50535 emaitza bilaketarentzat - [6701 - 6750] bistaratzen.

baino lehen
Aditzak edo kidekoak adierazten duena gertatu aurretik. (Aditz edo kideko baten ondotik). Ik. lehenago. Etorri baino lehen. Bestek gure ordez sor dezan baino lehen. Etxera baino lehen. Berandu baino lehen. Bi minutu (igaro) baino lehen.

Aztergaia: baino lehen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikak argitzekoa.

bainoago
jas. Baino gehiago. Batak estimatzen du egun bata bertzea bainoago, eta bertzeak estimatzen du berdin zein egun nahi den. Egiaz, nik esaten dizuet, morroia ez da bere nagusia baino handiago, ezta ere bidalia bere bidaltzailea bainoago.
Loturak

Aztergaia: bainoago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Mailak

Goi.

bainu
1 iz. Gorputza uretan murgiltzea, garbitzeko edo atsegin hartzeko. Bainuak arimatik tristezia uxatzen omen du. Igandeetan, bainua, meza eta paseoa. Zarauzko hondartzan bainua debekatu dute.
2 iz. Gorputza eguzkiaren, airearen, lurrunaren edo beste kideko zerbaiten eraginpean jartzea. Eguzki bainua. Etxe bat, turkiar bainuak eskaintzen zituena.
3 iz. Zerbait gai batean murgiltzea, gai horren geruza batez estaltzeko; horren ondorioa. Berun bainua.

Aztergaia: bainu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berri(ago)a da, baina hedatu-nagusitu dena

ez da argia b- dagokion ala m-: erabilera zaharrak m-ren aldekoak dirateke. Baina:

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bainua hartu.

Lantaldearen irizpideak
Proposatua da eta (ia) erabat nagusitua

"lehendiko erabakia berretsi" da, gaur nagusi-hedatuena baita.eta

Batera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa da

b-duna B eta G baita batera

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "42.121: izen horri dagokion aditza aipatzea komeniko litzateke: bainua hartu, bainatu ala biak?" (1995-01-09)

bainua eman
dio ad.-lok. Bainatu, bainua harrarazi. Ama semeari asteroko bainua ematen.

Aztergaia: bainua eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BAINUA EMAN. "Mainhu bat ematea, faire prendre un bain" H. Zeña zetorren iturritik sulla bat urekiñ; sartu zion Porroti burutik bera sulla, eta eman zion mañu ederra. Urruz Urz 30. Baiñu beroa emateko eta manta jartzeko. Egin genduan eta beia bereala sendatu zan. BAyerbe 101. Behar zazko fite fitea egunean hiru aldiz mainuak eman. Etchebarne 58. Biurrikadaren bat egiten badu, idortzi ur beroarekin ta baiñoak eman. Ostolaiz 25.

bainua eman 4: Deia 3 (“kobrezko txanponak limatu eta axal axaletik zilarrezko bainua eman, balio faltsoa zortzikotuz”), Berria (“Ama semeari asteroko bainua ematen espaloian”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bainua eman 1, Ramuntxo Etxeberri (“Mesedez... - ihardetsi zion bere aitak ogi xerra bati kafesnezko pizinatxoan bainua emanez”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Bi adiera jasotzea komeni da beharbada: 1 orokorra, ‘bainatu’; eta 2 Teknol.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bainu sarreran.

bainua hartu
1 du ad.-lok. Zaldibarrera noa bainua hartzera. Bainua hartu eta garbitu ondoren, mahaian eseri ziren. Orioko Oribarzar hondartzan bainua hartzea arriskutsua dela. || Bainuak hartzera etorri diren handizkiak.
2 du ad.-lok. Goizeko eguzki bainua hartzen ari zen garaian.

Aztergaia: bainua hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bainuetxe
iz. Bainu sendagarriak hartzeko prestaturiko etxea. Udaldian leku askotako jendeak izaten ziren Lourdesen, bainuetxe sonatu asko inguruan zituelako. Zestoako bainuetxea.

Aztergaia: bainuetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bainu-etxe (1), bainuetxe (2), bañu-etxe (1)

bainugela
iz. Etxeetan, bainuontzia dagoen gela. Bainugelan ilea apaintzen ari nintzen.

Aztergaia: bainugela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

6 ager.

bainujantzi
iz. Jendaurrean bainua hartzeko edo igeri egiteko jantzia. Bazkide batzuk bainujantzian zeuden, harkaitz gainean eguzkia hartzen.

Aztergaia: bainujantzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS: bainu-jantzi / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-jantzi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: ""Bainujantzi" ere aipatzekoa" (1994-08-02)

 - [A107]: [sar litekeen hitza; cf.]EOH [Euskararen Oinarrizko Hiztegia] p 2. 130" (1994-07-07)

bainulari
iz. Itsaso, ibai, aintzira edo igerileku bateko uretan bainua hartzen duen edo hartzen ari den pertsona. Uda guztietan bainulari bat edo beste itotzen zen hango uretan.

Aztergaia: bainulari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bainulari 38: Consumer 17 (adib.: “Uretako salbamenduan espezialista diren sorosleak izan behar dituzte igerilekuek instalazioetan bertan, bainulariek igerilekua erabil dezaketen ordutegi osoan”), Berria 11 (adib.: “Bertzalde, Troitiñok argi dio hondartzan lehentasuna bainulariek dutela.”), EiTB 10 (adib.: “Azken asteetan pairatzen ari diren bero-bolada eta bainularien arduragabekeria dira hildako kopuru handi honen zergatia”").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bainulari 16: Berria 11 (adib.: “Bainulari batzuek «arduragabekeriaz» jokatzen dutela salatu dute”), Josu Zabaleta (“Zerbitzariek poliki-poliki hasi zuten zerbitzua, berandu zetozenei iristeko astia emateko, eta gero platerak berriro ekarri beharrik ez izateko; eta aspaldiko bainulariek, ohitura zutenek, beren egonaldia aurreratzen ari zitzaienek, interes biziz begiratzen zuten atera, hura zabaltzen zen bakoitzeko, aurpegi berriak azaltzen ikusteko gogoz”), Xanti Iruretagoiena (“Bainu-askak paretaren eta parapetoaren tartean daukan zabalerak ez du izan behar sei oin baino txikiagoa; sei oin horietatik, beheko harmailak eta bainularien eserlekuak bi oin hartuko dituzte”), Julen Gabiria (“Irlara heldutako bainulariren baten galtzerdia zen”), Anjel Lertxundi (“Hango urek zakar fama zuten, ur-laster askokoa baitzen, eta uda oro bainulari bat edo beste itotzen zen bertan”), Monika Etxebarria (“Orain bizkarraren gainean zetzan, lasaiturik, ezti eta sentsuala, eguzkitan berotzen ari den bainulari baten biluztasun utziarekin.”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es bañista / fr baigneur: Elhuyar: bainulari, bainu-hartzaile / Nolaerran: bainatzaile, bainulari / Zehazki: bainulari / Labayru: bainulari, bainu-hartzaile / Adorez5000: bainulari.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabili da.

bainuontzi
iz. Bainatzeko erabiltzen den ontzia. Bainugelan sartu eta bainuontziko txorrota ireki zuen.

Aztergaia: bainuontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: falta da.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): bainu(-)ontzi sartzea onartu da. // Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): bainuontzi forma sartzea erabaki da.

bainutegi
iz. Bainua hartzeko edo garbitzeko prestaturiko etxea. Erromatarren garaiko bainutegi publiko bat aurkitu dute Irungo Oiasso museoaren atzealdean.

Aztergaia: bainutegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

bainutoki
iz. g. er. Bainutegia.

Aztergaia: bainutoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

ongi eratua, eta onartzekoa, nahiz bainutegi aski izan litekeen.

baionar
1 adj. Baionakoa, Baionari dagokiona. Ik. baiones 1. Idazle baionarra.
2 iz. Baionako herritarra. Ik. baiones 2. Baionarrek talderik onena zelairatuko dute gaur.
baiones
1 adj. Baionakoa, Baionari dagokiona. Ik. baionar 1. Orduko baiones auzapezari buru emanaz. Hiriaren bihotzean zein bazterretan jarri du arreta idazle baionesak.
2 iz. Baionako herritarra. Ik. baionar 2. Baionesek egin gonbitari baiezkoa emana diote Donostiako, Bilboko, Gasteizko, Iruñeko eta Lizarrako 120 bat kantari taldek.

Aztergaia: baiones

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-01-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa [Oh: ik. geroagoko EArau 108: baiones / baionar].

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'baionar, baiones (ik. 108. araua) baionar (108. araua). Euskaltzaindiak 'baionar' Erabakia'.

 - [E116]: 'Nire proposamena: baiones* e. baionar'.

 - [E116]: Onomastika batzordeak argitu behar du. Utzi aipatu gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'OK'.

baioneta
iz. Ganibet moduko arma zorrotza, fusilari kanoiaren muturrean ezartzen zaiona eta nahi denean ken daitekeena. Baionan egin ziren 1640an lehenengo baionetak eta handik hartu zuten izena ere. Baionetak zizpa muturretan!

Aztergaia: baioneta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erdaretako formak

OfQuLF: arme qu'on fixe au canon d'un fusil || Bayonne || ville où l'on fabriquait cette arme.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

bairikiar
1 adj. Bairikikoa, Bairikiri dagokiona. Bairikiar emakumeak.
2 iz. Bairikiko herritarra.

Aztergaia: bairikiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bairikiar (herritarra).

baita zera ere
Heg. Bai zera! Ez natorkizu lan bila, ez; baita zera ere!

Aztergaia: baita zera ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:023 2002-10-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

baita zera ere (eta bai tta zera be 1, baita zera be 3) 6: A BGuzur ("Neuk orreri eskua emon? Bai tta zera be!"), Bilbao IpuiB 2 ("Don Pedro gelditu? Baita zera be!", "Eukan amorruagaz jan egingo ete eutsan ba buztan ori? Baita zera be"), Erkiag BatB ("#mdash#Aen begitarteak... ; #mdash#Loaren faltaz, aurki; #mdash#Baita zera be! Dendako kolore faltaz yegoazan"), Ibiñ Virgil ("Geiago diñot? Baita zera ere"), Lab SuEm ("Ez natorkizu lan billa, ez. Baita zera ere! Aitzitik! Burrukarako gogo guzia galdua dizut").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

baita zera ere (eta bai eta zera ere 1, bai ta zera ere 2, bai-ta zea ere 1, baita zera be 1) 22: J. Karraskedo ("Ni iñori ongi-etorria egitera... Bai-ta zea ere!"), Lab 3 (adib., "Erroxali #mdash#Nik esan dedana: auldadea. Otzikaraz dago. Onek jan egin bear du. Ollo salda obe. Xatur #mdash#Bai ta zera ere! Esnea emango diot"), Erkiag 2 (adib., "#mdash#Erabilliko zuan ba, ark gaur, gai berriren bat, ezta?; #mdash#Bai ta zera ere! Aren gaurko gaia, zuk igarri ezetz alegia!"), NEtx Ito (lagineko testu-zatiaren hasieran, "Baita zera ere! Zeruan mutilzarrei bizi-eziña sortzen dabiltzala uste al-dezu? Izango dute aurreragoko lanik!"), Lab TOE ("Sakristaua #mdash#Juduak izatsa deabruak bezela dutela aditu izan det; II Gizasemea: #mdash#Baita zera ere! adarrak akerraren antzera"), ErlijOEO/3 2 (biak lagineko testu-zatiaren hasieran, adib.: "Baita zera ere! Alde guztietara begiratu dut eta ez dut iñor aurkitu"), M.M. Zubiaga 2 (adib., "Giza-izatea eman zezaion, Jainkoak egiña ta aukeratua, pekatari izandakoagandio? Baita zera ere!"), G. Etxeberria ("#mdash#Orduan, abia gaitezen; #mdash#Baita zera ere. Ingurune haundiegia eman beharko genuke"), Antxieta 2 (adib., "Nire kateak horrek apurtu? Baita zera ere! Nik askatu nuen bera"), J. Arkotxa ("Euxebi #mdash#alferrik naiz orain hemen; Itziar #mdash#Baita zera ere!"), X. Mendiguren E. ("#mdash#Oraindik ere batzuetan izaten dudan mina zure enplasto zikin harengatik delakoan nago; #mdash#Baita zera ere!. "), I. Tapia ("#mdash#Nola eklipse bat? Hau munduaren amaiera da; #mdash#Baita zera ere. Zer uste duzu, munduaren bukaera, horrela, egun batetik bestera etorriko dela, ala?"), P. Zubizarreta ("izarrak kontatzen hasten nintzen... baina baita zera ere, esna jarraitzen nuen"), HizkLiter (metahizkuntzako erabileran, "Argitu eta zehaztu honako esapide hauen esanahi zehatza: a) Zera!; b) Ordea; [...] f) Baita zera ere!"), I.E. Odriozola ("Benita: [...] Zer egin ez dakizula egon beharrean, zerbait lagundu zaidazu; - Karmele: Baita zera ere!"), X. Galarreta ("Egia gezur bihurtzeko gai direla? Bai eta zera ere!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

baita zera be : DFrec 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

baita zera ere : EIH (adib. gisa, s.u. baita 1), EuskHizt (adib. gisa. s.u. baita 1), HiruMila (adib. gisa, s.u. bai zera), PMuj DVC (adib. gisa, s.u. baita); bai ta zera be : PMuj DVC (adib. gisa, s.u. bai); baitasare : DRA (también) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baita 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

(aurrean esana ukatzeko edo hari buruzko desadostasuna agertzeko esamoldea).

baita1
1 -gan atzizkiaren ordaina. (Bizidunekin erabiltzen da, leku kasuetan, batez ere baitan forman, eta inoiz ere ez pluralean; dagokion izen sintagmak -a artikulua (pertsona izenetan eta izenordainetan izan ezik) edo -en atzizkia hartzen du). Badugu nora begiratu gure inguruan eta geure baitan bertan. Besteren baitan piztu den grinaz pozten delarik. Elizak bere baitan duen ondarea. Eta zure baitako argia ilunpe bada. Zeren guztiok baitugu geure baitatiko gutizia bat jakiteko. Etsenplu har dezagun zu baitan. Bataiatzen dena baitan aurkitzen den beste edozein bekatu barkatzeko. Kontsola zaitez Jainkoa baitan.
2 Etxea. (Leku atzizkiekin). Lasserre, jaun apezpikuaren inprimatzailearen baitan. Prefetaren baitarik ez dakit zein hoteletara tarrapatan eraman dutela. Medikuaren baitatik heldu naiz.
[Oharra: Euskaltzaindiak perpaus baitan, perpausaren baitan esapideek eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, perpausean, perpausaren barruan, perpaus barnean eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

Aztergaia: baita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

edo bai eta ... ere.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

baita 1 sarreran jasoz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: komeniko litzateke bai eta... ere zilegi dela.

 - Erabakia: BAgiria (1996-02-23): onartu egin da.

baita2
lok. Aurreko adierazpenari beste zerbait atxikitzeko erabiltzen den hitza, esangura aldetik eta... ere bai-ren kide dena. (Gehienetan, ere hitza hartzen du, ondo-ondotik nahiz, usuago, esaldiaren azkenean). Ik. bai eta... (ere). Bat gentozke horretan egungo egunekoak, baita gazte kontentagaitzenak ere. Ikasgaia ongi ikasi du, baita azaldu ere. —Egun on! —Baita zuri ere! Etxe hura bizi da oraino, baita etxe hartan Inazioren oroitzapena. Badu euskarak hitz sorbide ugari, baina baita ere huts nabarmen bat bederen aldameneko hizkuntzen ondoan. || —Etxera zoaz, noski? —Bai, hala noa; zu ere bai? —Baita. —Azpiak atera al dituzue? —Bai, jauna. —Abere-jana ekarri? —Baita ere.
Azpisarrerak

Aztergaia: baita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

edo bai eta ... ere.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

baita 1 sarreran jasoz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: komeniko litzateke bai eta... ere zilegi dela.

 - Erabakia: BAgiria (1996-02-23): onartu egin da.

baitan
postpos. -en esku. (-en atzizkiaren eskuinean). Zure baitan da hartzea edo uztea.
Loturak

Aztergaia: baitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan baitan sarrera.

adib: baita1 1 -gan atzizkiaren ordaina. (Bizidunen deklinabidean erabiltzen da, leku kasuetan, batez ere baitan forman, eta inoiz ere ez pluralean; dagokion izen sintagmak -a artikulua (pertsona izenetan eta izenordainetan izan ezik) edo -en atzizkia hartzen du). Badugu nora begiratu gure inguruan eta geure baitan bertan. Bere baitan esan zuen (...): bere artean esan zuen. Bere baitarako ari zela. Eguzki kiskalgarriak korde gabe uzten du; eltxoek bere baitara bihurtzen dute. Nire baitara bihurtu nintzenean: nire onera etorri nintzenean. Besteren baitan piztu den grinaz pozten delarik. Elizak bere baitan duen ondarea. Guti edo gutitan bere baitara biltzen dena bere burua ezagutzeko. Eta zure baitako argia ilunpe bada. Zeren guztiok baitugu geure baitatiko gutizia bat jakiteko. Etsenplu har dezagun zu baitan. Bataiatzen dena baitan aurkitzen den beste edozein bekatu barkatzeko. Kontsola zaitez Jainkoa baitan. 2 (Leku atzizkiekin). Etxea. Lasserre, Jaun Apezpikuaren inprimatzailearen baitan. Prefetaren baitarik ez dakit zein hoteletara tarrapatan eraman dutela. Medikuaren baitatik heldu naiz. [Oharra: Euskaltzaindiak perpaus baitan, perpausaren baitan esapideek eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, perpausean, perpausaren barruan, perpaus barnean eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

baitan 5399: Ortzada 83, ElCorreo 19, Deia 222, Elhuyar 62, Elkar 11, Consumer 166, HABE 21, EiTB 1467, Euskaltzaindia 38, Karmel 49, Argia 731, Laneki 68, Nafarroako parlamentua 2, Erlea 68, DiarioVasco 753.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

baitan 4730: Herria, Berria, Ibon Uribarri, Piarres Xarriton, Elizen arteko Biblia, Imanol Unzurrunzaga, Patxi Zubizarreta, Joan Mari Irigoien, Xabier Arregi, Piarres Aintziart, Lopez de Arana, Aingeru Epaltza, Janbattit Dirassar…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago baita sarreran, baina falta da ‘arabera’ adierako baita sartzea. Adiera hori gehitu.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa ‘arabera’ adierako baita sarreran.

baitaratu, baitara/baitaratu, baitaratzen
da ad. Onera etorri, senera etorri. (bere, neure... eta kidekoen eskuinean). Harritu zen erregina gaixoa, baina gero, bere baitaratu zenean, oro aitortu zizkion errege jaunari. Eginahalak oro egin dituzte gizona bere baitaratu nahiz, baina hila zen.

Aztergaia: baitaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

baitara(tu), baitaratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Erabilera-oharrak

neure, zeure... baitaratu modukoetan erabiltzen da.

baitezpada
adb. Nahitaez, ezinbestean; gerta ahala gerta. Eginbide bat bazuen baitezpada bete beharra. Arbasoen lurra nahi du baitezpada ikusi. Akusatua dena ez baita baitezpada hobendun. Batarekin eta bestearekin baitezpada hautsi behar dut.
Azpisarrerak

Aztergaia: baitezpada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: baitezpadako.

baitezpadako
adj. Behar-beharrezkoa. Baitezpadako egiteko bat. Artzainak mendia bere zainetako odola bezain baitezpadako duela. Ezin die kalterik egin bizitzeko baitezpadako diren organoei. Guk ditugula hango eremu zabaletan erein aberastasunaren bi hazi baitezpadakoak, horiek baitira laborantza eta hazkuntza. Katiximako doktrina baitezpadakoa.
Loturak

Aztergaia: baitezpadako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
baizen
1 Baizik, besterik. (Salbuespena adierazten duen hitzaren eskuinean ezartzen da). Euskaldunik baizen ez zen lekuan. Inork ez daki nor den semea aitak baizen, eta nor den aita semeak baizen. Gauzak axaletik baizen ez ditugu ikusten. Jainkorik bat baizen ez adora.
2 Bezain. Berori baizen jaun apaindu batek.
Azpisarrerak

Aztergaia: baizen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
baizen ere
Baizik, baizen. (Salbuespena adierazten duen hitzaren ezkerrean ezartzen da). Ez dute komuniatzen, ez dute otoitz egiten baizen ere arraroki.

Aztergaia: baizen ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BAIZEN ERE. Sino, excepto. Zerk eramanarazi ahal izan zaitu amodiozko gaindi hoin espantagarrira? Deus bertzek ez, segurki, baizen ere zure bihotz infinituki samurrak. JesBih 440. Etzuen behin ere nahi izan bertze kalitaterik, baizen ere Mariaren zerbitzariarena. MarIl 100. Ez baitu aiphurik eginen baizen ere hautetsiek egin dituzketen miserikordiazko obrez. Jaur 382. Eztitu hunek deabruak aurthikitzen, baizen ere Beelzebuth deabruen aitzindariaren indarrez. HeH Mt 12, 24 (Hual baizik). Gizon harren xedea eta nahia etzen bertzerik baizen ere Espainia guzian galaraztea giristino-legea. Jnn SBi 149.

adib: arraroki adb. Ipar. Noizean behin, bakanki. Ez dute komuniatzen, ez dute otoitz egiten baizen ere arraroki.

Ez dugu aurkitu baizen ere formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu baizen ere formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa baizen sarreran ere.

baizik
1 junt. Elkartzen dituen bi esaldien arteko kontrakotasuna eta bateraezintasuna adierazten duen hitza. (Lehengo esaldia ezezkoa denean erabiltzen da eta bigarren esaldiaren azkenean ezartzen da, baina bi esaldion artean koka daiteke, bereziki bigarrena luzea denean). Ik. baino 3; baina1 4. Ez bat, asko baizik. Ez behin, askotan baizik. Ez sakabanatzeko, biltzeko baizik. Ez irakasle bezala, ikasle eta entzule isil eta motel gisa baizik. Ez gaitzazu utz tentaldian erortzen, baizik libra gaitzazu gaitzetik.
2 Ezezko esaldietan, ezeztatzen denari buruzko salbuespena-edo markatzen duen hitza. (Salbuespen horren ondo-ondoan ezartzen da). Herriko zaharrenek baizik ez zuten ikusi. Ez bata ez bestea azalez baizik ezagutzen ez ditugunok. Estrukturalistak, izan ere, ez dira berriki baizik sartu gurean.

Esaera zaharrak

Ergela maiz engana daite, zuhurra behin baizik ez daite.

Aztergaia: baizik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
baizik ere
1 junt. Batez ere Ipar. g. g. er. Baizik eta. Kantu horiek egin dira ez dibertitzeko, baizik ere guztiek etsenplu hartzeko.
2 Ipar. g. g. er. Baizik (salbuespena adierazteko). Ez baitute bertzerik nahi baizik ere bazterrak nahastea eta makurtzea.

Aztergaia: baizik ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1998-01-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan a) "introduce oraciones completivas; supone un verbo ('diciendo', etc.) no expreso": Elsb Fram ("Itsuskiago oraino asko yaun erretor beren tratamenduaz gabetuak izan dire, baizik ere mintzatu direla errepublikaren kontra"). b) "adversativa": HU Aurp ("Bertze itzalik gabeko gizona, baizik ere, haren gibeletik baitzagon..."); Or ("Baizik ere, kalte izugarriak egin ondoren"; "Olakorik etzigun agindu; baizik ere Zure aldarean ataz oroi gintezela"; "Ederki dago ongi egiten asmatu ezkero; baizik ere, itz berri oriek guriña kentzen diotela olerkiari").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

baizik ere 4 aldiz jaso da: G 1 (Goazen Lourdes'a: "kristau guziak saiatu ditezela, ez bakarrik beren griña gaiztoak moteltzen eta menderatzen, baizik ere, al dan neurriz, bizialdi ontako neke ta naigabeak gogoz artzen"); IE 1 (B. Joannateguy: "Jainko semearen gizon egitea, eta, bertze hitzez mintza nadien Jainkotasunaren gordetzea gizontasunaren itzalean etzen bertzerik, baizik ere, Eskritura Sainduak diona, harren ezteustea"); EB 2 (J. Hiriart-Urruty: "Bainan zer egin dezakegu, baizik ere Frantzia guzia egun hautan...?"; "Ez dugu oraino garbitasun osorik, baizik ere, zorigaitzez egia dena, hil dela jeneral gaizoa, aldixartu-eta zenbeit orenik barnean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm), ez eta hauetan ere: EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC. // ik. DRA: baizik-ere: "A menos que, sino. (Hirib) Lhande. Eta nondik dakizu biluzia zarela, baizik-ere jan duzulakotz nik debekatu narotzun zuhaitzeko fruititik? Dv, Gen. 3,11".

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

Ik. baizik eta.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "Baizik ere* e. baizik eta Txostena ikusi ondoren, ez dut batere argi zergatik jarri behar zaion izartxoa Elizanburuk, Hiriart Urrutyk, Orixek, edo Joannateguik erabilitako forma honi. Hobe ez aipatzea, nik uste".

 - [E116]: "dituen lekukotasunak ikusita, ezin zaio izarra jarri. Areago, uste dut espresuki eman behar dugula, nahi duenak erabil dezan. Gehienez ere baizik eta horrekin definituko nuke. Hola: baizik ere 'baizik eta'".

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): "OK".

baizik eta
1 junt. Baizik. (Dagokion esaldiaren hasieran jartzen da). Lagun batekin ahamen bat hartzeko sartuko da ostatuan, baina ez han gelditzeko, baizik eta tenorez handik etxeratzeko.
2 Baizik (salbuespena adierazteko).
3 Ipar. (Perpaus osagarri batzuen hasieran, 'esanez' balioarekin). Gezurrez belztu zuten Iñaki, baizik eta haren fedea ez zela iduri bezain katolikoa.
4 Ipar. (Perpaus osagarri batzuen hasieran, indargarri gisa-edo). Berria hedatu zen, baizik eta Hitler hil zutela Alemanian atentatu batean.

Aztergaia: baizik eta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:03 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 'baizik'. 2 Ipar. perpaus konpletibo batzuen sarrerako marka.

baja
1 iz. Heg. Gaixo-agiria; agiri horren bidez lortzen den baimena. Ikastetxeko irakasleek bete behar dituzte lankidearen bajako lehenengo egunak.
2 iz. Heg. Elkarte, erakunde edo kideko bateko, bereziki Gizarte Segurantzako, kide izateari uztea; enpresa batekin (argindar, telefono konpainia eta kidekoekin) zerbitzua jasotzeko hitzarmena etetea. Kontuak kitatu eta kofradiako altak eta bajak eguneratzeko batzarra izan da.
3 iz. Heg. Ibilgailu bat, aldi baterako edo behin betiko, zirkulaziotik kentzea edo zirkulaziotik kenduko dela dagokion erakundeari jakinaraztea. Enpresa horiek ibilgailuaren baja zuzenean tramitatzen dute.

Aztergaia: baja

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-01-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

baja 265: Fermin Etxegoien, Estitxu Eizagirre 3, Daniel Udalaitz, Gorka Bereziartua, Jabier Agirre, Miren Garate, Haritz Gallastegi 2, Aitziber Laskibar, Berria 6, Beatriz Lusarreta, Marian Conde 2, Xabier Paya, Eihartze Aramendia, Ainara Arratibel, Jon Sanchez, Jesus Uzkudun, Arantxa Elizegi 2, Aitor Manterola, Andoni Urbistondo 2, Urtzi Urkizu, Castillo Suarez, EiTB 232.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: baja : Berria 61, Herria 1, Joan Mari Irigoien 4, Pablo Sastre 4, Edorta Jimenez 4, Koldo Izagirre 4, Eider Rodriguez 2, Iban Zaldua 3, Harkaitz Cano 2, Joxerra Garzia 2, Josu Zabaleta 2, Iñigo Aranbarri, Lourdes Oñederra, Juan Luis Zabala, Jokin Urain, Urtzi Urrutikoetxea, Hasier Etxeberria, Pello Zabala, Unai Iturriaga, Andres Urrutia, Pako Aristi, Iñaki Iñurrieta.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "baja eman, alta eman edo hartu. Besterik ezean, erabili".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, adiera asko edo ilunekoa baita

Saih. Ik. oharra s.u. alta 3.

Mailegu baztertzekoa da, ez baitu baldintza minimoa betetzen

Ez du baldintza minimoa betetzen, eta, oraingoz sartu gabe utziko da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

baja eman
1 dio ad.-lok. Heg. Sendagileak gaixo dagoen edo lesioren bat duen pertsonari gaixo-agiria eman. Sei asteko baja eman dio medikuak. Lehen mailako arretako medikuek emandako bajak aztertzen ari dira.
2 du ad.-lok. Heg. Elkarte edo erakunde bateko kide izateari utzi; enpresa batekin (argindar, telefono konpainia eta kidekoekin) zerbitzua jasotzeko hitzarmena eten. Hamabost egun lehenago erabakia jakinarazten badu, baja emateko eskubidea du erabiltzaileak. Aseguruan baja eman nahi baduzu (...). Egun 6.280 pertsona daude erregistroan, 1.500 inguruk baja eman ondoren.
3 dio ad.-lok. Heg. Ibilgailu bat, aldi baterako edo behin betiko, zirkulaziotik kendu edo zirkulaziotik kendu dela jakinarazi dagokion erakundeari. Debekatuta dago segurtasun eta ingurumen eskakizunak betetzen ez dituzten ibilgailuei behin betiko baja ematea, beste herrialde batera eramateko.

Aztergaia: baja eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

baja hartu
du ad.-lok. Heg. Gaixo dagoen edo lesioren bat duen pertsonak gaixo-agiria jaso. Baja hartu eta deskantsatzea izango duzu onena. || Ezin duzu baja bat hartu. Bajak hartzea gero eta zailagoa da.

Aztergaia: baja hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

bajan
adb. Heg. Gaixo-agiri baten bidez egiaztaturiko gaixotasun edo lesio batengatik, lanera joan gabe. Jose Inazio bajan dagoen bitartean Markel izango da gure ingeleseko irakasle berria. Jokalariak hilabete emango du bajan.
Loturak
bakaikuar
1 adj. Bakaikukoa, Bakaikuri dagokiona.
2 iz. Bakaikuko herritarra.

Aztergaia: bakaikuar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-05-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'bakaikuar (1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia-n onartua)'.

 - [E116]: 'sartu bakaikuar'.

 - [E116]: 'Onomastika batzordeak argitzeko'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'OK'.

bakailao
iz. Ipar Atlantikoko itsaso hotzetan bizi den arraina, handia eta lerdena, sukaldaritzan oso aintzat hartua (Gadus morhua). Bakailao buztana. Bakailao gazitua, lehorra, idorra. Bakailao freskoa. Bakailao olioa. Bakailao arraba. Bakailaoaren arrantza. Ternuatik bakailaoz kargatuta. Bakailao bat lepoan duela.

Aztergaia: bakailao

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gadus morhua.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: bakailao-ontzi .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "Merkatalgo izendegian makailao forma hobetsi zuen Euskaltzaindiak" (1995-01-25)

 - [I102]: ez ote da erabiliago makailaua, hots, hasierako /m-/ batekin eta /au/ diptongoarekin?" (1995-01-10)

bakailao denda, bakailao-denda
iz. Bakailao gazitua saltzen den denda.
bakailao ontzi, bakailao-ontzi
iz. Bakailao arrantzarako ontzi berezia. Ternua aldean ibiltzen da bakailao ontzi batean.
bakailaoketari
iz. Bakailao-arrantzalea.

Aztergaia: bakailaoketari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Ongi eratua da

erabili gabea, baina -ketari osaerako egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ketari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 bakailao-ontzia. 2 bakailao-arrantzalea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Ene ustez, erabili gabea denez, erdarazko (barco) bacaladero-ren itzalpean ez genuke euskaraz hitz hau 'bakailao-ontzi' esanguran bultzatu behar, -ketari atzizkiak eskuarki ofizio hori duten pertsonak izendatzeko erabiltzen baita, baina ez gauzak. Bide hau oso arriskugarria iruditzen zait, horrek bidea emango bailuke elkarte pilotaria 'asociación pelotari' edo, Kubako erdaran diotenez, 'pelotera' esateko. Gogoan izan matematiko eta matematikari, politiko eta politikari bereizten ahalegintzen garela, baina bakailaoketari onartuz gero, arrazoi berberagatik problema politikari bat esan daitekeela onesten dugu tazituki. / Beraz 'bakailao-arrantzalea' esangura soila utziko nioke'.

 - Erabakia: 'ERABAKIA: bigarren adiera hori ez aipatzea' (2004-07-23).

bakailaotara
adb. Bakailaoa harrapatzera. Itsasgizonak bakailaotara Ternua aldera joaten ziren.
Loturak
bakan
1 adj. Ugaria ez dena, sarri gertatzen ez dena. Ik. urri1. Haren buruko ile bakanak. Hitz bakanen batzuk izan ezik, ez nuen ezer ulertu. Egiazko poesia, gertakari bakana izaten da edozein leku eta edozein alditan. Aurpegia hits dute, elea bakan. Kolkoan arnasa bakan, bihotzean pilpira larritsu. Gure artean beti izan baitira, ugari edo bakan, eskualde bateko edo bestekoen artean harremanak.
2 adj. Antzeko gutxi duena, bitxia. Horren izen bakana izanda, ez dakit nola ahaztu zaidan hain azkar.
3 adb. Gutxitan. Han gudua egun oro baita, eta garaipena bakan eta gutxitan. Gutxitan eta bakan agertzen ziren. Hobe dela bakan eta ongi Jauna hartzea, sarri eta gaizki baino.
4 adb. Bakanka, mehatz. Zuhaitza bakan dagoelako adabegitsuagoa etorriko zaizu.

Esaera zaharrak

Bakan ereina, bakan sortu.

Aztergaia: bakan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bakanetan .

bakan batzuk
Bakar batzuk, gutxi batzuk. Ez dago gauza askorik inguruan jadanik; zuhaitz bakan batzuk eta ahuntzak, besterik ez. || Bakanen batzuk izan ezik, joanak dira guztiak.
bakanal
1 iz. Erromatar inperioan, Bakoren omenez egiten zen festa. Trazian eta Tesalian, urrian ospatzen ziren Artemisa jainkoaren bakanalak.
2 iz. Neurri gabeko jan-edana eta bestelako gehiegikeriak egiten diren festa. Sorginak eguneroko gizarte ohiturak utzi eta bakanal izugarrietan aritzen omen ziren.

Aztergaia: bakanal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bakanal 1 (Vill Jaink: "Zirkuetan gizonaren bizitza, eta bakanal guzietan gizonaren birtutea jolaserako bide bailiran artu izan dira").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bakanal 1 (M. Azurmendi: "Sorginek etxea utzi eta mendira ohi zutela; egun argiz itxaron, baina gauez ibili ohi zirela; eguneroko gizarte-ohiturak utzi eta bakanal izugarritan aritzen omen zirela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bakanal : HiztEn, LurE; bakanalak : Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bakanal : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE. // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE, Lur EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal bacanal / bacchanale formen ordainak: ElhHizt: "1 Bakanal. 2 (pl.) (Hist.) Bakanalak. 3 (fig.) Bakanal, orgia"; Casve FE: asealdi; HaizeG FB: ase-aldi; T-L LBF: ase-aldi, karrillun; PMuj DCV: orriskeria, ase-aldi. Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): bacchanale; it (S. Carbonell): baccanale; (fig.) baccanale (orgia, baldoria sfrenata); (pl.) baccanali; ca (DCC): bacanal; en (Collins): bacchanalian; bacchanalia; (fig.) bacchanalia, orgy; de (Langenscheidts): Bacchanal; (fig.) wüstes Gelage, Orgie; (pl.) Bacchanalien, Bacchusfest.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nart.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

bakandu, bakan/bakandu, bakantzen
1 da/du ad. Bakan edo bakanago bihurtu. Jaialdiak bakanduz joan ziren. Antzerki taldeak bakandu egin dira eta emanaldiak ere gutxitu.
2 da/du ad. Ileaz, landareez eta kidekoez mintzatuz, bakan edo bakanago bihurtu. Ik. mehaztu. Ilea bakandu zaio. Arbia bakantzera goaz sorora.
3 da/du ad. Trinkoa zen zerbait mehatz bihurtu. Ik. soildu 2. Lehorteak basoa bakandu du. Gure hizkuntza aberasteko eta hornitzeko, ez bakantzeko eta murrizteko.
4 da/du ad. Bereizi. Errege bat ehizan zebilela, bakandu zen lagunetatik. Jainkoak batu zuena gizonak ez beza bakandu.

Aztergaia: bakandu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bakandu, bakan(du), bakantzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Sarrera autonomoan ematekoa
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bakandu, bakan(du), bakantzen

bakanetan
adb. g. er. Gutxitan. Oso bakanetan gertatzen baita inork ematea zuk eskatu gabeko limosna.
Loturak

Aztergaia: bakanetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bakan sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gutxitan.

bakanka
adb. Gutxitan, noizean behin; han-hemenka. Eta ez esan bakanka bakarrik ikusten direla halakoak. Bakanka dauden zuhaitzak ez dira nahiko, abereak babesteko; zerbait itxiagoa eta ugariagoa behar du. Ez dut uste guztira ehun bertso gorde direnik, eta horiek ere zatika eta bakanka heldu zaizkigu.

Aztergaia: bakanka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

bakanketa
iz. Bakantzea. Hamasei bat urte ezkero, bakanketa on bat egin behar da pinudian, hektareako, zortziehun edo mila pinutik gora ez daitezela gelditu.

Aztergaia: bakanketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan bakanketa sarrera ("1 Entresaca"; "2 División, partición"); corpusekoak G 6 ager. dira (Munita 5, Or in Gazt MusIx).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bakanketa : Euskalterm 4.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. hiztegiak: bakanketa : HiruMila, ElhHizt, Nekazaritza Hiztegia, PMuj DVC; bakanketan : DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Erabaki gabe utzi da forma

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): kentzea erabaki da.

bakanki
adb. Bakanka, gutxitan. Ez ditugu Iturriagaren obrak bakanki baizik irakurtzen.

Aztergaia: bakanki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

bakantasun
iz. Bakana denaren nolakotasuna. Benetako bitxikeria, benetako bakantasuna ordaintzen da bildumagileen artean.

Aztergaia: bakantasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

bakante
iz. Bakanaletan parte hartzen zuen emakumezkoa. Nigana jiratu zen Dolmancé, ileak harro, bakante bat bezain gorri.

Aztergaia: bakante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bakanaletan parte hartzen zuen emakumezkoa.

bakantxo
adb. adkor. Bakan; aukeran bakanegi. Noizik behinka zure idazki ederren bat gureganatu ohi da; bakantxo, ordea.

Aztergaia: bakantxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

'aukeran bakanegi'.

bakantza
iz. pl. Ipar. eta naf. Oporrak.

Aztergaia: bakantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

pl. h. opor.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu biak onartzekoak dira, euskal ordaina jakinarazteko

ik. opor

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Ipar. erantsi beharko litzaioke.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper