50535 emaitza bilaketarentzat - [6551 - 6600] bistaratzen.

babak eltzetik atera
1 dio ad.-lok. (honek aterako dizkigu babak eltzetik eta kideko esapideetan, norbait buruargia eta bizia dela adierazteko, bereziki ironiaz). Hara, berriz!, honek aterako zizkiguk eltzetik babak!
2 dio ad.-lok. Norbaitek beste norbaiten arazoak konpondu, norbaitek beste norbait estutasun batetik atera. Beste behin ere, gazteek atera beharko dizkiote babak eltzetik taldeari, unerik zailenean.

Aztergaia: babak eltzetik atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BABAK ELTZETIK ATERA. "Babak eltzetik atera, imponerse, poner el mingo, cortar el bacalao; litm.: sacar las habas del puchero (G-to, AN-larr)" A EY III 302. "Orrek eltzetik babak atera dizkik, ése ha hecho fortuna, litm.: ése ha sacado habas de la olla (G-azp)" Ib. 292. Cf. Inza NaEsZarr 1304: Besteen ixipuz garbittu nai dittu uli(a)k, eta eltzetik bestek atera ta jaten babak, 'ez du nekerik den txikiena ere artu nai' (AN-ulz). --Orra bada, ezkondu egiñ nai nuke, eta nola. --Ikusiko litzake! Onek aterako dizkigu eltzetik babak. Moc Damu 16. Onek atera digu ederki / oraiñ eltzetikan babak, / izketan oso azkarra dago, / nork jarri berari trabak? Olea Auspoa 39, 139. Orrek babak aterako ttik (dizkik) eltzetik. (AN-ulz). 'Orrek bizia aterako dik; gauzak argituko dizkik'. Inza NaEsZarr 1913. Ara, berriz! Onek aterako zizkiguk eltzetik babak! TxGarm BordaB 113. Zuk atera dizkiguzu eltzetik babak. Ea zer derizkiogun, Erlijioaren arabera, rock and roll dantza berriaren zilegitasunari buruz? Gu ez gara nor galdera hau erantzuteko. MEIG I 205.

babak eltzetik atera 11: Berria 7 (adib.: “Igo berriari ezin zaio babak eltzetik ateratzeko eskatu”), EiTB (“Gogorra duk bizitza, eta gu ez gaituk beti hemen egongo, hiri babak eltzetik ateratzeko”), Argia 3 (adib.: “inork ez dizkizu babak eltzetik aterako zeu borrokatzen ez bazara”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

babak eltzetik atera : Berria 2 (“Baina hori ere ez da berria, taldeak hondoa jo duen bakoitzean, etxeko entrenatzaileari dagokiolako babak eltzetik ateratzea”), Iñaki Arranz (“Hortik aurrera, zakurraren salara, pikutara, adarra jotzera eta babak eltzetik ateratzera joango da, besteak beste, mutikoak esandako guztiak hitzez hitz ulertzen dituelako”), Urtzi Urrutikoetxea (“Egun batez haren menpean egon nintzen eta esan dezaket egia zela: gizon onengatik surtaraino joango zen, baina ez zezatela begirunerik espero alferrek ez eta babak eltzetik ateratzea besteen esku uzten zutenek ere - berak, bere hitzekin, lanaren hasieran ohartarazi bezala”), Harkaitz Cano (“Egin kontu aldizkarietako azaletan zirujau honen eskuen argazkiak ateratzen dituztela, arrakasta handiko medikua da, baina gero babak eltzetik ateratzeko orduan bere eskuak ez dira aitari buruan duen tumorea kendu eta ebakuntza behar bezala egiteko gai, eta aita, judutarra, hil egiten da”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da, erabilgarria eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa baba sarreran.

babaka
iz. Ardien edo ahuntzen gorotz alea. Ik. baba 4.

Aztergaia: babaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

baba.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ardien-eta gorotz-alea.

babalarru
iz. g. er. Baba, larruazaleko handitu urtsua.

Aztergaia: babalarru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-larru.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

baba, larruazaleko handitu urtsua.

babalarrutu, babalarru/babalarrutu, babalarrutzen
da/du ad. g. er. Babatu.

Aztergaia: babalarrutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

babalarru(tu), babalarrutzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

babatu.

babarrun
1 iz. Urteroko barazkia, lekadunen familiakoa, fruitutzat giltzurrun antzeko haziak ematen dituena (Phaseolus vulgaris). Ik. indaba. Babarrun sailak.
2 iz. Landare horren hazia. Babarrun zuriak, gorriak, beltzak, nabarrak. Zorro bete babarrun. Babarrunak azarekin. Babarrun jana.

Aztergaia: babarrun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Phaseolus vulgaris.

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

hiztegietan eta baberrun forma proposatu izan den arren, babarrun erabiliagoa da testuetan, eta hau hobetsi du batzordeak, "gaur nagusitua" delako

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Gure inguruan, "babarrun" bezain erabilia da "indiaba" ("indoaba" esaten dugu)" (1994-08-02)

 - [E301]: baberrun [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

babatu, baba/babatu, babatzen
da/du ad. Larruazaleko babak atera. Lanak babatzen dizkit eskuak. Eskuak babatuta.

Aztergaia: babatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

: HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

baba(tu), babatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

(larruazaleko) babak atera.

babazuza
iz. Kazkabarra, txingorra. Izotz eta babazuzak.

Aztergaia: babazuza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "babazizkor, babazuza, barazizkor" (1995-03-03)

babero
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, babero-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. adur zapi; lerde zapi].

Aztergaia: babero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu babero, adur-zapi, lerde-zapi formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

babero EB 1 (X. Mendiguren Bereziartu: "Zer egin dezakete haurrek bazkaria prestatzen laguntzeko? #mdash# Mahaia jarri, haurtxoari baberoa lotu, basoa bete"). Ez dugu adur-zapi, lerde-zapi modukorik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm // 'babero' itzulitako besteak: AB38, AB50: ø. Euskalterm: adurzapi 8, lerdezapi 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, DRA, PMuj DVC. // cf. baberu (Lh DBF: 'verveine').

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal babero / bavoir, bavette-ren ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: lerde-zapi, adur-zapi // HiruMila: adurretako, adur-zapi, lerde-zapi, okozpeko, paparo // Casve FE: elderrarzeko, elderroihal // HaizeG FB: helder-oihal, lerdun // T-L LFB: elder-oihal, lepo-aitzineko // PMuj DCV: lepo-aurreko, okozpeko; pantota (b. de los niños) // Azkue Aurkibidea: pantota // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB.

Erdaretako formak

es babero beste erdaretan: fr (DLLF): bavoir, bavette; salopette (pantalón); blouse (bata); tablier (para niños); it (S. Carbonell): bavaglino; ca (DCC): ø; en (Collins): bib; de (Langenscheidts): Lätzchen.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 25 lek. (B 12 / G 13)

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. adur-zapi, lerde-zapi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'Babero Proposatzen diren ordainen artean, ez ote genuke sartu behar elder zapi (edo elder oihal). Lehen itzulian sartua dugu elder Ipar. 'lerdea'. Eta babero tizas egindako txostenean ageri da elder-oihal Iparraldeko hiztegietan (Casve FE eta T-L LFB)'.

 - [E116]: 'Ez: nire ustez, lerde baldin bada komuntzat jo duguna, eta elder utzi badugu marka gabea, orain arte bederen beti saiatu gara komuna bakarrik jartzen. Lantaldearen proposamena koherentea da horrekin, sinonimotzat jo baikenituen lerde eta adur. Bestetik, oihal sartzea agian gehiegi da. Nik ez dakidana da 'babero' adur zapia den edo beste zerbait ere gehiago (umeari jaten ari dena eskapatzen zaionean, hori ez da adurra. Baina, tira, lantaldearen proposamena onartuko nuke besterik gabe: babero* e. adur-zapi, lerde-zapi'

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'OK'.

babes
1 iz. Gordetzen, zaintzen edo zerbaitetatik begiratzen duen gauza. Ik. geriza 2. Haizearen ihesi babesaren bila. Horma baten babesean atseden apur bat hartu zuen. Gauaren babesean gorde. Mendizaleak nekeak jota iritsi ziren beheko kanpalekuaren babesera. Gurasoen babesa. Lanik gabe, babes sozialik gabe eta etxebizitzarik gabe geratzen ari diren herritarrak. Ontzia haize babesean jarri. Ginbailtxo hura beroaren babes bikaina baitzen. || Xafanen semeak bere babespean hartua zuen Jeremias. Nazio Batuen bake indarraren babespeko segurtasun eskualdea. Otoitzaren babespera jo dut oker zebilen anaia askatzeko.
2 iz. Gordetzea, zaintzea edo zerbaitetatik begiratzea. Babes eskubidea. New Yorkerako senatariak babesa eskaini dio Barack Obamari. Agian zailagoa da arazo bat duzula onartzea, eta laguntza eta babesa eskatzea. Dirulaguntza eta babesa ukatu zizkien udalak antolatzaileei. Hogeita hamar lagunetik gora bildu ziren gazteei babesa adierazteko.
3 iz. Egitasmo edo ekimen bati ematen zaion laguntza. Euskaltzaindiaren babesa lortu nahiz. Coca-Colaren babesaz. || BBKren babespean eta Markinako Udalaren laguntzarekin.
4 adj. Lekuez mintzatuz, babesean edo babestua dagoena. Leku babesean dago. Sakonik babesenean.

Aztergaia: babes

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: babes-etxe .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "haize-babes, haize-babesean,..." (2003-05-15)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz horren azpisarrera gisa, hurrengoak gehi daitezke: #mdash#babes-erakunde: hala deritze, besteak beste, tutoretzari, kuradoretzari eta familia-harrerari, horiexek eratzen baitira adingabeek eta ezgaiek zaintzailerik ez dutenerako. #mdash#babes-errekurtso: Konstituzioan aitortutako oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak urratzen direnean, edozein herritarrek jar dezake errekurtso hori. Zuzenbidearen esparruan oso zabalduta dago, eta egungo konstituzio askotan (Europakoak nahiz Amerikakoak) aipatzen da. #mdash#babes ofizialeko etxebizitza: Horren ildotik, "babes ofizial | H: eraikuntza librea" oharra egin da; baina hiztegi modernoek (hala nola, 3000 Hiztegiak eta Euskaltermek) esamolde hori jasotzen dute, eta egoki izan daiteke berori barneratzea. Hitzaren familiaz denaz bezainbatean, babesgo gehi daiteke. 3000 Hiztegiak badakar babesgo hori, eta hitzez hitz hauxe dio: "generalmente institución para proteger, protectorado"; jarraian, adibide moduan, babesgo zibila ("protección civil") jasotzen du. Mujikaren Hiztegi zaharrak ere hitz hori jasotzen du'.

 - [E116]: 'Ez dugu gure hiztegian sartu errekurtso. Beraz, orain ezin da babes-errekurtso ere sartu. Babes erakunde ez dut aurkitu gaurko prosan, baina ongi eratua da eta erabilgarria izan daiteke. Nik bere bidea egin dezan utziko nuke. Babes ofizialeko etxebizitza bezalakoak arruntak dira Hegoaldean, eta gaurko idazleek erabiltze dituzte prosa idatzian ere (ez bakarrik administraziokoan). Nik hau sartuko nuke. Beraz, hau da nire proposamena: babes, babes ofizialeko etxebizitza'

 - [E113]: 'Nik ez dut ezer horren kontra, baina Hegoaldean deitura esapide arrunta izangatik, Iparraldeko batek ez daki zer den eta erabide gardena izanik ere ez du ulertzen ere zeri erraten zaion: etxebizitzak babes ofizial duela adierazteko? Zer erran nahi ote du horrek zuzen? Nire ustez, egokiago litzateke erakunde edo izaki administratibo bereziei dagozkien izenak, ahal bezain gutxi sartzea, eta egiten denean esapidea hiztegi administratiboari dagokiola seinalatzea. BERAZ PROPOSATZEN DUT : Admin. (edo holako zerbait) SARTZEA sarreraren ondoren'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'babes, babes erakunde (AS)'.

babes erakunde, babes-erakunde
iz. Arrisku edo premia egoeran dagoen norbait edo zerbait babesten duen erakundea. Nerabe horietatik ia gehienak adingabekoentzako babes-erakunde publikoek hartzen dituzte.
babes etxe, babes-etxe
iz. Behartsuei eta gabetuei babesa eskaintzen zaien etxea. Emakume askok bizilekua utzi behar izaten dute eta babes etxeetan aurkitzen dute beharrezkoa duten laguntza eta aldi baterako ostatua.
babes neurri, babes-neurri
iz. Batez ere pl. Zerbait babesteko hartzen den neurria. Babes-neurririk gabeko sexu-harremanak. Informatikan, babes-neurri guztiak hartu behar direla zioen, eta ez dugula inoiz fidatu behar.

Aztergaia: babes-neurri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): babes-neurri 38: Elhuyar 13 (adib.: “Mundu osoko banku zentralek eta nazioarteko beste erakunde batzuek babes-neurriak sortzen dihardute”), Consumer 8 (“Sarri-sarri eman produktua haurrari eta babestu kamiseta, txano eta betaurrekoekin. Zaharrekin ere hartu babes-neurri horiek“), Berria (“Hala ere, garapen bidean diren herrialdeek, liberalizazioaren ordez ,euren nekazaritza produktuentzat babes-neurriak eskatu dituzte”), EiTB 12 (adib.: “Espainiako Gobernuari exijitutako babes-neurrien harira, berriz, Chaconek adierazpen garbiak egin zituen”), Jakin (“Nire kezka da ideia horiek gero eta blaitzen ari direla gure subkontzientea eta naturaltzat jotzen ditugu naturaletik gutxi duten gehiegizko babes-neurriak”), Argia 3 (adib.: “Horrek babes-neurriak areagotzera behartu du, beraz diru gehiago gastatzera”); babes neurri 121: Consumer 6 (adib.: “Enpresak jarri dituen babes neurriak erabili behar ditugu: eskularruak, maskak, kaskoak...”), Berria 84 (adib.: “Horien aurrean, poliziek eta zerbitzu sekretuek ustez mehatxatuak izan direnen babes neurriak areagotu dituztela ziurtatu du Blic egunkariak”), EiTB 21 (“Ipar Koreak beste "probokazio" bat egingo balu, "babes neurriak" hartuko lituzkeela ohartarazi du.”), Argia 8 (adib.: “Gogoan izanik zer nolako kalteak eragin zizkion Txernobylgo erradiazioak Ukraina eta Belorrusiako jendeari garaiz egoeraren berri ez jakinarazteagatik eta babes neurririk ez hartzeagatik), DiarioVasco 2 (adib.: “Ernio Gatzume Kontserbazio bereziko eremurako babes neurrien dokumentua egiteko parte-hartze prozesua abian dago”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: babes(-)neurri 51: Berria 46 (adib.: “350 taxilari inguruk pantailak jarriko dituzte taxietan, babes neurri gisa”), Agurtzane Juanena (“Errefuxiatuak lasai ibiltzen ziren garai hartan, lagun artean, ez zen babes-neurri berezirik hartzen”), Irene Aldasoro (“gutxieneko babes-neurriak”), Iñigo Aranbarri (“Artikulu luzea da, eta kazetariak ez du babes neurririk hartu”), Anjel Lertxundi (“inolako babes-neurririk hartu gabe”), Pako Aristi (“oiza izan arren, egun argitan erabat jende normala ikusi arren, beldurra barneratzen zaizu jendeak etxeetan ezarri dituen segurantza eta babes neurriak ikusita”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es medida de protección / fr mesure de protection?: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: babeskuntzazko neurri, babes-neurri.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa ematekoa da babes sarreraren barruan.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

babes-neurriak.

babesa eman
1 du ad.-lok. Eraso edo arrisku batetik gorde, zaindu. Ik. babestu 1. Itsas zabalean, babesik ematen ez zidan txalupa txiki batean sartuta. || Eskatu zeruko Jaunari zuetaz erruki dadila eta bere babesa eman diezazuela.
2 du ad.-lok. Norbaiti laguntza eman edo elkartasuna adierazi; norbaiten edo zerbaiten aldeko jarrera erakutsi, adostasuna edo onespena adierazi. Kataluniari babesa ematea geure burua babestea da. Alderdi horrek hiru baldintza jarri zituen aurrekontuei babesa emateko. Proiektua bikaina da eta kokalekua, ezin hobea; bestela ez nion babesik emango. Auzipetuei babesa emateko. || Alderdiko zuzendaritzak, ordea, erabateko babesa eman zien Azpeitiko hautetsiei.
3 du ad.-lok. (Egitasmo edo ekimen bat) diruz lagundu. Fundazioak eskerrak eman dizkie babesa eman duten erakunde publiko eta pribatuei. Astero-astero babesa emanez harpidetza mantentzen dutenei eskerrak emateko lekua izango da ARGIAren gunea.

Aztergaia: babesa eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BABESA EMAN. Proteger, dar amparo. Oker egiña ez aitortzearren bere babesa ematen dio Engraziri. Etxde JJ 105. Inguruetara eldu orduko ezagutu zun babesa eman zioten etxea. Ib. 186. Bearbada ez genizuke babesik emango. Ib. 186. Oraindik erriko ateak gabero itxitzen dituzte ta ez diote babesik ematen beren erlijioz kanpoko iñortxori. Anab Aprika 54. Ama Birjiña Itziarkoak / eman zidala babesa. AZink 60

adib: babes 2 iz. Gordetzea, zaintzea edo zerbaitetatik begiratzea. Babes eskubidea. Babesa eskaini, eman, eskatu, ukatu.

babesa eman 1391: Ortzadar 7, Deia 14, Elhuyar 13, Consumer 21, HABE 4, Berria 778, EiTB 410, Jakin 13, Karmel 4, Argia 66, Laneki 14, DiarioVasco 46.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

babesa eman 402: Berria 334, Herria, Edurne Elizondo, Jose Antonio Mujika, Edorta Jimenez, Xabier Olarra, Jenaro Garate, Iñigo Aranbarri, Edurne Elizondo, Koldo Zuazo…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa babes sarreran.

babesgabe
adj. Babesik ez duena. Haur babesgabe baten antzera. Lurralde honetako toki babesgabeak miatzera etorriak zarete.
Azpisarrerak

Aztergaia: babesgabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

babesgabeko.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

izond.

babesgabeko
adj. g. er. Babesgabea.
Loturak

Aztergaia: babesgabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

babesgabe 10: a) izond. 7: Artea eta gizona ("ezkutuan bizi izan behar zuen bere jende xume eta babesgabe haien aurka askatu zen persekuzio edo jazarpenetik ihes egiteko"), J.C. Alonso ("Ezmaitatuak eta ezonartuak defendatuz eta babesgabeak babestuz azaltzen du Jainkoak bere erregetza"), X. Mendiguren B. ("Hirugarren Munduko haur babesgabeentzako aita-amabitxitza [parrainage] eskatzen duten iragarkiak"), O. Larrañaga ("Anitz dartada ilun zetozen nire gainera oldarkor eta babesgabe topatu nuen nire burua"), M. Garmendia ("Leku babesgabea da, galdua"), Kultura klasikoa/DBH ("bide babesgabeak eta igarogaitzak"), NaturZ/DBH ("planeta ezatsegin eta babesgabe hartan"); b) iz. 1, X. Mendiguren B. ("haurraren ahuleziaz eta babesgabeaz baliaturik burutzen diren tratu txar, bortxakeria eta sexu-larregikerien kopurua"); c) adlag. 2, Arrazakeria ("Kanporatu eta baztertzeko baliabidea da lege hori, garbiketa etnikoa egiteko tresna, etorkinak babesgabe uzten dituena"), Arte modernoa ("... babesgabe gelditzen baita haren aurrean, kritika egiteko ezindurik"); babesgabeko 3: S. Aizarna 2 (antzeko testuinguruan bitan, "Babesgabeko jende guzti hura han zihoan, gora eta gora"), M. Ezkurdia ("Bizitza hain injustua datorkizuenez gero, zuen jarrerak ulertezintasunez beterik daudela eta honela jarraitzekotan ia-ia babesgabekoak bihurtzeko larrian zaretela ikusten duzue"); babesgabetasun 1, HizkLiter/UBI ("Idazlearen jarrera eta tonua, bestalde, trikuaren "aldekoak" dira, egilea kirikinoaren defendatzaile bezala ageri da, samurtasunez eta mirespenez azaltzen baititu animaliaren sen naturala, berezko joerak eta automobilarekiko duen babesgabetasuna"); babesgabetu 1, J.M. Sarasola ("Babesgabetuen Arroka bakar bakarrik geratu zen ur debekatuetan, bera ere babesik gabe balego bezala").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

babesgabe : DFrec 1 (Anait: "somaliar babesgabeak"), AB50 1, HiztEn (babesik ez duena), LurE (babesik ez duenaz esaten da), Euskalterm 1 (babesgabetu sinonimoarekin); babesgabeko : AB38 1; babesgabetasun : DFrec 1 (D. Amundarain: "nahas-mahas kronologiko hori pertsonaiaren babesgabetasunaren espresio egitura izan daitekeela..."), HiztEn (babesik eza, babesik ez duenaren nolakotasuna edo egoera), LurE (babesik eza, babesik ez duenaren nolakotasuna edo egoera), Euskalterm 1; babesgabetu : Euskalterm 1 (babesgabe sinonimoarekin).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

babesgabe : EIH (babesik ez duena), EuskHizt (1977, babesik ez duena), ElhHizt (desprotegido, -a; desamparado, -a; indefenso, -a; desvalido, -a), HiruMila (desamparado, da; indefenso, sa), EskolaHE (babesik ez duena), Lur EG/CE (desprotegido, desamparado, indefenso, desvalido) eta EF/FE (abandonné, sans défense, délaissé, sans protection), PMuj DVC (babes-gabe: 1 subst. desamparo, indefensión, abandono; 2 adj. indefenso, desamparado, abandonado, desvalido); babesgabetasun : EIH (babesik eza), EuskHizt (1977, Babesik eza, babesik ez duenaren nolakotasuna edo egoera), ElhHizt (desarrimo, desamparo, indefensión; falta de protección o apoyo), HiruMila (indefensión), EskolaHE (babesik eza, babesik ez duenaren nolakotasuna edo egoera), Lur EG/CE (desprotección, desvalimiento) eta EF/FE (abandon, délaissement), PMuj DVC (babes-gabetasun: desarrimo, falta de apoyo); babesgabetu : EIH (babes gabe utzi), EuskHizt (*1981, babes gabe utzi), Lur EF/FE (1 mettre à découvert, découvrir; 2 délaisser), PMuj DVC (babes-gabetu: desamparar); babesgabetze : EuskHizt (babesgatu ad.-aren aditz izena); babes-gabezia : PMuj DVC (desamparo) // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

babesgabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Maiztasuna

g.er.

babesgabetasun
iz. Babesik eza, babesik ez duenaren egoera. SOS Arrazakeria elkarteak sarritan adierazi izan du eraso sexisten aurka babesgabetasun handia dutela emakume etorkinek.

Aztergaia: babesgabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

babesgabetu, babesgabe/babesgabetu, babesgabetzen
du ad. Babesik gabe utzi. Kontsumitzailea arras babesgabetua dagoelako.

Aztergaia: babesgabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

babesgabe(tu), babesgabetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

babesgabezia
iz. zuz. Beharrezko zaintza eta babesa ez duen edo nolabaiteko arriskuan dagoen adin txikikoaren egoera, legeak ezarritako babes neurriak ez hartzeak edo behar bezala ez hartzeak eragina. 104. artikulua: Arriskuan edo babesgabezian dauden haur eta nerabeak babesteko eskumenak. Babesgabezia egoeran dauden adingabeen mesederako.

Aztergaia: babesgabezia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh86 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

babesgabetasun iz. Babesik eza, babesik ez duenaren egoera.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu babesgabezia formarik.

babesgabezia 86: Berria 2, Deustuko Unibertsitatea 13, Euskal Herriko Agintaritza 47, Elkar 2, Erlea, Gomylex 13, Laneki 8; babesgabetasun 201.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

babesgabezia 2: Xabier Mendiguren Elizegi, Lander Garro; babesgabetasun 16.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: babesgabezia (desamparo), babesgabetasun (indefensión); Iusplaza: babesik ez izatea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa babesgabetasun formarekin egin den bezala. Badirudi beharrezkoa dela es desamparo eta indefensión bereizteko.

babesgarri
1 iz. Zerbait edo norbait babesten duen gauza. Babesgarririk gabe. Minik ez hartzeko, azpian babesgarri bat jarri zuen.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Bekokian zeukan eskua, begien babesgarri. Estalki bana gorputzaren babesgarri.
3 adj. Babesten duena. Bere itzal babesgarria. Fruituaren oskol babesgarria.

Aztergaia: babesgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. / izond.

babesgune
iz. Babeslekua. Baratze eskolan hegaztientzat eta intsektuentzat babesguneak ipini dituzte; zomorroei perretxiko formako "hotela" egin diete. Hil honen hasieratik, gutxienez, 360.000 lagun iritsi dira UNHCRren ardurapean diren babesguneetara.

Aztergaia: babesgune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gune.

babeski
iz. Babesgarritzat erabiltzen den gauza. Hartu iskilu eta babeski, eta ni laguntzera jaiki.

Aztergaia: babeski

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki izengilea.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'babeski iz.'.

 - [E116]: 'definizioa emango nuke, bestela ez baita ulertzen: 'babesteko tresna''.

 - [E116]: 'nire proposamena: babeski iz. 'babesteko tresna''.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'OK'.

babesle
1 iz./adj. Batez ere pertsona edo izaki bizidunez mintzatuz, zerbait edo norbait babesten duena. Elkartearen babesleen artean. Foruaren babesleak. Jainko babesleei opariak eskaintzen. Oskol babeslea.
2 iz. Kultura edo kirol jardueraren bati, publizitatea egiteko helburuz, dirulaguntza ematen dion enpresa edo erakundea. Babesle sendo bat lortzen ez badute, taldea desagertu egingo dela. Udala eta Diputazioa dira jaialdiaren babesleak.

Aztergaia: babesle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria hobestekoa da, lehiakidea baino hedatuagoa baita

babestaile erregularra baino hedatuagoa baita

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-le/-tzaile

babesleku
iz. Norbait edo zerbait babesten den lekua. Ik. babesgune; gordeleku. Ez zieten babeslekurik indartsuenek ere haize berriei gogor egingo. Euskararen babesleku genituen baserria eta kostaldea ez dira, aspaldidanik, lehen ezagutu genituenak.

Aztergaia: babesleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leku.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: [sartzea merezi duela iradoki du] (1995-01-09)

babesletza
1 iz. Egitasmo edo ekimen bati ematen zaion laguntza, helburu nagusitzat babeslearen publizitatea egitea duena. Ik. babes 3. Gaur egun ia nahitaezkoa da babesletza edo dirulaguntzak izatea ikuskizun bat programatzeko. Kirol profesionalaren babesletzaren helburu nagusietako bat marka ezagutzera ematea eta bezeroak lortzea da. Babesletza eta mezenasgo ekintzak.
2 iz. Administrazio publikoak ongintzako fundazio eta elkarteei ematen dien aholkularitza, ikuskaritza eta zaintza zerbitzua; zerbitzu hori ematen duen herri erakundea. Sektore publikoko fundazioen babesletza egikaritzea egokituko zaio eskumen hori esleituta duen organoari. Hurrengo hiru hilabeteen barruan babesletzak aztertuko du ea aurkeztutako dokumentuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legeak exijitutakoak diren.

Aztergaia: babesletza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh276 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu babesletza formarik.

babesletza 249: Argia 13, Berria 8, DiarioVasco 2, Euskal Herriko Agintaritza 132, EiTB 5, Elhuyar, Consumer 5, Espainiako Gobernua 5, Goiena 3, Laneki 15, UEU 37.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

babesletza 1, Anjel Lertxundi.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: babesletza (patrocinio; protectorado; esponsorización).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa sarrera gisa.

babesorri
iz. Azaleztaturiko liburu baten hasieran eta amaieran jartzen den orri zuri testurik gabea. Inkunablearen babesorriak, liburuaren gorputza bezala, paperezkoak.

Aztergaia: babesorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Forma berri tradizioko oinarri handirik gabea

forma berri lantaldeak proposatua, babestorri osaera okerrekoaren ordaintzat.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orri.

babestaile
iz./adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, babestaile-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. babesle].

Aztergaia: babestaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-01-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. babesle / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. babesle.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-le/-tzaile.

babestoki
iz. Babeslekua. Lapurdiko kostaldean ehunka bunker, babestoki eta munizio gordetegi eraiki ziren Bigarren Mundu Gerrako urteetan.

Aztergaia: babestoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-toki.

babestu, babes/babestu, babesten
1 da/du ad. Babesa eman; babesean jarri. Harresi sendoz babesturiko hiria. Euri denean estali eta haize denean babestu. Oinak babestu eta berotzeko. Norbaitek bere mendean daudenak babestu. Elkar babestuko dute. Azalaren koloreak babesten ditu zenbait animaliaren erasoetatik. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Hiri babestua. Leku babestuetan. Itsasontzi handi babestuak.
2 da ad. Estalpetu. Elurra hasi zuen eta etxola batean babestu ginen.
3 du ad. Egitasmo edo ekimen bati babesa eman. Bertsolari txapelketa, Euskaltzaindiak babestua. Diru aldetik Aurrezki Kutxak babesten du.

Aztergaia: babestu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

babestu, babes(tu), babesten. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

babestu, babes(tu), babesten

babil
iz. Metxa. Ik. muki 3. Kandela mehe, txiki, babil laburrekoa.

Aztergaia: babil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

metxa.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

kandela mehe, txiki, babil laburrekoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'babil: gaizki mozturik ageri da. Zuzendu'.

 - [E116]: ez dakit ongi zer esan nahi duen XK-k. Berak argituko du'.

 - [E208]: 'Esan nahi dudana hauxe da, pasatu zitzaigun zerrendan hitza gaizki zatikaturik agertzen zela: ba- lerro batean eta hurrengoan bil. Oraingo honetan ongi ageri da: babil'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'OK'.

babiloniar
1 adj. Babiloniakoa, Babiloniari dagokiona.
2 iz. Babiloniako herritarra.

Aztergaia: babiloniar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

izenak dira corpuseko eta OEH argitaratuko babilondar 10 (Mb IArg I 6; Dv, Etcheberry, Or MB, Ol) eta babiloniar 3 (Lard, Hb Egia, Ker).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

babiloniar 6 (eta babilonitar 1; izlag. 4 eta izond. 1): Artea eta gizona (“Irabazleek jakin zuten babiloniar artista handiez probetxatzen”), J.A. Agirre (“Han bizi ziren babiloniar gendearen oztopoa izan arren, horma-hesia osoro berriztatua izan zen”), X. Mendiguren B. (“babiloniar kultura”, “literatura ugaritikoak babiloniar eta egiptoar literaturen eragina jasotzen du”); P. Apalategi (“Fisika kosmikoa astronomo babiloniarren behapen medioez eraikitzera beharturik balego bezalatsu da nolabait”); UZEI (“Babiloniak lehenengo assyriarrek gero eta babiloniarrek bigarrenez”), M. Amundarain (“babilonitarren uztarpean zegolarik”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

babiloniar: AB38 2, HiztEn, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

babiloniar: F. Morillo ("Babel babiloniar"); X. Amuriza ("tapiz babiloniar"; "babiloniar tapiz"); I. Mendiguren / A.J. Toynbee ("babiloniar eremu", "babiloniar gatibualdi", "babiloniar gerra-jaun", "babiloniar probintzia"; eta neobabiloniar); J.M. Lekuona ("babiloniar gatibualdi") // EAB (86 ager.; adib., "babiloniar gudaroste" 5, "babiloniar herri" 3, "babiloniar herrialde", "babiloniar soingaineko"). // ZTC: Elhuyar ("herrien artean sumeriarra, babiloniarra…", "astronomo babiloniar"), Urrezko abarra ("Iraganaren lekuko ditugu babiloniarrak"), A. Ibarra ("zalantzak sortarazi asiar, babiloniar eta pertsiarren historiaren inguruan").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

babiloniar: EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; babilondar: DRA. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal babilonio / babylonien, -enne formen ordaina: babiloniar: ElhHizt (eta Babiloniako), HiruMila. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Kategoriak aipatzea komeni da: «iz. eta izond. edo izlag.»

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

-tar/-ar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): babiloniar iz. eta izond. edo izlag. (herritarra). [kategoriak gehitu dira]

babo
adj. Ergela. Babo arraioa!

Aztergaia: babo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
babuino
iz. Afrikako tximino handia, buztan luzea, txakurrarenaren antzeko mutur irtena eta ile zuri-horixkaz estaliriko masailak dituena, talde handi eta ongi antolatuetan bizi dena (Papio sp. ). Ik. papioi.

Aztergaia: babuino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

babuino : HiztEn ("Zerkopitezidoen familiako eta Papio generoko primateen izen arrunta"), LurE, Euskalterm 1 (eta gainera papioi forma). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. babuino, papioi (la Papio) fitxa Izendegiko hustuketan: babuino : J.A. Agirre, Animali basatiak; J. Aldazabal, Animalien umeak; X. Kintana Hizt80; UEU Antropologiazko ikastaroa; papioi : X. Kintana Hizt80; Aramendi, Animali mundua.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

babuino forma eman dutenak: HiruMila, ElhHizt, EskolaHE. // Ez da ageri hiztegiotan: EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. papioi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Papio sp.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

bada
lok. Aurretik esan denarekin nolabaiteko lotura, ondorio gisakoa edo, adierazten duen hitza. Dirua du eta gastatzeko gogoa; zergatik, bada, ez du erosten? Bada, hori zure eskuan dago. Horrela egingo dut, bada, nik ere. Goazen, bada. Horregatik, bada, heldu naiz berandu. Zer du, bada? Horra, bada, zer jazo zen.
[Oharra: elkarrizketetan eta kidekoetan onartzekoa da ba forma, maila neutroari bada forma dagokion arren].

Aztergaia: bada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Mailak

forma hori dagokio maila neutroari; eta euskara mintzatuan (cf. elkarrizketak) onartzekoa da ba forma

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "[maila neutroa]. Zehaztasun horren ordez [juntagailu gisa] proposatzen dut". (1993-02-10)

 - [E205]: zer da hori?" (1993-02)

badaezpada
adb. Gerta daitekeena aldez aurretik kontuan edukirik. Ik. zer gerta ere; balekibale. Badaezpada esaten dizut. Oskarbi zegoen, baina badaezpada aterkia hartu zuen. Izena osorik doa, laburdurarik gabe, badaezpada. Zertarako ipintzen duzu herriaren izena bi aldiz?, badaezpada.

Aztergaia: badaezpada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: badaezpada ere, badaezpadako.

badaezpada ere
adb. Badaezpada. Badaezpada ere, bi har itzazu. Badaezpada ere, jakinaren gainean jartzen zaitut. Baina ez diot, badaezpada ere, inori agertu nahi gorderik dagoena.

Aztergaia: badaezpada ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

badaezpadako
1 adj. Zalantzazkoa; erdipurdikoa, fidatzekoa ez dena. Ik. nola-halako. Mundu hau badaezpadakoa da, ez da ezer segururik eguzkiaren azpian. Orduan ezagutzen dugu munduko atsegintasun guztiak badaezpadakoak direla. Juanitori, berriz, dena iruditu zitzaion badaezpadakoa, itsusia, txiroa Zabaletan. Badaezpadako jendea. Badaezpadako neskatxen atzetik. Gizagalduen eta badaezpadakoen aholkuak ez entzuteko. Badaezpadako ardoa.
2 adj. Badaezpada egiten dena. Badaezpadako neurriak hartu zituzten.
Loturak

Aztergaia: badaezpadako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

badaezpadan
adb. Batez ere bizk. Badaezpada. Neu ere, badaezpadan, gela honetan atze-atzeka sartu izan naiz.
Loturak

Aztergaia: badaezpadan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BADAEZPADAN (V, G, AN, L, S ap. A). a) Por si acaso. Tr. Empleado por autores vizcaínos. --Eta zer egin biar da seiña yaioten bada il-etxuriagaz, edo ezeri eragiten ezteutsala? --Batiatu bada-ezpadan. CatLlo 59. Aserretzake illundu, trumoi gabe goibeldu, maitero aldendu, bada-ezpadan urrutiratu. Ag G 143. Istarra ebagiteko astija gero be eukiko dogu-ta, bada-ezpadan lenengo ikusi biar da neuk aspaldijan daukodan uste bat. Kk Ab I 21. Bidaldu ebazan esanaz bijaramon goixian, bada-ezpadan, eldu eitezala, baldin txartuago baeguan, bakarrik eta gexorik bere buruba ikusi ezegijan. Ib. 44. Mutillak, orraiti, bada-ezpadan, luzarotxo erriratu barik egon ziran. Kk Ab II 41. Bada-ezpadan gorde apellidu ori ta bigarrena erabilli egik. Ib. 183. Neu be zure gela onetan sartzaittian bada-ezpadan atze-atzeka sartu ixan naz. Otx 61. Gela baten sartu eban emaztia ta bada-ezpadan giltza emon eutsan atiari. Ib. 150. Itaundu eiozue bada-ezpadan. Bilbao IpuiB 105. Bada-ezpadan ez daigun jaso / larregi geure burua. BEnb NereA 172. Ausiki eginen luken zalantzik gabe, hau egiztatzen, bada ezpadan, iñor ezpazan ausartu ere. Osk Kurl 139. Bada-ezpadan, udabarrian ez itxi txoriari berak gure dabelez ibiltzen. EgutAr 12-2-1962 (ap. DRA). Nai baldin ba dozu, ta bada ezpadan, mutiko onek lagundu legizu. Erkiag BatB 74. Baietz uste dot. Bada ezpadan, gauzak euren zerean utzi nai ditut. Ib. 164. b) En duda, dudando. Cf. BADAEZPADAN EDUKI, BADAEZPADAN IPINI. Sinistu bozu zerbait, Elexa Santeak egia sinisgarritzat daukenen kontra; edo egon bazara borondatez bada-ezpadan, alan danez. Añ EL1 126s. Begira, egin badozu juramentu guzurrezkorik; edo bada ezpadan, ziur jakin baga alan zan ala ez. Ib. 128. Konzienzia dudazkoa, bada ezpadan edo balanzan legez geldituten dana. Añ MisE 146. Umezurtz errukarria, astiro astiro, lerden lerden, oinkadea bada-ezpadan jaurtigiaz, ate aldamena eskuz idoroaz, Manuelen besotik aurkeztu da. Ag G 360. "(A la) ventura [...], bada [...] ezpadan" Añ. "Ez niz nolanahika ari (BN-arb), alitzi ean diot (G-azp), horrek ez ditu gauzak baezpadan esaten (G-azp)" Gte Erd 144. Eta zelan erantzun zerbait bear eutsan, / Eskerrekoa, eutsan bada ezpadan esan. AB AmaE 306. c) "Baezpadan así así, no muy bien. Fabrika ori be baezpadan ei dabill ba" Elexp Berg. "Bakaziñotara joan da baezpadan ibiltzekotan obe juau etxian gelditzia" Ib.

badaezpadan 7: Deia 2 (adib.: “Badaezpadan, ez dau argitu Athleticen eskaintzea jaso ezkero bere erantzuna baiezkoa izango dan”), Berria (“Gau hartan, badaezpadan, Canal Plus jarri nuen, zeren, kondaira urbano batek zioenez, batzuetan, ahaztu egiten zitzaien film pornoak deskodifikatzea”), EiTB (“ez dakit zer daukagun / bake ala gerra / bainan nik badaezpadan / egin dut puzkerra“), Jakin (“Eta aitak eta Pedrok pentsatu zuten zergatik ez jendeari erakutsi bertsotan edo bertsotara ohitu, eta tabernako sukaldean hasi ziren irakasten, badaezpadan, eta gero tabernan bertan”), Argia 2 (adib.: “Nik ez dut kioskoetako bildumarik egiten, baina inoiz irakurriko ote ditudan ere ez dakidan liburuak erosten ditut, ikusi gabeko pelikulaz gainezka daukat etxea, prentsan agertzen diren albiste eta elkarrizketa interesgarriak gordetzen ditut badaezpadan, nire inguruko gertakari gehienei buruzko estatistikak egiten ditut, eta etorkizunean gogoratu nahiko nituzkeen gauza guztiak apuntatzen ditut”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu badaezpadan formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta sarrera gisa jasotzekoa badaezpada bezala, baina Batez ere Bizk. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

badaezpadan ere
adb. Batez ere bizk. Badaezpada ere. Badaezpadan ere, batu nituen pintatzeko tresnak eta goitik beherantz hasi nintzen astiro-astiro.

Aztergaia: badaezpadan ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BADAEZPADAN ERE. Por si acaso. Baiña ezpaleukake bere, bada-ezpadan bere, eroan dau Pedro Marik beste eginkizun bat. Ag AL 16. Kotor txikiari agindu zion badezpdan ere kanturen bat ikasteko prosesiorako. Urruz Urz 66. Bada-ezpadan be, oba lenengo eztarria ondo-ondo gertu. Bilbao IpuiB 142. Bada-ezpadan be, jakin oba...! Ib. 166. Bada-ezpadan be, iak-eta erdi-illuntzia zan ezkero, batu nabazan pintatzeko tresnak, eta goitik berantza asi nintzan astiro astiro. Alzola Atalak 47.

badaezpadan ere 1, Deia (“Kontuak kontu eta ikusitakoa ikusita ea finalaurrekoa erabagita geratzen dan lehenengo zatirako. Badaezpadan be”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu badaezpadan ere formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa Batez ere Bizk. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa badaezpadan sarreran.

Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

badajoztar
1 adj. Badajoz hirikoa; Badajoz probintziakoa; hiri horri edo probintzia horri dagokiona. Donostian bizi izandako badajoztar argazkilaria garai hartako argazkilari ospetsuenetariko bat da.
2 iz. Badajozko herritarra. Berarekin jardun duen badajoztar gazteak ondo txuliatzen du batzuetan zaldi gainean.
badarik
lok. Hala ere, dena dela. (ere partikula har dezake). Eta ez naizelarik ongi preparatua egun oroz meza santuaren errateko, badarik ere, ahal guztia eginen dut egun jakinetan jainkozko misterioen errezibitzeko.

Aztergaia: badarik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

lok.

Erabileremu dialektala

batez ere Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

hala ere, dena dela.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Badarik Ipar. Nun?'.

 - [E116]: 'OEH-n adibideak. Hau dio: 'Atestiguado fundamentalmente en autores septentrionales (además de algún alto-navarro) de los ss. XVI-XVII; entre los accidentales se documenta en Ochoa de Arin. La forma badariak es empleada por Etcheberri de Ziburu y Harizmendi; bedariak por Goyetche' Eta gero datoz adibideak: Leizarraga, Pouvreau, Mirande, Duvoisin, eta abar. Egia da zaharra dela, eta Iparraldekoa, hortaz, baina gaurko idazleek ere eskuratu dute eta erabiltzen dute: Lertxundi, Juan Garcia, Linazasoro, Aristi, Mendiguren Elizegi. Nire proposamena: kentzea 'batez ere Ipar. Zah' eta hola ematea: badarik lok. 'hala ere, dena dela''.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'badarik (ere) lok.'.

badere
lok. g. er. Bada ere.

Aztergaia: badere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

lok.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bada ere.

badia
iz. Itsas golko txikia, ontziak babesteko balio duena. Getariako badian.

Aztergaia: badia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

forma zaharra baia da, baina badia nagusitu da gaur; lehen formak, gainera, ahoskapen-arazoa sor lezake, silaba bitan ebaki baledi. Gehiengoz hobetsi da bigarrena.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "baia: Donibaneko baia [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

badminton
iz. Tenisaren antzeko jokoa, pilotaren ordez, pilota erdi batez eta lumazko isats batez osaturiko jaurtigaia erabiltzen duena. Asiako herrialdeak dira jaun eta jabe badmintonean eta mahai tenisean.

Aztergaia: badminton

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

MilaHitz

Erdaretako formak

OfQuLF: sport de raquette || Badminton || nom d'un château d'Angleterre où l'on pratiquait un sport semblable.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

bafada
1 iz. Lurruna; ahokada, ahotik behingoan botatzen den airea. Pipa bafada bat. Bafadatik ezagutzen diat pattarra edan duala. Paper fabriketako ke aterabideek zerua zikintzen dute beren bafada nahasi beltzez.
2 iz. Hats moduko aire bolada. Azienden gernu bafadatik urruntzea. Bafadak du salatzen lorea. Ene soineko arropa guztietarik ateratzen dela ez dakit zer bafada.

Aztergaia: bafada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)
bafadaka
adb. Bafadak jaurtiz; bafadetan. Sudur zulo handietatik bafadaka. Leiho irekietatik bafadaka sartzen zen udaberriko haizea.

Aztergaia: bafadaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

bafatu, bafa, bafatzen
du ad. g. er. Bafadak jaurti. (nor osagarririk gabe).

Aztergaia: bafatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bafatu 7 aldiz jaso da: A. Ugidos 1 ("#mdash#Ez ezazu aurkakoa egin #mdash#Urgl-ek bafatu zuen"); H. Knörr 6 (adib. "Sua? #mdash#bafatzen du herensugetxoak"; "Baina herensugeak bafatzen du pozaren pozez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bafatu : HiztEn ('bafadak egin'). Ez dugu aurkitu ohiko hiztegi-iturriotan: DFrec; AB38; AB50; LurE; Euskalterm.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

bafatu : ElhHizt ('echar bocanadas; resoplar'); HiruMila ('exhalar, resoplar, expulsar aire, vapor... a ráfagas'); Lur EF/FE ('exhaler'); PMuj DVC ('avahar, calentar con el vaho, vaporear, resoplar'); pafatu : HaizeG BF ('exhaler'); Lh DBF ('exhaler, lancer des bouffées'); DRA ('exhalar, alentar, soplar'); PMuj DVC ('1 exhalar, alentar, soplar, vahear, resoplar, bufar; 2 espirar, exhalar, despedir olor'). Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE; Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

tradizioan erabili gabea, baina egokia, lantaldearen ustez.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bafa, bafatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad. (nor kasurik gabea da jasotako testuetan).

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bafada jaurti.

bafle
iz. Bozgorailuak eta honen kaxak osatzen duten multzoa. Kanpoan bi bafle erraldoi daude, eta bertatik entzuten dugu Chavez irratian esaten ari dena. Gaur hogei urte egin zuten ihes espetxetik, bafle batzuen barruan ezkutatuta.

Aztergaia: bafle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-05-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-01-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bafle EB 1 (X. Mendiguren E: "Bafleari tiro egin eta musika ixiltzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bafle : AB50 2, HiztEn ("1 Bozgoragailu bati atxikitzen zaion xafla zurruna. Bozgoragailuaren mintz bibratzailearen bi aldeetako soinu-uhinak bereiztea du helburu. 2 (hed.) Bozgoragailuak eta honen kaxak osatzen duten multzoa"); baffle : AB38 1, Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bafle : ElhHizt. // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal bafle / baffle formen ordainak: ElhHizt: bafle, bozgoragailu. // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

es baf(f)le formaren erdal ordainak: fr (DLLF): baffle; it (S. Carbonell): ez dugu aurkitu; ca (DCC): bafle; en (Collins): speaker, loudspeaker; de (Langenscheidts): Lautsprecherbox, Hi-Fi-Box.

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

baldintza minimoa betetzen du, baina ez da nazioartekoa, eta hobeto ikustekoa da horren premia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bafle: baldintza minimoak betetzen baditu, eta horren ordez hoberik ez badakigu, onena onartzea litzatekeela uste dut'.

 - [E123]: 'Bafle. Baldintza minimoa betetzen badu, sartu egingo nuke. Hau bai bada eguneroko hitza, batez ere gazteentzako'.

 - [E116]: 'nik ere sartuko nuke, arrazoi beragatik. Gainera, gaurko idazleek ere erabiltzen dute: Iturriaga, Alberdi, Epaltza, Zaldua, Aristi'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'OK'.

baga
1 iz. Uhina, olatua. Bagak sartzen ziren ontzira. Jo gintuen beste baga batek burutik behera. Baga eta olatuen orroak.
2 iz. (Tentaldien, grinen eta kidekoen erasoaldi modukoa adierazteko). Tentaldiaren bagetan galdu duzu graziaren ontzia. Ekiten diote grina txarren bagek, behin alde batetik, gero bestetik.
bagai
adj. g. er. Alferra, nagia.

Aztergaia: bagai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

alferra, nagia.

bagaje
iz. Bidaia batean eramaten diren gauzen multzoa. Ik. puska 3. Ez baita aise bidaiatzen, hainbeste kargarekin, ez ate hertsitik sartzen, hainbeste bagajerekin.

Aztergaia: bagaje

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bagaia 1 (Gy: "Ez baita aise bidaiatzen, / haiñbertze kargarekin, / Ez athe hertsitik sartzen, / haiñbertze bagaiekiñ") eta OEH argitaratuan beste 1 (Urt Gen: "de interpr. no clara"); bagaje 1 (Xarlem: "Moruen bagajiak eraiki behar dütügü, haien muianez eliza eraginen dügü"); bagaieria ES 3 ("Eta hekien tresneria, eta bagaieriak harturik, gabaren laguntzarekin batean..."; "hillak gelditu ziren, eta bagaieriak galduak..."; "eta oihan itsuak direla kausa, oldartzen zitzaitztelarikan gain-aldetik bagaierien azken parterainokoan...").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bagaje : DFrec 1; Euskalterm 2. Ez da azaldu ohiko iturri-hiztegiotan: AB38; HiztEn; LurE; AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: bagaia : HiruMila; bagaje : EuskHizt. Ez dugu aurkitu ondokoetan: HLEH; ElhHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; DRA; Lh DBF; PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

erdal bagaje, bagage(s) formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: 1 ekipaje; 2 (fig.) baliabide, ahalmen; jakinduria, ezagutza // HiruMila: 1 (Mil.) bagaia, hatu, bagaieria, fardeleria; 2 bestia de carga: zamari, zamabere // Lur EG/CE: hatu // Lur EF/FE: hatu, puska // Casve FE: hatü; (train de-) kargeria // HaizeG FB: puskak; (voyage) bide-orniak; Plier bagage: puskak // T-L LFB: puskak // PMuj DCV: axe, atu, matratzu, tresneria, puskak; bagajero: soinkari, axelari.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): bagage, bagages pl, matériel d'équipement (militar); it (S. Carbonell): Mil. salmerie; Mil. bestia requisita (per le salmerie); ca (DCC): bagatge; en (Collins): a) (Mil) baggage; equipment; luggage, baggage (US); b) animal beast of burden; c) (fig) knowledge, experience; de (Langenscheidts): Gepäck; fig. (intelectual) geistiges Rüstzeug.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Forma nagusia da gaur

.1: Zah. eta g.er. markak dagozkio, berez (edo lantaldearen irizpideen arabera); gero, berriz, ekipaia saihestekoaren ordaintzat proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'Bagaje. Ez dut ulertzen zergatik proposatu behar den Zah. eta g.er. markak dagozkion hitza, ekipaia izenaren ordain. Azken batean biak dira maileguak. Ezin al dira biak hartu?'.

 - [E116]: 'Nik bagaje ez nuke aipatuko. Ez dut inon ere aurkitu: bagaia bezala erabiltzen du Kaltzadak. Eta berdin beste idazle batek ere. Ekipaia ez dakit sartuko den, oraingoz ez baitugu sartu, baina hitz hau Izagirre, Epaltza, Sarrionandia, Bernaola, K. Navarro, Aristi, Unzurrunzaga eta H. Etxeberriak bederen erabiltzen dute. Beraz, txanda etortzen zaionean ikusi beharko da zer egin. Nire proposamena: ez aipatu oraingoz bagaje hitza'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'bagaje iz.'.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper