50535 emaitza bilaketarentzat - [7251 - 7300] bistaratzen.

barnatasun
1 iz. Ipar. Sakontasuna; sakonera. Irauldearen barnatasuna. Lurrak barnatasunik ez zuelako.
2 iz. Ipar. Barne sentimenak adierazten dituenaren nolakotasuna. Barnatasun handiko poeta kantaria.
3 iz. Ipar. Oso barnekoa denaren, oso barnetik sortua edo landua denaren nolakotasuna. Lana barnatasunetik landua delarik, girgileriarik gabe (...).

Aztergaia: barnatasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

sakontasuna.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

barnatu, barna/barnatu, barnatzen
1 da/du ad. Barrendu, barnean sartu. Aizkora enborrean barnatuz. Baso-bide hartan barnatuz joan ziren.
2 da/du ad. Barrendu, gogoan sartu. Gogoeta hori barnatzeko tenorea etorria da. Bai euskara ikasten ari direnei, bai euskara barnatu nahi dutenei.

Aztergaia: barnatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

barna(tu), barnatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

sakondu, barrendu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

barnatze
iz. Barrentzea. Bidez ala xendraz, badugu jadanik asko eta asko egina, Euskararen onarpen, zabaltze eta barnatze mailan.

Aztergaia: barnatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

barne
1 iz. Barrena, barrua. Barne guztia eritua du. Etxe-barne hartako usain onaren oroitzapena. Kanpoa ederra eta barnea gaiztotua duten fruituak. Lehengo alaitasuna barne bake bihurtu zait. Eraikinaren lau hormak izan ezik, estalkia eta barne-banaketa guztiak egurrez egiten ziren.
2 (Leku atzizkiekin, singularrean. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Azken kapituluaren barnean. Gure gorputzak piztuko eta ilkiko direla egun batez lurraren barnetik. Laborariaren etxe barnean. Leize barnera eramateko. Eliz barneko eztabaidak (Ik. barneko 1). || Bihotzaren barne-barnetik oihu egiozu Jainkoari.
3 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Sar zaitez barnera. Goazen barnerat, apur bat pausatzera. Kanpotik zuri eta barnetik beltz. || Ez naute inoiz hunkitu barne-barneraino. Badaki, bai, barne-barnera zulatzen.
4 iz. Ipar. Gela. Barne handi apal bat da sakristia. Barne hau jauregiko belartegia zen.
5 adb. Aipatzen den gauza ere barne dela. (Dagokion izenaren ondo-ondotik). Ik. barne izan. Baiona ingurua, Hiriburu barne. Seme-alaba guztiak, txikienak barne. Ekainaren zortzitik hamabira, egun biok barne. Salneurria, 5.000 pezeta, zergak barne.
6 adj. Sakona. Leize barne honetan zer dut ikusgarri?
[Oharra: Euskaltzaindiak, -en barne egon esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, -en barnean egon eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du].

Aztergaia: barne

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-01-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

metro barne

Euskaltzaindiaren Arauak

barne 1 iz. 'barrena, barrua': barne medikuntza. 2 Ipar. iz. 'gela'. 3 adlag.: salneurria, 5000 pezeta, zergak barne; ekainaren zortzitik hamabira, egun biok barne; *-en barne egon e. -en barnean egon / AS: barnean, barneko, barne-luzegoa* e. habearte, barnera, barneraino, barnetik, barneti(ka)ko, barnez, barnez barne

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: barne hartu , barne izan .

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak

cf. OEHko azpisarrerok: barnean, barneko, barnera, barneraino, barnerat, barnetan, barnetik, barneti(ka)ko, barnez, barnez barne

Informazio lexikografikoa
Kategoria

I iz.: 1 'barren, barru'; 2 'gela'; II adlag. ("Salneurria: 5.000 pezeta, zergak barne"; "Ekainaren zortzitik hamabira, egun biok barne"); III ("barne-medikuntza")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "berba honek semantikaren ikuspegitik (ez etimologikoki noski) ez dauka zerikusirik barren hitzarekin, eta iruntziz, jakina. Azken honek ez du hor esaten den bezala barru esan gura, beheko aldea baino, eta gainera berba hori erabiltzen den toki guztietan horretara erabiltzen da: prakabarrenak, landabarrena, barrenean dago: beheko aldean, ez barruan. Barrenak agintzen dit esakeran bai du barrukoa esan gura, baina nik dakidala hori da salbuespen bakarra. Kontuz ibili horretan!" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  barne arazoak, barne (arazoetarako) ministroa gehi litezke.

 - [E103]: "ikus barna hartu du = gaitzitu zaio".

 - [E116]: "Uste dut, hala ere, hemen ez duela tokirik PXk dioenak. Izatekotan ere, barna sarreran sartu beharko litzateke, berak dioena hala baldin bada".

 - [E208]: "E123k ematen dituen arrazoi berberak eman ditzakegu beste arloak ere jorratzen ditugun gainerako idazleok ere. Zabalxeago jokatu beharko genuke".

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): "barne | EArau: 1 iz. 'barrena, barrua': barne medikuntza. 2 Ipar. iz. 'gela'. 3 adlag.: salneurria, 5000 euro, zergak barne; ekainaren zortzitik hamabira, egun biok barne; *-en barne egon e. -en barnean egon; barne(-)arazoak: barne arazoetako ministroa; barnean, barne(-)bakarrizketa, barneko, barne-luzegoa* e. habearte, barnera, barneraino, barnetik, barneti(ka)ko, barnez, barnez barne, Eta bere lekuan barna hartu gehitu, 'gaitzitu, biziki hunkitu' esanguraz, adibide honekin: esan diodana barna hartu du".

barne produktu garbi, barne-produktu garbi
iz. Ekonomia-jarduera neurtzeko erabiltzen den adierazlea, herrialde batek denbora-bitarte jakin batean (eskuarki urtebeteko epean) ekoitzi dituen ondasun eta zerbitzu guztien diru-balioa erakusten duena, haiek ekoizteko egin den gastua ere kontuan harturik. Barne produktu gordina kalkulatzeko unean balio-galera kontuan hartzen bada, hau da, erabilerak makinerian edota beste kapital-ondasunen batean eragiten duen balio-galera kontuan hartzen bada, barne produktu garbia ateratzen da.
barne produktu gordin, barne-produktu gordin
iz. Ekonomia-jarduera neurtzeko erabiltzen den adierazlea, herrialde batek denbora-bitarte jakin batean (eskuarki urtebeteko epean) ekoitzi dituen ondasun eta zerbitzu guztien diru-balioa erakusten duena. Ukrainako barne produktu gordina % 7,5 jaitsi da aurten.
barne antolamendu, barne-antolamendu
iz. Eskolaren barne-antolamendua berregituratu ostean, helburu bakar bat izango dute: orain dela 26 urte hasi zuten bidea egiten jarraitzea. Alderdiaren barne antolamenduari buruzko agiria argitaratuko dute laster.

Aztergaia: barne-antolamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh38 2023-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 71 (Aizu 1, Argia 3, Berria 20, Deia 1, Deustuko Unibertsitatea 10, Europar Batasuna 1, Euskal Herriko Agintaritza 2, EiTB 1, Elkar 1, Consumer 1, Espainiako Gobernua 5, Euskaltzaindia 7, Goiena 5, Jakin 2, Laneki 5, UEU 6); ETC 128

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: barne-antolamendu (Zuz. ordenamiento interno).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Libre samarra da, baina ohiko lexien atalean jasotzekoa.

barne arazo, barne-arazo
1 iz. Elkarte edo erakunde baten barneko arazoa. CIAko zuzendari batek dimititu du barne arazoengatik. Herriaren arazoek baino gehiago, alderdiaren barne arazoek kezkatzen dute.
2 iz. pl. Herrialde baten mugen barneko gobernu arazoak. Bisita hau Irakeko barne arazoetan onartezineko esku-sartzea da. Herbehereetako Barne Arazoetako estatu idazkari izan zen. Barne Arazoetako ministroa.
barne bakarrizketa, barne-bakarrizketa
iz. Literatura-lan batean, pertsonaiaren pentsamendu eta sentimenduak kontalariaren logikatik iragazi gabe jasotzen dituen bakarrizketa.
barne belarri, barne-belarri
iz. anat. Belarriaren barneko aldea, orekaren eta entzumenaren organoek osatzen dutena. Bertigoa barne-belarrian zerbait ongi ez dabilela adierazten duen seinalea da, edo barne-belarriaren eta garuneko nerbio-sistema zentralaren arteko konexioren batek huts egiten duela. Soinuak gure belarriei eragiten die, barne belarriko zelulak kitzikatzen ditu, eta zelula horiek energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen dute.

Aztergaia: barne-belarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-10-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

barne-belarri 5, denak ap. Or Aitork ("Esan ere didazu ozenki barne-belarrira, sorkari ta zerki guziak", "Esan ere didazu ozenki ta barne-belarrira, Zu atsegin zakion sorkari ua ere etzaizula betikide", "neri Egiak ozenki barne-belarrira Irazaillearen betieraz diostana", "Orobat, eni barne-belarrira diostana, etorkizunen itxaroa begiratu biurtzen dala datozanean, eta begiratu ori oroipen, aiek igarotzean", "Au erantzunen didazu, nere Iainkoa baitzera, ozenki barne-belarrira Zure otsein oni nere sogorkeria oiuka autsiz: A gizon!" #mdash# in aurem interiorem, in aure interiore itzuliz).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

barne-belarri (eta barne belarri 1) 6: Gorrak 1981 ("Perzepzio gorrerak barne belarriari jotzen dio, eta honek problema zailtzen du ez baitago apenas ezer lortzerik kirurgi eragiketaren bidez"), Natur/8 ("Sentimen honi gehien laguntzen dion organoa barne-belarria da eta horren baitan xahakoa, zakutoa eta hodi erdizirkularrak"), Zientzia eta teknika 1986 ("Entzumenari dagozkion arazoak gerta daitezke zelula errezeptoreen akatsen batengatik, edo zelula horiek kokatuak dauden barne-belarriko egituraren akatsen batengatik"), M.A. Unanua 2 ("Gaur egungo beren forma guztiek garezur barruan, gas-maskuriaren eta barne-belarriaren arteko lotura hestua dute", "Horrezaz gainera, albo-ganbara deiturikoa daukate #mdash# pterotikoan kokatua eta barne-belarritik ganbara batek banantzen duena"), UZEI ("Kanpo-belarria: Entzumen-aparatuaren kanpoko zatia, belarri-pabiloiak eta kanpoko entzun-bideak osatua, barne-belarrira doana eta bere barnekaldean mintz tinpanikoak itxia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

barne-belarri : HiztEn (definiziodun adibibide gisa, s.u. belarri: barne-belarri edo labirintoak, tenporalean kokatua hau ere, oreka-organoa [...] eta entzumen-aparatua [...] ditu bere baitan) // eta 'oído interno' itzulia, barneko belarri : AB38 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

barne-belarri : ElhHizt (Anat. oído interno) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal oído interno / oreille interne formen ordainak: barne-belarri : ElhHizt (Anat.), Vox es-eu (barne belarri); belarri-barne : PMuj DCV // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF.

LB: 33 (Argia 1, Berria 7, EiTB 1, Elhuyar 12, Consumer 7, Laneki 3, UEU 2); ETC: 165

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: barne-belarri (Anat.) oído interno / Adorez: 0 / Labayru: barne-belarri 1 iz. Anat. oído interno / NolaErran: 0. // Euskalterm: barne-belarri, barneko belarri (Termino onartuak dira).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib.: barne belarria s.u. belarri / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

estribu 2 iz. Anat. Ugaztunen belarriko hezurtxoa, alde batetik ingudearekin giltzatzen dena eta bestetik barne belarriarekin lotura egiten duena. // sakulu iz. Anat. Barne belarriko zaku txikia. // belarri 1 iz. Entzumenaren organoa; bereziki, organo horren kanpoko zatia, buruaren bi alboetan gertatzen dena. Belarriak apal atera nintzen, oihuen eta irrien azpian. Asto belarri-handia. Belarriak ernatu. Belarriak itxi, tapatu. Belarriak erne dituela. Belarri batetik sartu eta bestetik atera. Begiak ikusi ez duena eta belarriak entzun ez duena. Belarriak ixten dituzte eta burua beste aldera itzultzen. Euskaldunen belarria ez dago punturik gabeko bertsora egina. Hots belarri-mingarriak. Albistea erregeren belarrietara heldu zenean. Ahotik belarrira aritzen diren bertsolariak. Belarrira mintzatu. Belarri bat emango luke hori lortzeko. Barne belarria.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Anat.

barne egitura, barne-egitura
iz. Kristalen barne-egitura ezagutzeko. Barne egituran ez dago aldaketa esanguratsurik.
Ohiko lexiak

Aztergaia: barne-egitura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:031 2002-10-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh72 2020-12-23 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-12-17 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu barne-egitura formarik.

barne(-)egitura 115: Argia 7, Berria 40, Deia, Deustuko Unibertsitatea 15, DiarioVasco 4, EiTB 13, Elhuyar 6, Elkar 3, Consumer 2, Euskaltzaindia 2, Gomylex 2, Jakin 5, Karmel, Laneki 7, UEU 6, Zuzenbidearen Euskal Akademia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

barne(-)egitura 23: Berria 12, Iñaki Arranz 2, Koro Navarro, Pello Salaburu, Anjel Lertxundi, Bat-bateko bertsolaritza, Elizen arteko Biblia, Imanol Unzurrunzaga, Joxe Azurmendi, Filosofiako gida, Fernando Morillo, Harkaitz Cano.

LB: 234; EPG: 23; ETC: 917.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0; NolaErran: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib.: barne egitura / ElhHizt: - / EskolaHE: -

barne 4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Barne egitura. Barne medikuntza. Lehengo alaitasuna barne bake bihurtu zait.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erregularra eta gardena da, baina adibide bat jaso liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa mantentzekoa da, baina 1. adieran, eta barne 4 erabat ezabatzekoa da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa barne eta egitura sarreretan.

barne funtzionamendu, barne-funtzionamendu
iz. Fundazioaren patronatuak atzo egin zuen aurreneko bilera, eta barne-funtzionamenduari buruzko akordioak sinatu zituen. Enpresa bien barne funtzionamendua antzekoa al da?

Aztergaia: barne-funtzionamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh40 2023-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 92 (Argia 10, Berria 18, Deustuko Unibertsitatea 3, DiarioVasco 6, Euskal Herriko Agintaritza 3, EiTB 2, Elhuyar 3, Elkar 4, Espainiako Gobernua 9, Euskaltzaindia 1, Eusko Legebiltzarra 1, Gipuzkoako Batzar Nagusiak 1, Goiena 1, Jakin 2, Laneki 8, Nafarroako Gobernua 2, Nafarroako Parlamentua 1, UEU 17); ETC 344

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa.

barne hartu
du ad.-lok. Ik. barnean hartu; barne izan. Krisi honetarako aterabiderik onena batasun gobernu bat dela, talde guztiak barne hartuko dituen batasun gobernua. Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian 400 erakunde publiko baino gehiago daude, udalak barne hartuta.

Aztergaia: barne hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:10 2003-10-07 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

barne hartu 44: Unai Brea, Daniel Udalaitz, Monika Madinabeitia, Saioa Labaka, Nagore Irazustabarrena, Naiara Arregi, Berria 3, Leire Ventas 8, Maite Asensio, Ramon Balentziaga, Idoia Aldalur, Xurdana Imatz, Victor Alexandre, Jon Rejado, JB. Andueza, EiTB.com 20.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: barne hartu Berria 44, Herria 10, Piarres Xarriton 229, Eneko Bidegain 16, Iñaki Mendiguren 14, Marzel Etxehandi 12, Imanol Unzurrunzaga 12, Elena Tourayou 6, Karlos Zabala 4, Aingeru Epaltza 4, Isabel Arrigain 4, Iñaki Iñurrieta 4, Xabier Olarra 4, Xabier Montoia 2, Rafa Egiguren 2, Amaia Lizarralde 2, Patxi Altuna 2, Juan Garzia 4, Ramuntxo Etxeberri 2, Irene Aldasoro 2, Patxi Ezkiaga 2, Joxemari Iturralde 2, Joan Mari Irigoien 2, Jose Angel Irigaray 2, Josu Zabaleta 2, Anton Garikano2, Joxe Austin Arrieta 2, Xabier Mendiguren Elizegi 2.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

esapide berria da, baina oso hedatua; onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa sartzekoa barne sarreraren barruan. Eta barnean hartu azpisarrera ere sartzekoa.

barne izan
da ad.-lok. Barnean izan, barnean hartu. Hiru liburu lodi, tesia barne dela. Eskualtzale batzarrean barne direnak. Peio Labeguerie-ren andrea barne da zerrenda horretan.

Aztergaia: barne izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 1998-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

barne sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hiru liburu lodi, tesia barne dela; Eskualtzale batzarrean barne direnak.

barne medikuntza, barne-medikuntza
iz. med. Medikuntzaren adarra, helduen eritasunen azterketaz, diagnosiaz eta tratamenduez arduratzen dena eta pazientearen osasuna bere osotasunean aztertzen duena. Zaharrekin lan egiten duen medikua geriatra edo barne medikuntzako medikua izatea da egokiena.
barne merkataritza, barne-merkataritza
iz. Herrialde baten barnean egiten diren salerosketen multzoa. Nazioarteko salerosketak barne-merkataritzako eragiketak baino arriskutsuagoak dira. Elkarteak adierazi du saltokien ordutegia zehaztea erkidegoen esku dagoela, barne merkataritzari dagokiolako.

Aztergaia: barne-merkataritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh33 2023-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 36 (Argia 1, Berria 4, Deustuko Unibertsitatea 1, Euskal Herriko Agintaritza 6, EiTB 4, Espainiako Gobernua 3, Laneki 12, UEU 5); ETC 100

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: barne-merkataritza comercio interior / Adorez: barne-merkataritza: comercio interior / Labayru: Barne-merkataritza: Comercio interior. / NolaErran: le commerce intérieur barne merkataritza.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

barne politika, barne-politika
iz. Gobernu erakundeek herrialdearen barneko arazoak konpontzeko eta herrialdea gobernatzeko hartzen dituzten erabakien multzoa. Osasun sistemaren erreforma proiektuak 570.660 milioi euroko kostua izango du eta presidentearen barne politikaren gakoetako bat da. Beste herrialde bateko barne-politikan esku hartu izana egotzi diote Alemaniako kantzilerrari.
Loturak

Aztergaia: barne-politika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh32 2023-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 88 (Argia 8, Berria 32, Deustuko Unibertsitatea 1, Europar Batasuna 1, EiTB 8, Elkar 5, Euskaltzaindia 1, Jakin 1, Karmel 1, UEU 27); ETC 478.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: barne-politika politica interior / Adorez: 0 / Labayru: barne-politika 1 iz. política interior / NolaErran: politique intérieure barne politika.

Bestelakoak

kanpo(-)politika iz. Gobernu batek atzerriko beste estatu batzuekiko harremanetan hartzen dituen erabakien multzoa, bere herritarren ongizatea babestea eta atzerrian estatuaren interesak defendatzea helburu duena. Ik. atzerri politika. // atzerri(-)politika iz. Gobernu batek atzerriko beste estatu batzuekiko harremanetan hartzen dituen erabakien multzoa, bere herritarren ongizatea babestea eta atzerrian estatuaren interesak defendatzea helburu duena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta jasotzekoa. Gainera kanpo(-)politika ere azpisarrera da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

barne sustapen, barne-sustapen
iz. Enpresa edo erakunde bateko zenbait lanpostu huts enpresa edo erakunde bereko langileekin betetzea. Enpresak jakinarazi du, akordioari esker, 65 langile finko kontratatuko dituela eta langileen barne sustapena erraztuko duela. Horietatik 480 barne-sustapeneko lanpostuak dira.

Aztergaia: barne-sustapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh62 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu barne(-)sustapen formarik.

barne(-)sustapen 70: Berria 2, Deustuko Unibertsitatea 2, Euskal Herriko Agintaritza, Espainiako Gobernua 44, Laneki 21.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

barne(-)sustapen 3, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: barne-sustapen (Hezkuntza; Lan-harremanak).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sustapen sarreran.

barne tentsio, barne-tentsio
iz. teknol. Material batean kanpoko indarrek eragindakoa ez den tentsioa, hala nola tratamendu termikoek, soldadurak edo eraldaketa mekanikoek eragindakoa. Tratamendu hau tenplearen ondoren egiten da eta tenpleak sortzen dituen barne tentsioak arintzeko erabiltzen da.

Aztergaia: barne-tentsio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh54 2022-05-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 67; ETC: 198

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ElhHizt: 0; Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0. Euskalterm: barne-tentsio (tensión interna , tension interne /contrainte interne, internal stress [teknologia mekanikoa]).

Bestelakoak

pultsio iz. Psikol. Norbait zerbait egitera bultzatzen duen indar bizia, helburua lortzean asetzen den barne tentsio batek eragina dena. Pultsio kontzeptua oinarrizkoa da Freuden psikoanalisian eta behinolako instintu edo sen kontzeptuaren moldaera bat bezala azaltzen da harengan. // adib: tenple 1 iz. Heg. Teknol. Tenplatzea. Tratamendu hau tenplearen ondoren egiten da eta tenpleak sortzen dituen barne tentsioak arintzeko erabiltzen da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Hitz teknikoa da eta jasotzekoa, Teknol. markarekin. Horrez gain, erabilera librea ere badu, eta hori adierazteko aski da adibide bat jasotzea tentsio sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa barne eta tentsio sarreretan.

Jakite-arloak

Teknol.

barne zola, barne-zola
iz. Ipar. eta naf. Oinetakoen barruko zoruan jartzen den pieza zapal malgua, erosoago ibiltzeko edo oineko akatsen bat zuzentzeko erabiltzen dena. Gero eta jende gehiagok behar izaten ditu barne zolak zapatetan. Barne-zola ortopedikoak.

Aztergaia: barne-zola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh53 2022-06-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: 56 (40 Consumer), plantil(l)a 350 (barne-zola adierakoak 16, guztiak Consumer - Oinez ibiltzeko zortzi zapatila, banan-banan), ETC: 48.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: barne-zola plantilla jarri barne-zolak zapatetan: ponte plantillas en los zapatos; Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0; Euskalterm: (Merkat.) barne-zola (TN).

Erdaretako formak

es plantilla fr semelle: Elhuyar: 1 s.f. barne-zola ponte plantillas si tienes los zapatos grandes: zapatak handiak baldin badituzu, barne-zolak jarri / Adorez: suela interior: barne-zola / Labayru: s.f. Ref. al calzado plantilla, barne-zola / NolaErran: de chaussure zapata zola semelles (intérieures) barne zolak.

Bestelakoak

plantilla 1 iz. Heg. Enpresa edo erakunde bateko langileak. Banaketan aritzen diren baina plantillan banatzaile bat bera ez duten enpresak. Sailburuak bere kargua hartzean agindutakoa beteko da: ertzaintzaren plantilla ahalik eta azkarren osatzea. 2 iz. Heg. Kirol talde bateko jokalariak. Iragan larunbatean Sadarreko zaleek argi erakutsi zuten plantillako jokalaririk miretsiena zein duten.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa barne eta zola sarreretan.

barnealde
1 iz. Barrualdea. Garbi ezak lehenik ontziaren eta erretiluaren barnealdea.
2 iz. Kostaldekoa ez den lurraldea. Zerua ilun agertuko da eta izotza egiteko arriskua ere egongo da, bereziki barnealdean. Aitaren senideak Argentinako barnealdeko herri batean bizi ziren.

Aztergaia: barnealde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
barnean hartu
du ad.-lok. Ik. barne hartu. Hemen ere commercium hitzak itun-akordioa edo harremana esan nahi du, 'ezkontza' zentzua ere barnean hartzen duelarik.

Aztergaia: barnean hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa sartzekoa barne sarreraren barruan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. s.u. barne hartu

barneko
1 barne hitzari dagokion izenlaguna. Barneko bakea. Barneko aldera sartu. || Barne-barneko oihua.
2 adj. Lurraldeez eta kidekoez mintzatuz, kostaldekoa ez dena. Ik. barnealde 2; barrualde 2. Nagusiki Ondarroa, Lekeitio edo Bermeoko gazte abertzaleekin, baina baita barneko herrietako gazteekin ere (muxikarrak, gernikarrak...). Tren horrek turistak eta hemengo biztanleak ekartzen ditu barneko lurraldera. || (Izen soil baten eskuinean). Afrika barneko berriak. Handik laster, Montbrison, Frantzia barneko hiri batera, ekarri zuten.
3 iz. Ipar. Jaka. Barneko gorri-gorri batek uzten zuen papoan agertzen atorra, xeheki lisatua.
Azpisarrerak

Aztergaia: barneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

barneko motz
iz. Ipar. Mahukarik gabeko jantzia, alkandoraren gainean jartzen dena. Ik. txaleko. Eztei jantziak emanak zituen: pezako jaka, pezako galtzak, barneko motza, dena tita gorri eta berde.
barnekoi
adj. Barrukoa, sakona. Azkeneko bi liburuetako poesia barnekoiagoa eta espiritualagoa zela uste dut.

Aztergaia: barnekoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

barnekoi 'barrukoa, sakona'.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

'barruko, sakon' (cf. barnerakoi)

barnekotasun
1 iz. Barnekoa denaren nolakotasuna. Erantzutean, gogamen hori, bere koherentzia, barnekotasuna, "nortasuna" galdurik, edozein sentsazio iragankorren morroi bihurtzen da.
2 iz. mat. Multzo teorian, bi multzoren arteko erlazioa, multzoetako bateko elementu guztiak besteko elementu direnean.

Aztergaia: barnekotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan ('profundidad, intimidad' adierakoak guztiak) barnetasun : Lç Mc 4,5; Or Aitork; barnatasun : Lç; Dv Apoc 2,24; Dv; Arb Igand; H; Lander RIEV 1907; barnatarzün : Mst III 14,3; Ip Apoc 2,24.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira a) 'sakontasuna / intimitatea' adierako barnekotasun 5 (A. Azkargorta; A. Etxeberria) eta barnetasun 3 (J.M. Odriozola; J. Azurmendi; A. Etxeberria); b) logikaren arloko barnekotasun 2 (E.J. Hezkuntza Saila: "arbola logikoa, ukazioa, konjuntzioa, disjuntzioa, barnekotasuna, partekotasuna, parte edo azpimultzoa..."). Ikus testuinguruak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

barnekotasun : DFrec 1, AB38 7 ('pertenencia'; "barnekotasun-erlazio" 1), HiztEn ("Mat. Multzo bateko elementu izatearen ezaugarria"), Euskalterm 3 ('pertenencia'); barnetasun : AB38 8 ('pertenencia' 3; 'volumen interno' 1; "barnetasun-elkarpide" 'relación de pertenencia' 1), HiztEn ("Sakontasuna"), Euskalterm 2 ('interioridad'); barnatasun : LurE ("Sakontasuna, barrentasuna"). Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Bestetakoak: barnatasun : EuskHizt ("Sakontasuna, barrentasuna"), ElhHizt ("Profundidad, intimidad"), HiruMila ("profundidad"), EskolaHE ("Sakontasuna, barrentasuna"), XarHizt ("profondeur; v. sakontasun"), HaizeG BF ("profondeur"), DRA ("profundidad"), PMuj DVC ("hondura, profundidad"); barnatarzün : Casve EF ("profondeur"), DRA ("barnatarzun: profundidad"); barnetasun : ElhHizt ("1 Profundidad. 2 Interioridad"), HiruMila ("1 Inferioridad. 2 profundidad"). Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 barnekoa denaren nolakotasuna. 2 Log. multzo bateko elementu izatearen ezaugarria.

barnerakoi
adj. Barrenkoia, bere baitara biltzeko joera duena. Hotza, kalkulatzailea, barnerakoia, isila... eta azkarra da.

Aztergaia: barnerakoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Forma berri tradizioko oinarri handirik gabea, baina beharrezkoa

berria da, baina 'introvertido' adierazteko barnekoi baino garden-egokiagoa dateke -ra- artizkia daraman hau, atzerakoi, aurrerakoi, kanporakoi bezalako formekiko paralelismoagatik, besteak beste

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

'bere barnean murgiltzeko joera duena' (cf. barnekoi)

barneraldi
iz. kirol. Zenbait kiroletan, adibidez futbolean edo saskibaloian, jokalaria aurkariaren ate, saski edo kidekorantz baloiarekin ziztuan abiatzea. Jandrok hartu zuen agintea zelai erdian, eta De Lucasek eskuin hegaletik eta Toni Moralek ezkerretik, barneraldi arriskutsuak egin zituzten. Jokalari osoa da: defentsan eta barneraldietan trebea, jaurtitzaile ona.

Aztergaia: barneraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): barneraldi 41: Berria 38 (adib.: “Griezmannen barneraldi batean”, “Blumsek ere egun ona izan zuen erasoan, barneraldietan bereziki“), EiTB 3 (adib.: “Romaricek erdilari zuri-gorriaren barneraldi bat moztu zuen“); barnealdi 25: Berria 23 (adib.: “Prigioni barnealdiak egiten hasi zen, taldekideentzat jaurtiketa onak bilatuz, eta Splitter ere bikain aritu zen”), EiTB 2 (adib.: “De Marcosek eta Susaetak barnealdiak bilatzen dituzte, eta Munianek sakontasuna”); barnekaldi 3, EiTB (“Edu Oriolen barneraldi zoragarri bat zuri-gorrien sareetan amaitu du bilbotarren defentsa bigunak lagunduta”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: barneraldi 2: Berria (“Erasoan barneraldi ikusgarriak egin eta erasoko errebotean izugarri lagundu zuen”), Joxan Elosegi (“haren herrikideek ez zuten zertan damutu azken gerrari zegokion alorrean eta indigenak naziengandik babestea izan zen Asian zehar bideratu zituzten barneraldien helburua”); barnealdi 13, Berria (adib.: “Pablo Prigionik barnealdi bat hasten duenean badakit non egon behar dudan”); barnekaldi 16, Berria (adib.: “Kalitatez soberan ez, erasokorrak dira eta baloia aurkariaren area ertzean kokatzeko gaitasun handia dute hegaletako barnekaldiei esker”)

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: barneraldi (barnealdi*, barnekaldi*). Ryan Giggs ezkerraren barneraldi arriskutsu bi salbu, Gales apenas hurbildu zen ingelesen atera.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es internada (Kirol.) / fr -: Elhuyar: barneraldi / Nolaerran: - / Zehazki: lasterraldi / Labayru: barnealdi / Adorez5000: lasterraldi, barneraldi.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

barneraldi: Euskalterm (termino normalizatua).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Onartzekoa da arloa zehaztuz. Ondo osatua eta hedatua barneraldi forman.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

barneratu, barnera/barneratu, barneratzen
da/du ad. Barruratu. Oihanean barneratu zen. Lurralde hartan barneratzen denak ondo jakin behar du non dauden dike horiek, betiko desagertu nahi ez badu. Herriko jendeak oso barneratua zuen jakiteak bizitzarako duen balioa. Oharkabean, letren erresuman barneratu gintuen.

Aztergaia: barneratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

barneratu, barnera(tu), barneratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

barneratu, barnera, barneratzen

barneratzaile
adj. Norbait edo zerbait barnean hartzen duena edo barnean hartzeko gaitasuna duena, osotasun baten parte eginarazten duena. Ik. integratzaile; inklusibo. Gure alderdia beti egon da bazterketarik gabeko elkarrizketen eta egitasmo barneratzaileen alde.

Aztergaia: barneratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): barneratzaile 40: Laneki (“egokia, jasangarria eta barneratzailea izanez gero, onura handiak eragingo ditu gune horretan”), Berria 34 (adib.: “Eta, noski, jardueraren oinarriak aipatu sektore guztien arteko eztabaida ireki, askotarikoa eta barneratzailearen ondorio izan behar dute”), Berria 34 (adib.: “gatazka politikoa gainditzeko akordio barneratzaile bat lortzeko alde askotako elkarrizketa eta negoziazioa bultzatu, erraztu eta ahalbidetzea”), EiTB (“Eta bestaldetik, beste alderdi abertzaleek, "ahal den neurrian", txostenari babesa eman behar diotela gaineratu du, proiektu "barneratzailea" baita”), Argia 4 (adib.: “Elkarbizitza barneratzaile batek beharrezko ditu elkarrizketa eta akordioa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: barneratzaile 2, Berria (adib.: “Eskola espazio barneratzailea izan behar da; sexu, arraza edo erlijio sinesmenenak ezin du umeen elkarbizitzan eragin”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: herritartasun inklusibo, herritartasun barneratzaile.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es inclusivo / fr inclusif: Elhuyar: - / NolaErran: - / Zehazki: sarkari, inklusibo / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ondo eratua eta erabilgarria. Horrekin batera onartzekoa da inklusibo forma.

barneratze
iz. Barruratzea. Kulturen arteko bereganatze eta barneratze hori aberasgarria da.

Aztergaia: barneratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

barnetegi
1 iz. Barnea, gela.
2 iz. Ikasleei, eskolak ez ezik, egoitza eta mantenua ere eskaintzen dizkien ikastetxea. Lekarozko barnetegi ilunaren atarian eszena bat grabatzen ari dira. Hobe zuen neskatxen barnetegi batean idazketa maisu sartu izan balitz. Ikastetxe bat zuten han Eskolapioek, garai batean haurren barnetegi eta gazteen apaizgaitegi izandakoa. Barnetegi batean egon naiz, bizpahiru ikastaro trinko egin ditut, eta euskara teknikoko beste bat.

Aztergaia: barnetegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
barnetikako
adj. Barnekoa. Bokazioa edo barnetikako deia.

Aztergaia: barnetikako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]:  barneti(ka)ko: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

barnetiko
adj. Barnekoa. Gozatuko zara barnetiko bake handiaz.

Aztergaia: barnetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

barnez
adb. Barnetik. Kanpoz eta barnez.
Loturak

Aztergaia: barnez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

barnez barne
adb. Barnetik; sakonki. Zerrenak zura egiten duen bezala, barnez barne suntsituz. Bihotzak barnez barne heziko ditugu.
Loturak

Aztergaia: barnez barne

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

baroi
iz. Nobleen hurrenkeran, mailarik apaleneko titulua duen gizonezkoa. Biltzen dira hango baroi, markes, duke eta beste gizon handiak. Bai, Castillon-go Baroiaren ukaldi haserrea da.

Aztergaia: baroi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
baroisa
iz. Nobleen hurrenkeran, maila apaleneko titulua duen emakumea. Ezpeletako baroisa.

Aztergaia: baroisa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-10-29
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'baroisa. baroi: tituluaren ondoan, baroisa (edo nahiago bada barona, barontsa, edo baronesa) ere sartu beharko litzateke, markes/markesa, printze/printzesa, konde/kondesa kasuetan bezala'.

 - [E116]: 'Nik uste dut holakoak ezin ditugula sartu, inork ere erabili ez dituelako, eta gaur egunean ere lekukotasunik ez dutelako. Parentesi artean daudenek ere ez dute ia-ia adibiderik. Idazleek ez badute bereizketa hau egin, ez gara gu hasiko holakoak egiten. Nire proposamena: ez sartzea'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): 'baroisa iz.: Ezpeletako baroisa. XKren oharra forma honetan sartzea erabaki da'.

barometriko
adj. meteorol. Barometroarena, barometroari dagokiona. Presio barometrikoa.
barometro
1 iz. Presio atmosferikoa neurtzeko tresna. Zeruak eta barometroak egun egokia izango zela esaten ziotenean, zaku mordoa hartu eta hondartzara joaten zen.
2 iz. Egoera edo prozesu jakin bat neurtzeko erabiltzen den indizea edo adierazlea. Ekonomiaren bilakaeraren nolabaiteko barometroa da burtsa. Barometro politiko eta ekonomikoa.

Aztergaia: barometro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

barra
1 iz. Palanka, burdinazko haga. Hartuko zuen barra handi bat; hasiko zen labeko burdinari bueltak ematen.
2 iz. Luzean lodian baino neurri askoz handiagoa duen pieza zilindriko edo prismatikoa. Urre barra handi samar bat. Tapir-hortzezko edo orein-hezurrezko barratxoz egindako lepokoak. Barra energetikoak eta edari isotonikoak.
3 iz. Itsasoan, ibai baten bokalean eratzen den hondar pilatzea. Ik. banku3; baxa. Orioko barra. Itsasoa laño dago, Baionako barraraino.
4 iz. Zerrenda. Banderaren barra gorriak.
5 iz. Taberna, kafetegi eta kidekoetan bezeroek eskatu dutena jartzeko erabiltzen den salmahai luze eta estua. Barrara hurbildu eta bi garagardo eskatu zizkion nekatu itxura zuen neska bati.
6 iz. Zutikako marra, testu idatzietan eta matematika, informatika eta kideko alorretako adierazpenetan hainbat funtzio dituena (|). Ik. barra etzan; zehar-marra.

Aztergaia: barra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

barra 1 'palanka'. 2 'bokaleko, ibai ahoko barra'. 3 'zerrenda'

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

bigarren adierakoa adibidea da, noski, ez definizioa (komatxo bakunak soildu, eta kurtsiboz ematekoa, alegia).

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 'palanka'; 2 "bokaleko, ibaiahoko barra"; 3 'zerrenda'

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "urre barra edo taberna" (1993-02)

 - [K201]: "urre barra, "lingote" esateko" (2003-05-15)

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: '1 'palanka'. 2 'bokaleko, ibai ahoko barra'. 3 'zerrenda'. bigarren adierakoa adibidea da, noski, ez definizioa (komatxo bakunak soildu, eta kurtsiboz ematekoa, alegia)'.

 - [E103]: 'egokiagoa da burdin barra'.

 - [E116]: 'Baina hau lehenbiziko itzulian eztabaidatu genuen, eta han erabaki. Lantaldeak aldaketa formal bat proposatzen du, ez funtsari dagokiona, eta uste dut dagoen moduan onartu behar dela, besterik eztabaidatu gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): 'barra 1 'palanka'. 2 'bokaleko, ibai ahoko barra'. 3 g.e. 'marra, zerrenda''.

barra bikoitz
iz. Zutikako marra bikoitza, testu idatzietan hainbat funtzio dituena, hala nola hiztegietan azpiadierak bereiztea eta fonetikan eten luzea markatzea (||).
barra etzan
1 iz. Ortografia-marka, bi hitz bereizteko edo lerro berean idatziriko bi zati bereizteko erabiltzen dena (/). Ik. zehar-marra. Bertsoak, olerkiak edota abestien letrak lerro batean idazten direnean, barra erabili behar da bertso-lerroak bereizteko.
2 iz. Matematikan, bi zenbaki osoren arteko zatidura adierazteko erabiltzen den ikurra (/).
barra kode, barra-kode
iz. Marra paralelo lodi eta mehez eta zenbakiz osaturiko kodea, datuak marretan eta marra arteko hutsuneetan jasoak dituena eta irakurgailu optiko batez deskodetzen dena. Erresuma Batuko gobernuak genetikoki eraldatutako elikagaiak identifikatzeko barra-kodea ezartzera behartu nahi ditu bioteknologia-enpresak.

Aztergaia: barra-kode

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh78 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

kode 1 iz. Informazio jakin bat irudikatzeko eta igortzeko helburua duen sinbolo sistema; ikurretan eta ikur multzoetan egituraturiko erlazio sistema zehatza. Keinu kodea. Kode genetikoa. Hizkuntza kodea. Barra kodea.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu barra(-)kode formarik.

barra(-)kode 74: Argia 8, Berria 6, Deia, DiarioVasco 4, EiTB 13, Elhuyar 9, Elkar 4, Consumer 10, HABE, Laneki 18.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

barra(-)kode 9: Berria 5, Iban Zaldua 2, Edorta Agirre 2.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: barra-kode (TN).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta, beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa kode sarreran.

barra-barra
adb. Ugari, ugaritasunez. Dirua, barra-barra. Gurasoek ere erdaraz barra-barra. Barra-barra dabiltzan bizpahiru hitz. Aurpegitik behera odola zerion barra-barra. Ote erreari kea bezala, gezurra barra-barra zeriola. Euskara errazean idatzirik dagoelako barra-barra saltzen omen da. Edan ere, barra-barra egiten zuen.

Aztergaia: barra-barra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
barraban
adj. bizk. Barrabasa. Gure mutil barraban hau, eskolari utzi dionetik hona, ezin dugu gauetan goiz etxeratu.

Aztergaia: barraban

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. izond. 'barrabasa'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

barrabas
1 adj. Oso bihurria. Ik. barraban. Gizon barrabasa. Mutil barrabas batzuk alde guztietara begira zebiltzan, ukondoaz elkar jota.
2 (Izen gisa). Barrabas ederra egina zegoen "postaria".

Aztergaia: barrabas

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: barrabas-belar .

barrabas belar, barrabas-belar
iz. Hirustaren antzeko belar landarea, lurpean erraboil ugari izaten duena, eta baratze eta soroetan belar txartzat hartzen dena (Oxalis latifolia). Barrabas-belarrek irentsita daude ia bazter guztiak. Hobe zela barrabas-belarra bilatu, eta zuztar-zuztarretik ateratzea, artoa galtzen ikusi, eta negar egitea baino.
barrabaskeria
iz. Barrabasari dagokion egite gaitzesgarria. Zaragozako ikastetxe nagusian barrabaskeriaren bat egin zuelako. Inon sor daitezkeen barrabaskeriak idazten.

Aztergaia: barrabaskeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
barrabil
1 iz. Gizonen eta ugaztun ar nagusien ugaltze-guruin bietako bakoitza, hazia sortzen duena. Ik. potro; koskabilo. Bi barrabilak. Barrabilak erauzi. Zezenak barrabilak hantuak dituenean zer egin behar den.
2 iz. pl. lgart. Ausardia. Kuraia eta barrabilak behar, horretarako!
3 iz. pl. lgart. Lasaitasun edo patxada handiegia. Barrabilak behar dira lasai asko eseri eta arrautza parea gosaltzeko Leo atxilotua dagoen bitartean!

Aztergaia: barrabil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper