50535 emaitza bilaketarentzat - [8901 - 8950] bistaratzen.

beretakotu, beretako/beretakotu, beretakotzen
du ad. zah. Beretu.

Aztergaia: beretakotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

beretako(tu), beretakotzen.

Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Zah. Ik. beretu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

beretar
iz. Hirugarren pertsonan aipatzen den norbaitentzat, haren kidea, eta, bereziki, haren aldekoa; bere familiakoa, artekoa, aldekoa edo alderdikoa dena. Bera eta beretarrak. Nork beretarra ikusi nahi irabazle. Eta munduan ziren beretarrak maite baitzituen, azkeneraino erakutsi zien bere onginahia. Ez zen J. Urkixo gauzak dauden-daudenean hartzen dituztenetakoa; beretarrenak, etxekoenak, baldin baziren batez ere.

Aztergaia: beretar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
beretasun
iz. Nortasuna. (Hirugarren pertsonan aipatzen direnekin soilik erabil daiteke). Sekula ez duk aldatuko hirekin lotua den pertsona horri beretasuna eta berezitasuna ematen dizkion ezaugarri hori.

Aztergaia: beretasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan beretasun 'personalidad propia (referido a una 3ª pers. sing)': Ur BulaAl; Ayerb EEs; Herr 26-5-1960.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

beretasun 3 ager.: R. Irizar ("Emen entzuten da entzun ere bere abotsa beretasun eta esperientzi oiartzunez beteago"), A. Sarriegi ("Hasikin gisa eta mende honen hasieran, halako beretasun bat nabari da eta Gipuzkoako Ozeanografi Elkartearen sorkuntzan mamitzen da"), J. Apalategi ("Eta ezartzen zitzaion froga honek Orixe'ren beretasuna kamustua sentituaraztean birberriki ozitzen lagunduko dio").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

beretasun : DFrec 1 // Ez dugu aurkitu bestetan: AB38; AB50; HiztEn; LurE; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

beretasun jaso dutenak: DRA ("característica propia, personal; Kostatarra, Herria, 16-5-1960"); PMuj DVC ("1 B acomodo, empleo, ocupación; 2 subsistencia metafísica; 3 peculiaridad suya") // Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

(haren) nortasuna.

beretsu
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, beretsu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bertsu].

Aztergaia: beretsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

beretsu* e. bertsu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [K201]: "Ez nuke baztertuko, hain da hedatua aldiz eta aldez!" (2003-05-15)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: falta da, ik. bertsu adieraziz.

 - Erabakia: EArau (1996-02-23): beretsu* e. bertsu erabaki da.

beretter
iz. Ipar. Meza mutila, meza-laguntzailea. Jaun erretoreak bere beretter ere atxiki ninduen, aita zenak artzain ezarri ninduen arte.

Aztergaia: beretter

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'meza-laguntzailea'.

Informazio osagarria
Idazkera hedatuena da

sabaikaria markatu izan dute erabili duten guztiek; horregatik, eta Ipar. izanik, ez dagokio paradigma-erregulartasunaren irizpidea.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. Ik. meza-laguntzaile

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  bereter proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1996-03-29): beretter onartu da.

beretu, bere/beretu, beretzen
du ad. Berea egin, bereganatu. (nork osagaia hirugarren pertsonan doa, singularrean nahiz pluralean). Lurra beretuko baitute. Mundu guztia bereturik ere arima galtzen badu. Gizonen bihotzak beretzeko. Haien bidez Granada eta Napoles beretu zituen. Eta horrela beretu zuten erromatarrek probintzia. Beretuko dituzten bedeinkapenak. Edanak beretuak hilko dira adin horretara gabe.

Aztergaia: beretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

beretu, bere(tu), beretzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

beretu, bere(tu), beretzen

beretzakotu, beretzako/beretzakotu, beretzakotzen
du ad. g. er. Beretu.

Aztergaia: beretzakotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

beretzakotu 2 aldiz ageri da: Eguzk GizAuz ("Gizon bakotxak beretzakotu dauzan gauzen jauntza ta jabetzeak be, gizarteak berak ipiñitako legeak baño beste oñarri ta eustazpirik eztauke"); Zait Plat ("Ikastun zarren gaia beretzakotu egin zuen zor eta lor: oien aztarnak non-nai ageri dira"); beretakotu 6 ager.: Ax 5 ("Eta lehenbizikoak gaizki eta bidegabeki beretakotu zuena, eta satisfatu gabe utzi"; "Niri neure aitzinekoak utzi derautan hazienda haur, nabaski, gaizki, eta bide gabeki beretakotua zuen"; "Haur da erremedio ona, eta hartu behar den bidea, itsutua eta beretakotua zadutzan emaztearen utzteko"; "Baiña emazteak bere hitz leunaz, solhas garaziatsuaz, eztiaz eta emeaz, beretakotuko zaitu, zentzutik atherako, liluratuko eta bertze aldera itzuliko zaitu"; "Finean handik, bekhatua beretakotzen, eta natural bezala errendatzen du"); Ip Hil ("Haren bihotza bozten zen Jinkoagatik, bena ez-zen den gütiena hantzen; ez-zütian ohore horik beretakotzen"). Ik. berentzakotu, beretu, etab.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

beretzakotu 7 aldiz jaso da: Eguzk GizAuz (OEHko ager. bera); Lek 2 ("Izkuntza, berriz, ez bait-dute osatzen itzak, itz sollak, itz "sortuak", itz "artuak", itz "sartuak" baizik, erriak beretzakotutako itzak baizik"; "Eta erriak -jakintsuak ere berdin- itzak beretzakotzea, gauza nekeza baitda, urte asko bear dituan lana"); Zubk ("Eta Lise'k zortzi eguneko epea beretzakotu diamante batzuen jaube egiteko"); Krutwig 2 ("Hau baino gehiago empeiria possiblea izan ledin beharrezkoa diren a-priorizko strukturak, gizonak, mendez mende, bere bilhakatze bidean beretzakotu ditu"; "Gizonak bere lehen urtheetan nahi-eta-ez kultur-obu baten strukturak beretzakotzen ditu"); Egin 1987 ("Baina Ama Birjina hori beretzakotu baino lehen altxor nazionalean honenbesteko bat utzi beharko dute"); berentzakotu behin: Lek ("Ez bait-da berdin sortzea ta euskaldunak itz aiek 'berentzakotzea'"); beretakotu ez da ageri.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

berentzakotu : AB38 1 'apropiarse'; beretzakotu : DFrec 1; AB50 10 'asumir'; AB50 3 'ocupar'; Euskalterm 1 'atribuirse'; Euskalterm 1 'asimilar'; beretzakotze : AB50 1 'ocupación'; AB50 1 'subrogación' // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn; LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Admin. eremukoetan: LurraldeAntol: beretzakotu (egitamuketaren egitekoa): sustituir al planeamiento en su cometido; beretzakotu (zerbait): subrogar; beretzakotzea : subrogación; beretzakotzea -k egin : recaer la subrogación en // Ez dugu aurkitu besteotan: AdmMila; AdminEL; HezkAdmin; EurItune; AdmHizt.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietako formak: berentzakotu : DRA (tomar para sí; Azkue, Euskalzale, 1897; II adoptar; Azkue, Eus., I.); PMuj DVC (conquistar ellos, apropiarse, adueñarse ellos de); beretakotu : PMuj DVC (1 adquirir, conseguir, lograr, obtener él, quedarse con, apropiarse, adueñarse de; 2 asimilar alimentos); beretakotze : PMuj DVC (asimilación de alimentos); beretzakotu : DRA (asumir, apropiarse, atraer. Bera. Eguzk GizAuz); PMuj DVC (1 asumir, adquirir, conseguir, obtener, alcanzar, ganar, ocupar, lograr, tomar para sí, adueñarse de, apropiarse de, apoderarse de; 2 prohijar, adoptar él); beretzatu : PMuj DVC (V. beretzakotu) // Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

beretzako(tu), beretzakotzen.

Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

g.er. Ik. beretu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

berez
adb. Bere izate edo funtsari dagokionez, kanpoko eraginik gabe, inguruko zertzeladak albora utzita. Ik. izatez. Erbi txakurrak berez dakar erbitarako grina. Otarraina ere berdea da berez, baina egostean gorritzen da. Gaia, berez, hain limuria izanik (...). Berez zen gizon ona. Hitzak, berez, ez zaizkio ardura. Zahartuta, berez hil zen. Berez ibiltzen direnak. Ona da beldur-damua; ordea, berez, hutsik eta aitortza gabe, ez da bekatuak barkatzeko dina. Biek elkar topatuz gero, berez bezala dator elkarrizketa bizia.

Aztergaia: berez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: berezko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: bera berez , bere-berez ('izatez'), bere-berezko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

berezko

berezi
1 adj. Bati edo bakan batzuei soilik dagokiena; bere motakoen artean, besteak ez bezalakoa, berealdiko tasunak dituena. Dohain berezia zuela etorkizuna asmatzeko. Aipamen berezia merezi dutela. Bekatu larri horrek zigor berezia eskatzen du. Bakoitzak bere hizkuntza berezia bazuen ere. Bere izate bereziagatik. Eritasun kutsakorrentzako gela bereziak. Emakume berezi samarra zelakoan. Lege berezi baten bidez onartua. Mintzaira zahar eta berezi baten jabe. Gizonezkoei sartzen uzten ez zaien esparru bereziak. Arta bereziz zaindua. Batzordeen lan bereziez bestalde. Izan ere, arras aurpegi berezia dute gurean bai irakaskuntzaren eta bai irakasleen istiluek.
2 adj. Desberdina. Iritzi bereziak agertu izan dira liburu horretako esaeren jaioterriari dagokionez.

Aztergaia: berezi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

altzairu berezi; garraio berezi

Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

berezi (izond.) eta bereizi (ad.) banaketa egiten da, baita eratorrietan ere, eta oinarria du tradizioan (ik. OEH).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "bereiz / berex?" (1993-02)

bereziki
adb. Era berezian, batez ere. Bereziki maite zituen pasarteak irakurri ondoren. Jai hartarako bereziki prestatua. Egunero eta bereziki igandeetan. Horixe da bereziki jakin nahi nuena. Europa osoan eta bereziki Euskal Herrian. Elizbarrutiko apaizak —eta bereziki apaiz euskaldunak, eta berezikiago orotarik kartsuenak, hoberenak— gaizki erabilarazi nahiz.

Aztergaia: bereziki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizki jakin batzuen bidezko eratorriak

-ki

berezilari
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, berezilari-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. espezialista].

Aztergaia: berezilari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-02-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-04-22 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh14 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

espezialista 8 aldiz ageri da (Erkiag Arran, SM Zirik; Vill Jaink; MEIG 5); ez dugu berezilari forma aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

berezilari EB 1 (J. Butron: "Euskaltzaindiak orain arte emandako arau guztiak ongi sistematizatu eta elkarturik azaltzen dira, bai eta beste autore berezilari batzuren ikerketen ondorioak ere"); espezialista 40: B 1 (J. San Martin); G 3 (L. Mitxelena, J.M. Torrealdai, A.M. Garate); EB 36 (X. Iturpe, J.M. Agirre, J.M. Rodriguez, UZEI, Eustat, A. Iztueta, Txill, I.A. Berriotxoa, E.J., J. San Martin, Elhuyar, M. Legasse, P. Sastre, I. Mendiguren, J.A. Azpiroz, A. Oiarzabal, M. Idirin, J. Landa, P. Iparragirre, X. Kintana, Jakin, Lankor, GAO, Euskaldunon Egunkaria, Egin, EHAA, Eguna, Unesco-ren Aldizkaria).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

espezialista : DFrec 16, AB38 4, AB50 15, HiztEn, LurE, Euskalterm 29; ez dugu berezilari forma aurkitu.

berezilari iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, berezilari-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. espezialista].

berezilari 14; espezialista 1259.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

berezilari 7 (Itxaro Borda 5); espezialista 253.

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. espezialista finkatua dagoela dirudi, baina badaezpada gomendioa mantentzea proposatu da.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. espezialista.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410T]: "Zer esateko? Especialista? Horrelakorik ez da erabili ez UZEIn, ez HiztEn ez LURen; UZEIn espezialista (23 aldiz) eta 1 berezitu" (J. agirre, 1995-03-21)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "berezilari* Saih. e. espezialista. berezilari: zergatik baztertu behar da euskal hitz hau? Ongi eratua da eta bestearen sinonimotzat utz daiteke".

 - [E116]: "Hitzak gehiago edo gutxiago gustatuko zaizkigu, baina orain arteko prozedura segitzen badugu, ez da inolako zalantzarik berezilarik ezin duela tokirik izan hiztegi honetan. Espezialista hitza ageri da OEHren corpusean Mitxelenak, San Martinek, Erkiagak, Villasantek... erabilia, baina berezilari-k ez du tokirik, ez da behin ere ageri. EEBSn 2 aldiz ageri da, baina espezialista 65 aldiz ageri da, oso autore eta testu desberdinetan. Azkenik, egungo prosa arruntean ez du inork ere erabiltzen berezilari, baina autore asko dira espezialista arazorik gabe erabiltzen dutenak. Horren arabera, uste dut lantaldearen proposamena den egokiena".

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): "OK".

berezitasun
iz. Berezia denaren nolakotasuna; gauza bat berezi bihurtzen duen gauza. Euskal Herria, beste herri guztien artean, garbi nabarmendua beti azaltzen zaigu; berezitasun horren sustraiak antzinatik datozkigu. Egoeraren berezitasunak hartaraturik. Bertako hizkeraren berezitasunak aztertzeko. Izaki adimendunak badu berezitasun nabari bat: gogoa, desira. Bakoitzaren berezitasunak ahaztu gabe batasuna bideratzen. Sailaren berezitasuna kontuan harturik.

Aztergaia: berezitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
berezitu, berezi/berezitu, berezitzen
da/du ad. Espezializatu. Abokatua izatera iritsi zen eta konpainia handien aurkako salaketetan berezitu zen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Helburua da arreta berezitua ahalik eta denbora gutxienean ematea.

Aztergaia: berezitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. berezilari.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan MEIGeko metahizkuntzazkoak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

berezitu a) 'desberdin izan' adierako 7, B-EB (Zer; S. Onaindia; M.K. Garmendia, M.A. Unanua, J. Azurmendi, G. Barandiaran); b) 'espezializatu' adierako 11, EB (T. Barrenetxea eta "ez-berezitu"; J.M. Satrustegi, J. Azurmendi, Zientzia eta teknika, A. Diaz de Lezama, J. Agirre, Siadeco, EHAA, Argia, J.J. Zabaleta).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

berezitu 'diferentziatu': Euskalterm 1; 'espezifikatu': AB38 1; 'espezializatu': DFrec 4, AB38 2, AB50 7, HiztEn, Euskalterm 7 (eta ez-berezitu 1).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "berezitu (gai jakin bat landu, horretan maisutu)".

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

berezi(tu), berezitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

berezkatu, berezka, berezkatzen
da/du ad. g. er. Bereizi.

Aztergaia: berezkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

berezka, berezkatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bereizi.

berezko
1 adj. Gizonaren berezko argia. Berezko joera, grina, akatsa. Badu liburuak berezko jario etengabeko bat, behin ere ahitzen eta agortzen ez dena. Landareen berezko hazkundea. Bataioa berez apaizen eginkizuna da, eta bere emaile berezkoa apaiza da. Zaletasun hori berezkoa du gizonak. Literaturaren kondairak berezko dituen eskariak eta galderak. Otoitza izan daiteke berezkoa edo eliz legezkoa.
2 iz. Zerbaitetarako berezko dohain edo gaitasuna. Ik. talentu 2. Baina Jose Migelek, nire iritzirako, berezko ikaragarria zuen, eta beharko gainera. Berezkoa dakar ume honek dantzarako.
Loturak

Aztergaia: berezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eskualde natural, berezko eskualde

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

berezkotasun
1 iz. Berezkoa denaren nolakotasuna. Berezkotasuna darion idazkera. Euskal doinuek ba al dute berezkotasunik, ez ote dute beste herrietakoen eiterik?
2 iz. Berezitasuna.

Aztergaia: berezkotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
berga
1 iz. Kana, luzera-neurria; neurri hori neurtzeko makila. Bakoitzak bere bergaz besteak neurtzen. Bi berga oihal.
2 iz. Itsasontzietako haga.

Aztergaia: berga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'neurria'. 2 'itsasontzietako haga'.

Informazio lexikografikoa
Forma batek ez d(it)uen adiera(k)

'neurria'

bergamota
iz. Bergamotondoaren fruitu azal-horia, udare formakoa eta zapore mingotsekoa, lurringintzan erabiltzen dena.

Aztergaia: bergamota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

bergamotondo
iz. Laranjondoaren familiako zuhaitz txikia, lore zuri usaintsuak dituena, fruitutzat bergamotak ematen dituena (Citrus aurantium subsp. bergamia).

Aztergaia: bergamotondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: bergamotondo: Citrus aurantium subsp. bergamia.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Citrus aurantium subsp. bergamia.

bergantin
iz. Heg. Brigantina.

Aztergaia: bergantin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Ik. brigantin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

bergarar
1 adj. Bergarakoa, Bergarari dagokiona.
2 iz. Bergarako herritarra.

Aztergaia: bergarar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-04-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: 'bergarar | H: Onomastika batzordeak argitzekoa'.

 - [I202]: 'bergarar (1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia-n onartua, eta ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanle-Entitateak liburuan (Eudel, 2001) berretsia)'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'Onomastika batzordea'.

beriaindar
1 adj. Beriaingoa, Beriaini dagokiona.
2 iz. Beriaingo herritarra.
beribil
iz. Berez mugitzen den ibilgailua; automobila. Beribil batean zihoala. Beribil gidaria.

Aztergaia: beribil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

auto(mobil), beribil; urezta auto, urezta beribil

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "hitz honek ez ditu Euskaltzaindiak hitz berrietarako 1959an emandako arauak betetzen, eta, gainera, aspaldian literaturatik at dago. Automobil nazioartekoa ere hortxe dugu, gaur hegoaldeko ia mundu guztiak darabilen kotxe espainola nahi ez badugu" (1995-01-25)

berilio
iz. kim. Metal gris, gogor eta arina (Be; zenbaki atomikoa, 4).

Aztergaia: berilio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

berilio: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Be.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

berilio: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

berilo
iz. Harribitxia, aluminio eta berilio silikatoa.

Aztergaia: berilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

berilo, beril (Urt III 319), berila. - Berilo (piedra preciosa). "Beryllus, berill hárria" Urt III 319. Eta Zibitatearen murraillako fundamentak ziraden harri preziatu guziaz ornatuak: [...] Zazpigarrena, krisolitez; zortzigarrena, berilez 'beryllez'. Lç Apoc 21, 19-20 (He berillazkoa, Ip, Echn berila, Ur (G) beriloa, Ol beril, IBk berilozkoa, IBe beriloz). Zortzigarren errenkada da berilo deitzen dioen berdetara ematen duan arri eder bat. AA III 351. Zortzigarrena da berde dirudiana, eta deitzen dio berilo. Ib. 580. Laugarrenean krisolitoa, oniza eta beriloa. Ur Ex 28, 20 (Dv beriloa, Bibl jaspa).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ilo mineralen izenetan: ik. krisoberilo, eta errutilo, krisotilo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

berina
1 iz. Ipar. Beira. Leihoetako berinak. Ateak ezin hautsiz, harrika xehatu zituzten berinak.
2 iz. Ipar. Leihoko berina.
Azpisarrerak

Aztergaia: berina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'beira'.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute
berinaki
iz. Ipar. Beirakia. Hurbildu zitzaidan eta lagundu ninduen berinaki poxiak biltzen.

Aztergaia: berinaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

beirakia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

berinalari
iz. Ipar. Berinak jartzen dituen ofizialea.

Aztergaia: berinalari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri hobetsiaren gain eraikitako eratorri-konposatua
berinape
iz. Ipar. Beirazko estalpea, bereziki geltoki eta kidekoetan jartzen dena. Berinapeen edo eraikuntza obra iraunkortzat hartzen ez diren babes elementu irekien bidez estali ahal izango dira.

Aztergaia: berinape

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEHkoa es 'vitrina' adierakoari dagokio (JE: berinapean); EEBSkoa, berriz, berinpe es 'marquesina' adierakoa (GAO). Ez ditugu aurkitu beste iturri-hiztegietan: DFrec; AB38; AB50; HiztEn; LurE; Euskalterm; EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta Lur EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

berinapean 1 (JE Ber: "Lauzpabortz mende baizik ez dirauke beraz, berinapean ezarririk ere, idazle baten esku-lanak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

berinpe 3 aldiz jaso da, GAO 1990: "Eraikigarria ez den arren, ibilgailuen babeserako berinpe arinak, sarbideen kontrolerako etxolak, iragarki kartelak, barne-seinalizazioa eta hiri altzariteria baimentzen dira"; "Lursail pribatuaren gainean, 2,5 metrotako zabalera gainditzen ez duten eta urbanizazio sestrarekiko 3 metrotako altuera librea errespetatzen duten berinpeek grabitatu ahal izango dute"; "Lursail pribatu eraiki gabeetan aparkalekuak ordenatzen direnean, berinpeen edo eraikuntza obra iraunkortzat hartzen ez diren babes elementu irekien bidez estali ahal izango dira".

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

forma berria eta egokia (marquesina / marquise adierazteko lantaldeak ez baitu hoberik ezagutzen).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe.

berinazko
adj. Ipar. Beirazkoa. Berinazko ate baten gibelean.
Loturak

Aztergaia: berinazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

beirazkoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

berinaztatu, berinazta, berinaztatzen
du ad. Ipar. Beiraztatu.

Aztergaia: berinaztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

berinazta, berinaztatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ztatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

beiraztatu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

berjabe
adj. g. er. Burujabea.

Aztergaia: berjabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

burujabea.

berjabetasun
iz. Burujabetasuna.

Aztergaia: berjabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
berjera
iz. gip. zah. Baratze joria. Berjera batean loreak, frutak eta belar usain gozodunak ikustea eta miratzea.

Aztergaia: berjera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Gip.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

baratze joria.

berkelio
iz. kim. Elementu kimikoa, artifizialki sortua eta erradioaktiboa (Bk; zenbaki atomikoa, 97).

Aztergaia: berkelio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

berkelio: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Bk.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

berkelio: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Erdaretako formak

ik. Le Petit Robert: «berkélium [...] de Berkeley, nom d'une université des États-Unis».

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak eta Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

berlina
1 iz. Zalgurdi itxia, gehienbat bi jarleku dituena. Zetazko errezel gorriak zituen berlinak, eta kolore bertsuko larruz estalirik jarlekuak.
2 iz. Lau ateko automobila. Toyota Avensis berriaren berlina 4,69 metro luze da, eta 1,76 zabal.

Aztergaia: berlina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

berlina 1: Jauntxoak ("“berlina”ko eserlekua 225 pzta. ordaindu behar zenuen, eta barnekoa, berriz, 180 pzta.")

Beste (edozein) iturritako erabilerak

berlina: A. Lertxundi 15 ("aitaren kalesaren antzeko berlina beltz hura"); K. Zabala 18 ("telega, tarantas, berlina, kalesa edo bestelako postako zalgurdi", "Errusiako posta berlinak", "berlina ziztu bizian aurreratu zuten bi tarantasek").

Erdaretako formak

OfQuLF: berline || voiture à quatre portes || Berlin || ville d'Allemagne où ce type de voiture était populaire.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 (zalgurdia). 2 (automobila).

Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): berlina 1 iz. (zalgurdia). 2 iz. (automobila).

berlindar
1 adj. Berlingoa, Berlini dagokiona. Berlindar artista.
2 iz. Berlingo herritarra.

Aztergaia: berlindar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

bermatu, berma, bermatzen
1 da ad. Zerbait edo norbait beste zerbaitek eusten diola jarri. Ukondoez leihoan bermatu zen. Makilan bermaturik. Zangoen eta besoen gainean bermatuz. Zeren gorena ezin dagoke beherenaren gainean bermaturik baizen. Fedeak irakasten digun guztia, Jainkoaren hitzaren gainean bermatua dago.
2 da ad. Fidatu, uste ona izan. Jainkoaren baitan bermatzen gara. Gure zuhurtziaren gainean ez bermatzea.
3 du ad. Norbaitek inoren zorren edo egitekoen erantzukizuna bere gain hartu, bermea eman. Ik. segurtatu 3. Erlijioak betiko bizitza bermatzen digu. Berrogei egun dituzu zure hitza bermatuko duenik bilatzeko. Hauteskunde sistema horrek demokrazia bermatzen al du?
4 da ad. Ipar. Ahalegindu. Zerbait egitera bermatzen direnak. Zenbat on ez da galtzen bermatu eskasean!

Aztergaia: bermatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bermatu, berma, bermatzen. 1 da ad.: ukondoez leihoan bermatu zen; 'uste osoa izan': Jainkoaren baitan bermatzen gara. 2 du ad. 'berme eman': erlijioak betiko bizitza bermatzen digu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

bigarren sailekoaren definitzaileari 'bermea eman' dagokiola uste du lantaldeak, eta ez 'berme eman'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bermatu, berma, bermatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: nori kasuarekin ere erabiltzen da. X. Kintana: adibideak esanahiaren aurretik doaz. Alderantziz beharko luke.

 - Erabakia: EArau (1996-02-23): ez da onartu. // BAgiria (2000-02-25): honela emango dira: 1 da ad. 'euskarri hartu, uste osoa izan' ukondoez leihoan bermatu zen; Jainkoaren baitan bermatzen gara; 2 du ad. 'berme eman' erlijioak betiko bizitza bermatzen digu; 3 da ad. 'saiatu' berma hadi lana ongi egiten. // BAgiria (2000-05-5): da eta du aditza dela esango da.

bermatzaile
iz. Zerbait bermatzen duen pertsona edo gauza. Frantziako estatuak ere parte hartuko du kapital handitzean, eta maileguen bermatzaile ere izango da. Zenbatetan entzun ote diet ehiztariei ekosistemaren orekaren bermatzaile nagusiak berak direla aldarrikatzen! Europako Legebiltzarreko talde horrek bake prozesuari laguntza emango lioke eta prozesuan bertan funtzio zehatz bat ere izango luke: bermatzaile gisa aritzea.

Aztergaia: bermatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

bermatzaile 14: Uxua Larretxea (“Ezkontza eskubideen bermatzaile”), Andoni Mujika ("Eskubide eta zeregin horien guztien bermatzaile izan behar du”), Itziar Aizpurua (“Espainiako Armada Estatu eredu horren bermatzaile nagusi gisa ezartzen duelako”), Joxemari Ostolaza (“Abokatuak, medikoak, protokolo bermatzaileak”), Joseba Felix Tobar-Arbulu 3 (adib.: “azken bermatzaile gisa”), Xabin Makazaga (“Neurri gogorren zale eta bermatzaile delako irabazi zituen bozak”), Berria 2 (adib.: giza eskubide guztien defendatzaile eta bermatzaile modura"), Amagoia Mujika (“hitzarmenaren bermatzaile izan dira”), Pako Etxebeste (“prozesu politikoaren bermatzaile militarra izateari uko egiten diola"), Jon Otegi (“aurreko printzipioen bermatzaile”), EiTB.com (“eskubideen eta askatasunen bermatzaileak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bermatzaile 27: Berria 17, Elizen arteko Biblia 2, Koro Navarro, Filosofiako gida, Menane Oxandabaratz, Aingeru Epaltza, Xabier Mendiguren Elizegi, Xabier Arregi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Ongi eratua da

ongi eratua da, eta erabilia.

berme
1 iz. Inoren hitzaren edo zorraren erantzukizuna hartzen duen pertsona. Egia honen lekuko edo berme ene seme Agustin ematen dut. Jainkoa zure hitzaren berme hartzea. Zuetarik bat hemen geldi dadila berme eta besteak doazela bihiarekin etxera. Haren berme sarturik eta haren zorra bere gain harturik.
2 iz. Emandako hitza jango ez dela edo zorra kitatuko dela segurtatzen duen gauza. Ik. abal; erres;  + seinale 4; bahi; fidantza. Ordainketaren bermetzat bahia uzten da. Diodanaren berme sendo askia da Schuchardten itzulpena. Ziur naiz, eta Jesu Kristoren hitza berme dut, ez naizela errebelatuko. Suhitzat hautatu du Uztaritzeko semea, dohainik hoberenen urrezko bermea. || Parisko auzitegi batek zortzi mila euroko bermepean libre utzi du euskal presoa. Auziaren larritasuna dela eta, bermepeko askatasunik ezin zaiola eman ebatzi du epaileak.
3 iz. Produktu baten fabrikatzaile edo saltzaileak hartzen duen erantzukizuna, denbora jakin batez produktu horren behar bezalako funtzionamendua ziurtatzen duena. Ik. garantia. Hozkailuak urtebeteko bermea du.
Ohiko lexiak

Aztergaia: berme

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Azpisarrera moduan, bermedun jar daiteke. 3000 Hiztegiak badakar hori, eta, adibide moduan, "bermedun kreditua" aipatzen du. Mujikaren Hiztegi zaharrak ere jasotzen du, eta orobat Euskaltermek, ekonomia eta enpresaren arlorako'.

 - [E116]: 'nahi duzuen bezala. Testuetan ez da ageri, eta horren arabera ez genuke sartu behar. Baina beharbada oso erabilgarria da, eta holakoetan sartu izan ditugu. Nire zalantza da ez ote den espezializatuegia, eta agian beste toki batean ez duen agertu behar. Ez dut iritzirik'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'OK lantaldea'.

berme emaile, berme-emaile
iz. Bermea ematen duen pertsona edo erakundea. Ik. abal emaile. Egoera horretan, berme-emaileak bere ondasunekin egin beharko dio aurre zorrari.

Aztergaia: berme-emaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

HBLk 3. itzulian bermatzaile proposatua.

LBeh (2016-10-26): berme(-)emaile 32: Consumer 19 (adib.: “Banku-maileguek argi esaten dute berme-emaileari eskatuko diotela ordaindu gabe dagoen zorrari aurre egin diezaiola, eta hark ezin izango diola uko egin ordaintzeari, nahiz eta zordun nagusiek ondasunak badauzkatela frogatzeko modua eduki”), EiTB 4 (adib.: “Hamas Egiptok Gazarako aurkeztutako bake plana onartzeko prest dago, baina berme-emailea Turkiak izan behar du eta, nazioarteko tropen ordez, behatzaileek egon behar dute akordioa betetzen dela ziurtatzen”), Berria 4 (adib.: “Suediako Gobernuak ziurtatu du ez duela dirurik jarriko Saab salbatzeko, nahiz eta prest zegoen Koenigseggen erosketan laguntzeko, Europako Inbertsioetarako Bankuak onartutako 400 milioi euroko maileguaren berme emaile gisa”), Jakin (“Gainera, aurreko Jaurlaritza eta Juan Joxe Ibarretxe bera, proiektuaren sustatzaileak eta berme-emaileak izan dira”), Argia 4 (adib.: “Egungo tertulianoek Auzitegi Gorena justiziaren berme-emaile dela diote. Baina Estatua Auzitegi Gorenaren eta Konstituzionalaren gainetik dago. Gure aurkako auzia horren lekuko da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: berme(-)emaile , 3: Xabier Olarra (adib.: “Ez dut berme-emailerik behar, erantzun zuen, zeren nire hitza ematen ahal baitizut”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: bermatzaile (4).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu berme(-)emaile formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es garante / fr garant: Elhuyar: bermatzaile, berme-emaile / NolaErran: berme / Zehazki: bermatzaile, sendesle / Labayru: erantzule, bermatzaile, berme- | abal-emaile, ihardesle, kaiero / Adorez5000: erantzule, bermatzaile; abal-emaile.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ondo eratua eta erabilgarria; azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa berme sarreran.

berme funts, berme-funts
iz. ekon. Banketxeek, merkataritza-sozietateek, aseguru-etxeek eta kidekoek pilatzen duten erreserba, kaudimengabezia-egoeretan betebehar ekonomikoei erantzuteko erabiltzen dena. Ik. erreserba funts. Bruselak gordailuen berme-funtsa handitzeko asmoa du. Finantza-erakunde gehiagok porrot egingo balute, ez dago argi behar adina diru izango lukeen berme-funtsak. Euskal pentsio sistema bermatzeko, berme funts bat sortzea ezinbestekoa litzateke. Soldaten berme-funtsetik kobratuko dute langileek.

Aztergaia: berme-funts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh44 2023-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 63 (Argia 1, Berria 24, Deustuko Unibertsitatea 9, Euskal Herriko Agintaritza 1, EiTB 2, Consumer 3, Espainiako Gobernua 22, UEU 1); ETC 80

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: berme-funts (‘fondo de garantía’, 4) / Iusplaza: berme-funtsa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

bermea ezarri
du ad.-lok. Oraingoa ez da auzitegiak inputatuari bermea ezartzen dion lehen aldia. Bilboko auzitegi batek 40.000 euroko bermea ezarri du Lur Maitea taldeko bi kideren aurka.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bermea ezarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

bermeotar
1 adj. Bermeokoa, Bermeori dagokiona.
2 iz. Bermeoko herritarra.

Aztergaia: bermeotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-04-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: '(bermeoar) bermeotar | H: Onomastika batzordeak argitzekoa'.

 - [I202]: 'bermeoar (1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia-n onartua, eta ondoren Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanle-Entitateak liburuan (Eudel, 2001) berretsia)'

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'Onomastika batzordea'.

bermizela
iz. Ipar. Fideoa.

Aztergaia: bermizela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

fideoa.

bermuda
iz. pl. Galtza motz mota, belaunbururaino iristen dena. Egunero sartzen da Microsofteko kobazuloan bermudak jantzita.

Aztergaia: bermuda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "bermudak. Galtza (praka) motz mota bat".

Erdaretako formak

OfQuLF: short dont les jambes s'arrêtent près des genoux || Bermudes || archipel de l'Atlantique où l'on porte ce genre de short — eta Bermudes || archipel de l'Atlantique || Juan Bermudez || navigateur espagnol qui a découvert l'archipel.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Numeroa

Pl.

bermut
iz. Aperitibo gisa hartzen den ardo mota, landare mingotsez lurrindua dena. Bermuta hartzera noa treneko kafetegira. Hiru bermut eta oliba batzuk.

Aztergaia: bermut

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

berna
iz. Giza zangoaren beheko zatia, belaunaren eta oinaren artekoa. Ik. aztal 2; zangar1. Berna mehe, argal eta mamigabea. Berna politak.

Esaera zaharrak

Ekandu gaiztoari berna hautsi.

Aztergaia: berna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: berna-hezur.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: Ik. perna, iparraldean ere erabiltzen delako.

 - Erabakia: EArau (1996-02-23): ez da onartu.

berna hezur, berna-hezur
iz. Bernako hezur nagusia. Ik. tibia. Berna-hezur biak hautsi ditu.
bernaje
iz. g. er. Ahaidea; ahaidetasuna.

Aztergaia: bernaje

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ahaidea; ahaidetasuna.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'behar dugu hau?'.

 - [E116]: 'Ez da bakarrik behar kontua. OEHn badira adibide batzuk, nahiz hemen ere Larramendiren eta Azkueren hiztegiak dauden tartean. Zuek ikus, kenduta ere ez baita deusik gertatzen'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'utzi dagoen moduan'.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper