50535 emaitza bilaketarentzat - [9351 - 9400] bistaratzen.

bestelakotu, bestelako/bestelakotu, bestelakotzen
da/du ad. Bestelako, beste era edo itxura bateko bihurtu. Mundu honen begitartea bestelakotzeko. Itzultzerakoan oso bestelakotua neraman gizona. Gerra aurrekoen isla eta errainua zirudiena txoil bestelakotua ikusi dugu azkenean.

Aztergaia: bestelakotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

bestelakotu, bestelako(tu), bestelakotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bestelakotu, bestelako(tu), bestelakotzen

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kotu/-katu

bestelakotze
iz. Beste era edo itxura bateko bihurtzea. Gorputzaren bestelakotze geldiezina.

Aztergaia: bestelakotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

bestelan
lok. Bestela.

Aztergaia: bestelan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. bestela / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

lok.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

bestela.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "bestelan/bestelaz: Lehen kasuan, Bizkaiko gainerako -lan guztien antzera (zelan hitz ez-homologatuaren salbuespenaz) batasunerako -la hobetsi badugu (honela, horrela, bestela,...), bistan da ezin diogula sarrerarik eman aldaki dialektal huts honi. Beraz onarturiko forma batuetara bidali beharko genuke: bestelan* e. bestela. Bestelaz, ordea, ene irudiko, ez da bestela-ren sinonimoa, osterantzean-ena, eta 'bete alde batetik'-ena baizik: Ez dut uste esan daitekeenik: "*Nik bestelaz egiten dut lan hori". Beraz beste defibizio batekin agertu behar du".

 - [E116]: "Ez dut hain argi ikusten den XK-k dioena. Bestelan oso erabilia da, eta ezin da baztertu. Gehienez ere (nahiz hau ere ez dudan batere argi ikusten) 'bestelan Bizk h. bestela' jar daiteke bortz-bost, zeinare-seinale, ihizi-ehiza eta beste hainbeste sarrerekin egin dugun gisa. Hori, gehienez ere. Baina ez dut uste gaitzesten ahal dugunik. Bestetik, bestelaz sarrerari dagokionez, ikusi ditudan adibide guztiak bat datoz XK-ren proposamenarekin, baina lantaldeak hori arhi uzten du 'lok' marka jarri duenean ('nik bestelaz egin dut lan hori' bezalako esaldi batean, hori inork esaten badu ere, 'bestelaz' ez da lokailua. Hala ere, jkontu hau espresuki argitzeak ez luke kalterik egingo. Beraz, nire proposamena hau da: bestelan lok. Bizk. 'bestela' (bigarren aukera: bestelan Bizk. h. bestela); bestelaz lok. Zah. 'osterantzean'".

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): "bestelan h. bestela; bestelaz lok. Zah. 'osterantzean'".

bestelaz
lok. zah. Bestela, osterantzean.

Aztergaia: bestelaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

lok.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

bestela.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "bestelan/bestelaz: Lehen kasuan, Bizkaiko gainerako -lan guztien antzera (zelan hitz ez-homologatuaren salbuespenaz) batasunerako -la hobetsi badugu (honela, horrela, bestela,...), bistan da ezin diogula sarrerarik eman aldaki dialektal huts honi. Beraz onarturiko forma batuetara bidali beharko genuke: bestelan* e. bestela. Bestelaz, ordea, ene irudiko, ez da bestela-ren sinonimoa, osterantzean-ena, eta 'bete alde batetik'-ena baizik: Ez dut uste esan daitekeenik: "*Nik bestelaz egiten dut lan hori". Beraz beste defibizio batekin agertu behar du".

 - [E116]: "Ez dut hain argi ikusten den XK-k dioena. Bestelan oso erabilia da, eta ezin da baztertu. Gehienez ere (nahiz hau ere ez dudan batere argi ikusten) 'bestelan Bizk h. bestela' jar daiteke bortz-bost, zeinare-seinale, ihizi-ehiza eta beste hainbeste sarrerekin egin dugun gisa. Hori, gehienez ere. Baina ez dut uste gaitzesten ahal dugunik. Bestetik, bestelaz sarrerari dagokionez, ikusi ditudan adibide guztiak bat datoz XK-ren proposamenarekin, baina lantaldeak hori arhi uzten du 'lok' marka jarri duenean ('nik bestelaz egin dut lan hori' bezalako esaldi batean, hori inork esaten badu ere, 'bestelaz' ez da lokailua. Hala ere, jkontu hau espresuki argitzeak ez luke kalterik egingo. Beraz, nire proposamena hau da: bestelan lok. Bizk. 'bestela' (bigarren aukera: bestelan Bizk. h. bestela); bestelaz lok. Zah. 'osterantzean'".

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): "bestelan h. bestela; bestelaz lok. Zah. 'osterantzean'".

bestenaz
1 lok. Ipar. Bestalde, gainerakoan. (Eskuinean ere hartzen du askotan). Zer lan on egin dezake holako langileak, nahi bezain gizon azkarra eta bestenaz osasunekoa izanik ere? Denborak, bestenaz ere, ez ziren errazak, ez goxoak.
2 lok. Ipar. eta naf. Bestela. Zatoz berehala, bestenaz hainbat gaizto zuretzat.

Aztergaia: bestenaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

bestengusina
iz. naf. Lehengusina txikia.

Aztergaia: bestengusina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: bestengusina ‘prima segunda’: Urt Gram.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea.

Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

Ez dago forma hau hiztegi batuan jaso beharrik (aski baitira lehengusu txiki eta bigarren lehengusu / bigarren lehengusina adierazleak).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-02-27): bestengusina iz. Naf. ‘bigarren lehengusina’

bestengusu
iz. naf. Lehengusu txikia.

Aztergaia: bestengusu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bestengusu (V-gip, G-azp, AN-gip-5vill; Lar), bestelengusu (V, G), bertzengusu, berzergusu, bertze ergusu (B). Ref.: A (bestelengusu, bertze ergusina); Iz IzG; Gte Erd 211; Izeta BHizt2 (bertze ergusu). Primo segundo. v. bestenkusi, LEHENGUSU TXIKI. Cf. herengusu. Ibirikun dá Patrono San Juan Bautista, Kristoren berzergusu, emakumeetaik jaiodiren sanduen andiéna. LE Bail 225. Aidetasun au iristen da laugarren mallaraño, eta emendik eziñ ezkondu ditezke elkarrekin senideak, lengusu, bestengusu eta erengusuak. AA I 560. Bada denpora gitxiren epean agertu zan beraren bestengusu D. Gaspar Jauregikoa. Izt C 505. Sarjentoa, Falconeren bestengusu zan. NEtx Antz 139. "Aquello que se dice cuando se pierde la amistad con alguien. Leen anai ta orai bertze ergusu" Izeta BHizt2.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

bestengusu 1, Argia (“ Geroxeago irekitzen ditu bere bestengusuak zihaurriak (Sambucus ebulus)”); bestengusina 1, Argia (“eguzki ihintza eta haren bestengusinak”); bestelehengusu 1, Argia (“Ordu txarrean aitatu nion duela bi urte bestelehengusuari birraitatxi Leocadio Etxebarriren Txileko historia”). Ez dugu aurkitu bertzengusu eta bertzengusina formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bestengusu 1, Xabier Mendiguren Elizegi (“Ez amaren aldetik ez aitaren aldetik ez zegoen gurean moja, fraide edo apaizik, amonaren herengusu edo bestengusu moja bat izan ezik; aitaren aldeko familian jaiera gehixeago zuten eliz kontuetarako, baina aitak berak oso gutxi, zaleago zen fraideen gainean gaizki esaka aritzeko, jardun horiek amaren gustukoak ez baziren ere; ama lotuago zegoen elizara, baina hori, beregan, jasotako tradizioen transmisioa ze”); bestengusina 1, Jose Morales (“ezkon-ahizpak: Maria Gavrilovna, Aleksandra Gavrilovna eta Adelgeida Gavrilovna; Fiodor Fiodorovitx Perekroiev-en etxean, Riazan-go probintzian; Frola Vasilievitx Pobiedonosni-ren etxean, Penza-ko probintzian, eta haren anaia Piotr Vasilievitx-enean, zeinak berekin baitzituen ezkon-arreba Katerina Mikhailovna eta ezkon-arrebaren bestengusinak (Rosa Fiodorovna eta Emilia Fiodorovna)”). Ez dugu aurkitu bertzengusu eta bertzengusina formarik.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Iritzi-emaileen oharrak ezagutu behar dira

bizirik da inon?

Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

Ez dago forma hau hiztegi batuan jaso beharrik (aski baita lehengusu txiki adierazlea; cf. supra bestelehengusu).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: "Nafarroan (Bortzerrietan, Malerrekan) Bertzengusu oso bizirik dago. Lantaldeak ez daki ahozkoan bizirik den, eta non; idatziz, eta esku arteko datuen arabera, ez da erabili".

 - [E116]: "lehenbizikoari dagokionez, bat nator AI-rekin, nahiz Baztango aldaera, Izetak biltzen duena (nik ez dut lekukorik aurkitu) bertze ergusu den. Nola esaten da Nafarroan orduan? bertzengusu, bertzergusu edo bestengusu? bestelehengusu sarrerari dagokionez, ez bada ahozko lekukotasunik, eta idatziz erabili ez bada, zertako nahi dugu sartu? Nik ez nuke aipatuko (badu txostena, hala ere, hitz honek)".

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): "ez sartu ez bata ez bestea. Lantaldeari familiaren inguruko sail guztia aztertzea eskatzen zaio".

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-02-27): bestengusu iz. Naf. ‘bigarren lehengusua’

bestera
1 adb. Batez ere bizk. Beste moduz, bestela. Ipuin berbera, gauza batzuetan zerbait bestera eginda. Bat-batean bestera pentsatu zuen.
2 postpos. -en kontra, -z beste era batera. (-z atzizkiaren eskuinean). Beren gogoaz bestera ezkonduak. Geratzen da guztia aldaturik, ikusten dituela gauzak lehengoaz bestera.

Aztergaia: bestera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Bizk. 'bestela'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

batez ere Bizk.

Forma baten adiera(k)

'bestela'

besterako
adj. g. er. -en kontrakoa. Jaunaren gogoaz besterakoa.

Aztergaia: besterako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

besterako 4 aldiz ageri da, adnom. gisa behin (Aran SIgn: "Baña Jainkoak nunbait ala naita, etziraden arkitu, eta ordañez beste bi guztiz besterakoak eraman ziozkaten"), guretzat esplikagaitza den erabileran (Or Aitork: "Besterik ezagu eztuna, bera besterako izanik, egin zuten orduko aldakor guzien gaiñ dan Zure doaiez, aldiunerik gabe, artara eraikia izan ez balitz Zuk deituz: bedi argia, ta sortu zan argia" #mdash# quae non novit aliud, cum esset ipsa aliud); eta destinatiboan (a.g.er.) bitan (Aran SIgn: "Arren, gizonak, egiñ alegiñ Igo dezagun zerura: Ara igotzeko, ta ez besterako Jaio giñaden mundura"; Bilbao IpuiB: "Baiña lapur lotsabako bat besterik ezala agertuteko, ez besterako"). Ik. OEH argitaratuan -z besterako 1 (Arr Bearg).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

3 ager.tatik 2 adnom. dira (F. Urkia: "Kaikuaren ordezko besterako ontzia"; J. Arostegi: "Batekoz besterakoa da. Odola irakiten dauka gazteak; berez da Iraultzaille") eta bestea erabakigaitza (Zink Crit: "Bestetzuk besterako akastun izaten dira; ondo dakuste, baña gutxi; gauza alde batetik baño eztakuste; alde au ezkutatu ezkero ezer eztakuste").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: - zbesterako 2 ("Berezkoaz besterako ta zintzotasunik bagako otseintzearena"; "Elorriorik eztautset ezarri gura ori errukiaz besterako litzake-ta") // AB50: besterakotze 'transferencia' 2 // Euskalterm: - z besterako 1 ("bizitegiz besterako area - área no residencial") // Ez dugu aurkitu bestetan: AB38; HiztEn; LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

besterako : DRA ("Contrario. Jaunaren gogoaz besterakoa etzala zeritzan guzia egiteko beti prest eta jarria zegoen neskatxa... Arrue, Beargille; II Para el otro. Batera eta besterakoak, los errantes. Azkue, Eusk. III"); PMuj DVC ("diverso, desemejante") // Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; ElhHizt; HiruMila; EskolaHE; Lur EG/CE eta EF/FE; XarHizt; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

formatuari dagokionez, azpisarrera gisa eskain liteke, -(a)z bestera bezala.

Maiztasuna

g.er.

Erabilera-oharrak

x-z besterako gisa erabiltzen da.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Jaunaren gogoaz besterakoa.

besteratu, bestera/besteratu, besteratzen
da/du ad. g. er. Beste nonbaitera joan; beste nonbaitera eraman. Solasgaitik besteratu zara.

Aztergaia: besteratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bestera(tu), besteratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

beste batera joan edo eraman.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

solasgaitik besteratu zara.

besterendu, besteren/besterendu, besterentzen
da/du ad. zuz., ekon. Zerbaiten jabetasunaz mintzatuz, besteren batengana igaro edo igaroarazi. Ondasunak besterendu ditu.

Aztergaia: besterendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

besterendu, besteren(du), besterentzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

besterendu, besteren(du), besterentzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Familia horri dagokionez, honako ohar hauek guztiak ageri dira: "besterendu | EArau: besteren(du), besterentzen. da/du ad. besterenganaketa* e. besterentze besterendu arautuaren gain eratuak (besterentze, besterentzaile) hautatu dira, zalantzekin, ez erabilerak agintzen dituelako, baizik erregularrak eskaintzearren. besterenganatu, besterengana(tu), besterenganatzen. da/du ad. h. besterendu. besterenganatzaile* e. besterentzaile. besterentzaile besterentze" Proposamena: beti modu berean jokatzea, "e." marka jarriz (ez batzuetan "h.", eta beste batzuetan "e."); Besterenganatu eta horren familiakoak jasotzen direnean, ez du ematen koherentziaz jokatzen denik, batzuetan hobetsi besterik ez delako egiten, eta, beste batzuetan, beste ordain batzuk erabil daitezen gomendatzen delako. Konponbide bera hartu beharko litzateke beti".

 - [E208]: "besterenganaketa: hitz hau, hurrengoa bezala, erabat zuzena eta erabilia da, ordez proposatzen dena ez bezala. Testuinguru batzuetan gainera, ezin ordezka daiteke besterentze-rekin, besterenganatu ere ezin da besterendu-rekin ezin ordezka daitekeenez. Izan ere erdarazko enajenar eta alienar bi kontzeptu ezberdinak dira eta euskaraz ere bereizi behar izaten ditugu. besterenganatu. Ez dago besterendu-ri hobe ipini beharrik, Bi hitz ezberdin dira".

 - [E208]: "besterenganatzaile: gauza bera. Besterentzaile azken orduko asmakeria da, besterenganatzaile zaharrago eta erabiliagoaren kaltean".

 - [E116]: "hemen arazo bat baino gehiago, nahiz denak lotuak izan. AUk dio koherenteago dela beti 'e' jartzea, eta ez batzuetan 'e' eta beste batzuetan 'h'. Arrazoia, nire ustez, hau da: 'ez egoki' jo daitezkeen hauen artean, besterenganatu sarrerak baditu besteek ez dituzten lekukoak (Mitxelena tartean). Horregatik onartu du, segur aski ere, lantaldeak, bigarren mailan bada ere, alboan baitugu tradizio handiagoa duen eta dagoeneko onartua dugun besterendu. Beraz, nik hau ez nuke aldatuko. 'Besterenganaketa'ren ordez, besterentze proposatzen du lantaldeak. Arrazoi bakarra da besterentze regularra izatea, ez besteak baino lekukotasun gehiago izatea. Lekukoak ikusirik, bistan da 'besterenganaketa' gehiagotan ageri dela, baina adibide guztiak buletin ofizialetakoak dira, itzulpenak hortaz (hauetako asko Arabakoak, ez dakit nik Gipuzkoan edo Bizkaian nola erabiltzen duten kontzeptu hau). Gauza bera gertatzen da besterengatzaile hitzarekin ere. Ez dut azken hitz honen arrastorik ere aurkitu, inon ere. Kontua da zer den nahi duguna: - tradizio handiagoa duen besterendu hitzetik abiatu, eta honen analogiak onartu, nahiz lekukotasunik ez izan, eta horiekin batera besterenganatu ere ontzat eman. Hau da lantaldeak egin duena - besterenganatu gaitzetsi eta 'h' jarri beharrean 'e' jarri (hau da AU). Beraz, orduan besterendu eta honen eratorriak bakarrik onartuko genituzke. - besterendu eta besterangatu, biak maila berean onartu, eta hortik sortzen diren eratorriak ere (XK) -azken aukera: besterendu eta besterenganatu bakarrik onartu, eta besteei buruz ez esan ezer ere. Nire proposamena: guztia kontuan harturik, lantaldearena onartu".

 - Erabakia: Erabakia (2005-03-18): "besterendu, besteren(du), besterentzen du ad.: ondasunak besterendu ditu; besterenganaketa* e. besterentze; besterenganatu, besterenganatu, besterenganatzen da/du ad. 1 kezkak besterenganatu zituen. 2 Zuz. Ekon. e. besterendu; besterentzaile; besterentze. (Lantaldeak egin behar duen lana: beretu/bereganatu/berenganatu; geuretu/geureganatu; hiretu; hireganatu; niretu/nireganatu; zuretu/zureganatu; guretu/gureganatu... HAUEN ERREGIMENAK AZTERTU ETA LEHENBIZIKO ITZULIAN ESANDAKOAK ZUZENDU".

besterenezin
adj. zuz., ekon. Zerbaiten jabetasunaz mintzatuz, besteren batengana igaro ezin dena. Erakundeko txartela pertsonala eta besterenezina da. 2000. urteko erreformari esker, bai aitak eta bai amak, bakoitzak hiru hilabeteko baimen besterenezina zuten.

Aztergaia: besterenezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh39 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 39 (Argia 4, Berria 8, Deia 1, Europar Batasuna 1, EiTB 6, Elkar 3, Erlea 2, Espainiako Gobernua 1, Jakin 2, Karmel 1, Laneki 5, UEU 5); ETC 142

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: besterenezin izond. (Zuz.) inalienable; intransferible eskubide besterenezina: derecho inalienable / Adorez: besterenezin adj. instrasferible / Labayru: 0 / NolaErran: ezin besterendu(zko) (zuz.) – besterenezin (zab.) (zuz.) – ezin utzizko – ezin salduzko – ezin saldüzko (ZU) // Euskalterm: besterenezin (Zuz.).

Bestelakoak

besterendu da/du ad. Zuz., Ekon. Zerbaiten jabetasunaz mintzatuz, besteren batengana igaro edo igaroarazi. Ondasunak besterendu ditu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa dagozkion markekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Zuz. eta Ekon.

besterenganatu, besterengana/besterenganatu, besterenganatzen
1 da/du ad. Besteren batengana igaro edo igaroarazi. Kezkak besterenganatu zituen.
2 ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, besterenganatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ekonomia eta zuzenbide arloetan ez erabiltzea gomendatzen du; ik. besterendu].

Aztergaia: besterenganatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-05-12 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

besterenganatu 1: MEIG.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira besterenganatu 6 (S. Goñi, N. Balluerka, AAO 1989 4) eta besterenganaketa 6 (AAO 1989).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

besterenganatu : AB38 1, HiztEn. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

besterenganatu jaso dutenak: HiruMila (transmitir, transferir), Casve EF (-tü: transférer), DRA (adulterar), PMuj DVC (endosar, ceder a favor de otro; adulterar, cometer adulterio). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

besterengana(tu), besterenganatzen.

Euskara batuan hobestekoa

Ik. besterendu.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ganatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

besterentzaile
adj./iz. zuz., ekon. Besterentzen duena. Kostu bidezko besterentzeak iruzurrezkoak direla uste da, horiek egin aurretik besterentzailea epai bidez kondenatua izan denean edozein auzialditan.

Aztergaia: besterentzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
besterentze
iz. zuz., ekon. Zerbaiten jabetasunaz mintzatuz, besteren batengana igarotzea edo igaroaraztea. Xedapen hori ezin zaie aplikatu herri-onuraren ondoriozko besterentze nahitaezkoei. Besterentzea edo lagapena eskritura publiko bidez egitea.

Aztergaia: besterentze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

besterik ezean
Besterik ez izanik, besterik ezin izanik. Besterik ezean, janariaren truke haren etxean morroi aritzeko gertu zegoen. Besterik ezean, lehengo arlotearena esan beharko.

Aztergaia: besterik ezean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

besterik ezinean
Besterik egin ezinik. Besterik ezinean, eroapena hartzea erabaki zuen. Besterik ezinean eta ondamuz beterik.

Aztergaia: besterik ezinean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BESTERIK EZINEAN. Por no poder otra cosa. v. BESTERIK EZINDA. Zer erantzunik etzutela ipiñi zituen, eta besterik eziñean, Jesu Kristoren kontra añenekoak botatzen [...] asi ziran. Lard 515. Besterik eziñean da ondamuz beterik. Ag AL 76. Tuntuizek, besterik eziñian, eruapena artzia erabagi eban. Otx 39. Ori agintarien gogoko gauzea etzan izan; baña besterik eziñean, ez ikusi egiten eben. Eguzk GizAuz 131. Agindu zidaten esana egingo diñat; besterik eziñean bainatxion. Zait Sof 163. Besterik eziñean, txistua botatzen zion goitik beera gorrizkako oialari. Anab Poli 22. Anastasik emon ez? Baita biotz erdia be, besterik eziñean. Bilbao IpuiB 204. Beraz, itz ori etzaigu egiten arrotz. Besterik ezinean onartu dizut, beste zerbait adierazteko, ordea. Zait Plat 59. Besterik eziñean edo maitemindurik daudenean. Berron Kijote 171.

besterik ezinean 6: Berria 4 (“Buruzagiek austeritatea hobesten dute hiritar pikarraituentzat, ona dela errepikatzen digute, eta guk bai buruarekin besterik ezinean”), Argia 2 (“Besterik ezinean, Magrebeko agintariek dirulaguntza bidez kontrolatzen dituzte ogiaren eta elikagai oinarrizkoenen prezioak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

besterik ezinean 15: Jenaro Garate 3 (“Horrela, filosofia egiten, Nire ezagumenaren eta fedearen oinarri garbirik gabe geratu eta besterik ezinean Jesuitetatik nahigabez kalera atera nintzen, agnostizismo sakon ilunean hogei urteko ibilaldia hastera”), Ramon Saizarbitoria 3 (“Irribarre egin zuen; besterik ezinean, pentsatzen dut”), Aitor Arana 2 (“Keinu azkar batez alboratu zuen ohegainekoa, besterik ezinean, Ana jadanik hilotza zela ziurtatzeko”), Itxaro Borda 2 (“Gezurrak ez ditut maite, baina besterik ezinean, zer nahi duzu ontsa baliosak dira!”), Josu Zabaleta 2 (“Badut miresle pila bat ere, elkarren begiradak noiz gurutzatuko zain, eta, besterik ezinean, eskola garaian ispilu puska batez begiratzen saiatzen zaizkidanak”), Patziku Perurena (“Ni etxe eroriak animatzen dituen ur soinu haretan natorkik eta noakik, besterik ezinean”), Juan Garzia (“"A-issà" Andramari-Amabirjina da (edo soilki "andrea"); guztiz kriptiko eta deszifragaitza dugu, espero izatekoa zenez, "Odò" hitza, zeharbide horretaz baliatu beharra baitzegoen, noraezean eta besterik ezinean, Kristo zelarik aipagai; ahotsa apalduz eta inguruan arduratsu begiraturik, beti ere:”), Joxerra Garzia (“Alde pitin bat badago, ordea, horrelako gauzak propio idaztetik ezinbestean - besterik ezinean - idaztera”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beste sarreran.

besterik izan
da ad.-lok. Beste gauza bat izan, beste kontu bat izan. (Hirugarren pertsonan). Hori besterik da. Besterik izanen da datorren aldian. Honela ikusi ditugu beti; gaur oso besterik dira.

Aztergaia: besterik izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-05-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

beti izan-ekin erabiltzen denez, badirudi AS dagokiola; adibide baten bidez ager liteke: hori besterik da ('desberdina da').

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: ['beti izan-ekin erabiltzen denez, badirudi AS dagokiola; adibide baten bidez ager liteke: hori besterik da ('desberdina da')'.] 'Bai. Hori egingo nuke nik'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'AS gisa sartu, azalpenarekin: (hirugarren pertsona), beste eta izan-en azpian eta adibidea eman'.

bestetar
iz. Beste familia, alde edo alderdi batekoa den pertsona; beste batzuekin bat datorren pertsona, beste batzuen iritziak dituena. Gutarrak eta bestetarrak.

Aztergaia: bestetar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gutarrak eta bestetarrak.

bestetara
adb. Bestela, beste era batera. Gehienetan bestetara jazo ohi da.
Loturak

Aztergaia: bestetara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: ber(t)zetaratu : Harb ("Zuri zor derauzkitzugun eskerrak berzetaratzen ditugun orduan"); He Phil ("Beharkitua den ordenutik bertzetaratzea"); bestetara : Otx ("Areik itzak bestetara ezin ulertu eikezan-da"; "Bestetara lortu ezin dabena"); Ldi IL ("Baña bestetara gertatu zan"); Or Aitork ("Bestetara ulertzen ez dunak, ez dauka egiz zeru-lurrak ulertzerik"); Bilbao IpuiB ("Aurrerantzean bestetara pentseko ebalakoan"); Zait Plat ("Bestetara uste izateari ulerterrezago deritzagu"). Eta testu-lekukotasunik gabeko bestetarazi , bertzetarazi : "Faire aller ailleurs, à quelque autre" Dv.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bertzetara IE 1 (F. Krutwig: "Empeiriaren enonta linguistikoa bertzetara diabatzen zuten"); bestetara B 3 (K. Egileor: "Gizonak ziran, baña garai artan, bestetara jokatu ete zitekean Kristo?"; Karmel 1979: "Nik bestetara planteatuko neuke"; P. Puxana: "Baiña geienetan, bestetara jazo oi da"); G 2 (Zait: "Inork enazala nagitzat eta aultzat ebatz, ezta baketsu bezala ere, bestetara baizik, etsaientzako gaitzesgarri ta adiskideentzako on, alegia"; Lek Zigor: "Ez bait-det iñola utziko jun dedin / niz-bestetara,/ bañan batez ere morroikumeetara;/ ez dedan-ez utziko"); EB 2 (J.M. Torrealdai: "Gure ustetan, eredu-mota hau behar du Euskal Telebista Nazionalaren bokazioa duen ETBk, eta bestelako ereduak eta telebista alternatiboak bestetara plantea daitezke"; Egin 1983: "Hirietatik bestetara jendea. Gaiztaginen kontrako kanpaina gogorra Txinan"); bestetarakotze EB 2 (Arauzko erabakiak II: "Egitarau-arteko bestetarakotzeak. II Atalburuko diruizendapenen artean beharrezko izan daitezenak"; "Egitarau baten barruko edo egitarau berezien arteko bestetarakotzeak"); bestetaratu EB 2 (Azurm: "Testuingurutik moztuz eta gaizki eta faltsuki eta jatorrizko esanahia bestetaratuz aipatu nuela Gazte aldizkaria"; J. Otaegi: "Hartara emana zen gehienbat, bizi-beharrak bestetaratu ez zuenean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bestetarakotu : AB50 2 (transferir, transferencia). Ez dugu ohiko iturriotan aurkitu: DFrec, AB38, HiztEn-LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bertzetarakor : Lh DBF (changeant), DRA (cambiante); bertzetaratu , bertzetarazi : DRA ((hacer) ir a otros); bestetaratu : DRA (distraer, divagar), PMuj DVC (1 transmitir, legar, ceder, dejar; 2 distraer, divertir, desviar; 3 divagar, distraerse, desviarse...). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra: -tara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

beste 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

lok.

Forma baten adiera(k)

bestela, beste erara.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gehienetan, bestetara jazo ohi da.

bestetaratu, bestetara/bestetaratu, bestetaratzen
du ad. Beste zerbait egitera behartu. Bizibeharrak bestetaratu zuen arte.

Aztergaia: bestetaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

bestetara(tu), bestetaratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

beste zerbait egitera behartu.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bizibeharrak bestetaratu zuen arte.

bestetasun
iz. fil., antrop. Alteritatea. Bestetasunaren onarpena eta norbanakoaren indibidualismoaren arteko borroka da hemen azaltzen zaiguna.

Aztergaia: bestetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh68 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bestetasun (Añ). Diferencia. v. bestelakotasun. Zer diferenzia edo bestetasun dago batiatuba baño eztan, ta konfirmauba dan baten artian? CrIc 133.

LB: 68: Argia 4 (“Eta ozen aldarrikatzea ez dela galdera isolatu bat baizik eta bestetasunarekiko beti maniobratzen den mekanismo oso unibertsal bat”), Berria 10 (“Ustez halakoak positiboak badira ere, bestetasunaren ideia berresten dute”), EiTB (“Lehiaketako epaimahaiak oso ondo landuta dauden kutsu surrealistako irudien aberastasuna eta samurtasuna nabarmendu ditu lan honetan, bai eta eguneroko bizimoduan txertatuta egon arren, intimitatearen bat-batekotasuna eta maitasunaren bestetasuna gainditzen dituela kalea eta gizartea, gerraren oroimena, munduko gatazka politiko batzuk eta denboraren pasaera bezalako gaiei heltzeko”), Elkar 9 (“Prentsan eta eguneroko elkarrizketetan ere sarritan erabiltzen dira bestetasun hori irudikatzen duten metaforak indarkeria sexistari buruz hitz egiterakoan: erasotzaileak piztien gisara aurkezten dira”), Jakin 22 (“Baina kontuz, askotan totalizazioa besteari egozten zaio, hau da, aniztasuna eta bestetasuna gauzatzen ari denari “), UEU 18 (“Areago,gu nazionalaren eraketarako, beharrezkoa da bestetasun atzerritarraren presentzia, bestea modu sinbolikoan ager badaiteke ere“), Euskaltzaindia 3 (“Metodo atzerriratzaileak, berriz, gardentasuna baino gehiago "erresistentzia" bilatzen du; izan ere, itzulpenak sorburu testuaren bestetasuna mantentzen duenez, xede testuak hainbat zailtasun ezartzen dizkio irakurketa erraz bat bilatzen duen irakurleari”); alteritate 28 (Argia 3, Berria 3, Elkar 2, Euskaltzaindia 6, Gomylex 3, Jakin 3, UEU 7) // ETC: 273; alteritate 73.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru bestetasun 1 iz. Fil. alteridad, otredad; NolaErran: 0. // Euskalterm: alteritate (es alteridad; fr altérité).

Erdaretako formak

es alteridad / fr altérité: Elhuyar: 0 / Adorez: (Fil.) alteritate, bestetasun / Labayru: (Fil.) alteritate, bestetasun / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, dagozkion markekin. Bide batez, alteritate forma ere jasotzea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Fil., Antrop. (Antropologia marka berria sortu behar da).

bestetik
adb. Beste alde batetik. Ik. bestalde; batetik... bestetik...; alde batetik... bestetik.... Gizon erraza zen gainera; bestetik, nire gustuko laguna.
Loturak

Aztergaia: bestetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-12-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BESTETIK. (No precedido de (alde) batetik). Por otro lado, por otra parte. v. BESTE ALDETIK (s.v. alde); cf. BATETIK... BESTETIK... (s.v. bat). Beintzat ez dau itxutu au diru gosiak odola aterateko agindubaz. Besteti, zegaitik orrenbeste arrotu zeure buruba uste izateko ak beste badakizula? Mg PAb 50. Lege zuzenetan ez zaio sinisterik ematen lapur jakiñari. Bestetik aizeriak ukatuko zuen ostu balu ere. VMg 36. Baña ez due guztiak aukera oetan ibiltzeko era; ta bestetik gerta diteke erraz, orazio oek gogoan arturik, loroak bezala esatea biotzaren mugimenturik gabe. AA III 329. Zerren ganadu bagarik ez dago zimaurrik, eta zimaur baga ez dago laborerik. Bestetik bedar bagarik ez dago ganadurik. Ur Dial 60s (It beste aldetik, Dv bertzalde, Ip bestalde). Eta berriro ager-dediñ zenbaterañoko ongi andiak dekazkien liburu onak irakurtzeak, nola ere bestetik eziñ-konta-alakoa dan gaixtoak dakarten ondamen galgarria. Aran SIgn 11. Emen inguruko ballera guziyetan beste bat arkitzen ez dan bezelakua; eta bestetik berriz, zure modura, hura ere, etxe-aldeko alaba da. Moc Damu 22. Ezeban argitu neskatilla orrek maitte beban edo ez; baña bestetik, poztu zan, autortu eutsalako, naiago ebala senar ona. Echta Jos 52. Nai-ta-nai-ez bear alegin zalla, geronen artean bederik gai biurri-samarrak euskeraz erabiltzeko. Ta, bestetik erderaz aritzea errezago. Ldi IL 62. Gizon errexa zan gañera. Bestetik, nere gustoko laguna. Uzt Sas 23. Bestetik, berriz, nik jakin dedanez, Errekatxoko Mirentxurekin asita omen ago. TxGarm BordaB 91. Asmo garrantzizkua benetan, anaikorra bestetik. Gerrika 283. Izan ere, jai-eguerdian botatzen zituzten; eta, bestetik, gaur aiña bertso entzun gabe zegoan jendea orduan. Insausti 22. v. tbn. Añ LoraS 62. JJMg BasEsc 85. Astar II 120. Noe 24. Etxde JJ 129. Basarri 33. Por lo demás. Bizi zan andarakume besteti kristinau ona zan bat txito larri ta estu, pekatu ezañen bat egin ebalako ustiaz. Mg CO 151.

adib: alde2 3 (Dagokion izena ezabaturik). Beste hori ere garestia da. Bi anaia zituen; bata atzerrira joan zen eta bestea hil egin zen. Liburu bat eta beste bat. Bata eta bestea. Batetik eta bestetik. Besteari emateko. Eta horrelaxe, aipa daitezkeen beste hamaika eta hamaika. Bi ekarri zituen; besteak etxean utzi zituen. Beste batean. Besteak ez bezalakoa.

bestetik 9652.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bestetik 4535.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, oso hedatua eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beste sarreran.

bestetxo
adkor. Beste. Etxe nagusiari lotuta, bestetxo bi ageri ziren: bata ogia edo artoa erretzeko labea.

Aztergaia: bestetxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

bestetzuk
izord. Heg. Beste batzuk. (Pluraleko forma). Batzuek hala diote, eta bestetzuek bestela.

Aztergaia: bestetzuk

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: bestetzu(k) / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

batzuek hala diote, eta bestetzuek bestela.

bestia
iz. lap. eta bnaf. zah. Piztia.

Aztergaia: bestia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-16 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Zah. Lap. eta BNaf. h. piztia.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

L, BN: ik. piztia

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "piztia [proposatzen dut, ordez]" (1994-11-02)

bestiario
1 iz. art., liter. Erdi Aroko literaturan, benetako edo alegiazko animaliei buruzko kontakizunen, irudien edo deskribapenen bilduma. Ez zen nobela kanoniko bat, bestiario bat baizik. Alga zelai zabal honetan Laurentek topatu duen izakirik bitxienak Erdi Aroko ipuin fantastikoen bestiariotik aterea dirudi: itsasoko dragoia!
2 iz. hist. Antzinako Erroman, zirkuan piztien aurka borrokatzen zen gizona. Gladiatore eskas batzuk eman zizkiguan, behea jotakoak, putz eginez gero jausi egiten zirenak; bestiarioak ere ikusi ditiat nik hobeak.

Aztergaia: bestiario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2023-10-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 30 (Aizu 1, Berria 5, DiarioVasco 1, EiTB 12, Elkar 7, Erlea 2, UEU 2); ETC 56.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: bestiario iz. (Hist.) bestiario / Adorez: 0 / Labayru: bestiario 1 s.m. bestiario / NolaErran: 0.

Erdaretako formak

es bestiario / fr bestiaire: Elhuyar: (Hist.) bestiario / Adorez: (Hist.) bestiario, alegia-bilduma / Labayru: bestiario / NolaErran: 0 // Euskalterm: bestiario (Arteak) / LTH: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gutxienekoa betetzen du; gainera, ez dago beste modurik esateko. Dagokion markarekin jaso.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Art.

bestondo
iz. Jan-edan gehiegizko egun baten ondoko goizean izaten den ondoeza. Ik. biharamun 2; aje 3. Egundoko bestondoarekin esnatu naiz.

Aztergaia: bestondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
bestorduz
[Oharra: Euskaltzaindiak, bestorduz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. beste orduz].

Aztergaia: bestorduz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. beste (orduz) / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. beste orduz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut...] (1995-03-03)

bestseller
iz. Arrakasta eta salmenta handia izan duen liburua. Horrela, bada, gerta daiteke oso liburu onak batere arrakastarik ez izatea; eta, alderantziz, kalitate kaxkarreko lana bestseller bihurtzea.

Aztergaia: bestseller

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-11-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

best(-)seller 5: M. Solbes ("... horiei nik telefilm bat ikus dezatela edo irakurtzea gustatzen bazaie, best seller bat hartzea gomendatuko diet"), MAtx ("Autore esperimentalistagoak eta berriagoak #mdash#arazo berezirik gabeko best-seller gisakoak salbu#mdash# ez nituzke hain bizkor itzuliko"), Mundua 1993 2 ("Herrialde batzuetan, Finlandia eta Argentinan, adibidez, 'Munduaren egoera' best seller bilakatu da; Finlandian bakarrik kokatzen den arren fikziozko ez direnen best seller zerrendaren lehen buruan"), J. Maia ("Hala, Marca irakurri ohi zuen bulegari katolikoa, El Pais irakurtzen duen exekutibo ttiki agnostiko bilakatzen da; edo errektoreorde bihurtu den halamoduzko irakaslearen emaztea, best-seller-ak irakurtzetik, Proust edo Kafkaz interesatzen hasten da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

best-seller : AB50 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 1; bestseller : AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

best-seller : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal best-seller formaren ordainak: best-seller : ElhHizt; salduen, bestseller : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Vox es-eu, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): best-seller; en (Collins): best-seller; de (Langenscheidts): Bestseller // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell).

best-seller 28: Gorka Bereziartua 14, Mikel Hernandez Abaitua, Argia 4, Onintza Irureta, Antton Azkargorta, Angel Erro, Iban Zaldua, Iñigo Astiz, EiTB.com 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: best-seller 76: Berria 44, Herria 4, Iñaki Heras 6, Joxean Agirre 4, Oskar Arana 2, Jon Arretxe 2, Xabier Mendiguren Elizegi 4, Javi Cillero 2, Pako Aristi 2, Iban Zaldua 2, Anjel Lertxundi 4.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa da, aipatu gabe uztekoa

erdal hitza.

Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, erabilia eta batera idaztekoa (bestseller).

bet-betan
adb. Ipar. Bat-batean. Bet-betan alditxartu omen zen. Bet-betan norbaiten urratsak entzun zituen.
Loturak

Aztergaia: bet-betan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar. 'bat-batean'.

beta eman
du ad.-lok. Batez ere gip. Zerbaitetarako astia eman, aukera eman. Hilabeteko egonaldiak leku eta pertsona asko ezagutzeko beta ematen du. Beste ezertarako betarik eman gabe alde egin zuen. Ez zien arnasa hartzeko betarik ere eman aurkariei.

Aztergaia: beta eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

astia hartu aztertzean beta sarreran beta eman, beta izan eta beta hartu azpisarrerak egitea proposatu da.

beta hartu
du ad.-lok. Batez ere gip. Zerbaitetarako astia hartu. Albiste hori eta egunak ekarriko dituen beste batzuk patxadaz aztertzeko beta hartuko dute. Idazteko beta hartu duzu, hala ere.

Aztergaia: beta hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

astia hartu aztertzean beta sarreran beta eman, beta izan eta beta hartu azpisarrerak egitea proposatu da.

beta izan
du ad.-lok. Batez ere gip. Astia izan, aukera izan. Beta duenak egin dezala. Ez dugu izan betarik. || Erakusteko betarik edo gogorik ez duenak. Ahoa zabaltzeko beta izan aurretik.

Aztergaia: beta izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

astia hartu aztertzean beta sarreran beta eman, beta izan eta beta hartu azpisarrerak egitea proposatu da.

beta-karoteno
iz. Klorofilarekin batera agertu ohi den karoteno mota. Gainera, beta-karotenoa, C bitamina edo selenioa bezalako antioxidatzaileetan aberatsa da.

Aztergaia: beta-karoteno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): beta-karoteno 31: Elhuyar (“Alga berde-urdin horren % 60-70 proteinak dira, eta, horretaz gain, aberatsa da E bitaminan, beta-karotenoan eta hainbat mineraletan”), Consumer 27 (adib.: “C eta E bitaminak, beta-karotenoak, flabonoideak, selenioa eta zinka hartu dituzte beren ikerketen ardatz, batik bat”), Berria (“Beta-karoteno ugari eduki ohi dute”), Argia 2 (adib.: “Jaki horien beta-karotenoak azala eguzki-izpietatik babesten duen melaninaren produkzioa bultzatzen du”); beta karoteno 4: Elhuyar 2 (adib.: “Likido horretan nahasita sartzen dituzte osasunerako onuragarriak diren konposatuak, hala nola likopenoa, beta karotenoa, luteina, fitoesterolak, Q10 koentzima edo DHA eta EPA gantz-azidoak”), Consumer (“Landareek izaten duten pigmentu laranja, hori bizi edo gorrixka da beta karotenoa”), Berria (“Bitamina antioxidatzailetatik (C, E eta beta karotenoak) majo, erradikal askeak uxatzeko: berriro ere berdurak, frutak, fruitu lehorrak, oliba olioa, arraina…”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: beta(-)karoteno 2: Berria (“Badira, esaterako, beta karoteno A bitaminaren aitzindaria kopuru nabarmena duten arroz eta arbi-hazi motak.”), Edorta Agirre (“Klabe-hitzak: light, liraintasuna, eder, "ez gizentzen laguntzen du", beta-karotenoak, azukrerik gabea, eko -, "ez du kariesik sorrarazten", "gehi ariketa fisikoa", etc.”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

ZTH: beta-karoteno sin. β-karoteno. Klorofilarekin batera agertu ohi den pigmentu karotenoidea, A bitaminaren aitzindaria dena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta premia dago. Onartzekoa baita ere karoteno forma.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa karoteno sarreran.

beta1
iz. Batez ere gip. Astia, zerbait egiteko une edo aukera egokia. Atea irekitzeko beta gabe. Ez zitzaidala beste gairako betarik gelditzen.
beta2
iz. Alfabeto grekoko bigarren letra (β, Β).
Azpisarrerak
betalde
iz. Ipar. Behi taldea.

Aztergaia: betalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-talde.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

behi-taldea.

betan
1 adb. Ipar. Batean, batera. Nehor ez da bi nagusi, betan, zerbitzatzeko gai denik. Betan mintzo dira guztiak.
2 adb. Ipar. Bat-batean. Bularra zitzaion betan mirakuluz etorri, edoskitzera zion eman bere haurrari.
Azpisarrerak

Aztergaia: betan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 1 'batean, batera'. 2 'bat-batean' / AS: bet-betan Ipar. 'bat-batean'.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bet-betan

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Batean hitzaren aldakitzat hartu beharko litzatekeelakoan nago eta, horrela, "Ikus batean" gehitu. Berdin Bet-betan: bat-batean" (1994-07-21). )

betantsu
adb. Ipar. Ia batean, ia batera. Bi liburu agertu dira betantsu, bat erdaraz, bertzea euskaraz.

Aztergaia: betantsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu 'ia'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

ia batean.

betar
iz. g. er. Erraboila.

Aztergaia: betar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

erraboila.

betargi
1 adj. Alaia. Mutil jolasti, alai eta betargia.
2 adb. Alai, pozik. Ez dugu aurpegi-ilun eta muker agertu behar, alai eta betargi baizik, jaietan bezala.

Aztergaia: betargi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'aurpegi irribarretsua, argia' adierako iz.ak: begi-argi 3 (A Apend, Jaukol Biozk, Etxba Eib); betargi 3 (Or BM, Zait Sof 2); b) 'alaia' adierako izond.ak: begi-argi 1 (Ir YKBiz); betargi 4 (Erkiag Arran 2, Ol Num 6,24-25, Zait Plat); b1) eta begi-argi bana, 'ikusteko gai dena' adierakoa (Or Lc 18, 42-43 [Ol ikustun]) eta 'bizkorra, argia' (?) adierakoa (Zait Sof).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

begi-argi G 1 (Or Mi: "Itzuli iozute begi-argia, Santak, beti itzala ta itzala, eriotza baiño okerrago da ta"); betardi EB 1 (Non Daude pandak?: "Egunero, eguzkia irtetean basoko kainaberak eztiki banatzen dira eta bi panda betardi guri eta erdilotan, agertzen dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

begi argi : DFrec 1, AB38 1; betargi : HiztEn, LurE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-argi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

alaia.

betaro
adb. g. er. Astiro, poliki.

Aztergaia: betaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ro.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

astiro, poliki.

betatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, betatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bete1].

Aztergaia: betatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-05-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. bete.

betaurreko
1 iz. pl. Ikusmen akatsak artezteko, edo begiak argi gehiegitik babesteko tresna, begien aurrean eta euskarri batean ezartzen diren bi beirakiz osatua. Betaurrekoak jarri, ipini. Eguzkitako betaurrekoak. Betaurreko ilunak. Beste batzuek, berriz, nahiago izaten dituzte betaurrekoak begi estalkiak baino.
2 iz. Urrutira ikusteko tresna, tutu batean ezartzen diren zenbait leiarrez osatua. Betaurrekoaz ikusi dugu urrunetik Gido lurraldea. Betaurreko luzetik uretarantz begira. Eskuinean betaurrekoa zuela.

Aztergaia: betaurreko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 pl.: betaurrekoak jarri. 2 'urrutira ikusteko tresna'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "pl. eta sing.: monóculo adierazteko" (2003-05-15)

betaurrekoak jantzi
du ad.-lok. Betaurrekoak jantzi ditu. Betaurrekoak jantzita zaharragoa ematen du. Lo hartu du irakurtzeko betaurrekoak jantzita dituela.

Aztergaia: betaurrekoak jantzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

betaurrekodun
adj. Betaurrekoak dituena. Gazte betaurrekodun bat hurbildu zitzaion.

Aztergaia: betaurrekodun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-05-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

betaurrekodun EB 5 (HezkSaila Euskaaren prog: "Ikasleak taldeka bildu berezitasun baten arabera: jertse gorridunak, betaurrekodunak, ile beltzadunak, e.a."; J.M. Apalategi: "Betaurrekoduna, garaia, lodia"; Urraspide: "Ttattarra, betaurrekoduna, bisigu antza du, irrifar lotsagabea, faltsua eta gezurtia da"; Ugalde: "Eta tirante, kapela eta betaurrekodunak jarri du motortxoa martxan berriz"; UnescoAlb 1990: "Eta harago, itzal bat, aurpegi betaurrekodun baten itzal luzaka, beste guztien artean aise antzemangarria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

betaurrekodun : AB38 3 (bi "que usa gafas" itzuliak, eta bestea "de anteojos (suge)"); Euskalterm 3 (arrabio betaurrekodun, kobra betaurrekodun, kaiman betaurrekodun).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-dun osaerako librea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'betaurrekodun: elkarketa librekoa bainoagoa da maiz erabilia baita, dirudun, kapeladun, prakadun edo gonadun bezala. Sarrera merezi du'.

 - [E116]: 'bai, aski erabilia da hau, eta egungo prosan hainbeste adibide ikusten ahal dira. Nik ere sartuko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'OK'.

betaz
adb. zah. Astiro. Betaz eta luzaro hitz egin zion.

Aztergaia: betaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

astiro.

betazal
iz. Begiaren aurreko aldea estaltzen duten azal tolesturetako bakoitza, eta bereziki goikoa. Ik. betezpal. Betazalak igurtzi. Betazalak jaitsi. Betazal bat ezin gora dezakeena. Ezpainak eta betazalak handituak. Betazalak erre arte begiak zorroztuz.

Aztergaia: betazal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
betazpi
iz. pl. Begien azpian gertatzen diren ubeldurak, adibidez, lo gutxi egiten denean. Ik. begi zulo. Betazpi izugarriak ditut.

Aztergaia: betazpi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

begi-zulo

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  betazpi Sin. begi-zulo. Ez dira gauza bera.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): sinonimotzat ez ematea onartu da.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper