50535 emaitza bilaketarentzat - [8101 - 8150] bistaratzen.

behartasun
1 iz. Behartsua denaren nolakotasuna edo egoera. Ik. pobretasun; txirotasun. Behartasuna eta aberastasuna. Behartasunik larrienean.
2 iz. Zerbaiten falta, zerbaiten gabezia. Ezeren ere behartasunik gabe gauza guztiez txit hornitua.

Aztergaia: behartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'pobrezia, gabezia'

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

pobrezia, gabezia

beharti
adj./iz. g. er. Behartsua. Behar duena bilatzen ez duena, beharti gelditzen da beti.

Aztergaia: beharti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ti.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

behartsua.

behartsu
iz./adj. Pertsonez mintzatuz, gauzarik beharrezkoenak ere ez dituena. Ik. pobre; txiro. Anton. aberats. Anaia behartsuari guztia emateko. Honen gurasoak behartsuak ziren lurreko gauzetan. Pozak, ordea, behartsuaren zorionak bezala, ez du luzaroan irauten. Ez da behartsua gutxi duena, asko nahi duena baizik. Behartsu eta eskaleak. Irabaziak behartsuei banatzen. Behartsuei laguntzeko. Eta nor gu baino behartsuago gai honetan?

Esaera zaharrak

Behartsuaren asteak bi ostiral. Eguzki haizeak beroki gutxi, gizon behartsuak adiskide gutxi.

Aztergaia: behartsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
behartu, behar/behartu, behartzen
1 du ad. Eginbideren batek norbait hartu; norbait zerbait egiteko premian jarri. Ik. premiatu; hertsatu. Berez bezala dago horrexegatik, ezer behartu eta bihurritu gabe, idazlan biak elkarrekin berdintzea. Nagusiak behartu nau. Agindu horrek guztiok behartzen gaitu. Legez behartzerik ez dagoenean. Behartu nuen eta eman zidan hitza. Gizalegeak horretara beharturik. Zorrak kitatzera behartu zuen aitak. Debekua haustera behartu nahi zuen. Senar zikinak behartzen du bekatu diren gauzetara. Nor da aldez edo moldez behartu ez zaituenik? || da ad. Sortu zen gose hain ikaragarria, non amak beren semeak jatera behartu ziren. Halabeharrez-edo gizakiekin hitz egitera behartzen zenean, zurrundurik geratzen zen arrotzen artean balego bezala.
2 zaio ad. Ipar. Behar izan. Herriko liburutegiaren ikertzea behartuko zait: herriko liburutegia ikertu beharko dut.
3 zaio ad. Ipar. Baliatu. Behartu ere zitzaion eriari adiskide onaren kontseilua.
4 da ad. Behar izan. (Dagokion osagarriak -en edo -z atzizkia hartzen duela). Ene behartzen bazara. Hemen ez dakigu zer laguntzaren behartuko garen. Goazen Madrilera badaezpada ere; errege gaixo dago eta akaso behartuko dira gutaz eta. Nork daki, egun batez, ez garen holako ofizio batez behartuko bizitzeko? || Behartzen bazara, hemen duzu giltza.
5 da/du ad. Behartsu bihurtu; ahuldu. Eritasunek eta beste gaitzek gure gorputza behartzen dutenean. Ume anitz egin duen ahardiari gehiago ematen zaio jatera ez bazaio zenbait ume kentzen; handizki behartzen baita. Etxea asko behartu gabe sobratu duzu dotea, garai honetan neskatxa askok izango zaitu maitea.
6 du ad. Trokatu. Ik. bihurritu1 2. Besoa behartu dut.

Aztergaia: behartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

behartu, behar(tu), behartzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

behartu, behar(tu), behartzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bortxatu bainan ere 'zangoa behartu', zangoaren behardura" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'behartu | EArau: behar(tu), behartzen. da/du ad. Erantsi hau: 1 nagusiak behartu nau eta 2. besoa behartu dut'.

 - [E116]: 'ez dut aurkitu, baina hala izango da, PX-ek berak argi dezala kontua'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): 'OK baina zuzendu: behar(tu), behartzen. da/du/zaio ad. 3. Ipar herriko liburutegiaren ikertzea behartuko zait (liburutegia ikertu beharko dut)'.

behaskandar
1 adj. Behaskanekoa, Behaskaneri dagokiona.
2 iz. Behaskaneko herritarra.

Aztergaia: behaskandar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-01-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'behaskandar (128. araua)'.

 - [E116]: 'Onomastika batzordeak argitzeko'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): ''behaskandar".

behatoki
1 iz. Ikuspegi zabala ikusten den tokia. Aukerako behatokia Lapurdiko kostaldeaz gozatzeko.
2 iz. Behaketak, astronomia eta meteorologiakoak bereziki, egiteko leku egokia. Frantziako behatoki meteorologikoetan.
3 iz. Gizarteko zenbait alorretako informazioa biltzea, aztertzea eta hedatzea helburu duen erakundea. Giza Eskubideen Behatokiko ordezkaria. Immigrazioaren behatokiaren azken txostena.

Aztergaia: behatoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
behatu, beha/behatu, behatzen
1 zaio ad. Ipar. eta naf. Adi egon, entzun. Hau da ene Seme maitea, honi beha zakizkiote. Nahi badu sendatu, beha bekio bere adiskideari, goberna bedi haren kontseiluz. Nahiago duk italiar arrotz baten erranari behatu; hainbat gaiztoago guretzat.
2 dio ad. Ipar. eta naf. Begiratu, so egin. (nor osagarririk gabe). Behatu zion lagunari. Jaunak behatzen dizu Aita onaren begiez. Ez beha gau beltzari.
3 du ad. Ipar. eta naf. (nor osagarririk gabe). Leihotik behatu zuen. Aitzinera behatuz.
4 dio/du ad. Behaketa egin. (dio aditza denean nor osagarririk gabea da). Galileok ilargiari behatu zion hainbeste orduz. Horiek horrela, beti da gomendagarria partikulak mikroskopioz behatzea.
5 du ad. Ipar. eta naf. (Osagarritzat esaldi bat duela). Beha, beha nor dugun hor. Anaia Joanes, beha ezazu ez ote didazun belarria josi. Beha zein polit ematen duten herriko etxeek.

Esaera zaharrak

Beha lehenik, mintza azkenik. Dagigun ongi, eta ez dezagula beha nori.
behatxulo
1 iz. Sabaian, horma batean edo, bereziki, ate batean egiten den zulo txikia, beste aldetik ikusia izan gabe zelatatzeko edo begiratzeko erabiltzen dena. Erabakitasunez ireki nuen atea, behatxulotik begiratu gabe. Giharrak tenkatu eta zutik jarri zara, behatxulotik zelatatzen zaituen begiari so.
2 iz. Berokuntza-galdarek eta kideko tresnek, barnea behatu ahal izateko duten leiho modukoa. Galdara guztiek dute behatxulo bat, barruko sugarra ikusteko.

Aztergaia: behatxulo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh56 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 56, behazulo 1, ate(ko) begi 0, ETC: 198, behazulo 8 (beste guztiak Goiena TBko saio baten izena), ate(-)begi 2 (P. Sastre), ateko begi (I. Aranbarri, Maiatz 2), ateko begi zilo (2 Maiatz).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: behatxulo iz. mirilla; Adorez: behatxulo: iz. mirilla (de la puerta); Labayru: 0; NolaErran: judas de porte ate begi – behatxulo; Euskalterm: behatxulo (Merkat, TN).

Erdaretako formak

es mirilla; fr judas: Elhuyar: 1 s.f. behatxulo el portero primero mira por la mirilla y después abre la puerta: atezainak lehenbizi behatxulotik begiratzen du eta gero atea irekitzen du 2 s.f. mira las dos casas están alineadas con la mirilla del aparato: bi etxeak aparatuaren mirarekin lerrokatuta daude / Adorez: 1 rendija para mirar: zirrikitu, begira zirritu. 2 ventanillo: ate(-)leiho, atetila 3 (de la puerta) beha zulo / Labayru: 1s.f. Ref. a la puerta ateko zulo, behatxulo. Antes de abrir la puerta a cualquiera mira por la mirilla: Edonori atea zabaldu orduko begitu eizu ateko zulotik. 2s.f. Ref. al instrumento topográfico mira.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

behatz
1 iz. Oina bukatzen den zatietako bakoitza. Burutik behatzera.
2 iz. gip. eta naf. Hatza. Eskuineko behatzak. Behatz handi, lodia. Behatz muturraz. Eraztuna eskuko behatz batean. Behatzez seinalatu.
3 iz. lap. Azazkala.

Aztergaia: behatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan behatz sarrera; horko datuak, formaka: a) 'eri' adierakoak: beatz : OA, Iraz, CatBurg, Cb Eg, ETZ, Añ CatAN, AA, CatB, It Dial, Izt C, Lard, Echn Mt, Ur, Arr GB, Aran SIgn, Legaz, AB AmaE, Xe, Arr May, Urruz Urz, Apaol, Goñi, Ag G, Urruz Zer, A Ardi, ArgiDL, ZA, Jaukol Biozk, FIr, Or Mi, Ol Io, Ldi BB, Ir YKBiz, Ldi UO, JMB ELG, Or Eus, TAg Uzt, Munita, Anab Poli, NEtx Antz, Zait Plat, And AUzta, Anab Aprika, Izeta DirG, Vill Jaink, MAtx Gazt, Lab SuEm, Berron Kijote, Inza NaEsZarr, El, CatAc, CatSal, CatR, Izt C, A Ardi, Munita, Añ EL, Akes Ipiña; beatz-ukaldika : Vill Jaink; esku beatz : Or Eus; begi-beatz : Mok; beatz-txikar : Or Eus; beatxikar: Eston Iz, JMB Mund; beatxingar: Or Eus; beatz andi : Ber Doc, OA; beatzaundi: ZA; beatz-azkal : Urruz Zer; beatz lodi : CatBurg, Añ CatAN, Legaz, Ag AL, Ag G, Ldi IL; beatz-mutur : Mok, Ir YKBiz, Or QA, Anab Poli; beaz-mutur: Or Eus; beatz-pun(t)ta : Lard, Txill Let; behatz : Mb IArg, Mde HaurB, MEIG, ChantP, Lrq; erhi behatz : CatLuz; behatz haundi : HErot; behatz mutur : Mde Pr, MEIG; behatz-punta : Mde HaurB; biatz : CatUt, Aran SIgn, Sor, CatUlz, Ag Kr, Iraola, Ag G, Etxde JJ, CatR, EgutTo, fB Ic II; biatz a(u)ndi : CatUt, CatUlz, KIkG; biatz-aundi: Etxba Eib; biatz koskor : Iraola; biatz-mutur : Anab EEs; biatz txiki : Etxba Eib; b) 'oineko hatza' adierakoak: beatz : Añ EL, Erkiag Arran, Erkiag BatB, Osk Kurl, Etxba; beatz-punta : Bilbao IpuiB; beatz-puntako : Erkiag Arran; biatz : Ag AL, Ag Kr, Etxba; Otx; c) 'hatzaparra, azkazala' adierakoak: behatz : EZ Man, SP Phil, He, Gy, Hb Esk, Hb Egia, Dv Lab, Elzb PAd, Zerb Azk; behatz-arte : Arti MaldanB.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'eskuetako hatza, eria' adierakoak 120 dira: beatz G 30 (A. Anabitarte, Orixe, Azkue, D. Agirre, A. Arozena, Arbelaitz, A. Arzelus, I. Zaitegi, A. Sorarrain, J.A. Loidi, S. Salaberria, A. Ibiñagabeitia, B. Iraola, A.M. Labayen, M. Manzisidor, A. Zavala, J. Garmendia, A. Arrinda, B. Latiegi, R. Murua, P.M. Urruzuno, M.M. Apalategi); EgAs 1 (Zer); beatz aundi G 2 (A. Zavala, J.A. Irazusta); beatz txiki G 1 (B. Latiegi); beatz gizen G 1 (B. Latiegi); eskoi-beatz B 2 (J.K. Ibargutxi); behatz IE 1 (Eskualduna); EB 66 (X. Intxausti, Elhuyar, M. Aurrekoetxea, J. Arrizabalaga, Zipristin, I. Azkune, E.J., Erdiko zikloko euskararen programakuntza, J.I. Hartsuaga, M. Mendizabal, L. Fernandez, UZEI, M. Lorda, J. Landa, F. Pelaez Arregi, R. Saizarbitoria, M. Solbes, J.A. Agirre, I. Mendiguren, Ipuinak, J.M. Sarasola, A. Lertxundi, F. Juaristi, L. Dorronsoro, J. Etxaide, K. Navarro, R. Etxezarreta, X. Olarra, P. Zabaleta, J.I. Lasa, Ipuin harrigarriak, Oihanaren deia, A. Sarriegi, I. Tapia, D. Urbistondo, A. Cazabon); behatz erakusle EB 1 (Elhuyar); behatz lodi EB 1 (A. Urretavizcaya); behatz txiki EB 1 (UZEI); eraztun behatz EB 1 (P. Zabaleta); behatz kosko EB 1 (X. Mendiguren Elizegi); behatz marka EB 1 (R. Etxezarreta); behatz mutur G 1 (J. Garmendia); EB 1 (P. Altuna); behatz punta EB 2 (R. Saizarbitoria, X. Olarra); behatz-kliskada EB 1 (X. Olarra); behatz-mami EB 1 (M. Aurrekoetxea); behatz-mutur G 1 (A. Anabitarte); biatz G 2 (J. Artola); biatz mutur G 1 (A. Arozena); b) 'hanketako hatza' adierakoak 9: beatz B 2 (B. Otazua, B. Larrakoetxea); EB 6 (Natur Zientziak, Saioka, M. Aldasoro, T. Peillen, A. Lasa Alegria, J.M. Irigoien); behatzandi EB 1 (F. Mendizabal); c) adiera erabakigaitzekoak dira beste 7: beatz B 1 (B. Larrakoetxea); EgAs 1 (Azkue); behatz EB 2 (UZEI); bietz B 1 (A. Zubikarai); bihetz EB 1 (Egin); burdin behatz EB 1 (J. Casenave).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

atz : DFrec 5, AB38 1; hatz : DFrec 7, AB38 26, HiztEn ('gizakiaren eskua edo oina bukatzen den bost zatietako bakoitza'), LurE ('eskuetako behatza, eria'), Euskalterm 21; beatz : DFrec 5, AB50 3; behatz : DFrec 29, AB38 32, AB50 7, HiztEn ('eskuko zein oineko hatza'), LurE ('eskua edo oina bukatzen den zatietako bakoitza'), Euskalterm 11; hatz-behatz : HiztEn; Euskalterm-ekoak dira erpuru 4 eta hatz erakusle , hatz luze , hatz nagi eta hatz txiki bana.

Sektore jakin bateko informazioa

hatz, eri bakoitza izendatzeko erabili diren izenak (Ik. gainera Atlas Etnográfico de Vasconia. Juegos infantiles en Vasconia, 72. or. eta GAMINDE, Iñaki: "Umeentzako ehun kantu Bizkaiko", Litterae Vasconicae 6, 76-77 or.): a) anular: atz-nagi (PMuj DCV), beatz nagi (PMuj DCV), erastun-atz (PMuj DCV), hatz nagi (ElhHizt), hatz-eraztun (ElhHizt), eraztun-eri (ElhHizt), nagia (HiruMila, I. Gaminde), sendoa (I. Gaminde), biskorra (I. Gaminde); b) índice: zuku-atz (PMuj DCV), atz erakusle (PMuj DCV), hatz erakusle (ElhHizt, HiruMila), bizkorra (HiruMila), erkina (HiruMila), sendoa (I. Gaminde); c) medio: erdiko (PMuj DCV, HiruMila, I. Gaminde), eri andi (PMuj DCV), biotzeko (PMuj DCV), hatz luze (ElhHizt, HiruMila), asia (I. Gaminde), lusia (I. Gaminde); d) meñique: atxiki (PMuj DCV, HiruMila), beatxikar (PMuj DCV), eri-txiki (PMuj DCV), txikin (PMuj DCV), hatz txiki (ElhHizt, HiruMila), txikia (HiruMila, I. Gaminde), txirkanda (HiruMila), txikerra (I. Gaminde), ederra (I. Gaminde); e) pulgar: beatz lodi (PMuj DCV), atz aundi (PMuj DCV), atz-lodi (PMuj DCV), hatz lodi (ElhHizt, HiruMila), erpuru (ElhHizt, HiruMila), eri potots (ElhHizt), eri handi (ElhHizt), erkoroa (HiruMila), lodi (I. Gaminde).

Bestelakoak
Gipuzkera / Besteak banaketa

G eta GN bakarrik da 'eri, atzamar' adieran

Lexemak daude lehian

atzamar, eri, hatz formak ditu lehiakide.

Euskaltzaindiaren Arauak

1 'beheko hatza'. 2 Gip. eta Naf. 'hatza'. 3 Lap. 'azazkala'.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Zein dagokio EBri irizpideen arabera? Hatz proposatu izan da, baina ez da inon esaten, eta arkaismo bat izan al daiteke EBrako proposatzeko irtenbidea? Etimologiaz arduratzen ez denak zein arazo du behatz onartzeko? Irizpideak gorabehera, hau proposa liteke: hatz eskaini forma nagusitzat, eta sarrera eman beste hiru formei, honetarako bidalketak eginez, hots: "eri (Ipar.): ik. hatz"; "atzamar (B): ik. hatz"; "behatz (G-GN): ik. hatz"

Informazio osagarria
Ikusteko dago beste zein forma onartuko den

nola izendatzen da horietako bakoitza? Zerk korritzen du, ikastolan eta?

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "bi adierak bereiziz [eman beharko litzateke, samur bezala; ik. oharra, s.u. samur]. (1995-01-09)

 - [K204]: "ez da "eri" erran behar bainan "erhi"; "eri", gaixoa da, iparraldean. Eta Baxe Nabarren behintzat "behatza", azazkala da" (1995-03-03)

 - [A106]: Azalpenean "Etimologiaz arduratzen ez denak zein arazo du behatz onartzeko?" planteatzen da. Nik neuk ez dut arazorik "oinetako hatzak" adieran onartzeko. Baina, egia esan, "Horrek behatz guztiekin jotzen du pianoa" erako esaldia xelebrea gertatzen da, bizkaitarra ez den bati "Itxi atea zabalik" bitxi egiten zaion moduan" (1994-07-21)

 - [E124]: hitz hau Bizkaialde osoan 'oinetako erhi, orteil' da. Hatz eta erhi izan daitezke irtenbideak, behatz adiera berezi horretan utzirik, ingelesez eta frantsesez ere egiten den bereizketa eginik (finger/toe, doigt/orteil). Bizkaian hatzak betean, hatz guztiak hor utzi dituzu, hatz-begiak moduko esaldiak normalak dira, eta mundu guztiak ulertzen ditu. Bide batez, ez dirudi oso zentzuzkoa hatz-en ondoan atzamar jartzea, hatzamar ordez" (1995-01-25)

 - [E302]:  atzamarrak : Hamarrak, bi eskuak adierazteko ez ote da hitz egokiagoa? Kostaldean horrela erabiltzen dela uste dut. | Eria : Iparraldean ez izanik ez ote da nahiko gogorra egiten? | Hatz/behatz : Bizkaitarren aspaldiko borroka, neba/anaia-rekin batera. Aberasgarria ote da bereizketa hori jasotzea?" (1994-07-22)

 - [I102]: berba honek daukan problema ez duzue konpontzen egindako proposamenduarekin, behatzak bizkaitarrontzat bederen beheko hatzak direlako. Kasu honetan, halandaze, proposamenduak behatz kendu beharko luke zentzu orokorrean. Honetara jarriko nituke orduan gauzok: orokorrak hatz eta eri. Goikoak hatzamarrak, behekoak behatzak" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'behatz | EArau: 1 'beheko hatza'. 2 Gip. eta Naf. 'hatza'. 3 Lap. 'azazkala'. behatz koskor sartu AS gisa'.

 - [E116]: 'Arazo bat ikusten dut hemen. Gure hiztegian hola jarri dugu: behatz 1 'beheko atza'. 2 Gip eta Naf 'hatza'. 3. Lap 'azazkala'. Bestetik, OEHn 'behatz koskor' hola definitzen da: 'estando el puño cerrado, las extremidades de las articulaciones'. Ez dakit hori den AI-k eman nahi dion adiera edo beste bat den. Beste bat baldin bada, arazoak. Hori baldin bada, arazoak ere, zeren ez dakit nola egin dezakegun 'beheko atzekin' 'puño cerrado' bat. Orduan 2. adieran eman beharko genuke AS, baina hori egitea ere... nik bakean utziko nuke lehen erabakitakoa, besterik gaineratu gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): '1 'beheko hatza'. 2 Gip. eta Naf. 'hatza' behatz-koskorrak hantuak ditut. 3 Lap. 'azazkala''.

behatz punta, behatz-punta
iz. gip. eta naf. Hatza amaitzen den zatia; behatza amaitzen den zatia. Oin eta eskuetako behatz-punta guztiak ebaki zizkioten. Biak hanka puntetan jarri eta behatz puntekin zerua ukitzeko gai ziren.

Aztergaia: behatz-punta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEHATZ-PUNTA. Yema o punta del dedo. v. BEHATZ-MUTUR. Oñ eta eskuetako beatz-punta guziak ebaki zitzaiozkan. Lard 121. [Mantangorriak] igotzerik ez badu beatz-punttara iristeagatik, egan egin bear. Txill Let 66. Haren idun-ezurtxoak senditzen zituen behatz-puntaren pean, eta jokatzen zituen, piano baten teklak bailiren. Mde HaurB 16. Ez zion behatz-puntarekin laztan batxo egin. Ib. 55. Azkenerako, beatz-puntaren moduko koxkorra egin zitzaion [betazalean]. JAzpiroz 42. Baiña bazitun maixu aretxek / zintzo saiatzen zan otsak, / biurri xamarrari kenduaz / beatz-puntetako otzak. Insausti 74.

behatz(-)punta 17: Berria 12, Argia 3, Laneki, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

behatz(-)punta 42: Berria 6, Lopez de Arana 9, Matias Mugica 4, Itziar Otegi, Oskar Arana, Itxaro Borda, Joseba Sarrionandia, Eider Rodriguez, Karlos Zabala, Xabier Olarra, Alberto Barandiaran, Monika Etxebarria…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa behatz sarreran.

behatz puntetan, behatz-puntetan
adb. gip. eta naf. Hanka puntetan. Gelara behatz puntetan itzuli eta atea itxi zuen. Emakumea behatz puntetan leihora hurbildu eta zutik geratu zen, kale gris euritsuetara begira.
behatzaile
1 iz. Ipar. Ikuslea, behatzen duen pertsona. Ez zen behatzaile anitz pilota partidan. Telebista-behatzaileei.
2 iz. Behaketak egiten dituen pertsona. Estatu Batuek eta Japoniak nazioarteko behatzaile lanetan jarraitu nahi dute.

Aztergaia: behatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
behatze
iz. Ipar. Behakoa. Behatze bat emaiozu artaldeari. Gazteluko buruzagia behatze batez erdiratzen du. Behatzea beti ezti. Erregearen behatze zorrotzak lotsatu zuen.

Aztergaia: behatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
behauztar
1 adj. Behauzekoa, Behauzeri dagokiona.
2 iz. Behauzeko herritarra.

Aztergaia: behauztar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-01-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'behauztar (128. araua)'.

 - [E116]: 'Onomastika batzordeak erabakitzeko'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): 'behauztar".

behaviorismo
iz. psikol. Psikologia-eskola, barne-azterketa alde batera utziz, aztergaitzat beha daitezkeen portaerak bakarrik hartzen dituena. Ik. konduktismo. Hizkuntzaren jabekuntza azaltzeko lehen proposamenetako bat behaviorismoan oinarritzen da.

Aztergaia: behaviorismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

behaviorismo 3: M. Pagola ("Benoist-entzat, Chomsky-ren tesiak, enpirismo eta behaviorismo positibistaren kontrako saio bezala biziki interesgarri badira ere..."), J.M. Lasagabaster ("... nobelagintzan zehar dabiltzan baliapide berriei tokiren bat emateko: barne-bakarrizketa, ikuspegi narratiboen konbinaketa, denbora-plano desberdinen txandaketa, behaviorismoa, simbolismoa, etab"), P. Huizi ("Behaviorismoa nagusi zenean kognizioaz arduratzea ez zen begi onez ikusten zen gauza"); behabiorista 1, B. Urkizu ("Joera komunikatiboa, ordea, erabat da behabiorista").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

behaviorismo : HiztEn, LurE ("Ing. behaviorism"), Euskalterm 6 (hauetan behaviorismo intentzionalista; behaviorismo watsondar; behaviorismo hertsi; behaviorismo mediazional, tarteko prozesudun behaviorismo sinonimoarekin); behaviorista : Euskalterm 2 (hauetan 1 programazio behaviorista) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

behaviorismo : ElhHizt (Hizkl. Psikol.); behaviorismo edo behaviourismo : EskolaHE; behaviorista : ElhHizt (Hizkl. Psikol.) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

v.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hizkl., Psikol.

behaviorista
adj./iz. psikol. Behaviorismoari dagokiona; behaviorismoaren aldekoa. 1970eko hamarkadan, behavioristen irakaskuntza-metodoen oinarri logiko nagusia zalantzan jarri zen.

Aztergaia: behaviorista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Jakite-arloak

Hizkl., Psikol.

behaztopa
1 iz. Behaztopatzea. Behaztoparik, erorikorik edo eritasunik ez gertatuagatik ere.
2 iz. Oztopoa. Aditza genuela batasun bidean aurki genezakeen behaztoparik bihurriena. Geure buruarentzat behaztopa bila.

Aztergaia: behaztopa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: behaztopa(-)harri

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: behaztopa egin , behaztopa eragin .

Informazio lexikografikoa
Mailak

maila jasokoa da; ik. estropozu, oztopo

behaztopa egin
du ad.-lok. jas. Oztopo egin. Ik. behaztopatu. Eta barka behin eta berriz harri horretan behaztopa egiten baldin badut.

Aztergaia: behaztopa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behaztopa sarrerari dagokion azpisarrera.

Mailak

Jas.

Forma baten adiera(k)

oztopo egin.

behaztopa eragin
ad.-lok. jas. Behaztoparazi.

Aztergaia: behaztopa eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eragin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behaztopa sarrerari dagokion azpisarrera.

Mailak

Jas.

behaztopa harri, behaztopa-harri
iz. Behaztoparazten duen gauza. Abiapuntuan bertan aurkitu izan dugu lehenbiziko tupust eta behaztopa harria.

Aztergaia: behaztopa harri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Mailak

maila jasokoa da

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-03-31): onartu dena: kareharri eta segarri elkarturik ematea, latsarri eta mugarri bezala. Iman(-)harri ez litzateke aldatuko, -nh- multzoa eragozteko, ezta behaztopa(-)harri ere horrela erabili baita.

behaztopabide
iz. jas. Oztopoa; behaztopatzeko bidea. Borroka bukatu bezain sarri, deseginak ageri ziren behaztopabide zitezkeenak.

Aztergaia: behaztopabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Jas.

behaztopagarri
iz. jas. Oztopoa, zerbait behaztoparazten duen gauza. Behaztopagarririk ezarri gabe. Egokiro antolatu du Axularren liburua, guretzat behaztopagarri izan zitezkeen zenbait xehetasun besterik ukitu gabe.

Aztergaia: behaztopagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Jas.

Forma baten adiera(k)

oztopoa.

behaztoparazi, behaztoparaz, behaztoparazten
du ad. Behaztopatzera behartu. Ik. behaztopa eragin. Ardoak behaztoparazten ditu zuhurrak.

Aztergaia: behaztoparazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

behaztoparazi, behaztoparaz, behaztoparazten. du ad.

behaztopatu, behaztopa/behaztopatu, behaztopatzen
da ad. Estropezu egin, oztopo egin. Egunez dabilena ez da behaztopatzen. Lehen oztopoan behaztopatzen da. Ur handi batean behaztopatu direla gure idazleak.

Aztergaia: behaztopatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

behaztopatu, behaztopa(tu), behaztopatzen. da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

behaztopatu, behaztopa(tu), behaztopatzen

Informazio lexikografikoa
Mailak

maila jasokoa da; ik. oztopo egin

behaztopatze
iz. jas. Oztopo egitea. Nondik heldu dira zure behaztopatze guztiak?

Aztergaia: behaztopatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Jas.

behazun
1 iz. Isurkari berdexka, likatsua eta mingotsa, gibelak etengabe jariatzen duena. Behazuna baino mingotsagoa. Behazunez nahasitako ardoa.
2 iz. Behazuna metatzen duen zaku modukoa. Ik. besikula 2. Ebakuntza egin zioten behazuna kentzeko.
3 iz. Gauza garratz edo samina; samina, atsekabea. Ik. ozpin 2. Eztiz ihinztaturiko gogamena; eztiz eta behazunez. Urre sagarra, jatekoan eztitsu dena, arian-arian behazun bihurtuko da. Zoritxarraren behazun mina edan. Eta ez eskaini bizitzak behazuna baizik. Nahigabe baten arantza zorrotza, behazunezko tanta mingotsa.

Aztergaia: behazun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adiera biak emateko eskatuz: iz. 1 gibelari darion isurkaria. 2 isurkari hori metatzen duen zakua.

behazuntsu
adj. g. er. Behazun asko duena.

Aztergaia: behazuntsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

behe
1 iz. Edozein gauzaren barrenean, lurretik hurbilen dagoen aldea. Ik. behere. Berea da zerua, lurra ere berea, berarena guztia, goia eta behea. Barnea oro, gaina, behea eta saihetsak, marbrez estalia da. Auto horrek beheak hondatuta dauzka.
2 (Leku atzizkiekin, singularrean). Ik. behera; pe2. Behean gelditu zirenak. Behetik hasita joango dira igotzen. Beherantz joan gara. Beheko solairua. Goiko eta beheko bizilagunak. Bi urtez beheko haur guztiak hilaz. || Jonas ontziaren behe-beheko zoruan lo zetzan. Goi-goitik behe-beheraino.
3 adj. Apala. Beti goietan dabilena inoiz soro beheetara jaitsi gabe. Ohore handitzat daukat mundu guztiaren aurrean behe eta umil agertzea.

Aztergaia: behe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

behe /baina -be, -pe/

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: behea jo, behe(-)laino, behe(-)maila, behe(-)nafarrera, behetik gora.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: beheko su, behe-mailako .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

behe-laino, behe-maila

Leku-denborazko izenen eratorriak

behea jo, beheko alde, beheneko / behengo, behetik hasi eta ...-ra(ino), behetik gora(ino), petiko, pekoz gain; beheko, behera; beherago, beheragoko, beheraxeago

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Bizkaiko hau erantsiko nuke, oso ezaguna baita: behearen gainean 'zoruaren gainean''.

 - [E116]: Eguneroko hizkeran erabilia baldin bada ez dut eragozpenik sartzeko, lekukotasun idatzirik ez badu ere, egia baita erabiltzen dela bizkaieraz (zenbait tokitan bederen)

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): 'AS berria hola eman: behearen gain 'zorua' Bizk. (batez ere leku-denborazko kasuetan) behearen gainean'.

behe denboraldi, behe-denboraldi
iz. Turismo-jarduera baxueneko garaia. Behe-denboraldirako eskaintza bereziak. Eski estazioak erdi hutsik daude, beraientzat behe denboraldia da.
behe hodei, behe-hodei
iz. pl. meteorol. 2.000 metrotik beherako garaieran eratzen diren hodeiak. Astelehen goizean hotz egingo du eta zeruan nagusi izango diren behe-hodeiek tantaren bat edo beste utziko dute.
behe laino, behe-laino
Batez ere gip. Lainoa, ur tanta guztiz txikiz osatutako masa, lurretik gertu dagoena. Kaleak behe lainoz estalirik zeuden. Mapa eta iparrorratza eramatea funtsezkoa da, behe-lainoa sartuko balitz nondik joan jakin ahal izateko.

Aztergaia: behe laino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "behelaino [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

behe maila, behe-maila
iz. Mailarik apalena. Gizarteko behe-mailatik ateratzen zituen behar zituen gizonak.

Aztergaia: behe maila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "behemaila [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

behe mailako, behe-mailako
adj. Maila apalekoa dena. Zoaz bestela hiri handietara, eta ez duzu igarriko nor den behe mailakoa, nor bitartekoa eta nor goragokoa. Goi eta behe mailako hizkuntzarik ez da.
behe nafarrera, behe-nafarrera
iz. Euskal dialektoa, Nafarroa Beherean eta Lapurdiko ekialdean hitz egiten dena. Jean Etxepare medikuak behe nafarreran oinarritutako literatura-euskalkia erabili zuen.

Aztergaia: behe nafarrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Behe Paleolito
iz. hist. Paleolitoa banatzen den hiru zati nagusietako lehena, historiaurreko aldietan luzeena, duela 2,5 milioi urte ingurutik duela 300 mila urte inguru arteko garaia hartzen duena. Handik 200 metrora Irikaitzeko aztarnategia dago, Behe Paleolitoko altxorra, eta haranean barrena sartuta, berriz, Ekain.
behe presio, behe-presio
iz. meteorol. Atmosferan, ingurunearekin alderatuz, presio atmosferiko baxua duen eremua. Ik. depresio. Toki epeletan etengabeko borroka izaten da goi-presioen eta behe-presioen artean.
behe tentsio, behe-tentsio
iz. elektr. Aurrez ezarritako muga batetik beherako (korronte alternoan, gehienetan, 1.000 voltetik beherako) tentsio elektrikoa, erabiltzaileak hornitzeko erabiltzen dena. Etxebizitza-eraikinetan behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea.
behe-erliebe
iz. Hondo lauarekiko gutxi nabarmentzen den eskultura-lana. Zutikako harrian, lauburu baten gainean, Sabinoren aurpegiaren behe-erliebea azaltzen da.

Aztergaia: behe-erliebe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-01-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oh. s.u. altuerliebe eta baxuerliebe.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'behe-erliebe: ontzat ematekoa'.

 - [E123]: 'Behe-erliebe Altuerliebe behintzat ez zen onartu'.

 - [E116]: Nik ez nuke oraingoz sartuko, 'altuerliebe' ere sartu ez genuenez'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): 'behe-erliebe eta goi-erliebe sartu (eta sartu gainera erliebe-ren AS gisa).

behea jo
du ad.-lok. Erori; lur jo, hondoa jo. Labaindu eta joko du behea. Buruko zorabio bat da asko, behea jo eta bizia galtzeko. Ahaltsuek ere behea jotzen al dute?

Aztergaia: behea jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

behealde
iz. Beheko aldea. Ibaiaren behealdeko urak. Bakailao eseki batek behealdea bustia badu, euria laster. Behealdeak lainoz estalirik daude, baina eguzkiak edertzen ditu gailur irmoak. Artikuluen behealdean izengoitia ipintzeko ohitura zegoen. Hemen, behealde honetan.

Aztergaia: behealde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1992-04-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

cf. barren

behearen gain
iz. bizk. Zorua. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da). Ik. behegain. Behearen gainean etzan zen.
behegain
iz. bizk. Zorua. Ik. behearen gain. Ikusi duzu zure ama sukaldeko behegaina lanbasarekin pasatzen, hilketa bateko aztarnak ezabatu nahiko balitu bezala.

Aztergaia: behegain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh53 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BEHEGAIN, BEHEAREN GAIN, BEIANGAN Suelo. * Au entzun ebanean, atorra zaardunak seiña beenganean itxi ta ederrak emon eutsazan neba dantzariari A BGuzur; Illunetan, joten dau oñagaz esnez beteriko sulla, ta an dua sulla tutarrez, esnia be plausta beianganera Otx; Ak egin zittuzan garraxijak gela beiangania esnez ondatuta ikustian! Otx; Esan barik egon eziñik eta bakaldunaren aginddua ez austiarren beiangainian zulo bat egin eta Lurrari esan ei eutsan Otx.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

behegaineko behin agertu da, 'entresuelo' adierakoa (Deia 1987: "Erakusketa urtarrilaren 7a arte egongo da zabalik, Mazarredo Zumardiko 19.ean (behegainekoa)").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

behegain : HiztEn ("Zorua"). Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

behegain jaso dutenak: ElhHizt ("suelo"), HiruMila ("entresuelo"); PMuj DVC (behegaineko "planta, entresuelo"). // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko entresuelo / entresol formen ordainak beste hiztegietan: bastarde : ElhHizt, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; bebarru : PMuj DCV (+ be-etxe), Azkue Aurkibidea; beheregaine : Casve FE; etxepe , etxe-azpi : HaizeG FB; solairuarte : HiruMila, XarHizt. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, T-L LFB.

LB: 53: Berria 18, Deia 2, ElCorreo, Elkar 28, Euskaltzaindia, Gomylex, Laneki, UEU; ETC: 328

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Behegaina: Entresuelo".

behearen gain iz. Bizk. Zorua. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da). Behearen gainean etzan zen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, Bizk. markarekin eta behearen gain azpisarrerarekin lotura eginda.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

lurra, zorua.

Erabileremu dialektala

Bizk.

beheiti
1 adb. Ipar. eta naf. Behera, beherantz. Ik. beheitiko. Itsasoa samurturik goiti eta beheiti. Harria beheiti erortzen den bezala. Beheiti infernura joaten. Euskarak ez zuen burua jasotzen, behetik beheitiago zihoan. Gure herrietan ere batzuk beren egitekoetan goiti ari dira, beren lanari esker; beste asko beheiti, beren arta eskasez.
2 postpos. Ipar. eta naf. -n behera. (Dagokion izen sintagmak -tik, -i edo -n atzizkiak edo artikulua hartzen duela). Jaitsi zen Ibañetako leporaino eta handik beheiti Orreagara. Eskuineko karrikatik beheiti. Isil-isila bagoaz patar eztiari beheiti. Karrikan goiti eta beheiti. Oihamileko hegian beheiti. Oihuka abiatzen dira patarra beheiti.
3 postpos. Ipar. eta naf. -tik behera. (Dagokion izen sintagmak -z edo -tik atzizkiak hartzen dituela). 400 metroak 49 segundoko langatik beheiti egin dituen emakumerik gazteena da. Ikusten dut nire belaunaldia -hogeita hamar urtez beheiti-, eta ez da euskalduna, baina, erranen nuke, gehiengoak ulertzen duela. 16-24 adin multzoaren euskararen erabileraren ehunekoa 25etik beheiti da. Lan horri berari lotu diren jakintsuen izenak ematen dizkigu andanan, Aristotelesez beheiti.
4 postpos. Ipar. eta naf. -z behera. (Dagokion izen sintagmak -z atzizkia hartzen duela). Ik. buruz beheiti. Isurarazten zaie orrazeei eztiaren parte bat ahoz beheiti edukiz.

Aztergaia: beheiti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf. adlag.

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak

beheitiago(ko), beheiti ari...; beheitirako(an), beheitixeago, beheitiko

beheiti egin
du ad.-lok. Ipar. eta naf. Behera egin, beheititu. Euskal probintzietan sozialistek beheiti egin dute, eskuindarrek goiti.
beheiti joan
da ad.-lok. Ipar. eta naf. Ez da langilearentzat irabazpide onik; laboraria bereziki beheiti doa, nahitaez.
beheitian
adb. Ipar. eta naf. Behean. Beheitian dituzte bulegoak eta lehenbiziko bizitzan Jean-Pierre jauna bizi da.
Loturak

Aztergaia: beheitian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEHEITIAN (beitian Añ; beetian Añ (AN), A; beeitin B; beitin AN-5vill). "Abaxo [...] (AN) beetia, beetian" Añ. "(De) baxo [...], bean, beitian" Ib. "Beetian (AN), abajo" A (tomado tal vez de Añibarro). "Beitin du sukaldea (AN-5vill), sukaldea beeitin dago (B)" Gte Erd 49. Trintáte jaun andiari / biz denbóra guzían, / kánta milla ta laudari / beitian ta goitían. LE Kop 87. Batzuetan an goitian, galdua goibeletan, / Ta beitian arrastaka lur azalez bestetan. TP EuskOl 1930, 74. Beitien dauzkate ofizinak eta lenbiziko bizitzan Jean Pierre Yauna bizi da. Izeta DirG 21. Asotsa nabaitu ginuenean beitien, yautsi nitzen laisterka. Ib. 123.

Ez dugu aurkitu beheitian formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beheitian 3: Aingeru Epaltza 2 (“Zapategia etxeko beheitian zuen, eta etxeko beheitiko eskailerapean, berriz, barrika Juran-ongo ur gorriz betea”), Aurelia Arkotxa (“Beheitian, arratsaldez eguzkirik gabe gelditzen diren hondartza zurixka bukaezinak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabiltzen da baina adibide gisa jasotzea aski da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa beheiti 2 sarreran.

beheitiko
1 iz. Ipar. eta naf. Beherakoa. Beheitikoarekin eri ohean. Oiloek beheitikoa badute.
2 adj. Ipar. eta naf. Behekoa. Hemen beheitiko edertasunak zituen maite. Goitiko ileek eta beheitikoek elkar jotzen dutenean. Laurogeita hamar urtetik beheitikoentzat.

Aztergaia: beheitiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. iz. 'beherakoa'

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

iz. 'beherako'

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'beheitiko | EArau: Ipar. iz. 'beherakoa'. Oso erabilia. Naf marka behar du'.

 - [E116]: 'bai, duda gabe behar duela'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): 'OK'.

beheitimendu
iz. Ipar. zah. Beheramendua.

Aztergaia: beheitimendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'beheitimendu iz. Ipar. Zah. Hau kentzea hobe'.

 - [E116]: 'Puvreauk eta Maisterrek erabili dute. OEHn zenbait adibide biltzen dira. Iparraldekoek erabaki dezatela'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): 'lantaldearen proposamena utzi'.

beheititu, beheiti/beheititu, beheititzen
da/du ad. Ipar. eta naf. Beheratu. Beheititurik gordetzera doan eguzkia. Dirakien eltzea, gainez eginik doanean beheititzeko erremedioa, ur hotza da. Burua beheititu. Harroak beheititzeko. Fite erromatarrak eta Erromako hiria ere beheititu eta erori ziren. Bere esertoki goitarretik beheitituak.

Aztergaia: beheititu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

beheititu, beheiti(tu), beheititzen. Ipar. eta Naf. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

beheititu, beheiti, beheititzen

beheititze
iz. Beheratzea. Beheititze hori zuzenetsi du auzapezak erranez sei urtez segidan beti goititu duela elkarteen sostengua, eta izariz kanpoko heinera heldua zela.

Aztergaia: beheititze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper