50535 emaitza bilaketarentzat - [8401 - 8450] bistaratzen.

belarri zulo, belarri-zulo
iz. Lasto bat hartu zuen gure azeriak eta zakurraren belarri zuloa kilikatu.

Aztergaia: belarri zulo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

belarri zulora esan, belarri-zulora esan
dio ad.-lok. Belarrira esan. Ik. belarri zulora salatu. Zatoz honaxe hurbil, Maria; belarri zulora esango dizut.

Aztergaia: belarri-zulora esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BELARRI-ZULORA, B.-ZILORA. (Decir, etc.) al oído. v. BEHARRIRA. Eta kondatzen du beharri xilora. / Prekauzione hau alfer zen segurki, / Sekretua kanpo ya baitzen aspaldi. "Raconte à l'oreille le fait". Gy 150. Baiña zer erran dauk beharri xilora? Ib. 167. Zato hunaxe hurbil, Maria; beharri xilora erranen dautzut. HU Zez 56. Ilhunbean erran dukezuena alabainan argi bethean erranen dute eta gela zokoan beharri xilorat erran dukezuena teilatu gainetik errepikatuko dute. Leon Lc 12, 3 (Lç beharrira). Ezpeletar batek salhatu daut hori beharri-xilorat. Lf Murtuts 1. Alta Frantsesei etzion nehork mezurik helarazia egun hartan! Nehork... ez bazitzaion segurik Jainkoak beharri xilorat berria salatu? Ardoy SFran 199.

adib: belarri zulo, belarri-zulo Ezpeletar batek salatu dit belarri zulora. [s.u. belarri]

belarri(-)zulo 7: Consumer 2, Berria 2, Argia, Erlea 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

belarri(-)zulo 35: Berria, Itxaro Borda 3, Jon Muñoz 3, Juan Kruz Igerabide 2, Gotzon Garate 2, Xabier Montoia, Jose Ramon Goikoetxea, Felipe Juaristi, Eider Rodriguez, Jesus Mari Mendizabal, Bernardo Atxaga, Aingeru Epaltza, Juan Garzia…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Lehendik arautua dagoen belarri-zulo azpisarrerako adibidea aldatzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa belarri sarreran.

belarri zulora salatu, belarri-zulora salatu
dio ad.-lok. Belarrira esan. Ik. belarri zulora esan. Ezpeletar batek salatu dit belarri zulora.
belarri-gogor
1 adj. Musika-soinuak egoki hautemateko eta errepikatzeko zailtasuna edo ezintasuna duena. Belarri-gogorra izan arren, beti kanturako prest.
2 adj. Gaizki edo gutxi entzuten duena. Ik. gor. Burugogorrok, jentilak bezain bihotz- eta belarri-gogor zaretenok!
belarria(k) eman
dio ad.-lok. Zerbait entzuteko belarria adi jarri, zerbaiti edo norbaiti arreta ipini. Haien erasia aditurik, belarria eman nien.
belarria(k) ireki
dio ad.-lok. Zerbait entzuteko belarria adi jarri, zerbaiti edo norbaiti arreta ipini. Dei engainagarriari ez zaiola behar belarria ireki.
belarria(k) tapatu
dio ad.-lok. Entzungor egin, ez entzun egin. Nork ere belarria tapatzen baitio pobrearen oihuari, halakoak oihu eginen du, eta haren oihua, ez da entzungo. Jainkoaren deiei beti belarriak tapatuz.
belarria(k) zabaldu
ad.-lok. Zerbait entzuteko belarria adi jarri, zerbaiti edo norbaiti arreta ipini. Ik. belarriak ireki; belarriak eman; belarriak zorroztu. Belarriak zabaldu badira ipuin zikinak eta haragizko hitzak gustuz aditzeko (...). Gaizki esalea, ez badu aurrean nork belarriak zabaldu, nork entzutea eman, bere kabuz isilduko da.
belarria(k) zorroztu
ad.-lok. Zerbait entzuteko belarria adi jarri, zerbaiti edo norbaiti arreta ipini. Belarriak zorrozturik, erdiko balkoian gelditu zen, kantariak zioenari adi-adi.
belarriak berotu
1 dio ad.-lok. lgart. Belarrondoan jo. Mutikoa, joaten banauk horra neuk berotuko dizkiat belarriak!
2 dio ad.-lok. lgart. Errieta egin. Nagusiak belarriak berotuko zizkidak lanera berandu joateagatik.
3 dio ad.-lok. lgart. Konbentzitzen saiatu. Bost minutu dituk ni konbentzitzen saiatzeko; has haiteke niri belarriak berotzen.

Aztergaia: belarriak berotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

belarriak gortu
du ad.-lok. Entzungor egin. Ez bada, arren, belarriak gortu ene deiari!

Aztergaia: belarriak gortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BELARRIAK GORTU (Lar, Añ). "(Hacer) oídos de mercader" Lar. "Orejas, oídos de mercader, hacer que no se oye" Añ. Behar duzu halaber hainitz gauza iragan beharriak gorturik. SP Imit III 44, 1. Gorturik zeure belarrijak Jaunaren deijetara, egiten dozu demoninuak dirautsuna. Astar II 227. Ez bada arren, belarriak gortu ene deiai, ez ene eskariai. Añ EL2 166. Yupiterrek beharriak / Gorthuak ditu gaiñ hartan. Gy 239. (Belarriak gor egin). Kistar dirala diñoen ugazabak Aita Santuaren deiari belarriak gor egin dautsez. Eguzk GizAuz 156.

adib: gortu, gor/gortu, gortzen da/du ad. Gor bihurtu, entzumena galdu. Hezurrak zaizkit gogortu, belarriak ere gortu. Urteek arras gortu naute. Gaitz batek gortuta utzi zuen. Edozein gortzeko zarata.

Ez dugu aurkitu belarria(k) gortu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

belarriak gortu 5: Txillardegi 2, Bernardo Atxaga, Anton Garikano, Gotzon Garate.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa belarri sarreran.

belarriak itxi
du ad.-lok. Belarriak tapatu; entzungor egin. Aditu nahi ez duenik bada, itxi bitza belarriak. Zenbat bider abisatua izan naiz eta belarriak itxi ditut? Belarriak ixten dituzte eta burua beste aldera itzultzen.

Aztergaia: belarriak itxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BELARRIAK ITXI (Lar, Añ), B. HERTSI. Taparse las orejas, hacer oídos sordos. "(Taparse los) oídos, belarriak itxi" Lar. Txoroen hitz belarriak itx. "(A palabras) locas, orejas sordas, txoroen hitz belarriak itx" Ib. "Orejas, oídos de mercader, hacer que no se oye" Añ. Nehor emaztez edo emaztetako gauzaz mintzo denean, ez ernaturik egon, herts beharriak, itzul burua bertze alderat. Ax 412 (V 268). Iende prestuek, halakorik ez enzuteagatik, beharriak hersteintuzte, burua bertze aldera itzultzen dute. Ib. 259 (V 173). [Jangoikoak] adirazten dizunari belarriak itsirik, sartzen bazara zu zere gauza gaistoetan. Mb OtGai I 119. Zenbat bider abisatua izan naz, ta belarriak itxi ditut? Cb Eg II 92. Au entzutean, ango / igel kantariak / itxi omen zituzten / beren belarriak, / ez aditzeagatik / aren deadarrak. It Fab 117. Ausentziyan da argureriyan, / mingañaren pikardiyak; / aditu nai eztuenik bada / itxi bitza belarriyak. Xe 344. Aldi hartan ere, Juduek hetsi zituzten beharriak Jainkoaren mintzoaren ez entzuteko. Jnn SBi 17. Tolosan sartu ziranean, ango emazteek, bai karlistenak ere, belarriak itxi bear txapelgorrien biraorik ez entzuteko. Or QA 83. Nork arotz eta nekazarien mintzo apal, beti zahar eta beti berri honi belarriak eta bihotza itxi? MEIG II 48.

adib: belarri 1 iz. Entzumenaren organoa; bereziki, organo horren kanpoko zatia, buruaren bi alboetan gertatzen dena. Belarriak apal atera nintzen, oihuen eta irrien azpian. Asto belarri-handia. Belarriak ernatu, ireki, zorroztu, eman. Belarriak itxi, tapatu. Belarriak erne dituela. Belarri batetik sartu eta bestetik atera. Begiak ikusi ez duena eta belarriak entzun ez duena. Belarriak ixten dituzte eta burua beste aldera itzultzen. Euskaldunen belarria ez dago punturik gabeko bertsora egina. Hots belarri-mingarriak. Albistea erregeren belarrietara heldu zenean. Belarri-gogorra izan arren, beti kanturako prest. Ahotik belarrira aritzen diren bertsolariak. Belarriz eta entzutez, Benveniste baztertuz gero, ez naiz inoren ikasle izan. Belarrira mintzatu. Belarri bat emango luke hori lortzeko. Barne belarria.

belarriak itxi 6: Elhuyar 2, Consumer, Berria, EiTB 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

belarriak itxi 12: Elizen arteko Biblia 4 (adib.: “Belarriak itxiko zaizkik, ezin izango duk aditu errotarri-hotsik, ez eta entzun ere txorien kanturik. Ahotsa moteldu egingo zaik”), Anton Garikano (“Hura mintzatu zitzaion azken aldian, haren hitzek belarriak itxi zizkioten”), Joxean Agirre (“belarriak itxi arren ozenki entzuten duena eta, idazle batek berea jasaten duen bezala, zigor baten antzera eraman beharrekoa”), Felipe Juaristi (“Bizitza galdu beldurrez, egun argiak logela luze-zabalean hartua zuenean, begi-belarriak itxi zituen, horregatik”), Ramon Etxezarreta (“Aho judu batetik bestera Alemaniako kontuak iristen dira, hain kontu izugarriak, non ausartuko banintz belarriak itxiko bainituzke, baina ezin dut”), Hasier Etxeberria (“Metamorfosi bat-batekoa ulertu ezinda, begi-belarriak itxi eta sudurra erabiltzen hasi nintzen, Patri”), Itziar Otegi (“Eskuekin belarriak itxi ditu”), Joan Mari Lekuona (“Belarriak ixten ez dituena eta jainkozko deiari adi dagoena, hura da salbatuko”), Pako Aristi (“Inoiz belarriak itxita egokitu zaizkiona (bestela, proba egin daiteke igeritarako edo auzokide zaparrastatsuek ezinbesteko bihurtzen dituzten tapoiak jarrita) ohartzen ahal da diodanaz”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

itxi1 2 da/du ad. Zerbaiten osagai higikorra mugituz edo jarriz, haren barnealderako irispidea eragotzi, edo barne eta kanpoaldearen arteko harremana galarazi. Gela itxi. Kutxa giltzaz itxi. Zuloa itxi. Eskutitza itxi baino lehen. Ahoa, begiak itxi. || Igarobidea langaz itxi. Sarrera itxi. || Zerbaiti belarriak itxi: entzungor egin. Gau guztia begirik itxi gabe igaro: lorik egin gabe igaro.[belarri] belarriak itxi du ad. Belarriak tapatu; entzungor egin. Aditu nahi ez duenik bada, itxi bitza belarriak. Zenbat bider abisatua izan naiz eta belarriak itxi ditut?

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatu adibidea eta azalpena, lehendik ere jasoa dagoelako azpisarrera gisa belarri sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa belarri sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa itxi sarreran ere.

belarrietara heldu
1 da ad.-lok. Norbaitek zerbaiten berri jakin. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. belarrietara iritsi. Ez dadila inoren belarrietara heldu nire asmoen berri. Inork ez du berbatxo bat idatzi edo esan, edo, behintzat, holakorik gure belarrietara ez da heldu. || zaio ad.-lok. Eta hona iritsi orduko, zein izango belarrietara heldu zaizkidan lehenengo berriak?
2 da ad.-lok. Norbaitek zerbait entzun. (-en atzizkiaren eskuinean). Zaldi baten trosta heldu zela haren belarrietara. || zaio ad.-lok. Ahapetikako solas batzuk heltzen zaizkio belarrietara.

Aztergaia: belarrietara heldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

belarrietara iritsi
1 da ad.-lok. Norbaitek zerbaiten berri jakin. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. belarrietara heldu. Ez dadila inoiz iritsi Inesen belarrietara Malen bere alaba dela. Iritsi zen berri hori haren belarrietara. Zurrumurruak Azpilikuetaren belarrietara ere iritsi dira. || zaio ad.-lok. Beste kontu bat ere iritsi zait belarrietara.
2 da ad.-lok. Norbaitek zerbait entzun. (-en atzizkiaren eskuinean). Ez baitzen negar hotsik ateratzen, ezta zarata txiki bat ere gure belarrietara iristen. || zaio ad.-lok. Une hartantxe, hots apal bat iritsi zitzaidan belarrietara.

Aztergaia: belarrietara iritsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

belarrietaratu, belarrietara/belarrietaratu, belarrietaratzen
da/du ad. Belarriratu. Hots arin bat zaio belarrietaratzen, eta fite zaio ihesari lotzen.

Aztergaia: belarrietaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

belarrietara(tu), belarrietaratzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-tu: -ratu/-etaratu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

belarriko min
1 iz. Belarrian sentitzen den mina. Belarriko mina baretzen zidaten harri haiek. Lo egiteko arazoak, belarriko mina eta zorabioak ditu.
2 iz. Desegokia edo lekuz kanpokoa den zerbait aditzeak eragiten duen ezinegon modukoa. Belarriko minak salatzen du ezin daitekeela gure hizkuntzan horrelakorik esan. Erdarakadek belarriko mina ematen ziguten lehen.
Loturak

Aztergaia: belarriko min

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da gainerako minekin egin den bezala.

belarriluze2, belarri-luze
adj. Belarriak luzeak dituena; zelataria. Burua eta boza apaldu zituen, beldur antzean inguruko mahaietatik belarri-luzeren batek deus adituko ote.
Azpisarrerak
belarrimotz1
iz. Etorkina, edo euskaraz ez dakien pertsona. (Irain hitz gisa erabiltzen da). Ik. maketo. Belarrimotza hori ere, gure ogia jatera etorritakoa.

Aztergaia: belarrimotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
belarrimotz2, belarri-motz
adj. Belarriak motzak edo moztuak dituena. Asto belarrimotza.
Azpisarrerak

Aztergaia: belarrimotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
belarrira esan
dio ad.-lok. Norbaiti, belarrira hurbilduz, zerbait isilik esan. Ik. belarri ertzera esan; belarri zulora esan; belarri zulora salatu. Amak semeari belarrira esan zion: "ardorik ez daukate". Belarrira esango dizut zenbat maite zaitudan. Heldu zion bizkarretik lagunari eta belarrira esan zion: (...).

Aztergaia: belarrira esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

esan: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

belarri sarrerari dagokion azpisarrera.

belarriratu, belarrira/belarriratu, belarriratzen
da/du ad. Belarrietara heldu edo helarazi. Ik. belarrietaratu. Halako batean, ikaratu ziren batzuk, txistu hotsa belarriratu zitzaienean. Sastakaiak bezala belarriratzen zaizkit hitzok. Joxe, —belarriratu zidan Anttonek—, Joxe, harrapa ezak hori.

Aztergaia: belarriratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

belarrira(tu), belarriratzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-tu: -ratu/-etaratu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

belarritako
iz. Batez ere pl. Belarrietan eramaten den apaingarria. Ik. zirtzilu. Belarritako bat galdu zuen. Urrezko belarritakoak. Belarritakoak eta eraztunak.

Aztergaia: belarritako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "belarrietako edergailuak: petentak [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

belarritzar
iz. adkor. Belarri handia. Midas erregeak omen zituen belarritzar batzuk, astoarenak ziruditenak, eta inork ez ikusteagatik, estaltzen omen zituen kontuz ilearekin.

Aztergaia: belarritzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

belarriz
adb. Entzumenaren bidez. Ik. entzutez 1. Belarriz eta entzutez, Benveniste baztertuz gero, ez naiz inoren ikasle izan.
Loturak

Aztergaia: belarriz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BELARRIZ. De oído, por medio del oído, auditivamente. Bixta eta ukitzea hagitz zaitkit nahasten / eta beharriz dut xoillki hor zarela sinhitsten. EZ Man II 79. Arengaz dakigun pixka ere belarriz sartu baitzaigu. Or QA 137. Eladeko arorik bikainenean ere, begiz baino areago belarriz ikasten zuten ango erritarrek. Zait Plat 111. Ezaguerari dagokio ederra, ta sortzetikoa begiz ta belarriz jaso oi dugu geienbat, auek baitira eder-zentzunik berezienak. Onaind in Gazt MusIx 145. Batipat begiz edo belarriz entzuten danez erabaki bear danean. Insausti 13. Beharriz eta entzutez, Benveniste baztertuz gero, ez naiz inoren ikasle izan. MIH 369.

adib: belarri 1 iz. Entzumenaren organoa; bereziki, organo horren kanpoko zatia, buruaren bi alboetan gertatzen dena. Belarriak apal atera nintzen, oihuen eta irrien azpian. Asto belarri-handia. Belarriak ernatu, ireki, zorroztu, eman. Belarriak itxi, tapatu. Belarriak erne dituela. Belarri batetik sartu eta bestetik atera. Begiak ikusi ez duena eta belarriak entzun ez duena. Belarriak ixten dituzte eta burua beste aldera itzultzen. Euskaldunen belarria ez dago punturik gabeko bertsora egina. Hots belarri-mingarriak. Albistea erregeren belarrietara heldu zenean. Belarri-gogorra izan arren, beti kanturako prest. Ahotik belarrira aritzen diren bertsolariak. Belarriz eta entzutez, Benveniste baztertuz gero, ez naiz inoren ikasle izan. Belarrira mintzatu. Belarri bat emango luke hori lortzeko. Barne belarria.

belarriz 40: Deia 2, Elhuyar 2, Elkar, Consumer, Berria 14, EiTB 6, Jakin, Argia 10, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

belarriz 41: Berria 8, Elizen arteko Biblia 5, Iñaki Segurola 3, Iñigo Aranbarri 2, Patxi Altuna 2, Asisko Frantzizko 2, Patziku Perurena2, Edorta Jimenez 2, Bat-bateko bertsolaritza…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa belarri sarreran.

belarrondo
iz. Aurpegian, belarri inguruko aldea. Bere hortz ustelak erakutsiz, belarrondotik belarrondora ahoa irekitzen zuenean. Belarrondoan jo. Belarrondora esan (Ik. belarrira esan).

Aztergaia: belarrondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'aurpegian, belarri inguruko aldea'.

belarrondoko
iz. Belarrondoan ematen edo hartzen den kolpea edo zaflada. Ik. masaileko. Belarrondoko ederra eman zion. Zenbat belarrondoko eta masaileko ez zituen Jesus onak hartu.

Aztergaia: belarrondoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'belarrondoko | EArau: iz. leku gehienetan aurpegian ematen den ukaldia da, tokika burko (Santa Grazi, Plentzia)'.

 - [E116]: 'Bai, horregatik arautu zen, eta onartu genuen, lehenbiziko itzulian. Uste dut ez duela merezi gehiago zehaztea toki guztietan gauza bera esan nahi baitu'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-02-25): 'zegoen bezala uztea onartu da'.

belarrondokoka
adb. Belarrondokoak emanez. Tuka, belarrondokoka, ile-tiraka, ostikoka darabilte.

Aztergaia: belarrondokoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

belartegi
iz. Belarra gordetzeko lekua. Barne hau jauregiko belartegia zen lehen; hemen etzaten ziren, belarrean, jauregiko hiru mutilak.

Aztergaia: belartegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala
belartsu
adj. Belar ugari duena. Landa belartsu eta emankorrak.

Aztergaia: belartsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

landa belartsu eta emankorrak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

belartu, belar/belartu, belartzen
da ad. Belarrez bete. Euriarekin zelaia belartu da.

Aztergaia: belartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'belartu | H: Er. gabea. belartu: OEH-an behintzat ageri da, eta moldaera eta esanguraz argia da. Sartzearen alde'.

 - [E116]: 'Nire ustez ez du lekukotasun aski. OEHn, adibide bakarra dago, Duvoisinen hiztegiarena. Ez dut beste inon ere aurkitu. Hola ez dagokio aipatzea hemen. Nahi duenak erabil dezala'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-02-25): 'onartu da: belartu: da ad.'belarra sortu', euriarekin zelaia belartu da'.

belartxo
iz. adkor. Belarra. Basoko lau belartxo dauzkat egosten lapikotxo honetan.

Aztergaia: belartxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

belartza
1 iz. Belardia. Bazkaltiar guztiak mordoxketan jarri ziren, belartzan eserita.
2 iz. Belar mordoa.

Aztergaia: belartza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 belardia. 2 belar-mordoa.

belatxarre
iz. Belearen familiako hegaztia, burua, paparra, hegoak eta buztana beltza eta gainerakoa zurixka dituena (Corvus corone cornix). Zomorro tzar anitz garbitzen du belatxarreak, baina txori txiki franko ere bai.

Aztergaia: belatxarre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Corvus corone cornix.

belatxau
iz. Belatxikia.

Aztergaia: belatxau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

belatxikia.

belatxiki
iz. Belearen familiako hegaztia, familiakoen artean txikiena, lepondo grisa eta begi zurixkak dituena (Corvus monedula).

Aztergaia: belatxiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-txiki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Corvus monedula.

belatxinga
iz. Belearen antzeko hegaztia, hura baino txikiagoa (Pyrrhocorax sp. ). Belatxingaz bete zen soroa.

Aztergaia: belatxinga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Pyrrocorax sp.

belatz1
iz. g. er. Hegazti harrapari moko-laburra, egunaz aritzen dena, gaina hauskara eta kolkoa eta sabela zurixkak dituena (Falco sp. ). Hegalttoak oraino ditut laburregi, nik nola ihes egin belatz gaiztoei?
belatzar
iz. adkor. Bele handia.

Aztergaia: belatzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

belaun
1 iz. Zangoaren erdialdeko giltzadura; giltzadura horren ingurua aurreko aldetik. Ik. belaunburu. Belaunak lurrean ipinirik. Belaun dardaraz. Belaun gorritan ibili.
2 iz. Belaunaldia. Noerengandik Abrahamenganaino hamaika belaun izan ziren. Seigarren belauneko biloba.

Aztergaia: belaun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'hankako giltzadura'. 2 'belaunaldia'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: belaunez belaun, belaunik belaun, belaun-katilu ; eta adib. gisa belaunpeko.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 'hankako giltzadura'; 2 'belaunaldi'

belaun katilu, belaun-katilu
iz. Belaunezurra. Ezin sendaturik belaun katiluan aspalditik zuen zauri ikaragarria.
Loturak
belaun koskor, belaun-koskor
iz. Belaunburua. Galtzak belaun koskorretaraino. Agerian dabiltza belaun koskorrak.

Aztergaia: belaun-koskor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BELAUN-KOSKOR (G-to, Sal ap. A). Rótula; rodilla. Altxa zaitia; belaun-koxkorrakin galtza guztiyak ondatu biar dituzu. Alz Bern 54. Gona ozt-ozta belaun koskorrak / estaltzen zizkana. MendaroTx 246 (ib. 214 belaun koxkor). Ageriyan dabiltza / belaun-kozkorrak. Yanzi 160. Eskoboi banakin, galtzak belaun-koskorretaraño, gain guztia zirrit-zarrat larraskatzen. Anab Poli 54. Belaun-koskorrez goitik lau-bost bat / beatz gutxi gorabera / gonentzat naiko neurria ere / bada au alde batera. Olea 95.

adib: belaun 1 iz. Zangoaren erdialdeko giltzadura; giltzadura horren ingurua aurreko aldetik. Ik. belaunburu. Belaunak lurrean ipinirik. Belaun dardaraz. Belaun gorritan ibili. Galtzak belaun koskorretaraino.

Ez dugu aurkitu belaun-koskor formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

belaun(-)koskor 7: Bernardo Atxaga 3 (adib.: “Soineko berriarekin etorri duk gaur, belaun-koskorrak ere agerian zituela”), Txillardegi 2 (adib.: “Belaun koskorrak minberaturik jaiki behar izan dudan arte”), Iñaki Mendiguren 2 (adib.: “Harryk aurpegi argala zuen, belaun-koskor hezurtsuak, ile beltza eta begi berde argiak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa belaun sarreran.

belauna makurtu
1 du ad.-lok. Belauna tolestu. Lur behereraino belauna makurturik. Belaunak makurtuta, esku baten gainean bermatu zuen gorputzaren pisua.
2 dio ad.-lok. Norbaiten aurrean amore eman, umildu. Ik. burua makurtu 2. Bera da sortutako guztia mendean daukana, guztiek belauna makurtzen diotena. Bakar batzuk badira atzerrian, belaunik makurtu ez diotenak.

Aztergaia: belaunak makurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BELAUNAK (BELAUNA) MAKURTU. Doblar(se) la(s) rodilla(s). Eta lur behereraño belhauna makhurturik. EZ Man II 13. Esku altxatzen tudanak, / Mintzatzen zaitzun mihia, / Makhurtzen tudan belhaunak, / Fiñean gorphutz gustia. Gç 67. Bakarrik oen artean arkitzen zan Judu batek makurtu etzituan belaunak. Mg CC 224. Jesusen izenean guziak belaunak makur ditzatela, Zerukoak, lurrekoak ta infernukoak. Ib. 225. Jesusen izenera makurtu dedin edozein belaun, zerukoena, lurrekoena, baitta infernukoena ere. Inza Azalp 133. Belaun guziak Niretzat makurtuko dira. Ol Rom 14, 11. (Con dat.). Doblar(se) la(s) rodilla(s) ante alguien, arrodillarse ante alguien. Bera da santuaren / egiyazko jauna, / zerutarren errege / eta jabe dana, / sortutako guztiya / mendean daukana, / diyotena guztiyak / makurtzen belauna. Echag 97. Bakar batzuk edo asko baditxin atzerrian, Biurriari belaunik makurtu etziotenak. Or QA 86. Belaun guztiak makurtuko yataz, eta miin guztiak Jaungoikoa autortuko dabe. Ker Rom 14, 11 (Bibl belaun guziak makurtuko zaizkit aintzinean). Baali belaunik makurtu ez dioten zazpi mila gizon. Bibl Rom 11, 4. Buruba ta belauna makur-makur egin ta eskuban mosu-egin eutson. Altuna 73.

adib: makurtu, makur/makurtu, makurtzen 2 da/du ad. Zuzen dagoena beherantz higitu. Fruituen pisuak makurtzen ditu adarrak. Makurtu zen eta hatzaz lurrean idazten hasi zen. Goldearen gainean makurtua. Gizonak ez du bere burua makurtu behar, beste gizon baten aurrean. Lur behereraino belauna makurturik. Pegarra makurtu eta edatera eman zion.

belauna(k) makurtu 3: Deia (“Heriotza-zauria zuen barrenean, baina zezenak belauna makurtu ez, segundoak joan ziren, eta minutu bat pasatxo ere bai. Halako baten luzurira jausi zen”), Berria (“Gorputz osoarekin egin behar da lana, gerriaren bira aprobetxatuz eta belaunak makurtuz”), EiTB (“INES sartuko da, belaunak makurtu, gurutzearen seinalea egin pasilloan aldarera begira eta banku batera joango da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

belaunak makurtu> 3: Karlos Zabala 2 (“Gurdiaren txilinek eta zintzarriek ere ezin zaldiak alaitu, eta belaunak makurtu zitzaizkien zenbait aldiz”), Iñaki Mendiguren (“Nevillek behin eta berriro atzera egin zuen berearen aurrean, ez baitzuen ematen belaunak makurtu nahi zituenik”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, ‘beste norbaiten aurrean amore eman’ adiera azaltzeko.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa da belaun sarreran.

belaunaldi
1 iz. Guraso eta seme-alaben arteko ondore maila bakoitza. Ik. hazaldi. Hiru belaunaldiko gizasemeak etxe askotan ikusten ditugu, baina lau belaunaldikoak gutxitan. Belaunaldi borrokaren ageriko ezaugarriak. Belaunaldi batetik bestera, gurasoengandik seme-alabengana.
2 iz. Bi ondore mailaren arteko denbora-bitartea, batez beste hartua. Bi edo hiru belaunaldiren buruan, zeharo aldatua agertuko da. Belaunaldi berrietako euskaldunak.
3 iz. Adin bertsua duten edo garai jakin batekin lotzen diren pertsonen multzoa. Nire belaunaldikoak. Gerra ondoko belaunaldia. Aitzolen belaunaldiko idazleak. Espainiako 98ko Belaunaldiko intelektualak.
4 iz. Zenbait teknikatan, tresna baten eboluzioa edo garapena adierazten duen maila. Garoña da Espainian lehen belaunaldiko zentral nuklear bakarra. Laugarren belaunaldiko ordenagailu txikiak.

Aztergaia: belaunaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
belaunburu
1 iz. Belauna. Belaunburuak estali nahi ditu gonaren ertzarekin.
2 iz. Belauneko hezurra. Moxal bat errekan, belaunburuak hautsita.

Aztergaia: belaunburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalduz: "iz. 1 'belauna'. 2 'belaunezurra'".

belauneko
iz. Ondorengoa. Joanesek belaunekoen onari begiratzen zion; belarri biak moztuko lituzke Joanesek, Azkarragako semeak ondo ikusteagatik.

Aztergaia: belauneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ondorengoa.

belaunez belaun
adb. Belaunaldi batetik bestera. Belaunez belaun berritzen dira hutsak, eta beti gertatuko da berdin mundua mundu deno.
Loturak

Aztergaia: belaunez belaun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

belaun sarrerari dagokion azpisarrera.

belaunezur
iz. Belaunaren aurrealdeko hezur zapal eta mugikorra. Sudurretik kokotserainoko hezur guztiak eta ezker belaunezurra hautsi zituen istripuan.

Aztergaia: belaunezur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-10-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hezur.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

belaunaren aurrealdeko hezur lau eta mugikorra.

belaungozo
iz. Belaunen zalutasuna. Irten zen egunsenti berean, eta oinez, belaungozo onarekin, Manresa aldera jo zuen zuzen-zuzen. Belaungozo ona du gizon horrek. Elbarrituak, santuaren laguntzaz, indar eta belaungozo hobea sentitu zuen.

Aztergaia: belaungozo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gozo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

belaunen zalutasuna.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper