50535 emaitza bilaketarentzat - [7951 - 8000] bistaratzen.

begietan hartu
ad.-lok. [Oharra: Euskaltzaindiak, begietan hartu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. begitan hartu].

Aztergaia: begitan hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. begitan hartu.

begietan izan
du ad.-lok. Begien aurrean izan. Begietan ditudan lur horiek ez nituzke ikusi nahi. Begietan genuen Lapurdi guztia, liho landa iduri.

Aztergaia: begitan izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

OEHko datuak [laburduren azalpena]

BEGIETAN IZAN (aux. trans.) a) Tener a la vista. Cf. Lar, Añ: "(Siempre te tengo) presente, beti gogoan zauzkat, aurrean zaitut, nere begi bietan zaude, zagoz". Benedika fortuna! ala enkontru hona! / orai begietan dizit desiratzen nuiena. E 177. Fiñean begietan zaitut, / amaren seme maitea; / utzi duzu ene gorphutza, / preso ziñauden etxea. Gç 73. Nekhez nahi zuten sinhetsi ezin ukha zezaketen eta begietan zuten gauza. Lg II 142. Beira ematen ginen, ederren aldetik; / begietan gintuen Laphurdi guzia, / linho landa iduri, itsaso garbia. Hb Esk 233. Egyptoan ikusiak baitzituen jainko faltsoak, Aaroni galdeka eman zen othoi eta lehenbailehen egin zetzon halakoak, hek bederen bethi begietan ukhaiteko. Zerb IxtS 39. Begietan dituztan lur horiek ez nuzke ikusi nahi. Elur egin balu gehiago, mendiak xuri-xuriak balire, beste gogoeta batzu egin nezazke menturaz. JEtchep 75.

LB: “Nahiz eta ez dudan bere kasua arrazoi horregatik hautatu, bere istorioaren argitasuna eta zehaztasunagatik baizik, begietan izan behar dugu gizarte-errotzerik gabeko egoera batean egoteak dakarren guztia” (UEU); EPG: “Zerritegi batean ez zen hainbertze zikinkeria izanen! ez naiz zuregatik ari, begietan baita gizon aratza zarela, baina zure lankide batzuek eman zezaketen, bederen, kasu handiagoa beren lana egiterakoan!” (Aingeru Epaltza); ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: begietan izan/begietan hartu/begietan eduki coger manía, tomar ojeriza, tomarla con, tener a uno entre ceja y ceja; aborrecer, abominar, tener aversión, no poder ver begitan hartuta nauka eta ez dit ezer barkatzen: me ha cogido manía y no me perdona nada; Adorez: badirudi neure begietan daukadala oraintxe: parece que lo tengo a la vista; Labayru: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

begi 3 (Esapideetan). Begi itxi-ireki baten bitartea (Ik. begi(en) itxi-ireki batean). Baduela zeruetan Aita bat, sekula ahanzten eta begietatik galtzen ez duena. Begi hutsez ikusten diren izarrak. Begiek ikus-ahala guztian. Begien aurrean. Badirudi neure begietan daukadala oraintxe. Haren begietan ez nintzela ezer. Behartsurik behartsuenak, ene begietan, nire herrikoak dira eta nire herria bera. Zoazte nire begien aurretik. Ikusten ez duen begiak ez du minik. Ez duzu izan begi txarra. Begiz hautatzen du ederrena, gizenena. Guri begiz ikusiak eta belarriz entzunak ere ahaztu egin zaizkigu, itxura denez. Txakurra guztiz gogokoa zuen, baina katua ezin begiz ikusi zuen. [begi] begietan eduki Agerian eduki; gogoan izan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, begietan eduki formarekin egin den bezala. Ezabatu begi 3 adiera. Bi adiera bereiztea komeni da (cf OEH).

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. begitan izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da begi eta izan sarreretan.

begietaraino
adb. Erabat, osoki. (bete eta kideko aditzekin). Begietaraino lokatzez beteak.
Loturak

Aztergaia: begietaraino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

begietaraino sartu azpisarrera egitea proposatu denez, oharra kentzekoa da. Beste adibide bat jaso. (2021-10-19)

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

begi bietaraino, bi begietaraino.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

begi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

osoki.

begietaraino sartu
da ad.-lok. Zerbaitetan erabat, osoki sartu. Gerran ez zen ibili, baina zantarkerietan eta ustelkerietan begietaraino sartu eta ustelkeria horren hatsa alde guztietara zabaldu bai.

Aztergaia: begietaraino sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da begi eta sartu sarreretan.

begietaratu, begietara/begietaratu, begietaratzen
1 du ad. Begien aurrera ekarri. Zein biziki begietaratzen didazun ene Salbatzailearen herioa! Euskal testu aski zahar bat, harako L. Murugarrenek lehen aldiz begietaratu ziguna.
2 da ad. Begien aurrera etorri. Ez da gauza estalirik, begietaratuko ez denik. Begietaratu zitzaien ikuskari ezin ederragoa. Gauzak lehen ez bezala begietaratzen zitzaizkion.

Aztergaia: begietaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

begietara(tu), begietaratzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu: -etaratu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

begietatik galdu
du ad.-lok. Norbaitek zerbait edo norbait ikusteari utzi, arreta faltagatik edo gehiegi urrutiratu delako. Baduela zeruetan Aita bat, sekula ahanzten eta begietatik galtzen ez duena. Ontzi horiek hemendik atera eta gure begietatik galdu arteraino.

Aztergaia: begietatik galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEGIETATIK GALDU (Lar, Añ, -etarik Dv), BEGITIK GALDU. Perder(se) de vista. "(Perderse de) vista, begiz, begietatik galdu" Lar y Añ. "Begietarik galtzea, perdre de vue" Dv. v. BEGIZ GALDU. Ierusalengo hirira / xuxen ditu gidatu, / portale gañean dute / begietarik galdu. EZ Noel 65. Egizu beñik bein animaren egiteko andia. Ez dezazula beiñere begietatik galdu. Mb JBDev 220. Ez du bein ere bere begitik galduko Jangoiko maitagarria, ta Jangoikoa ekuste hau aski du adirazi ditugun atseginz guziak arzeko. Mb IArg I 240. Agertu zitzaien berriz ere, Jerusalemen sartzean begitarik galdu zuten izar hura bera. Lg II 114. Gutitan galtzen zuten haur hura bere begietarik, bere buruak baino maiteago zutelakotzat. Ib. 123. Abiatu zan ezarian zeruronz igotzen, eta igoaz zijoan bezela, odei eder argitsu batek begietatik galdu zien. Arr GB 84. Erranen dio fedeak baduela zeruan Aita bat [...], sekulan ahanzten eta begietarik galtzen ez duena. Lap 47 (V 26). Au begitik galdua zan, bañan oroitean zegon. Or Aitork 267. Zerutar mugaldi au / nik atzeman nezan, / begitatik galtzeraño / [egan] eitea zegokidan. "Que de vista me perdiese". Gazt MusIx 235.

adib: begi 3 (Esapideetan). Begi itxi-ireki baten bitartea (Ik. begi(en) itxi-ireki batean). Baduela zeruetan Aita bat, sekula ahanzten eta begietatik galtzen ez duena. Begi hutsez ikusten diren izarrak. Argituko ahal ditu Jainkoak guztion begiak! Begiek ikus-ahala guztian. Begien aurrean. Badirudi neure begietan daukadala oraintxe. Haren begietan ez nintzela ezer. Behartsurik behartsuenak, ene begietan, nire herrikoak dira eta nire herria bera. Zoazte nire begien aurretik. Ikusten ez duen begiak ez du minik. Ez duzu izan begi txarra.

begitik galdu 2, Consumer (“Bakarrik ere egin daiteke Bidea, baina horrela ibiltzea aukeratu duenak larrialdian ikusten badu bere burua, gizatalde batetik gertu segi dezake, begitik galdu gabe”); ez dugu aurkitu begietatik galdu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

begietatik galdu 1: Karlos Zabala (“Uretan gora eta uretan behera, Jenisei ibaia begietatik galtzen zen urrunean”); begitik galdu 9: Aingeru Epaltza 8, Migel Angel Mintegi.

LB: “Debalde saiatu nintzen haren begietatik galtzera. Aski manera harrigarrian deitu ninduen” (Aingeru Epaltza); EPG: “Uretan gora eta uretan behera, Jenisei ibaia begietatik galtzen zen urrunean” (Karlos Zabala); ETC: “Uretan gora eta uretan behera, Jenisei ibaia begietatik galtzen zen urrunean” (Karlos Zabala), “Harantz begiratzen du gizonezkoak, horizonterantz: emakumezkoak ez du begietatik galtzen gizonaren bizkarra” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: baduela zeruetan Aita bat, sekula ahanzten eta begietatik galtzen ez duena: que tiene en el cielo un Padre que nunca lo olvida ni le deja de mirar; Labayru: 0.

Bestelakoak

begi 3 (Esapideetan). Begi itxi-ireki baten bitartea (Ik. begi(en) itxi-ireki batean). Baduela zeruetan Aita bat, sekula ahanzten eta begietatik galtzen ez duena. Begi hutsez ikusten diren izarrak. Begiek ikus-ahala guztian. Begien aurrean. Badirudi neure begietan daukadala oraintxe. Haren begietan ez nintzela ezer. Behartsurik behartsuenak, ene begietan, nire herrikoak dira eta nire herria bera. Zoazte nire begien aurretik. Ikusten ez duen begiak ez du minik. Ez duzu izan begi txarra. Begiz hautatzen du ederrena, gizenena. Guri begiz ikusiak eta belarriz entzunak ere ahaztu egin zaizkigu, itxura denez. Txakurra guztiz gogokoa zuen, baina katua ezin begiz ikusi zuen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Ezabatu begi 3 adiera.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da begi sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da begi eta galdu sarreretan.

begietsi, begiets, begiesten
du ad. Zerbaiti arretaz eta patxadaz begiratu. Horra zuen eredua; begiets ezazue ongi, eta leialki zarraizkiote. Sartzear ginela, hiria begiesten gelditu naiz lipar batez.

Aztergaia: begietsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

begietsi, begiets, begiesten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

begietsi, begiets, begiesten

begigoa
iz. Ipar. g. er. Herra, gorrotoa.

Aztergaia: begigoa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

herra.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "herra, gorrotoa [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "begigoa iz. Ipar. g.er. 'herra'. erantsi 'gorrotoa'".

 - [E116]: "bai, egokia dirudi, informazioaren arabera".

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): "OK".

begigorri, begi-gorri
adj. Betazal ertzak gorriak dituena; begiko zuria gorritua duena. Harako atso begigorri hura sorgina izango da, eta hark gaixotuko zuen haurra.
Azpisarrerak

Aztergaia: begigorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "[begi-gorri]: begigorri [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

begihandi
iz. Txipiroi mota handia. Begihandiak saltsan.

Aztergaia: begihandi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'txipiroi mota handia'.

Informazio osagarria
Forma osatu lexikalizatua

izendapen lexikalizatua vs. bahuvrîhî arrunta (cf. lepaluze/lepo-luze, etab.)

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

arrain-mota, txipiroi-klasea

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "begi-handi [grafia hobesten dut]. Kasu honetan marra sartu behar da, euskaraz inoiz ez delako /h/ bat bigarren silabatik aurrera agertzen. Salbuespenak zenbakiak dira (cf.: hamahiru)" (1995-01-10)

begikaldi
iz. Begi kolpea. Ik. begi ukaldi.

Aztergaia: begikaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

begi-ukaldia, begi-kolpea.

begikera
iz. g. er. Begiratzeko era. Ik. begirada 2. Arreak zituen begiak, eta belusatua begikera, eztia baino eztiagoa.

Aztergaia: begikera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

begiko
adj. Begiarentzat atsegingarria; gogokoa; maitea, kutuna. Erretaula txiki bat osoki begikoa. Toki begikoagorik gutxi Euskal Herrian. Besterentzat zimel samar agertu arren, guretzat atsegin, begiko eta kuttun direnak. Zuzen-zuzenean nire txoko begikora joan naiz.

Aztergaia: begiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. gisa azalduz: begiko izan.

begiko (begietako) min
iz. Begietan (begian) sentitzen den mina. Begietako minarentzat ona da arrosa egosiaren urarekin garbitzea. Ona da begiko mina sendatzeko.
begiko fits
iz. Norbaitentzat, kezka sortzen dion gauza. Ik. kezkabide. Hori du begiko fitsa.

Aztergaia: begiko fits

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEGIKO FITS "Hori du begiko fitsa, eso constituye su preocupación: litm.: eso es para él la mota del ojo (BN)" A EY III 326.

LB: 0 / EPG: “Hainbat prentsa langile ere, hala dabil, hori duela begiko fitsa.” (Iñigo Aranbarri) / ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: Inoren begiko fitsaren bila ibiltzen direnetarikoa da;

Bestelakoak

fits iz. Lasto izpia, eta, hedaduraz, gauza txit txikia edo hutsala. Zergatik behatzen duk heure anaiaren begiko fitsera eta heure begiko gapirioari ez hatzaio ohartzen? Hori du begiko fitsa: horrek kezkatzen du. Fitsaren berdin, ez deusen pare daukagu denbora.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Esapidea eta azpisarrera gisa jasotzekoa, ia erabili gabea bada ere. Eta adibidea hona ekarri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa begi eta fits sarreretan.

begiko izan
1 du ad.-lok. Gogoko izan. Davidek Salomon begiko zuelako. Begikoen duen alaba.
2 zaio ad.-lok. Begikoago zaigu, halere, eta laketago Izpegiko erreka.

Aztergaia: begiko izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEGIKO IZAN. (Con aux. trans. bipersonal). Gustar, agradar, placer. "Begiko izan (V-m-ger), tener simpatía [...]. Begiko dau, le tiene simpatía" A EY III 337. Begira, esate baterako, "Erri-gudariaren Umezurtz-Etxeari": erriak ain begikoa duan Etxe orreri. "Aceptada por el pueblo con gran entusiasmo". EAEg 11-12-1936, 514. Zertako goretsi nai nuan ez zaldizain iaio bat bezala, edo errian begiko duten eiztaria bezala? baizik eta gizon buru-iantzi bezala, edo nerau gorestea nai nuken bezala? "Venator studiis popularibus diffamatus". Or Aitork 93. Euskalerriko baratz urdiñak / baditu ainbeste lora, / danen artean begiko zaitut, / besterikan ez dot gura. BEnb NereA 245. Ez zituan begiko ezelan bere, sasi-eskola egiteko edonoiz gertu egon oi ziran neska-mutikoak. Erkiag BatB 18. Begiko dituzun usoek ez ditute beren urrumak etengo. Ibiñ Virgil 32. Milla bidar aindu zetsan juramentuz, ondo gordetzia ixilleko ipoñori, iñoiz baño geixago eban ba begiko. Etxba Ibilt 484. Argazki txuri-beltx ura / nola ez izan begiko? / Lauki batean sartuta / jasoa daukat betiko. Zendoia 131. Begiko zuen Aingeruk gure literatur tradizio, oroit eta oroitezez bulartua. MEIG VI 186. (Det.). "Oso begikua dau axe neskatillia gure semiak, aquella muchacha es muy del gusto de nuestro hijo" Etxba Eib. "Begikoa zuen lagun batekin ezkondu zen (BN-arb)" Gte Erd 101. (Con aux. intrans. bipersonal). Begikoago zaiku halere eta laketago Izpegiko erreka. JE Ber 14. Beste kimu gazte ta jator bat zorko diogu ain begiko zaigun euskel antzertiaren illerokoari. Y 1933, 192. Lenengo iru mende edo eunkietako kistarrak begikoago yakoz jaun oni, gerokoak baño. Eguzk GizAuz 77. Begiko zaizkit txiribili ain / margoztuen jira-birak. EA OlBe 26. Andre Poesi apainzaleari bere jantzitegi oparoan ain begiko zaion italiar mintzaira eztia, dotore xamar ikasi zun gure Piarresek. Etxde JJ 239. Erregeari begikoen izan dakion neskea, erregiña izan bedi. Ker Esth 2, 4 (Dv erregeren gogarako, Ol erregeren begi-beteko). Leen nai ez-ta, ardurazko ez eretxita, izan zituen senargaitzakoak, gero orren ezezgarriak ez yakozan begitanduten. Are geiago, begiko ere bayakozan. Erkiag Arran 177. Begiko izan zitzaien or nunbait, zerutarrei (iainkoei) Ematia eta Hemu aldeko soro-zabalak gure odolarekin birritan gizentzea. Ibiñ Virgil 79.

adib: begiko adj. Begiarentzat atsegingarria; gogokoa; maitea, kutuna. Erretaula txiki bat osoki begikoa. Toki begikoagorik gutxi Euskal Herrian. Besterentzat zimel samar agertu arren, guretzat atsegin, begiko eta kuttun direnak. Davidek Salomon begiko zuelako. Begikoen duen alaba. Zuzen-zuzenean nire txoko begikora joan naiz.

begiko izan 15: Aizu (“ez dakit nire irudiarengatik edo denen begiko izatea lortzen ez dudalako”), Deia (“Baina begiko zaizkit Artigas edo Hogeita Hamahiru Ekialdekoak”), Consumer 2 (“Energia asko ematen dute fruitu lehorrek, eta, horrexegatik, kirolariek oso begiko izaten dituzte, baita lanean ahalegin fisiko handia egin behar izaten dutenek ere”), HABE, Berria 5, EiTB 2, Argia 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

begiko izan 29: Berria (“ez auzokoek ez etxerik gabekoekin lan egiten duten elkarteek ez zuten begiko izan proposamena”), Elizen arteko Biblia 7, Jon Muñoz, Iñaki Mendiguren, Juan Garzia, Aingeru Epaltza, Juan Martin Elexpuru, Jose Antonio Mujika, Joan Mari Irigoien, Xabier Amuriza, Joxan Agirre, Piarres Xarriton, Oskar Arana, Lutxo Egia, Joxe Austin Arrieta.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa azaltzekoa da, begiko sarreran.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

begiko dituzun usoak; Erregeari begikoen zaion neska.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa begiko sarreran.

begiko nini
iz. Begi ninia. Bere begiko ninia bezala zaindu zuen. Begiko ninia bezain maite duelako.

Aztergaia: begiko nini

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

begikotasun
iz. Norbaitek begiko duenarenganako sentitzen duen atxikimendua. Ik. sinpatia. Arrotzarenganako begikotasun bizia sortu zitzaien. Jendearengan begikotasuna edo ezinikusia ernarazten zuen. Guregana agertu duzuen begikotasunagatik eskerrak emateko.

Aztergaia: begikotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

begiluze, begi-luze
1 adj. Ikusnahia dena. Aurpegi begiluzez betetzen dira ate-leihoak. Nork eman dizu zuri hor kuxkuxean ibiltzeko baimena, begiluze alaena?
2 adj. Benetan jaten duena baino gehiago jango duela pentsatzen duena. Ume hori janarekin oso begiluzea da, baina jateko orduan, mizkina.
Azpisarrerak

Aztergaia: begiluze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

begioker, begi-oker
adj. Begiratzean begi bat edo biak okertzen dituena. Ik. betoker. Gizon begioker eta burusoila.
Azpisarrerak
begipean
1 adb. Begiaren azpian. Gain honetatik begipean ditugu Gipuzkoako herririk zoragarrienak. Aurreko eguneko nire lana begipean nuen, egunkaria mahai gainean zabalik. Begipean nuen neskaren bular erretena, gero eta sakonagoa.
2 adb. Ardurapean; kontrolpean. Osaba Martin apaizaren begipean hazia. Komunistak dira begipean eduki beharrekoak.

Aztergaia: begipean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1998-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe-an.

begipeko
1 adj. Begiaren azpikoa. Hildakoaren begi txiki hondoratuak eta pergaminoaren antzeko begipeko bi poltsak.
2 adj. Begikoa. Danimarkarren janari begipekoa eman ziguten.

Aztergaia: begipeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe-ko.

begira
1 adb. So eginez, begiratuz. (Dagokion izen sintagmak -ra edo -i atzizkia hartzen duela). Ik. beha. Zerbaiti begira egon. Zuri begira gelditu da. Bata besteari begira. Elkarri begira jarrita. Euskaltzaindia aberastasunari begira dago beti, garbitasunari baino gehiago. Zerura begira. Gora begira zegoela. Leihotik begira dago. Begira eta begira.
2 postpos. Zain. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen duela). Astirik ez delarik sendalariaren begira egoteko. Lurra eguzkiaren begira dago, ihintzez eta hozkirriz jantzirik. Azken egunaren begira egon gabe.
begira-
(Aginterako begirauk/n, begirauzu(e) formetan erabiltzen da, 'kontuz ibil, kontu eduki' adierarekin). Begirauk eriari erratetik xahu dela. Begirauzue nagikeria eta luzamenduetarik.
begira-begira
adb. begira-ren indargarria. Geldi-geldi egon zen aurreko harri bati begira-begira. Zerbait galdetzen zionean, berari begira-begira gelditzen zitzaion.
Loturak

Aztergaia: begira-begira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

begira 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

begirada
1 iz. Begiratzea. Ik. begiratu3. Liburuei begirada bat emanez gero. Gorrotozko begirada bat bota zion. Begiradak hel zezakeen guztia. Ez hitz bat, ez begirada bat. Lehen begiradan. || Kontrolatzaile baten begiradapean lan egiten zuen. Pozik ibili ziren saltoka umeak gurasoen begiradapean.
2 iz. Begiratzeko era. Begirada tristea. Ez zuen inoiz halako begiradarik ikusi.

Aztergaia: begirada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
begiragailu
iz. Ipar. Babesgarria. Zurezko begiragailu batzuez behar izan zuten inguratu beren tresora.

Aztergaia: begiragailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

babesgarria.

begiragarri
1 adj. Ikusgarria. Urre eta zilarrezko pitxerrak, harri begiragarriak.
2 adj. Agurgarria, begirunea merezi duena. Gizon begiragarria da egiazki Gandhi. Jaun guztiz maitagarri, agurgarri eta begiragarria.

Aztergaia: begiragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

"izond." marka gehitzeko eskatuz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "begiratzen duena eta beraz español batuan 'preserbatibo'!" (1995-03-03)

begiraka
adb. Begira, begiratuz. Meza entzun beharrean, batera eta bestera begiraka.

Aztergaia: begiraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

begira, begiratuz.

begirakizun
iz. zah. Begirunea.

Aztergaia: begirakizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

begirunea.

begirakor
adj. g. er. Begiratua, begiramena duena.

Aztergaia: begirakor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "begirakor izond. g.er., begirakorki adlag. Ipar. g.er. 'begiratuki'. Bai?".

 - [E116]: "Duvoisinena da (gero Azkuek bildua). Iparraldekoek ikus dezatela zer egin)".

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): "begirakor izond. g.er.".

begirakune
iz. bizk. Begiratzeko era, begirada. Begirakune samurra. Haren begirakune tristean ikusten ziren haren nahigabeak. Begirakune zantarrak.

Aztergaia: begirakune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'begirada'

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk. ik. begirada

begiralari
iz. g. er. Begiraria, zaintzailea.

Aztergaia: begiralari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: †  Ik. begirari / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-lari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

begiraria, zaintzailea.

begiraldi
iz. Begiratzea. Ik. begiratu3. Zerbaiti begiraldi bat eman, egin. Aski dute begiraldi bat. Lehenengo begiraldian zorarazten duena. Ez da lehen begiraldian dirudien bezain harrigarria. Elkarren gainean metaturik baitaude aldizkariak eta egunkariak, inor gutik begiraldiren bat opa diela.

Aztergaia: begiraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
begirale
1 iz. Zaintzailea. Begiraleak ipini zituzten, hobia gau eta egun zaintzen. Ohitura zaharren begirale zaharrak. Gazteluko begiraleak. || Begirale zeudenei.
2 iz. Udaleku eta kidekoetan, haur edo gazte talde baten ardura duen pertsona. Begirale batek errieta egin zion, udalekura dirurik ez ekartzeko esanez. Aisialdiko begiraleei zuzendutako ikastaroa.
3 iz. Lege bat edo agindu bat gordetzen duen pertsona. Nik esandakoen begirale izan zaitezte.
4 iz. Erakunde baten izenean, zerbait behar bezala dagoen edo dabilen begiratzen duen pertsona; bereziki, jarduera politiko edo militar bat nola gauzatzen edo gertatzen ari den begiratzen duen pertsona. Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako begiraleei zentroan sartzea debekatu zien Gobernuak. Amerikako Estatuen Erakundeak ohartarazi du, akordiorik lortu ezean, ez duela begiralerik bidaliko azaroko hauteskundeetara.
5 adj. Zerbait edo norbait zaintzen duena. Hiriko ate gaineko soldadu begiralea.
Azpisarrerak

Aztergaia: begirale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
begiralego
iz. g. er. Zaintzailetza.

Aztergaia: begiralego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zaintzailetza.

begiraleku
iz. Begiratokia. Bizkaiko nahiz urrunagoko mendi asko ikusteko begiraleku apartak dira Bizkargi eta Arburu mendiak. Begiraleku bat ere badu, hain justu, karlisten gotorlekua zenaren magalean: ia Donostia osoa ikus daiteke handik.

Aztergaia: begiraleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: “begiratoki iz. Toki garai eta ondo kokatutakoa, inguruak behatzeko egokia”.

LBeh (2016-10-26): begiraleku 26: Elkar 3 (adib.: “Egunkarian ez zuen idatzi baina negarra atera zitzaion gazteluko begiralekurik gorenean, hortxe zegoelako Sarari hainbestetan agindu zion hiria”), Consumer (“Camino Schmid eta La Fuenfría bailararen zati bat zeharkatzen ditu, Navarrulaqueko zelaian eta Poeten Begiralekua delakoan zehar”), Berria 19 (adib.: “Begiraleku bezala leku «aparta» dela nabarmentzeaz gain, leku sakratua dela azaldu du Mendizabalek”), Argia (“Portuondoko begiralekuak berbak osten dizkit, madarikatuak”), DiarioVasco 2 (adib.: “Aranatzeko harana bertan eta Belagoarainokoa urrunean, begiraleku bikaina da Izu”); begira leku 2: Berria (“Droga trafikoaren aurkako borrokak bozei begira leku egokian kokatu duten arren, Calderon kezkatuta dago munduan duten irudi txarrarekin”), Argia (“Hasieran ekimen birtuala izango da, webgune baten bitartez abiaraziko dute proiektua, aurrera begira leku fisikoa izatea baztertu ez arren”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: begiraleku 11: Berria (“Haatik, arbolak zeuden tokietan begiralekuak eraiki dituzte”), Elizen arteko Biblia 2 (adib.: “Pisga mendi-gailurreko begiraleku batera eraman zuen”), Juan Kruz Igerabide 2 (adib.: “Oso samurai baldarra nintzen, jakina; samurai batek ez du begiralekua uzten, hilik ez baldin bada”), Rafa Egiguren (“Orduan, guardia zibilek beren begiralekutik ikusi gabe, errepidera hurbildu beharra geneukan”), Joan Mari Irigoien (“Taberna zoo txiki bat da, eta begiraleku aparta, gizakiaren jokabideak aztertzeko”), Xabier Mendiguren Elizegi (“ez dut jakin Larregi izandakoa zehatz kokatzen, bakarrik eserleku bat jarri dutela begiraleku eder batean”), Bernardo Atxaga 2 (adib.: “Miradorea, begiralekua, hotelaren aurreko 2.000 metro karratuko zabaltokia zen”), Pako Aristi (“behialako inbasoreentzat sarbidea, egungo kuxkuxeroentzat begiraleku”); begira-leku 1, Joxe Austin Arieta (“Banekien ikusten dudan guztia utzi egingo dudala, ahantziko ez, ordea: arkupeak gauean, nire kulunka – eta begira-lekua, edota entzun-lekua, zalgurdiko zaldiak irrintzi dagi, fatxada espainiarrak beren errezel hori koloredunez, eta hauek leiho beltzetatik kanporantz iharrosika ari, eta gero berriro nonbaiteko latorrizko sabai izurtu hura, beraren zarata, hezur-muinetaraino sartzen dena, eta nire umore ona, nire plazerra”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ondo eratua eta erabilgarria, begiratoki arautuarekin batera jasotzekoa.

begiramen
1 iz. Pertsona begiratuaren edo neurritsuaren nolakotasuna edo jokabidea. Zahartzaroko begiramena ezintasunezkoa da, ez borondatezkoa.
2 iz. Begirunea. Bere anaiari begiramen txit handia ziolako. Gurasoei zor zaien begiramena. Genovevari begiramen handia agertzen zion. Merezi duen begiramenez. Begiramen itsu batek mututzen gintuelako.

Aztergaia: begiramen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
begiramendu
iz. Begirunea. Begiramendu eta errespetu handiko eskutitz bat idatzi zion.

Aztergaia: begiramendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-men/mendu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

begiramena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'begiramendu iz. g.g.er. 'begiramena'. Bai?'.

 - [E116]: 'hau sartu behar da, adibide asko daudelako OEHn. Baina gaurko euskaran ere badira zenbait adibide (Izagirre, Olarra, Atxaga, etab.). Nik ez nuke jarriko 'g.g.er.' hori'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'OK'.

begirantza
iz. g. er. Begirunea.

Aztergaia: begirantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

ik. IparKazet (Justizia): contrôle judiciaire: jujearen begirantzan.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

begirunea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'begirantza iz. g.er. 'begirunea'. Begirantza: ez da begirunea, atenciόn ezpaita beti respeto'.

 - [E116]: 'ez dakit zer den 'atencion', baina OEHren arabera badirudi 'begirantza' bai dela 'begirunea'. Dagoen moduan utziko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'OK'.

begirapen
iz. Begirunea. Ik. begiramendu. Batere begirapenik gabe, bertan aurkitu zutenetik jan zuten.

Aztergaia: begirapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-men/-mendu/-pen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

begiramena.

begirarazi, begiraraz, begirarazten
du/dio ad. Begiratzera behartu. Lurrera begirarazten zioten. Nahi izan zuelako ordena ona bere soldaduei begirarazi.

Aztergaia: begirarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

begirarazi, begiraraz, begirarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

begirarazi, begiraraz, begirarazten

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ra+arazi

begirari
iz. Batez ere zub. Begiralea. Zure handitasunaren begirari eta zerbitzari leial bat.

Aztergaia: begirari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

batez ere Zub.

Forma baten adiera(k)

begiralea.

begirasun
iz. Begirada, begiratua. Begiak, lehengo malkoak lehortuta, begirasun galdu batek iluntzen zizkion. Begirasunez maitemindu ditudanak, hitzez ezetsi ditut.

Aztergaia: begirasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

begirasun G 5 (NEtx); begirazun G 3 (Tx B, MAtx Gazt, Berron Kijote); OEH argitaratuan, gainera, ager. banako begirasun (EE 1882c), begirazun (EEs 1919) eta begiratasun (Muj RIEV 1907).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

begirasun G 1 (NEtx); begirazun 3, G-EB (J.L. Iriarte; M. Altuna).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

begirasun : HiztEn; begirazun: DFrec 1; begiratasun : AB50 1.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

begirada, begiratua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

begiratoki
1 iz. Toki garai eta ondo kokatutakoa, inguruak behatzeko egokia.
2 iz. Leihoz itxitako balkoi aterpeduna. Ik. miradore. Gasteizko udaletxeko inguruetan, Plaza Berrian, neurri eta garai askotako begiratokiak ikus daitezke.

Aztergaia: begiratoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
begiratu bat eman
dio ad.-lok. Begiraldi bat eman. Ik. so bat egin. Nahikoa da azkeneko mende hauei begiratu bat ematea. Utziko didazu begiratu bat ematen? Dendariak begiratu bat eman die bitxiei eta balioa kalkulatu du.

Aztergaia: begiratu bat eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:EHL 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta so bat egin forma aztertzean hau ere azpisarrera gisa jasotzekoa dela ikusi da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa begiratu3 sarreran.

begiratu batean
adb. Lehen begiratuan. Begiratu batean, ez zen han ezer larririk ikusten. Horixe zen neskari, begiratu batean, hartzen zitzaion tankera.

Aztergaia: begiratu batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEGIRATU BATEAN. A simple vista, a primera vista. Begiratu batean idurin badute ere aldats oek, amiltzeko zorian daudela zinzilika erori naiean, aiñ irme ta sendo arkitzen dira alkarri laztandu ta itsatsiak, non, ez diran aspertzen beintxu ere, batak bestea naitasun andiarekin leialkiro maitatzeaz. Izt C 25. Gipuzkoako mendi goitituen babesa zenbaterañokoa dan ez da bear bezala ezagutzen begiratu batean. Ib. 32. Bertako barri ez dakien edozeñek begiratu batean esan leike, bi erriak bat dirala. Ib. 113. Begiratu batean badirudi, Rut-en joanera Booz-en oñetara irrisku andikoa zala [...]; baña [...] Jainkoaren bildur andikoak ziran, okerrik egiteko. Lard 162. Ongi dirudi, begiratu batean... Baña, galdegin ere badezakegu: ea noiz, euskal-yaietan, euskaldunen ta euskeltzaleen garaia yo bear duan. Ldi IL 64. Gomazko pistola bat neukala, begiratu baten egizkua emoten ebana. Gerrika 229.

begiratu batean 42: Deia, Elhuyar 6, Consumer 5, Berria 13, EiTB 5, Jakin 5, Laneki 4, Erlea, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

begiratu batean 27: Berria 10, Iñaki Segurola, Xanti Iruretagoiena, Patxi Zubizarreta, Xabier Mendiguren Elizegi, Joxemari Iturralde, Joserra Garzia, Iñaki Mendiguren, Jokin Muñoz, Mirentxu Larrañaga, Xabier Kintana, Pedro Alberdi, Piarres Xarriton, Anjel Lertxundi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa begiratu 3 sarreran.

begiratu1, begira/begiratu, begiratzen
1 dio ad. Begiak zuzendu, so egin. (nor osagarririk gabe). Ik. behatu. Ahizpari begiratu zion. Zeri begiratzen diozu? Erlojuari begiratzen badio. Begira zure anaiari! Ezkerreko aldetik begiratzen badiozu. Hor duzu egunkaria: begira iezaiozu mesedez, ea zer dioen. Bere alabaren onari begiratu behar ziola. Begi onez begiratu bide zion. Eta bere ezkutaria ondoren ote zetorkion begiratzeke, puskatxo bat urrutiratu zen handik.
2 du ad. (nor osagarririk gabe). Leiho aldera begiratu zuenean.
3 du ad. Gogoan hartu, ikusi. Begira ezazu zer ari zaren. Ea inori kalterik egin dion begiratu behar du.
4 du ad. Babestu, zaindu. Begira iezadazu umea, kanpoan nagoen bitartean. Euskara begiratu eta zaintzeko erakundea. Begiratzen gaituen aingerua. Ongi begiratzen ditu bere diruak. Bere burua begiratzen duenak galdu egingo du, baina Niregatik galtzen duenak begiratu egingo du.
5 da/du ad. Gauza kaltegarri edo arriskutsuez mintzatuz, babestu. (Gehienetan, dagokion osagarriak -tik atzizkia hartzen du). Begira gaitzazu gaitzetik. Hala begiratu zituen Israelgo semeak etsaien erasoetatik. Jainkoak begira zaitzala ohitura gaiztoak zure baitan ostatu hartzetik. Ugazaba iraintzetik begira zaitez. Asmakeria horietatik begira gaitezen. Adiskideetatik begira nazazu: etsaietatik neu begiratuko naiz.
6 du ad. Aginduak eta kidekoak bete, gorde. Agindu erraza, debeku txikia ipini zion; eta guztiarekin ere ez zuen begiratu, hautsi egin zuen. Barauak begiratzea.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Lastozko buztana duenak, atzera begira. Orotan fida hadi, orotarik begira hadi.
begiratu2
adj. Gehiegikeriarik egiten ez duena, zuhurtasunez jokatzen duena. Emazte begiratua hartu zuen, eta bai behar ere, irabazi laburrekoa zelako senarra. Emakume maratz eta begiratua. Langilea eta begiratua. Guraso begiratuen semea zen. Apaiz lanetan oso begiratua izan arren. Edari kontuetan begiratua da oso. Gauza txikietan begiratua ez denak geldika joko du behea.
begiratu3
1 iz. Begiraldia, begirada. Lehen begiratuan.
2 iz. Begirada, begiratzeko era. Lehoi arre gosearen begiratuaz. Halako begiratu samurraz. Begiratu zorrotza.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper