50535 emaitza bilaketarentzat - [8251 - 8300] bistaratzen.

beilari
1 iz. Beilatzen duen pertsona. Eria herioarekin borroka ibiliko da, eta beilariak egongo dira hizketa lasaian. Beilari nintzen hil zen gauean. Laster menderatu zituen loak Frantziskoren lagunak; bakarrik bera zegoen beilari.
2 iz. Beilaz doan pertsona. Ik. erromes. Juduen salmo bat, beilariek Jerusalemgoan kantatzen zutena. Beilari gara mundu honetan.

Aztergaia: beilari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
beilatiar
iz. Beilaria, erromesa.

Aztergaia: beilatiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

beilatiar 2: Jnn SBi ("Haste-hastetik ere bazuen debozione hori, bainan hainitz gehiago handitu zitzaion beilatiar batek kondatu zionean zer gerthatu zitzaion bere bidean"), JE Ber ("Frantziatik Santiago Compostellakorat [Galizian], mendiz-mendi eta oinez bide egiten zuten beilatiar fede-azkarrekoak"), eta OEH argitaratuan, Canc. relig. ap DRA ("Harpe hortan nahi du / Eliza bat ederra, / osteka nahiz han bildu / kristau beilatiarra"), eta beillaliar : Herr 1960 ("Meza ondotik orano hünkigarriago izan da eta beillaliarrak haboroxiak huillantü dia mahain-saintiala", "Esker dugu segür aürthengo besta ederraz eta san Blasdiek gure herritarrer eta beillaliarrer egiten dian hunki oroez").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

beilatiar (eta beilatier 1) 3: Michel Garicoitz ("hainbertze beilatiar bethidanik ibili den Betharrameko kaperako zerbitzuaren egitea"), JE Ber (OEHko testuinguru bera), Herr 1960 ("Eta orai eskualde guzietako beilatierrak jiten ahal zaizte!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

beilatiar : HiztEn (Ipar. erromesa) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

beilatiar : ElhHizt (peregrino, -a; romero, -a), DRA (peregrino); beillaliar : DRA (peregrino) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

beilari arautua aski dela uste du lantaldeak.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'zalantzan utzia lantaldeak'.

 - [E116]: 'ez nuke aipatuko'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): 'sartu'.

beilatoki
1 iz. Heg. Gorpuak, ehortzi edo erraustu aurretik, zaintzen edo beilatzen diren eraikina. Baionako beilatokira eraman zuten, alabaren gorpua ikustera.
2 iz. Ipar. Erromesen deboziozko bidaldien helburu den santutegi edo kideko tokia. Bi santuen alderako beilatoki da, geroztik, Loiola.

Aztergaia: beilatoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): beilatoki 80: Deia (“Irudian, Joseba Alvarez, Txillardegi-ren semea, beilatokira hurbildu ziren lagunak agurtzen”), Berria 20 (adib.: “Atzo hasi ziren, Almudenako beilatokian, hildakoen DNA laginak biktimen senideen laginekin alderatzen”), EiTB 23 (adib.: “Erreskatatu ostean, gorpuak Cervera del Pisuergako beilatokira eraman dituzte eta bertan autopsia egin dizkiete. Bihar Burgosen erraustuko dituzte”), DiarioVasco 36 (adib.: “Udal beilatokiaren proiektua onartu da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: beilatoki 37: Berria 26 (adib.: “Beilatokian errauste labea egitea ez dute nahi, kutsatzen duelako”), Herria 5 (adib.: “Beilatokietan, beilari guzien zakuak miatuak izanen dira, eta nortasun ageriak erakutsi beharko dira”), Josetxo Azkona 3 (adib.: “Jendeak hiltzeko ohiturari eusten dion bitartean, beilatokiak ezin hobeki jarraituko du!”), Imanol Zurutuza 2 (adib.: “Anaia eta koinata etorri zitzaizkion etxera, goizean goiz, elkarrekin joateko beilatokira”), Pablo Sastre (“Agurra beilatokian egingo dugu, ezta?”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: tanatorio* e. beilatoki.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es tanatorio / fr funérarium: Elhuyar: beilatoki / Nolaerran: - / Zehazki: beilatoki / Labayru: beila(toki), hilbeila / Adorez5000: beilatoki.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabili da. Bi adiera bereizi behar dira 1 Ipar. iz. ‘erromesak edo beilariak ibiltzen diren tokia’. 2 Heg. iz. ‘hil-beila egiteko tokia’.

beilatu, beila/beilatu, beilatzen
1 du ad. Lo egiteko orduetan berariaz iratzarririk egon. (nor osagarririk gabe). Egon zaitezte hemen eta beila ezazue enekin.
2 du ad. Gauaz iratzarririk egonez eri bat zaindu edo hildako bati lagun egin. Gaixoa beilatu.

Aztergaia: beilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

beilatu, beila(tu), beilatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

beilatu, beila, beilatzen

beilatze
iz. Lo egiteko orduetan berariaz iratzarririk egotea, bereziki eri bat zaintzen edo hildako baten aurrean. Beilatze anitzetan izan naiz maiz.

Aztergaia: beilatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

beilegi
1 adj. bizk. Horia. Bi uztar-idi ditugu, bata beilegia, bestea zuria. Kolore guztiak, beilegi, more, gorri, lilietan zaizkigu agertzen hemendik.
2 adj. Pertsonez mintzatuz, horaila.

Aztergaia: beilegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.

beilegitasun
iz. bizk. Horitasuna; zurbiltasuna.

Aztergaia: beilegitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

beilegitu, beilegi/beilegitu, beilegitzen
da/du ad. bizk. Horitu; zurbildu. Denborak beilegitutako orrialdeak.

Aztergaia: beilegitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

beilegi(tu), beilegitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Bizk.

beira
iz. Gai gardena, gogorra eta hauskorra, silize hareaz eta potasa edo sodaz osatutako nahastura bat urtuz lortzen dena. Ik. berina. Beira bezain hauskorra. Leihoko beira. Beira orea.

Aztergaia: beira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma lehiakideekin batera berrikustekoa

beira eta berina dira oinarriko forma nagusi-hobestekoak (ik. OEH): lehen forma da Heg.an hedatuena, eta bigarrena Ipar.an darabiltena

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: beira-belar .

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

adierak ere argitzekoak dira, erdarazko baliokideak direla eta bideratu nahi izan diren bereizketek oinarririk baduten ikusteko

beira arasa, beira-arasa
iz. Beirazko atea duen edo goitik behera beirazkoa den arasa, bertan gordetzen diren objektuak babesteko eta ikusgai izateko erabiltzen dena. Ik. bitrina. Gontzalen arma bildumatxoa, ehizarako lau karabinak eta pistola bik osatua, denak beira-arasa batean txukun-txukun jarrita. Kanforrez beteriko beira arasa batean ez dut bizi nahi.
beira belar, beira-belar
iz. Gesal lurretan hazten den landarea, errautsetatik soda eskuratzen dena (Salicorna fruticosa).
beira zuntz, beira-zuntz
iz. Beirazko zuntz sintetikoa, besteak beste, material polimerikoak indartzeko erabiltzen dena. Porlana, beira-zuntza eta erretxina erabili ditu artistak lan horretan. Beira-zuntzez indartutako konposite polimerikoak. Beira zuntzezko trainerua.

Aztergaia: beira-zuntz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh110 2020-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

konposite iz. Teknol. Osagai sintetiko bat baino gehiagoz osaturiko gai konposatua, konbinazio egokiaren bidez osagai bakoitzarenak baino hobeak diren ezaugarri fisiko, kimiko eta mekanikoak dituena. Karbono zuntzezko konpositea. Beira-zuntzez indartutako konposite polimerikoak.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu beira(-)zuntz formarik.

beira(-)zuntz 84: Berria 9, EiTB 11, Elhuyar 3, Consumer 12, Karmel, Laneki 46.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beira(-)zuntz 17: Berria 9, Irene Aldasoro 7, Koldo Izagirre.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: beira-zuntz (TN, fibra de vidrio).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia da eta, beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beira eta zuntz sarreretan.

beiragile
iz. Beirak egiten dituen eskulangilea. Beiragile baten semea.

Aztergaia: beiragile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
beirakara
adj. Beiraz egina; beira itxura duena. Berniz beirakarak.

Aztergaia: beirakara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

beirakara 3: UZEI 2 ("Begiaren barneko geruza sentikorra, koroidearen eta gorputz beirakararen artean kokatua", eta irudi batean, "erretina / lentea / gorputz beirakara / aurreko begi-ganbara"), I. Iñurrieta ("Humore beirakara eta humore urtsua begi barruan dauden likido kolorgabeak dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

beirakara : HiztEn (izond. Beiraz egina, beira-itxura duena), Euskalterm (humore beirakara, gorputz beirakara sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

beirakara : ElhHizt (izond. vítreo, -a; eta adib. gisa, humore beirakara: humor vítreo), HiruMila (izond. vítreo, -a; eta adib. gisa: begi-ur beirakara: humor vítreo, eta humore beirakara: humor vítreo) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berria eta, lantaldearen ustez, ongi eratua.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

beiraki
iz. Beira; beirazko gauzakia. Beirakiaren pare gara, eta are beirakia baino hauskorrago. Beirakiak saltzen diren denda.

Aztergaia: beiraki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: beiraki-belar.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

beiraki belar, beiraki-belar
iz. Beira-belarra.
beirate
1 iz. Beirazko egitura batez osaturiko itxitura. Zerbitzariak kafea prestatzen zidan bitartean, beiratera hurbildu nintzen. Beirate distiratsuko gozotegiak.
2 iz. Koloretako beira zatiz osaturiko egitura, hainbat eraikinetan apaindura gisa jartzen dena. Jakina denez, Arantzazuko beirateak Eulaterenak dira.

Aztergaia: beirate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-01-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:013 2002-10-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

jatorri-osaerak gorabehera, aski hedatua da; onarpen eske aurkezten du lantaldeak, hoberik ezagutzen ez duelako, besteak beste.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'beirate | F: jatorri-osaerak gorabehera, aski hedatua da; onarpen eske aurkezten du lantaldeak, hoberik ezagutzen ez duelako, besteak beste. Nik ere uste dut aski hedatua dela. Sartu egingo nuke, zalantzarik gabe. Piarres Aintziart edo Aingeru Epaltza moduko idazleek ere erabili dute'.

 - [E116]: 'nik ere sartuko nuke. Badira nahiko adibide'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): 'OK'.

beirategi
iz. Beira lantzen eta ebakitzen den lantegia; beirak saltzen diren denda. Aitak beirategi batean egiten zuen lan.

Aztergaia: beirategi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
beirateria
iz. Beiraki multzoa; beirazko ontzien multzoa.

Aztergaia: beirateria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Idazkera egokia eskaintzen du, ez baitagokio behialako hots-legea

beirateria da hobestekoa (*beireria>-ren kaltetan), gardenagoa eta osoagoa delako: nahiz inoiz forma laburtuagoak eratu diren atzizki honen bidez (cf. tresneria), irizpide nagusia da behinolako trinkotze-legeak ez betearaztea forma berrien morfema-junturetan

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-eria

beirazko
adj. Beiraz osaturikoa. Zer da beirazko ontzia baino gauza hauskorragorik?
Loturak

Aztergaia: beirazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Forma berria(k) gehitu d(it)u lantaldeak, zerrendakoak eraginda

lantaldeak gehitua, berinazko-ren definitzaile gisa erabili duenez.

Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

beiraztatu, beirazta, beiraztatzen
du ad. Beiraz estali edo hornitu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Hormak lauza beiraztatuz josita zeuden.

Aztergaia: beiraztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

beirazta(tu), beiraztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

beiretar
1 adj. Beirekoa, Beireri dagokiona.
2 iz. Beireko herritarra.

Aztergaia: beiretar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-01-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: "beiretar (1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia-n onartua)".

 - [E116]: "Onomastika batzordeak ikusteko".

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): "beiretar".

beirutar
1 adj. Beirutekoa, Beiruti dagokiona. Beirutar merkatariak.
2 iz. Beiruteko herritarra.

Aztergaia: beirutar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 38: Libanoko Errepublika / Libano; libanoar; Beirut; beirutar.

beisbol
iz. Bederatzina jokalariz osaturiko bi talderen artean jokatzen den kirola, aurkakoak botatako pilota jotzean eta lau gune jakin inguratzean datzana. Beisbol partidak ikustera joaten zen txikitako larunbat arratsaldeetan bezala.
Azpisarrerak

Aztergaia: beisbol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 35 lek. (B 16 / G 19) / HitzIrud: "beisbola = beisbol" / MilaHitz / EEgunk: "beisbol († baseball)".

beisbolean
adb. Mutil batzuk beisbolean ari ziren. Jokatuko duzu gurekin beisbolean?
Loturak

Aztergaia: beisbolean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Sarrerako adibidea azpisarrerara eraman (Mutil batzuk beisbolean ari ziren, belar zapalduaren usaina zabalduz), eta beisbolean jokatu adibide bat gehitu.

beita
iz. Amuan, arrainak harrapatzeko jartzen den janaria edo janari-itxurakoa. Ik. amuzki; karnata. Arrantzaleak egozten du amua urera beitarekin. Hegaluzea kanaberarekin harrapatzen dute, amuan beita bizia jarrita.

Aztergaia: beita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

beit(h)a : Ax; SP Phil (2); A Ardi; Inzag RIEV; Elizdo (2); beithatu : SP Phil (3); peita : EZ Man; SP Imit; ES; He Phil (2); CantIzp; Dv LEd; Gy Visites

beitatu, beita/beitatu, beitatzen
1 du ad. Amuan beita ezarri. Amua beitatu nuen.
2 du ad. Arrainak beita erabiliz erakarri. Zizareak eta irina erosi genituen arrainak beitatzeko.
3 du ad. Norbait, gustuko zaion zerbait erakutsiz edo eskainiz, erakarri, limurtu. Zure bihotza beitatzeko eta erakartzeko.

Aztergaia: beitatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

'amuan beita ezarri; amuarekin arraina erakarri' adierako beitatu; beita egin begiratu dira.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan 3 beithatu , hedadurazko adierakoak (SP Phil: "Ioan-ethorri banaloriazkoek (...) presentatuko zaizko oraino zure bihotzari, hura beithatu, bazkatu eta bere gana berriz erakarri nahiz", "Bihi azukreztatuak dire bere haurrei partitzen derauztenak, hekin beithatzeko eta erakartzeko", "Nola orduan beithatu zaitu bere Iainkozko azukreaz, sakramenduez, liburu onez eta orazioneaz?"); beita egin ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

beitatu : HiztEn; LurE ("Amuan beita ezarri; Irud. Bazkatu"); Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Zubk ItxasA: enkarnatu (ik. 35, 69. or.), karnata egin/emon (ik. 34. or.); mazia (ik. 79-80. or.); Berriat: enkarnatu ; A. Perez: karnada (karnadie) "1 Beita, arrantzarako karnata".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

beitatu : EuskHizt (beita edo beitatu); ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EG/CE; Lur EF/FB; PMuj DVC; peitatu : XarHizt; Casve EF (-ü); HaizeG BF; Lh DBF; PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko cebar/amorcer formen ordainak beste hiztegietan: beitatu : ElhHizt (+ beita jarri), HiruMila (+ mazia bota, zabaldu), Lur EG/CE eta Lur EF/FB; peitatu : XarHizt, Casve FE (-ü), T-L LFB, PMuj DCV (+ peita ipiñi) // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG FB.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

beita(tu), beitatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

beix
1 adj. Hondarraren kolorekoa. Jertse hau beixa da. Lazoa egin zuen gero, listaria oihal-xingola beix batez estalirik.
2 iz. Kolore beixa. Beixez jantzitako andre gaztea.

Aztergaia: beix

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan. Bestetan

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

beige : AB38 2, HiztEn (ik. beis), LurE, EskolaHE; beis : HiztEn, HiruMila; beix : AB38 1, Euskalterm 4, HiztEn (ik. beis), ElhHizt; beja : T-L LBF. // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50; EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC, Azkue Aurkibidea. // Beste ordainak: gorrail: XarHizt, Casve FE; hori-gorail: HaizeG FB, T-L LBF (eta beja).

Erdaretako formak

beige da fr (DLLF), en (Collins), de (Langenscheidts); beix ca (DCC); ez dugu aurkitu it (S. Carbonell).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "beix († beige, † beis)"

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

Ik. bex (dakigula, -i- gabe ahoskatzen da).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "beix* e. bex (dakigula, -i- gabe ahoskatzen da). beix/bex: Nik ez dakit nondik atera den bex esaten denik. Bizkaian behintzat jendeak beis esaten du".

 - [E116]: "bat nator XK-k dioenarekin".

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): "beix 'kolore mota bat' jertse hori beixa da".

beizamar
1 adj. Beizamakoa, Beizamari dagokiona.
2 iz. Beizamako herritarra.

Aztergaia: beizamar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak erabakitzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'beizamar | H: Onomastika batzordeak erabakitzekoa. (1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia-n onartua, eta ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanle-Entitateak liburuan (Eudel, 2001) berretsia)'.

 - [E116]: 'Onomastika batzordeak erabakitzeko'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): ''.

bejon-
Heg. Norbaiti zerbait onuragarri desiratzeko esaten zaion esapidea. (bejondeiala, bejondeinala, bejondeiola, bejondeizula, bejondeizuela, bejondeiela formetan). (Maiz ironiaz erabiltzen da). Bejondeizula, Ignazio, ez duzu izan begi txarra! Bejondeiola, jakintzaren alde gure artean egingo duen lan baliotsuagatik. Beharbada uste du Umandik erdalkeriak bera gutxiago kutsatu duela Axular, Mogeldarrak eta Agirre Asteasukoa baino: bejondeiola!

Aztergaia: bejon-

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. / AS: bejondeiala, bejondeiola, bejondeizula.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

osatzeko eskatuz, beste hiru forma gehituz: bejondeiela, bejondeinala, bejondeizuela .

beka
iz. Heg. Ikasketa edo ikerketarako dirulaguntza. Berlinen bizi izan zen, Alemaniako Kultura Ministerioaren beka bati esker.

Aztergaia: beka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg.

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako batetikoa onartu da, bakarra aski delakoan

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "beka eta bekadun: ez dut sekulan ulertu zergatik erdarakada hauek ontzat jo behar ditugun dirulaguntza hor daukagunean, hotsez errazak direlako egokitzekoa? Nik kendu egingo nituzke" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: "beka | EArau: Heg. Beka: bi mota daude 1. ikasketa sari edo laguntzak; 2. ikerketa sari edo laguntzak. Zehatz izan gaitezen behingoz".

 - [E116]: "bai, baina ez dut uste hau den tokia bereizketa horien egiten hasteko. Lehen erabakitakoa ez nuke ukituko".

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): "utzi dagoen moduan".

bekadun
adj./iz. Heg. Beka bat eman zaiona. Irakasle bekadunak. Bekadunek 2006ko irailerako egin beharko dituzte idazlanak. Sei hilabeterako, kontraturik gabe, bekadun asko dago.

Aztergaia: bekadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg.

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako batetikoa onartu da, bakarra aski delakoan
Informazio osagarria
Forma berri tradizioko oinarri handirik gabea, baina beharrezkoa
bekain
1 iz. Betzuloaren gainaldea, ilez estalia dagoena. Bekainak ile urdinez beterik. Bekain arteko zimurrak. Baina badator loa, bekainetan astun. Haren bekainek iduri dute eultzi-biltzaileen erratza. Bekain hezurrak, oso irtenak.
2 iz. Betondoa. Marmarrean, bekaina zimur, aurpegia beltz, badirudi norbaitek iraindua dela edo zerbait higuin duela.

Aztergaia: bekain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'bekain | EArau. bekain ilun (bekozko iluna duen pertsona') sartu AS gisa'.

 - [E116]: 'Izetak erabiltzen du. Ez dakit lekukotasun aski den hori. Nik sartuko nuke, hala ere, ez baitu kalte egiten'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): 'OK baina bekainilun 'bekozko iluna duen pertsonari esaten zaiona''.

bekainak belztu
du ad.-lok. Kopeta belztu. Aita itzuli, eta bekainak belzturik eta ezpainak zimurturik, bota zion: (...).

Aztergaia: bekainak belztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu

LB: 0; EPG: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: bekainak belztu arrugar/fruncir el ceño, arrugar/fruncir el entrecejo, arrugar la frente, poner mala cara; enfadarse; Labayru: 0; Adorez: 0.

Bestelakoak

bekain 1 iz. Betzuloaren gainaldea, ilez estalia dagoena. Bekainak ile urdinez beterik. Bekain arteko zimurrak. Baina badator loa, bekainetan astun. Haren bekainek iduri dute eultzi-biltzaileen erratza. Bekain hezurrak, oso irtenak. Bekainak belztu, zimurtu: beltzuri egin.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, kentzekoa da bekain sarreratik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bekain eta belztu sarreretan.

bekainak zimurtu
ad.-lok. Kopeta belztu. Dirutza ederra zen, erran nahi baita 18.000 euro, banketxeko leihatilan bekainak zimurtu gabe eman zidatena.

Aztergaia: bekainak zimurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

* Bekaina zimurtzearekin, dardarazten du yainkosa aizuna ta erortzen da zutondotik. Or Mi 133

LB: GERMANek bekainak zimurtzen ditu. Ez du MIMIk esandako sinesten. (EiTB); EPG: Nik hitz bat esan, keinu bat egin, arnasa hartu orduko, bekainak zimurtzen hasiko zinen eta zeharo errudun sentitzen hasiko nintzen ni oso argi jakin gabe zergatik (Monika Etxebarria), Domengak bekainak zimurtu zituen (Elena Touyarou), Karrikaren muturrean gelditu zirenean, autotik atera ziren bekainak zimurtuz. (Aurelia Arkotxa);

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: bekaina ilundu/zimurtu arrugar/fruncir el ceño, arrugar/fruncir el entrecejo, arrugar la frente dirua eskatu dionean bekaina ilundu dio: cuando le ha pedido dinero le ha fruncido el ceño; Labayru: 0; Adorez: 0.

Bestelakoak

bekain 1 iz. Betzuloaren gainaldea, ilez estalia dagoena. Bekainak ile urdinez beterik. Bekain arteko zimurrak. Baina badator loa, bekainetan astun. Haren bekainek iduri dute eultzi-biltzaileen erratza. Bekain hezurrak, oso irtenak. Bekainak belztu, zimurtu: beltzuri egin.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, kentzekoa da bekain sarreratik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bekain eta zimurtu sarreretan.

bekaineko
1 iz. Bekainetan ematen edo hartzen den kolpea. Bazekiten gizonak zenbat bekaineko, ostiko eta masaileko jaso lezakeen!
2 iz. bizk. lgart. Logalea. Laster dut bekainekoa.
Azpisarrerak

Aztergaia: bekaineko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

G-B dira a) 'logalea' adierako Mari Bekaineko 1 (Or Eus: "Olako lau ipui arin jalki dituneko, / etorri zaio noribait Mari Bekaineko... [oharrean: "loaren izena"] / Kantuak balio dizu loak uxatzeko") eta 3 beka(i)neko (Zait Plat: "azkenik loak artzeko zanean, irriparrez auxe esan omen zuen: Bekaineko asia dut bere anaiarengana nerau eroaten"; eta OEH argitaratuan, Ezale 1897: "Umea loak artu dau. Nik eztot urrun bekanekoa; eure begiak bere oera begira dagoz. Tira Peru [oharrean: "Bekanekoak begi-ganekoa esan gura dau, edo begi-ganetik itxi edo zarratutera etorten dan loa"]; A s.u. txillotu: "Begiak txillotu jataz ta laster dot bekanekoa" ["Los ojos se me han entornado y pronto vendrá el sueño"]); b) 'bekainean jo edo hartutako kolpea' adierako bekañeko 2 (Anab Poli: "Badijoakio atea idikita, [...] "arrapatzen ba-aut itoko aut", "ni bezelako aita onik ire bizi guztiyan", "a ze bekañekua""; Ugald Iltz: "Bazekiten gizonak zenbat bekañeko ta ostiko ta kulata tankada ta masailleko ta porra zanpa aguanta lezaken!").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ager. banakoak dira a) 'logalea' adierako bekaneko (A Ipuiñak: "Nik eztot urrun bekanekoa; eure begiak bere oera begira dagoz").eta b) 'bekainean jo edo hartutako kolpea' adierako bekañeko (Inzag Euskera 1926: "bekañeko galanta jaurti-ta, satsetara bota").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bekaineko 'logalea' eta 'kolpea' adierakoa: HiztEn-LurE. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ik. Mok-ren 698. kontzeptuko (vigilia, sueño) esapideok, besteren artean: etorri zaio noribait Mari-Bekaiñeko (NG), Maria-Bekaneko yabilt gogait-eragiten (B, mund), "Martin-Itxu" etorri arte (G,t), Laster etorriko zait "Martin-Itxu" ("Mari-Bekaiñeko") (G,t) eta M. Ugarteren Legazpi Barrutiko Itzen Bilduma-n "zaldi-zurie (logalea, logurea)". Ez dugu aurkitu forma hau ap. Mok. Cf. Zubk ItxasA 77-78: "Marixe Beikaneko Arrigorrin bueltan. Lorik egin nai-ezka ibili ondoren, erdi lotan jausten igarten diran umiekaitik esaten da. Marixe Beikañeko, au da Begi Gaiñeko."

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bekaineko (logalea / kolpea): EuskHizt, HiruMila (logalea: "se emplea generalmente precedido de maritxu en lenguaje infantil"), ElhHizt, EskolaHE. // DRA: bekaneko (sueño; golpe en la sobreceja; siestita); PMuj DVC: bekaineko (duermevela, sueño ligero, cabezada de sueño, siesta; ganas de dormir); bekaneko (sueño: vulg.); Maria-bekaneko. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'bekainetan eman edo hartutako kolpea'

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: Maria bekaineko Haur. 'logalea'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bekainetan eman edo hartutako kolpea

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "honen ondoan Maria Bekaineko hitza ere jarri beharko litzateke 'logura, logale' adieran (fam.); zer, Maria Bekainekoa daukazu ala?" (1995-01-25)

bekainilun, bekain-ilun
adj. Pertsonez mintzatuz, bekozko iluna duena.
Azpisarrerak
bekaitz
iz. Bekaizkeria; begi txarrez ikustea. Ezin eramana eta bekaitza. Bekaitzik gabe ikus daitezke gaur atzoko etsaiaren ibilerak.

Aztergaia: bekaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bekaitz izan: demonioak haren bekaitz baitziren.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: bekaitzez .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bekaitz izan ("Demonioak haren bekaitz baitziren")

bekaitz izan
1 da ad.-lok. Norbaitekiko edo zerbaitekiko bekaizkeria sentitu. Norbaiten edo zerbaiten bekaitz izan. Demonioak haren bekaitz baitziren.
2 dio ad.-lok. Bekaitz dizu, zure etxalde honetan zoriontsu bizi zarelako.

Aztergaia: bekaitz izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bekaitz izan: demonioak haren bekaitz baitziren.

bekaitzarazi, bekaitzaraz, bekaitzarazten
du ad. Norbaitengan bekaitza sorrarazi. Bekaitzarazi nahi ote dugu Jauna?

Aztergaia: bekaitzarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: -zta- / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bekaitzaraz, bekaitzarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-tz(tu)+-a.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

bekaitzez
adb. Abere eta kristauak gaude osasunez, ez gara noski bizi inoren bekaitzez. Bekaitzez begiratzen diote teologia gaietan hasten denari, elizgizona ez baldin bada.
Loturak

Aztergaia: bekaitzez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bekaitz sarrerari dagokion azpisarrera.

bekaizgo
iz. lap. eta bnaf. Bekaizkeria. Bekaizgoaren ezten pozoiduna.

Aztergaia: bekaizgo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Lap. eta BNaf.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. (ez Zub.)

bekaizkeria
iz. Norbaiti, berak ez duen zerbait beste batek izateak eragiten dion atsekabea. Ik. bekaiztasun; inbidia; bekaitz. Bekaizkeriak bultzaturik. Bekaizkeriaz erreta. Bekaizkeria sorrarazteko gizonaren bihotzean.

Esaera zaharrak

Gutxietsak handikeria, sor dezakek bekaizkeria.

Aztergaia: bekaizkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. eta Zub.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg. eta Zub.

bekaizkor
adj./iz. Ipar. Bekaiztia. Zure jainkoa jainko bekaizkor bat da. Batzuk erraten zuten aberats okitua zela; bekaizkorrek, aldiz, arditik ere ez zuela.

Aztergaia: bekaizkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kor/-ti.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

bekaiztia.

bekaiztasun
iz. g. er. Bekaizkeria.

Aztergaia: bekaiztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bekaizkeria.

bekaizti
adj./iz. Bekaizkeriak joa dagoena. Ik. bekaizkor. Arima bekaiztia. Ez naiz inoren bekaizti. Ez naiz den gutienik haietaz bekaizti. Maizegi darabilte ahotan bekaiztien eztena.

Aztergaia: bekaizti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
bekaiztu, bekaitz/bekaiztu, bekaizten
1 zaio ad. Bekaizkeria izan; begi txarrez ikusi. Rakel bekaiztu zitzaion bere ahizpari. Juduak zitzaizkizun bekaiztu, inbidiaz zintuzten gurutzera altxatu.
2 da ad. Beste hamarrek hori aditu zutenean, bekaiztu ziren bi anaien kontra. Zure lana nirea baino hobea gertatzen bada, ez naiz horregatik bekaiztuko. Deabrua bekaiztu zen Adam eta Evaren zorionaz eta deliberatu zuen galarazi behar ziela.

Aztergaia: bekaiztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bekaiztu, bekaitz/bekaiztu, bekaizten. 1 zaio ad.: Rakel bekaiztu zitzaion bere ahizpari. 2 da ad.: beste hamarrek hori aditu zutenean bekaiztu ziren bi anaien kontra.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

bekaiztu, bekaitz/bekaiztu, bekaizten

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

zaio ad. bezala dateke erabili-biziena ("Rakel bekaiztu zitzaion bere ahizpari"); da-du ad. ("Beste hamarrek hori aditu zutenean bekaiztu ziren bi anaien kontra"; "ez al dut nik Mikel bekaizten?")

bekar
iz. Makarra. Begi biak ezkelak eta gorrituak, bekarrez beteak.

Aztergaia: bekar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. makar.

bekatari
iz./adj. Bekatuan dagoena edo bekatu egin ohi duena. Otoitz egizu gu bekatarion alde. Zatoz, bekatari hori! Bekataririk handienarentzat ere. Andre bekataria zelako. Ni bekataria. Arima bekataria.

Aztergaia: bekatari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
bekatore
iz./adj. Ipar. zah. Bekataria.

Aztergaia: bekatore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. Zah. h. bekatari.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper