50535 emaitza bilaketarentzat - [8651 - 8700] bistaratzen.

berandutu, berandu/berandutu, berandutzen
1 du ad. Atzeratu (denboraz mintzatuz), geroratu. Ea berandutu duen agindua betetzea.
2 du ad. (nor osagarririk gabe). Hain zuzen ez zegoen basoa urruti, eta ez zuen berandutu han sartzen bizkaitar neskatxa garbiak. Uste baino gehiago berandutu zuen ilobak; baina azkenean agertu zen bi poliziakiderekin.
3 da/du ad. Zerbaitetarako egokia edo ohikoa den edo zerbaitetarako ezarri den ordua edo denbora pasatu, atzean gelditu. (du aditza denean nor osagarririk gabea da). Tira goazen, berandutzen ari duk eta. Berandutu baino lehenago beste leku batera iritsi beharra naiz. Berandutu eta gero mutila etxeratzen ez zela ikusita bere bila irten ziren batean. Berandutu egin baitzen. Berandutu zuenean.
4 zaio ad. Bizkor gaitezen, berandutuko zaigu bestela. Berandutu behar zaizu mezatarako. Hostoak kimatzen berandutu zaizulako amaren beldur ote zara? Zoazte, berandutu egingo zaizue bestela.

Esaera zaharrak

Berandutzen zaionari ematen agindua, dago aginduaz damutua eta garbaitua.

Aztergaia: berandutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berandutu, berandu(tu), berandutzen. du eta zaio ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

berandutu, berant / berandu, berandutzen

berandutxo
adb. adkor. Berandu. Ik. beranduxko; berantxe; beranxko. Berandutxo heldu naiz gaur, bai. Hori ere berandutxo egin zuen.

Aztergaia: berandutxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"berandutxo habilela uste diat"

berandutze
iz. Atzeratzea, berandu heltzea, berandu ibiltzea. Badakizu berandutzerik txikienak ere nolako estutasunak ematen dizkidan. Haren berandutzeak harriturik nauka.

Aztergaia: berandutze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

beranduxeago
adb. Apur bat beranduago. Uste baino beranduxeago nator.

Aztergaia: beranduxeago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERANTXEAGO (-txigo S; beranxago R-uzt), BERANDUXEAGO. Ref.: Lrq (berant); Un poco más tarde. "Berantxigo, un peu plus tard" Lrq. "Beranxágo, un poco má t." Iz R 394. Guziá dágo órtan, joátean óngi eméndik; dela goixágo, déla berantxágo, guti doáie óntan. LE Ong 76v. Osasunik hazkarrena maiz flakatzen dute, batzutan laster ere bai, eta bethi kasik berantxago bederen bai. Dh 198. Belhar meta berotuko da goitxago edo berantxago, nolako trenpua duen. Dv Lab 125. Badaki Jainkoarentzat ari dela, badaki Jainkoa goizxago edo berantxago helduko zaiola. Laph 238. Hortakotz eman zen lazakeriari; eta berantxago, sartu soldadu. Jnn SBi 90. Zer laguntza, zer indarra eztukezu berantxago zeok moldaturikako aphez andana baten ganik! Prop 1904, 171. Gero Izpuran, Madalenan berantxago, Donazaharre-Maiderrenean azkenik. Barb Sup 179. Ardandegitik beranduxeago zetorrelako. Etxeg in Muj PAm 22. Uste bañon beranduxeago netorrek. Alz Ram 105. Uste baño beranduxeago iritxi. Anab Poli 109. Egun ontan oitura zuan baño beranduxeago jeiki zan Kalixto. TxGarm BordaB 82. Beranduxeago medikua etorri zan. JAzpiroz 211.

beranduxeago 62: Aizu 2, Deia 2, Elhuyar 2, Consumer, HABE, Berria 17, EiTB 23, Jakin 2, Argia 6, DiarioVasco 6; Ez dugu aurkitu berantxeago formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beranduxeago 36: Berria 6, Pello Zabala, Xabier Etxabe, Iñaki Zabaleta, Harkaitz Cano, Jon Muñoz, Bernardo Atxaga, Juan Kruz Igerabide…; berantxeago 1, Herria.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta oso erabilia. Sarrera gisa jasotzekoa geroxeago bezala.

beranduxko
adb. adkor. Berandutxo. Aurten, atuna, beranduxko agertu da gure eskualdean. Gu, egia esan, ari gara eginahalean, beranduxko haatik, orduko makurrak zuzentzen.

Aztergaia: beranduxko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xko.

berangar
1 adj. Berangokoa, Berangori dagokiona. Ik. berangoztar.
2 iz. Berangoko herritarra.
berangoztar
1 adj. Berangokoa, Berangori dagokiona. Ik. berangar.
2 iz. Berangoko herritarra.

Aztergaia: berangoztar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-02-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'berangoztar (1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia-n onartua, eta ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanle-Entitateak liburuan (Eudel, 2001) berretsia'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-02-25): 'Onomastika batzordera'.

berankor
1 adj. Berandukoa, beranta. Ik. berantiar. Anitz engainatzen ohi du arratsaldeko urrikalmenduak, penitentzia berankorrak. Andre Madalen Arnotegiko, ai, enara berankorra.
2 adj. Berandutzen duena. Jainkoa, berankor bada ere, ez da ahanzkor.

Aztergaia: berankor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Ala "berantkor?"" (1994-08-02)

 - [K204]:  berankor: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

berankortasun
iz. g. er. Berankorra denaren nolakotasuna. Oso berankorra da euskal literatura; berankortasun hori ez da alde batetik bakarrik: bi aldetatik da.

Aztergaia: berankortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

berant
1 adj. Ipar. eta naf. Berandukoa, berandu gertatzen dena. Ik. berankor; berantiar. Anton. goiztiar. Lore beranta. Aza berantak landatu ditugu. Txori beranta.
2 adb. Ipar. eta naf. Berandu. Berant jin. Zu beti berant ibiltzen zara.
3 iz. Ipar. Berandutzea, atzeratzea. Banekien egun eta oren bakar baten beraren berantak galtzen ahal gintuela. Heldu zen hiru orenen berantarekin. Berantak ez gaitu izutzen.

Aztergaia: berant

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf. izond.: aza berantak landatu ditugu

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. izond. ("aza berantak landatu ditugu")

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'nire ustez hau oso kontu argia da. Guk 'izond' paratu genuen lehenbiziko itzulian, baina hori bezainbat erabiltzen dugu aditzondo gisa. Nire proposamena hau da: berant Ipar. eta Naf. 1. adond.: zu beti berant ibiltzen zara 2. izond.: aza berantak landatu ditugu. 3 iz. Ipar.: berantak ez gaitu izutzen'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-02-25): 'ontzat eman da, adond.barik adlag. jarrita: berant Ipar. eta Naf. 1 adlag.: zu beti berant ibiltzen zara. 2. izond.: aza berantak landatu ditugu. 3 iz. Ipar: berantak ez gaitu izutzen'.

berantarazi, berantaraz, berantarazten
du ad. Ipar. Berantzera behartu. Jaiki bortz orenetan, non eta osasun eskasak, edo arduran baino berantago etzan izanak, edo bertze zenbait arrazoi onek ez duen pixka bat berantarazten.

Aztergaia: berantarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berantarazi, berantaraz, berantarazten. Ipar. du ad.

berantarbi
1 iz. Berandu hazten den arbia.
2 iz. Pertsonez mintzatuz, berandu iristen dena. Hara gure berantarbia!

Aztergaia: berantarbi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

berantardi
iz. Ardi beranta.

Aztergaia: berantardi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ardi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ardi beranta.

berantaxuri
iz. Axuri beranta.

Aztergaia: berantaxuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-axuri.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

axuri beranta.

berantetsarazi, berantetsaraz, berantetsarazten
du ad. Norbaitek beste norbaitengan, zerbaitetan atzeratzeagatik, urduritasuna sorrarazi. Eta Jainkoak ez al die bere hautetsiei zuzenbidea emango, berari gau eta egun oihuka ari zaizkionean?, berantetsaraziko al ditu?

Aztergaia: berantetsarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

berantetsaraz, berantetsarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

berantetsi, berantets, berantesten
du ad. Berandu dela uste izan; zain egoteaz aspertu edo kezkatu. Ik. luzetsi. Pixkaren bat berantetsirik geunden noiz ikusiko plazaren erdian. Behar dugu, bada, eskatu eta eskatu beti, ez aspertu eskatzeaz eta ez berantetsi eskatua. Ez zaitugu berantetsi, badakigu berantiarra zarela. Banoa, etxekoek ez nazaten berantets. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Azkenean agertu zitzaien izar berantetsi hura.

Aztergaia: berantetsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berantetsi, berantets, berantesten. du ad.: banoa, etxekoek ez nazaten berantets.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

berantetsi, berantets, berantesten

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"banoa, etxekoek ez nazaten berantets"

berantevillar
1 adj. Berantevillakoa, Berantevillari dagokiona.
2 iz. Berantevillakoko herritarra.
berantgarri
adj. zah. Berantarazten duena. Lehia gaitza, berantgarri.

Aztergaia: berantgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-nt+g-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Diakronia

Zah.

berantiar
adj. Beranta; berandutzen duena. Ez zaitugu berantetsi, badakigu berantiarra zarela.

Aztergaia: berantiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

ZTC: berantiar 24.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

berantkor
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, berantkor-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. berankor].

Aztergaia: berantkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. berankor.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Ala "berantkor?"" (1994-08-02)

 - [K204]:  berankor: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

berantordu
iz. Beranduko ordua. Nik erran bezala egiten baduzu, berantorduak ez zaitu atzemanen.

Aztergaia: berantordu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

berantxe
adb. Ipar. Berandutxo. Abiatzen gara orduan haiek garbitzen; baina berantxe, ezen ordukotz aziendek odolean sartua zuten izurria.

Aztergaia: berantxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

beranduxko.

berantzagi
iz. g. er. Legamia, altxagarria.

Aztergaia: berantzagi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

legamia, altxagarria.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "altxagarri [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

berantze
iz. Atzerapena, epean atzeratzea. Obedi ezazu berehala, berantzerik gabe.

Aztergaia: berantze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

atzerapena.

beranxko
adb. Berandutxo. Aurten atuna beranxko agertu da gure eskualdean.

Aztergaia: beranxko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

beranduxko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]:  beranxka, beranxko: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

berarazi, beraraz, berarazten
du ad. Beratzera behartu.

Aztergaia: berarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

beraraz, berarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

berariaz
1 adb. Ondorio jakin bat lortzeko asmoz, borondateak eraginda, ez oharkabez edo ustekabean. Ik. nahita; apropos;  + propio; espresuki 3; espres 3. Ura bota zioten, ez dakigu berariaz ala ustekabean. Berariaz egin. Biderik txarrenetatik neraman berariaz, gaitz egitearren. Gizon hau, berariaz ari ez bada, eroa duk.
2 adb. Aipatzen den helburuaz soilik edo bereziki. Ik. espresuki 1. Anton. bidenabar. Lau Aldundiek euskara indartzeko berariaz sortutako erakundea. Horretarako berariaz eratu eta sortuak diren foroetan.
3 adb. Beren-beregi izendatuz edo aipatuz. Ik. esanbidez; izendatuki; espresuki 2. Esana dago, berariaz esan ez bada ere, hizkuntza idatzia astiroago aztertu dugula ahozkoa baino. Era berean, 260. artikuluak berariaz aipatzen du (...).
Azpisarrerak

Aztergaia: berariaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: berariazko.

berariazko
1 adj. Borondateak eraginda egin dena, ez oharkabez edo ustekabean. Berariazko lege hausteak eta oharkabekoak.
2 adj. Aipatzen den helburuaz soilik edo bereziki egin dena, edo zerbaitetarako bereziki sortzen edo erabiltzen dena. Gai horiei buruzko berariazko liburuen premia. Lan hori egiteko behar den berariazko tresna.
3 adj. Beren-beregi izendatuz edo aipatuz adierazi dena. Ateratzeko baimen berariazkorik gabe. Bederatzi hilabeteko epea igaro eta ez bada berariazko ebazpenik jakinarazi, aurkeztutako eskaera ezetsi egin dela ulertu ahalko da.
Loturak

Aztergaia: berariazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
beraska
iz. Abaraska.

Aztergaia: beraska

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-16 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

beraska, breska [beraska hobestekoa da]

Euskaltzaindiaren Arauak

h. abaraska.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. aberaska

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "Hemen ere erle bat behin ere esku artean erabili ez dutenek esan beharko digute erlazainoi zein hitz erabili behar dugun. Aski frogaturik dago, erlazantzaren euskal bibliografian abaraskadela, alde handiz gainera, erlazainok erabiliriko berba berezia, seguraski Bizkaiko abao, abai hitzekin lotua" (1995-01-25)

 - [E301]: aberaska [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

beraskoaindar
1 adj. Beraskoaingoa, Beraskoaini dagokiona.
2 iz. Beraskoaingo herritarra.
berastegiar
1 adj. Berastegikoa, Berastegiri dagokiona.
2 iz. Berastegiko herritarra.

Aztergaia: berastegiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: 'berastegiar | H: Onomastika batzordeak argitzekoa. berastegiar (1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia-n onartua, eta ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanle-Entitateak liburuan (Eudel, 2001) berretsia)'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-02-25): 'onomastika batzordera'.

beratar
1 adj. Berakoa, Berari dagokiona.
2 iz. Berako herritarra.

Aztergaia: beratar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-02-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'beratar (1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia-n onartua)'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-02-25): 'onomastika batzordera'.

beratasun
iz. Bera denaren nolakotasuna. Ik. biguntasun; samurtasun. Haren bihotz jainkozkoaren beratasunagatik. Burdina goriaren beratasuna.

Aztergaia: beratasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

berati
adj. Ipar. g. er. Bihozbera.

Aztergaia: berati

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ti/-bera.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bihozbera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "errexki beratzen den norbeit [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

beratu, bera/beratu, beratzen
1 da/du ad. Bigundu. Ik. bigundu. Anton. gogortu. Eguzkiak beratzen du ezkoa eta gogortzen lurra.
2 da/du ad. Zerbait, denbora batez, uretan edo beste isurkariren batean murgilduta eduki; bereziki, janariak uretan edo beste isurkariren batean bigundu. Ik. mazeratu. Babarrunak, bakailaoa beratzen jarri. Zopak esnetan beratu. Ogi puskak beratuta jaten zituen. Arropa lixiban berotu eta beratu baino lehen.

Esaera zaharrak

Mintzo emeak bihotz gogorra bera dezake.

Aztergaia: beratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

beratu, bera(tu), beratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

beratu, bera, beratzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

beratz
adj. lap. eta naf. Bera, biguna. Ik. belaxka. Emazteki minbera eta beratza. Tipula beratza. Janari beratzak. Besoak zabalik hartu dute kritikoek, bai beratzek eta bai zorrotzek.

Aztergaia: beratz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bera, beratz

Euskaltzaindiaren Arauak

Lap. eta Naf. 'bera, biguna'.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

beratz forma berretsi da, beratx zerbait erabiliagoa izan arren, diferentzia nabarmena behar baita lehendiko erabakia aldatzeko

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]:  LN ipini otoi, ez Ipar.

 - Erabakia: EArau (1996-02-23): onartu egin da.

berau
1 izord. Batez ere Heg. Bera; hau bera. (Pertsonez edo gauzez mintzatuz). Has gaitezen ezkontzatik, berau baita familia berri baten hasiera. Azentziak ez du inor behar alboan, hizketan aritzeko; beronek asmatzen ditu galderak eta erantzunak. Kanpotik Euskal Herrira datozen haurren eta berauek jasotzen dituzten familien berri izango dugu ostegunean.
2 Batez ere Heg. (hau-ren saileko erakusle baten eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz, indargarri gisa). Ik. bera1 4. Hau berau gertatzen da arbolen hostoekin, gariarekin eta arroparekin. Liburu honen beronen zenbait atal, gainetik irakurtzean.
[Oharra: hau-ren kasu-marken sistema berarekin erabiltzen da].

Aztergaia: berau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikak argitzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

EGLUko argibideak jasoko dira, erabilera-banaketez

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): kendu egin da.

beraz
lok. Dagokion esaldia aurrekoaren ondorio dela adierazten duen hitza. Ik. bada; hortaz. A, B baino handiagoa da; beraz, B, A baino txikiagoa da. Zordun zara; ordaindu egin behar duzu, beraz. Bere diruak han zituen oso-osorik; ez dute, beraz, ebasteko hil. Bego, beraz, nor berean. Errege zara, beraz? Batzar bat bildu zuten, beraz, irtenbide bila egoera atsekabetsu horretatik.

Aztergaia: beraz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
beraztasun
iz. Beratasuna. Badakigu Spinoza moralista zela oroz gainetik eta ez daitekeela zinezko moralistarik beraztasun izpi bat gabe.

Aztergaia: beraztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.-Naf.; ik. beratasun

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): beraztasun eta beraztu kendu dira.

berba
iz. Hitza. Ik. ele2. Berba zantarrak. Berba labainez. Harrokeriazko berbak. Gogoz, berbaz eta egitez. Berba barik gelditu. Indartsua, berba gutxikoa, ona eta baketsua zen.

Aztergaia: berba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: berba egin, berbako: gizon berbakoa, berbarako 'adibidez'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: berba eman , berba-joko , berbaz .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

berba egin, berbako ("gizon berbakoa"), berbarako ('adibidez')

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "sarrera honetan berbaz egon eta berbetan egon ere sartuko nituzke, alegia, berba egin formaren sinonimo bi" (1995-01-10)

berba batean
adb. Berba gutxitan, laburbilduz. Ik. hitz batean. Baina ni naiz gizon baketsua, eroapen handikoa; berba batean, Jainkoaren beldurrekoa. Berba batean: esan duzun guztia, gezurra.

Aztergaia: berba batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERBA BATEAN (berba baten V-gip). En una palabra, resumiendo. "En resumen" Etxba Eib. Dago Jesu Kristoen Odola. Baia, Odol bizia zelan dagoan, Gorputz ta Arimeagaz dago, eta Jangoikotasun edo iru Personakaz. Berba baten: Ostian Jesu Kristo guztia dago, eta kalizan bere Jesu Kristo guztia. Cb CatV 74. Baña ni naz gizon baketsuba, eruapen andikua [...]; berba baten, Jangoikuaren bildurrekua. Mg PAb 49. Eta autstu ta apurtuko dituz Uriak, Jauregiak, etxeak ta ondasunak; berba baten: mundu ta mundutar guztiak. Añ EL1 39. Santa Teresa batek, San Franzisko Salesek, eta berba baten, edozein Santu garbienak. Añ LoraS 173. Berba baten, neure Kristinaubak: Ez dau inok ardurarik iminten, dotrinia biar dan moduban ikasteko. fB Ic I 4. Berba baten: erosten dabenari biar leukian baño gitxijago emoten deutsanak, dan moduban dala, pekatu mortala egiten dau. Astar II 165s. Berba baten, eztago, dino Santu onek, ordi bat salbadu al leijan gauzarik. Ib. 129. Etxe bateko andrea / zan bada guztiz kirmena, / begiratua ta mena: / berba baten, egillea. Zav Fab RIEV 1907, 96. Juan beragaz egotera bere irudiren baten aurrian, emon zerbait eskekoren bati, berba baten, igaro egun au albait onduen. Ur MarIl 120. Berba baten, erakusten deuskube izaten biargiñak ta begiratubak. Ur Dial 27 (It itz batean, Dv, Ip hitz batez). Berba baten, egiten dira alegiñak guztijak eskolak obatu eta gaztai aziera on bat emoteko. (1860). BBatzarN 189. Au da esatea ziur / eta berba baten / gorriak dagozala / guzurrak esaten. Azc PB 217s. Agaiti orain Martian / Don Pedro Santanak / agintariak, eta / --berba baten-- danak / gogoz zin egin dabe. Ib. 208. Ezingeiagoan eta egiaz gura dituzulako gure arimen ona, gure esetsialdiak eta burrukak, gure garaitzak, berba baten, gure zoriontasun betikoa. Itz Azald 117. "Mautsa"-k badauka euki nogaz berba egin, nok erantzun; berba batean, nogaz banandu bere bakartadea, katuaz osterantzean, mutillari esker. Erkiag BatB 131s. Txarrean ala onean billa datozanak, lapurrak berba baten. Ib. 141. Berba baten: esan dozun guztia, guzurra. Etxba Eib.

adib: berba iz. Hitza. Ik. ele. Berba zantarrak. Berba labainez. Harrokeriazko berbak. Gogoz, berbaz eta egitez. Berba batean: esan duzun guztia, gezurra. Berba barik gelditu. Indartsua, berba gutxikoa, ona eta baketsua zen.

berba batean 6: Berria 2, Euskaltzaindia, Jakin 2, Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

berba batean 1, Ana Urkiza.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa hitz batean forma bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa berba sarreran.

berba egin
du ad.-lok. Hitz egin. Gaur berba egingo dizut erleen gainean. Norekin berba egiten duzu? Ezin dut berbarik ondo egin.

Aztergaia: berba egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

berba eman
ad.-lok. Hitzeman, agindu. Beharbada, berba emanda egongo zara beste batekin ezkontzeko.

Aztergaia: berba eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berba sarrerari dagokion azpisarrera.

berba jan
ad.-lok. Hitza jan, agindutakoa ez bete.
berba joko, berba-joko
iz. bizk. Hitz jokoa.
berbabide
iz. bizk. Hizpidea. Adituen nahiz ezjakinen berbabide bihurtu zen.

Aztergaia: berbabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

hizpidea.

berbadun
1 adj. bizk. Hiztuna, hitz egiteko ahalmena duena. O, berbadunak balira gure mendiak, horiek esango lizkigukete, bai, gauza handiak!
2 adj. bizk. Hitzekoa, berbakoa.

Aztergaia: berbadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

1 hiztuna. 2 hitzekoa, berbakoa.

berbaera
iz. bizk. Hizkera.

Aztergaia: berbaera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

B dira berbaera 7 (Ur MarIl, Itz Azald 5, Echta Jos) eta berbakera 1 (A BGuzur); OEH argitaratuan, gainera, berbaera (Etxba Eib) eta berbakera (EgutAr 1956) bana.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu gure corpusean.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

berbaera : HiztEn, LurE.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietan: berbaera : HiruMila, ElhHizt, DRA, PMuj DVC; berbakera : DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-era.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

berbagai
iz. bizk. Hizketarako gaia; hizketaren gaia. Ik. hizketagai; solasgai; mintzagai. Elkarrekin daudenean ez dute berbagaia behin ere falta. Hala esaten ausartzen ez bazara, itxi belarriak edo aldatu berbagaia beste gauza batera.

Aztergaia: berbagai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): berbagai 22: Deia 2 (adib.: “Problemak poeman errepikapenak erabiltzen ditu bizkaitarrak intriga tanta bat erantsiz piezari; hemen ere, arazoaren eta konponbidearen arteko dantza larria berbaga”), HABE (“Gai unibertsal bat, heriotza, berbagai bihurtzeko erreminta unibertsal bat erabili duzu, ipuina…”), Berria (“Hezur-muinaren transplanteak eta hezur-muinaren emaileak ditut aspaldian berbagai”), EiTB (“Gainera, Hareazko ipuinak eta Pasado perfecto ikuskizunak izango dituzte berbagai”), Argia 3 (adib.: “Hitzetan, maitemina, galdera existentzialak, Bagdadeko gorabeherak, martzianoen inbasioak eta bestelako istorioak dituzte berbagai”), DiarioVasco 14 (adib.: “AED elkarteak antolatuta, Koldo Zuazo hizkuntzalari eibartarrak "nundik dator gure euskeria" gaia izango du berbagai gaur martitzenean Kulturaten (19:00) izango den hitzaldian”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

berbagai : Berria (“Abesti baterako ideia buruan bueltaka duten unetik, kantua bera gauzatzen duten arteko prozesu hori izango dute berbagai”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu berbagai formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ondo eratua eta erabilgarria, eta mintzagai arautuarekin batera jasotzekoa, euskalki marka ezarriz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

berbakizun
iz. bizk. Zeresana. Berbakizun handiak eman zituen trabes hark.

Aztergaia: berbakizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

berbakizun handiak eman zituen trabes hark.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper