50535 emaitza bilaketarentzat - [8151 - 8200] bistaratzen.

beheko alde
iz. Behean dagoen aldea. Ik. behealde. Beheko aldeko bidetik. Mendiaren beheko aldera.

Aztergaia: beheko alde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

beheko marra
iz. Idazketa-lerroaren azpitik jartzen den marra, batez ere informatikan, zuriunerik onartzen ez duten sistemetan, erabiltzen dena.
beheko su
iz. Etxe barruan sua pizteko prestaturiko lekua, hormaren kontra edo bertan sartuta egon daitekeena eta gainean kea biltzeko kanpai bat duena; leku horretan pizten den sua. Ik. lurreko su; su baxu. Beheko sua pizturik duzu, eta izarak epel-epel. Bere besaulkian eseri zen, beheko suaren ondoan, surtako zohikatza prestatzera.
Loturak

Aztergaia: beheko su

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. su baxu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behe eta susarrerei dagokion azpisarrera.

behenafar
adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, behenafar-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. baxenabartar; nafar].

Aztergaia: behenafar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-03-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ik. EArau57: "Herritarraren izena nafar da, baina Hegoaldeko beste nafarretarik bereizketa egin nahi bada baxenabartar edo Iparraldeko nafar nahiz Nafarroa Behereko erabil bedi".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. baxenabartar (edo Iparraldeko nafar, Nafarroa Behereko).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "behenafar* e. baxenabartar: hau ez da, nik dakidala, Euskaltzaindian onarturikoa".

 - [E116]: "Euskaltzaindiak, Oiartzunen, 1994ko abenduaren 29an onartu zuen 'Arazi'-ri buruzko 23. arauan, erabiltzen du, testuan zehar, behenafarrek hitza. Gero, Zarautzen, 1996ko apirilaren 26an onartu zuen beste arau bat 'Euskal herrialdeen, herritarren eta euskalkien izenak' hartzen duena izenburutzat. Hor, kontu honi dagokionez, hau esaten da: Nafarroa Beherea (herrialdea), (Iparraldeko) nafar edo Nafarroa Behereko (herritarra) eta (behe) nafarrera edo (behe-) nafarrera (euskalkia). Pentsatzen dut beste nonbait ere mintzatu dela honetaz, baina arauak liburu batean argitaratzen ez diren bitartean ia ezinezkoa gertatzen da bilaketak eta kontsultak denbora gehiegi galdu gabe egitea oraingo sistemarekin. Beraz, goiko datuekin, hau izango litzateke legokiokeena (sarrera hauek guztiak sartu beharko lirateke): Iparraldeko nafar, nafar, Nafarroa Behereko Baina uste dut hemen kontraesan batzuk badirela, zeren horren arabera zuberotarrak edo lapurtarrak ez dira 'Iparraldeko nafarrak' deitura hau Nafarroa Beherekonentzat bakarrik uzten bada (eta hori dio arauak). Baina guk beti jartzen dugu Ipar marka Iparraldeko euskalkiak izendatzeko. Bestetik, nafar ematea besterik gabe, oso anbiguoa gerta daiteke, historiako kontuetan ez bada. Arauan 'Hegoaldeko' ('Nafarroa Garaiko') eta 'Iparraldeko' ('Nafarroa Behereko') nafarrak bereizten dira, baina bietan erabil daiteke 'nafar' bakarrik, beste markarik gabe. Honek nahasteak sor ditzake: 'nafarrek hau pentsatzen dute' esaten badugu, uste dut denek, edo gehienek, gauza bakarra ulertzen dugula hor.Beraz, XK-k dioen moduan, lantaldearen proposamena ez da egokia, baina nik ez dakit zer den hemen esan behar duguna. Ondoko hau, bere anbiguotasun guztian? Hori da dagokiona, baina ez zait batere gustatzen: behenafar* e. nafar, Iparraldeko nafar, Nafarroa Behereko".

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): "(Iparraldeko) nafar, Nafarroa Behereko, baxenabartar".

behera
1 adb. Leku apalago batera. Behera jaitsi. Arinak gora eta pisuak behera joaten dira. Gora eta behera ibili. Beherako bidea. Beherago, hiru neska zoragarri. Kilometro bat beherago. Gero eta beherago. Ni bezalako behe baino beheragoko gorbatadunek. Berrogei bat metro beheragotik igaro zen Piarresen arerioa. Beheraxeago jaitsi zen. Filosofiaren gailur agorrak pixka batez utziko bagenitu, beheraxeagoko lurrak zertxobait lantzeko. Goitik beheraino. Bizkarretik beherainoko soineko zuria. || Izenak gora eta izenak behera hasi garenez gero (Ik. gora eta behera 2).
2 postpos. Mendian behera. Burutik behera bota zion. Hasi zen tontorra behera. Patarrari behera urtxintxaren zalutasunean hartzen du herriko bidea. || Teorian, gaur egun, hogeita hamar urtetik beherako gazte guztiek, edo gehien-gehienek, euskaraz mintzatzeko gai izan beharko lukete. Hogei urtez beherakoak. Araututako epe hori ez da izango 15 egunetik beherakoa. Beti 400 metrotik beherako garaieran.
3 interj. Gaitzespena adierazteko hitza. Behera diktadura!

Aztergaia: behera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

mareabehera, itsasbehera

behera egin
du ad.-lok. Beheratu, jaitsi. Behera egin du prezioak. Langabeziak behera egin zuen adin tarte guztietan. Memento honetan gu ederki ez gara, lehenago goian ginenak egin dugu behera.

Aztergaia: behera egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-01-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean aurkitu dugun behera egin segidako bakarra, 'apal bihurtu' adierakoa da: SP Imit ("Haserra zaite zeronen kontra, eta eztezazula paira hantureria zure baitan bizi dadin: bainan egin zaite hain behera eta xipi non guziak iragan ahal ditezin zure gainetik eta aurizki zaitzaten karriketako istilla bezala"). Cf. Uzt (1967): "Momentu onetan gu ederki ez gera, / lenago goian giñanak egin degu bera, / etorriko al da laister / indartzeko era!"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

behera egin EB 5 (Kuxkux: "Despeñaperros mendatea pasa ondoren berriz, zeharo behera egiten dugu"; A. Prego: "Orduz geroztik, ekoizpenak behera egingo du, euskal gizartea gaur egun oraindik dirauten langabezi-maila handietara eramango duelarik"; L. Fernandez: "Teorikoki hariek luzera bikoitza behar dute zortzidunka behera egiten dugun neurrian", J.C. Hernandez: "Gero, bien artean gelditzen den espazioan aireak behera egiten du, jaitsieran berotuz eta hodeiak desagerteraziz"; M. Altuna: "Paretaren ordezko hartan gora jarraitzen nuen larri, mehea eta irristakorraz gain, hanka ipintzen nuen bakoitzean behera egiten zuen paretan gora"); beera egin G 1 (J.L. Iriarte: "Lau alderdietatik, bidetxiorretan beera egin zuten beren agerpena goiztarren aiek").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu ohiko iturriotan aurkitu: DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm. Ezta hiztegiotan ere: EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE.

Sektore jakin bateko informazioa

Mok Rep 685 (81676): "Aspalditxo asiak dira goitik beera egiten. Declinar, decaer".

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

tradizio idatziko oinarri handirik gabea da; gaur aski hedatua, ordea (cf. "ongi hasi du saioa, baina gero behera egin du"; "oilaskoaren salneurriak behera egin du aste honetan" bezalakoak); egokia dirudi, baina Euskaltzaindiak erabakitzekoa da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'behera egin | F: tradizio idatziko oinarri handirik gabea da; gaur aski hedatua, ordea (cf. "ongi hasi du saioa, baina gero behera egin du"; "oilaskoaren salneurriak behera egin du aste honetan" bezalakoak); egokia dirudi, baina Euskaltzaindiak erabakitzekoa da. Behera egin: Ez dut oso beharrezko ikusten. Oraindik ere adibide gehienak adiera literalekoak direla esango nuke, askotan ia-ia postposizio da behera: Murailan behera egin zuen gero. (Saizarbitoria: Gorde nazazu lurpean); beherago jaitsi, aurrera jo, eta berriz ere behera eginez, kripta sakon batera iritsi ginen (E.A. Poe / K. Navarro: Kontakizunak). Baina badira hemen ageri den adierakoak ere: zentzugabekeria solemne ugari barregarritzat hartuak izan dira mendeetan zehar, horregatik herriaren estimazioan behera egin gabe. (Deabruaren hiztegia, A, Bierce / X. Olarra) baina Agamenonen ospeak ez du, ondorioz, behera egin. (Deabruaren hiztegia, A, Bierce / X, Olarra)'.

 - [E116]: 'Nik ere utziko nuke oraingoz'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): 'sartu behar dira behera egin, beheiti joan, gora egin, goiti joan'.

beheragarri
adj. zah. Beheratzen edo apaltzen duena. Badira bertuteak beheragarri direnak, badira ere ohoragarri direnak.

Aztergaia: beheragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Diakronia

Zah.

beheraka
adb. Beherantz. Alde batean gauzak goraka zebiltzanean, beste aldean beheraka zebiltzan. Jainkoaren fedea beheraka doan neurrian, morala ere berebat amilka doakigu.

Aztergaia: beheraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
beherakada
iz. Beheraldia, behera egitea. Prezioen beherakada handia izan da aste honetan. Hildako kopuruaren beherakada. Laborantzaren hedapenak abelazkuntzaren beherakada eragin zuen. Zenbait partidatan nabaria izan da jokalariek bigarren zatian izan duten beherakada.

Aztergaia: beherakada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1998-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kada.

beherako
1 iz. Digestio aparatuaren nahasmendua, gorotz bigun edo likidoa oso maiz egitea dakarrena. Aita aspaldian beherakoarekin gaixo zuen. Beherakoa izan. Beherakoa eta idorreria. Gehiegi jaten dutenei, eztiak beherakoa ematen die. Beherako eta gorakoekin hil beharrean dabil, ezerk on egiten ez diola.
2 iz. Beherakako higidura. Euskal aldizkariek izan ohi dituzte, ilargiaren antzera, gorakoak eta beherakoak.

Aztergaia: beherako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

beherakoan
adb. Beherako bidean, behera jaistean. Hamabostean behin igo ohi zen janari eta janzki garbiarekin, eta beherakoan, Piarresek egindako gaztak jaitsi ohi zituen.
Loturak

Aztergaia: beherakoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEHERAKOAN. Al bajar. "Au moment où il va descendre" Dv. Cf. beherako (2). Izketa luze atsegin bat egin genizuten ta, beerakoan, oso bestelakotua neraman gizona. Ldi IL 33. Amabostean bein igo oi zen janari ta jazki garbiakin eta beherakoan Piarresek egindako gaztak jatxi oi zitun. Etxde JJ 11s. Erroak nonbait tira egin ta Poli irristatu. Eskerrak ipurdiak beerakoan arria topatu zuala, bestela uretan zan. Anab Poli 15. Ez geneukan erria ikusterik. Beerakoan eta gorakoan antzemanda nengoan erri ederra zala ura. Anab Aprika 101. Beerakoan, Telitxen artean gariak ebaki gabe zeuzkaten. JAzpiroz 209. Cuesta abajo (fig.), en decadencia. Ez dut uste, adibidez, kimika bera fisika huts bihur daitekeenik. Mailaz maila igotzean ohiturazko da zerbait berriren irteera eta azaleratzea. Soilketa eta murrizketa dugu beherakoan; nabarmentzea, berriz gorakoan. MEIG VI 117. (Tras ablativo). Batzu borrokatu ziren Auritzeko ordokian; besteak, aitzineko zatikoak, Ibañetatik beherakoan, Luzaideko alderat yaustian. Zub 30. Menditik berakuan / utsik, buru-makur. Olea 26. (Tras sust.). Aldats gorakoan, oztoporik ez ta, so goi urdiñari; / aldats berakoan, oztopa bildurrez, erne larratzari. "Al bajarla". Or Poem 522.

beherakoan 25: Berria 20, EiTB, Argia, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beherakoan 32: Berria 11, Herria, Elizen arteko Biblia 4, Lopez de Arana, Joxerra Garzia, Xanti Iruretagoiena, Patxi Ezkiaga, Patxi Zubizarreta, Asisko Frantzizko, Anjel Lertxundi, Harkaitz Cano…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa behera sarreran.

beherakor
1 adj. Gutxituz, urrituz doana.
2 adj. mat. Funtzioez mintzatuz, gero eta balio txikiagoak hartuz doana.

Aztergaia: beherakor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Elhuyar-en Matematikazko ariketak liburukoak dira guztiak: beherakor 5 ("Beherakorra konbexua / beherakorra inflexio puntua / beherakorra ahurra / minimoa ahurra / gorakorra ahurra / gorakorra inflexio-puntua / gorakorra konbexua"); beherakortasun-tarte 4 (adib. "Funtzioaren existentzi eremua eta gorakortasun- eta beherakortasun-tarteak bilatu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

beherakor : AB38 8 (decreciente, descendente), HiztEn, Euskalterm 17 (decreciente); beherakortasun : AB38 1 (decrecimiento). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

beherakor : ElhHizt, HiruMila, PMuj DVC (beerakor eta berakor). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Mat.

Forma baten adiera(k)

gutxituz, urrituz doana.

beheraldi
iz. Gora eta behera ari daitekeen zerbaiten beheranzko aldia; beheratzea. Itsasoaren beheraldia. Ilargi beheraldietan ereitea. Eskarien beheraldi honetan. Beharbada kontrabandoak beheraldia duelako egun hauetan. Europak, literaturan, beheraldia du. Erakunde guztiek bezala, goraldi eta beheraldiak ditu.

Aztergaia: beheraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
beheramendu
iz. zah. Beheratzea, apaltzea. Ik. beheitimendu.

Aztergaia: beheramendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-mendu/-pen/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

beheranzko
adj. Beherantz doana. 1994tik lehen aldiz, prezioetan beheranzko joera nabari da. Beheranzko bidean herri osoa eder-eder ageri da. || Beheranzko diptongoak.

Aztergaia: beheranzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1998-03-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh439 2021-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

beheranzko 44: Nagore Irazustabarrena (“beheranzko joera”), Xabier Letona 2 (“jarduera ekonomikoa beheranzkoan dago”, "Zerga kontuetan, beheranzko etengabeko prozesu bat dago"), Berria 4 (adib.: "hiru partidetan erabat irauli dute ordura arte beheranzkoa zen joera”, “beheranzko bidean hasi zen”), Jabier Agirre (“ondorengo egunetan beheranzko bidea hartzen du”), Mikel Carramiñana (“Urriaren 9an ekin zion Euriborrak beheranzko joerari"), Garikoitz Goikoetxea 3 (adib.: "beheranzko joerak jarraitu egin du", "Beheranzkoa da joera"), Andoni Urbistondo ("urtarrileko aldapa goranzkoa ez, beheranzkoa bihurtzeko"), Miren Garate 3 (adib.: "Dow Jones indizeak beheranzko joerarekin ekin zione gunari”), Igor Susaeta (“goranzko bidea hartu beharrean, beheranzkoa hartu zuen”), Aitziber Laskibar (“goranzko bidea hartzen zuten beste batzuek, eta beheranzkoa gehienek”), Julen Zabalo (“kontuan hartu beharko lukete beheranzko joera hori”), Urtzi Urkizu (“beheranzko joera hartu du”), J.B. Andueza (“Atzo mugimendua beheranzkoa izan zen”), Aitziber Arzallus (“Joera beheranazkoa dela baieztatzeko balio du”), Mikel Mendizabal (“Beheranzko azkarrean”), Joseba Felix Tobar-Arbulu (“beheranzko espiralean”), Agurtzane Solaberrieta 2 (adib.: “joera beheranzkoa da”), EiTB.com 18 (adib.: “beheranzko joera”). // beheranzko 527.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: beheranzko 90: Berria 50, Koro Navarro 9, Itziar Laka 5, Mirentxu Larrañaga 3, Juan Garzia 2, Andres Urrutia 2, Lopez de Arana, Xabier Olarra, Karlos Zabala, Koldo Biguri, Urtzi Urrutikoetxea, Xanti Iruretagoiena, Ibon Uribarri, Koro Navarro, Sonia Gonzalez, Oskar Arana, Iñaki Mendiguren, Anjel Lertxundi 2, Karlos Linazasoro, Koldo Izagirre, Jon Arretxe, Joanes Urkixo, Iñaki Arranz, Lourdes Oñederra, Iñaki Heras.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

adib: diptongo iz. Silaba berean ebakitzen den bokal bikotea. Euskal diptongoak beheranzkoak dira. // tipologiko adj. Tipologiarena, tipologiari dagokiona. Euskaraz diptongo emankorrenak eta zabalduenak beheranzkoak izatea ez da txantxetako erregulartasuna, eta, ziurrenik, uste baino gehiago esango liguke ikerbide horrek hizkuntzaren historia tipologikoaz.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta sarrera gisa jasotzekoa, goranzko arautuarekin egin den bezala.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

-ko: -ranzko (ik. noranzko arautua eta atzeranzko libretzat emana).

beherapen
1 iz. Ipar. Ilargi beheraldia. Ik. ilbehera. Beherapeneko egunetan. Beherapenean hil txerriaren haragia hobeki gogortzen da. Ilargiaren gorapenak eta beherapenak.
2 iz. Beheratzea; gutxitzea. Kornubieraren beherapenaren beste zio bat Erreforma izan zen. Salneurrien beherapena. Ehuneko hamarren beherapena egin.

Aztergaia: beherapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "beherapen hitzak gauza asko erran nahi du. Denak hartuak dira kontutan? ilagiarena, itsasoarena" (1995-03-03)

beherarazi, beheraraz, beherarazten
du ad. Beheratzera behartu. Erosleek elkar hartzea, gauzen prezioa beherarazteko.

Aztergaia: beherarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

beherarazi, beheraraz, beherarazten. du ad.

beheraspen
iz. zah. g. er. Hasperena.

Aztergaia: beheraspen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

hasperena.

beheratasun
iz. Apaltasuna, beherea denaren nolakotasuna. Bere etxearen beheratasuna eta izate apala. Urrikal bekizu Jauna ene beheratasuna. Berehala behartasun eta beheratasunera erori izan dira. || Eguzkiaren goratasuna eta lurraren beheratasuna.

Aztergaia: beheratasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

beheratu, behera/beheratu, beheratzen
1 da/du ad. Beherago joan edo eraman; mailaz jaitsi. Ik. beheititu. Jesus menditik beheratu zenean. Burua beheratu. Antzokiko oihala beheratu eta gero. Uholdearen ondoren urak beheratzen hasi zirenean. Salneurriak beheratu. Berehala beheratu zen neskaren harrokeria. Aberatsak beheratzen ditu eta behartsuak goratzen. Gizon egiteraino beheratu zen. Ez naiz ni beheratzen txarkeria horietara.
2 da ad. Ilargiaz mintzatuz, alderdi argitsua urritu.
Azpisarrerak

Aztergaia: beheratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

beheratu, behera(tu), beheratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

beheratu, behera, beheratzen

beheratzaile
adj. Beheratzen duena.

Aztergaia: beheratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

beheratzapen
iz. Ipar. zah. g. er. Hondamendia, gainbehera. Inperioaren beheratzapena. Latina ere aldatu zen eta hartu zuen bere beheratzapena.

Aztergaia: beheratzapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

hondamendia, gainbehera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

inperioaren beheratzapena.

beheratze
iz. Beherago joan edo eramatea; mailaz jaistea. Gorantz egin ohi du eta goratze hau errazago egiten zaio beheratzea baino.

Esaera zaharrak

Jokalarien lasterra, gora-behera: goratzea hegi erdiraino, beheratzea hondarreraino.

Aztergaia: beheratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
behere
1 iz. Ipar. Behea, behealdea. (Batez ere kasu atzizkiekin erabiltzen da). Etxearen beherea. Hona beherera. Beheretik gaineraino. Gainetik behereraino. Ez zuela behereko aldean hortzik. Lege bakar hartaz ari naiz, jakina, eta ez hemen behereko hala-holako legeez. Soinekoaren behereko bazterrean.
2 adj. Ipar. Behekoa. Nafarroa Beherea. Amerika beherean aski luzaz egona bainaiz. Zuberoa behereko Berrogainen. Mundu honetan gareno, lur behere honetako gauzek liluratzen gaituzte. Amodioak goiti du jaidura, eta ezin geldi daiteke gauza behereetan.
3 adj. Ipar. Frantziako lurraldeez mintzatuz, Euskal Herritik urruti daudenak. Frantzia behere horretan higatu zituen azken urteak. Frantzia behere horretan, Gard eta Vaucluse departamenduetan bereziki.

Aztergaia: behere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz. 2 izond. Nafarroa Beherea.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

iz.aren banaketa argituko da: "beherea argia da", baina "behera (ez beherera!) joan da"

beheren
adj. Garaiera txikienean dagoena. Zeren gorena ezin dagoke beherenaren gainean bermaturik baizen.

Aztergaia: beheren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'apalena' (anton. goren): "beheren maila", maila apalena

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): kendu egin da.

behereneko
adj. Garaiera txikienean dagoena. Atmosferako behereneko geruzetan. Eraikinaren behereneko solairua.
Loturak
beherengo
adj. Garaiera txikienean dagoena. Beherengo mailatik hasita gorengoraino. Beherengo apaletan.
Loturak

Aztergaia: beherengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEHERENGO, BEHERANEKO. (El) más bajo, (el) inferior. "Berengoa, cosa que está abajo y es ínfima" IC 446r. v. BEHENEKO. Esan daigun bada, estadu guztietati beerengua dala ezkondubena Jaungoikua serbiduteko. fB Ic III 326. Beerengo mailati asita, astiro ta pausuka, ondo pensauta ta ondo prestauta eldu dedin ordia bateti bestera, ta andi goragokora. Ib. 283. Arteraño etziekien uztar-idi batekin soroko lanak egiten baizik; arteraño, berak aitortzen zuen bezala, aren etxea tribu guzian beeranekoa zan. Lard 156. Arduragabekerian berengo ondarretaraño erori zan. Ag G 298. Bere ikaste-atalak (asignaturak) ondo atara ebazan, baña ez goirengo mallan, batxillerrian lez, berengo mallan baño. Kk Ab I 109. Mutiko bat, koba-aldian ardi-zain ebillala jezarri zan kobearen berengo zulo-aurretxuan. Kk Ab II 97. Munduan dan guztia, gaikia ei da, berengotik asi ta gorengoraño. Eguzk GizAuz 47. Beobiden, iru etzaguntze: goirengoa, erdikoa eta berengoa. Akes Ipiñ 18. Gaur arte iraun izan dute beren antziña-kutsu arrigarrian eta alde askotatik gizatasunaren beerengo maillan aurkitzen direla ezin uka diteke. Vill Jaink 20. Banoie berengo etxietara. Gerrika 137. Beti legez, berengotik astekotan urten dot, baña goitik bera asi biar dot, bardin joten dau ta. Ib. 138. On Luis Gorengo eta Andres Berengo, Kafean. AB AmaE 258 (tít.).

adib: behe 2 (Leku atzizkiekin, singularrean). Ik. behera; pe2. Behean gelditu zirenak. Behetik hasita joango dira igotzen. Beherantz joan gara. Beherengo mailatik hasita gorengoraino. Beheko solairua. Bi urtez beheko haur guztiak hilaz.

beherengo 6: Deia, Consumer 2, EiTB, Karmel, Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beherengo 6: Imanol Unzurrunzaga 2, Xabier Amuriza, Koldo Zuazo, Edorta Jimenez, Itziar Laka.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da behe sarreran.

behetar
iz. Lurralde beheretako biztanlea. Behean behetarrak, goitarrak goietan, bakoitza bere tokian.

Aztergaia: behetar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

behetik gora
adb. Behetik hasi eta goraino; osoki. Horma honek, behetik gora, gizon baten neurria izango du. Arakatu zuten etxea behetik gora, kontuz, eta ez zuten ezer idoro.

Aztergaia: behetik gora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

behetu, behe/behetu, behetzen
1 da/du ad. Beheratu. Goiak behetu dira.
2 du ad. Azpiratu. Sendiaganako maitasunak bere gorrotoa behetu zuen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Zapaltzen duenak behetua, hartuko du bere lekua.

Aztergaia: behetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

behe(tu), behetzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

da/du ad.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

beheratu, azpiratu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'behetu, behe(tu), behetzen. da/du ad. Ipar. Zah. 'beheratu, azpiratu'. Hau kentzea hobe'.

 - [E116]: 'hau Añibarrok, Juan Antonio Mogelek, Vicenta Mogelek, Zavalak, Jose Ignacio Aranak, Kirikiñok eta Enbeitak erabili dute. Beraz, ez da ez Ipar ez Zah.(gaur egun ere badira adibide batuzk). Nik hau proposatzen dut: behetu, behe(tu), behetzen. da/du ad. 'beheratu, azpiratu''.

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): 'OK'.

behi
iz. Etxe ugaztun hausnarkaria, ilea motza eta latza, eta adarrak aurrerantz dituena, abere moten artean larriena; abere horren eme heldua, bere esne eta haragiagatik hazten dena (Bos taurus). Ik. zezen. Behiaren umea. Behi batek bost ume egiten ditu. Behi beltza. Behiaren errapeak. Behiak marru egiten du. Hori behia baino lehenago uztarria ekartzea da. Behi hazkuntza. Behi haragia, behi larrua. Behi askak. Behi gorotza. Behiak zaintzen ditu. Behia susara dago. Behi taldea, andana. Behiak bazkatzen. Behi antzua bezala zela. Behi beltz izu haiek. Etxe behiak eta behi basatiak. Bibliako zazpi behi gizenak eta zazpi behi argalak. Behin, herri txiki bateko hiltegiaren ondoan nengoela, zezen bat ikusi nuen behia estaltzen.

Esaera zaharrak

Ardi adarduna eta behi sabelduna. Behiaren erroa jetziago, luzeago. Lagunaren behiak erroa luze.

Aztergaia: behi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

EAEn hedatuenak, ap. EHAA, 2008-04-22: "Euskal Autonomia Erkidegoan ohituraz hazi izan diren behi arrazetatik (herriko behi gorri edo pirenaikoa; limusina; suitzar arrea; blonda; txarolesa; haranetako asturiarra; mendietako asturiarra; terreña; montxina, betizua, eta frisiarra, bai eta haien arteko gurutzatzeak ere) datorren abelgorri okela freskoa" — lautan; "Erroldak [...] Euskal okela: 2004ko abere hilak / Pirenaikoa eta gurutzatzeak - 2.596 [...] / Limusina eta gurutzatzeak - 3.194 [...] / Suitzar arrea eta gurutzatzeak - 506 [...] / Blonda eta gurutzatzeak - 503 [...] / Txarolesa eta gurutzatzeak - 542 [...] / Mestizoak - 6.592 [...] / Beste batzuk - 1.716 [...] / Guztira - 15.649".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz, AS gisa: behi-azienda ; eta adib. gisa: behi beltz, behi-esne, behi gorri, behi-hazkuntza.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: Erants: ", bet". (1993-02)

 - [A104]: "Aipatzekoak: "behiesne, esnebehi, behilarru, behigazta". Bestalde, "behigai" sartzekoa? (Gurean, "biaia" = behi gaztea, lehen umea egin gabea, baina aurrerako dena)" (1994-08-02)

behi asturiar
iz. Asturias eta Leon aldeko behi arraza; arraza horretako behia, kolore gorrixka edo gaztainkara duena, haragitarako hazten dena.

Aztergaia: behi asturiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): behi asturiar [asturiar forma Exonomastikaren herri-izenen txostenean jasoa] [AS s.u. behi]

behi azienda, behi-azienda
iz. Behia. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da). Ik. azienda larri. Herrixkatik behizainek behi azienda zekarten.
behi esne, behi-esne
iz. Behiaren esnea. Jogurtak behi-esnez egiten ditugu. Edari horiek behi esneak adina kaltzio dute ia.
behi esnedun
iz. Ik. esne behi. Behi esnedunaren errapeak. Etxean irina ugari eta sei behi esnedun eta artalde handia eduki arren.
Ohiko lexiak

Aztergaia: behi esnedun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

behi gorri
iz. Euskal Herriko behi arraza; arraza horretako behia, kolore gorrixka duena.

Aztergaia: behi gorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

'arraza piriniarreko behia' adierako be(h)i gorri lau aldiz agertu da (Hb: "Behi gorriak ere hainitzek baituzte; Bretoinek yende xehe ixil hazten dute, Khentzen zaiotelarik xahala pikoko, Eta gazitzen ere esnea gasnako"; Ag: "ordeka erdian bei gorriak bedarra jaten mana edo patxadarik andienagaz"; JMB: "Euskotarrak orain azitzen duten bei gorri ori antziñan emen bertako mendietan zebiltzan betizuen ondorengoa da" eta And AUzta bei gorritxo: "Eta esan zion gizonari: Gure mendiko bei gorritxoa atean dago orroaka").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira be(h)i gorri 8: a) 'arraza piriniarreko behia' adierako 1 (J. Arrizabalaga: "Nire hauzoko gizon bati galdu zitzaion behi gorri bat, eta irten ginen adiskide batzuk behi haren bila"); b) 'euskal mitologiako jeinua' adierako 7 (J.L. Arriaga 3: "Behin baten Mari, Albazizketako Irari basetxeko neskatxa esan zion bere amak kanpoan zebilen behi gorria etxera ekarteko"; "Orduan amak honela madarikatu zuen: 'Behi gorria ekarten ezpadazu, deabruak eraman zaitza'"; "Joan zen Mari behitara eta behi gorri bat ikusi zuen"; J. Azurmendi in I. Azkune Zezenak Euskal Herrian 2: "Eta leize-zulo horietan bizitzen dira, Barandiaran-enetik gogoratuko denez, euskal mitologiako zezen eta behi gorriak"; "Barandiaran-en interpretazioa zuzena balitz, zezen eta behi gorriok funtsean Mari bera genituzke, irudiokin antzaldatuta bere burua"; JMB: "Bei gorri bat galdu zitzaien egun batez"; "Zelaian bei gorri bat ikusi zuen"); behigorri 1 (M. Azurmendi: "Behigorri, txahalgorri, behor zuri edota aharia bezalaxe azaldu izan da inoiz akerra ere kobazulotako sineskeratan"). Adiera horiekin zerikusirik ez duen beste behi gorri 1 (D. Landart: "Xuriz tindatua; leiho gorriekin eta haren itzulian baziren behi gorri, zaldi beltz, oilo xuri, lapin gris, xerri horail eta nik dakita zer").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

behigorri : HiztEn ("Euskal mitologiako jeinua; haitzulo eta leizeetan bizi zen. Kanpora ateratzeko behi gorriaren itxura hartzen du"); behi gorri : DFrec 1 ("pirenaika arrazako behi gorria"); AB38 1 ("ganado vacuno montaraz, raza del Pirineo"); AB50 1 ("vaca parda"); Euskalterm 1 (pirenaiko sinonimoarekin batera).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

behi gorri jaso dutenak: EuskHizt (adib. "Behi beltza (ik. bretoi), gorria"); HiruMila (behi-gorri "vaca de raza pirenaica; (Mit. vaca roja)"); DRA ("vaca grande del país, de color rojizo"); Lh DBF: behigorri ("vache de la grande espèce, vache rouge du pays"). // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, PMuj DVC.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

behi gorri: Herria (2001: "Behi burtxoratuaren gaitzak jo bi abere buru, sei eta zazpi urteko behi gorriak, agertu dira Nafarroako mendialdean"; "Nafarroan bi behi aurkitu dituzte [...] behi gorriak, tokiko arrazakoak, kanpoan haziak"; 2003: "Behi gorri xuhailak"; 2004: "Behi gorrietan (70 buru), Belascain uztariztarrak du sari gorena altxatu"; "Behi gorriak hazten dutenek laguntzak izaiten dituzte"; 2005: "Behi gorrien hazkuntzarako diru laguntzaren eskuratzeko txostenak Herriko Etxean eskura ditaizke"; A. Arkatxa (Berria, 2004): "eliza dorreak, meriak, pentzeak, behi gorri andanak, gari eta eguzki lore landak, ibar zabalak..."); herriko behi gorri: EHAA, 2008-04-22: "herriko behi gorri edo pirenaikoa; limusina; suitzar arrea..."; "Herriko behi gorri edo pirenaikoa, terreña, montxina eta betizua deritzen Euskal Herriko arraza autoktonoak nabarmentzen ditugu"; behigorri: goimen.org Abeltzaintza ("Behi arrazak / Behigorria / Gure lurretako behi arraza behigorria da, garai batez oso hedatua Euskal Herrian, XIX. mendea arte zegoen bakarra baitzen [...] behigorria haragitarako preziatua da eta bertako klimari hobekien egokituta dagoena. Jatorri berekoak “betizuak” dira, basa behiak alegia"); behi gorrasta: Herria ("Behi gorrastak eta betroin eta «comtoise» arrazako zaldiak hazten dituzte").

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

Sintagma librea (arraza bat baino gehiagokoak izan litezke behi gorriak: cf. Akitaniako behi gorri, behi gorri pirenaiko).

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gorri.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa azaltzekoa, behi sarreran.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "tokiko arraza, eta ez ogibihi kolore eta horrelako" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: behi gorri [AS s.u. behi] lehen adibide gisa arautua!!! behigorri???

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-09-25): behi gorri [AS s.u. behi] [lehen adibide gisa arautua]

behi holandar
iz. Jatorriz Holandakoa den behi arraza; arraza horretako behia, kolorez zuri-beltza, esnetan oparoa izateagatik eta ingurunera egokitzeko gaitasunagatik nabarmentzen dena.

Aztergaia: behi holandar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria

Ik. informazio-oharrak s.u. holandar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartu behi holandar [AS s.u. behi]

behi piriniotar
iz. Pirinio mendietako behi arraza; arraza horretako behia, kolorez arrea, gaur egun haragitarako hazten dena.

Aztergaia: behi piriniotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-04-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

edo piriniotar (Onomastika batzordeak argituko du forma).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): behi piriniar Isildua: behi piriniotar forman jasoa. [AS s.u. behi]

behi suitzar
iz. Suitzako Alpeetako behi arraza; arraza horretako behia, kolorez arrea edo pinto zuri-arrea dena.

Aztergaia: behi suitzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-04-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

behi suitzar eta suitzar arre, biak onartzekoak dira, lantaldearen ustez.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: behi suitzar [AS s.u. behi]

behiak jetzi
du ad.-lok. Lana egunero antzekoa da: goizean behiak jetzi, ganaduari jaten eman eta ukuiluak garbitu. Gero, baserrira joan behar izaten genuen behiak jeztera.
Ohiko lexiak

Aztergaia: behiak jetzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da, ardiak jetzi formarekin egin den bezala.

behiala
adb. Lehengo denboretan, aspaldi. Ik. behinola. Behiala, hegaztiak mintzo zirenean. Behiala Axularrek zioenez.
Azpisarrerak

Aztergaia: behiala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

behiala Sin. behinola / AS: behialako

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

ik. behinola

Leku-denborazko izenen eratorriak

behialako

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "behiala | EArau: Sin. behinola. AS: behialako. 'h' hori lekuz kanpo: beihala eta beihalako behar du hor".

 - [E116]: "hala beharko du (ez dut uste: adibideak 'h'rekin dira gehienak), baina hau ezin da aldatu lehenbiziko itzulian hola onartu baikenuen. Beraz, ez aldatu".

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): "dagoen moduan utzi".

behialako
adj. Amets irudipenezko argitan ikusten ditugu behialako geure buruak. Behialako greziarrak.
Loturak

Aztergaia: behialako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "behiala | EArau: Sin. behinola. AS: behialako. 'h' hori lekuz kanpo: beihala eta beihalako behar du hor".

 - [E116]: "hala beharko du (ez dut uste: adibideak 'h'rekin dira gehienak), baina hau ezin da aldatu lehenbiziko itzulian hola onartu baikenuen. Beraz, ez aldatu".

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): "dagoen moduan utzi".

behiki
iz. Behiaren okela. Salda ona egiteko behikia, oilakia eta zikirokia behar dira.

Aztergaia: behiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

behikunde
iz. Ipar. g. er. Behi azienda.

Aztergaia: behikunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kunde.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

behi-azienda.

behin
1 adb. Aldi bakar batean. Behin egin du, behin bakarrik eta ez bi aldiz. Behin, birritan, hirutan. Beste behin. Behin ardoa edango balu. Behin eskuineko besoaz, behin ezkerrekoaz. Behin bederen. Behin behintzat, besterik ez bada, gure alda nahiak aurkitu du non ase.
2 adb. Lehenaldiko une bat ahotan hartzeko erabiltzen den hitza. Ik. behin batean. Behin, asteazken arratsalde batez (...). Begira behin zer gertatu zitzaidan.
3 adb. (Maiztasuna adieraziz; ezkerreko denbora hitzak -n atzizkia hartzen du eta forma mugatuan doa; ezkerreko hitza zenbaki batek mugatzen duenean, berriz, -tik edo -z ere har dezake; -tik-duna, forma mugatuan nahiz mugagabean joan daiteke eta -z-duna, mugagabean). Egunean, astean, hilabetean, urtean behin. Lau urtetik behin. Bost egunez behin etortzen da.
4 (Mendeko perpaus bati sarrera emanez, aditz nagusiaren ekintza noiz hasten den adieraziz). Ik. behin ...-z gero. Behin abiada hartu zuenean, ez zegoen mutila isiltzerik. Jainkoaren hitza behin bihotzean harturik, leheneko bekatuetara berriz bihurtzen dena. Behin gure nahimena ekinaldi bizkor batez bere asmoari lotzen bazaio, ez da hartatik lasaituko aldez besteko asmo bat hartu arte.
5 adb. Lehenbizi, lehenik. Ebakitzen duzu behin erditsutik eta gero arrasetik.

Esaera zaharrak

Ergela maiz engana daite, zuhurra behin baizik ez daite.

Aztergaia: behin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: behin batean, behin-behineko, behin betiko, behin edo behin, behin ere, behin eta berriro, behin eta berriz, behingoan: eztabaida guztiak behingoan bukatzeko, behingoz: lasai geldi gintezkeen behingoz behintzat, behinik behin, behin... -z gero: behin aitortzen hasiz gero, guzti-guztia esan nahi dizut.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: behin banan , behin bateko , behin batez , behin-behinekotasun , behin-behinekoz , behin edo berriz , behin edo beste , behin eta behin , behin eta betiko , behingo batean ; eta adib. azaldu gisa egituraren batzuk, egokienak-edo: cf. behin... -(e)z, behin... -tu eta gero, behin... -tu ondoren, behin... -turik, behin... -tuta.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

behin-behineko, behin-betiko, behindik behin, behin edo behin, behin ere ("Zer daki egarriaz egarririk behin ere sentitu ez duenak?"), behin eta berriz / berriro, behingoan ("Eztabaida guztiak behingoan bukatzeko"), behingoz ("lasai geldi gintezkeen behingoz behintzat"), behinik behin, behin... -z gero ("Behin aitortzen hasiz gero, guzti-guztia esan nahi dizut")

Leku-denborazko izenen eratorriak

behin baino gehiago(tan), behin banan, behin batean, behin batez, behin-behin, behin-behinean, behin-behingoan, behin berriz / behin berriro, behin edo berriz, behin edo berritan / birritan, behin edo beste, behin edo bitan, behin eta behin, behin eta birritan, behingo, behingoaz, behingo batean, beste behin

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Administrazioan oso erabiliak: "behin-behineko, behin-betiko... lanpostua/hitzarmena..."" (1994-08-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'behin | EArau; AS: behin batean, behin-behineko, behin betiko, behin edo behin, behin ere, behin eta berriro, behin eta berriz, behingoan: eztabaida guztiak behingoan bukatzeko, behingoz: lasai geldi gintezkeen behingoz behintzat, behinik behin, behin... -z gero: behin aitortzen hasiz gero, guzti-guztia esan nahi dizut. AS gisa gehitzeko eskatuz: behin banan Bizk. g.g.er. 'banan-banan', behin bateko, behin batez g.er. 'behin batean', behin-behinekotasun, behin-behinekoz, behin edo berriz g.er. 'inoiz edo behin', behin edo beste 'inoiz edo behin', behin eta behin Ipar. 'behin eta berriz', behin eta betiko Heg. h. behin betiko, behingo batean; eta adib. azaldu gisa egituraren batzuk, egokienak-edo: cf. behin... -(e)z, behin... -tu eta gero, behin... -tu ondoren, behin... -turik, behin... -tuta. behin bakarrik, behin eta behin (Baztanen oso erabilia), behin hutsik (franko erabilia) sartu AS gisa. Oso erabilia da'.

 - [E116]: 'nik dakidala, behin bakarrik oso erabilia da. Niretzat arrotz samarra da behin eta behin, baina behin edo behin bai ezaguna da, aski erabilia (noizbehinka) adierazteko (hori dagoeneko bildua da). Behin hutsik ez dakit zer den. Beraz, lekukotasun argiagorik ez dugun bitartean behin bakarrik sartuko nuke, baina ez besteak'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): 'sartu behin bakarrik, behin hutsik Naf 'behin bakarrik'. Sartu behin eta birritan eta gaineratu adibideak: behin baino gehiagotan, behin baino sarriago'.

behin ...-z gero
Ondoren. (Aditz baten partizipio burutuarekin). Behin aitortzen hasiz gero, guzti-guztia esan nahi dizut. Behin luzatuz gero, nekez laburtuko duzu. Beti doa, eta behin joanez gero, ez da joan denaren bihurtzerik.
behin baino ...-ago(tan)
adb. (Maiztasuna adierazten duten adizlagunekin). Auzi hori behin baino gehiagotan arakatua izan da. Kapitalismoari izen-abizenak jarri dizkiodanean isilarazi nahi izan naute, behin baino sarriago. Hori joko berean gerta daiteke behin baino gehiago. Bataioa behin baino haborotan hartzen ahal da?
behin bakarrik
adb. Behin bakarrik bizian. Ekin zion ez behin bakarrik, baizik askotan, baina beti alferrik.
behin banan
bizk. g. g. er. Banan-banan. Behin banan aztertu behar dira aginduak, jakiteko zenbat bekatu egin dugun agindu bakoitzean.

Aztergaia: behin banan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

behin sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

banan-banan.

behin batean
Lehenaldiko une bat ahotan hartzeko erabiltzen den esaldia; euskal ipuinen ohiko hasiera-esapidea. Aitortu behar zaio behin batean argitaratu zuen iritziak baduela oinarri sendorik. Behin batean Loiolan. Behin batean, Pernando Amezketarra bazihoan bide baten barrena (...).

Aztergaia: behin batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper