50535 emaitza bilaketarentzat - [7851 - 7900] bistaratzen.

bediar
1 adj. Bediakoa, Bediari dagokiona. Ik. bediaztar.
2 iz. Bediako herritarra.
bediaztar
1 adj. Bediakoa, Bediari dagokiona. Ik. bediar.
2 iz. Bediako herritarra.

Aztergaia: bediaztar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2004-12-16
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'bediaztar (Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanle-Entitateak liburuan (Eudel, 2001) onartua)'.

 - [E116]: 'Onomastika batzordeak erabakitzeko'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'OK'.

beduino
iz. Afrikako iparraldeko, Arabiako, Israelgo, Jordaniako eta Siriako basamortuetan bizi den arabiar nomada. Errepide bazterretan ia etengabe ikusten ditinagu beduinoen kanpalekuak.

Aztergaia: beduino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

beduino 5: MAtx ("Desertuko beduinoen artean, ostalariak eta bere klan osoak babesten du..."), Islam-a (izenburu batean, "Islamaren Sorrera: Beduinoen Garrantzia"), I. Urbieta ("mairu jatorrenak beduinoak direla jakin dugu"), Zer irakurri 2 ("Beduino baten testamendua", "Beduino batek hiru seme zituen hil zenean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

beduin : AB38 2 (hauetan 1 b.-tribu); beduino : AB38 2 (hauetan 1 b. kanpamentu), HiztEn, LurE, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beduino : I. Murua Palestina (130: "Herrian ere egiten dute lan arabiar gutxi batzuek, Udalarentzat. Beduinoak, gehienbat"; 141: "Beduinoen akanpalekuak ere begiztatu ditugu errepidearen ertzean"; 151: "Beduinoen akanpalekuak eta kolonoen kokaguneak lehengo lekuan segitzen dute").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

beduino : ElhHizt (iz. beduino, a), HiruMila (beduino, na), EskolaHE (iz. eta izond. Etnogr. Afrikako iparraldean, Arabian eta Sirian bizi den herri nomada; herri honetako kidea), Lur EG/CE (beduino) eta EF/FE (bédouin) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal beduino, a / bédouin, e formen ordain beduino : HiruMila (1 adj s #mdash# eta 2 bárbaro, ra; desaforado, da:basati, basazi), ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt, Vox es-eu, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): bédouin, e (árabe nómada); fig barbare, sauvage (hombre brutal); it (S. Carbonell): adj, n beduino; fig m barbaro; en (Collins): 1 adj Bedouin; 2 nm, beduina nf. Bedouin, (pey) savage; de (Langenscheidts): m Beduine.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'beduino iz. nazioarteko forma da. beste gabe onartzekoa'.

 - [E116]: 'guztiz bat nator. Hola erabiltzen dute idazleek, gainera'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'OK'.

bee1
1 iz. Ardiaren oihua. Ik. marraka; balaka. Bee egin. Ardien bee negartia. Esker onezko bee goxoz datoz ardi guztiak zugana.
2 onomat. Ardiaren oihuaren onomatopeia. Ardi mantsoak beti kantatzen dit "bee, bee".
beeka
adb. Bee eginez. Beeka ari den arkumea. Ardiak beeka egonik ez du jaten belarrik.

Aztergaia: beeka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

beganismo
iz. Animalia-jatorriko elikagai eta kontsumo gaiak baztertzen dituen bizimoldea. Elikaduraz harago doa beganismoa.

Aztergaia: beganismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, euskal osaerako ordainarekin batera

nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

begano
1 adj./iz. Beganismoaren jarraitzailea. Barazkijaleak dira beganoak, barazkijale soilak: ez dute ez arrautzarik, ez eztirik, ez esnerik hartzen.
2 adj. Beganoarena, beganoari dagokiona. Dieta beganoa. Aurretik, 20:30ean, afari beganoa, hileko lehen ostegun guztietan bezala.

Aztergaia: begano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): begano 80: Berria 31 (adib.: “Eguneroko otordu beganoak prestatzen hasi baino lehenago ere eginak zituzten plater beganoak hainbat dastatzetarako”), EiTB 38 (adib.: “Animaliengandik datozen produktuak jaten ez dituena begano koherentea dela pentsatzea okerra da. Begano koherenterik ez dago gaur egungo munduan”), Argia 9 (adib.: “Ni beganoa naiz eta puntu, eta ez zait iruditzen hori arazo guztiak konpontzeko giltza magikoa denik”), DiarioVasco 2 (adib.: “Gaur, adibidez, arratsaldeko 20.00tan, jantoki beganoa eta magia ikuskizuna izango dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: begano , Urtzi Urrutikoetxea (“Batzuek sukaldea libre, besteek begetarianoa, eta azkenik, beganoen taldea, okela ez eze, animaliaren eratorririk ez zegoela zertan jan”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: beganismo, begano. Animalia jatorriko produktuak erabiltzearen kontrako bizi estiloa, arrazoi etikoetan oinarriturikoa; haren jarraitzailea.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es vegano / fr végan(isme): Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, euskal osaerako ordainarekin batera

nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa. Horrekin batera onartzekoa da beganismo ere.

begawandar
1 adj. Bandar Seri Begawangoa, Bandar Seri Begawani dagokiona.
2 iz. Bandar Seri Begawango herritarra.

Aztergaia: begawandar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 38: Bruneiko Estatua / Brunei; bruneitar; Bandar Seri Begawan; begawandar.

begetal
adj. Landareari edo landarediari dagokiona. Bizitza begetala.

Aztergaia: begetal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira begetal [iz.] 2 (B. Astobiza, J.A. Agirre); begetal [izond.] 3 (J.A. Agirre, Elhuyar 2), bejetal [izond.] 4 (I. Iñurrieta, Egin 1980, HABE 1990 2); bejetariano 1 (Hemen 1988); begetatibo 8 (J. Jauregi, Elhuyar 3, NZ, UZEI 3).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

begetal : AB38 1, HiztEn, Euskalterm ('vegetativo' 2, 'vegetal' 9); begetarianismo : HiztEn; begetariano : HiztEn, Euskalterm 3; begetatibo : AB38 2, HiztEn, LurE, Euskalterm 18; bejetal : DFrec 1, AB38 4; bejetariano : DFrec 2, AB50 2.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

beste hiztegietan jaso dutena: begetal : ElhHizt, Lur EF/FE; begetatibo : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; begetazio : ElhHizt, EskolaHE. Eta gainera ElhHizt: begetarianismo , begetariano . Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal vegetal; vegetariano; vegetativo; vegetación formen ordainak: HiruMila: landare- (especie vegetal) landare-espeziea, (carbón vegetal) egurrikatza, landare, landareki; landare-, landarejale, begetariano; begetatibo; landaretza, landaredi, landareak, (Med.) begetazio // ElhHizt: landare, begetal, (hitz-elkarteetan) landare-; begetariano, barazkijale; begetatibo; landaredi, landaretza, (Med.) begetazioak // Lur EG/CE: landare, landare-; ø; ø; landaredi // Lur EF/FE: begetal, landare; ø; ø; landaredi // Casve FE: belar-, lantare-, zühain-, beda-, zühain, bedaki, belarki; adelütiar, korroditiar; arpaerazle, hazle, hazbizi, hazanixte, hazpopülkatze, hazbuilta; belarzühaintzeak, lantaredi, lantaretze, zühaindi // HaizeG FB: landare, belarki; baratzekari-jale, berdura-jale; ø; landaredi, zuhaitz-landareak // PMuj DCV: azkor, belar-, landare-, landare, belarki, barazki; barazki-jale, barazki-zale; az-, azkor-; azkortze, landaredi, landaretza, zuaitz-landareak.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Normalean / gehienetan, ondokoa da erabiltzekoa

gehienetan landare-, landaretiko bezalakoak dira hobestekoak (hots: ez beti, baina normalean euskal osaerakoak erabiltzeko gomendioa egin nahi da, baina hori adierazteko modu berezirik ez dugu; "h." markak beti hobestekoa dela adierazten baitu).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

 - [E301]: [nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

begetarianismo
iz. Animalia-haragia baztertzen duen elikatze modua, dieta malguenetan, animalia-jatorrikoak izanik ere, esnea, esnekiak, arrautzak edo eztia onartzen dituena. Beharrezkoa da jakitea begetarianismoak aldaera bat baino gehiago dituela.

Aztergaia: begetarianismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "begetarianismo".

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

onartzekoa da, parekoak emanik edo/eta hobetsiz: barazkizaletasun aipatu da (bestetan proposatuetan, berriz, barazkijale aurkitu dugu).

begetariano
adj./iz. Begetarianismoaren jarraitzailea. Ik. barazkijale. Ni ere begetarianoa naiz, aitona bezala. Adolf Hitler begetariano porrokatua zen. || Orain jatetxe begetariano batean lan egiten omen du zerbitzari bezala.

Aztergaia: begetariano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

cf. begetarianismo.

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

barazkizale (edo barazkijale ).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

begetatibo
adj. biol. Funtzio biologikoez mintzatuz, organismoa bizirik mantentzeko ezinbestekoa dena. Landareak, lurretik ateratakoan ere, funtzio begetatiboak izaten ditu tarte batez. || Jainkoak ematen dizkio gure arima arrazoidunari arima begetatiboaren indar eta ahalmen guztiak.

Aztergaia: begetatibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Biol.

begetazio
iz. med., anat. Faringeko eta sudurreko amigdalen hipertrofia, bereziki sudur barrunbeen atzeko aldean gertatzen dena.

Aztergaia: begetazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Maileguaren adiera-erabileremuak, eta ordainak

1 iz. Med. eta Anat. 2* e. landaredi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

begi
1 iz. Ikusmenaren organoa. Begi handiak, biziak, erneak, ederrak, urdinak, beltzak, eztiak, samurrak, sakonak, odolduak, erreak. Begi aleak. Zure begien dirdira. Begi eritasunak. Sari berriak kenduko die agian begietako lausoa. Begi ingurua. Begiko zuria. Neska begi-argiak irribarre distiratsua egin zion mutilari. Gizon herren, begi-ezkel eta lepo-makurra.
2 iz. Hainbat lanabesetan, kirtena ezartzen den zuloa. Aizkoraren ahoa eta begia.
3 iz. Jostorratz batean, haria sartzen den zuloa. Errazago da gamelu bat jostorratz begitik igarotzea.
4 iz. Batez ere gaztaz eta ogiaz mintzatuz, mamian gertatzen den hutsunea. Gaztaren, ogiaren begiak.
5 iz. Zubietan, arkuen arteko hutsartea. Hamazazpi begiko zubia!
6 iz. Landareetan, kimua sortzera doan pikor modukoa. Ik. pinporta; lore begi. Ernatutako begiak udaberrian hamarren bat zentimetroko altsuma emango du. Aihen begia. Begitik edo azaletik txerta daitezke gereziak. Patataren begiak. || Pikondoa begi-handitzen hasten denean, uda hurbil da.
7 iz. Adabegia; enborraren adabegiek zurean uzten duten gune iluna. Zurak begi asko duenean hirugarren kalitatekotzat jotzen da.
8 iz. meteorol. Zikloi tropikal bortitzen erdigunea, 30 eta 65 kilometro arteko diametroa izan ohi duena eta inguruak baino presio atmosferiko baxuagoa duena. Ideiaren oinarria hauxe zen: zilar ioduroak ura likidotzen duenez, abioietatik zikloien begira zilar ioduroa botatzea, laino-murruak sortzeko eta honela zikloiaren ibilbidea oztopatzeko.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Auzo on duenak begi lo on. Begia begi ordain, hortza hortz ordain. Ez dakusan begik, ez ahalkerik. Ikusten ez duen begiak ez du minik. Oniritziaren begietan gauza ezainik ez da.

Aztergaia: begi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

begi, ernamuin

Jatorrizko forma

elipse baten begiak

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: begi-betegarri, begi(-)bista: begi-bistan dago, begi eman, begi-erre izond. Sin. beterre, begi(-)ertz iz. Sin. betertz, begi(-)keinu, begi(-)kolpe, begiko nini, begi(-)lauso, begi(-)nini, begi-oker izond. Sin. betoker, begi(-)ondo iz. Sin. betondo, begi(-)ondoko iz. Sin. betondoko, begitan hartu 'gorrotatu', begi(-)ukaldi, begiz jo, begi(-)zulo Sin. betzulo.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: begia atxiki, begia bota, begia ipini, begia jo, begia(k) argitu, begia(k) bete, begi(ak) bihurtu, begia(k) eduki, begiak finkatu, begia(k) hedatu, begiak ilundu, begi(ak) irauli, begiak ireki, begiak itxi, begia(k) itzuli, begia(k) josi, begiak landatu, begia(k) luzatu, begia(k) zorroztu, begi-bazter, begi-belarri, begi-bistako, begi(en) aitzin, begi(en) aurre, begietako argi, begi(e)tan eduki, begi(e)tara eman, begietaraino, begi gaizto, begi itsuan, begi-minbera, begi onez, begi-orde, begitan eduki, begitan izan, begi-ur, begiz begi ; eta adib. gisa: begi-argi, begien bistako, begien bistan, begi(en) itxi-ireki.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

begibakar, begi-betegarri, begi-bista ("begi-bistan dago"), begi-gorri, begi-keinu, begi-kolpe, begi-lauso, begi-nini, begitan hartu ('gorrotatu'), begi-ukaldi, begiz jo. / Asko dira hau bezalako formei dagozkien azpisarrera eta esapideak; zaila da horien eta eraikuntza libreen arteko muga ezartzea; oraingoz, irizpide metodologikoei eutsiko zaie, tradizioan erabiliak jasoz, eta ikusiko da gero horietako zein soil daitekeen eta zein eman daitekeen adibide azaldu gisa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "baitezpada eman behar da hitzen errannahia. Ikusten duen begiarekin bada: 'ur begia', ura sortzen den tokia; orratzaren edo gasnaren begia edo ziloa; zubiaren begia edo 'arkua', urin begiak saldaren gainean" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "[AS: begi-betegarri, begi(-)bista: begi-bistan dago, begi eman, begi-erre izond. Sin. beterre, begi(-)ertz iz. Sin. betertz, begi(-)keinu, begi(-)kolpe, begiko nini, begi(-)lauso, begi(-)nini, begi-oker izond. Sin. betoker, begi(-)ondo iz. Sin. betondo, begi(-)ondoko iz. Sin. betondoko, begitan hartu 'gorrotatu', begi(-)ukaldi, begiz jo, begi(-)zulo Sin. betzulo. AS gisa gehitzeko eskatuz: begia atxiki Ipar. 'zaindu, begia eduki', begia bota (honekin batera aipa litezke begia jaurtiki / egotzi, etc.), begia ipini 'erreparatu, ohartu', begia jo: begia jota daukat neskatxa horri, auzoko politena delako; harri argiagoz eginiko harresiak jotzen dio lehenik begia, begia(k) argitu 1 (itsuari) ikusmena eman. 2 alaitu, alaiarazi. 3 ohartarazi, begia(k) bete 'atsegin izan', begi(ak) bihurtu Bizk. Sin. begia(k) itzuli, irauli (g.er.), begia(k) eduki 'zaindu, erreparatu, ohartu', begiak finkatu, begia(k) hedatu Sin. begia(k) luzatu, begiak ilundu: ilun bitez horien begiak, ikus ez dezaten, begi(ak) irauli g.er. Sin. begia(k) itzuli, bihurtu (Bizk.), begiak ireki: handik jango duzuen egunean irekiko dira zuen begiak, begiak itxi 'hil', begia(k) itzuli Sin. begia(k) bihurtu (Bizk.), irauli (g.er.), begia(k) josi: guztien begiak harengan josiak zeuden, begiak landatu Ipar. Sin. begiak finkatu, begia(k) luzatu: begiak luzatu zituen batean hiru gizon bere ondoan zutik ikusi zituen, begia(k) zorroztu: bi begiak liburura zorroztuta ari zen, begi-bazter: begi-bazterrez begira, begi-belarri: begi-belarri ibili beharra zegoen, begi-bistako izlag. 'begien bistakoa', begi(en) aitzin (leku-denborazko kasuetan erabiltzen da), begi(en) aurre (leku-denborazko kasuetan erabiltzen da), begietako argi 'ikusmena', begi(e)tan eduki, begi(e)tara eman: begietara eman zion zein zen handia egin zuen gaizkia, begietaraino adlag. 'osoki' Sin. begi bietaraino, bi begietaraino, begi gaizto iz. Ipar. 'begizkoa', begi itsuan adlag. 'itsu-itsuan', begi-minbera izond. g.er., begi onez (batez ere ikusi eta behatu / begiratu aditzekin erabiltzen da), begi-orde iz. g.er., begitan eduki, begitan izan, begi-ur 'kolirioa', begiz begi 'aurrez aurre'; eta adib. gisa: begi-argi: neska begi-argia, begien bistako, begien bistan, begi(en) itxi-ireki. OHARRA: asko dira hau bezalako formei dagozkien azpisarrera eta esapideak; zaila da horien eta eraikuntza libreen arteko muga ezartzea; oraingoz, irizpide metodologikoei eutsiko zaie, tradizioan erabiliak jasoz, eta ikusiko da gero horietako zein soil daitekeen eta zein eman daitekeen adibide azaldu gisa"] begi-gose guk esaten duguna Baztanen: begi gosea duzu zuk! (ez egiazko gosea, baizik janariaren itxurak sortzen duena) Iritzi emaile batena: begi-neke K201: ""ez dela begi-nekea Silvana Mangano berriro ikustea" (KM)" (2003-05-15)".

 - [I202]: "begi ilun eta begiak ase sartu AS gisa".

 - [E116]: "Beraz, inork ere ez du jarri zalantzan proposamena, eta egin den moduan onartu behar da. Eskatzen den gauza bakarra da AS hauek sartzea: begi-gose, begi-neke, begi ilun eta begiak ase. Lehenbiziko biak onartuko nituzke. Hirugarrenarekin, kontuan izan behar dugu betilun dugula, eta azkena ez dut ezagutzen. Beraz, hauei buruz ezin dut ezer ere esan. Ez dut lekukorik aurkitu"

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): "begi-gose: begi gosea duzu zuk!, begi ilun, begiak ase".

begi bazter, begi-bazter
iz. Begiaren ertza. Ik. begi-ertz. Begi-bazterrez begira.
begi bietaraino sartu
da ad.-lok. Zerbaitetan erabat, osoki sartu. Bekatuetan begi bietaraino sarturik zegoen.
begi bista, begi-bista
iz. Begien aurrean, aurretik, aurrera... (Leku atzizkiekin, singularrean). Ik. begien bista. Begi bistan dago. Aztura onak eta bertuteak begi bistatik galduz gero.

Aztergaia: begi bista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: begi-bistan dago.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "begibista [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

begi bistako, begi-bistako
adj. Begien bistakoa; nabarmena. Begi bistako egia gezurtatzeko.
begi eman
du/dio ad.-lok. Begiratu, so egin; kontuan hartu. Atzera begi emanez. Zuk eginei begi eman nien eta harritu nintzen.

Aztergaia: begi eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

begi ertz, begi-ertz
iz. Begiaren ertza, begi bazterra. Ik. betertz; begi-bazter.

Aztergaia: begi ertz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: iz. Sin. betertz.

begi gaizto
iz. Ipar. Begizkoa. Begi gaiztoa egin norbaiti. Haurra, begi gaiztoaz joa liteke.

Aztergaia: begi gaizto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: begi-gaizto / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

gaizto.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

begi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

begizkoa.

begi gose, begi-gose
iz. Janariaren itxurak sortzen duen gosea. So gelditzea ere ez zela hain gaizki pentsatzen zutenak ere ez ziren gutxi izan; hainbat elkartek prestaturiko moleta goxoekin begi gosea asetzearekin kontent ziren.
begi hutsez
adb. Inolako tresna-optikoren laguntzarik gabe. Begi hutsez ikusten diren izarrak. Oso zaila da eguzki urdina begi hutsez ikustea. Bi eratako azterketak egin zituzten; bat begi hutsez eta bestea laborategian. Kolibriek oso azkar mugitzen dituzte hegoak, eta begi hutsez ikusi ere ez zaizkie egiten.

Aztergaia: begi hutsez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BEGI HUTSEZ A simple vista. "Nik enei ikusi emetik, begi utsez, Sondikako eleizea" Zam Man 18. * Ortze guzian begi utsez ikusten diranak [izarrak] bost milla inguru dira. EgutTo (ap. DRA , que no da más referencias).

LB: 88 “Zorriek kolore gris iluna edo marroia izaten dute, 2-3 mm neurtzen dute, eta begi hutsez primeran ikusten dira” (Berria); EPG: 6 “Zentzu teknikoan, ordea, bi osagaiek oso estu loturik egon behar dute konposatu bat izateko; halako moduz, non elkarketa ezin baita antzeman begi hutsez edo proba sinple baten bidez” (Irene Aldasoro); ETC: “Baina betaurrekorik gabe atera da espetxetik; bere zigorra, begi hutsez ikus bailiteke, hain ditu gertu burua eta buztana...” (Maialen Lujanbio)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: begi hutsez a simple vista kristal bakan batzuk begi hutsez ikus daitezke: algunos cristales aislados se pueden reconocer a simple vista; Adorez: begi hutsez ikusten diren izarrak: estrellas que se ven a simple vista; Labayru: 0.

Bestelakoak

begi 3 (Esapideetan). Begi itxi-ireki baten bitartea (Ik. begi(en) itxi-ireki batean). Baduela zeruetan Aita bat, sekula ahanzten eta begietatik galtzen ez duena. Begi hutsez ikusten diren izarrak. Begiek ikus-ahala guztian. Begien aurrean. Badirudi neure begietan daukadala oraintxe. Haren begietan ez nintzela ezer. Behartsurik behartsuenak, ene begietan, nire herrikoak dira eta nire herria bera. Zoazte nire begien aurretik. Ikusten ez duen begiak ez du minik. Ez duzu izan begi txarra. Begiz hautatzen du ederrena, gizenena. Guri begiz ikusiak eta belarriz entzunak ere ahaztu egin zaizkigu, itxura denez. Txakurra guztiz gogokoa zuen, baina katua ezin begiz ikusi zuen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Ezabatu begi 3 adiera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da begi eta huts sarreretan.

begi itsuan
adb. Itsu-itsuan. Begi itsuan ere igarriko genuke nora goazen.

Aztergaia: begi itsuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS: begi-itsuan / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

begi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

itsu-itsuan.

begi keinu, begi-keinu
iz. Begi bat, bestea zabalik dagoela, une batez itxi eta irekitzea, gehienetan norbaiti zerbait adierazteko. Kearen artetik irribarre egin zidan, eta begi-keinu bat. || Oharkabean behin eta berriz bi begiekin egiten den keinua. Urduri jartzen denean begi keinuak egiten ditu.

Aztergaia: begi keinu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "begikeinu [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

begi kliska, begi-kliska
1 iz. Ipar. Kliska, begien itxi-irekia. Ik. begi keinu. Deus esan gabe, barrez, begi-kliska isekariak egiten zizkiola.
2 iz. Ipar. Denbora-bitarte guztiz laburra. Ik. begi itxi-ireki batean; aitaren batean; laster batean. Aldaketak ez dira begi-kliska batez erdiesten! Ziztakoan, begi kliskan, azken turutaren hotsean.

Aztergaia: begi-kliska

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEGI-KLISKA, BEGI-KLIXKA, BEGI-KILISKA. b) Guiño. Azkenean, bizpahiru filusek, begi kliska batekin, Lafitte berari zer ordu zen galdegin. Larre ArtzainE 126. Pestañeo (fig.), intervalo insignificante de tiempo. Ziztakoan, begikliskan, azkeneko turutotsez. Ol 1 Cor 15, 52 (Ol (ed. 1958) begikiliskan; Lç, TB begi kheinu batez, He begi kolpe batez, Dv begi itzuli batean, Ker begi kiñu bataz, IBe begi itxi-ireki batean, IBk begien itxi-ireki batean). Ziztakoan, begi-klixkan, azken-turutaren otsean; turutak otsegingo baitu, ta illak gordin piztuko dira, ta gu berrituko gera. Or QA 201. Begi-kliska batean Teresalina ta Aldetrudis, etxe artako bi buruak, gaixotegian ziran. Sorarrain Lili 111. b) Vistazo, golpe de vista. Begi-klixka batez negurtuak ditut millakan eremu. "De un golpe de vista". Or Poem 526.

begi(-)kliska 8: Consumer (“begi-kliska batekin”), Berria 4 (adib.: “ez gara egunero ohitzen hortxe, begi-kliska batean dagokeela gure espeziearen aabatzea”), Karmel (“Sare finaren besarkadask, zklopearen begi kliskak…”), Argia (“300.000 milioi euroren zorretik 700.000 milioira pasa gara begi kliska batean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

begi(-)kliska 24: Herria 4 (adib.: “Aldaketak ez dira begi kliska batez ardiesten!”), Ramuntxo Etxeberri 3 (“Begi-kliska batez Ninari kasik bururatu zitzaion bertze abots bat”), Karlos Zabala 2 (“Espaloian Florentekin bakarrik gelditu zelarik, ukondo kolpeak eman zizkion saihetsetan, deus esan gabe barrez, begi kliska isekariak egiten zizkiola”), Josu Zabaleta 2 (“Begi horiekin, irribarre horrekin begiratu eta begi kliska bat egiten didanean, argitxo bat pizten zait barrenean”), Itxaro Borda 3 (“Begi kliska batez joan ziren buhameak, ateri bultaz balia”), Aingeru Epaltza 2 (“Begi-kliska batean, neure barnea hustu nuen harenean”), Bat-bateko bertsolaritza (“Bada, 'hola' horrek Amurizak berak, eszena plastizidadeaz hornitzearren, egin zuen begi-kliskara garamatza ezinbestean”), Karlos Linazasoro (“Inor ez geneukan ondoan, goran edo behean, ezker nahiz eskuin, ez zen inoren begi kliskarik entzuten”), Felipe Juaristi (“begi-kliska, ustez, begi ireki eta ixte ikusezin bat ia”), Koldo Izagirre (“Eta irudipena ukan nuen aittittek begi kliska egin ote zidan, zeharrez”), Juan Garzia (“Zoriaren esku, labirinto batean dabil espiritua ahalegin etsian, mezu-zaparrada gaitz baten pean, zeinu baten xerka, begi-kliska baten zain, ustekabeko loturaren baten aiduru”), Hasier Etxeberria (“Gero, begi kliska bat egin du Apezetxeak”), Asisko Frantzizko (“Eta eskutik heldu eta begi-kliska batean ibaiaren beste aldean jarri zuen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa begi sarreran.

begi kolpe, begi-kolpe
iz. Begiraldia; begi itxi-irekia. Ik. begi ukaldi. Lehenengo begi kolpera. Joango nintzela haran famatu haiei begi kolpe bat ematera.

Aztergaia: begi kolpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "begikolpe [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

begi lauso, begi-lauso
iz. Begiaren alde gardenean agertzen den orbantxo zurixka, ikusmena iluntzen duena. Ik. katarata. 60 urterekin begi-lausoa izan zuen.

Aztergaia: begi lauso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "begilauso [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

begi nini, begi-nini
iz. Ninia, begiaren erdiko beltzune biribila. Begi niniak handituak. Begi ninia bezala zain nazazu.

Aztergaia: begi nini

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "beginini [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

begi ondo, begi-ondo
iz. Begi ingurua; bekokia; bekaina. Ik. betondo. Orban bat zuen begi-ondoan.

Aztergaia: begi ondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: iz. Sin. betondo.

begi ondoko, begi-ondoko
iz. Begi ondoan ematen edo hartzen den kolpea. Ik. betondoko.

Aztergaia: begi ondoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: iz. Sin. betondoko

begi onez begiratu
dio ad.-lok. Norbaitenganako begikotasuna erakutsi; zerbaitekiko oniritzia erakutsi. Ea, zeruko erregina, limosna bat, andrea; pobre behar honi begi onez begira iezaiozu. Manueltxok begi onez begiratzen zion opil gozoari.
begi onez behatu
dio ad.-lok. Norbaitenganako begikotasuna erakutsi; zerbaitekiko oniritzia erakutsi. Jainkoak begi onez behatu diola haren apaltasunari.
begi onez ikusi
du ad.-lok. Norbaitenganako begikotasuna erakutsi; zerbaitekiko oniritzia erakutsi. Errodrigok Milia begi onez ikusten duela garbi dago edozeinentzat. Begi onez ikusiko lukeela Euskaltzaindiak hori erabiltzea. Erabaki hori jendeak begi onez ikusi zuen.

Aztergaia: begi onez ikusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1 begi -- (En caso instrumental o sociativo, gralmte. acompañado de adjetivo, compl. con -ko o -ren, etc., con verbos como begiratu, ikusi, hartu, etc.). Mirar (ver, acoger, etc.) con (buenos, malos, etc.) ojos. "Begi zeiarrez behatzea, regarder de travers, torves oculis; begi gaitzez, de mauvais oeil" SP. "Afectuosamente, begi onez, maitero" A DBols. "Irakasleak [...] begi onez ikusten du (G-azp, B), begi onekin ikusten du (AN-gip)" Gte Erd 48. "Begi txarrez ikusten dute (G-azp-goi)" Ib. 249 (B ezin dute ikusi). Tr. Documentado en todas las épocas y dialectos. Son especialmente frecuentes las expresiones de este tipo con begi onez y sus antónimos (gaiztoz, txarrez, etc.). * Protestant horiek gu baino lehen hemen ziren, eta ez gituzte begi onez ikhusi hunat jiten. Prop 1880b 277. Ez dakit, konbertitzeko hoin errexak izanen diren Xaneta eta Maria, Jainkoak zuen josteta begi onez ikusi behar ere balu! Barb Sup 116. Aita Saindua begi onez ikusten Frantzian. Zerb IxtS 106. Errodrigok Milia begi onez ikusten duala, garbi dago edozeñentzat. NEtx Antz 38. Ez dute inoiz zaharragoek oso begi onez ikusten gazteagoen etorrera. MIH 302.

LB: “Gure planaren asmoa, ordea, askoz handiagoa zen; gainera, aurreikusita geneuzkan Udalak begi onez ikusten ez zituen egitasmoak” (Aizu); EPG: “Judea herrialdeak bakea izan zuen Simonen egunetan. Bere herriaren ona bilatu zuen Simonek, eta herriak begi onez ikusi zituen beti haren agintaritza eta ospea.” (Elizen arteko Biblia); ETC: “Farmazialari ofizialek ez dituzte, inola ere, begi onez ikusi euren egoera legeztatzeko immigranteek egin behar izan dituzten itxaronaldien antza handia duten irudiak” (Egunkaria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: begi onez (batez ere begiratu, behatu, ikusi aditzekin) (mirar, ver) con agrado; mirar/ver con buenos ojos; dar por bueno, aprobar zale askok ez zuten begi onez ikusi erabaki hura: muchos aficionados no aprobaban aquella decisión; Adorez: begi onez: adb. (ikusi, behatu / begiratu = ver, mirar) con agrado, gratamente; Jainkoak begi onez behatu diola haren apaltasunari: que Dios ha mirado con agrado a su humildad; Labayru: begi onez 1 adb. lok. con buenos ojos. ikusi, hartu, begiratu... lako aditzakaz. Begi onez ikusten dot neskatxa hori: A esa chica la veo con buenos ojos

Bestelakoak

on 6 adj. (Zenbait esapidetan). Esker onez eta beldur gaiztoz beterik. Gogo onez eta inork behartu gabe. Erabaki hori jendeak begi onez ikusi zuen. Merezi onez irabazi duen izena. [begi] begi onez adb. Begi onekin. (Batez ere ikusi eta behatu / begiratu aditzekin erabiltzen da). Jainkoak begi onez behatu diola haren apaltasunari. Ea, zeruko erregina, limosna bat, andrea; pobre behar honi begi onez begira iezaiozu. Manueltxok begi onez begiratzen zion opil gozoari. Errodrigok Milia begi onez ikusten duela, garbi dago edozeinentzat. Begi onez ikusiko lukeela Euskaltzaindiak hori erabiltzea.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Adibidea on 6 adieratik erabat ezabatzekoa da, begi onez azpisarrera lehendik dagoelako. Egoki ikusi da begi onez azpisarrera begi onez ikusi bihurtzea eta begi onez begiratu/behatu moduko adibideak azpiadiera gisa jasotzea. Bide batez, on 6 adiera ezabatzekoa da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

begi onez ikusi jasotzea erabaki dugu esapideak 1 atalean. (2021-10-19)

begi txarra ez izan
du ad.-lok. Zerbaiten zertzeladak eta xehetasunak hautemateko gaitasun berezia edo zorroztasun handia izan. Bejondeizula, ez duzu izan begi txarra. Hara!, hortaz, ez du begi txarra.

Aztergaia: begi txarra ez izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1 begi -- (Con adjetivos como on, txar, etc.). Perspicacia, acierto, tino. "Ezaupegia bear da [merke erosteko] (B), begi ona (G-azp, AN-5vill-gip, BN-arb)" Gte Erd 64. "Begi ona euki, tener mucha vista para los negocios, para el juego, para calcular, etc." Elexp Berg. "Orrek urtengo dau aurrera, negoziotarako begi ona dauka ta" Ib. "Kriston begixa jaukak orrek. Irurogei erralde eukiko zittuala txalak eta baitta euki be" Ib. * Beajun deizula Iñaxio, ez dezu izan begi txarra; probentzi guztiyan lana pranko arkitzen hura ainbatekorik beste bat! Moc Damu 12.

LB: 3 “Hara! Hortaz, eztu begi txarra.” (Goenkale), “Ez zenuen begi txarra izan. “ (Goenkale), “Berba latzik ez inorentzat, begi txarrik ez ezezagunentzat, esku zabaltasuna eta tratu umoretsua egin ziren haren bizimoduaren ezaugarri” (Elkar); EPG: “Hango eta hemengo harrobiak miatzen ditu harribitxiren baten bila, eta begi txarra duenik ezin esan daiteke” (Berria); ETC: “Hango eta hemengo harrobiak miatzen ditu harribitxiren baten bila, eta begi txarra duenik ezin esan daiteke.” (Berria), “Nik, aukeratu egin nuen. (Barrez) Izugarri begi txarra du Pello gizajoak eta lagundu egin behar izan nion erostera!” (Goenkale), “Hara! Hortaz, eztu begi txarra” (Goenkale), “Iban Zalduak gogoratu eta deitoratu du Andres Urrutiaren eta Anjel Lertxundiren artean euskaltzain nor egin aukeratu zutenen begi txarra” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

begi 3 (Esapideetan). Begi itxi-ireki baten bitartea (Ik. begi(en) itxi-ireki batean). Baduela zeruetan Aita bat, sekula ahanzten eta begietatik galtzen ez duena. Begi hutsez ikusten diren izarrak. Begiek ikus-ahala guztian. Begien aurrean. Badirudi neure begietan daukadala oraintxe. Haren begietan ez nintzela ezer. Behartsurik behartsuenak, ene begietan, nire herrikoak dira eta nire herria bera. Zoazte nire begien aurretik. Ikusten ez duen begiak ez du minik. Ez duzu izan begi txarra. Begiz hautatzen du ederrena, gizenena. Guri begiz ikusiak eta belarriz entzunak ere ahaztu egin zaizkigu, itxura denez. Txakurra guztiz gogokoa zuen, baina katua ezin begiz ikusi zuen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Ezabatu begi 3 adiera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da begi eta txar sarreretan.

begi txarrez ikusi
du ad.-lok. Norbaitenganako nolabaiteko arbuioa edo ezinikusia erakutsi; zerbaitekiko gaitzespena edo desadostasuna erakutsi. Haren jarraitzaileek begi txarrez ikusten dute lehen ministroa. Agintariek begi txarrez ikusi zituzten aldaketa hauek. Ez omen du begi txarrez ikusten.

Aztergaia: begi txarrez ikusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: "Begi txarrez ikusten dute (G-azp-goi)" Ib. 249 (B ezin dute ikusi); Ez dit begi txarrekin beidatzen. Sor Gabon 36; Geienen aldetik izaten dira begi txarrakaz ikusiak. Itz Azald 207; Lenbizi zerga-biltzalea izan zan; olakoai oso begi txarrez begiratzen zieten Yuduak. Ir YKBiz VIII. Gizartekeria begi txarrez dakuse baserritar zintzoak. Eguzk GizAuz 120; Kaltegillia baldin bazera / gero zuk kalte egiñak / begi txarrakin zu ikusita, / estutuko ditue agiñak. And AUzta 151.

LB: “Puritanismoa zuten ezaugarri nagusi, eta begi txarrez ikusten zuten substantzia psikoaktiboen kontsumoa; haientzat, bizioa baino, krimena eta gaixotasun kutsagarria zen” (Argia); EPG: “Almingolek ez du begi txarrez ikusten zentro hidrotermala, baina beste kokapenik badela ere gogoratu zuen” (Berria); ETC: “Francisco Javier Novok ez du begi txarrez ikusten genetika negozioa izatea, «beti ere zuzena, legezkoa eta inor kaltetu gabe egiten bada».” (Egunkaria)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: begi txarrez (batez ere begiratu, behatu, ikusi aditzekin) mirar/ver con malos ojos erreginak begi txarrez begiratu zion: la reina le miró con malos ojos; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

txar 3 adj. (Zenbait esapidetan). Ez omen du begi txarrez ikusten. (Alde) txarrera hartu: gaizki hartu. Gogo txarrez: gogo gaiztoz.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, baina begi txarrez ikusi forman, begi onez ikusi formarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da begi, txar eta ikusi sarreretan.

begi ukaldi, begi-ukaldi
iz. Begi kolpea. Begi ukaldi batez ikusia dugu dena. Zelai bat gaitza, begi ukaldia hel ahal baino luzeagoa.

Aztergaia: begi ukaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

begi ur, begi-ur
iz. Kolirioa. Begi lainotsu eta ilundua begi urez sendatzen ari zen.
Loturak
begi zeharka, begi-zeharka
adb. Zeharka begiratuz. Ik. begi-bazter. Orduan pinuari oso begi zeharka begiratzen zitzaion; ziotenez, ez zuen ezertarako balio.

Aztergaia: begi-zeharka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEGI-ZEHARKA, BETZEHARKA. (Mirando) de través, con ojos torvos. Cf. SP: "begi zeiarrez behatzea, regarder de travers" Mutilla asi da marruaz, uzten etziyotelako etzaten luze luze lurrian, eta bazterrekuak begi ziarka begiratuaz ala ziyon oso sutua. Iraola 64. Bati zakurrak miñ artu dio; bestiari txoria ill zaio; oni orratza autsi zaio; arri betziarka begiratu diote. L. Arregi EEs 1925, 41. Zai gelditzen zan, begi zearka... Otza ta kopetean zimurra besterik etzan nabari bazterretan, eta geiago gabe atsekabez beterik etxera sartzen zan. Ldi IL 84. Ateratzean Josepe Motzek / --sakristau izana baitzen-- / begi-zearka Pater-zaleai / gaiztoz die begiratzen. "Le echa un reojo malicioso". Or Eus 418. Orduan piñuari oso begizearka begiratzen zitzaion. Ziotenez etzuan ezertarako balio. Munita 69. Egiñak balio du; ez begi-zearka ta mar-marka ibiltzeak. Ib. 64.

begi zeharka 15: Berria 3 (adib.: “Beharbada, kopako kanporaketa begi zeharka ikuste horrek eragina izan lezake, entrenatzailearentzat txapelketa garrantzitsua baita”), EiTB 11 (“Begi zeharka begiratzen die, besteak ez dira ohartzen”), Argia (“Negarrak begiratzen / nau begi zeharka...”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

begi zeharka 10: Berria 2 (“Ostolazak begi-zeharka begiratzen dio harri txikietako txapelketari, harri handietakoan ez bailuke arazorik izan behar hirugarren txapela janzteko”), Anjel Lertxundi 5 (“Aitak begi zeharka begiratu zion Norari, aurrez aurre ikusteko beldurrez”), Karlos Zabala (“Gelan izango zela iruditu zitzaienean, elkar aztertu zuten berriz, begi zeharka”), Felipe Juaristi (“Merezi ez dugun alkatea dugu, izan ere - esan zuen Justinak, ezpainak doi irekiz, begi zeharka Joanesen ibilerak zaintzen zituela”), Irene Aldasoro (“Bere gorputzetik halako distantziatxo batera bizi zen Duffy jauna, bere ekintzei begi-zeharka eta zalantzakor begira”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa begi sarreran.

begi zorrotz
iz. Begi zorrotza behar da egokienak aukeratzeko. Zentsuraren begi zorrotzen mehatxupean egindako kazetaritza. Begi zorrotzez aztertu zuen eskutitza. Munduari begi zorrotzez begiratzen dio.
Ohiko lexiak

Aztergaia: begi zorrotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [9] 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4IrEm

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. Bide batez, zorrotz sarrerako 5. adierako definizioa moldatu: Ahalmen handikoa -> Zehaztasun handikoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: observador (Plazido Mujika), perspicaz. "Ehunda hamar, esan zuen begi-zorrotzak"" 2003-05-15 ()

begi zulo, begi-zulo
1 iz. Begia kokatzen den barrunbea. Ik. betzulo. Kristalezko begia gauero oherakoan begi zulotik kendu eta arretaz ikuzten du.
2 iz. pl. Begien azpian gertatzen diren ubeldurak, adibidez lo gutxi egiten denean. Ik. betazpi. Horiek ditun begi zuloak! Begi zuloak handituta.

Aztergaia: begi zulo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Sin. betzulo

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "begi-zuloforma explikatibo eta berria da. Forma zahar jatorra, bistan dagoenez, betzuloada. Gaur egun begi hitzarekin elkarketak egiteko jadanik bet- era klasiko laburtua erabiltzen ezbada ere, gutxienez, gure ondare lexikaleko era frogatu eta tradiziozko forma zaharrak hobetsi beharko genituzke, maiztasun gutxiko hitzetan batik bat, horrela gure hizkuntzaren iragan historiko gero eta higatuagoa gordetzeko" (1995-01-25)

 - [E301]: begizulo [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

 - [E410T]: UZEI: 2 kontzeptu dira. 1) Orbita, orbitario: Betzulo. 2) Ojeras: Begizuloak, Betazpiak; HiztEn [Nik uste 2 kontzeptu]: 1) Orbita,...: Betzulo, begizulo, orbita. 2) Ojeras: Begizuloak, Betazpiak; LurE: 1) Orbita: Betzulo. 2) Ojeras: Betazpiak. Ik. begizuloak (?). Beraz, argi dago nik uste, bi adiera badirela, eta nik uste formaz ere bereizi behar liratekeela. Begi-zulo: marra hori ez da inon ageri" (J. agirre, 1995-03-21)

 - [I102]:  begizulo eta betzulo [grafiak hobesten ditut]" (1995-01-10)

begi-belarri
1 adb. Erne, argi. Begi-belarri ibili beharra zegoen.
2 iz. pl. Begiak eta belarriak. Etxekoen begi-belarriak erneagoak izaten baitira honelakoetan kanpotarrenak baino.

Aztergaia: begi-belarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

begi sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

begi-belarri ibili beharra zegoen.

begi-betegarri
adj. Begiarentzat oso atsegingarria. Mota askotako zuhaitzak ernarazi zituen, begi-betegarri eta ahogozagarri. Guztiz eder eta begi-betegarria.

Aztergaia: begi-betegarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "begibetegarri [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

begi-lauso
adj. Begi lausoa duena. Begi-lausoa zen.

Aztergaia: begi lauso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "begilauso [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

begi-minbera
adj. g. er. Makartsua.

Aztergaia: begi-minbera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Euskalkia baino eremu mugatuagokoa

ager. bakarrekoa.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-minbera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

begi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

begi-orde
iz. g. er. Betaurrekoak. Hala nola bista laburra duena baliatzen den begi-ordez edo antiojoz.

Aztergaia: begi-orde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orde.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

begi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

begi(e)tara eman
dio ad.-lok. Ikusarazi. Begietara eman zion zein zen handia egin zuen gaizkia.
begi(e)z irentsi, begiekin irentsi
ad.-lok. Zerbaiti adi-adi begiratu, desio handiz. Adi-adi begiratzen dio leihoaz bestaldekoari: baso, zelai, erreka... dena begiekin irentsi beharrez doa. Irudia begiz irentsi nahian!
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper