50535 emaitza bilaketarentzat - [6401 - 6450] bistaratzen.

azpijana egin
dio ad.-lok. Azpijokoa egin. Bere jakite eta zuhurtasun eta guzti, azpijana egiten nion, harik eta zatirik hoberena neureganatzeraino.

Aztergaia: azpijana egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpijan sarrerari dagokion azpisarrera.

azpijanean
adb. Azpijokoa egiten. Atzetik azpijanean jarduten duen gizona da.
Loturak

Aztergaia: azpijanean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS: azpijane(t)an / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpijan sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

azpijana egiten.

azpijoko
iz. Isileko egite edo jardun makurra, gehienetan inoren kaltean egiten dena. Ik. azpijan; azpilan; azpikeria; joko zikin. Azpijoko lotsagarria. Gauza ziurra da azpijokoan ari dela.
Azpisarrerak

Aztergaia: azpijoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
azpijokoa egin
du ad.-lok. Irabaziren bat lortzeko edo norbaiti kalte egiteko, azpikeriaz jokatu. Gobernuak dio azpijokoa egin dutela, irabazi politikoak ateratzeko. Arrazoi osoz usteko dute orain, neronek sosen batzuk ateratzeko azpijokoa egin niela. || Zure aitak ere onena nahi du ontziolarentzat; ez luke horrelako azpijokorik egingo. Konpainia horren aurka ere prozesu bat abiatu zuen, prezioak aldatzeko azpijokoak egitea leporatuta.

Aztergaia: azpijokoa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

azpikari
iz. Azpilanean ari den pertsona. Joan den eguneko nahasmenduek frogatu dute bazirela xoko guztietan isilkako biltzarrak, bai eta azpikari andana bat, gobernuaren kontra ari direnak.

Aztergaia: azpikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

azpilanean ari den pertsona.

azpikategoria
iz. Kategoria bat banatzen den multzoetako bakoitza. Ahalegin berezia egin dugu errepresio ekintzen sailkapen berria egiteko; hamabi kategoria eta 64 azpikategoria ezarri ditugu. Kategoria horietako bakoitza, aldi berean, azpikategoriatan sailka daiteke, ahalik eta sailkapen zabal eta xehatuena lortzeko.

Aztergaia: azpikategoria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh82 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 82, ETC: 112

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: azpikategoria: iz. subcategoría; Labayru: 0; NolaErran: 0

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

azpikeria
iz. Ezkutuko edo isileko egite edo jardun makurra. Ik. azpijoko. Azpikeriaz irabazi, jokatu. Azpikeriazko egiteak. Jainkoak daki zenbat azpikeria erabili duen ni bere gogoetara makurtzeko.

Aztergaia: azpikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
azpiki
iz. Ipar. Abereen izterreko okela. Zikiroaren azpikia. Xingar azpiki gizena.

Aztergaia: azpiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

azpiki Ipar. iz.

azpiko
1 adj. Azpian dagoena. Jauna hartzerakoan azpiko ezpainaren gainean ipintzen da mihia. Azpiko lurrak gainera bota.
2 iz. Mendekoa. Framazonen azpiko direla. Emaztearen mutil eta azpiko egiten du gizona. Deabruaren gatibu eta azpiko bihurtzen dena.

Aztergaia: azpiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

azpiko iz.

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak
azpiko alde
iz. Azpian dagoen aldea. Ik. azpialde. Tresna zorrotz batekin azpiko alderainoko zulo txikia egin zion txalupari.

Aztergaia: azpiko alde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AZPIKO ALDE (Dv). Parte inferior. v. azpialde. Amerika zabalak / urrez janzirik, / salba egin deutsa / azpiko aldetik. (1658). ConTAV 5.1.5. Ta aren azpiko aldean arkitu zuen illak ziona. Mb IArg I 225. Mendi-gañean agertu zan [...] odei ikarragarri bat. Azpiko aldean zeuden Israeldarrak enzun zuen tronpeta izugarri baten soñua. Ub 26. Landetxaren azpiko aldean arkitzen da iturri bat. Izt C 95. Badute gibelean, buztanaren azpiko-aldean [...] seinale bat. Dv Lab 245. Arrailazatzu [aratxe zangoak] azpiko aldetik eta hezurrak khen. ECocin 7. Botoin gaixto bat agertu zitzaion eskuneko begiaren azpiko aldean. HU Aurp 183. Kutxara zabalaren azpiko aldetik arto zati andia jartzea. Ag G 24. Zuazketako saletxearen azpikoaldetik gainbera barreatzen dan larranbilludiko iturriondo ozkirrian. TAg Uzt 86. An Santa Marta izena duan menditzarra, azpikoaldea orlegi biziz jantzia, erdia illuna eta gaiña edur zuriz estalia. JAIraz Bizia. Tresna zorrotz batekin azpiko alderañoko zulo txikia egin zion [txalupari]. Anab Poli. Elhurra bezain zuri ta azpiko aldetik ile zathittoek belztua, [bizarra khentzeko] aparra paper gainean uzten zuan poliki poliki. Osk Kurl. Jarri zan gurdiaren azpiko aldetik kurpillaren parean. Salav 64. Bildurra ematen zuan an azpiko aldera begiratzeak ere. Uzt Sas. Azpiko aldetik egin behar nuen metra erdi gorako murru bat. Etchebarne 108. Gure azpiko aldian [...], diretoriaren ate aurrian. Gerrika 99. v. tbn. Alkain 48. Insausti 257

def.: kokospe iz. Kokotsaren azpia; kokotsaren azpiko alde haragitsua. Kokospe guria zuen.

azpiko alde 37: Elhuyar, Consumer 4, Berria 10, EiTB 5, Jakin, Karmel, Argia 10, Laneki 3, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: azpiko alde 40: Herria 6, Berria 10, Xanti Iruretagoiena 5, Jean Baptiste Etxarren 3, Inazio Mujika Iraola 2, Jon Alonso, Pello Salaburu, Xabier Mendiguren Elizegi, Irene Aldasoro, Hasier Etxeberria, Anjel Lertxundi, Xabier Amuriza, etab.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa, goiko alde, beheko alde bezala. Horiek guztiek bidalketa dute goialde, behealde… formetara. Jasotzekoa da, halaber, gaineko alde forma azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azpi sarreran.

azpiko arropa
iz. Barruko arropa, ikusten diren jantzien azpian janzten dena. Soineko bat, azpiko arropa eta zapatak erosi nizkion.

Aztergaia: azpiko arropa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "erne! ('arropa'-n ez dago)" (2002-09-02)

azpiko gona
iz. Gonaren edo soinekoaren azpian erabiltzen den azpiko arropa mehea, gerritik beherakoa edo gorputz osokoa. Gonak jaso eta azpiko gona erakutsi zuen.

Aztergaia: azpiko gona

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gona sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpi 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

azpiko jantzi
iz. Azpiko arropa. Azpiko jantziak baino ez zituen soinean. Azpiko jantziaren gainetik mantua gerrian bilduta.

Aztergaia: azpiko jantzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, azpiko arropa arautua bezala.

azpikontrata
1 iz. Heg. Enpresa batek edo erakunde publiko batek beste enpresa bati, zerbitzu edo lan jakin batzuk egin ditzan, egiten dion kontrata. Ik. azpikontratazio. Murrizketak egiteko ahalegina egin da eta, ondorioz, lorezaintzako azpikontrata bertan behera utzi da.
2 iz. Heg. Azpikontrataturiko zerbitzu bat edo lan bat egiten duen enpresa. Prezio jaitsiera horiek enpresen arteko lehiaren ondorioa dira eta azpikontrata txikien itomena besterik ez dute ekarri. 24 konpainia handi horiek mendean dauzkate beste 2.000 azpikontrata, Delhi osoan armiarma sarea legez hedatuak.

Aztergaia: azpikontrata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): azpikontrata 51: Berria 28 (adib.: “Are adierazgarriagoa da hildakoen erdiak atzerritarrak zirela,eta lauk azpikontratetan egiten zutela lan”), EiTB 4 (adib.: “Lana eman diona azpikontrata batekoa bada, kontratista nagusia eta bitartekariak ere arduradunak izango dira, eta haien inplikazioa erabatekoa izango da azpikontratak legez kanpoko langilea kontratatu zuela bazekitela frogatzen bada”), Argia 10 (adib.: “Liskarrak lehertu ziren trenbideetako azpikontratetan ari diren jendeek greba deitu zutenean, eta greba lehertzera sindikatu ofizialistak argentinarrek patota deitzen duten sesiante jendea bidali zutenean”), DiarioVasco 9 (adib.: “’Azkoitiko lorezainekin eta badirudi azpikontratetan ari diren beste zenbait langile ere arriskuan egon daitezkeela’, dio sindikatu honek”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: azpikontrata 109: Berria 108 (adib.: “Derrigorrezko arbitrajea agindu du Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Bilboko Ur Partzuergoko azpikontratetako langileak egiten ari diren greban”), Iñigo Aranbarri (“Gainera, ez da hau guztia, azken beltzean, azpikontraten kulturaren ondorio?”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es subcontrata / fr sous-traitance: Elhuyar: (subcontratación) azpikontratazio / Nolaerran: (sous-traitant) azpitratatzaile / Zehazki: (subcontratación) azpikontratazio / Labayru: (subcontratación) azpikontratazio / Adorez5000: azpikontrata.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta horren premia dago, baina Heg. marka dagokio kontrata onartuak duen bezala.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Kategoria

iz.

azpikontratatu, azpikontrata/azpikontratatu, azpikontratatzen
1 du ad. Heg. Enpresa batek beste enpresa bati kontrata bat egin, zerbitzu edo lan jakin batzuk egin ditzan. Udalak inguruko enpresa bat azpikontratatu du basoetatik egurra ateratzeko.
2 du ad. Heg. (Osagarritzat zerbitzua edo lana bera hartzen duela). Zenbait enpresa beren langileak kaleratzen ari dira, lana azpikontratatu eta irabaziak handitzeko.

Aztergaia: azpikontratatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): azpikontratatu 176: Consumer 2 (adib.: “enpresa horiek lantegi jakin bat azpikontratatzen dute”), Berria 128 (adib.: “Kutxako enpresa azpikontratatuen panorama”), EiTB 31 (adib.: “behin behineko lana bukatu dutenen eta azpikontratatuen kontra doazela gaineratu dute”, “beharginak azpikontratatuta egiten zuen lan enpresa horretan”), Jakin 2 (adib.: “azpikontratatutako EUSKALIT enpresa pribatuaren bitartez”), Argia 13 (adib.: “ondo bizi diren bikoteek lanok azpikontratatzeko joera dute”); subkontratatu 4: Berria (“prekaritatean lan egin behar badu, subkontratatzen jarraitu behar bada?”), Jakin (“herritarren protagonismoa ahuldu eta enpresa pribatuei subkontratatu izan zaie batzuetan”), Argia 2 (“Langileen %40 dira plantilakoak, gainerakoak autonomoak, subkontratatuak, orduka lan egiten dutenak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: azpikontratatu 78: Berria 77 (adib.: “Segurtasun neurriak areagotzea eta azpikontratatuen egoera hobetzea eskatu dute langileek aho batez”), Koro Navarro (“aipaturiko Asiako herrialdeetara eraman edo haietan azpikontratatu zuten”); subkontratatu 2: Berria (“Gamma informazio agentziako kazetari batek Canal telebista kateak subkontratatuak igorritako diskete bat jaso zuela onartu zuen.”), Pako Aristi (“Gaur goizean bidegurutze honetan bi furgoneta elkartu dira: bata ertzainez betea zetorren, bestea etxegileek subkontrataturik dauzkaten langilez mukuru”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

20.83: es subcontratar / fr sous-traiter: Elhuyar: azpikontratatu / Nolaerran: azpitratatu, azpikontratatu / Zehazki: azpikontratatu / Labayru: azpikontratatu / Adorez5000: azpikontratatu, birkontratatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

azpikontratatu, azpikontrata, azpikontratatzen.

Aditz-erregimena

du ad.

azpikontratazio
iz. Heg. Azpikontratatzea. Sindikatuek gogor salatu zuten Aldundiaren azpikontratazio politika.

Aztergaia: azpikontratazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): azpikontratazio 49: Berria 34 (adib.: “ELAk gaitzetsi egin ditu Ayrako azpikontratazioak”), EiTB 11 (adib.: “langileak zuzenean kontratu beharko lituzke, azpikontrataziora jo beharrean”), Jakin (“lan arloa, familia arloa eta norbere bizitza uztartzea, soldata berdintasuna, osasuna eta segurtasuna lanean eta azpikontratazioen zein enpresen berregituratzearen fenomenoak”), Argia (“komunismoaren labelarekin multinazionalen azpikontrataziorako ekonomia kapitalista”), DiarioVasco 2 (“Azpikontratazio eta fundazioen funtzioak berraztertu”); subkontratazio 4 EiTB (“ekoizleen produktuen subkontratazioa”), Argia (“Ia subkontratazio guztiak kendu dizkiete, lan horiek enpresan bertan egiten dituztelako”), DiarioVasco 2 (“Langabeziaren inguruan udalak eskumen askorik ez dauka, baina guk proposatzen duguna da, lehenik eta behin, subkontratazioekin bukatzea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: azpikontratazio 87: Berria 77, Iñaki Heras 6, Koro Navarro 4; subkontratazio 0.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es subcontratación / fr sous-traitance: Elhuyar: azpikontratazio, azpikontratatze / Nolaerran: - / Zehazki: azpikontratazio / Labayru: azpikontratazio, azpikontratatze / Adorez5000: azpikontratazio, birkontratazio.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da eta horren premia dago.

azpikontratista
iz. Heg. Azpikontrataturiko zerbitzu bat edo lan bat egiten duen enpresa. Ik. azpikontrata 2. Azpikontratistarentzat lan egiten duten langileei idatziz jakinarazi beharko die beren enpresaburuak une bakoitzean zein enpresa nagusirentzat ari diren zerbitzuak ematen.

Aztergaia: azpikontratista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh40 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 40 (Argia 1, Berria 1, Espainiako Gobernua 18, Jakin 1, Laneki 3, Nafarroako Gobernua 12, UEU 4 ); ETC 90

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: azpikontratista iz. subcontratista / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: azpikontratista (Administrazioa, 4).

Bestelakoak

kontratista iz. Heg. Eraikuntza-lanen kudeatzailea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

azpikontratu
iz. Enpresa batek edo erakunde publiko batek beste enpresa bati, zerbitzu edo lan jakin batzuk egin ditzan, egiten dion kontratua. Erakundeek jakinarazi beharko diete sindikatuei urtero zenbat azpikontratu egiten dituzten.

Aztergaia: azpikontratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh42 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 42 (Argia 1, Berria 22, DiarioVasco 1, EiTB 7, Jakin 1, Laneki 2, Nafarroako Gobernua 1, UEU 7); ETC 167

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: azpikontratu iz. subcontrato / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: administrazio-azpikontratu (subcontrato administrativo, Administrazioa, 4).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

azpikotasun
iz. Azpikoaren, mendekoaren egoera. Zinezko azpikotasunean eta umiltasunean beti jar zaitezen.

Aztergaia: azpikotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

azpikotu, azpiko/azpikotu, azpikotzen
du ad. Azpiko egin, menderatu.
azpikoz gain
adb. g. er. Azpikoz gora. Arakatu eta astindu ditu azpikoz gain gari metak.

Aztergaia: azpikoz gain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

kategoria gehitzea proposatu da: adlag.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpiko sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

azpikoz gora.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): azpikoz gain g.er. 'azpikoz gora' [azpisarrera gehitu].

azpikoz gainera
adb. bizk. Azpikoz gora.
Loturak

Aztergaia: azpikoz gainera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpiko sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

azpikoz gora.

azpikoz goiti
adb. Ipar. eta naf. Azpikoz gora. Duela bi mende hurbil Frantzia azpikoz goiti eman zuen nahasmenduan.

Aztergaia: azpikoz goiti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

AZPIKOZ GOITI Al revés, patas arriba. v. AZPIKOZ GAIN, AZPIKOZ GORA. * Bozkatze batzu hurbilduxeak izanez, ainixkoren gogo-bihotzak sumindu ziren, eta herri osoak azpikoz goiti eman. Barb Sup 2. Duela bi mende hurbil, Frantzia azpikoitz goiti eman zuen nahasmenduan aitzindari abre horrek hilarazi zituen aphezak eta girixtinoak nonbre handitan. Etcheb Zeruari 186 (ap. DRA).

LB: 0 / EPG: 4 “Errai guztiak azpikoz goiti ezarriak neuzkan, ingeniari pitzatu batek diseinaturiko atrakzio deabruzkoak irauliak.” (Aingeru Epaltza) / ETC: 11 “Bat-batean bururatu zitzaidan nire ama izan zela berrehun urte lehenago Ingalaterran eta ni haren seme xixkalaria izan nintzela, presondegitik etorria haren botigako lan zintzoa azpikoz goiti ematera.” (Iñigo Roque)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0;

Bestelakoak

goiti 2 (-z atzizkiaren eskuinean). Ehunez goiti: ehunetik gora. Mila liberaz goiti balio du. Neurriz goiti. Hegatzen da hodeiez goiti, zeruraino. Azpikoz goiti: azpikoz gora.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, azpikoz gora formarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azpiko eta goiti sarreretan.

azpikoz gora
1 adb. Azpian egon ohi dena gainean dagoela. Ik. hankaz gora; azpikoz gainera; azpikoz gain; azpikoz goiti. Azpikoz gora iraultzen itsasoaren hondarrak. Nikole ohartu da Markelek liburua azpikoz gora daukala.
2 adb. Nahas-mahas, nahasirik. Mundua azpikoz gora dago. Urakanek, furfurian sartu eta azpikoz gora uzten dute lehenago lasaia zena.

Aztergaia: azpikoz gora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpiko sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gora sarrerari dagokion azpisarrera.

azpikoz gora jarri
1 du ad.-lok. Azpian dagoena edo egon ohi dena gainean dagoela jarri. Ik. irauli 1. Laiaz edo goldez lurra azpikoz gora jartzea. Apaletan tamaina askotariko kopa-edalontziak ageri dira distiratsu, azpikoz gora txukun-txukun jarrita.
2 du ad.-lok. Zerbaiten berezko forma edo ordena nahasi. Mundua azpikoz gora jarriko luketela. Etxea bi aldiz arakatu nuen; ohe azpiak eta ohe gainak miatu nituen; armairu barrenak azpikoz gora jarri. Diskurtso hegemonikoa azpikoz gora jarri nahi du.

Aztergaia: azpikoz gora jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

azpikoz goratu
du ad.-lok. g. er. Azpikoz gora jarri. Lur horiek azpikoz goratzen jarduna da.

Aztergaia: azpikoz goratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpiko sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

azpikoz gora jarri.

azpikultura
iz. soziol., antrop. Kultura talde baten barnean jarrera edo sineste bereziak dituen azpitaldea. Fanzineak orotariko gaiei buruzkoak izan ohi dira eta usu azpikulturaren eremua izaten dute berezko leku. Banekien bazuela, kultura jasoaz gain, azpikulturaren ezagutza.

Aztergaia: azpikultura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh59 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 57; ETC: 190.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: azpikultura; Adorez: azpikultura: iz. subcultura; Labayru 0; NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta hiztegietara ere pasatu dena.

azpil
1 iz. Aska. Haratago hara non den beste dohakabea, ematen zaiola berun urtuz azpil betea.
2 iz. Plater gisako ontzi handia. Ik. erretilu. Ekarri zuten Joan Bataiatzailearen burua azpil batean.

Aztergaia: azpil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1993-11-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Ahozko erabileren banaketa ezagutu behar da
Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1. aska; 2 plater; 3 azpildura

azpilan
iz. Azpijokoa, inoren aurkako jardun isilekoa. Azpilana egin. Azpilanean ari den denbora iheskorrak erauzi du Orixe gure artetik.

Aztergaia: azpilan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
azpildu, azpil/azpildu, azpiltzen
1 du ad. Azpildura egin edo ezarri. Barrena azpildu. Soinekoa zerrenda arin batez azpildu.
2 du ad. Tolestu. Orriak azpildu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Paper azpildu mordoxka atera zuen jakatik.

Aztergaia: azpildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

azpildu, azpil(du), azpiltzen. du ad. 'azpildura egin; tolestu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

azpildu, azpil(du?), azpiltzen

azpildura
1 iz. Jantzi edo ehun baten ertza azkentzen duen tolesa; jantziaren ertzean ezartzen den ehun zerrenda. Azpildura hartu beharra dauka gona barrenean, luzeegia delako.
2 iz. Bi aurpegi edo jarrera erabiltzen dituen, itxurak egiten dituen pertsonaren jokaera. Ik. toles 2. Azpildurarik gabeko gizona. Eder ustean itsutuak edo azpilduraz josiak, ezkontzeko asmoetan bizi arren, gehiegi nahi zutelako, batere gabe gelditu direnak.

Aztergaia: azpildura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "azpildurarik gabeko gizona: homme sans malice" (1995-01-13)

azpimarkatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, azpimarkatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. azpimarratu].

Aztergaia: azpimarkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

azpimarkatu* e. azpimarratu.

Informazio osagarria
Forma berria(k) gehitu d(it)u lantaldeak bere aldetik (zerrendakoekin zerikusi zuzenik gabe)

azpimarratu (forma bakarra aski baita, eta hau erabili-hedatuagoa)

azpimarra
iz. Idatzi den zerbaiten azpian, hura nabarmentzeko egiten den marra. Azken orrialdeetara iritsi nintzenean, tinta gorriz egindako azpimarra batera joan zitzaizkidan begiak.

Aztergaia: azpimarra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-marra.

azpimarragarri
adj. Azpimarratzea merezi duena, nabarmentzea merezi duena. Azpimarragarria da Elizanbururen kantari darion etsipena. Partidako gauzarik azpimarragarriena bigarren gola izan zen.

Aztergaia: azpimarragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

azpimarratu, azpimarra/azpimarratu, azpimarratzen
1 du ad. Idatzitako zerbaiten azpian, dioena ohartarazteko edo nabarmentzeko, lerro zuzen bat egin. Perpaus bat, pasarte bat azpimarratu. Erdal eta erdaratiko hitzak azpimarratuz. Bada hor beste zerbait, lerro lodiz azpimarratzea merezi duena.
2 du ad. Ohartarazi, nabarmendu. Bere hitzaldian azpimarratu zituen puntuak.

Aztergaia: azpimarratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

azpimarratu, azpimarra, azpimarratzen. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

aditzoina azpimarra(tu) forman eskainiz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): azpimarratu, azpimarra/azpimarratu, azpimarratzen. du ad. [aditzoina gehitu]

azpimenu
iz. inform. Menu baten barnean txertaturik dagoen menua.

Aztergaia: azpimenu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Inform.

Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): azpimenu iz. Inform.

azpimultzo
iz. mat. Multzo bateko zenbait elementuz osatutako multzoa. Zenbaki arrunten multzoan, 3ren anizkoitzek osatzen duten azpimultzoa. Multzo baten azpimultzo guztien multzoa.

Aztergaia: azpimultzo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
azpimundu
1 iz. Mitologia klasikoan, hilen arimen egoitza. Ik. infernu 2. Alaba azpimunduan gatibu zegoela, Demeter amak Lurra ibili zuen Persefoneren bila. Ate horretatik, hildakoen espirituak azpimundura itzultzen dira. Eneas bere aita Ankisesen bila jaitsiko da azpimundura.
2 iz. Gizartean marjinaturik bizi den gizataldea; gizatalde hori bizi den lekua. Niretzat hasieran ez zen erraza izan langileen azpimundu horretara sartzea. Victor Gaviriak Medellingo drogen azpimundura hurbiltzen gaitu.

Aztergaia: azpimundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh36 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 36 (Argia 4, Berria 9, Deia 2, EiTB 3, Elkar 6, Erlea 1, Euskaltzaindia 2, Jakin 1, UEU 8); ETC 190

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: azpimundu iz. submundo / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

azpiproduktu
iz. Fabrikazio-prozesu batean, ekoitzi nahi den produktuaz kanpo lortzen den gaia. Kokea petrolioaren hondakinetatik ateratzen den azpiproduktu bat da.

Aztergaia: azpiproduktu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-01-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): azpiproduktu 5 ager.: Juan Ignacio Perez Iglesias (“Hori dela eta, sinesmenak (edo sineskeriak) gure garunak lanean aritzeko duen moduaren azpiproduktuak bide dira, kausa-ondorio erlazioen gaingarapenaren ondorio, dirudienez“), Onintza Irureta (“%5,5etik pisu handiena duen sektorea biomasa da, ezezaguna eta inork imajinatzen ez duena. %5,5 horren %85 da biomasa, egurraren azpiproduktuetan oinarritutakoa”), Edorta Agirre 2 (“Horrek, bistan da, ez du esan nahi dirugabeek elikagai fin edo bikainak erosten dituztela; alderantziz, azpiproduktuez osaturiko ‘3. mailako kalitateko’ elikagai gehientsuenak populazio-sektore horri zuzentzen zaizkio, horrelakoen hutsik gabeko kontsumitzaile leialak direlako”, “Azpiproduktu zena izar produktu garesti gutiziatu bilakatu da”), Hedoi Etxarte-Alain M. Urrutia (“Kopia beti izango da kopia txarra periferian, azpiproduktua”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: azpiproduktu 9: Berria (“Fenolaren deribatu kloratu baten fabrikazioan lortzen den azpiproduktua da”), Iñaki Mendiguren (“Baina, militar establezimenduen nahigabeko azpiproduktu bezala sortzeaz gain, kolonia zibilak berez helburu gisa ere ezarri ziren”, “bi mundu-gerraren azpiproduktua izan zen”), Koro Navarro (“Zenbait eremu tradizionaletan liberalizazioaren eta desarautzearen aldeko joerek murrizten dute, egia da, ahalmen hori, joera horiek berak ere globalizazioaren azpiproduktuak baitira”), Juan Garzia 2 (“Lurrari dagokionez, azpiproduktu bat bide da haren osaera”, “bestetik, kloruroak oro har jendaila dira, gehienean azpiproduktu doilor, higroskopiko eta ezer gutxitarako onak: gatz arrunta izaki salbuespen bakarra, oso bestelako kontua baita horrena”), Irene Aldasoro (“azpiproduktu bat da beroa, ez energia ekoizteko prozesuaren erdiko fase ezinbestekoa, motor gehienetan bezala”), Josu Zabaleta (“era horretan azpiproduktuaren mailara apaldu da irudikapena, arbuiatzekotzat ikusi ez bada, hala ere”), Xabier Arregi (“berak eratzen duen jakite ez da gauzatutako zientzia baten ez zirriborro zimurtua, ez eguneroko azpiproduktua”).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt

Euskaltzaindiaren Arauak

azpiatal, azpibatzorde, azpiegitura, azpieuskalki, azpiindize, azpijoko, azpilan, azpimultzo, azpisail, azpisarrera, azpisistema, azpitalde, azpititulu bezalakoak arautuak dira.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Euskaltzainek geroratua.

Forma berria da, edo erabilera urrikoa

forma berria da, baina erabiltzen da. Nekez nagusituko da subproduktu.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

Bebil.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "azpiproduktu: kontzeptu hau gaur egun oso erabilia da, nik neuk utzi egingo nuke, sin. azpiekoizkin jarrita; Azpisektore: utzi egingo nuke, sektore ere onartua dugunez gero, ordezkaezina baita; azpizona: kalte behintzat ez du egiten, alde hitza adiera gehiegiz zamaturik dago eta. Nik sartu egingo nuke; azpisistema: kontzeptu hau ere maiz erabiltzen da zientzietan. Sartzea hobe"

 - [E116]: "uste dut azpiekoizkin ez dela sartzen ahal, besteak beste ez baitago gure hiztegian. Ez dago ezta ekoizkin bera ere. Bestetik, gainerako guztiek sail bat osatzen dute: azpialor, azpierrenta, azpierrentamendu, azpiespazio, azpigai, azpigarapen, azpigaratu, azpiglobular, azpiklase, azpipopulazio, azpiproblema, azpiproduktu, azpiprograma, azpisektore, azpisistema, azpizona. Oso antzekoak direnez, uste dut erabaki bakarra hartu behar den, gehienak sartzearen edo baztertzearen aldekoa. Lantaldeak denak baztertzea proposatzen du, eta nire ustez hori da egokiena, ez baita inola ere lekukotasun nahiko gure zerrendetan sartzeko. Oraingoz bazterrean uztea da egokiena, eta nahi duenak erabil ditzala, inork ere ez baitio debekatzen".

 - [E208]: "Azpi- dun hitzak(azpiproduktu, azpisektore, azpisistema, azpizona...): Baztertu barik, har dezagun, oro har, hauei buruzko erabaki bat, asko ezinbestekoak dira eta".

 - Erabakia: Erabakia (2004-04-30): "azpisistema".

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): azpiproduktu

azpiratu, azpira/azpiratu, azpiratzen
du ad. Menderatu, mendean ezarri. Landuak landugabea azpiratzen eta irensten du. Gurutze astunak azpiraturik, bentzutu zuen lurrera. Axular luzaro baztertua, behar ez bezala goratu nahi duela orain zenbaitek, beste guztiak azpiratuz. Etsairik handiena garaituko du eta azpiratuko.

Aztergaia: azpiratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

azpiratu, azpira(tu), azpiratzen. du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

azpiratu, azpira, azpiratzen

azpiratzaile
adj./iz. Menderatzailea. Azpiratzaileen mendetik irteteko.

Aztergaia: azpiratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

azpisail
iz. Sail bat banatzen den zatietako bakoitza. Hogei bat orrialde ziren, hainbat ataletan banatuak, bakoitza bere sail eta azpisailekin.

Aztergaia: azpisail

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-sail.

azpisarrera
iz. Hiztegi batean, sarrera barruko atala, esapide edo hitz elkartu bati dagokiona eta paragrafo bat eratzen duena. 1.353 forma berri biltzen ditu hiztegiak: 1.058 sarrera eta 295 azpisarrera.

Aztergaia: azpisarrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: falta da.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): onartu egin da.

azpisektore
iz. ekon. Zabalagoa den beste sektore baten barruan dagoen sektorea. Euskal Herriko behi okelaren azpisektoreko langileek gero eta zailago ikusten dute aurrera egitea. Hotelak eta ostatu emateko enpresak dira ostalaritzako azpisektore indartsuenak.

Aztergaia: azpisektore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-01-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

LBeh (2011-03-03): azpisektore 11 ager.: Daniel Udalaitz 2 (“Horietatik 145.000 inguru azpisektore eolikoari lotutakoak dira, azpisektore hori zabalduena baita oraingoz kontinente zaharrean.”), J.B. Andueza (“Sos taldeak arroz eta olioaren azpisektoreetan duen leku indartsua sendotzea da”), Iker Aranburu 2 (“Hego Euskal Herriko daturik ez du eman, baina Espainian %20,1 txikitu zen azpisektore horren jarduera”, “Beste azpisektoreei dagokienez, garraioak %17,1 egin zuen behera, %13,2 enpresei emandako zerbitzuak, %7,6 turismoak eta %6,7 informazioaren teknologiarekin lotutakoak”), Andoni Etxeberria (“Gainerako sektoreen momentu txarraren ondorioz, zerbitzuen sektoreko azpisektoreetan ere galerak izaten hasiak dira eta urte arteko eboluzioak %0,6 egin du atzera”), EiTB 5 (adib.: “Eraikuntzaren eta obra zibilaren azpisektoreetako lehengaiek bilakaera ezberdina izan dute”, “Bi azpisektore horien urte arteko bilakaerari dagokionez, bata bestearengandik urruntzen ari dela egiaztatu da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: azpisektore 2, Berria (“Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakera desberdina izan zuten”, “Azpisektore horiek urte arteko bilakaera ezberdina izan dute”).

Forma berria da, edo erabilera urrikoa

forma berria da, baina erabiltzen da. Nekez nagusituko da sub- osaerakoa

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

Bebil.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): azpisektore

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. azpiproduktu.

azpisistema
iz. Sistema bat banatzen den sistemetako bakoitza. Ekonomia azpisistema ireki bat omen da, baina betiere itxia den ekosistema mugatu batean txertatutakoa.

Aztergaia: azpisistema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-01-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

Bebil.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. azpiproduktu.

azpisuge
adj./iz. Saldukeriak egiten dituena. Hiriaren ongile zen Onias, gobernuaren kontrako azpisugea zela esatera ausartu ziren.

Aztergaia: azpisuge

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-suge.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

saltzailea, saldukeriak egiten dituena.

azpitalde
iz. Talde bat banatzen den zatietako bakoitza. Arloen arabera, azpitaldeak osatu ziren: batzuek ekonomia, beste batzuek literatura lantzeko.

Aztergaia: azpitalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-talde.

azpitik
adb. Isilpean. Zertako ari zen azpitik dirua ematen ni hilarazteko?
Loturak

Aztergaia: azpitik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpi 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

isilpean.

azpitik eduki
du ad.-lok. Mendean eduki. Ik. azpian eduki. Hau edariak bildua du arrunt; hura, jokoko errabiak dauka azpitik.

Aztergaia: azpitik eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

azpitik goiti
adb. Ipar. eta naf. Azpitik gora.

Aztergaia: azpitik goiti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpi 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

azpitik gora.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper