50535 emaitza bilaketarentzat - [9401 - 9450] bistaratzen.

betazpitsu
1 adj. Betazpiak dituena. Aukeran nahiago diat hire aurpegi betazpitsu hori egunero ez ikustea. Txakur betazpitsu bat.
2 adb. Betazpi handiekin. Ohean da, izara kokotseraino igota, betazpitsu.

Aztergaia: betazpitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri, erabili gabea, baina egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

betazpiak dituena.

bete izan
da ad.-lok. Pareko izan, maila berekoa izan. (-en atzizkiaren eskuinean). Elkarren bete dira. Zoro batzuek daukate haren gozamena zurearen bete dela.

Aztergaia: bete izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bete sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

x-ren bete izan gisa erabiltzen da.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

elkarren bete dira.

bete-bete egin
ad.-lok. Guztiz bete. Sagardoz bete-bete egin eta hasten ziren deiadarrez. Poltsikoak diruz bete-bete egiteko. Apalak bete-bete eginda zeuden.

Aztergaia: bete-bete egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: bikoiztapenekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bete sarrerari dagokion azpisarrera.

bete-betean
1 adb. Osorik, erabat. Izakien ederra bete-betean dastatzen. Aristotelesek bete-betean onartuko luke arrazoibide hori. Euskaltzaindiaren nortasuna bete-betean onartua izan dadin. Bete-betean sinetsi.
2 Erdiz erdi. Xedea bete-betean jo.
Loturak

Aztergaia: bete-betean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bete-beteko
adj. Osoa, erabatekoa. Bete-beteko euskalduna.
Loturak

Aztergaia: bete-beteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bete1, bete, betetzen
1 da/du ad. Zerbaitek hutsune edo tarte bat zeharo hartu, hutsune edo tarte bat zerbaitez zeharo hartua gertatu. (Betegarria aipatzen denean, -z atzizkiarekin ezartzen da). Urak ibar osoa bete zuen. Zuloa bete. Pitxerra ardoz bete. Gariz bete du larraina. Urez bete da ontzia. Ikusleek antzokia bete zutenean. Antzokia bete zenean. Sakelak txanponez beteta. Leporaino, mukuru bete. Eltzea ezpainetaraino bete zuen neskameak.
2 da/du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Berri hark nahigabez bete zuen. Zorrez beterik bizi zela. Bedeinkazioz bete zuen bere semea. Ondasun gogoz beterik. Nekez beterik. Nahigabean bizi direnak alai itzazu, eta bete itxaropenez. Errukiz bete zaren andere eztia. Burua haizez betea.
3 da/du ad. Ase. Bazkaltzen zeharo bete naiz. Sabela babaz beteta zuela.
4 da/du ad. Gogoaren edo espirituaren beharrak erabat bete. Ik. ase1 2. Ez gaituzte betetzen nork bere atseginerako, nork bere eskua trebatzeko, egiten dituen lanek. Munduko gauzek ezin bete dezakete gizonaren bihotza.
5 du ad. Idazki edo dokumentu bateko hutsuneetan dagozkien datuak idatzi. Eskabide orria bete.
6 du ad. Aipatzen den adinera heldu. (Osagarritzat adina adierazten duen zenbakia hartzen duela). Ik. urteak bete. Gaur zortzi urte betetzen ditu seme nagusiak. 75 urte bete zituen egunean iragarri zuen bere erretiroa. 100 urte bete dituen dendaren atarian. Hamar urte beteko ditu Hirukide elkarteak apirilean.
7 da/du ad. Aipatzen den denbora-hedadura ahitu. Iaz bete ziren ehun urte jaio zenetik. Egunak bete zirenean, Agar-ek Abrahami seme bat eman zion. Zahartze dohatsu batean bere egun guztiak beterik.
8 du ad. Norbaitek hartu duen eginbidea edo zerbaitek eskatzen duena egin. Jainkoaren legeko aginduak bete. Ipini zion penitentzia bete arte. Berak beteko du nik ezin bete nezakeen egiteko hau. Idazlearen eginkizuna erraz da adierazten, gaitz betetzen. Ez dut uste erregela hori zorrozki betetzen denik alde guztietan. Kontseilari edo administratzaile kargua betetzeak berekin dakartzan zuzendaritza- eta kudeaketa-eginkizunak betetzen dituztenak.
9 da/du ad. Asmoak, nahiak eta kidekoak gauzatu. Bete ote da haren ametsa? Orduan bete zen Jeremias profetak esan zuena.
10 du ad. adkor., lgart. Haurdun utzi. Peruk bere andregaia bete omen du.
11 da ad. Arnasa estutu. Aizpuruk ere lan ona egin du, baina bete egin da pittin bat amaiera aldera.
bete2
1 adj. Hutsunea zeharo hartua duena. Sabel betea, janariz eta edariz gainez egina. Eta senarrak uste duenean etxe betea duela, aurkituko du huts-hutsik. Sakela betea eta bihotz ona ditu.
2 adj. Osoa, erabatekoa; betegina. Bere azken lana, guztietan beteena. Obra mardula utzi digu eta bizitza eredu beteagoa. Betikotasun betean murgildu beharrak artegatzen zuen Unamuno. Inoiz euskaldun batek euskaraz eman duen betiko Euskal Herriaren irudirik beteena. || Zeure ontasunean daukat nik uste bete-betea.
3 adj. (Denbora edo tokia adierazten duen izen baten eskuinean, indargarri gisa). Ik. min1 8. Den gutxieneko estakurua aski dugu igande betean lanean aritzeko. Eguerdi betean baino ere ausarkiago. Gero, gau betean, etxera itzuli zen. Egun betea zen. Ez nazazula lotsatu, arren, honela plaza betean.
4 (Edukia edo luzera adierazten duen izen baten eskuinean; neurkizun den gauza adierazten duen hitza artikulurik eta kasu markarik gabe doa). Ik. besabete; hazbete; gizabete; bat. Zakua bete egur ekarri zuen. Kalea bete gizon berak bakarrik handik bidali zuen. Katilua bete ur eman zion. Lapiko bete morokil. Saski bat bete arrautza.
betealdi
iz. Asealdia. Ezteietako betealdiak ez dit behin ere onik egin.

Aztergaia: betealdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
betean
1 postpos. Osoan, erabatekoan. (Izen soilaren eskuinean). Lo betean zelarik hil zuten. Oraino gazte eta azkar, osasun betean zela. Eta hantxe, zorion betean bizi izan ziren.
2 postpos. Aipatzen dena beterik. (Izen soilaren edo artikulua hartzen duen izenaren eskuinean). Ik. aho(a) betean. Negar egiten zuen begiak betean. Prozesioan etorri ohi zen, bide betean jendea.
Loturak

Aztergaia: betean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bete 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Edozein gauza esanez ahoa betean; Negar egiten zuen begiak betean.

betearazi, betearaz, betearazten
du ad. Betetzera behartu. Sei pitxer betearazi zituen urez. Negarrez betearazten begiak. Legeak eman eta betearazten dituztenak.

Aztergaia: betearazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

betearazi, betearaz, betearazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

betearazi, betearaz, betearazten

betearazle
adj. Zerbait betearazten duena; bereziki, legeak, aginduak edo erabakiak gauzatzeaz arduratzen dena. Ik. exekutibo. Botere legegilea, betearazlea eta judiziala. Kontseilu betearazlea.

Aztergaia: betearazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez ditugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bete(a)razle 7: GAK Txostena 1986 ("Efektu hauetarako, Batzorde Beterazleak, apirilaren 9ko bere bileran, estatutu-erreformari buruzko txosten bat sortzea erabaki zuen"), M. Gartzia ("Langilea beterazle soila izanik, bere garapen profesional eta pertsonalaren mugak nabarmenak dira"), HizkLiter ("Euskal Herriak bere erakundeak zituen: legegintzarakoa, betearazlea eta epaitzekoa"), NPAO 1994 ("Foru Komunitateko sozietate publikoetako eta Nafarroako Toki Entitateetako presidente, zuzendari betearazlea edo horien parekoak"), Arrazakeria ("erreforma hau bat dator Errefuxiatuen aldeko Nazio Batuetako Goi-Komisarioaren programaren Batzorde Beterazlearen 30. ebazpenarekin"), Harluxet HE ("botere legegile eta betearazleaz gain, epailetza ere bere esku zuten"), E. Antxustegi ("langilea, bere soldata jasotzeko asmoa duen heinean bere nagusiaren "jaun" dela, hau bere esku baitago, betearazle judizialak hala eskatuz gero"); bete(a)razpen (eta administrazio b. 1, b. agindu 1, b. unitate 4, b.-espediente 1, b. prozedura 1) 12: Ararteko 1998 2 ("... Adin Txikikoen gaietan eskuduna den Administrazio Publikoari, esan nahi baita, neurrien betearazpenaren erantzunkizuna zuen Administrazioari", "barrualdi erdirekiko neurrien betearazpena atzeratu egin behar izan da"), BAO 1993-1998 arteko 10 (adib., "Zigorrak, irmoak direnean, urtebeteren buruan iraungitzen dira. Betearazpenera bideratutako jarduketek soilik etengo dute", "errekurtsoak jartzeak beterazpen prozeduraren etendura ez dakarrela ondo ulertuaz", "G betearazpen unitatea udaletxearen atzealdean aparkalekua eraiki ahal izateari egokituko zaio", "Rascua, S.A.ren aurka irekitako premiamenduzko betearazpen-espedientean", "Birgaikuntzari buruzko Arautegiko "Betearazpen aginduak" deritzan 2.2 atalean"); bete(a)razpide 2, BAO 1990 eta 1993 (biak antzeko testuinguruan, "zorraren zenbatekoari ehuneko hogeiko [%20] gainkargua dagokiola adierazi eta zordunaren ondarearen aurka beterazpidez jotzea xedatzen dut").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

betearazle : HiztEn ('betearazten duena; legeak, aginduak, erabakiak, etab., gauzatzeaz arduratzen dena'), Euskalterm 8 (batzorde betearazle, batzorde exekutibo sinonimoarekin; kontseilu betearazle; bide betearazlez galdatu; batzorde betearazle, exekuzio-batzorde sinonimoarekin; EBZko Batzorde Betearazlea, EBZko Zuzendaritza Batzordea sinonimoarekin; epai betearazle; titulu betearazle); betearazpen : Euskalterm 3 (nahitaezko betearazpen, nahitaezko exekuzio sinonimoarekin; betearazpena berekin eraman; nahitaezko betearazpen, egintzak nahitaez betearazte sinonimoarekin); beterazle : DFrec 1 (Anait: "euskal erakunde legegile, beterazle, judizial, administratiboak") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

betearazle : ElhHizt (1 que hace cumplir; 2 ejecutivo, va), HiruMila (ejecutor, ra); betearazpen : ElhHizt (ejecución: procedimiento legal; eta [ordenu-]betearazle: AS, albacea, testamentario, -a), HiruMila (1 ejecución; 2 ejecutivo, va); betearazpide : HiruMila (1 vía ejecutiva; 2 ejecutivo, va) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri egokia.

betearazpen
iz. (Legeak, aginduak edo erabakiak) betearaztea. Legearen betearazpena.

Aztergaia: betearazpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri egokia.

betearazpen agindu, betearazpen-agindu
iz. zuz. Epai irmo bat jasotzen duen agiri publikoa. Betearazpen-agindua Espainiako auzitegiek emandakoak betearazten ez dituzten nazio batekoa bada, horrek Espainian ez du indarrik izango.

Aztergaia: betearazpen-agindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh46 2023-10-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 31 (Deustuko Unibertsitatea 29, Elhuyar 1, Espainiako Gobernua 1, UEU 1); ETC 66

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: betearazpen-agindu iz. ejecutoria / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: betearazpen-agindu (Zuz. TN da; es ejecutoria).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta jasotzekoa, dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

Jakite-arloak

Zuz.

betebehar
1 iz. Eginbeharra, eginbidea. Ik. betekizun. Bere karguari dagozkion betebeharrak. Lagun hurkoa maitatzea kristau ororen betebeharra dela gogorarazi du. Katalunian, esaterako, seme-alabek gurasoak zaintzeko betebeharra zutela agindu zuten dekretu bidez. Betebeharra bete ez duten sozietateen zerrenda.
2 iz. Bete beharreko baldintza. Egunkaria kaleratzeko premiazko zen azken betebeharra.

Aztergaia: betebehar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
beteezin
adj. Ezin betezkoa. Zulo beteezina. Jatun beteezina.

Aztergaia: beteezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1996-03-29): BOk beteezin eta antzeko hitzetan den grafia zalantzak aipatu ditu. I. Sarasolaren iritziz, izen baten ondoan datorrenean hobe ezin loturik idaztea.

betegailu
iz. Ipar. g. er. Betegarria.

Aztergaia: betegailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gailu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

betegarria.

betegarri
1 iz. Zerbait betetzeko erabiltzen den gauza. Zuloa berdintzeko erabili duten betegarria. Mastika betegarria. Lagin guztiek antxoa baliatzen dute oliben betegarria osatzeko. Kremak eta esne-gainarekin egindako betegarriak hozkailuan eduki behar dira.
2 iz. Idatzi batean edo kideko batean funtsezkoa ez den zatia, bereziki hitz neurtuetan neurria betetzeko edo errimatu ahal izateko sartzen dena. Ik. betelan 2. Errepikapen asko huskeriatzat, makulu eta betegarritzat jotzen dira, ez baitira mezuaren esanahia ulertzeko ezinbestekoak. Hitz neurtuetan betegarri askotxo ohi direla.
3 adj./iz. Gogoaren edo espirituaren beharrak asetzen dituena. Jaunaren edertasuna izango da arimaren saria eta betegarria.
4 adj. Gosea asetzen duena; digeritzen zaila dena. Eztia janari betegarria da. Torradak oso betegarriak dira.
5 iz. Txondorrari piztu ondoren sartzen zaion egurra. Ikazkina txondorrari betegarria sartzen ari zela. Txondorra betegarri eske dago.
Azpisarrerak

Aztergaia: betegarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

angelu betegarri

Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Forma baten adiera(k)

ik. OEH: 4 adiera

betegin
adj. Hutsik edo akatsik gabea, hobetzerik ez dagoena. Ik. perfektu. Beteginak izan zaitezte, zuen Aita Zerukoa betegina den bezala. Biribiltasun betegin baten bila.

Aztergaia: betegin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

betegintzarre
iz. Beteginaren egoera edo nolakotasuna. Ik. perfektutasun; perfekzio. Jainkoaren betegintzarre gorena. Gure arteko nekazari baten uste, iritzi, asmo, nahi, betegintzarre eta eskastasunen irudi garbia. Mariaren betegintzarrea.

Aztergaia: betegintzarre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
beteka
postpos. Aipatzen dena beterik dela. (Izen soilaren edo artikulua hartzen duen izenaren eskuinean). Ik. esku beteka. Belarra sarde beteka zekarten.
Loturak

Aztergaia: beteka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bete 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

aurreko izena mugagabean ageri da batez ere.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

esku beteka zilarra botatzen hauteskundeetan garaile izateko.

betekada
1 iz. Janari edo edari asealdia. Ez dago gure artean urdail betekada gabeko herri jai onik. Guk irabazi, eta betekada ederra egin dugu haien lepotik.
2 iz. (Ekitaldi publiko bat edo kideko bat egiten den lekua) erabat betetzea. Sekulako betekada Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Azpeitiko kiroldegiak orain arte izan duen betekadarik handiena.

Aztergaia: betekada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
beteki
adb. Ipar. zah. Osoki. Guztien gaineko ontasunaz beteki gozatzeko.

Aztergaia: beteki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

osoki.

betekizun
1 iz. Organo, makina edo kideko baten berezko jarduera; kargu edo lanbide baten jarduera. Ik. funtzio 1. Idazkariaren betekizunak. Hizkuntzaren lehen betekizuna tresna izatea da.
2 adb. Betetzeko, bete gabe. Bi egunok benetako ospakizun egun izan daitezen eta ez, orain arte bezala, betekizun dauden eskabide guztiak gogoratzeko eguna. Zergak ere betekizun ditugu.

Aztergaia: betekizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Ez dakit merezi duen hemen azalpen gehiago ematen hastea. OEHren arabera bi esanahi ditu: 1. 'egin beharra' (obligación, tarea, función) eta 2 'bete gabe dena' (sin cumplir, por cumplir), determinatzaile gabe ematen dena. Nik ez nuke zehaztapenik egingo, uste dut ez den hiztegi honen zeregina'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'OK'.

beteko
adj. Adinakoa (tamainari buruzko esaldietan). Etxea beteko gizona. Zuloa beteko gorputza. Gizona beteko elurra. Paretak, argizari biguna balitz bezala, leku egin zion Frantziskori, bera beteko zuloa eginik.

Aztergaia: beteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

etxea beteko gizona; zuloa beteko gorputza; gizona beteko elurra.

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

aho(a?) beteko baietza; etxea beteko gizona

betekor
adj. Emankorra. Zuhaitz betekorra ez du inork ebakitzen.

Aztergaia: betekor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
betelan
1 iz. Zerbait betetzeko egiten den lana. Etxeak bota, betelana egin eta gaur eremu hauetan Papelera Oarso dago.
2 iz. Balio gutxiko edukia, itxura egiteko bakarrik balio duena. Mami gutxiko bertso asko egin behar izan dut, nolabait kantatu, betelan asko.

Aztergaia: betelan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
beteldar
1 adj. Betelgoa, Beteli dagokiona.
2 iz. Betelgo herritarra.

Aztergaia: beteldar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskaltzaindiaren Arauak

Betel / beteldar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

beteluar
1 adj. Betelukoa, Beteluri dagokiona.
2 iz. Beteluko herritarra.
betepen
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, betepen-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. betetze].

Aztergaia: betepen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-11-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh62 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

betepen 2: UZEI ("nahiz eta Auzitegiak garbi esaten duen, prozesuko ukanbeharren betepena ez dagoela uzterik alderdien iritzira..."), Finantza zuzenbidea ("Osagai horiek oso heterogeneoak dira. Lehenengoa bazter utzita, gainerakoek zerikusia dute tributu betebeharren betepen akastunarekin"); betepenezko 1, Tx. Uriarte ("Bildumak egiteko giza joeragatik, elkarren segidan doazen arazo biren konponbidean isladatzen dena: Bata ezagumenduzkoa, zerrendazkoa, helburuaren hautapenezkoa eta bestea, betepenezkoa: arau batzuren oharpena #mdash#kasu honetan forma fisikoaren egokitasuna, ekipamendua, informazioa, meterologia, ailegabidea eta abar#mdash# zeintzuk zalantzazko egoera hura gainditu eta helburua betetzea permititzen bait dute").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

betepen iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, betepen-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. betetze].

betepen 61 (Deustuko Unibertsitatea 40; Gomylex 21).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu betepen formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: betetze (cumplimiento) Zuzenbidean. // Iusplaza: betetze (cumplimiento; observancia) Zigor Kodean. betepen ez da jaso.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Deustuko Unibertsitateko testu juridikoetan erabili da nagusiki, baina badirudi azken urteetan betetze formara aldatu dela (Iusplaza-n ere betetze ageri da bakarrik). Dena dela, gomendioa mantentzekoa izan liteke.

Informazio osagarria
Oraingoz bakarra aski da

Ik. betetze (bakarra aski delakoan).

beterano
1 adj./iz. Lanbide edo jarduera batean luzaroan aritu dena eta eskarmentu handia duena. Bertsolarien artean ohikoa eta benetakoa da beteranoenganako errespetua, nagusiak erreferentzia izatea gazteagoentzat. Martin Alustiza beteranoak irabazi du Nafarroako Lau eta erdiko Irekia. Munduko atleta beterano onenek parte hartuko dute Donostian jokatuko diren Munduko Txapelketetan.
2 adj./iz. mil. Armadan urte asko egin dituena; gerran ibilitakoa. Ik. soldadu zahar. Dorregarai jeneral beteranoa. Gerrako beteranoak.

Aztergaia: beterano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

beterano EB 4 (M.A. Elkoroberezibar, X. Gereño, I. Garate, A. Egaña).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

beterania : Euskalterm 1; beterano : DFrec 1, HiztEn, Euskalterm 1; beteranotasun : HiztEn. Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE // 'veterano' itzulitako besteak zahar 1 eta heldu 3 (Euskalterm).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

beterano(tasun) : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, HaizeG BF, XarHizt, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko veterano/vieux; vétéran beste hiztegietan: antzinako : Lur EF/FB, XarHizt (aitzinako), Casve FE (aitzineko); aspaldiko : XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV; beterano : ElhHizt, HiruMila; lehenagoko : XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB; lehengo : Casve FE (leheneko), HaizeG FB, T-L LFB; xahar : Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB; zahar : Lur EF/FB, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB //Eta gainera: Lur EF/FB: 1 urtetsu. 2 agure. 3 antigoaleko // Casve FE: (soldat) güdarizahar // PMuj DCV: 1 (soldado veterano) gudari zar. 2 (antiguo) lagun-zar, 3 (experimentado) trebe, trebetu, aditu, oitu, ikasia // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): vieux, vieille; vétéran; it (S. Carbonell): veterano, a; ca (DCC): veterà -ana; en (Collins): veteran; (fig.) old hand, old stager; de (Langenscheidts): Veteran, Kriegsteilnehmer, Oldtimer, Schnauferl.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, arloa mugatuz onartzekoa

nazioartekoa da, baina zein arlotan izan liteke horren premia? Historian, Kiroletan?

beteri
iz. g. er. Begietako eritasuna. Txibiaren hezur-hautsa guztizko osagarri ona ei da beteriak edo begietako minak sendatzeko.

Aztergaia: beteri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-eri(a) eritasun-izenetan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

begietako eritasuna.

beteritsu
iz./adj. g. er. Beteriak joa. Begi beteritsuak.

Esaera zaharrak

Urguilutsua da beteritsu bertzeen alderat, bererat itsu.

Aztergaia: beteritsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

betero
adb. zah. Osoki.

Aztergaia: betero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ro.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

osoki.

beterraba
iz. Batez ere Ipar. Erremolatxa. Beterraba sasoia egitera.

Aztergaia: beterraba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Ipar. Beta vulgaris.

beterre
adj. Betazal ertzak gorrituak dituena. Ik. begierre.

Aztergaia: beterre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. Sin. begi-erre.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

begi-erre

beterri
iz. Eskualde edo lurralde beherea. Beterria edo Jerusalemgo zatirik beherena. || Beterriko jendeak eta batez ere gure aldekoak, esan nahi dut, Oiartzun aldekoak.

Aztergaia: beterri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Beterria edo Jerusalemgo zatirik behereena.

beterritar
1 adj. Beterrikoa, Beterriri dagokiona.
2 iz. Beterriko herritarra. Beterritar batek inoiz ere egingo ez duena.

Aztergaia: beterritar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

betertz
iz. Begiaren ertza, begi bazterra. Ik. begi ertz. Malko tanta labainak betertzetik behera.

Aztergaia: betertz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. Sin. begi(-)ertz.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

begi-ertz

betetasun
1 iz. Bete-betean dagoenaren egoera, betearen betea. Ondasun guztien betetasuna. Bihotz betetasuna. Eta haren betetasunetik guztiek hartu dugu. Bere indarren betetasunean. Hutsarte horren argira agertzen da betetasun osoan elizgizonen euskal lana.
2 iz. Betearen nolakotasuna. Zazpiak betetasuna esan nahi du.
3 iz. Asetasuna. Gozokiak ere hartzen ditugu eta horrek ordu batzuez atzeratzen du urdaila hustea eta betetasuna eta ondoeza sentiarazten digu. Lehen plater bezala, hartu fruta; horiek dituzten urak eta azukreak betetasuna eragiten dute.

Aztergaia: betetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
betetzaile
iz./adj. Betetzen duena. Ontzi-betetzailearentzat. Bazter ororen betetzailea zaren hori. Hura bera izango da zure artatzaile eta zure eskas guztien betetzaile.

Aztergaia: betetzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
betetze
iz. Zerbaitek hutsune edo tarte bat zeharo hartzea. Hemen izaten ziren ontzien betetze eta husteak.

Aztergaia: betetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
betez
postpos. Betean. (Izen soilaren edo artikulua hartzen duen izenaren eskuinean). Ik. aho(a) betez. Anartean ahur betez aberats dadila beraz, ahal badu, Donostiako sendagilea.
Loturak

Aztergaia: betez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

bete 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

betean.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

aho(a) betez mintzo ziren egun oroz.

betezpal
iz. Ipar. Betazala. Betezpalak torratzen.

Aztergaia: betezpal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'betazala'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. Ik. betazal

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

beti
1 adb. Denbora orotan; denbora-hedadura jakin bateko une guztietan, edo kontuan hartzen diren aldi guztietan. Ik. betiere. Beti dirauena. Uraren izena beti da bat; ez, ordea, ura. Beti goaz, ez gara behin ere lehengoak. Beti oroituko da egun hartaz. Beti elkarrekin ibiltzen dira. Asteburuetan bere herrira joaten da beti. Zaitegi eta ni, leunkiro esan dezadan, ez gentozen beti bat. Orain eta beti. Beti eta edonon. Maria beti Birjinari. || Beti-beti eta nonahi egiaztatua ikusten dena.
2 adb. Oraindik ere. Bagenekien gorri zela eta dela beti. Irten zen etxetik beti haserreturik. Mende erdi bat beteko dut nik mundu honetan berehala, eta ene andrea beti maitatzen hogei urtetan bezala.

Esaera zaharrak

Alferra beti lantsu. Alferrak beti asti. Antxu txarra, beti bildots. Ardi txikia, beti bildots. Erbia duenak eraikitzen, ez du beti berak hiltzen. Haurrekin dena etzaten, ez da beti mantarra xahurik jaikitzen. Nagia beti lantsu. Zekena beti on-gose.

Aztergaia: beti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: beti bat, beti-bateko, betidaino, betidanik

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

AS gisa gehitzeko eskatuz: beti eta... -ago , beti eta beti, betitik h. betidanik .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

beti bat, beti-bateko, betiko, betikoz, betirako

Leku-denborazko izenen eratorriak
Informazio lexikografikoa
Forma batek ez d(it)uen adiera(k)

betidaino, betidanik

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Lantaldeak beti sarreraren AS gisa ematen du honako hau: betitik h. betidanik. Ni ez nator bat proposamenarekin, nahiko hitz desberdinak baitira, eta betitik aski erabilia (Ikus OEH) eta bestea baino erregularrago baita. Orain arte egindakoa kontuan hartuz, ez dut arrazoi aski aurkitzen bat bestearen kaltetan hobesteko. Biak parean emango nituzke, bi AS gisa, geroago lantaldeak berak bihardanik eta bihartik proposatu dituen bezala".

 - Erabakia: EBB (1995-10): beti bat, beti-bateko, betiko, betikoz, betirako azpisarrerak kendu dira. // Erabakia (2005-05-27): "OK".

beti bat
adb. Aldatu gabe. Beti bizi eta beti bat dagoen egia. Zure zuhurtasuna, berriz, beti bat dago. Beti bat zaren Hori.

Aztergaia: beti bat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.; izond. bezala ere erabilia dateke, berrikitan: nork-noiz erabili duen jakitea komeni da

beti batean
adb. Beti berdin. Ik. beti bat. Batere atsedenik gabe, penak beti batean, beti bere hartan.

Aztergaia: beti batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BETI BATEAN. Siempre igual. En AxN se explica mantena, on eduki (378) por beren itzean beti batean. Oraingoa ez balekit oñhazea ganbia / Bethi batean bedere banerama bizia. EZ Man I 100. Batere atseden edo alibio gabe penak beti batean, beti bere artan, ta eternidade guzian orrela egon bear dutela. Cb Eg II 130 (Dv LEd 232 bethi bere-batean). Zure / Agintzetan / Erranetan / bethi batean. CantIzp 7 (ap. DRA). Gu beti batian, jauna. Sor Bar 31. Mendiak eztira aldakor, lengo lengoak dagoz, beti batean. Ag Kr 213. Beti batean, beti bizi, beti il gabe iraungo duan arra ta sua dira orduan su-lezekoak. Inza Azalp 118.

adib: bizi izan, bizi, bizitzen, biziko 1 da ad. Bizia izan, bizirik egon. Zeren iruditzen zait oraino bizi zarela. Semea bizi da, baina senarra aspaldi hil zen. Ez ezazu orain hil, utz iezaiozu beste urte batez bizitzen. Euskara bizi delarik eta bizi deino, ez du beti batean irauten eta ez du iraungo. Bizi den artean. Batasuna beharrezkoa da, hizkuntza biziko bada. // iraun, iraun, irauten 1 du ad. (nor osagarririk gabe). Egoera berean jarraitu, egoera jakin bati eutsi. Ik. mantendu 2. Beti batean iraun. Bizirik irauten duen bitartean. Honelako bizitzarekin, nola iraun bide onean? Kargu horretan iraun zuen zenbait urtean. Iraun ezazu hartu duzun erabakian. Ezetzean irauten dugu. Jatorrizko edertasunean zirauen bitartean. Zein zaila den bertutean irautea. Gizaldiz gizaldi bere hartan iraun duten gauza asko deuseztatzeko. Sorterriari leial irautea. Eta jakintsu iraun zuen Salomonek azkeneraino?

Ez dugu aurkitu beti batean formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beti batean 1, Patxi Zubizarreta (“urte askoren egunerokotasun kasik beti-batean oso ongi jakin dugulako elkarren berri”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa beti sarreran.

beti eta ...-ago
Gero eta ...-ago. Joaki beti eta aitzinago.
beti eta beti
adb. beti-ren indargarria. Beti eta beti iraungo du. Ni naiz beti eta beti zure ondoan izan nahi duena.

Aztergaia: beti eta beti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

beti sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

beti eta beti iraungo du.

beti-bateko
adj. Beti bat dagoena, aldatzen ez dena. Hizkuntzari darion betiko leloa, beti-batekoa ez izanik ere, ez da batere aldakorra gertatu. Beti-bateko polemika-gai gogaikarri hau.
Loturak

Aztergaia: beti-bateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua
beti-betiko
1 adj. betiko adjektiboaren indargarria. Ik. sekula betiko. Beti-betiko lagun zaharra. Gero zeruan beste bizitza, beti-betikoa. Bizitzaren laburtasuna: horra sentimendu bat beti-betikoa, noiznahi eta nonahi aurkitzen dena, giza bihotzetan sakon errotua.
2 adb. betiko adberbioaren indargarria. Zer izango da egotea beti-betiko erretzen infernuan? Ogi hau jaten duena, berriz, beti-betiko biziko da.

Aztergaia: beti-betiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BETI-BETIKO. (Intens. de betiko). a) (Adnom.). "Eterno [...] betibetikoa" Añ. Aldarterik bagekoa da alabaña ta beti-betikoa Kristo Jaunak zeruan [...] bere doatsu guziekin egiten duen erreinua. Mb IArg I 343. Arre potxo, arre, arre / arre bada astua / arre asto mukar / beti betikua. DurPl 61. Gero zeruan beste bizitza beti betikoa. Mg CC 219. Gero beti betiko bizitza doatsua. AA III 576. Oneek alan gordetan badodaz, beti betiko gloria. Añ EL2 246. Mundu deserritu onetatik beti betiko tokira joatean. Izt C 241. --Noxkoa da Jesukristo? --Jaungoikoa dan aldeti beti betikoa. CatBus 44 (CatLlo 23 beti betikoa). Elkarri beti-betiko adiskidetasuna gordetzeko itzean. Lard 169. Egi beti-betikoen gomuntatzea edo pensakizuna. Aran SIgn 23. Zergatikan anima, ezin dezakean ill, / dalako ezillkor ta beti betikoa. AB AmaE 108. Beti betiko poz, atsegiñ, gozotasun da zorionak. Ag AL 149. Beti betiko lagun zarrak bata besteagaz areriotu. Ag Kr 172. Beti-betiko eztimetxa, izmizti, biguña. Urteak gora-beera zimurtxo bat gabea da mutxurdin au. A Ardi 31. Gaizto galduak, Jaungoikoa ikusi gabe, beti betiko oñazetan dauden lekua da inpernua. KIkG 27 (KIkV 41 beti-betiko). Betiko lillurak, betiko okerrak, beti betiko asmazio ero berberak. Txill Let 100. Bizitzaren laburtasuna: orra sentimendu bat beti-betikoa, noiznai ta nunai aurkitzen dena, giza-biotzetan sakon errotua. Vill Jaink 110. b) (Adv.). "Para siempre [...] betibetiko" Añ. "Eternamente" Ib. Atseginz andiz beteak utziko gaitu beti-betiko. Mb IArg I 270. Zer izango da egotea beti-betiko erretan infernuan, pozkari ta dibersiño oneek baga? Añ LoraS 187. Apaizak eta erlijiosoak eren bizimodua artzean agindu zuen beti betiko aldegitea gauz orietatik. AA III 267. Irabazte arren mundu ta diabrubari beti betiko ondo edo txaarto izatiaren auzija. JJMg BasEsc 78. Bere azaña andiaren oroitpena beti betiko uzten zebala. Izt C 479. Euren Jainkoa gure Ipar da, / nogan ditugun josiko, / biotzetako gure orratzak / gaur danik beti betiko. AB AmaE 61. Aita etorri iat, ama bere bai; / eta zu ez neure laztana! / beti betiko munduan lagun / izango zaitudazana. Azc PB 125. Koipe onezaz igortzitxo bat miñ dan tokian eman ezkero, miñ guztiak beti betiko joaten dira. Ag G 184. Ille beltz eder eta mardula / artuko luke baleuka, / baztartutzeko beti-betiko / oraiñ daraman peluka. Urruz Zer 75. Nok esan, nik isekaz osaba neritxon itsu gaizto a egizko osaba izango nebanik, eta ago betean gizagaxua beti betiko esango neutsonik? "Por siempre jamás" Or Tormes 121. Ur igiberaen azpian... bai... ni ta i, ederra, beti betiko, musuka ariko gaitun. Or Mi 150. Beti-betiko iraun dagijan / badakixu non sakon irarri? / Bijotz barruban, maite kutuna, / maitasun izkiz idatzi! Laux BBa 64. Ogi au yaten duena berriz beti-betiko biziko da. Ir YKBiz 221. Arbola artez zuzena, / gurutze pisua. / Beti betiko / izanen zara / gurtua. Arti MaldanB 210. Sartu zera gure biotzetan / beti-betiko. Olea 128. Izan zaitezen beti-betiko / besarte artan artua. Ayesta 58.

beti-betiko 43: Deia 3 (“Beti-betiko ipuinak dira DVDan dauden guztiak”), Elhuyar (“Onena oreka lortzea da, ez esatea beti-betiko gauzak, baizik eta saiatzea ideia berriak bilatzen, ideiak mugitzeko”), Consumer 10 (“beti-betiko galdera”), Berria 9 (“Izugarri dira inondik ere, irrati entzuleak bere beti-betiko irratiari erakutsi ohi dion fideltasuna kontuan hartuta”), EiTB 10 (“Tolosaldeko beti-betiko tabernetan iritziak biltzen izan da Iñigo Agirre erreportaria”), Karmel (“Bedeinkatua eta goretsia izan bedi beti-betiko, amen”), Argia 6, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

beti-betiko 34 Berria 8, Herria, Elizen arteko Biblia 5, Iñaki Segurola 2, Iñigo Aranbarri 2, Jon Muñoz 3, Joanes Urkixo 2, Josu Zabaleta 3, Iñigo Aranbarri, Patxi Ezkiaga, Anjel Lertxundi, Asisko Frantzizko, Joxerra Garzia, Iñaki Mendiguren, Patxi Zubizarreta, Iñaki Heras.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa betiko sarreran.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper