50535 emaitza bilaketarentzat - [7901 - 7950] bistaratzen.

begi(en) aitzin
iz. Begien aurrea. (Leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Iruditzen zait ezen oraino bizi zarela, begien aitzinean zaitudala. Gure gizonak ez zuen begi aitzinetik langile hura galtzen.
begi(en) aurre
1 iz. Norberaren aurrean agertzen den eremua. (Leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean, maiz aurre soilaren indargarri gisa). Ik. begi(en) aitzin. Ikuskizun ederra zeukan begi aurrean. Zure eskutitza begien aurrean dut. Sartu zen berriz, eta handik gutxira begi aurretik desagertu zen. Ez zaituztet gehiago nire begien aurrean ikusi nahi. Zoazte nire begien aurretik.
2 iz. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean, oroimenaren irudi bezala). Etorri zitzaion begien aurrera egun hartako Mañasiren begirada gozoa. Egunsentian ailegatu ginela ere badakit, eta ordurako izotza zuri-zuri zegoela ere bai; hauek denak begien aurrean dauzkat. Begiak malkoz bustitzen zaizkit orain Joxe Lizasoren irudia begien aurrera ekartzen dudanean.
begi(en) itxi-ireki batean
Une batean, denbora-bitarte guztiz laburrean. Begien itxi-ireki batean eta hitz bakar bat esanez, sendatzen zituen eritasun guztiak. Begi itxi-ireki batean garbituko dizkizut aitzakia horiek guztiak.
begia atxiki
du ad.-lok. Ipar. Zaindu, begia eduki. Bakean utzi zuten, zer gerta ere, haatik, begia haren gainean atxikiz.

Aztergaia: begia atxiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: begia(k) atxiki / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

atxiki: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

begi sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

zaindu, begia eduki.

begia bota
1 dio ad.-lok. Begiz jo. Begia, zeini bota diozu? Hamaika damak bota zidaten begia.
2 dio ad.-lok. Erreparatu, ohartu. Orduan begia bota zion bere aurrean idazmahaiaren gainean zegoen loreontziari.

Aztergaia: begia bota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS : begia(k) bota

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS: begia(k) bota / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoaren oinarri bereko eratorriak-eta

honekin batera aipa litezke begia jaurtiki / egotzi, etc.

Esapideei dagokien sistematika

bota: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

begi sarrerari dagokion azpisarrera.

begia jo
1 dio ad.-lok. Begiz jo, zerbaitetan edo norbaitengan arreta edo interesa jarri. Begia jota daukat neskatxa horri, auzoko politena delako.
2 dio ad.-lok. Zerbait deigarri gertatu. Harri argiagoz eginiko harresiak jotzen dio lehenik begia.

Aztergaia: begia jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jo: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

begi sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

begia jota daukat neskatxa horri, auzoko politena delako; harri argiagoz eginiko harresiak jotzen dio lehenik begia.

begia kliskatu
1 du ad.-lok. Begia keinatu. Urkok begia kliskatu dio Gariri, eta igotzeko keinua egin dio.
2 du ad.-lok. pl. Begi kliska egin. Amak begiak kliskatzen zituen oraindik, bizirik jarraitzen zuen seinale. Ez nuen begirik kliskatu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: begia kliskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

begia(k) argitu
1 du ad.-lok. Ikusmena eman, ikusarazi. Itsuen begiak argitzen dituen Jainkoa. Jainko Jaunak argitu zizkien arimako begiak artzain on haiei.
2 du ad.-lok. Alaitu, alaiarazi. Bitxi eder batek begiak argitu zizkion.
3 du ad.-lok. Ohartarazi. Argituko ahal ditu Jainkoak guztion begiak, gure hizkuntzaren onerako!
begia(k) bete
dio ad.-lok. Atsegin izan. Begia betetzen ez dion lagunarekin ezkontzen bada dirua duelako. Loiolako ikusgarri omen handikoez begiak beterik.
begia(k) bihurtu
du ad.-lok. bizk. Begiak itzuli. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia edo kidekoak hartzen ditu). Ik. begia irauli. Ni ez ikusteagatik begiak beste aldera bihurtzen dituzte.
begia(k) eduki
du ad.-lok. Zaindu; erreparatu, ohartu. Eta arranoak, airean doanean bere umeetara bezala, zuk ere enegana begia edukiko duzula esperantza dut.
begia(k) ezarri
ad.-lok. Begiz jo, hautatu. Entzun zutenean hango odolekoa zela, erregetzarako begia ezarri zioten. Gauza oso distiratsuetan edota ñimiñoegietan begiak ezartzen dituztenak.
begia(k) hedatu
du ad.-lok. Begiak luzatu. Mintzaldi honen gaia, estu mugatu beharra denez gero, ezin begiak noranahi heda.
begia(k) ipini
ad.-lok. Erreparatu, ohartu. Nola inork ez zion kasurik egiten, herrian zegoen mutilik gizagaixoenarengan ipini zituen begiak.
begia(k) irauli
du ad.-lok. g. er. Begiak itzuli. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia edo kidekoak hartzen ditu). Ik. begia bihurtu. Informazio teoriek behartu dituzte azkenean hizkuntzalariak, beste jakiteetara, inguruko nahiz urrutikoetara, begiak iraultzera.
begia(k) itzuli
da/du ad.-lok. Begiak biratu, begiratu. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia edo kidekoak hartzen ditu). Ik. begia bihurtu; begia irauli. Itzul itzazu guregana zure begi miserikordiazkoak. Isabelen begiak aldarera itzuli dira.
begia(k) jarri
ad.-lok. Begiak ezarri. Biltzarrean zeuden guztiek begiak harengan jarriak zituzten.
begia(k) josi
ad.-lok. Begiak landatu, zerbaitetan arreta jarri. Ik. begia zorroztu. Guztien begiak harengan josiak zeuden.
begia(k) luzatu
du ad.-lok. Begirada zabaldu. Begiak luzatu zituen batean hiru gizon bere ondoan zutik ikusi zituen. Zorigaiztokoak gu, inguruko mendietatik harantz begiak luzatzen ez badakigu.
begia(k) zorroztu
ad.-lok. Adi-adi begiratu, arreta handia jarri. Ik. begia(k) josi. Bi begiak liburura zorroztuta ari zen.
begiak altxatu
du ad.-lok. Kartelaren parera heldu zen, begiak altxatu zituen, eta hantxe zegoen erantzuna. Eserita nengoen lekutik begiak altxatu eta itsasoaren zati bat ikus nezakeen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: begiak altxatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

begiak ase
ad.-lok. Ikusnahia erabat bete. Gauza bat ikusi orduko beste bat ikusi nahi nuen, ene oinak ez ziren nekatzen ez ene begiak asetzen.
begiak batu
du ad.-lok. Begiak itxi, betazalak itxi; lo hartu edo lo egin. Ik. begiak bildu. Edo begiak zerura jaso eta altxatu edo begiak batuta egon. Bart, gau guztian ez dut begirik batu.

Aztergaia: begiak batu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEGIAK BATU. Cerrar los ojos. "Bart, gau guztian eztot begirik batu" Zam Man 17. Burua puskatxu bat gora eginik, begiak baturik, aoa zabalik. Añ EL2 173. Edo begiak zerura yaso ta erantadu, edo begiak batuta egon. Ib. 84. Ea ibilli diran sekula / Lotsaz begiak baturik. AB AmaE 35. Ikaraz beteta, jarri ziran begixak batu barik egun-sentixan zaiñ. Etxba Ibilt 461.

begiak batu 1: EiTB (“Bai, mesedez. Ixa eztot begirik batu gau osoan. Zenbat buelta!”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

begiak batu 3: Lopez de Arana (“Bi besaulki bigunetan eserita, gizonak elkarri xuxurlaka ari zitzaizkion, begiak batuta”), Javi Cillero (“Kosta egiten zaio lokartzea, begiak batu ezinik, eta berriz ere katedralaren inguruan dabilkio irudimena hegaldaka”), Matias Mugica (“Pentsatuko duzue, adiskideak, ez nuela gau osoan begirik batu.”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa begiak bildu formarekin batera. Bide batez, begiak itxi azpisarreraren adierak berrikustekoak izan litezke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa begi sarreran.

begiak bildu
1 du ad.-lok. Begiak itxi, betazalak itxi. Ik. begiak batu. Begiak bildu, eta irudika ezazu eskola bat.
2 du ad.-lok. Lo hartu edo lo egin. Badakizu zu etxeratu arte amak ez duela begirik bilduko. Gauez ez du begirik biltzen, eta eguna aho zabalka pasatzen du. Azkeneko gauetan lanak izan ditu begiak biltzeko.

Aztergaia: begiak bildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:EHL 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa begiak batu formarekin batera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa begi sarreran

begiak busti
da ad.-lok. Begietatik malkoak edo negarra atera. Begiak bustitzen zaizkio, eta korrika alde egiten du. Hitzok esatean, begiak busti zitzaizkion. Jende askoren begiak busti ziren. Begiak bustita dituela jarraitzen du hizketan. || Begiak malkoz bustitzen zaizkit orain, Joxe Lizasoren irudia begien aurrera ekartzen dudanean.

Aztergaia: begiak busti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, ‘negar egin’ da.

begiak erre
da/du ad.-lok. Zerbaiti luzaz eta adi-adi begira egotearen ondorioz, begiak nekatu. Asteak eta asteak eman nituen letra xeheena ere irakurtzen, begiak erretzeraino. Gau osoa begiak erre beharrean estudiatzen jardun ondoren. Bonbilla mehe hitsen ilunpeetan begiak erretzen genituen. Bideoak ikusi eta ikusi, begiak erre arte.

Aztergaia: begiak erre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib+def 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, ‘nekea’ren irudia da eta.

begiak finkatu
ad.-lok. Begiak landatu. Begiak finkatu zizkidan ibiltzeari utzi gabe, eta esan zidan: (...).

Aztergaia: begiak finkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

finkatu: ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

begi sarrerari dagokion azpisarrera.

begiak hetsi
1 du ad.-lok. Ipar. eta naf. Begiak itxi, ez ikusiarena egin. Funtsezko arazoari begiak hesteko aitzakiak. Legea errespetarazi behar zutenek begiak hesten baitzituzten.
2 du ad.-lok. Ipar. eta naf. Begiak itxi, lo hartu; lo egin. Neskatoak gau osoa begirik hetsi gabe iragan zuen. Beste hiruek lo kuluxkak egin zituzten, nik ez nuen begirik hetsi.
3 du ad.-lok. Ipar. eta naf. Begiak itxi, hil. Aste bat eri egonik, behin betikoz begiak hetsi zituen.
Loturak

Aztergaia: begiak hetsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa begiak itxi formarekin egin bezala. Ipar. eta Naf. markekin jasotzea komeni da.

begiak igurtzi
1 du ad.-lok. Betazalak eskuekin igurtzi. Begiak igurtzi zituen, loaren aztarnak ezabatu nahian. Mutilak begiak igurtzi zituen, neskak bere malkoen arrastorik ez antzemateko.
2 du ad.-lok. Begien aurrean ageri dena benetakoa dela ziurtatzeko begiak igurtzi. Begiak igurzten ditu, gaizki ikusi balu bezala; ez da posible! Filmetan bezala, begiak igurtzi ditut ikusten ari naizena benetakoa dela ziurtatzeko.

Aztergaia: begiak igurtzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, ‘ezin sinistu’ edo adierazteko.

begiak ilundu
da ad.-lok. Ikusmena gutxitu edo galdu. Ilun bitez horien begiak, ikus ez dezaten.

Aztergaia: begiak ilundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

begi sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ilun bitez horien begiak, ikus ez dezaten.

begiak ireki
1 ad.-lok. Ikusmena lortu edo eman. Egundaino ez da entzun, inork itsu jaiotako baten begiak ireki dituenik.
2 ad.-lok. Norbait jakin beharko lukeen zerbaitez ohartu edo ohartarazi. Handik jango duzuen egunean irekiko dira zuen begiak. Jazoera honek ireki eta zabaldu dizkigu begiak.

Aztergaia: begiak ireki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

begi sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

handik jango duzuen egunean irekiko dira zuen begiak.

begiak itsutu
da/du ad.-lok. Eguzkiak itsutu dizkit begiak. Zapi batez dizkiote bere begiak itsutu. Begiak itsutu egin zitzaizkidan; aurrekoa ere ez nuen ikusten.
Ohiko lexiak

Aztergaia: begiak itsutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEGIAK ITSUTU, BEGIA ITSUTU. Hacer cerrar los ojos, cegar, impedir la vista (sdos. prop. y fig.). Itsutu ukhan ditu haién begiak, eta gogortu ukhan du haién bihotza. Lç Io 12, 40. Mokanes batez diotzate / bere begiak itsutu. Gç 84. Itsutu-zitue aién bégiak, ta gogórtu aién biótza. LE Io 12, 40 (TB, HeH, Dv itsutu, EvS ütsütü). Urthe buruan, oro khentzen diotzate gutien ustean, begiak itsutzen eta arthikitzen dute Serresko lurrerat. Hb Egia 32. Begiak itsutu diozkate eta bihotza mokhortu. Leon Io 12, 40 (Ol, IBk, IBe itsutu). Cerrar los ojos. Nahiz ez den errex iguzkiari so egoitea, begiak itsutu gabe. HU Zez 96. Cerrar los ojos ante, no hacer caso de. Ergelkeriei itsutu / ziñaroen begia, / eta berthutera eman / zeure gogo guztia. EZ Noel 156. (Con aux. intrans., o en formas no personales). Perder la vista. v. BEGIAK ILUNDU; cf. BEGIAK ITSU(RIK). Basa-asto amurusa bezala, begiak itsuturik, ihiztarien artetik iragaiten da. Ax 342 (V 227). Begiak itsuturik / munduan gabiltza. It Fab 259. Zure begiak itsutuak daude, eta badator eguna, zure etsaiak inguratu, eta alde guzietatik estutuko zaituztena. Lard 429. Hala bazen eta ez, aingeruak garbirazi zuen eta zerurat eraman, begiak itsuturik. Hb Egia 74. Olako pekatariak animaren begiak itsuturik dauzkate. Ir YKBiz 164. Begiak itsutu zaizko [basurdeari]; egin du atzera. Or Eus 48. Ixaakek, zaartu zalarik, ta begiak gandoarren itsutu zitzazkiolarik, bere lenseme Esauri dei egin, eta esan zion: [...]. Ol Gen 27, 1 (Ur begiak illundu, Dv begiak lanbrotu, Ker ikustea galdu).

adib: begi 1 iz. Ikusmenaren organoa. Begi handiak, biziak, erneak, ederrak, urdinak, beltzak, eztiak, samurrak, sakonak, odolduak, erreak. Begiak altxatu, jaitsi, itzuli, itxi, ireki, zabaldu. Begiak itsutu, lanbrotu. Begiak errespetuarekin itzuliak Ostia Santuagana. Eta horrexek lausotu ditu zenbaiten begiak. Begi aleak. Zure begien dirdira. Begi eritasunak. Begietako lausoa. Begi ingurua. Begi bazterraz begiratu. Ona da begiko mina sendatzeko (Ik. begiko). Begiko zuria. Neska begi-argiak irribarre distiratsua egin zion mutilari. Arrantzale begi-urdina.

begiak itsutu 5: Berria, Argia 2, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

begiak itsutu 21. Berria, Koldo Izagirre 6, Elizen arteko Biblia 3, Karlos Linazasoro 2, Iñaki Segurola, Urtzi Urrutikoetxea, Lopez de Arana, Agustin Otsoa, Karlos Zabala, Felipe Juaristi, Itxaro Borde, Patziku Perurena, Anton Garikano.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da begi sarreran.

begiak itxi
1 du ad.-lok. Ez ikusiarena egin. Ezin ditugula begiak itxi inguratzen gaituen anabasaren aurrean.
2 du ad.-lok. Lo hartu; lo egin. Ik. begiak bildu. Bi egun zeramatzan begirik itxi gabe.
3 da ad.-lok. Hil. Haren begiak itxi dira eta nireak malkoz estali.

Aztergaia: begiak itxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1 itxi -- Las exprs. más empleadas son atea(k) itxi 'cerrar la(s) puerta(s)' y begiak itxi 'cerrar los ojos'; se encuentra tbn. con cierta frecuencia bidea(k) itxi 'cerrar el paso' y belarriak itxi 'no prestar oídos'. Se emplea tbn. en exprs. como zuloa itxi 'tapar un agujero' o zauria itxi 'cerrar(se) una herida'.* Gau artan Praiskuk ez eban begirik itxi. Bilbao IpuiB 221.1 begi * Gabian gabian / begirik itxi barik / oiaren ganian. DurPl 50.

Bestelakoak

itxi 2 da/du ad. Zerbaiten osagai higikorra mugituz edo jarriz, haren barnealderako irispidea eragotzi, edo barne eta kanpoaldearen arteko harremana galarazi. Gela itxi. Kutxa giltzaz itxi. Zuloa itxi. Eskutitza itxi baino lehen. Ahoa, begiak itxi. || Igarobidea langaz itxi. Sarrera itxi. || Zerbaiti belarriak itxi: entzungor egin. Gau guztia begirik itxi gabe igaro: lorik egin gabe igaro.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatu adibidea (gau guztia begirik itxi gabe igaro) eta azalpena, lehendik ere jasoa dagoelako azpisarrera gisa begi sarreran.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

itxi: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

begi sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

hil.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa itxi sarreran ere.

begiak jaitsi
du ad.-lok. Umeak begiak jaitsi eta ezetz egin zuen buruarekin. Damasok anaiaren begiradari ezin eutsiz-edo begiak jaitsi zituen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: begiak jaitsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

begiak kendu
ad.-lok. Norbaitengandik edo zerbaitetatik begirada beste leku batera eraman. Txakurrari begirik kendu gabe. Ezin zituen armatik begiak kendu.

Aztergaia: begiak kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEGIAK KENDU. Apartar la vista. "Apártate, begiak kendu gauza txarretatik" Izt. Dakuskezun gauzagaiti ez begiok espilurean kendu. Lazarraga 1153v. Ken ditzadala zugandik nere begiak. Lar SAgust 14. Toki batetik begiak kendu bage. Mb IArg 284. Zimurtuak agertzen zituan ispilluagandik emakume batek begiak kendu oi zituan bezala. AA III 422. Lanbide oietan guzietan begirik kendu etzuten, ez aldegin ere. Lard 465. Zakurrari begirik kendu gabe. Ag G 310. Eztautsie begirik be kenduko ganetik. Kk Ab II 135. Aren irudiari begiak kentzeke. Erkiag Arran 83. Aingeruk eztin begirik kentzen, Yolanda. NEtx LBB 149. Artistari begirik ez kendu, ba. MEIG IX 133 (en colab. con NEtx). v. tbn. Cb Eg III 291. Astar II 137. It Fab 69. Inza Azalp 78. Or Mi 90. Auspoa 100, 134 (ap. ELok 318). SM Zirik 88. Basarri 28. Osk Kurl 198. Etxba Ibilt 472. Berron Kijote 189.

adib: desatsegin adj. Atsegina ez dena. Ik. ezatsegin. Gauza atseginak baino desatseginak izaten dira gehiago. Ikuskizun desatsegin hartatik begiak kenduz. Marmarti, mari-maistra, desatsegin hutsa da, gezurti amorratua.

begiak kendu 8: Berria 2, EiTB 4, Argia, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

begiak kendu 11: Iñaki Mendiguren 2, Koro Navarro, Xabier Montoia, Anton Garikano, Bernardo Atxaga, Iñaki Mendiguren, Pablo Sastre, Paddy Rekalde, Peallo Zabala, Aritz Gorrotxategi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da begi sarreran ere.

begiak lanbrotu
da/du ad.-lok. Begiak lausotu. Begiak lanbrotzen hasi zaizkizula. Espiritua argitzen duen eta begiak lanbrotzen dituen ardoa.

Aztergaia: begiak lanbrotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, eta lanbrotu sarrerako 2. adiera ezabatzekoa.

begiak landatu
ad.-lok. Ipar. Adi-adi begiratu. Ik. begiak finkatu. Begiak finkaturik eta landaturik, emaztearen begiei.

Aztergaia: begiak landatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. begiak finkatu.

Esapideei dagokien sistematika

landatu: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

begi sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

begiak lausotu
da/du ad.-lok. Begiak lausoz estali; ikusmena lausotu. Ik. begiak lanbrotu. Ganduak begiak lausotu dizkio. Ardoak begiak lausotzen ditu eta mihia moteltzen. || Begiak malkoz lausoturik.

Aztergaia: begiak lausotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEGIAK LAUSOTU. Empañar(se) la vista, nublar(se) los ojos. Liburuan bere jarri oi naiz, / begi neureok lausotu. Lazarraga (B) 1204r. Irrisku artan bere burua ekusi zuenean, lausotu zitzaizkon bere begiak, ez ekusteraño an zebiltzan morroiak. Mg VersBasc 18 (PAb 216 begi, larritasunak erdi lausotubak). Nok lausotu ditu zuben begijak ez ikusteko egija ta jarraituteko guzurrari? Mg CO 275. Begiak lausotu zitzaiezten, Jesus ezagutu etzezaten. Lard 471. Ganduak lausotu al-zezkiak begiak, ala ez al-da Malentxo lagun-aldra orretan izketan datorrena? TAg Uzt 41. Eta horrexek lausotu ditu zenbaiten begiak. MIH 269.

adib: begi 1 iz. Ikusmenaren organoa. Begi handiak, biziak, erneak, ederrak, urdinak, beltzak, eztiak, samurrak, sakonak, odolduak, erreak. Begiak altxatu, jaitsi, itzuli, itxi, ireki, zabaldu. Begiak itsutu, lanbrotu. Begiak errespetuarekin itzuliak Ostia Santuagana. Eta horrexek lausotu ditu zenbaiten begiak. Begi aleak. Zure begien dirdira. Begi eritasunak. Begietako lausoa. Begi ingurua. Begi bazterraz begiratu. Ona da begiko mina sendatzeko (Ik. begiko). Begiko zuria. Neska begi-argiak irribarre distiratsua egin zion mutilari. Arrantzale begi-urdina. || gandu 1 iz. Lausoa, begietako eritasuna. Ganduak begiak lausotu zizkion. San Frantziskok begi bateko gandua kendu zion gazte bati, gurutze bat eginda. || (s.u. alboka2) albo-alboka adb. Bizk. Begiak lausotu zitzaizkion, hasi zen albo-alboka, eta hiru edo lau oinkada eman orduko, oso-osorik jo zuen behea.

begiak lausotu 27: Consumer, Berria 6, EiTB 15, Karmel, Argia 2, Erlea 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

begiak lausotu 32: Berria 2, Elizen arteko Biblia 2, Jon Muñoz 2, Oskar Arana 2, Iñaki Segurola, Iñaki Mendiguren, Xabier Montoia, Elena Touyarou, Jesus Mari Mendizabal, Aingeru Epaltza 2, Koro Navarro, Asisko Frantzizko, Anjel Lertxundi, Monika Etxebarria, Jon Alonso…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da begi sarreran.

begiak zabaldu
1 ad.-lok. Ikusmena lortu edo eman. Badakigu hau dela gure semea eta itsu sortu dela, baina nola ikusten duen orain edo nork zabaldu dizkion begiak, ez dakigu deus ere.
2 ad.-lok. Norbait jakin beharko lukeen zerbaitez ohartu edo ohartarazi. Gogoan dut haren hitzaldia, begiak zabaldu baitzizkidan gai askori buruz.

Aztergaia: begiak zabaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEGIAK ZABALDU. Hacer ver, hacer abrir los ojos (sdos. prop. y fig.). Badakigü hau dela gure semia, eta ütsü sorthü dela. Bena nula ikhusten dian orai, edo nurk zabaltü deitzon begiak, eztakigü deüs ere. EvS Io 9, 20s. Konbersione horrek arraots handia egin zuen Alcalan, eta anhitz bekhatoroser begiak zabaldu ziotzaten. Laph 82. Jaunak bere argiarekin animako begiak zabaldu zizkionetik. Aran SIgn 45. Jazoera onek edegi eta zabalduten deustaz begiyak. Itz Azald 109. Etzezakeala [...] bere adiñari ez zegokion gertakizunaz begiak zabaldu. Etxde JJ 242. Abrir los ojos (sdos. prop. y fig.). Zabaldu behar bidean begiak graziaren argiari, bekhatuen ilhunbetan bizi direnak. Lg II 137. Adi bezate / arretarekin, / zabal bezate begia. Echag 247 (rimando con egia). Erregeen umeek munduan sartzeko / begiak zabaltzen dituzte orduko. Gy 168. Hila pizten da, begiak zabaltzen ditu eta aphez bat galdatzen du. Laph 76. Zerbait dakianak iraulia izaki baipen garratz ori, begiak zabaldu, adimena pizkortu, idiak gora-bidean yarri ta akullu-eztena erabiltzea dagokigu soil soillik. Ldi IL 7. Alkarri dioten legea ikusteko, begiak zabaltzea naikoa da. NEtx Antz 37. Begiak zabaldu-ala, Piarres, pikotxian jarri zitzaion bere alboan. Etxde JJ 244. Orrelako gurasoai berak daudela begiak zabaldu bearrean esango nieke. MAtx Gazt 7. Bizi zan, eta itx:aropenez alkarri begira, noz begiak zabaltzen ikusi nairik. Gerrika 142. (Con aux. intrans.). Abrirse los ojos. Lanbide onetan zekusten, Profetak esana bete-betean erori zitzaiela, ala-ere aien begiak zabaltzen etziran. Lard 545. Mahainean zirelarik, hartu zuen ogia, benedikatu, hautsi eta eman zioten. Orduan zabaldu zitzaizkoten begiak eta ezagutu zuten. Leon Lc 24, 30-31. Badaki Jainkoak, alabainan, [fruitu] hartarik janen duzuen egunean zabalduko zaizkizuela begiak. Bibl Gen 3, 5. Gogoan daukat, gainera, Lacarra jaunarena [hitzaldia], begiak zabaldu baitzizkidan gai askori buruz. MIH 151. Begiak zabaldurik, zabalduak eduki). Estar atento a. Bi begiak idukitzak legean zabalduak, / eta beharriez adi ene erranen kantuak. EZ Man I 16. Euki egizuz zabaldurik begijak zeruko gauzetarako ta zarraturik lurrekuetarako. Ur MarIl 101. Beste olakoren bat subertau eztadin, begiak zabaldu ziran. Gerrika 113.

adib: begi 1 iz. Ikusmenaren organoa. Begi handiak, biziak, erneak, ederrak, urdinak, beltzak, eztiak, samurrak, sakonak, odolduak, erreak. Begiak altxatu, jaitsi, itzuli, itxi, ireki, zabaldu. Begiak itsutu, lanbrotu. Begiak errespetuarekin itzuliak Ostia Santuagana. Eta horrexek lausotu ditu zenbaiten begiak. Begi aleak. Zure begien dirdira. Begi eritasunak. Begietako lausoa. Begi ingurua. Begi bazterraz begiratu. Ona da begiko mina sendatzeko (Ik. begiko). Begiko zuria. Neska begi-argiak irribarre distiratsua egin zion mutilari. Arrantzale begi-urdina. 2 iz. Irud. Informazio teoriak behartu ditu azkenean linguistak beste jakiteetara begiak iraultzera. Gogoan dut haren hitzaldia, begiak zabaldu baitzizkidan gai askori buruz. Egundaino ez da entzun, inork itsu jaiotako baten begiak ireki dituenik. Gizon bat aberasteari emana, diru pilak begia zorrozten ziona eta lurreko ondasunetara guztia itsututa. || (s.u. begi) begiak ireki Ikusmena eman; ohartarazi. Handik jango duzuen egunean irekiko dira zuen begiak. Egundaino ez da entzun, inork itsu jaiotako baten begiak ireki dituenik. Jazoera honek ireki eta zabaldu dizkigu begiak.

begiak zabaldu 120: ElCorreo, Deia 2, Elhuyar 2, Consumer, Berria 34, EiTB 66, Karmel 2, Argia 6, Erlea 3, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

begiak zabaldu 376: Berria, Herria, Joseba Sarrionandia, Iñaki Mendiguren, Anjel Lertxundi, Joan Mari Irigoien, Monika Etxebarria, Josu Zabaleta…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da begi sarreran.

begiak zuzendu
ad.-lok. Begiratu, begiak norabide jakin baterantz eraman. Itsasaldera zuzentzen ditu begiak. Geroztik ez didazu begirik zuzentzen aurpegira, hozkia emango banizu bezala.

Aztergaia: begiak zuzendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEGIAK ZUZENDU, BEGIAK XUXENDU. Dirigir la vista, mirar, prestar atención. Hark begiak harenganat xuxendurik eta iziturik erran zezan, Zer da Iauna? Lç Act 10, 4 (He behatu, TB baratuak, Dv begiratzean, Ol begi begira, Ker begira begira jarririk). Begiak konseillua baitharat xuxendurik Paulek erran zezan. Ib. 23, 1 (TB behatuz arretaz, Dv emanez begiak, Ol so eginda). Biotzak esan zidan: Begira zerura. / Nere begiak aruntz zuzendu nituan. Jaukol Biozk 95. Euskel-olerki edo poesi liburuak erdel-itzulpen txukun bat alboan dutela irarri bear lirakela beti, arrotzek [...] gure sallera begiak zuzen aal-ditzaten. Ldi IL 65s. Itxasaldera zuzentzen ditu begiak. TAg Uzt 69. Oiartzun, zuregatik esango / nituzke amaika egi, / orretarako zuzendu bear / zaizka lenbizi bi begi. Uzt Sas 169. Ta begiak zuzendu / zeru sapaidira. AZink 171. Oraintxe, gora begiratualdi bat; oraintxe, aldamenekoari begiak zuzendu... Zendoia 228.

Ez dugu aurkitu adiera horretako begiak zuzendu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

begiak zuzendu 4: Juan Kruz Igerabide 2 (adib.: “Adelak begiak zuzendu zizkidan, peto, zorrotz”), Felipe Juaristi (“Begiak zuzendu zituen doinuaren sorlekura, baina itzal lodiak besterik ez zuen hartzen, aieruka”), Anton Garikano (“Baina hau Mintaren isilean zeukanez, ahotsa apaldu eta begiak zuzendu zituen hura eserita zegoen aldera, Ramsay jaunaren ondoan irrifarrez”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa begi sarreran.

begibakar, begi-bakar
1 adj. Begi bat galdu duena. Esan ohi dena: itsu herrian begibakarra alkate. Ez nauzu horren zatarra, izan arren begi-bakarra.
2 adj. Begi bakarra duena. Tartalo begibakarrari.
Azpisarrerak

Aztergaia: begibakar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

begibakoitz, begi-bakoitz
adj. Begibakarra. Mundua mundu deno, begibakoitz izanen zara.
Azpisarrerak

Aztergaia: begibakoitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. begibakar.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-bakar/-bakoitz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'begibakoitz h. begibakar. Zergatik "hobe"? Egia da begibakar erabiliagoa izan dela, baina forma desberdinak izanik, ez ote egokiago begibakoitz 'begibakarra' ematea?'.

 - [E116]: 'bai, ni ere horren alde nago'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'OK'.

begidun
1 adj. Begiak dituena, ikusmena duena. Deus gutxi ote da, bere esku hutsen eta halabeharrak eskaini dizkion lau pusken laguntzarekin, inguruko etsai itsu eta begidunei gogor egitea? (Ik. begitsu)
2 adj. Saldaz eta kidekoez mintzatuz, koipetsua. Mahaira, galdan oraino, ekarri zuen Mariak salda begiduna, hori-horia, etxeko oilo ederrenek joritutako salda. Salda begidunaren ondotik, etorri ziren oilo gizenak.

Aztergaia: begidun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

P. Xarritonek dio, ezagun-erabilia dela ahozkoan.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-dun/-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

salda begiduna ('koipetsua'). Cf. begitsu.

begien bista
iz. Begien aurrean, aurretik, aurrera... (Leku atzizkiekin, singularrean). Ik. begi bista. Ahal den azkarren alde egin ezazu nire begien bistatik. Zoazte nire begien bistatik! Zure parerik ez zait jiten neure begien bistara. Erantzunik gabe utziko dut galdera, begien bistan baitago. Barbaro horiek begien bistan hilda nahi zuten ikusi.

Aztergaia: begien bista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea.

begierre, begi-erre
adj. Betazal ertzak gorrituak dituena. Ik. beterre.
Azpisarrerak
begietako
adj. g. er. Begikoa.

Aztergaia: begietako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. begiko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

begietako argi, begien argi
iz. Ikusmena. Ene indarrak utzi nau, eta ene begietako argia bera ez da gehiago enekin. Herri guztiaren aurrean bihurtu zion Frantziskok begietako argia neskatxa bati. Begien argia galdu ez duenak ez dezake horrelako usterik izan.

Aztergaia: begietako argi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

begi sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

ikusmena.

begietan
postpos. -en ustez. (-en atzizkiaren eskuinean). Haren begietan ez nintzela ezer. Behartsurik behartsuenak, ene begietan, nire herrikoak dira eta nire herria bera.
Loturak
begietan eduki
du ad.-lok. Agerian eduki; gogoan izan. Badirudi neure begietan daukadala oraintxe. Soldaduen aurpegia begietan edukiko dut bizitza osoan.

Aztergaia: begitan eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan a) 'gorroto izan' adierako begitan eduki : Mb OtGai 10,80; Or, Ataño TxanKan; begietan izan : Prop, Zby, Elsb Fram, HU (eta "begietanago izan"), JE Bur, Zerb IxtS, Leon Io 7,7 (eta corpusean gainera "begietan izan" 1 SP Phil); begitan izan : Or MB, Ardoy SFran; b) 'bistan izan' adierako begietan eduki (iduki): Mb JBDev, Izt Po, Lard, Dv LEd (eta corpusean gainera "begietan iduki" 1: Cb Eg III); begietan izan : E, Gç, Lg II, Hb Esk, Zerb IxtS, JEtchep; c) cf. begitan izan : ""Begitan diat (Sc), me agrada"" A.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

begitan eduki G 1 (Ataño Txori: "Ura ere, seme maitea, aitak illa izango zala-ta, aitari erantsi nai ez ioken, bada, aren eriotza ere, bein betiko bukatu zedin begitan eukan gizon ori?"); begitan izan G 1 (Onaind Virgil: "etoia begitan zutenak, edo-ta bildur latza ziotenak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

begitan eduki : AB50 1, HiztEn-LurE (AS); begitan izan : HiztEn-LurE (AS) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

begitan eduki : EuskHizt (AS), DRA (begitan euki); begitan izan : EskolaHE; begi(e)tan eduki : ElhHizt; begi(e)tan izan : ElhHizt, DRA // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eduki: -etan/-tan (Ipar/Hego banaketakoa da bitasuna, eta lantaldeak ez du forma bakarra hautatzeko ahalmenik, non eta ez duen eredutzat erabiltzen begitan hartu arautua).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

begi sarrerari dagokion azpisarrera.

begietan eman
dio ad.-lok. Gaizki iruditu. Egiten dituzu Jesusi begietan ematen dioten zenbait hutsegite.

Aztergaia: begietan eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEGIETAN EMAN (b. emon Lcc). a) Hacer daño en los ojos, parecer mal. "Zaherir, begietan emon" Lcc. "Zaherimiento, begietan emaitea" Ib. Egiten dituzu Jesusi begietan ematen dioten zenbait uts egite. Mb JBDev 190. Orien galgarri oriei begitan ematen die besteen birtuteak. Mb IArg I 163. Begietan ematen digu burua arro, bekoki edo kopeta goi, begiratua zorrotz eta aginduz bezala iñor eskera etortzeak. Inza Azalp 126s. b) (H; b. emon A Apend). Poner ante los ojos, mostrar, hacer palpable. "Begietan ezartea ou emaitea, placer sous les yeux, représenter" H. "Begietan emon (V), hacer palpable" A Apend, que cita el msOch. Ondo zail da Donibane Gurutzen olertitza --batean mistiku ta olerkari danez-- idazkera aldetik begitan ematea. Gazt MusIx 164. BEGITAN EMAN (H). Echar en cara, reprochar. "Reprocher. Asitzen badira zuri begitan ematen egin ez dezuna, si on commence à vous reprocher, attribuer, une chose que vous n'avez pas fait (Mb). Syn. gain ematea" H. Zeren [...] begitan ematen zien beren gaistakeriekin, artu zuten begitan ta etziran gelditu gurutze batean ilzez josirik illa ekusi arte guzian. Mb IArg I 344. Bera baño gutiagokoa izanagatik jaiotzez, adimentuz, dotez ta diruz aren andrea, begitan orrelakorik ari ez ematea. Ib. 181.

begietan eman 1, EiTB (“Denok erreparatzen diegu plastiko txatal handiei, begietan ematen digute-eta hondartzan edo ibaietan“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

begietan eman 1, Urtzi Urrutikoetxea (“Beste batean begietan eman zidaten papar puztu eta ibilera harroko gizon baten mahukako letrek; berehala ezagutu nuen: Auschwitzeko ofiziala zen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa begi sarreran.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper