50535 emaitza bilaketarentzat - [9201 - 9250] bistaratzen.

bertso lan, bertso-lan
iz. Bertsogintza; bertsogintzaren emaitza. Bertso-lanari emanak gaude. Aita bera ere bertso lanean zerbait baduk. Askoz nahiago dut nik bat-bateko bertso-lana. Banaka batzuek gutxietsi eta are esetsi izan dute Etxepareren bertso lana.

Aztergaia: bertso-lan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERTSO-LAN. Trabajo poético; ejercicio de versificar. Ikusi diat jarri aizala / bertso lanean nagusi. In SM Zirik 96. Ni ez nauk iñor bertso lanian / irekin jarraitutzeko. Ib. 98. Beti urrats edo biharamun hobe baten peskizan lan eta lan bere bertso lanetan ari zaikun gizon hori. Larre in Xa Odol 14. Une onetan gu nola gauden / bertso-lanari emanak, / zerbait esan nai ta ezin degu, / badira naikua lanak. Uzt Sas 58. Bertso-lanian pasa giñuzen / ingurutako erriak. Ib. 147. Lau urte laste eldu dirade / nik bertso-lana utzirik. Ib. 279. Etorritzeko esan ziraten / onuntza bertso-lanera. Uzt LEG I 174. Ala ere askoz naiago det nik / bat-bateko bertso-lana. Insausti 181. Bere [Etxepareren] hizkera eta bertsolana euskalaririk gehienek ukitu behintzat egin dute, hala nola Stempfek. MIH 283. Obra poética. Otoi ta asperen, ertsa baititut / San Mikel eta Trintate, / nere bertsu-lan au egitean, / arren, datozkidala alde! Or Eus 252. Bertsolariak oitura baitu / esaten urtegarrena, / bertsu-lan oni jakin, zer urtez / eman diodan azkena. Ib. 425.

adib: esetsi1, esets, esesten 1 du/dio ad. Eraso. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Ardiari esesten dion otsoa. Banaka batzuek gutxietsi eta are esetsi izan dute Etxepareren bertso lana. Esetsi zion berriro lotsak.

bertso(-)lan 9: Berria, EiTB 2, Euskaltzaindia, Karmel 2, Argia, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bertso(-)lan 3: Bat-bateko bertsolaritza, Andoni Egaña.

LB: 9; EPG: 3; ETC: 0.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

bertso 3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Banaka batzuek gutxietsi eta are esetsi izan dute Etxepareren bertso lana. Ez dut uste Arresek, zein ere olerkari ugaria zen, bertso sail miragarri hori baino gehiago egin zezakeenik. Maiz doazkit bertso sortak bihotz barnetik gaindika.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Gainera, bertso 3 adiera erabat ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa da bertso sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da bertso eta lan sarreretan.

bertso lerro, bertso-lerro
iz. Bertsoa, ahapaldiko lerroa. 1904 bertso-lerro, 222 ahapalditan.
bertso saio, bertso-saio
iz. Bat-bateko bertsoak botatzen diren saioa. Afalorduan bertso saio bat, kafetxo bana hartuta.

Aztergaia: bertso saio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "bertsosaio [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

bertso saltzaile, bertso-saltzaile
iz. Besamotza bertso saltzailea zen; seguru asko, Euskal Herrian inoiz izan den bertso saltzailerik ezagunena. Bertso-saltzaile hauek dira umetan nik ikusi eta urteen buruan bidea erakutsi zidatenak.

Aztergaia: bertso-saltzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 4 “Bertso saltzaile hauek dira umetan nik ikusi eta urteen buruan bidea erakutsi zidatenak” (Berria), “Aita Zavalaren Lexo bertsolarialiburuan ere, badago Abarrategiren gaineko aipamen interesgarri bat, bertso saltzailearen bizimodua iruzkintzen duena” (Karmel); EPG: 0; ETC: 10 (“Eskutitz batean ere horixe eskatu nien etxekoei Oñatik, Burgosko probintziatik: Tolosako merkatura bertso-saltzaileren bat azaltzen bazen, kanta-papera erosteko faborez, eta bidaltzeko”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: bertso-saltzaile vendedor de versos ; Labayru: bertso-saltzaile vendedor de hojas de versos; Adorez: 0.

Bestelakoak

bertso 2 iz. Euskal herri-literaturako ahapaldia, bat-batean botatzen dena edo jartzen dena. Bederatzi puntuko bertsoa. Hamabi bertso, zortziko txikian. Bertsoak kantatu. Bertsoak moldatu, ondu. Bertsoaren gaia. Bertso-saltzailea: bertsopaperak saltzen dituena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, kentzekoa da bertso sarreratik.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

izozki(-)saltzaile aztertzean azpisarrera diren saltzaile osaerakoak ohiko lexia egitea proposatu da: arrain(-)saltzaile, bertso(-)saltzaile, erloju(-)saltzaile, esne(-)saltzaile eta fruta(-)saltzaile.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bertso eta saltzaile sarreretan.

bertso sorta, bertso-sorta
iz. Bertso multzoa; gai baten inguruan hasi eta buka sorturiko bertsoen segida. Bilduma horretan ikus daitezke bere euskal bertso-sortak. Maiz doazkit bertso sortak bihotz barnetik gaindika.

Aztergaia: bertso-sorta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-12-17 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERTSO-SORTA. Tirada de versos. Maiz doazkit pertsu xortak bihotz barnetik gaindika, / Ene fraide anaiekin nabilalarik aintzurka. Iratz 195. Oraintxe aipatu 1932 urteko olerki bilduman ikus ditazke bere euskal bertso sortak. AIr in Izeta DirG 12. Onako bi bertso-sorta auek, Luzaide errebistara bialdu zituan. A. Zavala in Auspoa 77-78, 291. Bertso-sorta au jarri nion nere gaztetako txaketa urdiñari. Zendoia 62. Colección, recopilación de versos. "Auspoa"-k be emon dau Grazianoren bertso-sorta bat, 1963-garren urtean, Aita Villasantek antolatuta. Alzola Atalak 115.

adib: aitzurka 2 adb. Aitzurrean. Maiz doazkit bertso sortak bihotz barnetik gaindika, ene fraide anaiekin nabilelarik aitzurka.

bertso(-)sorta 120: Aizu 6, Deia 6, Berria 23, EiTB 4, Euskaltzaindia 12, Jakin, Karmel 23, Argia 13, DiarioVasco 30.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bertso(-)sorta 31: Berria 19, Anjel Lertxundi 4, Andoni Egaña 2, Iñigo Aranbarri 2, Pako Aristi 2, Xabier Mendiguren Elizegi, Pello Zabala.

LB: 166; EPG: 31; ETC: 492.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa mantentzekoa da, baina bertso sarreraren 2. adieran. bertso 3 adiera erabat ezabatzekoa da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da galde(-)sorta, galdera(-)sorta, lore(-)sorta eta antzekoekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa gehitzekoa da bertso sarreran ere.

bertsoak (bertso bat...) atera
1 ad.-lok. Bertsoak jarri. Bertso berri batzuk nahi nituzke atera.
2 ad.-lok. (bertsoak aterako dizkizute eta kideko esapideetan, egin dena edo egin asmo dena lotsagarria edo nabarmen geratzeko modukoa izan daitekeela adierazteko). Ez ezazu hori egin, bestela bertsoak aterako dizkigute.
bertsoak (bertso bat...) bota
du ad.-lok. Jendaurrean bertsoak bat-batean osatu eta kantatu. Barra-barra bota zituen bere bertso eztendunak. Bertso bat botako nioke bai oraintxe Txirritari!
bertsoak (bertso bat...) eman
du ad.-lok. Bertsoak jarri. Beste sei bertso hauek eman nituen, eta lehen bezala, Herria aldizkarian publikatu.
bertsoak (bertso bat...) ipini
du ad.-lok. Bertsoak jarri. Ez da nekatu gabe bertsorik ipintzen.
bertsoak (bertso bat...) jarri
du ad.-lok. Bat-batekoak ez diren bertso berriak idatziz eman. Ik. bertsoak atera; bertsoak eman; bertsoak paratu. Bertsolari batengana joaten ziren, istilu guztia kontatu, bertsolariak bertsoak jarri, moldiztegira eraman, inprimatu eta zabaldu. || Hori bertso zaharra da, honelako garaitan paperean jarria.
bertsoak (bertso bat...) paratu
du ad.-lok. Bertsoak jarri. Paratu nahi nituzke bertso bat edo bi.
bertsoak kantatu
du ad.-lok. Uztapideren eta Xalbadorren bertsoak ere kantatzen zituen. Afalostean ekingo diote bertsoak kantatzeari. Udaletxeko balkoitik bertsoak kantatzen ari omen ziren.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bertsoak kantatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

bertsoak moldatu
du ad.-lok. Horrela ikasi zituzten bertsoak moldatzeko arau nagusiak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: bertsoak moldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib+def 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERTSOAK (BERTSO BAT, etc.) MOLDATU. Componer versos. Ardien zaintzen, pertsu moldatzen. Etcham 225. Beste bertso bat moldatuko det / nik ezkongai oientzako. Basarri 119. Etxerakoan hiru pertsu hauk moldatu nituen delako gai hortaz. Xa Odol 347. Ori zala-ta, onoko bertso auek moldatu nituen. MMant 45. Bertso-pare au moldatu nuan 1984-eko abuztuaren 30-ean. AZink 145. Bertso auek moldatu nituala ez dira oraindik urte asko. Insausti 305. v. tbn. Olea 251.

adib: bertso 2 iz. Euskal herri-literaturako ahapaldia, bat-batean botatzen dena edo jartzen dena. Bederatzi puntuko bertsoa. Hamabi bertso, zortziko txikian. Bertsoak bota (bat-batean). Bertsoak jarri (paperean). Bertsoak paratu: bertsoak jarri. Bertsoak kantatu. Bertsoak moldatu, ondu. Bertsoaren gaia. Bertso-saltzailea: bertsopaperak saltzen dituena. Hori bertso zaharra da, honelako garaitan paperean jarria.

Ez dugu aurkitu bertsoak moldatu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu bertsoak moldatu formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da. OEHn azpisarrera gisa jasoa dago, baina corpusetan agerraldi gutxi ditu. Bide batez, moldatu sarrerako 2. adiera zabaldu, bertsoaren aipamena gehituta, ondu sarrerako 9. adieraren estilora.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da bertso sarreran.

bertsoaldi
1 iz. Bertsolariak botatzen duen bertso sorta edo egiten duen bertso saioa. Txapelketetatik kanpora egiten diren saioetan, bertsolarien esku dago bertsoaldi bakoitza noiz bukatu.
2 iz. Bertso sorta.

Aztergaia: bertsoaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bertso-sorta.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'bertsoaldi : definizioa ez da zehatza: bertsoaldia, ez dagokio, soilik, bertso-multzoari, bertsoak esateko edo kantatzeko denborari baizik'.

 - [E116]: nik ere uste dut hala dela, baina lekukoek 'bertso-sorta'rekin bakarrik lotzen dute esanahia. Salbuespen bakarra Izeta da: Denbora batez Uztapidekin sekulako bertsoaldiak egin zituen eta Baztan maite zuen. Esan dezakegu 'bertso-sorta, bertso-saioa'?'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'bertsoaldi'.

bertsogile
iz. Bertsoak (olerkiak) egiten dituen pertsona. Ik. olerkari; bertsolari. Bertsogileei zilegi zaizkien gehiegizko eskubideak.

Aztergaia: bertsogile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
bertsogintza
1 iz. Bertsoak egitea. Poesia edo bertsogintza. Poesia hutsa berez ez baldin bada ere, bertsogintza hau da, alde eta aldi oro, poesiaren izenpean onartzen den poesia antzeko edo poesia ordeko hura. Orduko poesia edo, hobeki baderitzazue, orduko bertsogintza landua.
2 iz. Bertsoak botatzea edo jartzea. Ik. bertsolaritza. Bertsogintzaren legeak. Bertsogintza arte bezala hartua. Pello Errotaren bertsogintza aztertzen.

Aztergaia: bertsogintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
bertsoka
adb. Ipar. eta naf. Bertsotan. Bertsoka ari zen.

Aztergaia: bertsoka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

bertsotan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'bertsoka adlag. Ipar. 'bertsotan'. Naf. gehitu'.

 - [E116]: 'guztiz bat ni ere'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'OK'.

bertsokera
iz. Bertsoak moldatzeko era. Ez da bertsolari ezaguna, baina bertsokera txukuna du hagitz. 60ko hamarkadako bertsokera gogoratuko du Bertso Egunak larunbatean.

Aztergaia: bertsokera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): bertsokera 69: Berria 13 (adib.: “Gaur egungo bertsokeran baliabide paratestualek duten garrantziak baliabide teknologikoak erabiltzera behartu gaitu”), EiTB 4 (adib.: “Gaztezulo aldizkariaren festa eta beste bertsokera bat: bertsorap-a”), Argia 44 (adib.: “anorexiatik atera berri zen amaz aritu zirenean, elkarrengandik oso hurbil sentitu nituen bi bertsokerak. Arzallusek teknika perfektuz egindako margolanak eskaini zizkigun egun osoan, Lujanbiok ñabardura aberatsak”), DiarioVasco 8 (adib.: “Martxoaren 4an, Iruñeko Hizkuntz Eskolan, Jon Martin eta Estitxu Eizagirre bertso eskolei buruz ariko dira, eta Jon Ansa bertsokeraz eta sistemaz”); bertsoera 13, Berria (adib.: “Nik oraindik bizpahiru baino ez daramatzat, baina igartzen dut nire bertsoera zein den bila ari naizela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bertsokera 13: Berria 8 (adib.: “60ko hamarkadako bertsokera gogoratuko du Bertso Egunak larunbatean, Kursaaleko kubo handian”), Bat-bateko bertsolaritza 2 (adib.: “Bietatik apur bat izango da, ziur asko, ahaztu gabe bataren zein bestearen arrakastaren arrazoi nagusia bertsokera berri bat taxutzeko gaitasuna izan zuen bertsolari taldea dela”), Andoni Egaña 2 (adib.: “Entzuleekiko errespetu gehiegi bezala sumatzen zaie; beren bertsokera entzule desberdinei egokitu nahia”), Patxi Ezkiaga (“Liburuok, hiruok, - apaizak - gazteleraz guda bertsokeran idatzi diren hoberenak dira”); bertsoera 3, Berria (adib.: “Lehengo bertsoera belarrietatik sartu zitzaigun, entzutetik”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: bertso, bertso jartzaile, bertso saio, bertsokera, bertsopaper, bertsozale.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta premia dago.

Ondo osatua eta hedatua, bertsokera forman.

bertsolari
iz. Bertsoak jartzen edo, bereziki, bertsoak botatzen dituen pertsona. Bertsolariak eta bertso-jartzaileak. Bertsolari eskolatu gabeak eta eskolatuak. Bertsolari gaztea. Xenpelar bertsolaria.

Aztergaia: bertsolari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
bertsolari txapelketa, bertsolari-txapelketa
iz. Hainbat bertsolari beren artean lehiatzen diren txapelketa. Nik hamazazpi urte nituela, egin zen bertsolari-txapelketa bat. 1986ko martxoaren 23an, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala jokatu zen Donostiako Belodromoan.

Aztergaia: bertsolari-txapelketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1998-04-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERTSOLARI-TXAPELKETA. Competición de bersolaris. Nik amazazpi urte nituala, Donostiko Kursaal-ean egin zan bertsolari-txapelketa bat. Salav 43. Euskeraren alde beti lanean ibili da [...], umien euskal azterketa-etsamiñetan eta bertsolari-txapelketaetan. Alzola Atalak 106. Euskalerrian sarri izaten / dira zerbaiten neurketak: / abildade ta indarrarenak, / bertsolari-txapelketak. Olea 223. Gipuzkoako bertsolari-txapelketa jokatu zan. Zendoia 53.

adib: bertsolari iz./adj. Bertsoak jartzen edo, bereziki, bertsoak botatzen dituen pertsona. Bat-bateko bertsolariak eta bertsolari jartzaileak. Bertsolariak eta bertso-jartzaileak. Bertsolari eskolatu gabeak eta eskolatuak. Emakume bertsolaria. Bertsolari txapelketa. Bertsolari gaztea. Xenpelar bertsolaria.

bertsolari txapelketa 973.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bertsolari txapelketa 129: Berria, Bat-bateko bertsolaritza, Pako Aristi, Joxerra Garzia, Mendane Oxandabaratz.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia eta adibide gisa jasoa dago jada.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-txapelketa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da.

bertsolaritza
iz. Euskal herri-literaturaren adarra, bertsolariari eta bertsogintzari dagokiena. Bertsolaritzaren historia. Euskal bertsolaritzaren klasikoak. Gerra ondoko bertsolaritza. Jendaurreko bertsolaritza. Bertsolaritzari buruzko liburua.

Aztergaia: bertsolaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
bertsopaper
iz. Jarritako bertsoak jasotzen dituen papera. Hiru orriko bertsopaper bat, Bertsolariya zeritzana.

Aztergaia: bertsopaper

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "bertsopaper [grafia hobesten dut]" (1995-01-10)

bertsotan
1 adb. Bertsoak botaz. Bertsotan ari izan, jardun, hasi. Bertsotan hasiz gero, ez zuen ordurik.
2 adb. Bertso bidez, hitz neurtuz. Nahi nituzke denak bertsotan ezarri.
Loturak

Aztergaia: bertsotan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bertsoz
adb. Bertsotan. Gu ere hasiko gara, bertsoz eta kantuz.
Loturak

Aztergaia: bertsoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bertso sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

bertsotan.

bertsozale
adj./iz. Bertsoen zalea dena. Herri bertsozalea. Hor aurkituko duela irakurle bertsozaleak aurkitu nahi lukeen gehientsua. Gaztetatik zen oso bertsozalea. Igandean Donostian bildu ziren bertsolari eta bertsozaleentzat.

Aztergaia: bertsozale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
bertsozaletasun
iz. Bertsoetarako zaletasuna. Gure aita zena bertsotan aritzen zen eta niri ere oso gazterik sortu zitzaidan bertsozaletasuna.

Aztergaia: bertsozaletasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

bertsu
adj. Ia bera. Tenore bertsuetan bazkatu behar dira beti oiloak. Gales herrian gertatzen dena bera edo bertsua gertatzen da bi hizkuntza dituzten beste zenbait herritan. Beti berak edo bertsuak direla odol-emaileak.

Aztergaia: bertsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan

Heg.ko beretsu (SMitx, Munita, AIr, Lek) eta beratsu (MIH) berriak eta gaizki eratuak baitira (cf. Beñat Oihartzabalen azalpena)

Euskaltzaindiaren Arauak

bertsu 'ia bera'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'ia bera'

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "beretsu [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

 - [K201]:  beretsu, ez? Gaizki eratuak diren hitz guztiak baztertu behar bagenitu... Beste hizkuntzatan ere badira mila halako, baina hizkuntzaren altxor urtetsu, erabili eta bizian sartzen direnean... Kontuz laboratorio-eraginarekin!" (1994-07-06)

bertute
1 iz. Pertsonengan ontzat hartzen den nolakotasuna. Anton. bizio1. Bertute eta on guztiez betea eta konplitua. Apaltasunaren bertutea. Hainbeste dohain eta bertuteren jabe dena. Garbitasunaren bertute ederra iristeko. Bertute guztien iturburua.
2 iz. Gizakia ongia egitera eta gaizkitik ihes egitera bultzatzen duen indarra. Bertute handiko kristaua. Bertute eta jakitate handiko gizona. Har ezazu bertutearen bidea. Hau egiten dutenei laguntzen die Jesusen Amak beren bertuteko bidean (Ik. bertutezko). Bertutean aurreratzeko eta sendotzeko. Bertutea maitatzeko. Atseginago zaizkigula sarritan horrelako ardi galduen ibilerak beti bertute bidetik sailean dabiltzanenak baino.
3 iz. Zerbaitek zerbaitetarako duen gaitasuna edo indarra. Erremedioak bere bertutea galdu zuen. Ez dut esan nahi horren arrazoia gipuzkerak berezko duen bertute berezi batean datzanik.
Azpisarrerak

Aztergaia: bertute

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

IE beti -e- da; Heg.an -i- da nagusi, nahiz forma biak ageri diren

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bertute : 70 ager. (B: ø; G: 15; IE: 23; EB-EgAs: 32); birtute : 49 ager. (B-G: 34; IE: ø; EB-EgAs: 15)

Bestelakoak
Jatorrizko forma

bertute, birtute [bertute hobestekoa da]

Jatorrizko forma

bertute, (onbide)

Jatorrizko forma

bertute, birtute [bertute hobestekoa da]

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

bertute berretsi da, lehendiko erabakia aldatzeko arrazoi handirik ez dagoelako

bertutetsu
adj. Bertutez betea, bertutezkoa. Gizon prestu eta bertutetsuak. Arima bertutetsua. Bizitza on eta bertutetsua.

Aztergaia: bertutetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
bertutez
postpos. -en kariaz. (-en atzizkiaren eskuinean). Hitz haien bertutez, ogia egiten da Kristoren gorputz.
Loturak
bertutezko
1 adj. Bertutearena, bertuteari dagokiona. Bertutezko etsenpluak.
2 adj. Bertutetsua. Andre bertutezkoak.

Aztergaia: bertutezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

bertutos
adj. Ipar. zah. Bertutezkoa, bertutetsua.

Aztergaia: bertutos

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

bertutezkoa; bertutetsua.

bertze
lap. eta naf. Bestea. Arrandan emanen die bere mahastia bertze mahastizain batzuei.

Esaera zaharrak

Bati harriaz, bertzeari ogiaz. Urguilutsua da beteritsu bertzeen alderat, bererat itsu.

Aztergaia: bertze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

beste, bertze

Euskaltzaindiaren Arauak

Lap. eta Naf. h. beste.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

L-N: ik. beste

bertzela
1 adb. lap. eta naf. Bestela, beste era batera. Bertzela izan balitz, Zaragozako apezpikuak ez zuen bere etxean hartuko.
2 lok. lap. eta naf. Bestela, esaten dena betetzen ez bada. Gorabeherarik gabeko partida egin behar dugu, bertzela zaila izanen dugu irabaztea.
3 lok. lap. eta naf. Bestela, bestalde. Badu bertzela Bidarraiko herriak xoko laketgarri bat baino gehiago.

Aztergaia: bertzela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: EHL 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

bertzelako forma aztertzean proposatua.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

bestela.

Erabileremu dialektala

Lap. eta Naf.

bertzelako
adj. lap. eta naf. Bestelakoa. Bertzelako bizitza eramanen zuen.

Aztergaia: bertzelako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh267 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): bertzelako 51: Berria 38 (“Gaurko partidan bertzelako irudia erakutsi beharko du taldeak”, “badira bertzelako garapen ereduak”), Argia 13 (“Bide emozionaletik, bertzelako bizipenen bidez, bertzelako zubiak eginez, gaindi daitezke Nafarroako populazioaren zati handi batean dauden aurreiritziak”).// bertzelako 269: Aizu, Argia 24, Berria 216, Deia, DiarioVasco 2, Elkar 18, Erlea 2, Jakin 2, Karmel, UEU 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: bertzelako : Herria 21 (adib.: “bertzelako mundu baten eraikitzearen bidean”), Berria 14 (adib.: “Baserriguneen bertzelako garapenaren alde dihardu Arrapitz elkarteak”), Aingeru Epaltza 33 (adib.: “bertzelako laguna espero nuen"), Joan Mari Irigoien 14 (adib.: “ez nion bertzelako signifikantzarik eman”), Koldo Izagirre 2 (“baina gorputz hark bertzelako dirdira zeukan”), Xipri Arbelbide (“Oraiko mintzaia hau bera zutenez, ala bertzelako bat gure arbasoek, ez dakigu”), Eneko Bidegain (“Sophie-k ez zion bertzelako garrantziarik eman”).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

bertzelako formaren 32 adibide aurkitu ditugu, baina sarrerarik ez du. Adib.: Hekien aldean eta inguruetan, zenbat bertzelako? Lap 44 (V 24); Zeren halatan bai, baiño bertzela, bertzelako esperantza guztiak, eztira esperantza. Ax 151 (V 100).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

“bertze Lap. eta Naf. h. beste” arautua.

Lantaldearen irizpideak
Euskara batuaren "bidesariak" agintzen du

Ez dago eratorria jaso beharrik, oinarriak hobe marka baitu. Forma arautuaren aldaera da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa ‘bestelako’ definitzailearekin eta Lap. eta Naf. markekin. Bide batez, bertzela forma ere jasotzea proposatu da (Lap. eta Naf. ‘bestela’), eta paradigma osoa berrikustea komeni dela aipatu da.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

bestelako.

Erabileremu dialektala

Lap. eta Naf.

bertzelakotu, bertzelako/bertzelakotu, bertzelakotzen
da/du ad. lap. eta naf. Bestelakotu. Politika bertzelakotu beharraz aritzen delarik (...).
bertzengusina
iz. naf. Lehengusina txikia.

Aztergaia: bertzengusina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-02-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "lehenbizikoari dagokionez, bat nator AI-rekin, nahiz Baztango aldaera, Izetak biltzen duena (nik ez dut lekukorik aurkitu) bertze ergusu den. Nola esaten da Nafarroan orduan? bertzengusu, bertzergusu edo bestengusu? bestelehengusu sarrerari dagokionez, ez bada ahozko lekukotasunik, eta idatziz erabili ez bada, zertako nahi dugu sartu? Nik ez nuke aipatuko (badu txostena, hala ere, hitz honek)".

 - [I201]: "Nafarroan (Bortzerrietan, Malerrekan) bertzengusu oso bizirik dago. Lantaldeak ez daki ahozkoan bizirik den, eta non; idatziz, eta esku arteko datuen arabera, ez da erabili".

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): "ez sartu ez bata ez bestea. Lantaldeari familiaren inguruko sail guztia aztertzea eskatzen zaio".

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-02-27): bertzengusina iz. Naf. ‘bigarren lehengususina’

bertzengusu
iz. naf. Lehengusu txikia.

Aztergaia: bertzengusu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-02-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "lehenbizikoari dagokionez, bat nator AI-rekin, nahiz Baztango aldaera, Izetak biltzen duena (nik ez dut lekukorik aurkitu) bertze ergusu den. Nola esaten da Nafarroan orduan? bertzengusu, bertzergusu edo bestengusu? bestelehengusu sarrerari dagokionez, ez bada ahozko lekukotasunik, eta idatziz erabili ez bada, zertako nahi dugu sartu? Nik ez nuke aipatuko (badu txostena, hala ere, hitz honek)".

 - [I202]: "Nafarroan (Bortzerrietan, Malerrekan) bertzengusu oso bizirik dago. Lantaldeak ez daki ahozkoan bizirik den, eta non; idatziz, eta esku arteko datuen arabera, ez da erabili".

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): "ez sartu ez bata ez bestea. Lantaldeari familiaren inguruko sail guztia aztertzea eskatzen zaio".

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-02-27): bertzengusu iz. Naf. ‘bigarren lehengusua’

bertzun
iz. Errautsa jasotzeko pala. Beheko suko bertzuna hartu eta harrika bota nion bidaztiari.

Aztergaia: bertzun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazio-proposamenak s.u. bartzun.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

errautsa jasotzeko pala.

beruinatu, beruina, beruinatzen
du ad. Ipar. g. er. Mahatsa bildu.

Aztergaia: beruinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

beruina, beruinatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

mendematu, mahatsa bildu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Kostaldean, mahats-biltzea edo mahaskiteak (mahats-kiteak, beharbada) egiten dira..." (2003-09-22)

berun
1 iz. Metal iluna, astuna eta biguna, lantzeko erraza, 327 °C-tan urtzen dena eta 1.750 °C-tan dirakiena (Pb; zenbaki atomikoa, 82). Beruna baino pisuagoa. Berun urtua isuriz. Berun harria. Berun gatza.
2 iz. Hari batez eta haren muturrean lotzen den metalezko (berez berunezko) pieza batez osatutako tresna, zerbait zut jartzeko edo uraren sakontasuna neurtzeko erabiltzen dena. Ik. plomu1. Berunean egindako horma.
Azpisarrerak

Aztergaia: berun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

berun: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Pb.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

berun: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

berunezko
adj. Berunez egina dena. Berunezko xaflak. Era honetan gure nekeak, berunezkoak diruditela ere, urre eder bihurtzen dira.
Loturak

Aztergaia: berunezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BERUNEZKO (Urt Gram 51, Dv). De plomo; (fig.) plúmbeo, del color o peso del plomo. Balak daraman indarrarekin, berunezkoa izanagatik, batzen badu bidean gizon bat, urratzen diozka aragi-ezurrak eta igarotzen du batetik bestera. Mb IArg I 255. Berunezko pillot andiak muturretan zituzten sokekin lertzear zioten S. Lorenzori borrero berak bere gorputza. Mb IArg II 168. Gure lan eta nekeak, berunezkoak dirudiela-ere, urre eder biurtzen dira. AA III 359. Sazerdoten alizatia urrezkua, ta munduko andi guztien alizatia berunezkua da, Santubaren esanian. fB Ic III 294. Nere lagun eta adiskide maitea: artu ditut zure bi karta, eta emen ere berunezko oñen premiya dago [='hay que andar con cuidado']. CartAnd 396. Bada deitu beziñ laster, berandu gaberik dator [loa] nere begi nekatuak itxitzera, bigunkiro, beraunezko bere beatzakin. Otag EE 1882c, 535. Berunezkoa ala aragizkoa dot ene seme au? A BeinB 77. Berunezko gudariak. Ezale 1899, 127. Baña Pello añ triste dago, nola udazkenak, bere berunezko mantua Izarraitzen gañean zabaldu, eta basoak eta txarak, arboletatik eramantako osto igarrez betetzen dituenean. Etxeg EE 1885b, 370. Zergatik badira duruak, karton-piedra-kin egiñak, berunezkuak eta perkalezko platiatuak. Iraola 74. Zoazi, ori, halako uraren jastatzera berunezko tuta zikin horien ahotik! JE Bur 35. Zure esku berunezkuakin. Alz Bern 49s. Urria urhez, berunezko hazila, / Ene lagunak zahartu ni bezala. Ox 27. Berunezko bijotza euki-arren, negarra baño besterik eztot egitten. Altuna 14. Gabeko itzalez landu / berunezko illobija. Laux BBa 62. Oneik aberiok beraunezko sabela-edo dabe. Otx 113. Adiskide artean ez berunezko baizik illaunezko tiroa bear dala uste izaten dute askoek. Ldi IL 92. Autopsia eginez geroz... berunezko bala bat garako hutsunean. Arti Tobera 280. Bizitzako izakiak ere panpiñak eta berunezko soldaduak bezala dituzu. Vill Jaink 133. Ogorloko ori, berunezkua dozu. Etxba Eib. Berunezkua zidurixan aren maletiak. Ib. Dornuari berunezko auak ipintzen jakoz pieza fiñeri obatzerakuan, onek ez orbantzeko. SM EiTec 146. Orduan, negurriaren berunezko estalkia jaso eben, eta ontzi-barruan emakume bat jesarrita egoan. Ker Zach 5, 7.

adib: berun 1 iz. Metal iluna, astuna eta biguna, lantzeko erraza, 327 °C-tan urtzen dena eta 1.750 °C-tan dirakiena (Pb; zenbaki atomikoa, 82). Beruna baino pisuagoa. Berun urtua isuriz. Berunezko xaflak. Era honetan gure nekeak, berunezkoak diruditela ere, urre eder bihurtzen dira. Berun harria. Berun gatza. 2 iz. Hari batez eta haren muturrean lotzen den metalezko (berez berunezko) pieza batez osatutako tresna, zerbait zut jartzeko edo uraren sakontasuna neurtzeko erabiltzen dena. Berunean egindako horma.

berunezko 147: Deia 11, Elhuyar 13, Elkar, Consumer 7, Berria 37, EiTB 15, Jakin 6, Argia 17, Laneki 22, Erlea 4, DiarioVasco 14.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

berunezko 106: Berria 16, Xanti Iruretagoiena, Lopez de Arana, Joan Mari Irigoien, Juan Garzia, Hasier Etxeberria, Xabier Amuriza, Josu Zabaleta, Harkaitz Cano, Xabier Montoia, Ibon Uribarri, Txillardegi…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-zko.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-zko bukaera duten orain arte araututako guztiei tratamendu bera emateko berraztertzeko eskatuko zaio erredakzio-taldeari. Orain beirazko, berinazko, kristalezko, urrezko, zilarrezko… sarrera dira EHn, altzairuzko, metalezko… azpisarrera; eta brontzezko, burdinazko, aluminiozko, zurezko, egurrezko… adibide. EHLk urrezko eta zilarrezko sarrera gisa jasotzekoak direla uste du (adiera automatikoa baino gehiago jasotzen dituelako), baina besteek maila berean joan beharko luketela.

beruneztatu, berunezta, beruneztatzen
du ad. Berunez hornitu edo estali. Burdina beruneztatua.

Aztergaia: beruneztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

berunezta, beruneztatzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-tu/-ztatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

beruneztatze
iz. Berunez hornitzea.

Aztergaia: beruneztatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

berunkara
adj. g. er. Berunaren kolorekoa. Uso berunkarak.

Aztergaia: berunkara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kara.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

berunaren kolorekoa.

besabete
iz. g. er. Besoa, luzera-neurria. Murruak 28 besabete luze ziren alde bakoitzean.

Aztergaia: besabete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bete.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

(besoa, luzera-neurria).

besaburu
iz. Besoa enborrari lotzen zaion aldea. Ik. sorbalda; besagain2. Ezkerreko besaburutik eskuinekora. Apaingarri bana zeramatzan besaburuetan.

Aztergaia: besaburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Besaburu sin. Sorbalda'.

 - [E116]: 'Holakoetan ez dugu arruntean esanahia ematen. Agian egokiena da lehendik onartutakoa bere horretan uztea, beste azalpenik eman gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'OK'.

besada
iz. Besakada.

Aztergaia: besada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1998-05-12 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

besada 2 ager.: Erkiag BatB ("Besada bedar gizena, asto-ganean ekarri barria"); Mde Pr ("Harri gainaldean baziren bi burdin-mako besada erdi bat edo bien artean zeharka"); besadaka : Ag Kr ("Neketik indarrak atara guran, ur barruan must egin bearrean, ur gañean arnasarik artu ezinda; eriotzeagaz burruka, bernadaka, besadaka, ukabilka").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

besada : HiztEn // Ez dugu aurkitu bestetan: DFrec; AB38; AB50; LurE; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietako formak: besada : HiruMila; Lur EG/CE eta EF/FE; Lh DBF; DRA; PMuj DVC; besadaka : DRA (Ag Kr); besadatu : DRA; PMuj DVC // Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; ElhHizt; EskolaHE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. besakada.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: [ik. oharra, s.u. beso - ] (1994-08-02)

besagain1
1 adb. Besagainka. Anton. besape2. Pilota besagain jo, besagain bota. Enborra besagain ebaki. Haren besagain jotzeak txalotuz.
2 iz. Pilotariak besagain jotako kolpea. Bai besagain, bai besazpi, bai punpa-lasterrak, oro zituen eder Kurutxet Ezkerrak.

Aztergaia: besagain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
besagain2
iz. Besaburua. Ik. sorbalda. Halako harri garaua jaso daitekeela besagainera, sinesteak ere lanak dauzka.

Aztergaia: besagain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper