50535 emaitza bilaketarentzat - [8351 - 8400] bistaratzen.

belaki
1 iz. Higitzen ez den itsas animalia, gorputza izpi sare harro batek osatzen duena (Porifera fil.). Belakiak harrapatzeko hondoratu.
2 iz. Animalia horren hezurdura, harro eta malgua, garbiketan erabiltzen dena; zernahi gaiez eginiko kideko gauzakia. Ik. esponja. Ozpinetan bustitako belaki bat. Gomazko belakia.

Aztergaia: belaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: belaki: Fil. Porifera; bainu-belaki: Euspongia officinalis; ur gezatako belaki: Spongilla lacustris.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

harroki 'esponja' (LE Io 19, 29; Lard 462); belaiki (Or MB 327 (Mt 27, 48); belaki (Mb OtGai III 60; Arriand Io 19, 29; IBk Mc 15, 36; IBe Mc 15, 36); beleiki (Or Aitork 159); belogi (HeH Mc 15, 36; DvHtoy Mc 15, 36; Ir YKBiz 506; Leon Io 19, 29); beloki (Mb OtGai III 55 ("espong edo beloki zati bat"); espong (Mb OtGai III 55); esponja (Or Mc 15, 36; DvHtoy Mc 15, 36; Leon Io 19, 29); esponya (TB Mc 15, 36)

Bestelakoak
Jatorrizko forma

belaki, esponja

Jatorrizko forma

esponjiari, belaki sailekoak

Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adiera emanez: Fil. Porifera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "esponja ere bai, deribatuengatik batik bat" (1995-01-25)

 - [I102]: honen parean, antza, esponja ere ematen duzue. Nik neuk kendu eginen nuke gaztelaniagatik denok [esponha] esaten amai ez dezagun" (1995-01-10)

belakume
iz. Belearen umea. Janaria ematen die abereei eta karrankaz ari zaizkion belakumeei.

Aztergaia: belakume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
belamika
iz. Belabeltza. Ik. mika1. Oihanetan egiten du ohantzea belamikak.

Aztergaia: belamika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. belabeltz / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

belabeltza.

belan
1 adb. Ontziez mintzatuz, belaz edo belez baliaturik. Goiz aldera irten ziren, traineru lirain azkarra belan edo arraunka zeramatela.
2 adb. Belaontzian nabigatzean datzan kirolean. Alvaro Ruiz de Larramendi nagusitu zen belan, J-80 klasean. Bretoiak kayakean aritu ziren ongi, eta katalanak belan.
Loturak

Aztergaia: belan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BELAN. A vela. Hunetxek [Elizak] dik ardiasten belan Parabisua / zeñ[a] baita Kristau onen salbatzeko portua. EZ Man I 30. Errira datoz ipar-aldeti / belak betean ontziak / ondo dirudi egun argitan / belan dabilen ontziak. Azc PB 65 (tbn. en Erkiag Arran 46). Itxaslapur ori agertu zan egun baten, Mundaka ta Bermeoko arrantzale artera, belan, abiada ariñaz. Echta Jos 116. Agertu zan ontzi bat belan: ezagutu zan itxaslapurra zala ta urratuten etorrela. Ib. 118. Ontzi luze bat eidarabille, / Belan zein erramuetan, / Arrantzaleak bilddurrez dabiltz, / Itxasaldeko lanetan. Ib. 120. Goizean goiz aldera, treñero lirain azkarra belan edo arraunka zeramatela, eguneroko bear zuten ogi-zatiya itxasoari kentzera erten oi ziran. Elizdo EEs 1925, 213.

adib: bela iz. Ehun gogorrezko zatia, gehienetan puska josiek osatua, haizeak eragiten dionean ontzia mugiarazteko antolatua. Ik. haize oihal. Txaluparen arraunak eta ontziaren belak bezala. Belak eta mastak. Ontzi andana bat, dena haga eta bela. Bela nagusia. Traineru liraina belan edo arraunka. Bela betean itsasketa egin. Bela hartu, bildu. Bela hedatu.

belan 18: Consumer, Berria 8, EiTB 9.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

belan 5: Herria (“Haizea belan sartua segitzen du Amaiur Alfaro euskal-marinelak”), Berria (“Belan hiru hitzordu nagusi daude: Amerika Kopa, Olinpiar Jokoak eta Volvo Ocean Race estropada”), Anton Garikano 3 (“Nora goaz? eta mugimenduak liluratu egin zuen, bitartean Jamesek, begiak belan eta ortzemugan josita, bekozko ilunez lema zeramalarik.”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da bela sarreran.

belaontzi
iz. Itsasontzi edo ontzi beladuna, haizearen eraginez higitzen dena. Bihartik aurrera Kantauri itsasoko belaontzi arin onenak Getxoko uretan izango dira.

Aztergaia: belaontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ik. oharra s.u. oihal-ontzi. (1996-08-20)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: bela-ontzi falta da.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): sartzea erabaki da. // Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): belaontzi sartzea erabaki da.

belar denda, belar-denda
iz. Sendabelarrak saltzen diren denda. Belar dendek gero eta ospe handiagoa dute, kontsumitzaileek nahiago dituzte produktu naturalak.

Aztergaia: belar denda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "belardenda [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

belar epaile, belar-epaile
iz. Belarra ebakitzen duen pertsona. Ik. segalari.

Aztergaia: belar-epaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-epaile.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]:  belarepaile: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'belar-epaile | H: Er. gabea. belar-epaile: OEH-an badator, ongi eratua da eta edonork ulertzen du. Zergatik ez sar?'.

 - [E116]: 'nik ez nuke sartuko. Lekukotasun gutxi ditu, eta ez dakit zer esan nahi duen. Erdarazko itzulpenak, 'guadañero, guadañil', ez dit gehiegi argitzen. Baserriko izanik ez badut uletzen, ez dut uste horren premiarik badugun batere. Ez nuke aipatuko'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): 'belar-epaile'.

belar gaizto
iz. Baratze edo bestelako lur landuetan bere kasa hazten den belarra, han erein edo landutakoari kalte egiten diona. Ik. belar txar. Gure sagardiak, belar gaiztoak menderatuta ikusten ditut erdiak.

Esaera zaharrak

Belar gaiztoa, galtzen gaiztoa.

Aztergaia: belar gaizto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

belar hazi, belar-hazi
iz. Belarraren hazia.

Aztergaia: belar-hazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hazi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

belar hockey, belar-hockey
iz. Hamaika jokalariz osaturiko bi talderen artean belarretan jokatzen den hockey mota. Belar hockeyko jokalariez gain, beste lau kirolari daude zain.
belar idor
iz. Belar ondua. Egiten zuen lo lur hutsaren gainean edo belar idor batzuk bildu eta haien gainean.

Aztergaia: belar idor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. belar ondu.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-idor.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

belar sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

belar ondua.

belar izpi, belar-izpi
iz. Belar zatia. Txoriak ikusten ziren belar izpi bana mokoan.

Aztergaia: belar izpi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'belar-zatia'

belar lan, belar-lan
iz. Belarra ebaki eta garraiatzeko lana. Mutilak neskak begiz jotzera joaten ziren udan gari ebakitzen, arbi ereiten eta belar lanetan zebiltzanean.
belar meta, belar-meta
iz. Belarrez egindako meta. Afaldu zenean, etzan zen belar meta baten gainean.
belar on
iz. Usain oneko belarra. Untxiek, belar on pixka bat ematen bazaie hil baino lehentxeago, txit gustu oneko haragia izaten dute.

Aztergaia: belar on

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-on.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

belar sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

usain oneko belarra.

belar ondo, belar-ondo
iz. Belarra (landarea). Begien gozagarritzat ez duzu deus, bi aldeetako mendixka larrutuak baizik: lur-mamirik ez da ezagun, ez belar-ondo bat, ez zuhaitz bat. Axuantaren astoa, hilobien artean belar ondo bat edo beste marruskatuz, han-hemenka dabil.
Loturak
belar ondu
iz. Ebaki eta ihartutako belarra, ganadu-janari gisa erabilia. Gurditik belar ondua hustu eta zabaltzen ari ziren.

Aztergaia: belar ondu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

belar txar
iz. Belar gaiztoa. Soroan belar txarrak kentzen ziharduela. Gorrotozko belar txarrak erein.

Aztergaia: belar txar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

belar-xut
iz. Ipar. Izpilikua.

Aztergaia: belar-xut

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: Ik. izpiliku / LurE: Ik. izpiliku / ElhHizt: AS: ik. izpiliku / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-xut.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

belar sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

izpilikua.

belar1
1 iz. Landare txiki, berde eta zurtoin-biguna, gehienetan urterokoa. Mendiko belar motak. Belar ura hartu. Belar ukenduak. Belar landarea. Edozein belar pila ez da meta.
2 iz. (Multzokari gisa). Belarra jaten. Belar zelaia. Hilabete honetan abiatzen dira belar epaiteak. Belar ebaki berriaren usain gozoa. Belar iharra. Bi gurdi belar. Belarrean etzanik zeruari so. Belarretan etzan (Ik. belarretan).
3 iz. Belar ondua. Belarra mandioan gorde.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Alferraren soroa belarra eta oloa.
belar3
adj. hizkl. Ahotsez mintzatuz, mingaina ahosabai bigunera hurbilduz ebakitzen dena. Kontsonante belarrak.
belarbeltz
iz. Scrophularia generoko landare belarkara, lau aldez osaturiko zurtoina duena eta loreak buruxketan ematen dituena (Scrophularia sp. ).

Aztergaia: belarbeltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: belarbeltz: Scrophularia sp.; belarbeltz bikordun: Scrophularia nodosa.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-beltz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Scrophularia sp.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "scrofulaire (bot) [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

belardi
iz. Belarra hazten den landa. Belardiak eta soro landuak. Lur agorrak, zuhaizti eta belardi gabeak. Bat-bateko ekaitz eta euriek galtzen dituzte soroak eta belardiak.

Aztergaia: belardi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
belare
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, belare-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. belar3].

Aztergaia: belare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

Saih. Ik. belar 3.

belargune
iz. Belarra erein den gunea. Ospitale inguruko lorategi eta belarguneak.

Aztergaia: belargune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

belargune (eta belar gune) 3: A. Juaristi ("Belargunearen erdiak ukigabe dirau"), M. Dupac ("Zinak eta minak nituelarik, belar gune erdian, esku hutsak gora, Mathias eta Jose aintzina joaten ari ziren..."), Hizkuntza/OHO ("Belargune zabal hartan artzantza indarrean dago").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu isiltzekoa da

Bebil (ez dago hiztegian jaso beharrik).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'belargune | H: Bebil (ez dago hiztegian jaso beharrik). belargune: hitz polit, garden eta ongi eratua da. Zergak ez sar? Nondik heldu da?'.

 - [E116]: 'Uste dut Euskaltzaindiaren zeregina, holakoetan, itxoitea dela. Ongi eratu izatea ez da inola ere arrazoi aski hiztegi honetan gauzak sartzeko. Erabil dezala jendeak, eta arrakasta badu, orduan hiztegiratuko dugu. Lertxundik eta Txillardegik erabili izan dute, hori egia da, hala ere'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): 'belargune'.

belarjale
iz./adj. Abereez eta animaliez mintzatuz, batez ere belarrez elikatzen dena. Ardia, zaldia eta behia belarjaleak dira. Ugaztun belarjaleak. Belarjaleen hortz-haginak.

Aztergaia: belarjale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "barazkijale: vegetariano (pertsonak) (belarjale: behiak-eta / landarejale: saiak-eta)" (2003-05-15)

belarka
iz. Belar lana, belar uzta.

Aztergaia: belarka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

belar-lana.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

belarkara
adj. Belarraren antzekoa, belarraren ezaugarriak dituena. Landare belarkarak.

Aztergaia: belarkara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-10-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

belarkara 6: NZ/BBB1 ("Landare belarkarak"), J. Butron ("Honetan kaktus mota ugari hazten da zuhaitzezko landarediaren ondoan, bai eta zuhaixkak eta belarkarak ere"), Elhuyar 2 ("aixkol. iz. [Bot.] Leguminosoen familiako landare belarkara", "Apaingarri modura landatzen den landare belarkara"), Ingurugiro 1998 ("Ilara horiek 30 m-ko zabalera izatea eta, zuhaitzez bakarrik osatuak egon ordez, zuhaixkez eta landare belarkarez aberastea da egokiena"), S. Mendarte ("larrea osatzen duten landare-espezie belarkarak fotosintetizatzaile eta lehen mailako ekoizleak dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

belarkara : HiztEn (izond. belarraren antzekoa), LurE (Bot. belarraren antzekoa; eta landare belarkara AS: belarraren ezaugarriak dituena), Euskalterm 3 (hauetan 1 herbazeo sinonimoarekin; 1 landare belarkara, belarki sinonimoarekin; 1 zurtoin belarkara) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

belarkara : EuskHizt (ziguin eta zorna-belar sarreren definizioetan: "... landare belarkara"), ElhHizt (Bot. herbáceo, -a), HiruMila (izond. herbáceo, -a), EskolaHE (izond. Bot. Belarraren itxura edo egitura duena), PMuj DVC (herbáceo, vegetal) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

belarketa
1 iz. Belar uzta. Behar bezala artatzen baditugu gure pentzeak, izan ditzakegu belarketa handiak.
2 adb. Belar bila. Gizon hori belarketa joan da.

Aztergaia: belarketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta 'pila'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

belar-uzta.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'belarketa iz. 'belar-uzta'. Hemen belarketari sartu'.

 - [E116]: 'Bat nator'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-02-25): 'OK, onartu da'.

belarketari
iz. Belarra biltzen eta garraiatzen duen pertsona.
belarki
iz. Belar landarea. Belarkiak eta zuhaitzak. Beste belarki guztiak utzita, honetara dator barea.

Aztergaia: belarki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Esanahia? (Planta herbácea?)" (2003-05-15)

belarluze
iz. bizk. zah. Txerria.

Aztergaia: belarluze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-luze.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

txerria.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'belarluze iz. Bizk. 'txerria'. belarluze: Bizkaiko hitza da baina txerriaren eufemismoa besterik ez da, mahian edo txerriaren izena aipatzea desegokitzat jotzen zenean erabilia (gaur ordea ez), eta hori nola edo hala adierazi behar da, bestela jendea nahasiko da'.

 - [E116]: 'hau proposatuko nuke, ongi ulertu badut XK-k dioena: bekarluze iz. Bizk. (garai batean 'txerria' izendatzeko erabiltzen zen modua)'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-02-25): 'ontzat eman da'.

belarmin
iz. Landare belarkara, bost hostoko lore mikatz arrosak ematen dituena, sendagintzan erabiltzen dena (Centaurium erythraea subsp. erythraea). Zizareen kontra erabil daitezke landare asko: belarmina, zizare-belarra, baratxuria.

Aztergaia: belarmin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: belarmin: Centaurium erythraea subsp. Erythraea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Centaurium erythraea subsp. erythraea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "armoise (bot) [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

 - [E302]: ik. oharra s.u. tentsio-belar. (1997-04-16)

 - [E302]: Tentsioa jaisteko asmoarekin hainbat belarren ura hartzen da. Landare erabilienak bi dira: Centaurium erythraea eta Blackstonia perfoliata, eta biei deitzen zaie tentsio-belar, nahiz eta ez batak eta ez besteak ez izan eraginik tentsioan, ez behintzat sendabelarren propietateak agertzen dituzten liburuen arabera. Centaurium erythraeak badu tentsio-belar izenaz gain beste bat ere: belarmina, dudarik gabe landare horrek duen mingostasun handiagatik. (2010-01-05)

belarra ebaki
du ad.-lok. Belarra ebakitzen ari zela. Sagastietako belarra ebakita edukitzea komeni da. Mitxelenak eta Goenagak 2.043 kilo belar ebaki zituzten.
Ohiko lexiak

Aztergaia: belarra ebaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

belarra jorratu eta artoa sasira bota
du ad.-lok. Zerbait oker, egin beharko litzatekeen moduaren kontrara egin dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Azkenean, belarra jorratzen dute, eta artoa sasira bota: gizarteak benetan dituen beharretara bideratutako aurrekontu-sailean murrizketak egiten dituzte, baina behar garbirik gabeko azpiegitura erraldoiak finantzatzeko badago dirua.
belarra moztu
du ad.-lok. Bide ondoko belarra moztu, eta ortuko landareak ureztatuko ditut. Ondoko baserrikoa belarra mozten hasi da goizeko seietan.
Ohiko lexiak

Aztergaia: belarra moztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

belarraldeko
iz. zub. Belarrondokoa.

Aztergaia: belarraldeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldeko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

belarrondokoa.

belarreria
iz. Ipar. Belar multzoa.

Aztergaia: belarreria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-teria.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

belar-multzoa.

belarretan
adb. Belar lanean. Belarretan ari zen.
Loturak

Aztergaia: belarretan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

belar sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

belar-lanean.

belarri
1 iz. Entzumenaren organoa; bereziki, organo horren kanpoko zatia, buruaren bi alboetan gertatzen dena. Belarriak apal atera nintzen, oihuen eta irrien azpian. Asto belarri-handia. Belarriak ernatu. Belarriak erne dituela. Belarri batetik sartu eta bestetik atera. Begiak ikusi ez duena eta belarriak entzun ez duena. Euskaldunen belarria ez dago punturik gabeko bertsora egina. Hots belarri-mingarriak. Belarrira mintzatu. Belarri bat emango luke hori lortzeko.
2 iz. Musika-soinuak egoki hautemateko eta errepikatzeko gaitasuna. Ume-umetatik dakar horrek belarri ona. Hauspoak baino belarri txarragoak ditu eta ordu guztietan kantari ari da.
3 iz. Zernahi gauzatan, belarri itxura duen zatia. Kirten eta belarri gabeko pitxerrak. Goldearen belarriak.

Aztergaia: belarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

belarri, beharri

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: belarriak berotu, belarri-luze, belarri(-)zulo

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "belarria = hebilla"

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: belarri-belar, belarri-gingil, belarri-mami, belarrira esan .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

belarriak berotu, belarri-luze, belarri-zulo

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E205]: "berdin" [hots: "zergatik iparraldeko forma hauei bai eta bizkaierari ez?"] (1993-02)

 - [A104]: "Aipatzekoa: "Belarriko min"" (1994-08-02)

 - [E302]: Zergatik belarri-luze eta gero belarrimotz ? Erdaraz maiz egiten ez dugun arren belarriak motz samarrak ditugunok zer gara, belarri-motzak ala belarrimotzak gu ere?" (1994-07-22)

 - [E302]: "Tresnen kirtena edo heldulekua adierazteko (lapikoaren belarriak esaterako) belarri hitza erabiltzen dela aipatu beharko litzateke?" (2003-09-22)

belarri belar, belarri-belar
iz. Sedum generoko landare hosto-mamitsua (Sedum sp. ).
belarri ertz, belarri-ertz
iz. (Belarriaren kanpoko aldea adierazteko). Belarri ertzean, burrunbaka eulia. Paulino Uzkudunek belarri-ertzak epeldu zizkion.

Aztergaia: belarri-ertz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BELARRI-ERTZ. Borde, contorno de la oreja. Orra non artzai batek / bere etxolatik / zein dan ezagutzen du / belarri-ertzetik. It Fab 150. Belarri-ertzak epeldu zizkan [Paulino Uzkudunek]. MendaroTx 430. Ekaitza datorrelarik, / eguerdia geldi, / belarri-ertzean dabil / furrundakan euli. Or Eus 58. Or, an, zantzulariek Leitzara bidean / eskua sarri dute belarri-ertzean. Ib. 148. Gerrikoaren epelak belarri-ertzak goxatu egiten omen zituen. Zendoia 187. Kontu oriyek allegatzian / arren belarri-ertzeta. Auspoa 39, 12.

belarri(-)ertz 9: Consumer 3 (adib.: “Belarrian sartu dena intsektua baldin bada, baduzu ateratzen saiatzeko aukera, oliba-olio tanta batzuk belarri ertzetik sarraraziz”), Berria, EiTB, Argia 1, DiarioVasco 2, Jakin.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

belarri(-)ertz 12: Joxean Agirre 2 (adib.: “Pozik nago, erabat pozik, maite zaitut - esaten zuen eta belarri ertzak miazkatzen zizkidan”), Iñaki Segurola, Koldo Izagirre, Harkaitz Cano, Jose Angel Irigaray, Joseba Sarrionandia, Iñigo Aranbarri, Lutxo Egia, Inazio Mujika Iraola, Joxerra Garzia, Unai Iturriaga.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa belarri sarreran.

belarri ertzera esan, belarri-ertzera esan
dio ad.-lok. Belarrira esan. Belarri ertzera hitz goxoak esaten.

Aztergaia: belarri-ertzera esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BELARRI-ERTZERA. (Decir, etc.) al oído. Mutillak! Bazenekite onen amari belarri ertzera egi batzuek esateko zer gogoa daukadan. Alz Ram 41. Orrako mutiko argal betaurreko-beltz ori, belarri-ertzera itz goxoak esaten ari zaiola dirudit. Ldi IL 23. Zuriñeren albotxuraño elduaz, isilmisil esan eutsan belarri-ertzera. Erkiag Arran 130. Bear bada, zure belarri ertzera esan dizu lagun lotsa-galduren batek: "Ase, ase ire griñak". MAtx Gazt 23. Kaxerok esan zidan / belarri-ertzera. Olea 191. Itzetik ortzera, belarri-ertzera. EZBB II 26. Esaiok belarri-ertzera, expresión usual en G con el sdo. 'no le va a gustar lo que oiga'. v. BELARRIEN HEGALERA.

adib: belarrira esan Norbaiti, belarrira hurbilduz, zerbait isilik esan. Amak semeari belarrira esan zion: "ardorik ez daukate". Belarrira esango dizut zenbat maite zaitudan. Heldu zion bizkarretik lagunari eta belarrira esan zion: (...). || Belarri ertzera esan. [s.u. belarri]

belarri ertzera xuxurlatu 1, Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

belarri ertzera berba egin , Edorta Jimenez; belarri ertzera ahoskatu , Aritz Gorrotxategi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa belarri sarreran.

belarri fin
1 iz. Entzumen oso ona. Oso belarri fina du diruaren txin-txina entzuteko. Benetan belarri fina daukazu, e!
2 iz. Musika-soinuak egoki hautemateko eta errepikatzeko gaitasun ona. Holako partitura jarraitzeko belarri finekoa izan behar du.
Ohiko lexiak

Aztergaia: belarri fin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

belarri zorrotz aztertzean ohiko lexia gisa proposatua.

belarri gingil, belarri-gingil
iz. Belarriaren behealdeko irtengune mamitsu biribildua. Ik. belarri mami. Gazteak urrezko uztai txiki-txiki bat zuen belarri gingilean.
belarri gogorra izan
du ad.-lok. Gaizki edo gutxi entzun. Belarri gogorra dut erlijioarekiko.

Aztergaia: belarri gogorra izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BELARRI-GOGOR. "Belarri-gogorra, (adj.) sin oído musical. Belarri-gogorra izan arren, beti kanturako prest" Etxba Eib.

LB: 0 / EPG:0 /

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: belarri gogorra izan tener poco o mal oído para la música; oír mal o poco, ser duro de oído belarri gogorra izan arren beti kanturako prest: aunque tiene poco oído siempre está dispuesto a cantar; Adorez: 0; Labayru: belarri gogor 1 adj. sin oído, de mal oído, sin aptitudes cantoras

Bestelakoak

gogor 2 adj. (Hedaduraz). Ur gogorra: edateko ona denak baino gatz kopuru handiagoa duena. Ur batzuk dira gogor, besteak bera. R samurra eta R gogorra. Burua gogorra izan: burugogor izan. Belarri gogorra izan: gaizki edo gutxi entzun. belarri 2 iz. Musika-soinuak egoki hautemateko eta errepikatzeko gaitasuna. Ume-umetatik dakar horrek belarri ona. Belarri-gogorra izan arren, beti kanturako prest. Hauspoak baino belarri txarragoak ditu eta ordu guztietan kantari ari da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, bi adieratan (1 gutxi entzutea; 2 musikarako gaitasun-eza izatea).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa belarri eta gogor formetan.

belarri mami, belarri-mami
iz. Belarri gingila. Melissari ezkerreko belarri-mamian kosk egin eta haren hotzikara nabaritu zuen.
belarri zorrotz
iz. Entzumen oso ona. Mekanikari ona izatera iristeko, eskuekin trebea izateaz gain, belarri zorrotza behar duk. Belarri zorrotzeko jendea. Paretek belarri zorrotza izaten dute.
Ohiko lexiak

Aztergaia: belarri zorrotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da belarri zorrotz forman; honekin batera, belarri fin ere jaso.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper