50535 emaitza bilaketarentzat - [7501 - 7550] bistaratzen.

baskula
iz. Pisatzeko tresna plataformaduna. Ik. balantza; pisu1 4. Duintasuna ez da baskula batean pisatzen. Olaizola eta Otxandorenaren pilota batek 108 gramotik gora eman zuen baskulan.

Aztergaia: baskula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
baskular
adj. biol., med. Odol hodiei dagokiena. Gaixotasun baskularrak.

Aztergaia: baskular

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

baskular 3: I. Aldabe ("Lamelibrankio izenaren jatorria, beren brankiak ardatz-baskular huts bat izatean datza, albotik, tolestutako eta laminak osatuz bata besteari loturiko lotailu zerrenda bitan adarkatuak daudelarik"), J.J. Martinez 2 ("Hanketako ultzerak mota desberdinetakoak izan daitezke jatorriaren arabera: Baskularrak / Neuropatikoak / Infekziotsu-traumatikoak", "Gehienak jatorri baskularrekoak dira [%95ak], eta hauen artean %75etik %95era bitartekoek zangoetako barizetan dute jatorria"); baskularizazio 1, K. Altonaga ("Arnas-aldeen baskularizazioa gehituz, oxigenoaren garraioa errazagoa izaten da"); birbaskularizatze 1, G. Nazabal ("Idorokuntza hauen ondoren, erraz postula daiteke aorta-koronari "bay pass" delakoaren bidezko birbaskularizatze zuzen baten posibilitateak oso mugatuak gertatzen zirela talde honetan"); gastrobaskular 1, J.A. Berriotxoa ("Hiru knidario klaseen ebakuntza eskematikoa. A) Anthozoa; B) Seyphozoa; D) Hydrozoa; E) Ektodermoa; [...] J) Zelenteroi edo barrunbe gastrobaskularra"); kardiobaskular 6: J. Agirre ("Atentzio gabe gelditzen ziren eritasunak hauk ziren: eritasun mentalak, istripu kardiobaskularrak, tuberkulosisa, hots, eritasun luzeegiak eta kronikoak"), Zientzia eta teknika 1986 ("ezaguna da soinu-maila altuak jasan behar dituzten langileen artean eritasun kardiobaskularren, belarri, sudur eta eztarriko arazoen eta desoreken intzidentzia gora doazela"), Egin 1987 ("Gaisotasun kardiobaskularrak prebenitzeko zer egin behar den argitasunak ematen saiatuko da Patxi Letamendi, bilbotar kardiologoa"), L. Erriondo 2 ("jatorri kardiobaskularreko tronbosiak jota", "jatorri kardiobaskularreko odolustearen ondoren"), OspitalEstat 1996 ("kirurgia kardiobaskularra").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

baskular : HiztEn (1 Biol. eta Med. organismo bizidunen basoena edo haiei dagokiena; 2 Bot. basoak dituena), LurE (Zool. eta Bot. odol hodiei dagokiena), Euskalterm 14 (hauetan 1 ez-baskular, basogabe sinonimoarekin; eta 1 basodun sinonimoarekin); baskularizatu : HiztEn (Biol. basoak dituena), Euskalterm 2 (hauetan 1 basodun sinonimoarekin); baskularizazio : HiztEn (Biol. 1 organo edo zona batean basoek duten eraketa; 2 sare baskularraren dentsitatea), Euskalterm 2 (hauetan 1 b. bikoitz lexian); gastrobaskular : AB38 4 (hauetan 2 gastro-baskular), HiztEn (Biol. liseri- edo zirkulazio-funtzioak betetzen dituena), Euskalterm 2 (hauetan 1 barrunbe g., zelenteron sinonimoarekin); kardiobaskular : HiztEn (Med. bihotzari eta odol-basoei dagokiena), LurE (Med. bihotzaz eta odol hodiez osatua), Euskalterm 6 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

baskular : ElhHizt (Biol./Med. vascular), HiruMila (iz. eta izond. vascular), EskolaHE (izond. Anat. odol hodiei dagokiena); kardiobaskular : ElhHizt (Med. cardiovascular), EskolaHE (izond. Anat. Aparatu, sistema kardiobaskularra: bihotzak eta odol hodien sareek osatzen duten aparatua); gastrobaskular : ElhHizt (Biol. gastrovascular) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Biol. eta Med.

baso izan
da ad.-lok. Ipar. zah. Gai izan, duin izan. Ez dira baso eta ez aski holakorik egiteko. Erran daitekeen baino gutiago edireten da ofizio hartarako gai eta baso denik.

Aztergaia: baso izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. gauza izan, duin izan.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E206]: Euskaltzaindiak onartu duenez baso izan (baso 3 sarrerako azpisarrera gisa), guztiz isiltzekoa da sarrera hau. ()

baso soiltze, baso-soiltze
iz. Lurralde edo lursail bateko landareak galdu edo kendu. Argentinako baso-soiltzea eten nahi du Greenpeacek. Baso-soiltzeak eragin nabarmena du klima aldaketan. Animalia ugari arriskuan daude baso-soiltzearen eraginez.
baso1
iz. Batez ere zuhaitzez betetako lurraldea; gizakiak lantzen ez duen eremua. Baztango basoetan. Arrainak urean, abereak basoan. Ikatza egiteko basoa. Baso sarria, zarratua. Baso inausia, soildua. Pago baso itzaltsua. Basoko abereak, hegaztiak. Munikolako baserriak baso sail handiak zituen. Herri basoa. Baso jabeak diruzale dira; larrutu dituzte mendi eta basoak.

Esaera zaharrak

Basoa eta ibaia auzo, hau ez duen etxea gaizo. Etxera orduan basora.
baso2
1 iz. Edalontzia. Basoa puskatu zuen. Basoak bete.
2 iz. Ontzi horren edukia edo neurria. Baso bat ur hotz. Baso bana sagardo eman zien. Edan dezagun beste baso bana. Baso bete ardo. Baso ardoa goratu eta irri egin zuen.
baso3
adb. Ipar. zah. Gai. Zuk egin nazazu baso lorian parte izateko.
Azpisarrerak
baso4
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baso-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'odola ibiltzen den hodia' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hodi; odol hodi].
basoalde
iz. Basoa, basoz eraturiko ingurua. Amestu genezakeen ikusgarririk zoragarriena agertzen digu oraintxe basoaldeak. Eguna haizetsu jaiki zen eta basoaldean bazen orbel-dantza.
basodilatazio
iz. med., med. Odol hodiak zabaltzea. Sendagai horiek bihotz-uzkurduraren handitzea, basodilatazioa eta muskulu-erlaxazioa eragiten dituzte.

Aztergaia: basodilatazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-10-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
basoerdi
iz. Baxoerdia. Lagunartean basoerdiak edatea galtzen ari den ohitura da.

Aztergaia: basoerdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. baxoerdi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "ez dakusat baxoerdi lagunarteko forma hipokoristiko eredu kanoniko eta bakar gisa kontsakratzeko arrazoirik".

 - [E103]: "Zer da baxoerdi?".

 - [E116]: "Mogelen adibide bat kenduta, gainerako lekukotasun guztiak 'baxoerdi' dira. EEBSn ere badira adibideak, bietatik, baino 'baxoerdi' gehiago ageri da, zalantza gabe. Badirudi guztiz lexikalizatua dela hau ('baso erdi' esan nahi du, ez besterik), batez ere gipuzkeraz. Ez dakit zertako behar dugun hau, egia esateko. Bazterrak nahasteko ('baxoerdi' onartuz gero 'baso erdi' esan daiteke?). Nik baztertzea proposatuko nuke eta hitz elkartu arrunt bezala idaztea, gero nahi duenak beti eskura baitu hitz honekin nahiz beste guztiekin forma hipokoristikoak nahi duenean erabiltzea. Nik hau proposatzen dut: baxoerdi* e. baso(-)erdi (eta hau baso hitzaren AS gisa sartu)".

 - Erabakia: Erabakia (2004-11-26): baso erdi: baso erdi patxaran / basoerdi / baxoerdi".

basogintza
iz. Basoak landu eta zaintzea; basolanean aritzen denaren jarduera. Erregai horiek hainbat landaretatik, nekazaritzatik eta basogintzako hondakinetatik lortzen dira.

Aztergaia: basogintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. silbikultura.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

basoilar
iz. Tetraonidae familiako hegazti basatia, haizemaile formako isatsa duena eta oihu bereziak egiten dituena (Tetrao urogallus). Euskal Herrian gelditzen diren basoilar bakanak Irati eta Erronkari aldean bizi dira.

Aztergaia: basoilar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Tetrao urogallus.

basoilo
iz. Oiloaren antzeko zenbait hegazti basatiri ematen zaien izena (Otis sp.); bereziki, hegazti zango-luzea eta lepo-luzea, burua eta bizkarraldea arreak, eta sabela zuria dituena (Otis tetrax). Basoiloen ekosistema babestu nahi dute.

Aztergaia: basoilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Otis sp.

basokada
iz. Baso baten edukia. Edan ezak beste basokada bat ardo. Bigarren basokada ere amaitu du.

Aztergaia: basokada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kada.

basokonstrikzio
iz. med. Odol hodiak uzkurtzea. Beroak basodilatazioa eragiten du eta hotzak basokonstrikzioa.

Aztergaia: basokonstrikzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

basokonstrikzio (eta baso-konstrikzio 1) 3, Letamendi ("Beroa mantentzeko basokonstrikzioa nahikoa ez denean, muskuluak uzkurtuz beroa ekoiztu", "Egokitze-puntu berri honek, nerbio-bide sinpatikoak erabiliz, gorputzaren periferiako odol-basoetan baso-konstrikzioa eraginez beroa gordetzea lortuko du", "basokonstrikzioak berarekin dakarren hotz sentsazioak pertsonaren portaeran aldaketak sortzen ditu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

basokonstrikzio : HiztEn, Euskalterm 1 (baso-uzkurdura sinonimoarekin); basokonstriktore : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

basokonstrikzio : ElhHizt (Med. vasoconstricción) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

basolan
iz. Basoan egiten den lana, bereziki basoko egurgintza. Gizonezkoek basolanari ekiten zioten; batzuek artzaintzan, ikazkintzan besteek; beste batzuek, berriz, ikatza oletara ekartzen. Basolanean ari zela, arbola batek azpian lehertu zuen.

Aztergaia: basolan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
basolibondo
iz. Gizakiak landu gabe hazten den olibondoa. Izan ere, basolibondoa lur horietan sortu ohi da ugari.

Aztergaia: basolibondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: basa-oliondo : Ibiñ Virgil; eta Rom 11,24 pasarteari dagozkionak: basoliondo : Ol, IBe (Lç basa zen oliba, He basa-oliba, Dv olibondo basaka); basa oliondo : IBk; basoriondo : Ker.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bas-oliondo 1 (S. Onaindia: "Ementxe zegon alabearrez osto mikatzdun bas-oliondo bat, Pauni eskeiñia, itxastarrentzat agurgarria aintziña").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

basolibondo : HiztEn ("Olibondoaren barietate basatia"). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. Nekazaritza Hiztegia, Botanika Hiztegia.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

basolibondo : ElhHizt, HiruMila; bas-oliondo , bas-oliondoki : PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

basolo
iz. Oloaren familiako belar landarea, bazkatarako erabiltzen dena (Bromus sp. ). Ik. larre olo. Erein genituen ildoetan, iraka antzu eta basolo elkorra baizik ez dira sortzen.

Aztergaia: basolo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. larre-olo / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

larre-olo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Bromus sp.

basomutil
iz. Basolanean jarduten duen langilea. Basomutilak, batzuk ikazkinak, beste batzuk zerrariak.

Aztergaia: basomutil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
basoratu, basora/basoratu, basoratzen
da/du ad. g. er. Basora joan; basora eraman.

Aztergaia: basoratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

basora(tu), basoratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

basotar
1 adj./iz. Basokoa, basoan bizi dena. Eskerrak emanik, herri saguak jarraitu zion basotarrari.
2 adj./iz. Basatia. Jendaki barbaro eta basotarrak Italiara eta bertze anitz erresumatara etorri zirenean, bentzutuek hartu zuten garaitiarren hizkuntza.

Aztergaia: basotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

basotar izond. 1, BAizk Ipuin (“Iñok ezekijan artzain basotar aren egizko ixena”, “Basotarra zan bera, arrutza estu-estuban jayua”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'hau kendu'.

 - [E116]: 'ikusi zer erabaki dugun goitiago'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-11-26): basotar'.

basotu, baso/basotu, basotzen
da/du ad. Baso bihurtu. Uhartea basotu zutenez gero.

Aztergaia: basotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

basotu, baso(tu), basotzen. da/du ad. 'oihandu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

basotu, baso(tu), basotzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'oihandu, oihaneztatu'

basotxo
iz. adkor. Basoa (edukia). Gauerdi aldean etxeratu zen, bestetan baino basotxoren bat gehiago edanda.

Aztergaia: basotxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh78 2021-03-23 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

basotxo 82.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

basotxo 27.

Bestelakoak

adib: okerreko adj. Zuzena ez dena, hutsegite edo nahaste baten ondorio dena; kontrakoa. Okerreko bidea hartu zuten. Gauerdi aldean etxeratu zen, bestetan baino basotxoren bat gehiago edanda, eta okerreko etxean sartu zen. Okerreko aldera ihes zihoazkion txerriak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea da lehendik eta aski izan liteke. Baina komeni da baso sarreran ere gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa baso sarreran.

basozain
iz. Basoak zaintzen dituen pertsona. Kanadara joan zen basozain.

Aztergaia: basozain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

basazain (A; Iz ArOñ; Zamac III 99s ap. DRA); basozai (Lek EunD 23; Or Eus 285); basozañ (Goen Y 1934, 92)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

basozaiñ : ager. bakarra (32072)

Sektore jakin bateko informazioa

AB38: basozain (TB31, 141); AB50: basazain (C20W); basozain (E03D); DFrec: ø; Euskalterm: basazain / basozain (AB98: ager. bana); baso-zaintza (AB99)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  Sin. oihantzain proposatu du.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): ez da orain sartzekoa.

basozaintza
iz. Basoak zaintzea, basozainaren lanbidea. Ik. oihanzaingo. Nekazaritzaz eta abeltzaintzaz gain, basozaintza ere gainbeheran dago.

Aztergaia: basozaintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain-

basseterretar
1 adj. Basse-Terrekoa, Basse-Terreri dagokiona.
2 iz. Basse-Terreko herritarra.

Aztergaia: basseterretar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

basseterretar (herritarra).

basta
iz. Zamariaren gainean, zamak garraiatu behar dituenean, jartzen den bigungarria, txalma baino sendoagoa. Gamelu basta. Zamarientzat bastak egiten.

Esaera zaharrak

Basta ederragatik, asto duk astoa. Zelarik nahi ez duenari eman bekio basta.

Aztergaia: basta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zamarien tresna'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

zama-abereei zama garraiatzeko ezartzen zaien tresna, txalma baino sendoagoa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'basta | EArau: 'zamarien tresna'. Ez al da astoentzat bakarrik ote? Mandoa eta zaldia zaldialki batekin zelatzen dira'.

 - [E116]: 'ez, guztientzat erabili izan da (Rakelek hartu zituen niniak eta ezarri zituen kamelu baten bastan, Urt; ...gibeletik manduer bastaren ezartzen Etch; Beraz, nik lantaldearena onartuko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-11-26): OK nirea'.

basta orratz, basta-orratz
iz. Orratz sendo handia, larruak edo lastairak josteko erabiltzen dena. Kalamuzko oihala basta-orratzez josita, zaku bat egiten zuen; barruan, zekale-lastoa, mailuz-edo jota, ongi zapatuta.

Aztergaia: basta-orratz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BASTA-ORRATZ (G-to, L-ain; bastorratz AN-5vill, B, L-ain, S; Dv; pastorratz AN-5vill; pastarrotz G-nav). Ref.: A (bastaorratz, bastorratz, pastorratz); Lrq /baśtoRác/; VocNav (bastorraz); Iz Als (pastarrotz); Izeta BHizt2 (bastorratz). a) "Carrelet de bourrelier" Dv. "Aguja salmera o para hacer colchones" A. "Aiguille à matelas" Lrq. "Aguja de coser sacos" Iz Alsd. b) "Bastorratz [...] (BN-baig, R), aleta de pez" A. c) "Bastorratz [...] (R), aguijón de la culebra" A.

LB: 0; EPG: 0; ETC: “Kalamuzko oihala basta-orratzez josita, zaku bat egiten zuen; barruan, zekale-lastoa, mailuz-edo jota, ongi zapatuta” (Pablo Sastre)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Labayru: 0; Adorez: 0

Bestelakoak

basta iz. Zamariaren gainean, zamak garraiatu behar dituenean, jartzen den bigungarria, txalma baino sendoagoa. Gamelu basta. Zamarientzat bastak egiten. Basta orratza: orratz sendo handia, larruak josteko erabiltzen dena. || Esr. zah.: Basta ederragatik, asto duk astoa. Zelarik nahi ez duenari eman bekio basta.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. basta sarrerako adibidea, beraz, kentzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa basta eta orratz sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): kentzea erabaki da.

bastagile
iz. g. er. Bastak egiten dituen eskulangilea.

Aztergaia: bastagile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: bastagile , pastagile (G-to ap. A). Fabricante de albardas; bastagin (Lar, Añ). "Albardero", "bastero" Lar. "Albardero" Añ.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bastagin : HiztEn, LurE, Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan jaso dutena: bastagile : EuskHizt, PMuj DVC (eta bastadun); bastagin : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lh DBF, DRA, PMuj DVC. Ez dugu aurkitu hiztegiotan: Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

erabili gabea, baina egokia ("g.er." markarekin eskainiko da).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gile/-gin: tradizioak ez baitu -gin formakoa agintzen, -gile formakoa da hobestekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

bastagin
iz. g. er. Bastagilea.

Aztergaia: bastagin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. bastagile.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bastak egiten dituena [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "bastagin* e. bastagile. Egia esan, OEHko lekukotasuna ikusirik, biak ere hiztegigileen hitzak dira, ez dakit zergatik ezarri behar diogun izartxoa bastagin izenari. Hobe horretarako bastagile bakarrik sartzea".

 - [E116]: "holakoetan biak uztea izaten da egokiena. Hori da nire proposamena".

 - Erabakia: Erabakia (2004-11-26): OK nirea, bastagin eta bastagile".

bastagintza
iz. g. er. Bastak egitea; bastagilearen lanbidea. Ik. txalmagintza.

Aztergaia: bastagintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

erabili gabea, baina egokia.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

bastanga
iz. Arraiaren antzeko arraina, bizkar-ilun eta sabel-argia, isatsean arantza lodi bat duena (Dasyatis pastinaca).

Aztergaia: bastanga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Dasyatis pastinaca.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "raie pastenague (arrain) [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

 - [E302]: ik. oharra s.u. tramana. (1997-04-16)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'bastanga | EArau: Dasyatis pastinaca. Bastanga: h. tramana ( ik. Kresalako pertsonaia!)'

 - [E116]: 'baina hau arautua da lehenbiziko itzulian. Uste dut ezin garela berriz ere honekin ibili'

 - Erabakia: Erabakia (2004-11-26): 'OK nirea'.

bastante
zenbtz./adb. Heg. herr. Aski, nahiko. Jai Alain ari nintzen, eta bastante poliki. Indartsua ere bai; bastante indartsua.

Aztergaia: bastante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh77 2020-12-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bastante 1. (Adj.). Suficiente. Fundamentu labur eta bastantea bage. OA 168. Fundamentu bastanterik ez danean. Ib. 170. 2. (Adv.). "Bastante. Bastante politta zan pelikulia " Elexp Berg. " Bastante pozik etorri da Hodei " Ib. "Adjetibo eta adberbioen graduatzailea, normalidade osoz erabilia. Nahiko-k belarriko mina eman izan digu, baina ohituz goaz entzunaren puruz" Ib. Esku-aldaba zuen / txerriyak izena, / bost arrua ta erdi, / bastante gizena. Xe 257. Bide zakarra dago, / bastante aparte. Ib. 207. Bastante ondo Jaungoikoari graziak. Urruz Zer 112 (en boca de un personaje dado a mezclar castellano y vasco). Zarra bastante aurrera eta / gaztia al zuana atzera. EusJok 108. Kulpik etzuben baño / bastante larri zan. Arrantz 132. Frantzes koxkor au azaldu zaigu / bastante gizon litxarra. Tx B 142. Amar t'erdiyak dira / bastante berandu. Ib. 122. Neskatxa orri jarri zitzaion / bastante gorputz torpia. Tx B I 259. Bastante zarra nitzala. Tx B II 36. Orretarako ziñan / bastante abilla. Yanzi 94. Negu ura bastante ariña joan zan. BAyerbe 44. Geltokia egoan bastante urrian. Gerrika 104. Amar kilometrotara jokatuta bastante azkarrago eginda dauzkat zortzi kilometro. Albeniz 123. 3. (Como cuantificador indefinido). "Bastante(s). Bastante neska dabill aintxintxika " Elexp Berg. " Bastante ardi zan atzo ferixan " Ib. "Ondoko izena mugagabean eta aditza singularrean. Izenaren ondoren ez da bastante esan ohi, 'jente bastante', dezente baizik: jente dezente " Ib. Asi zan egunetik / eta orain arte, / serbitzua egin du / errian bastante. Bil 43. Guretzako izan da / bastante suerte, / guri etzaigu aztuko / bizi geran arte. PE 113. Guri egin digue / bastante noblezi. Ib. 114. Ekartzalliak ere bastante / tatxa badauka berekiñ. EusJok 94. Anai zarrena Salbatierran egon zan bastante denboran. BAyerbe 19. Jende bastante ibiltzen zan. Ib. 113. Urte-pare batez bastante ziza nik eramaten nuan. Albeniz 30. (Sin sust.). Bastante, bastante cantidad. Orain bastante egin diyote / ametitzia erriyan, / sentimentuak paratzen dizkat / eskarmentatu dediyan. Xe 189. Sagardoa ere bastante egiten zan. Albeniz 18. Nik neronek ere ikasi nuan [bertso] pranko. Oraindik gogoan dauzkat bastante. BAyerbe 16. 4. (Con vb.). Bastante, en bastante medida. Gorputzetik libratzen / asi naiz bastante. JanEd I 112. Ariñ aski goratuaz / bastante zanguak. Yanzi 180. Gauean elur egin zuan bastante. JAzpiroz 149. Bat ezagutzen nuan bastante, baña bestea ez. Albeniz 167.

bastante 22: Argia 3 (“Apaiz bastante integrista”), Berria 4 (“Lehenengo hasi nintzenean nik kantatu bastante egiten nuen, baina gero hobetu nuen”), EiTB 7 (“Handikan bastante denborara etorri ziran beste bi”), ElCorreo (“Hezkuntzaren munduan bagoaz aurrera/hala diozu baina egia ote da/nere ustez baigoaz bastante atzera/igual historiaurrera iritsiko gera“), Elkar 6 (“Kiroletan'e naiko ondo moldatzen da, neska geienak baño obeto. Bakit zer esangozun, titie ikuttu diotelako dala, orreatio iruitzen zaitela orain bastante jatorra”), Erlea (“Han, berriz, hirukoteen kontra jokatzen nuen! Kontua da, handik sei hilabete edo urtebetera, Jai Alaira joan nintzela berriz ere, eta hantxe geratu nintzela. Jai Alain ari nintzen, eta bastante poliki”), UEU (“Izan da beraientzako espazio bat, beraien ordua, beraien momentua eta bastante errespetatu dutena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bastante 16: Berria 3 (“Nire ustez, bastante estu”), Unai Elorriaga 5 (“K2 ere mendi handia da, bastante”), Xabier Mendiguren Elizegi 5 (“Espektakuluaz bastante nekaturik, handik alde egitekotan nengoen; hala ere, ipurdiaren itsaskortasunagatik edo zerbait hobea ikusteko irrikaz, bertan geratu nintzen azken momentuan, fedea ez baita hain erraz galtzen”), Iñaki Segurola (“Anarkisten oponioko fededuna zen gure gizona, esan den bezala, eta litekeena da bastante sujeto arina izatea, zeren arinkeriazko gauza baita nork bere buruaz anarkista dela pentsatzea eta sinestea”), Koldo Izagirre (“Anarkisten oponioko fededuna zen gure gizona, esan den bezala, eta litekeena da bastante sujeto arina izatea, zeren arinkeriazko gauza baita nork bere buruaz anarkista dela pentsatzea eta sinestea”), Pello Zabala (“Sufritu ezin dutenak... /... orrek ere izan,... /... aditu det gau batez... /... nola ibilli zan:... /... kulpik etzuen baño... /... bastante larri zan,... /... gaiztuaren kontrako... /... defentsan jarri zan,... /... orain guardiya dauka... /... komeni dan gisan”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia da testuinguru informalean, eta jasotzekoa izan liteke dagozkion markekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

aski, samar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bastante: baztertzekoa, otoi!'.

 - [E103]: 'hau kendu'.

 - [E116]: 'nik ere ez nuke aipatuko'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-11-26): 'OK nirea'.

bastart
adj. Ipar. Borta, sasikoa. Bere alaba bastarta. Euskara bastarta, oro erdarara emana.

Aztergaia: bastart

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. sasiko

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'bastart | EArau: Ipar. Bastart, ezaguna eta erabilia. Naf marka gehitu'.

 - [E116]: 'konforme, orduan'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-11-26): 'OK nirea'.

bastatu, basta/bastatu, bastatzen
1 du ad. Basta edo bastak ezarri. Nekeak neke, bastatu zuen bere astoa.
2 du ad. Ipar. Albaindu.

Aztergaia: bastatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bastatu, basta(tu), bastatzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

1 basta ezarri. 2 Ipar. albaindu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "basta eman astoaren bizkarrean [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): kendu da.

bastiar
1 adj. Bastiakoa, Bastiari dagokiona.
2 iz. Bastiako herritarra.
bastidar
1 adj. Bastidakoa, Bastidari dagokiona.
2 iz. Bastidako herritarra.

Aztergaia: bastidar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-11-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'bastidar (122. araua)'.

 - [E116]: 'Onomastika batzordeak erabakitzekoa'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-11-26): 'OK nirea'.

bastidore
1 iz. Heg. Egitura bat jasaten duen euskarria.
2 iz. pl. Heg. Antzezlan bateko dekorazioa osatzen duten albo bietako egiturak. Grisellek lasterka egin zuen bastidore artean.
3 iz. Heg. Oholtxoz edo makilatxoz eginiko egitura, brodatze edo pintura-lanak egiteko ehunak edo oihalak ezartzen direna. Jostunaren bastidore gaineko ehuna baino josiago eta zulatuago utzi zuten.

Aztergaia: bastidore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

antzerkiari dagozkio OEHko bastidore artean 1 (Lab: "Teatroan lan egiña al zera? Joxe ateki iztarra xurgatzen ari da eta buruaz baiezkoa adierazten du. Nun ala? Bastidore artean") eta EEBSko bastidore artetik 2 (X. Mendiguren B., Izuaren aurpegia: "Luzia bastidore artetik deika"; "Bastidore artetik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bastidore : DFrec 1 ("bastidore arteko goi politika"); AB38 1; AB50 2; HiztEn ("1 Edozein egiturari eusteko armazoia. 2 Oihala finkatuz, bordatzeko erabiltzen den armazoia. 3 Antzokiko eszenatokian alboetako dekorazioa osatzeko, zurezko armazoi batean oihal edo paper pintatuak jarriz eratutako piezetako bakoitza"); Euskalterm 4 (eraikuntza, administrazioa eta arte-antzerkia). Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bastidore jaso dutenak: ElhHizt (1 bordatzeko armazoia; 2 antzerkikoa; 3 (Teknol.) 'armazón, chasis'); HiruMila (1 bordatzeko armazoia; 3 (Teknol.) 'armazón, chasis'); Lur EG/CE ("bastidore") eta EF/FB ("Châssis, métier"). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko bastidor / châssis; métier (à tisser); coulisses-en ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: 1 Bastidore (bordatzekoa); 2 (Tecnol.) Txasis, bastidore, armazoi; 3 (Teatr.) Bastidore, txasis. Entre bastidores: 1 Antzerki-munduan, antzerkiko jendearen artean; 2 (fig.) ezkutuan, isilean, isilgordean // HiruMila: -etxe, -uztai, bastidore, txasi; entre bastidores atzeko zirriborroan // Lur EG/CE: bastidore // Lur EF/FB: bastidore, armazoi; ehundegi // XarHizt: etxe; (de porte) ate-etxe; irundegi, ehundegi // Casve FE: zergaldo; ehüntegi; (théâtre) gibel // HaizeG FB: (cadre) suff. etxe; (ate-etxe), uztarri; (vitrail) berin-etxe; (théâtre) gibel; ehundegi // T-L LFB: (cadre) etxe, uztari (caisse) kaxa; (théâtre) gibel; ehundegi // PMuj DCV: armazón -alde, -etxe, -zur, -subil, -ustai, -uztarri; bastidor del timón marku // Azkue Aurkibidea: bastidor de cristal berin-etxe.

Erdaretako formak

es bastidor formaren ordainak: fr (DLLF): châssis; métier à broder; cadre de l'hélice; jalousie; sommier métalique; (Teatr.) châssis (decorado), coulisses; it (S. Carbonell): telaio (armatura, ossatura, intelaiatura); (Teatr.) quinta; (Mar.) sopporto; ca (DCC): bastidor (para el lienzo); (teatr.) bastidors (decorado); en (Collins): (Téc, Cos, etc) frame, framework; (de ventana) frame, case; (de lienzo) stretcher; (de vehículo) chassis, etab.; (Teat) wing; entre -es behind the scenes; estar entre -es to be offstage, etab. de (Langenscheidts): (Stick-, Fenster-, Tür-)Rahmen; (Phot) Kassette; Gestell; Gerüst, Fahrgestell, etab.; (Thea.) Kulisse; Jalousie.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: bastidora 11 lek. (B 7 / G 4)

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

armazoia, euskarria, etab.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bastioi
iz. Harresi baten bi hormak bat egiten duten angeluan kanpo aldera irtenik eraikitzen den gune gotortua. Murru horiek eta oin biribileko kubo horiek ere txiki geratu ziren, eta orduan bastioiak agertu ziren. Bastioiko mutur batean eseri ginen, halako moldez non dena ikus baikenezakeen bi aldeetatik.

Aztergaia: bastioi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh47 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 45 (Argia 3, Berria 14, Deia 2, EiTB 7, Elhuyar 1, Elkar 14, Karmel 1, UEU 3); ETC 306

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: bastioi iz. bastión Budapesteko arrantzaleen bastioia: el bastión de los pescadores de Budapest / Adorez: bastioi iz. bastión, baluarte; neutraltasunaren bastioia: bastión de la neutralidad / Labayru: 0 / NolaErran: gaztelu dorre – gaztelü torre (ZU) ce pays représente le dernier bastion des républicains herri hau errepublikazaleen azken gaztelua da // Euskalterm: 0.

Erdaretako formak

es bastión / fr bastion: Elhuyar: bastioi, gotorleku (fig.) / Adorez: gotorleku, bastioi / Labayru: bastioi, gotorleku (fig.).

Bestelakoak

gotorleku iz. Gotor babesturiko lekua edo barrutia, eraso militarrei aurre egiteko eraikitzen dena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Baldintza minimoa betetzen du, eta hiztegi orokor batzuek eman dute.

bastitu, basti, bastitzen
du ad. Ipar. beh. Eraiki.

Aztergaia: bastitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

basti, bastitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

eraiki.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'bastitu, basti, bastitzen. du ad. Ipar. Beh. 'eraiki'. hau kendu'.

 - [E116]: 'Ez dakit kendu behar den: besteak beste, Tartas, Haraneder, Salaberry... ageri dira erabili izan dutenen artean. Nik utziko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-11-26): 'bastitu, basti, bastitzen. du ad. Ipar. Beh. 'eraiki'. Parentesi artean: onartutakoan erreferendum eta referendum ageri dira elkarren arteko erreferentziarik egin gabe'.

bastiza
iz. Ipar. g. er. Eraikina. Duela 140 urte eraikia izan den bastiza bat.

Aztergaia: bastiza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

eraikina.

basto
adj. Heg. beh. Arrunta, zakarra dena, fina ez dena. Gariak esan zion artoari: A, a, artoa, artoa, hi bai janari bastoa!

Aztergaia: basto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

arrunta, zakarra, fina ez dena.

bastoi
iz. Karta espainoletako lau sailetako bat, zurezko makila buru-lodi baten irudia ezaugarri duena; sail horretako karta. Zazpiko bastoia. Errege bastoia. Urrea, ezpata, kopa eta bastoia dira karta sorta tradizionalaren lau sailak.

Aztergaia: bastoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

basto: (Lar, H, A DBols), basto (V-gip ap. Etxba Eib; G), bastoin (H), bastoe (Lar, H). Basto (carta perteneciente a ese palo de la baraja). "Basto en los naipes" Lar. "Couleur de jeu des cartes espagnoles, correspondant dans les cartes françaises au trèfle" H. "Bastuak. Naipes. Bastos" Etxba Eib // Iraola (“Amarra zak orduan xoteko bastoiakin”), Kk Ab II (“Bai kartetako "bateko bastua", "bateko kopia", ta orren antzera, ezta?”), Lek EunD (“Bastook irteten bado, lapurre etxean dezu; ezpatak irteten bado, kanpokoa da”), Etxba Eib (“Kartak bere ordenamentu naturalean geratzen ziren, bateko urrearekin hasirik eta errege bastoarekin buka”), Arti Ipuin (“Bastuak urten dau”); periko (Lar, Hb ap. Lh). Lh ("Perico, pericón, a las quinolas es el caballo de bastos" Lar. "Cheval à tout bât"); zarpazu Basto (de la baraja). "Zazpiko zarpazu (AN-gip)" Gte Erd 192 (junto a basto, bastoi, etc., de otras zonas).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu basto aurkitu ap. EEBS corpusa.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bastoi: LurE (karta jokoko lau irudietako bat), HiztEn (karta espainoletako lau paloetako bat).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

bastoi: EskolaHE (karta jokoko lau irudietako bat), ElhHizt (basto; hiruko bastoia el tres de bastos), EuskHizt (joko karta espainoletako lau sailetako bat); basto: HiruMila (serie de naipes; bateko bastoa el as de basto).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki: bastoi (el dos de bastos biko bastoia; el rey de bastos errege bastoia); ElhHizt: bastoi (el cuatro de bastos lauko bastoia); HiruMila: basto (el seis de bastos seiko bastoa).

Erdaretako formak

es (RAE): bastos; it (S. Carbonell): bastoni; fr (DLLF): bastes; en (Collins): clubs; de (Langenscheidts): Eichel.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'karta-jokoko saila'.

Ik. "bastoi iz. Karta espainoletako lau sailetako bat, zurezko makila buru-lodi baten irudia ezaugarri duena. Zazpiko bastoia. Errege bastoia".

Cf. aipatuetan bateko basto, biko bastoi, xota basto, xoteko bastoi, zaldun bastoi, errege basto, errege bastoi.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 makila; 2 karta-jokoko paloa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: lagunarteko marka jarriko nioke.

 - Erabakia: EArau (1996-02-23): ez da onartu.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): bastoi iz. (karta-jokoko saila).

basur
1 iz. gip. Ihintza. (-r- bakunarekin).
2 iz. Ipar. Mendietatik datorren ur lohitsua. Basurek gizentzen dute pentzea.

Aztergaia: basur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Gip. 'ihintza'. 2 Ipar. 'ur zikina'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

'ihintz' adierakoak zein erabileremu du?

Forma baten adiera(k)

Ipar. 'ur zikina' da

basurde
iz. Urde basati mutur-luzea, ilea latza eta sarria, eta letagin nabarmenak dituena (Sus scrofa). Basurde emea. Basurde hortzak. Basurde larruzko abarkak. Sasitik haizatzen den basurdea. Ehiztariak basurde zantzua du joa.
Azpisarrerak

Aztergaia: basurde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sus scrofa.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Sus scrofa

basurdeki
iz. Basurdearen okela. Bertsoak entzutearekin batean, basurdekia dastatuko duzue.

Aztergaia: basurdeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki 'okela'.

basurdekume
iz. Basurdearen umea, amaren esneaz elikatzen dena. Basoan ehizan zebilela, basurdekume bat aurkitu zuen eta baserrian hazi eta hezi du.

Aztergaia: basurdekume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kume.

basurdetan
adb. Basurdeak ehizatzen, basurdeak ehizatzera. Basurdetan ari zela, tiro batez hil da ehiztari bat Munarrizketan. Udazkenean basurdetan dabiltzan ehiztarien txistuak.
Loturak

Aztergaia: basurdetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BASURDETAN. A la caza del jabalí. Eta, zu basurdetan / zabiltzan artean, / bakarrik banaukazu / sareen aldean. It Fab 194. Euskalerriko basauritarrak oraindik otsotan eta basurdetan, aztu gabe, darabilkite. JMB ELG 41s. Joan giñan lenengo beste mendi batera, nere semea-ta basa-urdetan an izaten zirala-ta. Uzt Sas 347. Oiek basurdetan eta basauntzetan ibiltzen ziran. BasoM 82.

Ez dugu aurkitu basurdetan formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu basurdetan formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasotzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa basurde sarreran.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper