50535 emaitza bilaketarentzat - [9451 - 9500] bistaratzen.

betibizi
1 iz. Teilatu belarra. Ik. betilore.
2 iz. Belar landare zurtoin-zuta eta hosto-usaintsua, udan, multzoetan biltzen diren lore horiak ematen dituena (Helichrysum stoechas).

Aztergaia: betibizi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: betibizi hori: Helichrysum stoechas; teilatuetako betibizi: Sempervivum tectorum.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. betilore.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Sempervivum tectorum, Helichrysum stoechas, etab.

betidaino
adb. Beti arte. Betidanik betidaino.
Loturak

Aztergaia: betidaino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

betidanik
adb. Beti ezkero, beti. Ik. egundainotik. Lurralde honetan euskara betidanik mintzatu dela. Betidanik izan dira munduan aberatsak eta pobreak. Betidanik eta mendeen hondarreraino. Betidanik zaren Jainko ahaltsua.
Loturak

Aztergaia: betidanik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak
Informazio lexikografikoa
Deklinabidea
betidaniko
adj. Betidanik dena, hasierarik ez duena. Bereizkuntza hori betidanikoa eta alde guztietakoa da. Jesu Kristoren sortze betidanikoa.

Aztergaia: betidaniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -daniko.

betiera
iz. g. er. Betikotasuna.

Aztergaia: betiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

betikotasuna.

betiere
1 adb. Beti, beti eta beti. Zure etxea betiere izan da euskaldunen etxea. Betiere iraunen duen zeruko dohatsutasuna. Euskal Herria, karra hedatuz, bizi bedi betiere!
2 adb. Baldin eta. Abertzaleen arteko elkarlana bidera dezakeela, betiere indarkeria desagertzen bada. Estatutuaren aldatzearen alde egiteko, betiere parlamentuan erreforma onetsi eta gero.
3 lok. Nolanahi ere. Lehen aldia zen nik bertsolariak entzuten nituela; baina ez ziren nik amesten nituen haietarik; ez, betiere nik nekizkien kantuen egileen heinekoak.

Aztergaia: betiere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'beti'. 2 'nolanahi ere'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 'beti'; 2 'nolanahi ere'

betiereko
1 adj. Betikoa, etengabea. Betiereko Hitza entzuten duena. Betiereko mendeetan. Betiereko zoriona. Betierekoak higuina ematen du, aldatu nahia ekartzen du. Aita betierekoa.
2 adb. Betiko. Hizkuntzak ez gaitu behin betiko eta betiereko markatzen. Betiereko galdua.

Aztergaia: betiereko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
betikar
1 adj. Betikakoa, Betikari dagokiona.
2 iz. Betikako herritarra.

Aztergaia: betikar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskaltzaindiaren Arauak

Betika / betikar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

betiko
1 adj. Amaigabea, hasierarik ez amaierarik ez duena. Dena dela, egungo egoera betiko bakea lortzeko aurrerapausoa dela onartu du. Jainkoa da betikoa.
2 adj. Betidanikoa, beti gertatzen dena. Betiko kontuak. Betiko leloa da hori. Hegoalde lehorrak ez zuen gehiegi kilikatzen; betiko eguzkiak gogait eragiten zion. Euskaldun zahar eta betikoak. Aita betikoaren Seme bakarra.
3 adb. Denboren bururaino. Betiko joan da. Ezin urratuzko aztarrena utzi du betiko. Betiko ez gara mundu honetan. Eta gure izena betiko galduko digute. Betiko iraungo duena. Gaurdanik betiko utzi nahi ditut. Zernahi gerta, on edo txar, betiko bat zirela. Luzaz, baina ez betiko.

Esaera zaharrak

Betiko itoginak harria zulatu, eta aldi luzeak guztia ahaztu.

Aztergaia: betiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 izlag.: betiko bizitza. 2 adlag.: betiko joan da.

Euskaltzaindiaren Arauak

Ik. EArau20: "hau da Euskaltzaindiaren erabakia: Idazleen erabilera eta deklinabideko egituratze formala kontuan hartuta, garbi dago betiko dela forma egokia Euskal Herri osoari begira eta aditzondoa + ko forma dela hobetsi beharrekoa. Hortaz, gaurko, biharko... bezalaxe, atzoko, etziko, sekulako, luzaroko eta betiko bezalako formak dira aditzondoentzako hobesten direnak".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: betikoan, betikotzat .

betiko atseden
iz. Kristau erlijioan, hil ondoko betiko bizitza. Emaiozu, Jauna, betiko atsedena. Haren arimaren betiko atsedenerako mezak eman zitzan. Neke askoren ondoren betiko atsedena lortu zuen, eta ohorez aurkeztua izan zen bere Jaunaren aurrean. Lurpean zeuden, zurezko hilkutxa banatan sartuta, betiko atsedena hartzen.

Aztergaia: betiko atseden

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, adierak bereiziz (irudizko zentzua ere badu).

betiko bizitza
1 iz. Kristau erlijioan, Jainkoaren grazian hiltzen direnen zeruko bizitza betierekoa. Zeren bere heriotzarekin ireki zigun betiko bizitzarako bidea. Betiko bizitza iristeko. Erlijioak betiko bizitzaren ilusioa pizten digu.
2 iz. Bizitza amaigabea, heriotzak etengo ez duena. Uharte horretan betiko bizitzaren elixirra topatuko zuelakoan.
3 iz. Ohiko bizitza, egunerokoa. Tira, nire betiko bizitzara itzultzea da orain garrantzitsuena.

Aztergaia: betiko bizitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

betiko bizitza iritsi aztertzean, azpisarrera gisa proposatua.

betiko lepotik burua
Norbait edo zerbait ez dela aldatu, lehengoa bera dela, adierazteko erabiltzen den esapidea. (Mugatua). Ik. lehengo lepotik burua. Hik betiko lepotik burua; sekula ez haiz ondo konpondu erlojuarekin. Horiexek dira aurtengo jaietako aldaketa nabarmenenak; gainerakoan, betiko lepotik burua. || Ikusten duzun moduan, aita, betiko lepotik dabilkit burua. Siriako gatazkak betiko lepotik du burua.
betiko su
iz. Infernuko sua. Goiz edo berandu, betiko suaz ordaindu beharko duzuela halako doilorkeria eta ausarkeria nabarmena. Betiko suan sufrituko dugula esatea onartu behar diegu, baina guk ezin esan euren fedea sineskeria hutsa dela. || Betiko su eta garren artera.
Loturak

Aztergaia: betiko su

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [3] 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, adierak bereiziz (irudizko zentzua ere badu).

betiko zorion
1 iz. Beti zoriontsu bizi denaren egoera. Maitasunaren aldarean egin zitekeen sakrifiziorik gorena irizten genion ezkontzari, betiko zorionaren bermea. Eror ninteke betiko zoriona eskaintzen duten saltzaile esoteriko horietako baten eskuetan.
2 iz. Kristau erlijioan, betiko bizitza. Gure otoitzak lagun, goza dezala betiko zoriona. Kausi dezala orain betiko zoriona. Betiko zorionaren esperantzan bizitzea.
Loturak

Aztergaia: betiko zorion

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da, adierak bereiziz (irudizko zentzua ere badu).

betikoan
adb. Beti bezala, betikoari eutsiz. Betikoan da orain ere gure Peru temosoa! Betikoan gaituk. Betikoan iraun.
Loturak

Aztergaia: betikoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu OEH-EEBS corpusetan aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

betikoan : DFrec 1 (Azurm: "Eta betikoan gara. Betikorik ez dena ordea zera da...") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

betiko sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

"betikoan izan, egon, iraun..." gisa erabilia: Betikoan da orain ere gure Peru temosoa!

betikotasun
iz. Betikoa denaren, hasierarik ez amairik ez duenaren nolakotasuna; denbora, hasiera eta amaierarik gabeko hedaduratzat hartua. Hemen, eta gero betikotasun guztian. Betikotasun betean murgildu beharrak artegatzen zuen Unamuno. Betikotasun hori zer den ongi pentsatuko bagenu. Jainkoaren betikotasuna.

Aztergaia: betikotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
betikotu, betiko/betikotu, betikotzen
da/du ad. Betiko bihurtu, betikotasuna eman. Oroitzapen eder hura betikotzeko.

Aztergaia: betikotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

betikotu, betiko(tu), betikotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

betikotu, betiko, betikotzen

betikotzat
adb. g. g. er. Betiko. Ez gara betikotzat mundu honetan.
Loturak

Aztergaia: betikotzat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzat.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

betiko sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

betiko.

betikoz
adb. Ipar. eta naf. Betiko.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Ttipian ikusia, betikoz ikasia.

Aztergaia: betikoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf. h. betiko.

Informazio lexikografikoa
Deklinabidea
betile
iz. Batez ere pl. Betazal ertzetan dauden ileetako bakoitza. Betile luzeak. Betileak belzten.

Aztergaia: betile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-01-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
betilore
iz. Betibizia (adiera bietan).

Aztergaia: betilore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. betibizi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Sempervivum tectorum, Helichrysum stoechas, etab.

betilun
adj. Tristea. Gazte atsegin bat, betiluna, zurbil samarra. Irabaztean harro direnak, galdutakoan betilun.

Aztergaia: betilun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
betilundu, betilun/betilundu, betiluntzen
da ad. g. er. Tristatu.

Aztergaia: betilundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

betilun(du), betiluntzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

tristatu.

betirako
adb. Betiko.

Aztergaia: betirako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

betirako h. betiko.

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

cf. betiko

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "Euskaltzaindiak betikohobetsi berri du" (1995-01-25)

 - [K201]: Euskaltzaindiak esana du: betiko" (1994-07-06)

betiraun
1 iz. Betikotasuna. Jaungoikoa izango da zurea, eta zu izango zara berea betiraun guztian.
2 adj. Betikoa, betierekoa.

Aztergaia: betiraun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

iz. Ik. betikotasun; izond. Ik. betiereko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'betiraun: ez da, soilik, izenondokoa, aditza ere bada eta kasu horretan ezin ordezka daiteke. Ikus OEH'.

 - [E116]: 'betiraun izena da arruntean, eta 'betikotasuna' esan nahi du. Beste gutxi batzuetan izenondo balioarekin ere ageri da: zerbait 'betirauna' da betikoa edo betierekoa denean. Hori da OEHk dioena. Horretaz gain, bada betiraundu aditza, adibide bakarra duena, Arturo Campionena. Ez dut uste arrazoi nahikoa den hemen sartzeko, ez baitut beste lekukotasunik inon ere aurkitu. Bestetik, betiraun-k adibide asko ditu, eta nik ere bigarren mailan emango nuke, baina definitzaile gisa, ez 'h' baten ondoan: betiraun 1 iz 'betikotasuna' 2 izond 'betikoa, betierekoa''.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'OK'.

betiraunde
iz. g. g. er. Betikotasuna. Bere eskura har gaitzala betiraunde guztiko. Betiraunde guztian erretzen. Niretzat han dago orratza geldia, betiraundearen irudi bizia.

Aztergaia: betiraunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

g.g.er. 'betikotasuna'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

ik. betikotasun

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ez dirudi Larramendik asmaturiko hitz hau ongi eratua denik. Gaur inork ez darabilenez gero, zuhurragoa litzateke horren ordez zerrendan betiraute forma erregularragoa jartzea" (1995-01-25)

betiraute
iz. Betiraundea, betikotasuna.

Aztergaia: betiraute

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
betiro
adb. g. er. Beti. Zeruan betiro bizitzeko, lurrean hil zen.

Aztergaia: betiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ro.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

beti.

betitik
adb. Betidanik. Betitik izan da Jainko eta Jainko da betikoz.
Loturak

Aztergaia: betitik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. betidanik.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tik/-danik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

beti sarrerari dagokion azpisarrera.

betizu
1 iz. Euskal mendietako behi arraza; arraza horretako behia, basatia. Larraun mendiko betizuak. Aralarren betizu harrapatzen. Bi zezen koskor, betizu horietakoak.
2 adj. Zaputza, jendearen lagunarteari ihes egiten diona. Baroja berekoia, gaizki esalea, betizu samarra azaltzen zaigu.

Aztergaia: betizu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: Ud (“Udarregi juan da/ aurten Aralarra, / betizu arrapatzeko / nago gizon zarra”), A. Arzac (“Ez xaldi, ez betizu, / Ez auntz, ez ardirik, / Denak, denak joan dira / Lurra lo! utzirik”), Larz GH (“Ez du aspaldi oraino, Larrungo mendian […] bizi zirela behi basa batzu edo, jendeek deitzen zituzten bezala: betizoak”), JMB ELG (“Euskotarrak orain azitzen duten bei gorri ori antziñan emen bertako mendietan zebiltzan betizuen ondorengoa da”), Zerb Azk (“Pottokak, zaldi ttipi erdi-basa batzu diren bezala, betizoak behi ttipi erdibasa batzu ziren, gizona hurbildu orduko haizea bezala ihesari emaiten zirenak”), Salav (“Gero atera zituzten bi zezen koxkor batera, mendi-betizu oietakoak, eta aiek ere jarri zuten festa ederra”), Uzt Sas (“Etortzen ziran beor / eta betizuak, / gabaz eman izandu / dituzte pausuak”, “Beiak, berriz, bota itzazu emengo mendietara; betizu txiki oiek izan ezean, behintzat, ez dago emen mantentzerik”), BasoM (“Pagadi onak bazituan len, ikatza egiteko; ardientzako larre onak ere bai uda-parterako; ta auntzak, beorrak eta betizuak eukitzeko ere bai”). // Or Eus ("Albisu, sasi-ardi betizu — begi-izu"); MIH ("[Baroja] berekoia, gaizki esalea, betixu xamarra, hestua, ausardi gutxikoa azaltzen zaigu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

JMB ELG (“Euskal Herrian gaurdaino ezagutu ditugun abelgorriak, bertan Neolitos Garaian gure mendietan ibili ziren betizuen ondorengoak dira), JKort (“Luzaro gabe, betizuak ere otzantzen eta olaperatzen ioango zan”), J. Oregi (“Gure arbasoek ikasi zuten, beraz, bertako betizuak, pottokak, auntzak eta basurdeak ezitzen”, “Ba-ditugu betizuak ere oraindik —abelgorri txiki ezigabeak— Goizueta’ko mendietan”), MAtx (“Larrungo betizu edo larrabehiez egin zuen ikerketa”), H. Etxeberria (“Zezina egiten zen mendian solte bizi ziren larrabehi edo betizuen okelarekin”), J. Agirre (“betizu ugari egoten dira larrean”). // La Salle taldea (“behi betizuei adarrak lapurtu zizkien”), X. Olarra (“Mila demoniok naramatela sekula ikusi dudan zuri betizuena ez bada — esan zuen Tommyk”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

betizu: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

betizu: NekHizt; EHAA, 2008-04-22 (passim).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

betizu arraza: DV (“Betizu arrazako animaliak larunbatean ospatuko den Santo Tomas ferixan”), navarra.es (“Betizu arrazako behi azienda”), Elhuyar (“Betizu arrazako behiek ez dute laguntzarik behar ernaltzeko, ezta erditzeko ere”); gipuzkoa.net ("Betizu arrazako behi taldea") // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. eta izond.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

betleemdar
1 adj. Betleemgoa, Betleemi dagokiona.
2 iz. Betleemgo herritarra.

Aztergaia: betleemdar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-10-02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskaltzaindiaren Arauak

Betleem / betleemdar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

beto
iz. Agintari, herri, elkarte edo pertsonaren batek lege edo xedapen bat indarrean sartzea galaraztea. Beto eskubidea. Lege horri betoa jarri diote. Betoa kendu.

Aztergaia: beto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Beto: legezko ukoa'

 - [E116]: 'Gauza bera: ez nuke gehiago zehaztuko. Gaur egun, gainera, ez da lege kontuetan bakarrik erabiltzen eta esanahi zabalagoa du. Aski da lekukotasunak behatzea. Nik lehenbiziko itzulian utzi genuen gisan utziko nuke, aldatu gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): 'beto: betoa jarri, betoa kendu'.

betoi
iz. Ipar. Hormigoia. Betoi-bloke bat gainera erorita hil da Zarrakazteluko langile bat. Betoizko harresiak hiri guztia inguratzen du.

Aztergaia: betoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh50 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 50: Aizu 2 (“Betoizko zubi bat”), Argia 9 (“Parisen obsesio bat zen hori enetako, han ez da lurrik, ez da belarrik, dena gudroina, dena betoia”), Berria 34 (“Betoziko harresiak hiri guztia inguratzen du”), DiarioVasco (“Zintzilika gelditu zen betoizko lur zatia kentzen ibili ziren eta ondorengo egunetan geologoek azpialde osoa aztertu beharko dute irtenbide egoki bat bilatzeko”), Elkar 4 (“Almazen handi bat zen, betoi armatuzkoa”); ETC: 190 (“Berlingo Harresiaren hamabi kilometro betoiz eraiki ziren”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: betoi iz. (Ipar.) hormigón; Adorez: betoi: iz. hormigón; Labayru betoi 1 iz. hormigón; NolaErran: betoi (BL) – betu (ZU) – hormigoi (MD) béton.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, dagokion euskalki-markarekin.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

betoker
adj. Begi-okerra. Bazuen lagun bat betokerra. Betoker ez dena, erdi itsu.

Aztergaia: betoker

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. Sin. begi-oker.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

begi-oker

betondo
iz. Begi ondoko aldea; bekokia; bekaina. Ik. begi ondo. Betondoan eskua zabalik ipinita. Erori eta ebaki handi bat egin du betondoan. Txahalak ilea gorrikara zuen, eta betondo zuria. Betondoak ubel, masailak sartuak. Betondoren bat belztu besterik ez zuen egin. Betondoa zimurtuta, betiko haserre itxuran. Betondo beltza, iluna.

Esaera zaharrak

Otsotik ile bat bederik, eta hura betondotik.

Aztergaia: betondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. Sin. begi(-)ondo.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

begi-ondo

betondoko
iz. Betondoan ematen edo hartzen den kolpea. Ik. begi ondoko. Betondoko bat emanda bidal ezazu lapur hori. Betondoko ederra hartu du.

Aztergaia: betondoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. Sin. begi(-)ondoko.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

begi-ondoko

betor
iz. g. er. Bekatxoa. Betazalean sortzen diren betorrak gezurra esan delako ateratzen omen dira.

Aztergaia: betor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

bekatxoa.

betortz
iz. Letagina. Basurde betortz bakardunaren ipuina.

Aztergaia: betortz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'letagina'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

ik. letagin

betroi
1 iz. Behi arraza, jatorriz Bretainiakoa.
2 adj./iz. Behiez mintzatuz, arraza horretakoa. Betroi bat hartu nuen Hernanin ferian. Betroiaren tratua egin.

Aztergaia: betroi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

betroi: Xe (“Ostegun joan danian amabost Ernaniñ betroiaren tratua genduen egiñ”, “lurrera botatzen du euliyaren kargak, talentu onak dauzka nere betroi zarrak”, “Nere betroiak ez du auko loalia, egunero nai ezik ogi-alia”, “ustez alabatu det betroiaren kara”); bei betroi: Lek (“Ernaniko bei betroia, Ikazketako mandoa eta Kale-garbitzallearen zaldia, Iru abere illezkor”); behi bretoin: Hb Esk (“Behi gorriak ere hainitzek baituzte; Bretoinek yende xehe ixil hazten dute, Khentzen zaiotelarik xahala pikoko, Eta gazitzen ere esnea gasnako”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

betroi: Jaukol ("ezin iñolaz ere gizendu betroi madarikatua"), Tx. Garmendia ("Xenpelar'en betroiaren bertso sonatuak", "Betroia zer dan ez dakienik iñor balego: esne asko dun bei pintoa"); bretoi arraza: Egunk 1994 (“Haragitarako zaldi abere lehiaketa. Bretoi arrazakoak, ardandarrak, pertxeroiak nahiz arraza horien eta pottoka arrazakoen arteko nahasketak aurkeztu ahal izango dira”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

betroi: Harluxet-LurE (Euskal Herrian oso ezaguna den behi-mota bati ematen zaion izena)

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. NekHizt.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

betroi: Google (Xenpelarren bertsoez ari) // ap. Herria 2001-2005 (EPG): bretoin arraza eta betroin arraza (“Zaldietan [52 buru], bretoin arrazakoetan lehen sariak: Uztaritzeko Veschembes, Earl de la Nive eta Ahetzeko Amestoy; eta "comtois" arrazakoetan, Senpereko Jamattitt Etcheverry”, "Betroin arrazan, Nidjie, C.", "Breton arraza"; “Behi gorrastak eta betroin eta "comtoise" arrazako zaldiak hazten dituzte”).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'behi mota'.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "betroin: behin ere ez duzue bretoin hitza entzunen zahar baten ahotik. Behi betroina erraten delakotz zenbeit garbitzailek ez dute hitz bera erabili nahi gizonentzat eta Bretoin erraten dute" (1995-03-03)

betronio
iz. Dantzarako doinu mota. Betronio handiak ditu hiru zatitan berrogeita bat puntu.

Aztergaia: betronio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(doinu-mota).

betsein
iz. bizk. Begi ninia. Begietako betseinak baino maiteago zuen semetxoa.

Aztergaia: betsein

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'begi-ninia'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.: ik. begi-nini

betun
1 iz. Batez ere karbonoz eta hidrogenoz osatua den gai naturala, su hartzean, garrak ateraz erretzen dena eta usain bereziko ke lodia barreiatzen duena. Jaunak herria eta herrikoak hauts bihurtu zituen zerutik bidaltzen zuela sufrezko eta betunezko sua. Inguru hartan ugariak dira betun gogorra ateratzeko harrobiak.
2 iz. Heg. Oinetakoak garbitzeko gaia. Ik. ziraia; lustre. Gizonek larrua beltza zuten eta distiratsua, betun gorria eman izan baliete bezala.

Aztergaia: betun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. Sin. ziraia.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu biak onartu dira, bakarra aukeratu ezinik

forma-adieren gurutzamendua dela eta cf. berniz, zira/ziratu, mundrun, ormigoi), forma bakarrik jasoko da orain

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  betun beste zerbait ere bada, beraz proposamena: betun 1 'asfalto mota'; 2 oinetakoei ematen zaiena Sin. ziraia.

 - Erabakia: BAgiria (1996-03-29): betun onartu da Ipar. 'ziraia' aldamenean duela. // BAgiria (2000-02-25): lehenengo adiera ez da onartu oraingoz; bigarren itzulirako utzi da.

betzain
iz. zah. g. er. Behizaina.

Aztergaia: betzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Forma baztertua

Bazt. Ik. behizain.

Atzizkien araberako erabakiak

-zain.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "betzain: Forma zahar hau, gaur arte erabilia ezin bazter dezakegu horrela. Hobe litzateke zahar. g.e. h. behizain, unai".

 - [E116]: "baditu adibide batzuk (Mitxelenak ere erabiltzen du behin), baina nik uste dut gaur egun nekez aurkituko dela behiak zaintzen dabilen inor bere burua betzaintzat duena. Hizkuntzak aldatzen dira, eta uste dut hitz hau erabiltzaile zuzenek ez dutela aspalditik erabiltzen. Nahi izanez gero, honela jar daiteke: betzain g. er. Zah. h. behizai".

 - Erabakia: Erabakia (2005-05-27): "betzain g. er. Zah. h. behizain".

betzulo
iz. Begia kokatzen den barrunbea. Ik. begi zulo. Begiak betzulo sakonetan dir-dir. Begiak betzuloetatik ateratzeko puntuan.

Aztergaia: betzulo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. begi(-)zulo.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1996-02-23): sartzea erabaki da.

bexamel
iz. Irinez, esnez eta gurinez egiten den saltsa zuria. Bexamela egiteko, gurina lapiko batean jarri, eta berotu, urtu arte. Ziazerbak bexamelarekin.

Aztergaia: bexamel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bexamel 2 ager. (Hemen 1987).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bechamel : HiztEn; bexamel : Euskalterm 6 // Ez dugu aurkitu bestetan: DFrec; AB38; AB50; LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

bechamel : P. Esnal DenSuk; bexamel : EEgunk ("†bechamel"); Banaketa eta Kontsumoko hiztegia (Eroski); K. Argiñanoren menua in Egunk 1994-96.

Hiztegietako informazioa

bechamela : T-L LFB (eta esne-gain-saltsa); bexamel : ElhHizt; HiruMila; HaizeG FB (-a; eta esne saltsa) // Ez dugu aurkitu besteotan: EuskHizt; EskolaHE; Lur EF/FE eta EG/CE; XarHizt; HaizeG BF; Casve EF eta FE; DRA; Lh DBF; PMuj DVC eta DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): béchamel; it (S. Carbonell): balsamella (béchamel); ca (DCC): besamel; en (Collins): white sauce, béchamel sauce; de (Langenscheidts): Béchamelsobe.

Erdaretako formak

"... por el Marqués Louis de Béchamel". // OfQuLF: sauce blanche || Louis de Béchamel || maître d'hôtel de Louis XIV.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "bexamel († bechamel)".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

ch/x.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

bezain
1 Erkaketan, nolakotasun berdintasuna adierazteko erabiltzen den hitza. (Dagokion adjektibo edo adizlagunaren ezkerrean ezartzen da). Ik. adina. Antonia Edurne bezain polita da. Zu bezain apaina. Aizkoran bezain trebe goldea erabiltzen. Ez zela Jainkoaren begietan bat ere hura bezain atsegingarririk. Zuk bezain ederki egin du. Zuek bezain berandu heldu dira. Diren bezain bihotz-hunkigarri izanagatik. Ohi bezain ongi apaindua. Ez dugula behar bezain sakonki aztertua. Ahal bezain egoki. Ezin esan bezain handia. Ez hark nahi bezain ongi. Sekula ez naiz izan oraintxe bezain egarri.
2 (Izena tartekaturik). Gaur atzo bezain eguraldi txarra egiten du. Barrabas bezain gizon bihurri bati. Arrautza bezain ale handia.
3 (Erkaketa burua adjektibo edo adizlagun bat delarik, adjektibo edo adizlagun espliziturik gabe edota adjektiboa bezain-en ezkerretik doalarik). Eleizalde bergararrak, eta bergarar bezain sabindarrak, idatzi zuena. Handia bezain ederra da. Goraipatua bezain erabilia dela. Bi edo hiru lagunen ahots ozen bezain bakarra gorabehera. Besoa luze bezain, zorrotz du begia. Hizkuntza guztiona da, batena bezain bestearena. Katixak egin zituen emeki bezain egoki aurkezte lanak. Inor ez bezain hire burua plazan nahi al duk agertu? Aitonak bezain mutilak daki apustuan gertatua. Aldakorra zen, ilargia ur azalean bezain.
4 (Aditzaren partizipio burutuaren edo -(e)n menderagailua hartu duen aditz jokatuaren eskuinean, laster, agudo eta kideko adberbioekin, 'aipatzen dena gertatu eta berehala' adierarekin). Ik. orduko. Ahitu egin omen da, agertu bezain agudo, liburutxo bikain hau. Adimenera heltzen den bezain fite. Gertatutakoaren berri jakin bezain laster etorri zen. Ohartu (ziren) bezain laster atera ziren. Artoa bildu bezain sarri.

Aztergaia: bezain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
bezain agudo
Heg. Bezain laster. (Aditzaren partizipio burutuaren edo -(e)n menderagailua hartu duen aditz jokatuaren eskuinean). Ahitu egin omen da, agertu bezain agudo, liburutxo bikain hau. Ama Birjinari aterpea egin genion bezain agudo, han ziren laino piloak gure buru gainean.

Aztergaia: bezain agudo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-04-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEZAIN AGUDO (bezin agudo AN-5vill ap. Gte Erd 7). Tan pronto como. v. BEZAIN LASTER. Ikusi bezain aguro aozpeztu zan Gil. Bv AsL 61. Abadea atera zan beziñ aguro. Sor Bar 37. Arren anima edo gogoa gorputz ilkorretik bereixten dan bezin agudo idikitzen dittu anima arrek bere begiak. Inza Azalp 80. Ori enzun bezin aguro, joan zan sendalariaren etxera. Muj PAm 76. Sukarrak alde egin bezain aguro. Etxde AlosT 55. Ama Birjiñari aterpea egin genion bezin aguro, an ziran laño pilloak gure buru-gañean. NEtx Antz 55. Eskatu bezin agudo, arpegira botazten zion aboa beteko ur guztia. Anab Poli 113.

adib: agudo 1 adb. Heg. Laster, arin. Goazen etxera, eta agudo. Agudo atera nuen gorderik neukana. Agudo zabaldu ziren munduan haien ideiak. Ahitu egin omen da agertu bezain agudo liburutxo bikain hau.

bezain agudo 17: Consumer, Berria 10, Jakin, Argia, Erlea, DiarioVasco 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bezain agudo 52: Berria 3, Asisko Frantzizko, Xabier Montoia, Agustin Otsoa, Aingeru Epaltza, Imanol Zurutuza, Iñaki Zabaleta, Pello Zabala, Oskar Arana, Anjel Lertxundi, Jose Morales, Pedro Alberdi, Mirentxu Larrañaga…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza arrunt-librea da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa agudo sarreran.

bezain fite
Ipar. eta naf. Bezain laster. (Aditzaren partizipio burutuaren edo -(e)n menderagailua hartu duen aditz jokatuaren eskuinean). Erori eta jaiki dabiltza; garbitu bezain fite likisten dira. Adimenera heltzen den bezain fite. Zeren atsegina iragan den bezain fite, han da berehala damua.

Aztergaia: bezain fite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEZAIN FITE (bezen f. BN-arb ap. Gte Erd 7). Tan pronto como. v. BEZAIN LASTER. Irabazi bezain fite despendatu hain fite. Volt 271. Kofesa bedi beraz bat bedera bekhatua egin duen bezain fite. Ax 542 (V 348). Eror eta iaiki dabiltza; garbitu bezain fite likitsten dira. Ib. 539 (V 346). Elas pena, pena, triste, / Sesitu ziñtuena! / Atakatu bezaiñ fite, / Hill kolpea zuena. Arg DevB 225. Iguzkia orienten agertzen eta ialgiten den bezain fite, lurrian argia da. Tt Onsa 56. Agertzen hasten den bezain fite, kandela bezala galzen hasten baita. Gç 30. Errepostu eman nion / entzun bezain fite. Bordel 125. Fan zrena bezain fite kuek, asi zinuen Jesus xardokiz Juanez. Samper Mt 11, 7 (Echn bezen laixter; Lç ioaiten ziraden bezala). Zure alportxak ahal bezain fite ekhar dietzon Piarres gaixo zenari. Lf Murtuts 42. Hel bezaiñ fitez dirade argüsten. Egiat 212.

adib: fite adb. Ipar. eta Naf. Berehala, laster. Egingo duzun ongia eta ontasuna dagizula fite, luzamenduetan ibili gabe. Artzainak, zatozte fite, zatozte heia honetara. Adimenera heltzen den bezain fite. Zeren atsegina iragan den bezain fite, han da berehala damua. Ohera joan, eta fite. Eta gero, handik fite. Laster eta fite ezagutu zuten egia zela.

bezain fite 18: Aizu, Deia 2, Berria 7, EiTB, Jakin, Argia 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bezain fite 124: Herria, Berria, Joan Mari Irigoien, Aingeru Epaltza, Javi Cillero, Ramuntxo Etxeberri, Patziku Perurena, Aurelia Arkotxa, Pello Zabala, Jean Baptiste Etxarren, Filosofiako Gida…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa fite sarreran.

bezain laster
Aipatzen dena gertatu eta berehala. (Aditzaren partizipio burutuaren edo -(e)n menderagailua hartu duen aditz jokatuaren eskuinean). Ik. orduko; bezain agudo; bezain fite; bezain sarri. Larramendi hil bezain laster. Etorri bezain laster joaten dena. Gertatutakoaren berri jakin bezain laster etorri zen. Ohartu ziren bezain laster atera ziren.

Aztergaia: bezain laster

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEZAIN LASTER (BN-lab-ciz, S; Lecl; bezin laster G-azp). Ref.: Gte Erd 7, 245. (Tras frase relativa). Tan pronto como. v. BEZAIN AGUDO, B. AZKAR, B. AURKI, B. FITE, B. LEHEN, B. PREST, B. SARRI. Amianskoa egin den bezain laster Errege ara dijoala. (c. 1597). FLV 1993, 453. Zeren zure burua utzi bezain laster hura berriz hartzen eztuzula, grazia geiago eta handiago emanen zaitzu. SP Imit III 37, 1 (Mst bezañ sarri). Bere haurrak bere besoetan harturik sortu ziren bezain laster, Iesus gure Iaunari ofrezitzen ziotzan. SP Phil 401. Oldartzen baita aimanta gana, diamanta urrundu den bezain laster. Ib. 420. Eskualherritik ilkhitzen garen bezain laster. ES 398. Hitza aditu bezain lauster, egizu manatzen darotzutena. He Gudu 111. Aitaren naikunza ikasi bezain laster, artu zuen ark arako bidea. Mb IArg I 94. Arratseko gelditegira bezain laster, asi ziran aren billan. Ib. 170. Hitz hauk erran zituen bezain laster, Jesusek hedatu zuen eskua haren gainerat. Lg II 141. Atzarri zaren bezain laster, Jainkoari bihotza altxa diozozu. Brtc 10. (s. XIX) Hetaz ere ohartzen diren bezain laster hartzen duten urrikiak eta egiten dituzten penitentziek hekien barkhamendua errexki ardieste deraie. Dh 140. [Juizio] bat ill bezain laster, eta berzea azken juizioko egunean. CatB 73. Ahal bezain laster. CatLuz 34. Erromatik diploma errezibitu den bezen laster. JesBih 466. Jaun Doni Petri thunbatik atheratu bezen laster. Jaur 161. Bestela busti bezin laster legortzen da. It Dial 44 (Ur baxen laster). Merkataritza erori bezin laster, nekazaritza asi izan zan altxatzen. Izt C 180. Mediku, sendagaillutan egiñ diren gastoak: / Ahal bezaiñ laster diru onez pagatzekoak. Gy 100. Pilatok il zedilla agindu bezain laster. Lard 456. Busti bezañ laster idortzen da. Ip Dial 44. Zohitzen diren bezain laster eraiten balira. Dv Lab 338. Lurra hustu bezain laster iauli behar da. Ib. 201. Ek goan ziren bezen laixter, Jesus asi zen Juanez mintzatzen yendei. Echn Mt 11, 7 (Samper fan zrena bezain fite). Boza iritxi liteken tamañara allegatu bezin laster. Bil 163. Haren gezurrer ohartu ziren bezain laster, bazterrerat utzi dute. Laph 177. Beren errira zitezen bezañ laster Golo beren atzaparren artean puskatuko zutela. Arr GB 92. Zerekin bizi ta pasa guztientzat arkintzen zuen bezaiñ laster. Aran SIgn 63. Oroitu bezain laster saltatzen zitzaion negarra. Bv AsL 37. Sendatu zan bezain laster. Ib. 30. Ohartu naizen bezein laster, guan naiz Zugarramurdira. Elzb PAd 75. Berriz ere preso hartua izanen zela, agertu bezein laster. Jnn SBi 133. Ahal bezen laster jakinen dugu. HU Zez 96. (s. XX) Ostia saindua iretsi, aphur bat hezatu den bezain laster. CatJauf 117. Loak artu bezin laster asi nintzan amesetan. Ag G 208. Plazan sartu beziñ laster. Urruz Urz 12. Sartu bezen laster, handik eskapatzeko solasak abiatu ziren Frantsesen artean. StPierre 29. Bizkaian pakea egingo dan bezain laister, bildu ditezela batzarreak Gernikan. Or SCruz 34. Etxera bezin laister, / seaskara noa. Jaukol Biozk 63. Nere belarrietara dan bezain laster, umea pozez yauzi zait nere sabelean. Ir YKBiz 8s. Azkenengo orraztua eman bezain laster. TAg Uzt 76. Itz oiek buka bezin laster. NEtx Antz 54. v. tbn. Arb Igand 88. Arti Tobera 288. Bezein laster: Izeta DirG 45. Bezen laster: MarIl 73. CatJauf 29. Barb Sup 54. Bezin laster: Alz Ram 68. Ir YKBiz 283. TAg Uzt 210. Bezin laister: Zab Gabon 64. Goñi 100. Zait Sof 35. Exde JJ 157. Txill Let 36. Bezin laixter: SMitx Aranz 5. Ugalde Iltz 32. Bezin laxter: Munita 26.

adib: bezain 1 Erkaketan, nolakotasun berdintasuna adierazteko erabiltzen den hitza. (Dagokion adjektibo edo adizlagunaren ezkerrean ezartzen da). Ik. adina. Antonia Edurne bezain polita da. Handia bezain ederra da. Zu bezain apaina. Aizkoran bezain trebe goldea erabiltzen. Ez zela Jainkoaren begietan bat ere hura bezain atsegingarririk. Zuk bezain ederki egin du. Zuek bezain berandu heldu dira. Diren bezain bihotz-hunkigarri izanagatik. Gertatutakoaren berri jakin bezain laster etorri zen. Ohartu (ziren) bezain laster atera ziren. Ohi bezain ongi apaindua. Ez dugula behar bezain sakonki aztertua. Ahal bezain egoki. Ezin esan bezain handia. Ez hark nahi bezain ongi. Artoa bildu bezain sarri. Sekula ez naiz izan oraintxe bezain egarri. Goraipatua bezain erabilia dela. // laster 6 adb. Denbora laburrean, denbora gutxiren buruan. Ik. agudo; aurki. Laster etorriko da. Nolakoa den laster igarriko dio irakurle zuhurrak. Laster esango den bezala. Huts hura laster betetzekoa genuelakoan. Laster ikusi genuen zenbaterainokoa izan zen bere eragina. Hain laster igarotzen diren gauzei lotzea. Larramendi hil bezain laster. Uretara maiz doan txarroa laster da hautsia (esr. zah.). || (Esapideetan). Laster aski heldu zaie hiltzeko ordua. Laster asko egin zuen. Laster baino lasterrago lanerako prestatzera. || (-tik atzizkiaren eskuinean). Handik laster etorri zitzaien zigorra. // 7 adb. Lastertasunez. Ik. lasterka. Laster dabilen zaldia. Laster esaten da hori. Etorri bezain laster joaten dena. Laster, laster! Lasterrago baitabil beti gogoa begia baino. Lasterregi haserretu naiz. Ahalik lasterrena handik alde egiteko. Hainbat lasterren ikus ditzagun.

bezain laster 1209: Aizu 9, ElCorreo, Deia 10, Elhuyar 7, Elkar 21, Consumer 25, HABE 4, Berria 534, EiTB 376, Gipuzkoako batzar nagusiak, Jakin 16, Karmel 6, Argia 73, Laneki 11, Nafarroako parlamentua 2, Erlea 10, DiarioVasco 103.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bezain laster 1336.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea dirudi; adibide gisa ematea aski litzateke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa laster sarreran.

bezain sarri
Bezain laster. (Aditzaren partizipio burutuaren edo -(e)n menderagailua hartu duen aditz jokatuaren eskuinean). Ereiten ari den haziak emango du fruitu, baina ez dakigu noiz eta, nolanahi ere, ez du erein bezain sarri emango. Ahal bezain sarri. Hiletarik piztu zen bezain sarri, Jesus agertu zitzaiola bere Amari.

Aztergaia: bezain sarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-05-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-11-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEZAIN SARRI (S; Urt Gram 100, Lecl, Hb y Foix ap. Lh). Ref.: Lrq; Gte Erd 137, 245. (Tras part. o frase relativa). Tan pronto como. "Aussitôt que" Lrq. "Gerlatik ützüli bezain sarri eskuntü zen (S)" Gte Erd 245. v. BEZAIN LASTER. Hartan sarthuren zareten bezain sarri, eridenen duzue asto ume bat estekatua. Lç Mc 11, 2 (He -tu zarenekotz, TB -tzean, Dv -tzean berehala, Ol -tu ala, Leon, Or, IBk, IBe -tu orduko, Ker -tuaz batera). Gero gure dohakabetasuna erakutsi draukun bezain sarri, konsolatzen ere bagaitu bere miserikordiaz. Lç Ins A 8v. Zure señoriaren kutuna errezebitu beza[i]n sarri. (c. 1597). FLV 1993, 453. Iaio bezain sarri. EZ Noel 77. Gizona adimendura heltzen den bezain sarri, pontu berean, obligatu dela bihotzaren Iainkoagana ailtxatzera. Ax 171 (V 115). Ni zuretzen has bezain sarri / Berhez nindizun bertarik. O Po 42. Mundukoek ikusiko duten bezain sarri bizitze debotari iarraiki nahi zaizkola. SP Phil 425. Eta frogatzen tik haren miser[i]kordiaren señaleak, haren baithan ematen duen bezain sarri esparanza. Gç 44. Fumigazione hori eginen duzuen bezain sarri hartuko duzue erramunia. Mong 594. Iratzarri den bezain sarri zeñhatü behar dü. Bp I 127. [Etsaia] hurbill senti dugun bezaiñ sarri, arimako athea zarratzen diogunean. Ch I 13, 5. Iratzarri zaren bezain sarri egiñ behar duzun lehenbiziko gauza da. He Gudu 99. Eta ezagütü den bezañ sarri, ikhusliak greützen beitütü. Mst I 8, 2. Han sarthu bezain sarri bathuko duzue gizon bat pegar bat ur daramana. Lg II 252. Gerla akabi bezain sarri etxerat zen ethorri. Egiat 179. Hil zinen bezain sarri. CatLan 47. Enzün bezain sarri / gütüzü phartitü. Xarlem 394. Mundutik ilki bezain sarri / Sar gaiten baltsa handian. Monho 134. Orduan munduari behatuko diot, airean agertu den bezain sarri suntsitzen den lanho bati bezala. Dh 126. Egin liroke mandatu hori / Napoleon handiari, / ikusten dien bezain sarri. FrantzesB II 17. Iraul zazu beraz ahalik barnena, arthoa bildu bezain sarri. Dv Lab 26. Komenturat ethorri bezain sarri, eritasunak hartu zituen. Laph 233. Nausiak manu hori / egin bezein sarri. Zby RIEV 1908, 412. Hiletarik phiztü zen bezain sarri, Jesüs agertü zeiola bere Amari. Ip HIl 178. Eta horrela bethi elgarretara ditezela, lurraren bazter guzietan, hotan andana kokatu izanen den bezain sarri. JE Bur 213. Zerra bat ahoan sartu bezain sarri, bota zuen. Zub 70. Igorriko derauzut, garbitan ezarri bezain sarri. Mde Pr 195. Pettarrian lehen etsaiak / aizatürik bezaiñ sari [sic], / Bestelibat tzaizkü heltzen / guretzat gaixtagin gorri. Casve SGrazi 144. v. tbn. Arg DevB 62. ES 152. CatS 72. Elzb PAd 62. Const 37.

adib: bezain 1 Erkaketan, nolakotasun berdintasuna adierazteko erabiltzen den hitza. (Dagokion adjektibo edo adizlagunaren ezkerrean ezartzen da). Ik. adina. Antonia Edurne bezain polita da. Handia bezain ederra da. Zu bezain apaina. Aizkoran bezain trebe goldea erabiltzen. Ez zela Jainkoaren begietan bat ere hura bezain atsegingarririk. Zuk bezain ederki egin du. Zuek bezain berandu heldu dira. Diren bezain bihotz-hunkigarri izanagatik. Gertatutakoaren berri jakin bezain laster etorri zen. Ohartu (ziren) bezain laster atera ziren. Ohi bezain ongi apaindua. Ez dugula behar bezain sakonki aztertua. Ahal bezain egoki. Ezin esan bezain handia. Ez hark nahi bezain ongi. Artoa bildu bezain sarri. Sekula ez naiz izan oraintxe bezain egarri. Goraipatua bezain erabilia dela. // sarri 1 adb. Berehala; aurki, laster. Berriz piztuko dela sarri. Agian sarri, lehenbailehen agian. Hari ere Jauna agertu zitzaion handik sarri. || Ereiten ari den haziak emango du fruitu, baina ez dakigu noiz eta, nolanahi ere, ez du erein bezain sarri emango. Ahal bezain sarri: ahal bezain laster.

bezain sarri 12: Deia, Consumer, Berria 2, Euskaltzaindia 3, Argia 4, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bezain sarri 57: Berria 2, Herria, Joan Mari Irigoien 21, Jon Muñoz 8, Aingeru Epaltza 6, Oskar Arana 4, Elena Touyarou 3, Piarres Xarriton, Martin Anso, Patxi Altuna, Juan Luis Zabala…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea dirudi.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sarri sarreran.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper