugari gainditu ondoren lortu dela adierazteko erabiltzen den hitza. Aitor!, azkenean!, zu noiz iritsiko zain nengoen! Azkenean!, iritsi gara! Goikoen mezua, azkenean!
Loturak

Esaera zaharrak

Aukeraren maukera, azkenean okerra.

Aztergaia: azkenean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak
azkeneko
adj. Azkena. Ik. azkenengo. Lurraren azkeneko bazterretaraino. Orain arte agertu den azkeneko alean. Azkeneko hiru batzarretan. Azkeneko 50 urteotan. Ez dadila izan azkenekoa. Gaia "gipuzkera idatzia" da, ez "gipuzkera teorikoa", zernahi ere den azkeneko hau. Azkeneko aldiz.
Loturak

Aztergaia: azkeneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak
azkenekoz
1 adb. Azkenik; azkenean. Nola ez aipa hemen, azkenekoz, beste lekuko baten errana? Bilatzen du zazpi herritan; azkenekoz atzematen du urrun.
2 adb. Azken aldiz. Ik. azkenengo 2. Hilabete da azkenekoz aitortu nintzela. Begiratu nizun behin eta azkenekoz.
Loturak

Aztergaia: azkenekoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak
azkenengo
1 adj. Azkenekoa. Azkenengo aldiz. Aste ederra eraman dut azkenengo hau. Azkenengo besarkada.
2 adb. Azkenekoz, azken aldiz. Hementxe ikusi nuen azkenengo.
Azpisarrerak

Aztergaia: azkenengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

azkenengoz.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 izlag. azkeneko. 2 adlag. azkenekoz.

azkenengoz
adb. Azkenekoz, azken aldiz.
Loturak

Aztergaia: azkenengoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azkenengo sarrerari dagokion azpisarrera.

azkenerako
adb. Azkenean. Gutxituaz joango dira eta azkenerako hamar-hamabi baino gehiago ez dira izango.
Loturak

Aztergaia: azkenerako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-rako.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azken sarrerari dagokion azpisarrera.

azkenetan
adb. Hiltzeko zorian; bukatzeko zorian. Baina negua ia igaro zen, azkenetan zebilen ia.
Loturak

Aztergaia: azkenetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azken sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

hiltzeko, bukatzeko zorian.

azkenetan egon
da ad.-lok. Hilzorian egon. Etxahunera heldu zireneko, Joanes gizajoa azkenetan zegoen. Arnasarik hartu ezinda, izerdi larriz bustirik, azkenetan dago Joanes.

Aztergaia: azkenetan egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-10-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon: -etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azken sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): azkenetan egon [azpisarrera gehitu].

azkenez
adb. Azkenik. Urteekin bigundu eta azkenez urtu egingo zela. Eta, azkenez, afaria ordaindu nahi izan zenion.
Loturak

Aztergaia: azkenez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak
azkengabe
adj. Azkenik ez duena, amaigabea. Nekeak arinak dira, ohorea azkengabea. Eremu azkengabeak. Erdararen ondasun itxuraz azkengabeak. Bekatua gaitz azkengabea delako eta gizonaren kitagarriak beti direlako azkendunak. || (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Hil nahi, ezin hil... gauaren azkengabea!
Azpisarrerak

Aztergaia: azkengabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

azkengabe izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: azkengabeko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

azkengabeko
adj. Azkengabea. O, ontasun azkengabekoa! Azkengabeko tormentuak.
Loturak

Aztergaia: azkengabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1998-01-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gabe(ko).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azkengabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

azkengabetasun
iz. Azkengabea denaren nolakotasuna.

Aztergaia: azkengabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-tasun.

azkenik
1 adb. Azkenean; bukatzeko. Lehena lehenik, azkena azkenik. Geroago bizia sortu zen; hurrengo, abereak; eta azkenik, gizona. Aberats hark eskaini zizkion santuari zituen ondasunak, eta azkenik bere burua. Esan dezadan, azkenik (...). Azkenik hau esan nahi nuke: (...). Eta azkenik... azkena.
2 adb. Azkenengo aldiz. Ik. azkenekoz. Azkenik ikusia nuen 1925ean. Aita Villasante izan da, noski, azkenik horien berri eman duena. Kontuan sartzean, mezu bat azaltzen zaigu beti, esanez noiz sartu ginen azkenik; hortik gure kontuaren erabilera okerrak hauteman daitezke.
Loturak

Esaera zaharrak

Beha lehenik, mintza azkenik.

Aztergaia: azkenik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak
azkenki
1 iz. pl. erl. Kristau teologian, mundu honetako bizitza amaitu ondoren gizakiari helduko zaizkion lau gertakizunetako bakoitza. Zenbat dira gizonaren azkenkiak?, lau: heriotza, epaia, infernua eta zerua. Gogora itzazu zeure azkenkiak.
2 iz. Atzeskua.

Aztergaia: azkenki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
azkentasun
iz. fil. Azken kausa, azken arrazoia. Azkenean, azken arrazoirik ez da egongo: azkentasunak ikuspuntuarekin aldatzen dira.

Aztergaia: azkentasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

azkentasun 3: P. Agirrebaltzategi 2 ("Jainkoari honen azkentasuna eta funtsezkotasuna eta, erlijioaz ari garenez, honen nagusitasuna eta handitasuna kentzen dizkio literalismoak", "Izan ere, fede guziek, agertu nahi duten azken baldingabearen azkentasun horixe dute erizpide"), Azurm ("Azkenean, azken arrazoirik ez da egongo: azkentasunak perspektibarekin aldatzen dira").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Azurm Teknika 188: "Esperientziako errealitatea konplexua da (bera sinplea ez den edozeinentzat) eta gizakiari beti alderen batetik eta aspekturen baten arabera ematen zaio, inoiz ere ez bere azken-azkentasunetik".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

azkentasun : Euskalterm (Filosofia hiztegia: 'ultimidad') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

azkentasun : PMuj DVC (ultimidad) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Fil.

Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): azkentasun iz. Fil.

azkentze
iz. Azkena ematea, amaitzea. Ik. bukaera. Hastea eta azkentzea. Bizitza on bat eraman duena eta azkentze on bat izan duena.

Aztergaia: azkentze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Eratorri egokia
azkoiendar
1 adj. Azkoiengoa, Azkoieni dagokiona.
2 iz. Azkoiengo herritarra.
azkoin
iz. Torlojua sartzen den pieza hariduna, gehienetan hexagonala. Estuago nahi du, ordea, azkoina harian.

Aztergaia: azkoin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH argitaratuan azkoin (O-SP #mdash# H y A). Tuerca. "C'est le creux, ou trou où entre la vis, et particulièrement la vis d'un pressoir" O-SP. "Trou à vis d'un pressoir" H.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

azkoin forma 'tuerca' adierakoa 5 aldiz ageri da, EB (Elhuyar 2, J. Gonzalez 2, UZEI).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

azkoin : DFrec 7, AB38 26 (horietan azkoin almenatu 2, azkoin desenbragarri 1, azkoin erdibitu 1, azkoin exagonal 1, azkoin indartu 1, azkoin karratu 2, azkoin moleteatu 2, azkoin normal 1, azkoin zapal 1, azkoin zilindriko artekadun 1, azkoin zulodun 1, azkoin-ardatz 1, azkoin-giltza 1), HiztEn, Euskalterm 29 (horietan azkoin-ardatz, finkapen-ardatz, doikuntza-azkoin, azkoin landugabe, azkoin hexagonal 3, azkoin-diametro, azkoin-blokeagailu, tximeleta azkoin, torlojo azkoin, azkoin-giltza, azkoin gaztelutu, azkoin itsu, azkoin askagaitz, azkoin zirkular, azkoin karratu, iztupa-kaxaren azkoin, azkoin eustaile, azkoin dekoletatu, azkoin enbutitu, azkoin artekatu, azkoin moletatu, TRCC azkoin). Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

azkoin 'tuerca; trou à vis d'un pressoir' eman duten hiztegiak: HiruMila, ElhHizt, Vox GE, Lh DBF, DRA (eta azkoindu), PMuj DVC (eta azkoindu). Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

tradizioko erabilerarik gabea, gaia baita erabili gabea.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(torlojuarena).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

azkoitiar
1 adj. Azkoitikoa, Azkoitiari dagokiona.
2 iz. Azkoitiko herritarra.

Aztergaia: azkoitiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-01-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

azkon1
iz. Antzinako gezi txikia, gehienetan eskuz jaurtitzen zena. Azkon muturrak. Suzko azkonak jaurtitzen.
azkonar
iz. Ugaztun haragijalea, ilea luzea eta grisaxka, eta hankak laburrak eta sendoak dituena, berak egindako zulo sakonetan bizi dena (Meles meles). Azkonar zuloa. Umeari azkonarraren erpea ipintzea, begizkoa egin ez diezaioten.

Aztergaia: azkonar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: azkonar (arrunt): Meles meles; (azkonar) jatun: Gulo gulo.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

azkonar Meles meles.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Meles meles

azkor
adj. bizk. Bizia, bizkorra. Itsasoetan luzaro ibiliriko ontzi-agintari azkor, zintzo eta bizia.

Aztergaia: azkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

bizia, bizkorra.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): kendu egin da.

azkordin
iz. Ospela. Gaztainak egositako ura ona da azkordinak osatzeko.

Aztergaia: azkordin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

azkordin 'ospela'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: azkordin-belar .

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

azkordin 'ospela'; cf. hazkordin (Z) 'azkura'

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I203]: [gehitu du] "/ospel/" (1993-02)

azkortasun
iz. bizk. Bizkortasuna. Azkortasuna eta ausardia behar ditu artzainak zaintzaile ona izango bada.

Aztergaia: azkortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bizkortasuna.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper