50535 emaitza bilaketarentzat - [6651 - 6700] bistaratzen.

bai... bai...
(Maila edo izaera bereko perpausak edo osagaiak lotuz, baieztapena azpimarratuz). Ik. eta1; bai... eta bai... (ere);  + bai... baita... (ere); hala... nola... 2; nahiz... nahiz... 2; dela... dela... Hirurek, bai amak, bai alabek, hitz egiten dute euskaraz. Bai Axularrek, bai Oihenartek euskara gaitu, egokitu nahi zuten, batak hitz lauz, besteak hitz neurtuz.
Loturak

Aztergaia: bai... bai...

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bai sarrerari dagokion azpisarrera.

bai... baita... (ere)
Bai... bai... Bai Adami, baita bere ondorengo guztiei ere.
Loturak
bai... eta bai... (ere)
Bai... bai... Bai bata eta bai bestea, biak ziren onak. Zuhaitz bikaina da, bai bere irabaziz eta bai bere gerriz. Horrelako makurrak maiz egin izan dituzte, bai protestanteek eta bai katolikoek ere. Mintzatzea ukatu zaiolako, bai zuzenean eta bai zehar bidez ere.
baia2
iz. bot. Haziak mamiz inguratuak dituen fruitua, gehienetan biribil antzekoa. Ik. drupa.
baia4
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'badia' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. badia].
baiatu, baia/baiatu, baiatzen
du ad. Ipar. g. er. Gaitz erran, gaitzetsi. Egiazko alargunak ez ditu bertzeak inoiz ere kondenatu eta baiatu behar, zeren bigarreneko edo hirugarreneko ezkontzetara iragaten diren.

Aztergaia: baiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

baia(tu), baiatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'baiatu, baia(tu), baiatzen. du ad. Ipar. g.er. esangura eta adibideren bat jartzea komeni da, aski hegoaldean hitz erabat ezezaguna baita'.

 - [E116]: 'OEH-ren arabera "aurpegiratu, gaitzetsi" ("reprochar, reprender, condenar") esan nahi du, nahiz adibideen arabera "gaitzetsi" egokiago ageri den. Nire proposamena: baiatu, baia(tu), baiatzen. du ad. Ipar. g.er. "gaitzetsi" Egiazko alargunak ez ditu bertzeak inoiz ere gaizki erran eta baiatu behar'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'baiatu, baia(tu), baiatzen. du ad. Ipar. g.er. 'gaitz erran, gaitzetsi': Egiazko alargunak ez ditu bertzeak inoiz ere kondenatu eta baiatu behar'.

baiduri
iz. g. er. Baimena.

Aztergaia: baiduri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: baiduria / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: baiduria / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

baimena.

baiesle
iz. Zerbait baiesten duen pertsona.

Aztergaia: baiesle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

baiespen
iz. Baiestea. Inozentzio III.ak ahozko baiespena eman zion Frantziskok aurkeztu zion bizi proiektuari.

Aztergaia: baiespen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

baieste
iz. Baiezkoa ematea; berrestea, baieztatzea.

Aztergaia: baieste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

baietsi, baiets, baiesten
1 du ad. Baiezkoa eman, onartu.
2 du ad. Berretsi, baieztatu. Ez zuen baietsi, ezta gezurtatu ere, joan den astelehenean zabaldu zen informazioa.

Aztergaia: baietsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

baiets, baiesten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "onartu [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

baietz
1 Perpaus osagarri baten ordaina denean, bai adberbioak hartzen duen era. Anton. ezetz. Baietz uste dut.
2 Baiezkoa berresaten denean erabiltzen den era. —Etorriko al zara? —Bai. —Zer? —Baietz. Baietz, bada, Martin, egia diodala!
3 (Apustu adierazgarri gisa). Apustu egin dio Getariatik Zumaiara joan baietz hitzik egin gabe. Donostia baietz, Getaria baietz, baietz hogeiz azpitik. Irabazi baietz. Baietz galdu. Lau baietz.
4 iz. Baiezkoa. Zer dakarzu, baietza ala ezetza? Baietza eman, hartu, eskatu. Bere baietzaren agiria.

Aztergaia: baietz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:09 1998-01-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalpenak gehitzeko eskatuz "1 adlag. 2 iz."

Beste sarrera batean argitzekoa

baietz sarreran jaso liteke iz. kategoriakoa.

baietz egin
1 du ad.-lok. Baiezko keinua egin. Telmok baietz egiten du buruarekin. Buruaz baietz egin zuen berehalaxe.
2 du ad.-lok. Gertakizun dagoenaren aurrean, baiezkoaren alde apustu egin. Baietz egingo nuke. Hartz amak esnea eman baietz egingo nuke.

Aztergaia: baietz egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ezetz egin lantzean baietz egin ere azpisarrera gisa jasotzea proposatua. Orain adibidea da baietz sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa baietz eta egin sarreretan.

baietz erantzun
du ad.-lok. Beste guztiek baietz erantzun genion. Baietz erantzun nion, itzuliko nintzela.

Aztergaia: baietz erantzun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko Lexien atalean jasotzekoa da.

baietz esan
du ad.-lok. Baietz dio. Esazu baietz! Zer esaten duzun ez dakizula, baietz esaten duzu anitzetan. Finantzetan aditua ez naizen arren, baietz esango nizuke.
Ohiko lexiak

Aztergaia: baietz esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da ezetz esan formarekin egin bezala.

baietz eta baietz
baietz-en indargarria. Alde askotan itaundu zuen egia ote zen albistea, eta, alde guztietan, aho batez ziotsoten baietz eta baietz. Baietz eta baietz erantzun zidan.

Aztergaia: baietz eta baietz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BAIETZ ETA BAIETZ. (Intens. de baietz). Onduko zara zere bizi guzirako? [...] Baietz ta baietz juramentaturik eriak esan. Mb IArg II 333. Alde askotan itandu eban egia ete zan albistea, ta alde guztietan ao batetik zirautsen baietz da baietz. Ag Kr 114. Bada ango musikero arrek itz egin ziyon amoriyo kontu eta neskak [...] abisatu ziyon baietz eta baietz. Iraola 70. Biharamunagoan bazkariterat jitea baietz eta baietz hitz-emanik, berehala utzi nuen. JE Bur 129. Iya nerekin konforme zegon / asi nazaion galdian, / baietz ta baietz erantzun ziran. Tx B I 75. "Ba, gaur norbeit loriatzekotz, hura eginen duk, puska hauk oro guk etxerat eremaitearekin". Baietz eta baietz, heltzen dire holaxet Kamieten-bordako parrera. Barb Leg 136. Baietz eta baietz, guarda-ondoa bera bidali zuten. Lf Murtuts 18. Dantzan eragiteko txilibitu bat lortu bear ebala emon eutsan buruak. Baietz eta baietz. Bilbao IpuiB 153. Ain zorrotz zion Don Kijotek baietz ta baietz gudalosteak zirala. Berron Kijote 195.

baietz eta baietz 1, Erlea (“baietz eta baietz denak elgarrekin joan ginen pilotaplazara“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

baietz eta baietz 15: Herria 5 (“Berak baietz eta baietz errepikaturik ere...”), Joan Mari Irigoien 3 (“Haserretu eta koleratu nintzaioan, eta ezetz erran... baina hark baietz eta baietz”), Anjel Lertxundi (“Neskak, baietz, baietz eta baietz”), Bat-bateko bertsolaritza (“Oralistek baietz eta baietz esan arren, ezinezkoa da ia onomatopeiak inprobisatzea, aurrez formulatu eta formulen artean egokitzeko saioak egin ez badira”), Karlos Zabala (“Paulinek baietz eta baietz besterik ez zion erantzuten”), Michel Oronoz (“Eta denek baietz eta baietz”), Elizen arteko Biblia (“Haiek, ordea, baietz eta baietz ari zitzaizkionez, azkenean esan zien”), Hasier Etxeberria (“Eta Petriquilloac baietz eta baietz, bein eta berriz”), Janbattitt Dirassar (“Baietz eta baietz, ez zuela horretaz duda mikorik”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia indargarri gisa, egokia eta komeni da jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa bai sarreran.

baiez
1 iz. g. er. Eztabaida, gairen bati buruz iritzi desberdinak dituzten pertsonen arteko jarduna. Norbaitekin baiezean jarri.
2 iz. g. er. Zalantza, ezbaia. Baiezean egon.

Aztergaia: baiez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 eztabaida. 2 zalantza, ezbaia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "baieza: zalantza [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

baiezka
adb. Baietz esanez. Baina alferrik zabiltza ezezka; hitzez ezezka eta bihotza baiezka.

Aztergaia: baiezka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

baiezkako
adj. baiezka-ri dagokion izenlaguna. Ezezkako mintzoari eder iritzirik gaude; ez genuen baiezkako hizketarik behar den tamainan ikasi.

Aztergaia: baiezkako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

baiezko
1 adj. baietz adizlagunari dagokion izenlaguna. Baiezko erantzuna. Baiezko esaldiak. Guztiok pozik txalotuko genuke baiezko erabakia.
2 iz. Baietz esatea, baiezko erantzuna. Enperadorearen baiezkoarekin.
3 iz. Bozketa batean, baiezko botoa. Bozketan hogei baiezko, zortzi ezezko eta lau zuri gertatu ziren.

Esaera zaharrak

Entzun eta isil, baiezko biribil.

Aztergaia: baiezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: baiezkoan .

baiezkoa eman
du ad.-lok. (Eskaera edo proposamen bati) baietz esan. Ik. onartu. Ganberako 60 senatari demokratek baiezkoa eman dute aho batez. Jesusek berehala baiezkoa eman zien, "zoazte" esan zien. Baiezkoa eman zion proposamenari. || Ezin baiezko biribilik eman, ezta ezezkorik ere.

Aztergaia: baiezkoa eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-11-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ezezkoa eman forma aztertzean sartzeko proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa baiezko eta eman sarreretan.

baiezkoan
1 adb. Esan dena baiezkoa delakoan. —Bihar badaukagu afaririk? —Bai, behintzat ni baiezkoan nago. Schuchardt-en ustez arazlea omen da aditz hori, joan aditzetik eratorria; ni ere baiezkoan nengoke, delako hipotesiak lehen alderdia baizik ez balu.
2 adb. Erantzuna baiezkoa izanez gero. Iristen bazen herri edo hiriren batera, azoka eguna ote zen galdegiten zuen, eta, baiezkoan, plaza erdian esertzen zen.
Loturak

Aztergaia: baiezkoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS: baiezkoan egon / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an/-tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baiezko sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 'baiezkoa delakoan' (baiezkoan nago). 2 'erantzuna baiezkoa bada'.

baieztapen
1 iz. Baieztatzea, zerbait esan den bezala edo esan den bezalakoa dela adieraztea. Atzo esan zenaren baieztapena.
2 iz. Zerbait egiazkotzat ematen duen adierazpena, formaz baiezkoa nahiz ezezkoa izan daitekeena. Adibideak aurki ditzakegu baieztapen horren egiaztagarri. Artikulu hasierako baieztapenak badu bere gezurra. Baina esan eta berehala ohartuko dira, baieztapen hori ere ez dela osoa.

Aztergaia: baieztapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
baieztatu, baiezta, baieztatzen
1 du ad. Zerbait esan den bezala edo esan den bezalakoa dela adierazi. Ik. berretsi; egiaztatu. Anton. ezeztatu; ukatu. Sinesmenak baieztatzen digulako dakigun gauza. Ez du baieztatzen, ez ezeztatzen. Erakundeak egunkariak kaleratutako informazioa baieztatu du. Zaldunaren ikuskaria sinesgarria da, ez bakarrik lekukoaren santutasunagatik, baita gero gertatu ziren mirariek egiaztatu eta baieztatu zutelako ere.
2 du ad. Egiazkotzat ematen den zerbait adierazi. Aditu gehienek baieztatzen dute nobelaren hazkundea burgesiaren zabalkundearekin bateratsu gertatu zela. Ilargian dauden materialekin ura sor daitekeela ziurtasunez baiezta dezakegu.

Aztergaia: baieztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

baieztatu, baiezta, baieztatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

baieztatu, baiezta, baieztatzen

baigorriar
1 adj. Baigorrikoa, Baigorriri dagokiona.
2 iz. Baigorriko herritarra.

Aztergaia: baigorriar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-01-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

baigorriar izond. 1, Zub (“artzain-mutil eskualdun Baigorriar batekin”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

baigorriar 17 (eta baigorritar 2; izlag. 2, izond. 3): Etxde (“Baigorritar irakasle saiatuak”), Herr (“Erramun Martikorena baigorriar kantari gustagarria”); Herr ("Anne-Marie Mendibil Baigorriarra"), Lf (“Jaun artxapezpiku baigorriar zenari”), P. Urkizu (“Baionako apezpiku baigorriarrak eskaturik”); Herr 11 (adib.: “Hola leku gehiago izan dezakete baigorriarrek”, “Baigorriarrak Frantses iraultzaren alde”, “Denbora berean Baigorriarrak eta Baigorriko ibarrean bizi zirenak”, “Eyheralde Pierre, Baïgorriarrak”), Vill (“Joanis, baigorriarra”), J.M. Lekuona (“Chahoren eta Peillenen bide bera darama baigorriarrak”), B. Urgell (“baigorritarrari dagozkionez gain”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ZTC: baigorriar 1.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak erabakitzekoa.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

Kategoriak aipa litezke: «iz. eta izond. edo izlag.»

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: 'baigorriar | H: Onomastika batzordeak erabakitzekoa'.

 - [I202]: 'baigorriar (ik. 122. araua)'.

 - [E116]: 'Nire proposamena: baigorriar'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'OK'.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): baigorriar iz. eta izond. edo izlag. (herritarra). [kategoriak gehitu dira]

baiki
adb. bai adizlagunaren indargarria, bai, noski-ren baliokidea. Ik. bai eiki. Baiki, halakoa da gure espirituaren indarra. Halaxe da, baiki. Negu agurea hila da, baiki, lurra soil baitago elurrez.

Aztergaia: baiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)
baiko
adb. zub. Bezain laster, orduko. Etzan baiko, loak hartu du.

Aztergaia: baiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

baiko 3: Etch ("Mündü huntaik bestila baiko, han denak gira bardintzen"; eta testu hori jasotzen duen Etxde JJ); Mde HaurB ("Hura itzali baiko liburua utzi zuen"), eta OEH argitaratuan beste 1 (Herr 1962: "Jean Rospide denbora llaburretan barnen bi atzident ükhenik, orai azken huntarik untsa sendotü baiko jun behartzen zeio Verdun-erat"); baikoz 10: IE-Zu 2, testuinguru berean (Etch eta ChantP : "besarkagiala baikoz baraxtü ürhatsa"); G 7 (Zait 5: "gizonaren dei ozena entzun baikoz, badoa arrandiz dirdaitsu"; Ibiñ Virgil 2: "Arren ardura utzi baikoz, onatx berriz ere emeekiko arretak", "laugarren udaldira iritxi baikoz, inguruka ibilten asi bedi"); EB 1 (Mde HaurB: "Olatuek haren ikusmenetik kendu zuten baikoz, orroa bat egotzi zuen gizonak"); eta OEH argitaratuan beste 4 (Hual 2: "Kaur entzun baikoz erregeari, partitu zren", "Batixatu baikoz bada Jesus, uretik erkin zen istantian"; A 2: "Jin baikoz loak artu du"; "Jaten hasi baikoz ützi düzü").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

baiko Zu 3: J-L. Davant 2 ("Haurrak sortü baiko eskolan", "Gero hazi baiko hirilat joan behar haboroxek!"); A. Agergarai ("Ene lagünak zütiet / üzten urthe batentako / Jin gei düt zien ganat,/ Eskolak ürhentü baiko"); baikoz Zait 2 (Euzko Gogoa 1955: "Akileu bertara eldu baikoz, turtubea beste nonbait litzake"; Bidalien egiñak: "Geroztik, onbidera baikoz, beraren izangoa ezagun zun").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegiak: baiko : HiruMila, DRA; baikoz : Lur EF/FE, Lh DBF, DRA (bai-koz), PMuj DVC (eta baikotz). // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

bezain laster, orduko.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

etzan baiko, loak hartu du.

baikor
adj. Gauzak alderik onenetik ikusteko edo hartzeko joera duena. Anton. ezkor. Erdi hutsik dagoen botila, erdi beterik dagoela ikusten du baikorrak. Alferrak ez du baikor izateko eskubiderik. Gizon baikorra oso.

Aztergaia: baikor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
baikorki
adb. Baikortasunez. Goazen, beraz, baikorki aitzina.

Aztergaia: baikorki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

baikortasun
iz. Baikorra denaren nolakotasuna; gauzak alderik onenetik ikusteko edo hartzeko joera. Nahigabeak menderatzeko indarra eta baikortasuna.

Aztergaia: baikortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera autonomoan ematekoa
bailara
1 iz. gip. Nolabaiteko batasuna osatzen duen lurralde edo etxe multzoa. Kanaandarrei lurzati bat kendurik bost bailaratan zabalduta, beren bizimodua ateratzen zuten. Bailarako ikastola buruak. Bailarako ordezkariak.
2 iz. gip. Auzoa; auzo edo baserriren bat dagoen ibar txikia. Karrika Oiartzungo bailara bat da.
[Oharra: ibar eta haran historikoak izendatzeko Euskaltzaindiak bailara ez erabiltzea gomendatzen du].

Aztergaia: bailara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bailara Gip. 'eskualde txikia'.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

batez ere eskualde edo haran txikia (Nilo-rena, adibidez, "harana" da, ez "bailara")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "gaitzetsi egin gabe ere, hitz hori maila erabat dialektalean utzi beharko litzateke, aspaldian, azken orduko erdarakada horrekin euskaldun guztion haran zahar, amankomun eta jatorra sistematikoki baztertzen ari baitira gipuzkoar batzuk, beren probintziatik kanpoko haranak ere holaxe izendatuz (Arratiko bailara edo Leitzarango bailara (!), kasu)" (1995-01-25)

 - [I102]: sinonimotzat ibar ere eman behar da nire ustez" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: "bailara: Ez da Gipuzkoan eskualde txikia, baizik eta 60 hamarkadan Herri Gaztedi mugimenduaren eraginez horrela, berriki, hedatua. Bailara, giputz euskalkiko zenbait baserri udaletako auzo nagusiak deitzeko erabili da historikoki, haran naturalak osatua, adibidez, Aian eta Asteasun".

 - [E116]: "OEHn ikus daitekeenez, Larramendik erabili zuen hau. Lardizabalengandik hasirik "eskualde" gisa ageri da, eta XIX. mendetik aurrera "auzo"-aren esanahiarekin. Beraz, uste dut oraingoz egokiena dela ez ukitzea, hau lehengo itzulian onartu baitzen. Ez dut ikusten arrazoi nahiko lehenbiziko itzulian erabakitakoa aldatzen hasteko. Nire proposamena: bailara Gip. 'eskualde txikia'".

 - Erabakia: BAgiria (1996-02-23): 'eskualde' esanahia duela adieraziko da. // BAgiria (2004-05-28): "ERABAKIA: "bailara Gip. 'eskualde txikia' (ez da 'haran' edo 'ibar'en sinonimoa)".

bailet
iz. Ipar. Karta frantsesetan, ezkutaria. Ik. xango1 2.

Aztergaia: bailet

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. bakoitz sarreraren barruan: "Kartak. [...] Erregea, anderea, baileta, bakoitza (S)" Gte Erd.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. Zehazki, ElhHizt, HiruMila.

Erdaretako formak

fr (DLLF) valet; en (Collins) jack; de (Langenscheidts): Bube.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

‘ezkutaria’ (frantses karta-jokoko irudia).

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bailet diamantea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): bailet iz. 'ezkutaria (frantses karta-jokoko irudia)': bailet diamantea.

baimen
iz. Zerbait egiteko eskubidea ematen duen hitz edo agiria. Baimena lortu. Jabearen baimena behar dugu. Zuen baimenarekin. Aitaren baimenik gabe. Ez du nire baimenik. Baimen eske, baimen bila etorri. Erosteko, eraikitzeko baimena. Administrazio eskudunaren baimen espresu eta berezia jaso ostean.
Ohiko lexiak

Aztergaia: baimen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gidabaimen

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: baimena eman.

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

baimena eman

baimena eman
dio ad.-lok. Norbaiti zerbait egiteko eskubidea aitortu. Afalondoan Ikastetxetik irteteko baimena eman ziguten.

Aztergaia: baimena eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

baimena eskatu
du ad.-lok. Zerbait egiteko onarpena lortzeko eskaria egin. Epaileari baimena eskatuko diot zure Iruñeko etxea miatzeko. Baimenik eskatu gabe hartu dit txartela. Igandeetan lan egin ahal izateko, Calahorrako gotzainari baimena eskatu behar izan zioten. || Baimen berezia eskatu behar da AEBn filmatzeko.

Aztergaia: baimena eskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa baimen eta eskatu sarreretan.

baimena ukatu
du ad.-lok. Baimena ukatzea erabaki politikoa da, ez da erabaki teknikoa. Vatikanoak Erromako zenbait elizatan grabatzeko baimena ukatu dio filmeko lantaldeari. Ez nien, ordea, eskatu zidaten baimenik ukatu. Batzordeak lanekin aurrera jarraitzeko baimena ukatu zuen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: baimena ukatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

baimendu1, baimen/baimendu, baimentzen
du ad. Zerbaiti edo norbaiti baimena eman. Baimentzen du San Frantziskoren erregela Inozentzio Hirugarrenak. Jokoa baimendu.
baimendun
iz./adj. Zerbaitetarako baimena duena. Hondakin horiek modu egokian kudeatu behar ditu lantegiak, hondakinen kudeatzaile baimendun baten laguntzaz.

Aztergaia: baimendun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EHAA-koak baimendun 3, bitan 'titular' itzuliz erabilia ("Baimenduna: Esclavas del Amor Misericordioso"; "Baimenduna: Hijas de la Caridad") eta behin 'concesionaria' ("Horren ondorioz, baimendunak egindako eskea..."); baimendun-agiri 1 (M. Olazar: "Cambridge'ko Ikastetxe Nagusi ospetsuan atera eban Anglotarren Filoloji arloan Baimendun-agiria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

baimendun : AB50 28 ('titular', 'autorizado', 'concesionario' itzulia). Ez dugu aurkitu ohiko hiztegi-iturriotan: DFrec; AB38; HiztEn; LurE; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

baimendun : ElhHizt 'autorizado, que tiene permiso'; PMuj DVC 'licenciado, exento, libre de'. // Ez dugu aurkitu ondokoetan: EuskHizt; EskolaHE; HiruMila; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA.

Hiztegi berezituetako datuak

baimendun Admin. eremuan: EurItune 1428: eu baimenduna; es concesionario (licencia); fr licencié (licence); de Lizenznehmer; en licensee; it concessionario (licenza). // LurraldeAntol: baimenduna: beneficiario de la licencia, concesionario, titular de la licencia. // Ez dugu aurkitu ap. HezkAdmin, AdmMila.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri, egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

baina1
1 junt. Elkartzen dituen bi esaldien artean ezarririk bien arteko nolabaiteko kontrakotasuna (baina ez bateraezintasuna) adierazten duen hitza. Joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik eta ez bihotzetik. Ez dira gauza bera, baina ez daude elkarren kontra. Heldu zen, baina berandu. Gizon ona zen, baina alferra. Aberatsa da, baina seme-alaba asko ditu. Nahi adina laguntza izan zuen, baina halere ez zuen ezer taxuzkorik egin. Aita berandu etorri da, baina ama ere bai.
2 junt. Ordea. (Bigarren esaldiaren azkenean, batez ere erantzunetan). Ez zekien baina. Lotsatu egiten naiz, baina.
3 junt. (Esaldiaren barnean). Maitasun horretaz baina, maite hori, ez diozu itaundu zeure bihotzari. Gu baina, haiek utzirik, bestetara goaz.
4 junt. Baizik. (Elkartzen dituen bi perpausen edo sintagmen artean, ezkerrekoa ezezkoa denean). Ez osoki, baina apur bana. Ez ene nahia, baina igorri nauenarena. Irudizkoak ez baina egiazko direlako egiaztagarri bikaina.
5 Ba... ere, nahiz. (Bigarren esaldiaren azkenean). Egingo dut, gogo handirik ez dut baina. Dena lortu zuten, kosta zitzaien baina.

Esaera zaharrak

Abadearen lapikoa, txikia baina gozoa. Adausi degidala, baina ausiki ez nazala. Ahuntzak garia ikusi, baina ez hesia. Azeriari larrua edeki, baina azturak ez. Mihiak ez du hezurrik hausten, baina bai hautsarazten. Otsoari erortzen zaio kalparra, baina ez larrua. Urrun doana aldatzen da lekuz, baina ez buruz.
baina2
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'leka' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. leka1].
baina3
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'zorroa' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zorro].
bainagia
iz. Batez ere zub. Bainuontzia.

Aztergaia: bainagia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

batez ere Zub.

Forma baten adiera(k)

bainuontzia.

bainatu, baina/bainatu, bainatzen
da/du ad. Bainua hartu edo harrarazi. Egunero itsasoan bainatzen zen. Amak egun bitik behin bainatzen zuen umea.

Aztergaia: bainatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bainatu, baina, bainatzen. da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A107]: "[sar litekeen hitza; cf.] OI [Oinarrizko Hitzak liburua] 22 or." (1994-07-07)

bainera
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bainera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bainuontzi].

Aztergaia: bainera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-01-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh86 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

bainera iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bainera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bainuontzi].

bainera 86; bainuontzi 356.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bainera 64; bainuontzi 147.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. bainuontzi finkatua dagoela dirudi, baina badaezpada gomendioa mantentzea proposatu da.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren ordaina

Ik. bainuontzi, bainagia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "bainagia/ bainera: bainagia batez ere Zub. Ipini bada, ez dirudi egokia denik bainera* e bainuontzi, bainagia jartzea, lehena askoz ere ezagunagoa eta erabiliagoa baita bigarrena baino. Bainagia, bestalde, 'bainuontzi' gisa definitua da, honi lehentasuna emanik beraz".

 - [E116]: "Uste dut XK-k dioena guztiz egokia dela, hola saiatzen baikara egiten beti. Beraz, Nire proposamena: ".

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): "OK".

bainilla
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bainilla-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. banilla].

Aztergaia: bainilla

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-01-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako batetikoa onartu da, bakarra aski delakoan

baini- gaztelaniazkoaren forma berekoa hobetsi zen urtarrileko bileran, eta ez frantsesak gaztelaniatik hartu eta aldaturiko bani-; otsailekoan, berriz, bani- honen alde egingo zuten 4 kidek, eta baini- haren alde bik.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ll-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "bainila: [nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E302]: "Iparraldeko sukaldaritzako liburu batean banilla hitza agertzea ez da, nik uste, arrazoi nahikoa etimologiazko vainilla = lekatxoa jasoko lukeen bainilla hitza baztertzeko, baina tira... dakienak daki jartzen kabila uztarriari..." (2003-09-22)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'bainilla | F: baini- gaztelaniazkoaren forma berekoa hobetsi zen urtarrileko bileran, eta ez frantsesak gaztelaniatik hartu eta aldaturiko bani-; otsailekoan, berriz, bani- honen alde egingo zuten 4 kidek, eta baini- haren alde bik'.

 - [E116]: 'Nazioarteko forma (ikus beherago banilla, banillatu) banilla da, eta ez bainilla. Gauza bera diote beherago sarrera honi buruz oharrak egin dituztenek. Beraz, nire proposamena: banilla'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'OK (baina eman izarra 'bainilla'ri)'.

baino
1 Desberdintasunezko erkaketan erabiltzen den hitza. (baino erkaketaren bigarren aldearen ondo-ondotik ezartzen da; erkaketa adjektibo edo adizlagunen bidez gauzatzen denean, delako adjektibo edo adizlagunak -ago atzizkia hartu behar du). Hura hau baino hobea da. Etxe hau txikiagoa da eliza baino. Ane eta Miren Edurne baino alaiagoak dira. Soineko hori ez da gona hau baino garestiagoa. Beira baino hauskorragoa. Deabrua baino okerragoa. Zu baino goizago heldu direnak. Behar baino maizago eten ditugulako. Guk baino hobeki egin du. Arinago irteten omen da sartu den baino. Zuk baino diru gehiago dut. Nahiago dut hau hura baino. Lasterrago baitabil beti gogoa begia baino.
2 (Erkaketaren atal bietan hitz bera erabiliz, hitzaren balioa azpimarratzeko). Erne baino erneago ezartzen gaituzte. Bukaera ederra baino ederragoa aitagurearena. Ondo baino hobeto daki hori.
3 junt./adb. Baizik. (Lehen esaldia ezezkoa denean). Hori ez da gorria, zuria baino. Ez dago bide bat baino. Ez du gogoan beste gauzarik erabili, guri mesedeak egitea baino.

Esaera zaharrak

Aberats izatea baino ospe ona hobeago. Alferrik nekatu baino hobe da geldirik egon. Apirileko lorea, urrea baino hobea. Atorra baino hurrago larrua. Bihotza eta zentzua guduan dira beharrago iskiluak baino. Haginak hurrago ahaideak baino. Intxaurrak baino hotsak handiago. Itsu baino hobe da oker izatea. Laster gehiago egiten dik dabilen bareak erbi geldiak baino. Ogia lehenago ora baino. Orratzak baino hariak luzeago behar du izan.
baino ere ...-ago
baino-ren indargarria. Bezperan baino ere hitsago jaiki zen. Hark eskatu baino ere gehiago eman zeniola.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper