50535 emaitza bilaketarentzat - [6801 - 6850] bistaratzen.

baketi
adj. g. er. Baketsua.

Aztergaia: baketi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ti.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'baketi | H: Bazt. Egia da baketsu izenondoa askoz erabiliagoa izan dela, baina gero beharti g.er. 'behartsua' ematen bada, zergatik ez hemen berdin jokatu?'.

 - [E116]: 'nik ere biak onartuko nituzke, besteetan bezala'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'OK'.

baketiar
adj. Ipar. Baketsua. Dohatsu baketiarrak, ezen haientzat dago bihotzeko bakea.

Aztergaia: baketiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

baketsua.

baketsu
1 adj. Bakea maite duena, liskarra gogoko ez duena. Baketsua eta bakezalea zen, soldaduen artean bakeak erraz eta guztien nahierara egin ohi zituen. Esaneko, isil, baketsu eta ona. Baketsuen adiskidea.
2 adj. Bakez betea. Beldur eta kezka gabeko bizitza baketsua. Garbi zegoen zerua; urdin, bare eta baketsu ur-zelai galant ederra. Torpin-en bekoki baketsu goiargiz betea. Baserri baketsuak. Toki baketsua zuhaizti hau. Urteko egunik baketsuena izan zen. Herrialde baketsuagoetara.
3 adb. Bakean. Baketsu bizi omen ziren erromatarrekin.

Aztergaia: baketsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
baketu, bake/baketu, baketzen
1 da/du ad. Bakeak egin edo eginarazi. Ik. adiskidetu. Baina dardoa ematurik, zauria ere sendoturik, bere graziaz ezartzen ditu elkarrekin baketurik. Lehenik Jainkoarekin behar dugula baketu. Zaude lehenik bakean zerori eta, ondorioz, besteak baketzen ahalko dituzu. Horra nola baketu ziren bi anaiak.
2 da/du ad. Baretu. Ezinegonak joa zegoena baketu da. Baketu dira lehengo borrokalariak. Gaur badakigu astindu gaituzten lurrikarak sortuak zirela ordurako, eta ez direla berehalakoan baketuko. Bere emaztea zegoen deabruak hartuta, ez gurutzeak eta ez ur bedeinkatuak baketzen zutela.
3 du ad. (Herri bat) bakezko egoerara eraman. Inguruko lurraldeak baketu zituena. Indarrez baketu.

Aztergaia: baketu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

baketu, bake(tu), baketzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

baketu, bake(tu), baketzen

Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)
baketzaile
adj./iz. Bakegilea. Aita santu baketzailea izan zen hura, eta hori da munduak behar zuena eta behar duena.

Aztergaia: baketzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

baketze
iz. baketu aditzari dagokion ekintza. Errusiako armadak baketze lanak egingo ditu.

Aztergaia: baketze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

bakez
adb. Bakean, liskarrik gabe. Elkarrekin bakez bizi daitezen.
Loturak

Aztergaia: bakez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bake sarrerari dagokion azpisarrera.

bakezale
1 iz./adj. Bakea maite duena; bereziki, gerra eta indarrezko bideak inola ere onartzen ez dituena. Gizon bakezalea naiz ni, otzana, barea. Bakezaleen doktrina. Bakezale taldeak. Hogei bakezale atxilotu zituzten. Gandhi, bakezale handia.
2 adj. Gauzez mintzatuz, bakearen aldekoa dena. Gobernuaren jokabide bakezalea.

Aztergaia: bakezale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)
bakezaletasun
iz. Bakezalea denaren nolakotasuna; bakezaleen doktrina. B. Russell-en bakezaletasunaren aldeko idazkiak.

Aztergaia: bakezaletasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

bakezko
adj. Ik. baketsu. Ezkondu zirenetik, ez dakit bakezko egun bat igaro zuten. Bakezko hitzak. Guztiek emango diote bakezko musua. Bakezko irtenbide bat aurkitzeko ahalegina.
Loturak

Aztergaia: bakezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bake sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

bakezkoak egin
du ad.-lok. Bakeak egin. Bakezkoak egin nahirik etorri zitzaion.

Aztergaia: bakezkoak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Hobeto aztertzekoa da eratorri-konposatu berria

zalantzazkoa da tradizioko bermea (OEHn ez dugu jaso; behin EEBSn: Karmel 1971; ap. BiblE 7 aldiz: 2 Sm 10,19; 2 Erg 18,31; Is 27,5; 36,16; Dn 11,6; 1 Kro 19,19; Lk 12,57 tit.; behin ap. Vill KFedea), baina onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

egin: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bake sarrerari dagokion azpisarrera.

bakiotar
1 adj. Bakiokoa, Bakiori dagokiona.
2 iz. Bakioko herritarra.

Aztergaia: bakiotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-05-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'bakiotar (1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia-n onartua, eta ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanle-Entitateak liburuan (Eudel, 2001) berretsia)'.

 - [E116]: 'sartu hitz hau'.

 - [E116]: 'ez sartu Onomastika batzordeak ikusi arte'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'OK'.

bako
adj. bizk. Gabekoa. Ondo argitu bako arazoa.

Aztergaia: bako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-01-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: Ik. gabeko / HiztEn: Ik. gabeko / LurE: Ik. gabeko / ElhHizt: Ik. gabeko / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Lexema baztertuaren ordaina

Ik. gabeko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A107]: "Zergatik ez onartu "barik" sartzen badugu?" (1994-07-07)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "bako* e. gabeko. bako: Bizkai osoan erabiltzen da eta eratorri ezagunak dauzka: ardurabako, ganorabako, lotsabako etab. Barik Bizk. marka jarrita onartu badugu, ez dakusat arrazoirik berau baztertzeko. Aski litzateke, hortaz, bako Bizk. 'gabeko' jartzea azken honi lehentasuna emanez".

 - [E116]: "Nik ere proposamen hori egiten dut: bako Bizk 'gabeko'".

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): "OK".

bakoiti
1 adj. Bi zenbakiaz zatitzean zenbaki osoa ematen ez duena. Anton. bikoiti. Zenbaki bakoitiak. Hirua bakoitia da, bosta bezala.
2 adb. Multzo bakoitietan. Urliak ez dizkio oilalokari ipini nahi arrautzak bakoiti baizik, zeren uste duen txita gutxi jaioko direla pareka ipintzen bazaizkio.

Aztergaia: bakoiti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-11-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zenbaki bakoiti

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "impair [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

bakoitz
1 adj. Bakarra. Jainkoaren seme bakoitza. Hasierako hizkuntza bakoitz hura. Espiritu bakoitz bat.
2 adj. Multzo bateko gauzez mintzatuz, banaka hartzen dena. Pertsona bakoitzak bere iritziak ditu. Herri bakoitzari berea ezagutuz. Euskalki bakoitzak bere iturburuetara joaz. Aditz bakoitzaren erabilera. Etxe bakoitzean bat. Birao bakoitzeko, eskukada gorotza ematen zion ahora. Kilo haragi bakoitzeko, hogei pezeta galduz.
3 (Izenordain gisa; zenbait adibidetan, subjektua modu ez pertsonal eta orokor batean izendatzeko erabiltzen da). Bakoitza bakoitz garela. Erraz ikus dezakegu bakoitzaren latinezko ordaina zein den. Haietako bakoitzak. Gutarik bakoitzak bere barnean duen sinestea.

Esaera zaharrak

Bakoitzari berea, hori da legea.

Aztergaia: bakoitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Proposatua da eta (ia) erabat nagusitua

nagusitutzat berresten da, nahiz Ipar. eta Bn bakotx agertu

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: bakoitzean .

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

erabilera zaharretan 'bakar' adierazten zuela esan?

bakoitzean
postpos. Aldi bakoitzean. (Perpaus erlatibo baten eskuinean). Ik. guztietan. Natorren bakoitzean ahal duen guztia itxaronarazten dit. Eztula egiten duen bakoitzean, badirudi kristal guztiak hautsi behar dituela. Bilbora joan naizen bakoitzean.
Loturak

Aztergaia: bakoitzean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:07 1998-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bakoitz sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Bilbora joan naizen bakoitzean.

bakoizka
adb. g. er. Banaka.

Aztergaia: bakoizka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

banaka.

bakoizki
adb. Ipar. zah. Bakarrik.

Aztergaia: bakoizki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHIzt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

bakarrik.

bakoiztasun
iz. jas. Bakoitza denaren, bakarra denaren nolakotasuna. Bakoiztasunaren eta aniztasunaren auzia.

Aztergaia: bakoiztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Goi.

Forma baten adiera(k)

bakoitza, bakarra denaren nolakotasuna.

bakoiztu, bakoitz/bakoiztu, bakoizten
da/du ad. g. er. Bakoitz, bakar bihurtu; zerbaiti ezaugarri bereizgarriren bat eman, zerbaitek ezaugarri bereizgarriren bat hartu. Hitz bakoitzak bere adierazia badu, eta hitz egitean besterengandik ondo bereizten ez badugu, bakoizten ez badugu, euskara motela aterako dugu.

Aztergaia: bakoiztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bakoitz/bakoiztu, bakoizten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

bakotx
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, bakotx-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bakoitz].

Aztergaia: bakotx

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: †  Ik. bakoitz / HiztEn: Ik. bakoitz / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. bakoitz.

bakteria
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bakteria-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bakterio].

Aztergaia: bakteria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-11-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh113 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

bakteria iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bakteria-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bakterio].

bakteria 108; bakterio 2016.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bakteria 8; bakterio 242.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bakteria h. bakterio.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

zientzietako erabileremuan, bakterio darabilte, dirudienez; batzordeak -o amaieraduna hobetsiko luke, hori balitz erabiliena.

Debekua bere horretan uztea proposatu da. bakterio finkatua dagoela dirudi, baina badaezpada gomendioa mantentzea proposatu da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "Egia da gure zientzilariek bakterio era hobesten dutela. Edonola ere, nik neuk, oraingoz bakterio proposatuz ere, bakteria bai ipar eta bai hegoaldean erabiltzen dugula kontutan harturik, gutxienez B2 gisa utziko nuke" (1995-01-25)

 - [E301]: bakterio [proposatzen dut, ordez]" (1994-11-02)

 - [E302]: Lehen aipatutako zenbait hitzetan bezala, astakeria handia ez den neurrian, azken aldian erabili den bakterio nahiago berriz aldatzen hastea baino" (1994-07-22)

 - [E410T]: UZEI: 12 bakterio, bakterio- (C, D, E, W); HiztEn: Bakterio; Lur: Bakteria. Baina Leioan, nik uste, argi dagoela eta aspalditik gainera, bakterio" (J. agirre, 1995-03-21)

 - [K104]:  bakterio azaltzen da hiztegi batzuetan baina gehienetan bestela. Arrazoia ez dut ezagutzen (bakterio-rena) eta errazago zait bakteria" (1994-06-28)

bakterio
iz. Izaki bizidun zelulabakarra, nukleorik gabea, oso egitura bakunekoa. Makulu itxurako bakterioak. Bakterio eritasunak. Bakterio azterketa.

Aztergaia: bakterio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1996-02-23): eta bakteria biak onartu dira baina hobe bakterio.

bakteriologia
iz. Mikrobiologiaren adarra, bakterioak aztertzen dituena. Mikrobiologiaren eta bakteriologiaren aitatzat hartzen da Pasteur.

Aztergaia: bakteriologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bakteriologiko
1 adj. Bakteriologiarena, bakteriologiari dagokiona. Zazpi laginei egin zitzaien azterketa bakteriologikoa. Uraren kalitate bakteriologikoa aztertzen ari dira.
2 adj. Gerrez, armez eta kidekoez mintzatuz, etsaien artean eritasunak hedatzeko, bakterioak erabiltzen dituena. Jujeek ez dituzte onartu gerra bakteriologikoaren ustezko biktima izandako 180 txinatarren eskaerak. Arma bakteriologikoak.

Aztergaia: bakteriologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh33 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu bakteriologiko formarik.

LB 33 (Argia 1, Berria 9, EiTB 3, Elkar 5, Consumer 6, Laneki 7, UEU 2); ETC 229.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: bakteriologiko izond. bacteriológico, -a gerra bakteriologikoa: guerra bacteriológica / Adorez: bakteriologiko adj. bacteriológico/ca / Labayru: bakteriologiko 1 adj. Biol. bacteriológico. Konposizinoan: bakteriologia-* edo bakteriologi. Diagnostiko bakteriologikoa: Diagnóstico bacteriológico / NolaErran: bakteriologiko – bakterio- // Euskalterm: gerra bakteriologiko; lagin bakteriologiko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adjektibo erreferentzial beharrezkoa. Sartu.

bakterizida
1 adj./iz. biol. Gaiez mintzatuz, bakterioak suntsitzen dituena. Alkohola bera ere bakterizida indartsua da.
2 adj. biol. Bakterioen suntsipenari dagokiona. Eragin bakterizida.

Aztergaia: bakterizida

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): bakterizida 25: Elhuyar 4 (adib.: “Izan ere, Aguirrezabalek argitzen duenez, "hortzetako pastek dituzten bakterizidek ez dute askorako balio, bakterioak berehala birsortzen baitira ahoan"”), Consumer 15 (adib.: “Selenioa: selenioaren gabeziak ere inmunitatean du eragina; besteak beste, jarduera bakterizida, hainbat toxikoren aurrean antigorputzen erantzuna eta linfozitoen garapena apaldu, eragotzi egiten du”), Berria (“fungizida eta bakterizidak”), EiTB (“eragin bakterizida duten milioi eta erdi esku-oihal heze”), Argia 4 (adib.: “Intsektua itsatsi eta erabat jan artean usteldu ez dadin, gai bakterizida bat du, otordu lasaiak asko balio duela!”). Ez dugu aurkitu bakterio(-)hiltzaile formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: Ez dugu aurkitu bakterizida, bakterio(-)hiltzaile formarik. || ZTH: bakterizida.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: bakterizida.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es bactericida / fr bactéricide: Elhuyar: bakterizida / NolaErran: - / Zehazki: bakterizida, bakterio-hiltzaile / Labayru: bakterizida / Adorez5000: bakterizida, bakterio-hiltzaile.

Lantaldearen irizpideak
Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu bakterizida formarik.

Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da, eta jasotzekoa.

baktriar
1 adj. Baktrianakoa, Baktrianari dagokiona.
2 iz. Baktrianako herritarra.

Aztergaia: baktriar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Baktriana (Baktria) / baktriar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

baku
iz. zub. g. g. er. Merkatua.

Aztergaia: baku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. merkatu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "baku* Bazt. e. merkatu. baku: Oihenartek dakarren forma hau ezin da horrela baztertu, gure ondareko hitza baita.Ipintzekotan honelako zerbait jartzea hobe: baku Zah. g.g.e. h. merkatu".

 - [E116]: "Nik ere proposamen hori egiten dut: baku g. g. er. Ipar 'merkatua'".

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): "baku g.g.er. Zub. 'merkatua'".

bakun
1 adj. Osagai bakarra duena. Hari bakuna. Hitz, esaldi, perpaus bakuna. Kontsonante bakunak eta bikunak.
2 adj. Osagai gutxi dituena. Tresna bakuna.
3 adj. Ulertzeko erraza dena. Zure hitz bakunari sineste gehiago emango diola. Burutapen garai guztiak bezala, bakuna da, sinplea, zoroak ere igarriko liokeena.
4 adj. Pertsonez mintzatuz, tolesgabea, xaloa. Ez gaitezen bakunegiak izan horretan gehiegi sinesteko. Gizon bakuna. Bakunak eta inozenteak izan ohi garela sarritan.
Azpisarrerak

Aztergaia: bakun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
bakundu, bakun/bakundu, bakuntzen
du ad. Bakun edo bakunago bihurtu. Bokal bikoitzak bakuntzen dituen erregela. Beste poeta batzuek idazkera bakundu nahi izan dute.

Aztergaia: bakundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bakundu, bakun(du), bakuntzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bakundu, bakun(du), bakuntzen

Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)
bakuntasun
iz. Bakuna denaren nolakotasuna. Haren gogo bakuntasuna. Frai Luisen poemen bakuntasun engainagarria.

Aztergaia: bakuntasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)
bakuntza
iz. g. er. Ituna, elkartzea.

Aztergaia: bakuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

batasuna, ituna; elkartzea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'bakuntza iz. g.er. 'batasuna, ituna; elkartzea. Honek 'alianza' esan nahi du, dirudienez. 'Batasuna' kendu, bestela oso nahasgarria baita'.

 - [E103]: 'kentzea hobe'.

 - [E116]: 'oso nahasgarria izan daitekeenez, 'batasuna' definitzailea kentzea proposatzen dut. Bestea dagoen bezala uztea'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'bakuntza iz. g.er. 'ituna, elkartzea''.

bakuntze
iz. Bakun edo bakunago bihurtzea. Kontsonante taldeen bakuntze horien aldia aspaldi iragan dugu euskalki guztietan.

Aztergaia: bakuntze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

bakutar
1 adj. Bakukoa, Bakuri dagokiona. Bakutar ikasleak.
2 iz. Bakuko herritarra.

Aztergaia: bakutar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bakutar (herritarra).

bal
iz. Ipar. g. er. Dantzaldia.

Aztergaia: bal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: bal(a) / LurE: - / ElhHizt: bal(a) / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

dantzaldia.

bala zorro, bala-zorro
iz. Metalezko kartutxo hutsa. Poliziak 9 eta 11,43 milimetroko bala zorroak aurkitu ditu hilketaren lekuan.
bala-bala
adb. Berrien hedatzeari buruz mintzatuz, laster. Berri pozgarriak bala-bala, tximista baino lehen, zabaldu ziren herri osoan. Albistea bala-bala zebilen herrian.

Aztergaia: bala-bala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

berri pozgarriak bala-bala, tximista baino lehen, zabaldu ziren herri osoan.

bala1
iz. Su armetako jaurtigaia, gehienetan berunezkoa. Kanoi bala. Bala zauria. Balaz joa gertatu. Balaz josia. Balak jaurti. Galdu-gordean datoz bala buru-motzak. Hona izterra bi balaz igaroa.

Aztergaia: bala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'jaurtigaia'. 2 'uzta-sorta lotua': gari bala.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 jaurtigaia; 2 uzta-sorta lotua ("gari-bala")

bala2
iz. Uzta sorta lotua. Ik. azao. Soroan gari balak egiten. Balak bildu. Emakume bala-lotzaileek inguratu zuten agurka. Ehunka kotoi-bala zeuden pilaturik ontzi gainean.

Aztergaia: bala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'jaurtigaia'. 2 'uzta-sorta lotua': gari bala.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 jaurtigaia; 2 uzta-sorta lotua ("gari-bala")

balada
iz. Hitz neurtuzko kontakizuna, eskuarki gaitzat antzinako gertaera bat duena. Schiller-en baladak. Euskal herri literaturako baladak.

Aztergaia: balada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
baladre
iz. Ranunculaceae familiako belar landare bizikorra, sendagintzan erabiltzen diren sustraiak dituena. Baladrea, errosta eta irabelarra dira Zalama mendian hazten diren hosto zabaleko landareetako batzuk.

Esaera zaharrak

Baladrea, sendoen hilgarri, eroen sendogarri.

Aztergaia: baladre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. otsababa / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: ik. lupu-belar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(belar-mota).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "ellebore blanche (bot) [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

balaka
iz. g. er. Marraka.

Aztergaia: balaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

beea, marraka.

balakagarri
adj. Balakatzen duena. Ik. lausengari. Hitz balakagarriak.

Aztergaia: balakagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

balakari
adj. Lausengaria, losintxaria. Ik. balakatzaile.

Aztergaia: balakari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

balakatzailea, losintxaria.

balakatu, balaka/balakatu, balakatzen
du ad. Lausengatu. Ik. losintxatu. Hitz eztiz balakatu. Horrelako emazteak, lehenbizian lausengatzen eta balakatzen badu ere, ordea, azkenean larrutzen eta desegiten du. Euskal Herria: lausengatzen eta balakatzen hauenak, horrek engainatzen hau. Ikusleak astindu nahi ditu eta lazki marruskatu, ez balakatu.

Aztergaia: balakatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

balakatu, balaka, balakatzen. du ad. Sin. losintxatu.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

balakatu, balaka, balakatzen

Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)

ik. losintxatu

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "perekatu, lausengatu. Balaka hitzetik dator bainan balaka hitza behin ere ez dut entzun" (1995-03-03)

balakatzaile
adj./iz. g. er. Balakaria.

Aztergaia: balakatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

balaku
iz. Lausengua. Ik. losintxa. Emakumearen balakuak. Balakuzko solasak. Balakuz lortutako gauza. Inorentzat zurikeria eta balakurik gabe. Nire inguruan jauziak eta balakuak egiten jarraitzen zuen. Lausengu eta balaku asko egitea.

Esaera zaharrak

Astoaren balakuak, ostikoak eta ausikiak. Gure orak buztanaz daki balaku egiten, eta ahoaz ausikitzen.

Aztergaia: balaku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
balakuka
adb. Balakuak eginez, balakuak egiten. Txakurra sartu zen, eta nagusi zaharrari isatsarekin balakuka hasi zitzaion.

Aztergaia: balakuka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

balanbatu, balanba, balanbatzen
da ad. g. er. Kulunkatu.

Aztergaia: balanbatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

balanba, balanbatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

kulunkatu.

balantza
1 iz. Pisatzeko tresna, alde batera eta bestera makur daitekeen atal zurrun batek eta atal horren muturretan zintzilik dauden plater moduko bi ontziz osatua. Aingeru bat agertu zen eskuan balantza bat zuela. Amodioak erabiltzen du batbedera nahi duen lekura, pisuak balantza erabiltzen duen bezala. Erromatar balantza.
2 iz. Orekan ezin egon denak alde batera eta bestera egiten duen mugimendua. Ik. kulunka. Hordiak egiten dituen balantzak. Uhinen balantza.
3 iz. Zodiakoko konstelazioa. (B larriz). Ik. libra 2. Uztai antzeko izar-gerrikoa ageri baita hamabi izar mordorekin: Aharia, Zezena, Bikiak, Karramarroa, Lehoia, Birjina, Balantza, Eskorpioia, Sagitarioa, Kaprikornioa, Akuarioa eta Arrainak; han ikusten nuen guztia batean.
4 iz. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako zazpigarrena, eguzkia Libra konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (irailaren 23tik urriaren 22 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. libra 3.

Aztergaia: balantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa emateko eskatuz: balantzan .

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

balantzaka

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: balantza 1 iz. ‘pisatzeko tresna’. 2 iz. Sin. libra

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper