50535 emaitza bilaketarentzat - [7201 - 7250] bistaratzen.

bare1
iz. Maskorrik gabeko molusku gasteropodo lurtarren mota guztiei ematen zaien izena (Limacidae fam.). Barearen adarrak. Bareek kalte handiak egiten dituzte baratzeetan.

Esaera zaharrak

Laster gehiago egiten dik dabilen bareak erbi geldiak baino. Urdeok hilez gero, bareok induska.
bare2
1 iz. Urdailaren ondoan, gibelaz beste aldean dagoen organoa, odolari eragiten dioten zenbait betekizun dituena. Bareko mina. Begietatik, urdailetik, baretik eta gibeletik gaixo egon arren, ez zuen hormaren kontra jarri nahi izaten.
2 iz. Sabelaldean, eskuinaldean nahiz ezkerraldean, sastada moduan agertzen den mina, ariketa fisikoren bat egitean gerta daitekeena. Bareak heldu ez balit, irabazia neukan lasterketa. Erabat arnasarik gabe zegoen, bareak heldu ziolako esku bat saihetsean zuela. Lehertzeko zorian ibilita, bareak hozka egin zidan. Bide erdi egin baino lehen, bareak oratu zidan.

Esaera zaharrak

Gibeleko on dena, bareko gaizto.
bare3
1 adj. Geldia; nekez asaldatzen dena, lasaia. Ozeano Barea. Itsaso bare, zelai urdina. Ur lehen bare eta orain ekaitz haize zakarrez nahasietan. Hura gizon barea!
2 adb. Geldi, lasai. Barakuilua bezain bare zetorren. Herriak bake eta bare irauten du. || Ontzixka bakar batzuk bare-bare zihoazen ibaian barrena. Garbi-garbi zegoen zerua; urdin-urdin, bare-bare eta baketsu ur zelai galant ederra.
barealdi
iz. Zerbait edo norbait bare dagoen denbora. Itsasoaren barealdietan. Barealdian ustekabean jaikitzen den uhina izaten da itsasoan ere gaiztoena. Barealdiaren atzetik datorren haize zakarra. Barealdi batean harrapatzen baduzu.

Aztergaia: barealdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  bare(t)aldi sartzea komeni da.

 - Erabakia: EArau (1996-02-23): barealdi sartzea erabaki da.

barearazi, barearaz, barearazten
du ad. Eztiarazi. Ateneak haize guztiak barearazi zituen, Ulises onik irits zedin. Urduritasun eta harridura guztiak barearazi zizkion.

Aztergaia: barearazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

barearazi, barearaz, barearazten. du ad.

baregarri
1 adj. Baretzen duena. Isiltasun baregarri izugarri honetan.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Etxahuneko nagusiari ez zioten etxekoek ezer ere igorri nahi gosearen baregarri.

Aztergaia: baregarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

baretzen duena.

baremo
iz. Zerbait balioztatzeko, egiunez ezarritako irizpide edo arauen multzoa. Europan legedi bateraturik ez dagoenez, Ameriketako Estatu Batuetan erabiltzen diren baremoak hartu dituzte kontuan. Dena da taula, baremo eta arau.

Aztergaia: baremo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ez corpusean ez OEH argitaratuan.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB ager. banakoak dira baremo (Kultura eta Turismo: "Ikasleen aukeraketa egiterakoan baremo bat izango da kontuan") eta baremu (EHAA 1990: "deialdi honetako III. eraskinean ematen den baremuaren arabera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

baremo : DFrec 1, AB38 1, AB50 8, HiztEn, LurE, Euskalterm 5 (esterilizazio-baremo, prezio-baremo, indarreango baremo, puntuazio-baremo); baremazio : Euskalterm 2.

Sektore jakin bateko informazioa

AgAld hitz-bilduma: balio-taula, taula, balio-neurri, neurketa-arau (baremo); AdminEL: balio-taula (baremo); HezkAdmin: baremazio; AdmHizt: baremo; EEgunk: "baremo h. neurri / neurgailua".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

baremo jaso dutenak: HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE; barematu , baremazio : HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal baremo / barème formen ordainak: baremo : HiruMila (eta barematu), ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE; barema : T-L LBF. // Beste batzuk: HaizeG FB: kondu-liburu, prezio-xerrenda, prezio-aurkibide eta Casve FE: kuntülibürü. Ez dugu aurkitu ap. PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): barème; it (S. Carbonell): bareme; en (Collins): (baremar) to calculate, reckon; to measure; (baremo) table(s), ready-reckoner, scale, schedule, yardstick, gauge, criterion, set of forms, basis for comparison; de (Langenscheidts): Rechenbuch mit fertigen Ergebnissen; Verrechnungs-, Verteilungs-chlüssel; Lohntabelle, Tarifordnung, Kriterienkatalog.

Erdaretako formak

OfQuLF: répertoire de calculs, de chiffres || François Barrême || mathématicien français qui a inventé ce type d'outil.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "baremo h. neurri / neurgailua".

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Tekn.

baresare
iz. Peritoneoa. Txerri hiltzeko egun horietan, otordu baterako: okela txiki-txiki egin eta, baresarean batuta, labera.

Aztergaia: baresare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: 1 ik. epiploi 2 ik. peritoneo / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "baresare, baregantxa: péritoine [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

 - [E302]: ik. oh. s.u. bare 2. (2003-09-22)

baretasun
iz. Bare dagoenaren egoera; barea denaren nolakotasuna. Ik. sosegu. Itsasoan, haize ederrez doan ontzia geratu ohi da, haizeak huts eginda, baretasun kaltegarrian. Ez du han atsedenik eta baretasunik aurkituko. Gogo baretasuna.

Aztergaia: baretasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

baretsu
adj. jas. Barea, lasaia.

Aztergaia: baretsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu izond.ekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

barea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'baretsu izond. 'barea'. bai?'.

 - [E116]: 'ez? Uste dut 'baretsua' dela lasaia eta barea dena. Bere horretan utziko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): 'baretsu izond. Lit. 'barea, lasaia''.

baretu, bare/baretu, baretzen
da/du ad. Bare jarri, urduritasunetik edo estutasunetik sosegura igaro edo igaroarazi. Sartu bezain laster baretu zen haizea. Kanta leunaz baretzen dira uhin urdinak. Juduak baretzeko. Baretu da nire arima. Behar zena egin duela dakien gizonaren hitz eta aurpegi lasaiak herriaren bihotz minduak baretzen ditu eta oihu haserreak isilarazten. Oinaze zorrotza baretzen ari da. Non baretu gure nahigabe eta etsipenak? Atsekabea baretu eta ibitu ahala, ordea, argiago ageri da galeraren larria.

Aztergaia: baretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

baretu, bare(tu), baretzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

baretu, bare(tu), baretzen

barga
iz. Amildegia.

Aztergaia: barga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-02-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

ik. garba.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "lihoa garbatzeko orrazea [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: "barga. Sakanan bereziki eta Iruñerrian ere oso ezaguna: Andia eta Urbasako bargak".

 - [E116]: "Baina lehenbiziko itzulian garba aukeratu genuen, eta hitz bera da. Beraz, ongi dago proposamena".

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): "barga 1 'amildegia'. 2 'garrama, tresna' e. garba".

bargasta
1 iz. Txerri eme gaztea. Ik. bargo.
2 adj. Batez ere emakumeez mintzatuz, ausarta, lotsagabea. Ez da neskatila txarra, baina bai bargasta samarra. Haren negarrez gupidatu gabe, bi mutil bargastak hasi ziren pilotan.

Aztergaia: bargasta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 iz. hazten ari den txerri emea. 2 izond. (mutil eta, batez ere, emakume) ausart-lotsagabea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bargo
iz. Txerri ar gaztea. Ik. bargasta. Goizegi zikiratzen bada, bargoa ez da behin ere edertzen.

Aztergaia: bargo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

hazten ari den txerri arra.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "3-7 hilabetetako urdea [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

 - [K201]: ik. oharra s.u. zarbo. (1997-07-14)

bargotar
1 adj. Bargotakoa, Bargotari dagokiona.
2 iz. Bargotako herritarra.

Aztergaia: bargotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-10-29
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'bargotar (1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia-n onartua)'.

 - [E116]: 'Onomastika batzordeak erabakitzeko'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): 'onomastikabatzordeak erabakitzeko'.

bariable
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bariable-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aldagai; aldakor].

Aztergaia: bariable

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-02-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bariable izen kategoriakorik ez dugu aurkitu; bariabletasun 'variabilidad' 1 (Lç "Eta anhitz bariabletasun, frajilitate eta miseria gure buruetan senditzen eta ezagutzen badugu-ere").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bariable iz. 6 aldiz agerri da, EB: M. Ugalde, J. Sierra ("bariable edo aldagai"), G. Nazabal, A. Biteri, B. Urkizu, H. Etxeberria.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bariable : AB50 3; Euskalterm 15 (horietan 2 aldagai sinonimoarekin). Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec; AB38; HiztEn; LurE. // variable iz. itzulitako besteak: AB38: aldakari eta aldagai; AB50: aldagai; Euskalterm: aldagai.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bariable ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

variable-ren ordaina aldagai da hiztegiotan: ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, PMuj DCV (+ aldagarri). // Ez dugu aurkitu ap. Casve FE:, HaizeG FB, T-L LFB, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

es variable formaren ordaina variable da fr (DLLF), en (Collins) eta de (Langenscheidts) (+ Veränderlinche). Ez dugu aurkitu it (S. Carbonell) eta ca (DCC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Ik. (1) aldagai, (2) aldakor.

bariante
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bariante-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aldaera; saihesbide].

Aztergaia: bariante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1998-02-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh74 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bariante 20 aldiz agertu da: a) 'aldaera' adierako 18 (A. Arejita 2, I. Sarasola, I. Baztarrika 6, J.M. Beltran, L.M. Mujika 4, M. Etxeberria, X. Amuriza; Vill: variante 2: "Euskara batuaren premietarako hitzen aldaeren #mdash#hots, varianteen#mdash# artean halako hautespen bat ere egin zuen"; "sarritan euskal-itzak bi variante edo geiago izan oi dute") eta b) 'saihesbidea' adierako 2 (G. Nazabal eta EHAA 1990).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bariante : DFrec 5 ('aldaera' 3, 'saihesbidea' 2), AB38 1, AB50 3, Euskalterm 1 (aldakin sinonimoarekin batera). Ez dugu aurkitu ap. HiztEn; LurE. // variante itzulitako besteak: AB38: aldaera; AB50: albo-bide, aldagarri, saihesbide; Euskalterm: saihesbide, aldakin, aldaera.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bariante jaso dutenak: EuskHizt (ik. aldaera), ElhHizt, HiruMila (ik. aldaki; saihesbide). // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko variante, déviation-en ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: aldaera, aldaki; bariazio (Biol., Mus.); aldakuntza (Mat.) // HiruMila-XarHizt: aldaera, aldaki; saihesbide // Lur EG/CE: aldaera // Lur EF/FB: aldaera; zeharbide // Casve FE: saihesbide, adar, zeharbide // PMuj DCV: aldakuntza, aldaketa, itz-aldatuak, ikutuak // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG FB, T-L LFB, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

es variante formaren ordainak: fr (DLLF): variante; déviation; it (S. Carbonell): variante; ca (DCC): variant; en (Collins): variant; path; by-pass; de (Langenscheidts): wechselnd; Variante, Abart.

bariante iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bariante-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aldaera; saihesbide].

bariante 73; saihesbide 450; aldaera 1818.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bariante 8; saihesbide 144; aldaera 624

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. aldaera / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Ik. (1) aldaera, (2) saihesbide.

Debekua bere horretan uztea proposatu da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Berriz ere terminologiarekin egin dugu topo! Oso ongi dago saihesbide hori, baina beste zerbait beharko dugu vial / biala esateko ere. Agian laburbide? Edo saihesbide labur? Bide, besterik gabe?" (2003-09-22)

bariantza
iz. estat. Lagin baten balioen batezbestekoarekiko distantzien karratuen batezbestekoa. Bariantza-analisian kalkuluak sinpleenetatik konplexuenetarako hurrenkeran egin behar dira, urratsez urrats, alegia.

Aztergaia: bariantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Estat.

bariazio
1 iz. mus. Musika-pasarte batetik abiatuz, aldaketa melodiko, erritmiko eta harmonikoak eginez, jatorrizkoarekiko kidetasuna gordetzen duten forma berriak lortzea; aldaketa horien bidez lorturiko lana. Tartiniren doinu baten bariazioei ekin zien gero. Paganini-ren God save the King-en gaineko bariazioak.
2 iz. biol. Animalia edo landare batek izan duen aldaketa, dagokion talde edo espeziean ohikoa denetik bereizten duena.

Aztergaia: bariazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-10-29
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-02-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Musika eremukoa da bariazio G 1 (Iraola: "Bai, andria; kornetiñen bariaziyuak bere anaiak jotzen ditu, baña etxe batian bizi dira").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bariazio 7 aldiz jaso da, G-EB: a) Biologia eremukoak dira 6: Biologia multikopiaz ("Darwin'ek galdatutako bariazio etengabeak"; "Bariazio bat sortzen danean, anitz indibiduotan zabaldua sortzea"; "kuntze-ugalketan herentzi-bariazioak urtuta, barreiatuta galditzen dira"; "Era huntara, belaunaldi gutxi barru erabat suntsituak izanen dire herentzi-bariazio hauek"); M. Pagola ("Giza natura eta biziduna sare estrukturalen bariazio eta aldaketa besterik ez dira"); J.M. Irigoien ("Izadian integratuta, atlanteek izadiaren erritmo guztiak beren barnetaupadetako bariazioetan irakur zitzaketen, batzuk besteen itzalak bailiran". b) Musika eremukoa 1: Loreto Fernandez ("kantariak aurrez erabilitako mugimendu, gutxitze eta bariazioak imitatzen ahaleginduko da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bariazio : DFrec 1, AB38 1, AB50 3, HiztEn (Mus., Biol.; "3 ik. aldaketa"), LurE (Biol., Mat., Mus.), Euskalterm 4 (Biol. 1, Psikologia 1, Musika 2) // variación itzulitako besteak: AB38: aldakuntza 42 (hauetan "errepikatuzko aldakuntza" 1, "abiadur aldakuntza" 1), aldaketa 60 (hauetan "maiztasun-aldaketa" 1, "presio(-)aldaketa" 3, "tenperatura(-)aldaketa" 6, "abiadur(a-)aldaketa" 4), gorabehera 3 (hauetan "klima gorabehera" 1) // AB50: aldaketa 6, aldakuntza 5 // Euskalterm: aldakuntza 23 (hauetan "argi-aldakuntza", "aldakuntza-koefiziente", "aldakuntza-faktore", "aldakuntza-tasa"), aldaketa 24 (hauetan "klima-aldaketa", "abiadura-aldaketa", "indize-aldaketa"), tenperatura-bitarte 2, urteko tenperatura-bitarte batezbesteko 1 ('variación anual media de la temperatura'), alda-lerro 1 ('línea de variación').

Sektore jakin bateko informazioa

Musika Hiztegia: aldaketa, bariazio // Termino Estatistikoen Hiztegia: aldakuntza.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bariazio : ElhHizt ("1 Biol. variación; 2 Mus. variación; 3 ik. aldaketa"), HiruMila (Mat./Fis.), EskolaHE (Biol., Mus.) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko variación/variation beste hiztegietan: ElhHizt: "1 aldaketa, aldakuntza, aldatze; 2 (Biol) bariazio; 3 (Mat) aldakuntza; 4 (Mús) bariazio" // HiruMila: "(Cienc) aldatze, aldakuntza, aldarazpen, aldakuntza, bariazio; bariazio kalkulua; errepikatuzko aldakuntzak" // Lur EG/CE eta EF/FB: aldaketa // Casve FE: aldapen, aldatze, bestelakotze // HaizeG FB: aldapen, aldakuntza, aldaketa, gora-behera; *kanbiamendu // T-L LFB: aldapen, kanbiamendu // PMuj DCV: aldaketa, aldarte, aldakuntza, aldapen, gorabehera // Azkue Aurkibidea: ø.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

beharrezkoa dirudi Mus. eta Biol. eremuetan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'bariazio | F: beharrezkoa dirudi Mus. eta Biol. eremuetan. utzi dutelako markatzen dut'.

 - [E116]: 'bai, badirudi baietz. Egungo idazle batzuk ere erabiltzen dute euskara arruntean ere. Beraz, uste dut hobe dela sartzea marka horiekin'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): 'bariazio batez ere Mus. eta Biol.'.

barietate
1 iz. biol. Espezie baten barnean, bereizgarri berak dituzten banakoek osatzen duten multzoa. Gogoan izan pestizidek intsektu, bakterio edo birus barietate ia suntsiezinak sortu dituztela. Bigarren ardoa Cabernet eta Merlot mahats barietateekin egina dago.
2 iz. hizkl. Hizkuntza-aldaera. Ik. hizkera; dialekto. Diglosia kasuetan hizkuntza baten bi barietate nahiko ezberdin daude elkarren ondoan: A barietatea eta b barietatea (Altua eta baxua); A barietatea b baino hobetzat hartzen da gizartean.
3 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, barietate-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'aukera, aniztasuna' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aukera; aniztasun; ugaritasun].

Aztergaia: barietate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-02-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh1049 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ez corpusean ez OEH argitaratuan.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

barietate 20 aldiz jaso da, EB: L. Fernandez, M. Ausin, A.M. Toledo, I. Gaminde 2, P. Iztueta, D. Amundarain, UZEI 2, M.A. Unanua, J. Aldabe, J.A. Berriotxoa, M. Lorda, Elgoibarko euskara mintegia 3, Leioako biologo taldea, Gipuzkoako geografia, Euskal Herriaren historiaz, II. Euskal Mundu-Biltzarra.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

barietate : DFrec 1, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 24. Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

barietate forma eman dutenak: EuskHizt (†barietate, bariedade Ik. aldaera), HiruMila, ElhHizt. Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal variedad / variété, diversité formen ordainak: HiruMila: barietate; (Bot. y Zool.) aldaki, barietate; ElhHizt: aldaera, mota; (Biol.) barietate; Lur EG/CE: aldaera; Lur EF/FE: barietate; libertimendu; aniztasun, bestelakotasun; Casve FE: ezbardintarzün, jauzi; bereztarzün, berezgoa; (biol.) melga(künte) sail; HaizeG FB: orotarik zer nahi, nun zer hauta; desberdintza, desberdintasun; PMuj DCV: (cal. de vario) bixikotasun, bestelakotasun; (diferencia, diversidad) berdiñ-eza, desberdintasun, banatasun, nabardura; (conj. de muchas cosas) askotza; (inconstancia) aldakortasun, aldaberatasun, zuzikatasun; (mudanza, alteración) aldakuntza, aldaketa, aldarte, gorabera; (Hist. Nat.) mota-sail. Ez dugu aurkitu ap. T-L LBF.

Erdaretako formak

erdaretako formak: fr (DLLF): variété, diversité, (Bot Zool) variété; it (S. Carbonell): varietà (diversità, differenza), cambiamento, variazione; en (Collins): (diversidad) variety, variation, (Bio) variety; de (Langenscheidts): Mannigfaltigkeit, Vielfalt, Verschiedenartigkeit.

barietate 1 iz. Biol. Espezie baten barnean, bereizgarri berak dituzten banakoek osatzen duten multzoa. Ik. aldaera 3. Gogoan izan pestizidek intsektu, bakterio edo birus barietate ia suntsiezinak sortu dituztela. Bigarren ardoa Cabernet eta Merlot mahats barietateekin egina dago. 2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, barietate-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'aukera, aniztasuna' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aukera; aniztasun; ugaritasun].

barietate 917.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

barietate 48.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. aldaera / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Ik. aldaera.

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Baina adiera berria onartzeko eskatu da, hizkuntzalaritzako adiera definitua, eta “ik. aldaera 3” duela. Bestalde, “aldaki” sarrera arautuan ohar bat gehitzeko eskatu da, ‘Oinarritzat edo eredutzat hartzen denarekiko desberdintasunen bat duen beste era bat’ adieran ez erabiltzeko esanez, eta “aldaera 2”ra bidalketa eginez.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "barietate* e. aldaera. Eta ez al du inork erabiliko 'aukera' adieran?".

 - [E116]: "bai, uste dut 'aukera' gisa ere erabiltzen dela... eta 'mintzaira' gisa ere ('azpieuskalkiak eta barietateak'). 'Aniztasuna' bezala ere ('arte ederraren barietatea', 'espezieen barietatea'), 'mota' ('koloredun barietateak bixtigintzan...) Zer egingo dugu, esanahi guztiak eman?".

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): "barietate* 1 e. aldaera. 2 e. aukera, aniztasun, ugaritasun".

barik
1 postpos. bizk. Gaberik, gabe. Argi barik. Uste barik. Ezer esateko asmo barik. Galdu nuen, jakin barik bere balioa. Ardura barik lo egin. Aurpegia lotsaz gorritu barik aipatu ere ezin daiteke horrelakorik. Urrun barik. || Euro bat ere barik nago oraingoan. Ama-semeak barik jauregira ez bihurtzeko agindu zien.
2 postpos. bizk. Ordez. Guk, "hitz" barik, "berba" esaten dugu. Ura barik, ardoa edan du.

Aztergaia: barik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-11-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.: argi barik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  hori barik, bestea hartu du bezalako adibide bat eranstea eskatu du.

bariku
iz. bizk. Ostirala.
Azpisarrerak

Aztergaia: bariku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. h. ostiral.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk. Ik. ostiral

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "Bizkaiko asteizenok, edo iparraldekoak, edo eta hilizenak ere aipatu beharko lirateke baina literatursinonimotzat jota, hizkuntza idatzian ere ager daitezkeen, baina forma nagusiei dagokien tokia kendu gabe. adibidez: ibiakoitz (Ipar. lit.): larunbat / bagil (Bizk. lit.): ekain" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'bariku | EArau: Bizk. h. ostiral. Bariku: Bizk. sin. Ostiral'.

 - [E116]: 'hau arautua dago eta hola ematea erabaki genuen hau guztia bere garaian. Beraz, uste dut ezin garela orain aldatzen ibili'

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): 'bariku Bizk. h. ostiral'.

Bariku Santu
iz. bizk. Ostiral Santua.

Aztergaia: bariku santu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BARIKU SANTU (V-gip; barixaku s. V-gip). Viernes Santo. "Barixaku-Santu egunian, goizian seiretan, Jesusen kurutzeko zazpi itzen sermoia izaten zan" Etxba Eib. "Bariku Santu eguna, Viernes Santo" Elexp Berg. Egubena, barikuba ta zapatu santua. ZBulda 41. Aita Zosimo, enterrau egizu karidadez Maria pobriaren gorputza, bada ill zan Barijaku Santu egunian, komulgauriko bijaramonian. JJMg BasEsc 243. Bariku-santu gaua izango zan (V-gip). Eusk 1956, 221. Bariku Santu egunez. Ayesta 65.

bariku santu 2: Berria (“Errigoitira amarenera joan naizenean, euskal telebistako lehenengo katean Elorrioko eliza ederretik ematen izan duten Bariku Santuko meza entzuten egon da”), Karmel (“Hareen arten Bariku Santuko zazpi berben sermoia zazpi bider”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bariku santu 1, Pello Zabala (“Gero artaburu haien garaunak hazitako artoagaz nastauko zituzten, Bariku Santuz aletuta”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa ostiral santu bezala, Bizk. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bariku sarreran.

Erabileremu dialektala

Bizk.

barillastar
1 adj. Barillaskoa, Barillasi dagokiona.
2 iz. Barillasko herritarra.

Aztergaia: barillastar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-10-29
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'barillastar barillastar (1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia-n onartua)'.

 - [E116]: 'Onomastika batzordeak erabakitzekoa'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): 'onomastika batzordeak erabakitzekoa'.

bario
iz. kim. Metal zuri distiratsua, izadian batez ere sulfato egoeran aurkitzen dena eta erraz oxidatzen dena (Ba; zenbaki atomikoa, 56).

Aztergaia: bario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bario: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Ba.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bario: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

barita
iz. miner. Bario oxidoa edo hidroxidoa. Barioz osaturiko mineralik arruntenak, baritak, oso dentsitate altua du.

Aztergaia: barita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-10-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

baritina: LurE-Harluxet.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

barita: ZTC 4 (Geologia HE: "barita [...] Sistema ortorronbikoan kristaltzen den sulfato anhidroa, zelestitaren isomorfoa dena", etab.); baritina: ZTC 10 (Iñaki Azkune Mendia: "Esan dezagun baritina mineral zuri edo kolore gabekoa dela [...] eta astuna [...] Gure harrijasotzaile famatuenek marka handiak egiten dituztenean baritinazko harria erabiltzen dute", etab.) // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Erdaretako formak

es (RAE): baritina; fr (DLLF-WebMineral): barytine; it (S. Carbonell): baritina // Ez dugu aurkitu ap. de (Langenscheidts), en (Collins). // Gaztelaniazkoetan, baritina baztertu, eta barita onartu zuen IMAk. // Ap. Geologia HE: "en barita / es barite / fr barytine".

Bestelakoak

Dagozkion markekin aipatuko da: «iz. Miner.»

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua barita iz. Miner.

baritono
1 iz. mus. Gizonezkoaren ahotsa, tenorraren eta baxuaren artekoa. Baritono ahotseko gizona.
2 iz. mus. Halako ahotsa duen abeslaria. Leo Nucci baritonoa ez da Bilbon izango azaroaren 15ean.
3 adj. mus. Musika-tresnen familia batean, baritono-ahotsari dagokion eskala erabiltzen duena. Saxofoi baritonoa.

Aztergaia: baritono

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
barize
iz. Zain baten hantura iraunkorra. Seme-alabak izateak areagotu egiten du barizeak izateko arriskua.

Aztergaia: barize

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

barize G 1 (M. Manzisidor: "Zain-aunditze edo barizeak ez agertzeko kirolik onenak asko ibiltzea, igari egitea eta txirrindan ibiltzea dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

barize : DFrec 2, AB38 1, HiztEn-LurE, Euskalterm 4. barize-benak : Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegiak: barize : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE. Ez dugu aurkitu ap. XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

barizak : XarHizt; barize : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE; zain odoluri : Lur EF/FE, Casve FE (zainodolüri), HaizeG FB (zain-odoluri), T-L LBF (zain-odoluri; eta zain-harro, odol-horitu), PMuj DCV (zaiñ-odoluri, eta varicoso: odol-uritsu; eta zaiñ-aunditu, zaiñ-arro); zain-tiratu : XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): varice; it (S. Carbonell): varice; ca (DCC): variça, variu; en (Collins): varicose veins; de (Langenscheidts): (pl.) Krampfader.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-z(e): erabili dentxoa -e-duna da.

barizela
iz. med. Eritasun kutsakor birikoa, batez ere haurrak jotzen dituena, sukarra eta larruazalean agertzen diren puslak ezaugarri dituena. Ik. astanafarreri. Erdira jaitsi dira Nafarroan barizela kasuak. Barizela zuelakoan eraman zuten neskatoa Gasteizko erietxera igandean. Patriziak barizela harrapatu zuen eta astebetez behintzat familia osoaren arreta erakarri zuen.

Aztergaia: barizela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh38 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 38 (Argia 2, Berria 11, EiTB 7, Elhuyar 1, Elkar 2, Consumer 3, Laneki 10, UEU 2); ETC 255

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: barizela iz. (Med.) varicela / Adorez: barizela iz. varicela / Labayru: barizela 1 iz. Med. varicela / NolaErran: zurrumino xehe (BL) (pl.) – baztanga ero (MD) – astanafarreri (MD) – nafarreri zuri (MD). // Euskalterm: barizela (Med. Termino onartua da; astanafarreri).

Bestelakoak

astanafarreri iz. Eritasun kutsakorra, batez ere haurrak jotzen dituena, sukarra eta larruazalean agertzen diren puslak ezaugarri dituena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Termino gisa jasotzekoa, Med. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Med.

barka eskatu, barka eska, barka eskatzen
du ad.-lok. Barkamena eskatu. Lehenengo, Jainkoari barka eskatu. Barka eskatu behar du.

Aztergaia: barka eskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

barka eskatu, barka eska, barka eskatzen. du ad.

barka eske
adb. Barkamena eskatuz. Nire jokabideaz damututa, barka eske natorkizue. Zeruko barka eske ari dira, noiz arte ez dakitela.

Aztergaia: barka eske

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"barka, parka: Documentado en textos vizcaínos; hay ejemplos de algunos autores guipuzcoanos del presente siglo". barka eskatu : Etxde AlosT, Etxde JJ; parka eskatu : Mg CO, CrIc, fB Ic I, fB Ic III, JJMg Bas Esc, Astar II (2), CatLlo, Ur MarIl, AB AmaE, Itz Azald, Otx, Bilbao IpuiB, Alzola Atalak, Etxba Ibilt; parkeskatu : Añ MisE, Enb, Kk Ab II, Otx. barka eske : Or Mi, NEtx nola, Etxde JJ, MIH; parka eske :JJMg Bas Esc, CatBus, Ag Al, Itz Azald, Ag G, Or tormes, Balad, Etxba Ibilt; parka eska : Ag AL; barkeske : Elexp Berg; parkeske : Etchta Jos; parkeska : Añ EL (2), Añ LoraS. parka eskeka :.Etxba Ibilt; parkeskeka : Otx (2); parkeskeko : Erkiag Arran.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

parka eskatu (parca escatu), parkeskatu eta parkeskeka (7 ager., Bkoak). barka eske eta barka-eskatu (3 ager. G-EB).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: barka eskatu (1). LurE: barka eske eta barka eskatu. HiztEn: barka eske eta barka eskatu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "zalantzarik gabe, barkeske da gaur egun gehienik erabiltzen den forma" (1995-01-25)

 - [K201]: honi hainbeste leku eskaintzeak harritu egin nau. Ez ote dira askoz ere hedatuago barkamen edo barkazio eske?" (1994-07-06)

barkabera
adj. Erraz barkatzen duena. Ona zara zu, Jauna, eta barkabera. Gupida zaitez, emakumea, izan barkabera!

Aztergaia: barkabera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berria / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-bera.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

barkaberatasun
iz. Barkabera denaren nolakotasuna; barkabera denari dagokion jokaera. Senekak, aldiz, Epikurori jarraikiz, barkaberatasunik eskuzabalena aldarrikatzen du, are barkamena eskatzen ez dutenentzat ere.

Aztergaia: barkaberatasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

barkaezin
adj. Ezin barkatuzkoa. Bekatu barkaezinen bat egin izan balu bezala. Atrebentzia barkaezina da hori. Akats barkaezina.

Aztergaia: barkaezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

barkaezin 16: Bixente Serrano, Unai Brea, Arantxa Urretabizkaia, Miren Azkarate, Haritz Gallastegi, Xabier Lopetegi, Joxerra Senar, Xabier Lekuona, Amagoia Mujika, Andoni Urbistondo, Joan Canela, EiTB.com 4, Berria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: barkaezin 82: Berria 25, Joseba Zulaika 4, Harkaitz Cano 5, Jon Muñoz 3, Patxi Zubizarreta 2, Xabier Montoia 2, Imanol Unzurrunzaga 2, Itxaro Borda 3, Jon Alonso 3, J.M. Olaizola 2, Bego Montorio 2, Alberto Ladron Arana 2, Edorta Jimenez, Ander Irizar, Karlos Zabala, Iñigo Aranbarri, Asisko Frantzizko, Juan Garzia, Joxerra Garzia, Joan Mari Irigoien, Iñaki Mendiguren, Anton Garikano, Txillardegi, Ramon Saizarbitoria, Lutxo Egia, Xabier Olarra, Lourdes Oñederra 2, Mikel Hernandez Abaitua, Eider Rodriguez, Irene Aldasoro, Xabier Paya, Aingeru Epaltza, Oskar Arana, Anjel Lertxundi, Karlos Linazasoro 2, Lander Garro, Jose Morales.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Ongi eratua da

ongi eratua da.

barkamen
1 iz. Barkatzea. Barkamen eske agertzen natzaio mundu guztiari. Erregearen alde borroka egitera joan zen Tristan, haren barkamena lortzeko. Barkamena eskaini, eman, hartu, ukatu. Zuretzat barkamenik ez dagoela etsi duzu. Zorren barkamena. Bekatuen, hutsen barkamena. Barkamen otoitza. Erregeagandik barkamena erdiesteko.
2 iz. Eliza katolikoan, barkaturiko bekatuei dagokien zigorra kitatzea. Barkamen osoa edo erabatekoa. Ehun eguneko barkamena. Elizak halako otoitz esaten edo halako lan on egiten duenari ematen dizkion barkamenak. Barkamen asko irabazteko.
Azpisarrerak

Aztergaia: barkamen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-11-11

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendako forma hobetsiari dago(z)kion bigarren mailako forma(k)

barkazio

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "berriro diotsuet, ez ote dira askoz ere hedatuago barkamen edo barkazio eske, barka eske baino?" (2003-05-15)

barkamena eskatu
du ad.-lok. Barkamen eskaria egin. Barkamena eskatu zion itsuari bere ezjakintasunagatik. Informazioa aurretik ez egiaztatzeagatik barkamena eskatu du. Enpresako lehendakariordeak Fukushima eskualdera eginiko bisitan barkamena eskatu zien kaltetuei.

Aztergaia: barkamena eskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa barkamen eta eskatu sarreretan.

barkamendu
iz. Barkamena. Bekatua zurea da, barkamendua da enea. Barkamendu eske nagokizu ahalik umilkiena.
Azpisarrerak

Aztergaia: barkamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. barkamen.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. barkamen (hau bide da gaur hedatu-erabiliena)

Eratorpen-atzizkien banaketa argitu behar da

-men/-mendu

barkamendurekin
Ipar. Zerbait esaterakoan edo, bereziki, galdetzerakoan, agian ausarkeria izan litekeela pentsatuz, barka eskatzeko erabiltzen den esapidea. Barkamendurekin, nondik heldu zara?
Loturak

Aztergaia: barkamendurekin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BARKAMENDUREKIN. Con perdón (fórmula de disculpa). v. BARKAZIOZ. Beraz arrazoin dut eta arrozoin ere handia Marianari errefertatzeko eta barkhamendurekin ezagutzera emaiteko, egiazki enganatu zela. ES 120. Eta, barkhamendurekin, nondik heldu zira? Barb Sup 15. --Orizue, ahamenik ez dut harturik, atzo eguerdiz geroz, kafe ttirritta batez bertzerik. --Atzo eguerdiz geroz? Bainan, barkhamendurekin, non behar zira jautsi? Ib. 21. Errazu, barkamendurekin, aspaldian hemen ari zare lanean? Barb Leg 142. Errazu-eta, barkamendurekin, bazinakike nun egoiten den Maria Pipa? Lf Murtuts 18. --Eta zu? --Atzo jina. --Nungoa barkamendurekin? --Mugerrekoa. JEtchep 107. Jaun harek eta hura idurikoek [...] badutela dakizuen gazte batzuen eite, zuen barkamenduarekin, samurrean zer ari ziren jakin gabe. HU Aurp 197.

Ez ditugu aurkitu barkamendurekin eta barkamenduarekin formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

barkamendurekin 4: Herria (“Guk aldiz hauxe erranen diegu beharri xilorat, barkamendurekin: gogotik lagunduko dituela beste aldian gehixago HERRIA kasetak, partiden jakin-arazten, balinbadakigu”), Janbattitt Dirassar (“Barkamendurekin, Baionarat ari zarea?”), Michel Oronoz (“Barkamendurekin, nor zitut zu?”), Jean Baptiste Etxarren (“Errazu! Barkamendurekin! Zer egiten du ikatzak Iruñen? " Eta eroslearen arrapostu edo erantzuna: "Zer eginen du? Sua!”); Ez dugu aurkitu barkamenduarekin formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide formulaikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa barkamendu sarreran.

barkarazi, barkaraz, barkarazten
du/dio ad. Barkatzera behartu. Bere bekatuak barkarazteko, beilari joateko prest dago.

Aztergaia: barkarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

barkarazi, barkaraz, barkarazten. dio ad.

barkatu, barka, barkatzen
du ad. Huts, irain edo bekatu bat zigortzeari edo zor bat hartzeari utzi. (Objektu bakarra duenean eta objektu hori pertsona bat denean, dio ad.). Irain guztiak barkatu nizkion. Barka iezadazu. Barka, jauna. Etsaiei barkatzea. Aita, barka iezaiezu, ez baitakite zer ari diren. Ez duzu pagatu behar, baldin hartzekodunak berak barkatzen badizu. Erraz barkatzen dena. Ezin barkatuzkoa. Bihotzez barkatu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: barkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

barkatu, barka, barkatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

barkatu, barka, barkatzen

barkazio
iz. herr. Barkamena. Barkazio eske etorri, jarri.

Aztergaia: barkazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Herr. 'barkamena'.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. barkamen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "opor zentzuan arruntkeria hutsa dela uste dut, polita, baina ez hiztegi batuan sartzekoa" (1995-01-10)

barkoxtar
1 adj. Barkoxekoa, Barkoxeri dagokiona.
2 iz. Barkoxeko herritarra.

Aztergaia: barkoxtar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-02-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

barkoxtar 2 izlag.: Ox (“Ez duzue bidarritarraren bertsuetan barkoxtar Topeten kantorek hanturaz daukaten errabia, hoskin eta gaitzeristerik usnatuko”), Etxde JJ (“Piarre Topet Etxahun barkoxtar koblariari buruz egin eleberria”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

barkoxtar izlag. 2 eta izond. 1: Etxde (“hainbeste sufritu izan ezpa’lu Barkoxtar koblariak”, "Barkoiztar koblaria"); G. Eppherre (“Esker diotegu hortaz Etxahun pastoral-egileari eta Attuli Barkoxtarrari”); Etxahun Iruri (“Barkoxtarrak adio, zaharrak eta gaztiak”), Lf (“Barkoxtarrek ezin ederkiago”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak erabakitzekoa (Oh.: gerora, 99. arauan, erabakia du Euskaltzaindiak barkoxtar forma).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: 'barkoxtar | H: Onomastika batzordeak erabakitzekoa. Oh.: gerora, 99. arauan, erabakia du Euskaltzaindiak barkoxtar forma'.

 - [I202]: 'barkoxtar (ik. 99. araua)'.

 - [E116]: 'Onomastika batzordeak erabakitzekoa'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): 'onomastika batzordeak erabakitzekoa'.

barku
iz. Itsasontzia. Barku gehienek anitz pairatu dute ekaitzarekin. Barkuz joan zen Ameriketara.

Aztergaia: barku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Tradizioan halako erabilera-bermea duen forma (hiztegiari oreka-osotasunak emateko egokia dena)
barkugintza
iz. Ontzigintza. Ik. itsasontzigintza.

Aztergaia: barkugintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 25 (II.3.d): "Loturik idaztekoak [dira (...)] bigarren osagaia -gin (...) edota -gintza (...) duten elkarteak: (...) bertsogile, eltzegile, langile (...) gaztagintza, barkugintza, burdingintza".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ontzigintza.

barla
iz. g. er. Eskorta.

Aztergaia: barla

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

eskorta.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'barla iz. g.er. 'eskorta' bai?'.

 - [E116]: 'ez dakit gutxi erabilia den, baina adibide gutxi dagoela bistan da. Nik dagoen moduan utziko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): 'barla iz. g.er. 'eskorta''.

barlasai
iz. eraik. Leihoaren azpiko aldean pareta estaltzen duen pieza horizontala, gehienetan kanpoaldera irtena dena.

Aztergaia: barlasai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Tekn. (Eraikuntza).

barn
iz. fis. Partikulen fisikan erabiltzen den azalera-unitatea, 10-28 m2-ren baliokidea dena.

Aztergaia: barn

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

barn: HiztEn; ez dugu aurkitu ap. LurE.

Erdaretako formak

Le Petit Robert: barn; ez dugu aurkitu ap. Collins.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Onartzeko arazorik gabea da, nahiz berez ZTHB lantaldeak argitzekoa izan.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua barn

barna
1 adj. Sakona. Putzua barna da. Leize barna eta iluna. Ur barnak. Jainkoa zerua baino goragoa da, infernua baino barnagoa; haren hedadurak gainditzen ditu lurraren luzetasuna eta itsasoaren zabaltasuna.
2 adb. Barnera, barrura; sakonki. Barna aitzurtu. Gogoan biziki barna sartua. Erroak sobera barna egin gabe. Bidetik barnago, itzalpe batzuen gibelean.
3 iz. Barrua, barnea, bereziki sentimenduen edo desiren gunetzat hartua. Barnak eragina. Barna korapilaturik, ezin natzaio mintzatu. Jaunak badaki zein barnatik zaitudan maite. Azaleko lurra ezar ezazu alde batera, barnagokoa bestera.
4 postpos. -en barnean. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, -n atzizkiaren eskuinean). Gogoan barna ezar ditzagun San Agustinen hitz hauek. Gure baitan barna. Berriz ere dizipuluak etxean barna zeudela.
5 postpos. -n barrena. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, -n atzizkiaren eskuinean). Munduan barna ibiltzeko. Amets bideetan barna.
[Oharra: -n barna (mendian barna) hedatuagoa da -tik barna (menditik barna) baino].
Azpisarrerak

Aztergaia: barna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. 'sakona': putzua barna da. // AS: -an barna postpos. (-an barna #mdash#mendian barna#mdash# hedatuagoa da -tik barna #mdash#menditik barna#mdash# baino).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 posposizoan, -an barna ("mendian barna") hedatuagoa da -tik barna ("menditik barna") baino; 2 izond. 'sakon' ("putzua barna da")

barna hartu
du ad.-lok. Gaitzitu, biziki hunkitu. Esan diodana barna hartu du. Berri hori arras barna hartu zuten haren adiskideek.
barnagotu, barnago/barnagotu, barnagotzen
da/du ad. g. er. Barnago joan, barnago sartu. Hurbiletik ezagutu dugun askok berarekin ikasi dugu gure euskaltasuna eta abertzaletasuna barnagotzen eta Europatik mundura zabaltzen.

Aztergaia: barnagotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

barnagotu 1: Iratz ("Egun guzia aitu naiz ene gogo ta bihotzen, Barnago ziten nitara, zuri pentsatuz zabaltzen"); barnatu 4: Egiat ("Eztirokianak, arren, holako griñaldia iñharraus gogoan denian eskentzen, da falta gaberik mespretxiaz ta ordariaz handitzen ta erran dütügün zaiñak dütü barnatzen"); Or Eus ("Ukondoz elkar jotzer aizkora barnatuz, gerriz dardara, eta belaunak jokatuz"); JE Ber ("...suge luze bat bezala bihurdikatuz ixil eta ezti, ez dakigu nola loditurik bere ohantzea barnatuz, apur bat zabalduz ere ba bere auzkia"); Xa Odol ("Arrotz horren gogoan beharrez barnatu edo zure burua nahiz enganatu, herri aiherkundea duzu zu ganatu"); ik. OEH argitaratuan, gainera: TB Mt 14,30; Dv 4; H; LE Doc; LE-Ir 3; LE-Fag; DvHtoy; barnatze (Gatxitegi Laborantza), eta testu-lekukotasunik gabeko barnatzaile.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

barnatu 6: Otoizlari 1977 ("Bertzalde, badire frango bederazka etorri direnak, beren sinestearen barnatzeko"); 1985. Euskal kulturaren urtekaria ("AEKren proiektoa sakondu eta harekilako identifikazio prozesoa barnatu behar da gau eskoletan lehenik"); Vill ("Izan ere, Kristoren arimak Jainkoa ikusten bazuen ere, ez zuen Jainkotasun hori bere luze, zabal eta sakon guztian barnatzen"); Hiriart-Urruty 2 ("gure fedeak behar du beti aintzina garbitu, barnatu, azkartu"; "Nor-nahi izan gaiten, gure fedeak badu beti argitzearen eta barnatzearen beharra"); B. Castorene ("Edo balitake beste ikusteko manera bat, optimistagoa: orai arte ez ginuen sobera barnatu gure helburua, zer zen gure arima eta orai zendako dugun horren beharra"); barnetu 2: P. Agirrebaltzategi ("Fedezko egiak oso-osorik barnetzea esan nahi duenez gero, fedezko egiarekin paretu izan ohi da sarritan historiazko egia"); M. Aramendi ("Sare sistema eragilea barnetzen duen mesenzefalo-aren bitartez kontrolatzen dela dirudi arerioa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

barnatu : DFrec 1; HiztEn; LurE; Euskalterm 2; barnatze : LurE; barnetu : Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. AB38; AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: barnagotu : Lh DBF; DRA; barnagotze : Lh DBF; barnatu : EuskHizt; ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EF/FE; Casve EF (barnatü); XarHizt; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC; barnatze : Lh DBF; DRA. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

barnago(tu), barnagotzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper