50535 emaitza bilaketarentzat - [7101 - 7150] bistaratzen.

banpez
adb. Ipar. Bat-batean.

Aztergaia: banpez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

onomat.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

bat-batean.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "atea banpez hetsi du. Bainan ere: eliza banpez betea zen, bete betea zen [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

banpiro
1 iz. Animalien odola xurgatzen duen saguzarra (Desmodontidae fam.).
2 iz. Sineskerien arabera, gauaz hilobitik irten eta bizidunen odola xurgatzen duen hila. Garai horretan hainbat izurritek jo zuten Venezia, eta horien erruduntzat banpiroak jotzen zituzten.

Aztergaia: banpiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Fam. Desmodontidae.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

bi adiera jasotzeko eskatuz: iz. 1 Fam. Desmodontidae. 2 'odol-xurgatzailea'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bantu
1 iz. Kamerundik Hegoafrikara hedatzen diren zenbait herrik osatzen duten talde etnikoko kidea. Bantuen ohiturak.
2 adj. Talde etniko horretakoa, talde etniko horri dagokiona. Komunitate bantuen hezkuntza.
3 iz. Etnia horiek erabiltzen dituzten hizkuntzek osatzen duten familia. Afrikako ekialdean oso zabalduta dagoen bantu-familiako hizkuntza da swahilia.
4 adj. Hizkuntza-familia horretakoa. Osagarri bikoitzeko perpausak nahiko arruntak dira Afrikako hizkuntza bantu askotan.

Aztergaia: bantu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-02-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak erabakitzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: 'bantu | H: Onomastika batzordeak erabakitzekoa'.

 - [I202]: 'bantu (Azkue Bibliotekak eskatuta, 1996ko martxoaren 15eko batzorde bilkuran erabakia)'.

 - [E116]: 'Onomastika batzordeak erabakitzeko da'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'OK'. // 190. arauan jasoa.

baño
zenbtz. Ipar. eta batez ere bnaf. adkor. Batto, bat bakarrik. Ik. batño. Hemeretzi partida jokaturik baño ere galdu gabe.

Aztergaia: baño

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ño.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. (batez ere BNaf.).

Forma baten adiera(k)

batto, bat bakarrik.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bat, bat-ño [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

bao
iz. eraik. Horma bateko hutsunea, ateak edo leihoak egiteko irekitzen dena. Fatxada guztietako baoak berdin-berdinak dira.

Aztergaia: bao

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira 14 bao (eta baotxo): P. Iztueta 11 (adib.: "Iparraldeko fatxada harlanduzkoa da; goiko aldean jadanik mainela galdu duen bao erdibitu bat ikusten da"); SEIE ("Lehenik kalostra daukagu teilategalaren ordez; neurri itzeleko pilastrak, pisu bat baino gehiago egiten dutela, okuluak, erdiko baoaren enkoadre hautsia"); UZEI ("Luzeroa. Sin.: Sabaileihoa; Argizuloa. Kristalez itxitako baoa estalki batean, jeneralean isurkiaren arrasean geratzen dena"); I.A. Berriotxoa ("bao gehiago dago goiko solairuetan #mdash# ez bait dira jadanik defentsarako edifizioak"), eta 3 baogune : UZEI 2 ("Erromanikoarekin alderatuz, masak baino garrantzi handiagoa izango du baoguneak", "Horma-pinturak, erromanikoan zuen garrantzia galdu egiten du gotikoan, baoguneak ugaritu egiten bait dira"); I.A. Berriotxoa ("Sarrerako ateak, dobelaje handiko arkuekin eta baogune gutxirekin behe solairuan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bao : HiztEn, Euskalterm 33; baogune : Euskalterm 2. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Eraikuntza Hiztegia: es vano, hueco: eu bao, kofadura // Hirigintza Hiztegia: es vano de fachada, hueco de fachada: eu fatxada-bao.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bao jaso dutenak: HiruMila, ElhHizt, DRA, PMuj (eta baotu). // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal vano / embrasure, baie; portée formen ordainak: HiruMila: bao, kofadura // ElhHizt: bao, kofadura // Lur EG/CE: zulo // XarHizt: embrasure: (porte) ate, -arte, (fenêtre) leiho-arte // Casve FE: embrasure: botarte, leihoarte; baie: arte, borta, leiho; portée: arte // HaizeG FB: embrasure: (porte) ate-arte, (fenêtre) leiho-arte; baie: idekidura, leiho // T-L LBF: embrasure: (de porte) athe-arte, (de fenêtre) leiho-arte; baie: idekidura, leiho // PMuj DCV: uts-une, usgune, leio // Ez dugu aurkitu ap. Lur EF/FE, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): embrasure, baie; portée; it (S. Carbonell): vano; en (Collins): space, gap; de (Langenscheidts): Maueröffnung / lichte Weite, Spannweite.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Tekn. (Eraikuntza).

baobab
iz. Afrika tropikaleko zuhaitza, enbor handia eta sendoa duena, eta lore zuriak eta fruitu mamitsuak, jateko onak, ematen dituena (Adansonia digitata).

Aztergaia: baobab

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: baobab: Adansonia digitata.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Adansonia digitata.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'baobab: Duda nuen izen zientifikoa Adansonia ala Adamsonia ote den. Begiratu eta bai, ongi dago, Adansonia da'.

 - [E116]: 'ez dakit ezertarako ere balio duen, baina utzi dagoen moduan orduan'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'OK'.

bapedera
izord. [Oharra: Euskaltzaindiak, bapedera-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. batbedera].

Aztergaia: bapedera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: Ik. bat-bedera / HiztEn: Ik. 1 bat (bedera) / LurE: - / ElhHizt: ik. bat (bedera) / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Grafia hobestekoa

Ik. bat-bedera.

bapo
1 adb. Oso ongi, besterik behar ez dela. Bapo jan eta edanda. Bapo egon, bizi. Bapo, motel! || Bapo gizendu ziren haren kontura.
2 adj. Ederra, bikaina, adoretsua. Aitona bapoa patxada ederrean eta lasai asko zegoen. Senarra gobernatzeko zer modu bapoa.
Azpisarrerak

Aztergaia: bapo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bapo egin .

bapo egin
du ad.-lok. lgart. Ase. Ik. berdindu 5. Jan-edanaz bapo egin ondoren, kanta-kantari hasi ziren.

Aztergaia: bapo egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bapo sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

ase.

bapore
1 iz. Lurruna. Bere ahotik datorren baporea kapaz da bultzatzeko trena aldats gora.
2 iz. Lurrunaren indarrez ibiltzen den ontzia; itsasontzi motorduna. Kaia baporez beterik zegoenean.

Aztergaia: bapore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

lurrin, bapore

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "bapore / lurrun. Zehaztu beharko lirateke esanahiak eta bakoitzaren eremua. Bapore-ontzi edo bapore (horrelaxe, soilik), ontzi mota bat adierazteko erabiltzen dela adierazi" (2003-09-22)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'bapore | EArau ez da besterik zehaztu behar? Lurruna/bapore gauza bera da? Uste dut hau zehaztu beharko litzatekeela, baina ez dakit nola'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'utzi dagoen moduan'.

baptismo
iz. Protestantismoaren adarra, bataioko sakramentua fededun helduei bakarrik eman behar zaiela dioena.
baptista
1 adj. Baptismoarena, baptismoari dagokiona. Eliza baptista bateko koruan abesten zuen.
2 adj./iz. Baptismoaren jarraitzailea; baptismoari atxikia. Martin Luther King artzain baptista.
bar-bar
1 onomat. Hizketa-hotsaren onomatopeia. Jendea hasi da bar-bar hizketan.
2 onomat. Dirakien uraren onomatopeia. Nork bere barruan bar-bar irakiten dauzkan joera xume eta bihurriak.
3 adb. Barra-barra. Kai ingurutik etxera bar-bar jendea.

Aztergaia: bar-bar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

1 hizketa-hotsaren onomatopeia. 2 dirakien uraren onomatopeia. 3 barra-barra.

bar2
iz. fis. Presio unitatea, 100.000 pascalen baliokidea dena; unitate horren nazioarteko sinboloa. Kalkulatu bukaerako oreka-tenperatura kelvinetan eta bukaerako presioa barretan.
bara
iz. Antzinako luzera-neurria, euskal probintzien arabera 78,5 cm-tik 83,6 cm bitartekoa izan zitekeena. Hamalau kaskabilo lau bara zintarekin.

Aztergaia: bara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bara: gutxienez hiru bara ditugu: 1 'makila, justiziarena batez ere' 2 'neurria' eta 3 'geldiunea' Egin zuten bara mortuan, urik bat ere gabeko toki batean. Horietako batzuk jar litezke'.

 - [E116]: 'ez dut batere argi ikusten kontua: 1. 'makila' gisa erabili dute idazle batzuek (Larramendi, Otxoa de Kapanaga, Cardaberaz,Oihenart, J. Lizarraga), ez bakarrik justiziarena (adibide gehiago ditu bestelakoak); 2. 'neurria' adierazteko besteren batek (Izagirre, Canc. Pop.), adibide pare bat ikusten ahal dira OEHn; 3. 'geldiunea' baino gehiago badirudi 'geldilekua' dela. XK-k ematen duen adibide hori da aipatzen dena (OEH, Harluxet), eta bada beste bat ere; 4. Horretaz aparte, 'traba' gisa ere erabili izan da (ikus geroago 'baragailu', eta; 5. 'barandilla' adierazteko ere (honek adibide gehiago ditu, gainera). Gaur egungo lekukotasunik ia-ia batere. Beraz, zerbait gomendatzekotan, 'makila'-ren sinonimoa izango litzateke, neurri batean. Ez dut batere argi ikusten makilaren ordez 'bara' ematea hiztgi honetan. Nire proposamena: ez aipatzea, ez baitugu horren beharrik, eta ez baitu aberasten gure hiztegia'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'bara 'behinolako luzera neurria'.

baraila1
iz. bizk. Zalaparta, iskanbila. Hor ibiltzen ziren aldra handiak, oihuka, deiadarka, garrasika; urteak dira horrelako barailarik etxean sumatu ez dudala. Ezkontzetan ohi diren baraila, jolas, dantza, jan-edanak.
baraila2
1 iz. Ahoaren gainean eta azpian dauden, eta hortz-haginak kokatzen diren bi hezurretako bakoitza, bereziki azpikoa. Ik. masailezur; matrailezur; matelezur. Aharrausi luzea egin zuen, barailak izugarri zabalduz. Egun batean, Talos, suge baten baraila aurkiturik, konturatu zen makila bat ebakitzeko erabil zezakeela.
2 iz. Hainbat intsekturen ahoko kideko piezetako bakoitza. Kilkerrak eta matxinsaltoak, berriz, poto batzuetan sartu, eta banan-banan ateratzen nituen, haien hegalak edo barailak aztertzeko.
3 iz. Zenbait makina eta tresnatan, zerbaiti heltzeko edo zerbait zanpatzeko erabiltzen diren bi ataletako bakoitza. Piezaren finkapena barailen eta piezaren artean sortzen den marruskaduraren bidez egiten da.
barailati
adj. bizk. Zaratatsua.

Aztergaia: barailati

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ti.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

zaratatsua.

barailezur
iz. Baraila. Ik. masailezur; matrailezur.

Aztergaia: barailezur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hezur.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

barakaldar
1 adj. Barakaldokoa, Barakaldori dagokiona.
2 iz. Barakaldoko herritarra.

Aztergaia: barakaldar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-09-17
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'barakaldar (1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia-n onartua, eta ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanle-Entitateak liburuan (Eudel, 2001) berretsia)'.

 - [E116]: 'hau Onomastika batzordeak erabakitzeko'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'OK'.

barakuilu
iz. Barraskiloa. Barakuiluak belarjaleak dira. Saskia bete barakuilu. Barakuiluak jan.
Azpisarrerak

Aztergaia: barakuilu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. arroba.

baranda
1 iz. zah. Balkoia; galeria.
2 iz. Balkoi, zubi, zurubi eta kidekoen ertza babesten duen hesi modukoa, zutikako habetxoz eta horiek goialdean lotzen dituen hagaz osatua. Gaineko ertz guztian urrezko baranda eder bat zeukan. Barandari helduta jaitsi, ibili.

Aztergaia: baranda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

EuskHizt-ek bezala definitzeko eskatuz: "iz. 1 Zah. balkoia; galeria. 2 balkoi, zubi, zurubi eta kidekoen ertza babesten duen hesi modukoa, zutikako habetxoz eta horiek goialdean lotzen dituen hagaz osatua".

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "zein zentzuten jotzen den ontzat aipatu beharko litzateke. Nire ustez ingelesezko zentzurako utzi beharko litzateke: 'galeria', 'etxe bateko arkupelakoa'. Aldiz, eskilaretako euskarrietarako bantzu (guztiz egokia) proposa liteke" (1995-01-10)

barano1
iz. Ingurua. Gazte batzuk bildu zituen bere baranoan. Suaren baranoan. Ogi, gazta, ardo, jan eta dantza, larrainaren baranoan.
barano2
iz. Muskerraren kideko narrasti handia, Afrikan, Asian eta Australian bizi dena (Varanus sp. ).
barantaila
iz. zub. Otsaila. Barantailaren 15ean eta 16an.

Aztergaia: barantaila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

otsaila.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "otsaila, Xuberon [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

barañaindar
1 adj. Barañaingoa, Barañaini dagokiona.
2 iz. Barañaingo herritarra.
bararazi, bararaz, bararazten
du ad. Geldiarazi. Eguzkia bararazi zuen mirakulua.

Aztergaia: bararazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bararazi, bararaz, bararazten. du ad.

barasoaindar
1 adj. Barasoaingoa, Barasoaini dagokiona.
2 iz. Barasoaingo herritarra.

Aztergaia: barasoaindar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-09-17
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'barasoaindar (1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia-n onartua)'.

 - [E116]: 'Onomastika batzordeak erabakitzekpo'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'OK'.

baratari
iz. zah. Eskribaua, notarioa.

Aztergaia: baratari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan baratari : a) testu-lekukotasunik gabekoa "Barata, signifie ce qui est à bon marché; item, noise, riotte; item, broullerie, d'où vient baratari, c'est-à-dire 'brouillon', qui embrouille les affaires" O-SP (...)" eta b) 'eskribaua' adierakoaren 5 ager.: O Pr ("Auzilaria, sarista ezak onsa barataria"), A EEs ("baratari (notario) egin arte"), Otx 2 (+ 1 corpusean) eta A Y 1934.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

baratari 5 aldiz agertu da: A (OEHko testuinguru berean), B. Latiegi 4 (adib.: "bere notario edo baratariaren etxean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

baratari : HiztEn. Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec, AB38, AB50, LurE eta Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

baratari 'eskribaua' jaso dutenak: EuskHizt, ElhHizt, HiruMila (ik. notari), Casve EF, DRA (+ 'lioso', 'camorrista', 'chalán'), Lh DBF (+ 'maquignon, fripier, fraudeur'), PMuj DVC (+ 'chalán, tratante') // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

eskribaua, notarioa.

baratu, bara/baratu, baratzen
1 da/du ad. Ipar. eta naf. Gelditu. Beti goaz, ez gara behin ere baratzen. Lauhazka doan zaldia baratzea. Han baratu ondoan hatsaren hartzeko denbora, berriz bideari lotu zen. Atean aiduru baratzen delarik. Lanetik osoki baratuz. Entzunik izurritea baratuxe dela Bartzelonan. Zure hitzek ez naute baratuko.
2 du ad. Eragotzi. Etxean sartzetik bara ezazu.

Aztergaia: baratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

baratu, bara, baratzen. Ipar. eta Naf. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

baratu, bara, baratzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'baratu 1. Bidean gelditu (Z. Naf. ); 2. Z. bidean topatu'.

 - [E116]: 'Ez nuke esanahia zehaztuko. Ez dut adibiderik aurkitu TXPk ematen duen bigarren adierarekin, eta OEHn askoz ere gehiago ikus daitezke 'detener, impedir' bezala definitzen dituenarekin, Beraz, hoberena bakean uztea. Nire proposamena: utzi zegoen moduan'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'utzi lehen bezala'.

baratxe
adb. Ipar. Astiro, emeki, geldiro. Argi, zoli eta baratxe ahoskatu. Emeki eta baratxe sartu behar da egitekoetan.
Azpisarrerak

Aztergaia: baratxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'astiro'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa emateko eskatuz: baratxe-baratxe .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "emeki [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "baratxe | EArau: Ipar. 'astiro'. AS gisa emateko eskatuz: baratxe-baratxe Zah. TXP: Baratxe-baratxe Lapurdieraz ongi erabilia".

 - [E109]: sartzea eskatu du.

 - [E116]: "Beraz, lantaldeak dioena onartzea (ez da bakarrik Lapurdi: hor daude Larremendi, Añibarro, G. Garate, Leizarraga, Axular, Pouvreau...) da proposamena".

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): "baratxe Ipar. 'astiro'; baratxe-baratxe".EArau (1996-02-23): sartzea erabaki da.

baratxe-baratxe
adb. Ipar. zah. baratxe-ren indargarria. Ik. astiro-astiro. Baratxe-baratxe, badoa urrun. Jainkoaren laguntzarekin batean, garaituko dituzu baratxe-baratxe tentazioak.
Loturak

Aztergaia: baratxe-baratxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS: baratxe baratxe / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS: baratxe baratxe / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

bikoiztapenak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

baratxe sarrerari dagokion azpisarrera.

Diakronia

Zah.

baratxuri
iz. Baratzeko landarea, zitoriaren familiakoa, erraboila ataletan banatua duena eta sukaldaritzan, janarien bizigarri, erabiltzen dena (Allium sativum). Ik. berakatz. Porruz, tipulaz eta baratxuriz asetzen zirela. Eguzkia baino garbiagoa, baratxuria baino zindoagoa. Haren ikasgelan baratxuri-usain bizia zegoen.

Aztergaia: baratxuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Baratxuri es la forma septentrional y la empleada, salvo Mendiburu, por los escritores guipuzcoanos del Beterri; el resto de los guipuzcoanos emplean baratzuri". #mdash# "Berakatz documentado en autores vizcaínos desde principios del s. XIX. La forma barakatz, aunque es la primera que se documenta (en Landucci), no se encuentra en los textos".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

baratxuri: 27 ager. (G 11, EB-EgAs 10; IE 6); batxuri: ager. 1 (G); baratzuri: 7 ager. (EgAs); barazuri: ager. 1 (G); berakatz: 8 ager.(B: 6; G 1; EB 1).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: baratxuri (3). AB38: baratxuri (9) eta baratzuri (3). AB50: baratxuri (2), baratzuri (2), barazuri (1) eta berakatz (1). HiztEn: berakatz, baratzuri: ik. baratxuri. LurE: berakatz, baratxuri: ik. baratzuri.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Allium sativum.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: baratxuri-ale = baratxuri-atal = baratxuri-xixter ; baratxuri-belar , baratxuri-buru , baratxuri-korda , baratxuri-salda , baratxuri-zopa .

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Allium sativum

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]:  'Baratxuri-salda 'baratxuri-zopa' Niretzat salda eta zopa ez dira gauza bera (gure etxean behintzat diferenteak izan dira). Bi azpisarrerak emango nituzke, definitzailerik gabe'.

 - [E116]: 'baratxuri-xixter. Ez dakit nik xixter hau nondik atera den. Ez genuen eman lehenbiziko itzulian. Baztanen baratxuri-ziztor, baratxuri-xixtor dira erabiltzen direnak'.

 - [E116]: 'Bat nator MArekin 'salda' eta 'zopa' desberdinak direla, gure etxean ere bereizten ziren. Ez dakit, ordea, 'baratxuri-salda' eta 'baratxuri-zopa' zertan bereiz daitezkeen. Nik beti 'baratxuri-salda' entzun dut etxean. Bestetik, xixter hori J. Etxeparek erabiltzen du, eta badira beste bi adibide ere, baina jakin nahi nuke hain garbia den hala dela, eta ez 'xixtor' (Etxeparek ez ditu biak erabiltzen eta, beraz, lekukotasun horrekin nire zalantzak ditut). Hitz bera erabiltzen dugu laranja xixtorrak bereizteko, adibidez'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'baratxuri Allium sativum; baratxuri-ale, baratxuri-atal, baratxuri-belar Alliaria petiolata, baratxuri-buru 1 'baratxuriaren erreboila'; 2 'baratxuri-atala', baratxuri-korda, baratxuri-salda, baratxuri-zopa. XKren oharra: zizter eta ez xixter jartzea erabaki da, zizter lehendik erabakia dugulako; baratxuri-salda eta baratxuri#mdash#zopa biak jartzea erabaki da, baina berdintasunik jarri gabe, MAren oharra aintzat harturik'.

baratxuri ale, baratxuri-ale
iz. Baratxuri atala. Ik. baratxuri zizter. Baratxuri aleak hartu eta xehatu zituen.
baratxuri atal, baratxuri-atal
iz. Baratxuri buruaren zatietako bakoitza. Ik. baratxuri ale; baratxuri zizter. Tipula erdia eta bi baratxuri atal.
baratxuri belar, baratxuri-belar
iz. Cruciferae familiako landarea, lore zuriak ematen dituena eta baratxuri usaina duena (Alliaria petiolata). Baratxuri belarra zintzurreko mina sendatzeko arras ona omen da.
baratxuri buru, baratxuri-buru
iz. Baratxuriaren erraboila, atalez osatua dena. Idiari zaragarra kentzeko lau baratxuri buru xehatu eta horrekin igurtzi.
baratxuri korda, baratxuri-korda
iz. Baratxuri txirikordatuen multzoa. Baratxuri kordak, zintzilik jarriak.
baratxuri salda, baratxuri-salda
iz. Baratxuria egosiz prestatzen den salda. Egin zuen baratxuri salda koipe puska batekin.
baratxuri zizter, baratxuri-zizter
iz. Ipar. Baratxuri atala. Ik. baratxuri ale. Piperbeltza, baratxuri zizter bat eta perrexila.
baratxuri zopa, baratxuri-zopa
iz. Baratxuriarekin eta ogiarekin prestatzen den zopa. (Pluralean nahiz singularrean erabiltzen da). Ondo eman zioten hasiera afariari, baratxuri zoparekin.
baratxuria baino ...-ago
Norbaiten dohainak azpimarratzeko erabiltzen den esapidea. (fin, zintzo eta kideko izenondoekin). Eguzkia baino garbiagoa, baratxuria baino zindoagoa.
baratz
1 adb. Baratxe, astiro. Bere aurrerapen urratsak hain baratz eta geldo doaz!
2 adj. Motela, geldoa. Bada, esan beharra dago, hasiera baratz horren ostean, ekaitza datorrela. Edozer gauzagatik, edo lodi eder guria edo argal mehe zatarra delako, apaindua edo praka zaharduna, azkarra edo baratza, argitsua edo argi gabea, ipini diote izengoitia.

Esaera zaharrak

Lan baratza, lan aratza.

Aztergaia: baratz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag. eta izond.

Forma baten adiera(k)

baratxe, astiro (egina).

baratza
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baratza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. baratze].

Aztergaia: baratza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

baratza, -tze

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: Ik. baratze / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

-tza/-tze zalantzazkoetan, oro har, -tza amaiera da hobestekoa, B eta G batera horren alde baitaude; kasu honetan ez dago lege hori aplikatzerik, -tza G bakarrik baita (cf. B ortu). "baratze. Ik. baratza" gehitzea da irtenbidea

Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

ik. baratze.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ene ustez, -tza/-tze bukaeretan, antzeko hedadura dutenean, askoz hobea da -tze bukaera hobestea, horrek hitza zehaztasunez mugatzeko aukera eskaintzen duelako (cfr. baratza ederra da = baratze ederra da edo eta baratzea ederra da). Mugatze-arazo hau dirudien baino larriagoa da euskaraz, eta Bizkaialdean horren premia maiz biziki sentitzen dugu, batasunarekin geure -ea bereizgarria (neskea, alabea...) galdu baitugu" (1995-01-25)

baratze
1 iz. Lursail ez handia, gehienetan hesitua eta etxe ondoan dagoena, jateko on diren landareak aldatzeko edo horien haziak ereiteko ardura bereziz zaintzen dena. Baratzea jorratu. Baratze lanak. Getsemaniko baratze santuan. Etxe inguruko baratzean lurperatu behar dira. Zuhaitzak bi eratakoak dituzu: mendi zuhaitzak eta baratze zuhaitzak. Azokan baratzeko gauzak eros ditzakezu. Baratze-lur gizenak. Asaba zaharren baratzea.
2 iz. Lorategia. Demagun zure baratzean agertzen dela hiru orriko lore guztiz eder bat.

Esaera zaharrak

Baratze eta usategi, aberasgarri.

Aztergaia: baratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: lore-baratze , baratze-kardu , baratze-marrubi .

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. baratza (hau da hobestekoa)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: biak sartzea proposatu du (baratze eta baratzezain)

 - [E123]: "lore-baratze, baratze-kardu Cynara cardunculus, baratze-marrubi Fragaria x ananassa. Lore-baratze Azpisarrera hori gehitzeko eskatzen du lantaldean, baratze sarreran. Baina horren legua, lore sarreraren azpian izango da, ala?".

 - [E116]: "Bietan sartu behar da. Egia da halako batean holakoak dagokien tokian (kasu honetan lore da toki hori) sartzeko erabakia hartu zela, baina gero erabaki zen bietan sartzea, hiztegia argitaratzen denean bietan sartu beharko baita. Denbora aurreztea da kontua. Beraz, proposdamena: lantaldearena onartu".

 - Erabakia: BAgiria (1996-03-29): baratze eta baratzezain onartu dira. // Erabakia (2004-10-29): "baratze; baratze-kardu Cynara cardunculus. baratze-marrubi Fragaria x ananassa. XKren oharra: lore-baratze erabat kentzea erabaki da, frantses eredu baten antzera sortua izan arren, iparraldean inork ez darabilelako".

baratze kardu, baratze-kardu
iz. Lore moreak eta jateko onak diren hosto mamitsuak dituen kardu mota (Cynara cardunculus).
baratze marrubi, baratze-marrubi
iz. Baratzeetan landatzen den marrubi mota (Fragaria x ananassa).
baratzekari
iz. Barazkia.

Aztergaia: baratzekari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. barazki.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

ik. barazki (hau da hedatuena)

baratzezain
1 iz. Baratzea lantzen duen pertsona. Ez da asko baratzezainak belar gaiztoak behin eta berriz jorran ebakitzea. Bai bainuen amona xahar bat, zazpi begiko baratzezain.
2 iz. Lorategi bat zaintzen duen pertsona. Artatzen zituen, baratzezainak bere lore landareak artatzen dituen bezala.

Aztergaia: baratzezain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper