50535 emaitza bilaketarentzat - [7301 - 7350] bistaratzen.

barrabil zorro, barrabil-zorro
iz. anat. Ugaztunen barrabilak biltzen dituen azalak eratzen duen zorro modukoa. Barrabilak babestea da barrabil zorroaren betekizuna.
barraka1
1 iz. Txabola gisako eraikin arina. Gerra aurreko janari-denda ederrak barraka horixketan daude orain. Unnaren herrikideak, bizimodu nomadari lagata gehienak, hiri bazterrean, barraketan bizi ziren.
2 iz. pl. Jaietan zaldiko-maldiko eta gainerako ikuskizunek osatzen duten jolas parke gisakoa; horietako eraikin bakoitza. "Barraketara!, barraketara!," oihukatu dio Aitorri, harantz zihoazela ikusirik. || Osabak tiroen barrakan panpina bota zuen.
3 iz. zub. Palanka-jokoa.
barrakoi
iz. Heg. Solairu bakarreko eraikin handi arina, soldadu taldeak, eraikuntzako langileak eta kidekoak hartzeko erabiltzen dena. Sopelako barrakoi batzuetan bizi dira 28 langile portuges. Soldadu armatuen artean eraman zuten komisarioaren barrakoira. Hantxe ematen ziren lehen hezkuntzako eskolak, barrakoi ziztrin batzuetan. Ordurako, preso guztiak barrakoi atarietan ilaretan jarrita zeuden.

Aztergaia: barrakoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1998-02-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

barrakoi 1: Uzt Sas ("...etxe ederrenian edo barrakoitan ibilliko zaizkizu beti arratoitan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

barrakoi 8: J. Azpiroz 5 ("Barrakoi oiek zeuden zulo orrek El Barranco de las Brujas omen zuan izena"; "An zeuden egiñak, ez dakit iru, lau edo bost, zenbat ziran, barrakoi aundiak"; "Ezkerretera barrakoi batzuk zeudela, ta iturria ere bai"; "Ari jarraitu genion; eta, kilometro ta erdira-edo, zeuden barrakoiak"; "Aietxek barrakoiak! Arkaitz bat zan oso luzea, eun metro igual; ta saliente izugarria zuan"); A. Prego 2 ("Herriaren etxea (1888an irekia), barrakoiak eta zurezko etxeak (batzuk oraindik biztanletuak), plaza, herriaren egitura"; "Barrakoietan bizi ziren, egunero 12 ordutik gora lan eginez"); K. Santisteban ("meatzarien ohizko habitata diren barrakoi edo etxe lerrokatuek osatutako auzategi berriak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

barrakoi : AB38 3; HiztEn; Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ohiko beste iturri-hiztegietan: DFrec; AB50; LurE.

Hiztegietako informazioa

barrakoi jaso dutenak: ElhHizt; HiruMila (eta etxolatzar ). Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF eta FE; HaizeG BF eta FE; DRA; Lh DBF; PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Ez du baldintza minimoa betetzen, baina adierazle bat behar da

Heg. bakarrik da, baina hor barraka-mota bat da, konnotazio bereziak dituena.

Botoen berri emango da adostasunik gabeko erabakietan

onartzearen aldeko eta kontrako dira bina kide, eta zalantzak dituzte beste bik.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'barrakoi | F: Heg. bakarrik da, baina hor barraka-mota bat da, konnotazio bereziak dituena; onartzearen aldeko eta kontrako dira bina kide, eta zalantzak dituzte beste bik'.

 - [E208]: 'barrakoi: Heg. Erantsi eta sartu, ordain hoberik gabea da eta'.

 - [E123]: 'Barrakoi Heg. bakarrik izan arren, onartuko nuke, bestelako ordainik ez badugu behintzat. Besteak beste Atxagak, Josu Zabaletak, edo Koldo Izagirrek erabili dutelako (Ereduzko prosa gaur corpusa)'.

 - [E116]: 'Nik ere sartuko nuke, 'iz' eta 'Heg' marka jarriz'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): 'barrakoi iz. Heg.'.

barrandan
adb. Zelatan. Pasabidearen gibeletik barrandan zegoen. Baina hona gure gizona atetik barrandan; eta zer ikusten du? Ematen da zelatan edo barrandan ezponda baten gerizan.

Aztergaia: barrandan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zelatan'.

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
barrandari
iz. Zelataria. Ez da on barrandari izatea, ez da on zelatan egotea.

Aztergaia: barrandari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
barrandatu, barranda, barrandatzen
du ad. Zelatatu. Orduan barrandatzen dituzte ehiztariek usoak.

Aztergaia: barrandatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

barrandatu, barranda, barrandatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

barrandatu, barranda, barrandatzen

barrandatzaile
iz. g. er. Barrandaria. Ez gaitezke etxetik atera non ez ditugun hark igorririko barrandatzaileak gure ondotik.

Aztergaia: barrandatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

barrandaria.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "barrandari [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

barrandegi
iz. Zelatatzeko tokia. Barne aldera, zurginek barrandegia eraiki zuten harresiaren gainean.

Aztergaia: barrandegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zelata-tokia'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'Erantsi barrendegi 2 'barnetegi berezia' Zah.'.

 - [E116]: 'bat nator PXekin. Hala ere, ez dakit 'Zah' marka behar duen. Gure sortetxeko atetik ikusten da 200 metrotara, 'Irierteko barrendeie', borda bat bere hesiarekin. Hiztegi honetan ageri diren ehunka hitz baino hamaika aldiz gehiago erabili izan dut hitz hori'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): 'barrandegi 'zelata-tokia'; XKren oharra: barrendegi beste hitz bat dela ikusi da, eta jadanik onartua'.

barraskilo
iz. Maskorra kiribilean duen molusku gasteropodoa (Helix). Ik. barakuilu. Barraskilo mukitsuak. Bizkarrean zama handia daraman barraskiloaren antzera arrastaka. Zozoa barraskiloak jateko sortua da. Barraskiloak eta bareak. Barraskiloaren adarrak. Baratze barraskiloak.
Azpisarrerak

Aztergaia: barraskilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Helix.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. arroba.

barratu
adj. Marraduna. Norabait joan behar zuenean, bere janzkera hau izaten zen: alkandora barratua, galtza urdinak eta bota beltzak.

Aztergaia: barratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

alkandora barratua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'zer da 'alkondara barratua'?'.

 - [E116]: 'Ez dakit. Pentsatzen dut barrak dituen alkandora izango dela. Etxean, gure ama zenak beti 'ator raikeriek' deitzen zituen hura izango da. Bere horretan utziko nuke, lantaldeak bere arrazoiak izango baitzituen proposamena egiteko'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): 'barratu izond.: alkandora barratua'.

barre
iz. Poz bizia eta bat-batekoa adierazten duten aurpegiko giharren mugitze berezia, gehienetan hasperen zaratatsuekin batera egiten dena. Ik. irri. Barrea eta negarra. Barre zoroa. Barre alaia. Barreari gozo ekin zion. Ustez, arnasa baretu zaio; barre antz gozo batek ezpaintxoak argitu dizkio. Mariak, barrearen barrez, ez zion ezer erantzun ahal izan. Gertaera zorrotzak, ateraldi barre-eragileak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: barre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: barre egin, barre eragin, barrez.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: barre-algara , barre-algaraka , barreari eman, barre-irri , barre-murritz , barre-zantzo, barre-zantzoka .

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

barre egin, barre eragin; barrez

barre algara, barre-algara
iz. Barre ozena edo zaratatsua. Barre algara gozo batekin erantzun zion neskak. Haiek egiten dituzte barre algarak, elkarri begiratuta! || Gogoz, eta batzuetan barre algaraz, irakurtzen dira ipuin guztiak.
barre algaraka, barre-algaraka
adb. Barre algaraz, barre algarak eginez. Kar-kar eta kar-kar, barre algaraka hasi zitzaion.
barre egin
1 du ad.-lok. Barre egin nuen neure artean. Barre egiteko gogoa. Barrerik egin gabe. || Nolako barreak egin genituen!
2 du/dio ad.-lok. Norbaiten kontura iseka edo trufa egin. Norbaiti barre egin. Barre egiten dizunean. Haren kontura barre egiten zuten. Ez dezatela nire lepotik barre egin!

Aztergaia: barre egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

barre eragin
dio ad.-lok. Barre eragiten dion gauza. Erregeri barre eragiteko.

Aztergaia: barre eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

barre karkara, barre-karkara
iz. Barre algara. Barre karkara erraza jaurtitzen zuten ostatuan zeudenek.
barre murritz
iz. Batez ere naf. Irribarrea. Ik. irri murritz. Amak barre murritz batekin erantzun zion.
barre zantzo, barre-zantzo
iz. bizk. Barre algara. Barre zantzo zoliak. Barrendik datozen barre zantzo eta ahotsak entzuten dira. Barre-zantzo batean daude eurei begira.
barre zantzoka, barre-zantzoka
adb. bizk. Barre algaraka. Barre zantzoka zituen entzule guztiak.
barre-irri
iz. Irribarrea. Barre-irria zeriola azaldu zen.

Aztergaia: barre-irri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

barre sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

irribarrea.

barrealdi
iz. Barre egiten den aldia. Gainerakoak berehala isiltzen ziren hura mintzo zenean, eta amaitzen zuenean barrealdi luzeak izaten zituzten.

Aztergaia: barrealdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "barrealdi: eta barre saio" (2003-05-15)

barreari eman
dio ad.-lok. Barrez hasi. Bat-batean barreari eman zion algara handiz.

Aztergaia: barreari eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

barreari emon (etaaldaerak) 8: Cb Eg III ("Adio nere botoiak, esan, a farrari eman zion"), Lard ("Sara ate-atzean itzketa au aditzen zegoanak, beregan farrari eman zion" #mdash# cf. Has 18,12), Zab Gabon ("guztiak parreari eman zioten"), Bv AsL ("Bat batean ematen diote denak algara aundiaz parrari"), Ag AL ("Emon eutsen barreari etxeko guztiak"), JAIraz Bizia ("Parrari eman nion"), Bilbao IpuiB ("Ta barreari emon eutsen"), SM Zirik ("Uezabak emon zetsan barriari").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

barreari eman (eta aldaerak) 10: X. Amuriza 2 ("Parreari emanen zion Leninak, ia nigar egitekotan egon izan ez balitz", "Irakasleak barreari emon eutson eta ikasle guztiek algarari"), Aginaga ("Izatekotz, ordu genuke parrari emateko"), J. Goiekoetxea ("Etxol-barruan zegoen Sara eta, hori entzunik, farrari eman zion, zahartua bait zegoen haurrik izateko"), X. Mendiguren B. ("Begiratu Karlosi eta bapatean barreari eman zion"), I. Mendiguren ("Hasieran ez zuen ulertu zer esan nahi zuen eta barreari eman zion"), X. Galarreta ("haiek barreari eman zioten"), Ataño MLanak 2 ("Arrebak dena entzun zuen eta parrari eman zion", "Berriro parrari eman zion"), J.M. Arzalluz ("Eta barreari eman zion izu-ikara besterik eragin ez zezakeen moduan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

barreari eman : LurE (adib. gisa, s.u. barre) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

barreari eman : EuskHizt (adib. gisa, s.u. barre eta algara), EskolaHE (adib. gisa, s.u. barre), PMuj DVC (barreari emon: adib. gisa; echarse a reir) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -ri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

barre sarrerari dagokion azpisarrera.

barreari eutsi
dio ad.-lok. Barre egiteko gogoa izan arren, barre egin gabe iraun. Barreari eutsi ezinik. Lanak izan zituen barreari eusteko.

Aztergaia: barreari eutsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

negarrari eutsi esapidea aztertzean barreari eutsi ere azpisarrera gisa gehitzekoa dela aipatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa barre sarreran.

barregai
iz. g. er. Barre egiteko gaia edo zergatikoa. Jainkoak ez du pobrea egin inoren barregai.

Aztergaia: barregai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Jainkoak ez du pobrea egin inoren barregai.

barregale
iz. g. er. Barregura.

Aztergaia: barregale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

barregura.

barregarri
1 adj. Barre eragiten duena, bereziki bere bitxikeriagatik. Ik. irrigarri. Ipuin barregarriak. || Itzulpen barregarria, lotsagarria ez balitz.
2 adb. Barre eragiteko moduan. Dotore doalakoan, barregarri dabil. Barregarri zaude aker-bizar horrekin. || (-en atzizkiaren eskuinean). Han zegoen plaza erdian, ikusle guztien barregarri. Kalekoen barregarri eta etxekoen negargarri.
Azpisarrerak

Aztergaia: barregarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: barregarrizko .

barregarrikeria
iz. Egite edo gauza barregarria, gaitzesgarritzat hartua. Ezin duk ikusi barregarrikeriarik penagarrienean erortzen ari haizela. Ez barregarrikeriarik esan!

Aztergaia: barregarrikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

barregarriro
adb. Era barregarrian. Gona zaharrekin barregarriro jantziriko gizon bi.

Aztergaia: barregarriro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ro.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

barregarritasun
1 iz. Barregarria denaren nolakotasuna. Batzuetan irudiek nabarmenagotzen dute egoeraren barregarritasuna.
2 iz. Barregarrikeria.

Aztergaia: barregarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

barregarrikeria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'barregarritasun eta barregarrikeria ez dira sinonimoak. Biak utzi, azalpenik gabe'.

 - [E123]: 'Barregarritasun iz. g.er. 'barregarrikeria'. OEHn bi adibide bakarrik datoz, eta badirudi barregarrikeria-ren sinonimo direla. Baina #mdash#tasun eta #mdash#keria atzizkien arteko bereizkuntzaz dugun 'dotrina' osoa kontuan hartuta, ez al da errazago barregarritasun aipatu ere ez egitea?'.

 - [E116]: 'Bai, errazena litzateke aipatu gabe uztea, baina biak erabiltzen dira egungo euskaran (ikusi lekukoak datu baseetan). Bistan da sinonimoak direla. Hala bada, errazena da, jendea ez nahasteko gainera, biak sinonimotzat ematea, bestela baten batekj pentsa bailezake desberdinak direla. Gure dotrinaren kontra joango da, baina arau guztiek badituzte salbuespenak: hau da bat. Beraz, lantaldearen proposamena onartuko nuke bere horretan'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): 'barregarrikeria, barregarritasun; XKren oharra: ez direla sinonimoak ikusi da, lehenak plurala onartzen baitu, eta bigarrenak, aldiz, ez. Beraz, biak uztea erabaki da'.

barregarrizko
adj. Barregarria.
Loturak

Aztergaia: barregarrizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

barregarri sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

barregile
adj. g. er. Barre egiten duena; barrez ari dena.

Aztergaia: barregile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

barregura
iz. Barre egiteko gogoa. Barregura handia eman zion. Barregurak eragindako malkoak xukatu zituen.

Aztergaia: barregura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gura.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A107]: "[sar litekeen hitza; cf.]EOH m 2727" (1994-07-07)

 - [E202]: [sartzea merezi duela iradoki du] (1995-01-09)

 - [E301]: [nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

barreiadura
1 iz. Arreta galtzea. Hirugarren aginduaren kontra bekatu egiten dute barreiadura borondatezkoekin meza entzuten dutenek.
2 iz. fis. Difusioa.

Aztergaia: barreiadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-dura/-mendu/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

adia galtzea.

barreiaketa
iz. Barreiamendua.

Aztergaia: barreiaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

hiru formak jasoko dira, -keta, -mendu eta -tze osaerakoak.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-mendu/-tze.

barreiamendu
1 iz. Arreta galtzea, gogoa barreiatzea. Barka, Jainkoa, ene espirituko barreiamendua eta ene bihotzeko hoztasuna.
2 iz. Josteta, denbora-pasa gaitzesgarria. Munduko barreiamenduetara ekarria zen. Igande arratsalde guztia barreiamenduan eta josteta hutsaletan iragaten duzu.

Aztergaia: barreiamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

barreiarazi, barreiaraz, barreiarazten
du ad. Barreiatzera behartu. Poliziek tiroka barreiarazi zituzten manifestatzaileak.

Aztergaia: barreiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

barreiarazi, barreiaraz, barreiarazten. du ad.

barreiari
adj. jas. Barreiatzailea.

Esaera zaharrak

Aita biltzaileari, seme barreiari.

Aztergaia: barreiari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Mailak

Goi.

Forma baten adiera(k)

barreiatzailea.

barreiatu, barreia, barreiatzen
1 da/du ad. Bildua dagoena han-hemenka jarri. Ik. sakabanatu. Juduak munduko herri guztietatik barreiatu zirenean. Hazia besagainka barreiatu. Ardiak, artzainik gabe, barreiatu dira. Liburuan barrena barreiaturik. Zer balio dute hitzetik hortzera barreiatzen ari garen hutsaren hurrengo hitz merke horiek? || (Partizipio burutua izenondo gisa). Goialdeko herri txiki barreiatuetan.
2 da/du ad. Zabaldu, hedatu. Usain ona barreiatuz. Egunotan berriz barreiatu diren bertsoek diotenez. Barreiatu zen zer-jana Egipton saltzen zela. Barreiatu zuen bortxatu nahi izan zuela Josek. Ebanjelioa munduan barreiatu zenean.
3 da/du ad. Oharmena edo buru bildutasuna galdu edo galarazi. Barreiatuak, kanpoaldera isuriak bizi gara. Arima garbia begiratzen da bere baitarik sobera ilkitzetik eta anitz egitekotan bere burua barreiatzetik. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Bizimodu barreiatua eraman.
4 da/du ad. Desegin, suntsitu. Eguzkiak lainoa bezala haizatzen eta barreiatzen. Ez zait iruditzen deusek barreiatuko duela gure amodioa.

Aztergaia: barreiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

barreiatu, barreia, barreiatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

barreiatu, barreia, barreiatzen

barreiatzaile
1 adj. Bere ondasunak hondatzen dituena. Ik. xahutzaile. Seme barreiatzailea.
2 adj. Hedatzailea. Euskal Herri barruan ere badaude zenbait leku, industria nahiz uda dela bide, erdararen barreiatzaile.

Aztergaia: barreiatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
barreiatze
1 iz. Sakabanatzea. Barreiatze horren ondorioz dialektoak garatu ziren.
2 iz. Barreiamendua. Batzuetan herri musika jotzen duzu, beste batzuetan jazz kontzertuak eta telebista eta zinemarako doinuak... zer on eta gaitz dakarzkizu barreiatze horrek?

Aztergaia: barreiatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta/-mendu.

barreiu
adb. zah. g. er. Bakoitza bere aldetik. Ez baitakigu uxatzen barren-gazteluko zoko galduetan barreiu dabiltzan iratxoak.

Aztergaia: barreiu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

barreka
adb. Barrez. Barreka ziharduen. Barreka esan. Barreka-barreka zegoen.

Aztergaia: barreka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
barren
1 iz. Edozein gauzatan, bere mugen arteko bitartea. Ik. barne; barru. Anton. kanpo. Ikus ezazue hilobiaren barrena. Eliz barrena txukun edukitzea.
2 (Leku atzizkiekin, singularrean. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Atal bakoitzaren barrenean dagoena. Mahuka barrendik atera. Eliz barrenean. Gazteluaren barreneko aldera (Ik. barreneko). Sar zaitez zure bihotzaren barreneraino.
3 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Presondegiak barrendik nolakoak diren. Barrendik jaten ditu euskararen erraiak. Eta, jakina, ez zen barrendik sortu haztea eta ugaritasuna, kanpotik baino. Barrenean dute sua.
4 iz. Pertsona baten barrenaldea, bereziki sentimenen edo nahien egoitzatzat hartua. Ik. barru 4. Egun haietan jendeak bero, barrena bezain sakela. Horrexek lasaitzen dit barrena. Ene barrenak gauez irrikatzen zaitu. Zuen barrendik uxatzeko. Gizon gezurtiak eta barren-faltsuak. Bakoitzak berak daki bere barrengo berri (Ik. barrengo). || Noizean behin antsiaren bat egiten zuen, barren-barrendik aterea zirudiena. Zalantza bat piztu zait barren-barrenean eta oteka hasi natzaio neure buruari.
5 iz. Zerbaiten beheko aldea edo ertza. Anton. goien. Ohearen goienean, erdi-erdian eta barrenean edo oinen aldean. Urtearen goienetik barrenera. Soineko-barrenak bustita. Gona-barreneko azpildura. Soinekoari barrena hartu. Martzelino zintzatzen da alkandoraren barreneko aldearekin. Soro barrena eta goiena. Zelai barrenean dabil behi beltza.
6 adj. Sakona. Ik. barna. Gauza barrenak eta gordeak jakitea. Nahigabe barren batek hartu gintuen. Geure izatearen zatirik barrenena, geureena, zein ote dugu?

Esaera zaharrak

Gaina eder, barrena uher. Ibia duenak iragan, daki osina zein den barren. Nehork bere barrena du ezagutzeko gaitzena.

Aztergaia: barren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

beste baten barreneko zirkunferentzia; zirkunferentzia barrenez ukitzaile

Euskaltzaindiaren Arauak

barren 1 'barnea, barrua'. 2 'beheko partea': gona-barrena; soinekoari barrena hartu; soro-barrena / AS: barrendik, barrenean, barreneko, barrenez, barrenez barren, barrengo.

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak

cf. OEHko azpisarrerok: barrendik, barrenean, barrenen, barrenera, barrenerago, barreneraino, barrenez, barrenez barren, barrengo / barreneko, zeru-barren; barrenago(ko), barrenean, barrenegi

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 'barne, barru'; 2 'beheko parte' ("gona-barrena", "soinekoari barrena hartu")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Aipatuez gain, "soro-barrena" (gurean oso erabilia)" (1994-08-02)

barrena1
1 adb. Barrura; sakonki. Ik. barna 2. Barrena sartu. Dudak, ordea, barrenago bota ditu erroak. Gogoetez gainera, barrenagoko beste zerbait ere bai: kezka kontentagaitza.
2 postpos. Aipatzen den gauza alde batetik bestera (edo besterantz) igaroz. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, -n atzizkiaren eskuinean). Ik. zehar. Odola alkandoran barrena dariola. Oihanean barrena eraman zuen. Mendian barrena joan da. Kalean barrena ibili. Hor barrena abiatzeko. Euskaltzaindia batasun bideetan barrena abiatu zenean. || Hor barrena abiatzeko.
barrenak agindu
du ad.-lok. Zerbait egiteko nahia edo bulkada sentitu. Ik. barrenak eskatu; barruak agindu; barruak eskatu. Hori zen barrenak agintzen ziona, proposamen berritzaileak egitea. Barrenak ez dit agintzen isilik egotea. Irri egin nuen, barrenak agintzen zidana baino ozenago. Barrenak agintzen diolako mugitzen denari. Nazarioren adiskidea barrenak aginduta ari dela dirudi.

Aztergaia: barrenak agindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BARRENAK AGINDU. Dictar la conciencia; sentir el impulso interior de. "Barrenak eztit agintzen (G, AN) [...], no me permite la conciencia" A EY III 263. "Barrenak ez dit agintzen ori egitea (AN-gip)" Gte Erd 139. Zuen txalupa ametitzia / eztit barrenak agintzen. Xe 282. Ixilik egotia eztit / barrenak agintzen. AzpPr 73. Nai-ta're ixilik egoterikan / barrenak etzun agintzen. Imaz Auspoa 24, 73. Barrenak Engraziganako agintzen zion iguiña garaiturik, etzion iñoiz ere zaputzik edo erdeñurik egin. Etxde JJ 201. Iosepengandiko billoberi eskuak antzumatuz ezarri zitien buruan, aien aitak nai bezala ez-baiña barrenak agintzen zion bezala. "Sicut ipse intus discernebat". Or Aitork 436. Nere barrenak ez baitit iñor iltzerik agintzen. Alkain 51. Euskaltzaletasunak eragin ziola [Etxepareri], bai, argi dago; baina ez bertsotan ihardutera, hori barrenak agintzen bide baitzion, euskal neurtitzak izkributan ipintzera baizik. MIH 287. Zernahitarako joera, zernahiren maitasuna nekagarria da beti, kezkaz eta atsekabez betea. Barrenak hala agintzen duenean, ordean, ez da haren deiei muzin egiterik. Ib. 38.

adib: agindu2, agin, agintzen 1 du ad. Norbaitek, duen eskuaz baliaturik, egin behar dena adierazi. Ik. manatu. Nork agintzen du etxe honetan? Ezer ez esateko agindu zion. Alkateak agindu duenaren arabera. Elizak agintzen dizuna. Barrenak agintzen zion bezala egin zuen. […] 6 du ad. (Egoera, barrenak...) baimena eman, utzi. Eguraldiak agintzen badu. Baina bere egoerak ez zion agintzen. Bere ahalak agintzen zion neurrian lagunduko ziola. Barrenak ez dit agintzen isilik egotea. || lasai 1 adj. Estutasunik, kezkarik edo larritasunik gabea. Ik. laxo. Lo lasaia. Nahiago izan dugu aisetasun lasaia, barrenak agintzen zigun borroka latza baino. Behar zena egin duela dakien gizonaren hitz eta aurpegi lasaiak herriaren bihotz minduak baretzen ditu. Bertsolarien etorri ugari eta lasaia. Prosa lasaia egiteko, lasai ari behar, ez larri eta arnasestuka. Gizon lasaia, nekez larritzen dena.

barrenak agindu , EiTB.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

barrenak agindu 9: Pello Zabala 2, Joxan Elosegi 2, Pello Lizarralde, Karlos Zabala, Txillardegi, Koldo Izagirre, Felipe Juaristi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa da barren sarreran ere.

barrenak eskatu
du ad.-lok. Zerbait egiteko nahia edo bulkada sentitu. Ik. barrenak agindu. Hori barrenak eskatzen dio gizonari. Nork bere erara, modura eta moldera; barrenak eskatzen dion bezala. Barrenak eskatutakoa egitea. Sormena plazaratu egin behar da, partekatu, hori eskatzen du behintzat barrenak.

Aztergaia: barrenak eskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

barrenalde
iz. Barreneko aldea. Ik. barrualde. Zuraren gainaldea eta barrenaldea. Barrenaldetik borborka zetorkion haserrealdia. Ederki baino ederkiago azaltzen dizkigu gure kondairaren barrenaldeak.

Aztergaia: barrenalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
barrendegi
1 iz. Leku hesitua.
2 iz. Barrenaldea. Lurraren bihotzean edo barrendegiaren erdi-erdian dagoela infernua.
3 iz. Lurralde baten zatia, beste lurralde baten barruan dagoena. Trebiñuko barrendegia.

Aztergaia: barrendegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper