50535 emaitza bilaketarentzat - [8801 - 8850] bistaratzen.

bere (neure...) onetik atera
da/du ad.-lok. Zentzu ona edo barneko baretasuna galdu edo galarazi; dagokion edo berezkoa zaion egoeratik atera. Hitz horiek entzutean, bere onetik atera zen. Ezertarako ez diren txotxolo hauek nire onetik ateratzen naute. Gaur mundu guztia pixka bat bere onetik aterata ikusten dugu. Hori gauza bere onetik ateratzea izango litzateke.
bere (neure...) onetik irten
da ad.-lok. Bere (neure...) onetik atera. Bere onetik irtenda, horman zegoen ezpata bat hartzera joan zen.
bere (neure...) opilari su egin
dio ad.-lok. Bere (neure...) onurari begiratu. Bai batekoak eta bai bestekoak, bakoitza bere opilari su egiten ahalegintzen ziren.
bere (neure...) patrikatik
adb. Heg. Bere (neure...) dirutik. Ik. bere (neure...) sakelatik. Honek jarri zituen bere patrikatik lau pezeta.
bere (neure...) poltsikotik
Heg. Bere (neure...) dirutik. Ik. bere (neure...) sakelatik. Esaiok nagusiari neure poltsikotik ordaindu dudala.
bere (neure...) sakelatik
Bere (neure...) dirutik. Ik. bere (neure...) patrikatik; bere (neure...) poltsikotik. Aurten Seaskak hamazazpi irakasle lanpostu ordaindu ditu bere sakelatik.
bere (neure...) senean egon
da ad.-lok. Burua edo zentzua galdu gabe egon. Bere senean dagoen inork ezin uka dezakeena. Bere senean dagoen ama batek ez lieke bere umeei sekula holakorik egingo! Ez dakit zer gertatu zen, ni ere ez nengoen-eta neure senean. Ez zuen ematen bere senean zegoenik.
bere denboran
adb. Dagokion (zegokion) denboran, behar den (zen) denboran. Ik. bere garaian; bere orduan. Bere denboran zigortu ez zituelako.

Aztergaia: bere denboran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERE DENBORAN. A su debido tiempo. Hura manifesta dadinzat bere denborán. Lç 2 Thess 2, 6 (He, TB bere denboran; Dv ordu, IBk, IBe garai, Bibl tenore). Gorputzaren, bada, pena hauk dire jeneralak, / bere denboran erranen tugu partikularrak. EZ Man I 102. Utzazu ene gaiñean zure egitekoen artha, nik burutan atheratuko ditut zeiñ bere denboran. Ch III 39, 1. Iateko bear dana, Zuk bere denporan emaiten dozu. Cb CatV 106s (v. tbn. Mg PAb 57, CatLlo 97, CatBus 58). Bere denporan ezkontzaga dagozanez zure erruz. Añ EL1 133 (EL2 141 euren aldia eldu ezketiño). Bere denboran erreprenditu eta kastigatu etzitualako. Gco II 48. Bakotxa bere denporan artu biar dirianak. fB Ic III 279. Ekarri egidazue ona. Eta erantzun eutseen: Bere denporan, bada oraindik ez deusku itxiten. Ur MarIl 42. Zure ondorea bere denboran andik atera eta promestuta daukadan lur autu onetara ekarriko det. Lard 60. Merkatarijen eta langillen batzaarrak bere [diru zati bat] emongo dabe bere denporan. "En su día" (1860). BBatzarN 191. [Umeei] bere denboran dagokioten bizi modua [ematea]. Legaz 28 (v. tbn. CatB 45, CatUlz 31). Amaika alegiñ egin zaio bere denboran, baño gelditu zan goiko abe zar ori baño eskola geiago bage. Apaol 48. Artuteko, euren denporan, Sakramentu guztiak. Itz Azald 7. Gelditzen zaio obligazionea bekhatu mortalen kofesatzeko eta heien absoluzionearen errezebitzeko bere denboran. CatJauf 118.

adib: burutan atera Bururatu, amaitu. Utz ezazu ene gainean zure egitekoen arta, nik burutan aterako ditut zein bere denboran. [s.u. buru]

bere denboran 7: Berria 2, Karmel 3, Argia, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bere denboran 101: Herria 68, Berria 2, Joan Mari Irigoien 9, Iñaki Segurola 3, Jon Alonso, Gotzon Garate, Javi Cillero, Juan Garzia, Inazio Mujika Iraola, Edorta Jimenez, Iñaki Iñurrieta, Jose Morales, Juan Kruz Igerabide, Filosofia apaingelan, Matias Mugica, Ramon Saizarbitoria.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa gehitzekoa denbora sarreran.

bere egin
du ad.-lok. Bereganatu. Besteren borondatea bere egin zuen. Ebanjelioko hitz hunkigarriak bere egiten bezala zituelarik.

Aztergaia: bere egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bere garaian
adb. Dagokion (zegokion) denboran, garaia denean (zenean). Ik. bere denboran; bere orduan. Bere garaian iritsiko da.

Aztergaia: bere garaian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERE GARAIAN. A su debido tiempo. Bere garaiean Egia sinistu eta Argia ikusi nai etzutelako. Lard 536. Bere garaian iritxiko da. Alz Ram 70. Lañeza txarra bere garaian / ez bada egiten ezi. MendaroTx 131. Eman dizu bere garaiean. SMitx Aranz 5. Gibel-urdin goxoak bere garaian billatzeko. Munita 46. Bere garaiean eman ziola [...] bear zuen geigarria. Vill Jaink 64. Gauza bere garaian (G-nav). Inza NaEsZarr 126. Beure garaian moztu bear du, abenduko ilberan. Ostolaiz 117. v. tbn. Arr May 52. Tx B I 42. Lab EEguna 117. Ir YKBiz 387. TAg Uzt 295. JAIraz Bizia 88. And AUzta 139. Anab Aprika 16. (beren garaian). Seme-alabak arduraz azi ta ezi, eta beren garaian bizi-bidea egokitzea. KIkG 53 (KIkV 67 garaiz). Nik agindu dizkitzudan mesede-doaiak elduko dira beren garaian. Berron Kijote 228. (bere garaiko). Denboraren denborako, gauza guziak bere garaiko. (B). Inza NaEsZarr 2137.

adib: garai1 iz. Nolabait mugatutako denbora-bitartea; zerbait egiteko une egokia. Ik. sasoi; aldi; aro. Rubensen garaiko poeta. Hitzaldi hura eman nuen garaian ez nuen hori uste. Errepublika-garaian. Gerra-garaietan. Arbi garaia zen. Bezperen ondoan, dantzatzeko garaian. Atunetarako garaia. Baina orduko garaiak ez ziren oraingoak baino hobeak. Foru garaiko agintariez ari naiz. Nor bere garaiko ume da. Garai hartako Grezian. Garai bertsuan gertatua. Garai batean gaztetasuna bagenuen. Non ote dago garai bateko gure adiskidetasuna. Garai onean etorri zara. Bere garaian iritsiko da. Haurrari garai onean bataioa emateko. Garaia denean jakingo duzu. Garaia datorrenean. Garai txarrean, zahartuxea, harrapatu ninduen. Bederatziak ziren; etxeratzeko garaia, alegia. Aspaldi etorri zitzaion ezkontzeko garaia, baina ezkongai dago oraindik. Mintza bedi behar duen lekuan eta garaian, ez desorduan eta ezlekuan. Bazen garaia! Bazen ere garaia!

bere garaian 1423: Aizu 29, ElCorreo 2, Deia 32, Elhuyar 23, Elkar 6, Consumer 39, HABE 8, Berria 652, EiTB 360, Euskaltzaindia 4, Eusko Legebiltzarra, Jakin 40, Karmel 5, Argia 148, Laneki 4, Erlea 9, DiarioVasco 61.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bere garaian 608: Berria, Herria, Elizen arteko Biblia, Asisko Frantzizko, Ramon Saizarbitoria, Iñaki Mendiguren, Pello Zabala, Harkaitz Cano, Jon Muñoz, Pello Salaburu, Joan Mari Irigoien, Piarres Xarriton…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa gehitzekoa garai sarreran.

bere gisako
adj. Berezia, berekia. Ik. gisako 2. Stephen mugatua da, bitxia, bere gisakoa, autista. Liburuetarik beretua du bere gisako euskara batu bat. Hizkera berezia zor zaio poesiari, bere gisakoa. Hain da poetikoa eta bere gisakoa, amonak Jainkoarekin duen harremana...!

Aztergaia: bere gisako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bere gisako 33: B 2 (Ag Kr, Bilbao IpuiB); G 3 (Mb IArg I, Tx B I, Or Mi); IE 12 (ES, Lg II, Jnn SBi, Elsb Fram 2, HU Zez, Barb Leg, Zerb IxtS, Lf Murtuts, Mde Pr, StPierre, Xa EzinB); EB 16 (MEIG); OEH argitaratuan gainera Lap 1 ("Ez da populurik, bere gisako erlijione bat ez duenik"); bere gixako G 1 (Inza Azalp); bere-gisako 4: G 1 (Ir YKBiz); EB 3 (Mde HaurB; hemen bera-gisako 1). Eta OEH argitaratuan gainera: beregisako Prop 1911 ("Norbaitek erran dezake: Jende beregisakoa!"). Ik. ondoan testuinguruak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bere gisako IE 3 (Lf 2: "Inchauspe-k bere gisako segida batean ezarri ditu, bainan ez zaiku iduri arrimu berri horrek ere gauzak arrunt argitzen eta hatxean emaiten dituela"; "Nehor izan bada nehun eta nehoiz bere gisakorik, Spinoza izan da halakoa, bai jitez bai gogoz"; S. Arotzarena: "Azkenean alkate jaunari gaztiatu zioten zer zen gerthatzen... zori bitzi bere gisako batek herria dena asaldaturik zaukala!"); beregisako IE 1 (Vill: "Euskaraz h'rik ez jartzeko usantza duenari, h dun euskal idazti bat ikustean, lehen kolpean bertze hizkuntza arrotz dela-edo gogoak emaiten derauko; eta horrenbertze ezpada ere, bethi gaitz eta beregisako bihurtzen zaio").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturriotan: DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bere gisako : HiruMila (Adib.: bere gisako jaun bat da; es un señor especial"), XarHizt (AS: original, particulier; eta beregisako s.u. original), Casve EF (original), HaizeG BF (AS: original), Lh DBF (AS: original), DRA (beregisako: original), PMuj DVC (bere-gisako: 1 raro, extravagante, excéntrico, original. 2 caprichoso, antojadizo. 3 extraordinario, inusitado, inaudito, excepcional, raro, extraño. 4 peculiar, especial, particular, propio, característico, distintivo, privativo). Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Formatu-arazoak

gisa sarreran ere agertzea komeniko da, gisako sarrerarekiko aldea nabarmentzeko.

Forma baten adiera(k)

hala moduzkoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "beregisako: original edo osoki normala ez den norbeit [Lhande-renetik hartu ditut...]" (1995-03-03)

bere hartan
adb. Egoera berean. Gizaldiz gizaldi bere hartan iraun duten gauza asko aldatzeko. Hainbat gaiztoago harentzat, bere hartan tematzen baldin bazen! Bere hartan utzi zituzten kontuak.
Loturak

Aztergaia: bere hartan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bere hartan utzi zituzten kontuak.

bere horretan
adb. Bere hartan. Berera itzuli zen eta, bere horretan, lagun eta adiskide ospetsuz inguraturik, lanean iraun zuen kemenak agortu arte.
Loturak

Aztergaia: bere horretan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bere horretan (bere hartan erabiliagoa da).

bere izan
du ad.-lok. Aipatzen denaren jabetasuna edo gozamena izan. (Hirugarren pertsonan aipatzen direnekin soilik erabil daiteke). Nafarroako Erresumak bere zituen Hondarribitik hasirik, Bilbo eta Gasteizerainoko eremuak. Badakite, gainera, bere dutela gazteek, zuzen ala oker, azken hitza. || Berea zuen baserria, bereak lurrak, berea basoa.

Esaera zaharrak

Apezak, azken hitza bere.

Aztergaia: bere izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERE IZAN. (Con aux. trans.). a) Ser suyo (de él). Iustiziak, nori berea emaiten dio, eta kontenta erazitzen du bat-bedera bere duenaz. Mat 144. Bat bedera penatzen da bere duen faltaren eta hobenaren arauaz. Ax 583 (V 374). Apezak azken hitza bere. O Pr 29. Bertze batek zuzenez bere duen gauzari iabetzeko. SP Phil 266. Etzitzaion handi zela / bere zuen korthean, / non etzen kausitzen zela / baxotasun batean. Arg DevB 163. Hetarik batek ere ez zagokan zituen gauzetarik deusere bere zuela; aitzitik guziak zituzten erkide elkharren artean. He Act 4, 32. Onek kulparik etzuela, besteak testimonio falso andi bat jaso, ta karzelan iduki, ta bere zuen azienda guzia galerazo zion. Cb Eg II 165. Urthe iragan eta ethorkizunekoak bere ditu. Hb Egia 92. Ezik bere ditu bihotz guziak. Laph 213. Zer-danak bere baitu oro. Zait Plat 44. An eskeñi nintzaion / nerau, dudan guziaz; / bere nindula agindu / nion, danak utziaz. Or in Gazt MusIx 200. [Nafarroko Erresuma] handiago eta azkarragoa izana zen, bere zituelarik Ondarrabiatik hasirik, Bilbao eta Gazteizerainoko eremuak. Ardoy SFran 36. (Berea izan, bereak izan). Nola Jainkoak añ berea zuen Luis. Cb Just 34. Ekusten du etsaiak ordu artaraño berea izan duala bekataria. AA III 573. Damasko, karmesi ta perlerija guztia beria dau Jaungoikuak. fB Ic I 48. Ur benedikatua berea bazuten. Hb Esk 226. Ugarteko Buru edo Prinzipe Publiok bereak zituen itsasotik irtenda lurra artu zuten bazterrak. Lard 529. Zaldiya beria zuan. Bv As 44. Burasoak hilez geroz, bereak zituen hekien onthasun handiak. Jnn SBi 172. Jesusek berea zaitu. Ag G 284. Urtzik beria eban ta berak / Deitu dau Bere ondora. Enb 204. Gizonari bereak dituan eskubide ta zuzenok ezautu ta emon bear yakoz. Eguzk GizAuz 97. Gurenda berea duke luzaro aundirik gabe. Etxde JJ 200. Ontzietako kontramaixueri deitzen diete "lostramo", baño gure onek berea balu bezela zuan izen ori. Anab Poli 54. Saria berea ebala ustez. Bilbao IpuiB 186. Nekazariak bereak ditu / ontasun oriek danak. And AUzta 141. Berea baitu azken hitza, gure artean askok uste dutenez, jakite mota horrek. MEIG VI 99. v. tbn. Astar II 160. JanEd I 41. HU Aurp 111. Echta Jos 308. A Ardi 96. Lek EunD 21. Or Eus 46. JAIraz Bizia 111. Akes Ipiñ 21. MAtx Gazt 20. b) Ser suyo (de ellos). Yandanik Frantziaren erdia bere dutela. Elsb Fram 157. Zazpi debruek bere baitzuten, galtzera zoan Maria. Ox 72. Eta zakurrek, agertuz hainak, / bere zituzten oihanak. Ib. 91. Badakite gainera bere dutela gazteek, zuzen ala oker, azken hitza. MIH 302. (Berea izan). Doatsu, azkenean, persekuzionea Yaunaren ohoretan yasaten dutenak; ezen berea dute zeruko erresuna. Lg II 146.

bere izan 4: Berria (“hain bere duen hori“), Argia (“bere duen beste ezaugarri bat”), Nafarroako parlamentua (“Auzetegiek bere duten eskumena”), DiarioVasco (“euskal senak hain bere duen -k hori”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bere izan 3: Berria 2 (“Laborista berrien liberalismoak gero eta gehiago mugatu du estatuak herritarren artean gutxieneko kohesio soziala bermatzeko bere duen esparrua”), Xabier Olarra (“Bere azken eleberrian, hain bere duen bizitasuna erakutsiz”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bere sarreran.

bere kontu
adb. Bere ardurapean. Ik. kontu1 4. Uzten du bere kontu mahaia.

Aztergaia: bere kontu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bere moduan
1 adb. g. er. Bere kontura.
2 adb. g. er. Neurriz, neurrian.
3 adb. g. er. Nolabait.

Aztergaia: bere moduan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

modu sarrerari dagokion azpisarrera.

bere neurritik atera
ad.-lok. Zerbaitek edo norbaitek egokitzat edo normaltzat hartzen den neurria igaro. Ik. bere (neure...) onetik atera. Baina zoritxarrez laster dator gehiegikeria eta nahaspila, gauzak bere neurritik ateratzea. Inoiz bere neurritik ateratzen bada ere, serenoak errespetuz begiratzen dio.

Aztergaia: bere neurritik atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

neurri -- (Con vbs. como iragan, irten, atera...).Cf. infra NEURRITIK KANPO(RA). * Iñoiz bere neurritik ataratzen bada be serenuak errespetuz beiratzen detsa. SM Zirik 53. Zoritxarrez, laister dator geiegikeria ta naaspilla, gauzak bere neurritik ateratzea. Vill Jaink 79. Ni askotan neurritik atera egiten nintzan. AZink 169.

LB: 3 “Eta... zer ikasten zabiltzan jakinda..., ez nuke baztertuko, kontua bere egiazko neurritik ateratzen bada, zure ikasketei ere eragitea” (Elkar); EPG: 3 “Iragankortasunari eta behin-behinekotasunari buruzko eztabaida neurritik atera da” (Berria), “Bazekiat, hala ere, kartzelara sartu bezain laster "tratu txarrak" salatuko dituzuela, beti bezala, gauzak bere neurritik aterata” (Rafa Egiguren); ETC: 30 “Boladan egon da kontu hau azkenaldian, baina ez dakit dagokion neurritik ateratzea ere komeni den” (Jon Sarasua), “Gauzak bere neurritik ateratzen ari zarela iruditzen zait” (Miren Arratibel).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: neurritik atera exagerar, sacar de quicio; Adorez: 0; Labayru: 0;

Bestelakoak

neurri 5 iz. Egokitzat edo normaltzat hartzen den kopuru edo tamaina jakina. Guztiak du bere neurria. Jaunak gauza guztiei ipini diela beren neurria. Janean eta edanean neurri ona eta modu ona gorde. Azaltzen zuen, ez luze eta ez labur, neurri onean. Gauzak bere neurritik ateratzea: bere onetik ateratzea. Neurria igaro. Neurri gabe edaten duenak. Jainkoaren edertasun neurri eta mugarik ez duena (Ik. neurrigabe).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea azpisarrera berrian jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da neurri eta atera sarreretan.

bere orduan
adb. Dagokion (zegokion) denboran, garaia denean (zenean). Ik. bere garaian; bere denboran. Leiho horretatik ikusten den oro hil egiten dun, zein bere orduan; haritz sendoenak ere ihartu egiten ditun, zein bere aldian.

Aztergaia: bere orduan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERE ORDUAN, BERE ORDUZ. a) A su tiempo, a su hora, cuando corresponda. Cf. ORDUZ. Prest-erazten du mugaz, garai onez ta bere horduz bear den guzia. Mb IArg I 310. Egin bear diran guziak ongi ta bere horduz egiteko. Ib. 303. Eta zer? Eriotzea, guri parre eginez, bere orduan jetxi oi izan da. A Ardi 96. Bere orduan adakizko bendeziño on bat lakorik eztago, jentia zuzen erabilteko. Kk Ab II 158. Ori da. Gauzak bere bidez eta orduz sortuko dira, ezta ala? NEtx LBB 20. (bere orduetan). Bidez dijoanak kontu egiten du bere orduetan artzeko bear duan jana ta edana. AA III 292. b) A la hora, puntualmente. Azillan lauko eguberdian [...] / bazkarian zain nintzala pozik, / orra beinguan / au eldu yatan bere orduan; / Euzkadi be bai bazkalonduan. Enb 191 (ref. al periódico). Gorostiagara trena bere orduan iritxi dala ere, zalburdiak bere astia biar du. Alz Ram 64.

bere orduan 10: Consumer 3, Berria 2, EiTB 3, Argia, Laneki.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bere orduan 9: Berria, Elizen arteko Biblia 2, Edorta Jimenez, Josu Zabaleta, Agurtzane Juanena, Asisko Frantzizko, Anjel Lertxundi, Pako Aristi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bere eta ordu sarreretan.

bere tenorean
adb. Bere garaian. Bere lana egiten zuten bere tenorean xuxen.
bere-bere
bere-ren indargarria. Bere-berea zuen hizkera bakar horretan mintzatzen zaigu. Bere-bere eskuz lerro pare bat idatzi dit. Bere-bereak zituen bideak ikasteko.
Loturak

Aztergaia: bere-bere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bere sarrerari dagokion azpisarrera.

bere-berehala
adb. berehala-ren indargarria. —Noiz egongo da prest? —Bere-berehala. Hark erantzun zion bere-berehala.

Aztergaia: bere-berehala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

indargarriak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berehala sarrerari dagokion azpisarrera.

bere-berez
adb. Izatez, berez. Fedea ere, obrak ez baditu, hila da bere-berez. Bere-berez zebiltzan nire hatzak teklatuan: teknika eta sena elkarrekin dantzan.

Aztergaia: bere-berez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

indargarriak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berez sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

izatez.

bere-berezko
adj. Gure leinuak bere-berezko zuen atrofia zahar-zahar batekin loturiko larritasuna. Haur-literaturan irabazia duen aitzindaritzaren ereinotz sinbolikoa aitortuko genioke, bere-berezko literatura-balio duda-mudazkoen gainetik.

Aztergaia: bere-berezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-10-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bere(-)berezko (eta beren b. 1) 9: Inza Azalp 3 ("Gizonak bere-berezko argitasunaz ezagutu dezakegu bai, badala Jaungoikoa", "Anima utsik ezta gizona, gorputza utsik ere ez; bakoitzak bere-berezko izatea gordetzen duala, biak alkarrekin daudenean orra gizona", "Bere berezko indarrez"), Berron Kijote 5 ("Alaz ere zorionekotzat zeukan bere burua, onelako ezbearra bere-berezkoa dutela, uste izanaz, zaldun ibiltariek", "Jende onek bere-berezkoa duala gezurti izatea", "Don Kijotek berriz; diot alegia, eziñ ditekela andere-gabeko zaldun ibiltaririk izatea; ain bait-dute beren berezkoa maite-miñak izatea, ortzeak izarrak izatea bezelaxe", "Ongi zerizkion guztientzat maitekor izate ura bere-berezko izatea zuan", "Orduan, bere-berezkoa badu zaldun ibiltariak amuruztua izan bearra, bide lagunak zion, sinistu leike berori ere alaxen dagola"), MEIG V ("Bere-berezko kezka propioak bazituen, noski guztiok ditugun bezala: orobat maiz oihuzkatzen zituen politika bideak ere").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bere(z)(-)berezko (eta berez-b. 1) 9: EgutKarm 1953 ("Lentxoago gatx egiten jakonari, arik gerotxoago erraza eta berez-berezkoa eretxi eutson"), J.A. Orbegozo ("Bere-berezkoa du Jesus-Jainkoagandik gaiñez eginda sorkarietaraiño jextea"), A. Apaolaza ("Ez da emen Jainkoak betidanik bere-berezko duen santutasun ezin-aundiagoa bereiziki ikutzen"), B. Latiegi ("1920'ean "Bonnum Sane" deritzan "motu proprio" edo "bere-berezko" idaztiaren bidez komunismoaren pentsaera gaitzetsi zigun"), KontsumProi 1990 ("Lan honen antolaketari ekiterakoan, errealitate hori aztertu genuen eta eskolako porrotaren zergatitariko bat dela pentsatzera heldu ginen, izan ere, bere-berezko eragozpenak bait dakartza eta, ondorioz, ikasketa lanerako oztopoak sortzen ditu"), LEF ("Eta, okerrenean ere, bere-berezkoa"), Ribera ("Bere bilakaerak, hasierako bere caravaggismotik azken obretako piktorizismo zeharo barrokoraino, Venezia eta Flandesko oparotasun zentzukoi guztia biltzen du, bere-berezko fintasun-akordeak lortuz hala ere"), A. I. Morales ("Bertan adierazten zen nola AOI saiatzen den hizkuntzak ikasteko baldintzarik onenak ezartzen, eta ikasgelan hizkuntz mota diferenteak eragiten _bai hizketa pribatua, berez-berezkoa, ikertzekoa, eta bai jendaurreko bertsioak, planifikatuak, azken-azkenekoak"), P. Urzelai ("Eta ezker abertzaleak bere berezko proiektu politiko eta soziala garatzeko bidea libratu du"); bere-berezkotasun 1, Tantak 1989 ("Soziolinguistikaren bere-berezkotasuna bait da finkatuegi mantendu nahi den status quo delakoarekiko jite errebultsiboa, iraultzailea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bere berezko : DFrec 1 ("bere berezko euskal hiriak"); bere-berezko : Euskalterm (bere-berezko betebehar 'obligación personalísima') // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berez sarrerari dagokion azpisarrera.

bere2
1 haren-ek hartzen duen era, perpauseko nor, nork edo nori-ri dagokionean (pluralean bere zein beren). Andoni bere etxera eraman nuen. Andonik bere etxera eraman ninduen. Andoniri bere etxea erosi nion. Erregeren abokatu bidezkoari, bere jaun eta jabe Bernard Leheteri, Bernard Etxeparekoak, haren zerbitzariak, gogo onez goraintzi, bake eta osagarri. Augusto enperadoreak nahi izan zuen jakin bere erresumako indarren berri, eta zenbateraino heltzen ziren haren azpiko guztiak. Bere gain hartu duen lan eskerga. Inork ezin du kordokatu hura bere hartatik; behin bide zuzenari lotuz gero, nork kordoka hura? Besteek beren aldetik, berdin egin dute. Mairuak beren turbante zuriekin sartu ziren.
2 gip. eta bizk. (Perpauseko nor, nork edo nori-ri ez dagokiola). Itziar eta bere lagunak etorri zaizkigu etxera. —Ezagutzen al duzu Peru Arrieta? —Bai horixe! Sarritan izan naiz bere etxean.
3 (Genitiboan oinarritzen diren beste kasu batzuekin). Honela mintzatu zitzaien Juda berekin zituen gizonei. Erregela idatzi zuen hitz gutxitan beretzat eta anaientzat. Anaia hiltzeko gogoa beregan zerabilen.
4 adj. Zerbaiti edo norbaiti dagokiona; zerbaitena edo norbaitena dena. (Mugatua). (Hirugarren pertsonan aipatzen direnekin soilik erabil daiteke). Zahagi txiki bat egarria hiltzeko eta ogi oso bat goseari berea emateko, horra nire puska guztiak (Ik. berea eman). Jainkoaren jauntasuna ezagutzen duenak badaki nori berea ematen. Bakoitzari berea zaio zor. Besteei berea kenduz.
[Oharra: perpauseko osagaietan hirugarren pertsonako bat baino gehiago aipatu denean, subjektuari badagokio bakarrik erabiltzen da bere, batez ere sortaldean; sartaldean, dena dela, bere ezartzen da: Andonik Jose bere etxera eraman nahi zuen (Andoniren etxeaz ari garenean; Joserenaz ari bagara, sortaldean haren, sartaldean haren edo bere)].

Esaera zaharrak

Apezak, azken hitza bere. Aurki guztiak du bere ifrentzua. Azak berea kirtena, eta haritzak bere hariko ezpala. Bakoitzari berea, hori da legea. Berberak jaten duenak bere oiloa, berberak errekaita beza bere oloa. Bere onak ez dituena urrikari, gomenda bedi urte gaitzari. Beretzat ez dena atzeentzat. Bere zorigaitzean inurriari hegalak sortu zitzaizkion. Besteren bartzak ikusten eta bere zorriak ez. Edozein ilek bere geriza. Edozein txoriri eder bere habia. Elurra, bere aroan asegarri; handik kanpoan, gosegarri. Herrik bere lege, etxek bere aztura. Nehork bere barrena du ezagutzeko gaitzena. Nor bere denborako, arbia abenduko. Nor bere zoroak darabil. Nori berea da zuzenbidea. Nori berea, Jainkoaren legea. Nork bere opilari ikatza. Urguilutsua da beteritsu bertzeen alderat, bererat itsu. Zein da orotako aberatsena?: bere doiaz gogobetetzen dena. Zeinek bere itxura, herrik bere aztura.
berea egin
ad.-lok. Nahi duena egin. Ik. berearekin atera; berearekin irten. Berea egin arte ez du bakerik.

Aztergaia: berea egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEREA EGIN (V-gip). a) Salirse con la suya. "Beria eiñ, hacer lo que uno quiere, tercamente. Makiña bat aldiz esan gontsan ez joateko, baiña arek beria eiñ arte eztauka bakeik" Elexp Berg. Akitofel gizon galdu biotz gaiztoko, eta ezeri begiratzen etziona zan, berea egin ezkero. Lard 198. Bazan edale-artean italiar jatorriko ergel bat, beti berea egitea nai izaten zuana. NEtx LBB 40. Ark berea egiteagatik, bizi-bizi ta zutik edo zearka [lotsa] utzi-erazi nai diola-ta. Berron Kijote 160. Baiña karrerako agintari arek, esanak esan, berea egin zuan, eta or konpon! Insausti 305. Brutok berea egin du. Bera mintzatuko zaio aurrenik herriari, gero Antonio. MIH 315. Gizon azkarra izanagatik [Napoleon] / etzuan egin bererik. Imaz in FrantzesB II 144. Conseguir su objetivo (sin sdo. peyorativo). Joan dan igandez ere berea / egin zuan Aguraiñen: / berrogei urte bizkarrean da / gelditu danaren gaiñen. Insausti 262. Cumplir su cometido. Orain egin beza berea pistola onek. NEtx Antz 109. b) v. s.v. BERE EGIN.

adib: bere2 5 (Esapideetan). Berea egin: nahi duena egin. Egin zituen ahalegin handiak berearekin irteteko. Han atera zen, poz-pozik, azkenean berearekin atera zela-eta.

berea egin 132: Elhuyar 3, Consumer 2, HABE, Berria 71, EiTB 17, Euskaltzaindia, Jakin 4, Karmel 2, Argia 23, Laneki 2, Erlea, DiarioVasco 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

berea egin 44: Berria 17, Herria 5, Juan Kruz Igerabide 2, Javi Cillero, Jose Ramon Goikoetxea, Karlos Zabala, Ramuntxo Etxeberri, Elizen arteko Biblia, Iñaki Zabaleta, Aingeru Epaltza, Itziar Otegi, Patxi Ezkiaga, Aitor Arana, Anton Garikano, Pello Salaburu, Txiliku, Harkaitz Cano, Pedro Alberdi, Xabier Etxabe, Juan Martin Elexpuru, Paddy Rekalde, Ramon Saizarbitoria, Xabier Arregi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lexikalizatua dago eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa gehitzekoa bere eta egin sarreretan.

berea eman
du ad.-lok. Zerbaitek edo norbaitek bere gaitasunaren edo ahalaren arabera eman. (Hirugarren pertsonan aipatzen direnekin soilik erabil daiteke). Lanean ari diren guztiek berea eman ahal izan dezaten.

Aztergaia: berea eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEREA EMAN. a) (Ref. a la 3.ª pers. sing. o pl.). Dar su fruto. v. BEREA ERAMAN. Joan ziren urtiak: lanak eman zian beria. Dominika Haritxabaletako seme apez geiak sakolan zian lati gramera. Horrek erran nahi beitü hari nausitürik zela. Const 17. "Bererik ez eman, no dar ganancia alguna, provecho alguno. Pinuak ez du bererik ematen" Asp Gehi. Dar según su capacidad. Langilleai lana opatzeari buruz emanak dauden aginduak eta lanean ari diran guziak berea eman al izan dezatela lortu nai degu. "Dar plena eficacia". EAEg 29-12-1936, 674. Beribiltegi landolak berea eman dezaketen eraz eraberritu nairik. "Reorganización eficaz". Ib. 4-11-1936, 214. Ezkio-Txikik nere ustetan etzuan bererik eman, eta etzuan Tolosara joateko bear adiña puntu lortu. Insausti 332. b) Acabar. Egunak eman du berea. Euskal sukaldean, argia itzali zaigu. NEtx LBB 156.

adib: bere2 3 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Bakoitzari berea zaio zor. Jainkoaren jauntasuna ezagutzen duenak badaki nori berea ematen. Berea zuen baserria, bereak lurrak, berea basoa.

berea eman 77: Deia, Consumer, HABE, Berria 43, EiTB 8, Jakin 5, Karmel 4, Argia 8, DiarioVasco 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

berea eman 69: Berria 26, Herria 13, Imanol Unzurrunzaga 4, Elizen arteko Biblia 2, Patxi Ezkiaga 2, Aingeru Epaltza 2, Juan Ignacio Perez 2, Iñaki Heras 2, Piarres Xarriton, Xabier Olarra, Iñaki Mendiguren, Jon Alonso, Pello Salaburu, Jon Muñoz, Joxerra Garzia, Esteban Antxustegi, Iñaki Iñurrieta, Xabier Kintana…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa gehitzekoa bere eta eman sarreretan.

bereak (nireak, hireak...) eta asto beltzarenak (entzun, esan...)
du ad.-lok. Berebizikoak, egundokoak (entzun, esan...). Bereak eta asto beltzarenak entzun beharko zizkidan lotsabako horrek. Hau duk hau marka!, Elizaren kontra hireak eta asto beltzarenak esaten aritu eta gero, haren gonapean babestu behar orain. Jakina, bereak eta asto beltzarenak erran dizkiot alproja horri. Isilik egoteko?, ez nireak eta asto beltzarenak bota gabe. Gureak eta asto beltzarenak aditurik gaude.
bereak (nireak, hireak...) eta bi (entzun, esan...)
du ad.-lok. Berebizikoak, egundokoak (entzun, esan...). Ik. bereak (nireak, hireak...) eta asto beltzarenak (entzun, esan...); bereak (nireak, hireak...) eta bost (entzun, esan...);  + epelak entzun; gorriak ikusi; kristorena(k) egin; kristorena(k) eman; kristorenak entzun; kristorena(k) esan; kristorena(k) harrapatu; kristorena(k) hartu; elorrio(ak) ikusi. Aditu behar dizkit bereak eta bi. Zer esanik asko ez duen bertsolariak bereak eta bi ikusi beharko ditu aukeratu duen egitura luzea itxuraz betetzeko. Bereak eta bi egin bazituen ere, Henryk ez zuen modurik aurkitu izurriari aurre egiteko. Hamaika aldiz entzun ditu bereak eta bi. Esan baitzizkion Hitlerri bereak eta bi.
bereak (nireak, hireak...) eta bost (entzun, esan...)
du ad.-lok. Berebizikoak, egundokoak (entzun, esan...). Ari gara entzuten geureak eta bost. Argibideren bat edo beste itzuri bazaigu ere, ez da inoiz izan geureak eta bost ez ditugulako egin bilaketan. Ez dago gustura lantegian, bereak eta bost maiz aski esaten dizkiotelako. Bereak eta bost esango dizkiote elkarri, ez bata ez bestea ez baitira isilik egotekoak. || Ez dut ikusten inork gaitzesten dituenik horrelakoak eta bost hizkuntzaren aldetik.
bereak eman
ad.-lok. Norbaiti merezi duen zigorra eman, dagokiona eman. Neskari bereak ematera joan zen.

Aztergaia: bereak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bere sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

neskari bereak ematera joan zen.

bereak entzun
ad.-lok. Eztabaida, liskar eta kidekoetan, norbaitek entzun beharrekoak entzun. Joan zen, baina bereak entzunda.

Aztergaia: bereak entzun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

entzun: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bere sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

joan zen, baina bereak entzunda.

bereak esan
dio ad.-lok. Eztabaida, liskar eta kidekoetan, norbaitek beste norbaiti egundokoak esan. Emaztea sutan jarri zen eta esan zizkion pintoreari bereak.

Aztergaia: bereak esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

esan: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bere sarrerari dagokion azpisarrera.

bereak hartu
du ad.-lok. Handiak hartu, berebizikoak hartu. Irabazi egin zuen borroka, baina bereak hartuta.

Aztergaia: bereak hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bere sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Irabazi egin zuen borroka, baina bereak hartuta.

berealdiko
adj. Berebizikoa, markatik kanpokoa, egundokoa. Berealdiko iskanbila. Peru Abarka ez dela berealdiko liburua. Zabala jauna, beharbada, ez zen idazle izugarria, baina gizona, arraioa, berealdiko eta berebiziko gizona izan genuen.

Aztergaia: berealdiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
berealdikoa harrapatu
du ad.-lok. Mozkor handia harrapatu. Ohi bezala, igande batean harrapatu du berealdikoa.
berealdikoak entzun
du ad.-lok. Hitz gogorrak, haserrezkoak entzun. Berealdikoak entzun behar izan genituen.
berealdikoak esan
du ad.-lok. Hitz gogorrak, haserrezkoak esan. Berealdikoak esan zizkion.
berearekin atera
da ad.-lok. Berea egin. Berearekin ateratzeagatik, eder ez dena ere egingo lukete horrelakoek. Han atera zen, poz-pozik, azkenean berearekin atera zela eta.

Aztergaia: berearekin atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEREAREKIN (NEUREAREKIN, etc.) ATERA (Aq, Dv, H (que cita a Echve)). "Salir con la suya, item, berearekin atera" Aq 1428. Aldi guzietan burua agertu nai duenari edo berea ta berea baizik ez denari ta berearekin beti atera-naiari ere. Mb IArg I 93. [Etsai] aiek berenarekin atera ez ditezen, ta anima ura betiko galdu ez dedin. Echve OngiB 3s. Berearekin ateratzeagatik eder eztana ere egingo lukete orrelakoek. Zait Plat 124. An atera zan poz-pozik, azkenean orratio bereakin atera zala-ta, ezer pagatzeke alegia. Berron Kijote 192. Aita triste ta ama negarrez asten zaizkit, baña ni nerearekin aterako naiz. TxGarm BordaB 129. Baiñan alperrik. Aiek berenarekin atera ziran. BBarand 178.

adib: bere2 5 (Esapideetan). Berea egin: nahi duena egin. Egin zituen ahalegin handiak berearekin irteteko. Han atera zen, poz-pozik, azkenean berearekin atera zela-eta.

berearekin atera 29: Berria 3, EiTB 25, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

berearekin atera 5: Xabier Olarra 3, Patxi Altuna, Fernando Rey.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa gehitzekoa bere eta atera sarreretan.

berearekin irten
da ad.-lok. Berea egin. Egin zituen ahalegin handiak berearekin irteteko. Sandia da seta hutsa, eta berearekin irteten ez bada, bakerik emango ez duena.

Aztergaia: berearekin irten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEREAREKIN IRTEN (Lar; b. urten V-gip), BEREAREKIN ATERA, BEREAGAZ IRTEN. (Ref. a la 3.ª pers. sing. o pl.). Salirse con la suya. "(Salir con la) suya" Lar. "Beriakin urten, salirse con la suya. Temoso utsa da; beti beriakin urten biar izaten dau" Elexp Berg. v. BEREAZ IRTEN, BEREAZ EGIN. Aldi guzietan burua agertu nai duenari edo berea ta berea baizik ez denari ta berearekin beti atera-naiari ere. Mb IArg I 93. Berearekin irteten utzitzen etzion, ta gauza txikietan ere bere borondatea autsitzen zion. Cb Eg III 364. Sandia da seta utsa, eta berearekin irteten ezpada, pakearik emango ez duana. AA I 594. Baña etzuan ala ere etsi berearekiñ irteteaz. AA III 566. Ta itxiko deutsat beriagaz urteten, gatx guztiak neuri dakardazan bati, goitu alizan ezkero? fB Ic II 272. Beriagaz urten ezin dabenian. Astar II 92. Egin zituzan iños baño alegin andijaguak beriagaz urteteko. Ur MarIl 28. Nor berearekin irten naiez, alde batetik lau Errege jarri ziran, eta bestetik bost. Lard 15. Baie Batxik bereagaz orduen bere urten euen. A BGuzur 156. Beti bereakin irtetzen oitua zegon txikitandik. TAg Uzt 186. Oraingoan ere bereakin errez irtengo zalakoan. Ib. 188. Berearekin ateratzeagatik eder eztana ere egingo lukete orrelakoek. Zait Plat 124. An atera zan poz-pozik, azkenean orratio bereakin atera zala-ta, ezer pagatzeke alegia. Berron Kijote 192. Diabrua ebillen tentaka, eta azkenian be beriagaz urten eban. Gerrika 169.

adib: bere2 5 (Esapideetan). Berea egin: nahi duena egin. Egin zituen ahalegin handiak berearekin irteteko. Han atera zen, poz-pozik, azkenean berearekin atera zela-eta.

berearekin irten 1, EiTB (“Ezin da berearekin irten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

berearekin irten 2: Juan Kruz Igerabide, Elizen arteko Biblia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa gehitzekoa bere eta irten sarreretan.

berebat
1 adb. Heg. Era berean, berdin. Ik. orobat. Abereen umeekin ere berebat egin zuen. Berebat gertatzen da harekin. Zazpi urte on horiek bukatutakoan, berebat zazpi ezurteak ere hasi ziren. Ematen zien San Joanek bataioa, edo, berebat dena, garbitzen zituen Jordango ibaian. Hitz horiek juduentzat hitz ikaragarriak ziren, eta gu kristauontzat ere berebat dira.
2 lok. Heg. Halaber. Berebat agindu zuen beste hamabi harri leku berean ipintzeko. Berebat, bekatu mortala da juramentu egitea. Lebitar bat berebat heldu zen, eta hau ere, begiratu gabe, aurrera joan zen.

Aztergaia: berebat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoria-adierak gehituz: lok. 'orobat, halaber'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

bereber
1 adb. zub. Bakarrik. Bereber bizi da.
2 adj. zub. Berezia, beregaina. Hiru pertsona bereber. Erresuma horrek galdua zuelarik bereber izateko ahala.

Aztergaia: bereber

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Zub. 1 adlag. 'bakarrik': bereber bizi da. 2 izond. 'berezia, beregaina': hiru pertsona bereber.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Kategoria

1 adlag. ("bereber bizi da"); 2 izond. ("hiru pertsona bereber")

bereberki
adb. zub. Bereziki. Jesusen bizitza bereberki ohoratzeko.

Aztergaia: bereberki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Zub.

berebil
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, berebil-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. beribil].

Aztergaia: berebil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: Ik. beribil / HiztEn: Ik. beribil / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. beribil.

berebiziko
1 adj. Heg. Berariazkoa; bikaina. Berebizikoa da lan horretarako. Etxaideren lanak berebizikoak eta beregainekoak izaten dira.
2 adj. Markatik kanpokoa, neurriz gainekoa, berealdikoa. Ik. egundoko; itzelezko;  + sekulako; inolako 2; demas; demaseko. Berebiziko erasoa. Berebiziko ekaitza. Hurbildu zen etxe hartako atondora eskean, berebiziko negar gezurrezkoekin. Berebiziko dunbotsez dorre bat bezala erori zen zelai erdian. Zabala jauna, berealdiko eta berebiziko gizona izan genuen.
3 adj. Inoiz baino ...-ago. (Atzizki superlatiboa hartzen duen adberbio batekin). Ik. inoizko 2. Egoera negargarri hartan ere malmuzkeria bat otu zitzaion eta berebiziko ondoen irten zitzaion asmakizun berria.
4 adj. Inoiz izan den. (Atzizki superlatiboa hartzen duen adjektibo batekin). Ik. inoizko 3. Berebiziko lantegirik handiena.
5 adj. Asko. (jende eta kideko izenekin). Herriko etxearen aurrean berebiziko jendea zebilen.

Aztergaia: berebiziko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

berebizikoak bota
du ad.-lok. Hitz gogorrak, haserrezkoak esan. Biak Uitziri berebizikoak botatzen.
berebizikoak eman
dio ad.-lok. Kolpe handiak eman. Makila bila joan eta berebizikoak eman dizkio.
berebizikoak esan
du ad.-lok. Hitz gogorrak, haserrezkoak esan. Ik. egundokoak esan. Tantoa galdu arren eta berebizikoak esan ostean, berriro ekiten zion jokoari Irujok amorrazioz; horixe gustatzen zitzaion Maria Luisari.
beregain
1 adb. Bereiz; bere kontura, inoren mende egon gabe. (Subjektua hirugarren pertsonan doa). Liburuak lau zati ditu; hirugarren zatian, beregain, Campion eta Baroja. Beregain dena. Morroi izan ondoren eta saskigintzan beregain hasi baino lehen. Beregain jartzea erabaki zuen. Beregain bizi zelako.
2 adj. Autonomoa. (Subjektua hirugarren pertsonan doa). Garai hartan ekonomia ez zen alor beregaina.

Aztergaia: beregain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "Arazoa ikusten dugu forma honekin. Ez al da hobe bereiz idaztea, hartara izenorde guztiekin erabiltzeko? Ongi ematen du, adibidez, beregain ari da lanean, edo herri beregainak (ez al da ongi esana hau?), baina ezin dugu g(e)ure gain hartu lan hau. Gaizki esana al da ETAk hartu du bere gain azken atentatua? OEHn loturik nahiz bereiz agertzen da" (1994-06-28)

beregaineko
adj. Berebizikoa, gorena. Amodio beregaineko batez. Abantaila beregainekoak.

Aztergaia: beregaineko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bere gaineko IE-EB 4 (Lç, SP Phil, ES, MEIG); beregaineko IE 36 (Harb 3, SP 30, ES 2, Mde Pr); beregainezko EB 1 (MEIG); beregaiñezko IE 4 (Ax).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

beregaingo 1 (aip. ap. J.A. Irigarai: "[Irakaspena] beregaingoa bada, batez ere Elizaren baimenez arauturiko gizon edo emakumiena..." #mdash# privada).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

beregaineko : Euskalterm 2 ('consistente'); beregainekotasun : HiztEn, Euskalterm 1 ('consistencia'); beregainezko : HiztEn (beregaine(z)ko), LurE (AS). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

beregaineko : EuskHizt (AS), DRA ('excelente'; SP, Van Eys), PMuj DVC (bere-gaineko: 'excelente, eminente, selecto, magnífico'); beregaine(z)ko : ElhHizt; beregainezko : EskolaHE (AS), Lh DBF, DRA ('singular, particular'; Harriet, Dv), PMuj DVC (bere-gainezko: 'singular, particular, especial, característico, propio, raro, extraordinario'). Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HELH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: AS: beregainezko / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ko/-zko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

gorena, hautuena.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper