50535 emaitza bilaketarentzat - [8001 - 8050] bistaratzen.

begiratuki
adb. Arretaz, kontu handiz, gehiegikeriarik gabe. Ibil gaitezen zuhurki eta begiratuki. Hitzak begiratuki aukeratzen.

Aztergaia: begiratuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

begiratzaile
iz. Begiralea. Apaizgaitegian haren begiratzaile batek esanda. Begiratzailea ohartzen ez zen moduan.

Aztergaia: begiratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Forma berria(k) gehitu d(it)u lantaldeak, zerrendakoak eraginda

begirale ere onartzekoa da; ikus, ordea, zein erabileremu eta adiera duen bakoitzak (eta ikuskatzaile bezalakoek): cf. erabilera sektorialak

begiratze
iz. Begiak zuzentzea. Ik. begirada; begiraldi. Begiratze goxo bat. Begiratze lizunak egiten dituzten mutilak.

Aztergaia: begiratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sistematika zainduz gehitzekoa
begirune
1 iz. Norbaiten edo zerbaiten aurrean, bere itzal edo balioagatik, begiratuki jokatzea eragiten duen sentimena. Ik. begiramen. Ez dio zor zaion begirunerik ukatzen. (Norbait) begirunez hartu. Begirunez jokatu. Ohore eta begirune ekarri behar zaiela. Besteren iritziekiko begirunea. Gurasoenganako begirunea.
2 iz. Begiraldia, begirada. Riktrudisi begirune gozo bat egin zion. Begirune beltza.

Aztergaia: begirune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
begirunea agertu
du ad.-lok. Gure solaskideari begirunea agertzeko. Ez du inolako begirunerik agertu bere gobernukidea den alderdiarekin.

Aztergaia: begirunea agertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. Aditz-mota markatu behar da: du ad. Horrez gain, agertu1 sarreran ‘adierazi’ adiera falta da eta gehitzea komeni da (cf OEH: (No ref. a objetos materiales). Revelar, poner de manifiesto, descubrir, declarar. “Manifestar”).

begirunea erakutsi
du ad.-lok. Ez didazu inolako begirunerik erakusten. Thailandian dagoen bitartean, hango ohiturei begirunea erakutsiko diela.

Aztergaia: begirunea erakutsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

begirunea galdu
du ad.-lok. Erregeari begirunea galtzeagatik kartzelatu zuten. Frantziako banderari begirunea galtzen dionak edo hura iraintzen duenak 1.500 euro arterainoko isuna jasoko du.
Ohiko lexiak

Aztergaia: begirunea galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

begirunea izan
du ad.-lok. Inoren begirunerik ez zuen. Eskubide zibil eta politiko guztiei begirunea izatea ezinbestekoa dela ohartarazi dute.
Ohiko lexiak

Aztergaia: begirunea izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

begitan eduki
du ad.-lok. Higuindu, gorrotatu. Gaiztoek begitan naukate. Artzainek ere begitan daukate pinu hori.

Aztergaia: begitan eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan a) 'gorroto izan' adierako begitan eduki : Mb OtGai 10,80; Or, Ataño TxanKan; begietan izan : Prop, Zby, Elsb Fram, HU (eta "begietanago izan"), JE Bur, Zerb IxtS, Leon Io 7,7 (eta corpusean gainera "begietan izan" 1 SP Phil); begitan izan : Or MB, Ardoy SFran; b) 'bistan izan' adierako begietan eduki (iduki): Mb JBDev, Izt Po, Lard, Dv LEd (eta corpusean gainera "begietan iduki" 1: Cb Eg III); begietan izan : E, Gç, Lg II, Hb Esk, Zerb IxtS, JEtchep; c) cf. begitan izan : ""Begitan diat (Sc), me agrada"" A.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

begitan eduki G 1 (Ataño Txori: "Ura ere, seme maitea, aitak illa izango zala-ta, aitari erantsi nai ez ioken, bada, aren eriotza ere, bein betiko bukatu zedin begitan eukan gizon ori?"); begitan izan G 1 (Onaind Virgil: "etoia begitan zutenak, edo-ta bildur latza ziotenak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

begitan eduki : AB50 1, HiztEn-LurE (AS); begitan izan : HiztEn-LurE (AS) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

begitan eduki : EuskHizt (AS), DRA (begitan euki); begitan izan : EskolaHE; begi(e)tan eduki : ElhHizt; begi(e)tan izan : ElhHizt, DRA // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eduki: -etan/-tan (Ipar/Hego banaketakoa da bitasuna, eta lantaldeak ez du forma bakarra hautatzeko ahalmenik, non eta ez duen eredutzat erabiltzen begitan hartu arautua).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

begi sarrerari dagokion azpisarrera.

begitan hartu
du ad.-lok. Gorrotatu. Norbaitek begitan hartzen bazintuen, ez zizun barkatuko. Hartu zuten begitan eta ez ziren gelditu gurutze batean josirik hila ikusi arte.

Aztergaia: begitan hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. begitan hartu.

begitan izan
du ad.-lok. Begitan eduki. Zuzena maite duzu, eta okerra begitan duzu.

Aztergaia: begitan izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

OEHko datuak [laburduren azalpena]

BEGIETAN IZAN (aux. trans.) a) Tener a la vista. Cf. Lar, Añ: "(Siempre te tengo) presente, beti gogoan zauzkat, aurrean zaitut, nere begi bietan zaude, zagoz". Benedika fortuna! ala enkontru hona! / orai begietan dizit desiratzen nuiena. E 177. Fiñean begietan zaitut, / amaren seme maitea; / utzi duzu ene gorphutza, / preso ziñauden etxea. Gç 73. Nekhez nahi zuten sinhetsi ezin ukha zezaketen eta begietan zuten gauza. Lg II 142. Beira ematen ginen, ederren aldetik; / begietan gintuen Laphurdi guzia, / linho landa iduri, itsaso garbia. Hb Esk 233. Egyptoan ikusiak baitzituen jainko faltsoak, Aaroni galdeka eman zen othoi eta lehenbailehen egin zetzon halakoak, hek bederen bethi begietan ukhaiteko. Zerb IxtS 39. Begietan dituztan lur horiek ez nuzke ikusi nahi. Elur egin balu gehiago, mendiak xuri-xuriak balire, beste gogoeta batzu egin nezazke menturaz. JEtchep 75.

LB: “Nahiz eta ez dudan bere kasua arrazoi horregatik hautatu, bere istorioaren argitasuna eta zehaztasunagatik baizik, begietan izan behar dugu gizarte-errotzerik gabeko egoera batean egoteak dakarren guztia” (UEU); EPG: “Zerritegi batean ez zen hainbertze zikinkeria izanen! ez naiz zuregatik ari, begietan baita gizon aratza zarela, baina zure lankide batzuek eman zezaketen, bederen, kasu handiagoa beren lana egiterakoan!” (Aingeru Epaltza); ETC: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: begietan izan/begietan hartu/begietan eduki coger manía, tomar ojeriza, tomarla con, tener a uno entre ceja y ceja; aborrecer, abominar, tener aversión, no poder ver begitan hartuta nauka eta ez dit ezer barkatzen: me ha cogido manía y no me perdona nada; Adorez: badirudi neure begietan daukadala oraintxe: parece que lo tengo a la vista; Labayru: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

begi 3 (Esapideetan). Begi itxi-ireki baten bitartea (Ik. begi(en) itxi-ireki batean). Baduela zeruetan Aita bat, sekula ahanzten eta begietatik galtzen ez duena. Begi hutsez ikusten diren izarrak. Begiek ikus-ahala guztian. Begien aurrean. Badirudi neure begietan daukadala oraintxe. Haren begietan ez nintzela ezer. Behartsurik behartsuenak, ene begietan, nire herrikoak dira eta nire herria bera. Zoazte nire begien aurretik. Ikusten ez duen begiak ez du minik. Ez duzu izan begi txarra. Begiz hautatzen du ederrena, gizenena. Guri begiz ikusiak eta belarriz entzunak ere ahaztu egin zaizkigu, itxura denez. Txakurra guztiz gogokoa zuen, baina katua ezin begiz ikusi zuen. [begi] begietan eduki Agerian eduki; gogoan izan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, begietan eduki formarekin egin den bezala. Ezabatu begi 3 adiera. Bi adiera bereiztea komeni da (cf OEH).

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. begitan izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da begi eta izan sarreretan.

begitandu, begitan/begitandu, begitantzen
zaio ad. Batez ere bizk. Iruditu. Zer begitantzen zaizu? Euliz beteta dagoen abere bat begitantzen zait bekatuan dagoen arima. Beste bat zinela begitandu zait.

Aztergaia: begitandu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

begitandu, begitandu, begitantzen. Batez ere Bizk. zaio ad. 'iruditu': zer begitantzen zaizu?

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

begitandu, begitan(du?), begitantzen

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk. Ik. iruditu. "Zer begitantzen zaizu?"

begitarte
1 iz. Aurpegia eta, bereziki, aurpegiaren itxura. Begitarte arraia, alaia, iluna. Ezaguterrazak dira begitartetik, mintzotik, ibileratik. Behatzea beti ezti, begitartea desegina, begiak sartuak. Jendartera bere begitartea ausarki aterako du. Ordu arte Toledoko artzapezpikua ez nuen begitartez ere ezagutzen.
2 iz. Itxura. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Mundu honen begitartea bestelakotzeko. Inor gutxi saiatu denez gero giro berezien begitarte aldakorra itzultzen eta irakurleari erakusten.
3 iz. Harrera, abegia, besterik adierazten ez bada, ona. Geroztik badu etxean begitarte, lanetik arditik gabe etorrita ere. Horien txarkeriei eta bidegabeei txarkeriaz eta bidegabez ez, baizik begitarte onez erantzutea.

Aztergaia: begitarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: begitarte egin.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

begitartez begitarte adib. gisa gehitzeko eskatuz.

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

begitarte egin

begitarte egin
dio ad.-lok. Harrera edo abegi ona egin. Egiozu begitarte. Baldin zuen anaiei bakarrik begitarte egiten badiezue, zer gehiago egiten duzue? Ontasunari begitarte egiten dio eta gaiztotasunari beltzuri.

Aztergaia: begitarte egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

begitarte ona egin
dio ad.-lok. Harrera edo abegi ona egin. Ikusirik erregea gure aldera ekarria zela, begitarte ona egiten digute. Etxekoandre horrek egin zigun begitarte bat, daitekeen hoberena.
begitartetsu
adj. Ipar. zah. Abegitsua.

Aztergaia: begitartetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

abegitsua.

begitartez begitarte
adb. g. er. Aurrez aurre.
Loturak

Aztergaia: begitartez begitarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa agertzekoa, begitarte sarreran.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aurrez aurre.

begitasun
iz. g. er. Begitazioa.

Aztergaia: begitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

irudipena.

begitazio
iz. Irudipena. Ikusita ere uste izango nuke begitazioren bat dela. Benetan edo begitazioz.

Aztergaia: begitazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'irudipena'

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

irudipen ("Irudipen huts, begitazio soil, lilura-izpi, gurari-ernamuin: zer ote?")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ez dakusat zergatik B2 ezarri zaion, A gisa agertu beharrean. Bizkaialdekoa delako ote? Irudipena sinonimo bat da, baratze/ortu edo, jausi/erori diren bezalaxe. Edozein kasutan, kontutan hartu behar da #mdash#eta aldaketarekin konforme nago#mdash# batasunaren korrontean sartu denetik herri-mailako begitaziño jatorra begitazio gisa itxuratu edo homologatu dugula. Antzeko kasuetan berdin jokatuko dugula espero dut" (1995-01-25)

 - [E301]: [nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

begite
1 iz. g. er. Begizta.
2 iz. Botoi zuloa. Nire aldamenean gizon mozkor bat zegoen, beltzez jantzita, txapela saiheska eta lore gorri bat begitean zuela.

Aztergaia: begite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 g.er. begizta. 2 botoi-zuloa.

begitsu
adj. Zuraz mintzatuz, begi asko dituena. Makila begitsuak ere izaten zituzten, irakaslea begira ez zegoenean elkar jotzeko erabiltzen zituztenak.

Esaera zaharrak

Kaparrak itzala begitsu, bera iduritsu.

Aztergaia: begitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "ziloz betea [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

begitxindor
iz. Bekatxoa. Ik. beltxor. Nik kenduko dizut begitxindor hori.

Aztergaia: begitxindor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

betxindor (begi-txindor), bekatxo, betor begiratu dira.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan begi-txindor (s.u. betxindor): A EY I 77 ("Begi-txindorrak zikotzai urteten dautse. Guzurtiai bere bai"); testu-lekukotasunik gabeko bexindor "(Hb), prunelles de l'oeil" eta bekatxo (corpusean behin agertu da, ABar Goi: "Erakutsi ziran Jaungoiko trakets bat, aitaren egiten etzuten aurrak kosketan botatzen zitunak; gezurrak esateagatik bekatxoak atera azitzen zituna"); betor (EOnAlm 1906 ap. DRA: "Bettorra, ukhondoaz baizik ez thorra"); beltxor eta pettor (A EY I 77: "Beltxorra duenak emazte alargun baten eraztuna pasatu behar du begian bederatzi aldiz", "Gezurrak erranta pettorra ateratzen da"; Arin AEF 1980: "Betazaleen sortzen dien beltxorrak gezurra esan dalako etaatze emen die").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

begi-txindor Euskalterm 1 ( bekatxo sinonimoarekin batera, "orzuelo" itzuliak); begitxindor : LurE; bekatxo : HiztEn ("Betazal-ertzean sortzen den garagar-alearen tamainako hantura"); LurE ("Betazalaren ertzean sortzen den pikorta"); Euskalterm 1; betor : HiztEn-LurE ("bekatxoa"); betxindor : HiztEn-LurE ("bekatxoa"). Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec; AB38; AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietako formak: bekatxo , betor , betxindor : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, PMuj DVC (+ bekatxu, bettor); bekatxo : Lur EG/CE eta EF/FB; begitxindor : HiruMila (begi-txindor), XarHizt, Casve EF; bekaxu , bet(h)or , betxor , belsor , bexindor : Lh DBF, DRA (+ beltor). // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko orzuelo / orgelet formaren ordainak beste hiztegietan: bekatxo : ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FB; betarro : Lur EF/FB, Casve FE (+ bettarro); betxindor : ElhHizt, HiruMila; begi-txindor , XarHizt; betxor : XarHizt (beltxor), HaizeG FB (+ betor), T-L LFB; txindor : HiruMila, XarHizt; txotor : HiruMila; pintzador , pintzidor : HaizeG FB // Eta gainera: PMuj DCV: bekatxo, betor, beltxor, betxindor, begi-txindor, betatxo, memor, mitxingor, txeldor, txindor, txintxur, txotor, txuntxur, zeldor; // Azkue Aurkibidea: begitxindor, bekaitz, bekatxo (-u), beltxor, betarro, betatxo, bet(t)or, betxindor, betxor, galkizkin, izor, memor, mimor, min-txingor, mitxindor, mitxingor, pettaro, petxor, pinttor, pintzindor, pittor, txeldor, txindor, txintxur, txotor, txuntxur, zeldor.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "begitxindorra = orzuelo" / BizBerba: "Begitxindor (txindor, txotor): orzuelo"

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. bekatxo, beltxor.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

begiurdin, begi-urdin
adj. Begi urdinak dituena. Ilehori begiurdin batekin ikusi hindudan atzo. Arrantzale begi-urdina.
Azpisarrerak

Aztergaia: begiurdin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:EHL 2017-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta sarrera gisa jasotzekoa begi-urdin azpisarrerarekin batera: “begiurdin edo begi-urdin”.

begiz
adb. Ikusmenaren bidez, begiak erabiliz. Begiz hautatzen du ederrena, gizenena. Guri begiz ikusiak eta belarriz entzunak ere ahaztu egin zaizkigu, itxura denez.
Loturak

Aztergaia: begiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEGIZ. a) "Ocularmente" Lar. Cf. BEGIZ IKUSI, BEGIZ JAN. Ogia dirudi / begiz beiraturik, / fedeak erraten du / ez dela ogirik. CatB 90. Ehun burutarik begiz hautatzen du / ederrena, gizenena. Gy 235s. Haztazkitzu eta jasta begiz oraiko janari-edariak. HU Zez 66. Aditu bezala ditugu hartzen emaztearen erranak, begiz ez baititzazkegu egizta. JE Ber 31. Erdi ta baztar, lênik neur dite / begiz goitik beenera. Or Eus 304. Aurpegi baten edertasuna begiz ageri zaigu. Or QA 133. Gorputz eder horren gune bakoitza hukitu behar zuen begiz eta eskuz. Mde HaurB 20. Judeako eliz elkarteek, ordea, ez ninduten begiz ezagutzen. Entzun, bai, entzuna zuten esaten zen hau. IBe Gal 1, 22 (TB begithartez, IBk begiz, Bibl ikustez). b) (Tras alativo o dativo). Orientado hacia, de cara a. Burra egiteko lekhuak izan nahi du ipharreko eta mendebaleko artera begiz yarria. "[Il] doit être exposé au nord-ouest". Dv Dial 82 (Ip ipharraren eta ekhitzalgiaren artialat buruz). Udalditar aundizkiak itxasoari begiz eraiki dituen jauregi aberatsetatik zear jetsi dira gaur gazte biak ondartzara. TAg Uzt 36. c) (Estar, etc.) vigilante, atento. Lenbailen Muñube arrapatzeko, begiz ibiltzeko... ta kitto! Loidi 143s.

adib: egiaztatu, egiazta, egiaztatzen du ad. Zerbait egia edo egiazkoa dela, edo uste zen bezalakoa dela ikusi edo frogatu. Haren kezka eta beldurrak egiaztaturik gertatu ziren. Jendearen esamesak beren begiz egiaztatu ahal izan zituzten. Salaketak egiaztatzeko. Jakintzak egiaztaturiko teoriak. Ezin egiazta ez gezurta daitekeen esaldi batek ez du ezer adierazten. || irentsi 2 du ad. Irud. Gezurrak irentsi: gezurrak sinetsi. Ipuin hori irents dezakeenak apoak eta suge biziak ere irentsiko lituzke. Isiltasunean irentsi ditu laidoak. Ezin irents ditzaket haren solas gaiztoak. Begiz irentsi.

begiz 612 (gehienak begiz jo dira): Aizu 4, Deia 3, Elhuyar 15, Elkar 2, Consumer 28, HABE 2, Berria 398, EiTB 46, Euskaltzaindia, Jakin 5, Karmel 4, Argia 64, Laneki 17, Erlea 8, DiarioVasco 15.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

begiz 509: Berria 61, Herria 11, Elizen arteko Biblia 41, Iñaki Segurola, Joan Mari Irigoien, Aingeru Epaltza, Joxemari Urteaga, Karlos Zabala, Patxi Zubizarreta, Anton Garikano, Mirentxu Larrañaga, Felipe Juaristi, Jose Morales…

LB: “Ikuslea modu sotilean eramaten du prozesu hori bestelako begiz ikustera” (Argia), “Etorriko da zure begiz heriotza” (Argia), “Kanpoko begiz, itxuraz gizonak dira komunitatearen pisua daramatenak, baina barruko begiz ikus liteke emakumeak direla familietan erabakitzen dutenak gero gizonak esparru formaletan antzezten dutena” (Berria), “Oharra linguistika alorrean noizbait aztertzeko utzi nuen, Aturri hegian Landetarik zetozenak begiz segitzeko” (Berria); EPG: “normala da hemengo begiz salatzea euskal preso politikoek pairatzen duten egoera hor” (Berria), “Musika lehenik, berez entzuteko, baina bost dantzarik ilustraturik begiz ere gozatzeko” (Herria), “Judeako eliz elkarteek ez ninduten oraindik begiz ezagutzen.” (Elizen arteko Biblia), “Biharamun goizean esnatzean, uste izan zuen ezohiko ikuskari hura izango zuen arrakasta handiaren adierazle zela, ez baitzuen oraindik eskarmenturik jainkozko misterioak aztertzeko eta ez zekien begiz ikusten diren gauzetan ikusten ez direnen egia sumatzen” (Asisko Frantzizko); ETC: “Mankomunitateak eskatu zuen informazio gehiago, eta hurrengo egunean Inguramen Kontseilariak igorri zuen txostena azalduz hondakinek ez zutela inolako arriskurik, eta soilik begiz aztertu behar zirela hondakinen tratamendurako zentroan” (Egunkaria), “Galdera moduko zerbait egin nionean, begiz, zera esan zuen: bo, bo, bo, hasieran tatuaje normalak erabiltzen nituen; tigre baten burua zakil puntan, eta horrelakoak.” (Jon Alonso).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

begi 3 (Esapideetan). Begi itxi-ireki baten bitartea (Ik. begi(en) itxi-ireki batean). Baduela zeruetan Aita bat, sekula ahanzten eta begietatik galtzen ez duena. Begi hutsez ikusten diren izarrak. Begiek ikus-ahala guztian. Begien aurrean. Badirudi neure begietan daukadala oraintxe. Haren begietan ez nintzela ezer. Behartsurik behartsuenak, ene begietan, nire herrikoak dira eta nire herria bera. Zoazte nire begien aurretik. Ikusten ez duen begiak ez du minik. Ez duzu izan begi txarra. Begiz hautatzen du ederrena, gizenena. Guri begiz ikusiak eta belarriz entzunak ere ahaztu egin zaizkigu, itxura denez. Txakurra guztiz gogokoa zuen, baina katua ezin begiz ikusi zuen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, eskuz formarekin egin den bezala. Ezabatu begi 3 adiera.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa da begi sarreran ere.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da begi sarreran.

begiz begi
adb. Aurrez aurre. Eguzkia eta ilargia begiz begi jarririk. Ez al haiz begiratzera ausartzen?, begira iezadak, begiz begi!
Loturak

Aztergaia: begiz begi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

begi sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

aurrez aurre.

begiz ezin ikusi
du ad.-lok. Norbaiti edo zerbaiti gorroto handia izan. Ik. ezin ikusi. Ezin du begiz ikusi. Txakurra guztiz gogokoa zuen, baina katua ezin begiz ikusi zuen.

Aztergaia: begiz ezin ikusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEGIZ EZIN IKUSI. "(No poder verle) pintado, aborrecerle, ezin begiz ikusi" Lar y Añ. "Begiz ere ezin ikusi, no poder ver a alguien ni pintado (V-gip)" A EY III 323, que cita a FSeg. v. BEGIEN AURREAN EZIN IKUSI. Agindu eban ekarri egijuela batzar edo kofradijako buru ta zuzentzalla Sazerdotia, zein leen begiz ezin ikusi eban. Ur MarIl 55. Askok badegu besteren ona / begiz ekusi eziña. Xe 283. Ez zezaketen misionesta begiez ikhus. Prop 1880b, 336 (Dv: 'Ils ne pouvaient supporter la vue du missionnaire'). Santua begiz ezin ikusi zuan bat, gaiztoz, eskale jantzian, ura desonratziagatik [...]. Bv AsL 136. Txakurra guziz artua edo gogokoa zuen, baño katua eziñ begiz ikusi zuen. Urruz Urz 25. Bi katu oiek zeukaten alkar / ezin ikusia begiz, / [...] / biak alkarri desapiua / egiñak dira bost aldiz. Noe 76. Perro samarra zala / aitortzen det egiz, / ezin ikusi zuten / jende askok begiz. Tx B II 127.

adib: ikusi1, ikus, ikusten 3 du ad. (Esapideetan). Ezin du ikusi: gorroto handia dio. Gure artean gauza bat dago izugarri itsusia, begietako bista ona eta inor ezin ikusia. Ezin dute elkar ikusi. Ezin du begiz ikusi. Ez zuten hobetze hori begi onez ikusi. Ea noiz ikusten dugun elkar. Agur, ikusi arte. Dakusagun orain nor datorren.

Ez dugu aurkitu begiz ezin ikusi formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu begiz ezin ikusi formarik.

LB: 0; EPG: 0; ETC: “Mosca kondearen bizkar, berriz, trufa eta txantxa amaigabeak egiten zituzten gizon atzipetua zelakoan, begiz ezin baitzuten hura ikusi” (Elkar), “Erabilera ainitz baditu, begiz ezin ikusia den zientzia horrek, hala nola minbiziaren kontrako tratamenduak hobetzean eta ordenagailuentzat disko gogorrak egiteko” (Herria)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

begi 3 (Esapideetan). Begi itxi-ireki baten bitartea (Ik. begi(en) itxi-ireki batean). Baduela zeruetan Aita bat, sekula ahanzten eta begietatik galtzen ez duena. Begi hutsez ikusten diren izarrak. Begiek ikus-ahala guztian. Begien aurrean. Badirudi neure begietan daukadala oraintxe. Haren begietan ez nintzela ezer. Behartsurik behartsuenak, ene begietan, nire herrikoak dira eta nire herria bera. Zoazte nire begien aurretik. Ikusten ez duen begiak ez du minik. Ez duzu izan begi txarra. Begiz hautatzen du ederrena, gizenena. Guri begiz ikusiak eta belarriz entzunak ere ahaztu egin zaizkigu, itxura denez. Txakurra guztiz gogokoa zuen, baina katua ezin begiz ikusi zuen. ikusi1 4 du ad. (Esapideetan). Ezin du ikusi: gorroto handia dio. Gure artean gauza bat dago izugarri itsusia, begietako bista ona eta inor ezin ikusia. Ezin dute elkar ikusi. Ezin du begiz ikusi. Ea noiz ikusten dugun elkar. Dakusagun orain nor datorren.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Ezabatu begi 3 adiera.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa da begi sarreran ere.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da begi, ikusi eta ezin sarreretan.

begiz ikusi
1 du ad.-lok. Zerbait hurbiletik, aurrez aurre ikusi. Gezurrik ez dut batere esaten: begiz ikusi dudana. Ziskua apustuan arriskatu baino lehen, begiz ikusi nahi zuen arraunlarien lana. Guri begiz ikusiak eta belarriz entzunak ere ahaztu egin zaizkigu, itxura duenez. || (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean). Bere begiz ikusi ez duenak ezin sinetsi dezakeela zenbaterainokoa den. Urtebete oraindik ez da gertaera ikaragarri hau neure begiz ikusi nuela.
2 du ad.-lok. Argi eta garbi ikusi. Horiek baino gauza jakinagorik lurraren gainean ez da; begiz ikusten direnak dira. Haren esana da, eta begiz ikusten dena: mundua dagoela galdurik.

Aztergaia: begiz ikusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

adib: aldatze iz. aldatu aditzari dagokion ekintza. Ogia aldatzen da Jesu Kristoren gorputz izatera, aldatze hau begiz ikusten ez bada ere. Jasan zuen giro aldatze handia. ||(s.u. ezik) ezik ere (Aditzaren era burutuaren eskuinean). Nik ere maiz dut gogoan mendi eder hura, begiz ikusi ezik ere: ikusi gabe ere. || ikuste iz. ikusi aditzari dagokion ekintza. Zeruan, den bezala ikusiko dugu; eta ikuste horrek dohatsu bilakatuko gaitu. Ordutik, gurutze baten ikuste hutsak negar ugari eragiten zion. Mistikoen ikuste hori ez da begiz ikustea. Elkar ikuste haren ondorioa zein izan zen jakiteko.

begiz ikusi 64: Aizu, Elhuyar 4, Consumer 11, Berria 16, EiTB 4, Jakin 2, Argia 21, Laneki, Erlea 3, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

begiz ikusi 108: Berria 7, Herria 2, Elizen arteko Biblia 22, Asisko Frantzizko 18, Patxi Ezkiaga 8, Iñaki Segurola 4, Aingeru Epaltza 4, Joxean Agirre 3, Fernando Rey 3, Elena Touyarou 2, Jose Antonio Mujika 4, Juan Garzia 2, Anton Garikano 2, Daniel Landart 2, Imanol Unzurrunzaga 2, Piarres Xarriton, Urtzi Urrutikoetxea, Xabier Olarra, Xabier Mendiguren Elizegi, Alberto Ladron Arana, Xabier Amuriza, Bat-bateko bertsolaritza, Joan Mari Irigoien, Xabier Etxabe…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

ikusi sarreran azaltzekoa (beti ezin duela erabiltzen da, nonbait).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, begiz ezin ikusi formarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa begi sarreran.

begiz jo
du ad.-lok. Aukeratu, hautatu, begia ezarri. Aspaldian nuen nik begiz jota Azkarragako neskatxa zaharrena. Aurretiaz begiz jotako gerizpe batean. Hitz ugariegi izango ditut irispidean eta bat jo beharko dut begiz, gainerakoak baztertuaz.

Aztergaia: begiz jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

begizko
iz. Pertsona batzuek begiraldiaren bidez eta aztikeriaz, batez ere umeengan, eragiten omen duten kaltea. Begizkoaz joa gertatu. Begizkoan sinetsi. Begizkotik norbait gordetzeko bideak.
Azpisarrerak

Aztergaia: begizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. / AS: begizkoa egin.

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

begizkoa egin

begizkoa egin
ad.-lok. Umeari azkonarraren erpea ipintzea, begizkoa egin ez diezaioten.

Aztergaia: begizkoa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

begizkodun
adj./iz. Begizkoaz joa dena. Begizkoa egiten zuenari eskuak eta aurpegia garbiarazi eta ur huraxe begizkodunari edaten eman ohi zioten.

Aztergaia: begizkodun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Forma baten adiera(k)

begizkoaz joa.

begizta
1 iz. Biribil gisako batekin edo birekin egiten den korapiloa, muturretako bati tiratzean desegiten dena; korapilo horren biribil gisako bakoitza. Ik. txibista. Begizta urdin batez loturiko gutun sorta bat.
2 iz. inform. Programa informatikoetan, baldintza jakin bat betetzen ez den arte, behin eta berriz errepikatzen den agindu segida. Erabiltzaileak q idazten ez duen bitartean, programa begiztan bueltaka arituko da.

Aztergaia: begizta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-11-25 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

ik. bigizta

begiztaldi
iz. g. er. Begiraldia, begiratua.

Aztergaia: begiztaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

begiztaldi 1, Zait Plat ("Benetako gizon ederberarengan edonolako ezaguerak gizon antzetsuaren begiztaldi nagusia zeinbesteko litekean adierazten omen du") // Ik. OEH argitaratuan gainera G. Ansola Egan 1956 ("Berdin esan genezake, beste mutil gaztea leiotik zugaitz bakarrari begira ta begira baldin badago; ta batean, begiztaldi zorrotzez edo, zugaitzaren ederra adimenez atsi eta erdimiñez itz soil eta bakar bateko liburua azaltzen badigu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

begiztaldi 3: Or Antze ("Obidius'ek ederki adierazten du: [...] Bizirik ez duten zeru-lurrak, eta Jainkoa maitatuz Aren begiztaldian dagon santua, oro dabiltza Jainkoaren ospe billa, oro beren azken-muga billa"), Zait Plat (221: "Begiztaldi zorrotzez, asmoz eta iakitez atzeman zuen uste ori"), Onaind ("Aien oiñak egite guztiei duintasuna gutxitu oi dien lasterketa utzi zutenean, nire gogoa, bere len-begiztaldian murgildua egoana, jakin-gura bizitan barriro bizkorturik, begiak itzuli nituen itxasotik zerurantza geiago nabarmentzen dan muiñora").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

begiztaldi : DRA (mirada); begiztaldia egin : PMuj DVC (pasar revista, pasar o tomar muestra) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

begiraldia, begiratua.

begiztatu, begizta/begiztatu, begiztatzen
du ad. Ikusi, bereziki urrundik. Kostaldea begiztatu zutenean. Rodano ibaia laster begiztatu zuten.

Aztergaia: begiztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

begiztatu, begizta, begiztatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

begiztatu, begizta, begiztaten

bego
interj. Utz dezagun horrela. Bego!, doala bere bidean. Bego, bego!, ez da deus! || Gaizki egin dut menturaz; baina bego horretan, joanak joan.
Loturak
begonia
iz. Lorategi landarea, hosto ederrak eta arrosa koloreko lore txikiak dituena (Begonia sp. ). Begoniak ureztatu.

Aztergaia: begonia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Begonia sp.

Erdaretako formak

OfQuLF: plante || Michel Bégon || intendant de Saint-Domingue en l'honneur duquel on a nommé cette plante.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

beha
1 adb. Ipar. Begira, so. (Dagokion izen sintagmak -ra edo -i atzizkia hartzen duela). Zerbaiti beha egon. Bi begiez guri beha eta beha. Beti lurrera beha daude.
2 postpos. Ipar. Begira, zain. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen duela). Geldirik, eskupekoaren beha. Zeren beha zaude?, zergatik ez nauzu jotzen?
3 postpos. Ipar. Begira, zain. (Zehar-galdera batekin). Harrabots handi bat entzunik, zer ote zen beha zegoen. Egun oroz mendixka baten gainera joaten zen, nor nondik agertuko zen beha eta beha.

Esaera zaharrak

Beha ez dagoena aitzinera, lerra daiteke gibelera.

Aztergaia: beha

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. adb.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bi errannahi - so egin, begiratu, entzun; eta ere zai egon" (1995-03-03)

behagarri
adj. Beha daitekeena. Bizidunen errealitatean zuzenean behagarri izango zirela espero ez ziren kategoriak sartzea erabaki zuten.

Aztergaia: behagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

behagarri 3: J.K. Arbilla ("Eredu honek aukera ematen du aditz kategoriako unitateak aztertzeko diskurtsoak sortzen duen komunikazio ekintzaren zenbait arlo desberdinen aztarna behagarriak bezala"), J. Iturbe ("Disoluzio horren pH-a arrazonatuz kalkulatzea eskatzen da, eta gero gertatzen den pH-aren aldaketa zein izango den kalkulatzea, disoluzio horren 1 litrori, 0,050 mol HCI gehitzerakoan, bolumenaren aldaketa behagarririk gertatzen ez delarik"), Nortasunaren psikologia ("Nortasunaren aldagaien ezagugarri nabarmenenetako bat, arartekoak izatearena da, hau da zuzenki behagarriak ez izatearena").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

behagarri : HiztEn (izond. beha daitekeena; behatzea merezi duena); Euskalterm 2 (observable; hauetan aldagai b. 'variable observable') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

behagarri : ElhHizt eta HiruMila (izond. observable) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

beha daitekeena.

behaka
adb. Ipar. Beha, behatuz. Ik. begira. Alde orotara behaka zihoan. Harrituak zeuden elkarri behaka.

Aztergaia: behaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

beha.

behaketa
iz. Izadiko gertakari bati ikertze bide gisa behatzea. Astronomia behaketak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: behaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago
Lantaldearen irizpideak
behaketa egin
du ad.-lok. Behaketa egiteko, honako jarraibide hauek bete behar dira: (...). Ikertzaileek urtebeteko behaketa egin dute. Ikerkuntzarako balio duten behaketak egitea da helburua.
Ohiko lexiak

Aztergaia: behaketa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

behako
iz. Begiraldia, begirada. Behako garratza. Liburu handi bati behakoa landatuta. Azken behako luzea igortzen diodalarik. Azken behako bat behar diogula eman itsas aintzirari. Ez dezaket jasan zure behakoa.

Aztergaia: behako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'behako | EArau: iz. ez du honek 'Ipar' marka behar?'.

 - [E116]: 'nire ustez, bai'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'behako ez dezaket jasan zure behakoa; behako bat eman azken behakoa emanen diot'.

behar adina
Behar den (diren, zen...) adina. Guztion premiak ez ditudalako, agian, behar adina kontuan eduki.

Aztergaia: behar adina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

behar adina(ko) forma bilduan eskain daiteke AS s.u. behar izan.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

adina(ko).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar izan sarrerari dagokion azpisarrera.

behar adinako
adj. Behar den (diren, zen...) adinakoa. Nork ematen dio behar adinako garrantzia?

Aztergaia: behar adina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

behar adina(ko) forma bilduan eskain daiteke AS s.u. behar izan.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

adina(ko).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar izan sarrerari dagokion azpisarrera.

behar baino ...-ago
Behar den (diren, zen...) baino ...-ago. Ez dezaten behar baino gehiago ordaindu. Behar baino maizago. Behar baino garrantzi txikiagoa eman diola.
behar beste
bizk. Behar adina. Euskarazko prentsak euskarazko kultura ez duela behar beste kritikatzen.

Aztergaia: behar beste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

behar beste(ko) forma bilduan eman daiteke AS.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

beste(ko).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar izan sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

behar besteko
adj. bizk. Behar adinakoa.

Aztergaia: behar beste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

behar beste(ko) forma bilduan eman daiteke AS.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

beste(ko).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar izan sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

behar bezain
Behar den (diren, zen...) bezain. Guk ere ez genituen behar bezain ondo ulertu agian. Behar bezain sakonki aztertu ez den puntua. Jartzen zaizkien mugak ez direla behar bezain zorrotzak.

Aztergaia: behar bezain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-03-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh571 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

behar bezain 570.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

behar bezain 193.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

adib: bezain 1 Erkaketan, nolakotasun berdintasuna adierazteko erabiltzen den hitza. (Dagokion adjektibo edo adizlagunaren ezkerrean ezartzen da). Ik. adina. Antonia Edurne bezain polita da. Handia bezain ederra da. Zu bezain apaina. Aizkoran bezain trebe goldea erabiltzen. Ez zela Jainkoaren begietan bat ere hura bezain atsegingarririk. Zuk bezain ederki egin du. Zuek bezain berandu heldu dira. Diren bezain bihotz-hunkigarri izanagatik. Ohi bezain ongi apaindua. Ez dugula behar bezain sakonki aztertua. Ahal bezain egoki. Ezin esan bezain handia. Ez hark nahi bezain ongi. Sekula ez naiz izan oraintxe bezain egarri. Goraipatua bezain erabilia dela. // behar izan 3 (Aditz laguntzailerik gabe). Ik. behar adina; behar bezala. Behar baino maizago. Behar bezain sakonki aztertu ez den puntua. || (Izen batekin). Ipar. Oi, izarra, behar lekura gidatu Euskal Herria!: behar den lekura. Jakin behar gauzak: jakin behar diren gauzak.

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikak azaltzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jaso liteke, ahal bezain arautua bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa behar izan eta bezain sarreretan.

behar bezainbat
Behar adina. Sekula ez diot behar bezainbat eskertuko.

Aztergaia: behar bezainbat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bezainbat(eko).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar izan sarrerari dagokion azpisarrera.

behar bezainbateko
adj. Behar adinakoa. Ez zuelako behar bezainbateko sostengurik.

Aztergaia: behar bezainbat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bezainbat(eko).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behar izan sarrerari dagokion azpisarrera.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper