50535 emaitza bilaketarentzat - [6451 - 6500] bistaratzen.

azpitik gora
adb. Behetik gora. Har horiek azpitik gora nondik-nahi sartzen dira.

Aztergaia: azpitik gora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpi 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

behetik gora.

azpititulu
iz. Filmetan, behealdean agertzen den testua, esaten denaren itzulpen edo transkripzio laburtua dena. Filma hala ikusiko da, bi hizkuntzetan eta azpitituluekin.

Aztergaia: azpititulu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-titulu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "Elhuyarren hiztegietan 'azpititulu' eta 'azpidazki' daude, baina argi dugu 'azpititulu' dela erabiliena (XX. mendeko corpusean eta Interneten begiratuta, argi dago hori); dena den, eta badaezpada ere, kontuan hartu behar litzateke ETBn zer erabiltzen duten, batez ere kontuan hartzen badugu ETBko testuak ez direla XX. mendeko corpusean sartu; jakin dugunez, ETBn 'azpidatzi' erabiltzen dute" (2002-09-02)

azpitxapeldun
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, azpitxapeldun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txapeldunorde].

Aztergaia: azpitxapeldun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh108 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

azpitxapeldun iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, azpitxapeldun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. txapeldunorde].

azpitxapeldun 108; txapeldunorde 705.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

azpitxapeldun 11; txapeldunorde 253

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

Aski da txapeldunorde.

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Forma gomendatuak bere bidea egin du, baina oraindik ere badira azpitxapeldun erabiltzen dutenak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): azpitxapeldun* e. txapeldunorde

azpiz
adb. Batez ere Ipar. Azpitik, isilpean. Azpiz eta gordeka ditu hartzen, ageriki har ez ditzakeen libertateak.
Loturak

Aztergaia: azpiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpi 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

azpitik, isilpean.

azpizun
iz. Abereetan, bizkarraren eta saihetsen arteko haragi zerrenda, sukaldaritzan guztiz aintzat hartzen dena. Ik. solomo. Txerriaren azpizuna.

Aztergaia: azpizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

azpizun Sin. solomo.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "komenigarri litzateke solomillo edo solomilo hitzarekin zer egin behar den (edo zer gomendatzen den) zehaztea. Hegoaldean behintzat asko erabiltzen da idatzian, nahiz eta nik dakidala hiztun askorentzat azpizun hitza izan berezkoa adigai horrendako" (1994-05-19)

azpizuri
iz. Buztanzuria. Txori apala, azpizuria; negu beltza igaro ondoren aurkitzen dugun laguna.
Azpisarrerak

Aztergaia: azpizuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Forma osoa ez dena

ahuntz azpizuri sintagman jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zuri.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

buztanzuria.

aztal
1 iz. Orpoa. Haren urrats guztiei jarraikitzen, kasik aztala hunkituz.
2 iz. Orkatilatik belaunera doan zango zatia, bereziki atzeko alde mamitsua. Ik. berna. Aztalak azpantarrez estalita.

Aztergaia: aztal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aztal-belarri .

aztal belarri, aztal-belarri
iz. Ipar. Orkatila.
aztalka
1 adb. Zilipurdiak eginez. Hasiko da, zaldiño hezigabearen gisa, aztalka eta zilipurdika.
2 iz. Zilipurdia. Nork daki nolako aztalka eta zilipurdiak egin dituzten euskararen etsaiek!

Aztergaia: aztalka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aztapar
iz. Atzaparra.

Aztergaia: aztapar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-11 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

aztapar, ik. atzapar [atzapar hobestekoa da]

Euskaltzaindiaren Arauak

aztapar h. atzapar.

Informazio osagarria
Zerrendako onartua baino forma gomendagarriagoa(k)

ik. atzapar

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

batez ere IE

aztar
iz. g. er. jas. Aztarna.

Aztergaia: aztar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Jas.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aztarna.

aztarka
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, aztarka-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. azterka; aztarrika].

Aztergaia: aztarka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-10-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh12 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

aztarka adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, aztarka-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. azterka; aztarrika].

aztarka 12; azterka 6; aztarrika 91.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aztarka 6; azterka 22; aztarrika 67.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

Aski da azterka (eta aztarrika).

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Badirudi aztarrika formaren alde egin dela estandarrerako, baina aztarka formaren aldaera soila den azterka ere onartua dago.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aztarka* e. azterka; aztarrika.

aztarna
1 iz. Zerbaitek uzten duen edo gauza batetik gelditzen den seinalea. Ik. aztarren; arrasto. Haren urrats eta aztarnei jarraituz. Lehenaren aztarna suntsitu ez zelako oraindik. Hemen zegoen etxetik ez da aztarnarik gelditzen.
2 iz. Gertakari bat adierazten duen seinalea. Ik. zantzu. Frantsesak garaipenaren aztarna horiekin guztiz harrotu ziren.

Aztergaia: aztarna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1993-11-11
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

aztarna, azterren

Lantaldearen irizpideak
Formarik hedatuena da hobestekoa

forma hedatuena aztarna da

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: aztarna hartu , aztarnak atera .

Informazio osagarria
Zerrendako forma baztertzekoaren ordezkoak

azterren baino zabalduagoa dago aztarren, eta sarrera eskainiko zaio honi ere; baina ez "azterren ('etsamina') zaharrari

aztarna hartu
du ad.-lok. Aztertu. Alderdi guztietako aztarnak ondo hartuta, jakin zuten norainokoa zen auzokoen ondasuna.

Aztergaia: aztarna hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aztarna sarrerari dagokion azpisarrera.

aztarna utzi
1 du ad.-lok. Norbaitek edo zerbaitek beste norbaitengan edo zerbaitetan seinaleren bat edo markaren bat utzi. Ik. arrastoa utzi 1. Diskurtsoan egiten diren eguneratzeek aztarna uzten dutela testuan. Desodorante horrek arropan ez du aztarnarik uzten. Deia doakoa da eta ez du aztarnarik uzten telefonoaren fakturan. || Itsasoak bere indarraren aztarna uzten du hondartzetan eta itsaslabarretan. Bere oinatzak ezabatzen zituen, oso ona zen aztarna faltsuak uzten.
2 du ad.-lok. Norbaitek edo zerbaitek beste norbaitengan edo zerbaitetan halako eragina izan. Aztarna utzi zidaten pelikula haiek. Rosa Agazzi hezitzaileak aztarna utzi du Italiako haur hezkuntzaren historian. Euskal kultura aztarna uzten hasi da Baionako bestetan. || Arrantza tradizioak aztarna sakona utzi du Gipuzkoako herri horretan.

Aztergaia: aztarna utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa arrastoa utzi formarekin egin den bezala.

aztarnak atera
ad.-lok. Aztertu, zerbaiti buruzko aztarnak aurkitu.

Aztergaia: aztarnak atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: aztarrenak atera (AS).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

atera: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aztarna sarrerari dagokion azpisarrera.

aztarnak aurkitu
du ad.-lok. Aztarnak aurkitzea bezain garrantzitsua da aurkitutako horiek kontserbatzea. Erromatar garaiko aztarnak aurkitu dituzte. Eraso baten ondorio diren aztarnak aurkitu ditugu gazteluan. Eskoriatzako mendietan aurkitzen dira burdina noizbait atera ohi zelako aztarna egiazkoak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aztarnak aurkitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da, gorago onartu den arrastoak aurkitu bezala.

aztarnak topatu
du ad.-lok. Diktadura garaian desagertutakoen aztarnak topatu ditu aditu talde batek. Duela 12.000 urteko aztarnak topatu dituzte Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek indusketetan.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aztarnak topatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

aztarnari
iz./adj. Zerbaiten aztarnei jarraitzen diena.

Aztergaia: aztarnari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "rastreador" (2003-05-15)

aztarnategi
iz. arkeol. Lehen gizakiaren hezurren eta tresnen aztarnak aurkitu diren tokia. Euskal Herriko aztarnategiak.

Aztergaia: aztarnategi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aztarren
iz. Aztarna, arrastoa. Buruko minaren aztarrenik ere gabe.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aztarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1993-11-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aztarren 'aztarna'.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. aztarna

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'aztarren. Horren azpisarrera moduan bi hauek gehi daitezke: aztarrenak hartu: #mdash#Azterrenak artu ziran ba, ia ezer jakiten gendun nundik-nora igesi ein ete eban (Evaristo Bustinzo #mdash#Kirikiño#mdash#, Bigarrengo Abarrak, 100). #mdash#Bilddur zan oñatzetatik aztarrena artu ez egijoen (Bernardo Garro #mdash#Otxolua#mdash#, Bertolda'ren maltzurkeri zurrak eta Bertoldin'en txaldankeri barregarrijak, 84). #mdash#Artean, izkutuka ari da Gorritxo, / iztupa ta suaren aztarrena artzeko, / Gerriederrek Mikel ote dun maiteko (Nicolas Ormaechea #mdash#Orixe#mdash#, Euskaldunak, 114). #mdash#Bakalduna onela ilda, zer gaitz zenuten oztopo, azterrenak artzeko? (Jokin Zaitegi, Sopokel'en antzerkiak, 61. aztarrenak atera: #mdash#Zu bialdu biar zendukeez basuen azterrenak ateraten (Juan Antonio Moguel, El doctor Peru Abarca, 48). #mdash#Aingeruak desagertu ziran ez nora ta ez ara. Etzuten iñoiz aien aztarranik atera (Crispin Beovide, Asis-co Loria, 125). #mdash#Mañasik ezeban iñoiz ikasi gauzen azterren edo sustrairik ataraten, ta ezekian, etzan errez be ta, zelan jausi zan bera maitetasunaren lakio artean (Domingo de Aguirre, Kresala, 76). #mdash#Beste aldera berriz, aztua zeukan eta ez zuan beñere galderarik egingo Ander'en aztarrenik ateratzeko (Juan Antonio Irazusta, Bizia garratza da, 90). #mdash#Orra or arlo polita gazte aztertzaleentzat: humorearen aztarrenak ateratzea gure bertsolarietan (Manuel Lekuona, Santa Clara'ren kanta zahar bat, 142. #mdash#Orduan hasi zen bere familia nondik nora bizi izan zen aztarrenak ateratzen (Elhuyar Hiztegitik ateratako adibidea)'.

 - [E116]: 'Konforme, hau izango genuke orduan aztarren iz. 'aztarna'; aztarrenak atera; aztarrenak hartu'

 - Erabakia: Erabakia (2004-04-30): 'OK'.

aztarrena utzi
du ad.-lok. Nork bere aztarrena utzi zuen. Egia da hizkuntza bat ez dela sekula aztarrenik utzi gabe hiltzen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aztarrena utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

aztarrenak atera
du ad.-lok. Zerbaiti buruzko aztarrenak aurkitu. Aingeruak desagertu ziren, ez nora eta ez hara; ez zuten inoiz haien aztarrenik atera.
aztarrenak hartu
du ad.-lok. Aztertu. Errudun ala errugabe, Jainkoak daki, baina ez genuke inor zigorrarazi behar aztarrenak ongi hartu gabe.
aztarrika
adb. Lurra harrotuz. Ik. induska. Oilo batzuk zebiltzan aztarrika plazaren erdian. Estalki apainen azpian aztarrika hasiz gero, badakigu gutxi gorabehera zer agertuko den.

Aztergaia: aztarrika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aztarrika adlag.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "adlag. Eta iz.: "Ez da batere arritzekoa, kamioetan dabillen aztarrikari begiratzen badiogu." (Manuel Lasarte)" (2003-05-15)

aztarrikatu, aztarrika/aztarrikatu, aztarrikatzen
du ad. Lurra harrotu. Ik. induskatu. Oiloek baratzea aztarrikatu dute.

Aztergaia: aztarrikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aztarrika(tu), aztarrikatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

azteka
1 adj. Mexikoko antzinako herri batekoa; herri horri dagokiona.
2 iz. Herri horretako herritarra.

Aztergaia: azteka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
azterbide
iz. Azterketan jarraitu beharreko bidea. Marxismoa azterbidetzat harturik. Euskal literatura: azterbideak, aztergaiak, azterketak.

Aztergaia: azterbide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aztergai
1 iz. Azterketaren gaia. Euskal literatura: azterbideak, aztergaiak, azterketak. Gaurko batzarreko aztergaiak.
2 adb. Aztertzeko, aztertu gabe. Aztergai duen puntua.

Aztergaia: aztergai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aztergaitz
adj. Aztertzen zaila dena, ia ezin aztertuzkoa. Ik. ikergaitz. Bai aztergaitzak Jainkoaren erabakiak!

Aztergaia: aztergaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gaitz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

aztertzen zaila.

aztergarri
adj. Aztertzea merezi duena. Aztergarria da pentsaera hori.

Aztergaia: aztergarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

aztertua izatea merezi duena.

azterka
adb. Aztarrika. Libre dabiltzan oiloek azterka jarduten dute beti.

Aztergaia: azterka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

aztarrika.

azterkari
iz. g. er. Aztertzailea.

Aztergaia: azterkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan azterkari 'examinador, vigilante' adierako 3: Ezale 1897 ("Apezpiku Iaunak Elizako atetati gaisoai Gure Iaunagaz bendeziñoia emon eutsen, gero Aita santuaren ordez bedeinkatu ebazan Parisko Fraille iai onen azterkariak"); Etxde Itxas ("Holandarrak bere zuloaren zati bat egin zun; baiñan, lana erdiraturik zunean, azterkari (vigilante) batek zuloa arkitu zun"); Osk Kurl ("Bilboko azterkariek beta nahikoa eman eta gainera lagundu egiten zioten").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

azterkari 4 aldiz jaso da: B 3 (Itarka: "Ta Batzorderen buru ta artezkari "Walshs" gotzai jauna izendatu eban"; F. Belaustegi: "Bakero be azterkari ixango jatzue ta au onakuetzaz gaizto samarra dok gero"; F.S. Letona: "Portugal'eko Sofía Coello'ren senitarteko Euzko Bizkaitar Errotagoikoa, lengo eundiko 80'an Quito'ko Gobernadore, Azterkari zana; ta ain ondo egitearren bere andien egin-bear gatxa, emon eutsoen aundikitar agerkai Barón de Carondelek"), EB (J. Azurmendi: "Literatur azterkari klasiko ta tradizionalek..."); azterkaritzapean EB 1 (J. Oregi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

azterkari : DFrec 1; azterkaritza : AB50 8 ('delegación', 'dirección' itzuliak). Ez dugu aurkitu iturriotan: AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu azterkari forma administrazioko hiztegietan aurkitu.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

azterkari forma eman dutenak: HiruMila ('excarbador, rastreador'), DRA ('organizador, vigilante'), PMuj DVC ('pesquisador, indagador, escarbador, rastreador'). Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aztertzailea.

azterkatu, azterka/azterkatu, azterkatzen
du ad. g. er. Aztertu.

Aztergaia: azterkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. aztertu / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

azterka(tu), azterkatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-katu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aztertu.

azterketa
1 iz. Aztertzea. Euskalkien azterketa. Azterketa nekagarrien buruan. Puntu honi buruzko azterketa sakonik ez da oraindik agertu. Kontzientzia azterketa.
2 iz. Norbaiti, zerbaitetarako gauza den edo gai batez zenbat dakien ikusteko egiten zaion proba edo proba multzoa. Euskaltzaindiaren "B" maila lortzeko azterketa. Azterketan ongi atera. Azterketa huts egin.

Aztergaia: azterketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

etsamina, azterketa

azterketa egin
1 du ad.-lok. Aztertu. Medikuek, azterketa egin ostean, tumore bat zuela ikusi zuten. Lehenik, amari begiratu zion, hura aztertzen ariko balitz bezala, begiak gero eta zabalago; azterketa egin ondoren, berriz, niri begiratu zidan. Nola jakin ingurumen eraginaren txostenak zer ondorio izango dituen, oraindik azterketarik egin ez bada? || Euskal Herriko egoeraren azterketa egiteko aukera ematen du horrek. 2006ko datuen azterketa egin dute hainbat gobernuz kanpoko erakundek. Larzabalek ere pastoralaren azterketa bat egin zuen.
2 du ad.-lok. Gaitasun bat edo ezagutza bat erakusteko proba bat egin. Azterketa egingo dutenek, aldiz, laster jakingo dute zein egunetan eta lekutan izango diren proba horiek. || Lan Eskaintza Publikoko azterketa egin zuten 1.810 lagunek atzo goizean. PISA azterketa egingo duten Nafarroako ikasleak.

Aztergaia: azterketa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azterketa eta egin sarreretan.

azterketa gainditu
du ad.-lok. Azterketa edo proba batean eskatzen den gutxieneko ezagutza, gaitasun edo kalitate maila iritsi. Eta nork esan dizu azterketa gainditzeko beharrezkoa dela ikastea? Zu bezalako ikasle txarrak ez du inoiz azterketa gaindituko! || Brebeta lortzeko hiru azterketa gainditu behar dira. Edozein azterketa gainditzeko moduan dago Garoñako zentrala. Museoen % 67k ez zuen erabiltzaile itsuen azterketa gainditu.

Aztergaia: azterketa gainditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da. Bide batez, gainditu sarrerako 5. adieratik osaera horretako adibidea kendu behar denez, proba gainditu modukoren bat jasotzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azterketa eta gainditu sarreretan.

azterketari
iz. Azterketa bat egitera doan pertsona. Azterketariek ezingo dute eredu berria ezagutu liburua erosi ezean.

Aztergaia: azterketari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

azterketari : AB50 2 ('el que hace el examen'; 'examinante'), HiztEn, Euskalterm 1 ('examinando'). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

HezkAdmin: azterketari (examinando). Ez dugu aurkitu ap. AdminHizt, AgAld hitz-bilduma, AdminEL, LurraldeAntol, AdminMila, EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegiak: HiruMila: azterketari (examinando) // ElhHizt: azterketari // Casve EF: azteketari (candidat à un examen) // PMuj DVC: azterketari (analista, Medic.) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal examinando / candidat à un examen formen ordainak: HiruMila: azterketari, etsaminagai, etsaminatzeko // ElhHizt: azterketari // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: examinando.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

Bebil.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-keta + -ari berrelkarketa posible al da? (besterik da, noski, esneketari bezalakoetakoa).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'azterketari: unibertsitatean oso erabilia da. Definizioa jarrita sartu egingo nuke azterkizun | EArau'.

 - [E116]: 'egia da badituela lekuko batzuk, nahiz ez gehiegi, gure datu baseetan. Administrazioan asko erabiltzen da. Ez nau gehiegi betetzen, baina sartzea proposatzen dut, hola: azterketari iz. 'azterketa egitera doana''.

 - Erabakia: Erabakia (2004-04-30): 'OK'.

azterkizun
iz. Azterketa, azterketa-gaia. Azterkizun bezala aukeratu duena.

Aztergaia: azterkizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
azterlan
iz. Azterketa, azterketa-lana. Horrelakorik gabe ez baita azterlanik xumeena ere egiteko modurik.

Aztergaia: azterlan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

BarnErrot: Azterlan, Aurrekontu eta Ondare Bulegoa: Negociado de Estudios, Presupuestos y Patrimonio; Azterlan eta Argibide Bulegoa: Negociado de Estudios e Información; Azterlan eta Kudeaketa Bulegoa: Negociado de Estudios y Gestión; Azterlanak eta dokumentazioa: Estudios y documentación; Azterlanen eta Ekonomi Araubidearen Zuzendaritza: Dirección de Estudios y Régimen Económico / HezkAdmin: estudio investigación

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-lan.

azterlari
iz. g. er. Aztertzailea.

Aztergaia: azterlari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. aztertzaile / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aztertzailea.

azterraldi
iz. Azterketa. Azterraldi bat eman diezaiogun orain "Arrats Gorri" deritzon olerki argitaragabeari.

Aztergaia: azterraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

azterrarazi, azterraraz, azterrarazten
du ad. Aztertzera behartu. Esan berri ditudanak izan bitez hemen aztertu edo azterrarazi behar ditudanen atariko.

Aztergaia: azterrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

azterrarazi, azterraraz, azterrarazten. dio ad.

azterren
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, azterren-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'aztarrena' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aztarren].
aztertu, azter, aztertzen
du ad. Zerbaiti oharmenez begiratu edo zerbait arretaz gogoan erabili, bereziki bere egoeraz, ezaugarriez edo bertatik etor daitezkeen ondorioez jabetzeko. Ik. ikertu. Astiro eta ongi miratuz aztertu. Bizimodua, uste, iritzi eta sinesteak ohiturazkoak ziren, eta gizaldi berriek aztertu gabe bereganatzen zituzten. Plinio bezalako jakintsu batek mendi horiek aztertuko balitu, belar mota berri jakingarri asko aurkituko lituzke. Hizkuntzaren eremuan aztertu eta argitu gabe ditugun auziak. Gure literatura ez dugula behar bezain sakonki aztertua. Agiri bat aztertu. Aztarnak aztertu ondoren. Zeure barnea azter ezazu, ea zertan huts egin duzun. Izan ere, Jainkoak aztertu egiten zaituzte, bihotz-bihotzez maite ote duzuen ikusteko. Jainkoa aztertu nahi duena ilundurik geldituko da. Lau aukera aztertzen ari dira Etxe Zurian.

Aztergaia: aztertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aztertu, azter, aztertzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aztertu, azter, aztertzen

aztertzaile
1 iz. Zerbait aztertzen duen pertsona, bereziki azterlanean aritzen dena. Ik. ikertzaile. Aztertzaileen biltokietan. Hala diote literatura klasikoaren aztertzaileek.
2 adj. Zerbait aztertzeko egitekoa duena. Batzorde hori aztertzailea da, ez erabakitzailea.
3 iz. Azterketa edo proba batera aurkeztu den norbaiten lana zuzentzen eta ebaluatzen duen pertsona. Autoan aztertzailea, autoeskolako irakaslea eta azterketa egiten ari zen gaztea zeuden. Kontserbatorioko aztertzaileetako batek bisita egin zion behin Verdiren irakasleari.

Aztergaia: aztertzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aztertze
iz. Zerbaiti oharmenez begiratzea edo zerbait arretaz gogoan erabiltzea, bereziki bere egoeraz, ezaugarriez edo bertatik etor daitezkeen ondorioez jabetzeko. Ik. azterketa.

Aztergaia: aztertze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

azti
1 iz. Ezkutua dena ezagutzeko edo etorkizuna asmatzeko, ohiz kanpoko ahalmenak omen dituen pertsona. Aztiei galdetu.
2 iz. Izadiaren legeen kontrako gauza miragarriak egiten bide dituen edo ahalmen ezkutuak bide dituen pertsona. Ik. sorgin. Ibili ohi dira azti bila, lurpeko ondasunak aurkitzeko. Lot gakizkion, bada, den hizkuntzari, izango dena aztiei eta sorginei utzirik. Azti lana. Azti hitzak.
3 adj. Liluragarria, guztiz erakargarria. Maite ninduenaren maitasun aztia!
4 adb. Erne. Camillo, azti ibili, zazpi aldiz pentsa ezak. Hago azti.

Aztergaia: azti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08
aztiatu, aztia/aztiatu, aztiatzen
du ad. Azti lanez asmatu.

Aztergaia: aztiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aztiatu, aztia, aztiatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aztiatu, aztia, aztiatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: esangura erantsi beharko litzateke: 'igarri, asmatu'.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): esangura eransteko proposamena ez da onartu.

aztiatze
iz. Azti lanez asmatzea.

Aztergaia: aztiatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper