50535 emaitza bilaketarentzat - [9051 - 9100] bistaratzen.

berreraikuntza
iz. Berreraikitzea. Washingtonek ez du diru gehiago emango Iraken berreraikuntzarako. || Euskararen berreraikuntza.

Aztergaia: berreraikuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kuntza/-keta.

berrerantzun1, berrerantzun, berrerantzuten
du ad. Berriz erantzun.
berrerantzun2
iz. Berrerantzutean esaten dena. Erantzun bati dagokion berrerantzuna.
berrerosi, berreros, berrerosten
1 du ad. Gatibua ordain jakin baten truke askatu; bereziki, kristau erlijioan, Jesu Kristok gizadia bere nekaldi eta heriotzaren bitartez askatu. Guk uste genuen bera zela Israel berrerosi behar zuena. Bedeinkatzen zaitugu, zure gurutze santuaz berrerosi gaituzulako. Miserikordiazko laugarren obra: gatibuak berrerostea.
2 du ad. Saldu zen ondasuna erosketa bidez berreskuratu. Isilpean berrerosteko asmotan saldu.

Aztergaia: berrerosi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berrerosi, berreros, berrerosten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

berrerosi, berreros, berrerosten

berrerosle
iz. Gatibua edo kondenatua, ordain jakin baten truke, askatzen duen pertsona; bereziki, Jesu Kristo. Ik. erosle 2.

Aztergaia: berrerosle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

berrerospen
iz. erl. Jesu Kristok gizadia bere nekaldi eta heriotzaren bitartez askatzea. Jesu Kristoren baitan dugu berrerospena haren odolaren bidez.

Aztergaia: berrerospen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): berrerospen 18 ager.: Berria 17 (adib.: berrerospen plan bat jarri beharko du martxan Thomasek, eta, horretarako, zazpi pertsona lagunduko ditu”), Alberto Barandiaran (“Niretako, berrerospenaren inguruko filma da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: berrerospen 9: Herria 2005 (“Egiazki girixtinoa den herri batek ez du bere lana eginen, nun ez duen Kristoren ebanjelioa bere gain hartzen berrerospen baten eragin bezala, eta ez badu egiari eta ebanjelioari idekitzen Jainkozko lokarrien barnatasunarekin”), Iñaki Mendiguren 4 (“Errepublikar erregimenaren azken bi mendeetan, ustiapen, zergatarako nekazaritza eta lukurreriaz aberats eta ahaltsu bihurturiko klase baten berrerospen hau izan zen agian Augustoren sistema inperialaren garaipenik ohargarriena”, “historiaren berrerospen edo erredentzio hau hain da baliotsua gizakiarentzat, ezen, Mendebaldeko mundu moderno sekularizatuan, historiaren filosofia kripto-kristauari ustezko kristau ohi arrazionalistek eusten baitzioten”, “Baina britainiar administrazioaren berrerospen moralarekin batera, Indian bizi ziren ingelesen eta auzoko indiarren arteko harreman pertsonalak gutxitu egin ziren”, “Gizarte-gorputzaren egiturari aplikaturiko ingeniaritza politikorik trebeenak inoiz ez luke balioko arimen berrerospen espiritualaren ordezko gisa”), Imanol Unzurrunzaga (“horregatik, lurreko hirian erromesaldiaren bizitza gatibuak dirauen bitartean, berrerospenaren promesa eta beronen berme gisa dohain espirituala hartu duelarik, hiri lurtarrean bizitza hilkorraren euskarri diren legeak onartzeko zalantzarik ez dauka”), Markos Zapiain (“Zorra, berdintasuna, damua, bekatua, egia, errua, herria, kondena, duintasuna, berrerospena bezalako kontzeptuen bidez zabaltzen dute beren gorrotoa”), Koro Navarro (“Zure argiaren ahultzea, aukera librea, berrerospena, esplikazio baliagarria izan daitezke zuretzat, baina egun bateko lanaren ondoren Feitl urketariak atseden hartu behar du, ez bueltaka jardun lasto ustelduzko ohe batean”), Eliza arteko Biblia (“Nagusiak, bere asmoaren kontra, emaztetzat hartzen ez badu, atsegin ez duelako, ez du haren berrerospena galaraziko”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

ongi eratua eta erabilia.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tze/-keta.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "berrerospen misterioa ?? erospen misterioa?"

 - [E116]: "PX-ek [...] berrerospen misteriotzat dauka".

berresan, berresan, berresaten
du ad. Berriz esan. Ez dago euskaraz berresan beharrik erdaraz hobeto esan diren gauzak. Errekak ere ertzetako harriei berresaten dizkie haize ibiltariaren edesti zaharrak.

Aztergaia: berresan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berresan, berresaten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

berresan, berresan, berresaten

berreskurapen
iz. Berreskuratzea. Ondarearen Berreskurapenerako Elkarteko kidea.

Aztergaia: berreskurapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tze/-keta.

berreskuratu, berreskura, berreskuratzen
1 du ad. Galdu zena edo ahaztua edo baztertua zegoena berriz eskuratu. Aginpidea berreskuratu. Indarkeriaz galdu duten euskalduntasuna berreskuratzeko. Herri honi lapurtutako dirua berreskuratu nahi dut. Alferrik galdutako denbora berreskuratzeko. 2009ko urtarriletik 33.327 langilek lanpostua berreskuratu dute. Gero, indarrak berreskuratzeko, hamaiketakoa egin zuten. Egun horiek kobratuko dituzte, baina galdutako lanorduak berreskuratu beharko dituzte. 1934an berreskuratu zen dantza hori. Ideia hori berreskuratu dut. Ikusle batek The Wallflowers taldearen kantu hau berreskuratzeko eskatu digu, eta hemen duzue bideoklipa ikusteko aukera!
2 du ad. Erabiltzen ez den zerbait berriz erabiltzen hasi. Eraikina berreskuratu beharrean botatzea erabaki zuen udalak. Eskolan zeuden lau buruhandi berreskuratu eta konpondu dira.
3 du ad. Lehengoratu. Guk ekosistema hori berreskuratu nahi dugu; inguruak hobeto zaindu nahi ditugu.

Aztergaia: berreskuratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berreskuratu, berreskura, berreskuratzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

berreskuratu, berreskura, berreskuratzen

berreskuratzaile
iz./adj. Zerbait berreskuratzen duena. Euskal kulturaren berreskuratzaile eta bultzatzaile handiena hil da.

Aztergaia: berreskuratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

berreskuratze
iz. Galdu zena berriz eskuratzea. Euskararen berreskuratze kontuetan Unibertsitateak ezinbesteko zeregina du. Berreskuratze lan hori egin arte ez da bukatuko Francoren garaia.

Aztergaia: berreskuratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

berrespen
iz. Berrestea. Hauteskunde Legeak, presidentearen eta bi presidenteordeen berrespena behar du.

Aztergaia: berrespen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArauB
berretarazi, berretaraz, berretarazten
du ad. Berretzera behartu. Jainko guztiz boteretsuak bedeinka zaitzala eta berretaraz zaitzala, izan zaitezen jende askoren buru.

Aztergaia: berretarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berretarazi, berretaraz, berretarazten. du ad.

berretsi, berrets, berresten
du ad. Aurretik esan edo erabaki denaren balioa baieztatu. Arautegia onartua eta berretsia izan ondoan. Pasaiako kanpo portuaren alde dagoela berretsi du Jaurlaritzak. Bere erabakia berretsi du epaileak. Zin eginez berretsi zuen bere hitza. Susmo bat banuen, nobela berrirakurtzeak berretsi zidana.

Aztergaia: berretsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berretsi, berrets, berresten. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Euskara batuaren "bidesariak" agintzen du

ber-/bir- aurrizkiaren banaketa erregularra hobetsiz

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

berretsi, berrets, berresten

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

ber-/bir-

berretu, berret, berretzen
1 da/du ad. zah. Emendatu, gehitu, handitu. Deus berretu edo gutxitu gabe. Lana berretu zien. Harrezkero nahasi eta berretu dira hizkuntzak. Berret iezaguzu sinestea. Nola sua egurren berretzeaz berretzen eta handitzen baita. Geroztik etorri direnek ez dute Azkueren hiztegia garaitu eta menderatu, berretu, gehitu eta osatu baizik.
2 du ad. mat. Berreketa egin, zenbaki bati (berrekizunari) zenbaki arrunt batek (berretzaileak) agindu bezainbat aldiz bere balioa biderkatu.

Aztergaia: berretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

berretu, berretzaile batera jaso; n berretzaileaz berretu, n berretzailera jaso

Euskaltzaindiaren Arauak

berretu, berret(u), berretzen. du ad. 1 Zah. 'emendatu, gehitu'. 2 Mat.: 'zenbaki bat (berrekizuna) beste zenbaki batek (berretzaileak) adierazten duen adina aldiz bere buruarekin biderkatu'.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aski da, hemen, berretu

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

berretu, berret(u), berretzen

Informazio lexikografikoa
Erabileremuen araberako adierak

1 (zah.) 'emendatu, gehitu'; 2 (ber.) 'zenbaki bat (...) beste zenbaki batek (...) adierazten duen adina aldiz bere buruarekin biderkatu'

berretura
1 iz. mat. Berreketaren emaitza. Berretura bat egiteko, aski da biderketa bat egitea.
2 iz. zah. Emendioa, emendatzea. Oinazeen berretura.

Aztergaia: berretura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Zah. 'emendioa'. 2 Mat.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "berredura [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "[eta berretarazi, berretzaile] Behar ditugu hauek hiztegi honetan?".

 - [E116]: "PX-ek [..] galdera bat egiten du berretura sarrerari buruz. Ez dakit azken hitz hau sail honetakoa den, baina, nolanahi ere, lehenbiziko itzulian onartu zenez, utz dezagun bakean orain eztabaida ordenatu bat nahi badugu".

berretzaile
1 iz. mat. Zenbaki bat bere buruaz zenbat aldiz biderkatu behar den adierazten duen zenbakia. Berretzailea 0 denean, berreketaren emaitza 1 da, berrekizun guztietarako.
2 iz./adj. zah. Berretzen duena. Andredena Maria, merezien berretzailea.

Aztergaia: berretzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Zah. 'berretzen duena'. 2 Mat.

berreuskaldundu, berreuskaldun, berreuskalduntzen
da/du ad. Berriz euskaldundu. Euskal Herria berreuskalduntzeko aukera dugu.

Aztergaia: berreuskaldundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

berreuskaldun, berreuskalduntzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Tafalla berreuskaldundu.

berreuskalduntze
iz. Berriz euskalduntzea. Berreuskalduntze prozesuan egin behar diren urratsak adostu zituzten.

Aztergaia: berreuskalduntze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

berrezarkuntza
1 iz. Berrezartzea, berriz ezartzea. Honela itxi zen foruen berrezarkuntzaren bidea Nafarroan, eta foruen hobekuntzarena ireki.
2 iz. Berrezartzea, erregimen politiko bat edo dinastia bat berriz ezartzea. Napoleonen porrotaren ondoren berrezarkuntza iritsi zen, Europan Antzinako Erregimena berrezarri zuten. Monarkikoak nekazaritza indartsua zen tokietan gailendu ziren; hau da, berrezarkuntza garaitik "jauntxokeria" indarrean zegoen tokietan.

Aztergaia: berrezarkuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh122 2022-06-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 118 (UEU 102); ETC: 520 (Asko eta asko Wikipedian: “Borboien berrezarkuntza”; “monarkiaren berrezarkuntza” bezalakoak).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: berrezarkuntza iz. restablecimiento, reposición, restauración monarkiaren berrezarkuntza: restauración de la monarquía; Adorez: berrezarkuntza: iz. 1 restauración. 2 restablecimiento, reposición; Labayru: berrezarkuntza restablecimiento, reposición, restauración; NolaErran: 0.

Bestelakoak

berrezarle iz. Zerbait berrezartzen duen pertsona, bereziki sistema politiko bat edo erakunde bat berrezartzen duena. Badator John Alexander Dowie, Siongo Elizaren berrezarlea. berrezarpen iz. Zerbait berriz ezartzea. Ik. errestaurazio 2. Data horrek Markinaren historiako egintza garrantzitsuenetakoa ekarriko digu gogora: karmeldarren bizitzaren berrezarpena Euskal Herrian eta Espainian. berrezarri du ad. Berriz ezarri. Foruak berrezartzeko. Antzinako ohiturak berrezarri nahiz. berrezartze iz. Berriz ezartzea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

berrezarle
iz. Zerbait berrezartzen duen pertsona, bereziki sistema politiko bat edo erakunde bat berrezartzen duena. Badator John Alexander Dowie, Siongo Elizaren berrezarlea.

Aztergaia: berrezarle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EArau186 2018-05-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: berrezarle "Restaurador" BeraLzM

berrezarle 2: Deia (“Isiltasunak segundo bakarra gozatu du eta txaloaldi berrezarle bezain indargarria oparitu digute, anonimotasunetik, gurekin batera hegaldi-lagun etorri direnek”), Berria (“Alfontso Borrokalaria 1134an hiltzean, Erriberri eta Errizar, biak elkarrekin, Aragoitik bereizi ziren, errizartar eta erriberritar aitorensemeek Tuterako jauna, Gartzia Berrezarlea, hautatu zutelako errege”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

berrezarle 1, Berria (“1974an, Koronelen diktatura amaitu zelarik, demokraziaren berrezarlea izan zen Constantin Karamanlisen iloba izaitetik datorkio ezizen hori”).

Bestelakoak

186. araua: Frantzisko I.a edo Letren Aita eta Berrezarlea edo Errege Zalduna / Joan IV.a edo Joan Berrezarlea / Kasimiro I.a edo Kasimiro Berrezarlea

berrezarri, berrezar, berrezartzen du ad. Berriz ezarri. Foruak berrezartzeko. Antzinako ohiturak berrezarri nahiz.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta sartzekoa.

berrezarpen
iz. Zerbait berriz ezartzea. Ik. errestaurazio 2. Data horrek Markinaren historiako egintza garrantzitsuenetakoa ekarriko digu gogora: karmeldarren bizitzaren berrezarpena Euskal Herrian eta Espainian.

Aztergaia: berrezarpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh77 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

berrezartze iz. Berriz ezartzea.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

berrezarpen "Restablecimiento, restauración" BeraLzM. Matxinadakoak, Napoleonenekoak, Berrezarpenekoak eta Orleansdarren bakalsendiarenekoak idazleari idazkera ta mintzoera eman bear izan diote. Zink Crit 71

berrezarpen 77: Argia 3, Berria 11, Deustuko Unibertsitatea 22, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 3, Consumer 3, Espainiako Gobernua 22, Jakin, Karmel 4, Laneki, Nafarroako Gobernua, UEU 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

berrezarpen 6: Berria 2, Iñigo Aranbarri, Iban Zaldua, Txillardegi, Iñaki Iñurrieta.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasotzekoa.

berrezarri, berrezar, berrezartzen
du ad. Berriz ezarri. Foruak berrezartzeko. Antzinako ohiturak berrezarri nahiz.

Aztergaia: berrezarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berrezarri, berrezar, berrezartzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

berrezarri, berrezar, berrezartzen

berrezartze
1 iz. Berriz ezartzea. Inon ez da gertatu hizkuntza baten isiltze borondatezkorik; era berean, nekez gertatuko da berrezartze borondatezkorik.
2 iz. Beste batek ordezkatu zuen erregimen politiko bat edo dinastia bat berriz ezartzea. Estuardotarren berrezartzea.

Aztergaia: berrezartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

berrezi, berrez, berrezten
du ad. Berriz hezi. Bestela pentsatzen dutenei aurka egoteko eskubidea onartu beharrean, haiek berrezi nahi izaten dituzte, mendeko leialak izan daitezen.

Aztergaia: berrezi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh40 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 40 (Argia 3, Berria 4, Deustuko Unibertsitatea 3, EiTB 8, Elkar 7, Consumer 2, Laneki 8, UEU 5); ETC 4

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: berrezi du ad. reeducar, volver a educar / Adorez: berrezi du ad. reeducar / Labayru: berrezi 1 ad. dau reeducar / NolaErran: 0 // Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da eta hiztegi orokorretan ere jasoa dago. Sartu.

berri
1 adj. Duela gutxi sortua, azaldua, ezagutua edo gertatua; lehengoaren ordezkoa. Bertso berriak. Urte berria. Hitz berriak sortzen. Erori den etxea berria zen. Bide berri bila abiatu. Liburu berri bat argitaratu du. Dirua ateratzeko modu berriren bat sortu. Lege zahar eta berriko kondaira. Matematika berria. Belaunaldi berrietakoak. Soineko bat berri-berria. Zor berria dugu euskaldunok, lehengo askoren gain, Orixerekin. Aita santu berria hautatu dute.
2 adj. Zahartu edo higatu gabea; freskoa. Oinetako horiek berriak dituzu oraindik. Berri dirauteno, guztiak eder. Gazta berria.
3 (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean, honi duela oso gutxi esanahia gehitzen diola). Ik. berrian; berritan 3; jan-berri. Ezkondu berria. Belar ebaki berria. Ogi erre berriak. Oraindik jaio berria delarik. Irakurri berria dudan lan batean. Afrika-Asietako herri askatu berri edo askatasun bidean direnen marmar hotsa.
4 iz. Duela gutxiko gertaera baten adierazpena. Eguneko berriak. Montevideoko berriak. Anaiaren ezkontzaren berria. Berri bat zabaldu, barreiatu. Zerbaiten berri ekarri. Gure berriak entzunik, bidera ilki zitzaizkigun. Lehen eskuko berria. Berri onak, txarrak, negargarriak. Han zer berri da? "Jaunak, hara zer dioen nagusiak", esan zuen berri-ekarleak.
[Oharra: gol berri bat sartu du eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak beste gol bat sartu du eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

Esaera zaharrak

Berri ertuna, lehenengo entzuna. Errege berri, lege berri. Ezkontza zaharraz eztei berri egitea. Gabi arotz berriak galbaheaz ura. Idi zaharrari, arran berri. Okin berriak, bahea zuri. Urte gaiztoa, berri hutsa.

Aztergaia: berri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

informazio, berriak

Euskaltzaindiaren Arauak

1 izond.: dirua ateratzeko modu berriren bat sortu; handik etorri berri zela. 2 iz.: gure berriak entzunik bidera ilki zitzaizkigun. / AS: berri eman: atzoko istripuen berri eman du egunkariak, berri jakin, Berri On: Jesukristoren Berri Ona S. Joanen arabera.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: berri agertu, berri entzun, berri izan, berri jaso, berriren berri .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

berri eman ("atzoko istripuen berri eman du egunkariak"); berri jakin; Berri On ("Jesukristoren Berri Ona S. Joanen arabera"); berri-paper

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 izond. ("dirua ateratzeko modu berriren bat sortu"; "handik etorri berri zela"); 2 iz. ("gure berriak entzunik bidera ilki zitzaizkigun")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Iz. /Izond." (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: azpi-sailkapen horretan "etorri berri" edo aipa. AI: "berri | EArau: 1 izond.: dirua ateratzeko modu berriren bat sortu; handik etorri berri zela. 2 iz.: gure berriak entzunik bidera ilki zitzaizkigun. AS: berri eman: atzoko istripuen berri eman du egunkariak, berri jakin, Berri On: Jesukristoren Berri Ona S. Joanen arabera. AS gisa gehituz: berri agertu: ez da inor zigortua izan bere gogoaren berri agertu duelako, berri entzun, berri izan: euskarazko liburu bakar baten berri izan dut, berri jaso, berriren berri Bizk. 'berriz'. Berri-berritik 'hasiera-hasieratik': berri berritik egin zuten etxea. Oso zabaldua. Berritik 'hasieratik'. Oso zabaldua".

 - [E116]: "konforme nago. OEHk ere biltzen du informazio hori".

 - Erabakia: EArau (1996-02-23): onartu egin da.Erabakia (2005-03-18): "OK baina muga jarri, (Naf bakarrik)".

berri agentzia, berri-agentzia
iz. Informazio agentzia, hedabideak albistez eta berriz hornitzen dituena. Ik. albiste agentzia. Efe berri-agentziak zabaldu zuen albistea. Berri agentziek arratsaldean baieztatu zuten atxiloketa.

Aztergaia: berri-agentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:EHL 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): berri agentzia : Berria 364 (adib.: “Berri agentzien arabera, biak ‘aske’ gelditu ziren miaketak amaitu bezain pronto”, “Iturri polizialak aipatuz, berri agentziek adierazi zuten, Guibert Azpeitiko talasoterapia batean atxilotu zutela”), EiTB 2 (adib.: “Efe berri agentziak egindako elkarrizketa batean”), Argia 4 (adib.: “berri agentziak eta komunikazio kabiniteak”); berri-agentzia : EiTB 8 (adib.: “Atzo arratsaldean berri-agentzia batek jakinarazi zuen otsailaren 10ean jarriko zituztela salgai sarrerak baina data hori okerra da”), Argia (“Irudi horiek munduko berri-agentzia guztiek zabaldu dituzte”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: berri agentzia 215: Berria 214, Aingeru Epaltza; berri-agentzia Lutxo Egia, Patxi Iturritegi, Edorta Jimenez.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: AFP. France-Press berri agentzia.; Efe. Espainiako berri agentzia.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

lantaldeak osaera librekotzat jo zituen albiste-agentzia eta berri-agentzia 2013-09-10ean.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

albiste(-)agentzia aztertzean proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa ematea nahikoa da berri sarreraren barruan.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

berri-agentzia.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa berri eta agentzia sarreretan.

berri agertu
du ad.-lok. Berri eman. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Ez da inor zigortua izan bere gogoaren berri agertu duelako.

Aztergaia: berri agertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berri sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ez da inor zigortua izan bere gogoaren berri agertu duelako.

berri eman
ad.-lok. Zerbaiti buruzko informazioa eman. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Atzoko istripuen berri eman du egunkariak. Gertatutakoaren berri eman zion. Nafarroako berri eman dizuegu. || Etxepareren bizitzaren berri urri bezain zehatzak eman dizkigute.

Aztergaia: berri eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: berri eman: atzoko istripuen berri eman du egunkariak.

berri entzun
du ad.-lok. Berri jakin. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Erregina, Salomonen berri entzun zuenean, oso urrundik etorri zen hura ikustera.

Aztergaia: berri entzun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. berri jaso.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berri sarrerari dagokion azpisarrera.

berri ikasi
du ad.-lok. Zerbaitez jabetu; zerbaiten ezagutza izan. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkiak hartzen ditu). Ik. berri jakin. Eta nondik ikasi zuen gure herriaren berri? Gehiago baziren beste munduko berri ikasi nahian.

Aztergaia: berri ikasi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERRI IKASI. (Tras gen.). Enterarse de; conocer, adquirir conocimiento de. Arrotz eta eusko-erdeldunek gure berri ikasi dezaten. Ldi IL 65. Yauregi barruan egindako danaren berri ikasi. Zait Sof 14. Nondik ikasi zun gure erri kaxkarraren berri? Or QA 42. Pekonortasun horiek, araugaindiko ezagumenaz, hil den baten berri ikas dezakete. Mde Pr 345. Noizik eta bein etxekoren batek igo bear izaten zun Kaillatietako lepora abereen berri ikastera. Etxde JJ 232. Biok bertsotan ari giñala / alkarren berri ikasi. Uzt Sas 147. Gure mortero katxarroaren berri ederki ikasi genduan alajañetan. Alkain 58. Belar onen berri ikasi ondoren. Ostolaiz 155. Egilearen bizitzaren berri ere ikas dezagun. MEIG III 133. (Tras -ko). Bearragoa dala askoz ere, nork bere aziendaren mugak, nondik nora dauzkan [...], Londres eta beste Erriburu askotako karrika zirkillurik txikarrenetako barri ikastea baino. Izt C 39. Ari gatzaizu, bai enetxoa, munduko berri ikasten. Ldi IL 102. Nolabait ere ikasi naia / gendukan Parisko berri. Uzt Sas 174. Geiago baziran beste munduko berri ikasi naian. BBarand 165. v. tbn. Insausti 120. (En oraciones negativas, con el suf. -rik). Iduritzen zaie jakintsunak direla, ordea egundaino eskoletako berririk ikhasi gabe. ES 170. Etzuten aurraren berririk ikasi ahal izan. Etxde JJ 251. (-(r)en berria ikasi). Mundu guzia[k] ikasi du Juanes gure berria. LasBer 574.

(en) berri ikasi 5: Berria 2 (“Historia ikasi nuenean, hango kolonizazio eta deskolonizazio prozesuen berri ikasi nuen”), Euskaltzaindia (“Ereduen formulazioaren berri ikasteko, ikus (kontsulta, 2013ko abenduan)"), Argia (“Landareen berri ikasi!”), Laneki (“turismo zientifikoak, berriz, ingurunea babesteaz gain, hango berri ikastea du xede”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

(en) berri ikasi 15: Herria 3 (“Halere hautu bat utziz, edo erlisionearen ikastea edo erlisioneen berri ikastearen artean”), Berria (“Idazleek pentsamendu islamikoaren berri ikastearekin konformatu behar zuten»”), Josu Zabaleta (“Testamentu Berriko gauza batzuen berri ikas nezan”), Joxerra Garzia 2 (“haren martxaren berri ikaste aldera”), Iñaki Segurola (“Hori ez zegoen ulertzerik, ez zegoen jaterik inolako moduz, beren kongregazioko idiolektoaren berri ikasi gabeko batentzat bederen”), Jon Alonso (“Edonola delarik ere, langileen fitxategira joan eta zuzentzaile baten helbidea ikasteko ideia eduki duenak aprobetxa zezakeen aukera egoera zibilaren berri ikasteko, informazio antzinakoa izanik ere”), Xabier Montoia (“Jarraika hasi eta haren eguneroko ibilbide eta ohituren berri ikasi ondoren, asmatzen hasi gintuan nola egin eta non gorde”), Pablo Sastre (“Pasatu ziren urte batzuk, Ndanik txurien berri ikasi zuen, elizara joaten hasi zen: txurien toki hori, barruan beren jainkoa bizi dutena...”), Koldo Biguri (“Baina 1929an, Mariolino, Ciro zaharraren lehen iloba, ohartu zen bi urterekin gizonak munduz mundu ibiltzeko behar morala duela biziaren berri ikasteko, eta bideari ekin zion balantzaka”), Elizen arteko Biblia (“Jonasek Jaunaren errukiaren berri ikasi”), Xabier Mendiguren Elizegi 2 (“Nik, ordea, horixe nahi nuen jakin, emakume hori ezagutu, bere saminaren berri ikasi, gerrak haren bihotzean utzitako zauria zein zen atzeman”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ikasi sarreran.

berri izan
du ad.-lok. Berri jakin. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Euskarazko liburu bakar baten berri izan dut. Bazuen Mogelek frantses literaturaren berri. Denbora asko da beren berririk ez dudala. Antxonen berririk ba al duzue? Ez genuen hango berri.

Aztergaia: berri izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:07 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

barri izan B 1 (A. Urrutia); berri izan G 15 (M.M. Apalategi, A.M. Labayen 2, Or 3, Gure mixioak, I. Baztarrika, B. Iraola 2, J. Gaztañaga, S. Onaindia, K. Zubizarreta, M.M. Zubiaga, El Día 1931); EB 34 (Y. Iguaran, P. Xarriton, J. Arrizabalaga, J.M. Olanga, Saioka-8, T. Alvarez, Jesusen jarraitzaile eta herri ibiltari, S. Garmendia, Elhuyar, Or ap. J. Azurmendi, UEU, M.A. Elkoroberezibar, G. Muro, J. Arriola, A. Valdes 2, Ipuinak, J.M. Irigoien, R. Egiguren, LEF Batzordea, Euskal Gramatika, A. Albisu, J.M. Arzalluz, A. Letamendia, Egin 1979, F. Larrea 2, BEO 1990, J. Agirre, E. Agirrezabalaga, ZArg 1974, Argia 1989, Habe 1990, Hemen 1988). Ik. ondoan testuinguruak.

Hiztegietako informazioa

Ez dugu aurkitu ohiko iturriotan: DFrec, AB38, AB50, HiztEn-LurE, Euskalterm. Ezta hiztegiotan ere: EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA // PMuj DVC: (adb.: "'ren berri izan").

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berri iz.ari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

euskarazko liburu bakar baten berri izan dut.

berri jakin
du ad.-lok. Zerbaitez jabetu, zerbaiti buruzko informazioa izan. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Badaki gertatu denaren berri. On da atzerriko zenbait gauzaren berri jakitea. Berak ezagutu zuenaren berri jakiteko. Munduko berri badakitenak. Horrek ez daki hemengo berri. Inork ez daki egun haren berririk. Ez daki otordu on baten berririk. Elkarren berri jakin gabe. Lanbidearen berri ongi ez dakien langilearen ohiturarik eza.

Aztergaia: berri jakin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

jakin sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berri sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Europarren berri jakin dezakegu.

berri jaso
ad.-lok. Berri jakin. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Gertatutakoaren berri jaso bezain laster, herritar ugari bildu zen inguruan.

Aztergaia: berri jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:026 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Bilaketa-saio batean jasoak dira berri (eta barri) + entzun segidako 11: Laph 3 ("Entzunik espantutan Pariseko eskolen berri, Pariserat ethorriak ziren jakitatearen bilha", "Haren berri entzunik, ikhusterat juan zitzaion Iñazio", "Portugaleko erregeak, Juanes hirurgarrenak, entzunik espantutan Iñazioren eta haren lagunen berri, Iñaziori bere lagunetarik sei galdatu ziotzan, Ebanjelioaren argia Indietarat ekhartzeko"), Otx 3 ("egun atan jauregijan jazo zan iskanbillearen barri entzun ebanian", "entzun, jauna, onen menduben barri!", "Etorri zan bakalduna, ta Bertoldinegaz erabillen autuben barri entzunda, ekin eutsan ak be barriari"), Ir YKBiz 2 ("Egoaldeko erregiñak, Salomonen berri entzun zuenean, oso urrundik etorri zan ura ikustera", "Andre batek, bere alaba ats loiak [deabruak] arturik zeukan andre kananear batek aren berri entzun zuen bezain laster, alde aietatik atera ta oiuz esan zion..."), Zait ("Oi baino goizago bildu ginan goiz batean, Delo'tik itxasontzia itzulia zanaren berri entzun baikenuen aurreguneko arratsaldez"), Mde Pr ("Entzun zuela honek O Riain Anaiak egin zigun hizketaren berri, izugarritan samurtu zela eta eragotzi ziola mota hortako irudirik eskolarat ekartzea"), Etxba Ibilt ("Andraume zintzuak, erremedixo miragarri orren barri entzunaz, jakiñ gura izan eban, bere senarra osatzeko beste lortu algo ete eban"); berri + jaso (eta y-) segidako 2: Zait Sof ("Atsekabez yaso zuten irain ori egotzi zidanaren berri"), NEtx Antz ("Arraiotzko berri an-emendik jaso oi-zuan") // Badira egitura askeak diruditen beste batzuk ere, adib.: Tt Onsa ("erregek enzunik haren hilziaren berri tristia"), Mde Pr ("Agian, Roberten berri onak jasotzen ditutzue?"), MEIG ("gure gauzei buruzko zenbait berri atzerrian jaso ondoren", "Ez zuen, bestela esan, XVII. mendeko iraultzaren berri gehiegirik jaso").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

berri entzun 6: J. Forcada ("Zenbaitek entzuna zuen haurren berri, baina ez zuten sinesten inon egon zitezkenik"), A. Valdes ("Ez al duk sekula Mandamentuen berri entzun?"), Txiliku ("Agian entzungo zenuen Kidd kapitainaren berririk"), P. Zabaleta 2 (adib., "Entzun al duzue mediku mirarigileren baten berri?"), Vill ("Honek, bada, Jesusen berri entzutean, jende talde ostean etorri, eta Haren soinekoa ukitu zituen" #mdash# sic); berri jaso 26: J. Oregi ("Zalbide, bibliografian dionez, Yves Chelet-en [...] liburuaz baliatu da bere lana osatzeko; hortik jaso ote du 0ºK-en inguruan bere ustez gertatzen denaren berri?"), HistGizarte/II ("administralgoak erabakitakoaren ororen berri jasotzen zuen boletin ofizial baten publikapena"), P. Esnal ("Baliagarritzat banuen itzulpena zenbait hitz eta esaldiren berri jasotzeko orduan, baliagarritzat nituen arauak eta eskemak ere, hizkuntzaren hainbat alderdi ikasterakoan eta hainbat edukiz jabetzerakoan"), Deia 1987 ("Durangaldeko zenbait ikastola eta ikastetxetako ikasle eta irakasleak hurbiltzen ari dira egunotan, bestalde, erakusketaren berri jaso eta haren helburuak zertan datzaten eskuratu asmoz"), I. Tapia ("Jenerala #mdash#esan zion Rossi profesoreak, hitzak handikiro birmarkatuz#mdash#, idatziz jaso ezazu une honetatik aurrera gertatzen denaren berri"), I. Elias 3 ("Lehenik, beraren aurrez herriko erretorea izan zen Joakin Basozabalek 1.793an izan zituen istiluen berri jasotzen zutenak, herriko agintariek erretore-ordezkaritzako bi apaiz izendatzeko agindu ziotenean. Ondoren, On Inazio berak izandako eztabaiden berri jasotzen zuten agiriak... Batez ere 1.805.eko berri jasotzen zutenak"), EHAA 1989 eta 1992 5 (adib., "akordio honen berri jaso dadin egunetik hasita kontatuko den hamabost eguneko epearen barruan", "Burutzeko epea: Esleipenaren berri jaso dadin egunetik hasi eta 1989.eko abenduaren 15a izango da azken eguna"), OinLegBizk 1990 ("Antolamendu erabaki konkretuan subjektu pasibo gisa agertu eta horren berri jaso izan duen pertsonak"), M. Lopez ("Lapurtua da! #mdash#oihu egin zuen Erregeak, epaimahairantz jiratuz, berehalaxe gertatuaren berri jaso zuelarik"), EKB ("Hizkuntza Gutxituen Aldeko Bulego Europarrak Dublinen izandako bileran, biztanlego euskalduna duten Euskal Herriko 27 udalek, Administrazio Publikoan euskara hizkuntz bakartzat jotzeko hartu duten erabakiaren berri jaso du"), M. Lopez ("Itzulpenerako erabili dudan edizioan ez da zati hau agertzen, eta zatia zein aurkikuntzaren berri Luis Maristanyen ediziotik jaso eta gaztelaniatik itzuli dut"), Amoroto ("ez da inon jasoten herritik alde egiten dabenen barri"), KirolEntrenamendua ("nekearen kontrako erresistentzia orokorraren berri jasotzeko erabili ditzakegun bi test agertuko dizkizuegu"), NekHizt ("Gaur egungo ahozko altxorraren berri jasotzea eta horren lekukotasuna hiztegian agertzea"), Esaizu/2 ("Abenturazaleek jasotzen al dute bisitatzen dituzten herrietako kulturen berri?"), L. Oihartzabal ("Hala eta guztiz ere, era guztietako gertakarien berri jasotzen da analisia bideratzerakoan"), A. Sokarros ("Islamista integrista horien atxiloketaren berri jaso zen unean bertan jakin zen Frantziako Senatuak lege zuzenketa bat ontzat hartu zuela borroka armatuari aurre egiteko baliabideak areagotzeko"), GAO 1997 ("egitatearen berri jaso eta sei hilabetera agortuko da ahalmen hau"), L. Baraiazarra ("Beste herri batzuetan ere egingo zituen, beharbada, baina Frantzisko Ondarrak eskuratu dituen paperetatik ez da gainerakoen berririk jaso"), I. Irazabalbeitia ("Hala ere, Izar Beltzako gozotasunean murgildurik, atea zabaltzen zenean bakarrik jasotzen genuen kalean jotzen ari zen ekaitzaren berri") // Cf. berria(k) jaso egitura librekoak: NEtx LBB ("Egiguren'go Martin, Juana'ren legezko gizona, gaixorik ote-zaneko berria jaso zuten Bergara'ko perietan"), J.M. Apalategi ("Lehenik beren berriak jasotzeko eskatuz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berri sarrerari dagokion azpisarrera.

Berri On
iz. Ebanjelioa. Jesu Kristoren Berri Ona San Joanen arabera.
berri-berritan
1 adb. Berriro.
2 adb. Duela denbora gutxi, berriki.

Aztergaia: berri-berritan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS: berri berritan / ElhHizt: AS: berri berritan / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

berritan sarrerari dagokion azpisarrera.

berri-berritik
adb. naf. Hasiera-hasieratik. Mundua berri-berritik eraikitzeko.
Loturak
berri-jario
adj. naf. Berriak, egiazkoak nahiz gezurrezkoak, entzuten eta esaten zalea dena. Ik. autubatzaile; berritsu1; hitzontzi; hitz-jario. Berri-jarioek zioten (...). Ardoak mihia askaturik, hitzontzi jartzen zen, berri-jario.
berrian
postpos. Aipatzen dena gertatu eta berehala. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Sendatu berrian gertatu zitzaiona. Ez da euskara batua, hasi berrian behintzat, inoren "amaren hizkuntza" izango. Etorri berrian pixka batean etzanda egon nintzen.
Loturak

Aztergaia: berrian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERRIAN (H s.v. berritan). a) Siendo nuevo. v. berritan (2). Eltzeak luzaro edukitzen du, berrian hartzen duen usaiña eta kutsua. Ax 87 (V 59). Artharekin daukagu plaza bat herrian, / Orai hala baitago nola zen berrian! Ox 158. b) (S; Lar, Dv). (Tras part.). "Fragante, actual, reciente, egiñondoan, egin berrian" Lar. "Ethorri-berrian, goan-berrian ne peuvent se rendre que par cette circonlocution: dans le temps où il était nouvellement venu, nouvellement parti" Dv. "Ezkuntü berrian (S)" Gte Erd 144. v. berritan (4). Ardia errebelatu berrian da erraxenik edireiteko eta inkontratzeko, eta bai kandela ere, iraungi berrian [...], berriz lotzeko eta iratxekitzeko. Ax 78 (V 52). Zapatak iauntzi berrian hersten du. Ib. 490 (V 317). Hura ezkondu berrian ezagutu zuten hiriko Andreak hasi ziren erraiten, ez othe da hori Noemi? SP Phil 417. Zuhaitz landareak landatu berrian urtztatzen edo urez freskatzen eta hezatzen tugu. ES 396. Aitzitik frogatzen dugu maiz konbertitu berrian berthute gehiago ginduela, handik hañitz urtheren buruan baiño. Ch I 11, 5. Ala derizte argizazki meetxo biribil batzuez eginikako bildotxai, aita Santuek bere egin berrian bedeikatuak. Lar s.v. agnus. Ill berrian bizia dirudi gorputz illak. Mb IArg I 171. Egin berrian olio hau da hobena. Ip Dial 104 (It berritan, Ur barritan, Dv berri berrian). Onela bada gure santuaren jaio berrian iru Aingeru ikusi ziran. Bv AsL 24. Edozein albistak, entzun-barrian, arritu ta konkortuten eban Txanton. A BeinB 54. Albistea artu barrian enparantzara urteteko asmoa eukan. Ag AL 85. Illargiya're jaio berriyan / txikiya zaigu agertzen. Yanzi 57. Beste askoek erosten dute, yaio-berritan ikusmiñez, gero aren erreztasun-atsegiñek gogoa irabazita. Ldi IL 71. Iainkoaz oroitze maite ortan, asi-berrian, kristau zintzo askok ez dute arkitzen lengo guritasunik. Or QA 142. Meza asi berrian artzai bat eldu zaio Mañañari auntz eder bat erakarki. Etxde JJ 20. Eliz-kantak neri eragin malkoetaz oroitzean, bai fedea arkitu berrian, bai orain ere. Or Aitork 285. Eskeintzea entzun ebanean edo entzun barrian, alako larritasuntxua susmau eban barruan. Erkiag Arran 125. Meza eman-berrian, nagusiek izan zuten gure olerkaria Napolesera bialtzeko asmoa. Vill in Gand Elorri 18. Kantinatik apaldu-berrian zetozela-edo. Anab Aprika 69. Galizia eta Leon aietan barrena, eguna asi berrian Palentziara. AZink 108. Franco il barrian. Gerrika 259. Ez da [euskara batua], hasi berrian behintzat, inoren "amaren hizkuntza" izango. MIH 223. (Tras rad. vbal.). Milagrozko hitzket oriek bear ziran Jesusen lege berria ager berrian. Mb IArg I 365.

def: berritan 3 adb. Berria denean, egin berrian. Berritan olio hau da hoberena, nahiz gordinik nahiz eltzerako. Oihala berritan zail, higatzean urrakor. Berritan jan beharrekoa. // adib: berri 3 (Aditzaren era burutuaren ondoren, honi duela oso gutxi esanahia gehitzen diola). Ezkondu berria. Belar ebaki berria. Ogi erre berriak. Oraindik jaio berria delarik. Irakurri berria dudan lan batean. Handik etorri berri zela. Afrika-Asietako herri askatu berri edo askatasun bidean direnen marmar hotsa. Sendatu berrian gertatu zitzaiona. // esperanto iz. Zamenhof-ek 1887 inguruan asmatu zuen nazioarteko hizkuntza. Hizkuntza batuari, hasi berrian behintzat, esperanto usaina itsatsiko zaio noraezean. // etorri berri 1 adj. Berriki etorria. Gotzain etorri berriak eta lehenagoko irakasleak elkar hartuta. Bertan zeudenak eta etorri berriak agurtuz. Herrira etorri berrien artean. Baserritik etorri berria zela. || Etorri berrian pixka batean etzanda egon nintzen. Baionara joateko proposamena ere egin zidan etorri berritan. [s.u. etorri].

berrian : Aizu (“tresna sortu berrian”), Elhuyar (“egur erre berrian”), Consumer (“txokolate egin berrian”), Berria (“liburu kaleratu berrian”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

berrian Berria (“Esparru politikoari buruzko hitzarmen berri bat behar dela argudiatu du liburu argitaratu berrian”), Iñaki Mendiguren (“Mendebaldeko Kristandade jaio berrian”), Edorta Jimenez (“gerra etorri berrian zer egin ahal izango duten eta horixe egiteko prest izango dira”), Elizen arteko Biblia (“Badakizue gainera zuek, filipoarrok, berriona zabaltzen hasi berrian Mazedoniatik atera nintzenean, eliz elkarte bat ere ez zela nire gastuen kargu egin, zuek izan ezik”), Joan Mari Irigoien (“udazken hasi berrian”), Lourdes Oñederra (“goiz urratu berrian”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da. Halaber, lehendik araututako berritan sarrerako 3. adieran ere “aditzaren era burutuaren ondoren, honi duela oso gutxi esanahia gehitzen diola” oharra eranstekoa da. Horrez gain, etorri berri azpisarrera berraztertzeko eskatuko zaio erredakzio-taldeari berri hori hainbat aditzekin ager baitaiteke ez soilik jasotako etorrirekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa berri sarreran.

berriarazi, berriaraz, berriarazten
du ad. Berritzera behartu. Tradizioa, berriaraziz baita biziarazten.

Aztergaia: berriarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berriarazi, berriaraz, berriarazten. du ad.

berriatuar
1 adj. Berriatukoa, Berriatuari dagokiona.
2 iz. Berriatuko herritarra.

Aztergaia: berriatuar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-04-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: 'berriatuar | H: Onomastika batzordeak argitzekoa'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'onomastika'.

berridatzi, berridatz, berridazten
1 du ad. Berriz idatzi. Zure oharrak kontuan hartuz, liburua berridatziko dut.
2 du ad. Kopia egin. Berridatzi zuenak egindako hutsa zela.

Aztergaia: berridatzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

berridatzi, berridatz, berridazten. du ad.

berridazketa
iz. Berridaztea. Zuzenketa eta berridazketa garaian izaten da egilearen eta argitaratzailearen arteko harreman estuena.

Aztergaia: berridazketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

berriemaile
1 iz./adj. Zerbaiten berri ematen duena. Mesiasen berriemaile Joan Bataiatzaileak. Berriemaile bat joan zitzaien. Bere berriemaileek adierazi ziotenez.
2 iz. Hedabideetan albisteak jasotzen eta ematen dituen pertsona. Ik. albistari; kazetari. Kazetari eta berriemaileak. Kirol-berriemailea. Parisko berriemailea.

Aztergaia: berriemaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
berriemaile berezi
iz. Gertakari jakin baten inguruko albisteak jasotzera norabait bereziki bidali den kazetaria. Nazioarteko politikan aditua da Kristina eta berriemaile berezi gisa aritu izan da Kosovon, Montenegron, Gibraltarren eta Bosnian.

Aztergaia: berriemaile berezi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:EHL 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lehendik arautua dagoen berriemaile sarreraren bigarren adiera moldatzekoa da, berriemaile eta korrespontsal zein bere aldetik emateko. Hau da, berriemaile kazetari arrunta izango da eta berriemaile berezi kanpora berri jakin baten inguruko albisteak ematera doana izango da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa berriemaile eta berezi sarreretan.

berriemate
iz. Zerbaiten berri ematea. 2008ko berriemate ofizialak zioenez, 18.815 ziren mundu osoko jesulagunak.

Aztergaia: berriemate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

berrikari
1 iz. Ipar. Berriemailea.
2 iz. Ipar. Kazeta.
3 adj. Ipar. Berrizalea, gauza berrien zalea dena.

Aztergaia: berrikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aski dateke, maila honetan, berriemaile proposatzea

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

berriemailea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'berrikari iz. Ipar. 'berriemailea'. Bai?'.

 - [E116]: 'bai. Badira adibideak OEHn, eta EEBSn ere aurkitzen da. Orain arteko irizpideak segituz, ez da dudarik sartu behar dela'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'berrikari iz. Ipar. 1. 'berriemailea' 2. 'kazeta' 3 izond. 'berrizalea, gauza berrien zale dena''.

berrikeria
iz. Txartzat edo kaltegarritzat jotzen den berritasuna. Berritasun guztiak berrikeriatzat hartzen dituztenak. Berrikeria horiek ez digute ezer onik ekarriko. Oraingo berrikeriek ez diote batere pozik ematen. Berrikeriak ederragotzat hartuz. Hitz horien lekuan, ez kolorerik ez usainik ez zuten berrikeriak ipintzen genituen.

Aztergaia: berrikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
berriketa
1 iz. Denbora-pasako hizketaldia. Berriketarako gogoa. Berriketa alfer galgarriak. Berriketa asko eta gauza onik gutxi. Beti berriketa dariola ariko litzateke. Hitzaldi aurreak eta ondoak ez dira egokiera erosoak izaten berriketa lasairako.
2 iz. Funtsik gabeko esana; huskeria. Horiek berriketak dira. Berriketa gutxi niri. Hizkuntza bat ikastea ez da berriketa gero.
Azpisarrerak

Aztergaia: berriketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: berriketan .

berriketaldi
iz. Berriketa-saioa, denbora-pasako hizketaldia. Ik. solasaldi. Ostatura azaltzen zen guztietan, berriketaldi atseginak egiten zituen agurearekin. Zurekin berriketaldi luzeak egiteko.

Aztergaia: berriketaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper