50535 emaitza bilaketarentzat - [7701 - 7750] bistaratzen.

baxerategi
iz. Baxera gordetzeko arasa. Liburuak liburutegian, ontziak eta platerak baxerategian.

Aztergaia: baxerategi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
baxo
iz. Ipar. hezk. Frantziako estatuan, bigarren hezkuntzako ikasketak amaitu ondoren, unibertsitaterako sarbidea ematen duen azterketa; azterketa hori gainditzeak ematen duen ikasketa-maila. Ik. selektibitate. Astelehenean ukanen dute baxoko lehen azterketa. Baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Seaskako ikasleek.
baxoerdi
iz. Baso erdi ardo, batik bat lagunartean tabernan edaten dena. Ik. basoerdi; txikito; baso erdi. Baxoerdi bana edaten. Tabernan baxoerdi bat hartu eta etxera.
Ohiko lexiak

Aztergaia: baxoerdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
baxoerdiak hartu
du ad.-lok. Tabernaz taberna baxoerdiak hartzen ibili. Baxoerdiak hartzeko biltzen gara. Badakit baxoerdi batzuk hartzera ere joaten zaretela.
Ohiko lexiak

Aztergaia: baxoerdiak hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib+def 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

baxu
1 adj. Apala, beherea. Bidea zabala da eta harrizko horma baxua du ertzean.
2 adj. mus. Eskalako hots edo notez mintzatuz, behekoa, apala. Beste gitarra-jotzaileek nota baxuagoetan jotzen zuten.
3 iz. mus. Gizonezkoen ahots apalena. Gehienbat gizonezko ahotsak behar dituzte, baxuak eta baritonoak.
4 iz. mus. Halako ahotsa duen abeslaria. Baritonoaren lana ona izan zen eta baita Parodi baxuarena ere.
5 adj./iz. mus. Musika-tresnen familia batean, baxu-ahotsari dagokion eskala erabiltzen duena. Klarinete baxua. Gitarra, baxua, bateria, teklatuak... denetarik izaten dugu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: baxu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

j/x, -o/-u

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: [ik. "x/j/i grafiak" #mdash#] (1994-05-20)

 - [I102]:  baxo/baxu: bigarrena behar dela ez dut zalantzarik egiten, baina ez aditzondo zentzuan, horretarako badaukagu behera eta gora mintzo edo egizuberba beherago/gorago bezalakoak. Beraz, kontrabaxua eta kontrabaxujolea" (1995-01-10)

baxu jotzaile, baxu-jotzaile
iz. Baxua jotzen duen pertsona. Datorren larunbatean Hedi Davis baxu-jotzaile eta taldeko zuzendariaren agindupean joko du Allenek klarinetea.
baxua jo
du ad.-lok. Talde batean baxua jotzen du. Rock eskolan bateria, gitarra, teklatua eta baxua jotzen eta kantatzen ikasten da.
Ohiko lexiak

Aztergaia: baxua jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

baxura
iz. Baxurako arrantza. Hegaluze kanpaina hasi dute baxuran aritzen diren euskal arrantzaleek.
Azpisarrerak

Aztergaia: baxura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-11-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

baxura : Daniel Udalaitz 3 (adib.: “baxurako euskal ontzidia”), Xabier Martin (“Baxurako itsasontziek herenegun hartu zuten portuan geratzeko erabakia”), EiTB.com 4 (adib.: "baxurako flota amarratuta dago”, “Baxurako itsasontziak”); eta bajura 1, EiTB.com (“bajurako arrantzaleentzat”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: baxura 15: Berria 12, Herria 1, Ramon Saizarbitoria (“Baxurako ontzi liraina”), Koldo Izagirre (“baxurako arrantzan aritzen zen hura tarteka”).

Bestelakoak

Lehendik araututako baxurako arrantza azpisarrera gisa sartzea proposatuz.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih.

Ez du "baldintza minimoa" betetzen, baina onartzekoa da

ez du baldintza minimoa betetzen, baina onartzekoa da. Araututako baxurako arrantza azpisarrera bihurtu baxura sarreraren barruan.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta onartzekoa.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

j/x

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: [ik. "x/j/i grafiak" #mdash#] (1994-05-20)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): kendu egin da.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): baxura [sarrera gehitu] // AS: baxurako arrantza Heg. [sarrera arautua azpisarrera bihurtu]

baxurako arrantza
iz. Heg. Itsasbazterreko arrantza. Baxurako arrantzan aritzen zen hura tarteka.

Aztergaia: baxurako arrantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg.

Lehendik araututako baxurako arrantza azpisarrera gisa sartzea proposatuz.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

arrantza-mota, lekuak baino areago, erabiltzen den sare-klaseak, iharduera-motak eta etekinaren banaketa-sistemak definitua (cf. alturako arrantza)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): baxura [sarrera gehitu] // AS: baxurako arrantza Heg. [sarrera arautua azpisarrera bihurtu]

baxutasun
iz. Apaltasuna. Aberats dena loria bedi bere baxutasunean.

Aztergaia: baxutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: baxotasun / HiztEn: baxotasun / LurE: baxotasun / ElhHizt: baxotasun / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

apaltasuna.

baza
iz. Heg. zah. Karta-jokoan, altxaldia.

Aztergaia: baza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

OEHko datuak [laburduren azalpena]

baza (Lar, H). Baza en juegos de cartas; batalla, partida. "Baza, junta de naipes, viene del Bascuence batzea, que significa junta, de batu. Baza" Lar. "No dejar hacer baza, bazarik egiten ez utzi" Ib. "Palme, victoire, avantage" H; Izt C (“Eta suertez ere Gipuzkoatarrak irabazten bazuten baza, izango zirala berak, Erromako Agintaritza andiarekin adiskidetasunean anaiaturik betiko laztanduak”), Arr GB (“Urte oietan asko aldiz sartu naiz jauregi onetan baza eta biktori andiak irabazita”), Arr May (“Friburgora joan, sazerdotearekiñ egon, eta baza atera ondoan, desleialkeri eta erejiako pekatura amildu nai zukean gaizto biurriaren arte eta engañio galgarriai iges egiñgo zielako uste eta konfianza osoan”), AB AmaE (“Zer uste al dau gabak edertuta antza? / Eruango deutsala egunari baza?”), JanEd (“Onekin errietan / iñor bada asten, / lana franko badauka / baza irabazten”); saila "(V-m), hacer baza en el juego de naipes" A. v. sailada; sailada (-ill- V-m ap. A). 1. "Baza en el juego. Sailladea makala! Irukoa barruna jeustak" A. 2. (-ill- G-azp ap. Iz IzG). Trozo de terreno. "Saillada bat, saill bat (Urretxun biak esaten dira)" Iz IzG; Eta zapatero gelditu Elexp Berg (Zapatero geldittu, en los naipes, no hacer ninguna baza o ningún tanto. “Oingo pasaran uste dot zapatero geldittu biotela"); pasada 2. (G-azp, AN-gip ap. Gte Erd 193; Lar), pasara (V-gip ap. Elexp Berg). Mano, baza (en un juego). "Passada, en el juego" Lar. Elexp Berg ("Oingo pasaran uste dot zapatero gelditu biotela"), Gte Erd ("Seiko urrean pasada bat irabazi dut”; G-azp, AN-gip).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

baza: HiztEn; Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ElhHizt: altxaldi, baza (gracias al siete de oros la última baza es nuestra) zazpiko urreari esker, azken altxaldia guretzat da; Zehazki: altxaldi, pasada; HiruMila: baza.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Euskaltzaindiaren Arauak

iz. Heg. Zah. ‘jokaldia’; ‘gudua’.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. pasada.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

jokaldia; gudua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): baza iz. Heg. Zah. 'jokaldia'; 'gudua'. Sin. pasada.

bazar
1 iz. Ekialdeko eta Afrikako iparraldeko azoka publikoa. Bazar jendetsuak, denda ilunez beteak.
2 iz. Askotariko gauzak saltzen diren denda. Saltoki xumeak dira Sestaokoak: betiko janari dendak, bazarrak...; egia da kalitatezko merkataritzarik ez dugula.

Aztergaia: bazar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "ez litzateke sartu beharko, azkenengo /-r/ hori dela eta gainera oso zaila dela ebateko kontutan hartuta. Hobe litzateke orotariko denda bezalako pitokeria bat proposatuko balitz" (1995-01-10)

bazen garaia
interj. Zerbait luzaro itxaron ondoren edo oztopo ugari gainditu ondoren lortu dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. azkenean 3. Iritsi gara!, bazen garaia! Bazen garaia!, goseak amorratzen nengoen... || Bazen ere garaia!
bazi2
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bazi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. basi2].
bazilo
iz. Makila itxurako bakterioa. Koch-en baziloa.

Aztergaia: bazilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

bazina
iz. g. er. Pertza. Ik. pazia.

Aztergaia: bazina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. pazia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'bazina iz. g.er. h. pazia. Ipar Heg markak jarri eta 'g. g. er.' kendu'.

 - [E116]: 'bai, hori kendu behar da. Guk ere Baztanen (nire etxean behintzat) 'pazina' deitzen genion arbia eta erremolatxa egosteko ontziari. Izetak ere biltzen du hitz hau. Gertatzen dena da gaur arbi gutxi egosten dela'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'onartu lantaldearen proposamena'.

bazka
1 iz. Janaria, bereziki animaliena. Usteltzeko eta harren bazka eginik gelditzeko. Abereei bazka ematen. Animaliek ere beren bazkak eta jatekoak erre eta egosi gabe jaten dituzte. Urdeen bazka lizuna. Jaunaren ardi galduak, hotzez minduak, bazka barik mendian. Bazka asko ematen duten belarrak. Belarrei emana zieten azken higialdi bat eskuz, bazka gizen horiek izan zitezen ezinago sano eta usain onekoak.
2 iz. Zerbait bizirik mantentzen duen gauza. Gure arimen bazka. Bere bazka egin nahiz etsaiak ene arimaz. Irakurle sail bakoitzak gogoko duen bazka hartu behar luke idazleengandik. Suaren bazka izateko.

Aztergaia: bazka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bazka(-)landare.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: bazka-arbi , bazka-arto .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bazka-landare

bazka arbi, bazka-arbi
iz. Abereen bazkarako ereiten den arbia.
bazka berde
iz. Abereak bazkatzeko belar edo landare freskoa, ihartua edo lehorra ez dena. Bazka berdeak akabatzean, ez ditzazula abereak bat-batean ezar jan idorrean. Garagarra, lursagarra eta bazka berdeak ereitea.

Aztergaia: bazka berde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eremu * [Belhar batek] berrehün eta lauetan hogei mila kilo bazka berde emaiten diala bi ithegün eremütan. ArmUs 1893, 25.

LB: 0; EPG: “Bazka berde hausnartu berriaren usaina darie.” (Pello Lizarralde); ETC: 7 “Bazka berdetik idorrera ez dela bat-batean aldarazi behar, berotu baitaiteke, bestela” (Itziar Madina), “Bazka berde ez, baina ihartu eta onduta janez gero are okerragoa da eragina, askotan hilkorra.” (Jakoba Errekondo).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Labayru: 0; Adorez: 0

Bestelakoak

berde 1 adj. Urdinaren eta horiaren arteko kolorekoa, belar hezearen edo muskerraren kolorekoa. Ik. orlegi. Hosto berdeak. Begi berdeak. Zelaiak berde agertzen zaizkigu. Bazka berdeak: abereak bazkatzeko belarrak. bazka 1 iz. Janaria, bereziki animaliena. Usteltzeko eta harren bazka eginik gelditzeko. Abereei bazka ematen. Animaliek ere beren bazkak eta jatekoak erre eta egosi gabe jaten dituzte. Bazka berdeak. Urdeen bazka lizuna. Jaunaren ardi galduak, hotzez minduak, bazka barik mendian. Bazka asko ematen duten belarrak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, bazka eta berde sarreretatik kentzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bazka eta berde sarreretan.

bazka erremolatxa, bazka-erremolatxa
iz. Ganadua bazkatzeko erabiltzen den erremolatxa barietatea; barietate horren sustraia. Bazka-erremolatxa oso janari ona eta ugaria da abelgorrientzat negurako.

Aztergaia: bazka erremolatxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BAZKA-ERREMOLATXA Remolacha forrajera. * Bazka-erremolatxa gañera oso janari ona ta ugaria da abelgorrientzat negurako. NekIr 57.

LB “Adibide bat bazka erremolatxako nematodoen kontrola da: partzialki lor daiteke kruziferoen ongarri berdeak aurretiko labore gisa erabilita, kisteen larben agerpena bultzatzen duena; ondoren, landareak lurpean sartu behar dira” (Laneki); EPG: “Zopa bazka-erremolatxa eta arbi-azaz egina zen egun hartan, nik oso maite nuena, eta Revier-erako lodi-lodi ateratzen zuten, horrek ere asko poztu ninduen.” (Urtzi Urrutikoetxea); ETC: “Zopa bazka-erremolatxa eta arbi-azaz egina zen egun hartan, nik oso maite nuena, eta Revier-erako lodi-lodi ateratzen zuten, horrek ere asko poztu ninduen.” (Urtzi Urrutikoetxea).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: bazka-erremolatxa (Bot.) remolacha forrajera; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

erremolatxa 1 iz. Heg. Landare hosto-handia, sustrai mamitsu eta azukreduna duena (Beta vulgaris). Ik. beterraba. Azukre erremolatxa: azukrea ateratzeko erabiltzen dena. Bazka erremolatxa: ganadua bazkatzeko erabiltzen dena. Erremolatxa gorria: erremolatxa sustrai-gorria, egosita nahiz gordinik jaten dena. Arabako lurra oso ona da erremolatxa hartzeko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bazka eta erremolatxa sarreretan.

bazka landare, bazka-landare
iz. Abereen bazkarako ereiten den belar landarea.

Aztergaia: bazka landare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BAZKA-LANDARE Planta forrajera. *Abereen bazkarako izaten diran landareak bazka-landareak deritzate. NekIr 51.

LB: “Geroztik, gainera, hainbat erabilera izan ditu landare honek: sukarraren aurkako sendabelar, bazka landare, saskigintzarako lehengai... eta lurrak egonkortzeko nahiz bide ertzetan eta industrialdeetan hesiak egiteko ere erabili izan da” (Elhuyar); EPG: 0; ETC: 57 “Bazka-landareak esnetarako edo haragitarako animaliek jateko ezegoki bihurtzen dituzten produktu kimikoen artean sailkatzen dituzte orain heptakloroa eta dieldrina Nekazaritza Departamentuaren urteko argitalpenek” (Lurdes Rada).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: bazka-landare planta forrajera; Adorez: bazka-landarea: planta forrajera; Labayru: 0;

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

landare 1 iz. Berez, lekuz ezin alda daitekeen organismoa, daukan klorofilaz baliatuz, fotosintesia egin eta gai ez-organikoak asimila ditzakeena. Landare, onddo eta abereak. Landareek, eskuarki, sustraiak eta hostoak dituzte. Landarearen zurtoinean. Ez dago zuhaitza baino landare apainagorik. Euskal Herriko landareak (Ik. landaredi). Landare apaingarriak. Sendagintzan erabiltzen diren landareak. Landare klorofiladunak. Landare loredunak. Belar landareak eta zuhaitz landareak. Landare igokariak. Itsas landareak. Landare motak. Bazka landareak: abereak elikatzeko erabiltzen direnak. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Landare zelulak. Landare etorkia duen gaia. [bazka] bazka landare, bazka-landare iz. Abereen bazkarako ereiten den belar landarea.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatu adibidea eta azalpena, lehendik ere jasoa dagoelako azpisarrera gisa bazka sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa landare sarreran ere.

bazkagai
iz. g. er. Bazka; elikagaia.

Aztergaia: bazkagai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bazkagai (eta bazkagei) 2: Mb IArg I ("gelditzen da guztiz itsusia ta infernuko ar suzko ta deabru amurratu guzien bazk edo bazkagai egiña"), FIr ("ordutik asi eta beti galdeka ari nintzaioten euskeldun zaarreri, ene gozoaren bazkagei biltzen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bazkagai (eta bazka gei) 2: Eskual 1924 ("zahia baino puskaz bazka gei hobea da"), P. Berasategi ("Bazkagai bezala gizonak jaten omen zituzten").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bazkagai : EuskHizt (adib. gisa, s.u. 1 ote: "Ote beltza, zuria bezain abere bazkagai ona da"), HiruMila (forraje) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bazka; elikagaia.

bazkagia
iz. zub. Bazkalekua, alhagia. Bazkagia gizenak.

Aztergaia: bazkagia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bazkagia Zu 3 (Ip Dial, Casve SGrazi); p(h)azkagi IE 2 (Zerb); alhagia IE-Zu 3 (ChantP, JE Ber, Casve SGrazi).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bazkagi(a) IE 1 (J. Aguerre: "Euskal-oldargia / beitzen an joria,/ Baztan zen lekua / t'eder bazkagia / nun ere ali zeiken Xabier-mezua"); alhagi(a) IE 1 (Eskualduna 1901: "Holako alhagian nola dezakete erroek indarrik eman landareari?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu ohiko iturrietan aurkitu.

Hiztegietako informazioa

Hiztegietakoak: alagi(a) : PMuj DVC, Casve FE eta EF; alagu : PMuj DVC; alagune : PMuj DVC; -ü-: Casve FE eta EF; bazkagi(a) : DRA, PMuj DVC, PMuj DCV, Casve FE eta EF, Lh DBF; bazkagitu : PMuj DVC; bazkagu : DRA, PMuj DVC; -ü: Casve FE eta EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

bazkalekua, alhagia.

bazkalaitzin
iz. Bazkalaurrea. (Batez ere denbora-atzizkiekin erabiltzen da). Edozein tenorez, bazkalaitzinean edo bazkalondoan.

Aztergaia: bazkalaitzin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalpena gehitzeko eskatuz: "iz. Ipar. 'bazkalaurrea'".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'bazkalaitzin | EArau azalpena gehitzeko eskatuz: 'iz. Ipar. 'bazkalaurrea''. Bazkalaitzin, oso erabilia. Naf marka gehitu'.

 - [E116]: 'bai. Arras arrunta'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'bazkalaitzin (besterik gabe utzi, zegoen moduan)'.

bazkalarte
iz. Bazkariak irauten duen denbora-bitartea. (Batez ere denbora-atzizkiekin erabiltzen da). Ik. bazkalordu. Isilik egon ziren biak bazkalartean.

Aztergaia: bazkalarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arte.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabilera-oharrak

leku-denborazko kasuetan erabiltzen da.

bazkalaurre
iz. Bazkaldu aurreko denbora. (Batez ere denbora-atzizkiekin erabiltzen da). Bazkalaurrean ardotxo bat hartu dut Kaikuenean. Aurten berriro gatoz plazara Zanpantzar bazkalaurrean.

Aztergaia: bazkalaurre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta pospos. ("bazkalaurrea une egokia da adiskideak agurtzeko"; "bazkalaurrean erditxo bat zuri hartu dut")

bazkaldar
iz. Bazkaltiarra.

Aztergaia: bazkaldar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. bazkaltiar.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tiar/-tar banaketaz oharrok egin dira: a) -tar da orokorrena eta euskaldun denontzat balio duena, lekuaren adierazpenari dagokionean; b) -tiar atzizkiak badu beste adiera-ñabardurarik (cf. erregetiar, ezkertiar; berantiar, goiztiar; egoiliar, etab.); c) Ipar. -tiar bidez eraturiko formen parean, Heg. -tar bidez eratuak sortu dira, atzizki hau adiera guztietara hedatuz; d) erabakiak hartzeko orduan, irizpideok izango dira gidari, lekuzkoaz beste adierakoetan: d1) -tiar bidezkoa da onartzekoa, Heg. -tar bidezko lehiakiderik ez duenean; d2) -tiar bidezkoa hobetsiko da, -tar bidezkoa ere onartuz, bigarren mailan, tradizioko erabilerek bermatua denean

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "arazo honetan ez dirudi zalantzarik egon daitekeenik, hots, bazkaltiar behar dela, iparraldekoak baitira tankera horretako berbok sortu eta erabili dituztenak. Bazkaldar hitza ondo eratua egongo litzateke, baina tradiziorik gabea da guztiz" (1995-01-10)

bazkaldu, bazkal, bazkaltzen
du/da ad. Eguerdiko otordua egin. Elkarrekin bazkaldu zuten. Garagar salda tzar batekin bazkaldurik, etzanik eman genuen eguna. Babarrunak jan genituen bazkaltzen. Berak eman zien bazkaltzen. Bazkaltzeko eman zien arto puska bana. Bazkaltzera gonbidatu. Bere etxera eraman zuen bazkaltzera. Bazkaldu aurretik (Ik. bazkalaurre). Bazkaltzeko ordua heldu zenean. Bildotsa bazkaldu dugu.
[Oharra: bazkaldu Hegoaldean du aditza da (goiz bazkaldu dugu) eta da aditza Iparraldean (goiz bazkaldu gara)].

Esaera zaharrak

Gosaldu, bazkaldu, askaldu eta afaldu, eta ogasuna galdu.

Aztergaia: bazkaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bazkaldu, bazkal, bazkaltzen. du (Heg.) edo da (Ipar.) ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bazkaldu, bazkal, bazkaltzen

bazkaleku
iz. Abereak bazkatzen diren lekua. Bazkaleku gizenak. Orain, baratze, alor, pentze, bazkaleku horiek, dena etxe dira.

Aztergaia: bazkaleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: bazka-leku / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: AS: bazka-leku / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leku.

bazkalgia
iz. g. er. Bazkaltokia.

Aztergaia: bazkalgia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

barazkaltegi G 1 (Mb IArg I); bazkaldegi G 2 (Txill Let); bazkaltegi G 6 (A Ardi); bazkaltoki G 1 (Lard); eta OEH argitaratuan gainera: barazkalgi(a) : Ip Mt 22,10; barazkaltoki : Mb OtGai III; bazkal toki : AA II.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

baskaltoki G 1 (J. Agirre); bazkal toki IE 1 (Herriz Herri 1988).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ikasbazkaldegi : AB50 1 ('comedor escolar'). Ez ditugu ohiko iturriotan aurkitu: DFrec, AB38, HiztEn-LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bazkalgi(a) : Lh DBF, DRA, PMuj DVC; bazkaltegi : EuskHizt, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC (eta "bazkaltegi-aurre"); bazkaltoki : EuskHizt, PMuj DVC (bazkal-toki) // Ez ditugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, HaizeG BF.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bazkaltokia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "laborariek eguerditan jaten zuten tokia, mendian [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

bazkalkide
iz. g. er. Bazkaltiarra.

Aztergaia: bazkalkide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. bazkaltiar.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

bazkalondo
iz. Bazkaldu ondoko denbora. (Batez ere denbora-atzizkiekin erabiltzen da). Bazkalondoan etorriko zela erantzunaren bila. Bazkalondoan, haur jolasak. Bazkalondoko loa egin. Igande bazkalondo batean. Bazkalondotik arratsa arte.

Aztergaia: bazkalondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
bazkalordu
iz. Bazkaltzeko ordua. (Batez ere denbora-atzizkiekin erabiltzen da). Bazkalorduan hartzeko sendagaiak. Bazkalordua da.

Aztergaia: bazkalordu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
bazkaloste
iz. Bazkalondoa. (Batez ere denbora-atzizkiekin erabiltzen da). Bazkalostean piztu nuen nire pipa. Bazkalosteko loa.

Aztergaia: bazkaloste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
bazkaltegi
iz. g. er. Bazkaltokia.

Aztergaia: bazkaltegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bazkaltokia.

bazkaltiar
iz. Bazkaltzera biltzen diren lagunetako bakoitza. Hona berrehun bazkaltiar bi mahai luzeren alboetan jarrita.

Aztergaia: bazkaltiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tiar/-tar

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

bazkaltoki
iz. Jangela, jantokia.

Aztergaia: bazkaltoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-toki.

bazkan
adb. Bazkatzen, jaten. Ik. alhan. Bazkan ari ziren ardi, moxal, behor eta abelgorriak. Eta, handik aski hurbil, bazen txerri sail bat, bazkan zebilena.
Loturak

Aztergaia: bazkan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BAZKAN. Paciendo, alimentándose. v. BAZKETAN, alan. Nabukodonozor aberetürik, kabaleki bazkan. Egiat 200s. Eta etaik aski urbil bazen xerri sail bat, bazkan zabilana. Echn Mt 8, 30 (Lç alha zenik, HeH alha zena, Dv alhan, SalabBN yaten ari zirenak, Ip alha, Hual alatan, Samper alan). Bazkan iduki dute / Luxia luzaro, / ona jarriya izango / zan onezkero; / bedetzi illabete / fondan egunero. Yanzi 207. Bazkan ari ziran ardi, moxal, beor eta abelgorriak soada batez obeki begietaratzeko. Etxde JJ 11. Abere ta artaldeak bazkan eukitzeko naiko zelaien jabe zen. Ib. 62.

bazkan 10: Aizu 2 (“Aziendak larreetan bazkan, baserriak... ohiko izango dira hemendik aurrera bidearen zati askotan”), Deia (“Plazan ez badaude, erraza da bailarako larre gozoetan betizuak eta zezen txiki autoktonoak bazkan ikusten”), Berria 5 (adib.: “Ez da arraroa inguru horietan artaldeak eta bestelako abereak larreetan bazkan ikustea”), EiTB (“Hain zuzen,ia gaueroordu pare bat ematen dute oihaneko hostotza artean bazkan...“), DiarioVasco (“Aurreko astean lehen aldiz zurituta ikusi zen Larrunarriko tontorra eta inguruko zelaietan bazkan ibiltzen ziren artalde gehienak dagoeneko jaitsi dituzte”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bazkan 17: Karlos Zabala 3 (“arkume sailak zebiltzan bazkan batetik bestera”), Joan Mari Irigoien 2 (“Eta, euria goian-behean ari zuela, mendi-landetan bazkan ari ziren komarkako behi guztiak hurbildu ziren, halako batez, eliz ingururat.”), Hasier Etxeberria 2 (“Egun hartan, leihotik goizean larrean bazkan ikusitako behiak etzan egin ziren halako batean, horregatik hausnarra batere eten gabe”), Joxe Austin Arrieta 2 (“zaldia bazkan”), Gotzon Garate, Anjel Lertxundi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa alhan bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bazka sarreran

bazkarazi, bazkaraz, bazkarazten
du ad. Alharazi, bazkatu. Ardiak bazkarazten zituztenak.

Aztergaia: bazkarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bazkarazi, bazkaraz, bazkarazten. du ad.

bazkari
iz. Eguerdiko otordua; otordu horretan hartzen den janaria. Bazkaria prestatu. Bazkari ederra emango digula. Neska, ekar ezan bazkaria. Ea zer bazkari jarriko ote zion. Eguneroko bazkari-afariak. Bazkariak on egin, gaitz egin. Eztei bazkaria. Anaiarteko bazkaria. Bazkaria saskian zeraman.

Aztergaia: bazkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bazkari, bazkal-

Jatorrizko forma

janari, bazkari

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bazkari(-)lege, bazkaritan: laurogei baino gehiago omen dira bazkaritan; bazkaritara: joan ginen bazkaritara aldameneko jatetxe batera.

Informazio lexikografikoa
Forma osatua, eta oinarriari dagozkion adibideak

bazkari-lege ("nahiz gauza gutxirekin, bazkari-legea egin dugu behintzat"); bazkaritan ("laurogei baino gehiago omen dira bazkaritan"); bazkaritara ("joan ginen bazkaritara aldameneko jatetxe batera")

bazkari lege, bazkari-lege
Bazkari arina. Beren bazkari legea hartzeko.

Aztergaia: bazkari lege

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bazkari legea egin, bazkari-legea egin
du ad.-lok. Bazkari arin bat egin edo bazkariari dagokion betebeharra nolabait bete. Bazkari-legea egin azkar eta berriz izebarengana. Baina eseri, mesedez... bazkari legea egin beharko diagu.

Aztergaia: bazkari legea egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BAZKARI-LEGE. "Bazkari-legia eiñ, loc. vbal. que viene a decir: cumplir con la hora de comer (a mediodía). Naiz gauza gitxikin, bazkari-legia eiñ dogu beintzat" Etxba Eib. "Bazkai legia eiñ, comer ligeramente" Elexp Berg. * Geen bazkari-legia egin genuen. Sor Bar 90. Beren bazkari-legea artzeko / eseri dira lurrean. Or Eus 311. Aialdeko ta lagun, urbillen aideak, / egin ttute gosari-bazkari-legeak. Ib. 365. Itsasotarrek, lurrera bage, / dute bazkari-legea. Ib. 399. Eguerdiko bazkari legea erriko jatetxeren batean egin bage. Erkiag BatB 57. Nere bataioko bazkari-legea egitera ziaziken. Ataño TxanKan 34. Bazkari-legea egin azkar da berriz izebarengana. JAzpiroz 63

LB: “Zabalaitz eko mendi kordala gurutzatu eta gero Urbiako aterpera jaitsiko dira; bertan bazkari legea egin eta atsedena hartu ondoren, Mandabieta eta Enaitz tontorretara igo eta Aran tzazura itzuliko dira Durutik barrena” (DiarioVasco); EPG: “Bertan bazkari legea egin, eta, dendak muntatzeko astirik gabe, Danek urjauziak ikustera eraman gaitu” (Patxi Zubizarreta), “Bazkari legea eginda, autobusetara berriro” (Edorta Jimenez); ETC: “Jesus! Baduzue nahikoa denbora etxera joan eta bazkari-legea egiteko!.” (Goenkale)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: bazkari-legea egin comer frugalmente/ligeramente; Adorez: bazkari-legea egin: cumplir con la hora de comer (a mediodía); Labayru: bazkari-legea egin 1 ad. lok., ad. dau cumplir con la hora de comer; comer ligeramente. Bazkaldu dogu edo bazkari-legea egin dogu behintzat: Hemos comido o, por lo menos, hemos cumplido con la hora de comer.

Bestelakoak

[bazkari] bazkari lege, bazkari-lege iz. Bazkari arina. (Batez ere bazkari legea egin esapidean erabiltzen da, jatordu hori egiteko betebeharra-edo nolabait bete dela adierazteko). Bazkari legea egin: bazkari arin bat egin edo bazkaltzeko ohitura bete. Beren bazkari legea hartzeko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, bazkari(-)lege azpisarreratik kentzekoa da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa proposatu zen 2021eko apirilean. Horrela mantentzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bazkari eta lege sarreretan.

bazkaria egin
1 du ad.-lok. Bazkaria prestatu. Bazkaria egina da. Bazkaria egiten zion eta etxea garbitzen.
2 du ad.-lok. Bazkaltzeko prestaturikoa jan. Ik. bazkaldu. Presaka prestatutako bazkaria egin ondoren, erosketak egitera atera ginen. Baraua da jatordu bat baino ez egitea eta jatordu hori egin behar da bazkaria egiten den orduan. || Ibilaldia amaitu eta gero, amaiera ekitaldia eta bazkaria egingo dituzte Adunan. Bazkari ederra egin dugu. Jan dezagun, bazkari handi bat egin dezagun, nire seme hau hilik zegoen eta berriz bizi baita.
bazkaritan
adb. Bazkaltzen. Laurogei baino gehiago omen dira bazkaritan. Bazkaritan dago.
Loturak

Aztergaia: bazkaritan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: laurogei baino gehiago omen dira bazkaritan.

bazkaritara
adb. Bazkaltzera. Joan ginen bazkaritara aldameneko jatetxe batera.
Loturak

Aztergaia: bazkaritara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: joan ginen bazkaritara aldameneko jatetxe batera.

bazkarite
iz. Bazkaltzea. (Batez ere denbora-atzizkiekin erabiltzen da). Bazkaritean ikusi eta adituak ahantzi genituen oro. Bazkariteko tenorean. Bazkariteko bere aldean ezartzen du. Bazkaritera eraman ninduen. || Guztiak elkarrekin bazkariten zeuden.

Aztergaia: bazkarite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(leku-denborazko kasuetan erabiltzen da batez ere): bazkaritean ikusi eta adituak; bazkariteko tenorean; bazkaritera eraman ninduen.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

leku-denborazko kasuekin erabiltzen da batez ere, eta batez ere Iparraldean ("baztaritean ikusi eta adituak"; "bazkariteko tenorean"; "bazkaritera eraman ninduen")

bazkategi
iz. g. er. Bazkalekua.

Aztergaia: bazkategi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bazkalekua.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper