50535 emaitza bilaketarentzat - [8851 - 8900] bistaratzen.

beregainki
1 adb. Bereziki. Hark eragin eta gobernatu zituen alde haietako elizak, eta beregainki Efeso hiriko eliza.
2 adb. Bereiz, bakoitza bere aldetik. Ik. beregain 1. Eta hori da, izan ere, galdera: berrikuntza bat eta bera da, ala bi dira, emaitza bera izan duten bi berrikuntza, beregainki gertatu direnak?

Aztergaia: beregainki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

bereziki.

beregaintasun
iz. Beregain denaren nolakotasuna, inoren mende ez dagoenaren egoera. Ik. burujabetza. Udalen beregaintasuna. Artearen beregaintasunaren arazoa. Herri zapalduen beregaintasun gosea. Euskararen beregaintasuna.

Aztergaia: beregaintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
bereganatu, beregana/bereganatu, bereganatzen
1 du ad. Beregana ekarri; bere egin, bere bihurtu. (nork osagarria singularreko hirugarren pertsonan). Ik. beretu. Haren bertute handiak azkenerako guztien bihotzak bereganatu zituen. Guztien mirespena bereganatu zuen. Jendea bortxaz bereganatzen zuela. Beregana zituen lehen kontra zirenak. Bere aitaren madarikazioa bereganatu zuena. Baina, ikusleak bereganatzeko setak itsutu duelako edo, ahaztu egin da zinemaz. Hernio aldetik jaisten diren urak bereganaturik.
2 da ad. Konortea-edo galdu duena bere onera etorri. Korde gabe geratu zen eta ez zen bereganatu egun osoan. Lozorro pisutik zerbait bereganatu zirenean.
3 zaio ad. Beregana joan, hurbildu, batu. Negarrez bereganatu zitzaion.
4 du ad. (nork osagarria pluraleko hirugarren pertsonan). Ik. berenganatu. Ikasiek herri gaiak erabiltzen dituzte usu aski, eta landugabeek haiek sortuak bereganatzen.

Aztergaia: bereganatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bereganatu, beregana, bereganatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bereganatu, beregana, bereganatzen

Atzizkien araberako erabakiak

-ganatu

bereganatzaile
adj. Zerbait bereganatzen duena. Bat-egitearen ondorioz desagertzen diren kooperatibetako bazkideak kooperatiba berrian edo bereganatzailean sartuko dira.

Aztergaia: bereganatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-03-18
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko bereganatzaile .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bereganatzaile 3, Koperatiben Legea 1993 ("Koperatiba berri bat sortzen dutenak edo bereganatuak izan direnak desagertu egingo dira [...] eta koperatiba berria edo bereganatzailea jabetuko da desagertu direnen eskubide eta betebeharrez", "Era berean, bategitearen ondorioz desagertzen diren koperatiben bazkideak koperatiba berrian edo bereganatzailean sartuko dira", "Bategitearen ondorioz desagertzen diren koperatiben derrigorrezko baltzu-fondo guztiak koperatiba berri edo bereganatzailearen baitara sartuko dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bereganatzaile : Euskalterm 1 (kooperatiba b. 'cooperativa absorbente') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bereganatzaile : HiruMila (izond. acaparador), Casve EF (bereganazale: accapareur), Lh DBF (bereganatza[i]le: rapace, accapareur) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

zuzena da osaeraz; agertu, berriz, lege batean agertu da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'bereganatzaile | F: zuzena da osaeraz; agertu, berriz, lege batean agertu da. Ez da zalantzarik osaeraz zuzena dela. Sartzeak ez dakar kalterik, nik uste'.

 - [E116]: 'ni ere sartzearen alde'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'sartu'.

berehala
adb. Oso denbora gutxiren buruan. Ik. segituan; aurki2;  + bertatik; jesus batean; amen batean. Ematekorik baduzu, emaiozu berehala. Deitu nuen, eta berehala ireki zuten. Berehala sinetsi zuten. Ihesari berehala eman zioten. Bere anaia hil eta berehala. Handik berehala hil zen. Gauerditik berehala. Berehala behar dugu, gerora gabe.

Aztergaia: berehala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: berehalakoan (batez ere ezezko perpausetan): ez zion berehalakoan antz eman / berehalako batean 'laster, bat-batean'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bere-berehala, berehalako hartan .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

berehalakoan (batez ere ezezko perpausetan: "ez zion berehalakoan antz eman"), berehalako batean ("ezinezkotzat, berehalako batean ezinezkotzat, jo nuen eginbidea")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "Moduzko esanahiarekin ere erabiltzen da Nafarroan behintzat: Bi egunen buruan joan, eta berehala(xe) zegoen utzi genuen tokian/ Utzazu berehola(xe). Patziku Perurenak El Diario Vasco-n artikulua egin berri du honelako sail luzea aipatuz, geren-hola eta abar. OEHk jasoa du" (1994-06-28)

 - [K201]: "(berehalakoan): ezezkoetan, eta kontrakoa adierazteko harridurakoetan: "bela antzemango dio!" esaten dugu Azpeitian. Komeniko litzateke esatea, agian, berehala ahoska daitekeela: bela" (2003-05-15)

berehalako
adj. Oso denbora gutxiren burukoa. Berehalako premiei erantzuten. Ez da berehalako gauza izango. Ez zuen heriotza berehalakoaren aztarnarik ezagutzen.
Azpisarrerak

Aztergaia: berehalako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

berehalako auzi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

berehalako auzi
iz. zuz. Epaileak epe laburrean erabaki beharreko auzia.

Aztergaia: berehalako auzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

IparKazet (Justizia): référé.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berehalako sarrerari dagokion azpisarrera.

Jakite-arloak

Zuz.

berehalako batean
adb. Berehala; oso denbora gutxian. Ik. laster batean. Ez dakigu zeren beharrean garen berehalako batean, eta zeren premian geroxeago. Berehalako batean jaitsi ziren. Nik Arantzazun ezinezkotzat, berehalako batean ezinezkotzat, jo nuen eginbidea.

Aztergaia: berehalako batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 'laster, bat-batean'.

berehalako hartan
adb. Berehalakoan. Etsaia askojakin eta malmutza da, berehalako hartan bere itxura nazkagarria behin ere ez du agertzen.
Loturak

Aztergaia: berehalako hartan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berehala sarrerari dagokion azpisarrera.

berehalakoan
adb. Berehala. (Batez ere ezezko perpausetan erabiltzen da). Denak aipatzen hasiz gero ez genuke berehalakoan bukatuko. Ez zaigu berehalakoan ahaztuko. Ez zion berehalakoan antz eman. Azal zuria berehalakoan gorrituta.
Loturak

Aztergaia: berehalakoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: (batez ere ezezko perpausetan): ez zion berehalakoan antz eman

berehalakotasun
iz. Berehalakoa denaren nolakotasuna. Neurriaren eraginkortasuna haren berehalakotasunari atxikirik dago. Gertaera baten berehalakotasuna adierazteko.

Aztergaia: berehalakotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

berehalatik
adb. Berehala. Berehalatik hastera noa. Baina jaun honek, berehalatik eta guztiz ondo, haren leialtasuna frogatu nahi izan zuen.
Loturak

Aztergaia: berehalatik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEREHALATIK. Inmediatamente. v. BEREHALADANIK. Berealatik, ta maiz presta gaitean Jangoikoaren graziaz, gaitz guzien kontra. Lariz 21. Iragoten dirian berialatik aurrera. msOñ 235v. Oraiñdaño jarri ezpanaiz, berealatik asitzera noa. Arr May 77. Baña Jaun onek berealatik eta guziz ondo aren leialtasuna progatu nai izan zuen. Ib. 201. Ezpadiezu erantzuten bear dan errespetoarekiñ nere galdeai, berealatik zoaz kalabozora. Urruz Zer 65. Berialatik asi zitzaidan / inbusteroka tratatzen. Tx B I 70.

Ez dugu aurkitu berehalatik formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

berehalatik 10: Josu Zabaleta 6 (“Berehalatik ateratzeko ondorioa: ez gara gauza interrelazio konplexu hauek azaltzeko eredurik, ezta sinplifikaturik ere, emateko (zenbait teoriatan, hala ere, debekatutzat dauzkate halakoak).”), Txillardegi 3 (“Biharamunean, otsailaren 28, astehelenean, oso goiz jaiki omen zen Don Carlos; eta berehalatik formarazi zituen batailoiok Luzaideko errepideaz bi aldeetan”), Jon Muñoz (“Nola, berehalatik artatuko duen behartsu baten ondoan, haren behakoak pozaren poza eta ontasun urrikaltsua iragartzen duen!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa berehala sarreretan

berehalaxe
adb. berehala-ren indargarria. Berehalaxe dator. Banoa berehalaxe hemendik.

Aztergaia: berehalaxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
berein
adb. Batez ere bizk. Asko, anitz. (Dagokion izenaren ezkerrean doa, eta izena mugagabean). Berein aldiz adierazi zion. Berein hil izango dira. Berein bider esan zidan konfesoreak zer jazoko zitzaidan. Berein esker eman dizkiot.

Aztergaia: berein

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Bizk. 'asko, anitz'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: falta da.

 - [E210]: "berein Agidenez, horrek Zah. marka behar du. Nik ez nioke jarriko: Orixek eta Zaitegik erabiltzen dute. EEBSn ere badira dozena bat adibide. Holakoetan ez dugu inoiz ere jarri Zah. marka".

 - Erabakia: BAgiria (1996-03-29): Batez ere Bizk. markarekin agertuko da.Erabakia (2005-03-18): "berein batez ere Bizk. 'asko, anitz' berein bider; berein esker eman dizkiot".

bereiz
adb. Bereizirik, nor edo zein bere aldetik. Arestiren Harri eta herri-tik hartua eta bereiz argitaratua. Elkarrengandik bereiz biziko zarete. Jesusek bereiz hartu zituen berriro hamabi ikasleak. Bakoitza bereiz hartuta. Bereiz ukituko dut ergatiboaren kontua.
Azpisarrerak

Aztergaia: bereiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berri(ago)a da, baina hedatu-nagusitu dena

nahiz forma zahar-hedatuena berex izan, bereiz hobetsi da EBrako, indarrean sartua delako, eta paradigmaren erregulartasunagatik.

Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "bada berez = bere baitarik, eta "berex" eta honetarik: berexdura; berexgaitz; berexgarri; berexgo; berexka; berexkeria; berexkin; berexkor; berexte; berexle; berexkuntza" (1995-03-03)

bereizarazi, bereizaraz, bereizarazten
du ad. Bereiztera behartu.

Aztergaia: bereizarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bereizarazi, bereizaraz, bereizarazten. du ad.

bereizezin
adj. Ezin bereizizkoa. Lehenago bereizezinak ziren ñabardura batzuk orain oso bestelakoak dira. Musika eta politika bereizezinak dira niretzat; elkarrekin doaz.

Aztergaia: bereizezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bereiz-eziñ 1, Or Aitork ("Al dunak ikus beza iru auetan bizia zein bereizigaitz dan, bizi bakarra, ezaguera bakarra, izate bakarra. Zer bereizte bereiz-eziña! Bereiztea ala ere" #mdash# In his igitur tribus quam sit inseparabilis vita et una vita et una mens et una essentia, quam denique inseparabilis distinctio et tamen distinctio, videat qui potest).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bereiztezin 2: Orhipean ("Guzti honengatik hilobia eta etxea bereiztezinak ziren eta, batera, ondorengoari uzten zitzaizkion"), BiolGeol/DBHO ("Prozesua alditan banatuko dugu, zelulan, hain zuzen, bereiztezinak eta elkarren segidakoak direnak"); bereiziezinezko 1, KultUrtekaria 1985 ("Euskararen aldeko borrokak, beraz, bereiziezinezko bi aurpegi eskeintzen dizkigu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bereiztezin : DFrec 1 (Euskaltzaindia: "zein neurritan dira bi sorrerok bereiztezinak"), AB38 (bereizezin), AB50 (bereizezin), HiztEn; bereiztezinezko : Euskalterm 4 (hauetan bereiztezinezkoen berberatasun-printzipio, bereiztezinezkoen printzipio, bereiztezinezkoen berberatasun) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bereiztezin : ElhHizt (1 inseparable; 2 indistinguible, no diferenciable), HiruMila (inseparable), PMuj DVC (bereiz-ezin: indistinguible) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ezin.

bereizgailu
iz. Elkarturik, bildurik edo nahasirik dauden gauzak bereizteko erabiltzen den tresna edo gailua. Hondakinak makina birrintzailetik irten bezain laster, bereizgailu magnetiko batek burdinazko osagaiak erakartzen ditu.

Aztergaia: bereizgailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh61 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu bereizgailu formarik.

bereizgailu 43: EiTB 4, Elhuyar 3, Consumer 2, Laneki 34.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu bereizgailu formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: bereizgailu (TN, separador; Industria, ingurumena), bereizgailu magnetiko (TN).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasotzekoa.

bereizgaitz
adj. Ia bereizezina. Urrundik, manifestazioen eta helikopteroen murmurio bereizgaitza heltzen da.

Aztergaia: bereizgaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gaitz.

bereizgarri
1 iz. Berezitasuna markatzen duen gauza. Euskal literaturaren bereizgarri orokorrak. Hau du bereizgarririk sakonena. Hautatuen gorputzak edertuko dituzten bereizgarriak. Bereizgarriagatik ezagutu. Bereizgarriak eta ezaugarriak.
2 adj. Bereizten duena. Hizkuntza da gizatalde baten markarik bereizgarriena.

Aztergaia: bereizgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz.: euskal literaturaren bereizgarri orokorrak. 2 izond.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 iz. ("euskal literaturaren bereizgarri orokorrak"); 2 izond.

bereizgarritasun
iz. Bereizgarria; bereizgarria denaren nolakotasuna. Kant gaztearen jarrera kritikoaren bereizgarritasuna. Leku bakoitzeko bereizgarritasunen alderako atxikimendua.

Aztergaia: bereizgarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bereizgarritasun 4: J. de Txurruka ("Baina beharbada aldi honetako erromatar gizartearen kultura-bizitzaren bereizgarritasun aipagarrienetariko bat kulturaren helendartasuna dugu"), G. Gatti ("Identitatearen irudikapen horiek, oro har, euskara datu bereizgarri eratzen duten arren, leku desberdinetan kokatzen dute euskara bereizgarritasun hori eratzean"), J. Amezaga 2 ("Ez da gelditzen hizkuntzak berezko duen mundu ikuskeraren ezarpenean, ez eta hizkuntzari loturiko elkartasun eta bereizgarritasun erizpideen ezarpenean", "Erantzuna konplexua da, eta lehenago aipaturiko bereizgarritasunaren auzia dugu tartean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bereizgarritasun : HiztEn (bereizgarria denaren nolakotasuna) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bereizgarritasun : ElhHizt (pertinencia, distinción), HiruMila (1 característica, propiedad 2 distinción) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

bereizgo
iz. Bereizkuntza. Ez da bereizgorik; denak berdin, bakoitza bere arrangurekin. Jainkoak ez du bereizgorik egiten aberatsen eta pobreen artean.

Aztergaia: bereizgo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

berexgo 2 aldiz agertu da L (Ardoy: "Judutik Grekarat ez da berexgorik: ororentzat Jaun bera da, dei egiten dioten guzien alderat aberatsa" eta JEtchp: "Ez dago berexgorik. Denak berdin, bakotxa bere arrangurekin, lagunak, lagun"); ik. OEH argitaratuko berezgo sarreran: behexgua (Eskual 1908), berexgo(a) (Lh GH 1921; GH 1922), berezgoa (Dv Zen 6,5; Is 59,2; ArmUs 1907: berhezgua; CatS: berhezigua), berezko (Lg 2), berezkoa (Ch), berezko(a) (EZ).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

7 aldiz jaso da bere(i)zgo (+ -x-) 'distinción, peculiaridad' adierakoa: Lf ("Haur bakotxari galde eginik zenbat urte zituen, konturatu ginen adinetik ez zela heldu aitamek egiten zuten berexgoa"), Herria 1971 ("Duten berexgo bakarra iguzki eta ipar-aldeen desarmatzeaz lukete, izaitekotz, hori ez baitute biek berdin ikusten"), Aginaga Egan 1961 ("Esana da, irria gizonaren berezgoa dela"), F. Krutwig ("Utak hemengo berezgo batzu heuretu ditu; neuk soilik gaingiroki azalt dietzaketzudanak"), P. Agirrebaltzategi (-goa 'berezkuntza, separación' gisa azaldua hiztegitxoan: "Partzuergoatik datorkio fedeari honen zihurtasuna; berezgoatik datorkio fedeari honen zalantza", "Ez dago, bada, federik berezgoarik gabe!"); Zerbitzuan 1986 ("Hemen azpisektore bakoitzak bere artean hitzegiten du baina gutxitan jartzen da besteekin harremanetan, horrek daraman espezializazio eta bereizgo arriskuarekin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bereizgo : HiztEn ("Bereizkuntza"). Ez dugu aurkitu iturriotan: DFrec; AB38; AB50; LurE; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bereizgo : ElhHizt ("Distinción, rasgo distintivo, particularidad"), HiruMila (ik. bereizkuntza), Casve EF (berexgoa "choix, privilège", berezgoa "disjonction, séparation, particularité, privauté, variété, spécialité"), Lh DBF (-goa, -koa "distinction, division, disjonction, séparation, particularité, exception, élection, privauté"), DRA-PMuj DVC (berexgo, berezgo). // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta Lur EF/FB, XarHizt, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-go.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Ez dago bereizgorik: denak berdinak.

bereizi, bereiz/bereizi, bereizten
1 da/du ad. Elkarturik, bildurik edo nahasirik dauden gauzak alde banatan jarri; bat edo batzuk besteetatik urrundu. Bere zerbitzariak adinaren arabera bereizi zituen. Gazura bereiz dadin egin behar dena. Uhinek bereiz ez gaitzaten. Senar-emazteak elkarrengandik bereizi zirenean. Isatsa bereizi egin zen gorputzetik. Jainkoak batu duena ez bezate gizonek bereiz. Zerua eta lurra bereizten dituen muga. Igitatzen hasten zareten aldian bereiziko duzue garitik zakarra. Ona eta txarra bereizten dituen nire hitzaren ezpata. Bi sailetan bereizia eta banatua.
2 du ad. Desberdintasunez jabetu. Oso antzekoak dira, ez ditut bereizten. Ez ditu ardo zuria eta gorria bereizten.
3 du ad. Hautatu, aukeratu. Puskarik hoberena bereizi du. Gero esertzen dira eta bereizten dituzte arrain onak saskirako, eta txarrak berriz egozten dituzte. Galburutxo bat bereizi nizun garia ondu zenean. Bat ez nezake bereiz, oro ditut maite.
4 du ad. Izendatu. Bere Aitak bereizi dion egun eta orduan, ez gizonek nahi dutenean. Frantziskori bereizi zion ezin sendatuzkoen ospitalea. Gantzutua eta Jainkoarentzat bereizia. Su handi haietan zure tokia bereizia daukate.
Azpisarrerak

Aztergaia: bereizi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1992-04-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bereizi, bereiz, bereizten da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: h. bereizi proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): formen arteko lehia bide zorrotzenetik erabaki da: bereiztu* e. bereizi.

bereizirik
adb. Bereizita. (Batez ere predikatu-osagarri gisa erabiltzen da). Ik. bereiz. Hori eginez gero, senar-emazte haiek bereizirik gelditzen ziren, eta geroztik beste batekin ezkon zitezkeen.
Loturak

Aztergaia: bereizirik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEREIZIRIK. Aparte, separadamente. "Berezirik (R-uzt), aparte" A. v. BEREIZIAN. Bana, nabaski / zuretako aski / enaizela sinetsirik, / zuk ni zureti, / aiher naiz, beti / nadukazu berezirik. O Po 12. Eta aingeruak egonen baitira iuje haren aldian inguru, tronpeta soñuz onen alde eskhuñian, eta gaiztoen alde ezkerrean berezirik ezarten. Tt Onsa 35. Kateximaren erraiteko, mithilkoak eta neskatilak berhezirik, althe bederatan izanen dira. Bp I 24. Jentartetarik berhezirik, othoitzetan zaudelarik. CatS 31. Ori egin ezkero, senar-emazte aiek berexirik gelditzen ziran, ta geroztik beste batekin ezkondu zitezken. Ir YKBiz 123. Arren hedexuriek gütie / heben nahi berhezirik, / Bortxarazi egoitera / bakhotxa gure gaintitik. Casve SGrazi 110. Pozaren pozez, bereizirik jarri zuan [liburua]. Berron Kijote 82. Zati horiek batzuetan berezirik agertu behar dutenetan, nahi ta ez, askaturik idaztea hobe. MIH 104. Etxean sartu ta gaxoaren emazteari nik: "Zer dio, nahasirik dago?" Emazteak bizi-bizia; "Noiz dago berexirik?" FIr 185.

def: bereiz adb. Bereizirik. Arestiren Harri eta herri-tik hartua eta bereiz argitaratua. Elkarrengandik bereiz biziko zarete. Jesusek bereiz hartu zituen berriro hamabi ikasleak. Gizartetik bereiz eraman zuen. Bakoitza bereiz hartuta. Bereiz ukituko dut ergatiboaren kontua. || adib: anestesia 2 iz. Irud. Mundutik bereizirik geunden, anestesiazko linbo zuri batean. | errazio iz. Norbaiti ematen zaion janari edo edari kopurua; norbaitentzat aski eta egokia izan daitekeen janari edo edari kopurua. Ik. anoa. Hemendik aurrera bakoitzari bere patata-errazioa bereizirik emango zaio, eta egin dezala harekin nahi duena. Gabonetarako olio eta gozoki errazio berezi bat emango digute. Egunean, gutxienez ere, bost barazki eta fruitu errazio jan behar dira. Ron errazio bikoitza. | sorddes 1 pred. Ipar. Txarrago, okerrago. Elkarrengandik betiko bereizirik edo, sorddes, gehiago ez jakinik elkarren berri. Hainbat sorddes, joan ez garenentzat!

bereizirik 41: Aizu, Elhuyar, Consumer 2, Berria 12, EiTB, Euskaltzaindia 3, Eusko Legebiltzarra, Jakin, Karmel, Argia 5, Laneki 9, Nafarroako parlamentua 3, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bereizirik 78: Berria 13, Herria 3, Jon Muñoz 6, Josu Zabaleta 5, Juan Garzia 3, Jose Morales, Piarres Xarriton, Aingeru Epaltza, Xabier Kintana, Amaia Lizarralde, Karlos Zabala, Elizen arteko Biblia, Koldo Zuazo, Monika Etxebarria, Edorta Jimenez…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bereizi sarreran.

bereizkeria
iz. Bereizte gaitzesgarria, diskriminazioa. Jainkoak ez duela inoren bereizkeriarik egiten.

Aztergaia: bereizkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "Badirudi hauen esanahia berezi beharko litzatekeela ('discriminar', distinguir'?)".

 - [E116]: "badirudi holako zerbiat badela. OEHk dio bereizkeria-k zentzu peioratiboa duela, eta hiztegietan ere egiten da bereizketa hori. Beharbada, hola eman dezakegu: bereizkeria 'bereizte gaitzesgarria, diskriminazioa'; bereizketa 'bereiztea, bereizkuntza'".

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): "OK".

bereizketa
iz. Bereiztea, bereizkuntza. Munduaren azkenean onen eta gaiztoen artean egingo den bereizketa. Gizonezkoen eta emakumeen artean inolako bereizketarik egin gabe.

Aztergaia: bereizketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "Badirudi hauen esanahia berezi beharko litzatekeela ('discriminar', distinguir'?)".

 - [E116]: "badirudi holako zerbiat badela. OEHk dio bereizkeria-k zentzu peioratiboa duela, eta hiztegietan ere egiten da bereizketa hori. Beharbada, hola eman dezakegu: bereizkeria 'bereizte gaitzesgarria, diskriminazioa'; bereizketa 'bereiztea, bereizkuntza'".

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): "OK".

bereizkunde
iz. Ipar. Bereizkuntza. Laguntza horiek eman zaizkie bereizkunderik gabe, bai paganoei, bai protestanteei, bai giristinoei; bakoitzari bere beharren arabera.

Aztergaia: bereizkunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

bereizkuntza.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "bereizkunde iz. Ipar. 'bereizkuntza'; bereizkuntza | EArau. Hitz hauek ere bereizi behar dira".

 - [E116]: "segur aski. Baina ez dugu datu nahikorik. Asmatzen has gaitezke, baina erabilera hartzen bada kontuan ez dirudi bereizketa egitea hain erraza den. Oraingoz bere horretan utziko nituzke, zehaztasunetan sartu gabe".

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): "OK".

bereizkuntza
iz. Bereiztea, desberdintzea; bereiztearen ondorioa. Zer bereizkuntza nagusi egingo zenuke haien eta gure dantzen artean? Sinkronia eta diakronia ez dira hizkuntzaren mailako bereizkuntzak, metodoaren mailakoak baizik. Neska edo mutila izan, bereizkuntzarik egin gabe. Bereizkuntza zertan datzan jakiteko. Hizkuntza gal zorian dugulako aurrenik, eta aspaldidaniko bereizkuntzak galtzen ari direlako bestetik. Gaurko desberdintasunak ezin esplika daitezke biologia bereizkuntzaz bakarrik.

Aztergaia: bereizkuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

idatzizko tradizioan erabiliagoa da forma hau, bereizketa baino.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "bereizkunde iz. Ipar. 'bereizkuntza'; bereizkuntza | EArau. Hitz hauek ere bereizi behar dira".

 - [E116]: "segur aski. Baina ez dugu datu nahikorik. Asmatzen has gaitezke, baina erabilera hartzen bada kontuan ez dirudi bereizketa egitea hain erraza den. Oraingoz bere horretan utziko nituzke, zehaztasunetan sartu gabe".

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): "OK".

bereizle
adj./iz. Zerbait bereizten duena; zenbait gauza elkarrengandik bereizten dituena. Zure mirabeak bi seme zituen; elkarrekin liskartu dira, eta bereizlerik ezean batak bestea jo eta hil du. Lili-bereizleen lan ikusgarria. Bereizleen artean izan dira halere zenbait batasunzale.

Aztergaia: bereizle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ber(h)ezle (Dv Lc 12, 14; Eskual; JE Bur; GH 1923; Ol 2 Sam 14,6; berextale (SoEg); bereztaile (MEIG IX)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bereizle (4: Gko 1 eta EBko 3); berexle (1: IE); berezle (2: EB); bereiztaile (1 EB, Elhuyar).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: berezle (2). AB38: bereizle (2) eta bereiztaile (1). HiztEn: bereizle. LurE: bereizle.

bereizmen
1 iz. Bereizteko, desberdintasunez jabetzeko ahala. Badute bereizmenik gauzak beste inork baino argitasun eta perfekzio handiagoz epaitzeko.
2 iz. teknol. Telebista, optika-tresna eta kidekoetan, irudi garbia eskaintzeko ahalmena. Argazkiak hegazkinetatik hartu zituzten RAFeko ofizialek, bereizmen handiko kamerekin.

Aztergaia: bereizmen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Teknol.

Forma baten adiera(k)

bereizteko ahala.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [K201]: ""Badute bereizmenik gauzak beste inork baino argitasun eta perfekzio handiagoz epaitzeko" (J.M. Lekuona)" (2003-05-15)

bereizpen
iz. g. er. Bereizkuntza.

Aztergaia: bereizpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bereizkuntza.

bereiztasun
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, bereiztasun-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. berezitasun].

Aztergaia: bereiztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-12-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. berezitasun / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. berezitasun.

bereizte
iz. bereizi aditzari dagokion ekintza. Ondoan nahi ninduen, bereizte unea goxa niezaion. Ekonomiaren eta naturaren arteko bereizte honetan dago gaur egun dugun arazo ekologikoaren arrazoi behinenetako bat.

Aztergaia: bereizte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

bereki
1 adj. Norbaiti edo zerbaiti bakarrik dagokiona, norbaitek edo zerbaitek bere-berea duena. Ez puska berekia, baizik adabakia. || Euskarak baditu belar horientzat izen egoki bere-berekiak.
2 adj. Bakartua. Euskara hizkuntza berekia da, oraindainokoan ez zaio seniderik edo gurasorik eta ahaiderik azaldu.

Aztergaia: bereki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

1 berari dagokiona, bere-berea ("Ez puska berekia, baizik adabakia"). 2 bakartua ("Euskara hizkuntza berekia da").

berekiko
adb. Bere artean. Etxe hotza duk hau, ostatu lehorra duk hau, zioen berekiko.
Loturak

Aztergaia: berekiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

berekoi
1 adj. Ororen gainetik berari komeni zaiona egiten duena, atsegin zaion guztia beretzat bakarrik nahi duena. (Hirugarren pertsonan aipatzen direnekin soilik erabil daiteke. Ik. zeurekoi, etab.). Baina gazte berekoi honek ez zion bere gogoari baizik ezeri begiratu. Aberats berekoia. Harro samarra, berekoia, gaizki hazia. Pertsona berekoiak.
2 adj. Sentimenduez eta kidekoez mintzatuz, berekoiarena, berekoiari dagokiona. Ama baten nahitasun berekoia. Damu beldurrezkoa eta berekoia. Grina berekoiak bultzatuta.

Aztergaia: berekoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
berekoikeria
iz. Berekoia denaren nolakotasuna, gaitzesgarritzat hartua; nolakotasun hori adierazten duen egintza. Haurren berekoikeria. Aberastasunak ez zion berekoikeria ematu.

Aztergaia: berekoikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
berekoitasun
iz. g. er. Berekoia denaren nolakotasuna. Maitasunak gizonak batzen ditu; berekoitasunak banatzen ditu.

Aztergaia: berekoitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

berekoitu, berekoi/berekoitu, berekoitzen
da/du ad. Berekoi bihurtu.

Aztergaia: berekoitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

berekoi(tu), berekoitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

berekoi bihurtu.

beren-beregi
adb. bizk. Berariaz. Beren-beregi etorri da geu ikustera. Liburu hau beren-beregi prestatu dut zuretzat. Horretarako atera zen etxetik, beren-beregi.

Aztergaia: beren-beregi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:019 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "beren-berengi* e. beren-beregi #mdash# tradiziokoaren forma eta kategoriak gorabehera, darabiltenek batez ere beren-beregi forman darabilte, eta adlag. gisa. beren-beregi: esangura jarri 'propioa, aproposa''.

 - [E116]: "Arruntean adlag bezala erabili izan da, nahiz badiren adibide batzuk izaond gisa ere. Nik adibide bat ere jarriko nuke gauzak argiago uzteko. Hau da nire proposamena: beren-beregi adlag. Bizk. 'apropos, nahita': beren-beregi etorri da geu ikustera".

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'OK'.

berenaz
adb. lap. eta bnaf. Berez.

Aztergaia: berenaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Lap. eta BNaf. h. berez.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. Ik. berez

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]:  LN, ez Ipar.

 - Erabakia: EArau (1996-02-23): onartu egin da.

berendia
iz. urlia-ren edo urlia eta sandia-ren ondoan, zehaztu gabeko beste pertsona bat aipatzeko erabiltzen den izena. Urlia edo berendia tentatu dugula. Lausenguz erakutsi ote dizkiozu norbaiti urliaren, sandiaren edo berendiaren hutsak?

Aztergaia: berendia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
berendu, beren/berendu, berentzen
du ad. Beretu.

Aztergaia: berendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berendu, beren(du), berentzen. du ad. h. beretu.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. beretu

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410]: ""Ik. beretu"z gainera, "2. Ik. merendu"" (1994-07-07)

berenez
adb. g. g. er. Berez. Izarrak berenez dira argi, ez ditu eguzkiak argitzen.

Aztergaia: berenez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: Ik. berez / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

berez.

berenezko
adj. g. er. Berezkoa.

Aztergaia: berenezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:026 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

berenezko 5: Cb EBO ("Tropoak, Autoreak diotenez, berez itzetan, ta Figurak gauzetan aldaera ori egiten dute, edo berenezko sentidurik beste batera mudatzen dira"), Izt C 2 ("mendi koipatsuai ixurten zaiezkaten berenezko izerdi ezadetsuen bidez", "kantuz egoki emateko duten doai berenezkoa"), Or QA ("Are geiago: bataiatu gabe il diran aur aiek ere argitasuna yunate berenezkoa, ta guk orain bañon obeki ezagutzen yunate Yainkoa"), Zait Plat ("berenezko gogoak badarama batzuen edo besteen alde iartera"); berenazko 4: Dh ("Segur naiz beraz, eta Jesu-Kristo, berenazko egiaren hitza berme dut, ez naizela errebelatuko"), Hb Egia 2 ("Baitezpada berenazkoa da behar den izatea, ungi guziak darraizkona", "Hala ere behar da; ezen bada bethidanik berenazko izate bat, gauza guzien egilea, deusen eskasik gabea, indar edo ahal guziez dohatua"), Mde Pr ("Berenazko gertariak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

berenezko 26: B. Latiegi ("Beren berenezko abotsaren bitartez aurrena"), M. Zalbide ("hilzorian eta galtzear dauden nola-halako hizkuntza txikien berenezko arazoa"), J.M. Torrealdai ("normalizazio linguistiko hori ez da Komunitate Autonomoaren berenezko komunikabideetan bakarrik lortu behar") // eta administrazio-alorrekoak: EHAA 1982-1992 8 (adib., "Batxillerreko Berenezko Irakasleguren-Sailean sartu ezinean geldituko dira", "Industria-Maisutzako Eskoletako Berenezko Irakaslegoan sartzeko deia", "Berenezko Irakasletarako eta Industria-Maisutzako Lantegi-Maisutarako 335 lantoki betetzeko deia", "Berenezko Epaimahaia", "Epaimahikideen izendapena egin ondoren, berenezko zein ordezkoena, "Bizkaiko Egunkari Ofizialean" argitaratuko da", "Epaimahaia ezin izango da osatu ez eta aritu ere baldin eta kideen erdia gutxienez, berenezko ala ordezkoak bereizi gabe, agertzen ez bada"), OsakidetzaLegea 1983 2 ("Erakundearen diruegitamuen pentzutango lansari edo diruizendapen finkoak eskuratu ditzatenak izango dira Osakidetza-Euskal Osasun-Zerbitzuko berenezko lanari", "Euskal Herriko Herri-Arduralaritzei dagokien laurdeneko berenezko kide izango den Osasun-Sailburuordea izango du Lehendakari"), KLLegea 1984 ("... Kondaira-Lurraldeen berenezko Lege-jaurpideei egokitu behar zaiela"), Soin-hezkuntza 1988 2 ("berenezko lege-nortasuna eta bere helburuak betetzeko ihardutzeko ahalmen osoa duela", "Zuzendaritzako Zaingo-Batzordearen berenezko egitekoak"), Herriogasuntza 1989 ("Herriogasuntza Nagusiaren berenezko gaiei buruzkoetan"), LanSaila 1993 2 (adib., "Borondatezko Gizarte Aurrezaintzazko Erakundeetako berenezko edo agizko bazkideek"), LanHarreman 1998 ("Gai zehatzei buruz, eta Euskadin lan-harremanentzako berenezko hesparru bat eginbideratzea xede izan dezaten besteei buruz hitzarmenak egitea, hori guzti hori indarreango legeen arauera"), EELegeak 1984-1986 eta 1987-1990 6 (adib., "Lege honen bidez "Consejo de la Juventud de Euskadi - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua" sortarazten da, berenezko lege-nortasundun eta bere helburuak betetzeko erabateko gaitasunaren jabe", "Autonomi Elkarteen diru-eskuarteak horien berenezko zergapide, ariel eta berarizko zergek osatzen dituztela zehazten duela", "Halaber, 4.1 atalaren h] zatiak, "horien berenezko herri-prezioak" ere sartzen ditu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

berenezko : AB38 47 (hauetan batxiller ikastetxeko berenezko maisu gorenak, batxillerreko berenezko irakaslegoren-sail, saioaldiango behin-behingo berenezko irakasle etab.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

berenazko : DRA (suyo, de ellos); berenezko : HiruMila (espontaneo, -a) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Ez dugu aurkitu berenezko, berenazko formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

berenezko 1, Joxe Azurmendi (“Baina Nietzsche-ren kritikak ulertzeko moralari eta kristautasunari, haren bizitzaren kontzeptuari behar zaio jaramon egin aurretik; bizitzaren zentzu jentil, dionisiakoari alegia, natur olde eta jaiera suhar edonoiz libreekin, instintoen berenezko jaialdi argitsuari biziartean, gezurrezko moral baten aginduen zamapean gizakia astotu eta makurtu gabe”); Ez dugu aurkitu berenazko formarik.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

berezkoa.

berenganatu, berengana/berenganatu, berenganatzen
du ad. Bereganatu, berengana ekarri.

Aztergaia: berenganatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berenganatu, berengana(tu), berenganatzen. du ad. h. bereganatu.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

ik. bereganatu

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  berenganatu, bereganatu sartzea eskatu du.

 - Erabakia: EArau (1996-02-23): berenganatu h. bereganatu erabaki da.

berenjena
iz. Alberjinia.

Aztergaia: berenjena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

berenjena: Sor Bar; GipNek; A DEV.; berengena: Or Mi.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

berentxena (1 G), berenjena (1 EB)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: berenjena 3. HiztEn: Berenjena: "Ik. alberjinia."; alberjinia. LurE: alberjinia. EuskalTerm: berenjena 1; alberjinia 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. alberjinia.

Lantaldearen irizpideak
Zer erabiltzen den aztertuko da

Izendegia-k alberjinia proposatu zuen (Solanum melongena; g berenjena, f aubergine, i aubergine); baina zertan oinarrituz? (OEHak ez du forma hau jaso, ezta Izendegiko hustuketak ere)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "zergatik hori eta ez auberjina? Inperialismo espainiar ziztrina ematen du. Ez daukat hemen Palais-en gaskoinerazko hiztegia, baina alberjinia-k horrelako zerbait ematen du, eta beraz iparraldean edo erabilia. Bide batez Tournier-Lafitte-k oberjina eta ITSASUDARE dakar. Azken hau izan daiteke proposamendu egoki bat (Casenave-k bere zuberoerazko hiztegian sartu du: itsasüdari)" (1995-01-10)

berera
adb. bizk. Eroso. Sakristauak dira berera zelan ondo bizi dakitenak.

Aztergaia: berera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dira landu 'bere onera (etorri)', 'bere etxera' moduko adieretako berera formak.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan a) "Cómodamente, a sus anchas, descansadamente" adierako 5 berera : Enb, Echta Jos eta A Ardi 3; b) "Suficiente (?)" adierako 3: Azc PB.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

berera B 6: hauetako 4 (A JesusenBI 2, Echta, Karmel 1970; ik. ondoan testuinguruak) 'cómodamente' adierakoak dira, eta beste biak adiera ilun edo erabakigaitzekoak: A. Zubikarai "Eztakit. Nik dakidana da aren izen onak eta nire jausiak, galduak, gaixo sortu eta gaixo bizi eta berera ekarri ezinda erabili nindun aitatasun bagako umetxo bategaz, betirako ondatu nindutela" eta Ikastola. Gaztetxoenea 1978 "Saulek berera baretu nai euan Samuelen asarrea".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

berera jaso dutenak: Lh DBF (commode), DRA (1 Cómodo, 2 Descansadamente, 3 Barato que se cobra por el uso de las pelotas, bolos, etc, 4 A lo suyo), PMuj DVC (berera izan: 1 Vivir, cómodamente, holgadamente, desahogadamente, a sus anchas, 2 Fácil, ventajoso, 3 Fértil, feraz, fecundo, 4 Franco, abundante, 5 Barato, 6 Niño abstraído, 7 berera izan, berera itzuli recuperarse, volver en sí, recobrar el sentido). Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag. ('eroso') eta izond. ('erraza, erosoa').

Erabileremu dialektala

Bizk.

bereratu, berera/bereratu, bereratzen
1 da ad. g. er. Norbait bere onera etorri. (Hirugarren pertsonan aipatzen direnekin soilik erabil daiteke). Aingeru honen ederra eta argia ezin eramanik, atzerantz jausi ziren, hilda bezala; zerbait bereratu zirenean, handik ihes egin zuten.
2 du ad. g. er. Beretu.

Aztergaia: berera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

berera(tu), bereratzen.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 da ad. g.er. 'nor bere onera etorri'. 2 du ad. g.er. 'beretu'.

beresi
iz. bizk. Txara, sastraka. Egurretarako bakarrik dauden basoak edo beresiak.

Aztergaia: beresi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'txara, sastraka'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper