50535 emaitza bilaketarentzat - [6501 - 6550] bistaratzen.

aztigo
iz. Aztitza.

Aztergaia: aztigo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. aztitza.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go/-tza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

aztikeria
1 iz. Aztiari dagokion egite harrigarria. Edabe magikoak eta aztikeriak egiten ikasi beharko du ahalik eta denbora laburrenean. Aztikerietan sinetsi. Ontzixka geldi zeukaten aztikeriaz bezala. Aztikeriaz igarri.
2 iz. Azti lanezko egite gaitzesgarria. Heriotzak, lapurretak, sorginkeriak, aztikeriak eta iruzurrak.

Aztergaia: aztikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aztiketa
iz. g. er. Aztikeria.

Aztergaia: aztiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aztikeria.

aztinantza
iz. zah. g. er. Aztikeria.

Aztergaia: aztinantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aztikeria.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "merezi? (zah., g.er.)" (2002-09-02)

aztitza
iz. Aztiaren antzea edo lanbidea. Saulek sorgintzan eta aztitzan zebiltzan guztiak bere mendetik kendu zituen.

Aztergaia: aztitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

aztoragarri
adj. Aztoratzen duena. Ik. aztoratzaile. Klima aldaketaren mamu aztoragarria.
aztoramen
iz. Aztoraturik dagoenaren egoera. Jendearen aztoramena baretzeko.

Aztergaia: aztoramen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
aztoramendu
iz. Aztoramena. Irakasleak testu hori idatzi zuenean ez zuen inolako zalapartarik edo aztoramendurik eragin ikasleengan. Zein baino zein eroago, botikarantz abiatu dira aztoramendu handiz.

Aztergaia: aztoramendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aztoramendu 2: Tx. Ramirez de la Piscina ("Hiru korronte horiei lehen aipatu dugun aztoramendu soziala gehitu behar diegu"), Tx. Garcia-Viana ("Ezin esan dezaket bidaia zoriontsua izan zenik, buruko aztoramenduari bide eskasa eransten baitzitzaion"); aztoramentu 1, T. Irastortza ("Liburuak, / besteen liburuetan norbera aurkitu ezin, / aztoramenturik sortzen ez duten liburu hilgarriak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aztoramendu : Lur EG/CE (turbación), PMuj DVC (desorientación) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

LBeh (2013-11-06): aztoramendu 16: Consumer (“Eskandalu eta aztoramendu larriak jasan zituzten, Poliziak preso hartu eta pasaportea kendu zien baina, azkenean, agiria itzuli eta askatu egin zituzten”), Berria 10 (adib.: “Sortzen duen aztoramendu eta mugimendua benetakoa da, baina Gaiak berak amaigabea dirudien denboran geldi irauten du”), Jakin (“Ildo horretatik, hasierako aztoramenduak materiala bilatzera eraman gintuen”), Argia 4 (adib.: “Futbol partida bateko aztoramendua da plazera?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aztoramendu 43: Berria 8 (adib.: “Ikastetxeetan, gainera, festa usaina nabarmena zela gogoratu zuen, eta aztoramendu horrek lana arindu ziela”), Koldo Izagirre 3, Anjel Lertxundi 2, Karlso Linazasoro 2, Joan Mari Irigoien 3, Joxean Agirre 2, Koro Navarro 3, Oskar Arana 3, Urtzi Urrutikoetxea, Josu Zabaleta, Agustin Otsoa, Patxi Iturritegi, Agurtzane Juanena, Iñaki Mendiguren, Harkaitz Cano, Monika Etxebarria, Itxaro Borda, Mirentxu Larrañaga, Andoni Egaña, J.M. Olaizola Txiliku, Patxi Zubizarreta, Jose Angel Irigaray, Eskarne Mujika.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: -/ EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Aski da, lantaldearen ustez, aztoramen arautua.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta onartzekoa aztoramen arautarekin batera, asko erabiltzen baita.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

aztoramena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aztoramendu iz. 'aztoramena'.

aztoratu, aztora, aztoratzen
da/du ad. Izuak, ezinegonak edo gertaera bereziren batek animaliak edo pertsonak asaldatu edo bere onetik atera. Ardiak aztoraturik, alde orotara lasterka, ez jakin zer egin, ez nora jo. Aztoratutako astarra baino zakarragoa. Hobira joan eta gorputz hila aurkitu ez dutelako aztoratuta dabiltza.

Aztergaia: aztoratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aztoratu, aztora, aztoratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aztoratu, aztora, aztoratzen

aztoratzaile
adj. Aztoratzen duena. Ik. aztoragarri. Judu aztoratzaile batzuk herria nahasten zebiltzan eta lege berriak ipini nahi zituzten.

Aztergaia: aztoratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aztore
iz. Hegazti harraparia, handia, gaina iluna eta azpia zuri nabarra duena, usoak-eta harrapatzeko erabili izan dena (Accipiter gentilis). Aztorea eskuan daukazunean, higitzen da, inarrosten da, hegaldatzera oldartzen da.

Aztergaia: aztore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aztore Accipiter gentilis.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Accipiter gentilis

aztura
iz. Ohitura, berezkoa nahiz hartutakoa. Ez dituzte euskaldun guztiek legeak eta azturak bat. Leheneko aztura zahar gaiztoak utzirik, aztura berri onak hartu. Behin aztura hartuz gero, trebatuz gero. Aztura arrotz gaiztoak. Azturaz gara euskaldun, ez sorkuraz.

Esaera zaharrak

Antz-azturak hobiraino. Azeriari larrua edeki, baina azturak ez. Herrik bere lege, etxek bere aztura. On bada menturaz, on ez bada azturaz. Zeinek bere itxura, herrik bere aztura.

Aztergaia: aztura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
azturu
iz. g. er. Aztia.

Aztergaia: azturu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. azti / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aztia.

azueloar
1 adj. Azuelokoa, Azuelori dagokiona.
2 iz. Azueloko herritarra.
azufre
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, azufre-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. sufre].

Aztergaia: azufre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

azufre* e. sufre

Informazio osagarria
Forma bakarra aski da

sufre

azukre
1 iz. Gai eztia eta urkorra, erremolatxatik edo azukre kanaberatik ateratzen dena, ale zuri txikietan kristaltzen dena. Sagar zatiak azukrearekin egosita. Kafesneari azukrea bota. Azukre ura. Erremolatxa azukrea.
2 iz. kim. Gutxienez lau karbono atomo, zenbait alkohol funtzio eta gutxienez aldehido funtzio bat duten karbono hidratoen genero izena. Esne azukrea.

Aztergaia: azukre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: azukre(-)ontzi.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: azukre-beterraba , azukre-erremolatxa , azukre-hauts , azukre-kanabera , azukre-koxkor , azukre-mokor , azukre-palmondo , azukre-tontor .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "arazo orokorra. Badira hitz batzu euskara bizi den bi erresumen arteko mugaren araberakoak direnak. Ez dut uste epe laburrera bat egin behar direnik. Hala nola nahas-mahas sukre eta azukre, zigarreta eta zigarroa, ogi eta gari, kario eta garesti, gibel eta atze etabar. Biak jakobinismorik gabe aipatzea hobesten dut" (1993-02-20)

azukre beterraba, azukre-beterraba
iz. Batez ere Ipar. Azukre erremolatxa. Herriko ekonomia nekazaritzara bideratzen ari da, azukre-beterraba haztera, batik bat.
azukre erremolatxa, azukre-erremolatxa
iz. Heg. Azukrea ateratzeko erabiltzen den erremolatxa barietatea (Beta vulgaris var. saccharifera). Ik. azukre beterraba. Eusko Jaurlaritzak 5,9 milioi euro banatuko ditu azukre-erremolatxaren ekoizleen artean.

Aztergaia: azukre erremolatxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: 13 “Melaza, azukre kainabera eta azukre erremolatxatik eratorritako produktu likido lodi bat da, azukre erauzketa upeletan hondakin gisa geratzen da” (Berria); EPG: 3 “Autoan noa laborantza lurretan, olo eta azukre erremolatxazko zelaietan barrena, sagarrondoak, ganadua larrean atzean utzi ondoren.” (Koro Navarro); ETC: 113 “Araban azukre erremolatxa ekoizten duten 300 ustiaketa leku daude, eta labore horretan 4.000 hektarea erabiltzen dira.” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: azukre-erremolatxa (Bot.) remolacha azucarera (Beta vulgaris var. saccharifera); Adorez: azukre-erremolatxa: remolacha azucarera; Labayru: azukre-erremolatxa iz. Bot. (Beta vulgaris var. saccharifera) remolacha azucarera

Bestelakoak

erremolatxa 1 iz. Heg. Landare hosto-handia, sustrai mamitsu eta azukreduna duena (Beta vulgaris). Ik. beterraba. Azukre erremolatxa: azukrea ateratzeko erabiltzen dena. Bazka erremolatxa: ganadua bazkatzeko erabiltzen dena. Erremolatxa gorria: erremolatxa sustrai-gorria, egosita nahiz gordinik jaten dena. Arabako lurra oso ona da erremolatxa hartzeko. [azukre] azukre erremolatxa, azukre-erremolatxa iz. Azukrea ateratzeko erabiltzen den erremolatxa barietatea (Beta vulgaris var. saccharifera). Ik. azukre beterraba.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatu adibidea eta azalpena, azpisarrera gisa jasoa baitago lehendik azukre sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa erremolatxa sarreran ere.

azukre hauts, azukre-hauts
iz. Azukre birrindua, gozogintzan erabiltzen dena.
azukre kanabera, azukre-kanabera
iz. Lastodunen familiako landarea, eskualde tropikaletakoa, azukrea lortzeko erabiltzen dena (Saccharum officinarum). Bere azukre kanabera eta kafe soroek mozkinak ematen zizkioten. Azukre beltza edo integrala prozesatu eta findu gabeko azukre-kanaberaren zukuaren kristalizazioaren bitartez lortzen da.
azukre koxkor, azukre-koxkor
1 iz. adkor. Azukre puska trinko txikia. Azukre koxkor bat atera zuen azukre ontzitik. Zaldiak adi begira geneuzkan, azukre-koxkor gehiagoren zain.
2 iz. adkor. Norbaitentzat guztiz maitea eta kuttuna den pertsona. Oi, ene bihotzeko azukre koxkorra, ezkondu zaitez nirekin. Noiz aurkeztuko diguzu zure azukre-koxkorra?
azukre mokor, azukre-mokor
iz. Azukre koxkorra.
azukre ontzi, azukre-ontzi
iz. Azukrearentzako ontzia. Ez dago lekurik, txindurriek azukre ontzia topatuko ez dutenik.

Aztergaia: azukre ontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "azukrontzi [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

azukre palmondo, azukre-palmondo
iz. Azukrea ateratzeko erabiltzen den palmondo mota (Arenga saccharifera).
azukre tontor, azukre-tontor
iz. Azukre koxkorra.
azukredun
adj. Azukrea duena. Tabakoaren edo edari azukredunen kalteez ohartarazteko kanpaina. Denborarekin, azukrearen kontsumoa eta elikagai azukredunen kontsumoa asko aldatu da.

Aztergaia: azukredun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh135 2020-12-23 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): azukredun 55: Elhuyar (“Urtebete geroago John Glenn estatubatuarra ere espaziora abiatu zen, ekipajean sagar-konpota eta azukredun ura zituzten hodi banarekin”), Consumer 35 (adib.: “Azukredun edari freskagarri gehiegi ez hartzea”, “kakao azukreduna”, “azukredun produktuak”), Berria 19 (adib.: “Janari azukreduna”, “edari azukredunei zerga bat jarrita”). // azukredun 135: Aizu 12, Argia 7, Berria 23, EiTB 2, Elhuyar 2, Elkar 2, Consumer 83, Goiena 2, Laneki 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: azukredun 13: Berria 4 (adib.: “Ogiak azukredun opilei egin die tokia eta krakadetan nagusiak dira bizkotxa industrialak”, “ez da komeni edari alkoholdun, kafeinadun eta azukredunik hartzea”), Monika Etxebarria 3 (adib.: “begiak bezala malkotan dauden ezpain busti azukredunen artean”), Joxan Elosegi (“hari azukredun luzeen bidez”), Anjel Lertxundi (“Hozberoari oniritzirik, gainean sagar-xerra batzuk zeramatzan ore azukredun bat laberatu zuen azpil batean”), Josu Zabaleta (“Horrexegatik amesten da gaixotzea, eritegian esnatzeko, han txano zuriko mojek edabe azukredunak ekarriko baitizkizute ohera”), Karlos Zabala (“Romantour batek, zilar paperez jantzita, hartzidura garratz haien artean galdutako turroi baten antza zuen, edo gazta azukredun batena, bestela”), Edorta Agirre (“trafiko-polizia erne dabilelako eta edari azukredunen publizitateak marka guztiak hautsi dituelako”), Daniel Landart (“Azukreduna”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es azucarado / fr sucré: Elhuyar: azukretu, azukreztatu, azukretsu, azukredun / Nolaerran: azukretsu, azukratu, azukreztatu / Zehazki: azukredun, azukre-, azukretsu / Labayru: azukretsu, azukredun / Adorez5000: azukretsu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu azukredun formarik.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf azukretsu arautua eta sangria sarrerako bigarren adieran, definizioa: ‘urardo azukreduna’.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eratorri librea da, eta aski da azukretsu arautuarekin.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erregularra eta gardena da, baina adibide bat jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa azukre sarreran.

azukregintza
iz. Azukrea egitea; azukre industria. Oihalgintza, kimika-industria eta azukregintza dira herrialde honetako ekonomiaren oinarriak.

Aztergaia: azukregintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PUrib: "azukregintza / azukre-industria".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

azukretsu
adj. Azukreduna, azukre asko duena. Gai azukretsuak.

Aztergaia: azukretsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

azukreztatu, azukrezta, azukreztatzen
du ad. Zerbaiti azukrea ezarri. Kasu horretan, labean sartu aurretik azukreztatu behar dira. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Dotore jantzi eta txukun-txukun orrazten ninduen ur azukreztatuarekin.

Aztergaia: azukreztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

azukreztatu, azukrezta, azukreztatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

azukreztatu, azukrezta, azukreztatzen

azul
adj. Heg. herr. Urdina.

Aztergaia: azul

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-05-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

azul 3: Patxi Zubizarreta (“aurrez aurre Busturniegu izeneko tokia, eta Jimmy zaldia, handi-handia eta azula, Curqueidar esaten dieten larreetan bazkatzen”), Mikel Peruarena (“Alemaniatik etorritako maisua da heriotza azulak dira haren begiak / zauritzen zaitu berunezko bala batekin”), Beñat Sarasola (“Niri bereziki atentzioa eman didate poema-uholde gisa idatziak daudenak [Azulak gauean eta Giharren bitseraino, bi aipatzearren]”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: azul 37: Berria (“baldosa azul batzuetan”), Edorta Jimenez 13 (adib.: “Haatik, Lisboan ura epel eta zerua azul, oporretan hastekotan nintzen”, “Ilegorri hankaluze kankailu irribarretsua, begi azulak eta ezpain gorriak ditu Jessicak”), Javi Cillero (“gabardina azul bilbaoz jantzitako gizon bat”), Koldo Izagirre 3 (“berdea, edo azula”, “Tatxa gorri batek - edo berdeak, edo azulak - estal nazala!”, “Ez dakidan artean, tatxa gorri bat - edo azula, edo berdea - ikusten duguno hainbat oroitzapen mingarriren uhinek ilundutako harrietan”), Unai Iturriaga 3 (“artilezko jertse azul iluna”, “zira azul marinoa soinean”, “Azul iluna kanpotik”), Patxi Zubizarreta 3 (adib.: “arima dagoeneko azulez betea”, “Handitasunean ttiki, azulean zuri”), Ana Urkiza 2 (“zeruaren azularen berezitasuna zen”, “udako postal azula”), Pablo Sastre 2 (“Azul kolorez estali zituen”, “azul dardarati hura”), Sonia Gonzalez 2 (“gaileta eta poltsa azulean zetozen patata frijitu koipetsu gehiago harrapatzekotan”, “Bost seme-alabetatik neska bat bakarrik etortzen zitzaion bisitan, berak bezalako ile luze beltz ia azula zeukan alaba nagusia”), Iñigo Aranbarri (“gero baino ez naiz ohartu ausaz euskal kostaldeko herri bakarra dela jendeak euskala beztitzeko bruxa eta pololoak aukeratu dituena marinelen azularen ordez”), Agurtzane Juanena (“Lacoste niki azula daramat, galtza bakeroak eta jertse urdina gerrian lotua”), Pako Aristi (“Ukuiluko atean, hasieran bere aurpegia antzaldatu duen odol gorritua orain azula bilakatu da”), Juan Garzia (“Erdi-argitasun azulean, iragaten ikusi zituen zenbait ba-da-ui lapur”), Harkaitz Cano (“aitak axotaz besoan apuntatu zidan tinta azulezko flirt-telefono zenbakia”), Xabier Olarra (“Lepo luzea [eta ez zepo azula] zuen”), Pello Lizarralde (“Atzeko hegian hodei gorrixkek azuletik morera doan zerua estali dute”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, euskal osaerako ordainarekin batera

ik. blu arautua.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Mailak

Herr.

Forma baten adiera(k)

urdina.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  'azul: gaur egungo egoera honetan, irakaskuntzak Euskal Herri osoan urdina jada hedarazia dueneon, erabat gaitzetsi beharko genuke erdaraka hau: azul* e. urdin'.

 - [E116]: 'Nik ez nuke aipatuko batere eta bakea. Oso lekukotasun gutxi ditu, gainera'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-04-30): 'ez aipatu'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): azul izond. Heg. Herr. 'urdina'.

azuleju
iz. Heg. Adreilu zapal beiraztatua, paretak eta lurrak estaltzeko erabiltzen dena. Sukaldeko paretan ehun eta hamabi azuleju zuri eta hogeita hamabi loredun zeuden.

Aztergaia: azuleju

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: azuleju: Ik. axuleiu / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu biak onartu dira, bakarra aukeratu ezinik

a) forma bakar-batzailea proposatzeko gauza ez izanik, b) mailegu biak jasoko ditugu beren markekin ("azulejo Heg. Beh." eta "karro Ipar. Beh."), c) ez baitzaigu erabilerraza iruditzen proposatu izan den teila/lauza berinaztatua (hitza baino definizioa dirudiela, aipatu da). [IdOh: geroago (2000-10-03) aipatuko zen, labetxo ahoz ezaguna izan ote litekeen irtenbidea].

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Ibon Sarasolak Vox Oinarrizko Hiztegian proposatutako 'lauza beiraztatu' eman dugu Elhuyar hiztegietan; lantaldeak 'erabilerraza ez dela' dio, 'hitza baino definizioa dirudiela aipatu da'; gu, oro har, ados gaude lantaldearekin, baina Ibonen iritzia edozeinen iritzia ez denez, eta Euskara Batuaren Ajeak liburuan 'azulejo'-ren kidea den 'baldosa'-z esandakoak kontuan hartzekoak izan daitezkeenez, hari kontsulta egitea eta berriz aztertzea proposatzen dugu" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'toki batzuetan 'labetxo' deitu izan zaio Espainiako azulejoari. Hitz hau onartzekotan konturatu behar gara espainierak bakarrik erabiltzen duen hitza dela. Egia da, zernahi gisaz, azulejoen tradizioa ere Espainiakoa dela gehien bat. IKUSI ZER ERABAKITZEN DUGUN axuleiu sarreran (aurreko zerrendan) eta hura onartu'.

 - [I102]: han nioen bezala AXULEIU ontzat joko nuke. Edozelan ere ingelesez "glazed tile" esaten da, h.d., "teila berinaztatua". Alemanez 'Fliese' erabiltzen dute eta paretetakoak eta zoruetakoak desberdintzeko gero, "Wandfliese" eta "Bodenfliese", alegia, izen elkartu bi, bata 'Wand' hitzarekin, 'pareta', eta 'Boden' hitzarekin bestea, 'zorua'. Horien itzulpenak euskaraz "paret-axuleiu" eta 'zoru-axuleiu' izanen lirateke, edo are hobeago beharbada 'paret-lauza (berinaztatu)' edo 'paret-teila (berinaztatu)', eta 'zoru-lauza (berinaztatu)' edo 'zoru-teila (berinaztatu)'. Hiru formen artean, nik uste, lehenengoa da egokiena 'axuleiu' edo bestela 'lauza' hitzarekin egindako elkartuak 'teila' oso lotua baitago 'teilatu' hitzarekin'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-04-30): 'azuleju Heg.'.

azun
adj. Ernaria, ernari dagoena.

Aztergaia: azun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

ernaria, ernari dagoena.

azunberdi
iz. Azunbre erdia. Egunero azunberdi esne edaten dut.

Aztergaia: azunberdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-erdi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

azunbre-erdia.

azunbre
iz. bizk. Edukiera-neurria, bi litro ingururen baliokidea. Azunbre bat ardo.

Aztergaia: azunbre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(edukiera-neurria).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'azunbre. Bizk. laburdura jasotzeaz gain, Zah. laburdura jarri beharko litzateke, esangurarekin batera ('neurria'). Gainera, adibide bat gehitzea komenigarri izan daiteke. Hona hemen batzuk: #mdash#Atera egin azunbre bat ardao, ta esaijon ugazaba andriari ipiñi daigula zerbait bazkaitako (Juan Antonio Moguel, El doctor Peru Abarca, 53). #mdash#Eskatuten deutsu azunbre bat ardao, zuk ifinten dozu azunberdi ardao, eta urez beteten dozu enparaduba (Pedro de Astarloa, Urteco domeca guztijetaraco verbaldi icasbidecuac, II. liburukia, 125). #mdash#Zelemin bakotxak emoten dau azunbre ta erdi orijo (Uriarte, euskal dialogoak, 106). #mdash#Ezkondu eta laster, jarri zan poltseru, Andreaz ebalako konfiantza galdu; Oso zan berekorra, temoso pestea, Ez bapere obea bere emaztea, Zalako atso zimel, baltz, igar, mailtsiña, Begi gorri, guzurti, prestuez, zikiña; Noren miña, zan beti, meia ta zorrotza, Zeñegazko abarka eztena da motza; Obeto esateko, bazan benetan bat, Errian kontetan zan txarretan txarrentzat; Alakoxea zan bai, atso maletea, Trago baten edana ardau azunbrea; Au agirian eta gañera ixillik, Zenbat irunsten eban ez dakit ziur nik: Bakit moskor galantak ebazala artzen, Atarako artoa non ta zelan saltzen… (Arrese Beitia, Ama euskeriaren liburu kantaria, 236). #mdash#Neurritik edateko bakarrik esan jestan neri, ta nik, esana betetziarren, basotik edan biarrian azunbreko neurritik edaten juat (San Martin, Zirikadak, 94)'.

 - [E116]: 'beraz, hau izango genuke: azunbre Bizk. iz. (eduki neurria) azunbre bat ardo'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-04-30): 'azunbre Bizk. iz. (eduki neurria): azunbre bat ardo'.

azundu, azun/azundu, azuntzen
da/du ad. Ernaldu. Azundu da txerria. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Ardi azunduak.

Aztergaia: azundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

azun(du), azuntzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

ernaldu.

azurita
iz. miner. Kobre bikarbonatoz osaturiko mineral urdina, kristalezko edo zuntzezko testura duena.

Aztergaia: azurita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

azurita: Harluxet-LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

azurita: ZTC (Elhuyar, Geologia HE: "azurita [...] Karbonato monokliniko hidratatua, kolore urdin bizia duena") // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Erdaretako formak

es (RAE): azurita; fr (DLLF): azurite; it (S. Carbonell): azzurrite; de (Langenscheidts): Azurit // Ez dugu aurkitu ap. en (Collins).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

azuzena
iz. Zitoria.

Aztergaia: azuzena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

azuzena h. zitori.

Informazio osagarria
Forma bakarra aski da

zitori

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  azuzenarekin batera lislorea ematea proposatu du.

 - Erabakia: EArau (1995-11-24): azuzena h. zitori erabaki da.

ba1
lok. Bada.
[Oharra: elkarrizketetan eta kidekoetan onartzekoa da ba forma, maila neutroari bada forma dagokion arren].
ba2
adb. lap. eta bnaf. beh. Bai. Auzapezek beharko dutela sinatu, ba edo ez, bretoiera utzirik elizetan, frantsesari lotu direnetz apezak. Ba, jauna, ba, handik heldu naiz.
ba3
interj. Zerbait sinesten ez dela edo arbuiatzen dela adierazteko erabiltzen den hitza. Ba, ba!, aski dugu!
ba4
hizkl. Adizki trinkoari aurretik lotua jartzen den baiezko partikula. (Esaldiaren galdegaia baieztapena bera denean, edo adizki trinkoa esaldiaren hasieran doanean erabiltzen da). Nahikoa esan duzu eta banoa. Badator Gabon eguna, badator Gabon gaua. Memento batez uste nuen banindoala mundutik. Badakizu zer erantzun didan? Oraindik toki gehiago ere badago. Banuen astakume polit bat, oso maite nuena. || (ote, omen eta kideko partikulen aurrean). Ba ote dakizu? Ba al da inor elizan?
baba
1 iz. Baratze landare lekaduna, urterokoa, haziak handiak, luzangak eta zapalak dituena (Vicia faba). Baba saila. Baba-lekak jan. Babaren aihenak. || Baba landarea.
2 iz. Landare horren hazia. Baba zaharra. Baba azala sendoa denean, jan ezindako lapikoa. Baba-zorria.
3 iz. Larruazalean, bereziki oin edo eskuetan, sortzen den handitu urtsua. Ik. babalarru; urbatu. Eskuak babaz josiak.
4 iz. Ardien edo ahuntzen gorotz alea. Ik. babaka. Ahuntza aldarera igo zen eta babak aldare gainean utzi zituen.

Aztergaia: baba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Vicia faba. 2 (larruazalekoa)

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalpenak honela emateko eskatuz: iz. 1 landarea (Vicia faba). 2 'larruazaleko handitu urtsua, urbatua'. 3 'ardien-eta gorotz-alea' (Sin. babaka ); eta AS gisa gehituz: baba beltz, baba gorri, baba handi, baba zuri .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "baba deitzen da ere 'callo'; otsobaba (bot) jateko ona ez den baba moeta bat" (1995-03-03)

 - [E302]: "baba / pusulo (pusla) / kailu. Hitz bakoitzaren eremua zehaztu beharko da, beharbada. Gure inguruan bereizi egiten dira hiru esanahiak. Baba hitzak eremu zabalagoa du, nik uste: babak dira lan egitean sortzen diren larruazaleko handitu urtsuak, babak dira oinetako desegokiek edo neurriz kanpoko ibilerek oinetan sortutakoak, eta, agian, baita ere ohizko lantegian aritzeagatik eskuetan sortzen diren azal latz, azaleko gogortasun edo ikortzirinak. Baina ez zaio baba deitzen zomorro baten helduak azalean sortzen duen handitu urtsuari, eta ezta erreak sortutakoari ere. Horiek pusuloak dira (pusla idatzi beharko litzateke?). Bestalde, lantegian aritzeagatik eskuetan sortzen diren azal latzei, gogortasunei, kailu deitzen diegu lasai asko" (2003-09-22)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'azalpenak honela emateko eskatuz: iz. 1 'landarea' (Vicia faba). 2 'larruazaleko handitu urtsua, urbatua'. 3 'ardien-eta gorotz-alea' (Sin. babaka ); eta AS gisa gehituz: baba beltz Vicia faba var. minor, baba gorri 'babarrun gorria', baba handi Vicia faba var. maior, baba zuri '

 - [E115]: 'Baba 1. Zaldiaren ahoko mina (aheria mota), 2. babekin izan: nekez hitzegitea edan ondoren'

 - [E116]: 'Bigarren adiera osatuko nuke, hola: 2 'larruazaleko handitu urtsua, urbatua, igurzteak sortutakoa'. Ikusi iritzi emaile batek bidali oharra: E302: 'baba / pusulo (pusla) / kailu. Hitz bakoitzaren eremua zehaztu beharko da, beharbada. Gure inguruan bereizi egiten dira hiru esanahiak. Baba hitzak eremu zabalagoa du, nik uste: babak dira lan egitean sortzen diren larruazaleko handitu urtsuak, babak dira oinetako desegokiek edo neurriz kanpoko ibilerek oinetan sortutakoak, eta, agian, baita ere ohizko lantegian aritzeagatik eskuetan sortzen diren azal latz, azaleko gogortasun edo ikortzirinak. Baina ez zaio baba deitzen zomorro baten helduak azalean sortzen duen handitu urtsuari, eta ezta erreak sortutakoari ere. Horiek pusuloak dira (pusla idatzi beharko litzateke?). Bestalde, lantegian aritzeagatik eskuetan sortzen diren azal latzei, gogortasunei, kailu deitzen diegu lasai asko' (2003-09-22)'

 - [E116]: 'Uste dut bigarren adiera argitu behar dela, larruazaleko handitu urtsu guztiak ez baitira 'babak'. Ez dut hain argi ikusten TXPk proposatzen duena. Pentsatzen dut ahoko minaz badabil zaldia edo dena delakoa aparretan #mdash#babak botatzen#mdash#ibiliko dela. Baina horri deituko diogu 'baba'? Bestetik, 'aheria' hitza ezin eman definitzaile gisa, hitz hori hola definitu baitugu: 'aheri Zah. g. e. 'kantu doinua' gure bigarren itzulian. 'Babekin izan' hori ere ez dut batere garbi ikusten eta ez dut aurkitu. Nire proposamena, hortaz, hau da: baba: iz. 1 'landarea' (Vicia faba). 2 'larruazaleko handitu urtsua, urbatua, igurzteak sortutakoa'. 3 'ardien-eta gorotz-alea' (Sin. babaka ); baba beltz Vicia faba var. minor; baba gorri 'babarrun gorria'; baba handi Vicia faba var. maior, baba zuri'

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'OK'.

baba beltz
iz. Hazi txikiko baba barietatea (Vicia faba var. minor).

Aztergaia: baba beltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-beltz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baba sarrerari dagokion azpisarrera.

Landare eta animalien taxonomi izena

Vicia faba var. minor.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bababeltz: fèverolle [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

baba gorri
iz. Babarrun gorria. Baba gorria odolostearekin.

Aztergaia: baba gorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gorri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baba sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

babarrun gorria.

baba handi
iz. Hazi handiko baba barietatea (Vicia faba var. maior).

Aztergaia: baba handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. baba zuri.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-handi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baba sarrerari dagokion azpisarrera.

Landare eta animalien taxonomi izena

Vicia faba var. maior.

baba lasto, baba-lasto
1 iz. Baba landarea. Mutil galanta bera, baba-lastoa legez gazterik hazia.
2 adj./iz. Ergela. (Irain hitz gisa erabiltzen da). Seme-alabak bata bestea baino txarragoak: semea baba-lastoa eta alaba baba-lorea.

Aztergaia: baba-lasto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BABA-LASTO (V, G, AN, R). Ref.: A; Elexp Berg. a) "Tallo de la haba" A. "El tallo, la planta de la alubia" Elexp Berg. Mutil galanta bera, baba-laztoa legez gazterik azia. A BGuzur 117. Leitze-landan jan dukan baba-lasto tantai, / egiñen duk ortz-lana, jartzen badite mâi. Or Eus 147. b) "(V, G, AN), gandul, muchacho grandote" A. c) Tonto. Lotsabaga lotsabagiori, ume gorri, baba-lazto, tentel... A BGuzur 148. Kristiñau-Ikasbideko liburutxua be eztakien babalasto askok, erlejiñoko gauzetan euren buruak maixu andi egiten dabez. Eguzk GizAuz 7. Baltsakeria edo komunismoa orratzetik arako jantzia, labatik arako opilla dala uste dabe babalasto batzuk. Ib. 10. Seme-alabak bata bestie baño txarragoak: semie babalastoa eta alabie babalorie (V-ger). b) Cobarde. "A zer baba-lastoa den ori!, zein oillo, zein txepel" (AN-larr) Inza NaEsZarr 205.

adib: baba 1 iz. Baratze landare lekaduna, urterokoa, haziak handiak, luzangak eta zapalak dituena (Vicia faba). Baba saila. Baba lastoa. Baba lekak jan. Babaren aihenak. || Baba landarea.

Ez dugu aurkitu baba(-)lasto formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

baba-lasto 1, Anjel Lertxundi (“Historiaren seinaleak ez dira sekula garbiak eta, horregatik, ez da harritzekoa Luis XVI.a bezain begi-labur asko eta Bi Sizilietako errege bezain baba-lasto ugari egotea letren errepublikako idazleen artean ere”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, batez ere irudizko adieran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa baba sarreran.

baba lore, baba-lore
1 iz. Babaren lorea. Oraintxe da baba-lore sasoia, baba berri samurrak jateko aukera emango diguten baba-loreen sasoia. Mutil koskor bat azal zuriduna, aurpegi betekoa, guri-guria, baba lorea baino ederragoa.
2 adj./iz. Ergela, sineskorra. (Irain hitz gisa erabiltzen da). Hi haiz baba-lorea! Nora joango haiz, ba, baba-lore honekin, esandako guztia sinesten dik eta.
3 adj./iz. Bere burua apaintzea atsegin duena. (Gutxiespen balioa du). Seme-alabak bata bestea baino txarragoak: semea baba-lastoa eta alaba baba-lorea.
4 iz. bizk. Edertasun handiko pertsona. Jaitsi zen kalera Zuriñe, hogei urteko baba-lore zuri, liluragarri baizen maitagarria.
baba zorro, baba-zorro
iz. Babaz beteriko zorroa. Hiru anegako baba-zorro baten barruan.
baba zuri
iz. Babarrun zuria. Iminerdi baba zuri eta urdai zati bat eman zien.

Aztergaia: baba zuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zuri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baba sarrerari dagokion azpisarrera.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper