50535 emaitza bilaketarentzat - [7001 - 7050] bistaratzen.

baltsan
adb. Ipar. Lagunartean, taldean. Otoitza baltsan egitea. Han daudela gizon gazte langileak, aita familiako zaharrak, oro baltsan batzuk besteen galgarri. || Prestuen baltsan dut bizia hobetuko eta gaiztoen artean, halaber, gaiztotuko. Aingeruekin baltsan dugun lauda gure salbatzailea.
Loturak

Aztergaia: baltsan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an ez (erabat) automatikoa; cf. 'elkarrekin, batera' adiera-ñabardurak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baltsa 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

baltsatu1, baltsa/baltsatu, baltsatzen
da/du ad. Ipar. Nahasi. Ezin baltsa daitezkeen gauzak. Infernukoekin baltsatuak, haiekin penetan. Baltsatu zuen bere ahogozoa lur gutxi batekin eta hartaz gantzutu zituen itsuaren begiak. Bereizi izan zuen lur idorra hartan baltsatuak ziren uretatik. Zaldun ala bilau, langile ala arlote, denei ohore zitzaien josteta horretan baltsatzea.
baltsatu2, baltsa/baltsatu, baltsatzen
da/du ad. Ipar. Lokaztu. Zergatik baltsatzen da txerria lohian?
baltseo
iz. Heg. beh. Dantza lotua. Baltseoan dabilena jartzen da pentsamendu horiei leku emateko arriskuan.

Aztergaia: baltseo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: baltse(o) / LurE: baltse(o) / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

dantza lotua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]:  baltse(o): [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

baltzu
iz. Elkartea, bazkuna; bereziki, sozietatea. Merkataritza-baltzuak sortzeko eta desegiteko beharrezkoa da Ministroen Kontseiluaren baimena.

Aztergaia: baltzu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
balutx
1 adj. Balutxistango eskualde historikoan bizi den etnia batekoa, etnia horri dagokiona. Nazionalista balutxak.
2 iz. Etnia horretako kidea. Buruzagi talibanaren guardia pertsonala balutxez osatua da.

Aztergaia: balutx

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-07-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

balutx 3, Berria 2 (“Egun berean, izan ere, Quettako Terrorismoaren Aurkako Auzitegiak atzera bota du presidente ohia aske uzteko eskaera, Akbar Jan Bugti buruzagi balutxaren hilketari buruzko auzian”), Argia (“Gauza jakina da Quettan dagoela. Baina guri ez bezala, berari ez diote ile bat ere ukituko zerbitzu sekretuek”, dio Mengalek, buruzagi talibanaren guardia pertsonala balutxez osatua dela gogoratuz aldi berean”); balutxe 37: Berria 21 (“Balutxeak bi aldetan bizi dira eta zatituta daude. 700 kilometro izango ditu harresiak”), Argia 16 (“Mugako hiriaren paradigma da Quetta, nahikoa da paseotxo bat bere bazarretik horretaz jabetzeko: balutxeak euren kaskete gorriekin; “chitral” izeneko txapel antzekoa daramaten tajikoak; uzbekiar beltzaranak edota mongoliar itxurako hazarak…”); balutxi 7: Berria 3 (“Pakistango Gobernuak, bestalde, hiru buruzagi nazionalista balutxiren bahiketa eta hilketa argitzeko goi mailako batzordea eratu du”), EiTB 4 (“Badira suniak ere eta horien artean hiru minoria bereizten dira: kurduak, arabeak eta balutxiak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

balutxe 1, Berria (“Azeriarrak populazioaren %22 dira, kurduak %8, gilaki eta mazandaraniak %7, luriak %3, ahuazi tribu arabiarrak %3, balutxeak %2 eta turkmenak %1,5.”); balutxi 1, Iñaki Mendiguren (“Indiako Britainiar Inperioaren ipar-mendebaldeko mugan 1890etik aurrera, "errifle eta munizioa tribuen lurraldera sartzeak... erabat aldatu zuen mugako gerraren izaera"50; eta mugaz bestaldeko pathan eta balutxien Mendebaldeko arma txiki modernoen lehenengo hornidura-iturria Indiako britainiar armadei lerroaz bestaldean egindako lapurreta sistematikoa zen bitartean, "kezkatzeko arrazoi gutxi izango zen, gero arma-trafikoa ikaragarri hazi ez balitz Pertsiar golkoan, trafiko hori, Bushiran nahiz Muskaten, britainiar merkatarien esku zegoelarik hasieran"51: hori inperioaren mendekoek”).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. Labayru, Elhuyar, Adorez.

Bestelakoak

Exon.: balutx

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

bamakoar
1 adj. Bamakokoa, Bamakori dagokiona. Bamakoar oihalgilea.
2 iz. Bamakoko herritarra.

Aztergaia: bamakoar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bamakoar (herritarra).

bana
1 banatz. Bakoitzari bat; bakoitzak bat. (Perpausean, bat-i legokiokeen toki berean agertzen da). Edan dezagun beste baso bana. Liburu bana erosi dute. Hiru olerkariek olerki bana eskaini ziguten. Etxe eder bana eman zien. Adiskideei agur bana. Argi bana eskuan eta bihotza zeruan. Denek bana bildu dutenean. Katilu bana kafe. Erdi bana. Laurden bana. || Zaldi banatan etorri ziren. Etxe banatan bizi dira. Arrautzak erreal banan. Egur zama banaren bila. Itzalean, zumar zurien azpitik, lerro-lerro doaz, argi irazeki banarekin.
2 (ehun, mila edo milioi-ren, eskuinean, banatzaileak eratuz). Ik. ehuna; berrehuna... Ehun bana sagar eman digute. Hogeita lau diru-zorro erakarri zituen, bostehun bana dukatekoak.

Esaera zaharrak

Oihan orotan otso bana.

Aztergaia: bana

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

bana izenondo 'distinto, diferente' adierakoa landu da.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan 22 ager.: CatBurg ("hiru persona bana diranak"), Mb 2 ("Hiru Persona banak edo distintoak"), Cb 2 ("iru persona distinto edo bana"), Oe ("bana direala"), Ub ("Aitatasuna, Semetasuna, ta Espiritu Santutasuna gauza bana edo bereziak izanagatik"), Mg ("Konsagrazio banaak edo apartekoak"), Añ 4, CatBus, CatG, Itz 2, Legaz, A, KIkV, Or 2, Gte.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Hiru aldiz agertu da, mende-hasierako 3 Kristau-ikasbidetan, Hirutasuneko pertsonei dagokiela: Kristiñau-ikasbidea ("Irutasun edo Trinidade guztiz Santua Jaungoikoa bera da; iru notin edo persona banak, baña Jaungoiko bakar bat"); B. Garitaonaindia ("Da Jaungoikua bera, Aita, Semia ta Espiritu Santua, iru persona distinta edo banak, baña Jaungoiko egiyasko bakar bat"); Kristiñau dotriñea ("Zegaitik Personak banak edo diferenteak direan, izanarren Jaungoiko egiazko bakar bat").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturriotan: DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bana 'distinto, diferente': DRA eta PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, LurEG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bana-banako: bana-banako erlazioa; bana bertze Ipar. 'batez beste'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz: a) kategoria-adierak: "1 banatz[ailea]. 2 izond. 'desberdina': Jaungoikoa, hiru pertsona banatan bat dena"; b) bana-banako ASren azalpena (ik. beherago), eta c) AS gisa: bana-banaka .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "52.4: "bana-banako" erlazioa ("one to one")" (1995-01-09)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Bana: zubereraz ez ik. Bedera'.

 - [I202]: 'Banaz bertze, 1. Itzulia Bana hitzaren azpisarreran Bana bertze Ipar. 'batez beste' eman zen. Maila berekoa dugu Banaz bertze Nafarroan, eta oso zabaldurik dago (Bortzerrietan, Malerrekan eta Baztanen)'.

 - [E116]: 'AS: bana-banako: bana-banako erlazioa, bana bertze Ipar. 'batez beste'... Hemen zalantza bat baino gehiago dut esaten denarekin: a) kategoria adierari dagokionez bana proposatzen da 'desberdina' adierazteko ('hiru pertsona' banatan'), baina erabilera hori ez da batere arrunta, eta nire ustez, horrek Goi marka behar luke. b) Adibide hori ('hiru pertsona banatan') oso arriskutsua da, horren gibeletik etorriko baitira berehala egun entzuten diren 'bizikleta banatan etorri ziren' bezalakoak (beti 'bakoitza bere bizikletan' esan izan dugun tokian. c) Hurrengo adibidea, 'berezia' esanahia adierazten duena ('liburutegi bana-banakoa zuten') Azkuek, Mogelek eta Erkiagak erabilia da eta, hortaz, uste dut Bizk marka bederen beharko lukeela. Niri behintzat biziki arrotza egiten zait. 'banakakoa'-aren esanahiarekin, oso bitxia egiten zait; biuniboko ez nuke sartuko ez baitugu onartua'.

 - [E116]: 'Hori guztia kontuan hartuta, hau proposatzen dut: bana 1. banatz[ailea] 2. izond. 'desberdina'; bana-banako: bana-banako erlazioa; bana bertze: Ipar. 'batez beste'; banaz bertze: Naf. 'batez beste''.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'bana banatz(ailea) liburu bana ekarri dute; etxe banatan bizi dira; bana-banako: 1. bana-banako erlazioa; 2. 'berezia, hautatua': oso zen liburu-zalea, eta liburutegi bana-banakoa zeukan; mutil hori bana-banakoa da; bana bertze: Ipar. 'batez beste'; banaz bertze: Naf. 'batez beste'; banan, banan-banan, banan-banango Bizk., banango Bizk.'.

bana bertze
adb. Ipar. Batez beste. Bana bertze, pastoral batek berrogeita hamar bat pertsonaia eskatzen ditu. Herri gotorretan, bana bertze, bizitzea errazago da bazterretan baino.

Aztergaia: bana bertze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar. 'batez beste'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "en moyenne [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

bana-banako
1 adj. Kidekoen artean onena, hauta. Bana-banako gazta atera zuen. Mutil hori bana-banakoa da.
2 adj. Banako bati edo multzo txiki bati baizik ez dagokiona. Ik. partikular. Hitz kontuan beti gertatzen denez, bana-banako arazoak maizegi sortu ohi dira.
3 adj. mat. Korrespondentziez mintzatuz, lehen multzoko elementu bakoitzari bigarren multzoko bat bakarra, eta alderantziz, dagokiona. Ik. biuniboko. Bana-banako erlazioa. Hotsen eta letren bana-banako egokitasuna.
Loturak

Aztergaia: bana-banako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bana-banako erlazioa.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

arauak jasotako adieraz gain, beste bi ere aipatzeko eskatuz: "2 'berezia': oso zen liburu-zalea, eta liburutegi bana-banakoa zeukan. 3 'banakakoa': etorri ziren bana-banako zerrendan, bakoitza bestearen atzetik"; eta arautuaren sinonimo gisa: biuniboko .

banabar
iz. naf. Babarruna.

Aztergaia: banabar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. baberrun / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Naf.

Forma baten adiera(k)

babarruna.

banadio
iz. kim. Mea eta harri askotan agertzen den metal zuria, altzairu bereziak egiteko erabiltzen dena (V; zenbaki atomikoa, 23).

Aztergaia: banadio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

banadio: I. Irazabalbeitia (“Honela manganesoa eta banadioaren moduko metalak sufre eta kloro ez-metalen azpian kokatzea baztertu zen”). // Ez dugu aurkitu ap. OEH.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

banadio: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: V.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

banadio: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Erdaretako formak

ik. Le Petit Robert: «vanadium [...] de Vanadis, divinité scand.»

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak eta Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

banaezin
adj. Ezin banatuzkoa. Nazioaren batasun banaezina.

Aztergaia: banaezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

banagailu
iz. Zerbait banatzen, sakabanatzen edo bereizten duen gailua edo tresna. Ikasgela bakoitzean, halaber, gel banagailu bat eta desinfektatzailea eta papera egonen dira.

Aztergaia: banagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh146 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu banagailu formarik.

banagailu 142: Consumer, Laneki 141.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu banagailu formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: banagailu (distribuidor; repartidor) (TN).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta jasotzekoa izan liteke.

banaka
1 adb. Bakoitzean bat bakarra. Ik. banan-banan; bat-banaka; bederazka; banazka. Banaka atera ziren. Banaka, binaka edo taldeka. Banaka jarri. Nahiz guztiak batean, nahiz banaka salduz. Nork bere zatia banaka itzuli duelarik.
2 adj. pl. Urriak, bakanak. Emakumeak eta herrian zeuden gizon banakak. Euskaraz bakarrik egiten duten euskaldun banakentzat. Argitara eman dituen artikulu banakak. Elurrez zuritutako zuhaitz banaken inguruan.

Aztergaia: banaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: banaka-banaka, banakaren bat, banakaren batzuk, banaketan .

banaka batzuk
zenbtz. Bakarren batzuk. Ik. banakaren batzuk. Ile banaka batzuk urdindu zaizkio. Nolanahi ere, banaka batzuk baino gehiago dira. Sagarrak ebatsi dituzte, ez dira gelditu banaka batzuk baizik.
banaka-banaka
adb. Presoak egunero ateratzen zituzten, banaka-banaka txandan, kartzelak bere inguruan zeukan plaza batera. Hasi ziren herritik ere gazteak, banaka-banaka, Bilboko lantegietara joaten.
Loturak

Aztergaia: banaka-banaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 25 (II.2.b): "Marrarekin idaztekoak [dira (...)] apurka-apurka moduko bikoiztapenak (bi osagaiek atzizki berbera): tarteka-tarteka, banaka-banaka; launaka-launaka; aldian-aldian, ezarian-ezarian; egunero-egunero; astero­-astero; emeki-emeki, polito-polito, astiro-astiro. Ikus AAAren 1. atala".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

bikoiztapenak: sasi-amreditak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

banaka sarrerari dagokion azpisarrera.

banakako
adj. Banaka gauzatzen dena; banakoari dagokiona. Eskuz Banakako Txapelketa. Banakako logelak. Salaketak banakakoak izango badira ere, elkartekoek berek lagunduko diete kaltetuei eman beharreko pausoak ematen. Banakako azterketa.

Aztergaia: banakako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

banakaren bat
Bakarren bat. Etxerik gehienak hondatu ziren arren, banakaren bat gaur ere aurkitzen da oraindino.

Aztergaia: banakaren bat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bat: -en bat.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

banaka sarrerari dagokion azpisarrera.

banakaren batzuk
Bakarren batzuk. Ik. banaka batzuk. Asko, edo hobeto esateko, banakaren batzuk ez beste guztiak, sakramentu hori gabe bizi dira.

Aztergaia: banakaren batzuk

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS: banakaren batzu(k)

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

batzuk.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

banaka sarrerari dagokion azpisarrera.

banakari
1 iz. g. er. Banatzailea.
2 iz. g. er. Administratzailea.

Aztergaia: banakari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

banatzailea.

banakatu, banaka/banakatu, banakatzen
1 da/du ad. Banandu, bereizi. Berehala banakatu ziren, David basorantz, eta Saul bere herrira. Jainkoak bat egin zituenak, gizonak ezin banakatu ditzake.
2 da/du ad. Sakabanatu.
3 du ad. Banatu.

Aztergaia: banakatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

banaka(tu), banakatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

banakatze
iz. Banantzea, bereiztea.

Aztergaia: banakatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

banaketa
iz. Banatzea, bereziki (zati) bana ematea. Ik. partiketa 2. Sari banaketa egin. Irabazien banaketa. Ur-banaketaren auzia. Eraikinaren lau hormak izan ezik, estalkia eta barne-banaketa guztiak egurrez egiten ziren.

Aztergaia: banaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Begiratu dira 'aditibo' adierako aditibo, batuketa-, batukor, emendailü, emendatzeko, eransgarri, eraskor, gehigarri, gehikor, gehitzaile; eta 'distributibo' adierako bana-, banakari, banaketa, banaketazko, banakor, banatzaile, banatze-, distributibo eta zatikari.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

banaketa-lege EB 1 (MEIG: "Banaketa-legea aurkitua balego, arrazoia ere agerian legoke, noski").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira banagarri 1 (Irakaskuntza ertainen erreforma: "Berreketa eta erroketa banagarriak dira, biderkadura eta zatidurari dagokionean"); banaketa- osaerako 3 (Zabal: "Produkzio funkzioa posibilitate teorikoen deskripzioa izatea, eta esan honetan finkatuz errentaren banaketa legeak fundatzea"; Elhuyar Fisika eta kimikazko ariketak: "Banaketa-legea: Solutu bat harremanetan dauden bi disolbatzaile nahastezinen artean banatzen denean, disolbatzaile desberdinetan dagoen solutuaren kontzentrazioa, solutuak bi disolbatzaile horietan dituen disolbagarritasunaren proportzionala da [...] Erlazio hauen balioari banaketa-koefiziente esaten zaio"); banakor 1 (Matematika 8: "Beraz, batuketa ez da banakorra biderkaketarekiko"); banatze- osaerako 7: banatze-propietate 5 (Matematika 8: "Biderkaketaren batuketarekiko banatze-propietatea: biderkaketatik batuketara pasatzeko propietatea ; biderkagaiak batugaiak banan-banan hartzeko ahalmena"; "Biderkaketaren propietate honi banatze-propietatea esaten zaio, biderkaketak batuketaren gai guztiak hartzen bait ditu hurrenez hurren"; "Aipaturiko banatze-propietate hau N multzoko elementu guztientzat gertatzen da"; "Banatze-propietatearen formula"; "biderkaketaren banatze-propietatea") eta banatze-lege 2 (Irakaskuntza ertainen erreforma: "Batura bat zenbaki batez biderkatzerakoan, edo alderantziz, aplika daiteke banatze-legea "; "Batura bat zenbaki batez zatitzerakoan, banatze-legea aplika daiteke"); batukorki 2 (Estatistika deskribatzailea: "Puntu bakoitzerako [form] eta puntu guztientzako [form] hodeiaren baterako inertzia batukorki deskonposatzea, Pitagoras-en teoremaren aplikatzeaz zuzenki eratortzen delarik"; "Era berean, hodeiaren baterako inertzia batukorki deskonposatzea, 'Pitagoras-en Teorema Espazioan' aplikatzeaz zuzenki eratortzen da"); distributibo 1 (Helduen alfabetatzerako programazioa: "nahiz... nahiz distributiboa / Bihar (nahiz) zinera nahiz afaltzera joan gintezke"); gehigarri 5 (J.M. Angulo: "Uger kentzaile hoiek aipatu ditugun egokitasunak dituzten arren, elektronikako Kits-ak egiten dituzten zenbait enpresa nagusik, ohar hau egiten dute muntaia aurrez erosleak zirkuituak soldatzean ezelako pasta nahiz gehigarrik erabilten badu, galdua duela edozein garantia"; K. Bizkarra: "Oso noizbehinka erabil daitezkeen kontserba bakarrak etxean gehigarri kimiko, gatz eta azukre gabe eginikoak dira"; "sustantzi kimiko edo gehigarriz ematen zaie zaporea"; Kontsumoari buruzko hezkuntzarako proiektuak...: "Merkatuan salgai dauden mermeladez baliatuz, etiketen azterketa egin genuen [betetzen diren ala ez arauak, osagaiak, gehigarriak...]"; Txill Jendeak eta Bizilekuak: "esnea ontzi haunditara isurtzen du, gehigarri bat erasten gatzatzen laguntzeko"); gehitzaile 1 (P. Esnal: "aurtzaroko elebitatea, aztarokoa eta helduarokoa; elebitate gehitzailea eta kentzailea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

a) 'aditivo' adierakoak: aditibo : AB38 1, HiztEn (Kim.: Substantzia bati, haren ezaugarriak hobetzeko edo ez dituenak hartzeko eransten zaion substantzia), Euskalterm 5; batukor : AB38 1, Euskalterm 2; emendailu : HiztEn-LurE (zerbaiti emendatzen edo gehitzen zaiona); eransgarri : HiztEn (erants daitekeena); gehigarri : DFrec 1, AB50 1, HiztEn (zerbaiti, oinarrizko denari bereziki, gehitzen zaiona / eranskina / ik. aditibo), LurE (gehitzen duen zera / eraskina), Euskalterm 6; gehitzaile : HiztEn (gehitzen duena); b) 'distributivo' adierakoak: banakari : HiztEn (administratzen duena / banatzailea); banaketa- : Euskalterm 2; banakeztazko : Euskalterm 1; banakor : AB38 5, HiztEn (mat.: A multzo batean definitutako ^ eragiketaz esaten da, multzo berean definitutako T beste eragiketa batekiko, baldin a ^ (b T c) = (a ^ b) T (a ^ c) betetzen bada), Euskalterm 2; banatzaile : HiztEn (banatzen duena / barreiatzailea / hizkl.: zenbakizko adjektiboei -na atzizkia erantsiz sorten den hitza, banaketa-zentzua duena / hizkl.: Distributiboa), LurE ( barreiatzailea / zerbait banatzen duen pertsona / gram.: zenbatzaile zehaztuei -na atzizkia erantsiz sorten den hitza, banaketa zentzua duena), Euskalterm 2; banatze(-) : AB38 9, Euskalterm 2; banatze-propietate : AB38 11; batze-modu : AB50 1; distributibo : DFrec 1, AB50 1, HiztEn (hizkl.: distributiboari dagokiona / koordinazio distributiboa ahalbidetzen duen juntagailuez eta honela elkartutako perpausez esaten da).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

a) aditivo/additif formen ordainak beste hiztegietan: aditibo : HiruMila (mat.), ElhHizt (kim.); batukor : HiruMila (mat.), ElhHizt (mat.); gehigarri : HiruMila (aditivo; kim.: adicional), ElhHizt (kim.), Lur EF/FE (additionel), PMuj DVC (geigarri: aumentativo, aumentable, adicional, aditivo, supererogación ??), Casve EF // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA; b) distributivo/distributif formenak: banakor : HiruMila (mat.), ElhHizt (mat.), PMuj DVC; distributibo : HiruMila (oración; numeral), ElhHizt (hizkl.); banatzaile : ElhHizt (hizkl.), PMuj DVC: izenorde banatzaileak (AS: pronombres distributivos) // Eta beste hauek: ElhHizt: banakari (hizkl. ), banatze-lege (mat. ley distributiva) // PMuj DVC: banakortasun (distributividad) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdaretako formak

a) Erdal aditivo / additif formen ordainak: HiruMila: 1 mat. batukor, aditibo; 2 mat gehigarri, eransgarri; 3 aditibo // ElhHizt: 1 gehigarri, eransgarri; 2 mat. batukor; 3 kim. gehigarri, aditibo // Casve FE: emendailü, emendatzeko // PMuj DCV: geigarri, eransgarri // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, T-L LBF; b) Erdal distributivo / distributif formen ordainak: HiruMila: 1 ling. distributibo; 2 mat. banaketa-, banakor // ElhHizt: 1 ling. banakari, distributibo; 2 ling. banatzaile; 3 mat. banakor, (hitz-elkarteetan) banatze- // Casve FE: zatikari // HaizeG FB: banatzeko // PMuj DCV: banakor, banatzaile; ley distributiva: bana-lege // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, T-L LBF.

banaketan
adb. Gutxitan, bakan.
Loturak

Aztergaia: banaketan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

banaka sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

gutxitan, bakan.

banako
1 bana-ren izenlaguna. Esaldi banako ahapaldiak.
2 adj./iz. Banakakoa, bakarkakoa. Gaixorik zeudenak banako geletan bereiziak zeuden. Banakoa kantatzeko. Banakoa dantzari zaharrenak dantzatu zuen.
3 iz. Multzo zenbakarri bateko banakako elementuetako bakoitza. Ik. unitate. Mota bakoitzeko banako guztiak. Euzko Gogoa-ren datorren banakoan. Gizakume bakar bati, banako hutsari hitz egiten diozunean. Gizarte bateko kultura banakoak.
4 iz. Banakoen zifra. Ik. unitate 3. Zifren kokapenaren balioa: banakoa, hamarrekoa eta ehunekoa.

Aztergaia: banako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

banakoen zifra
iz. Zenbaki baten eskuin muturreko zifra. Ik. banako 4; banakoen digitu.
banakor
adj. mat. Aritmetika-eragiketez mintzatuz, beste eragiketa batekiko banatze lege hau betetzen duena: a · (b + c) = (a · b) + (a · c). Biderketa banakorra da batuketarekiko.

Aztergaia: banakor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-01-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu banakor eta batukor formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

banakor 2, Elhuyar ("Egitura C-ren baitan: Propietate hauetatik zera ateratzen dugu, baldin eta C zenbaki konplexuen multzoa bada, [0,0] ezik, [C,.] bikotea talde abeldarra da. Eta, horretzaz gainera, biderkaketa batuketarekiko banakorra denez gero, [C, +, .] "gorputz abeldarra" dugu"); batukor 1, PsikolSoz ("Hemen, ikuskera batukorrean ez bezala, nortasun-bereizgarriek harreman dinamikoak dituzte elkarren artean, halako moldez non haietako bat aldatzeak eragina bait du besteetan"); batukorki 2, K. Fernandez ("Era berean, hodeiaren baterako inertzia batukorki deskonposatzea, "Pitagoras-en Teorema Espazioan" aplikatzeaz zuzenki eratortzen da", "...hodeiaren baterako inertzia batukorki deskonposatzea, Pitagoras-en teoremaren aplikatzeaz zuzenki eratortzen delarik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

banakor : AB38 10 (hauetan 3 kanpo-eragiketa b.; 1 saretxo b., eta 1 b. propietate), HiztEn (Mat.), Euskalterm 2 (hauetan 1 distributibo eta banatze- sinonimoarekin; eta 1 termino b.); banakortasun : Euskalterm 1 ('distributividad'); batukor : AB38 3 (hauetan 1 barne-lege b., 1 talde b.), Euskalterm 2 (hauetan 1 morfema b.; 1 propietate b.: batugarritasun propietate sinonimoarekin); batukortasun : Euskalterm 2 (hauetan 1 gehikortasun sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE // a) 'distributivo' itzulitako beste hauek: banaketazko : Euskalterm 1 (b. koordinazio: coordinación distributiva); banatze- : AB38 29 (hauetan 20 b.[-]propietate), AB50 1, Euskalterm 2 (hauetan 1 b.-lege); banatzaile : Euskalterm 3 (hauetan 1 proposizio koordinatu b. eta 1 oinarri espazio-b.); banaketa- : Euskalterm 2 (hauetan 1 b.-justizia, b.-espazio); batze- : AB50 1 (b.-modu: aplicabilidad distributiva); distributivo : AB50 1; banagarritasun : AB38 1 ('propiedad distributiva'); b) eta 'aditivo' itzuliak: aditibo : Euskalterm 2; batuketa- : Euskalterm 1 (b.-lege); batukor : AB38 3, Euskalterm 2 (hauetan 1 morfema b.; eta 1 propietate b.: batugarritasun propietate sinonimoarekin); gehigarri : AB38 11, AB50 1, Euskalterm 8 (hauetan 4 aditibo sinonimoarekin, eta 1 elebitasun gehigarri: bilingüismo aditivo); gehitze- : Euskalterm 1 (gehitze-erregela).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

banakor : HiruMila (1 fácil de separar; 2 Mat. distributivo, -va), ElhHizt (Mat. distributivo, -a), EskolaHE (Mat. lege banakorra), Casve EF (séparable), PMuj DVC (distributivo); banakortasun : HiruMila: (Mat. distributividad), PMuj DVC (distributividad); batukor : HiruMila (Mat. aditivo, va), ElhHizt (Mat. aditivo, -a); batukortasun : HiruMila (Mat. aditividad) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal distributivo, -a / distributif, -ive formen ordainak: HiruMila: 1 Ling. distributibo; 2 Mat. banaketa-, banakor // ElhHizt: 1 Ling. banakari, distributibo; 2 Mat. banakor, (hitz-elkarteetan) banatze-; Ling. banatzaile; ley distributiva: Mat. banatze-lege // XarHizt: (Gram.) banatzaile // Casve FE: zatikari // HaizeG FB: banatzeko // PMuj DCV: banakor, banatzaile; ley distributiva: bana-lege // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, T-L LBF; b) eta erdal aditivo, -a / additif ,-ive formenak: HiruMila: 1 Mat. batukor, aditibo; 2 Mat. gehigarri, eransgarri; 3 aditibo // ElhHizt: 1 gehigarri, eransgarri; 2 Mat. batukor; 3 Quím. gehigarri, aditibo // XarHizt: gehigarri, emendagailu // Casve FE: emendailü, emendatzeko // PMuj DCV: geigarri, eransgarri // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, T-L LBF.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

biderkaketa banakorra da batuketarekiko; ik. eragiketa banakor

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Mat.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: ZTHB-HB bateratzea - Osoko Bilkura (2015-11-27): banakor izond. Mat. // distributibo 1 izond. Hizkl. Sin. banatzaile. 2 izond. Mat. Sin. banakor.

banakotasun
iz. Banakoa denaren nolakotasuna. Haur bakoitzaren banakotasuna errespetatu egin behar da.

Aztergaia: banakotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

banakuntza
iz. Banatzea, bereiztea. Hinduen ikuspegitik, batasuna hondatuta geratu zen Pakistanen banakuntzarekin.

Aztergaia: banakuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

banalerro
iz. Zerbait bereizten edo banatzen duen lerroa. Isurialdeen banalerroa. Iparraldean, muino batzuek ezkutatzen diote Aturri ibaia, Biarnoko herri anaiarekiko banalerroa.

Aztergaia: banalerro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazio-oharrak, s.u. dibisoria.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-lerro.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'banalerro. Adibide argigarriren bat jarriko nuke, bestela ilun gelditzen baita: isurialdeen banalerroa'

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'OK'.

banalizatu, banaliza, banalizatzen
du ad. Zerbaiti garrantzia kendu, zerbait hutsal bihurtu. Ik. hutsaldu. Garai batean zuen garrantzia galtzeraino banalizatu dute musika.

Aztergaia: banalizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): banalizatu 26: Elkar (“Alta, irakurleak ez du kausituko urtean zehar agitu diren gertakari nagusien kronika objektibo bat, baina etengabe topatuko ditu begi-kliskak eta hitz-erdiak, debekuaren marra horia doi-doia hunkitzen duten eguneroko hitzen eta ekintzen aipuak, matxinada banalizatzeko asmatu kodeak…”), Berria 19 (adib.: “Alargunak zubia hartu zuen hizpide, eta Laboak urte luzez zubi bat izaten jarraitzea nahiko lukeela azpimarratu, eta bere obra ez dadila inoiz banalizatu”), Jakin (“Idazleok etsai, idazleok, argazkiz. Gure irudian ez da ageri geure lana, lanarekiko daukagun distantzia baizik (kopetilun edo barrez, ustetsua ala ezaxolatua, zimur bera da funtsean), hots, bat egiten dugu bisitariarekin, irakurlea ikusle bihurtzen dugu, hari so gu ere, magnifikatuak (hara, Susako estandean dagoen hori ez al da Elkarreko estandean daukaten argazki horretakoa? Saltzailea zela uste nuen...) eta aldi berean banalizatuak”), Argia 5 (adib.: “Hori egingo banu nire marrazkiak banalizatuko lirateke, eta nik nire sinesgarritasuna galduko nuke”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: banalizatu 4: Herria (“Bestela galdüko da eta hilen, Grezia zaharreko tragedia hil zen bezala, Euripides batek banalizatü züalarik”), Berria (“Dena sinplifikatu, nahastu, distortsionatu eta banalizatu nahi du Inperioak, moldeko bizimoldea eskainiz, eta bakoitzaren nortasuna ergelkeria orokor eta lauso batera ekarriz, tolerantziaz mozorrotutako indiferentzia orokor bat proposatuz”), Itxaro Borda (“Bere maskara berriaren atzean halaber maite zuen, karrikan auto trikolorean edo banalizatuan zebilenean Kerguelen komisarioaren soaren gurutzatzea.”), Joxe Azurmendi (“Intelektualki estupidokeria bat izateaz gain, deritzo Rortyk, holokaustoaren eta XX. mendeko biktima guztiekiko fribolitate bat da moralki, tragedia hori dena fikzioen historia batean banalizatuz”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu banalizatu formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es banalizar / fr banaliser: Elhuyar: hutsaldu, ezereztu / NolaErran: ohiko bilakarazi – arrunt bilakarazi – biziki hedatu – orokortu; arrunt bilakatu – hedatu / Zehazki: banalizatu, hutsaldu / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ondo osatua eta hedatua; gutxienekoa betetzen du eta badirudi proposatu diren ordainek ez dutela testuinguru guztietarako balio.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

banalizatu, banaliza, banalizatzen.

Aditz-erregimena

da/du ad.

banalizazio
iz. Hutsaltzea, garrantzia kentzea. Sexua: sakralizaziotik banalizaziora? Gaur egun etxe gehienetan dozenaka kanal jasotzen dira; horrek kanalen arteko lehia eta edukien banalizazioa ekarri ditu.

Aztergaia: banalizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh32 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 32 (Argia 8, Berria 10, Deia 2, EiTB 2, Elkar 1, Jakin 5, UEU 4); ETC 93.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm:

Erdaretako formak

es banalización; fr banalisation: Elhuyar: s.f. hutsaltze, ezerezte la cuestión es que hay una banalización enorme de la música: kontua da musikaren hutsaltze izugarria dagoela / Adorez: 0 / Labayru: 1 s.f. hutsaltze. No entiendo la banalización de lo ocurrido: Ez dut ulertzen gertatu diren gauzen hutsaltzea / NolaErran: ohiko bilakatze – arrunt bilakatze le maire a fait savoir qu'il n'accepte pas la banalisation de la drogue parmi les jeunes; auzapezak jakinarazi du ez duela onartzen droga gazteen artean ohiko bilakatzea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

3Gutxienekoa betetzen du, baina badugu hutsaltze arautua ere. Sartu eta ‘Hutsaltzea’ gisa definitu.

banaloria
iz. g. g. er. Handiustea, harrokeria. Hori da egia, banaloriaren kea suntsiarazten duena.

Aztergaia: banaloria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "banaloria, banaloriatsu: zergatik baztertu hitz hauek? Gaur gutxi erabiliak izan arren, lehenago asko erabiltzen ziren eta, orduko girorako beharrezkoak dituzkegu. Aski litzateke Zah. g.g.e. erantsi eta sartzea".

 - [E116]: "bai, adibide asko daude eta sartu behar dira biak (banaloria- kasuan ez da zalantzarik), XK-k aipatzen duen markarekin".

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): "biak sartu g.g.er. markarekin".

banaloriatsu
adj. g. g. er. Harroa, buruiritzia.

Aztergaia: banaloriatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "banaloria, banaloriatsu: zergatik baztertu hitz hauek? Gaur gutxi erabiliak izan arren, lehenago asko erabiltzen ziren eta, orduko girorako beharrezkoak dituzkegu. Aski litzateke Zah. g.g.e. erantsi eta sartzea".

 - [E116]: "bai, adibide asko daude eta sartu behar dira biak (banaloria- kasuan ez da zalantzarik), XK-k aipatzen duen markarekin".

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): "biak sartu g.g.er. markarekin".

banan
adb. Banaka. Ikusi behar ditugu gaur, banan eta astiro, Eliza honetako gauzak.

Aztergaia: banan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: banan-banan.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "52.4: "banan-banan" sartu"" (1995-01-09)

banan-banako
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, banan-banako-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bana-banako].

Aztergaia: banan-banako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: personalizado.

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. bana-banako.

banan-banan
adb. Banaka. Banan-banan ikusiz. Ez noa banan-banan guztien berri ematera. Aipaturiko gauzak banan-banan azalduko ditugu.
Loturak

Aztergaia: banan-banan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

banan-banango
adj. bizk. Bana-banakoa.
Loturak
banana
iz. Bananondoaren fruitua, luzarana, azal horia eta mami zurixka eta irintsua dituena. Banana azal batekin irrist egin zuen.

Aztergaia: banana

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: banana (F), bananondo (L): Musa paradisiaca.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

banandu, banan/banandu, banantzen
da/du ad. Bereizi. Euskaldunak elkarrengandik nahi dituztela banandu. Adiskide biak banandu zirenean. Haurrak banandu egin ditu maisuak. Emaztearengandik banandu berria zen.

Aztergaia: banandu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

banandu, banan(du), banantzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

banandu, banan(du), banantzen

banango
adj. bizk. Banakakoa, banakoa.

Aztergaia: banango

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-02-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

banango 4 aldiz ageri da, B: KIkV ("Nora joango da gure arimea banango epaikunde-ostean?", "Banango epaikunde-ostean gure arimea edo inpernura edo garbitokira edo zerura joango da; berak irabazi dauanez"), EusJok ("Proba zarratu dabe Gerniken eiteko, erridien lepoak osatu orduko; banango idiekaz erridien kontra, arri nagosi eta akulari bana", "Sartu dire goizian banango idiok, egin ditue arek al dituen markok; gure izen dabe artu arri ori sarran, indar gitxi dauke ta beti ausietan"); OEH argitaratuan, gainera, msOñ; eta 'excepcional' adierako banango 1 (EgutAr 1957) eta banan-banango 2 (Ag AL, Ayerb EEs 1915).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

4 aldiz jaso da banango , B: KIkV (OEHko testuinguru beretan); F. Belaustegi in Euzkadi 1931 ("Augaitik, Euzko-Araudija Uzkurtzalez zuzenetsi dauanak Uzkutz osua bere banango biarkun eta gusti adiraldu beti"); G. Barandiaran ("haren sistemagintzaren ordez bizkizunen eta banango somakizunen azterketa hobetsiko du") eta banan-banango 2 aldiz, B, izlag. eta iz. gisa: B. Larrakoetxea ("nireak egin dau papel onetakoagaz: nire neure onerako batu izan dodan ondasuntzarraren banan-banango azalpena dakar"); F. Belaustegi in Euzkadi 1930 ("Ostian, dantzarijak banan-banangua Gotzañak ikusi eikian bikainki ta txairo egin eben").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu banango forma aurkitu ohiko iturrietan: DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

banango forma eman dutenak: DRA (raro); PMuj DVC (banango zenbaki 'número singular'). Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. banako.

bananondo
iz. Fruitutzat banana ematen duen landare handia, hostoak zatituak eta loreak mordoetan dituena (Musa paradisiaca). Bananondoa ipurdiko altsumatik eta pikondoa adarretik, erraz asko ugaltzen dira.

Aztergaia: bananondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Musa paradisiaca.

banantze
iz. Bereiztea. Dibortzio edo banantze kasuetan, epaileek esandakoa bete behar dute bi aldeek. Anaxagorasen kosmologiaren arabera jaiotza eta heriotza ez dira ezer, gauza guztiak nahaste eta banantze prozesuen ondorioak baitira, eta suntsitu ondoren itzultzen dira osatu ziren materiara.

Aztergaia: banantze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

banantze 8: Uxua Larretxea 4 (adib.: “Arrazoi horiek medio, dibortzioak eta banantzeak oso gatazkatsuak izaten ari dira etxebizitzari dagokionez”), Julen Nafarrete 2 (adib.: “Dibortzio edo banantze kasuetan”), Berria (“Banantze ia denak, %95, dibortzioak izan ziren”), EiTB.com (“Euskal Autonomia Erkidegoan, 3.566 dibortzio eta banantze izan ziren”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: banantze : Berria 9 (adib.: “Estatistikek banantze eta dibortzio kopuruaren etengabeko gorakada erakusten digute”), Andres Urrutia 9, Asisko Frantzizko, Karlos Zabala, Agustin Otsoa 2, Aingeru Epaltza 4, Aritz Gorrotxategi 2, Harkaitz Cano...

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Ongi eratua da

ongi eratua eta erabilia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura-OHJP (2016-07-22): banantze

banarazi, banaraz, banarazten
du ad. Banatzera behartu. Bere erreinuko bazter guztietan banarazi zuen egin nahi zuen gauzaren berria.

Aztergaia: banarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

banarazi, banaraz, banarazten. du ad.

banarazte
iz. Banatzera behartzea.

Aztergaia: banarazte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

banasta
iz. Heg. g. g. er. Otarrea.

Aztergaia: banasta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

banasta 1, Ag G ("Ara emen _zion_ bi banasta, berri berriak, lanerako..."); ik. OEH argitaratuan gainera lekukotasunik gabeko banasta-laineko (AS), banastatxo // Ez dugu manasta formakorik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

banasta 5, Txondorrak (adib.: "Ba paliakin eo bestela sesto ero banasta txikixakin", "burdira kargatzen, ba, eo paliakin eo banastiakin"); banastakada 1, Txondorrak ("dana be igual ixengo san banastakada bat, ero, bi ero, ori atzeneko ondarreko sea ixate san da"); ez dugu manasta formakorik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez eta 'banasta' itzulitakorik ere.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

banasta : F. Altube Murgia (13 ager., eta banastaka 2: 51. or.); banastagintza : Alustiza Lihoa (162: "Banastagintzan eman omen zituen honek ere bere azken urteak"), F. Altube Murgia (ik. 124-125, eta banastagile 2: 125. or.)

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

banasta : DRA (cesta muy pequeña [en castellano banasta es cesto grande]); PMuj DVC (G cesta muy pequeña); banasta-laiñeko : DRA (B-mond cestos anchos en que se lleva la vendeja a la plaza); PMuj DVC (banasta-laineko: B cesto ancho para llevar la vendeja a la plaza); manasta : DRA (B-el banasta, cesto que se lleva al hombro); PMuj DVC (B banasta, cesto, canasta) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es banasta formaren ordainak: manasta : HiruMila; otarrandi : ElhHizt, HiruMila; otarre , otzara : PMuj DCV; saski : PMuj DCV; saski handi : ElhHizt; zaran , zare : PMuj DCV // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, Vox es-eu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Euskalkia baino eremu mugatuagokoa

euskalkia baino eremu mugatuagokoa da, dirudienez (Gipuzkoako Bizkaiera edo), baina oso arraunta eremu horretan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk. (Gipuzkoakoa, dirudienez).

Forma baten adiera(k)

otarrea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: 'Hitz hori nik ere askotan entzun dut, Atxondo, Elorrio, Zaldibar, Ermuan, beraz, Durangalde Ekialdean, Debarroaren mugakoetan. Beraz, Debarrokoa jarriko nuke. Dena dela, otarre mota bat da gehiago niretzat, hots, 'otzara zabala',gaur egun gutxi erabiltzen dena. DRAEn ere agertzen da, bestalde. Niretzat 'otzara' mendebaldeko 'otarre'ren aldakiarekin aski da'.

 - [E116]: 'banasta 'otarrea'. Adibide bat bakarrik du OEHn, Garoa-n. Baina EEBSn badira lau adibide, autore berarenak, bizkaierazko testu batean (Olañeta-Urkiola). 'Heg' markarekin jartzea proposatzen dut'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'banasta iz. Heg. g.g.er. 'otarrea''.

banatu, bana/banatu, banatzen
1 da/du ad. Barreiatu, zabaldu, sakabanatu. Haren izena munduan banatzeko mandatua. Jainkoaren legea banatzen. Gaiztakeria banatzen eta ereiten. Banatu ez zenuen tokian biltzen duzula. Ospea banatu. Usain txarra banatu. Kea bezala banatu. Lurreko egitekoek aise banatzen dute bihotza. Hegazkinaren zatiak hara eta hona banatu dira.
2 da ad. Bereizi. Lau aldratan banatu ziren. Arnasestuka banatu ziren beren etxeetara. Bere emazteagandik banatua.
3 da/du ad. Banakoetan zatitu. Gatza hiruna kiloko zorroetan banatu. Bat bitan banatu. Bi partetan banatua. Bi klasetan banatu zituen euskalkiak: ahozkoak eta idatziak. Hamalau bertsoak bi lauko eta bi hirukotan banatuak. Ez baita aski hitzak lerro-lerro banatzea.
4 du ad. Zerbaiten zati bana zenbait laguni eman edo zenbait tokitan ezarri. Bere ondasunak behartsuen artean banatuz. Ez dut esango aberastasun horiek ongi banatuak daudenik. Hirugarren saria bost talderen artean banatu zen. Kostaldeko portuen artean ontziak banatuz. Lana banatu.
5 du ad. Desegin, hautsi; gogorki jo. Zuzitu, banatu, birrindu eta itsasora jaurtiko nituzke nik hirurok. Txakur horrek, makilaka banatu arren ugazabak, ez du haginik erakutsiko.
Ohiko lexiak

Aztergaia: banatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

banatu, bana(tu), banatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

banatu, bana, banatzen

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper