50535 emaitza bilaketarentzat - [9251 - 9300] bistaratzen.

besagainka
1 adb. Besoa buru gainetik jasota eta atzetik aurrera mugituz. Besagainka botatzen den harri ukaldi baten bidean. Hasi dira benetan, besagainka aurrena; seina tiraldi dute; bota dute bana. Espantuka eta besagainka mintzatuz.
2 adb. Esku-beteka barreiatuz. Hazia bota ezak ildoan, ez besagainka barreiatuz. Aitabitxik, besagainka, aurtikiko zuen ahur bat sos.
3 adb. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Besagainka laudorio botatzen.

Aztergaia: besagainka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

-ka

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Besagainka. Palanka besagainka aurtiki zuen'.

 - [E116]: 'aurrekoan bezala'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'OK'.

besahezur
iz. Besagainaren eta ukondoaren arteko hezurra. Ik. humero. Barandiaranek eta bere lantaldeak Neandertal garaiko emakume baten besahezurra eta bi hagin aurkitu zituzten Lezetxikin.

Aztergaia: besahezur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. besezur.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hezur.

besaka2
1 adb. g. er. Besagainka.
2 adb. g. er. Uztarkidearen gain karga botaz.
besakada
1 iz. Beso higidura bizkorra, adibidez, igerian edo harri bat botatzeko egiten dena. Lau besakadatan heldu zen ibaiaren beste ertzera.
2 iz. Besoen artean har daitekeen kopurua. Ik. besatara. Besakada lorea zekarren amarentzat. Besakada bat belar siku.

Aztergaia: besakada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
besakadaka
adb. Besakadak emanez. Berotu nahirik, besakadaka abiatu nintzen, Domingorekin eta Gilenekin Garrüzeko errekan egiten genuen gisara.

Aztergaia: besakadaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

besaki
iz. Besoaren babesgarria.

Aztergaia: besaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki 'babesgarria'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

besoaren babesgarria.

besalagun
iz. g. er. Norbaitentzat, besotik heltzen dion pertsona. Alabak gidatzen zuen, besalagun harturik, alde guztietara. Baratze erdian dut aurkitu amona; heriotzak dakar besalagun.

Aztergaia: besalagun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-lagun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

(norbaiti buruz) besotik heltzen diona.

besalako
iz. Ipar. g. er. Pertsonak andetan garraiatzeko aulki mota.

Aztergaia: besalako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'besalako/besalakolari: definizioa erantsi'.

 - [E116]: 'Ipar eta g.er. ematen dugunean, ez dugu arruntean horren esanahia ematen. Dena den, OEH-k 'palanquín' ematen du, eta nik ez dakit ongi zer izan daitekeen hori. Definizioa emanez gero, 'palankatxo' edo holako zerbait jar daiteke'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'definizioa erantsi: 'pertsonak andetan garraiatzeko aulki mota'.

besalakolari
iz. Ipar. g. er. Besalakoa eramaten duen pertsona.

Aztergaia: besalakolari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'besalako/besalakolari: definizioa erantsi'.

 - [E116]: ikus aurrekoa. Hemen 'palankatxo eramailea' izango litzateke, sartu beharrez gero'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'definizioa: besalakoa daramana'.

besalari
iz. g. er. Nekazaritzako peoia. Besalariek eta gainerako laborariek greba egin zuten uztaren erdi-erdian.

Aztergaia: besalari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

nekazaritzako peoia.

besaldi
1 iz. Besakada (kopurua). Besaldi bat egur.
2 iz. Braza. Bota zuten beruna neurtzeko, eta hogei besaldi eman zituen; bota zuten berriro aurreraxeago, eta hamabost eman zituen.

Aztergaia: besaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 besakada. 2 neurria (1,67 m).

besamotz
iz. Besomotza.

Aztergaia: besamotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1 'Manco': besamotz: Or SCruz; Berron Kijote; besamotx: Or Eusk; beso-motx: Tx B I; beso-motz: Tx B I; Etxba Eib; beso motx: Izeta DirG; besomotz: Anab RIEV; besomotx: Ag G. #mdash# 2 'De manga corta': besomotz: EgutAr; BESO MOTZETAN: "Con los brazos descubiertos" (A EY III)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(guztiak 'maingu' adierakoak) besamotz: 4 ager. (G, EB); beso-motz: 1 (G).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: besamotz (1). AB50: besamotz (1). HiztEn: besamotz; besomotz. Ik. besamotz. LurEn: besamotz. Euskalterm: beso-motz (6: 'mahuka motza')

Bestelakoak
Aldaerak daude lehian

besamotz/beso-motz/besomotz

Euskaltzaindiaren Arauak

h. besomotz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "hauxe da, zalantzarik gabe, elkartze-legea ongien betetzen duen forma jatorrena, eta beso-motzanalitikoki egindako moldaera berria. Erdarek behitzat ongi gordetzen dituzte, maila literarioan cejijunto, agridulce, manirroto, carirredondo, caricortado bezalakoak, gaurko gazte-jendeak el cejas, manos-rotas, cararredonda, caracortada etab. nahiago arren. Ez genuke hain alegeraki geure oroipen historikoa galdu behar" (1995-01-25)

besana
iz. Sorbalden gainetik jartzen den zapia.

Aztergaia: besana

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

besançondar
1 adj. Besançongoa, Besançoni dagokiona. Irailean, Joël Desbouigues besançondar artistaren erakusketa ikusteko aukera izango da.
2 iz. Besançongo herritarra.
besanga
1 iz. Zuhaitz adarra. Zuhaitz bati besanga bat ebaki zion, eta sorbaldan harturik, bere soldaduei esan zien berebat egin zezatela.
2 iz. Zerbaiten zati luzanga, alboetara hedatzen dena. Argimutila urrezko habe bat zen, sei besanga berebat urrezkoak zituena. Hernioko haitzaren hegoalderanzko besanga.

Aztergaia: besanga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
besangatsu
adj. Zuhaitzez mintzatuz, adartsua. Arbola eder besangatsua.

Aztergaia: besangatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

(zuhaitz) adartsua.

besape1
iz. Galtzarbea. Ik. besazpi. Oratu zion eskuineko besapetik. Besapetik hartuta jaso nahi zuen. Besapeak depilatzeko.
Azpisarrerak
besape2
adb. Besoa jaso gabe eta behetik gora mugituz. Pilota besape jo.
Azpisarrerak
besapean
adb. Badoa, bere ogi handia besapean. Besapean eraman.
Loturak

Aztergaia: besapean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:022 2002-11-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

egitura askekoak dira EEBSn besapean lematizatuak; adib.: J.L. Beobide ("Estudianteak bere zaragia itzi ta bestea besapean ebala, etxebidea artu eban"), Saski-naski 1985 ("oillarra besopean artu eta etxera joan zan"), A. Luku ("Boneta buruan, xixtera besapean ibil haiteke").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

besapean : DFrec 1 (Deia: "saskiak besapean zituztela"), AB38 2, AB50 1, LurE (adib. gisa); besape : DFrec 1 (Zer: "artu aita besapetik, urten kanpora"), AB38 2, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 7.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

besapean : EuskHizt (adib. gisa s.u. besape), PMuj DVC (besapean eraman: sobarcar, llevar debajo del brazo, bajo el sobaco); besape : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -pean.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

besape 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

badoa, bere ogi handia besapean.

besapeko
iz. zah. Makulua.

Aztergaia: besapeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-pe-ko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

makulua, beso-makila.

besapez
adb. Besoz beso.
Loturak

Aztergaia: besapez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

besape 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

besoz beso.

besaratu, besara, besaratzen
du ad. Besareaz lurra harrotu.

Aztergaia: besaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. besabe

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

besara, besaratzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e/-a-.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

besareaz lurra harrotu.

besare
iz. Golde modukoa, bost, zazpi edo bederatzi hortz, V bat eratuz, dituena.

Aztergaia: besare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: besare / HiztEn: besare / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: besare

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(are-mota).

besarka1
adb. Ipar. eta naf. Besarkatuz. Lehenbiziko egunean besarka, hurrengoan kolpeka. Atzo besarka, egun atzaparka.
besarkada
iz. Norbait beso artean hartzea. Ik. besarka2. Hango txaloa, hango oihua, besarkada eta musua! Besarkada luze batean estutu zuten elkar bi anaiek. Bergarako besarkada.
Azpisarrerak

Aztergaia: besarkada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kada

besarkada eman
dio ad.-lok. Besarkatu. Irribarre egin eta besarkada ematen dio. || Besarkada beroa eman zion. Besarkada estua ematen diote elkarri. Bilbotik etorritako arreba Mirenek besarkada luzea eman zion. Uste dut inoiz ez ditudala hainbeste besarkada eman. Sekulako besarkada eman zidan.

Aztergaia: besarkada eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-11-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, musu eman formarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa besarkada eta eman sarreretan.

besarkadaka
adb. g. er. Besarkadak emanez. Aretoan sartu zirenean txaloka eta besarkadaka hartu zituzten.

Aztergaia: besarkadaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berria; ongi eratua.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

besarkaldi
iz. Ipar. Besarkada. Besarkaldi bat eman. Besarkaldi estu-estu batean.

Aztergaia: besarkaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

besarkada.

besarkarazi, besarkaraz, besarkarazten
du ad. Besarkatzera behartu.

Aztergaia: besarkarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

besarkaraz, besarkarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

besarkatu, besarka/besarkatu, besarkatzen
1 du ad. Besoez inguratu, gehienetan adiskidetasun seinale gisa. Ik. besarkada eman. Besarkatzera zihoakionean. Negarrez besarkatu zuten elkar bi anaiek. Ahuspez haren aitzinean, eta zangoak besarkatzen zizkiola. Ikurrina besarkatuz. Bi gizonek ezin besarka dezaketen zuhaitz lodia.
2 du ad. Barnean hartu. Zeruak lurra besarkatzen du bakean. Hitz batek anitz gauza besarkatzen ahal ditu.

Aztergaia: besarkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

besarkatu, besarka, besarkatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

besarkatu, besarka, besarkatzen

besarkatzaile
adj./iz. Besarkatzen duena. Jainkoa baita pobreen kontsolatzailea eta umilen besarkatzailea.

Aztergaia: besarkatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

besarkatze
iz. besarkatu aditzari dagokion ekintza. Ik. besarkada.

Aztergaia: besarkatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

besarte
iz. Bularraren eta besoen artean gertatzen den bitartea, bereziki babesgunetzat hartua. (Batez ere leku atzizkiekin erabiltzen da). Ik. altzo. Zeure besarte eta altzoan hilik zenekusanean zeure seme bakarra. Aitak bere besartean estutu eta malko ugariak isuri zituen. Alaba besartetik kendu ziotenean.

Aztergaia: besarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
besatara
iz. Ipar. eta naf. Besakada (kopurua). Besatara bat lasto.

Aztergaia: besatara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1 'Brazada': besoetara : Jnn SBi; besatra : Prop 1890; Gazte Mayo 1957; besotara : JEtchep. 2 'Codo, medida de longitud': besata , besatra (A), besotara (L, BN ap. A), besatre (AN-5 vill ap. A); besata : Egiat. 3 Besatraka , besotaraka , besotraka bina ager.:1 'Abrazando': besatraka (Jnn SBi; Prop 1903); 2 'A brazadas': besotraka (Egunaria 1849; Ardoy SFran); besotaraka (EOnAlm 1927; Barb Piar I).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

HiztEn: besatara . LurE: besatara .

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'besakada'.

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

besotara (batez ere Ipar.) eta besokada (Heg.) hobestekoak dirateke

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tara

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410T]: "eta besokada. Zenbat kontzeptu daude hor? Neurria (brazada). Beso-higidura bizkorra (Kir.)... Galdera hori argitu ondoren, euskaraz ordainak bilatu. Badirudi besatara eta besokada direla erabilienak, edo besakada ere bai" (J. agirre, 1995-03-21)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'besatara | Earau: Ipar. 'besakada'. Naf. gehitu'.

 - [E116]: 'Nik, egia esan, ez dut ezagutzen, baina AI seguru baldin bada honetaz, marka hori gehituko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'OK'.

besataraka
adb. Ipar. eta naf. Besakadaka. Ereilea besataraka ari zen ereiten.

Aztergaia: besataraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

besakadaka.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'besataraka adlag. Ipar. 'besakadaka'. Naf. gehitu'.

 - [E116]: 'aurreko ohar bera'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): 'OK'.

besaulki
iz. Pertsona bakar batentzako aulki besoduna, gehienetan biguna. Larruzko besaulkiak.

Aztergaia: besaulki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

besa(u)lki

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: hobe besaulki proposatzea.

 - Erabakia: EArau (1996-02-23): onartu egin da.

besaurre
iz. anat. Besoaren zatia, ukondotik eskumuturrera doana. Besaurrea eta besondoa.

Aztergaia: besaurre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

berria, premia bati erantzuten diona.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Anat.

besazpi
1 iz. Besapea. Zerbait besazpian eraman.
2 iz. Besape jotako ukaldia. Bai besagain, bai besazpi, bai punpa-lasterrak, oro zituen eder Kurutxet Ezkerrak. Gero besagain eta besazpi batzuk.
Azpisarrerak

Aztergaia: besazpi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa emanez: besazpiz .

besazpiz
adb. Besape. Pilota besazpiz jo zuen.
Loturak

Aztergaia: besazpiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

besazpi sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

besape.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

pilota besazpiz jo zuen.

beserdi
iz. g. er. Luzera-neurria, metro erdiren baliokidea gutxi gorabehera.

Aztergaia: beserdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

beserdi forma 38 aldiz jaso da (Zait Plat); ik. OEH argitaratuan, gainera: a) 'medio codo (medida de longitud)': besaerdi "Zuetako nork besaerdi bat luzeagotu al dezake bere gorputzari?" Arr Bearg 87 (ap. DRA); beserdi "Ez zeuden, ba, legorretik urrun, berreunen bat beserditan baño" Ol Io 21,8 (Lç besoren ingurua, LE, Or ukondo, EvS ürhatsen üngürünia, Arriand ukondokada, IBk ehunen bat metrora) [Cf. besaldi: BiblE Eg 27,28 eta azalpena "Bibli Hiztegia"n, 446. or.]. b) 'manguitos hasta el codo para trabajar': besoerdi "Miton, besoerdi, mahankerdi" Casve.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

beserdi 3 'medio codo (medida de longitud)' adierakoak: J. Arana Saski-naski 1981 ("Bularrez, irurogei ta amabost beserdi; jiran, irurogei ta amar ta, anka tartean, berrogei ta amairu beserdi luze bota zuan palanka"; "Albistur'ko plazan, amar librako palankakin ta berrogei ta amar beserdi ta atz batzuek luze bota zuan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm: beso-erdiko blusa (blusa de media manga), beso-erdiko kamiseta (camiseta de media manga), beso-erdiko bolea (bolea de costado). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan jaso dutena: besaerdi : HiruMila (medida de longitud); beserdi : DRA (medida antigua de un pie de largo; un poco más de medio metro, dos pies), PMuj DVC (pie, medio brazo, codo (medida de longitud)); besoerdi : ElhHizt (beso-erdi: Manguito hasta el codo para trabajar), Lh DBF (fausses manches qui vont jusqu'aux coudes, pour travailler), DRA (manguitos hasta el codo para trabajar), PMuj DVC (beso-erdi: manguito, media manga hasta el codo, manga corta). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

(neurri bat).

besikula
1 iz. anat. Mintzezko zorroa. Semena espermatozoidez eta prostatan eta semen-besikulan sortzen diren likidoez osatua dago.
2 iz. anat. Gibelak jariatzen duen behazuna biltzen duen zorroa. Ik. behazun 2. Besikulako kolikoa.

Aztergaia: besikula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu behazun-xixku, behazun-zorro eta besikula formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira besikula 11: J. Jauregi 3 ("Hauekin batera, ilun edo argiak (mikroskopio elektronikoan) ikus daitezkeen besikula franko", "Zati postsinaptikoan agertzen ez diren besikula hauek, gaur dakigunez, transmisoreen gordelekuak dira", "Akzio potentziala zilindro-ardatzetik irteten da eta botoira iristekoan besikulak mantentzen zuten transmisorearen liberazioa bultzatuko dute"), UZEI 4 ("mesodermozko besikula enterozelikoak", "Besikula hauen hazkundeaz, zaku bihurtuko dira", "behatzetako larruazalean besikula edo pusla batzuk agertzen dira"; semen-besikula: zerrenda batean), I.A. Berriotxoa 4 (adib.: "besikula marginal", "besikula terminal"); mikrobesikula 1 (J. Jauregi: zerrenda batean); behazun(-)xixku 4 (NaturOrientab 1984: "Gibela liseri-aparatuarengandik banandu, eta saia zaitez ea behazun xixkua eta bere urinak jariatzeko hodiak identifikatzen dituzun"; Habe 1990: "Sufritzen duenak behazun-xixkuan arazoak izateko arrisku gehiago du"; "Jose Miguelek azaldu zigunez, sufritzen duen jendeak, esate baterako, behazun-xixkuan arazoak izateko arrisku handiagoa du, sufritzen duenaren bilisa lodiagoa delako eta behazun-xixkuak ez duelako behar bezala funtzionatzen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

behazun-bisikula : AB38 1; behazun-maskuri : HiztEn (AS), Euskalterm 1; behazun-xixku : AB38 1, Euskalterm 1; behazun-zorroto : AB38 1; besikula : DFrec 1, AB38 3 (eta biriketako besikula 'vesícula pulmonar', besikula seminal, eta ttu bisikula 'vesícula de la saliva' bana), AB50 1, HiztEn (1 xixkua; 2 baba), LurE (ik. maskuri), Euskalterm 12 (hauetan aire-besikula, entzumen-besikula, besikula otiko, Poli-ren besikula, semen-besikula, besikula unbilikal, garun-besikula, birika-besikula bana; eta besikula bi aldiz xixku sinonimoarekin, eta behin pusla, baba sinonimoekin); xixku : AB38 1 (eta semen-xixku 'vesícula seminal' 1) // Euskaltermen, gainera: baloi 'vesícula alar, balón del polen' eta behazun 'vesícula biliar'.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Medikuntza/1 Hiztegia: besikula, xixku; behazun-xixku, behazun-xixkuko koliko.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegiak: behazun bixika : XarHizt; beazun xixku : PMuj DVC; besikula : HiruMila (1 ampolla; 2 anat. vesícula), ElhHizt (1 anat. vesícula; 2 ampolla), EskolaHE (zaku formako organo txiki hutsa); besikular : HiruMila // EskolaHE: besikulitis, behazun besikula (AS); birika besikula (adib.).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal vesícula / vésicule formen ordainak: HiruMila: (anat.) besikula // ElhHizt: 1 (anat.) besikula, xixku. 2 (med.) baba, pusla, besikula // Lur EF/FE: besikula, bixika // XarHizt: bixika, xixku; (ampoule) maskuri // Casve FE: kiskill, kixkilli, kiskillü, (cavité glandulaire) xixku; (se soulever par vésicules) kiskilltü // HaizeG FB: maxkuri, pix-ontzi, bixika // T-L LBF: vésicule, petite vessie: bixika; petit bouton séreux: su, xixku, bixika // PMuj DCV: maxkuri, puspulo, xixku // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE; b) Erdal vesícula pulmonar / vésicule pulmonaire formenak: birika : XarHizt, HaizeG FB; birika xixku : Casve FE, PMuj DCV (birika-xixku); bular-xixku : HaizeG FB; c) Erdal vesícula biliar / vésicule biliaire formena: beazun-xixku : XarHizt, Casve FB (behazun xixku), HaizeG FB, T-L LBF eta PMuj DCV; d) Erdal vesícula seminal / vésicule seminale formenak: hazi-xixku : XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF (azi-xixku), PMuj DCV (azi-xixku, azi-xakuto); e) Erdal vesícula ovárica / vésicule ovaire formena: arraultze-xixku : XarHizt, HaizeG FB (arroltz-xixku), PMuj DCV (arrautx-xixku); f) Erdal vesical / vésical formenak: bixikako : HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV; pixontziko : HaizeG FB, PMuj DCV // eta gainera: Casve FE: pixastürüko // PMuj DCV: bixika-; g) Erdal vesicante / vésicant formenak: Casve FE: kiskilligile, kiskillizale, kiskillerazle // HaizeG FB: pintzegile, maxkulugile // PMuj DCV: puslagarri, puslarazle, azpulo-egille, maxkurigille; h) Erdal vesicular / vésiculaire formenak: HiruMila: besikular, besikulako // ElhHizt: 1 besikula-formako; 2 (anat.) besikulako, xixkuko, xixku- // Casve FE: kiskilldün, kiskilltsü, kiskilliko // HaizeG FB: xixku-iduria, xixku-bezalako // PMuj LBF: xixku-antzeko, bixika-antzeko // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Azkue Aurkibidea; i) Erdal vesiculoso / vésiculeux formenak: xixkutsu : HaizeG FB, PMuj DCV; zakartsu : PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; maxkuritsu : PMuj DCV; zarkazu : Azkue Aurkibidea; j) fr vésication formarenak: Casve FB: kiskilligite, kiskillerazte; k) fr vésicatoire formarenak: Casve FE: kiskillerazteko // HaizeG FB: bixikatore, maxkulutako // T-L LBF: bixikadore.

Erdaretako formak

es vesícula: fr (DLLF): vésicule; it (S. Carbonell): vescicola, vescichetta; ca (DCC): vesícula, bufeta; en (Collins): vesicle; blister; de (Langenscheidts): Bläschen.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: Ik. maskuri / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Anat.

Forma batek ez d(it)uen adiera(k)

ez du 'behazuna' adierazten.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

beskoiztar
1 adj. Beskoitzekoa, Beskoitzeri dagokiona.
2 iz. Beskoitzeko herritarra.
beso
1 iz. Gizakiaren goiko gorputz adarra, besaburutik eskuraino hedatzen dena. Erori eta besoa hautsi du. Gauza tristea zela beso bat galtzea. Unairi ezkerreko besoa falta zaio jaiotzetik. Arduradunek ezaugarri bat daramate besoan. Beso eskuina, ezkerra (edo eskuineko, ezkerreko besoa). Besoak altxatu, jaso, goratu. Besoak tolestu. Beso zabalka eskaintzen digun aukera. Beso zaintsua. Ikusi ahala, besotik kontu zidan. Handia egingo niken, ba, hik nahi dunala eta, beste gabe, ezteietara hire besotik joango banintz. Txoko batera eraman zuen besotik oratuta.
2 iz. Hainbat animaliaren aurreko gorputz adarra. Txakurra, burua lur-arras, bizkarra besoen gainera eroria.
3 iz. Besaurrea. Besoak, eta are besondoak, agerian dituela.
4 iz. Besaulkietan, besoak jartzen diren alboko atala. Alberto bere aulkiaren besoan esertzen da, baina besteei ez die esertzeko gonbitik egiten, eta zutik geratzen dira.
5 iz. Besanga. Zuhaitzaren besoak. Gurutzearen besoak.
6 iz. Zerbaitetarako indarra edo ahala. Jainkoaren beso ahaltsua, indartsua, azkarra. Haren zuzentasunaren beso ikaragarria.
7 iz. Lan-indarra. Lanez gaindituak gara eta beso falta dugu.
8 iz. Luzera-neurria, ukondotik esku puntarainoko tartearen baliokidea. Bi beso luze eta beso bat zabal. Igo ziren urak mendi guztiak baino hamabost besoz gorago.

Esaera zaharrak

Beso minduna bularrean, zango eria ohatzean.

Aztergaia: beso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

fm (fathom): Harluxet.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

beso: HiztEn (adib. gisa), LurE

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: besoz beso.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adierak zehaztean, horietako bat "luzera-neurria" dela adieraziko da.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

besoz beso

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Sarrera: "besada"" (1994-08-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bikura (2015-10-30): Onartua: beso 1 iz. 2 iz. ‘luzera-neurria’.

beso euskarri, beso-euskarri
1 iz. Jarlekuetan, bizkarraldetik aurrerantz ateratzen den euskarria, besoak bermatzeko erabiltzen dena. Ik. beso 4. Aulkia alde egonkorretatik hartu; ez hartu beso-euskarrietatik, atera egin daitezke eta. Beso euskarriari tinko heltzen dio aldameneko gizonak. Besoak ondo jarri; besaurreek aulkiaren beso-euskarrien gainean egon behar dute, lurraren paralelo.
2 iz. Besoari mugitu gabe eusteko, lepotik edo sorbaldatik zintzilik jartzen den xingola edo euskarria. Zakarkeria horren ondorioz beso-euskarria jarri diotela eta belaunetan ere min hartu zuela esan du.

Aztergaia: beso-euskarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh40 2023-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 25 (Argia 3, EiTB 2, Elkar 9, Consumer 2, Laneki 8, UEU 1); ETC 38

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: beso-euskarri 1 cabestrillo 2 reposabrazos, apoyabrazos / Adorez: beso-euskarri iz. cabestrillo / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Bi adiera ditu: es ‘reposabrazos’ eta ‘cabestrillo’. Bestalde, es ‘en cabestrillo’ren ordain gisa tokan eta trailan adberbioak erabili ote diren begiratuko da hurrengo bilerarako.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

beso-zabalik
adb. Besoak zabalik. Katalina beso-zabalik hurbildu zitzaion anaiari. Zihoan tokira zihoala, beso-zabalik hartzen zuten non-nahi.

Aztergaia: beso-zabalik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BESO-ZABALIK. Con los brazos abiertos. v. BESO-ZABAL. Gero joaten da beso zabalik Pillipe laztantzera. Ill Pill 29. Aspaldi ontan beso-zabalik ne-zai zeundela / badakit ziñez, Aizkorri. Jaukol Biozk 57. Beso-zabalik emen naukazu / Jesusen aurrean. Ib. 73. Zijoan tokira zijoala, beso-zabalik artzen zuen nunai. TAg Uzt 237. Elkarren etsai bizi dira-ta / gauz onik ez uritarrak. / Mendiyan beso zabalik daude / lizar, aritz, orrikarak. EA OlBe 16. Beso zabalik artuko zaitu, / "Kaixio, mutil" esanda. BEnb NereA 262. Beso zabalik eskatzen diot / zeru-lurren labeari. MMant 111. Beso zabalik artuko zara / erritar danen aurrean. FEtxeb 163. Con los brazos tendidos. Ermita aldian beso zabalik / utzi zuan ama zarra, / arren begitan ez da faltako / ikusi arte negarra. EusJok II 153.

adib: zabalik adb. Zabaldurik; irekirik. Besoak zabalik hartu dute kritikariek. Etxeko atea zabalik. Liburua zabalik utzi. Zabalik eduki ezazu begia. Ahoa zabalik begiratu zion. Ez baitzen beste biderik ikusten zabalik. Gogoa zabalik badauka. || Beso-zabalik hartuko zaitu.

beso zabalik 32: Deia 4, HABE, Berria 10, EiTB 12, Euskaltzaindia, Jakin, Karmel, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beso zabalik 26: Berria, Lander Garro, Patxi Zubizarreta, Arantxa Iturbe, Andoni Egaña, Xabier Montoia, Edorta Jimenez, Karlos Zabala, Patxi Iturritegi, Aingeru Epaltza, Iñaki Zabaleta, Harkaitz Cano…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beso sarreran.

besoak gurutzatu
ad.-lok. Besoak, bular parean, bata bestearen gainean jarri. Ik. antxumatu. Langileak hobeki daki lanaren berri, besoak gurutzaturik begira dagoenak baino.

Aztergaia: besoak gurutzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BESOAK GURUTZATU. Cruzar los brazos. "Cruzados los brazos, besoak gurutzeturik" Lar. "Besoak gurutzetuek (B) [...] besoak guruztuta (AN-gip-5vill)" Gte Erd 57. Besoak bulharraren gainean gurutzatuz, gurutzefika bat besarkatuz. SP Phil 114 (He 116s besoak gurutzatu; Echve Dev 149 eskuak gurutziaren moduan [...] ipiñi). Aita gure bat Abe Maria bategaz besoak krutzeturik errezetea. Añ LoraS 123. Bularraren gañian besuak gurutzeturik. Bv AsL 99. Etxeko-andrea, zaude bi besoak kurutzaturik, argiari so. HU Zez 81. Ipiñi ebazan besuak gurutzetuta belaun-ganetan. Kk Ab I 103. Mutilla bazera besoak gurutzatuaz, eta nexka bazera eskuak bilduta. ArgiDL 46. Besuak gurutzauta, burua makurrik. Enb 32. Izterrak zabalduak, besoak kurutzatuak, dantzarier zo zagona. Zub 86. Ez gira gu Roschild, hola hemen, bi besoak gurutzaturik bizitzeko. Larz Iru 48. Sukaldean an zeuden bi gizon besoak gurutzatuta. Zendoia 219. Hor zaude exerita, besoak gurutzaturik, mokoka. MEIG IX 108. [Langileak] hobeki daki lanaren berri besoak gurutzaturik begira dagoenak baino. MEIG III 154. v. tbn. B. gurutzetu: Alz Bern 54. B. kurutzatu: Barb Sup 25. Ardoy SFran 167. Etxekoek begiak hesten daroztate, besoak gurutzatzen. Dv LEd 183.

adib: beso 1 iz. Gizakiaren goiko gorputz adarra, besaburutik eskuraino hedatzen dena. Erori eta besoa hautsi du. Gauza tristea zela beso bat galtzea. Besoa falta zaiona. Beso eskuina, ezkerra (edo eskuineko, ezkerreko besoa). Besoak altxatu, jaso, goratu. Besoak tolestu, gurutzatu. Besoak zabaldu. Besoak zabalik. Beso zabalka eskaintzen digun aukera. Beso zaintsua. Norbaiti besotik heldu.

besoak gurutzatu 114: ElCorreo, Consumer, Berria 50, EiTB 54, Jakin, Karmel, Argia 5, Laneki.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

besoak gurutzatu 95: Berria, Herria, Ramon Saizarbitoria, Koldo Biguri, Bernardo Atxaga, Asisko Frantzizko, Pello Lizarralde, Fernando Morillo, Karlos Zabala, Josu Landa…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beso sarreran.

besoak zabaldu
1 du ad.-lok. Besoak gorputzaren alde banatara hedatu. Ekilibristak soka gainean nola, horrela ibiltzen ginen, besoak zabaldu eta gorputza gurutze eginda alde batera edo bestera erori gabe, oreka mantenduz. Aitak, besoak zabalduta, bere bularraren kontra estutu zuen semea.
2 dio ad.-lok. Atseginez eta begitarte onez hartu. Beti egongo da besoak zabalduko dizkizun norbait, goizetan kantuz esnatuko zaituen txoritxo bat.

Aztergaia: besoak zabaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BESOAK ZABALDU. Abrir los brazos; (fig.) acoger, mostrarse acogedor. Cf. BESO-ZABALIK. Munduian ezta gauzarik hain eder ez plazentik / Nola emaztia gizonaren petik buluzkorririk; / Beso biak zabaldurik dago errendaturik / Gizonorrek dagiela harzaz nahi duienik. E 127s. Azken hatsak diraueño, ziadutzak Iainkoak, Arimen rezibitzeko, zabaldurik besoak. EZ Man I 55. Iesus besoak zabaldurik zagozkiguna. EZ Man II 195. Saihetsa idekirik; besoak zabaldurik; zangoak hedaturik; zauriz betherik. Harb 311. Ni seme galdua, ta Aita ona besoak zabaldu ta niri laztan ematera. Cb Eg II 139. Leku ezkutuan zagozala, besoak zabaldu. Añ EL1 59. Besoak zabaldurik dago, seme ondatzallea artu zuan eran artzeko. AA II 230. Deitzen ninduzun. Besoak zabaltzen zinerozkidan. Dv LEd 240. Mariaren onran besoak zabaldu eta Gloria Patri zazpitan errezatzea. Arr May 13. Aitak, besoak zabalduta, bere bularraren kontra estutu eban-da. Ag AL 73. Bere athean bat ikusten zuen ber [...], edozoin izan zadien, besoak zabalduz altxatzen ziozkan, ama batek bere haurrari buruz bezala. JE Bur 66. Berari beira jarri zitzaion / zabaldurikan besuak. Tx B II 116. Apaiz antz-antzeko bat ere ikusi genunan besoak zabalik itzaldian. Or QA 51. Gizonak besoak zabaldu zituen sorbaldak goitituz. JEtchep 29. Besoak zabaltzerakoan, zabala, neurrigabea nai dugu arrapatu. Vill Jaink 133. Etsaiari besoak zabaltzera zijoan. Alkain 60. v. tbn. Mat 214. FrantzesB I 156. Lard 43. Bordel 202. Hb Egia 103. Apaol 114. HU Aurp 196. A Ardi 71. Alz Bern 58. Zub 38. Yanzi 165. Or Poem 549. Zerb IxtS 37. Anab Poli 88. Berron Kijote 113. (Fig.). Bealdetik, mueta guztiko txalopaz beterikako ibaia igaro ezkero, aurreko beste mendiaren ondoan estu estu dagozan ontzitegiak edo itxasoak bere goraldietan besoak zabalduteko bear daben ondartzea. Ag Kr 18.

adib: beso 1 iz. Gizakiaren goiko gorputz adarra, besaburutik eskuraino hedatzen dena. Erori eta besoa hautsi du. Gauza tristea zela beso bat galtzea. Besoa falta zaiona. Beso eskuina, ezkerra (edo eskuineko, ezkerreko besoa). Besoak altxatu, jaso, goratu. Besoak tolestu, gurutzatu. Besoak zabaldu. Besoak zabalik. Beso zabalka eskaintzen digun aukera. Beso zaintsua. Norbaiti besotik heldu.

besoak zabaldu 44: Elkar 2, Berria 6, EiTB 31, Jakin 2, Karmel, Argia, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

besoak zabaldu 147: Berria, Herria, Koldo Biguri, Koldo Izagirre, Bernardo Atxaga, Josu Zabaleta, Pello Lizarralde, Fernando Morillo, Asisko Frantzizko, Joan Mari Irigoien, Matias Mugica, Aingeru Epaltza, Felipe Juaristi, Aitor Arana, Pako Aristi, Jose Morales, Joseba Sarrionandia…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beso sarreran.

besoak zabalik
1 adb. Besoak zabaldurik edukiz. Gurutzean josita, besoak zabalik.
2 adb. Atseginez eta begitarte onez. Etxekoek besoak zabalik hartzen ninduten beti. Espainiako giro itogarritik Kataluniara joan zinen, eta Bartzelonak besoak zabalik hartu zintuen.

Aztergaia: besoak zabalik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BESOAK ZABALIK, BESOAK ZABAL. (Tener, etc.) los brazos abiertos. Begira nola bere besoak zabalik dauzkan pekatariak artzeko. Cb Eg III 290. Belauniko, besoak zabalik. Añ EL2 54. Gurutze baten iltzez josia, / besoak zabal gugana. Echag 219. Eta dakus altaran Santo Kristo andi bat, / Kurutzean josita besoak zabalik. AB AmaE 390. Mundakan neskatilla eder asko dagoz, besoak zabalik Mati senartzat artuko leukienak. Echta Jos 219. Besoak zabal nago gaur zure begira, / Elgar besarkatzean baitzaizkit hetsiko. Iratz 61. Besoak zabalik diraute geienak. SMitx Aranz 146. Kaleek, besoak zabalik balituzte bezela, abegi onez artzen dituzte kanpotarrak. Anab Poli 73. Aiñengille aen antzera, besoak zabal, baiñan madarikatzeko ordez parkeskeko oiuak egiñaz. Erkiag Arran 186. Zoaz apaizarengana, besoak zabalik artuko zaitu. MAtx Gazt 47. Itxaron beste anaiok astiro, besoak zabalik, naparrok erri kontzientzi geiago artzen daben arte. Gerrika 274. v. tbn. Besoak zabalik: Ag G 44. A Ardi 89. Inza Azalp 154. Enb 42.Yanzi 132. NEtx Nola 20. Osk Kurl 97. Larz Iru 36. Olea 275. Besoak zabal: Or Eus 413. SMitx Aranz 134. Izeta DirG 75. NEtx LBB 231. (Fig.). Besoak zabal zengozan, / kimak dardaraz beterik. / Baso erripan ez ei zan / zure gerizpea lakorik. Gand Elorri 198. (Besoak zabal-zabala). Othoitzik khartsuenetan zaraman handik hasirik-eta, biharamun eguerdirainoko denbora, besoak zabal-zabala, batere erortzerat utzi gabe. Jnn SBi 86. (Besoak zabal-zabal). Besoak zabal-zabal zure zai, begira. Jaukol Biozk 9. (Besoak zabal-zabalik). Besoak zabal-zabalik bere ugazama besarkatu nai izan zun. Etxde AlosT 93.

adib: beso 1 iz. Gizakiaren goiko gorputz adarra, besaburutik eskuraino hedatzen dena. Erori eta besoa hautsi du. Gauza tristea zela beso bat galtzea. Besoa falta zaiona. Beso eskuina, ezkerra (edo eskuineko, ezkerreko besoa). Besoak altxatu, jaso, goratu. Besoak tolestu, gurutzatu. Besoak zabaldu. Besoak zabalik. Beso zabalka eskaintzen digun aukera. Beso zaintsua. Norbaiti besotik heldu.

besoak zabalik 67: Aizu 2, Deia, Elhuyar, Consumer, HABE 2, Berria 34, EiTB 17, Karmel, Argia 5, DiarioVasco 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

besoak zabalik 54: Herria, Berria, Joan Mari Irigoien, Juan Kruz Igerabide, Eskarne Mujika, Itxaro Borda, Daniel Landart, Anjel Lertxundi, Aurelia Arkotxa, Fernando Rey…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beso sarreran.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper