50535 emaitza bilaketarentzat - [8601 - 8650] bistaratzen.

benindar
1 adj. Beningoa, Benini dagokiona. Benindar nekazariak.
2 iz. Beningo herritarra.

Aztergaia: benindar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

benjamin
1 iz. kirol. Espainiako kirol mailen banaketan, 9-10 urteko kirolaria; adin horretako kirolariak hartzen dituen maila. Hainbesteko garrantzia ez emateko, eskola kirolean, benjaminetan ez da sailkapenik egiten.
2 iz. kirol. Frantziako kirol mailen banaketan, 12-13 urteko kirolaria; adin horretako kirolariak hartzen dituen maila. Ik. tarro 2.

Aztergaia: benjamin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

benjamin 1: Eguna 1989 ("Torrontegi benjaminaren gorakada").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

benjamin: Berria ("benjaminek eta alebinek ezin dute lehiaketetan parte hartu", "Lau mailatan banatuta arituko dira: benjamin, alebin, infantil eta kadeteak"); Herria ("benjamin ttarroen mailean" 4 eta "benjamins ttarroen mailean" 2, "benjamin ttarroak" 6, "benjaminetan" 3, "benjamin mailean").

Erdaretako formak

OfQuLF: plus jeune enfant d'une famille || Benjamin || nom du plus jeune fils de Jacob.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol. (beste adieretakorik ez da jaso testuetan).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): benjamin iz. Kirol.

benjaminaurreko
iz. Heg. kirol. Espainiako kirol mailen banaketan, 6-8 urteko kirolaria; adin horretako kirolariak hartzen dituen maila. Benjaminaurrekoetan berriz, Bakio Batekoak aritu dira fin, 17 golekin.

Aztergaia: benjaminaurreko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Jakite-arloak

Kirol.

benjamindar
adj./iz. Itun Zaharrean, Benjaminen leinuko kidea. Bidera irten zitzaion benjamindar bat, Saulen ahaidea, Semei zeritzana.

Aztergaia: benjamindar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

benjamintar 19 ager.: Lg I 15; Lard 4.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturri-hiztegiotan: DFrec; AB38; AB50; HiztEn; LurE; Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

benjamindar : BiblE passim (ik. Zen 2,22; 10,24; Jos 18,11.28; Ep 1,21; 3,15; 5,14; 19,16; 20,1-40: 27 ager. 21,1-23: 10 ager. 1 Sm 22,7; 2 Sm 2,15.25.31; 3,19; 4,2; 16,11; 19,17.18; 20,1; 23,29; 1 Erg 2,8; Jr 6,1; Ab 19; Sal 7,1; Esd 4,1; Ne 11,8; 1 Kro 8,13.17.29; 9,9; 11,31; 21,6); Ker passim (ik. pasarte berak: eta Benjamin'en leiñua, Benjamin'en seme, etab.); IrakBa (2 Sm 16,11; eta Benjaminen leinu, lurralde, Benjamineko familia); benyamindar : Ol passim (ik. pasarte berak; eta Benyamin'dar: Jos 18,11.28; Jr 6,1; Ab 19; Sal 7,1; Benyamin'en leñua: Zen 2,22).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

benjamintar jaso duen hiztegia: EuskHizt // Ez dugu aurkitu besteotan: ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA: PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: benjamintar / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Forma baten adiera(k)

(Biblian) Benjaminen leinuko kidea.

benta
iz. Bide-bazterrean edo bidegurutze batean hirigunetik at dagoen ostatua. Otxobiko bentan. Dama gazte eder bat benta polit batean zerbitzatzen jarria.

Aztergaia: benta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan

menta aldaeraren kaltetan

bentaja
iz. Heg. Abantaila; aldea.
Azpisarrerak

Aztergaia: bentaja

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. h. abantaila, alde.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta baliokidearekin batera onartzekoa

ik. abantaila, alde, etab.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: bentaja egin .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "gauza bera; baztertzea hobe" (1995-01-25)

 - [I102]: guztiz zabalduta egon arren, nire ustez ez litzateke ontzat jo beharko abantaila-ren parean" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'bentaja | EArau: Heg. h. abantaila, alde AS gisa gehitzeko eskatuz: bentaja egin Heg. 1 '(haurrak eta) handitu, hazi'. 2 '(gaixoak eta) hobera egin'. Goiko benda eta bendatu-ren parekoa izan daiteke kasu hau. Hemen ere bentaja Heg. h. abantaila, alde egin genuen lehen itzulian. Orain proposatzen den azpisarrerari Heg. marka ematen zaio, adiera ere definitzen da, baina ez da esaten zer hobesten den bentaja egin esapidearen ondean'.

 - [E116]: 'MAk arrazoi osoa du, baina ez dakit zein izan daitekeen horren konponbidea, ez baitakit Iparraldekoek holako esamolderik baduten. Nik segurik ez dut ezagutzen. Bestela, bere horretan utzi beharko da, lantaldearen proposamena onartuz'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-02-25): 'bentaja EArau: Heg. h. 1 abantaila. 2 alde; bentaja egin: Heg. 1 '(haurrak eta) 'handitu, hazi'. 2 '(gaixoak eta) hobera egin''.

bentaja egin
1 ad.-lok. Heg. Haurrez, landareez edo ileaz mintzatuz, handitu, hazi. Ileak bentaja egin dio.
2 ad.-lok. Heg. Gaixoez mintzatuz, hobera egin.

Aztergaia: bentaja egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bentaja sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Heg.

Forma baten adiera(k)

1 (haurrak eta) handitu, hazi. 2 (gaixoak eta) hobera egin.

bentana
iz. bizk. beh. Leihoa.

Aztergaia: bentana

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

leihoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bentana iz. Bizk. Beh. 'leihoa'. bentana: nik uste dut garai honetan erdarakada hau erabat gaitzestekoa dela hiztegi arau-emaile batean. Bentana* Bizk. Beh. e. leiho'.

 - [E116]: 'egia da gaur egun ez duela ia-ia lekukotasunik. Adibideren bat aurkitu dut EEBSn, baina nahiko zaharra. Autore moderno batek ere ez du erabiltzen. Hala ere, bizkaieraz aski erabilia da hitzez eta herri mailako testuetan ere, OEHn ikusten ahal denez. Baztango testu batean ere, leiho hitzaren aldamenean, haren kontra jarriz: Utsuak eder leio / bentanak are geiago... (kantu zahar bat, nik neronek beste bertsio bat ezagutzen dut, hala ere, leiho gabea). Uste dut lantaldeak egin duen proposamena bere horretan uztea dela egokiena, informazio hori eman behar baita'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-02-25): 'bentana iz. Bizk. Beh. 'leihoa''.

bentari
iz. Bentazaina. Gaztelu ospetsuren batera sartu zela iruditu zitzaion, eta bentariaren alaba gazteluko jaunaren alaba zela.

Aztergaia: bentari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bentari forma 46 aldiz ageri da (AB AmaE 1 eta Berron Kijote 45); bentazaiñ behin (AB AmaE); bentera 4 aldiz (Mg PAb).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bentari 3, G-EB (Berron Kijote 2; A. Otxoa).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bentari : DFrec 1, HiztEn.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-ero/-zain.

bentazain
iz. Benta bateko buru edo arduraduna.

Aztergaia: bentazain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-ero/-zain, -zain/-ari.

bentiladore
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bentiladore-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. haizagailu].

Aztergaia: bentiladore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh10 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. s.u. haizemaile eta abaniko, dagokien informazioa.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean eta argitaratuan aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bentiladore 1, Gure Erria 1972: "Eletrizidade ariak ta metro ta erdiko 5 auspo (bentiladore) ipiñita dagoz".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Banaketa eta Kontsumoko Hiztegia (Bazarra, ehunkiak, oinetakoak eta drogeria): haizagailu.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegiak: Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

egurasgailu : Lur EG/GE eta EF/FE, PMuj DCV (egurastailu); haizagailu : HiruMila, ElhHizt, Casve FE (aizegaillü); haizegile : XarHizt, Casve FE (aizegile), HaizeG FB (haize-egile), PMuj DCV (aiz-egille) // Gainera, HiruMila: (aparato) aireztailu; (abertura al exterior) haizabide // Lur EF/FE: haize makina // XarHizt: haizemaile // Casve FE: aizemaile (ez da aparatua) // HaizeG FB: haize-bide, haize-zilo; (inst.) haize-emaile // T-L LBF: haizakin // PMuj DCV: (instr.) aizeztari, aizemaile, aize-artzaile; (abertura) aize-bide, aize-zulo // Azkue Aurkibidea: haizebide.

Erdaretako formak

Erdaretakoak: fr (DLLF): ventilateur; aérateur (adaptado a una ventana); it (S. Carbonell): ventilatore; ca (DCC): ventilador; en (Collins): ventilator, fan; de (Langenscheidts): Ventilator; Gebläse.

bentiladore 9; haizagailu 203; haizegailu 19.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bentiladore 2; haizagailu 30; haizegailu 5.

bentiladore iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bentiladore-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. haizagailu].

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 15 lek. (B 5 / G 10).

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Idatzizkoan gomendioa betetzen dela erakusten dute datuek, baina oraindik ere dezente erabiltzen da ahozkoan. Komeni da debekua mantentzea.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. haizagailu.

bentoniko
adj. biol. Animaliez eta landareez mintzatuz, itsasoaren hondoan bizi dena.

Aztergaia: bentoniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bentoniko EB 5: Gipuzkoako geografia 2 ("Merkatal-arrainak: arrai bentonikoak"; "Bi zona bereiz ditzakegu: pelagikoa, libreki mugitzen den guztia hartzen duena, eta bentonikoa, hondoan itsatsirik bizi direnen zona"); M. Ausin ("Adierazi aktiniek, koralek eta marmokek egiten duten bizitz mota, planktonikoa, nektonikoa edo bentonikoa"); M. A. Unanua ("Arraultzak lau hilabetetan zehar amaren barnean bilakatzen dira eta orduan, bilakatuak eta bizitza bentonikorako egokituak dauden 30-400 kume "erditu" ohi ditu amak"); I. A. Berriotxoa ("Hidrozoo bentoniko tekatu eta atekatuen estruktura orokorra").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bentoniko : AB38 1; LurE (Biol. Itsasoaren hondoan bizi diren animaliez eta landareez esaten da) // Ez dugu aurkitu bestetan: DFrec; AB50; HiztEn; Euskalterm; bentiko : Euskalterm (arrain bentiko 'pez bentónico').

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Biologia/3. Ekologia: " bentikoa : Itsas hondokoa edo han bizi dena. Adib. zona bentikoa, fauna bentikoa; es béntico, bentónico; fr benthique; en benthic, benthal".

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietako informazioa: bentiko : ElhHizt; bentoniko : HiruMila // Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve FE eta EF; HaizeG FB eta BF; T-L LFB; Lh DBF; DRA; PMuj DCV eta DVC.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): benthique; it (S. Carbonell): del bentos; ca (DCC): bentònic; en (Webster): benthic, benthal [benthos + -ic or -al]; benthonic [irr. fr. Gk benthos + E -ic]; de (Langenscheidts): ø.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Biol.

bentosa
1 iz. Animalia batzuek duten organo xurgatzailea, airez hustean gauzei gogor itsasten zaiena. Olagarro arruntak garroetan bi bentosa ilara ditu.
2 iz. Airez hustean zerbaiti itsatsita gelditzen den tresna ahurra. Jostailuzko geziaren puntako bentosak itota hil zen 4 urteko umea.

Aztergaia: bentosa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: bentosa : "Ventoso (sexto mes del calendario republicano francés, que va del 19 de febrero al 20 de marzo). Cf. fr. 'ventôse'. Iazko bentosa edo ilhabethe haizetsua daitzonaren hamahirurean eman zen ordenantza batez. Revol 145. Baionan egina, Bentosaren edo haize ilhabethearen, hogoi eta zortzian. Ib. 147. Ikusirik Izoard, gure lagunaren arrasta, iragan Bentosa deitzen den hillaren 28an emana. Ib. 149".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira 8 bentosa (I. Azkune eta "bentosa-disko", M. Aizpurua, I. Aldabe 2 eta 2 "bentosa lerro"; G. Lantziri: "arrain-bentosa") eta bentosadun 1 (J.M. Irigoien).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bentosa : AB38 4, HiztEn ("1 Hutsa egitean zerbaiti itsatsita gelditzen den tresna ahurra"), LurE ("Zool. Animalia batzuek, ibiltzeko edo jatekoa hartzeko duten organoa. Teknol. Kanpai itxurako ontzia..."), Euskalterm 6 (hauetan aho-bentosa, bentosa horzdun, sabeleko bentosa, purgarako bentosa). Ez dugu iturriotan aurkitu: DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bentosa : EuskHizt ("xurgagailua"), ElhHizt ("1 Ventosa; objeto cóncavo que se adhiere al hacerse vacío. 2 Zool. ventosa"), HiruMila, EskolaHE ("Zool. Animalia batzuek ibiltzeko edo jatekoa hartzeko duten organoa. 2 Teknol. Kanpai itxurako ontzia"). Ez dugu aurkitu hiztegiotan: Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal ventosa/ventouse beste hiztegietan: ElhHizt: bentosa // HiruMila: bentosa, kopadura // Casve FE: (ouverture d'air) aizebide, aizezilo; (eau) hurzilo; (verre) godalet // HaizeG FB: (tuyau) haize-odi, haize-bide; (suçoir) murtxadera, hurrupatzaile // T-L LFB: (bouche d'air) haize-bide; (suçoir) murtxadera; (verre) beira, kopa // PMuj DCV: 1 (paso del viento) aize-bide, aize-irrikitu. 2 (tubo para ventilar) aize-odi, aize-tut. 3 (Cir.) beira, kopa; (aplicar ventosas) kopatu, kopak ezarri; (acc. de aplicar ventosas) kopadura. 5 (timar) atzipez kendu, atzipetu, zimardikatu, iruzur egin // Azkue Aurkibidea: kopadura. Ez dugu aurkitu hiztegiotan: Lur EG/CE eta EF/FB.

Erdaretako formak

fr (DLLF): ventouse; it (S. Carbonell): sfiatatoio; (Med.) ventosa; (Zool.) ventosa; (gergo.) finestra; ca (DCC): (anat., med.) ventosa; en (Collins): (agujero) vent, airhole; (Zool.) sucker; (Téc.) peg (etc) that adheres by suction, suction pad; (Med.) cupping glass; de (Langenscheidts): 1 Luft-, Wind-loch; Zo. Saugnapf; Gummisaugnapf, Saugteller Befestigen; 3 Schröpfkopf.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

bentrikulu
1 iz. anat. Bihotzaren behealdeko bi barrunbeetako bakoitza. Aurikulak odolez betetzen direnean, bentrikuluak erlaxatu egiten dira eta odola bentrikuluetara pasatzen da.
2 iz. anat. Ornodunetan, entzefaloa banatzen den lau barrunbeetako bakoitza. Eskizofreniko askorengan dilatatuak egoten dira garuneko bentrikuluak.

Aztergaia: bentrikulu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

bentura
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bentura-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. mentura].

Aztergaia: bentura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-12-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: Ik. mentura / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. mentura.

Lexemen erregulartasuna

b-/m-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "hain baztertzekoa ote da? Nik neuk, dudatzeke, menturazhobetsiko nuke, era adberbial fosiltzat, baina mentura ona edo mentura txarra formei arkaikoegi deritzet Bentura ona edo bentura txarra normalagoak iruditzen zaizkit, eta tradizio zaharra dute (cfr. Azkueren benturako umea)" (1995-01-25)

 - [E301]: mentura [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

benturaz
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, benturaz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. menturaz].

Aztergaia: benturaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

benturaz, menturaz

Euskaltzaindiaren Arauak

benturaz* e. menturaz.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

menturaz da hobestekoa

bentzeno
iz. Gai organikoa (C6H6), isurkari koloregabea, uretan urtzen ez dena, sukoia eta koipe-disolbatzaile ona. Bentzenoa harrikatza destilatzetik ateratzen da.

Aztergaia: bentzeno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

bentzina
iz. Petroliotik ateratako hidrokarburo arinen nahastea, disolbatzaile eta erregai gisa erabiltzen dena.

Aztergaia: bentzina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu OEH argitaratuan ez eta corpusean ere.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

benzina behin ageri da (Egin 1986: "horren erantzunkizun handiena errekinen esku dago, ze batetik benzinak duen beruna kopuru handiagatik, karboxihemoglobina edo karbonoaren monoxidoaren isurketa ematen baita, eta bestetik, errekin likidoetan aurki daitezkeen nitrogeno eta azufrearen ondorioz kutsadura azidoa ematen baita").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bentzina : HiztEn ("petroliotik lortutako hidrokarburo-nahastea, kerosenoa baino arinagoa, disolbatzaile edo erregai gisa erabilia (gasolinaren sinonimo bezala erabili izan da)"), LurE ("Errekin motoreetan erregai gisa nahiz lohidurak edo zikinak kentzeko erabiltzen den hidrokarburo alifatikoen nahasdura, petrolioaren distilazioz lortzen dena"). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

I. Sarasola, Euskara batuaren ajeak (s.u. gasolina).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan eman dutena: bentzina : HiruMila (Kim. es bencina), ElhHizt (es bencina), EskolaHE (Kim. "Hidrokarburo alifatikoen nahastura, petrolioa destilatuz lortzen dena. Solbatzaile gisa eta errekin motorretan erregai gisa erabiltzen da"), PMuj DVC (benzina es bencina). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdaretako formak

es gasolina beste erdaretan: fr (DLLF): essence, Quim gazoline; it (S. Carbonell): benzina; en (Collins): petrol, motor spirit, gasoline (US), gas (US); de (Langenscheidts): Gasolin, (Auto-)Benzin.

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

-ntz- ez du erabilerak agintzen, baina bentzeno forman bezala jokatu nahi izan da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [P008]: [Sartzeko proposatzen dut] (1994-07-29)

bentzoiko
adj. kim. Ik. azido bentzoiko.
Azpisarrerak

Aztergaia: bentzoiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bentzoiko 42: Elhuyar 3 (“sulfimida bentzoikoa sortu zen”), Consumer 39 (adib.: “azido bentzoikoa”, “Legeak azido hori -gehieneko muga 1.000 zati milioiko izaki, sorbikoa bakarrik baliatzekotan- erabiltzea onartzen du %60tik gora gantza daukaten saltsa emultsionatuetan; bentzoikoa soilik baliatuz gero, muga 500 zm da eta biak konbinaturik agertzen badira, 1.000 zm”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: benzoiko 1, Juan Garzia (“rouge deitzen zion ezpain-margoari, "anillina" anilinari eta "adelaide" aldeido benzoikoari”); ZTC: benzoiko 1, Elhuyar (“Mota horretakoak dira azido sorbikoa, azido benzoikoa, nitritoak eta nitratoak“).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es benzoico / fr benzoïque: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: bentzoiko.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Teknizismo mugakoa hiztegi honetarako.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

azido bentzoiko azpisarrera proposatu denez, honek ere sarrera beharko du, “adj. Kim.” markarekin soilik bada ere.

bentzutu, bentzu, bentzutzen
du ad. Garaitu, azpiratu. Bere etsai guztiak bentzutu zituen. Ezinbestean niharduen horrela, ezin bentzutuzko indar baten morroi. || Gurutze astunak azpiraturik bentzutu zuen lurrera.

Esaera zaharrak

Behekoak goikoa ezkon leidi eta txikiak handia bentzu leidi asmoz eta jakitez.

Aztergaia: bentzutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bentzutu, bentzu, bentzutzen. du ad. 'garaitu'

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bentzutu, bentzu, bentzutzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "garaitu, goitu, nagusitu ere bai. Mendekatu ere bai eta mendekio / mendeku" (1993-02-20)

beoziar
1 adj. Beoziakoa, Beoziari dagokiona.
2 iz. Beoziako herritarra.

Aztergaia: beoziar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskaltzaindiaren Arauak

Beozia / beoziar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

bepazter
iz. g. er. Begi-bazterra. Ik. betertz.

Aztergaia: bepazter

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

begi-bazterra.

bepuru
iz. Bekaina. Bepuru luze beteen azpian, begi urdin bigunak.

Aztergaia: bepuru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bekaina.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "sourcil, cil [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

ber gisan
adb. Ipar. Gisa berean. Errepide handi horrek ez ote du, ber gisan, gure eskualdeko bizia itoko?

Aztergaia: ber gisan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BER GISAN (S). Del mismo modo. "Ber gisan, de la misma manera" A s.v. ber. v. BER GISA, BER GISARA. Gure laguna ikhusten dugunian gosez hiltzera doela, obligatu gira hari sokorri emaitera [...], ber gisan ikhusten dugunian gure laguna tribulazione espiritual handi batetan gure orazione honez obligatu gira haren sokorritzera. Tt Onsa 11. Exhortatzen dütügü ber gisan konfraiak oro, ez jagoiti mankatzez goizanko eta arratseko othoitziari. Mercy 31. Jinko zelükoaren izenian / aita berriz zütüt othoizen, / idola faltsien kitazera / ber gisan exortatzen. Xarlem 672. Orai ere phartitzen beniz zure othoitzez ber gisan / Haietzaz bizi-eraz nezazü malerus nizan denboran. Etch 246. Jesüs harat igaiten ikhusi düzien hura, ber gisan egün batez hantik jaiziren da. CatS 104. Bena mintzatzen giren bezala Jinkoaren beraren perfetzione mügagabez, gure ahalaren arabera, sori düzü zurez ere ber gisan mintzatzera atrebi gitian. Ip Hil VI.

ber gisan 8: Berria 6, Jakin, Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ber gisan 13: Herria 9, Berria, Jean Baptiste Etxarren 2, Koldo Izagirre.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ber sarreran.

ber1
1 Ipar. Baldin ba-. (Subjuntiboko edo -(e)n menderagailua hartu duen adizki baten ondo-ondoan, beharrezkoa eta nahikoa den baldintza bat adieraziz). Leku segurera hel nadin ber. Euskaraz mintza gaitezen, euskaldunekin garen ber. Etxe barneaz ez axolarik izan, garbia den ber. Supazter bero bat ez dugun ber, deusetako ez gara on.
2 Ipar. -(e)n unetik, bezain laster. Etorri den ber, hasi da berriketan.
ber2
Ipar. Bera, berbera. (Dagokion izenaren ezkerrean). Orok ber gauza erranen didate. Bi aldiz hango nagusiek ber txarkeria egin diote. Abertzalea eta sozialista ber denboran. Zure ber gaitza ukanik naiz, eta sendotu naiz.
Azpisarrerak
bera berez
adb. Bere kabuz, bere gisa. Ipinarazi omen zuen hartza lau oinen gainean, bera berez bizirik balego bezala. Berak berez egin zituen ikasketa guztiak.

Aztergaia: bera berez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berez sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

bere kabuz, bere gisa.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

berak berez egin zituen ikasketa guztiak.

bera1
1 det. Lehen nolabait aipatu den izenaz ari garela adierazteko erabiltzen den erakuslea. (Mugatua). (Izen horrek ezin dezake beste erakuslerik ez kasu atzizkirik har). Goizean eskale bat etorri da ogi eske, eta arratsaldean eskale bera diru eske. Elizan ikusi duen emakume bera ikusi du gero plazan. Liburu hauek egile berarenak dira. Aitak ere gauza bera esan dio. Beti janari berak jaten. Bigarren saria ere idazle berari eman diote. Bertso bat ardoari buruz zortziko txikian, eta gero beste bat urari buruz bertso mota berean. Era berean erantzun. Bezperako arropa zahar berak zeramatzan. Gaur ere orduko asmo berei jarraituz.
2 det. (Dagokion izenak adierazten duen pertsona edo gauza, zernahi egoeratan azaltzen dela ere, bat bakarra dela adierazteko). Ik. bat 2. Bi sariak idazle berari eman dizkiote. Mikelek eta Anek ohe berean lo egin zutelako.
3 (Dagokion izen sintagmaren ondo-ondotik, eta hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz, indargarri gisa). Lehendakaria bera (eta ez ordezkari bat) etorri zen. Egileak berak eman dizkit. Egileari berari galdetuko diot. Euskaldunek berek dute errua. Etxean bertan —ez atarian edo baratzean— hil zuen. Egun hartan bertan hil zen. Burua jasotzeko imintzioa egin zutenetik bertatik. Egiptora bertara eraman zezatela.
4 (Leku edo denborazko adizlagun baten ondo-ondotik). Ik. bertan. Han bertan gertatu zela. Orain bertan. Handik bertatik. Hara bertara. Hantxe berean hilotza erori zen.
5 (Izenordain gisa). Ik. eurak. Baina zertako sartzen naiz ni zure laudorioen aipamenetan?; berak dira bere buruz asko gora mintzo. —Alkatea eta Etxenagusia al dira? —Bai, berak dira. Nola baliatzen zituen haurrak, hauei manatuz berek gogoz ikasi otoitz eta egiak gero etxean gurasoei errepika ziezazkieten. Berak eta ez bestek erabaki behar duen auzia. Orduan, goiz edo berandu, hori bera egiten du berak ere. Berari gertatuak soilik kontatzeko. Berarengan daude ontasun guztiak. Berarekin egon ginenean. Eta Errege Magoek eman zizkioten haurrari berekin ekarri zituzten gauza balios guztiak.
[Oharra: indargarri gisa erabiltzen denean izen sintagma baten ondo-ondotik, Mendebaldeko euskalkietan, leku-denborazko kasuetan, bertan, bertara, bertatik eta bertako formak erabiltzen dira, eta Iparraldean eta Goi-nafarreraz, berean, berera, beretik eta bereko formak: egun hartan bertan hil zen (Mendebaldean), egun hartan berean hil zen (Ekialdean).].

Esaera zaharrak

Azeri zaharrak aila luze, bera legezkoak besteak uste. Beldurra bera zaldi. Erbia duenak eraikitzen, ez du beti berak hiltzen. Gure katuak buztana luze, bera bezala besteak uste. Idi berari goldea. Kaparrak itzala begitsu, bera iduritsu. Orratzak mundu oro du beztitzen, eta da bera biluz gelditzen. Zaharreria, bera da eritasun.
bera2
1 adj. Biguna, samurra. Ik. beratz. Lerraren zura lehenengo urteetan gizena eta bera; gihartuta oso ona eta iraunkorra. Urak batzuk dira gogor, besteak bera. Azala bera zuelako. Ohe bera onean etzatea.
2 adj. (Pertsonez mintzatuz). Bihotzez apala eta bera zen. Aita maite, urrikaltsu eta bera.

Esaera zaharrak

Otsoa haz nezan [=hazi nuen], berak jan nenzan [=jan ninduen]. Zura berago, harra barrenago.
beraganatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, beraganatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bereganatu].

Aztergaia: beraganatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

beraganatu* e. bereganatu.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

forma hobesteko-indartzekoak bereganatu, ne(u)reganatu, ge(u)reganatu, etab. dira, ez beraganatu, neuganatu, geuganatu, etab.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: ""Ne(u)reganatu" aipatzen da. Eta "ni(re)ganatu"? "Nere" ez, baizik "nire"" (1994-08-02)

beragarri
adj./iz. g. er. Beratzen duena.

Aztergaia: beragarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

beraiek
1 izord. Berak; haiek berak. (Pluraleko forma, pertsonez edo gauzez mintzatuz). Ik. eurak. Berak egiten ez bazuen beraiek ezabatuko zituztela mehatxu egin zioten. Erakusketak Pirinioetako hizkuntzen ezaugarrietako batzuk eta beraien historiaren adierazpen garrantzitsuenetako batzuk laburbiltzen ditu. Esan beraiei niri esan didazuna.
2 Berak. (Izen sintagma baten eskuinean, eta hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz, indargarri gisa). Gazteei beraiei emango zaie hitza. Gaztelaniara bikoiztuta ere estreinatuko dute, aktoreek beraiek ahotsa jarrita. Agiri horiek beraiek Auzitegi Nazionaleko beste bulego batera iritsi zirenean.

Aztergaia: beraiek

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikak aztertzekoa da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

berauek forma aztertzean proposatua, berau eta berori ageri diren bezala.

Informazio lexikografikoa
Esapide ohiko(en)ak

EGLUk argituko ditu erabilerak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Hau dela-eta, aipatu beharra erabilera okerra ari dela sartzen: "gurasoek *beraien ('beren' esateko) seme-alabak maite dituzte"" (1994-08-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): kendu egin da.

berain
lok. zub. Hala ere. Berrogei gizonen indarra, hik berain baduk.

Aztergaia: berain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan berhain : O Po ("Ezi eztuket berhain asperrik, ioan' enea zenbait hil-errik, lupean, air' edo zeruan, derakustano den lekuan"); Normandie ("Eztizügü hobenik, Sira, Hebe egonik batere. Berhain bataillatzeko ezkütüzü kapable"); RolTrag ("Berrogei gizonen indarra, hik berhain badük"); StJul 42 ("Eta aldiz deüs ere, berhain ageri eztüzü"); Etch ("Zure ezpiritü unestak beiteizü lüza-erazten, areta berhaiñ bazenakike, zük, dama gazter minzatzen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

F. Krutwig-ek erabiliak dira 9 berhain : "Berhain, erori lur-iaubeen ta kompradoreen arrastuak, orain ere, egoiten badagoz, burgeseria bai badago, ta hiritargo ttipiaren era-aldatzea ia-ia hasirik baizik ezta"; "Berhain ekhintza hunen hedatzea alderdiaren bizitzaren demokratizakuntzatik ditxeka"; "Ezta diffizil gizon batek zenbait egintza ongi egin dezan, berhain bizi osoan egintza onak eta nehoiz ere kalterik ez egitea hau zaila bai bada"; "Berhain hauxe ere ez zen exêgêsi tekhnikoa baizik"; "Berhain, ezein ere gizon ez zegoenagatik, hara joan zen".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu ohiko iturriotan aurkitu: DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

berain : Casve EF ('cependant'), PMuj DVC ('no obstante, sin embargo, con todo, aún así, de todos modos'). Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

lok.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

hala ere.

berainez
adb. Batez ere zub. Berez. Lur beltz gizen bat da, berainez aberats.

Aztergaia: berainez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

batez ere Zub.

Forma baten adiera(k)

berez.

beraizik
adb. Berariaz. Okerreko bidea hartu zuen, baina beraizik eta jakinez.

Aztergaia: beraizik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

berariaz.

berakatz
iz. bizk. Baratxuria. Saltsa egiteko, tipula, perrexila eta berakatz apur bat erabiltzen dugu. Berakatz usaina zuen eskuetan. || Tentela bezain ergela duzu, ez gatz ez berakatz.

Aztergaia: berakatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'baratxuria'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: berakatz-zopa .

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk. Ik. baratxuri

berakatz atal, berakatz-atal
iz. bizk. Baratxuri atala. Osagaiak: 2 lupia, 5 patata, perrexil sortatxo bat, 5 berakatz atal (...).

Aztergaia: berakatz-atal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERAKATZ-ATAL (V-gip). Ref.: Etxba Eib; Iz ArOñ; Elexp Berg. Diente de ajo. "Berakatz-atala lakoxea da mutil ori, ese muchacho es muy fino [...] (Vc)" A EY III 291. "Berakatz atala baño zintzuagua, loc. con que se encarecen las buenas cualidades de una persona. Berakatz atala baño zintzuagua urten detsa artu eban andriak" Etxba Eib. Atsotxu bat egoan [...], berakatz-atala baiño zintzoago ta eguzkia baiño goiztarragoa. A Ezale 1897, 149. Emakume au alper-usain bakoa da, beargin suarra, ekiña, berakatz atala baiño fiñagoa. Erkiag BatB 151."Berakatz-atala gizon nai emakuma zintzo, maratz, langilla, etxerakoagaitik esaten da" A Ezale 1897, 318b. Gizon basto ardandegi-zale batek emazte langille, maratz, berakatz-atala makillaka ausi ausi egiten dabela. A BGuzur 152.

adib: berakatz iz. Bizk. Baratxuria. Berakatz atala. Berakatz burua. || Tentela bezain ergela duzu, ez gatz ez berakatz.

berakatz atal 1, Jakin (“Berakatz atal bat ekartzea nahi duzu?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu berakatz atal formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa baratxuri(-)atal forma bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa berakatz sarreran.

berakatz buru, berakatz-buru
iz. Baratxuri-burua. Osagaiak: bi berakatz-buru, azal eta guzti, porru txiki bat eta tipula bat.

Aztergaia: berakatz-buru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da baratxuri(-)buru formarekin egin den bezala.

berakatz zopa, berakatz-zopa
iz. bizk. Baratxuri zopa. (Pluralean nahiz singularrean erabiltzen da). Porru salda nahiz berakatz zopa. Goizaldera berakatz-zopak jan genituen.
berakatz(-)atala baino ...-ago
bizk. Norbaiten dohainak (bereziki lanerako dohainak edo zintzotasuna) azpimarratzeko erabiltzen den esapidea. (fin, zintzo eta kideko izenondoekin). Behargin suharra da, berakatz atala baino finagoa. Atsotxo bat, berakatz-atala baino zintzoagoa eta eguzkia baino goiztiarragoa.
berandu gabe
adb. Berandu baino lehen, lehenbailehen. Berandu gabe etxeratu ginen hirurok. Eta, berandu gabe, goazen polizia-eleberri honen egilearekin.

Aztergaia: berandu gabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERANDU GABE. Pronto, sin demora. Obedi ezazu emeki, kontra ihardetsi gabe; berehala, berandu gabe; arraiki, grinatu gabe. "Promptement, sans retardation". SP Phil 248. Nola beárden aditu Jangoikoaren boza edo inspirázioa, ta obeditu berealá berandugábe. LE JMSB 510. Tolosako jujeak nun diren, eta nun behar-bada presondegia, jakinen dugu orai berandu gabe, ni beldur. JE Ber 47. Martak ordea, berantu bage ta zalantza bage esaten du. Or Mi 136. Eta berandu gabe, goazen polizia-nobela hunen egilearekin. AIr in Izeta DirG 9. Berandu gabe etxeratu giñan irurok. BBrand 89.

berandu gabe 7: Berria 5, Argia, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

berandu gabe 74: Herria 4, Berria 4, Karlos Zabala 14, Joan Mari Irigoien 17, Gotzon Garate 7, Elizen arteko Biblia 4, Fernando Rey, Asisko Frantzizko, Patxi Zubizarreta, Iñaki Mendiguren, Marzel Etxehandi, Xabier Montoia…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa berandu sarreran eta gabe sarreraren 4. adieran.

berandu(ra) arte
adb. Berandu arte kalean.
berandu1
1 adb. Ohi den, egoki den, behar den uneaz geroago. Ik. belu. Anton. goiz. Berandu etxeratzen denean. Berandu dabil. Heldu zen, baina berandu. Berandu da. Berandu duzu. Oso berandu. Goiz edo berandu egia nagusi aterako da. Ni goizegi heldu nintzen; bera, aldiz, beranduegi. Presidente berriak, beranduenez, 2006ko otsailaren 7an hartuko du kargua.
2 adj. Berandukoa, berandu gertatzen dena. Gau beranduan. Lur guztia goizetik arratsalde berandura euriz asea.
berandu2, berant/berandu, berantzen
du ad. Batez ere Ipar. Berandutu. Ez dezazula berant bekatua uztea. || (nor osagarririk gabe). Jaun esposak berantzen baitzuen, logaletu ziren guztiak eta lokartu. Eta berantzeaz damu hartzen baitute.
Azpisarrerak
beranduago
1 adb. Ohi den, egoki den edo behar den uneaz geroago. Beranduago ere afaldu beharra egokitzen duk makina bat aldiz. Gauean, hamarrak edo hamaikak aldera, sarritan beranduago ere bai. Eguzkiak bere irteera beranduago eta sarrera goizago egiten zituen. Inoiz baino beranduago jaiki zen egun hartan.
2 adb. Geroago. Egun batzuk beranduago. Hil zen hura baino hogeita hamar urte beranduago. Besteak baino beranduago heldu nintzen. Apirilaren hogeita bosta baino beranduago. Beranduago, hamabigarren mendean, festa hori ospatzen hasi ziren.
Loturak

Aztergaia: beranduago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERANDUAGO, BERANTAGO (S, R-uzt; Dv, A). Ref.: Lrq; Iz R 394. Después, más tarde, posteriormente. "Plus tard" Dv y Lrq. "Más tarde" A. "Berantágo, más tarde" Iz R 394. v. GEROAGO. Franko bezütian ezi sortzepenaren legarrak dirade dütügün min güziak ta herioa zorren pakazalia, batzütan lehenago, berzetan berantago. Egiat 239. Esperánza kunplibedi, / ez espéra berantágo. LE Kop 213. Badira gazte guraso onen umeak, ondo aziak, doktrina ederki dakitenak zortzigarren urterako, oek komulgatu bear dute. Beste batzuek dira beranduago ere doktrina ez dakitenak. Mg CC 214. Beranduago erdietsi zuen [gizonak], nekazaritza eta abelzaintza sortu ondoren batez ere, lanbide bereziak hautatzeko astia. MIH 285. / (Con término de comparación explícito, o con cuantificador). "30 segundo beranduago (V-m, G-azp), berantago (BN-arb), 30 segundo geroago (V-arr-m)" Gte Erd 279s. Apirillaren ogei ta bosta bañan berandubago. Sor Bar 70. Zortzi egun berantago [...] urkhatu zuten. Elsb Fram 79. Billaldira besteak baño beranduago eldu zan atsotxu batek. Ag Kr 134. Ordulauren beranduago eldu izan bazan Bermeoko txalupea, danak ittoko zirean. Echta Jos 92. Hanitzez berantago egina izan omen du aitzinalde hura, dena ere ez garaitikoari eman zen molde beretan. JE Ber 22. Burdinori-aldia berriz bosteun urtez beranduago asi eta milla urtean iraun zuan. JMB ELG 63. Esaiozu, datorren ostegunean, toki ontantxe bertan, illun-aurrean, itxogingo diodala; baña ez dedilla etorri iñolaz ere zortzirak baño beranduago. TAg Uzt 254. Egun batzuek beranduago, berak eziñ antz eman zion nolatan ill ez zan. JAIraz Bizia 58. Beren hizkuntzan dute Irlandarrek kultura hori mintzerazi nahi ukan, Europako erresuma erran delako "argituek" asko berantago segitu behar zuten bide bat horrela erakusten zutelarik. Mde Pr 226. Handik askoz, askoz beranduago, laztantze hori amaitu zuenean. Mde HaurB 73 / (Con zenbat eta o en construcción equivalente). Berandurik berandura baño konfesetan eztanari, guztiz astun, eta garratz egiten jaka konfesetia, eta zenbat eta berandubago, ainbat eta astunago. Astar II 222. Xara berantago eta aphalago helduko da. Dv Lab 370. Zenbait kristauk zerua bezala; hara joan nahi, baina zenbat eta beranduago, hobe. MIH 363 / Más tarde (de lo habitual, de lo debido, de lo convenido, etc.). Jaiki bortz orenetan, non edo osasun eskasak, edo arduran baino berantago etzan izanak, edo bertze zenbait arrazoin onek eztuen pixka bat berant-arazten. Dh 48. Segurago da hori, bainan arbola gibelatzen da; berantago heltzen da gero. Dv Lab 380 / (Todavía) más tarde. Beránt áski dá, ta ez útzi / ez nazála berantágo, / ezi ez iltzeas iltzen nágo. LE Kop 214. Nagusia berandu jaikitzen zan, / beranduago morroia. Urruz Urz 36. --Ai amalau legua! Zuk dituzu kulpak. Ez gera beñere alleatuko, burnizko bidian ez jartzeko seta orrekin. --Bai; lepo ezurra austeko eta berandubago alleatzeko. Sor AuOst 73. Amaika bidar gau beranduan uritik bota zituen nekazariak asi oi ziran Lokatzan, beranduago, enbidoka ta ordagoka. Ag G 324.

adib: ezer asko (Ezezko esaldietan). Asko. Hirurogeita hamabost urte; ezer askoren faltarik ez daukat maldan behera erortzeko. Ez da ezer asko, baina, hasteko, nahikoa. Beranduago etorri izan bagina ere, ez genuen ezer asko galduko. || Ez dut ezer askorik egin. Gaztetan adiskide minak izan ginen arren, ezer askorik ez nekien nire lagunaz. [s.u. ezer]

beranduago 2057.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beranduago 557.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adierak aztertzea komeni da (cf OEH, geroago adiera).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ago leku-denborazkoekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa berandu sarreran.

beranduan
adb. Berandu. Txit beranduan bihurtu zen etxera.
Loturak

Aztergaia: beranduan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berandu 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

berandu.

beranduko
adj. Berandu egiten dena, berandu gertatzen dena. Ik. berankor. Badakizu nolakoak izaten diren beranduko lanak. Gure hasierak berandukoak izan ohi dira, guztiok dakigunez.
Loturak

Aztergaia: beranduko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

beranduraino
adb. Berandu arte. Ohean datza beranduraino.
Loturak
berandutik berandura
Oso noizean behin. Konfesatzen dira bakan-bakan eta berandutik berandura.
Loturak

Aztergaia: berandutik berandura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berandu 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper