50535 emaitza bilaketarentzat - [7801 - 7850] bistaratzen.

bazuka
iz. Granada-jaurtigailu eramangarria, hodi baten forma duena.

Aztergaia: bazoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-12-16
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Corpusetan eta OEH argitaratuan ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bazoka : HiztEn ("Armag. Granada-jaurtigailua") // Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm (ezta erdaratik abiatuta ere).

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: bazoka .

Hiztegietako informazioa

bazoka : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF eta FE, HaizeG BF eta FB, Lh DBF, DRA, PMuj DVC eta DCV, T-L LFB, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): bazooka; it (S. Carbonell): ø; ca (DCC): ø; en (Collins): bazooka; de (Langenscheidts): Panzerfaust, Bazooka.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "bazoka. Bonbak jaurtikitzekoa".

Lantaldearen irizpideak
Ez du baldintza minimoa betetzen, baina adierazle bat behar da

bazooka da nazioartekoagoa (fr-en-de); esan al liteke -o- bakarrekoa forma egokitua dela?

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  bazoka | F: bazooka da nazioartekoagoa (fr-en-de); esan al liteke -o- bakarrekoa forma egokitua dela? XK: 'bazoka: bazooka zein bazuka'.

 - [E123]: 'Bazoka | F. Arrazoi du lantaldeak, bazooka da nazioartekoa, baina zerbaitegatik sortu zaizkie eurei ere zalantzak. Bazoka proposatuko nuke, Iparraldekoei oso gogorra egiten ez bazaie behintzat'.

 - [E116]: 'Nik ere bazoka proposatuko nuke: 'Berriak' egunkariak hori erabiltzen du, eta egungo literaturan ere adibideren bat hola ikusi dut (nahiz Izagirrek baduen 'bazooka' bat ere)'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'bazuka'.

be2
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, be-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori, 'ere' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bere1; ere].
beaba
iz. pl. g. er. Hasi-masiak. Beabetan da.

Aztergaia: beaba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Numeroa

pluralean erabiltzen da.

Forma baten adiera(k)

hasi-masiak.

beakurgarri
adj. g. er. Agurgarria, errespetagarria. Ignazio Arana jaun beakurgarria.

Aztergaia: beakurgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

beakurtu, beakur, beakurtzen
du ad. g. er. Errespetatu; gurtu.

Aztergaia: beakurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

beakur, beakurtzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

errespetatu; gurtu.

bearnes
1 adj. Saltsez mintzatuz, osagai nagusitzat gurina, arrautzak, ardo zuria eta perrexila dituena.
2 adj. Bearnotarra.

Aztergaia: bearnes

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

biarnesa (saltsa): Leioako Ostalaritza Eskola.

Erdaretako formak

OfQuLF: béarnaise (sauce) / type de sauce || Béarn || ancienne province de France.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArau149: "Herritar izena bearnes den arren, erregularragoa den bearnotar era hobesten da, bestea herri mailarako utziz".

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Euskaltzaindiaren arauak aipatua duen forma hau dagokio saltsa bereziaren izendatzaileari, eta ez biarnesa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-03-27): bearnes izlag. h. bearnotar. [saltsa bereziaren izendatzailea]

bearnotar
1 adj. Bearnokoa, Bearnori dagokiona.
2 iz. Bearnoko herritarra.

Aztergaia: bearnotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

"Herritar izena bearnes den arren, erregularragoa den bearnotar era hobesten da, bestea herri mailarako utziz".

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

beasaindar
1 adj. Beasaingoa, Beasaini dagokiona.
2 iz. Beasaingo herritarra.

Aztergaia: beasaindar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak erabakitzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: 'beasaindar | H: Onomastika batzordeak erabakitzekoa'.

 - [I202]: 'beasaindar (1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia-n onartua, eta ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanle-Entitateak liburuan (Eudel, 2001) berretsia)'.

 - [E116]: 'Onomastika batzordeak erabakitzekoa'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'OK'.

beatifikazio
iz. Aita santuak norbait dohatsu dela aitortzea. XX. mendean Espainian izandako 498 martiriren beatifikazioa egin zen, 2007ko urriaren 28an, Erroman.

Aztergaia: beatifikazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

Beaufort eskala
iz. meteorol. Haizearen indarra neurtzeko 13 graduko eskala enpirikoa, haizeak itsasoan edo lurrean duen eraginean oinarritzen dena. Haizearen bektoreen irudikapen egokirako kontuan hartu Beaufort eskalako intentsitate balioa eta haizearen noranzkoa.
Loturak
beaumontar
adj./iz. XV. mendeko Nafarroako Erresuman, agaramontarren aurka borrokatu zen leinukoa. Beaumontarra zen Jauregizarreko jauna, Martin de Ursua.

Aztergaia: beaumontar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

beaumontar izlag. 1, Aranzazu (“Nabarrakoak berriz Agramont eta Beaumontar alderdietan banakaturik”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak erabakitzekoa. / Cf. BAgiria (2001-09-28): "eztabaida luzearen ondoren, agaramontar/beaumontar formak onetsi dira".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tar/-es: cf. agramondar, etab.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: 'beaumondar | H: Onomastika batzordeak erabakitzekoa. cf. BAgiria (2001-09-28): 'eztabaida luzearen ondoren, agaramontar/beaumontar formak onetsi dira'.

 - [I202]: 'beaumondar*. Osokoen bilkuran agaramontar eta beaumontar onartuak daude (ik. Euskera-n 2001-09-28ko agiria). Beraz, beaumontar'.

 - [E116]: Onomastika batzordeak erabakitzekoa

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'OK'.

beauvaistar
1 adj. Beauvaiskoa, Beauvaisi dagokiona.
2 iz. Beauvaisko herritarra.
bebarru
iz. Ataria, ezkaratza. Bebarruan hizketan.

Aztergaia: bebarru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'ataria'

Informazio lexikografikoa
Hedapenezko adierak

'bajos comerciales' adieran erabilia, zabalkuntza semantikoz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Ala "behebarru"? (Gardenagoa litzateke)" (1994-08-02)

becquerel
iz. fis. Erradioaktibitatea neurtzeko unitatea, segundoko nukleo bat desintegratzeko behar den erradioaktibitatearen baliokide dena (Bq). Istripua izan zenean, Txernobylgo inguruetan kutsadura 10 milioi becquerelekoa zen.

Aztergaia: becquerel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

becquerel: HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

becquerel: Le Petit Robert, Collins.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

becquerel 1, J.R. Aizpurua ("milioika becquerel —erradioaktibitate-unitatea da— daude barreiatuta itsasoetan").

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

hau da gaur arrunki erabiltzen den unitatea (cf. curie).

Gaurko erabilera zainduan nagusitua da hobestekoa

hau da gaur arrunki erabiltzen den unitatea.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak; Izen propiotikoa.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

cqu/k.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): becquerel

bedaio
lok. gip. g. er. Bederen, behintzat. Esaten den bezala, osasuna bada, bedaio.

Aztergaia: bedaio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Euskalkia baino eremu mugatuagokoa

hedadura mugatukoa, euskalkia baino mugatuagokoa (cf. basi sarrerako oharra).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

lok.

Erabileremu dialektala

Gip.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bederen, behintzat.

bedajo
iz. zub. Behien eta ardien gaitza, belar hezea jateak eragiten duena.

Aztergaia: bedajo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

(behien-eta intoxikazio bat).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'bedajo iz. Zub. (behien-eta intoxikazio bat). Bedajo: behietan eta ardietan meteorismoa OEHk lantaldearen definizio bera ematen du, nahiz ardiena ere baden. 'Meteorismo' hitza, bestetik, ez dugu onartu, eta 'intoxikazio' hitza ere ez da ageri hiztegian. Beraz, nik hau proposatuko nuke: bedajo iz. Zub. (behien eta ardien motakoen eritasun bat)'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'bedajo iz. Zub. (behien eta ardien gaitz bat)'.

bedaka
iz. zub. Belarka, belar-lana. Bedakan ari.

Aztergaia: bedaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

belarka, belar-lana.

bedatse
iz. Batez ere zub. Udaberria. Horrelako lur motek aski dituzte bedatseko euriak uda guztirako.

Aztergaia: bedatse

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Zub.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

batez ere Zub.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

 - [K204]: bedats: primedera (Xiberuan) [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'bedatse | EArau: batez ere Zub. Bedatse: ez baztertu otoi Erronkariera eta Saraitzuera berriz idazten direlako eta Zuberoan ezpaita beste hitzik ( beste zuberotarkadak guretzat gordeko ditugu, hemen sartzea eskatu gabe nahiz erakusten duten Bizkaiarekin anaitasun bat, bedazi: belar hazi, bedaro: belar aro, bedaka: belarka eta beste)'.

 - [E116]: 'hau sartzea lehenbiziko itzulian onartu zen. Beraz, hau hiztegian sarturik dago eta han egon behar du'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'OK nirea'.

bedeinkagarri
adj. g. er. Bedeinkatua izatea merezi duena. Beste izaki bat zuen gogoan, ageri ez zen izaki bedeinkagarri bat, euskal mendietako aingerua.

Aztergaia: bedeinkagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Euskalkia baino eremu mugatuagokoa

autore bakarrak (Ag) erabilia, corpusetan; baina sistemaren araberako erregularra.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

bedeinkapen
iz. Bedeinkatzea. Ik. bedeinkazio. Aita santuaren bedeinkapena hartu ondoren. Apaizak herriari bedeinkapena eman.

Aztergaia: bedeinkapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
bedeinkarazi, bedeinkaraz, bedeinkarazten
du ad. Bedeinkatzera behartu. Elizara joango naiz berarekin eta bedeinkarazi egingo diot ezkontza abadeari.

Aztergaia: bedeinkarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bedeinkarazi, bedeinkaraz, bedeinkarazten. dio ad.

bedeinkatu, bedeinka, bedeinkatzen
1 du ad. Jainkoak bere onespena eman; norbaitek, eta bereziki apaizak, Jainkoaren onespena edo babesa pertsona edo gauzentzat eskatu, haien gainean Gurutzearen seinalea eginez edo berariazko hitzak esanez. Jainkoak bedeinka gaitzala. Melkisedek-ek Abraham bedeinkatu zuen. Erretoreak alorrak bedeinkatu zituen. Janariak bedeinkatu. || (Partizipio burutua predikatu-osagarri edo izenondo gisa). Bedeinkatua zara andre guztien artean. Emakume guztietan bedeinkatuena.
2 du ad. Horretarako esku duenak zerbait sakratu bihurtu. Ogia, ura bedeinkatu. Eliza bat bedeinkatu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Ogi bedeinkatua.
3 du ad. Goretsi, laudatu. Bedeinka dezagun Jauna. Bedeinkatua izan bedi Haren izen santua.

Aztergaia: bedeinkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erabilera zainduetan nagusitu den forma

bedeinkatu -n-duna da hobestekoa, gehituz: "benedikatu. Ipar. ik. bedeinkatu"

Jatorrizko forma

bedei(n)katu, benedikatu

Euskaltzaindiaren Arauak

bedeinkatu, bedeinka, bedeinkatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bedeinkatu, bedeinka, bedeinkatzen

bedeinkatzaile
iz. Bedeinkapena ematen duen pertsona. Elizak eredu eta bide izan behar zuen gerra zibil horretan, eta ez alde batekoen bedeinkatzaile.

Aztergaia: bedeinkatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

bedeinkatze
iz. bedeinkatu aditzari dagokion ekintza. Ogi bedeinkatze harekin ogi hura bere haragi egin eta jatera eman zien.

Aztergaia: bedeinkatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

bedeinkazio
iz. Bedeinkapena. Jainkoaren bedeinkazioa gureganatzeko.
Azpisarrerak

Aztergaia: bedeinkazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
bedeinkazioa eman
dio ad.-lok. Bedeinkatu. Abade hark eman zion bedeinkazioarekin, entzutea eta ikustea biak batera etorri omen zitzaizkion.

Aztergaia: bedeinkazioa eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEDEINKAZIOA EMAN. Dar la bendición. Baita ere ematera beste bedeinkazio ta grazia asko. Mg CC 240. Emon eutsanian bedeinkazinoia D. Juan de Austria kristinauen ontzidijaren buru ta egintarijari. Ur MarIl 51. Patriarka santuak oitura zuten bezala, bere azken bedeinkazioa semeari eman nai izan zion. Lard 32. Abade arek emon eutson bedeinkaziñuakin, entzutea ta ikustea biak batera etorri ei jakozan. Alzola Atalak 37. (Fig.). Dar un golpe. Auzuekaz bakerik izango bazan, nai-ta-naiezkua izan zan Matxini "bedeinkaziño" sendo batzuk emotia. Kk Ab II 122.

bedeinkazioa eman 7: Berria 4, EiTB, Argia, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bedeinkazioa eman 27: Berria (“Aldiz, «herritarren interesen aurka eginiko itunari baiezkoa ematea, berriro ere gauza bera egiteko prest direnei bedeinkazioa ematea» dela dio ELAk”), Elizen arteko Biblia 8, Asisko Frantzizko 8, Jose Antonio Mujika 3, Iñaki Mendiguren 2, Oskar Arana, Agustin Otsoa, Txillardegi, Xabier Etxabe, Koro Navarro.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bedeinkazio sarreran

bedel
iz. Heg. Eskolazaina. Institutuko bedela etorri zitzaidan telefono dei bat nuela esatera.

Aztergaia: bedel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH argitaratuan bedel sarrera testu-lekukotasunik gabea.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bedel forma 5 aldiz ageri da: J.M. Torrealdai 3 ("Apostolu ala bedel; hau da aukera, ez da besterik", "Beraz, ez apostolu ta ez bedel", "Ideia-lapur eta bedel dira kasurik onenean") eta P. Salaburu 2 ("Eta bedelak honela erantzuten du: Nik ez dut irakaslea ikusi", "Orduan, ikasle bat ateratzen da ikasgelatik eta ea irakaslea ikusi duen galdetzen dio bedelari").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bedel : AB50 1, HiztEn, Euskalterm 1 (eta 'bedel' itzulitako atezain 1). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bedel forma jaso dutenak: EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal bedel/appariteur formen ordainak: bedel : HiruMila, ElhHizt, PMuj DCV; eskolazain : HiruMila, ElhHizt, Casve FE; giltzain : HaizeG FB, PMuj DCV; ordenantza : HiruMila. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, T-L LBF.

Erdaretako formak

fr (DLLF): appariteur; it (S. Carbonell): bidello; en (Collins): head porter, uniformed employee, janitor; de (Langenscheidts): Pedell.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

eskolazaina.

bedera
banatz. Ipar. Bana. Bakoitzari ogi bedera eman. Bizpahiru etxe, meta bederarekin aitzinean.
Azpisarrerak

Aztergaia: bedera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'bana'

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

bederazka: ik. banaka

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. ik. bana

bedera-bedera
adb. Ipar. Banan-banan. Auzo guztiak bedera-bedera etorri ziren eriaren ikustera.
Loturak

Aztergaia: bedera-bedera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEDERA-BEDERA (SP, H). a) Uno por uno, de uno en uno. "Bana bana" SP. "Chacun à part, en particulier" H. v. bederazka. Lehoiñ hunen eritasunaren berria bertze animalek entzun zutenian, orok, nork bere aldian, bedera bedera, bere bisita eman zutela lehoiñ hari. Tt Onsa 67. Gure ispiritian hartuz gauza eta okasione penosak oro, bedera bedera, eresoli dezagun hetan gure burien Jinkoaren eskura uztera. AR 175. Hartako behar diizi haren bertute guziak, bedera bedera aizinaz goguan erabili. Ib. 183. Orduan Pierres hasi zen heiei kondatzen guzia bedera bedera. TB Act 11, 4 (Lç bata berzearen ondoan, Dv lerroan). Auzo guziak, bedera bedera ethorri ziren eriaren ikustera. Barb Piar II 194. b) "(Sc), onomatopeya que designa la profusión en el derrame de granos, gasto de dinero, etc." A.

Ez dugu aurkitu bedera-bedera formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bedera-bedera 10: Herria 2 (“Olentzerok bere aldetik oparitu zituen haur guziak bedera bedera”), Xabier Montoia 5 (“Bedera-bedera irten dira beren etxeñoetatik, begiak loagatik tipi”), Marzel Etxehandi 2 (“Airez-aire pasatu genuen hiria, eta lekura heldurik, bedera-bedera kondatu gintuzten presondegian sartu aitzin”), Joan Mari Irigoien (“Gosaldu ondoren, guztiok kalerat jalgi eta Villagrandeko dukeak bedera-bedera agurtu gintuen, osaba Joanikot lehenik”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia ‘banan-banan’ adieran eta Iparraldean erabilia. Azpisarrera gisa jasotzekoa Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bedera sarreran

Erabileremu dialektala

Ipar.

bederatzi
1 zenbtz. Zortzi eta bat, 9. Aurten beteko ditu bederatzi urte. Bederatzi hilabeteren buruan. Bederatzi puntuko bertsoa (Ik. bederatziko 4). Hogeita bederatzi. Berrehun eta bederatzi. Beste bederatziak non dira, bada?
2 (Data adierazteko). Gaur, otsailak bederatzi, astelehena. Datorren hilaren bederatzian.
3 (Orduak adierazteko). Goizeko bederatziak arte. Iluntzeko bederatzietan. Bederatzi eta erdiak. Bederatzi orenak eta erdiak. Bederatzi eta erdietan. Bederatzi eta laurdenak edo bederatziak eta laurden. Bederatzi(ak) eta laurdenetan. Bederatziak eta bostean. Bederatziak hamar gutxi(ago). Bederatziak laurden gutxi(ago)tan.
4 iz. Zenbaki arrunten segidan bederatzigarrena. Olerkarien artean, musen zenbakia zen bederatzia, bederatzi musek jakituria osoa biltzen baitzuten. Bost eta lau bederatzi dira. Bederatzi zenbakia.

Aztergaia: bederatzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizki jakin batzuen bidezko eratorriak

bederatzina, bederatzinaka, bederatzinakatu, bederatziren

bederatziehun
1 zenbtz. Bederatzi bider ehun, 900. Mila eta bederatziehun. Bederatziehun eta bost urte. Bederatziehun santuren erlikiak.
2 iz. Zenbaki arrunten segidan bederatziehungarrena. Mila bederatziehun eta bostean.

Aztergaia: bederatziehun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
bederatziehuna
banatz. Bakoitzari bederatziehun, bakoitzak bederatziehun.

Aztergaia: bederatziehuna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na #mdash# ik. s.u. hamabigarren, jasoko diren zenbatzaileen eratorriez erabakitakoa: "zenb.en eratorriak: -garren, -na, -naka (eta Ipar. -ra, -raka) osaerako eratorriak ondoko zenb.etan eskainiko dira sistematikoki: 1etik 20 arteko guztietan; 40, 60, 80etan; 100, 200, 300, 400, 500, 600, 700, 800, 900etan; 1.000, 1.000.000 eta 1.000.000.000etan".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

banatz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bederatziehuna mila.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'bederatziehuna banatz. ik. s.u. hamabigarren, jasoko diren zenbatzaileen eratorriez erabakitakoa: 'zenb.en eratorriak (1999-10-06): -garren, -na, -naka (eta Ipar. -ra, -raka) osaerako eratorriak ondoko zenb.etan eskainiko dira sistematikoki: 1etik 20 arteko guztietan; 40, 60, 80etan; 100, 200, 300, 400, 500, 600, 700, 800, 900etan; 1.000, 1.000.000 eta 1.000.000.000etan. Hitzaren azalpenean (eta Ipar. -ra, -raka) dioen lekuan Naf gehitu'.

 - [E116]: konforme ni ere'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'bederatziehuna banatz. LAN TALDEAK LAN BEREZIA EGIN DEZALA, ZEREN berrehun bana eta holakoak (ik. bana OEHn) ere ageri dira. Hauekin guztiekin txosten berezi bat egin behar du'.

bederatziehunaka
adb. Bederatziehunako multzoetan.

Aztergaia: bederatziehunaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

bederatziehungarren
ord. Zerrenda batean aurretik zortziehun eta laurogeita hemeretzi dituena (900.).

Aztergaia: bederatziehungarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak besterik gabe onartua
bederatzigarren
1 ord. Zerrenda batean aurretik zortzi dituena (9.). Urtearen bederatzigarren hilean. Urtarrilaren bederatzigarrenean. Bederatzigarren agindua. Bederatzigarren kapituluan. Gaztelako errege Alfontso bederatzigarrenak. || Hogeita bederatzigarrena.
2 adb. Bederatzigarren lekuan. Bederatzigarren heldu zen.

Aztergaia: bederatzigarren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-11-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-garren

bederatzigarrenez
adb. Bederatzigarren aldiz. Bidasoafolk jaialdia bederatzigarrenez egingo dute aurten.

Aztergaia: bederatzigarrenez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

zazpigarrenez forma aztertzean azpisarrera gisa proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bederatzigarren sarreran.

bederatzigarrengo
1 ord. Bederatzigarrena.
2 adb. Bederatzigarren lekuan.
bederatziko
1 iz. Bederatzik osaturiko gauza edo multzoa. Badakit txirrindulari proba horretako bederatzikoan sartzea zaila dela.
2 adj./iz. Joko kartez mintzatuz, sail bereko bederatzi irudi dituena. Gazteak bederatziko bihotza darabil behatzen artean bueltaka. Bederatziko pika.
3 iz. Bederatzi puntu dituen euskal bertso mota. Epaimahaiak, bederatzikoen ordez lau puntuko bertsoak kantatzeko agindua eman zuen.
4 iz. mat. 9 zenbakia. Bederatzikoaren ezkerrean jarri behar da koma.

Aztergaia: bederatziko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bederatziko: HiztEn (bederatziko urrea), LurE (bederatziko urrea).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki: bederatziko; (el nueve de corazones) bederatziko bihotza; HiruMila: bederatziko (bederatziko urrea); ElhHizt: bederatziko, (tengo el nueve de copas) bederatziko kopa daukat.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

bederatziko urrea, bederatziko pika adibideak eransteko eskatuz.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko zenb.ekin.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): bederatziko iz.: bederatziko urrea, bederatziko pika.

bederatzina
banatz. Bakoitzari bederatzi, bakoitzak bederatzi. Aski litzateke, frantsesei fusil bana eta bederatzina bala ematea. Bederatzina mila.

Aztergaia: bederatzina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

banatz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bederatzina mila.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): eta bederatzinaka, bederatzinakatu, bederatziren azpisarrerak kendu dira.

bederatzinaka
adb. Bederatzinako multzoetan.

Aztergaia: bederatzinaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-na-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

bederatzira
banatz. Ipar. eta naf. Bederatzina.

Aztergaia: bederatzira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. bederatzina.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-na/-ra.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

banatz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: "bederatzira banatz. Ipar. h. 'bederatzina'. bederatziraka adlag. Ipar. 'bederatzinaka'. oso erabailia. Naf marka jarri".

 - [E116]: "konforme ni ere".

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): "OK".

bederatziraka
adb. Ipar. eta naf. Bederatzinaka.

Aztergaia: bederatziraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-naka/-raka: ik. oh. s.u. hamabigarren.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

bederatzinaka.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: "bederatzira banatz. Ipar. h. 'bederatzina'. bederatziraka adlag. Ipar. 'bederatzinaka'. oso erabailia. Naf marka jarri".

 - [E116]: "konforme ni ere".

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): "OK".

bederatziren
iz. Bederatzi zati berdinetan banatu den zerbaiten zatietako bakoitza. Hiru bederatziren edo heren bat. Aurpegi aldeko zabaleraren bederatziren bat hartuz.

Aztergaia: bederatziren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ren zenb.ekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

bederatziurren
1 iz. Norbait hil ondorengo bederatzi egunak, eta horietan egiten diren otoitz edo elizkizunen multzoa. Bederatziurrena igaro baino lehen agertu bat egin beharko diogu alargunari.
2 iz. Santu baten egunaren edo eliz jai baten aurreko bederatzi egunetan egiten den otoitz edo elizkizuna. Arantzazuko Amaren bederatziurrena. Bederatziurrena egin.
3 iz. Jainkoari, Ama Birjinari edo santuren bati eskainitako otoitza edo debozioa, hurrenez hurreneko bederatzi egunez egiten dena. Egiozu bada bederatziurren bat San Antoniori.

Aztergaia: bederatziurren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
bederazka
adb. Ipar. Banaka. Hasten da bederazka orori pot ematen. Hiltzerakoan, benedikatu zituen bere semeak bederazka.

Aztergaia: bederazka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'banaka'.

bederazkatu, bederazka/bederazkatu, bederazkatzen
da/du ad. Ipar. Banakatu. Elkarrekin ginenak, geroztik, maluruski, bederazkatu gara.

Aztergaia: bederazkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bederazka(tu), bederazkatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

banakatu.

bederen
lok. Behintzat, gutxienez. Urtean behin bederen. Erdia bederen. Bi kilometro bederen zabal. Alaitasunez ez bada ere, gogo onez bederen. Baimena ez izanagatik, izan balu bederen gizon sendo baten itxura. Bereizkuntza, ordea, nik bederen, ez dut garbi ikusten. || Bederen-bederen ez dezatela ahantz guretzat otoitz egitea.

Aztergaia: bederen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erabilera zainduetan nagusitu den forma

bederen da hobestekoa zerrendak eskaini dituen bietan

bederik
lok. gip. Bederen. Letra gizona dugu Oihenart; poeta landuen edo bederik landuxeen artean sartu zigun Orixek. Sakristau bederik izateko. Esango dinat, labur bederik. Bi bider bederik.

Esaera zaharrak

Otsotik ile bat bederik, eta hura betondotik.

Aztergaia: bederik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gip. 'bederen'

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Gip. Ik. bederen

bedezi
iz. zub. Sendagilea. Bedeziak eria ikusi du.

Aztergaia: bedezi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpuseko ager. guztiak (9) medezi dira eta Zu: Bp II ("Lük medezi saintia, Jondane Pauleren lagüna eta diszipülia"); Mst ("Eztüzü ni konsola niruanik zeliaren pian diren gaizetarik batere, zü baizik, ene Jinko Jauna, arimen zelüko medezia"); Ip Hil 2 ("Jakin dianian phozu iretsi diala, erraiten deio aphezak, behar deiola permetitü medezi bati erraitia zer egin dian, kontrephozu eman diezon"; "Gero medeziagana lagüntü zian, eta hunek jakin zianian zer phozu iretsi zian..."); CatS ("Erraiten dü berak medezi karitalus bat bezala dela, zoin ebilten beita, ez osagarri dünen, bena bai erien ikhusten"); Const 4 ("Ikusliarrak, kantariak, medezia eta Haritchabalet'en heriotzea"; "Aipatüren dügu igaraitian Haritchabalet'en adiskide bat, Ganosee medezia: Ganosse Tarbe'ko zen"; "Medezi bezain ere bazian zunbait aldiz haren beharra: Adin azkarrian errematismek hartü zien, bestalde, ihurk hanbat etzakialarik, bazian estomak xiluan etendüta gaitz bat"; "Nabaritü zialarik medezia kanberan sartzen, eria hasi zia oihüz: Juan barbera egarri!"). Ik. OEH argitaratuan bedezi (Eskual 7-8-1908; Lrq Larraja RIEV 1935; Egunaria 1956 2), bedezigei (Herr 19-9-1957), bedezigoa (Gte Erd).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

medezi 1: Eskualduna 1919 ("Orai danik bada lista bat osoki segurtaturik, gorrien lista: Garat, Bayonako mera, Uztariztar bat Irigoyen deitzen eta Casamayor medezia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturri-hiztegiotan: DFrec; AB38; AB50; HiztEn; LurE; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: bedezi : EuskHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA (Egunaria, 1956); bedezigei : DRA (Herria, 19-9-1957); medezi : Casve EF; Lh DBF. Ez dugu aurkitu besteotan: ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

sendagilea.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper