50535 emaitza bilaketarentzat - [7551 - 7600] bistaratzen.

basusartar
1 adj. Basusarrikoa, Basusarriri dagokiona.
2 iz. Basusarriko herritarra.

Aztergaia: basusartar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-11-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'basusartar (108. araua)'.

 - [E116]: 'Onomastika batzordeak erabakitzekoa'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-11-26): 'OK'.

bat
1 zenbtz. Zenbaki arrunten segidan lehenari, apalenari dagokion kopuruaren adierazlea, 1. Begi bat besterik ez du. Liburu bat erosi du, ez bi. Litro bat esne. Libra bat haragi. Pitxer bat ardo. Ordu erdi bat baino gehiago. Aste baten buruan. Beste guztien gain, irabazle bakar bat gelditu zen jaun eta buruzagi. Gauza bat bakarrik. || Bat bitan banatua. Zazpiak bat.
2 Bera, bat bakarra. Ik. berbera. Herri batekoak gara. Argi eta garbi dago ez ginela iritzi batekoak. Gutxi gorabehera, biak izango dira adin batekoak. Ez dira toki guztietan era edo modu batean gantzutu eriak.
3 (Banakoa gehiago mugatu gabe adierazteko). Ik. batzuk. Gizon txiki sotil baten andrea zen. Maiz gertatu diren eten horietako bat. Halako susmo bat. Halako batean.
4 (beste-ren aurrez aurre). Hizkuntzaren alde batek bestearekin, hizkuntza batek beste batzuekin, halako antz eta eitea baduela. Kasu baten eta bestearen izena berbera da. Ume bata isila da eta bestea berritsua.
5 (Izen propioez, indargarri gisa). Ezpata biluzia eskuan harturik, oihuz, Matatias bat bere denboran bezala. Etxepare bat, Etxeberri Sarako bat eta horien gisako beste hainbeste gure artean agertzen baldin badira.
6 Gutxi gorabehera. (Zenbaki baten eskuinean). Ik. bat 12. Hamar bat etxe. Handik berrogei bat egunera itzuli zen. Sei bat liburu erosi zituen. Urtean hamar bat mila euro ematen dizkio. Lau bat mila astean. Pastoral batean, berrehun bat bertset behar da, ene ustez, istorio bat kontatzeko.
7 iz. Zenbaki arrunten segidan lehena. Bata da zenbaki arrunten artean txikiena. Bat eta bat bi dira. Bat zenbakia.
8 (Data adierazteko, hilaren izenak -en atzizkia hartzen duela). Uztailaren bata asteartea da aurten. Abenduaren batean etorriko da. Urtarrilaren batetik zortzira irekita egongo da. || (Aposizioan, artikulurik eta kasu markarik gabe, hilaren izenak -k atzizkia hartzen duela). Gaur, apirilak bat, garrantzi handiko erabakia hartu da.
9 (Orduak adierazteko). Ordu bata da. Ordu batean. Ordu batetik hiruretara. Ordu bat eta erdiak. Ordu bat eta erdietan. Ordu bat eta laurdenak. Ordu bata eta laurden. Ordu bata laurden gutxi(ago). Ordu bata hamar gutxi(ago)tan. Ordu bata eta bostean. Ordu bata eta hogeian.
10 (Erakusle batez mugaturik). Zeren ez da bide bat baizen, eta bat hura ere, guztia da mehar.
11 (Izenordain gisa, mugatua, bestea-ren aurrez aurre). Bata eta bestea, berdinak. Bata ona, gaiztoa bestea. Bata baino bestea arinago aldendu ziren. Bata bestearen atzetik. Bata bestearengandik mugatzen saiatu zen. Ez bata ez bestea. Ezberdintasun franko baitago bataren eta bestearen artean. Batari nahiz besteari emateko. Bata besteari eta nor bere buruari galdezka. Batak egin zuena besteak desegin zuen. Batean ez bada, bestean. Batetik eta bestetik.
12 Gutxi gorabehera. (-en atzizkia daraman zenbaki baten eskuinean). Hamarren bat urte Jerusalemen igaro zituen. Ehunen bat kilometro.
13 (-en atzizkiaren eskuinean, esaldiari susmo ñabardura ezartzen diola). Gurpilen bat zulatu zaio.
14 (-en atzizkiaren eskuinean, nolabaiteko zehaztasunik eza adieraziz). Oinazeren bat du.
15 Aldi berean. (-z atzizkia daraman aditz baten partizipio burutuaren eskuinean). Hitz horiek esanaz bat, haurraren aurpegia eguzkia baino ederrago bihurtu zen.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Ardi bat doan lekutik, oro. Batek mila balio eta milak bat ere ez. Batek omen eta besteak amen. Hobe txori bat eskuan, ze ez bost zuhaitzean. Otsoaren ihesi nenbilela, bat nendin hartzarekin. Otsotik ile bat bederik, eta hura betondotik. Sos baten mina eta bi sosen lotura. Zuri baten pupua eta lau zuriren trapua.
bat bakarra
1 Bakarra. (Mugatua). Alkandora bat bakarra dut. Bat bakarrak aurkitu zuen kokalekua lege berriaren barruan.
2 Bat ere ez. (Ezezko esaldietan). (-ik atzizkia eta ere partikula ere har ditzake). Ahapaldi bat bakarra ez da aurkituko jatorrizkoa baino eskasagoa. Ideia baterako sei hitz berri nahi baditugu, ez dugu bat bakarrik ere herrian sartuko.

Aztergaia: bat bakarra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan BAT BAKARRA.

def: bat-bera 1 Bat bakarra, berbera. Guk dugu sinesten eta ezagutzen Jainko bat-bera dela. Bi amets horiek gauza bat-bera esan nahi dute. // adib: bat 1 zenbtz. Zenbaki arrunten segidan lehenari, apalenari dagokion kopuruaren adierazlea, 1. Begi bat besterik ez du. Liburu bat erosi du, ez bi. Litro bat esne. Libra bat haragi. Pitxer bat ardo. Ordu erdi bat baino gehiago. Aste baten buruan. Beste guztien gain, irabazle bakar bat gelditu zen jaun eta buruzagi. Alkandora bat bakarra dut. Gauza bat bakarrik. || Bat bitan banatua. Zazpiak bat. || bakar 1 adj. Berdinik, kiderik edo lagunik ez duena. Ik. bakoitz. Haren seme bakar Jesu Kristo. Hori dakien (pertsona) bakarra. Ezberdintasun guztien funtsa hitz bakar batean bil daiteke. Bat bakarrak aurkitu zuen kokalekua lege berriaren barruan. Ahapaldi bat bakarra ez da aurkituko jatorrizkoa baino eskasagoa. Buruzagitza bakarraren mendeko ziren bitartean. Espetxea eta zigorra izan ziren erantzun bakarrak. Berrehun kiloko harria esku bakarrez jaso. Alderdi bakarreko sistema politikoa. Hobe duzu begi-esku eta oin bakarrarekin zeruan sartu. Inor ez da deusen jabe bakar. || aitzurlari iz. Nekazaria. Nekez irabazten du aitzurlariak bere ogia. Letra bat bakarra ere ezagutzen ez duten artzain, aitzurlari eta ikazkinak. || amaitu, amai/amaitu, amaitzen 1 du ad. Zerbaiti azkena eman. Ik. bukatu. Amaitu dute etxea. Lan asko hasi eta bat bakarra amaitu ez. Hemen amaitzen ditut zure laudorioak. Datorren astean amaituko dute liburua. Amaitzen duzunean, etor zaitez. Amaitu dugu gaurko aldia.

bat bakarra 147: Ortzadar, Deia 11, Elhuyar 3, Elkar 5, Consumer 12, Berria 56, EiTB 8, Jakin 15, Karmel 3, Argi 18, Erlea, DiarioVasco 14.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bat bakarra 276: Herria, Berria, Elizen arteko Biblia, Jon Muñoz, Asisko Frantzizko, Joxe Azurmendi, Xanti Iruretagoiena, Jose Antonio Mujika, Josu Zabaleta, Aingeru Epaltza, Pello Salaburu, Harkaitz Cano…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da bat eta bakar sarreretan.

bat bera
1 Bat bakarra. Guk dugu sinesten eta ezagutzen Jainko bat bera dela. Hiru pertsona horiek ez dira Jainko bat bera baizik.
2 Berbera. Bi amets horiek gauza bat bera esan nahi dute.
3 Bat ere; inor ere. (Ezezko perpausetan). Ez dut oraindik bat bera ezagutzen horietakorik. || Ez zuten zloty bat bera ere ordaindu behar izan isunetan.
bat edo bat
Norbait. (Izenordain gisa). Oraindik gelditzen omen da bat edo bat. Bat edo bati hasia zaio diru-poltsaren azkura. Galtzen bada familiako bat edo baten arima.
Loturak

Aztergaia: bat edo bat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
bat edo beste
-en bat. Zigarrotxo bat edo beste erretzeko astia. Fraide batek edo bestek hau edo hori egin duela?

Aztergaia: bat edo beste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:06 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

bat egin
da/du ad.-lok. Batasuna osatu; elkartu. Biok bat egiteko. Harekin bat egiteko. Ahuntz-jabeek bat egin dute mendizainarekin. Proventza Frantziarekin bat egin zenean. Herri guztia bat eginik azaldu da jaialdietara.

Aztergaia: bat egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bat egon
da ad.-lok. Ipar. Bat etorri. Argi dago elkarrekin bat ez geundela.

Aztergaia: bat egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH argitaratuan ez zaio tratamendu berezirik eman; corpusean egindako bilaketa arinak eman du: bat egon L 2 (Zby: "Fedez eta bihotzez zurekin bat gaude; Eskualdunez Aitari mintzaturen zare", Ox: "Toñok errana nundik has / Guziak bat zauden arras: / Gatuari behar sarri / Joare klaska bat ezarri").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bat egon 5, IE-EB: M. Sein ("Bat gaudela hiru etxeetakoak eta indartsu izanen gare", "Anartean gauden bat otoitzaz, lanaz, biziko harat-hunatez"); J.L. Davant ("Ez nago batere bat J.L. Lizundia adixkideak idazten duenarekin"), J.A. Agirre ("Zenbait herrialdetan bada Garantia Kostituzionalen Tribunal bat, zeinek erabakitzen du Parlamentuan onartutako lege bat Kostituzioarekin bat dagoen"), Egin 1982 ("Geroxeago, Gobernuak ikastoletara bialdu duen zirkularrarekin ez zagozela bat diozue").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bat egon : AB50 2. Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm. Ez dugu bilatu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Hiztegi batek jaso du; ik. PMuj DVC: bat egon (eta izan, etorri): convenir, asentir, estar de acuerdo, estar conforme; 'kin bat egon: estar de acuerdo, convenir, concordar; batera ez egon: no concordar. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, Lur EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

bat etorri.

bat ere
(Ezezko esaldietan, eta izen bati dagokiola). Ik. batere; ezein. Ez du bilera bat ere huts egin. Ez zion eman sos bat ere. Txakur txiki bat ere gabe. Euskaldun bat ere ez dela ausartu horretan. Abereetarik batek ere ez du mintzorik baizik gizonak. Hamarretatik bati ere ez. || (Izena ezabaturik). Gugatik ez du batek ere aurpegirik aterako? Ez al zenuen gogoan bat ere hartu?
Loturak

Aztergaia: bat ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ez du bilera bat (bakarrik, bera) ere huts egin.

bat etorri
1 da ad.-lok. Iritzi berekoa izan. Zurekin bat nator horretan. Bat ez zetorrela adierazteko. Esanetan biak bat ez zetozela ikusirik. Bat datoz horretan, hain bat ere, zenbait zaharragorekin.
2 da ad.-lok. Berdina izan. Estatutu sozialak egokitu beharko ditu, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearekin bat etortzeko. Nire agenda eta Berriakoa, adibidez, gehiegitan ez dira bat etortzen. Ahapaldi hau bat dator Altzaiko ereduko hemezortzigarrenarekin.
3 da ad.-lok. Ongi etorri, egoki etorri. Garaiarekin bat zetorren proiektu bat izan zen. Irakurle gazte apurrak bila eta bila aritzen ginen liburutegietan, gure adinarekin bat zetozen literatura lanak aurkitu nahian.
4 da ad.-lok. Aldi berean gertatu. Emakumearen nazioarteko eguna ospatzen den astearekin bat etorriz.

Aztergaia: bat etorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zurekin bat nator horretan.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

etorri sarrerari dagokion azpisarrera.

bat izan
1 da ad.-lok. Elkarturik egon, bat etorri. Horretan bat gaituk hirekin.
2 da ad.-lok. Gauza bera izan. Gure hizkuntzaren egoera ez da bat Gipuzkoan eta Nafarroan.

Aztergaia: bat izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1 'elkarturik egon, bat etorri': horretan bat gaituk hirekin. 2 'gauza bera izan': gure hizkuntzaren egoera ez da bat Gipuzkoan eta Nafarroan.

bat-banaka
adb. Banaka, banan-banan. Moisesen dohain handiak bat-banaka esateko, denbora luzea beharko litzateke.

Aztergaia: bat-banaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

banaka.

bat-banatu, bat-bana/bat-banatu, bat-banatzen
du ad.-lok. g. er. Zenbatu, banaka hartu.

Aztergaia: bat-banatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bat-bana, bat-banatzen.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zenbatu, banaka hartu.

bat-banazka
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, bat-banazka-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bat-banaka].

Aztergaia: bat-banazka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. bat-banaka (hau aski dela dio J-L. Davantek, Iparraldean gaur -zka formakoa ageri den arren).

bat-batean
adb. Aldez aurretiko ezer gabe, prestaketarik gabe. Bat-batean gertatua. Bat-batean hil zen. Bat-batean eten da bizion hots hori. Auzi hori bat-batean eta behin betiko erabaki uste dutenen iritzia.
Loturak

Aztergaia: bat-batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "bapatean [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

 - [E302]: Bat-batean/bapatean, batik bat/batipat bikoteek ez al dute trataera berbera merezi?" (1994-07-22)

bat-bateko
adj. Bat-batean gertatzen edo egiten dena. Bat-bateko ekaitza. Mendian gertatzen diren bat-bateko eguraldi-aldaketen aurrean nola jokatu. Hitzaldia euskaraz izango da eta bat-bateko itzulpen-zerbitzua eskainiko da.

Aztergaia: bat-bateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bat-bateko bertso
iz. Bat-batean, inprobisaturik, botatzen den bertsoa. Urtero-urtero argitaratu da aurreko urteko bat-bateko bertsoen antologia. Bat-bateko bertsoa sortzeko modu berezia dela-eta, azken puntua izaten da, oro har, dentsitate poetiko handiena duen atala.
Loturak

Aztergaia: bat-bateko bertso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

bat-bateko bertsolaritza eta bat-bateko bertsolari formak aztertzean proposatua.

bat-bateko bertsogintza
iz. Inprobisaturiko bertsogintza. Bat-bateko bertsogintzaren teknikak. 90eko hamarkadan batik bat, hura izan da bat-bateko bertsogintzaren ordezkari nagusietakoa.

Aztergaia: bat-bateko bertsogintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

bat-bateko bertsolari
iz. Bertsoak bat-batean, inprobisaturik, botatzen dituen bertsolaria. Ni ez naiz bertso-jartzailea, bat-bateko bertsolaria baizik.

Aztergaia: bat-bateko bertsolari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [3] 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da. Bide batez bat-bateko bertso forma sartzea proposatu da.

bat-batekotasun
iz. Bat-batekoa denaren nolakotasuna. Gertaeren bat-batekotasuna.
Loturak

Aztergaia: bat-batekotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bat-batera
1 adb. Bat-batean. Gutxien uste zuela, poz-atsegin guztiak bat-batera atsekabetu zitzaizkion.
2 adb. Aldi berean. Erantzun zioten laurek bat-batera.
Loturak

Aztergaia: bat-batera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

1 bat-batean. 2 aldi berean.

bat-batez
adb. g. er. Bat-batean.
Loturak

Aztergaia: bat-batez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bat-batean (hau da hobestekoa).

bat-egite
iz. Batzea. Ezkontzako bat-egite santua urratzen.

Aztergaia: bat-egite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bata bestearen gainka
adb. Elkarren gainean. Bata bestearen gainka, lotsagabetzen dira uhinak elkar lehertzez aspertu gabe.
bataiarazi, bataiaraz, bataiarazten
du ad. Bataiatzera behartu. Sinetsi eta bere burua bataiarazten duena salbatuko da.

Aztergaia: bataiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bataiarazi, bataiaraz, bataiarazten. du ad.

bataiarri
iz. Bataioa hartzeko, elizetan egoten den ontzi handi oinduna, gehienetan harrizkoa. Ik. ponte. Haurra bataiarrira ekartzen dutenak.

Aztergaia: bataiarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
bataiatu, bataia, bataiatzen
1 du ad. Bataioko sakramentua eman. Herriko elizan bataiatu zuten. Bataiatzeko ura. Bataiatua ez dagoen gizon edo emakumea. Bataiatu gabe hiltzen direnak. Zortzi hazpandar seme-alaba bataiatu baitira ohore handitan.
2 du ad. Zerbaiti izena eman. Horregatik bataiatu dute "Euskal Eskola" izenaz.
3 du ad. lgart. Edariei, bereziki esneari eta ardoari, ura bota. Apaiza ez haiz baina halere bataiatzea gogoko, nik edan dudan ur zikin horrek ez zeukan ardo asko. Kalera eramaten ditugula arrautza erdi lokatuak, nolabaiteko jangaiak eta esneak bataiatuak.

Aztergaia: bataiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bataiatu, bateiatu

Euskaltzaindiaren Arauak

bataiatu, bataia, bataiatzen. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Iparraldean eta Hegoaldean hedatuena da

bataiatu hobetsi da zerrendak eskaini dituen bien artean, hedatuena baita, eta Iparraldean onartzeko modukoa (ez dago, beraz, bateiatu sartu beharrik)

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bataiatu, bataia, bataiatzen

bataiatugabe
adj./iz. Bataiaturik ez dagoena. Haur bataiatugabea. Haurren linboa, bataiatugabeen haurtegia.

Aztergaia: bataiatugabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BATAIATU GABE. No bautizado. v. bataiatzaka. Bataiatu gabeen errenkurak. EZ Man I 130. Ill dezu zeure etsaia edo aur bateatugabea bekatua esatltzerren? Mg CC 129. Sein batiatu bagia. Mg CO 188. Zeren bataiatu gabea ez da Sakramentu au artzeko gai. AA I 538. Bataiatu gabea zaude? Ag G 317. Beraz, guk ere anai bataia gabea ezagutuko yuagu. Or QA 99. Aurren linboa, bataiagabeen aurtegia. Ib. 53.

bataiatu gabe 7: Aizu 2, Berria 3, Argia 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bataiatu gabe 11: Unai Elorriaga 2, Iñaki Segurola, Iñaki Mendiguren, Karlos Zabala, Xabier Olarra, Joan Mari Irigoien, Patxi Ezkiaga, Koldo Izagirre, Gotzon Garate, Antton Olano.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta sarrera gisa eta lotuta jasotzekoa beste -gabe bukaeradun adjektibo batzuk bezala.

bataiatzaile
iz. Bataiatzen duen pertsona. Joan Bataiatzailea. Bataioan ura isurtzen du bataiatzaileak haurraren buru gainera.

Aztergaia: bataiatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "bautismo iz. Zah. h. bataio; bautista iz. h. bataiatzaile; bautizatu, bautiza, bautizatzen. du ad. h. bataiatu. bautismo, bautista, bautizatu: bataio, bataiatu eta bataiatzaile ez dira h-rekin jarri behar, e banarekin baizik, berauek baitira, zalantzarik gabe, batasunerako forma kanoniko egokienak, eta ez espainolak".

 - [E116]: "Nik ere nahi nuke gauzak hola izatea, baina ez dira. OEHn orrialde erdi bat dago bautismo sarreraren adibideekin beterik. Ezin da inola ere 'e.' jarri hor, orain arteko prozedura guztiak hankaz goiti bota nahi ez baditugu behintzat. Lantaldearen proposamena bere horretan utziko nuke zalantza izpirik gabe".

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): "OK nirea".

bataiatze
iz. bataiatu aditzari dagokion ekintza.

Aztergaia: bataiatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

bataila
iz. Gudua.

Aztergaia: bataila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-11-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gudu, bataila

Euskaltzaindiaren Arauak

h. gudu.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-il-/-ll- (tradizioko erabileretan ez -il- soilik ageri: ik. OEH)

batailoi
iz. mil. Komandante bat buru duen soldadu talde egituratua. Infanteria batailoia. Erregimentu bat osatzen duten batailoiak.

Aztergaia: batailoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "berba hau ez nuke sartuko eta lehen arropa-hiztegirako aipaturikoa egin (talde bat sortu proposamenduak egiteko)" (1995-01-10)

bataio
1 iz. Elizaren sakramentuetako lehena, hartzailea kristau egiten duena. Bataio izena. Bataio liburua.
2 iz. Bataioa hartzen den elizkizuna. Bataio ondoko oturuntza.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bataio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (2009-06-26) ezkontza(-)agiri formakoa onartu da, eta ezkontza sarrerako azpisarrera gisa jasoko da. Jaso egingo dira, zein bere lekuan, beste azpisarrera hauek ere: bataio(-)agiri, jaiotza(-)agiri.

bataio agiri, bataio-agiri
iz. Elizbarrutiko Artxiboetara jo dezakezu bataio agiria lortzeko.
bataioa hartu
du ad.-lok. Bataioa hartu eta lehen jaunartzea egin, hori bizitzan behin bakarrik egiten da. Bataioa hartu behar duenak kristau ona izan behar du, ezta? Bataiorik ezin hartu duenari gogozko bataioak balio dion antzera.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bataioa hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

bataioko sakramentu
iz. Bataioa. Ni naiz Arroan sortua eta bataioko sakramentua parrokia hartan hartua. Bataioko sakramentu santua.

Aztergaia: bataioko sakramentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

eukaristiako sakramentu forma aztertzean, gainerako sakramentuak ere azpisarrera egitea proposatu da. Orain adibidea da hiztegian.

bataiotegi
iz. Elizan, pontea dagoen tokia edo kapera; eliza bati atxikiriko eraikin ponteduna, bataioko sakramentua emateko erabiltzen zena. Han dago oraindik ere, Azpeitiko eliza nagusiaren bataiotegian, San Ignazio bataiatua izan zen pontea, zurezko taparekin estalita.

Aztergaia: bataiotegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bataiategi iz. g.er. nik ez nioke g.er. jarriko, erdarazko baptisterio-ri ipintzen ez zaion arrazoi berberagatik, hots, maiztasun txikiko hitza delako'.

 - [E116]: 'nik ere gauza bera egingo nuke. Bere horretan emango nuke, markarik jarri gabe'

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'bataiotegi iz.'.

batak
Batzuk. (besteak-en aurrez aurre). Batak eta besteak hasi ziren edaten.
Loturak

Aztergaia: batak

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

testuinguruko besteak-i kontrajarria erabiltzen da; adib., batak eta besteak hasi ziren edaten.

Forma baten adiera(k)

batzuk.

batan
iz. g. er. Astamenda.

Aztergaia: batan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. menda / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

menda.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'batan iz. g.er. 'menda''.

 - [E208]: 'batan: ez da menda, menda mota iletsu bat baizik. Bestalde, Bizkaian behintzat ez da gutxi erabilia, eta erdaraz ere halaxe esaten zaio Bilbo alde osoan, gutxienez'.

 - [E116]: 'Oso lekuko gutxi ditu (zerbait OEHn, eta errestorik ere ez datu base berriagoetan), baina hori normala da, hala gertatzen baita holakoekin. Konpontzeko modua izango litzateke izen latinoa jartzea ondoan, baina nik ez dakit zein den'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'batan iz. g.er. (menda mota bat) Mentha rotundifolia esp.'.

batarazi, bataraz, batarazten
du ad. Batzera behartu. Batarazi zituen Frantziako Erresuma handi hartan aurki ahal zitezkeen soldadurik hoberenak.

Aztergaia: batarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batarazi , bataraz, batarazten. du ad.

batasun
1 iz. Bat denaren edo baturik dagoenaren nolakotasuna edo egoera. Jainkoaren batasun eta hirutasuna. Batasuna eta aniztasuna. Euskal Herria batasun gisa harturik. Denbora batasuna eta leku batasuna.
2 iz. Batzea, bateratzea. Euskararen batasuna lortzeko. Batasun saioak. Euskaltzaindiak proposatutako batasun bidea.
3 iz. Elkartea; elkartzea. Han-hemenka arrantzale batasun batzuk badira eginak. U.N.R. batasun berriak irabazi du bozetan. Harekin antzinago egindako batasun edo elkar-hartzea eta egin zizkion promesak berritu nahi zituen.

Aztergaia: batasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
batata
1 iz. Landare belarkara eta bizikorra, patatarenaren antzera, tuberkulu handi, irintsu eta gozoak ematen dituena (Ipomoea batatas).
2 iz. Landare horren tuberkulua, jateko ona. Parisen eta beste leku askotan jaten dute batata mahairik onenetan.

Aztergaia: batata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: batata: Ipomoea batatas.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Ipomoea batatas.

batbedera
izord. Ipar. Bakoitza. Batbederak bere eskuz. Batbedera bere hizkuntzan baita ezagun nongo den.

Aztergaia: batbedera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. izord.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): batbedera Ipar. izord. gehituko da zerrendan.

bate
iz. kirol. Beisbolean eta beste zenbait jokotan, pilota jotzeko erabiltzen den makila, burualdea heldulekua baino lodiagoa duena. Kubatar guztiek amaren sabeletik atera orduko, batea eta pilota hartzen dituzte beisbolean jokatzeko.

Aztergaia: bate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu EEBS-OEH corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bate : HiztEn-LurE. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bate : ElhHizt, EskolaHE. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal bate / batte, bat formen ordainak: ElhHizt: bate; batear: bateaz jo // Casve FE: (outil) mailü // T-L LBF: (maillet) mailu; (jeu de paume) pala. Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): batte, bat; it (S. Carbonell): ez dugu aurkitu; ca (DCC): bat; en (Collins): bat; de (Langenscheidts): Baseball-schläger.

bate 1, EiTB.com (“Aurrekoetan gertatu bezala, Segurtasun Indarrek bateak eta gas negar-eragileak erabili dituzte, eta baita airera tiroak bota ere, hiriburuko erdialdean manifestaldian parte hartu nahi izan duten milaka lagunak sakabanatzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bate 4: Berria 2 (“zazpi beisboleko bate”, “beisboleko bate batez atea behera bota ondoren”), Iñaki Mendiguren (“bludgerrak urruntzeko bate astunak zituztenak”), Pako Aristi (“beisboleko bate bat hartu eta kristoren ostiakoak eman zizkioan ipurdi masailean”).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

MilaHitz

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Bebil #mdash# beisbolean egiten dutenek erabiltzen dute, noski, testuetan jaso ez badugu ere; zaila dirudi beste forma batek ordezkatzea, baina aurrea hartu eta geure aldetik proposatu baino nahiago dugu oraingoz erabaki gabe uztea.

Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Baldintza minimoa betetzen du, erabileremua zehaztuko da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'bate | F: Bebil. Bate: bate pala argiago liteke (Base-ball)'.

 - [E116]: 'Ez dut ulertzen ongi zer proposatzen duen TXPk, baina 'bate pala' ez dut ulertzen'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'kendu'.

batean
1 adb. Aldi berean. Ik. batera. Baietz ihardetsi zuten, hirurek batean. Eta horra hor egia, bertutea eta zoriona dena batean. Ez dira batean ontzen sagar guztiak.
2 postpos. Aldi berean; elkarrekin. (Dagokion izen sintagmak -ekin atzizkia hartzen duela). Anaiarekin batean egindako lanak. Gurekin batean higitzen direla. Gurasoekin batean bizi da bere etxean. Ene alderakotzat obrekin batean erakutsi duzun borondate borondatetsua.
3 postpos. -i eskerrak. (Dagokion izen sintagmak -ekin atzizkia hartzen duela). Frantziako ministroaren laguntzarekin batean. Zure laguntzarekin batean, bizi berri bati buruz abia nadin. Gure Jaunaren graziarekin batean.
4 postpos. Aipatzen dena gertatu eta berehala. (-ekin atzizkia hartzen duen aditz izen baten eskuinean). Eta hitz horiek esatearekin batean, harri batek azpian hartuta, zapaldu zuen. Bata etortzearekin batean joan da bestea.
Loturak

Aztergaia: batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: batean: gurasoekin batean bizi da bere etxean; bata etortzearekin batean joan da bestea.

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): sarrera kendu da. Baita baten bat, batera, bateratsu, batetik, batez ere sarrerak ere.

batek (ba)daki
auskalo-ren baliokidea den esapidea. Ik. batek jakin. Batek badaki etorkizunak zer dakarkigun! Etena egin zuen orduan, batek daki zergatik. Mutil txikitxoak zirela erne zen euren artean gorrotoa; zertatik?, batek badaki!
batek jakin
auskalo-ren baliokidea den esapidea. Ik. batek (ba)daki. Lehenbailehen aurkitzea hobe; batek jakin noraino irits zitekeen!
bateko
1 adj./iz. Joko kartez mintzatuz, irudi bakarra duena. Erregeak eta batekoak. Bateko urrea eta bateko bastoia. Bateko pika.
2 iz. mat. 1 zenbakia. Bost zifrako zenbat zenbaki desberdin idatz daitezke hiru batekorekin eta bi zerorekin?

Aztergaia: bateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bateko urre, Etxba Eib (“Kartak bere ordenamentu naturalean geratzen ziren, bateko urrearekin hasirik eta errege bastoarekin buka”); bateko kopa, Kk Ab II (“Bai kartetako "bateko bastua", "bateko kopia", ta orren antzera, ezta?”); bateko basto (cf. supra).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bateko (eta bateko urrea): A Aezk (“Errege bezpera-gabean etxekoen artean botatzen tuzte kartak: gizonendako errege urrea, emaztekiendako bateko urrea”), SGarm Historia triste bat (“Errege, hiruko, bateko, zaldun: sei denera! Eskua luzatzen has bedi irabazirik balu bezela”, “Bateko... biko... errege... eta... zaaaldunnn!”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bateko: HiztEn (joko-kartetan, palo bakoitzeko lehena), LurE (karta jokoan, irudi bakoitzeko lehen zenbakia).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

bateko: ElhHizt (dado eta kartetan as), HiruMila (el as en los naipes), EskolaHE (karta jokoan, irudi bakoitzeko lehen zenbakia), EuskHizt (joko kartetan, sail bakoitzeko lehen zenbakia).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki: bateko (bateko urrea); ElhHizt: batekoa; HiruMila: bateko (bateko urrea).

Erdaretako formak

es (RAE): as; it (S. Carbonell): asso; fr (DLLF): as; en (Collins): ace; de (Langenscheidts): As.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.: bateko urrea.

Ik. "bateko izlag. / iz. Joko kartetan, sail bakoitzeko lehen zenbakia. Erregeak eta batekoak. Bateko urrea eta bateko bastoia".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

bateko pika adibidea eransteko eskatuz.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: Bi karta-sortetako sail bakoitzeko adibide bat aipatuko da: bateko urrea, bateko pika; biko kopa, biko hirusta; hiruko ezpata, hiruko bihotza; lauko bastoia, lauko diamantea, etab.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"bateko urrea"

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): bateko iz.: bateko urrea, bateko pika.

bateko... besteko...
Alde batetik... bestetik...; batzuetan... beste batzuetan... Bateko lana, besteko eguraldia, beti aurkitu ohi du ez agertzeko aitzakia.
Loturak

Aztergaia: bateko... besteko...

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. besteko 2.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bateko lana, besteko eguraldia, beti aurkitu ohi du ez agertzeko aitzakia.

batekoz beste
adb. Oker; behar ez den bezala. Beldurrak zentzumenak nahasi egiten ditu eta gauzak batekoz beste agerrarazten.

Aztergaia: batekoz beste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-10-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

batekoz(-)beste 6, Berron Kijote ("Dan-dana baieztu zuan bizarlariak, eta ontzat eman, eta oso ongi erabakia zerizkion; aiñ kristau zintzo bait-zerizkion apaizari, eta aiñ egizale, munduko ondasun guztiengatik batekoz beste esango ez zuana", "Esazu zarkurea Don Kijotek berriz, auntzaiak batekoz-beste itzak aldatzen zituala ezin-eramanaz", "Batekoz-beste egon naiz orain arte, Don Kijotek erantzun, ziñetan uste nuan gaztelua zala ta ez exkaxa gaiñera; baiña benta-etxea bada ta ez gaztelua", "Ara, beldurraren ondoretatik bat ori duk, zentzumenak naastu egiten dituala eta gauzak batekoz-beste agerrarazten dituala", "Batekoz-beste aldatze ori, ori bezelatsu egin lezake nere etsai jakintsu lapurrak", "Alabaiña, batekoz-beste gertatu zitzaion bere nagusiari; bereala ta bizi-bizi gogoratu zitzaion, bere liburetako burrukaizunen bat zana uraxe") // Ik. OEH argitaratuan gainera batekoz beste(ra) AS: Gte Erd (G-azp, AN-gip: "Gauza guztiak aldrebes egiten ditu [...] batekoz bestera"; G-azp: "Ez du euskara menperatzen, [...] orrek batekoz bestera itz egiten du"); G-Azp ("Ori ere bada ba, gauza batekoz beste esan bear!" 'una cosa por otra').

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

batekoz beste (eta batakoz beste) 'batez beste' adierako 4: L. Dorronsoro 2 ("Kautxo-zatixkak #mdash#batakoz beste 0,3-tik 0,5 / 1.000 milimetroko zerzena dute#mdash# bata-besteari lotzen zaizkio", "Biztanle bakoitzak, urtean, 50 kilo kontserbaki jaten du, batakoz beste, Estadu Alkartuetan"), Habe 1990 eta 1992 2 ("Batekoz beste 172'5 mg kolesterol dute, eta nexkek 174'8 mg", eta azalpen batean: "Bataz beste: Batenaz beste, batekoz beste: De promedio"); batekoz-beste(ko) 'batetik bestera' adierako 2, M. Ugarte ("Alaere ordea, gabeko orduetan oe-zuria bigunago izaki, edo-ta iñorekin txar egin nai ezak, agian eskupekoek pozturik, ikuspegia batekoz-beste aldatzera oituek bai zeuden, ta zuzmurrak-zuzmur, batzuek eta besteek leenetan zirauen", "Arteraiñoan oitu ez bezela, gabeko ordu astunenak, sarritan gau-giro makurrari aurpegi emanaz, utsean-putzean egon bearrak gogaituek noski, katu eiztaria sagu gose bezelatsu zebiltzan batekoz-besteko, edozein ordutan, eta edonori atzamarrak botatzeko amorruz"); batekoz bestera 'alderantziz' adierako 2: I. Azkune ("Iaz ikusi ahal izan genituen eta, egia esan, kasta-faltarik ez zaie inondik ageri: batekoz bestera baizik"), Elhuyar ("Batzuetan makina hau batekoz bestera erabiltzen da"); batekoz besterako 'alderantzizkoa' adierako 1, J. Arostegi ("Zaarren eta sasoiko kristauen pentsakera: [...]. Gazteen pentsakera: Batekoz besterakoa da. Odola irakiten dauka gazteak; berez da Iraultzaille").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

batekoz beste : DFrec 1 (ZArg: "Badirudi etorkiñak zer-ikusi handia izan dutela batekoz beste"); batekoz bestera : DFrec 2 (La Voz de España: "batekoz bestera gora ta gora beti", "batekoz bestera da au egitazko bertsozale oneri atsegin...") // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bat sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

oker; behar ez den bezala.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""Nik batekoz bestera esango nuke" (Basarri). Badirudi alderantziz esan nahi duela. Ikus Orotarikoan ere" (2003-05-15)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper