50535 emaitza bilaketarentzat - [8551 - 8600] bistaratzen.

beltzurika
adb. Beltzuri eginez. Zeruan ere elkarri beltzurika ari omen dira beti Darius eta Katalin. Ura eskaini zigun: orok ezetz, burua inarrosiz urari beltzurika.

Aztergaia: beltzurika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

beltzuritu, beltzuri/beltzuritu, beltzuritzen
da ad. g. er. Beltzuri egin.

Aztergaia: beltzuritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

beltzuri(tu), beltzuritzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

belu
1 adb. bizk. Berandu. Itzuli ziren, baina belu. Belu da. Damu dut belu etorri naizelako. || Sarri aldatzen den arropa zuria garbiago egongo da bakan eta belutik belura aldatzen dena baino.
2 adj. bizk. Belukoa, beranta. Makatz hauek, goiztiarrak; madari hura, belua.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Ekandu gaiztoa belu ahaztu doa. Goiz jaikia, goiz gose; belu jaikia, loz ase.

Aztergaia: belu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'berandu'

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk. 'berandu'

beluga
1 iz. Azal zuriko zetazeoa, Ozeano Artikoan bizi dena. Beluga helduak oso erraz bereizten dira gainontzeko zetazeoetatik.
2 iz. Itsaso Beltzean eta Kaspio itsasoan bizi den gaizkata handia. Kutixiaren baten bila zebilen Oriol: beluga kabiarra, Perigordeko boilurrak edo antzeko zerbait.
3 iz. Gaizkata horren kabiarra. Beluga gorria, munduko kabiarrik onena.

Aztergaia: beluga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 30 (Berria 11 (6 izen propioak, 5 ‘kabiarra’), EiTB 13 (‘balea’), ElCorreo 1 (‘balea’), Elhuyar 5 (‘balea’)); ETC 61

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: beluga iz. (Zool.) beluga, ballena blanca (Delphinapterus leucas) / Adorez: beluga iz. beluga, ballena blanca {Delphinapterus leucas}/ Labayru: beluga 1 iz. Zool. (Delphinapterus leucas) ballena blanca / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa

beluko
adj. bizk. Berandukoa. Ik. belu 2. Beluko ezkontza.
Loturak

Aztergaia: beluko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BELUKO. Tardío. v. BERANDUKO. Beluko ezkonzea deunga, goxetikoa ez oba, aldia gauzak daude, aroari jarrain gakioza. "Tardío casamiento malo, el temprano no mejor, tiempo las cosas tienen, al tiempo sigámosle". RS 440. Donsubago nintzate eriotziak beingo baten eruango banendu neure biotzaren jaube nasala, eta ez bizi eriotza beluko baten zain, ezer egin baga. Mg PAb 203. Ni ta Alejo andik / beluko mezara sarri, / bidiaren ondoan / jaten zegoan bei ori. EusJok II 123. Beluko Meza aurretxuan batez be ikustekoak erri aretako bideak: baetorran jendetan eleizara! Bilbao IpuiB 236.

adib: belu 1 adb. Bizk. Berandu. Itzuli ziren, baina belu. Belu da. Damu dut belu etorri naizelako. Beluko ezkontza. || Esr. zah.: Ekandu gaiztoa belu ahaztu doa. Goiz jaikia, goiz gose; belu jaikia, loz ase. || Sarri aldatzen den arropa zuria garbiago egongo da bakan eta belutik belura aldatzen dena baino.

Ez dugu aurkitu beluko formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu beluko formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa beranduko forma bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa belu sarreran.

beluri
adj. g. er. Zurbila.

Aztergaia: beluri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zurbila.

beluritasun
iz. g. er. Zurbiltasuna.

Aztergaia: beluritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zurbiltasuna.

beluritu, beluri/beluritu, beluritzen
da/du ad. g. er. Zurbildu.

Aztergaia: beluritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

beluri(tu), beluritzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zurbildu.

belus
iz. Bi irazkiko ehuna, batak oinarria egin eta besteak itxura iletsua ematen diona. Belusezko soinekoa.

Aztergaia: belus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

OEH: balus (3 ager.), baluz (1); belos (1), belueta (1), belus (5); bolus (1); balusatu (1), balustatu (1), belusatu (1); EEBS: balusa (1)

Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan
Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko formaren hurbilena da hobestekoa

belus da hobestekoa, bel- alegia, fr. eta ing. -e- denez (fr velours, en velvet, it velluto), eta tradizioko erabilera urriek argi handirik egiten ez dutenez.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "hitz gutxi erabilia da, baina nik neuk beti balus gisa ikusi dut. Horren ondoan herenilea ere agertzen da" (1995-01-25)

 - [I102]: zentzuzkoa da hor aipatzen dena belus formaren alde. Edozelan ere ileguri eman beharko litzateke sinonimo gisa" (1995-01-10)

 - [P008]: [Zerrendatik kenduko nuke] (1994-07-29)

belusatu
adj. Belusaren ezaugarriak dituena. Katu belusatua.

Aztergaia: belusatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

belutu, belu/belutu, belutzen
da ad. bizk. Berandutu. Asko belutu barik, laster hasiko zela diru banatzea. Batari eta besteari aditzen, belutu naiz. Belutu egin zitzaidan atzo, zuen etxera agertzeko. Belutu zaigu bidean.

Aztergaia: belutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

belutu, belu(tu), belutzen. Bizk. da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

belutu, belu(tu), belutzen

belutxo
adb. bizk. adkor. Berandutxo. Belutxo egin zait.

Aztergaia: belutxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

berandutxo.

belxko
adj. Belzkara.

Aztergaia: belxko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xko.

belzgarri
adj. g. er. Belzten duena, inoren izen ona itsusten edo lohitzen duena. Egite gaizto belzgarria.

Aztergaia: belzgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-tz(tu)+g-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

belzten, iraintzen duena.

belzkara
adj. Beltzaren antzekoa, beltzerantz jotzen duena. Larruzko zorro belzkara.

Aztergaia: belzkara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kara.

belzkeria
iz. Doilorkeria. Belzkeria horiek barkatzen dizkiet. Heure bizitzan egin dituan belzkeriak zuritzeko.

Aztergaia: belzkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-lzk-

belztasun
iz. Beltza denaren nolakotasuna. Bere azalaren belztasunagatik. Ene hutsen belztasuna ikusirik.

Aztergaia: belztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-lzt-

belztu, beltz/belztu, belzten
1 da/du ad. Kolore beltza hartu edo eman. Masustak belztu dira sasietan. Keak eta urteek belztutako zizeilua. Eskuak ikatzez belztu. Oraindik areago beltz daiteke zerua. Beren buruak apaintzen, ileak belzten, aurpegiak irintzen.
2 da/du ad. Beltzarandu. Eguzkiak belztu du.
3 da/du ad. Tristatu. Gogoa belztu zitzaion berri hori entzutean.
4 du ad. Inoren izen ona itsustu edo lohitu. Besteren izena gutxitu eta belztu nahian ari direnak. Bere ohorea belzten badiozu. Gure hizkuntza belzten eta oinpean erabiltzen badute ere.

Aztergaia: belztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskalki guztietan edo gehienetan nagusitu den forma

cf. OEH: "Belztu es la forma más generalizada, usada por todos excepto los vizcaínos. Estos últimos emplean baltzitu (...). Emplean beztu los guipuzcoanos..."

Euskaltzaindiaren Arauak

belztu, beltz/belztu, belzten. da/du ad.: oraindik areago beltz daiteke zerua.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

belztu, beltz/belztu, belzten

Lexemen erregulartasuna

-lzt-

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

"oraindik areago beltz daiteke zerua"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Lehen ahanzte hitzean genioen bezala, -lzt- baino -zt- nahiago; beztu , beraz" (1994-07-22)

belztura
iz. Belztasuna.

Aztergaia: belztura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan
Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-lzt-

bemol
1 adj./iz. mus. Musika-notez mintzatuz, tonuerdi beheragokoa. La bemola.
2 iz. mus. Tonu beheratze hori adierazten duen ikurra, nota baten irudiaren ezkerretara ezartzen dena (♭).

Aztergaia: bemol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan bemoleko: A Txirrist (ap. DRA: "Bergara aldean bemolekoa esaten yako zortziko edo lenengo elizkariari ta zergaitik dan jakin dot. Irugarren Salmua [Domine Deus meus, in te speravi] itzal itzak, "bemol" da guzti, abadeak eresi edo kantaten dabe, elizkaria lenengoetarikoa danean, da auxe da izen orren jatorria"); hosgozatu: "Osgozatua, bemol" Lar DVC 276.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bemol: P. Aristi (“Lehen zatiak bost bemoletako hamasei konpas dauzka”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bemol: HiztEn, LurE, Euskalterm (eta bemol bikoitz).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

bemol: ElhHizt (eta bemol bikoitz), EskolaHE, HiruMila, EuskHizt.

Erdaretako formak

es (RAE): bemol; fr (DLLF): bémol; en (Collins): flat; it (S. Carbonell): bemolle; de (Langenscheidts): Erniedrigungszeichen.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mus.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Musika.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Mus.

ben
adj. Heg. Serioa. Mutil bena, zintzoa eta langilea.

Aztergaia: ben

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Heg.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Mutil bena, zintzoa eta langilea.

benaz
adb. Benetan. Ik. zinez. Zinez eta benaz maite zuen Maria. Bihotzetik egiaz eta benaz sortzen den damua. Analisi sakonetan astiro eta benaz murgiltzeko.

Aztergaia: benaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: benazko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

benazko

benazki
adb. g. er. Benaz.

Aztergaia: benazki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki adlag.ekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

benaz.

benazko
adj. Benetakoa. Jainkoak nahi duen guztia egiteko benazko eta zinezko gogoa. Hain ziren egokiak Frantziskoren hitzak, hain benazkoak eta indartsuak.
Loturak

Aztergaia: benazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

benda
iz. Heg. Lotura, oihalezko zerrenda.

Aztergaia: benda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

benda, lotura

Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. h. lotura.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta baliokidearekin batera onartzekoa

forma biak dira onartzekoak: lotura formak badu adiera hori tradizioan, eta hori da indartzekoa; baina benda baztertu gabe, bere erabileremua (Heg.) aitortuz eta lotura>-rako bidalketa eginez: "benda (Heg.): ik. lotura"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "uste baino tradizio handiagoa du berba horrek gure artean, mendatu (< bendatu) hitz zaharrak frogatzen duenez, landareak txertatzeko bendatu egiten direlako. Nik, hegoalde osoan duen hedadura kontutan harturik, besterik gabe, A utziko nuke" (1995-01-25)

 - [E410T]: "Nik uste benda hitzak B2 baino gehiago merezi duela. Bestalde, gero aditza egiteko (Vendar / Bander / Bandage...) eta ondorioa emateko (Vendaje / Bandage / Bandage...); lotura hitzetik nekez egingo ditugu horiek. LurE: Benda. Bendatu. Bendatze (eta irudia); HiztEn: Benda / Bendaje / Benda(tu) / Bendatze; UZEI: Benda. Bendaje" (J. agirre, 1995-03-21)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  benda Heg. h. lotura. Ez du argi ikusten hobespen agindu hori. Proposamena: benda Heg. 'zauriak estaltzeko lotura'. Bide batez, bendatu sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): zerrendan datorren bezala uztea erabaki da.

bendatu, benda/bendatu, bendatzen
du ad. Heg. Bendaz lotu, bendaz estali. Begiak bendaturik.

Aztergaia: bendatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-02-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bendau 'menderatu' adierako 1, AB AmaE ("Modestak modu onaz bendau badau aita / Prantziskak aserratu oi dau agiraka") // Ik. OEH argitaratuan bendatu 'bendaz bildu, lotu edo estali' adierakoa: LE Ong ("Begiak bendaturik joka zezaten irris eta emankas").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bendau 'mendetu' adierako 1, AB (OEHko testuinguru bera); bendatu 'bendaz bildu, lotu edo estali' adierako 2: M. Garikano ("Hobeto hago, motel #mdash#esan zion burua bendatua zeukanari"), X. Diaz ("Bukaeran, Dabid goitik behera erabat bendatuta agertuko da"); bendaje 2: J.J. Martinez ("Nire eritziz, ultzera gehienak ez dute behar oheko atseden luze hori; honen ordez, bendaje konpresiboa jartzen da eta sendadurak egun batzuetako tartearekin egiten dira"), X. Diaz ("Pikutara bendaje hauek guztiak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bendaia : AB38 1; bendaje : HiztEn, Euskalterm 1; bendatu : AB50 1, HiztEn, LurE; bendatze : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bendaje : ElhHizt (vendaje: ligadura con venda), Lur EG/CE (vendaje) eta EF/FE (bandage); bendatu : ElhHizt (vendar; atar, ligar o cubrir con la venda), HiruMila (ik. lotu), EskolaHE (bendaz lotu edo bildu), Lur EG/CE (vendar) eta EF/FE (bander), DRA (vendar); bendau : DRA (domar, dominar), PMuj DVC (domar, dominar, domesticar, amansar, sojuzgar) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

bigarren mailan onartua da benda oinarria, eta ez luke onartuko eratorririk, lantaldearen irizpideen arabera; bendaz lotu (eta bildu, estali...) modukoak erabil litezke, baina beti irtenbide egokia eskaintzen duten ez daki lantaldeak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'bendatu | F: bigarren mailan onartua da benda oinarria, eta ez luke onartuko eratorririk, lantaldearen irizpideen arabera; bendaz lotu (eta bildu, estali...) modukoak erabil litezke, baina beti irtenbide egokia eskaintzen duten ez daki lantaldeak'.

 - [E208]: 'bendatu: benda onarturik, ez gaitezen hipokritak izan eta onar dezagun bendatu ere. Bendatu eta bendaz lotu biak erdarakadak dira, baina lehena maiz askoz praktikoagoa da, itzulinguru luzeak egin nahi ez baditugu: beso edo hanka bendatua errazago esaten da, beso bendaz lotua edo bendaz loturiko hanka baino. Horrek ez du kentzen, jakina, bai besoa bendaturik darama eta bai besoa bendaz lotua darama ere esan ahal izatea, sinonimo moduan'.

 - [E123]: 'Bendatu Sarrionaindiak eta Saizarbitoriak behintzat erabili dute. Egia da benda Heg. eman genuela lehen itzulian, h. lotura esanaz. Hiztegian Batuan sartu edo ez sartu, Hegoaldean bendatu erabiliko da barra-barra, hala esango nuke. Nik sartu egingo nuke Heg. markarekin'.

 - [E116]: 'Uste dut XK-k eta MAk arrazoi osoa duten. Lehenago 'benda Heg, h. lotura' eman genuen, eta orain ere holako zerbait egin beharko genuke. Edorta Jimenezek, Saizarbitoriak eta Sarrionaindiak erabili dute, M. Garikanok eta X. Diazek ere. Nahi bada, eta kontua pixka bat leuntzeko, definizioa eman daiteke. Hortaz, nire proposamena izango litzateke: bendatu Heg. 'bendaz lotu, estali, bildu...''.

 - Erabakia: Erabakia (2005-02-25): 'bendatu Heg. 'bendaz lotu, estali, bildu''.

bendizio
iz. herr. Bedeinkapena. Bere bendizioa eman zion.

Aztergaia: bendizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh15 2020-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

bendizio iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bendizio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bedeinkazio].

bendizio 15; bedeinkazio 149.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bendizio 15 (Pello Zabala 13); bedeinkazio 241.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Ik. bedeinkazio / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Baztertutako forma onartzea proposatu da. Izan ere, tradizio handiko forma da OEHn jasotzen denez, euskalki guztietan, eta jasotzekoa izan liteke Herr. markarekin eta ‘bedeinkazioa’ definitzailearekin.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. bedeinkazio.

bene-benetako
adj. Bene-benetako leialtasuna. Euskaldun bene-benetakoa.
Loturak

Aztergaia: bene-benetako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:015 2002-10-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ben-benetako 1, Mde Pr ("Izen haundi horiek oro berme ditugu ez dela psikologigaindikoa gezurrezko jakintza, ben-benetakoa, egiazkoa baizik"); bene(-)benetako (eta mene-menetako 2, benebenetako 1) 28: Mg 5 ("Nik uste neban bene benetako andikiren bategaz berba egiten nebala", "Bene benetako penitenzia egin nai balue bizio onetara emanik izan diranak, ez lukee ardorik aoan sartu bear, edolaere urez ondo naastu gabe", "oro bat ardoaren gañean esaten dituanean konsagrazioko beste itz batzuek, gelditzen dala Jesusen Odol egiazko, edo bene benetakoa", "irudi oen azpian Jesusen Gorputz, ta odol bene benetakoak", "Alkartasun, ta beregantze Kristok animari egiten diona, ez da bakarrik fede utsekoa, bai egiazkoa ta benebenetakoa, dio San Chrisostomok"), Astar II 2 ("Onen lagun bene benetakuak dira", "Etxia infernubaren irudi bene benetako bat da"), Lard 2 ("Lurreko ondasun ustelakatik Jauna uzten dutenen zer irudi mene-menetakoa Gerasa'rrak begietan ipintzen diguten!", "Ara emen, bekatari baten irudi mene-menetakoa"), Aran SIgn ("bere Erregerenganako zeukan leialtasun bene-benetakoa"), Ag 9 ("Aspaldietako neure adiskidea da, kristiñau bene-benetakoa", "Gaizkiesalen batek esango dau enazala ni euskaldun ona, ta au samintasun barri bat izango da niretzat, bene-benetakoa gero!", "Danak ekien zergaitik zan piztien ipuiña, ta bene-benetako euskaldun kristiñauarena", "axe zan bene benetako estualdia", "negarrez, bene benetako negarrakaz", "bene benetako malko-ari mingotxak isurtzen ditugu", "soro eder narotuz inguraturik, bene benetako patxadan zegoan Zabaleta baserria", "bazetorkion nunbaitetik bene-benetako galera Joanesen jatorri sendoari", "bene benetako abegi ona egiten zioten ango adiskideak"), ArgiDL ("azken une larrian nere Biotza gorde-leku bene-benetakoa izango dutela"), Alz Ram 2 ("Nik, nerekin ekarri indutan, emen, gure mendi tarte abetan, irekin euskaldun jator bat, gure aurrekoak izan ziran bezela euskaldun bene benetako bat egiteko", "bene benetako euskalduna"), Etxde 2 ("Otxandak, bere pekatuen ikaragarrikeriaz konturaturik monja joatea erabaki zun, bene-benetako penitentzi baten bitartez izan ezik Jaungoikoa'k bere pekatuak barka lizaizkiokenik ezpaitzun uste", "Xalbaten garbaia bene-benetakoa izan zen"), SM Zirik ("Bene-benetako erregezalia zanez..."), Erkiag BatB ("Tamal aundia, barriz, bere sakelean daukan bene-benetako pistola barria probau eziña"), Etxba Ibilt ("zaurittutako basurda asarre bat bezela, aindu zan Saloi nausira bene-benetako kulpadunaren billa"), NEtx Nola ("Zure ortan nerea sar ezazu, ito baño len zure maitale bene-benetako, Koldo"), eta OEH argitaratuan, Ant JesBi ("Konfianza osoa eztaukagulako Jesu-Kristoren agindu men menetakoetan, esaten digunean, emango digula aren izenean eskatzen diogun guzia").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bene(-)benetako 14: Urteko Domeka 1903 ("betiko galdu gura eztabenak eutsin biar deutso olan Aita Santubak irakasten dabenari eta jaurtin agertuaz, bultzagei bene-benetakuaz bildur banaz kalte andijen bat etorriko ete jakon edo autor-entzuliari edo neure buruari edo lagun-urkuari"), EE 1914 ("Donostiar bene benetakua zan"), Euzkadi 1932 ("Egun orretan bene-benetako pozagaz gustiok aurkitu giñan"), Etxba Ibilt (OEHko testuinguru bera), Azurm ("hil zoria egiazkoa, bene benetako"), I. Urbieta ("Gure herrian ere bene-benetako mogida sortu zen"), A. Arrinda ("bene-benetako eskerrak Goiko Jaunari"), B. Otazua ("erabagi bene-benetako bat artu bear dot"), Ihintza 1990 ("Oraintxe zetorkigun bene-benetako aldapa-gora"), Larrak ("ire bene-benetako zindotasun eta omenaren adiskide egin yozak nire gogaketak eta usteak"), G. Markuleta ("Egia Gurutzatuen Liburua ere hortxe bertan daukat, ohe gaineko apalean, eta bene-benetakoa da"), P. Ezkiaga ("bene-benetako osaba-izebak"), I. Galarraga ("itsasadarrera zabaldutako Plazaren bene-benetako paradigma eskaintzen digu"), J. Osoro ("ispiluak eskaini zion irudia bene-benetako nobia batena izan zen"); ben-benetako 1, Karmel 1989 ("Zure ben-benetako gogai ta ari?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

benebenetako : DFrec 1 (ZArg: "amaren benebenetako maitasun ezaren aurrean") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ben-benetako : PMuj DVC (hecho y derecho); bene-benetako : EuskHizt (adib. batean: "bene-benetako handikiren batekin"), DRA (verdadero), PMuj DVC (verdadero, serio, formal; BG cabal, hecho y derecho) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

benetako sarrerari dagokion azpisarrera.

benedikatu, benedika, benedikatzen
du ad. Ipar. Bedeinkatu.

Aztergaia: benedikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

benedikatu, bedei(n)katu

Euskaltzaindiaren Arauak

benedikatu, benedika, benedikatzen Ipar. h. bedeinkatu.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. Ik. bedeinkatu

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "oraingo zerrenda honetatik kentzea [proposatzen du]". (1993-02-10)

 - [E205]: berdin" [hots: "zergatik iparraldeko forma hauei bai eta bizkaierari ez?"] (1993-02)

 - [E301]: bedeinkatu bakarrik onartu dugu". (1993-02)

 - [I203]: onetsi" (1993-02)

benedikta
iz. Ama Birjinaren ohoretan egiten den elizkizuna. Arratsaldeko 5etan Ama Birjinari agurra egingo zaio: arrosarioa eta benedikta.

Aztergaia: benedikta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'benedikta: esangura erantsi:iz iz 'Ama birjinaren ohorezko elizkizuna''.

 - [E116]: 'bat nator XK-ren proposamenarekin. Hola definituko nuke nik ere'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-02-25): 'esangura eranstea ontzat eman da benedikta: 'Ama birjinaren ohorezko elizkizuna''.

beneditano
iz./adj. Ipar. Beneditarra. Belokeko aita Beneditanoen laguntzarekin. Atera zen mundutik eta egin zen beneditano Clunyko komentuan.

Aztergaia: beneditano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

beneditarra.

beneditar
adj./iz. San Benediktoren ordenakoa; ordena horretako kidea. Lazkaoko beneditarren liburutegia. Beneditar monasterioa. || pl. (Lekuzko atzizkiekin, 'beneditarren ordena, komentua edo ikastetxea' adierazteko). Lazkaoko beneditarretan izan nintzen, Juan Joxe Agirre liburuzainarekin.

Aztergaia: beneditar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

J. Garitaonandia (“Muxika'tar Errupin beneditarra”), J. Urkiza (“Estibalizko Agustin Apaolaza beneditarrai buruz idazteko”); Angosto’ko AB (“lekaide beneditarren kondaira-zale orokorrak”), E. Ozaeta (“Saiatu nahi nuke lekaide beneditar talde horren gorabeherak argitzen”), Ihintza (“hango fraile beneditar arduradunari”); Benito S. (“beneditar mixiolari edo fede zabaltzaille aundi batzuk”), Latxaga (“Lazkano’ko benediktar euskaldunak“), E. Muxika (“beneditar serorak”), Azurm (“Lazkaoko beneditar ikasle gaztea”), J.A. Arrieta (“Euskal Herriko seme-alaba ugari beneditar-zistertar monje eta monja izan ditugu”); Benito S. (“beneditar Anaidiek zibilizatu zutela Europa osoa”, “beneditar tradizioa”), Angosto’ko AB (“beneditar lekaide-etxeak”), E. Muxika (“beneditar bizitzaren hasimasiak ikastera”), I. Baztarrika (“beneditar lana”), J.A. Arrieta (“antzinako beneditar eta zistertar izen asko”); J.A. Berriotxoa (“monastegi benediktinar bateko abadesak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ZTC: A. Ibarra (“Westfaliako Werdengo beneditarren monastegi zaharrean”).

Bestelakoak
Erabilera zainduetan nagusitu den forma
Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

eta beneditano ere arautua da, "Ipar." markarekin.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "honen ondoan beneditano ere sartu beharko litzateke" (1995-01-10)

benedizione
iz. Ipar. Bedeinkazioa, bedeinkapena.

Aztergaia: benedizione

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

bedeinkazioa, bedeinkapena.

benefiziadu
iz. Eliz onura baten jabe den elizgizona. Don Jose Ignazio Gerriko, Mutiloako benefiziaduak egina. Vigon ere egon zen, abade egin aurretik, katedraleko benefiziadu.

Aztergaia: benefiziadu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

'Beneficiado, el que disfruta de un beneficio eclesiástico': benefiziadu : Arz I, Gco I, Izt C, Zab Gabon, Lard, Alzola Atalak, Lf ELit (benefiziado komatxo artean markatua) eta MEIG (aip.: ""Mutiloako Benefiziadua", bistan da, ez zen bestea bezain "goierriarra" hizkerari dagokion aldetik"); benefiziatu : Berron Kijote.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

benefiziado G 4 (A. Arrinaga: "Eliza ortako Benefiziadoek ez zuten amarrenik artzen"; "Eleiz-kabildoa Benefiziadoek osatzen zuten"; "Benefiziadoek, berez, amarrenetatik bizi ziran"; behin -adu: "Bere parrokian, berriz, Bikario bat eta zortzi Benefiziadu"); benefiziatu EB 2, iz. 1 (J.B. Ayerbe: "Segurako benefiziatu zaharrena izendatu zuen herriko parroko eta juezarekin batera"); eta ad. bestea (Hitz 1974: "Kapital hauen bitartez, kapital hartzailea den erresumako langileria benefiziatuko da, lantokiak eta alokairuak igotzeko posibilitateak sortzen bait dizkie").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

benefiziatu : AB38 1 (ad.). Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

benefiziadu : EuskHizt ("Eliz ogibide baten jabe dena"), ElhHizt ("Erl. Beneficiado"). Ez dugu aurkitu hiztegiotan: HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-atu/-adu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

beneno
iz. Pozoia. Ik. eden1.

Aztergaia: beneno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. pozoi, eden

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

ik. eden, pozoin

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "gaur egun literatur hizkuntzatik kanpo dago aspaldidanik. Ez nuke sartuko. Pozoi eta eden aski dira" (1995-01-25)

 - [E301]: pozoi [proposatzen dut, ordez]" (1994-11-02)

 - [I102]: beharrezkoa da EBan eden eta pozoin hor daudela?" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  beneno h. pozoi, eden sarrerari Heg. Herr. eranstea proposatu du.

 - [E116]: "Ez, hau dagoen moduan utzi behar da, nire ustez, nahiz gaur ez duen inork ere erabiltzen. Lehenbiziko itzulian hartutako erabakia ezin dugu aldatu, nire ustez (beste kontu bat da han esanak osatzea, noizbehinka egiten dugun moduan). Orduan zerbaitegatik hartu zen hartu zen erabakia: OEHn hainbeste adibide dagoelako. Beraz, utzi oraingoz gauzak nahasi gabe".

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): zerrendan datorren bezala uztea erabaki da. // Erabakia (2005-02-25): "bego zegoen bezala".

beneragarri
adj. Agurgarria. Badago oraindik beste zoko bat, bazter beneragarri bat.

Aztergaia: beneragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
beneratu, benera, beneratzen
du ad. g. g. er. Jainkoari, edo jainkotzat edo santutzat hartzen denari, bereziki Ama Birjinari, erlijiozko gorazarrea egin. Ik. gurtu 2.

Aztergaia: beneratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

benera, beneratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.g.er.

benerazio
iz. g. g. er. Beneratzea. Ik. gurtza.

Aztergaia: benerazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

benetako
adj. Egiazkoa. Haren benetako izena ez zekielako. Benetako adiskideak. Ez zela zinetako eta benetako euskaraz ari. Bihotzeko apaltasun benetakoa. Aldakuntza hori benetakoa den jakin behar, ala itxurakeria hutsa.
Azpisarrerak

Aztergaia: benetako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azpisarrera gisa gehitzeko eskatuz: bene-benetako .

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'benetako | EArau. komeni da eranstea 'zinezkoa, egiazkoa, autentikoa, jatorrizkoa'?'.

 - [E116]: 'bai, beharbada ez du kalterik egiten, eta osatzen ahal dugu sarrera definizioarekin. Nik, hala ere, ez nuke 'autentiko' sartuko, hori ez baita ageri gure hiztegian. Nahi bada 'zinezkoa, egiazkoa 'zinezkoa, egiazkoa' erantsi'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-02-25): 'ontzat eman dena: benetako | EArau 'zinezkoa, egiazkoa, jatorrizkoa''.

benetakotasun
iz. Benetakoa denaren nolakotasuna. Epaileek zalantzan jarri dute sinadura horien benetakotasuna.

Aztergaia: benetakotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan
benetan
1 adb. Egiaren arabera; ez txantxetan. Ik. egiaz; benaz; zinetan. Gizona benetan mindurik ikusirik. Benetan diotsuet. Geure izaera benetan azalduko badugu. Ikaragarria zen, benetan, gizon haren itxura. Bestea benetan ari zela ikusi zuenean. Erdi isekaz, erdi benetan, egia handia esan duzu.
2 adb. (Adjektibo bati dagokiola, indargarri gisa). Benetan eder eta maitagarria. Zeure gaiztakeriaren fruitua duzu hori, mingotsa benetan, bihotzeraino samintzen zaituena. Horietatik 20 interesgarriak dira eta beste 10, benetan onak.

Aztergaia: benetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: bene-benetan .

benetasun
iz. g. er. Benetakotasuna.

Aztergaia: benetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

benetakotasuna.

bengai
iz. bizk. beh. Mendekua.

Aztergaia: bengai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

mendekua.

bengaizo
iz. Heg. beh. Mendekua.

Aztergaia: bengaizo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

mendekua.

bengala
iz. Eztanda egitean edo piztean argitasun handia sortzen duen suziria, itsasontzietan-eta seinaleak egiteko erabiltzen dena. Orduan, bengala bat aireratu zen sugarretan, eta egun-argi betean murgilarazi gintuen denok. Bengalak piztu. Bengalak airera jaurtitzen.

Aztergaia: bengala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm: bengala arrosa (rosa de bengala) 2, Bengala(ko) tigre (tigre de Bengala) 1, Bengalako txenada (charrán bengalés) 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegiak: bengal-argi : PMuj DVC (luz de bengala); bengala arrosa : HiruMila (rosa de bengala); bengala : HiruMila, ElhHizt, PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal bengala / feu de Bengale; rotin formen ordainak: bengala : HiruMila, ElhHizt. Eta beste hauek: XarHizt: rotin: seska-aihen // T-L LBF: bengali (txoria): sentelen-xori // PMuj DCV: kirtangorri // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, HaizeG FB, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): feu de Bengale; rotin; it (S. Carbonell): canna d'India / bengala / bastone del comando; ca (DCC): bengala; en (Collins): flare; star shell; de (Langenscheidts): Bengalen; (luz de Bengala) bengalisches Feuer, bengalisches Streichholz, Leuchtrakete; (caña de Bengala) Rotang, Peddigrohr.

Lantaldearen irizpideak
Aski nazioartekoa da

aski nazioartekoa da, nahiz ez den alde guztietan forma berekoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

bengalar
1 adj. Bengalako eskualde historikoan bizi den etnia batekoa, etnia horri dagokiona. Tagore bengalar idazlea.
2 iz. Etnia horretako kidea. Indiaren laguntzarekin Pakistandik bereiztea lortu zuten bengalarrek, eta gaur egungo Bangladesh sortu zuten.
3 adj./iz. Indiako Bengalako herritarra; estatu horretakoa, estatu horri dagokiona.

Aztergaia: bengalar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-07-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

bengalar 4: Berria 3 (“Junta Militarrak itzultzen utziko die nazionalitate bengalarra hartzen badute”), Argia (“Rabindranath Tagore eragile eta idazle bengalarra zen, Kalkutan 1861ean jaioa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu bengalar formarik aurkitu.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bengalar : Labayru; Ez dugu aurkitu ap. Elhuyar, Adorez

Bestelakoak

Exon: bengalar

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

bengalera
iz. Indiako Bengalan eta Bangladeshen mintzatzen den hizkuntza.

Aztergaia: bengalera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(hizkuntza).

bengantza
iz. Mendekua.
Azpisarrerak

Aztergaia: bengantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. mendeku.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta baliokidearekin batera onartzekoa

ik. mendeku

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz, modu berean agertua: " bengantza hartu h. mendeku hartu ".

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "gauza bera; mendekua aski da" (1995-01-25)

 - [I102]: aurreko galdera bera, behar ote dugu mendeku hor eta nahikoa zabaldua daukagula?" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Heg. Herr. erantsi beharko litzaioke sarrera horri.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): zerrendan datorren bezala uztea erabaki da.

bengantza hartu
ad.-lok. Mendekua hartu.

Aztergaia: bengantza hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. mendeku hartu.

Esapideei dagokien sistematika

hartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bengantza sarrerari dagokion azpisarrera.

benial
adj. Bekatuez mintzatuz, arina. Ik. bekatu arin. Haren bizi guztian ez da izan haren baitan bekatu aktualik batere, ez benialik ere.

Aztergaia: benial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-04-21 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. arin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabilera-oharrak

bekatu benial lexian erabiltzen da.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper