50535 emaitza bilaketarentzat - [7401 - 7450] bistaratzen.

barruti
1 iz. Nolabait mugatu edo hesitutako lur eremua. Ganadua barrutian sartu. Lur gehixeago erantsi, zuloak bete eta barrutiak jaso. Ardi barrutia. Ehiza barrutia.
2 iz. Arauz mugatutako lurraldea. Unibertsitate barrutia. Hauteskunde barrutiak. Udal barrutia. Barruti mugak.
3 iz. Arloa, zernahi giza jarduera banatzen den zati bakoitza; zati horietako batek hartzen duen guztia. Kultura barrutiak. Euskara idatziaren barrutian, irakaste lanetan dugu beharrenik batasun hori. Gai hori, nire barrutikoa ez izateaz kanpora, ez da nolanahi presakako kritika batean ukitzekoa.

Aztergaia: barruti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu landu: ik. OEH argitaratua.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

barruti (eta konposatuak) 271 dira: B-G 60, EB 211; horietan eliz barruti (eta aldaerak) 90, epai-barruti 3, hauteskunde-barruti 3, kultura-barruti 3, itsas-barruti 2, eta ager. banako artzipreste-b., elezar b., epai-b., eragin-b., etxe-b., harreman b., idazle b., industria b., inkisizio-b., lur b., meatze b., mezkita b., mina-b., nekazal b., nekazari b., olerki-b., pertsona b., ur-b.; ik. testuinguruak ondoko dokumentuan; udal(-)barruti 18 aldiz jaso da: El Día 1934 3, adib.: "agiriyan dago zeren tajuz jokatu duten Batzar-Guren edo Congreso'an orañago Udal-barrutien beren gogoko legedi berriyaren edo 'abolición de la ley de Términos Municipales' arazoan", "Udal-barrutiyetako beren legedi berriyaren ezezpen aurka su ta gar ekin eta jarraitu dute"; Jauntxoak: "1842. urtetik 1862.era bitartean lantegi berri franko altxatu zen Donostiako udal barrutian"; BEO 1990 12, denak erdal `distrito' itzuliz; adib.: "Ordenantza udal barrutian aplikatuko da", "Udal Barrutiko ordezkariak: 15. art. Barrutiko Eskola Kontseilu bakoitzean, Barrutiko kontseiluko Ordezkari Lehendakariak bertako kontseilarien artetik ordezkari bat izendatuko du"; Beasain: "Azkenik 'juez' bat komisiotzea akordatu zen, (...) akordio horren atalak bete zitezen, hau da, eskumen-entrega, Kontzejuko ofizialen izendapena, udal-barrutiaren mugarriketa, bizilagun-kopurua jakitea, etab"; J.A. G. de Cortazar: "Hiribilduak eta elizateak sesiotan sartzen dira horrela, beren udal barrutien mugaketagatik"

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

barruti : DFrec 127, AB38 20 (itzulpenak: campo 4, distrito 3, dominio de función 2, término 1, recinto 6, circo 1, area 1, terreno 2), AB50 45 (itzulpenak: departamento 6, territorio 7, ámbito 3, campo 3, distrito 12, marco 3, término 8, jurisdicción territorial 3), HiztEn, LurE (eta eliz barruti: AS), Euskalterm 62 (circunscripción 2, distrito 17, ámbito 4, región 2, fuero 3, espacio 1, zona 3, foro 1, rango 1, area 20, campo 3, esfera 2, dominio 1, demarcación 1, dehesa 1); udal(-)barruti : AB38 3 (`recinto municipal' itzuliak), AB50 4 (`término municipal' itzuliak), Euskalterm (`distrito municipal'; ik. hor `término municipal'en ordaintzat proposaturiko udalerri eta udal-mugape); ur-barruti: AB38 1 (ur-barrutiak: aguas jurisdiccionales); el(e)iz(-)barruti: AB50 7 (diócesis), Euskalterm 1 (obispado) // AB50: geben-barruti 1 (coto), parroki barruti 1 (parroquia) // Euskalterm: abade-barruti 2 (abadía), lurralde-barruti 1 (ámbito territorial), artzapez-barruti 1 (arciprestazgo: lurraldea), apezpiku-barruti 1 (obispado), barruti judizial 3 (partido judicial), funtzioaren barruti 1 (conjunto de llegada).

Sektore jakin bateko informazioa

barruti : HezkAdmin (circunscripción / distrito), AdminMila (1 circunscripción; 2 distrito), LurraldeAntol (interior del perímetro, perímetro, término); barruti judizial , auzitegi-barruti : AdminMila (partido judicial); mea-barruti : EurItune (es cuenca; fr bassin).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

barruti : EuskHizt (eta (eliz)barruti: AS), HiruMila (1 espacio comprendido entre límites concretos; 2 pasto acotado; 3 terreno acotado; 4 jurisdicción territorial; 5 ámbito limitado; 6 Mat. dominio), ElhHizt (1 cercado, dehesa; corral, redil; 2 distrito, circunscripción; 3 rango; eta barruti judizial edo auzitegi-barruti AS: partido judicial, udal-barruti AS: término municipal), EskolaHE (eta eliz barruti: AS), Lur EG/CE (recinto, ámbito, coto, distrito) eta EF/FE (1 enceinte, enclos; 2 arrondissement, district, secteur; 3 diocèse), Casve EF (1 clos, enclos; 2 juridiction territoriale; 3 lieu déterminé), DRA (1 territorio; 2 obispado: territorio; 3 redil; 4 terreno acotado; 5 jurisdicción territorial), PMuj DVC: barruti (barruti 1: 1 terreno acotado, coto; 2 palenque; 3 sitio prohibido; 4 prado junto a la casa; 5 dehesa, coto de pasto; 6 clausura, recinto interior; 7 cortinal, cortiña; 8 jurisdicción, distrito, demarcación; 9 marco, encuadre; 10 campo de acción; etab.; barruti 2: 1 cogitabundo, muy pensativo; 2 recogido, reconcetrado; 3 recoleto, retirado, retraído; -barruti: juridiscción: eliz-barruti, jurisdicción eclesiástica; gotzain-barruti, jurisdicción episcopal) // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF, Lh DBF.

barrutiko
adj. Amodio horrek izan behar du barrutikoa. Barrutiko barrea.
Loturak

Aztergaia: barrutiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

barruz
adb. Barrutik. Zuk nahi duzunarekin aitortu behar duzu, barruz lasai uzten zaituenarekin.
Loturak

Aztergaia: barruz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bart
adb. Joan den gauean. (Dagokion aditza lehenaldian, nahiz, maizago, orainaldian). Ez dakizu asko bart zer gertatu den elizako ateetan! Bart hil zen. Bart arratsean egin ditut negarrik handienak. Bart hamarretan, gauerdian, ordu bietan. Bart gaueko hamarretan. Bart gauean jakin dugu. Bart arratseko hamaiketan. Bartko loa. Bart hil nintekeen.

Aztergaia: bart

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bart arratsean, bart gaueko, bartko loa.

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

barda (Ipar.)

Informazio lexikografikoa
Deklinabidea

bartdanik / bartanik / bardadanik; bartko / barko / bardako / barteko

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bart arratsean; bart gaueko hamarretan gertatua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "52.4: bart arratsean, bart gauean eta ez *bart arratsez..." (1995-01-09)

bartan
iz. g. er. Azpantarra.

Aztergaia: bartan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

azpantarra.

bartz
iz. Zorriaren arrautza. Aspaldi, eskoletako umeen artean bartza ugari izaten zen. Bartz orrazia.

Esaera zaharrak

Besteren bartzak ikusten eta bere zorriak ez.

Aztergaia: bartz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

OEH: bartx (Arch Gram); bartz (O Pr; Mg PAb; Azc PB; Ag Kr: 3; Erkiag BatB); partz (Or Eus); EEBS: ø ager.; AB38: bartz ('liendre': EB32, 316); Euskalterm: bartz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Hitz hasieran hitz askorekin gertatuko den bezala (bartz, basta, Bazko, bekatu, bertz, betatxu, bike, bikor, biku, bildumen, biper, bipi, biska, bits, biztu, bolbora, boltsa, budin... eta bere kideko partz, pasta, Pazko, pekatu, pertz, petatxu, pike, pikor, piku, pildumen, piper, pipi, piska, pits, piztu, polbora, poltsa, pudin...) B eta P hizkien arteko lehia ikus genezake. Oro har, P aldera gehiago joko genuke B aldera baino kasu guztietan, baina kasu bakoitza aztertzekoa izango litzateke. | Agian, ezinezkoa da arau orokorra ematea eta P edo B aukeratzea, baina ezinbestekoa litzateke gaur egungo erabilera oso kontutan edukitzea, iturri literarioei behar baino gehiagoko interferentziarik egiten utzi gabe" (1994-07-22)

bartzelonar
1 adj. Bartzelona hirikoa; Bartzelona probintziakoa; hiri horri edo probintzia horri dagokiona. Bartzelonar idazle eta margolaria.
2 iz. Bartzelonako herritarra. Bartzelonarrek batasuna eta elkartasuna behar dituzte momentu hauetan.

Aztergaia: bartzelonar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): bartzelonar 60: Aizu (“Animazio atalean, Mario Rico bartzelonarraren Náufragos lanak lortu zuen sari nagusia, eta Euskal Herriko Animazio Saria, aldiz, Aitor Oñederra debarraren Dena eta ezer ezdago lanak”), Elhuyar (“Adibidez, 2006ko uztailean, hau da, bartzelonarrak Linazasorori aholkua eskatu eta hilabete gutxira, Science aldizkariak izenburu esanguratsua duen artikulu bat argitaratu zuen”), Consumer, Berria 7, EiTB 45, Argia 4, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bartzelonar 7: Berria 6 (adib.: “Eta Valpuestak eta Sansek arrazoiak dituzte kontent izateko: bederatzi urtetan 150 film afrikar eskaini dizkiete bartzelonarrei”), Koldo Izagirre (“Bartzelonarrek gaztelu madarikatua esan zioten hark ez du torturaren gomutarik”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu bartzelonar formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, automatikoa.

Onomastika batzordeak argitzekoa

Dena den, Onomastika batzordeak argitzekoa. // Onomastika Batzordeak onartua (2021-09).

barur
iz. Ipar. Baraua. (-r- bakunarekin). Eriek eta erixkek ez dezakete barur garratzik egin.

Aztergaia: barur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bar(a)ur

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. h. barau.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. ik. barau

basa1
adj. Ipar. eta naf. Basatia. Gizon basa bat. Jenderik basenen artean. Haur basa. Biziera basa ederretsiz. || Indar basa. Itsasoaren oldar basari ihardukitzeko.
Ohiko lexiak
basa2
iz. Lohia, lokatza. Ur ertzeko basatan. Kaleko basaren gainean baitabiltza. Azpantar busti eta basaz lohituak. Urdea itzultzen da ilki den basara. Oroit zaitez ez zarela basa eta errautsa baizen. Basaz beterik etorri da eskolatik. Txerria basa artean gustura ibiltzen da.
basabaratxuri
iz. Baratxuri mota, mendian edo basoan berez hazten dena (Allium sativum).

Aztergaia: basabaratxuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: basabaratxuri: Allium sativum.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Allium sativum.

basabazter
1 iz. Kaletik urrun dagoen auzoa edo aurkintza. Nire gorputza aspaldian ere basabazterren batean deseginda dagoelakoan. Oihan eta basabazterretako aire garbia.
2 iz. Ipar. Baserria. Bai hirietan, bai basabazterretan.

Aztergaia: basabazter

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
basabehi
iz. Betizua. Basabehi argal eta idi hezurra eta azala baino ez daukatenak.

Aztergaia: basabehi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: basabehi / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

betizua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

basabere
iz. Gizakiak hazi ez duen aberea. Basabere eta piztia asko bizi omen ziren Basaburuko leize-zulo eta oihanetan gordeta.

Aztergaia: basabere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
basabide
iz. Bidezidorra. Baserri ondotik ezkerrera doan basabidea hartu behar da.

Aztergaia: basabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

basabizitza
iz. Basabereen eta basalandareen bizitza. Basabizitzari buruzko dokumentalak. Gizon-emakumeak basabizitzatik urrundu egin dira, hiritartu egin da gizartea.

Aztergaia: basabizitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh152 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): basabizitza 36: Elhuyar 6 (adib.: “Baina ikusmen-eremu oso mugatua dute, eta hori oso arriskutsua izan daiteke basabizitzan”, “gizon-emakumeak basabizitzatik urrundu egin dira, hiritartu egin da gizartea”), Berria 5 (adib.: “Gero eta gehiago dira Interneten basabizitza zuzenean erakusten duten webguneak”), EiTB 25 (adib.: “Borneoko basabizitza salbatzekotan, lehenbizi basoak babestea lortu behar du”, “Basabizitza gorenean ikusi dugu, baina gure orangutanaren arrastorik ez“); basa bizitza 6: Consumer (“Lorategian basa bizitza sustatzea”), Berria 5 (adib.: “Baina ipar beleen lanabes erabilera ikertzen diharduen zientzialari horren ustez, basa bizitzan lanabesen erabilera soilak «portaera hori nola garatu duten ezagutzen ez dugun heinean» ez du zertan esan nahi animalia kognitiboki sofistikatua denik”). // basabizitza 152: Berria 5, Deia 86, Deustuko Unibertsitatea, EiTB 51, Elhuyar 7, Elkar, Laneki.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: basa(-)bizitza 7: Berria 5 (adib.: “Naturarentzako Mundu Funtsak Gai kimikoak, basa bizitzaren eta gizakiaren kontrako mehatxua izenburuko txostena kaleratu berri du”), Amaia Lizarralde (“lurra, airea, ura, itsasoko izotza, basa-bizitza eta beste baliabide batzuk barne-suntsipena edo degradazioa ekar dezakeen ekintza edo jokabide mota ororen aurrean babesteko”), Filosofiako gida (“Garai batean gizonaren bizitzak ez zuen batere ordenarik, basa-bizitza zen, indarraren menpean bizi zen giza aberea”).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

basabizitza basabizitz. Vida salvaje, barbarie. [Erri bat] basa-bizitzetik aterata bere buruuren bizitza erakutsi-gai deneen, orduuntxe dator guda-eresii. Or LEItz 39.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: basabizitza (TN, Ingurumena).

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Hedatu gabea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Terminoa da.

basaburuar
1 adj. Basaburukoa, Basaburuari dagokiona.
2 iz. Basaburuko herritarra.

Aztergaia: basaburuar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-10-29
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'basaburuar basaburuar (1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia-n onartua)'.

 - [E116]: 'Onomastika batzordeak erabakitzekoa'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): 'Onomastika batzordeak erabakitzekoa'.

basabürütar
1 adj. Basabürükoa, Basabürüari dagokiona.
2 iz. Basabürüko herritarra.
basaerramu
iz. Zuhaixka hosto-erorkorra, lore berdeak eta fruitu gorri mamitsu eta pozoitsuak ematen dituena (Euonymus europaeus).

Aztergaia: basaerramu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: basaerramu: Euonymus europaeus.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS: basa-erramu / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: basa-erramu / ElhHizt: + / EskolaHE: basa-erramu

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Euonymus europaeus.

basaezti
iz. Erleek gizakiaren esku-hartzerik gabe eginiko eztia. Larrapoteak eta basaeztia ziren Joanen janaria.

Aztergaia: basaezti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

basa-ezti 3 (Ir YKBiz; Lç: basa e., EZ Noel); bas-ezti 2 (Lard, Lg II); basezti 1 (Lç); OEH argitaratuan gainera Mt 3,4 pasarteko basa ezti (TB; HeH; Ur; Ip); basa-ezti (Or); basaezti (Echn; IBk); basezti (Leon; Ol; Arriand; IBe); baso-ezti (Ker).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

basaezti : HiztEn ("Ik. basezti"); basezti : HiztEn. Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

BiblE 2. ediziorako zuzenkizunetan: basa ezti .

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

basezti : HiruMila, ElhHizt, Casve EF, DRA; basa(-)ezti : Lh DBF, DRA, PMuj DVC (eta bas-ezti). Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Ik. basezti / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

basafruitu
iz. Basoan berez hazten den fruitua. Basamahatsondo tankerako bat aurkitu eta kolkoa bete basafruitu hartu zuen handik.

Aztergaia: basafruitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-10-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

basa- osaerako librea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'basafruitu: onartu eta sartzekoa litzateke'.

 - [E116]: 'Ez nuke sartuko, ez baitu lekukotasun aski. Guk, behintzat, ez ditugu inoiz ere deitu hola fruitu basak. Bakean utziko nuke, eta nahi duenak erabil dezala'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): 'basafruitu iz. XKren oharra: bere honetan sartzea onartu da'.

basagerezi
1 iz. Basagereziondoaren fruitua. Gaueko basagerezi horiek zorionekoak ziren, baina gosea areagotu besterik ez zuten egiten.
2 iz. Basagereziondoa. Erkalatzak lorea basagereziarena bezalakoa du.

Aztergaia: basagerezi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: basagereziondo: Prunus avium.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

basagereziondo
iz. Basoan berez hasten den gereziondoa, txertatu ez den gereziondoa. Izkinetako batean basagereziondo bat hazi zen.

Aztergaia: basagereziondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: basa gereziondo / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

basa-.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gereziondo sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

Prunus avium.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (EH2016): basagereziondo formari sarrera ematea erabaki da.

basagizon
1 iz. Hezi gabeko gizona. Normandiar basagizonek desegin zuten hiri zaharra.
2 iz. Basoan bizi eta lan egiten duen gizona. Ik. basomutil. Ikazkinak eta gainerako basagizonak.

Aztergaia: basagizon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
basagudari
iz. g. er. Gerrillaria. Ik. sasitar.

Aztergaia: basagudari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

basahate
iz. Ahate basatia, buru-berdea (arra) edo arrea (emea) dena (Anas platyrhynchos). Frantzian beste basahate bat azaldu da gripearekin.

Aztergaia: basahate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: basahate: Anas platyrhynchos.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Anas platyrhynchos.

basahuntz
1 iz. Ahuntz basatia; bereziki, Capra pyrenaica mota. Basahuntz beldurtiaren zalaparta.
2 iz. Herriko hizkeran, oreina, orkatza edo kideko aberea.

Aztergaia: basahuntz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09
basahunzkume
iz. g. er. Basahuntzaren umea. Basahunzkume baten larru pintarratua.

Aztergaia: basahunzkume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kume.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

basajainko
iz. g. er. Sasijainkoa. Ez izan basajainko-adoratzaile.

Aztergaia: basajainko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan basajainko (Lh EEs 1915: "Mai ark dakar latiñ itzez nola, mendiz-mendi zebillela, gudu aurrendari orrek altare bat eskeñi zion lepo artan zegoen edo arkaitz aietan zebillen basajainkoari") eta basajainkotasun (Urt).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

basa-jainko 2: Iratz ("Haurrideak, / badakizue, pagano zineztelarik, / basa-jainko mutuetarat ekarriak zineztela, / jiteak eman bezala"); Othoizlari ("Ez izan basa-jainko adoratzaile"); basajainko 1: Lh EEs 1915 (OEHko testuinguru bera).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko hiztegi-iturriotan: DFrec; AB38; AB50; HiztEn; LurE; Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

IrakBa: basa-jainko 4 (Sal 37; 77; 1 Ko 10,7; 1 Ts 1,9).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

basajainko : DRA: "Idolo (...) P. Lhande, Eusk. Esn. 1915". Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

sasijainkoa.

basajaun
iz. Euskal mitologiako gizakia, oihanetako jauna, iletsua eta basatia. Basajaunaren ipuina.

Aztergaia: basajaun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
basajende
iz. Jende basatia. Basajende haiek Jainkoarengana bildu nahian. Basajende barbaroenen artean. Ez naiz gure hizkuntzan erdal kutsurik ikusi nahi ez luketenetakoa, basajendea besterik ez garela izan adieraziko bailuke garbitasun horrek.

Aztergaia: basajende

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
basaka1
adj. g. er. Zuhaitzez mintzatuz, txertatu gabea. Ik. txertaka. Olibondo basaka.

Aztergaia: basaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

(zuhaitz) txertatu gabea.

basaka2
iz. naf. Euri eta haize erauntsia. Zer basakak bota dituen!

Aztergaia: basaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

(zuhaitz) txertatu gabea.

basakatu
iz. Basoan hazi eta bizi den katua, etxekoa baino handiagoa eta indartsuagoa, buztan lodia duena (Felis sylvestris). Oraindik ere ikus daitezke basakatuak gure mendietan. Basakaturik hain arin ez da abarrez abar goratu. Nahasialdi hartan, basakatua bezala jaikitzen da bat-batean. Basakatua bezala narras etorri zen neskatxaren oinetaraino.

Aztergaia: basakatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: basakatu: Felis sylvestris.

basaker
iz. Basahuntzaren ar heldua. Basahuntzak adarrik ere ez du; adarrak, basakerrak izaten ditu.

Aztergaia: basaker

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

basahuntz arra.

basakeria
iz. Pertsona basatiari dagokion egite gaitzesgarria. Diktaduraren basakeriak.

Aztergaia: basakeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
basaki
adb. Basatiaren gisa; ankerkeriaz. Basaki haziak. Basaki jokatu. Barre egin zuen basaki. Basaki torturatu zuten.

Aztergaia: basaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
basakristau
iz. Gizalegerik gabeko pertsona. Ik. basapiztia 2. Nik uste nuen basakristaua zela, baina mutil fina da.

Aztergaia: basakristau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gizalegerik gabeko pertsona.

basal
adj. biol. Funtzio organikoez eta kidekoez mintzatuz, atseden egoeran edo barau egoeran izan ohi dena. 40 urtetik aurrera energia premia jaitsi egiten da hamar urteko bakoitzean % 5ean; gizakiaren metabolismo basala motelduz doa. Tenperatura basala.

Aztergaia: basal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh91 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

basal EB 15: B. Astobiza 7 ("Metabolismo Basala"; "Kondizio basaletan egonik, gorputzaren beharrizan energetiko minimoeri deitzen diegu honela"; "Gernutik galtzen den N2 kantitate basala / kilo eta egun bakoitzeko"); I.A. Berriotxoa 4 ("Mukroia bi hortz eta arantza basalarekin"; "Azkazalak, gehienetan, bi hortz nahiko haundiekin kokaera gutxi gora behera basalean eta beste bat edo bi apizerantz begira"); UZEI 4 ("Eta beheko gingilak bost: apikala, aurreko basala [edo aurreko oinaldekoa], kanpoko basala, atzeko basala eta parakardiakoa [edo barneko basala] deituak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

basal : HiztEn ("izond. Biol. Oinaldearena edo oinaldean dagoena; mintz basal"), Euskalterm 7 (hauetan "mintz basal" 2; "zelula basal" 1). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

basal : ElhHizt (AS: "metabolismo basal"), Harluxet (AS: "metabolismo basal", "mintz basal"). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Hiztegi berezituetako datuak

Biologia/2: basal "Sin. Oinaldekoa; Oin-. es basal, fr basal, en basal".

LB: 82 (UEU 54); ETC: 851

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: basal izond. (Biol.) basal metabolismo basala: metabolismo basal; Adorez: basal: adj. (Biol.) basal; metabolismo basala: metabolismo basal; mintz basala: membrana basal; Labayru: 0, NolaErran: 0; Euskalterm: (Med., Biol.) basal (4) (mintz basal, metabolismo basal, tenperatura basal…).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Biol.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'basal: 1. Baseko, azpiko 2. oinarrizko'.

 - [E116]: Euskara arruntean ez du lekukotasunik, eta biologian ez dut uste 'azpiko' edo 'oinarrizko' esan nahi duen. Nik lantaldearen proposamena onartuko nuke, eta biologoek erabil dezatele modurik egokienean'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): 'kentzea erabaki da'.

basalandare
iz. Gizakiaren esku-hartzerik gabe hazten den landarea. Tokian tokiko basalandareak ederki ezagutzen zituzten.

Aztergaia: basalandare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

basalapur
iz. Bidelapurra. Oihan handi horietan ugari ezkutatzen ziren basalapurrak.

Aztergaia: basalapur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

basaleku
iz. g. er. Basamortua.

Aztergaia: basaleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

basamortua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'basaleku iz. g.er. 'basamortua'. basaleku: ez dirudi basamortu-ren erabateko sinonimoa denik, leku bakarti eta latza baizik. Kontuan izan, erdarazko etimologia gora behera, gaurko jendeak 'basanmortu'tzat Sahara bezalako hondarrezko tokiak ulertzen dituela, eta, hortaz, arriskua izan daiteke orain horri basaleku esaten hasteko'.

 - [E116]: 'Baina erabili, basamortu bezala bakarrik erabili izan da, adibideak aski argiak dira. Beste gauzak bat da XK-k dioena. Nire iduriko, edo lantaldearen proposamena onartzen da, edo bestela ez aipatu lerroa. Zuek ikus'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-11-26): 'OK nirea. sartu'.

basalore
iz. Lore basatia. Kultura ez da, inoiz edo behingo mirakuluz, berez sortzen, basalorearen gisa.

Aztergaia: basalore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

basaltiko
adj. Osagaitzat basaltoa duena. Mantuko peridotiten fusioaren bitartez magma basaltikoak nola eratzen eta pilatzen diren aztertuko da.

Aztergaia: basaltiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh38 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 38 (Elhuyar 3, UEU 35); ETC 142

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adjektibo erreferentzial beharrezkoa da. Sartu.

basalto
iz. Sumendi-harri ilun eta gogorra, silize gutxi duena. Basalto beltzezko labar ikaragarriak.

Aztergaia: basalto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

basamahats
iz. Basamahatsondoaren fruitua. Egon zen mahats gozoen ustean; baina, horien ordez, eman zizkion mahats gaziak, basamahatsen antzekoak.

Aztergaia: basamahats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Vitis labrusca.

basamahatsondo
iz. Gizakiak landu gabe hazten den mahatsondoa (Vitis labrusca). Basamahatsaren abarrak.

Aztergaia: basamahatsondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-02-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: basamahatsondo: Vitis vinifera.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

basamortu
iz. Inor bizi ez den aurkintza; bereziki, ia landare eta animaliarik ez dagoen lurralde hareatsua. Basamortura bakartzen direnak. Afrikako basamortuan. Zelai zabal eta jolaslekuak gaur dira basamortuak. Nahiago dugu lagunartea basamortuko bakartasuna baino. Basamortu lurraldeak.

Aztergaia: basamortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

desertu, (basa)mortu

Informazio osagarria
Zerrendako forma hobetsiari dago(z)kion bigarren mailako forma(k)

desertu

basamortutu, basamortu/basamortutu, basamortutzen
da/du ad. (Lur emankorra zena) basamortu bilakatu. Mundua basamortutzeko bidean doala. Urtero 650.000 hektarea lur basamortutzen dira Argentinan.

Aztergaia: basamortutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

basamortutu, basamortu(tu), basamortutzen.

Aditz-erregimena

da/du ad.

basamortutze
iz. Lur emankorra zena basamortu bilakatzea. Ik. desertifikazio. Euria eginarazteko sistema hori bide baliagarria izan liteke, basamortutze prozesuaren aurkako borrokan aritzeko. Eta saihetsezinezko sorgin gurpila da hori: basamortutzeak berak dakar basamortutzea.

Aztergaia: basamortutze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): basamortutze 27: Elhuyar 9 (adib.: “Saharan gertatutako aldaketa aztertzeko, gutxienez 6.000 urte egin beharko genituzke atzera, aldaketa azkar gertatu zela diotenek orain dela 5.500 urte inguru kokatzen baitute basamortutzea”), Consumer 3 (adib.: “Kontuan izan behar da basamortutzeak ingurumenarekin ez ezik, sistema sozial eta ekonomikoetan ere baduela eragina”), Berria 9 (adib.: “Eta saihestezinezko sorgin gurpila da hori: basamortutzeak berak dakar basamortutzea”), EiTB 2 (adib.: “Klima Aldaketak eragindako Chad lakuaren etengabeko basamortutzea”), Jakin (“lurraren erabileran izandako aldaketa batzuek (deforestazioak, esaterako) tokiko euria murriztu ohi dute eta basamortutzea eta uraren eskasia areagotzen dute”), Argia 3 (adib.: “Mundua basamortutzeko bidean doala-eta asmatu zuen Nendo Dango, funtsean zera dena: ahalik eta modu erraz eta merkeenean lortzea ahalik eta zuhaitz gehien erne eta haztea”); desertifikazio 14: Consumer 5, Berria 4, Argia 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: basamortutze 12: Berria 11 (adib.: “Lurraren basamortutzeak 25 milioi lagun beren bizilekua uztera derrigortu dituela salatu du NBEk”), Itxaro Borda (“Baiki, o, Sokrates, baina nik demagun hizkuntza galtzen baldin badut, ezin dut gehiago idatzi: mintzairaren basamortutzeak mututuko ninduke”); desertifikazio 16, Berria (adib.: “Errealitate gordina biluztu dute aste honetan Genevan (Suitza) desertifikazioaz mintzatzeko elkartu diren adituek”) || ZTH: basamortutze, desertifikazio.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: UNCCD. Basamortutzea Borrokatzeko Nazio Batuen Hitzarmena.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: basamortutze (3), desertifikazio (termino normalizatua).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es desertización / fr désertification: Elhuyar: desertifikazio, basamortutze / NolaErran: desertifikazio - basamortutze / Zehazki: basamortutze, desertifikazio / Labayru: desertifikazio, (basa)mortu egite | bihurtze / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, automatikoa. Baina horrek eskatzen du basamortutu forma ere sartzea. Horrekin batera desertifikazio ere onartu da.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper